Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
Beste ikaskideak egindako testuetatik

internet



1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2
Armañongo Natura Parkea
Azalpen testua
2016 irailean

Wikipedia eta webgune ofiziala
Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.




IKASTURTEKO KRONIKA

Ni Zaloa deitzen naiz eta 17 urte ditudan neska gazte bat naiz, eta Erromo eskolatik nator. Ez dut ez nebarik ezta ahizparik ere baina alaba bakarra izateak, abantaila ugari ditu, beraz ez naiz batere kexatzen. Hala eta guztiz ere, anaia edo ahizpa bat izatea gustatuko litzaidake.


Hasieran, ez zitzaidan asko gustatu tokaturiko taldea, pertsona oso berbatiak elkartu garelako, baina orain kurtso amaieran gaudela, klase ezin hobea izan dut. Jende guztiarekin oso ondo konpontzen naiz eta urte honetan momentu oso politak bizi ditudala esan dezaket. Irakasle guztiak gustatzen ez zaizkidan arren, ez dut beste erremediorik, munduan pertsona guztiak gure gustukoak izango ez direlako.


Batxilergo hasieran lasaitasunez ibili nintzen eta nota oso onak izan nituen, orain, ordea, lasaitasuna berdin mantendu da eta notak jaitsi dira. Hurrengo urtean gehiago esfortzatuko naiz eta seguru nago nahi dudana lortuko dudala, erizaintza ikastea.


Gure ikasgelan giro oso ona lortu dugu gure artean. Urte hasieran, pixka bat kostatu zitzaigun ohitzea baina gaur egun, bikain konpontzen gara elkarrekin, baina irakasleekin nahiko arazoak izan ditugu, oso berbatiak garela admititu behar dut.. Uste dut, oporretan nire klasekoak faltan botako ditudala.


Egindako ahozko aurkezpen nahiko egin ditut, esan beharra daukat oso urduri jartzen naizela jendearen aurrean hitz egin behar dudanean, oso berbatia izan arren.Horregatik, ahozko bakarra egin dut klasean eta nahiago izan dut beste biak etxean grabatzea lasaitasunez.


Ikasgelan, momentu asko izan ditugu euskaraz mintzatzeko, eta behar bada, ez dugu gehiegi hitz egin euskaraz, baina aukera izan dugu. Egia esan behar badut, irakaslea egun askotan, gehiegi hitz egiten egon da gainerakook entzuten genion bitartean, Gorkak deritzon txapak. Horregatik, nik uste izan dira hainbat izan ditudan faltak, baina gero etxean lan egin dudala esa beharra daukat eta beti lanak epean egin ditut.


Ur Apalategiren liburua ez zitzaidan batere gustatu, oso aspergarria iruditu baitzitzaidan. “Maitasuna, besterik ez” liburua, gehiegi gustatu ez arren, aurrekoa baino askoz entretenigarriagoa iruditu zait.


Literaturako liburua batzuetan irakurri dut eta izan dira tratatzen diren gaiak gustokoak izan ditudanak, baita gramatika liburua ere, dudaren bat kontsultatu behar izan dudanean eta baliagarria iruditu zait.


Gorkak egindako proposamen guztietatik, baten bat egin dut baina askok ez ziren nire gustukoak, beraz, beste gauza batzuetaz hitz egiten aritu naiz nire idazlanetan. Zuzeun, Gorkaren bloggean eta Wikipedian argitaratu ditut nire idazlanak eta kalitatekoak izan direla uste dut. Nahiko exigentea naiz nire buruarekin, eta pila bat errepaso ematen ditut idazlanei argitaratu baino lehenago.



Nire idazlanik onena oraindik eskolara ez doazen ume txikiekin zer egiteari buruz izan dela uste dut. Oso pozik gelditu nintzen bukatuta irakurtzean.


Telegram euskaraz dut deskargatzea lortu du Gorkak. Inoiz ez dut izan sare sozialik euskaratuta, baina maisuak lortu du ni konbentzitzea.



Egia esateko, beharbada hasieran idazlanak ez nituen oso ondo egiten, baina nire ustez, geroz eta hobeto egiten ditut eta horrela jarraituz gero, unibertsitateko proban oso nota ona atera ahal dudala iruditzen zait.



Gehienetan, nire ikaskideek hitz egiten aritu diren bitartean, isildu beharrean haiekin batera hitz egiten nuen, baina txikitattik beti izan naiz hórrela, ezinezkoa egiten zait isilik eta lasai egotea klasea, pertsona oso aktiboa eta urduria naiz eta.



Ez didate inoiz “parterik” jarri, larria den ezer egin ez dudalako. Guztion artean, lan egiteko giro ona ekarri dugu. Eskolak hasi zirenean, asko hitz egiten genuen eta irakasle asko kexatu egin ziren, baina geroz eta hobeto portatzen gara klasean, eta horren ondorioz, giroa geroz eta hobea da. Orain kurtso amaieran berriro urduritu gara, baina pila bat azterketa eta oporrak hor alboan ditugulako. Benetan proposatzen dugunean, talde jatorra garela pentsatzen dut.


Idazlanak eta ahozko aurkezpenak egitea ondo iruditzen zait baina ez dut uste hori nahikoa dela. Gehiago hitz egin beharko genuke euskaraz. Ahozko aurkezpena egitean, esan behar duguna badakigu, beraz, orri batean jartzen duena ikasi eta ez dugu gehiago egiten. Euskara espontaneoa hitz egin behar genuke, hau da, elkarrizketa normal baten moduan, debateak egitea proposatuko nuke.


Alde batetik, egia da, idazlanetan gramatika badakigun ala ez ikusten dela, baina beste modu batzuk daude gramatika ikasteko ere. Adibidez; hitz egitean.


Lehen esan dudan moduan, egin haurren kontuari buruz idatzi nuena hoberena izan dela uste dut. Hala ere, nire ustez, beste idazlan on batzuk ditut, baina ez nintzateke gai izango hoberena zein den esateko.


Ez ditut zehatz-mehatz gogoratzen egin ditudan bakarrizketa guztiak, baina nire ustez, geroz eta hobeto egitea lortu dut. Adi-adi entzuten eta euskaraz hitz egiten saiatu naiz baina ez ditugunez elkarrizketa askorik egin, ezin izan dut bertan parte handirik hartu.


Egin ditudan bakarrizketak ezin izan ditut berriro entzun, irakasleak bidali ez dizkidalako. Gorkak eskatu digun liburua kopurua irakurri dut.



Nire ikaskideen idazlan batzuk irakurri eta zuzendu egin ditut, laguntzeko asmoz. Eskatu dizkigun gauza guztiak epean entregatu ditut, beti horrela egin izan dudalako.


Beti besteekiko errespetuz jokatu dut, eta Gorkak eskatutakoa egiten saiatu naiz. Nahiz eta klaseetan atentzioa mantentzea kostatu izana, baita irakasleek ulertu behar gaituzte, oso gutxi lo egiten dugu eta zazpi ordu adi mantentzea kostatzen du pila bat.


Eskatu didaten guztia egin dut epean eta horregatik kalifikazioa dela-eta, bederatzi bat merezi dudala uste dut, lan asko egin dudalako eta esfortzua jarri dudalako gauzak egiterako orduan. Beraz, globalean, 9 bat merezi dudala uste dut, baina zuk duzu azken hitza.




HAURREN ESPLOTAZIOA


Asia hegoaldean, 100 milioi haur baino gehiago daude lan gogor-gogorrak egiten eta horietariko %20ak egunero 13 orduz aritzen dira, hilabetero 15-20 euro besterik ez irabazteko. Hego Amerikan aldiz, 5 eta 16 urte tarteko 17 milioi haurrek lan egiten dute, haien soldata, familia osoko soldataren %20 suposatzen du. Guzti hau kontuan hartuta, umeen eskulana helduena baino hiru aldiz merkeagoa da eta horrek, biztanleria heldu aktiboa langabezian egotea ekartzen ari da. Honek, lanean dauden neska-mutila ez dute hezkuntzarik jasotzen, ez baitira eskolara joaten. Guzti horrek, atzeratua den herrialdea, garapena asko oztopatzen dute,

Gainera, haur hauek lan egiten duten baldintzak penagarriak dira, ez baitago inolako segurtasunik ez higienerik. Enpresa handiek irabazi asko lortzen dituzte eskulan merke honekin, produktuaren ekoizpena gero eta merkeagoa izanda, irabazia handiagoa izango baita. Nike zapatilen enpresa honetarako adibide bikaina da. Nike marka, izugarrizko multinazional bat da. Neska-mutil asko, Nike marka janzten du oso polita delako edo edozein arrazoiagatik, eta ez dakite nondik etortzen diren material horiek. Gainera, berriro esanda, haiei guk gaur egun erosi ahal ditugun zapatilak, elastikoak, txamarrak eta abar, hirurogeita hamar euroren truke, beraiek, hogei eurorengatik lortzen dute. Baina hori ez da garrantzitsuena, gauzarik garrantzitsuena da gure adineko edo gutxiagoko umeek egiten dituztela. Are gehiago, egiten dituzte, baina, ez fabrika on batean, non baliabide onak dauden, lan egiten dute fabrika txar batzuetan, bizi-segurtasunik gabe, gaixotasun larriak hartzeko aurkerarekin.

Gaur egun, Estatu Espainoleko 260.000 familia inguruk babesan hartzearen bidez herrialde hauetako familiak laguntzen dituzte, baina INTERVIDAren ustetan, haurren esplotazio laborala, enpresen esku dago. Intervida fundazioak, herrialde aurreratuetako biztanleria kontzientziatzeko nahiarekin lan egiten du. Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean estatu kontsultibo berezia izatean lortu du eta bere helburua, munduko herrialde kaltetuenetako ume eta familien egoerak hobetzea da. Horretarako, hainbat proiektu garatu dituzte Perun, Bolivian, Guatemalan, El Salvadorren, Indian, Bangladeshen eta Malin.Hau da, enpresek, kontrol handiagoa izan beharko lukete, Hirugarren Munduan haur eskulanaz ekoiztu den edozer salmentan ez jartzeko.
Hala ere, ez du pisu guztia enpresen gain jartzen. Herritarrok ere badaukagu zeresana gai honetan. Guk ez bagenitu produktu hauek erosiko eta haien kontrako jarrera erakutsiko bagenu, onura handia ekarriko genioke ume horiei.
Nire ustez, gauza oso triste bat da, pentsatzea zure adinako umeak lan egiten daudela, eta zu ikasten zaudela, ikastetxe on batean, baliabide egokiekin, eta badagoela jendea kexatzen dena ikasteagatik. “Zergatik jarri dizkidate hiru azterketa aste batean?” honelako galderak egiten ditugu ikasleok, sorte ona izan dugula, hemen jaiotzeagatik, kontuan hartu barik. Ziur umeek nahiago luketela ikasten egotea, bost azterketa edukitzea bi egunetan, bizi-baldintza horiekin lan egiteaz baino. Orduan, ikasleok galdetu behar genuke, zelako kexak ditut nik, eta zelakoak esplotaturiko umeak?


ERREFUXIATUAK

Errefuxiatua arrazoi politiko eta sozialengatik bere bizitokitik ihes egin eta beste toki batean babesa bilatzen duen pertsona bat da. Iheslarien eskubideak babesten dituzte Nazio Batuek, eta honela definitzen da iheslaria:"arrazagatik, erlijioagatik, herritartasunagatik, gizarte talde bateko kidea izateagatik nahiz iritzi politikoengatik jazarria izateko duen beldur bizia dela eta, bere herritartasunari dagokion lurraldetik kanpo dagoen pertsona da, bere herrialdera itzuli ezin daitekeena edo nahi ez duena".

Hainbat pelikula ikusi ditugu orain arte arazo honi buruz hitz egiten zutenak, eta harritu egin nau zelako aldea dagoen gure gizartean. Dirudunenak haien dirua ez-beharrak diren gauzetan uzten eta puntako veste alde batean, edo behingoz ez hain hurrun, zure kaleko beste aldean aurkitu dezakegu persona bat dirua eskatzen ahora eramateko janariren bila. Horrelakoa da bizitza, oso txarto banaturik dago dirua, batzuk gehiegi eta beste batzuk ezta euro bat ere egunean gasta ahal izateko.

Oso gogorrak iruditu zaizkit pelikulak, azken finean guztiok dakigu eskualde horietan dagoen pobrezia, ordea, benetako irudiak ikustea eta haien bizimodua ikustea gogorra dela iruditzen zait, baina gauza asko ikasi ahal ditugu. Nire kasuan, nire gurasoek duela 10 urte jadanik Kongoko neska bati dirua bidaltzen zuten hilero, eta haren argazkiak heltzen ziren etxera, oraindik gordeta ditugunak. Nire ustez, gauza hauei esker ez diegu bizitza goitik behera aldatzen, baina ziur nago haien bizimoduan aldaketaren bat izaten dela eta betirako eskertuta egongo direla. Nire izekoa kontatu zidan hango herrialdeetan guk baino askoz gutxiago dutenez, edozer gauzari balore handia ematen dutela eta pila eskertzen dutela, hemen ordea, gero eta gauza gehiago izan nahi ditugu inolako balorerik eman gabe.

Pilarren historiak pila bat emozionatu ninduen, txikitatik kaletik nindoala dirua eskatzen nuelako nire gurasoei kalean ikusitako edonorri dirua emateko eta Pilarrek hori esan zigun jende ugari bizi dela bizimodu latz horretan eta lagundu behar ditugula. Gainera, emakumeen kasuan tratu txarrak jasatzen dituzte, kalean egotean inolako defentza gabe edonork hurbiltzen zaie.

Kalean dauden askok drogen arazoarengatik bukatzen dute horrelakoetan, gazteek ez gara konturatzen zelako zuloan sart gaitezkeen drogak hartzen hasten garenean. Baina hainbat arrazoi ugari daude, hala nola, lan eskasia, arazo psikologikoak, … Kontatu ziguten moduan, badaude kalean ikusten ditugun personak agian zaborrak batzen edo bakarrik hitz egiten, jende hori psikologikoki arazo bat dute eta hospital batean tratamendu bat jarraituz hobetu dezakete, baina zaila dena hospitalera eramatea da, azkenean ondo ez daude baina horrela jarraitu dutenez haien arazoa handiagoa egiten joaten da eta haien barneko mundo batean murgiltzen bukatzen dira.





IRAKURRITAKO LIBURUAREN LABURPENA


Hilabete honetan liburu bat irakurtzeari ekin diot eta pila bat gustatu izan dudanez lan hau egitea iruditu zait.

IGELAK BENETAN HILTZEN DIRA

Autorea: Iñaki Irasizabal

Argitaletxea: Elkar



Matematikako irakasle bat (narratzailea), bere emazte Olgarengandik banandu eta gurasoekin bizitzera joan zen.

Egun batean, erlijio irakasleak bere jaioterrian zegoen pisu merke bat alokatzea gomendatu zion eta halaxe egin zuen. Hemen istorio izugarrien lekuko izango zen.

Herrian Aroa izeneko hamabi urteko neskato bat desagertu zen, hondartzara bere biologia lanerako zerbait bilatzera joan zen bitartean. Bere gurasoek eta herritarrek taldeak egin zituzten aurkitzeko, baina alferrik, ez zuten inolako arrakastarik izan. Poliziak bi susmagarri zituen; Tuercas, gaizkile gazte bat eta Ariza, etxean haurren pornografia izateagatik harrapatua. Atxilotu bezain pronto askatu zituzten.

Martin, Aroaren aita, poliziak kasua baztertu zuenean, informazioa bilatzen hasi zen bere kontura. Tuercasi galdetegi zehatza egin zion baina ez zekien ezer. Gero, Simon, Tuercasen lagunarengana, jo zuen eta gogor mehatxatu zuen. Simon urduritu zen eta Tuercas jipoitu zuen, berak salatu zuelakoan zegoelako. Gauzak konpontzeko agindu zion.

Tuercas eta West, bere laguna, Arizari errua leporatzen saiatu ziren; odolez beteriko arropak bidali zizkioten postaz. Ariza larritu egin zen. Jarraian, zenbait hilketa gertatuko dira, herria hankaz gora ipiniz.



Jakingurarekin geratzekotan, hau irakurtzea gomendatzen dut. Niri ikaragarri gustatu zait liburu hau,, oso interesgarria izan da, hiltzailea nor den intriga amaieraraino mantentzen du, eta gainera ez du argi esaten nor den irakurlea asmatzeko edo nahi duena pentsatzeko. Polizia arrunten inbestigazioak baino jende arruntaren egunerokoa erretratatzen du. Pertsonaia batengatik bestera salto egiten du, iritzi desberdinak ipiniz, horrela ez dakigu gaizkilearen izena amaieraraino, dena ulertzen den unerarte. Estilo ulergarria du,, oso erraza da irakurtzeko eta hiztegia ez da batere zaila, Gainera, ez da hainbeste korapilatzen eta gauzak argi eta garbi idazten ditu.



TEKNOLOGIA ASKATU EGITEN GAITU EDO ESKLABO EGITEN GAITU

Bistan denez, teknologi berrien sarrera eragin asko dakar berarekin, adibidez, erabiltzen duten pertsonetan eragin handia izaten du. Teknologia oso azkar mugitzen da eta denbora pasatzen doan bitartean gero eta aparatu desberdin eta hobeagoak agertzen ari dira, guk bizitzeko behar ditugunak eta ez hainbestekoak. Teknologiak nahiz eta era batean lagundu, bere menpe bizi gara, hau da, teknologia bere esklabo egiten gaitu.

Gaur egun mundu guztia dauka mugikorra. Mugikorra ez erabil ezean jendea pertsona arraro bat bezala ikusten zaitu, teknologia ez dakien pertsona bat bezala ikusten zaituzte. Gehienek bat baino mugikor gehiago dauzka eta bakoitza bere linearekin eta mugikor zenbaki desberdinarekin. Ume txikiak 8-9 urterekin hasten dira hauek erabiltzen eta benetan larria iruditzen zaidala, kalean ikus dezakezu nola ume asko mugikorrarekin hitz egiten duten. Mugikorrak saltzen digute guk konturatu gabe telebistako iragarkietan edo aldizkarietan. Mugikorra pertsonei esklabo egiten die eta aske izateko modu bakarra mugikorra itzaltzen izaten da.

Baina ez gaitu bakarrik lotzen. Teknologia aurreratzen doan heinean, gero eta pertsona inpertsonalagotan bihurtzen ari gara, hau da, giza harremanak murriztu egiten ditu. Lehen gauzetan zure familiaz edo lagunen bitartez konturatzen zinen baina orain blog batean edo sare sozialetan ikusi dezakezu pertsona baten bizitza osoa. Lehen, kalera joateko geratu nahi zenuenean aurrez-aurre geratu behar zinen edo telefonoz deitzen zenuen etxera orain, ordea, testu bat edo whatsapp batekin komunikatzen gara, gero eta gutxiago komunikatuz. zuzeneko harremanetatik, testu batera pasatu gara, teknologia aurrera doa baina guk atzera. Gainera, ez gara konturatzen gure inguruan gertatzen ari denari buruz, baizik eta buruz behera pantaila momentu batean ere galdu gabe.

Teknologiak askatasuna kentzen digu, makinak onak dira eta batzuetan beharrezkoak izaten dira, baina guk horretaz aprobetxatzen gara eta gauza erresatarako ere erabiltzen ditugu nahiz eta beharrezkoak ez izan. Horregatik, esaten dut teknologia esklabo egiten gaituela eta gauza funtsezkoetan bakarrik erabili beharko genituzkeela. Makinak bakarrik erabiliz gero guztiz alferrikakoak bihurtuko gara.



Globalizazioa Euskal Herrian
Globalizazioa, gu bizitzen dugun munduan dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna erabiliz, merkatuen arteko batasuna, kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzea hobera egiten duen prozesua da. Prozesu honek zibilizazio Okzidentalan sortu egin zen eta mundu osoan garatu da aro garaikide azken hamarkadetan. Komunismoa eta Guda Hotza amaitzerakoan bultzakada handi bat izan zuen.

Ekonomian adibidez, toki-ekonomia merkatu mundial batean integratzen da, non produkzio metodoak eta kapital mugimenduak eskala internazionalean egoten dira.

Kulturan, toki-gizarteak eta kulturak modu globalean intererlazionatzen dira.

Arlo teknologikoan, globalizazioa giza-konektibitatean dauden aurrerapenetan oinarritzen da.

Prozesu honen balorazioa lekuaren arabera baiezkoa edo ezezkoa izan daiteke. Zenbait sektoreetan erantzun bikaina izan du; hau da, ondorioak askoz hobeagoak izan dira fenomenoaren ondorioz. Aldi berean beste sektore batzuetan erantzun kaxkarra izateagatik jendea urrundu nahi izan du (antiglobalizazioa).
Globalizazioa mundu osoan ezarri egin da.

Euskal herria historia handia duen leku bat da. Milaka urteotan tradizioak, ohiturak eta batez ere kultura jakin bat ezarri egin da bertan.
Duela zenbat urte, mundu guztian gertatu den bezala, lurralde honi globalizazioaren ondorioak izan ditu, batzuk konforme daude eta beste batzuk, ordez, ez.

Globalizazioa, batez ere, arlo kulturalean eragina izan du. Esan dudan bezala, Euskadin tradizioak eta kultura ugari daude. Globalizazioa gaur egungo umeak eta ere nagusiak asken hauei banandu egin die. Hau kopuru txikian eragina izango balu, ez zen ezer gertatuko, zeren eta beti ondo egoten da beste herrietako gauzak hartzea eta ikastea. Baina globalizazioa modu masiboan afektatzen ari denez, ohiturak ia-ia desagertzen ari dira.

Honen ondorioz manifestazio eta protesta ugari egon dira.

Adibide giza, duela 50 urte, hanburgesa ez zen ezagutzen. Produktu hau saltzen zuen lehengo jatetxea hainbat kritika izan zuen. Baina gaur egun, ume gehienak hanburgesak, hot dog-ak etb. jaten dute nahiko modu ohikoan, taloa eta produktu tipikoak baztertzen.

Halloween, globalizazio kulturalean esan dudan moduan festa Zelta da tematika Estatu Batuetarrarekin. Hemen urriak 31-an hainbat ume joaten dira kaletik gozokiak eskatzen. Jende guztia badaki nork den Drakula, Frankenstein... Baina gero eta jende gutxiago daki nork den Basajaun, Lamiak...

Dantzekin berdina. Neska-mutil askoei Reggaeton´´ edo Bumping´´ izeneko dantzak dakite. Baian nork daki ``Aurreskua´´ dantzatzen. Imajinatzen duzu dantza hori diskoteka batean? Ez dut uste.

Globalizazioa, gauza guztiak bezala, alde onak eta alde txarrak ditu. Batez ere teknologia globalizazioa bultzatu du.. Honek zenbaiten ustez oso ondo dago, kultura intererlazionatzen direlako, adibidez. Baina batzuek, kulturaren kontua adibidez ipinita, prozesu hau gorrotatu egiten dute, zeren eta kultura eta ohitura berriak ezartzerakoan berezkoak galtzen dira.

Nire ustez globalizazio prozesua ondo dago baina puntu bateraino. Herri bakoitza bere nortasuna izan behar du, baina kulturak galtzea pena bat da edozein lekutan.




ENTROPIARENA
Arantxa eta Fernando batera bizi diren bikotea dira. Arantxak garbitasunarekin oso egoskorra da Fernandorentzat. Bera, ordea, txukun izatearen kontua berdin zaio, beraz, Arantxak bere atzetik dabil egunero.

Arantxak, Georgiara joaten denean, Fernando uzten du bakarrik etxean bost hilabeterako. Horregatik, paper batean uzten du etxeko eginkizunak, baina Fernandok ez du bat ere betetzen. Bakarrik egonda, etxea hankaz gora dauka, gauza bat izan ezik, Arantxak pila bat maite duen trofeoa. Emakumeak oso kontrolpean zeukan trofeoa, kokagune zehatza izanda.

Fernando unibertsitatean lan egiten du klaseak ematen eta han Marrubi izeneko neskatxa ezagutzen du. Denborarekin, geratzen hasten dir bikotearen etxean. Dena ondo dabil Marrubirekin etxean bakarrik egonda.

Egun batean, Marrubik trofeoa ikusterakoan hartu egiten du. Fernando hori ikustean guztiz urduritzen da haren garrantziagatik, eta zaplazteko bat ematen dio. Hortik geroztik, Marrubi ez zen berriro agertu Fernandoren bizitzan.

Arantza bueltatzeko egun pare bat geratzen zirenean, Fernandok etxea guztiz garbitu, trofeoa baita. Eta Aratxa heldu izan zenerako, etxea txukun-txukun zegoela ikusita, harro sentitu zen bere senargaiaz. Marrubiren istoriari buruz ezer jakin gabe.

"Istorio hau nahikotxo gustuko izan nuen, identifikatuta sentitu nintzelako garbitasunarekin. Ni nahiko desastre naiz eta beti daukat nire ama atzetik logela garbitzeko asmotan. Orokorrean, erraza iruditu zait ulertzeko eta lagunei gomendatuko nieke."

GREZIAKO FILOSOFIA URREZKO GARAIAN

Greziar filosofia garai loriatsua iritsi zen Platonekin eta Aristotelesekin. Bi filosofoek filosofia guztiaren sintesi harrigarria eskaini dute.

Dualismo ontologikoarekin errealitatearen ikerketa dagoen guztia bi mundutan zatitzen da: Ideien mundua eta mundu sentikorra. Horren ondorioz, Platonen eta Aristotelesen teoriak garrantzitsu jo dira beti. Beraz, oso eragin handia izan zuen garai horretatik aurrera existitzen den filosofian.


Dualismo ontologikoarekin errealitatearen ikerketa dagoen guztia bi mundutan zatitzen da: ideien mundua eta mundu sentikorra. Argi dago ideiak eredutzat artzen direla, baina nondik atera zuten teoria hau?
Hasieran baieztatzen den bezala, Greziar filosofia garai loriatsua iritsi zen Platonekin eta Aristotelesekin, eta bertan dago erantzuna.

Dudarik gabe Platonek suposatu zuen ideien teoria, dualismo ontologikoa baitzuen. Berak zion bezala betidaniko ideiak eta mundu fisikoko gauzak eredutzat hartzen ziren, azken hauek ideien kopiak deituz eta betidaniko ideiak benetako errealitatearekin lotuz.

Orduan ezinbestekoa da esatea Platonentzat ideiak benetako errealitateak ezagutzen dituela, eta zentzumenak, mundu sentikorreko gauzak.

Beharrezkoa da Platonen gizakien ikerketari buruz hitz egitea, hau da, antropologiari buruz. Gizakiaren gorputza eta arima lotzen ditu gorputza eta arima lotzen ditu gorputza arimaren kartzela deituz. Hala bada, "kartzelako" arima hiru motan bereizi zituen: sentimenezkoa, suminezkoa eta arrazionala.

Aristoteles fisikoa deritzon munduan bi eratako izakiak daude: bizigabeak eta bizidunak. Haien barruan hiru motatako bizitza bereizten dira, guztiak arimarekin lotuta baina ez Platonek dioen bezala, Adibidez landare bizitzan, landare-arima bereizten da. Animalia-bizitzan, sentimenezko arima eta giza bizitzan, beraz, arrazoizko arima.

Aristotelesek argi zeukana zen gorputza ez dela arimaren kartzela. Agian ados zegoen Platonekin giza arimak eta gorputzak osatzen zuela, baina ez haiek irudikatzen dutenarekin, berarentzat gorputzak eta arimak batasun substantzial bat baino ez zuen eratzen. Eta dudarik gabe, eta orduan, Aristotelesek heliomorfismoaren teoria defendatzen zuela jakin ahal da.


Garai honetako ikerketarekin onar dezakegu dagoen guztia bi mundutan zatituta dagoela edo mundu bakarra, mundu fisikoa dela.

Gorputza arimaren kartzela da Platonen teoria defendatzen baduzu. Baita arima sentimenezko, suminezko eta arrazionalezko motetan sailkatuta dagoela. Baina gorputza eta arimaren kontuan guztiz kontrakoa pentsatzea posiblea ere bada Aristotelesen pentsamenduaz baliatuz.

Filosofiaren ikuspuntua gaurkotasunean kokatuz gero, urrezko garaiaren ikuspuntutik hain aldaketa handiak izan ditu, harrigarria iruditzen zaidala. Ez dut sinesten gizakia gorputzaz eta arimaz konposatuta dagoela, baina beharbada Aristotelesen teoria gaurko pentsamendutik hurbilago dago nahiz eta askoren ustez gorputza arimaren kartzela da. Kontua da nahiz eta batzuk hori pentsatzen dutela, Aristotelesen antzara, gorputzak eta arimak batasun substantzial bat eratzen dutela.

Norbaitek esango dit Aristotelesen eta Platonen teoriak eta pentsamenduak ez direla gaur egungokoak bezala. Baina nik garbi daukat beraien teoriaz baliatuz, historian garrantzitsu bezala gaur egungo filosofiarekin zerikusi handia izan ez balute.




Zer egin oraindik eskolan hasi ez diren haur txikiekin?

Gaur egun hainbat eta hainbat haur txiki ez dute oraindik eskola hasi. Zer egin behar da hauekin?

Aita edo ama etxean baldin badaude edo etxean lan egiten badute ez dago problemarik, honek zaintzen du eta listo. Baina gurasoek etxetik kanpo lan egiten badute zailagoa da.

Aukera bat, umearentzako zaintzaile bat kontratatzea izango zen. Hilero akordatutako dirua eman eta berak denbora honetan haurrarekin egoten da gurasoak heldu arte, gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen ematen dio, gurasoen ordutegia kontuan harturik. Normalean zaintzaile hauek ez dira oso garestiak, diruaren aldetik ez dago txarto, baina ez dago garantiarik umea ondo zainduko duela edo beste pertsonak eramaten dituenik zure etxera.
external image ENFERMEDADES.jpg
external image ENFERMEDADES.jpg


Beste aukera bat umea haurtzaindegi batera eramatea da. Haurtzaindegi hauetan umeekin jolasten dute, zertxobait irakasten diete, bazkaltzen ematen diete eta siesta egiten dute umeak. Haurtzaindegien alde txarra normalean garestiak direla da, edozein familiak ezin ditu haurtzaindegi hauek ordaindu. Ordutegiaren aldetik, normalean laurak edo bostetara arte egoten dira irekita, gurasoen lana ordutegi horrekin bat etorri behar da.

Hurrengo aukera, haurra aitona-amonekin egunero geratzea da. Aitona-amon gehienei asko gustatzen zaie ilobekin geratzea eta hauek zaintzea, baina badaude batzuk hau ez zaiela gustatzen. Aukera hau oso ekonomikoa da, ez delako ezer ordaindu behar, aitona-amonek dohainik egiten dute eta normalean lan egiten ez dutenez ordutegi flexiblea dute.

Nire ustez, erakundeek honetaz pentsatu beharko lukete. Diru gutxi irabazten duten familiei zaintzaile bat kontratatzeko edo haurtzaindegi bat ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak eman beharko lituzkete.
Beste aukera bat eskola publikoetan, haurren amak lan egitera berriz hasten denean bere umea uzteko gela batzuk egotea, andereño edo maisuekin, haurtzaindegien papera betetzeko.



Filosofia lana: FILOSOFIA BAI ALA EZ?

"Baina zer dakite filosofoek bizitzari buruz?”. Halakoa edo antzekoak diren galdera pila bat entzuten ditugu gure eguneroko bizitzan. Gutxi gora behera, PPko zenbait politiko egin dutenaren antzera, filosofia ikasgaia ikasketa plangintzetatik kendu nahi dute, pultsuan batere ikararik nabarmendu gabe.

Filosofiak galderak planteatzera gonbidatzen gaitu. Aberastu egiten da berezko gure izaera zalantza eta kezken bitartez. Eta erantzunik ez duten zalantzak behin eta berriro formulatzea buru-atrofiari bizkar ematea ahalbidetzen du, hainbeste zabor eta merkantilismo itogarriaren artean erdi galduta gabiltzan bitartean.

Giza ispiritua desagerrarazten ari den miseria helburu garbia du: gizartearen kontzientzia askea ezabatzea. Horretarako, jakina, arriskutzat hartzen dituzte pentsatzen laguntzen diguten lanabes eta tresneriak. Gure pobretasun kulturalean gero eta hobeto etortzen zaie politikoei inolako pentsamolde askea izatea, azken finean haiek nahi dutena da gu erraz manipula ahal izatea. Pobre eta otzanak nahi gaituzte, erreakziorako gaitazunik gabeko panpin tristeak. Horregatik, eskoletatik hasi dira, hauek pribatuz eta ordaindu ezin dutenak ezin izango dutenez heziketa bat jasan, gobernuak guztiz manipulatuta izateko txotxongiloetan bihurtuko gaituzte..

Kontzientzia kritiko apur bat geratzen zaigun bitartean, ordea, guri ere dagokigu kontrako esanetan saiatzea. Makina hutsak izango ez bagara, noski.



Oso ondo, Zaloa, zure estiloa gustokoa dut; baina gustatuko litzaidake Filosofiaren funtzioren bat gehiago aipatzea; posiblea izango duzu?
Oraindik ez duzu filosofiaren funtziorik gaineratu, eta, esan bezala, azaldu behar dituzu hasierako esaldiak, gaur azpimarratu dizkizudanak


Leonor


Argudio testua:
Telefono Mugikorrak

Telefono mugikorrek, gauza gehienak bezala, bere alde onak eta txarrak dituzte. Horrek ez du esan nahi telefono mugikorren alde edo kontra nagoenik, baina idatzi honetan nire iritzia emango dut bakarrik.

Telefono mugikorrak , asmatu duten gauzarik erosoenak dira . Zergatia erantzutea oso erraza da . Gero eta komunikatuago egongo zara eta larrialdietarako oso baliagarria da . Gero eta txikiagoak egiten hasi direnez azkenengo hamarkadan telefono mugikorrak zure poltsikoan sartzen dira sortu ziren lehen mufikorrak ez bezala , haiei adreiluak deitzen zieten haiek zuten tamainagatik eta eramateko oso deserosoa zen, gainera ez zuten funtzionatzen gaurko mugikorrak funtzionatzen duten bezala , gaur egungo mugikorrek internet , gps, blutooth eta beste zenbait gauza gehituta dituzte .

Urtero-urtero, telefonia mugikorra aldatzen joan da eta beti ari dira mugikor hobeagoak ateratzen jendeak erosteko. Gainera telefonia mugikor enpresak barietate piloa ateratzen dituzte urtero jendea gehiagok erosteko, bat erosten duzunean hurrengo hilabetean zurea baino mugikor askoz ere politagoak eta hobeagoak atera dituztelako merkatura eta mobila atzean geratzen hasten den arte ez duzu aldatzen, gehienetan, zure mugikorrak funtzionatu arren, beste bat erosteko gogoak izango duzu, gazteen kasuan bezala, modan egoteko erosten dituzte pilo bat mobil. Baina horrek diru mordoa galtzea eragiten du eta kasu askotan ez gara konturatzen. Bestalde, egiten ari dituzten mugikorrak gero eta kalitate txarragokoak dira eta beste tresna elektriko askoren kasuetan gertatzen den moduan ekoizleak zeharkitzapen programatua erabiltzen dituzte, hau da, produktu baten bizitza erabilgarriari bukaera ezartzea, horrek zer esan nahi du? Produktu asko programatuta daudela epe batean apurtzeko eta konpontzeko aukerak eskasak edo konponketak oso garestiak izaten dira, orduan beste produktu bat erostera behartzen gaituzte.

Orduan, mugikorrak erosterakoan kontu handia eduki behar da kalitatean, ez zenbat gauza gehituta dituen, baizik eta kalitate onekoa izan behar duela arreta handia jarri behar dugu eta ez edozein mugikor erosi.



Azalpen testua:
PINGUINOA
Pinguinoa munduko animaliarik interesgarrienetarikoa da. Bere itxura ahula eta traketsaren atzean istorio zoragarri bat dauka, elkartasunaren eta biziraupenaren adibide nabarmena.

Pinguino motatarik famatuena enperadorea da. Antartidan bakarrik aurki daiteke. Bere burua eta hegoak beltzak dira, sabela zuria dauka eta lepoaren aldeetan tonalitate horixkak ditu. Moko zorrotza dauka, pixka bat okertuta, eta hanketan lumak ditu. Arrak eta emeak berdinak dira tamainu eta pisuan; haien artean desberdintasun nabarmen bakarra dago: arrek hanken artean poltsa antzeko bat daukate, kumeen ugalketan garrantzia handia daukana.

Izan ere, pinguinoen erreprodukzioa eta honen zehar egin behar dituzten bidaiak dira animali hauen aspekturik interesgarrienak. Urtean behin, pinguinoek 90 km zeharkatzen dituzte ugalketa lekura ailegatzeko, haien arbasoek egin zuten bezala. Bertan, bikotea bilatzen dute eta, denbora tarte bat igaro ondoren, emeek 950 gr-ko arrautza jartzen dute. Ondoren, arrautza arrek hanken artean daukaten poltsara pasatzen dute. Ekintza hau ugalketaren momenturik garrantzitsuena da. Izan ere, arrautzek segundu batzuk baino gehiago izotza ukitzen egongo balira, kumeak hil egingo lirateke. Entrega hau arrakastaz betetzen bada, emea janaria bilatzera joaten da (arraina, krill, txibiak...), eta bi hilabete behar ditu ugalketa lekura bueltatu arte. Bitartean, arrek kondizio horietan bizirik irauteko, multzo trinkoa osatzen dute, eta kanpoan geratzen diren pinguinoak barrura pasatzen ari dira beti, beroa mantentzeko.

Emea bueltatutakoan, bere bikotea desberdintzen du haren dei karakteristikoarengatik. Orduan, kumea jaiotakoan, arra da janaria bilatzera joaten dena, 2 aste bitartean. Denbora horretan bueltatzen ez bada, kumearen heriotza gertatuko da. Ugalketaren ondoren, bikote askok elkarrekin jarraitzen dira, hurrengo urteko erreprodukzioara arte.

external image pinguino-emperador5.jpg




Iritzi artikulua:

LOMCE legea. Zuzenduta <gorkaazk>


Espainiako LOMCE legea azken ibilbide burokratikoa egiten ari da. 2016ko maiatzaren 17an, José Ignacio Wert Hezkuntza Ministroak beste aurrerapauso bat eman zuen inposatu nahi diguten erreforma atzerakoi horren aplikazioan.

Legea sexista da, ikasleria sexuaren arabera bereizten duen hezkuntza sistema babesten du-eta. PPk duen ideologia eskoletara eraman nahi du eta neskak eta mutilak bereizten dituzten ikastetxeak diru publikoarekin finantzatuko ditu.

Aniztasun ikuspegia ere desagertu egingo da, eta erlijioak eta moral katolikoak garrantzi handia hartuko du. Gainera, eskola kontseiluak ez du izango inolako botererik, zuzendariak edo zuzendaritza taldeak izango du eskolaren antolaketaren botere osoa.

Hori gutxi balitz bezala, ikasleon arteko lehiakortasuna handitzera dator LOMCE. Lege honek ikasle “bikainak” nahi ditu, eta horretarako, ikasleon arteko lehian oinarritzen da. Notarik onenak dituenak lortuko du aurrera egitea, gainontzekoak ez. Gainontzekoak bidean, baztertuta, geratuko dira..

Legea elitista da, gutxi batzuek bakarrik ordaindu ahal izango dutelako. Lege hau merkatuen beharrak asetzeko sortu dute. Kalitatezko hezkuntza gutxi batzuen esku geldituko da eta legeak baztertuko luke beste jende guztia. Gutxi batzuen luxua izango da hezkuntza on bat jasotzea.

Lege honekin, ikasle askok lan munduan arinago sartzeko beharra izango dute. Horrek, gainera, lan esku merkeagoa izatea ekarriko du. Soldata baxuaren truke lan egingo duten robotak nahi dituzte.

Euskarari dagokionez, hilzorian jarri nahi dute. Ikasgai espezifiko moduan ezarri eta hautazko huts izatea nahi dute. Gainera, ikaste-hizkuntza hautatzeko eztabaida eta manipulazioaren ondorioz, gaztelania izango da lehenengo hizkuntza.

Espainiako atzerakoienek eredugarritzat hartu dute ministro kontseiluak hartutako erabakia. Eliza Katolikoak goraipatu egin du legeak ekarriko dizkion onurak. PSOEK adierazi du Espainiako gobernua eskuratuko balu, bertan behera utziko lukeela. Hezkuntza komunitatea osatzen dugun ikasle, hezitzaile, guraso eta herritarrok argi eta garbi adierazi dute, behin eta berriz, ezetz lege honi.

LOMCEren aurrean egiteko dauden posibilitate hiru ditugu; legea aplikatzea, asumitzea ala desobeditzea. Zalantzarik ez dago PP inguruan mugitzen diren pertsonek, zalantzarik gabe, lege horren alde egingo dutela, haien ideologia estremista inposatzeko gainera, elizaren babesa izanda, beraz haien esku dagoen guztia egiteko ahalegintzen ari dira. Badaude era batean asumitzen duten alderdiak EAJ-PNVk adibidez, medio publikoen aurrean esaten dutela ados ez daudela, baina harrapatu dituzte bidaietan Werten alboan. Jarrera honekin, erreformari ezezkoa eman, baina begirada kendu gabe ea nork eramaten duen pastelaren zatirik handiena.

Azken aukera bat dagoela uste dut, ordea, inposatutako legea ez onartzea, desobeditzea. Euskal Herriarentzat beste hezkuntza eredu bat sortzeko aukera. Ez dago beste aukerarik, Espainiak esaten duenarekin ados egon edo Euskal Herria berreraiki. Guk, ikasleok, gure bidea aukeratu nahi dugu, zuek baita, ezta?

LOMCE legearen kontrako manifestazioa Gasteizen. Argazkigilea: LAB SINDIKATUA [CC BY-SA 2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0)], via Wikimedia Commons
LOMCE legearen kontrako manifestazioa Gasteizen. Argazkigilea: LAB SINDIKATUA [CC BY-SA 2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0)], via Wikimedia Commons





Azalpen testua:

ARMAÑONGO NATURA PARKEA

Armañongo natura parkea Karrantza eta Turtzioz arteko mendiak menderatzen ditu, hau 3.519 hektareako lurraldea zeharkatzen du. Bizkaiko Foru Aldundiak da parkea antolatzeaz eta ondo mantentzeaz arduratzen dena.
Raneroko Haitzen eremuan, interes geologiko handieneko bi gune daude: Pozalaguako Koba eta Karlistaren Torka. Lehen haitzuloan, estalaktita eszentrikoen ugari daude, oso kobazulo gutxitan azaltzen den egitura, alegia. Karlistaren Torka Pozalaguako Kobatik metro gutxi batzuetara dago, oso handia da, munduko kobazulorik handienetarikoa.Eremuak garrantzi handia du, paisaiaren aldetik. Ingurunean bertan Ranero, Armañon eta Los Jorrios arkaitz-multzoak dira nagusi.
Gizakiak etengabe erabili ditu baliabideak eta horren ondorioz, bertako landaredi potentziala aldatu egin dute. Gaur egun, honako hauek dira nagusi: sega-belardiak beheko aldeetan, artadiak mendi-hegaletan eta Sopeñako haitzean, belardi eta txilardiak gailurren gunean, hariztia Remendonen eta larre harritarrak Los Jorrios eta Raneron.
Parke Natural barruko eremuaren zati handiena jabetza publikokoa da. Basogintza eta abeltzaintza dira alde honetako erabilera nagusiak bertan honakoak aurki daitezke-eta: industriarako landare-espezieak, babesten duten baso autoktonoak eta belardiak beheko aldeetan eta erregimen estentsiboko aziendak jaten duen bazkaleku eta sastrakak goiko aldeetan. Erabilera publikoan, Pozalaguako kobazuloa da interes handienekoa. Gainera, bisitatzeko aukera dago.
Ingurua interes handikoa da gordetzen duen kultura-ondareagatik; bereziki aipagarriak dira ondasun kulturala den Venta Laperrako aztarnategia, eta bertan, azpimarratu beharrekoak dira zortzi grabatu, Karrantza eta Turtzioz bereizten dituen mendilerroko multzo megalitikoak, eta hainbat kobazuloetako aztarnategiak eta aurkikuntzak.




Lagun arteko gutuna:


Kaixo Izaskun:
Zelan hortik oporrak? Uda honen hasieratik Gobernuz Kanpoko Erakunde batean parte hartzen ari naiz eta honi buruz zerbait kontatzea gustatuko litzaidake, esperientzia ikaragarri polita iruditu zaidalako.

Hemen ezagutu ditudan beste kide batzuekin batera gu baino azpigaratuago dauden herrialde batzuetan laguntzen gaude. Honetara dedikatzen naiz nire denbora librean gustuko izan nuelako egitearen idea eta poz-pozik nabil. Erakundea saiatzen ari da kalitate txarreko bizimoduetan bizi diren pertsonen beharrak asetzea eskaintzen behar dituzten diru laguntzak eta txertoak emanez. Dakizunez, badaude familiak hiru janariak ezin dituztela permititu haien kabuz, eta baita gure lana da ahal dugun neurrian hiru janariak hartzeko baliabideak ematea, haien egoera fisiko eta psikologikoak hobetzeko aukera izan dezaten.
Gainera, herrialde hauetako umeek hezkuntza bat izateko aukera ez dute inoiz izan eta guk aiej hori izateko aukera ematen diegu. Baita irakurketa liburuak eramaten hasi gara, pixkanaka irakurtzen ikas dezaten, baina ez da lan zaila haien partez jartzen duten gogoekin.


Beraz, gutun honekin animatzen zaitut zu gurekin parte hartzeko eta zure partez ahal duzun gauza guztiak egitea, haiek betirako eskertuta egongo lirateke. Ikusiko duzu zelako poza ematen duen haiek egindako marrazkiak ikustea. Oso pozgarria da hilabete batean, zuk egindako laguntzei esker nola hobetu duten herriko pertsonek. Hurrengo bi asteetan bueltatuko gara Bilboko kaleetara haien besoa eskaintzen duen jende gehiago biltzeko, ez zara ideia bat egiten zelako laguntza behar dugun, honekin esan nahi dudana da ea zuk apuntatu nahi zaren, nik zu oso ondo ezagutzen zaitudalako eta pertsona solidarioa zarela dakidalako.

Anima zaitez Izaskun!
Agur bero bat lagun,
Zaloa