Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Haurren esplotazioa
Iritzi-artikulua




http://zuzeu.eus/mundua/haurren-esplotazioa/



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK


























Gutuna


Zelan txo!

Zazpi hilabete pasatu dira utzi zenidanetik Estatu Batuetara joateko. Zelan hortik? Neskato amerikar batekin geratzen zabiltza ezta? Espero argazki bat-edo ikustea. Zer dela eta loditzen ari zara? Nire belarrietara heldu da informazio hori, zer dela eta? Egia da Estatu Batuetako janaria, ez dela janaririk osasuntsuena, batez ere, txuletak, fast food-a... Hemen, pertsona oso osasuntsua zinen, denetarik jaten zuena, baina, orain badirudi ezetz. Beno, jateaz eta neskak zutaz maitemintzeaz kanpo, zer egiten duzu? Kirolen bat? Gizartea aldatzen saiatu?

Dakizunez, munduan dauden gizarte desberdintasunen kontra nago, hori dela eta, Gobernuz Kanpoko Erakunde batean elkarlanean ari naiz. Ez dakizu ze ondo nabilen erakunde honekin. Asko gustatuko litzaizuke nirekin hemen egotea. Erakunde honetan, talde desberdinak daude, bakoitzak funtzio banarekin. Nire funtzioa, gutxiago garatuta dauden herrialdeetan bizi kalitatea hobetzeko lan egitea da. Herri batzuetako etxe batzuk, oso egoera txarrak dituzte eta horiek hobetzea da gure helburua. Gainera, ez dut klasera faltatzen, nire aisialdiko denboraren eta energiaren zati bat ematen dut horretan.

Orain, zer egiten dugun nire lan-taldean azalduko dizut. Adibidez, Asiako herrialde batzuetako pertsonekin hitz egiten dugu bere bizi kalitateari buruz eta zer eta nola konpondu ahal dugun pentsatzen dugu. Duela bi hilabete, Vietnameko herri txiki batera joan ginen, lan egiten laguntzera eta lan tresna batzuk eraman genituen, zeintzuk asko eskertu zituzten, eta beren lana asko erraztuko diete. Benetan izugarria da nola hartu gintuzten haien etxeetan. Hain gutxi daukate, eta hainbeste eman ziguten, zelako jende izugarria. Momentu horietan, pentsatzen gelditzen zara eta konturatzen zara zorte oso handia duzula, bizi zaren tokian bizitzagatik, eta ez zara imajinatzen zure bizitza osoko egun guztietan, hain gogor lan egiten. Bueltako eguna, zenean inork ez zen itzuli nahia eta geratu nahi ginen herri horretan laguntzen denbora gehiagotan.

Bi asteetan etorriko zarenez zure hemengo etxera, ziur etorriko zarela nirekin erakundera, oso gomendagarria da, flipatuko duzu!

Bi astera arte, besarkada handi bat,

Alvaro Erice


Azalpen testua

Kirol babesleak


Kirol babeslea, babesle mota bat da kiroletan espezializatua, marka edo produktu bat klub batera, kirolari batera lotzen dituena edota ekintza batera. Adibidez, futbol talde batekin, Nike marka, Athletic Clubek babesten du, horregatik, Nike markako elastikoak daramate. Beste adibide bat, futbol jokalari batekin, Lionel Messik, "Adidas" deitzen den marka janzten du. Adidas konpainiak Messi ordaintzen du bere arropa eramateko.

Gaur egun, kirola egitea, duela asko hobby hutsa bat zena edo ekintza fisiko osasuntsu bat, hogeigarren mendearen hasierako urteetan asmatu zena, ekonomian sektore oso garrantzitsu batean bihurtu da, zeinek probokatzen du kirolariek profesionalizatzea, baita sektorea eta bere maila guztiak ere.

Hain sektore handia da, non ez duen bakarrik talde edo kirolari profesionalak hartzen, baizik eta kiroldegi asko haien eskaerekin. Eskaintza mota asko daude, adibidez, kanpusak. Kanpusek, udan zein neguan ekintza batzuk egitea dute helburu, adibidez, futbol kanpusa. Hauetan, ikasten da futbolaren arauak, futbolaren ezagutza basikoa, eta jolasten jakiten ikastea. Kirol babesleak egiten dutena da, ekintza hauetan dauden umeei arropa eman, beti da arropa garestiena eta politena ere. Horrekin, jendeari arropa hori gustatzen zaionez, haien arropa gehiago erostea lortzen dute.

Informazio iturriak: Informaziorik ez zegoen, bilatu dut gazteleraz eta ahal izan dudan moduan pasatu dut gazteleratik euskarara, Wikipediatik atera dut informazioa, oso gutxi eskaintzen dute eta euskaraz ez dago.

Ereduak: Wikipediko antzeko artikulua hartuko ditut eredu.

Non argitaratu nahi: Wikipedian




Iritzi testua


Haurren esplotazioa


Asia hegoaldean, 100 milioi haur baino gehiago daude lan gogor-gogorrak egiten eta horietariko %20ak egunero 13 orduz aritzen dira, hilabetero 15-20 euro besterik ez irabazteko. Hego Amerikan aldiz, 5 eta 16 urte tarteko 17 milioi haurrek lan egiten dute, haien soldata, familia osoko soldataren %20 suposatzen du. Guzti hau kontuan hartuta, umeen eskulana helduena baino hiru aldiz merkeagoa da eta horrek, biztanleria heldu aktiboa langabezian egotea ekartzen ari da. Honek, lanean dauden neska-mutila ez dute hezkuntzarik jasotzen, ez baitira eskolara joaten. Guzti horrek, atzeratua den herrialdea, garapena asko oztopatzen dute,


Gainera, haur hauek lan egiten duten baldintzak penagarriak dira, ez baitago inolako segurtasunik ez higienerik. Enpresa handiek irabazi asko lortzen dituzte eskulan merke honekin, produktuaren ekoizpena gero eta merkeagoa izanda, irabazia handiagoa izango baita. Nike zapatilen enpresa honetarako adibide bikaina da. Nike marka, izugarrizko multinazional bat da. Neska-mutil asko, Nike marka janzten du oso polita delako edo edozein arrazoiagatik, eta ez dakite nondik etortzen diren material horiek. Gainera, berriro esanda, haiei guk gaur egun erosi ahal ditugun zapatilak, elastikoak, txamarrak eta abar, hirurogeita hamar euroren truke, beraiek, hogei eurorengatik lortzen dute. Baina hori ez da garrantzitsuena, gauzarik garrantzitsuena da gure adineko edo gutxiagoko umeek egiten dituztela. Are gehiago, egiten dituzte, baina, ez fabrika on batean, non baliabide onak dauden, lan egiten dute fabrika txar batzuetan, bizi-segurtasunik gabe, gaixotasun larriak hartzeko aukerarekin.

Gaur egun, Estatu Espainoleko 260.000 familia inguruk babesan hartzearen bidez herrialde hauetako familiak laguntzen dituzte, baina INTERVIDAren ustetan, haurren esplotazio laborala, enpresen esku dago. Intervida fundazioak, herrialde aurreratuetako biztanleria kontzientziatzeko nahiarekin lan egiten du. Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean aholkulari estatus berezia izatean lortu du eta bere helburua, munduko herrialde kaltetuenetako ume eta familien egoerak hobetzea da. Horretarako, hainbat proiektu garatu dituzte Perun, Bolivian, Guatemalan, El Salvadorren, Indian, Bangladeshen eta Malin.Hau da, enpresek, kontrol handiagoa izan beharko lukete, Hirugarren Munduan haur eskulanaz ekoiztu den edozer salmentan ez jartzeko.
Hala ere, ez du pisu guztia enpresen gain jartzen. Herritarrok ere badaukagu zeresana gai honetan. Guk ez bagenitu produktu hauek erosiko eta haien kontrako jarrera erakutsiko bagenu, onura handia ekarriko genioke ume ustiatu horiei.

Nire ustez, gauza oso triste bat da, pentsatzea zure adinako umeak lan egiten daudela, eta zu ikasten zaudela, ikastetxe on batean, baliabide egokiekin, eta badagoela jendea kexatzen dena ikasteagatik. " Zergatik jarri dizkidate hiru azterketa aste batean? " Honelako galderak egiten ditugu ikasleok, hemen jaiotzeagatik zorte ona izan dugula, kontuan hartu barik. Ziur umeek nahiago luketela ikasten egotea, bost azterketa edukitzea bi egunetan, bizi-baldintza horiekin lan egiteaz baino. Orduan, ikasleok galdetu beharko genuke, zelako kexak ditut nik, eta zelakoak esplotaturiko umeak?




Azalpen testua

Robin Williams


Robin Williams McLaurin Illinois deituriko herrian jaio zen, Chicagon, uztailaren 21an, 1951. urtean. Urteak pasa eta gero, 2014an, hain zuzen, Paradise Cay-n, California, hil zen, abuztuaren 11an. Robin Williams bezala ezagutzen den umorista eta aktorea izan zen, oscar bat eta bost Urrezko Globoa irabazi zuenak. Robin-ek ezin zuen interesik adierazi ez haurtzaroan ez adoleszentzian interpretazioagatik, baizik eta, kontzantratu egin zen ikasketetan eta kirolak praktikatzen.

1967an Williams familia Marina County-ra, Kalifornia, joan zen. Ikasketak jarraitu zituen eskolan esnatu zuen teatroren interesa. Honen ondorioz, ikasketa politikoak, ikasten zegoena, utzi zituen, aktore karrera hasiteko asmoarekin. Kasualitatea eraman zion interpretazio akademia batera apuntatzea, oso prestigio handia zuena, "Juilliard School" deiturikoa, New Yorke-en kokatuta. Hiru urte geroago, Williams-ek Kaliforniara itzuli zen eta San Frantzisko-n instalatu egin zen, komediazko antzerkiak egiteko nahiarekin. 1976an proba bat egin zioten, eta antzerki hortan hartu zuten, esan daiteke hor hasi zela bere karrera.


1987 eta 1991. ureteen artean, Robin-ek parte hartu zuen pelikula batzuetan, baina, hiru balio izan zioten Oscar sarien nominazio bat jasotzeko, lehen aktore moduan. Lehena, "Good morning, Vietman" izan zen, film honetan, interpretazen zuen irratiko pertsona bati, Vietnam-eko guda gertatzen zen bitartean. Bigarren nominazioa, irabazi zuen "Dead Poets Society" pelikularekin, non bere papera zen literatura irakasle bat izatea, eta hirugarrena, eta azkena, "The Fisher King" filmagatik, non interpretatzen zuen arlote bati. Ahotza eta azentua aldatzeko talentua, izugarrizko paperak egitea eskaini zion, adibidez, Mrs. Doubtfire-ren papera. 90. urteen garaian, bere paperak bariatuak ziren, batzuetan komikoak, beste batzuetan dramatikoak...eta abar.

Bestalde, Robin Williams-en lehenengo eskontza, Valerie Velardi-rekin izan zen, ekainaren 4an ospatu egin zen, 1978an. Emazte honekin, seme bat euki zuen, Zachary Pym (Zak, laburtuta) deitzen zena, apirilak 11an jaio zen, 1983an. Williams eta Verlardi dibortziatu ziren 1988an, zeren eta Williams-ek ez zen izan oso fidela. Apirilaren 30an, 1989an, Marsha Garces-rekin ezkondu zen, bere semearen umezaina zena, jadanik haurdun egonda. Bi seme izan zituzten, Zelda Rae (abuztuaren 30an, 1989) eta Cody Alan uztailaren 25an jaiota, 1991an). 2008ko martxoan, Robin eta Marsha Garces dibortziatu egin ziren.




Iritzi testua


HERIOTZ ZIGORRA


Heriotza-zigorra munduko hainbat lekutan aplikatzen da, adibidez; Txinan, Iranen, Kalifornian... Iranen aplikatzen den heriotz zigorra, honako hau da: Gorputzaren erdia lurrean sartzen dizute (bernetatik hasita, aldakara arte) eta beste erdia harriz eta beste material gogor batzuekin kolpeak ematen dizkizute, beste aldetik, Txinan exekutatzen dizute eta familia balak eta sortutako desperfektu guztiak ordaindu eta konpondu behar ditu, baina Errusian eta Kalifornian epaiketa bat dago, zein prozesu luzeagoa den, baina azken finean hiltzen zaituzte.

Heriotz zigorrari buruzko kontrako argudio batzuk aipatutak izango dira, baita aldeko argudioak ere. Heriotz zigorra arriskutsua da, poliziak ez baldin badu benetako gaizkilea hartzen pertsona inuzente bat hilko dute eta heriotz-zigorra oso gogorra da delitu txiki bat egiten duen pertsonentzat; baina beste aldetik biktimaren familiak txarto pasatzen du, ez dakitelako zergatik hil duten bere familiako partaidea, azken finean hau mendekua da. Oso erraza da, gogorregia dela esatea. Egia da, orain, hirugarren pertsonan bizitzen edo kontatzen ari naizen moduan gai hau, bai, esan dezaket oso gogorra dela, agian ez bererantzat, zeren hiltzen da eta kitto. Bestalde, familiarentzat, oso gogorra izan liteke. Gainera, aipatu dudan moduan, pertsona inuzente bat exekutatzen badute? Ezin da bueltatu bizitzara geroago konturatzen badira pertsona horrek kulparik ez zeukala.

Aldeko argudioei dagokienez, ezagunenak, dira pertsona horrek bere delituengatik ordaintzea, pertsona horri kartzelan sartzen bazaio, eskapatu ahal da edo ez duela sufrituko hainbeste merezi duenagatik. Adibidez, pertsona bat edo batzuk hiltzen baditu pertsona berdinak, hildako pertsona nire laguna bda, edo familia bada edo zeozer, ni nahiago nuke exekutatzen eta ez kartzelan sartzea, zeren eta egun batean aterako da hortik ia ia ziur, edo eskapatu ahal da, ni nahiago nuke zigor metodo hau aplikatzea, baina, agian beste pertsona batek ez du nahi.

Amaitzeko, esan beharra daukat, nik heriotz zigorraren alde nagoela, baina ez kasu guztietan. Ezin zaio kondenatu pertsona bati berdin ordenagailu bat lapurtzeagatik, eta gero, ere aplikatu pertsona bati, zeinek beste zapi edo ez dakit zenbat pertsona hil dituen, modu berekin. Nire ustez, zigor honen aplikazioa, progresiboa izan behar da, hots, gero eta krimen edo gauza ez-legal bat larriagoa izan edo komititu, gero eta zigor handia jasango beharko du. Baina heriotz zigorra, nire ustez zigorrik txarrena da, hori dela eta, kasu garrantzitsuenetan aplikatuko nuke.




Azalpen testua


Associação Chapecoense de Futebol


" Associação Chapecoense de Futebol ", ezagututa bakarrik Chapecoense bezala, futbol klub talde bat da, zein Santa Katarina hirian kokatuta dagoen. Futbol talde honek Brasilgo liga profesionalean jolasten du, Serie A, deiturikoa. Chapecoense maiatzaren 14an fundatu egin zen, 1973. urtean, baina, ez zen sortu futbol talde normal baten bezala, baizik eta, bi futbol talde amateurren fusioaren eraginez. Fundatu eta gero, lau urte pasata, lortu zuten irabaztea Catarinense txapelketa, baimentzen zuena, Brasilgo txapelketan parte hartzea 1978an eta 1979an. Hala ere, ez zen izan 1990ren hamarkadara arte noiz Santa Katarinako talderik handienetarikoa deituta izan zenean, Avaí, Criciúma, Figueirense eta Joinville futbol taldekin batera. Bere historian zehar, bost txapelketa nazional irabazi zituen, (1977, 1996, 2007, 2011 y 2016).

Brasilgo mailan, Chapecoense famatu bihurtu egin zen, zeren eta sei urteetan, laugarren mailatik, lehenengo mailara igo zen, kointziditzen basilgo mailaren sistema-berregiturapenarekin. Gaur egunera arte, ez dute inoiz maila galdu, orduan, ez dira mailatik jaitsi. 2015an, Hego Amerikaren kopan debutatu zuten, eta hurrengo urtean, txapelketa berean, Atlético Nacionalen kontra finalean klasifikatu egin ziren, pertsona guztiei sorpresa emanez. Hala ere, Chapecoense-k ezin izan zuen inoiz final hori jokatu. Taldea Medelin-era zaramatzan hegazkinak istripu izan zuen, zeinek kostatu zuen 71 pertsonen bizitza, horien barruan, 22 Chapecoense taldearen jokalari eta taldearen staf teknikoaren ia partaide guztien bizitzak. Tragedia honen ondorioz, Atlético Nazionalek eskatu zuen kopa ematea Chapecoense taldeari, eta Conmebol eman zuen kopa taldeari, finala jokatu behar barik.

Egoera hau, Brasilen eta mundu osoan eragin izan zuen izugarrizko zirrara. Futbol talde batzuk, elkartasunaren muestran, dirua eman zioten eta jokalari batzuk, denbora luze batean dohainik jolasteko aukera eman zioten. Gero, egon zen jokalari batzuk esan zituenak dirua emango zietela, baina, gero, ez zuten ezer eman, Cristiano Ronaldo eta Lionel Messi bezala, esan zutela 40 milioi euro donatuko zituztela, baina, ez dituzten ezer ematen. Baita, erretiratu ziren jokalari batzuk eskaini ziren dohainik jolastera, adibidez, Kaká, Ronaldinho, Judgonssen... Beste aldetik, Kopa "irabazteak", 2 milioi euro saria dakar, Hego Amerikako Rekopa jolasteko eskubidea dakar, Libertadoreen kopa jolastea hurrengo urtean dakar. Istripuaren ondorioz, Chapecooense taldeak bere ezkutua modifikatu zuen gehitzeko bi izar, bata Hego Amerikako koparen irabaztea bezala, eta bestearen barruan, "F" letra 19 jokalarien hiltzearen omenez. Azken hilabeteetan jokatu diren partiduen hasieran, minutu bat mutu egon dira, biktimen ohorez. Hegazkin istripua gertatu baino lehen, futbol talde hau ez zen oso famatua mundu mailan, orain, istripua eta gero, askoz ospetsuagoa da, tristea da, baina egia.

Gaur egun, hasi dira lehenengo partiduak jokatzen, gertatzen dena da, ia ez direla beste taldeetatik ia jokalaririk etorri. Chapecoense "B"-tik, Chapecoense klubaren taldea baina adin gutxiagoko jokalariez osatuta, igo dute jende asko. Momentua honetan, 22 jokalari dituzte inskribatutak liga, kopan eta beste txapelketetan parte hartzeko. 22 jokalarietatik, bi, dira hegazkin-istripuari bizi atera zirenak, geroago, beste 17 jokalari lehen aipatutako Chapecoense "B"-tik, eta beste hirurak, jokalari berriak dira, beste taldeetatik etorriak. Gaur egunera arte, bakarrik partidu bat irabazi dute.



aficion del chapecoense bilaketarekin bat datozen irudiak
aficion del chapecoense bilaketarekin bat datozen irudiak

(Chapecoense-ren jokalarian, finalera klasifikatzeko partiduan. Haien azken partidua, entzuten taldearen himnoa.)

LINK OSO INTERENGARRIAK:
Lehenengo bideoa
Bigarren bideoa
Hirugarren bideoa


ANTOLOGIA BAT, IBAN ZALDUA

ENTROPIARENA


Hasteko, esan behar da, "Entropiarena" deitzen den ipuina, Iban Zalduaren Antologia Bat liburuaren ipuin bat dela. Liburua, ipuinez beteta zegoen, batzuk, besteak baino luzeagoak, baina, orokorrean, guztiak interesanteak direla iruditu zait. Azterketa honetan sartu den ipuina da, lehen aipatu dudana, Entropiarena. Ipuin hau, interesgarrienetakoa iruditu zait, "Taxirena" deitzen den ipuinarekin batera.

Lehenengo, ipuin honen bi pertsonaia nola diren azalduko dut, Arantxa eta Fernando, hain zuzen. Arantxari dagokionez, nabarmentzen da, emazte oso agintaria dela eta pertsona bat, zein gauzak ordenatuak eta garbi edukitzea gustuko duena. Bestalde, bere senarra, ez dio ia garrantzirik ematen gauzak ordenatuak eta garbiak edukitzeari. Egoera hau, identifikatzen dut nire egunerokoan, Arantxa, nire gurasoak izango ziren, beti gainean esaten gauzak ordenatzeko, eta geroago, Fernando, ni izango nintzen, normalean gauza desordenatuekin, eta nekatuta nire gurasoaz beti gauzak ordenatzeko esateagatik.

Narratzailea, ikusten den moduan, Fernando da. Honekin batera, azpimarratzekoa da, Fernandoren ikuspuntutik ikusten direla, zeren eta, Fernandok azaltzen baitu istorioa. Nire ustez, istorio fidagarri bat da, ez direlako gertatzen gauza estralurtarrik ez ezer, gauza normalak gertatzen dira. Istorioa hasten da, esaten Arantxa Georgiara joan zenean, izugarrizko aldaketa bizi izan zuela Fernandok. Arantxak, beti agintzen zegoen, gauzak garbitzeko, ordenatzeko...(bere logela).

Fernando oso nekatuta zegoen egoera horretaz. Arantxa joan zenean bost hilabete, hasi zen manifestazioetara joaten, Telepizzara deitzen, eta gauza gehiago Arantxarekin ez zituenak egiten. Unibertsitateko festan, ikasle batekin katramilatzen da, gaindituaren truke. Gero, Fernandoren etxera joaten dira, eta hor kontatzen du, nola neskatoak, ilekoa zuen, eta odolez beteta geratu ziren gauzak. Neskak, trofeoa (koroarena) ukitzera zihoanean, zaplazteko bat eman zion. Eta neska joan zen. Fernandok gainditu zuen neska, eta ez zuen ezer gehiago jakin berari buruz.




TXOSTENA

ARRAUTZAREN DESNATURALIZAZIOA


  • HELBURUA:
    • Arrautzaren desnaturalizazioa ikustea.
  • ERREAKTIBOAK:
    • HAc --> Azido azetikoa
    • Alkohola
    • Ura
    • 3 arrautz
  • MATERIALAK:
    • 3 kristalizagailu --> arrautz kopuruaren arabera
    • Babes papera
    • Beirazko malatxoa
  • PROZEDURA:
    • Lehendabizi, hiru kristalizagailuetan, erreaktiboak botako dugu, batean, ura, beste batean, azido azetikoa eta hirugarrenean alkohola. Geroago, arrautzak apurtu eta kristalizagailuetan, arrautz bana botako dugu.
  • EMAITZA:
    • Azido azetikoa dagoen kristalizagailuetan, ikusten da arrautzaren zuringoa gogorragoa, fijituta egongo bazen bezala. Alkohola duen kristalizagailuan, erreakzioa berdina egondo da, baina, ura dagoen kristalizagailuan berriz, ez dira aldaketarik egongo.
  • ARRAZOIKETA:
    • Arrautzari eusten dioten loturak apurtzen direnez, bere propietateak eta ezaugarriak galtzen edo aldatzen ditu, eta honek, ez du bere hasierako egoerara bueltatuko. Kasu honetan, arrautzak azido azetikoan edo alkoholan egotean, hiru dimentsiozko egitura horri eusten dioten loturak haustea eragiten dute, horrela, bere ezaugarriak eta funtzioa galtzen ditu, eta zuringoa gogortzen da.

IMG-20170220-WA0004.jpg
(Goiko arrautzak aldaketarik ez dauka uretan dagoelako, beste hirurak, alkoholan erdikoa eta beste biak azido azetikoa dagoen kristalizagailuetan daude).

OHARRA: Biologia klasean egindako saiakuntza da.




AZALPEN TESTUA


ESPAZIOKO ABENTURA


1961eko apirilaren 12an gizaki bat, Yuri A. Gagarin, joan zen lehen aldiz espaziora, Vostok 1 kapsula espazialean. Harrezkero, hamarka izan dira planetatik kanpora aterako astronautak, horretarako trebatuak eta ekipatuak, hala ere, espaziora irtetea. Berariazko entrenamendua eta sendotasun fisikoa ez ezik, ezinbestekoak dira ekipamendu bereziak ere espazioko aire faltari, grabitate ezari eta muturreko tenperaturei eusteko.

EKIPAMENDUA

Ibilgailu zein jantzi espazialek hainbat baldintza bete behar dituzte, eta horietatik, nabarmenezkoa da presurazioa: hau da, kanpoaldekoa baino presio handiagoa izatea, edo oxigeno- eta nitrogeno-biltegiz hornitutaegotea, astronautek arnasa har dezaten.
Jantzi espaziala gehien aldatu diren elementuetako bat da. Astronauta babestu behar du ontzitik kanpoan, eta horregatik, guztiz iragaizgaitza izan behar du, erresistentea bai eguzki-erradiazioarekiko, bai espazioan dabiltzan meteoritoekiko. Horretaz gain, astronauta termikoki isolatu behar du, baina baita malgua izan ere, jantzita duela mugitu ahal izan dadin. Kanpoalderako lehenbiziko ateraldietan, astronautak lokarri mehe batez lotuta zeuden ontziari. Gaur egun, erreaktore eramangarri txikiak daramatzate, errazago eta libreago mugitzeko.

GRABITATE EZA

Pisugabetasuna edo grabitaterik gabeko egoera da, astronautek espazioan bizi dutena, hain zuzen ere. Espazio ontziaren barruan grabitaterik ez dagoenez, ezta ia marruskadurarik ere, astronautek abiadura zaindu behar dute edozein mugimendu egiterakoan, behin hasita ez dagoelako higidura aldatzerik. Hasieran bestela uste izan bazen ere, grabitaterik gabeko toki batean jatea ez da hain arazotsua, janaria koilarari eta ontziari itsasten zaielako. Zailagoa da likidoak erabiltzea, ez direlako ontzik kanpora jariatzen, eta horregatik, astronautek freskagarrietakoak bezalako lastoak erabiltzen dituzte edateko. Grabitaterik ez dagoenean, muskuluek ez diote gorputzari eutsi behar, eta bihotzak lan gutxiago eginez bidaltzen du odola garuneraino. Hala ere, horrela denbora denbora luzez egoteak koordinazio motriza ahultzen du, eta arazoak eragiten ditu zirkulazioan eta muskuluetan. Hori dela eta, astronautek gorputz-ariketak egin behar dituzte egunero.



AZALPEN TESTUA

UNIBERTSOAREN IRUDIKAPENAK HISTORIAN ZEHAR.


Duela 4.000 bat urte, zenbait zibilizaziotan, hala nola Txina, India, edo Egiptokoetan, gorputz zerutarrak higitu egiten zirela kontura ziren; are gehiago, egutegiak ere prestatu zituzten, konstelazioek zeruan dituzten posizioen aldizkakotasunean oinarrituta. Nabaria denez, ondo bereizten zituzten izarrak, ortzian geldi zeudenak, eta planetak, higitzen ari zirela konturatuta. Baina nola higitzen dira eguzki-sistemako planetak?

Eredu geozentrikoa


K.a. VI. Mendean hasita, greziarrak astroak aztertzen aritu ziren, eta unibertsoaren eredu bat ondorioztatu zuten, geozentrikoa. Eredu honen arabera, Lurra geldi zegoen unibertsoaren zentroan, eta planetak biraka ari ziren Lurraren inguruko esfera zentrokideetan. Aristóteles- en arabera, planeten higidura zirkularra perfektua ze, eta beraz, ez zen inolako indarrik egin behar higidura hori iraunarazteko.
K.o. II. Mendean Ptolomeo matematikari eta astronomo greziarrak greziarren ezagutza astronomikoak laburbildu zituen Megale mathematique sintaxis lacena. Lan hartan sendo ezarri zuen eredu geozentrikoa. Are gehiago, ereduan ageri ziren arazo zail batzuen azalpena ere eman zuen, hala nola Marteren atzerakako higidurarena.
Lurretik ilusita, eta izartegia erreferentziatzat hartuta, Marte aurrera eta atzerantz higitzen dela dirudi. Ptolomeo-k azaldu egin zuen atzeranzko higidura hori, suposatuz Martek epizikloa deritzon esfera txiki batean biratzen duela eta aldi berean esfera horren zentroak Lurraren inguruko beste esfera handiago batean biratzen duela, bigarren esfera hori nagusi edo erreferentea izanik.

Eredu heliozentrikoa


Ptolomeo.ren eredu geozentrikoa onartua izan zen hamalau mendetan, nahiz eta denbora hartan ere agerikoak izan ereduaren hutsak. 1543an, Koperniko astronomo poloniarrak benetako iraultza zientifikoa ekarriko zuen lan bat argitaratu zuen hil baino hilabete gutzi batzuk lehenago. Bertan unibertsoaren eredu heliozentrikoa proposatu zuen, zeinean Eguzkia, eta ez Lurra, zegoen unibertsoaren zentroan geldi, eta planeta guztiak Eguzkiaren inguruan ari ziren biratzen, orbita zirkullak eginez. Ilargia, ordea, Lurraren inguruan biraka zebilen satelite bat zen.
Galileo-k, Koperniko-ren defendatzaile fidelak, teleskopioa erabili zuen lehen aldiz unibertsoaren behaketan, eta horrela aurkikuntza garrantzitsuak Portu zituen, hala nola Eguzkiko orbanak, Jupiterren lau sateliteak edo Artizarraren aldiak. Geroago Johannes Kepler astronomo alemanak, Tycho Brahe astronomo daniarraren behaketa zehatzetan oinarrituta, planeten higiduraren legeak eman zituen

Gaur rgun dakigunez, Eguzkia ez dago geldi, gure galaxiaren, Esne Bidearen, inguruan higitzen baizik. Era berean, galaxiak ere higitzen dira, elkarrengandik urrunduz. Unibertsoan posizio finkoa duen gorputzik ote dagoen galde dezakegu. Erantzuna ezezkoa da. Unibertsoa etengabe hedatzen eta zabaltzen ari da.



ZORTEA


Hirugarren ebaluazio honetarako, "Krimenak" izenaz duen liburua irakurri behar izan dugu. Liburuaren idazlea Ferdinand von Schirach da. Liburu honetan, bera, narratzailea, abogatua da eta lanean egon den kasu batzuetan kontatzen du. Narratzailea, normalean, hirugarren pertsonan hitz egiten du, baina, beste batzutan, istorioan sartzen den momentuetan, lehenego pertsonan hasten da hitz egiten.

Zortea deitzen den ipuina, Irina eta Kalle ditu pertsonaia nagusi. Irina, Ekialdeko Europako neska da, 20 urtekoa inguru. Alemaniara emigratzen du eta hor ezagutzen du Kalle. Diru irabazteko, prostituta egiten da. Egun batean, bezero batekin lan egiten ari zela, felazioa egiten zegoenean, gizona soinuak egiten hasi zenn Irinak, orgasmoa zela pentsatu zuen eta geroago, konturatzen da hil dela. Kallek, mesedea bueltatzen dio, gizonaren gorpuaren parteak moztuz, Irinak mesede batzuk egin zizkiolako, eta oso lagunak ziren, batera bizitzera joan ziren. Gero , gorpu-parteak lurperatzen ditu.

Polizia konturatzen da, eta Irinak hil duela pentsatzen dute, baina, autopsia bat egin eta gero, konturatzen dira bihotzekoa izan dela eta Irinak ez duela hil. Horrela, Irina eta Kalle libre geratzen diren, kargurik gabe, ehuneko ehun inuzente.


KURTSO HONEN KRONIKA


Hau da azkena, kurtso oso luze eta zail baten azken idazlana. Kurtsoaren azken asteak gaude sufritzen, egia da, oso hurbil dagoela uda, baina, zoritxarrez, azterketa konplexu eta garrantzitsuak ditugu udara heldu baino lehen. Guztiok gaude uda itxaroten, batzuk ea zer egingo duten klaseak amaitu ostean pentsatzen egongo dira, beste batzuk, bere burua hondartzara edo igerilekuetara eramaten, izugarrizko beroarekin, egun oso ederrarekin, hodei batekin ere ez zeru urdin-urdin bat estaltzen, baita izozki batekin daudela pentsatzen ere. Are gehiago, horretaz pentsatzeko leku ez-egoki bat ikastetxea da, klase batean zaudenean eta Babiara joaten zarenean eta horretaz pentsatzen hasten zara, eta errieta bat jasotzen duzu adi ez egoteagatik. Zelako egun politak horiek, baina, gaurko eguna bizi behar dugu, bai txarra, bai ona izan, eta gaur, ikastetxean edo ikasteko beharrarekin gaude zoritxarrez. Aurten, ez dugu selektibitateko azterketa prestatu behar, orduan, oso goiz amaitzen ditugu klaseak.

Hementxe dugu hainbeste itxarotako azken ebaluazioa, aurreko ebaluazioen ikasgai guztiak gaindituak edo gainditu gabe jasotzen dugu azken hiru-hilabetea, erabakitzen duena ea pasatuko garen bigarren mailara edo ez. Ikasle askok damututa egongo dira kurtso osoan zehar ezer ez egiteagatik eta orain gainditu ez dituzten azterketak eta ebaluazioak, berreskuratu behar dutelako. Egia da, kurtsoan zehar kontziente ez zarela ez baduzula guztia gainditzen geroago gainditu behar izango dituzula edo errepikatuko duzula.

Nik nire burua oso txarto ikusi dut urte honen zehar. Zergatik? Ba arrazoi nagusia da, ez naizela ezertan kontzentratu, ez ikasketetan, ez futbolean... Egia esanda, ez dakit zer gertatu zaidan urte honetan, argi daukat aldaketa oso garrantzitsuak bizitzea nire bizi-moduan zeozer despistatu nauela, baina, ez dut hori haitzakitzat jartzen. Lehenengo ebaluazioan, despistatuta nenbilen uda oso gertu zegoelako eta ez nintzen kontziente lan egin behar nuela, eta horregatik aste batzuk barru, berreskuratu behar dut ebaluazio pare bat. Bigarren ebaluazioan, pilak ipini nituen lehengo hiru asteetan, baina, ikusi nuenez ondo nindoala, bueltatu nuen ezer egitera, eta prozesua errepikatzen da, ebaluazio batzuk gainditu barik utzi eta orain, maiatzean, berreskuratzera. Amaitzeko, hirugarren ebaluazio honetan, serioago jartzen saiatu naiz eta zeozertxo bat lortu dut, baina ikasteko ohitura ez dudanez, edo galdu dudanez hobeto esanda, asko kostatu zait.

Aurten, euskara klasearen lan modua, edo ebaluatzeko modua oso desberdina izan da, nire ustez, askoz hobeagoa. Beti irakasten dute, aditzak, esamoldeak, eta abar. Nire ustez, lehenengo batxilergoan gaudenez, aditzak ez badakizkizu txarto zoaz, orduan, ez da berriro irakatsi behar. Ebaluazio era honen alde nago, egia da, batzuetan oso aspergarria dela idaztea, baina egin behar dugu. Benetan espero dut hurrengo urtean, lan era honekin jarraitzea, eta orduan, Gorka, gure euskara irakaslea jarraitzen izatea. Nire ustez, kurtso osoan zehar eginiko idazlanen artea, hoberena izan dela " Haurren esplotazioa " deiturikoa. Niretzat, gai interesgarria da, eta zuzeu-n publikatzera heldu nintzen. Egia da, irakasleek, esaten digutenean informazio jakin bat bidatzea, agertzen zaigun lehenengo web-a, wikipedia da normalean. Batzuk, esaten digute wikipedian ez bidaltzeko, hor oso erreza dela informazioa aldatzea eta faltsuak diren gauzak agertze direla, baina, ikasturte honetan, konprobatu dugun moduan, testua txarra bada edo gauza desegoki bat publikatzen baduzu, badago jendea lan egiten eta gauza horiek ezabatzen duena.

Testu honekin amaitzeko, nire autoebaluazioa emango dut euskara arloan. Nire ustez, lehengo ebaluazio ondo hasi nintzen, wikipedian eta zuzeu-n argitaratzen nire testua, azpimarratzekoa da, institutuko lehenengo ikaslea izan nintzela wikipedian argitaratzen nire argudio testuak, eta besteei azaldu nien nola argitaratzen zen. Bigarren ebaluazioan, berdin. Eta hirugarren ebaluazioan, testu onak eta epean igo ditut, eta berriro, zuzeu-n eta wikipedia argitaratu ditut testuak, eta irakurketa liburu guztiak irakurri ditut, hirurak. Nire buruari, 8 bat jarriko nioke. Espero dut, nire nota zortzi bat edo hobeagoa izatea, nire idatz maila asko hobetu dudalako, nire ustez.