Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitae ak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK



























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.



LAGUNARTEKO GUTUNA


Getxon, 2016ko irailaren 16a
Kaixo Iker!

Zelan bizitza? Denbora luzez pasatu da azkenik elkarrekin egon ginenetik! Gauza garrantzitsu bat kontatzeko bidali dizut gutun hau.

Zer pentsatzen duzu munduan dauden gizarte desberdintasunei buruz? Nik ezin dut telebistan ikusi Afrikan jendea hiltzen dela, gosea dela-eta. Badakit zu nirekin bat zatozela.

Duela hilabete batzuk izena eman nuen Gobernuz Kanpoko Erakunde batean eta, badakizu zer? Botswanara joan naiz hango jendeari laguntzeko ! Esperientzia izugarria da, benetan! Ez bakarrik jendeari laguntzen diozulako, baizik eta zuk, pertsona moduan, asko hazten zarelako ere bai.

Hango haurrei lagundu egin genien batez ere, ia-ia ez zekiten irakurtzen eta guk irakatsi genien, idazten eta euskara pixka bat ere irakatsi genien.

Baina hau ez da dena. Ez diegu bakarrik gauzak irakatsi guk haiei, haiek guri ere irakatsi ziguten nola zen haien bizimodua eta ez da batere erraza. Haiek orain behintzat edateko ura badute gertu, gure erakundeak jarri zuelako.

Baina gauza gogorrena da umeak zazpi urte betetzen dituztenean lan egiten hazten direla gurasoei laguntzeko (batzuk zazpi urte bete baino lehenago)

Dena kontuan hartuta, esperientzia oso polita da eta probatzea gomendatzen dizut. Bidaia bat antolatuko dugu otsailean, etorriko zara? Asko gustatuko zaizu eta esperientzia errepikaezina da. Ondo pentsatu eta beste gutun bat bidali nire proposamenari erantzuten.

Laster arte,

Victor


AZALPEN TESTUA

Coca Cola


Ia jende guztiak daki Coca-Cola zer den eta ia guztiei gustatzen zaie, baina askok ez dakitena freskagarri honen historia, formula eta osagaiak dira.


Coca-Cola freskagarri eferbeszente bat da. Dendetan, jatetxeetan eta makina saltzaileetan saldu egiten da . Gutxi gorabehera berrehun lurraldetan ezaguna da. Edari honek The Coca-Cola Company-ak sortzen du. Enpresa honek ez du Coca-Cola bakarrik ekoizten, Nestea , Sprite, Aquabona, Fanta, Powerade eta beste batzuk ekoizten ditu ere.


external image 800px-Coca-Cola_logo.svg.png
external image 800px-Coca-Cola_logo.svg.png


Historia


Edari honek 1886 Atlantako John Pembe rton asmatu zuen. Pembertonek digestiorako jarabe bat sortu nahi zuen, eta azkenean, mundu osoan ezagutze n den freskagarri bat sortu zuen. Jacobs izeneko farmazia munduko lehena izan zen Coca-Cola saltzen, bost zentimo kostatzen zuen edalontzi bakoitza eta egunean bederatzi edalontzi saltzen ziren gutxi gorabehera. John Pemberton ez zuen denbora luze behar asmatu zuen sendagaia hori sekulako arrakasta izan ahal zuela. 1891. urtean The Coca-Cola Company fundatu zen. Bi urte pasatuta markaren izena eman zuten Estatu Batuetako Jabetza Industrial Bulegoan.


Coca-Colaren Formula


Formula sekretu komertzial bat da eta Atlantako banku batean gordeta dago, banku hori SunTrust Bank Building du izena. Mundu osoan bakarrik bi pertsonek dakite freskagarriaren formula eta nahasteko modu ona. Bi pertsona horiek ez dute inoiz ez elkarrekin bidaiatzen, hotel berdinean lo egiten, janari berdina jaten… Denbora pasa ahala, saiakera asko egon dira formula famatu hau aurkitzen helburu, baina saiakera hauek arrakastarik gabekoak izan dira.



Osagaiak


  • Ura karbonatoa

  • Azukrea

  • Koloratzaile E-388

  • Aroma naturalak (kafeina barne)

  • Merchandise 100X.


Azken osagai hau, Coca-Colaren osagai sekretua da. Sekretu moduan gorde da 1886. urtetik.


The Coca-Cola Comapnyk ziurtatzen du freskagarriak ez daramala kokaina edo beste substantzia kaltegarririk. Hau esan behar izan zuten, jende askok pentsatzen duelako Coca-Cola izena kokainarekin zerbait ikusi behar duelako. Baina benetan, izen hori du osagai sekretu printzipalak direlako.



Informazio iturriak:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Coca-Cola
http://www.cocacolaespana.es/productos-marcas#
http://www.cocacolaespana.es/productos-marcas/coca-cola#info
http://www.curiosidadsq.com/2013/11/Receta-secreta-Coca-Cola.html


ERLIJIOA ESKOLA PUBLIKOETAN BAI ALA EZ?
external image 90px-La_Villa_Espa%C3%B1ola_de_Shima%2C_Parque_Espa%C3%B1a_-_Museo_%22Castillo_de_Xavier%22_-_La_cruz_cristiana_-_Siglo_XI%2C_Material._marfil.jpg
external image 90px-La_Villa_Espa%C3%B1ola_de_Shima%2C_Parque_Espa%C3%B1a_-_Museo_%22Castillo_de_Xavier%22_-_La_cruz_cristiana_-_Siglo_XI%2C_Material._marfil.jpg

Eskola eta institutu publikoetan sarritan egoten dira kexak Erlijio deituriko ikasgaiaren kontra. Lehen, gure ama eskolan zegoenean, Erlijioa derrigorrezkoa zen baina orain, irakasgai hori ez baduzu eman nahi, AEO deituriko beste irakasgai bat dago Erlijioa ordezkatzen. Baina guraso batzuentzat hau ez da nahikoa, haiek guztientzat kentzea nahi dute.

Nire ustez, Erlijioa eskoletan ez da beharrezkoa, Jainkoari buruz hitz egiteko beste leku batzuk daude eta ez eskola. Nik pentsatzen dut eskolara edo institutura joan behar dela ikasteko eta ez Jainkoari edo erlijio kristauari buruz hitz egiteko. Hau da, badago jendea kristaua ez dena eta beste irakasgai batean egon behar duela bakarrik pertsona batzuk erlijioan daudelako. Esate baterako, jende multzo batek futbol kirolari buruz hitz egin nahi duenez irakasgai bat bihurtzen da, orduan, futbola gustatzen ez zaien pertsonei beste irakasgai bat eman behar dute bakarrik beste taldeari “mesedea” egiteko.

Derrigorrezko erlijioaren kontra nago, betiere Jainkoari buruz eta kristautasunari buruz hitz egiten bada. Baina beste erlijioetako historia, kultura eta bizimoduari buruz hitz egiten bada, guztiz alde nago. Nola diren beste kulturetako pertsonak jakitea oso garrantzitsua baita.

Hau guztia kontuan hartuta, nire proposamena da Erlijioa hautagai bezala jartzea. Hau da, frantsesa, alemana, informatika, plastika … bezala eta taldea ateratzen bada, jende nahikoa apuntatu delako, ondo irudituko litzaidake, beste pertsonei kalte egiten ez dielako.

WIKIPEDIAN argitaraturiko AZALPEN TESTUA

Not Without My Daughter

Not Without my Daughter (Ez gure alabarik gabe) film estatubatuar bat da. 1991. urtean lehen aldiz aurkeztu egin zen. Istorioa Estatu Batuetan eta Iranen gauzatzen da. Betty Mahmoody, filmeko protagonista, eta bere lau urteko alaba, Mahtob, pertsonaien benetako istorioa da, non biak Iranen bahituta aurkitzen diren
Nosinmihija.jpg
Nosinmihija.jpg
eta ihes egiten saiatuko diren. Filmaren protagonista nagusiak Sally Field eta Alfred Molina aktoreak dira. Gidoia Bettyk idatzitako liburuan oinarrituta dago.

Laburpena

Pelikula hau Michiganen hasten da familia zoriontsu batekin. Familia hau Betty, bere senarra Moody eta haien alaba Mahtob osatzen dute. Egun batean, Sayyed Borzog `Moody’ Mahmoody doktorea bere emazteari esaten dio ia Iranera joan ahal ziren oporretan. Horrela, Mahtob aitaren aldeko familia ezagutzeko aukera izango zuen. Betty kezkatuta zegoen. Izan ere, ez zekien ia herrialde hori oso segurua izango ote zen. Dena den, bere senarrak bakarrik bi aste egongo zirela adierazi zion eta, azkenean, Bettyk baietz esan zuen.

Teheranera, Iraneko hiriburura, ailegatzen direnean, Moodyren familia Bettyri belo bat jartzera behartzen diote eta hau estatubatuarrarentzat oso harrigarri egiten zaio. Hori gutxi balitz, egunak pasa ahala, Bettyk bere senarraren familia chiiak zirela eta Mahtob erlijio musulmanera bihurtzea nahi zutela ohartu zen. Bi aste pasa ondoren, Moodyk hor bizitza osorako geratuko zela erabaki zuen. Bettyk, jakina denez, ez zuen leku horretan bizi nahi baina Iranen zegoen, eta leku horietan, emakumeak ezin du ezer ez egin bere senarraren baimenik gabe.

Azkenean, beste kultura batekin borrokatu eta buruan zeukan ideiak praktikara eraman eta ondoren, Iranetik ihes egitea lortu egin zuen bere alabarekin.

Aktoreen zerrenda

Sally Field, Betty Mahmoody interpretatzen
Alfred Molina, Moody interpretatzen
Sheila Rosenthal, Mahtob interpretatzen
Roshan Seth, Houssein interpretatzen
Sarah Badel, Nicole interpretatzen
Mony Rey, Ameh Bozorg interpretatzen
Georges Corraface, Mohsen interpretatzen

Sariak

Golden Screen – (Noiz) irabazi zuen.
Young Artist – (Noiz) irabazi zuen.
Razzie Awards – (Noiz) kandidatua izan zen, baina ez zuen irabazi.


Mendebaldeko Sahara


external image J%C3%B3venes_refugiados_Saharauis_jugando_a_un_juego_de_mesa_en_los_campamentos.jpg
external image J%C3%B3venes_refugiados_Saharauis_jugando_a_un_juego_de_mesa_en_los_campamentos.jpg

Saharaui askok 40 urte daramatzate Argelian, Saharako desertuan bertan. Beste batzuk, haien jatorrizko lurraldeetan daude baina okupazio marokoarraren menpe.
NBEk(Nazio Batuen Erakundea) dioenez Mendebaldeko Sahara, planetan deskolonizatu gabe dagoen lurralde bakarra da.
1) Saharauien gatazka Espainiako koloniaren aurkako borroka batekin hasi zen, Mendebaldeko Sahara, Espainiako kolonia bat baitzen.
1970. urtearen hasieran, Afrikako beste hainbat lurralde bezala, herri saharauia deskolonizazioaren alde altxatu zen.
1974.an Espainia erreferenduma baieztatzen die.

2) Espainia saharauiak traizionatzen ditu eta Marokoren okupazioa hasten da.
1975eko azaroaren 14an Maroko eta Mauritania Juan Carlos erregearekin akordio bat sinatzen dute. Bertan, Espainia Saharar territorioa Maroko eta Mauritaniari ematen die.

Aste eskas batzuen ondoren, Maroko eta Mauritania haien armadak Saharara bidaltzen ditu hau konkista dezaten.

3) Marokoren bonbardaketak hasten dira eta saharauiak errefuxiatu-esparruetara joatera behartuta ikusten dira.

4) Maroko eta Fronte Polisarioaren arteko guda hasten da.
Fronte Polisarioak Frantzia eta Estatu Batuen laguntza jasotzen du Marokoren armada handiagoa baita.
1979ean Mauritania bere porrota onartzen du.

5) NBEren bakea
1991ean, Maroko eta Fronte Polisarioak su-etena sinatzen du.
Gainera, Marokok 2.200km-ko harresia eraiki du bi territoriak banatzeko. Harresian zehar munduko mina zelai handienetako bat dago. Alde bietatik sinatutako bake plana referendumaren ospakizuna aldarrikatzen du non saharauiak independentzia edo Marokon integratzea hautatu ahal dute.

6) Inoiz ospatu ez zen referenduma.
NBEak aste batzuk geroago zeukan aurreikusita referenduma ospatzea baina Marokok ezarritako hainbat traben ondorioz, 8 urte behar izan ziren errolda mamitzeko. 2000. urtean argitaratu zutenean Marokok ez zuen onartu.
Gaur egun 20 urte geroago referenduma ez da ospatu.
Munduan ez dago herririk Mendebaldeko Sahara Marokoren parte onartzen duenik. Hala ere aliatuak (EEUU, Frantzia, Espainiar enpresa handiek...) Marokok soluziorik aurkitzeko prisarik ez edukitzea onartzen dute.

7) Saharauien egoera gaur egun
Gutxi gorabehera 150.000 saharaui bizi dira Marokoren okupazioaren menpe. Gainera ehunka aktibista saharaui izan dira torturatuak eta atzilotuak Marrokiar autoritateengatik.

30.000 dira Mendebaldeko Saharan polisarioak babestuta duen partean bizi direnak.

Eta 12.000 dira errefuxiatu esparruetan bizi direnean Argelia aldeko desertuan. Errefuxiatuak kaltetuentzako laguntzaren mende bizi dira. Gainera, emakumeen bi herenek anemia sufritzen dute.

Zoritxarrez Marokok eraikitako harresia dela eta familia asko bananduta daude eta heriotza asko kausatu ditu.

Cesar Mallorquín - Luna Jaunaren azken lana


Pablo, "errepublika"ko mutil bat zen. Errepublikan talentu aparteko jendea zegoen eta Pablo bereziki matematiketan ona zen.

Egun batean, Patricia Arroyo Pablorengana joan zen eta Pablo oso harrituta geratu zen, neska popularra eta institutuko politena zelako. Patriciak galdetu zion Pablori ea matematika klaseak eman ahal zizkion eta Pablok oso pozik, baietz esan zion. Egunak pasa ahala, gero eta "lagun" hobeak egin ziren eta Patriciak esan zion Pablori ea berarekin kontzertu batera joan nahi zuen.

Pablok pentsatzen zuen Patriciak berarekin maiteminduta zegoela eta oso ilusionatuta zegoen. Kontzertua amaitu eta gero, Pablok musu bat eman zion ezpainetan Patriciari baina Patriciak mutil-laguna zuela esan zion eta akats bat izan zela. Orduan, Pablo oso gaizki sentitu zen eta oso triste jarri zen.

Ikastetxera bueltatzen zenean, Victorrek, Patriciaren mutil-lagunak, esan zion Pablori Patricia berarekin kontzertura joan zela Mendizabal doktoreak esan ziolako. Psikologoaren ustez, Pablo lagunak egiteko zailtasunak zituen eta Patricia matematikarekin, orduan biak zerbait irabaziko zutela pentsatzen zuen. Baina ez zen horrela izan eta gauza oso itsusiak egin zituen bere buruaz beste egiten saiatzeko.

Florrek Pablo animatzeko dantzatzera eraman zion Samararekin (Florren alabarekin). Pablo hain ondo pasatu zuen diskotekan, non Samararekin bueltatzeko asmoa zuen. Joaten ziren bitartean, Luna jaunak Samara bahitu zuen eta fabrikara (Sugar & Grain Conpany) eraman zuen. Flor bere bila joan zen eta azkenean, Lunak "ezer ez" gertatzea lortu zuen. Hau da, Tacho hil zuten eta polizia heldu zen baina azkenean, denek irabazi zuten,

WIKIPEDIAN ARGITARATZEKO AZALPEN TESTUA


Hawa Mahal



https://eu.wikipedia.org/wiki/Hawa_Mahal


external image 800px-Hawa_Mahal_2011.jpg
external image 800px-Hawa_Mahal_2011.jpg


Hawa Mahal (euskaraz: haizearen jauregia), Indiako jauregi bat da eta Jaipurren dago. Jauregi honek Sawai Pratap Singh maharajak 1799an eraiki eta Lal Chand Usta arkitektoak diseinatu zuen. Jauregiaren funtzioa emakumeak kaleko eguneroko bizitza ikustea zen eta bitartean haiek ikusezinak izatea.

Jauregiak bost solairu ditu eta azkeneko biak pixka bat estuagoak dira, horrela, goiko aldeak, piramide forma hartzen du. Eraikinaren material nagusiak hareharri gorri eta arrosa dira. Hawa Mahaleko kalera ematen duen fatxadak 953 leiho txiki-txikiak ditu. Zirkulatzen zuen haizeak izena eman zion eraikinari; haize honi esker, jauregia fresko mantendu ahal zen, baita udan ere.


Indiako jauregi gehienek, lorategiz inguratuta daude, baina Hawa Mahalek ez. Eraikina hiriko kale nagusienetariko baten erdialdean dago. Kanpoko egiturak pauma baten isatsa ekartzen die gogora indiarrei. Pauma animalia oso garrantzitsua da Indian. Jauregian ez daude gaineko solairuetara igotzeko eskailerak, aldapak baizik. Gaur egun, bakarrik mantentzen da kanpoko fatxada. Hawa Mahal jauregia Jaipurreko sinbolo garrantzitsuenetariko bat da.


Barrura sartzeko sarrera ordaindu behar da. Sartzeko prezioak aldatu ditzakete kamerak eramaten badira ala ez. Ez bada ezer eramaten, 5 errupia (0,08 euro) kostatzen du, argazkiak ateratzeko kamerak eramaten badira, 35 errupia (0,53 euro) kostatzen du eta bideoak ateratzeko kamera eramaten bada, 70 errupia (1,07 euro) kostatzen du.

ARGUDIO TESTUA

Umeak eta haien jostailuak


Jende askok umeentzako Gabonetako aldizkariak irakurtzen ditu, non Olentzerori eskatzeko jostailuak ateratzen diren. Baina jendeak ikusten ez duena zera da; aldizkari horien matxismoa.
Nire ustez, jendea ez da gauza hartaz ohartzen. Izan ere, betidanik eta leku guztietan ikusi dugu nola emakumeek etxeko jardueretan aritu “behar” direnak direla, eta gizonezkoek, aldiz, beharrezkoa den soldata etxera eramateaz arduratzen direla.
Uste dut hau hobeto ulertuko dela argazki batzuekin:

comparacion.jpg
comparacion.jpg


Esaterako, lehen argazkian neska bat agertzen da eta bere inguruan, Barbie-ak, sukaldatzeko jostailuak eta haurtxoak, neskei amatasunerako prestatu behar balitzaie bezala. Gainera, inguru guztia arrosa da. Mutilei ematen dieten jostailuak, aldiz, suhiltzaileak, polizia izateko jostailuak dira eta guzti-guztia urdina da.


Hau ez da bakarrik jostailuekin gertatzen, adibidez mozorro-denda batera joaten bagara, berdin-berdin gertatuko zaigu, neskentzako mozorroak printzesazkoak dira ia guztietan. Mutilenak, aldiz, suhiltzaileak, poliziak edo super-heroiak izango dira.
descarga.jpg
descarga.jpg
descarga (2).jpg
descarga (2).jpg
descarga (1).jpg
descarga (1).jpg
supermanniño.jpg
supermanniño.jpg
bombniño.jpg
bombniño.jpg
poliniño.jpg
poliniño.jpg


Ni ez nago batere ados genero arketipo hauekin. Pentsatzen dut ume bakoitza desberdina dela eta mutil batek panpina arrosekin jolasteagatik, ez du zertan neska bat izan nahi, eta berdin neskek autoekin edo motorrekin jolasten dutenean. Eta neska bat mutila izan nahi izatekotan, edo alderantziz, ez gara beldur izan behar, normaltasunez hartu behar dugu eta umeari lagundu behar diogu, ahal dugun guztian.

Hau guztia kontuan hartuta, pentsatzen dut haur guztiek libre izan behar dutela jostailuak aukeratzeko momentuan eta aurreiritziak alde batera utzi behar ditugula, jostailuek ez baitute generorik!
Little samba girls in pink costumes from União da Roseira at the Helsinki Samba Carnaval 2014
Little samba girls in pink costumes from União da Roseira at the Helsinki Samba Carnaval 2014

external image Festival_Parade.jpg
external image Festival_Parade.jpg





Fernando Morillo - Izar malkoak (ZUZENKETA)


Pasarte honetan Beñat, narratzailea, eta bere "neska-laguna" (edo hori da Beñatek pentsatzen duena dela) agertzen dira. Bikotea Maiderren etxean daude, etxea librea dagoelako joan dira, neskaren gurasoak jatetxe batera afaltzera joan direlako.

Izar malkoak (zuzenketa)
Oso gustura daude Maiderren ohean eta larrua jotzen dute. Amaitzean, Beñatek kondoia kentzean, odola ikusten du eta zauri bat zakilean duela pentsatzen du baina Maiderrik hilekoa jaitsi zaiola da benetan gertatu dena. Gainera, horrez aparte, izarak odolez zikindu dituzte eta garbigailura sartzea erabakitzen dute. Ondoren, Maiderrek berriz egin nahi du (larrua-jo) baina aldi honetan xukadera gorri bat jartzen dute ohean. Egiten ari diren bitartean, Beñatek kondoia txarto jarrita dagoela pentsatzen du eta eskuarekin hobeto jartzen saiatzen da eta eskua odolez zikintzen zaio. Amaitzen dutenean, konturatzen dira Beñatek horma odolez zikindu duela eta oso urduri jartzen dira.

Geroago, Beñatek proposatzen dio Maiderri biak batera dutxatzea eta Maiderrek baietz esaten du. Dutxatzen diren bitartean, Maiderren ama agertzen da zerbait ahaztuta utzi duelako. Amak Maiderren logela ikusten du odolez beteta eta kondoiak gaueko mahaian ere bai. Amaren atzetik, aita sartzen da baina emakumeak ez dio ezer esaten bere senarrari, honek bere alaba mutil bat bere etxera gonbidatu eta larrua jo dutela konturatzen bada, Maiderrek bizitza osorako zigortuta egongo delako. Orduan, amak jatetxera joateko senarrari esaten dio eta etxetik ateratzen dira.

Azkenean, gurasoek etxetik ateratzen dira. Baina atera baino lehen, amak huts egin diola eta jatetxetik ailegatzean edo beste egun batean hitz egingo dutela esaten dio Maiderri.


Anemia


Anemia odol arruntak globulu gorri gutxiegi dituenean gertatzen den gaixotasun bat da.
Anemia sor daiteke ere globulu gorriek hemoglobina nahikorik ez dutenean.
Hemoglobina ( Hb) eritrozitoetan dagoen proteina da. Oxigenoa garraiatzen du biriketatik ehunetara eta karbono dioxidoa, ehunetatik biriketara.
Kolore gorria ematen dio odolari burdina duelako.
Bere funtzioa biriketako oxigenoa gainerako gorputzeko organoetara garraiatzea da.

Anemiak hiru zergati nagusi hauengatik sortu daitezke:
  • Hemorragiaren ondorioz: ( odolaren galera). Menstruazioaren edo erditzearen ondorioz gerta daitekeen odolaren galera.
  • Hemolisiaren akatsak: hemolisiaren abiadura ( eritrozitoen suntsitze prozesua ) oso bizkorra bada.
  • Hematopoiesiaren asalduraren ondorioz : Odolaren ekoizpena kaltetuta edota murriztuta dagoenenean.

Tratamendua:
Tratamendua anemia eragiten duen kausaren mende dago.
Izan dadin zeina izan dadin, helburua odola garraiatzeko gai den oxigeno maila areagotzea izango da.
Globulu gorrien igoerarekin edo hemoglobinaren kontzentrazioarekin lortu ahal da.
Orokorrean burdina berriz jartzea nahikoa izango da anemia ferropenikoaren kasuetan; edo B12 bitamina eta azido folikoa anemia megaloblastikaren kasuetan.
Odoleko galera garrantzitsuen ondorioa denean odol-transfusioa egingo da eta kasu espezifikoagoetan hezur-muina aldatzea pentsa daiteke.

Sintomak:
Anemia txikia bada edo arazoa astiro garatzen bada, zuk inongo sintomarik ez izatea posiblea da.
Lehenik eta behin gerta daitezkeen sintomak hauek dira:
  • Umore txarra
  • Ahul edo nekatuta sentitzea
  • Buruko minak
  • Kontzentratzeko edo pentsatzeko arazoak
  • Begiaren konjuntiba zurbila.

Anemia okerragotzen bada , sintomak hauek izan ditzake.
  • Begien esklerotikoko kolore urdina.
  • Azazkal hauskorrak
  • Izotza jateko nahia edo beste gauza ez jangarri batzuk (pika sindromea)
  • Zutik jartzerakoan zorabiatzea
  • Azal-kolore zurbila
  • Jarduera arin baten ondoren arnasteko zailtasuna
  • Mihi minbera.

Motak:
Anemia-mota desberdinak daude:
  • B12 faltaren ondorioz gertatutakoa.
  • Folato faltaren ondorioz gertatutakoa.
  • Anemia ferropenikoa
  • Gaixotasun kroniko baten ondorioz sortutako anemia
  • Anemia hemolitikoa
  • Anemia aplasika idiopatikoa
  • Anemia megaloblastikoa
  • Anemia kaltegarria
  • Anemia drepanozitikoa
  • Talasemia

E-book-a

external image TC1100-1.JPG
external image TC1100-1.JPG


Gaur egun, liburuak ia zaharkituta daude e-book izeneko tresna berri bat ailegatu delako. E-bookak tableten antza dute, baina aparatu berri hauek irakurtzeko balio dute, gainera, nahi dituzun liburuak sartu al dituzu bertan. Nire ustez, ebookak hainbat alde on eta beste alde txar batzuk ditu.


Alde batetik, nik pentsatzen dut oso erosoak direla, ez dute ia ezer pisatzen ezta okupatzen ere eta edozein lekutara eraman ahal dira, liburu gehienek, aldiz,oso lodiak dira eta leku batetik beste batera eramateko, zailtasunak eman ahal dizkizu. Beste alde batetik, ekonomiaren kontua puntu oso positiboa da, liburuak deskargatzen badituzu, den-denak doan izango dira eta bakarrik ordaindu behar izango duzu aparatua, beraz, agian e-bookekin jende gehiago animatzen da liburuak irakurtzera.


Edozein modutan ere, aparatu hauek haien alde txarrak badituzte. Hasteko, irakurtzeko erabiltzen ari zaren argiaren arabera, e-book batzuetan ez dira hizkiak oso ondo ikusten eta oso deserosoa da. Ez hori bakarrik, e-bookak kargagailu bat behar dute funtzionatzeko eta kalean bazaude eta bateria amaitzen bazaizu, putakeria handi samarra da. Amaitzeko, batsuenentzako tontakeria bat izango da, baina makina hauekin ezin duzu apal bat eduki irakurri dituzun liburu guztiekin, eta nik pentsatzen dut hori oso ondo dagoela.


Hau guztia kontuan hartuta, pentsatzen dut e-bookak ez direla hainbesterako eta nik pertsonalki ez nuke tresna hori erosiko, nahiago dut liburuak edukitzea tablet delako bat baino.


WIKIPEDIAN ARGITARATZEKO AZALPEN TESTUA

The Magdalene Sisters


The Magdalene Sisters (euskaraz Magdalenako ahizpak ) Irlandar-britaniar 2002. urteko film bat da. Benetako gertakarietan oinarrituta dago. Filma Peter Mullan ek idatzi eta zuzendu zuen. Filma hiru emakumeen historia azaltzen du Irlandako Magdalenako komentuan. Komentu horretara "galdutako" neskak bidaltzen zituzten gizartetik baztertzeko asmoz.

Laburpena
Historia 1963. urtean hasten da, hiru emakume Magdalenetako Komentuan indarrez sartzen dituztenean. Hiru neska horiek Margaret, Bernadette eta Rose dute izena baina Roseri izena aldatu zieten, Patriciari . Emakume “gaiztoak” izateagatik sartu zituzten komentu hartan. Komentuan, gehienbat, emakume bortxatuak, ama gazteak, prostituta izandakoak edo oso oso txiroak ziren emakumeak zeuden. Emakume hauek Irlandan oso txarto ikusita zeuden, beste pertsonei arriskuan jartzen zietela esaten zutelako.

Filmaren korapiloan, ikusi dezakegu nola Bridget ahizpa eta gainerako mojak txarto tratatzen zituzten han barnean, bere borondatez kontra zeuden emakumeak. Filmean, kasu berezi bat nabari dezakegu, Crispinaren kasua. Crispinak adimen-atzerapen bat du eta komentuko apaiz batek bortxatuta izaten du, Fitzroy deituriko apaiz batek. Crispinak ume bat izan zuen baina kendu zioten eta bere ahizpari eman zioten.

Pertsonaiak
Anne-Marie Duff: Margaret McGuire
Nora Jane Noone: Bernadette Harvey
Dorothy Duffy: Rose Dunne / Patricia
Eileen Walsh: Crispina
Geraldine McEwan: Bridget Ahizpa
Daniel Costello: Fitzroy Apaiza
Mary Murray: Una O'Connor
Frances Healy: Jude Ahizpa
Eithne McGuinness: Clementine Ahizpa
Phyllis MacMahon: Augusta Ahizpa
Britta Smith: Katy
Rebecca Walsh: Josephine
Eamonn Owens: Eamonn, Margareten neba
Chris Patrick-Simpson: Brendan
Lisa Branney: Orphan
Julia O'Brien: Bride

Sariak
Peter Mullanek, filmaren zuzendariak, izendapen bat izan zuen 2002. urtean, BAFTA zuzendari hoberenari, baina ez zuen irabazi.

Filmak izendapen bat izan zuen 2002an BAFTA britainiar pelikula hoberenari, baina ez zuen irabazi.

The Magdalene Sisters , Urrezko Lehoia (Leone d'Oro) saria irabazi zuen 2002. urtean Veneziako Nazioarteko Zinemaldian.


WIKIPEDIAN ARGITARATZEKO AZALPEN TESTUA



Mikromatxismoa


external image 1024px-Fight_sexism_graffiti_in_Turin_November_2016.jpg
external image 1024px-Fight_sexism_graffiti_in_Turin_November_2016.jpg

Mikromatxismoa ia oharkabean pasatzen den emakumeen kontrako indarkeria praktika bat da. Hain normalizatuta dago, non gizartean jende asko ez da konturatzen gertatzen ari dela. Askorentzat mikromatxismo etiketa merezi duten jokabidea beste batzuentzat egoera "normalak" dira, edo "betidanik" eman diren egoerak.

Indarkeria mota hau ez da bikote harremanetan bakarrik ematen, gizartean sarritan hedatuago dago.

Mikromatxismoa hainbat motatakoa izan dezake: abusu psikologikoa, emozionala, fisikoa, sexuala eta ekonomikoa.



Bikote harremanetan , mikromatxismoa agerian egongo da bietako batek honako gauza hauek egiten badu:
  • Bestearengandik boterea eta jabetasuna sentipenak eduki.
  • Botere haietaz aprobetxatzea.
  • Modu obsesibo batean kontrolatzea.
Gizartean, emakumeak gutxiesteko oso agerikoak ez diren hainbat jarreratan antzeman daiteke mikromatxismoa:
  • Gizonezkoei eskatzen ez zaizkien kontuak eskatzen zaizkienean emakumezkoei.
  • Emakumeak baztertzen direnean ez oso modu agerikoan (oso agerikoa baldin bada, ez da mikro-matxismoa, matxismo hutsa baizik).

Mikromatxismoaren eraginez emakumeek desabantailak edo deserosotasunak sufritzen dituzte. Horrelakoak oso agerikoak direnean: matxismo hutsa.

Terminoaren jatorria

Gaztelaniatik. Luis Bonino Méndez psikoterapeutak sortu omen zuen 1991ean hitz hau (Sonia Herrero «Gure eguneroko mikromatxismoak»)

. Beste espezialista batzuk mikromatxismoei buruz hitz egin nahi zutenean,«barne-terrorismoa» edo «matxismo leuna» hitzak erabiltzen zuten, baina Luis Boninok izena eman zion terminoari.

“Mikro” aurrizkia erabili zuen gauza ia ikusezinei erreferentzia egiteko, eta hitzaren bukaeran, “matxismo” denek ezagutzen dugun matxismoa adierazteko.

Hitza sortzea ezinbestekoa ikusi zuen Boninok, gehienetan matxismoa entzuterakoan, abusu fisikoarekin lotzen delako eta berak transmititu nahi zuen indarkeria mota asko daudela eta indarkeria mota guztiak ez direla hain begi-bistakoak..

Mikromatxismoen hainbat adibide:
  • Andre edo nesken artean bereiztea.
  • “Utzi niri, zuk ez dakizu hori egiten-eta” edo moduko esaldiak.
  • Neskari bi musu eman baina gizonari eskua estutzea.
  • Neskek diskoteka batean sartzean gutxiago ordaindu behar dutela, edo neskei 2x1 eskaintza egiten dietela.
  • Uniformeetan, neskek gona erabili behar dute, mutilek aldiz, prakak.
  • “Horrela andereñoak ez dute jokatzen” edo moduko esaldiak.
  • Taberna batean neska eta mutil bikote bat edari alkoholiko eta freskagarri bat eskatzean, freskagarria emakumeari eman ohi zaio eta gizonari edari alkoholikoa.

Informazio-iturriak:


https://es.wikipedia.org/wiki/Micromachismo

https://feministailustrada.com/2016/01/28/25-micromachismos/


Tremenda Jauría -- Wikipedian argitaratuta


Tremenda Jauría Madrilgo bi neska eta bi mutil osatzen duten musika talde bat da. Talde honek, 2016an atera zuen bere lehen albuma eta bi album ditu: Mordiendo 2016koa eta Cuentas Pendientes 2017koa. Guztira 17 abesti dituzte. Abestirik famatuena "Con Tol Deskaro" da.

Tremenda Jauría aktibismo sozialetik eta partekatutako proiektu politikoetatik datorren musika taldea da. Gainera, taldeko hiru partaide elkarrekin bizi izan dira urte batzuetan. Horrez aparte, haietako bik musikaren munduan profesionalki lan egin dute, hainbat artistarekin jotzen. Lauren zaletasuna gehitzean (cumbia eta reggaeton), Tremenda Jauría sortu zen.


Partaideen identitateak anonimoak dira. Kontzertuak egiten dituztenean, hasieran maskarak daramatzate aurpegian baina abesten hasi baino lehen kentzen dituzte. Abesten duten generoa, cumbia eta reggaeton dira gehienbat, baina ezohiko reggaeton, reggaeton feminista. Reggaeton hitza entzuten denean, gehienetan haren letra matxistekin lotzen da. Talde honek egin nahi duena, reggaetonaren aurreiritziaren kontra borrokatzea da eta haiek esaten duten bezala, reggaeton bandoz aldatzea: matxismotik feminismora ekartzea.

Abesti askotan, esaldi berdina esaten dute: “Auto-Tune para el pueblo” (Auto-Tunea herriarentzat, euskaraz). Auto-Tunea ahotsa hobetzeko aplikazio informatiko bat da. Eta normalean abeslari gehienek ez dute onartzen Auto-Tunea erabiltzen dutela. Baina Tremenda Jauríak beldur gabe esaten du.


Sugestioa

Sugestioa prozesu psikologiko bat da non pertsonak, komunikabideak, liburuak etab. hainbat kontzeptu manipula ditzakeen. Horrez gain, sugestioa pertsonen pentsamenduak, emozioak, sentimenduak eta portaerak gidatu edo bideratu ditzake. XIX. mendeko psikologiako ikertzaileentzat, William Jamesen kasu, iradoki eta sugestio hitzak zentzu oso mugatuan erabiltzen zen eta beti hizketa arrunt batean. Sugestioaz hitz egiten zen beste ideia bat burura joaten denean.

Hainbat ikerlan zientifiko berriagok hipnosiari buruz, Clark Leonard Hull egin zituenak bezala, hitz hauen esanahia handitzea baimendu zuen zentzu tekniko eta berezi batean (Hull, 1933).

Hipnosia

Hipnosiari buruzko ikerketa berriak, Hullen lanen patroia jarraitu dutela, funtsezko bi faktore banantzen ditu: trantzea eta sugestioa. Trantzeak eragindako egoera buruan, esaten da indukzio hipnotikotik etortzen dela. Pertsona bat hipnotizatzaileak agindutako gauzak egiten duenean, hipnosira ailegatu dela esaten dugu.

Gehienetan sugestioak “sugestiogarritasun” edo “sentikortasun” neurri bezala erabiltzen dira. Adibidez, norbaiten besoa gutxiago pisatuko dela sentituko duen edo haizeak jotzen ari duela pertsona horren buruaren inguruko sugestioak. Sugestio onartu batentzako erantzun klasikoa, pertsonak nahigabe egiten ari bazuen moduan da.

Sugestiotik esnatzea

Sugestioaren efektuak gertatu ahal dira hipnosiaren menpe egon gabe. “Sugestiotik esnatzea” esaldi ezaguna, “sugestio hipnotiko”-en modu berdinean gertatzen da eta pertzepzio-esperientzian aldaketa izugarriak eragin ditzake. Hipnosi gabeko sugestioen esperimentuak XX. mendearen erdialdean egiten hasi ziren Hull bezalako ikertzaileak (1933).


Ikasturteko kronika



0.- Sarrera
2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz. Bederatzi hilabete izan dira euskara hobetzeko izan dugun denbora eta nik gutxienez, hilabete horiek asko aprobetxatu ditut.


1.- Historia
Urte honetan, beste urteetan bezala, klaseak aldatu dituzte eta jende berriarekin moldatu behar izan naiz. Baina egia esanda ez da hainbesterako izan, gehienek beste urtetan nire klasean egon zirelako edo korridoretik ikusi nituelako , gainera, oso jatorrak dira. Gainera, zorte handia izan dut nire lagun minekin klase berean egoteagatik, lagun horiek Irene, Natxo eta Enara dira.

Aurreko urtean, 34D klasean nengoen eta Maria Egia izan zen nire irakaslea. 1DBHn, Pili Basarte izan zen eta 2DBHn, Karmele Torres. Haiek Gorkarekin konparatzen baditugu, ikusiko genuke haiek metodo desberdin bat erabiltzen dutela, fitxetan eta liburuetan laburbiltzen dena. Gorkarekin, aldiz, metodo autonomoago bat erabiltzen dugu, gainera, euskara ikasteko liburuak ez ditugu behar, hainbat liburu eta artikulu irakurtzen eta artikuluak egitearekin aski da.

Ni Erromoko eskolatik nator baina beste batzuk Gobela ikastolatik eta Artaza-Los Pinos eskolatik etorri ziren. Beti entzun dut Gobelakokek hobeto mintzatzen zirela euskaraz eta alde oso handia zegoela. Egia esan behar badut, nik ez dut alde hori nabaritu.

Aurtengo gelako ordezkaria Irene Garcia izan da eta eko delegatuak Natxo eta Enara. Gogoratzen dut eztabaida handi bat egon zela ordezkaria aukeratzeko momentuan, hainbat pertsona nahi zuten ordezkari izan eta botoak oso parekatuta zeuden baina azkenean, Irenek irabazi zuen.

2.- Gelako giroa
Gelako giroa nire ustez ona izan da, baina gauza bitxi bat susmatu dut: iaz adibidez, beste klasean, “batutagoak” geundela pentsatzen dut. Txango gehiago edo klasekoekin denbora librean gehiagoa egoteagatik izan dezake. Baina honekin ez dut esan nahi aurtengo klasearen giroa txarra izan denik, ni behintzat oso gustura egon naiz kideekin, irakasle batzuekin, aldiz, ez hain gustura.

3.- Ahozkotasuna
Orain arte (idazten ari naizen momentura arte) jendaurrean ahozko bakar bat egin dut, Enararekin batera egin nuen. 2. Ebaluazioan izan zen eta Mendebaldeko Saharari buruz hitz egin genuen. Oso gustura lan egin nuen nire kidearekin, gainera, Enarak ni baino gehiago zekien gaiari buruz, baina honi esker gauza asko ikasi nituen.

Lehen esan dudan bezala, momentura arte ahozko bakarra egin dut baina beste bat prestatu dut, eta denbora izatekotan, beste bat egin nahi dut. Egia da agian dena azkeneko momenturako utzi dudala, beti berdina gertatzen zait, baina zintzoa izanez, ez dut batere gustuko ahozkoak egiten.

Klasean gerrarik eman ez dudala pentsatzen dut. Ia gehienetan adi egon naiz baina hainbat egunetan zaila egin zait, azterketak izan ditugulako eta errepasatzea erabaki dudalako, agian ez dira erabaki onak izan.

4.- Irakurmena
Aurten hiru liburu irakurri behar izan ditugu. Lehenengo ebaluazioan ez dakit zergatik ez genuen libururik irakurri. Bigarrenean, aldiz, bi liburu irakurri genituen, Luna Jaunaren azken lana, Cesar Mallorquírena eta Izar malkoak, Fernando Morillorena. Azkeneko hiruhilabetekoan, Kleopatra, Jon Arretxerena irakurri dugu.
Hiru liburuetatik, gehien gustatu zaidana agian Izar Malkoak izan da. Oso erraz irakurri nuen liburua, agian lehen pertsonan idatzita zegoelako.

Esan behar dut irakurtzeko bidaltzen diguten liburuak ez direla batere onak, eta uste dut Gorkak nirekin ados dagoela. Ez dakit nork erabakitzen dituen irakurri behar ditugun liburuak baina ematen du nerabeak, amodioa eta horrelako gauzak egoteagatik, gustatuko zaigula pentsatzen dutela, eta ez da horrela.

5.- Metodologia
Aurtengo metodologia asko aldatu da beste ikasturtekoekin konparatuz. Urte honetakoa gehiago gustatu zait, irakasleak autonomoak izaten irakatsi digulako eta hori, bizpahiru urteetan eskertuko dugu. Klase batzuk, agian, aspergarriak izan dira baina ez da bakarrik irakaslearen errua izan, batzuetan, ikasleok ere ez genuen arreta gehiegi ipintzen.

Horrez aparte, makina ostiraletan informatika gelara joan gara, arraroa Euskara irakasgaian, baina ideia bikaina. Bertan kurtso hasieran idazlanen bat zuzentzen nituen eta batzuetan idazlanak egiten hasten nintzen. Gero, denbora pasa ahala, Enararekin Tatoeban lan egiten hasi ginen (Enarak jada hainbat esaldi itzuli zuen bere kabuz), eta bion artean 80 esaldi gutxi gora-behera euskaratu genituen, esaldiak nire Tatoebako kontuan daude. Pentsatzen dut denbora aprobetxatzen dutenarentzako oso ondo dagoela informatika gelara joatea, besteentzako, aldiz, denbora galtzea da.

6.- Idazmena
Koaderno elektronikoa erabiltzen dugun lehen urtea da. Asko gustatu zaidala onartu behar dut, metodo guztiz desberdina izan delako. Hainbat idazlan idatzi ditut eta haietako bi Wikipediara igo ditut: Not Without My Daughter eta Hawa Mahal, orain, zain nago Gorkak beste bi zuzentzen dituen bitartean, bi idazlan horiek, Wikipediara igotzeko asmoa dut. Gainera, bi argudio testu ere ZuZeu blogera igo ditut, Erlijioa eskola publikoetan, bai ala ez? eta Umeak eta haien jostailuak izenekin.

Asko gustatu zaidan gauza bat, irakasleak idazlanak egiterakoan gaia ipini ez duela izan da. Horrela, nahi genuenari buruz idatzi genezaken eta idazlanak ez ziren hain astunak egiten.

7.- Zein izan da nire aurtengo idazlanik onena? Zergatik?
Idazlan onenaren erabakia hartzea ez da batere erraza, idazlan guztiak ondo daudela esango bainuen. Egia da batzuk euskara maila hobearekin eta txukunagoak daudela beste batzuk baino, baina orokorrean ondo daudela esango nuke, hautatu ditudan gaiak nire gustukoak zirelako.
Onena izatea, argitaratuta egon behar dela gainulertzen da. Erlijioa eskola publikoetan bai ala ez? dela esango nuke, bai etxean bai klasean eztabaida sortu zuelako. Gainera gutxi entzundako gaia da. Beste idazlan bat dago Wikipediara igotzeko zain, Mikromatxismoa izenarekin. Idazlan honek asko gustatzen zait, jendea zer den galdetzen diezunean ez dakitela zer den erantzuten duelako, eta nik, pertsonalki, gai honi buruz hitz egin behar dela pentsatzen dut.

8.- Jarrera
Pentsatzen dut jende guztia autokritika bat egin behar duela eta haien atal txarrak atera. Nire kasuan, adibidez, esango nuke nire parte txarrena klasean hitz egitearena dela, asko hitz egiten dut, txikia naizenetik, beti neraman tutorearen oharrak etxera. Aurten, aldiz, saiatu naiz “arazo” hau kontrolatzen, gustuko nuen irakasle batek gehiegi hitz egiten nuela esan zidalako. Hortik aurrera, gutxiago hitz egiten saiatu naiz eta uste dut funtzionatu duela, ez didalako berriz esan eta.

Klasean momentu batean giro txar bat sortu bada, esan behar dut nigatik ez dela izan, ikaskide guztiekin oso ondo konpontzen naizelako eta ez dut arazorik izan inorekin.

Nire jarrera hobetu dudala pentsatzen dut, inoiz txarra izan dela kontuan hartuta, orain askoz hobeagoa dela esango nuke.

9.Euskararen erabilera ikasgelan
Klasean ia guztietan euskaraz hitz egiten dut euskaraz hitz egiteko nire leku bakarrenetakoa delako. Eskaut talde batean nago, klaseko beste 3 ikaskideekin eta bertan, euskaraz ere hitz egiten dugu. Etxean ez dakite euskaraz, bakarrik nire arreba, eta sarritan saiatu gara euskaraz hitz egiten baina ez dakit zergatik beti amaitzen dugu gazteleraz egiten.

Bestalde, hainbat talde entzuten ditut euskaraz kantatzen dutela, Vendetta, Hesian eta Esne Beltzaren kasu.
Onartu behar dut euskaraz hitz egitea kostatzen zaidala, baina beti saiatzen naiz, eta kontuan hartzekoa dela uste dut.

10. Autoebaluazioa
Nire euskara maila hobetu dudala esango nuke. Horrez gain, testuak egiterakoan ere asko hobetu dut.
Gorkak eskatzen zituen minimoak bete egin ditut, edo beteko asmoa dut (oraindik denbora geratzen dela espero dut).
Eskatzen zituen hiru liburuetatik hirurak irakurri ditut.
Karaktereen aldetik ere, soberan bete ditut.
Klasean gehienetan konektatuta egon naiz eta ez diot irakasleari inoiz txapa eman.
Wikipediara 2 testu igo ditut eta beste bi igo nahi ditut. Zuzeunera beste bi testu igo ditut.
Ahozko bakarra egin arren, beste bat edo bi egiteko asmoa dut.
Gainera, Tatoeban 80 esaldi inguru euskaratu ditut Enararekin batera.

Lehen hiruhilabetekoan, 10 bat eskuratu nuen, bigarrenean, 8.5 bat, beraz, eskuen artean ditudan ahozkoak egiten baditut eta Wikipediara bi testu horiek igotzen ba ditut, uste dut 9a merezi dudala.