Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
gorka
ez
unibertsitatera sartzeko proba



1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Lindsey Vonn eskiatzailearen biografia
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez






KRONIKA (2016-17 Ikasturtea).


SARRERA.

2016-17 ikasturtean nire euskera maila hobetzen saiatzeko egin ditudan lanak laburbilduko ditut kronika honetan.

HISTORIA.

NIre ikasketak, Sondikako Gorondagane ikastolan hasi nituen. Bertan Lehen hezkuntza egin nuen geroago, derrigorrezko bigarren hezkuntza Txorierri BHI institutuan burutzeko.
Egia esanda, institutuko lau urte horietan ez dut gehiegirik egin. Askotan esaten digute urte gogorrak izango direla eta asko ikasi behar izango dugula, baina hamaika edo hamabi urte dituzuen neska mutilak, ez zaitezte beldurtu, ez da horrenbesterako.

Ez dira nire bizitzako urterik onenetarikoak izan. Gauza asko ikasi ditut eta betirako diren lagunak egin ditut bertan, baina ez nengoen ikasten benetan gustatzen zitzaidana, artea.
Horregaitik Artaza Romoko institutura etortzea erabaki nuen batxilergoa egiteko.
Aurten izan ditudan ikasgaiak, pasaden urteetan izan ditudanak baino atseginagoak aurkitu ditut. Ikaskideekin nahiko ondo eraman nahiz, ez nahizelako arazoak bilatzen dituen neska bereziki. Baina gure gora beherak izan ditugu.

Klaseak, ikaskideak, irakasleak… nahiko atsegin izan ditut eta ez dut arazo handirik izan.


GELAKO GIROA.

Klasean gure artean izan ditugun harremanak ez dira izan onenetarikoak, guztion arteko ezberdintasun nabariak egon dira baina azkenean ondo eramatea lortu dugu.

Klaseak hitz egiteko txandak oso gutxitan errespetatzen genituen, eta askotan, irakasleak klasea ematen zuen bitartean, batzuk, ez ziren isiltzen eta azkenean guztientzako gaizkia egiten zuten. Baina azkenean iritsi ezberdinak talka egiten dutenean hori da gertatzen dena, eta ez da zerbait txarra. Klasean denok denon zerbait ikasi dugu eta argudiatzeko erak landu ditugu ere klasean sortutako debateetan.


AHOZKOTASUNA.

Aurten gendeaurrean hiru ahozko egin ditut. Hirurak ipuinen laburpenak izan dira, nire uztez, azaltzeko gai aproposak direlako. Eta erabat zihurtatzen nuen denontzako ulergarri izango zirela. Hiruretatik bat aukeratu beharko banu, egin nuen azkena izango zen, Hans Christian Andersen idatzitako “Urretxindorra”-ren laburpena. Nahiko harro nago egin nuen lanarekin, eta hiruretatik landuena dela uste dut.

Klasean egindako beste ikaskideen ahozkoak gustora entzun ditut. Klasean ere euskeraz argudiatzeko eta iritsia emateko ahaleginak egin ditut.


IRAKURMENA.

Aurten irakurri behar izan ditugun hiru liburuak hurrengoak dira: Ur Apaplategiren “Fikzioaren izterrak”, Iban Zalduaren “Ipuinak: Antologia bat” eta Ferdinand Von Schirachen “Krimenak”. Hiru liburu hauetatik, hirurak irakurri ditut, edo behintzat kapitulu gehienak, eta hiru azterketetara ere aurkeztu nahiz.

Twitterren noizean behin euskeraz idatzitako “tweet” batzuk irakurtzen nituen eta Hans Christian Andersen idatzitako liburu pare bat ere irakurri ditut.
Ikaskideen koaderno digitaletin ere pasatu nahiz beraien lanak irakurtzen eta batzuetan ere ekarpenak egin dizkiet.




METODOLOGIA.

Aurten euskerako ikasgaian erabilitako metodologia oso egokia aurkitu dut. Hizkuntza bat ikasteko eta ondo menperatzeko beharrezkoa da irakurtzea eta idaztea batez ere, eta hori asko landu dugu metodologia honekin.
Askotan garrantzia ematen zaio testu liburuei eta ez dugu denborarik ematen liburu literarioak irakurtzen edo idazlanak egiten. Azkenean hori da gero praktikan beharko duzuna.


IDAZMENA.

Idazmenaren kontua garrantzi handia izan du aurten euskera eta literaturaren arloan. Gure koaderno digitalean mota ezberdinetako testuak igotzen ibili gara urtean zehar, honek asko lagundu didala euskera hobetzen uste dut.
Batzuetan ere beste ikaskideei lagundu diet haien testuetako zalantsak argitzen eta pare bat ekarpen egin dizkiet eta egin dizkidate ere, asko eskertzen dudan zerbait.

Gizarte sareetan ere euskeras aritzen saiatu naiz. Twitterren kontu euskaldunak jarraitzen ditut eta batzuetan ere euskeraz igotzen ditut “tweet”-ak.


AURTENGO IDAZLANIK ONENA.

Aurten hainbat testu idatzi ditut koaderno digitalean. Nire ustez, feminismoari buruz egin nuen iritsi testua nahiko ondo dagoela pentsatzen dut. Testu horretan lan handia jarri nuen eta askotan irakurri nuen autozuzenketak egiten, eta nahiko koherentea da.. Beste testu on bat Urretxindorra ipuinaren laburpena dela uste dut. Ipuin honen laburpena ahozko batean egin nuen lehenago eta horrek geroago idatziz egiteko lagundu zidala pentsatzen dut.


JARRERA.

Euskerako klase guztietara joaten ahalegindu naiz. Klaseetan ez dut inorekin arazorik izan eta ikaskideak, irakaslea eta ikasgela errespetatu dut momentu guztietan.
Sortu dugun giroa nahiko ona izan dela uste dut, batzuetan beste batzuetan baino gehiago, argi dago. Eta guztiok ekarpenen bat egin dugula ere pentsatzen dut, ni barne.
Ebaluaketetan zehar egin ditugun idazlanak eta bakarrizketak oso garrantzetsuak izan dira niretzat. Astearteetan banatzen ginen klaseak oso erabilgarriak aurkitu ditut ere.

Nire ikasturtea gainditutzat eman behar dela uste dut, lan guztiak behar bezala egin ditudalako da. Eta lanak egin ahala, hobetzeko jarri dudan ahalegina nabaria izan dela uste dudalako.

EUSKERAREN ERABILERA.

Euskera institutuaren barruan erabiltzen dut gehien bat. Nire gurasoak ez dira oso ondo moldatzen euskeraz eta beraiekin gazteleraz hitz egiteko ohitura izan dut beti, nire lagunekin bezala.
Lehen aipatu dudan moduan, gizarte sareetan euskeraz aritzen ahalegindu naiz.

Dantza egiten dut, eta dantza jardunaldietan, ume txikiekin batez ere euskeraz egiteko aukera izan dut. Eskatzen dut ere, eta hara noanean, nire taldekoek katalanak dira eta euskera irakaslea izateko aukera ere izan dut neguan zehar.


AUTOEBALUAZIOA.

Kurtso honetan hainbat gauza landu ditugu arlo honetan. Nahiko pozik nago eduki ditudan emaitzekin. Eta hobeto egin ahal banuen ere, nahiko harro nago.
Idazmenean nahiko hobetu dudala nabaritu dut eta bakarrizketetan ere nahiko ondo aritu naizela uste dut. Lan gehiago egin ahal nuela ere badakit, baina urte on eta produktibo bat izan delakoarekin geratzen naiz.



HANSEL ETA GRETEL. (Laburpen garatua).



Bazen behin Hansel eta Gretel deitzen ziren bi ume, beraien aita egurgile eta ugazamarekin bizi zirenak baso handi baten ondoan.
Azken denboraldi hartan ez zuten ia jatekorik. Gau batean, aita lorik egin ezin zuela, ugazamak esan zion umetxoak basora eramatea eta han utzi beharko zituztela, ezin zituztelako mantendu eta beraiek ere gosez hilko zirela bestela.
Aitak ezin zuen hori egin, bere seme eta alaba ziren, baina ugazama gaiztoak aita konbentzitu zuen.

Gosea zela eta, Hansel eta Gretel esnaturik zeuden, eta bere aita ugazamarekin izandako elkarrizketa entzun zuten. Gretel negarrez hasi zen, hilko zirela pentsatzen zuelako. Baina Hanseleri ideia bat etorri zitzaion burura. Harri txiki batzuk hartu zituen bere etxeaurretik eta poltsikoan gorde zituen. Hurrengo egunean, ugazamak ogi zati bat eman zien bakoitzari eta basora abiatu ziren. Aurrera joan ahala, Hanselek harritxoak botatzen zituen, etxera buektatzeko bidea aurkitzeko geroago.

Ugazamak sua piztu zuen eta han geratzeko esan zien umeei. Denbora aurrera egin zuen eta umetxoak lo geratu ziren. Esnatzerakoan, gau iluna zen, eta Gretel negarrez hasi zen. Hanselek lasaitzeko ezkatu zion eta ilargiaren argiarekin, eta harritxoekin egindako bidea jarraituz, etxera bueltatu ziren.
Etxera ailegatzerakoan, aita pozaz beterik zegoen, baina ugazama, ez hainbeste.

Denbora pasatu zen eta familia berriro hasi zen janiriarik gabe geratzen, gero eta gutxiago zuten. Gau batean, ugazama berriro ere esan zion aitari umeak basoan utzi behar zituztela, eta urrunago joan behar zirela. Oraingoan ere Hansel eta Gretel esnaturik zeuden eta elkarrizketa entzun zuten. Hansel, Gretel gaixoa lasaitzen zaiatu zen.
Hureengo goizean, ugazamak emandako ogi zatia hartu eta gero, basora joan ziren. Bidean, Hanselek bere ogia zatitzen eta botatzen joan zen, etxera bueltatzeko bidea aurkitzeko bueltatzerakoan.
Gelditu ziren eta ugazamak sua piztu eta han geratzeko ezkatu zien. Gaua iritzi zen eta umetxoak etxera bueltatzeko asmoa zuten, baina ogi zatiz egindako bidetxoa desagertu zen. Txoriak, ogia jan zuten.

Umeak egunak eman zituzten basotik ibiltzen. Baina goiz batean, ogiz, tartaz eta gozokiz egindako etxetxo bat aurkitu zuten. Pentsatu gabe, korrika abiatu ziren etxetxore eta lehioak eta teilatua jaten hasi ziren. Geroago, adineko emakume bat atera zen etxetik eta barrura sartzeko gonbidatu zien. Jaten eman zien eta lo egiteko ohe txukun batzuk ezkaini zien.

Umeak lo egiten zeudela, adineko emakumea, sorgin bat zena, Hansel hartu zuen eta ukuilu batera eraman zuen. Orduan Gretelengana joan zen eta oihuka egiten esnatu zuen neskatoa, bere nebari janaria eramateko ezkatzen zion bitartean.
Horrela izan zen hurrengo goiz guztietan. Gretelek janaria eramaten zion Hansel loditzeko eta gero sorginak jateko.
Goiz guztietan sorgina ukuilura abiatzen zen eta Hanseleri ezkatzen zion atsamar bat ateratzea, ea nahiko loditu egin bazen ikusteko. Baina Hanselek, hezur bat ateratzen zion eta sorginak ez zuenez ondo ikusten, bere atsamar argala zela pentsatzen zuen.
Baina sorginak nekatu zen itxaroteaz, eta Greteleri esan zion bere neba jan egingo zuela, ez zitzaiola inporta argal edo lodi egotea.
Lehenengo, ogia egingo zuen eta horretarako, labea nahiko bero bazegoen konprobatu behar zuen, eta Greteleri burua sartzeko ezkatu zion. Berak esan zion ez zekiela nola egin eta sorginak aurreratu zenean, Gretelek labera bultzatu zuen eta han giltzapetu zuen.

Gretel Hanselengana joan zen eta askatu egin zuen. Geroago etxetik aurkitu zituzten harri bitxiak hartu zituzten eta etxera bueltan abiatu ziren.
Etxera ailegatu ziren eta han aita bakarrik zegoen, ugazama hil zelako. Aita oso pozik jarri zen bere umetxoak etxean zituelako berriro ere. Orduan Hansel eta Gretel haien poltsikoak uztu egin zituzten eta hartutako guztiarekin betirako zoriontsu bizi ziren.






GREZIAKO MITOLOGIA.


Greziako mitologia, greziarrek sortutako edo asmatutako jainko, jainkosen eta herioen istiorioak dira. Istorio hauek asmatzen zituzten, haientzat azalduezinak ziren fenomeno naturalak azaltzeko, adibidez, munduaren sorrera, itsasoak, urtaroak eta hainbat gauza gehiago.

Istorio hauek ahoz aho transmititzen ziren aintzinako grezian eta eredu bezala hartu zituzten Iliada eta Odisea adibidez.
Mitologia grekoa influentzia handi bat izan da poeta askorentzako, eta honekin lotutako eskultura, pintura eta artelan mota asko egin dira historian zehar.

Gauza bakoitzarentzat jainko edo jainkosa bat zuten. Hauek ziren jainko eta jainkosa garrantzitsuenak: Zeus (jainkoen jainkoa, Olimpoaren erregea), Hera (jainkoen jainkosa, ezkontza eta familiarena), Poseidon (itsasoarena), Dioniso (garagardoarena), Apolo (Argia, eguzkia, jakinduria, musika, poesia eta arkuarena besteak beste), Artemisa (ehizarena eta birginitatearena besteak beste), Hermes (jainko eta jainkosen mesularia), Atenea (jakinduriarena), Ares (gudarena), Afrodita (maitasuna eta edertasunarena), Hefesto (jainkoen errementaria eta suaren jainkoa), Demeter (fertilitatearena, naturarena eta urtaroena), Hades (Infernuarena), Hestia (Etxearena), Asclepio (Medikuntzarena), Eros (sexualitatearena eta edertasunarena), Hebe (jainkoei edaria zerbitzatzen ziena), Heracles (Mitologia erromatarran Hercules) (Indarrarena), Pan (artzain eta artaldeen jainkoa) eta azkenik Persefone (udaberriarena).

Ona hemen mitologia grekoaren hiru mito ezagunenetariko batzuen laburpenak:

PERSEFONEREN MITOA.

Persefone (Zeus eta Demeteren alaba) egun batean loreak biltzen dago bere ninfa lagunekin, Atenea eta Artemisa. Lore bat artzera doanean lurratik Hades agertzen zaio (Zeusen anaia eta Persefoneren osaba) eta bahitu egiten du, berarekin infernura eramateko. Eta momentu hartatik, Persefone, Infernuaren jainkosa bihurtzen da.

Zeus, bahiketaren lekuko izan zen, baina Demeterek ez zekien hori. Bidai luzeak egin zituen bere alaba maitea aurkitzeko esperantzarekin, eta bitartean, lurra antzua bihurtu zen.

Denbora pasatu ahala, Zeus damutzen hasi zen bere emaztea hain triste ikusten zuelako eta Hadeseri agindu zion bere alaba lurrera bueltatzea. Baina hori ez zen posiblea izango, neskatoak granada fruituko zati bat jan egin zuelako, eta Tartaroko edozer jan egin eta gero hari lotuta geratuko zen betirako.
Baina Zeus bere alaba lurrera bueltatzea behar zuen, beraz Hadesekin tratu bat egin zuen. Tratua zen, Persefonek Hadeskin egon ahalko zela Infernuan urtearen erdia eta lurrean egongo zela Demeterekin beste urtearen erdia.

Honengaitik da udaberria, Persefone lurrera bueltatzen denean hasten dela, non loreak eta natura guztia berriro ere bizitzara bueltatzen da. Eta persefone, Hadesekin Infernura doanean, natura hiltzen hasten da eta loreak usteltzen, eta lurran, negua hasten da.


ECO ETA NARCISOREN MITOA.

Herak, Eco izeneko ninfa zigortu egin zuen, Zeusek beste maitale batsuekin engainatzen zegoelako eta Ecok hori bazekielako. Inposatu zion zigorra, bakarrik errepikatu ahal zituela besteen hitzk izan zen.

Behin Eco, Narcisos maitemintzen da. Tiresisas aztia, Narciso jaio zenean, aurresan zuen bizirik iraungo zuela ez bazuen bere isla inon ikusten. Narciso oso ederra zen baina amodio guztiak mesprezatu egiten zituen.
Eco eta Narciso behin basoan topatu ziren, baina Ecok bakarrik errepikatu ahal zituenez Narcisok esandako hitzak, berak ninfa gaixoa mesprezatu zuen.
Eco zulo batean ezkutatu egin zen bere tristura gainezka eginda, eta jateari eta bera zaintzeari utzi zuen. Denborarekin, ninfa desagertzen hasi zen eta azkenean guztiz desegin zen, bere ahotsa edonorren hitzak errepikatzen bakarrik uzten. (Eco bezala ezagutzen dugun soinua).
Hau gertatu zenean, jainkoak eta lehenago mesprezatutako emakumeak mendekua hartzeko erabakia hartu zuten. Nemesis (mendekua), hauek entzun zituen eta Narciso bere aurpegiaren islada ikustea ibai batean eragin zuen. Momentu horretan, Narciso bere edertasunez maitemindu zen hainbeste, ez zitzaiola ezer bere edertasuna baino gehiago inporta. Eta han geratu zen Narciso, ibaiaren ertzean bere islada ikusten, hil arte.
Hil zen lekuan, narciso izeneko lore bat agertu zen.


APOLO ETA DAFNEREN MITOA.

Apolo, Piton sugea hil egin zuen. Mudu guztia beldurtzen zuen animalia zena. Harrotasun horrekin Cupido probokatzea erabaki zuen. Honek oso haserre, bi gezi hartu zituen, bata Apolorentzako eta bestea Dafnerentzako zirenak.

Apolorentzako zen gezia, Dafnez maitemintzeko zen, eta Dafnerea, maitasuna gorrotatzea eragingo zion, eta maitasunarekin batera, Apolo.
Apolo geziaz zauritu izana besain pronto Dafneren bila hasi zen, eta Dafne, bere geziaz zaurituta, eskutatzera joan zen. Azkenean, Dafne bere aitari (Ibaien jainkoa) ezkatu zion laguntza eta honek, Dafne laurel bihurtu zuen.
Baina Apolok ez zuen Dafne utzi nahi, eta bere enborrari besarkatu zen eta betirako berarentzat izango zela adierazi zion.

Hortik aurrera, laurel bat Apoloren sinbolo bihurtu zen.




URRETXINDORRA. (Laburpen garatua).



Txinako emperadorea oso pozik bizi zen bere erreinuko jauregian. Prtzelanazko eta urrezko objetu txukunekin, eta dena ordenean jarrita.

Horregaitik zen, mundu osoko bidaiariak bere jauregia eta bere jauregiko inguruak bisitatzera erakartzen zituela. Hortik pasatzen zen gendea, liluratuta geratzen zen.

Beti gutunak bidaltzen zizkioten enperadoreari esanez zelako erreinu zoragarria zeukan bere eskuetan, zelako jauregi ederra eta zelako lorategi haundi eta zainduak. Hain zoragarria zen, liburuak idatzi egin zirela. Baina enperadoreari liburu eta gutun hauek ailegatzen zizkionean eta irakurtzen zituenean, guztieta aipatzen zen urretxindor bat. Kantu ederrenetariko bat egiten zuen urretxindorra. Eta bere erreinuan entzuten zela.

Enperadoreak haserre jarri zen, ez zekielako zertaz zebiltzaten bidaiari guzti horiek, berak ez zuelako inoiz kantu horiek entzun ezta urretxindorrari ezer ez jakin.

Horregaitik, bere zerbitzri nagusia deitu zuen, eta ezkatu zion urretxindorra topatzeko. Bera harrituta geratu zen, ez zekielako non aurkitu urretxindor hori. Erreinua goitik behera egin zuen oinez urretxindorraren bila, baina ez zuen aurkitu. Enperadorearengana joan zen eta ez zuela aurkitu esaterakoan, berak erantzun zion, aurkitu behar zuela. Gainera, gau hartan berarentzako kantatuko zuela esan zion. Zerbitzari nagusia, urduri, haren bila jarri zen berriro ere.

Erreinuko gendeari galdezka zegoela, sukaldeko neskame bat etorri zitzaion esanez bazekiela non aurkitu urretxindorra. Bere ama bisitatzera joaten zenean eta jauregiaren ondoan zegoen basoan gelditzen zenean deskantsu bat egiten, txoria kantari entzuten zuela, eta behin ere ikusi zuela. Zerbitzari nagusia, herritar batzuk eta sukaldeko neskamea txoriaren bila jarri ziren orduan.

Basora habiatu ziren, eta hainbat animalia ezberdinen soinuak entzun eta gero, han zegoen, urretxindorra. Urretxindorrarekin hitz eiten hasi ziren, eta enperadorearentzat kantatzea eskatu ziotenean, berak baietz esan zuen.

Gau hartan urretxindorra erreino osorako kantu egin zuen enperadorearen jauregian. Gende guztia liluratuta geratu zen.

Erreinu guztia urretxindorrarekin oso pazik zegoela, enperadoreari fardel bat ailegatu zitzaion. “Urretxindorra” jartzen zuen fardelean eta Japoniako enperadoreak bidalitakoa zen. Barruan, urretxindor bat zegoen. Oso ederra zen, urrez eginda eta harri bitxiekin apainduta. Honek kantu egiten zuen ere, eta benetazko urretxindorra bezain ederrak ziren bere kantuak.

Enperadorea bi urretxindorrak batera kantu egiten jartzea ideia hona zela erabaki zuen, batera kantu egiteko. Baina urretxindor artifiziala ez zenez inoiz kantsatzen ezta ez zuenez knatatzeari uzten, benetazko urretxindorra alde egin zuen.

Urteak eman zituzten urretxindor artifizialarekin haientzat kantu egiten. Baina behin, enperadoreari kantatzen ari zitzaiola, kantu egiteari utzi zion.

Erloju-konpontzaile bat deitu zuten eta konpontzerakoan enperadoreari esan zion bakarrik kantu egin ahalko zuela urtean behin.

Enepradorea oso gaixorik jarri zen ez zituelako bere kantuak entzuten.

egun batean, hiltzear dagoela, benetazko urretxindorra etortzen zaio logelago lehiora, eta eriotza usatzen du kantu egiten.

Enperadoreak asko eskertzen dio eta eskatzen dio berriro ere berarentzako kantu egitea. Urretxindorrak esaten dio ez dela berriro kaiola batean egongo ezta jauregian egun osoa sartuta, baina prometitzen dio berari kantatzeko bueltatzea noizean behin, eta kantuekin batera, bere erreinuan gertatzen diren gauzak kontatzeko ere.







TATUAJEAK. Azalpen testu laburra.


Tatuaje bat, azalpean tinta sartuz honen kolorea aldatzean datza, forma, irudi edo testuak jarriz esanahi sinboliko edo estetiko batekin.

Lehenengo tatuajea, K.a 2000. urtean egindakoa da Peruko kosta aldean. Han ere aurkitu dira tatuajeak egiteko tresnak.

Gehienetan tribuak adierazteko egiten ziren, edo talde sozialak bereizteko. Leku bakoitzean era ezberdinetan garatzen joan dira; Polonian, Egipton, Amerikan…

Honekin batera teknika eta estilo ezberdinak bereizten dira. Estiloen artean hauek ditugu: Old School, New traditional, dotwork, ornamental, stencil, beltza eta grisa, brush eta errealista.

Gaur egun, tatuajeak hainbat gauzengatik egiten dira; maite dituzun pertsonak adierazteko, zure burua adierazteko, naturarekiko errespetua adierazteko, legendak errepresentatzeko edo zure ideologiak azaltzeko besteak beste.

Tatuajeak ez dute pertsonak aldatzen ezta haien izate era ere. Norberaren ideiak eta pentsamenduak kanpora ateratzea arte eran datza bakarrik.

Tatuajeak eragin handia izan du gizartean. Duela bi urte gutxi gora behera, tatuajeak bere lekua topatu du gizartean eta onartu egin dira. Telebista saioak egin dira: Miami ink, LA Ink eta NY Ink besteak beste. Tautuatzaile garrantzitsuenetarikoak ere oso ezaguna dita: Kat Von D, Ami James, etb.

Baina betirako direla esaten badute ere, tatuajeak kentzeko eskubidea duzu, baina jakin behar duzu ere, ezin dela ehuneko ehunez kendu eta gainera diru asko kostatzen du tatuaje bat kentzea, horregatik, aukerarik onena, beste batekin estaltzea da.





FEMINISMOA. Iritzi testua.


Denok dakigu zer den feminismoa, batez ere azken denboraldi honetan, oso garrantzi handia izaten hasi delako. Ez dakienarentzako, feminismoa, mugimendu sozial bat da non eskatzen da emakumeek, gizonek dituzten eskubide guztiak ere ematea.

Hau zaila da, kontuan izanda gizonek beti egon direla emakumeak baino aurrerago. Orain ez hainbeste, baina izan ziren denborak non emakumeak gizonen oso menpe egon zirela.

Eta ez da bidezkoa. Ez da bidezkoa urtero hainbat bortxaketa egotea, emakume bat etxera bakarrik ezin bueltatzea, larunbat gau batean gona motz bat ezin jartzea “probokatzen” zoazelako eta gero normala da bortxaketak egotearena (gure errua izango balitz bezala), soldaten kopuruaren aldea emakume eta gizonen artean, lan postuak, hilketak… Eta hainbat adibide matxista gehiago.

Baina hau aldatu egin behar da.

Ez dakit zein izango lirateke irtenbiderik azkarrena, edo behintzat onena. Gai zaila da benetan. Gizartea berriro ere jaiotzea irtenbide ona izango zen, eta pentsamendu matxista guztiak existitu ez izan, baina hori ezinezkoa da, eta daukagunarekin aurrera egin behar dugu. Nola? Ba, lehendabizi etxean bakoitzak jasotzen duen heziketa zuzentzen, hortik ateratzen direlako jarrera matxistak. Eta emakumeak probokatzen ez joatea irakatsi baino lehen, gizonak beste pertsona bat ez bortxatzea irakatsi behar dela. Ez dela gure errua. Pentsamendu zahar horiek alde batera utzi eta behingoz ulertu guztiok garela ezberdinak, baina aldi berean pertsonak, ondorioz, eskubide berdinak guztiok izan behar ditugula.

Eta txikiak garenetik irakatsi behar digutela arrosa ez dela nesken kolorea, ezta urdina mutilena. Neskek ez dutela panpinekin jolastera behartuta egon behar, ezta mutilak kotxeekin edo bideo-jokoetan aritu behar derrigorrez. Eta ez gara konturatzen, baina horrela da. Egunero ikusten ditugu jarrera hauek, eta gaizkien dagoena ez da hori, ez dugula ezer egiten baizik. Edo bai egiten dugu, baina inoiz nahikoa.

Baina koloreen gaia ez da gehien kezkatzen nauena, erasoak baizik. Zerbait txarragorik egon daiteke munduan bortxatu izana edo jo izana baino? Ez dut uste. Badakidala hainbat kasu daudela, denak ezberdinak direla. Eta badakit ere nesken aldetik mutilengan erasoak daudela, eta ez zait ondo iruditzen ere. Baina emakumeengan egunero erasoak gertatzen dira, eta hori ezin du horrela jarraitu. Nik gauean etxera noala ez dut ausarta izan behar, libre baizik.

Historian zehar, gizonak aurrera egin du bere eskubideekin, emakumea gero eta atzerago usten bere eskubide gutxiagoekin. Azken denboraldi honetan, feminismoak egiten hari den zarata haundi honekin, emakumeari garrantzi handia ematen hari zaio, baina nire ustez ez da nahiko.

Hainbat gai polemiko daude munduan horaintxe bertan garrantzia eman behar diegunei, baina honi, inoiz baino garrantzi gehiago. Emakumeen guda da, eta ez gara isilduko.





GRAFFITIAK

Graffitiak margoaren modalitate bat dira, oso jakinak ilegalak izateagatik eta gehienetan kalean eta leku publikoetan ikusiak. Margozteko era hau erromatarren garaitik dator, denbora horretako margoak oraindik geratzen direla eta horma batzuetan.

Graffitietan pentsatzen dugunean, burura etortzen zaizkigu hormetan ikusitako margo edo hitz abstraktuak, askatasunez eta irudimenez eginak, espresatzeko eta gehiengoetan protestatzeko asmoarekin. Mugimendu iraultzaile baten alde artistikoari deritzo. Eta Hip Hop kultura osatzen dutenetariko elementu bat da.

Hemeretzigarren mendean, Raffaele Gurrucci izeneko arkeologo batek graffiti izena komunikabide eta bide akademikoetan sartu zuen. Eta hirurogeigarren hamarkadan era kolokial batean erabiltzen hasi zen kaleetan.
“Art-graffitia” hirurogeitamargarren eta laurogeigarren hamarkadetako Estatu Batuetako hip hop musikatik aterata dago, non artistak musikarien izenak hiru era ezberdinetan kaleko hormetan jartzen zituzten. Lehenengoa takeoa, artistaren sinadura izango balitz bezala idazten da, eta kolore bakarra erabiltzen da. Bigarrena, “Throw-up” ingelesez, letrak hitzak edo zerrenda batez osatzen ziren eta bi kolore besterik ez erabiltzen ziren normalean. Hirugarrena pieza da, handiena eta egiterakoan denbora gehien behar zuena zen, hiru kolore gutxienez erabiltzen dira eta batzuetan bi egun behar dituzte hauek amaitzeko edo amaitu barik geratzen dira.

Espainian ere graffitia oso nabarmena izan da. Errotuluekin hasi ziren baina ez zitzaien asko kostatu spray-etara pasatzea. Hau laurogeigarren hamarkadan gertatu zen. Hamarkada honetan ikusten zen estiloa oso antzekoa zen Estatu Batuetan eta Europan erabilitakoarekin, eta sinadura eta talde garrantzitsuenetarikoak hauek izan ziren besteak beste: KOOL, JASTONE; SNOW, SEONE, ZAUKO, OVES, OVER, SEAK, JAVE… Eta hamarkada honen azkenengo urteetan eta hurrengokoaren hasieretako urteetan ezagunak dira margolari talde hauek: SPC y PTV Madrilen, CNB Valentzian eta DTY y A3 Bartzelonan.
Laurogeitamargarren hamarkadan Montana Colors izeneko spray marka bat atera zen, eta honek asko erraztu zuen koloreen erosketa marrazkiak egiteko. Artista batzuk patrozinatu egiten ditu ere.
Hamarkada honen talde garrantzitsuenak hauek izan ziren: CEX, KR2, TBC Madrilen, TSK Bartzelonan, GAS Sevillan, LSS, UKC, TFK, CNB Valentzian eta PMS, CTC, VSK Teruelen.
Urban Art Festival edo Cultura Urbana izeneko jarduerak urtero ospatzen dira penintsula osotik eta honek laguntzen du graffitia zabaltzen, gehiago ezagutzen eta teknika berriak sortzen. Mundu osoko artistak etortzen dira eta Canariar Irletakoa eta Sevillakoa oso garrantzitsuak dira.
Filmak ere argitaratu dira: "Graffitero en apuros, huye saltando muros" eta “El francotirador paciente” besteak beste.

Gaur egun ez dago Espainan hiri bat ere ez graffiti kulturak ez duena ukitu. Azken bi urteetan, "ignorant style" estilo berri bat agertu egin da Trap musikarekin zerikusia duena, eta Bartzelonan garrantzi handiena izan duena.
Izen ezanguratsuenak horain hurrengoak dira: NIMEK, TZAR edo JOA6 Bartzelonan, SCANER, DARIK edo los DRNs Madrilen, SERRANITO edo RATON Sevillan eta PRESTO, TROL edo FAROLA Malagan.


MANHUNT. (Laburpen garatua)

Richard McAndrew


Gizon bat hil egin du. Harri batez burua birritan kolpatuz. Ondo sentitzen da bere buruarekin eta berriro hil nahi du.
Poliziak Charles Neville eta Helen Scott ikerketarekin hasten dira. Badoaz hildakoa zegoen lekura eta gorpua aztertzerakoan, gizonaren jakaren poltsiko batean jolas karta bat aurkitzen dute. Pikasko As karta. Hiltzailearen sinadura izan daitekeela pentsatzen dute.

Bigarren hilketa. Oraingoan emakume bat izan da eta laban batez akabatu du. Lehenengoko gizonaren leku berdinean. Eta gero eta hobeto sentitzen da hiltzen duen bakoitzean.
Poliziak hilketa honen ikerketarekin hasten dira. Oraingoan Fiona Russell izeneko analista kriminologokoaren laguntza daukate, eta beraiekin egongo da.
Hildakoa aztertzerakoan beste jolas karta aurkitzen dute. Pikazko bi-a. Serieko hiltzaile bat den pentsatzeko arrazoiak dituzte baina ez nahiko oraindik, eta oso goiz da oraindik hori baieztatzeko.
Geroago Neville ikuskatzaileak, komunikabideetara hildakoen notizia azaltzen dagoela, Jonathan Greene izeneko kazetari batek galdetzen dio ea egia den hildakoetan topatutako jolas karten teoria hori. neville arrituta geratzen da, informazio hori oraindik ez zelako publiko egin.

Bitartean hirugarren hilketa egiten du. Gizon zahar bat izan da. Bere eskuez ito du bere etxean eta gero lekuz aldatu du kotxe batekin.
Poliziak gorpua aztertzerakoan honetaz konturatzen dira eta gainera, hirurren karta aurkitzen dute. Pikazko hirua.
Hurrengo goizean, laugarren eta bostgarren hilketak. Biak batera, gizon eta emakume bat. Tiro batez hil ditu kotxe baten barruan eta bakoitzari bere karta usten dio.
Scott kaletik doala, Mr. Greene kazetaria kafe batean sartzen ikusten du eta bere atzetik sartzen da bera. Hitz egiten hasten dira eta Scottek galderak egiten hasten dio. Galdetzen dio mezuari buruz eta Greenek esaten dio Pasaden urtea soldadu batzuekin egon zela eta haiek direla bere zenbakia eduki zezaketen bakarrak, eta horretako norbaitek bidaltzea. Azkenean zerrenda bat ematen dio izen batzuekin.

Ikertuz eta ikertuz daude eta bat-batean, zerbaitetaz konturatzen dira. Alan Reid izeneko soldaduaren kotxea hiritik irten eta sartzen ikusten dute, lehenengo eta bigarren hilketen orduetan.
Hau ikusita, Alanen etxera doaz, Neville, Scott eta Russell. Han berarekin aurkitzen dira baina hanka bat falta zaio, gudan galdu zuela, eta bera ezin dela izan ondorioztatzen dute. Baina Alanek neba bat dauka.
Alan Afghanistanen egon zen zerbitsua egiten eta bueltatzerakoan berarekin hango pistola bat ekarri zuen. Pistola hori hartzen dute eta konturatzen dira orain dela gutxi erabili egin dela. Terry Reid izan da. Alanen neba txikia. Terryren logelara doaz eta han mapa bat aurkitzen dute. Hilketa guztiak egin dituen lekuak adierazita daude. Seigarren lekua jarrita dago. Berriro hilko du.

Poliziak leku horretara doaz eta ailegatzen direnean Terry ikusten dute ibai baten ondoan neska bat bere besoen artean duela. Neska ihes egin nahi du. Terryk Neville eta Scott ikusten ditu eta ihes egitera doa.
Azkenean arrapatzen dute, eta Terry oihukatzen hasten da, ez duela bere plana bukatu adierazten.
Egia zen Terry bere neba bezala soldadu bat izatea nahi duela, baina ez zuten armadan hartu, eta pertsonak hil egin ditu frogatzeko armadarako prest dagoela.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

FILOSOFIA

ASKATASUNA. Askeak gara?



Askotan askatasunari buruz hitz egiten dugu. Baina zer da askatasuna? Honi buruz pentsatzen dugunen burura etortzen zaigu ez egotea behartuta lanik egitera, edonora joatea, nahi dugun edozer egitea nahi dugun momentuan… Baina, hori guztia guztiok izango bagenu, orduan benetan askeak izango ginateke?

Ez dut esaten bizitzen garen sistemarekin askeak garenik, baina bakoitzak nahi duena nahi duenean egiten badu, orduan eta askatasun gutxiago izango genuke, naiz eta ez badu iruditzen ere. Hemen sartzen da legeen garrantzia. Autonomia morala daukagu, bakoitzak bere ekintzen jabea delako eta ondo eta gaizki dagoena badakigulako, baina azken batean, dena legeen eta arauen arabera egingo dugu. Baina legeekin ez gara batere aske. Hori da pentsatzen duguna. Orduan, legerik gabe, bai? Ez dut uste.

Legeak oreka sortzen du, ez askatasuna, baina beharrezkoak dira. Legeak baldintzatzen gaituzte, eta askeak izaten uzten gaituzte baina haien barruan, haiek betetzen. Legeen bidez bakoitzaren askatasuna murrizten da baina aldi berean denoi aske izateko aukera ematen zaigu, bestela elkarbizitza ez litzake posiblea izango. Honekin esan nahi dudana, arau barik ez garela libre ere ez da.
Gizarteak ere baldintzatzen gaitu. Pentsarazi nahi digute aukeratzeko aske garela, arropa, koloreak, janaria, etxeak… Daukagun guztia. Baina ez gara konturatzen bakarrik usten gaituztela aukeratzen ematen diguten aukeren artean. Determinismo soziokulturala aurki dezakegu hemen, adibidez, denda batera zoaz eta bost praka kolore daude: Gorria, berdea, urdina, beltza eta zuria. Zuk haien artean aukeratzeko askatasun osoa daukazu, baina praka horiak nahiko bazenitu, ez daude.

Baina orduan, guztiz libre izateko aukera dugu? Nire ustez, ez. Gizartearen barruan bizi behar gara eta horrek esan nahi du arau batzuk jarraitu behar ditugula, guztion artean oreka bat mantentzeko. Eta onek automatikoki guztiz aske izateko aukera kendu egiten digu. Jende asko gara eta elkar bizitza sortu behar dugu, hau lortzeko era bakarra gure askatasuna pixka bat murriztea da, eta uste dut merezi duela gure askatasun zatu bat sakrifikatzea azken batean denok askatasun apur bat izateko.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

GUTUNA

Kaixo, Naiare:

Aspaldi da ez dugula hitz egin...

Zelan doa dena? Zure neba zelan? Eta ama? Guztiok ondo izatea espero dut. Ni ondo nago, eta azken bolada honetan inoiz baino hobeto. Zenbait berri kontatu behar dizkizut.

Orain dela denbora luze, erronka bota nion nire buruari. Hirugarren munduko jendeari nire laguntza eskaintzea. Askotan telebistan ikusten dugu nola jendea ez duen ez etxerik, ez janaririk, ez jostailurik... Baina zuzenean gure ez digunez eraginik egiten, bakarrik gupida apur bat sentitzen dugu momentu horretan eta gero berehala ahazten zaigu gure eguneroko bizitzan. Ni, horrelakoa nintzen, paso egiten nuen, baina bizi garen gizartean dauden desberdintasunen oso kontra nagoenez, hau egitea erabaki nuen, orain dela denbora luze.

Hau dela eta, orain dela urte bat baino apur bat gehiago, Afrikara bidaia bat egitea erabaki nuen eta maitemindu egin nintzen lekuaz, jendeaz, kulturaz... Daukatenarekin gauza zoragarriak egitea lortzen dituzte, baina ez da nahikoa bizitza on bat edukitzeko. Urte bete bat daramat hemen, tribu batean bizi naiz, oso atseginak dira. Nire egunerokoa jendeari laguntzea da, besteak beste. Janaria banatzen dugu, ura hartu, txertoak jarri eta zauriak sendatu, jostailuak egin...

Gutun honen bidez, Afrikara etortzera gonbidatzen zaitut. Denbora txiki baterako bada ere... Hemengo jendeak laguntza behar du-eta. Hasieran beldur izatea normala da baina hemen denbora batean egon ez gero, geratu nahi izango zara. Asko ikasiko zenuke hemengo kulturaz eta zenbat eta gehiago izan, orduan eta hobeto.





IRITZI TESTUA


EDERTASUN KANONAK


Gizarteak pertsona batean ederra edo erakargarria kontsideratzen dituen ezaugarriei deritzo edertasun kanona. Honek esan nahi du, pertsona bakoitza jaiotzen den gizartearen edertasun kanonen menpe egongo dela nahiz eta ados ez egon haiekin, nolabait predeterminatuta jaiotzen garela. Esan dezakegu norberak azkenean onartzen dituela kanon hauek besteen aprobazioa edukitzeko. Honek gehiago eragiten die emakumeei, normalean, eta eragiten du gero eta zorrotzago izateak guk gure buruarekin, batzuentzako lortezinak diren itxurak lortzeko.


Historian zehar edertasun kanon hauek asko aldatzen joan dira. Azalaren kolorea, altuera, taillak, arropa… Ezaugarri guzti hauek denboraldi konkretuen arabera kondizionatuta egon dira betidanik. Arazoa hasten da kanon hauek exijitzen duten itsura lortzeko egiten diren gauzak, osasunarentzako oso kaltegarriak izaten direnean. Gaur egungo edertasun kanona adibidez, emakume argala eta altua da besteak beste, baina batez ere, argala. Honek eragin handia izan du neska gazteengan batez ere, elikaduran gorabeherak izanik argaltasun hori lortzeko. Nire ustez lotsagarria.


Gizarteak garrantzi handia izan du gai honetan, gizartearengatik ezin direlako aldatu ezta kendu kanon hauek, eta gizartea gu gara, beraz, guk eragin eta konpondu behar dugu arazo larri hau gizarte moduan.


Niri oso txarto iruditzen zait hain normalizatuta egotea edertasun kanonak eta haien eragina. Emakume “perfektuak” ikustea kalera ateratzen garen bakoitzean denden erakusleihoetan, egunkarietan, telebistan eta edozein motatako komunikazio bideetan. Honek pertsonen autoestimuan asko eragiten du, emakume gazteetan kasu gehienetan, eta inork ez du ezer egiten, edo batzuetan bai, baina ez da nahikoa.

Dagoena onartzen dugu, ematen digutena delako eta pentsatzen dugu ez dagoela besterik, nahiz eta jende asko ados ez egon. Ez dut uste edertasun kanonak itsura fijo bat izan beharko zirela, adibidez gehiegizko pisua duen pertsona ideala dela edo oso argala den pertsona ideala dela. Edertasun kanonik ez zirela egon beharko uste dut, gorputz guztiak, taila guztiak, kolore guztiak, jatorri guztiak… onartu beharko genituzke. Dena ondo dagoela, zuzena dela. Baina bizi garen gizarte honetan, honekin amaitzea zaila dela uste dut.


-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

AZALPEN TESTUA


LINDSEY VONN


Lindsey Vonn (Lindsey Kildow izenez ezkondu baino lehenago) 1984ko Urriaren 18 jaio zen Sant Paulen, Estatu Batuetan. Altuera 1,78koa eta pisua 72kg-koa du. Amerikar eskiatzaile alpinoa profesionala da eta bere patrozinatzaile nagusia Head da. Urrezko domin bat lortu zuen Olinpiadetan (bi domin guztira), bi Lasterketa Mundial (sei domina guztira), lau lasterketa jeneral Munduko Kopan (eta hamasei Munduko Kopa diziplina ezberdinetan) eta hirurogeitamalau garaipen Eski Alpinoko Munduko Kopan (totalean ehun eta hogeitasei podio lortuta).

Historian zehar, garaipen kantitate altuena lortu duen pertsona da Lindsey Eski Alpinoko Munduko Kopan, Annemarie Moser-proll gaindituz (hirurogeitabi garaipenekin), eta bakarrik hamar garaipenetara egonda erregistro absolutua gainditzeko, Sueziar Ingemar Stenmarkek daukala, (laurogeitasei garaipenekin guztira). Lindsey ere dauka garaipen kantitate altuena Deszensoko diziplinan (hogeitamazortzi garaipenekin) eta Super Gigantekoa (hogeitazazpi garaipenekin). Baina diziplina guztietan oso ongi aritzen da eta emaitza onak ateratzeko ez ditu arazorik izaten.

Orainarteko denboraldi onena 2011-2012 garren urtekoa izan zen, non hamabi garaipen partzial lortu zituen (bost Deszentzo, lau Super Gigante, bi Eslalon Gigante eta Konbinatu bat totalean).