Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia
2017
otsaila



blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.






Azalpen testua




‘’HITLER ETA NAZI ALDERDIAREN SORRERA’’

Austrian jaio zen 1889.urtean. LMG-n bolondres modura aritu zen, eta aro honek markatu egin zuen. Versailleseko Itunarekin ez zeguen ados eta socialista, komunista eta judutarrei gorrotoa ziela eta gerra deklaratu zien. laster, Alemaniar Langileen Alderdiareekin harremanetan jartzen da, eta 25 puntu idazten ditu, nazismiaren oinarriak ezarriz. Beste alderdi batzuekin ere batzen da eta NSDAPalderdia sortzen da, alderdi nazia.
1923.urtean, Munichen estatu kolpe bat egiten saiatzen da, ‘’Garagardotegiaren Putsh-a’’ izenez ezagutu zena, baina kolpeak ez du arrakastarik izaten eta Hitler atxilotu egiten dute.
Gartzelan zegoela, ‘’Mein Kampf’’ liburuaren lehenengo zatia idazten du, eta gartzelatik irtetean, SS-ak sortzen ditu Alderdi Naziaren segurtasuna antolatzeko. 20.hamarkadan bere aldrdiaren buru nagusia da eta adoratu egiten dute. 1929ko krackaren ondorioz, Alemania krisi egoera larri batean zegoen murgildurik, eta Hitlerren diskuntsoa indartu eta zabaldu egin zen. 1930an alderdi naziak 3 milioi militante zituen. Alderdi Nazional Sozialisten ‘’socialista’’ hitza apaindura hutsa zen, eta erakartzeko bakarrik eransten zen, aldiz, clase ertainak eta kapitala erakarriko ditu batez ere.












POBREZIA ENERGETIKOA


Laurogeita bat urte zituen emakume bat hil egin da, astelehen honetako goizeko hiru eta erdietan, bere apartamentuan eragin zen sute baten ondorioz. Emakume hau, Rosa izenekoa Reus-eko hirian bizi zen, eta sute horrek andreak berak eragin zuen nahigabe, kandela baten bitartez. Biktimaren auzokideen arabera, atsoa bera bakarrik bizi zen, eta noizbait iloba batek bisitatzen zuen. Bere bizitza amaitu egin zen gauean, bera bakarrik zegoen eta kandelak piztera behartuta ikusten zuen bere burua, argia ordaindu ezin zuenez gero.

Ezinezkoa dirudi, ezta? Non aurkitzen ziren zerbitzu sozialak emakume horri laguntza emateko? Zergatik andre hori pobrezia horretan bizitzera behartuta zegoen? Ulertezina da. Argia eta uraren enpresa handien beharra, baliabideak ordaindu ezin dituen edozein pertsonari argia eta ura moztea da. Enpresa bezala, etekinak ateratzea soilik dute objektibo bezala, eta ez dira jartzen diru eskasa duten pertsonen azalean.

Bada, atso honen kasuan, bera bakarrik bizitzen zen, eta bere ilobak ezin zuen bera beti bisitatu. Adin horretako emakumeek, normalean, haien senarraren beharra izaten dute, eta kasu honetan, ez zeukan inolako laguntzarik eguneko bizitzan. Bere bizitzako azken urteotan, anonimatuan bizi izan zen, bere auzokideek ere ez zekiten bere sekulako zaurgarritasunari buruz, soilik sei pisuko blokea izanda ere. Auzokide batek dioenez, zerbitzu sozialak haren etxeko interfonora jotzen zuten errakuntzaz, atsoaren pisura joan nahian. Baina zerbitzu sozialen laguntza ez da izan nahikoa, andrearen bizitza hobetu ahal izateko.
“Generalitat”-eak dioenez, oso kasu arraroa izan da zerbitzu sozialen ikuspuntutik, eta errua edonola botatzen dio laurogei urte beteak zituen andrearen familiari, esanez “familia desestrukturatu eta dohakabea” zela. Rehus-eko udalak baieztatzen du, bertako alkatea pertsonalki egon zela Rosaren ilobarekin, bere amonaren hiltzearen ostean, baina hil egin zen momentuan Rosa bakarrik aurkitzen zen. Udaletik, andrearen muturreko ahultasun egoera ezjakintasuna baieztatu egin da, eta ikertu egin denez, Rosa zerbitzu sozialen laguntza behar zuten pertsonen zerrendetan aurkitzen zen, eta zerbitzu hauen laguntza izan zuen 2013. urtetik. Ez dute zehaztu atsoari, duela urte bat, ura ordaintzera lagundu zion enpresaren izena, baina Gas Fenosa enpresari errua botatzen diote, hornikuntzarik gabe uzteagatik eta bere “pobrezia energetikoaren” berri ez emateagatik, legeak eskatzen duenez. Kontua, kontsistorio katalanak Fiskaliaren eskuetan utzi du.

Asteazken honetan, PAH-ak prestatu duen protesta zaratatsua izan da, udalaren ateetan, hildako andrearen pisutik metro gutxi batzuetara. Hirurogeita hamar protestante hauen artean ez zen aurkitzen familiakorik, eta inork ez zuen Rosa ezagutzen. Protestanteek “ez Rosa gehiagorik” eta “pobrezia energetikoak hiltzen gaitu” gogoz oihukatzen zuten. Rosaren etxeak ezaugarri moduan izan zuen isiltasuna, azken astelehenean apurtu egin zen. Andre honek pobrezia isiltasun osoan bizi izan zuen, eta bere isiltasuna, eta bere hiltzearen borreroa izatera bihurtu zen.




NAPOLEON BONAPARTE



Napoleon Bonaparte armada frantseseko militar, agintari, eta Frantziako enperadore izatera iritsi zen.

(Korsika, 1669ko abuztuaren 15an – Santa Helen, 1821ko maiatzeko 5ean)



Haren bizitzako laburpena:

Charles Bonaparte, Napoleonen aita izan ze, nekazari eta merkatari garrantzitsua izan zen. Ama, Maria laetizia Remolino, 14 urterekin ezkondu eta zortzi seme-alaba ekarri zituen. Napoleon bigarrena izan zen (1769)

Frantzia Korsikaz jabetu zenean, Bonaparte familiak erresistentzia mugimenduetan parte hartu zuen, vaina hura en zen traba izan Napoleonen aita menperatzaile berriengana hurbiltzen hasteko.

Hori dela eta, Napoleonen aitak gobernadorearen laguntzaz lortu zuen Napoleonek beka bat jasotzea, Brimeko Eskola Militarrean sar zedin eta ikasketak Parisko Eskola Militarrean buka zitzan.

Parisko eskola Militarrean, bigarren teniente maila lortuta, kuartel askotan ibili zen, eta denbora librean Roussean, Mabey, Voltaire edo Neakerren lanak irakurtzen zituen, taktika militar eta Alexandro Handia, Julio Zesar eta Federiko IIaren biografiekin batera.

Napoleonen aita hil ondoren (1789) Bonaparte familia ekonomiaz larri ibili zen, eta arazoak izan zituzten seme-alabek ikasketak bukatzeko. Iraultzaren ondorioz, Josefek eserleku bat lortu zuen Korsikako Kontseilu Nagusian, eta Napoleon Guardia Narionalean teniente koronela izan zen.

1815ean garaitua izan zenetik, ingelesen gatibu izan zen, eta haiek Santa Helena uhartera atzerriratu zuten, Atlantikoaren Hegoaldean: han hil zen 1821ean, eta haren errautsak 1840ean Parisko Invalidesko Panteoi Nazionaleera eraman zituzten.






ASKEAK AL GARA?

Oraindik gizakioi oso zaila egiten zaigu azaltzea ia askeak garen ala ez. Betiko eztabaida dirudien arren, oraindik ez dugu aurkitu erantzun egoki bat. Nire uztez, askatasunaren kontzeptua oso pertsonala da. Bakoitzak bere eginbeharrak eta pribilegioak dauzkalako. Bakoitza aske da bere erara. Batzuk askatasuna deitzen diote klasera ez joateari, beste batzuk, ideia propiak izateari, eta beste batzuk askatasuna legek saltatzearekin erlazionatzen dute.



Bi askatasun mota daude: kanpo eta barne askatasuna. Kanpokoa jarduteko askatasuna da, eta honi esker, leku batetik bestera mugi gaitezke, erabaki politikoetan parte hartu, geure erlijioa hautatu… Eta beste aldetik, barne askatasuna, nahien askatasuna da. Guztiak gara askeak gure burutik pasatzen dena kontrolatzeko eta manipulatzeko, baina benetan askeak gara edozein pentsamendu besteekin konpartitzeko edo geure nahiak nahi bezala asebetetzeko? Kanpo askatasuna mugatuta dago, legeen eta gizartearen bidez. Nire uztez, gizarteak modu batez geure askatasuna murrizten du. Gizarteak determinatzen gaitu, eta buruan sartzen dizkigu kontzeptu asko, adibidez, zer dagoen ondo ikusita eta zer ez. Betidanik ibili gara moden atzetik, edo gizarteak esartzen dituen patroi idealen atzetik, baina zertarako balio du horrek? Horrek bai mugatzen duela geure askatasuna, oihututa gaudelako patroi hoietatik ateratzen den zeozer “arraro” bezala etiketatzera, eta berehala txartxat hartzen dugu. Nire uztez, determinismo soziala da boteretsuena, batez ere jazteontzat.


Oso zaila da askatasun kontzeptua definitzea, bakoitzak haren askatasunaren kontzeptu pertsonala duelako, baina nire uztez, askatasuna izango litzateke geure nahi guztiak asebete ahal izatea, besteak kaltetu barik, eta gizartea ondo edo txarto dagoen determinatu gabe.

Ondo legoke "patroi hoietatik ateratzen den zeozer “arraro”"edo "geure nahi guztiak horiek asebete ahal" zehaztatzea


Leonor
external image El-derecho-a-la-libertad.jpg




ZER DA JAKITEA?

Jakitea errealitatearekin harremanetan jartzea da, hura bereizi eta ulertzeko. Halaber, jakitea beste elementuekin lotuta ere badago; jakitea dena kontzientziara ekartzearekin, jakiten dena sistematizatzearekin, beste pertsonen aurrean arrazoitu ahal izatearekin, norberak dakienari buruz jarrera kritikoz galdera egiteko gai izatearekin… Beraz, jakitea errealitatea antzematea da, eta antzemate horren bidez, errealitatea pertsonen baitan finkatuta gelditzen da. Gizakiak bi jakintza-iturri nagusi ditu: sentikortasuna eta arrazoimena.
Sentikortasunak gauzei buruzko oinarrizko esperientzia ematen du, baina bere datuak testuinguru teoriko batean daude beti, eta horri esker, ulergarriak dira. Eta arrazoimenarekin, esate baterako, zergatiak erortzen diren objektuak desberdin ulertzen da, Aristotelesen eta Newtonen teoriaren arabera. Beste jakintza-iturri batzuk emozioak eta irudimena dira.





ANTXOA FRIJITUAK EGITEKO ERREZETA


Osagaiak:
  • 28 antxoa, bururik eta triparik gabe
  • Oliba olioa, 0,4º
  • 6 baratxuri ale
  • Gatza eta Kaienako pipermin bat
  • Perrexil xehatua (nahi izatera)
Errezeta:
  1. Baratxuri aleak zuritu eta zati txikietan moztu. Zati hauek, katilu batean oliba oliotan gorde.
  2. Antxoa garbitu, buru eta triparik gabe utzita baina xerrak bizkarrezurretik banatu gabe. Ur txorrotada fin batez lagundu.
  3. Hiru hatzeko sakonerako olioa jarri berotzen zartagin batean.
  4. Antxoei gatza egin.
  5. Olio-baratxuri goilarakada haundi bat gehitu berotzen ari den olioari eta baratxuria olio gainera igotzen denean( edo gainean bir-birrean geratzen bada) antxoak gehitu. Hauek bitsadera baten laguntzaz oliotan mugitu 10-15 segunduz eta oliotik atera plater gainera.
  6. Platerean, erretako baratxuriez gaineztatu eta, nahi izatera, eta perrexila hautseztatuko dugu ondoren haien gainean.


Dastatzeko gomendioak:
  • Gustuko den ogi zati baten gainean antxoak ipini, beren olioaz ogia busti dadin.
  • Banaka banaka isatsetik buru aldera tira eginez xerratu eta dastatu
  • Amaierarako, ogiak antxoen berezko olio guztiaren zaporea hartuko du. Hau da mokadurik onena.

Beste gomendio batzuk:
Olioa ongi berotzea eta baratxuriak gero eranstea, horra berealdiko garrantzia duen zerbait. Antxoak batera eta denbora-tarte txikian frijituko dira horrela egiten badugu. Oker jokatuko genuke olioa baratxuri xerrekin batean berotu nahi izan bagenu: baratxuriak gorrituko lirateke eta olioak ez luke antxoak frijitzeko adina tenperatura izango. Gaizki frijiturik eta bera-bera geratuko litzaizkiguke seguruenik antxoak.
Antxoa garaian, bertako antxoak zapore eta testura hobea du kanpokoak baino. Urtearen araberakoa da garaia, baina normalki, apirilaren erdialdera hasi eta ekainean amaitzen da.
Antxoak omega 3 eta 6 gantza du. Osasunerako aberasgarria dena





"Kandinskyren tradizioa" Liburuaren laburpena

Bere amaren liburu batean, Mirenek, istorio honen protagonista, neska errusiarren tradizio bati buruz irakurri zuen, non neskek urtezahar eta urteberri arteko gauean, kalera ateratzen zirenean, aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzen zioten, eta izen hori, etorkizunean ezkonduko zuten gizonaren zen. Istorio hau, Kandinskyk idatzia zen.

Hau zela eta, Mirenek irrikitan zegoen gau hori ailegatzeko, hark berdina egin nahi baitzuen. Bere gizonaren izen ideala Aitor zen.

Mirenen lagunak oso asunak ziren mutilen gaiarekin, eta jadanik nekatuta, Mirenek mutil batekin zebilela esan zien, asmakizun hutsa, bere lagunek txantxekin amaitu zitzaten.

Bere irudimenezko mutilari Manuel deitu zion, Aitorren kontra, Manuel oso izen itsusia iruditzen zitzaiolako. Modu honetan, lagunei era guztietako gauzak kontatu behar zien, lehenengo musua, lehen harreman sexuala, Manuelen opariak...Manuel mutilagunarekin zegoelako aitzakiarekin, askotan, Mirenek ez zen etxetik ateratzen asteburuetan, bere lagunekin ateratzea nahi ez zuenean.

Urte zahar eta urte berri arteko gaua ailegatu zenean, Miren erabat urduri zegoen kalera ateratzeko. Egin zuenean, ikusi zuen lehenengo mutilari izena galdetu eta kito, horrela egin zuen. Suertatu zitzaion mutila, oso guapoa zen, begi berdeduna. Bere izenaz galdetu zuenean, "orain ezin dizut esan Miren"esan zion, orduan, Miren ea nola zekiela galdetu zion, erabat harriturik noski. Mutilari lagun batzuek ari zioten oiuka, joateko, beraz ea nola deitzen zen asmatzeko esan zion Mireni, eta honek Aitor esan zuen, eta bingo! Ondoren, Mirenek bere mugikor telefonoa eman zion, eta etxera joan zen.

Egun batzuk geroago, Aitorrek deitu zion, eta ateratzen hasi ziren, paseoak ematera gehienetan. Honetako batean, Aitorrek mutil oso erromantikoa ez zenez, Mirenek esan zion erakutsi behar zuela berarekin egon nahi zela ez bakarrik sexua izateko, Aitorri hau oso txarto iruditu zitzaion, eta desagertu zen, hogeita hamahiru egunez zehazki, berriro deitu zuen arte.

Aitorrek ez zion oparirik egiten Mireni, ezta Mirenen opariak ez zituen eskertzen.

Elkarrekin atera gabe denbora luze baten ondoren, egun batean, paseoa eman ondore, Aitorrek bere kotxe barruan zeudela, beharbada hobeto zela erlazioa bertan uztea esan zion, orduan, Mirenek negarrez hasi zen.

Momentu horretatik aurrera, Mirenek ez zuela inoiz gehiago inori "ez zaitez joan" erregutuko zin egin zuen.

Handik aurrera, Aitorrekin ateratzen zen guztietan berdina zen, Aitor gero eta isilagoa zen eta haserre zegoen askotan, Mirenek pentsatu zuen sexua ez zutelako zela, beraz, hau edukitzeko erabakia hartu zuen. Egunak pasata, Miren oso urduri zegoela, eguna iritsi zen, hotel batera joan, eta era oso hotzean, ez zen erromantikoa izan, oso sinplea, sexua euki zuten. Mirenentzat lehenengo aldia zenez, odolez zikindu zituen maindireak.Gertaera hau larritu egin zion Aitorri, baina ez zen handik gehiagora ezer gertatu. Ohean etzanda zeudela, bonba bat entzun zuten, baina jaramonik ez.

Hoteletik joan zirenean etxera bueltatzeko, polizia kontrol bat zegoen, eta poliziak Aitorren kotxeko paperak irakurri zituenean, Manuel deitu zionean, Miren tsunditurik geratu zen, ezin zuen sinetsi.Gero "Aitorrek" azaldu zion bere izena Manuel zela, baina ez zuela gustuko, eta horregatik lagunek Aitor deitzen ziotela.

Gertakizun horren ostean, Aitorrek ez zion deitu egun batzuetan, eta egin zuenean, Miren jadanik ondo sentitzen zen. Telefonozko hitzaldi horretan, Mirenek sentitzen zuen guztia azaldu zion, eta Aitor haserretu egin ondoren, telefonoa eskegi eta erlazio hori bertan geratu zen.

Bastidara joan zen Mirenek, bere amaren liburu batzuk liburutegira uztera. Liburutegian zegoen mutila Mirenek ezagutzen zuen, bere amak berari buruz hitz egin baitzuen. Bere atzealdean, horman, Kandinskyren irudi bat zegoen eta honi buruz hitz egiten hasi ziren, bere Manu irudimenezko mutilagunarekin "egiten" zuen bezala.Miren joan behar zen momentuan, berak Manu zuela izena esan zion, Mirenek ia zorabiatu egin zen. Beharbada bera zen bere gizona, orduan deitzeko esan zion Mirenek, bere telefonoa amaren fitxan baitzegoen. Liburutegitik atera zen Miren pertsona berria zela bezala, honetan, etorkizuna ez zegoela idatzita pentsatzen zuena, eta berak idatziko zuena.







MARIA KRISTINAREN ERREGEORDEALDIA (1833TIK-1840RA)

Maria kristinaren erregeordealdian, liberalismoaren barneko banaketa bat egon zen; alde batetik, moderatuak zeuden eta beste aldetik, progresistak.

Moderatuak, subiranotasun partekatua defendatzen zuten, boterea erregearen esku egotea aldarrikatzen zuten, sufragio sentzitarioa defendatzen zuten, askatasun mugatua defendatzen zuten, ez zuten ekonomia erreformik gauzatu, erlijiosoak ziren, administrazio zentralizatua defendatzen zuten eta tradizionalak ziren, izan ere, ez zituzten erreformak asko gustoko.

Beste aldean liberal progresistak zeuden; hauek boterea parlamentuaren esku egotea aldarrikatzen zuten, sufragio sentzitarioa defendatzen zuten baina errenta txikiagoa eskatzen zuten, askatasun gehiago ematen zuten, ekonomia erreforma garrantzitsuak gauzatu zituzten, eliza katolikoa erreformatu zuten, boterearen deszentralizazioa aldarrikatzen zuten eta erreforma sakonak egin behar zirela pentsatzen zuten herritarren berdintasuna lortzeko, horregatik hain zuzen ere, ez zuten foruak gustoko, izan ere, hauek pribilegioak ziren bakarrik herrialde forodunen herritarrentzat.

Hala ere, Maria Kristina eta Elisabet II.a moderatuen aldekoak ziren eta haiei lagundu zieten beti. Monarkiaren egonkortasuna arriskuan egon zenean bakarrik eskaini zieten gobernua progresistei.

Erregea hil ondoren, Maria Kristina alarguna erregeorde bihurtu zen, eta Cea Bermudezek gidatutako kabinete bat osatu zuen. Fernando VII.a hil zen urtean, haren anaia, Karlos V.a, errege bihurtzea nahi zuten absolutistek. Don Karlosek koroa eskuratu zuen, lege salikoak e baitzuen onartzen emakume bat tronuratzera. Eta horrela sortu zen lehen karlistaldia.

1834ko urtarrilean, erregeordeak Martinez de la Rosari deitu zion, hirurteko liberaleko politikari ezagunez osatutako gobernu bat eratzeko. Hark egin zuen errege estatutua eta estatutu horren arabera; gorteak bi ganbera zituen: pertsona ospetsuen estamentua eta prokuradoreen estamentua. Gainera, Gorteek erregearen proposamenez soilik egin zezaketen legeak eta oso jende gutxi zuen sufragioa, izan ere, bakarrik zuten sufragioa errenta altuak zituztenek eta gaitasundunek. Guzti honen ondorioz; gobernuaren eta gorteen arteko harremanak gaiztotu egin ziren eta ogasunaren zorra handia zen. Hori zela eta, muturreko jarrera hartu zuten denek.

Gobernu progresistak(1835etik-1837ra): Torenoko kondeak hartu zuen Martinez de la Rosaren lekua gobernuaren presidentetzan., 1835ean. Lau hilabete egin zituen agintean eta erreforma handiak egin zituen Juan Alvarez Mendizabal Ogasuneko ministroarekin batera.Gobernu horrek agindu zuen hamabi erlijioso baino gutxiagoko komentuak deuseztatzea. Honen eta 1835eko iraultzaren ondorioz, apurtu ziren Espainiaren eta Vatikanoaren arteko harremanak. Beraz, Torenoren gobernuak juntak desegin zituen iraultzarako jarrera apaltzeko baina ez zen apaldu. Hori zela-eta, Maria Kristinak Mendizabal liberal progresistari dei egin zion, gobernua osa zezan.

Mendizabalek sistema liberala ezarri zuen 1835eko abuztutik 1837ko abuztura. Honek desamortizazioa jarri zuen abian 1836an,hau da, lur-sail salmenta handi bat jarri zuen abian.

1836an amortizazio legeak ezabatu ziren, hau da, maiorazkoa desagertu zen. Beraz, nobleek nahi izanda beren lurrak saldu ahal zituzten. Gainera, nobleei ez zitzaien kendu lurrik; honen jabetzak errespetatu ziren. Orduan, momentu horretan galtzailea eliza katolikoa izan zen, izan ere, lurrak hartu zizkieten. Eta momentu horretan, Mendizabalek gauzatu zuen elizen erreforma; lurrak jabetza batean batu zituen eta gainerakoak saldu zituen, gainera, patrimonioa enkante publikoan saldu zen. Hau guztia egin zen Maria kristinak dirudunen babesa jasotzeko, elizaren boterea murrizteko eta ogasunaren zorra murrizteko.


1837ko konstituzioa: hala ere, egoera politikoa ez zen egonkortu eta progresistak gobernu aldaketa egiten saiatu ziren pronuntziamendu baten bidez. Hain zuzen, uztailean Guardia Nazionalak 1812ko konstituzioaren alde egin zuen, baina koroak ez zuenez aldaketa onartu; abuztuaren 12an La Granjako jauregiko ofizialorde talde bat matxinatu egin zen. Matxinada honen emaitzarik garrantzitsuenetariko bat Gorteetarako deia lortzea izan zen. Gorte horiek konstituzio berri bat egin zuten 1812ko konstituzioan oinarrituta eta ekainean onartuko zen. Aldaketak izan ziren koroaren boterea sendotu zela eta Gorteek bi ganbera zituztela; Diputatuen Kongresua eta Senatua.

Hala ere, 1837ko hauteskunde-legea ezarri zenetik, hauteskunde-emaitzak faltsutzen hasi ziren, eta gobernuak kontrolatzen zuen prozesua.


Hirurteko moderatua(1837tik-1840ra):1837ko urriko hauteskundeetan, moderatuek irabazi zuten eta 1840ra arte egon ziren agintean. Gainera bertan behera utzi zuten 1837ko konstituzioaren helburua; adiskidetzea. Hiru urtean, botere militarrak, karlistaldiak eta zor ekonomikoak eragin handia izan zuten gobernu moderatuetan. Botere militarrean zeresan handia izan zuten jeneral ospetsuenek: Narvaezek liberalismo moderatuan, eta Esparterok progresistan. Elisabet II.aren erregealdian, elkarren kontra ibili ziren bi jeneral horiek.

1839ko abuztuan, Bergarako Hitzarmena sinatu zuten karlistekin, eta ondoren, zenbait aldaketa egin zituzten hitzarmen horretan. Matxinada progresista bat sortu zen Madrilen eta gobernua aldatu behar izan zuten. Karlistaldiaren amaieran eta Madrilgo gertaeren ondoren, moderatuak legeen bidez erasotzen hasi ziren eta koroaren babesa izan zuten.

Maria Kristinak Udalen legea sinatu zuen 1840an eta Esparterok dimititu egin zuen, beraz, gobernua aldatu egin zen berriro. Irailaren 1ean, matxinada sortu zen Madrilen eta juntak eratu ziren, orduan, Maria Kristinak presidente izendatu zuen Espartero eta uko egin zion erregeordetzari, urriaren 12an. Ondoren, Maria Kristina Parisera joan zen eta handik Espartero jeneralaren gobernuaren kontra azpijokoan aritu zen moderatuekin batera.

Gerra zibil karlista(1833tik-1840ra):karlismoa mugimendu politiko bat izan zen. Baina, 1832an ondorengotza-arazoak sortu zirenean eta Fernando VII.a hil eta handik gutxira hasi zen lehen karlistaldia.

Lehen karlistaldian, 1833an, eraso armatuak izan ziren Talaveran eta Valentzian. Ondoren, beste batzuk sortu ziren, Zumalakarregi buruzagi karlistak zenbait partida antolatu baitzituen nekazaritza-eremuetan. Azaroan, gerra hasia zen Euskadin eta Kataluniako iparraldean. Gerraren lehen fasearen amaieran, Zumalakarregi jenerala hil egin zen1835eko uztailean, Bilboko setioan.

Gerraren bigarren etapa 1835eko uztailetik 1837ko urrira artekoa izan zen. Eta fase honetako ekintza ikusgarriena Errege Espedizioa izan zen; Karlos Maria Isidro izan zen espedizio honen burua(Karlos V.a). Tropa karlistak 1837ko irailean iritsi ziren Madrilgo sarrerara, baina armada isabelinoak(Espartero buru zela), atzera eginarazi zien karlistei.

Hirugarren etapa 1837ko urritik 1839ko abuztura arte iraun zuen. Eta etapa honen amaieran gobernuaren tropek irabazi zuten. Beraz, Bergarako hitzarmena sinatu zuten armada isabelinokoEspartero jeneralak eta Maroto jeneral karlistak, 1839ko abuztuaren 29an. Euskal foruek bere horretan jarraituko zutela eta armada karlistako ofizialak ofizialtzat hartuko zirela adostu zuten hitzarmen horretan. Baina ez zuten onartu hitzarmena eta beraz, gerrak aurrera jarraitu zuen Katalunian eta Aragoin. Cabrera jeneralaren tropek(armada karlista) 1840ko ekainean Morellan galdu zutenean amaitu zen gerra.


ESPARTEROREN ERREGEORDETZA(1840TIK-1843RA):

Espartero jenerala liberalismoaren gizarte berriaren eredu bat da. Protagonismo handia izan zuelako maite zuten, izan ere, arrakasta lortu zuen Bergarako hitzarmenarekin eta guda garaian lortu zituen garaipenekin. Gainera, gizarte horretan Esparterok nolabaiteko gaitasuna adierazi zuen armen kontuetan, horregatik lortu zituen hainbat garaipen.

Espartero militar ona zen, baina politikari txarra, aginte autoritarioa erabiltzeko joera izan zuelako, izan ere, berak joera asko zuen agintzeko eta besteen pentsamodua alde batera uzteko. Hau ekarri zuen gainerako politikariekin harreman txarrak izatea, orduan moderatuen aurkaritza sortu zen baita aurrerakoiena ere. Horregatik, 1843an hainbat altxamendu liberal moderatu izan ziren eta behartu zuten tronura uzteari. 3 urteko tarte honetan gauzatu zen Mendizabalek inposatutako desamortizazioa, lurren lehenengo salmenta nagusia eta foruen erreforma.



ISABEL II.AREN ERREGETZA ETA EGOERA POLITIKOA

Isabel II.a 1830ean jaio zen. Fernando VII.a eta haren laugarren emaztea, Maria Kristina Borboikoa, zituen gurasoak. Isabel II.aren jokaera erregealdian zehar ez zen egokia izan, izan ere, ez zen Espainiak behar zuen gobernaria. Gainera, ez zuen baliabide handirik izan behar bezala gobernatzeko, izan ere, zituen ikasketak oso oinarrizkoak ziren. Honez gain, bere egoera zaila izan zen, bere gurasoak hilda baitzeuden. Hori gutxi balitz, bere lagunak eta familiarrak oso atzerakoiak ziren eta hau berarengan influentzia asko izan zuen eta erreginaren erabakietan eragiten zuten. Hala ere, bera ez zen bakarra izan bere lana txarto egiten, beste batzuk ere izan ziren Espainiaren ezegonkortasunaren errudunak. Adibidez, liberal moderatuen eta liberal progresisten arteko harremana oso txarra izan zen eta horrek ere oztopatu zuen gauzak ondo joatea. Aurkaritza horren beste ondorio bat izan zen militarren protagonismoa eta hauek batzuetan matxinadak egiten zituzten. Bi alderdi hauek bilatu zituzten militarrak gobernatu ahal izateko. Beraz, hauek ere errudunak ziren.

Isabel II.aren erregetzako alderdiak eragin handiko pertsona talde boteretsuak ziren, hauteskunde-junta gisa jokatzen zuten, eta oso indibidualistak ziren. Hauteskunde hauetan, ustelkeria eta trikimainak ziren nagusi. Buruzagiak garrantzia handia zuten eta ordezkariak batzuetan hauteskundeetan parte hartzeari uko egiten zioten hauteskunde-sistemak akats asko zituztelako.

Alderdi politiko horiek goitik behera antolatuta zeuden, eta ia ez zuten harremanik benetako gizartearekin. Gainera, jende gutxik hartzen zuen parte hauteskundeetan, eta hortaz, herritarrak politikaren ikusle hutsak ziren. Ordezkariak zuzenean aukeratzen ziren, baina herritar gutxi batzuek baino ez zuten parte hartzen hautaketan (zergadun handienek eta sistema liberala ulertzeko gai zirenek). Denbora-tarte horretan, 22 hauteskunde orokor egin ziren. Erreginak izendatzen zuen presidentea eta 5 aldiz soilik galdu zituen hauteskundeak gobernuak. Elisabet II.aren erregealdian, 5 alderdi handi egon ziren. Ezkerreko ideologia zutenetik eskuineko ideologia zutenera: alderdi demokrata, alderdi progresista, Batasun Liberala, alderdi moderatua eta alderdi karlista.

Narvaez jenerala lau aldiz izan zen gobernuko presidente eta 1850ean Gonzalez Bravok hartu zuen haren lekua. Gainera, hamarkada osoan hainbat arazo sortu ziren alderdi moderatuaren barruan. Narvaezen presidentetzako lehenengo etapan, estatu zentralizatua eta uniformea lortu nahi zuen zenbait legeren bidez. Arau hauek egin zituen horretarako:

*konstituzio berri bat eratu zuen 1845ean, hau liberalismo kontserbadorean oinarrituta zegoen.

*ondasun desamortizatuen salmenta eten egin zen.

*Gil y Zarateren ikasketa-planak aplikatu zituen 1845ean.

*tokiko eta probintzietako legeen administrazioa gauzatu zuen.

*ogasun lege berriak eratu zituen.

*kodifikazio Batzorde Nazionala eratu zuen.

Geroago, 1847ko urritik 1851ko urtarrilera bitartean, Narvaez jeneralak gobernua zuzendu zuen berriro, eta botere handiagoa lortu zuen. Probintzien gobernua berrantolatu zuen; besteak beste, gobernadore zibilak jarri zituen buruzagi politikoen ordez, eta hauteskunde-ustelkeriaren sistema hobetu zuen. Etapa horretan, pronuntziamendu bat sortu zen Madrilen, alderdi progresistaren talde demokratak antolatuta baina kolpeak huts egin zuen. Gainera, Narvaez diktadorea bihurtu zen, kongresuaren konfiantzazko botoari esker.

Bigarren karlistaldia Katalunian hasi zen, 1846ko maiatzean, eta ez zen 1849ko ekainera arte amaitu. Elisabet II.a eta Karlos Luis Montemolingo kondea, (Karlos Maria Isidroren semea, hots, karlos V.aren semea), ezkontzekotan zirela-eta, ezkontza horren kontra egiteko sortu zen bigarren matxinada karlista. Beraz, Karlos Maria Isidrok bere semearen esku utzi zuen erregetza, 1845eko maiatzaren 18an.

1851ko urtarriletik 1852ko abendura bitartean, Juan Bravo Murillo gobernuko presidentea eta ogasun-ministroa izan zen. Zor publikoa murriztea izan zen haren helburu nagusia. Eta estatuaren zerbitzura egongo zen burokrazia moderno bat sortu nahi zuen horrela. Kodifikazio Batzorde Nazionalak kode zibilaren zirriborro bat egin zuen, eta hura izan zen 1889an onartutako kode zibilaren oinarria.

Horrez gain, konkordatu bat sinatu zuen Vatikanorekin eta kleroaren ondasunen desamortizazioaren ondorioz sortutako arazoa konpondu egin zen aldi baterako. 1851ko konkordatuaren ondoren, aldatu egin ziren Erromako elizaren eta Espainiaren arteko harremanak. Horrez gain, elizari hezkuntza-sistema gainbegiratzeko aukera eman zitzaion, moral katolikora egokitzeko, ondasunak eskuratzeko eta edukitzeko eskubidea aitortu zitzaion. Baita kleroaren eta kulturaren zerga sortu zen; hau da, Estatuak mantenduko zuen eliza, aurrekontuen kontura.

1852an, konstituzioa aldatzen saiatu ziren. Hauek konstituzio autoritarioagoa nahi zuten, Napoleon III.aren eta II.inperioaren eredu frantsesari jarraituz.


BIURTEKO PROGRESISTA(1854TIK-1856RA):

Biurteko progresista heldu zen militar talde bat matxinatu zelako 1854ean, hain zuzen ere, ekainaren 28an, ezegonkortasun politikoa eta borroka zela aitzaki. Hau Dulce eta O´Donell agindupean izan zen eta Vicalvarón gertatu zen borroka militarra. Gatazkaren ondoren, matxinoak Mantxera joan ziren eta Serrano jeneral progresistarekin topo egitean, honek esan zuen pronuntziamendu militarra zibil bihurtzea, eta hau Manzanaresko Adierazpenarekin lortu zuten. Honetan, hainbat gauza aldarrikatzen zituzten; berrikuntza liberala egiteko, jauregiko taldetxoa desegitea, hauteskunde-legeak hobetzea, zergak murriztea, Milizia Nazional berria sortzea, Udalak deszentralizatzea eta Gorte konstituziogileak eratzea.

Uztailaren 17tik-19ra ehunka lagun hil ziren. Salbazio junta bat sortu zen, eta Evaristo San Miguel izan zuen buru. Hilaren 26an, egoera baretu egin zen, Madrilgo Junta Gorena sortu zen, Milizia Nazionala eratu zen, eta hiria Esparteroren zain geratu zen. Urte horietan ustelkeria problema larriak egon ziren eta hau guztia liberal moderatuen ahulezia ekarri zuen.

1855eko maiatzaren 1eko legea elizaren ondasunak desamortizatzeko bigarren prozesu handia izan zen hau Madozek bultzatu zuen. Honetan, multzo nagusien salmenta udalak izan ziren eta hau egin zuten ogasun arazoak zeudelako. 1855ean ere, aurrerakoiek prestatu zuten trenbideen eraikuntza arautzeko lege bat baita banku legeria eratu zuten ere. Gainera, desamortizazioaren bitartez irabazitako dirua erabili zuten subentzioak emateko trenbideen proiektuan. Bi lege horiek inportanteak izan ziren ekonomia garapena eta egoera ezartzeko.

Ekonomia arazoen ondorioz, Esparterok dimititu egin behar izan zuen, eta erreginak O´Donelli deitu zion gobernua osatzeko. Hortik aurrera, Esparterok alde batera utzi zuen bizitza publikoa.

1854ko iraileko hauteskundeen bidez, gehiengo progresistako kongresu bat eratu zen. Geroago, 1856ko konstituzioari jaio gabea esaten zitzaion, ez baitzen indarrean jarri eta honako hau konstituzio progresista zen. Batasun liberala etapa horretan osatu zen, eta O´Donell gobernuko presidentetzara iritsi zenean sendotu zen. Hau zentroko alderdia zen, progresisten eta moderatuen artekoa. Eskuinaren ordezkariak neokatolikoak eta karlistak ziren, ezkerrarenak, berriz, demokratak. O´Donellek kongresua tropaz inguratu eta parlamentua desegin zuen. Biurteko progresista amaitu eta beste etapa bat hasi zen. Etapa horretan, moderatuak izan ziren nagusi; batez ere, O´Donellen Batasun Liberala.




Eibartik
Eibartik


EIBARTIK



"Fikzioaren izterrak", Ur








"Fikzioaren izterrak", Ur Apalategi (Susa, 2010)
"Fikzioaren izterrak", Ur Apalategi (Susa, 2010)

Orain 3-4 urte irakurri nuen (gustura), eta Eibarko irakurle-talderako berrirakurri aurtengo udaberrian (bigarrenez ere gustura). Orduan hartutako ohar azkar batzuk topatu ditut, eta hona dakartzat, larregi findu barik.
Ur Apalategiren azken sormen-lana, nahiz eta honezkero 5 urte badituen. 2011. urteko Euskadi Saria irabazi zuen.
Idazleak eta literatur mundua protagonista dituzten 7 ipuin. Ia denak 1. pertsonan idatzita, eta idazleak (edo kritikari / ikerlari literarioak) protagonista dituztenak. Guztiek literatura dute hari edo muin, baina batzuetan badirudi aitzakia/dekoratua besterik ez dela gai hori, benetan bikote-harremanak kontatzeko. Gehienetan bikote hautsiak dira, traizioak, heriotzak edo historiak banatutakoak.
Ipuinen errezeta? gertuko errealitatea, parodia, umorea, amaierako txiribueltak, metaliteratura... Tarteka, Iban Zalduaren estiloa gogoratu didate (zientzia fikziotik eta musikatik falta).
Euskal literatura munduaren tripak erakusten dizkigu Apalategik (idazleak berak ondo ezagutzen dituenak, antza): enbidiak, ezinikusiak, egoak, tira-bira eta azpijokoak... eta baita ere, zein historia literario laburra daukagun, zelako txarrak diren euskal liburu asko, zein zaila (eta garrantzitsua) den gaztelaniara itzultzea... Mundu literario jaso eta dotorea oso lurtar bihurtzen du, barregarri utzi arte, tarteka. Zirikada pertsonalak ere bat baino gehiago daudela ematen du, baina azkenengo ipuinean bakarrik aipatzen ditu izen-abizenez benetako pertsonaiak.
Zazpi ipuinak, labur-labur:


1.- "Azken fandangoa". Euskal idazle eta kritikari/ikerlariren bidaia Argentinara. Belaunaldien arteko tira-birak. Luzexko.

2.- "Gutun bi posteritateari". Gustatu zait. Fikzioaren eta errealitatearen arteko harremanaz. Idazle baten plan rokanboleskoa ospea lortzeko. Euskal literaturaren historiaren kronika azidoa egiten du bide batez.

3.- "Epaimahaia". Euskadi sarien finalean girotuta. Azpijokoak, tirabirak, ezinikusiak...

4.- "Ergatibu". Ironia handiz, euskaldunok askotan izaten ditugun sentimendu aitorrezinez trufatzen da. Muturrera eramanez, baina bidean egia batzuk utzita. Irrifarre maltzurrez irakurtzekoa.

5.- "Beste bizitza". Idazlea beti biziko baita bere lanetan, eta idazlanak beti utziko baitu nolabaiteko marka inguruan. Landuena, egituraz eta estiloz. Hau asko gustatu zait.

6.- "Urrezko Vespa". Esango nuke ez dudala guztiz ulertu, daitort (eta ez naiz bakarra izan).

7.- "Bernardo et Ramon". Hau ere gustatu zait. Izen-abizenak ipintzen dituen ipuin bakarra. Protagonista bera ere Ur dela lirudike. Gazte euskalduna sakrifikatzeko prest, euskal literaturaren eta Saizarbitoriaren izenean.


=



=



2016-2017 KURTSOKO KRONIKA


Kurtso amaiera amaitzear dago eta azkeneko idazlana egiteko ordua baita ere. Hurrengo orrialdeetan nire batxierreko lehen urteko laburpena irakurriko duzue:

1. HISTORIA

Bada, urte honetako azkenengo egunetan oso zaila da ikstaroko lehen egunak gogoratzea. Buruan dauzkat lehenengo irakasleen aurpegiak, eta lehenengo klaseak, eta egin genuen lehenengo azterketa ere bai. Lehenengo egunetan ez nuen DBH-tik desberdintasunik ikusten, lehen asteetan ez genuen gauza handirik egin, eta Amaia Aginaga Historiako irakaslearen jubilazioaren merendola gogoratzen dut. Leheneno impresioa ez zen oso gogorra izan, ez nuen aldaketarik nabarmentzen. Geroago, lehen hila pasa ahala, nabaritzen hasi nintzen. DBH-ko azkenengo kuntsoa oso zaila egin zitzaidan, oso distraituta ibili nintzelako, eta errepikatzeko zorian ibili nintzen. Espero nuen batxiko lehenengo maila oso zaila izango zela, baina behin kurtsoa amaitu dela, ez dut esango hain zaila izan denik. Konturatu nintzen lehenengo azterketak heldu zirenean, materia gehiago sartzen zutela, eta lehenengo inpresioa ez zenez izan oso gogorra, azterketak ikusita ez nintzen prest ibili. Ez dut esango asko ikasten duen pertsona naizenik edo ikaslerik hoberena nahizela. Ez naiz ikasteko laguntza askorik behar duen ikasle bat, baina nire denbora planifikatzeko ez naiz hoberena, eta hori ikasturte honetan txarto egin dut. Kurtso honetan ikusi dut ez naizela txarra ikasten, eta benetan jartzen banaizela oso nota onak atera ditzakedala 2. GELAKO GIROA Urte honetan klaseko giroa ez da tzarra izan. Batxilerrean geundela, ikasle herriak etorri ziren,eta ezagutzen ez genituen beste kide batzuen lagunak egin gara. Kideen artean ondo moldatu gara, baina esan beharra dut urte honetan lehiakortasun handia ikusi dudala. Ikasle batzuk oso txarto eraman dute kurtso hau, irakasleek asko eskatu dutelako, eta nehi baino askotan pentsatu dute azterketen emaitzak pertsonen balioa adierazten dutela, eta hori ez da bat ere egia. Puntu negatibo hori kenduta bikain pasatu dut urte honetan.

3. AHOZKOTASUNA
Euskerako ikasgaian ikusi dut ahozkoak egitearenak asko puntuatzen duela. Oso ondo iruditu zait, beste urte batzuetan gehiago baloratzen zutelako idatzizkoa ahozko lana baino. Urte honetan ahozko gutxiago egin ditut nahi izango nituenak baino. Lehen esan dudanez, ez dut denbora ondo plnifikatzen eta ahozkoak egiteko denbora heltzen zenean veste ikasgai batzuetako egin neharrak suertatzen zitzaizkidan.

4. IRAKURMENA
Irakurri ditugun liburuen inguruan, ez dut liburur baten azterketa egin. Azterketa izango genuen egun berdinean madikuarenera Joan behar nintzelaz ohartu nintzen, eta gero aste Santua izan genuen eta azkenean errepikatzeko momentua ez zitzaidan heldu. Beste liburu guztiak irakurri ditut eta esan beharra du tez naizela euskeraz irakurtezko oso zalea. Orokorrean ez dut liburuak irakurtzea gustuko, eta euskaraz esfortsu gehiago jarri behar izan dut. Liburuak aproposak iruditu zaizkit, baina bertako istorio batzuk oso arraroak iruditu zaizkit.

5. METODOLOGIA
Ikasgai guztietatik gehien gustatu zaidan ikasteko metodoa izan da. Asko gustatu zait euskara ikasten urte asko eraman ditugunez, erabiltzera eramateak. Pentsatzen dut haiinbat urteko aditzen ikasteak merezi duela, baina raingoan praktikoagoa iruditzen zait idaztea edo ahozko ariketak egitea, aditzak ikastea baino, hórrela hitz egiterako orduan erraztasuna hartzen duzulako.

6. IDAZMENA
Idazteko orduan urte aurretako ikasitako gramatika plasmatu dugu, eta hori asko gustatu zait. Idazlanak egiteko seguritatea hartu dugu eta erreztasuna aditzak hórrela ere bai ikasten ditugulako.

7. IDAZLANIK HOBERENA
Urte honetako idazlanik honena hautatzeako orduan, Zuzeu orrialdera igo nuenetariko bat hautatuko nuke, “Pobrezia energetikoa” deitzen da eta gogoratzen dut oso harro sentitzen nuela neure burua idazlan horrekin.

8. AUTOEBALUAZIOA
Motz ibiliko naiz honekin. Uste du tesan beharra dudala ikasturte honetan dudala nire hoberena eman, baina ez dut uste nire ikasturterik desastrosoena izan denik. Badakit gehiago eman dezakedala eta zihur nago horrengo urtean, instututoko azken urtea izanda, nire hoberena emango dudala. Euskarako klasean usted ut oso ondo iili garela, ez delako “ikasgai txapa” izan, eta asko ikasi dugu testuen inguruan. Horrelako Euskarako irakasle gehigo izatea gustatuko litzaidake, metologiaren aldetik ondo ikusi dudalako. Orain, ordenagailua amatatu eta lo egitera joango nahiz, esan dudan bezala denborak beti harrapatzen nau eta bihar Filosofiako berreskurapena dut, beraz azken esfortzuak egiteko ordua da, bizitzako udarik onena izateko.

Sara H.