Aurkibidea:


Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...



Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK































Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.








GITARRA:
Gitarra askotan gitarra espainiarra edo gitarra klasikoa ezagutzen dena, antzinako harizko musika instrumentua bat da. Gitarra bat egurrezko kaxa batez erdian zulo bat daukanak, gider batez eta sei sokekin osatzen da. Egurrezko kaxa eta giderra itsatsita daude eta sei sokak giderra eta kaxa zeharkatzen dute. Gitarra musika tresnarik erabilienetako bat da, rock musikan, heavy metalean eta abar.
external image 131px-Classical_Guitar_two_views.jpg

Gitarraren jatorria ez dago oso zehatz. Aitzinean instrumentu antzekoak zeudenez ez dakite noiz sortu zen gitarra. Ikerlariek aztarnak bilatu eta ostean esaten da gitarra C. A. 100.urtean gutxi gora behera sortu zela gitarra antzeko instrumentu bat. Eta historiaren barruan hainbat gitarra moduko instrumentuak egon dira.

Gitarraren elementuak hauek dira:
Erresonantzia kaxa: kaxa hau gitarraren zatirik handiena da. Honek erdian zulo bat du, izenak dionez, erresonantzia egiteko eta soinua hortik ateratzeko.

Giderra: egurrezko makil laua da erresonantzia kaxara itsatsita non bi atal ditu.

Kabilak: giderreko muturrean dago. Hauen funtzioa sokak afinatzea da bueltak ematen bi aldeetarantz.

Trasteak: giderreko bigarren atala da. Hau gider osotik sakabanatuta daude. Zati txikitan banatuta non atzamarrak jartzean soketan soinu desberdinak egiten dira.

Zubia: pieza txiki honek sokak norabidetzen ditu haien artean ez ukitzeko. Bi zubi daude gitarra batean, bat giderrean eta bestea erresonantzia kaxan.

Sokak: gitarra zeharkatzen duten metalezko edo batzuetan plastikozko soka finak dira. Soka hauek igurztean soinua ateratzen dute.


Munduan mota askotako gitarrak egon daitezke. Hori guztien artean bi mota oso ezagutuak agertzen dira, gitarra klasikoa eta gitarra elektrikoa.
Gitarra klasikoa gehien bat, flamenko musikarako, musika klasikorako eta folk musikarako batzuetan. Esan beharra, folk musikarako gitarra pixka bat txikiagoa dela. Bestalde, gitarra elektrikoa rock musikan, pop musikan eta heavy metal musikan erabiltzen da. Gitarra mota hau bozgorailuetan konektatu behar da ondo entzuteko bera bakarrik ez duelako ondo soinua ateratzen honek ez duelako egurrezko kaxan zuloa hortik soinua ateratzeko.





ETAri buruzko nire iritzia
Euskadi Ta Askatasuna, ETA siglez ezagunagoa, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi dituen erakunde armatu klandestinoa da. 1958. urtearen bukaeran sortua, hainbat Estatuk (Ameriketako Estatu Batuak, Espainia, Frantzia eta Kanada) eta nazioarteko erakundek (Europako Kontseilua, Nazio Batuen Erakundea, “Europol” eta abar) erakunde terroristatzat izendatu dutena. Urte horretatik ETAko parte hartzaileak hainbat eta hainbat pertsona hil egin dituzte. Gehien bat lehergailuak eta arma arruntenak erabiltzen zituzten pertsonen edo ondasunen aurka. Azkenik azalpen txiki hau bukatzeko, ETAk 2012ko urtarrilean jarduera armatua uzteko erabakia hartu zuen, hori hainbat hilabete lehenago esan zuten.

Nik uste dut, ETA taldea agertzea ona izan zela Euskal Herrirako. Honi ezker Espainiar estatuak gutaz gehiago arduratu egin dela esango nuke, zerbait nahi dugula ikusi dute talde hau sortu zen momentutik. Baita ere uste dut talde hau ez dela inoiz desagertu behar gure eskubideengatik borrokan jarraitzeko, baina hori izango balitz ez nituzke nahi ez armarik ez lehergailurik non jendea hil daitekeen. Guk borroka egin behar dugu armarik gabe eta inor hil edo zauritu egin gabe. Horregatik pentsatzen dut ETAk egin dituen gauza asko gure naziorako ondo egon direla, baina hobeto egongo zen ez inor hil ez bazuten.

Bestalde, ETAri buruz zerbait dakiten pertsonek asko kritikatu egin gaituzte guztioi. Niri ondo iruditzen zait ETAren parte hartzaileei kritikatzea haiek hainbat hilketa egin dituztelako. Ez zaidana ondo iruditzen da, jendeak Euskal Herriko biztanle guztiei etarrak, “asesinos” horrelako hitzekin gu seinalatzea. Hemengo jende gehienak ez du ezertan erez ikusi behar ETAren inguruan. Horrek bai molestatzen nauela niri eta beste askori.

Honen ondorioa ETAk talde matxino bezala jarraitu beharko zuela esango nuke, baina ez lehergailurik ez hilketarik honen barruan. Dena lortu ahal da biolentziarik gabe.




Yohan Blake
Yohan Blake (Saint James parrokia, 1989ko abenduaren 26a) atleta jamaikarra da. Yohan, atleta lasterketa laburren korrikalarien taldearen barruan sartzen da. Jamaikar honek 100 metroko, 200 metroko eta 400 metroko erreleboetan parte hartzen du. 2011 munduko txapelduna izan zen 100 metroko lasterketan eta Joko Olinpikoetan bi urrezko dominak ditu 4x100 metroko erreleboetan eta bi zilarrezko dominak, bat 100 metrotan eta bestea 200 metrotan.

Munduko bigarren markarik onena ere badu 200 metrotan (19,26 s) eta historiako hirugarren markarik azkarrena 100 metrotan (9,69 s) bietan bakar-bakarrik Usain Bolten atzetik (200 metrotan 19,19 segundorekin eta 100 metrotan 9,58 s eta 9,63 segundotan).

Biografia
15 urterekin Yohan Blake Green Park All-Age eskolara joan zen eta han Danny Hawthorne Yohanen entrenatzaile jarri zioten. Eta 2005an munduko gazte txapelketan parte hartu zuen non 10,56 s egin zituen 100 metrotan.

2006rako marka hori jaitsi egin zuen 10,33 s Amerika zentroko txapelketa batean irabaziz. Eta Jamaikako gazteen txapelketan urrezko bi domina irabazi zituen, bat 100 metrotan eta bestea 200 metrotan.

2008an berriro itzuli egin zen gazteen munduko txapelketara eta laugarren postuan gelditu zen 10,51 s egin ostean nahiz eta irabazteko gogokoena izan.

Bere bidea geldiarazi egin zen Yohanek metilxantina hartu eta harrapatua izan ostean 2009an. Munduko Antidopin Agentziak substantzia hori ez zuen debekatu baina Jamaikak zehapen bat jarri zion. (Hemen erreferentzia bat komeni <gorkaazk>)

Irabazitako lehenengo munduko tituluak;
2011an munduko jokoetara klasifikatu egin zen ber herrialdeko bigarren markarik hoberena eginez 10,09 s. munduko joko haietan irabazlerik harrigarriena Usain Bolt izan zen. Yohanekin finalera heldu ziren biak. Baina Usainek irteeran bi nulu eginez eliminatu egin zen eta horregatik Blakek irabazi egin zuen. Eta munduko gazterik gazteena txapelketa irabazte bihurtu zen.

Joko Olinpikoetako debuta;
2012. urterako Joko Olinpikoetarako klasifikazioa bilatzen ari zen. Eta sailkapena lortu egin zuen Jamaikako markarik onena eginez, Usain Bolten aurretik 9,75 s 100 metrotan. Eta eginiko marka hori historiako munduko laugarren markarik hoberena bilakatu zen.
Joko haietan finalera heltzea lortu zuen eta bigarren postuan gelditu zen zilarrezko domina irabaziz 100 metrotan. Baita ere irabazi zuen 200 metroko zilarrezko domina berriz ere Usain Bolten atzetik, baina ez omen zitzaion axola, Yohan berarekin oso pozik zegoen eta.

Marka pertsonalak;
Proba Marka Lekua Data
100 m 9,69 s Lausana (SUI) 24/08/2012
200 m 19,26 s Bruselas (BEL) 16/09/2011
4x100m 36,84 s Londres(GBR) 11/08/2012 Euskaraz: UUUU/HH/EE


Luna jaunaren azken lana

Mendizabal doktorea Pabloren psikologoa zen. Pablo institutuko ikasle bat zen, baina ez zen besteak bezalakoa. Pablo gazte gaindohatu bat zen, oso azkarra. Gehien gustatzen zitzaion irakasgaia matematika zen. Pablo “programa berezian” sartuta zegoen, gaindohatu n programan.

Pablok institutuko neska bat gustuko zuen, Patricia Arroyo izenekoa. Neskato honek Pablori eskatu zion ea matematika pixka bat erakutsi ahal bazion arratsalde horretan. Pablok pozik erantzuna baieztatu zion, baina Pablok eraso bat zuen. Patriciak mutil-laguna zuen, Victor izenekoa. Victor abusatzaile indartsu eta handi bat zen. Ipuina jarraituta irakur daiteke Pablok Victorrekin hainbat arazo dituela Patricia dela eta.

Azkenean Victorrek Pablori azaldu egiten dio, Mendizabal doktoreak esan ziola Patriciari berarekin geratzeko. Orduan Pablo haserretu eta Mendizabal doktorearengana joan zen galdetzera ea zergatik egin zuen hori. Mendizabal doktoreak esan zion bere autoestimua igo egiteko zela.


Liburuek lagundu ahal digute?


Beste egunean nonbaiten irakurri nuen liburuak lagunak bezalakoak izan ahal zirela. Hori esaten zuen liburuak, gure penak, ulertzen edo aholkuak emanez lagundu ahal digutelako. Interneten begiratu ostean jendeak uste du baietz eta ezetz, ezin direla lagunak bezalakoak izan. Hona hemen baiezko eta ezezko arrazoiak eta gero zuek aukera ezazue.

Jende gehienak ezezkoa dela esaten du liburuak horretarako ez dutela balio, liburuak bakarrik direla denbora-pasa bat istorio bat kontatuz. Eta gainera esaten dute arazoren bat izatekotan liburuak erabili aurretik interneten soluzioak daudela eta internet erabiliko zutela liburuak baino lehenago. Galdetuko zarete, ea arazo propioentzat soluziorik dagoela interneten. Ba bai, denetarik dago interneten jada.

Baina badaude baita ere uste dutenak liburuak lagungarriak direla esaten dutenak. Pertsona hauek diote erabilgarriak direla liburuak adibide asko jartzen dituztelako eta adibide haietako baten bat zure arazoa izan daitekeelako. Horregatik,komenigarria dela diote zure arazoa irteten bada istorioak lagundu ahal dizulako.

Hemendik atera ahal dugun ondorioak ugariak dira. Batetik liburuak irakurtzea non egin ahal digutelako arazoetan haietatik ahaztu ala haiekin lotuta izanda, baina ere interneten gero eta gauza gehiago daudela eta laguntza gehiago.

Aste zuriko egunerokoa
Larunbata otsailak 25:
Gaur, gure jaia luzeetako lehenengo eguna izan da. Goizean 10etan esnatu egin naiz eta berehala gosaldu eta prestatu egin naiz 11etan nire ume txikien partidura joateko. Azkenean 8-2 irabaztea lortu egin dugu, ez ditugu zailtasun handirik izan. Geroago bazkaldu ostean nire partidura joan behar izan naiz. Baita ere irabazi egin dugu 4-2 eta gainera partidu nahiko ona egin dut bi gol sartuta eta bi gol-pase eginda. Eta azkenik hau ospatzeko lagunekin Bilbora joan gara jaiak direla eta. Eta primeran pasatu egin genuen.

Igandea otsailak 26:
Gaur egun nekagarria izan da, 4 orduz bakarrik egin dut lo eta. Baita ere oso nekatuta egon naiz atzo irten nintzelako. Gaurko egunetik ez dut ezer interesgarririk kontatzeko. Arratsaldean lauretan irten naizela Artatzara eguzkitan egotera eta hor, asko dibertitu gara. Eta gero etxera goiz goiz joan naiz deskantsatzera.

Astelehena otsailak 27:
Goizean eguraldi ona egin du eta Portu Depotibora joan naiz lagun batekin. Han egon gara biak hizketan eguzkitan eta ezagutzen genuen jende askorekin baita ere. Berandu heldu naiz etxera eta berandu bazkaldu egin dut. Bazkal ostean nire anaiekin jolasten egon naiz pixka baten eta gero kalera irten naiz, baina 8etan entrenamendua izan dudanez ez dut denborazko pasa kalean. Gero entrenamendu gogor-gogorra izan da. Korrika asko egin behar izan dugu, baina bueno ondo etorri zaigu inauterietako gauza hori kentzeko eta berriro zentratzeko. Eta azkenik berrio kalean egon naiz denboratxo bat eta gero etxera etorri. Oso ondo pasatu dudan egun bat izan da, errepikatzeko modukoa.

Asteartea otsailak 28:
Goizez lagun baten etxera joan naiz eguraldi txarrarekin hasi delako eguna eta horrela amaitu da. Gero, bazkaldu ostean, Sarrienera joan naiz oinez ume txikien taldeko entrenamendua geneukan eta. Oinez igotzen ari nintzela euri zaparrada jausi zait gainean eta gero entrenamendu osoa bustita eta hotz handiarekin egin behar izan dut. Entrenamendua bukatu eta arrapaladan etxera joan naiz dutxa hartzera ea berotzen banintzen eta gero lagunekin irten naiz eta “Telepizza”ra joan gara afaltzera eta hor egon gara hizketan guztiak etxera itzuli aurretik. Espero dut bihar egun hobeagoa egitea plan gehiago egin ahal izateko.


Asteazkena matxoak 1:
Gaur martxoko lehenengo eguna izan da eta gainera egun ona egin du. Goizean beroa zegoela eta praka motzak jarri ditut eta kalera irten gara guztiok eguzkitan egotera pixka baten. Gero bazkaltzera etorri naiz eta segidan akademiara joan naiz. Ingeleseko akademia batean nabil ea First-a ateratzen dudan. Hor egon naiz hiruretatik bostetara ingelesez. Gero ordu erdi kalean egon eta arrapaladan entrenatzera joan beharra izan dut. Entrenamendu lasaia izan da gaurkoa, baina ala guztiz ere neke eginda bukatu dut eta dutxa ostean lehengusinaren etxera joan naiz bere urtebetetzea delako. Hor egon naiz denbora txikiz familiarekin hizketan eta zerbait jaten. Azkenean jaten utzi eta etxera abiatu naiz eta orain hau idatzi ostean ohera lo egitera joango naiz.

Osteguna martxoak 2:
Gaur ostegun neketsua izan da. Goizean denetarik egon naiz ikasten bihar nire urtebetetzea denez, bihar ezer ez egiteko. Horregatik 9-etan esnatu eta ikasten jarri naiz ordu 2-etararte. Bukatu ostean bazkaldu eta siesta txikia bota dut gero txikiengana Joan behar izan naizelako entrenamendua geneukalako. Gure artean partidu txiki bat jolastu dugu eta bakoitza bere kontura. Geroago lonjara Joan naiz lagunekin egotera eta hantze barre asko egin dugu beti bezala. Eta eguna bukatzeko Maialenekin Joan naiz afaltzera areetako Wok- era, lehenengoa izan nahi zuelako ni zoriontzen. Azkenean berandu heldu naiz etxera hain ondo nengoen pasatzen eta.

Ostirala martxoak 3:
Gaur nire urtebetetze eguna!! Egun bikaina izan da, urtebetetzeak beti dira bikainak eta. Azteko goizean etxean egonda lagun familia eta ezagutu guztiak deitu edo mezu bat bidali didate ni zoriontzeko. Eta bueltatxo bat matera irten naiz, baina laster bazkaltzera Joan naiz aita, ama eta nire bi anaiekin. Tudelilla dituriko jatetxe batean jan egin dugu. Egundokoa! Lehenengo platerak entranteak izan dira, txorizo, urdaiazpiko, piper berdeak… eta gero bigarren platera txuleta bat zen, ikusgarria bere tamaina eta bukatzeko sagarrezko tarta zati bat jan dugu. Horren ostean entrenatzera Joan naiz 6.30-tan. Entrenamendu estrategikoa eta bukatzerakoan lagunekin ospatzera joan naiz. Kaletik egon gara eta gero lonja barruan merendola bat izan dugu. Hor egon gara ondo baino hobeto pasatzen, baina goiz etorri behar izan nahiz bihar partidua daukadalako. Eta etxera heltzerakoan nire oparia eman didate. Gehien bat arropa izan da eta dirua nik nahi dudana erosteko. Hamarreko eguna izan da gaurkoa, benetan.




Larunbata martxoak 4:
Egun bikaina izan da gaurkoa. Lehenengo txikiekin partidua izan dut. Baina goizeko 9-etan egon behar izan naiz Santutxun haien aurka egiten genuen eta. 3-2 irabazi egin dugu, baina ez uste erraza izan denik asko kostata azkenean irabazi dugulako. Horren ostean osaba-izeben etxera joan naiz bazkaltzera eta han egon naiz haiekin nire partidu ordua heldu arte. Makarroiak tomatearekin jan eta azkar Sarrienera igo naiz partidura. Portugaleteren aurka jokatzen genuen. Eta azkenean partidu ona atera zait. Egalean jolastu egin dut. Eta kostata baina azkenean bai irabazi egin dugu 1-0. Nik sartutako golak eman digu garaipena. Azkenen aurka jokatzen genuen eta ez dakit zergatik kostatu zaigun hainbeste haiei irabaztea, baina azkenean ondo. Eta eguna bukatzen zihoala lonjara joan naiz gaur Algortara joango ginelako berriro inauteriak ospatzear. Zelako gaua, barik-a ahaztu egin dut gero lagunak galduta bakarrik egon naiz. Azkenean aurkitu eta gau ona pasa genun. Nire taldeko lagunak ikusi ditut ezagunak direnak, ezezagun batzuk ere ezagutu... gau ona benetan.

Igandea martxoak 5:
Gaur aste zuriko azken eguna izan da. Eta ez dut gauza berezirik egin nekatuta egon naizelako. Goiza guztia etxean pasa dut deskantsatzen eta arratsaldean lagunekin denbora guztian egon naiz. Egun nekatua baita ere pentsatuz bihar klasera joan behar dudalako. Eta ez dut gogorik gehiago idazteko.



Futbolean diru gehiegi mugitzen da?
Nork ez du inoiz bere bizitzan entzun futbolean diru asko mugitzen dela? Gaur egungo hitz egiteko gai bat izan daiteke, jende askok baietz esaten dutelako eta oso gutxitan entzun egiten delako diru hori merezi dutela.

Nork ez du entzun “diru gehiegi mugitzen da futbolaren munduan eta gero hirugarren munduak ez dute ezer” edo antzeko esaldirik. Edo horrelakoa: “behintzat futbolarik guri erdia eman beharko ligukete, gu ere ondo bizitzeko”. Horrelakoak, eguneroko komentarioak dira gure bizitzan.

Egia da diru pilo bat mugitzen dela futbolean kirol bat izateko. Adibidez futbola gustuko ez dutenek gehiegi iruditzen zaie. Ez da normala 100 milioi edo gehiago ordaintzea jokalari batengatik, ematen du ez dutela pentsatzen. Diru horrekin Cristiano Ronaldo fitxatu egin zen eta gaur egun 24 milioi euro kobratzen ditu urtean bakarrik futbolean aritzeagatik, hau da, 1,21 euro segundoero. Erabateko zenbakiak dira. Merezi ala ez merezi, ez da nire arazoa, baina bakarrik jakinda diru guzti hori pertsona bakar batek irabazten duela… Diru horrek guzti horrek ez du ezta Euskal Herri osoak bi urtetan irabazten.

Baina ez da hori bakarrik. Adibidez Real Madrid taldeak diru kantitate itzel handia ematen dio urtean jokalari bakoitzari. Gutxien irabazten duen jokalari titular bati 5 milioi euro urtean ematen zaio. Eta gero beste 15 jokalariei kantitate gehiago ematen diete urtean. Horrez gain, entrenatzaileei, eta tekniko guztiei diru kantitate on bat ematen zaie eta baita ere zelaia daukate, bere jatetxeekin eta hori guztia zaindu egin behar da.

Eta bukatzeko, diru guztia eduki arren, Real Madrid bezalako talde askok zor asko eta handiak dituzte beste taldeekin edo FIFArekin… azken finean nahi dutenerako dute dirua.
external image Euro-Banknoten.jpg



Irakurketako idazlana

Liburuko pasarte honetan Maider eta Beñat dira solasean dauden pertsonaiak. Beñat 16 urteko mutiko bat da, liburuko protagonista. Eta Maider, Beñatek ezagututako neskatila bat da.

Pasarte honen aurretik, Maider eta Beñat elkarrekin geratuta zeuden Maiderren etxean, haren gurasoak ez zeudelako hantxe. Eta solasean egonda ba azkenean haien artean sexu harremanak izatea erabakitzen dute, baina arazo bat zegoen. Maiderrek hilerokoa zuen eta orduan izara guztiak gorri-gorri zikinduko zituzten odolez beteta. Sexu harremanak izan eta biak gogoz gelditu arren, gertatutakoa garbitu behar zuten, baina lehenago dutxara joan ziren biak odola kentzera. Maider eta Beñat dutxan zeuden momentuan Beñatek atearen kolpea entzun zuen. Eta bai,, hantze etorri egin ziren Maiderren gurasoak.

Azkenik ama hurbildu egiten da eta biak harrapatu egiten ditu. Baina amak erabaki egiten du sekretu ,orduan gordetzea eta aitari ezer ez esatea. Horren ostean isilka biak etxetik badoaz amak esaten dielako aitak ez duela eze ez jakin behar.






2016-2017 urteetako kronika:
Ikasturteko azken egunak heldu egin dira, eta orain urte osoan baino gehiago ahalegindu egin behar gara. Azken esfortzua egiteko momentua iritzi da, dena emateko azken txanpa.

Historia:
Ni, Gobela ikastolan hasi nintzen nire ikasle bizitza. Han egon nintzen lehen hezkuntza osoa egiten. Gobelan barre asko egiten genituen ikasteko baino ondo pasatzera joaten ginelako.

Lehen hezkuntza bukatutakoan Artaza-Romo institutura etorri nintzen. 14D gelan hasi nintzen ikasten ez nuen jende guztia ezagutzen, bakarrik Gobelatik zetozenak nirekin. Baina bi egunetara denekin ondo eramaten nintzen eta klase giro ona izan genuen. Ikasle berdinekin egon nintzen lehenengo eta bigarren mailetan. Hirugarren mailara heldu ginenean beste eraikinera joan behar ginen ikastera eta han klaseak berriro aldatu zituzten, baina jada jende guztia ezagutzen nuen. Eta laugarren mailan berriro ere aldatu gintuzten eta nik berriro laugarren mailan beste ikasle ezberdinekin nago gelan.

Gobela ikastolan, nota oso onak ateratzen nituen, baita ere irakasle askok esaten zidaten gauza askotan hoberena nintzela adibidez matematikan. Institutura pasatu ginenean lehenengo arazoak izaten hasi nintzen pentsatzen nuelako ikastola bezalakoa izango zela, baina konturatu nintzen hori gezurra zela. Lehenengo gutxiak etortzen hasi ziren etxera eskerrak konturatu eta nire jarrera zuzendu nituela eta azkenean lehenengo eta bigarren maila ondo atera nituela. Niri beti kostatu egin zait ikastea, horretarako oso alferra naizelako eta hirugarren mailan ikusi egin nuen eta kurtsoz pasatzea lortu nuen, baina matematika eta gaztelera gainditu gabe nituela. Matematika ikasle hoberena izatetik ezer ez ulertzera pasatu nintzen. Eta laugarren mailan bi ikasgai gainditu gabe eta urte horretako ikasgaiak ba zoritzarrez errepikatzea tokatu zitzaidan. Baina urte honetan berriro pilak jarri ditut eta batxilergora pasatzea espero dut gauzak ondo eginez.

Betidanik nahiago izan dut kalean lagunekin egon eta ikasketak azken momenturako uztea. Adibidez mi etxean egonda eta hurrengo egunean azterketa bat izan arren goitik irakurri, eta parkera txikitan edo lagunekin orain, joatea nahiago dut. Alfer hutsa izan naiz beti ikasketentzako, baina adibidez lan egiteko edo kiroletarako ez naiz bat ere alferra. Esan daiteke bi pertsona daudela nire barruan.

Ahozkoak
Betidanik esan dut ni lotsatia naizela jende aurrena ahozkoak egiteko, baina ez da egia. Ez dut inoiz arazorik izan ahozkoak egiteko. Aurten momentuz bi egin ditut eta biak nahiko luzeak eta ondo prestatuak. Lehenengoa Irene, klaseko neska batekin egin nuen. Ziberbulling-ari buruz egin genuen berba klasekoei azaltzeko ze arazo dauden horrekin. Eta bigarrena duela gutxi egin nuen nik bakarrik. Klase aurrean egon nintzen hamar minutuz hitz egiten Cristiano Ronaldoren bizitzaz. Gustuko dudan jokalari bat da eta bere bizitzak harritu egin zidan eta aproposa iruditu zitzaidan klasearen aurrean mintzatzeko. Azkenik beste bat egitea dut pentsatuta dietei eta zer den hona gorputzentzakoari buruz egitea, niri gustatzen zaidan gai bat delako ondo jatea.

Idazlanak
Ikasturte honetan Gorka izan da gure euskara irakaslea eta gure tutorea. Gorkak erakutsi digu berak sortutako blog-a. Hantze idazlanak igotzen dira, bakoitzak bere koadernoa du eta nahi duzun testua egin eta zure koadernora igo edo itsatsi behar duzu. Hori eginez ikasleen erronka 30.000 karaktereetara heltzea da kurtso bukaerarako. Baita ere klase-kideei bere koadernoko testuak zuzendu ahal dizkiezu nota igotzeko.

Irakurtzeko liburuak
Ikasturte honetan hiru liburu irakurtzeko aukera izan ditugu. Eta gero liburua irakurri dugun idazlan bat egin behar diogu Gorkari berak zinez dadin. Irakurri genuen lehenengo liburua “ Luna jaunaren azken lana” izan zen. Ez zitzaidan asko gustatu liburu hau, pixka bat aspergarria iruditu zitzaidan. Bigarren liburua “izar malkoak” deitzen da. Hau bai gehiago gustatu zitzaidan gure adineko mutiko batena delako eta historian gertatzen zaiona edonori gertatu ahal zaiolako horregatik atentzioa deitu egin zidan. Eta azkeneko liburura “Kleopatra” liburua da. Liburu hau asko kostatu zait irakurtzeko pixka bat astuna delako.
Gorkak baita ere aukera eman digu ez irakurri egiteko eta azterketa orduan beste mota bateko idazlan bat egiteko ipintzen digu, hori bai nota gutxiago balio du liburua ez duzulako irakurri. Horregatik denoi komeni izan zaigu irakurtzea bestela
nota kaskarragoa izango litzateke.
Baita ere Gorkak batzuetan irakurtzeko orriak ematen dizkigu eta guk irakurri egin behar ditugu berak gu kronometratu egiten gaituen bitartean eta horrela badakigu zelako abiaduran irakurtzen dugun.

Klaseko giroa
Aurten klasean giro aldakorra egon da. Orokorrean niretzat hona izan da, baina klaseko hainbat ikasle asko faltatu izan dira ikasturte honetan. Baita ere ikasleen artean joan- etorriak egon dira, baina hori izatez normala da gure adinetan edo nagusitan horrelakoak egotea. Horretaz gain, ikasleen eta irakasleen artean ere egon dira joan-etorriak izenak nola idazten diren edota errespetu faltak. Eta azkenik gelan ikasgai finko batzuetan ikasle batzuei asko kostatzen zitzaien adi egotea, niri esaterako. Baina pentsatzen dut hori ikasgela eta institutu guztietan gertatzen dela orduan ez dut esango klase giroa tzarra denik.

Klasean beti euskaraz hitz egiten dut irakasleekin eta ikasleekin askotan. Klasetik kanpo beste mundu bat da, ez dut uste inork eskaraz egiten duenik, baina ahalegindu beharko ginateke.
Klase orduan gehienetan asko kostatzen zait adi egotea, baina saiatu egiten naiz klasean adi egoten ahal dudan momentu osoan.

Metodologia
Ikasturte hasieratik niri Gorkak erabiltzen duen metodologia nahiko ona iruditu zait azken finean, berak nahi duena guk euskaraz idazten, euskara ulertzen eta euskaraz hitz egitea da. Gorkak bere testuekin, ahozkoekin eta irakurtzeko liburuekin hori lortu egiten du. Jende askok esaten du metodologia hau ez duela ezertarako balio edo ez zaiela gustatzen haiek ariketak eta gramatika egitea nahiago dutela. Niri bestalde gehiago gustuko dut hau, lan egin behar da bai, baina ez duzu ikasi behar azterketetarako eta azken finean hitz eginez, irakurriz edo hitz eginez zure gramatika hobeagoa izango da. Eta ez ditugu behar izan gure antzinako gramatika ariketak edo aditzen fitxak.

Nire urteko lanik honena, Johan Blake-n biografia izan da. Wikipediara igotzeko ideiarekin egin nuen, baina Gorkak azaldu arren ez dut inoiz jakin nola igo testu bat horra. Nire lanik honena izan da denbora asko sartu nuelako hori egiteko eta Gorkari bidali eta zuzendu egin ostean esan zidan igotzeko egokia zela. Baina lehen esan bezala ez dut inoiz hori egitea jakin.

Autoebaluazioa
Idazlanak ondo egiten eta estrukturatzen ikasi egin dut. Orain badakit nola hasi eta bukaerarainoko bidea. Baita ere ortografian asko irabazi dut. Orain badakit nola idazten diren hitz batzuk lehen ez nekizkienak. Horregatik Gorkak “Xuxen” eta “Euskalbar” hiztegiak erakutsi zizkigun.

Bi ahozko egin ditut urte honetan. Badakit ez direla asko baina biak hamar minutukoak izan dira eta bietan nahiko ondo egin dut. Honek klase aurrean hitz egiteko konfiantza eman dit eta beldurra kendu egin dit.

Klase orduan gehienetan adi egoten saiatzen naiz, eta askotan banago. Elkarrizketatan aktiboa izaten saiatu naiz eta beti dena euskaraz esan dut. Baita ere ikaskideen ahozkoetan nire iritzia eman dut euskaraz eta zerbait txarto egin badute eta Gorkak ez badu harrapatu nik zuzentzen saiatu naiz.

Gure institutuan ez dago liburutegira irakurtzeko aukera klase orduetan bakarrik atsedenaldian, baina horrez gain hiru liburutik bi irakurri ditut. Gehien gustatu zaidana izar malkoak liburua izan da. Hirugarrena irakurtzen hasi nintzen baina ez zitzaidan gustatzen eta denbora behar nuen ikasteko.

Askotan klase-kideek niri galdetzen dizkidate dudak edo galderak Gorka pertsona bati laguntzen ari bada. Haiek badakite nik euskaraz egiten dudala etxean eta nahikotxo dakidala. Niri ez zait axola lagunei lagundu behar badiet, horretan eskuzabala naiz.

Klasean konektatuta egon naiz. Gure klasean ikusi egin da lan giro ona ez zegoela, baina nik uste dut konektatuta eta klasean hitz egiten naiz eta liburua edo bikoizketa klasea izan. Esan daiteke adi egoten direnetarikoa izan naizela euskara klaseetan.

Hainbat idazlan egin ditut urte onetan. Bakoitzak bere denbora behar izan du, baina denetan nire onena eman dut ondo egiteko. Ez dut wikipediara ezer ez igo, baina iritsi testu bat “Zuzeu” blogera igo egin dut. Nahiko lan egin dut idazlanetan Gorkak kontuan asko dituelako.

Tatoeban esaldi batzuk itzuli egin ditut, baina horrekin gutxi egon ginen.

Kalifikazioa
Kurtso honetan nahiko lan egin dut euskara arloan. Uste dut hirugarren ebaluazio honetan 7 edo 8 bat merezi izan dudala. Nire lana oso ona izan delako. Idazlan pila bat egin ditut eta luzeak izan dira gehienak horregatik 30.000 karaktereen erronka luzea egiten lortu dut. Kalitate oneko idazlanak egin ditut eta ez bakarrik idazlanak. Bi ahozko oso onak egin ditut eta luzeegiak, hamar minututakoa biak eta euskara onarekin hitz egiten. Gorkak bidalitako hiru liburuetatik 2 irakurri egin ditut, eta hirugarrena irakurri egingo nuke ez balira azterketak. Eta inportanteena urte honetan lehen egiten nituen akats asko zuzendu egin ditut eduki dugun metodologiari esker. Horregatik uste dut nota ona merezi izan dudala.

1 ebaluazioan, 7 bat atera nuen. 2 ebaluazioan, 5 eskas bat ez nuelako ahozkorik eta idazlanak azken momentuan egin nituelako. Eta espero dut ebaluazio honetan lehenengoko nota ala hobeagoa edukitzea horrela media altuagoa izango dut.

Aurten egin dugun lan modua niretzat berria izan da, uste dut bakarrik Gorkak erabiltzen duela lan mota hau. Hasieran arraroa egin zitzaidan metodo honetara egitea, baina lortu egin dut. Eta egia esateko metodo hau asko gustatu zait izan ditudanak orain arte baino. Hor bakarrik gramatika egiten genuen, baina aurten ez dugu hori ukitu eta espero dut datorren urtean horrelako metodoa izatea etortzen den irakasleak edo bestela, Gorka gelditu dadin.