Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3

Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)




























Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK



























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.



Ikasturte amaierako kronika






Balantera


Balantera, Balanta jendeak hitz egiten duen hizkuntza da. Balanta jende gehiena, Ginea Bissaun bizi da.


https://en.wikipedia.org/wiki/Balanta_language


Zenbat hiztun
Zein hizkuntza familiakoa den
SOV, SVO, VSO, VOS, OVS, OSV


100AK

100ak (The 100) Estatu Batuetako Jason Rothenbergek sortutako drama eta zientzia fikziozko telebistako serie bat da. Kass Morganen lau liburuetan inspiratua (The 100, Day 21, Homecoming, Rebellion).

2014ko martxoaren 19an estreinatu zen lehenengo sasoia. Urte berdineko maiatzaren 8an, The CW serie honetako bigarren sasoia konfirmatu zuen urriaren 22an estreinatuz. Hirugarrena, aldiz 2015eko urtarrilaren 11an iragarri eta 21an estreinatu zen.
Resultado de imagen de the 100 book
Resultado de imagen de the 100 book


ARGUMENTUA

  • LEHENGO SASOIA

Orain dela laurogeita hamazazpi urte, Lurra guda nuklear baten ondorioz hondatu zen. Espaziora hamabi nabe bidaliz gero, laurehun pertsona salbatzea lortu zuten. Orainaldian, hamabi nabeak konektatuta daude bat sortuz ``Arca´´ izenekoa. Populazioa lau mila pertsona ingurura handitu da, elikagaien eskasia ekarriz. Hau konpontzeko, Arcako autoritateak hainbat neurketa jarri dituzte bere superbibentzia garantizatzeko, natalitate kontrola eta heriotza-zigorra adibidez. Ehun gazte delitugile bidali dituzte sekretuki, Lurrean bizi daiteken edo ez konprobatzeko. Beraientzat planeta ezezagun bat da, bizirik ateratzeko beraien arteko ezberdintasunak alde batera utzi beharko dituzte.
Resultado de imagen de los 100 temporada 1
Resultado de imagen de los 100 temporada 1

  • BIGARREN SASOIA

Clarke, Finn, Raven eta Bellamy Weather Mendian mendiko biztanleen gaixotasunak tratatzeko drenatuta izango diren berrogeitazazpi gazteak salbatzeko borrokatuko dute. Abby, Kane eta Jaha bere jendea batera mantentzen eta beste nabeetako bizirik atera den jende gehiago aurkitzen saiatuko dira. Bi taldeak, beraien komunikazioak oztopatzen eta arma arriskutsu eta toxikoekin erasotzen duten mendiko gizonen kontra borrokatu behar izango dute,eta lurtarren liderraren kontra zein tribu baten biztanleen hilketaz Finn akusatzen du, non Clarke erabaki mingarri bat hartu behar izango du.
Resultado de imagen de los 100 temporada 2
Resultado de imagen de los 100 temporada 2

  • HIRUGARREN SASOIA

Abbyk gidatutako Arkadiako biztanleak, Indra gidatutakolurtarrekin bakean daude Arcako bizirik ateratako hainbat pertsona bilatzen dituzten bitartean.Lurtarren indar-oreka hodi baten mende dago, Lexak Weather mendiarekin tratu bat egin ostean ahultasunezko jarrera bezala ikusten delako, Izotzezko Nazioko klanaren konfiantza galduz. Clarke, Weather mendian gertatukoaren ostean bere jendea utzi du, eta tribu desberdinek bilatzen hasi dira bere indarra lortzeko.
Resultado de imagen de the 100 season 3
Resultado de imagen de the 100 season 3


Ekoizpena

  • GARAPENA

2013ko urrian, Kass Morganen The 100 liburuan oinarrituta The CW pasarte pilotu bat egiteko ordenatu zuela anunziatu zuen. Martxoaren 9an, pilotu horrekin serie bat hedatu zela 2013-2014. urterako. Azkenik, ekainaren 12an, sasoiaren erdian baztertua izango zela errebelatu zen.

  • BANAKETA

2013ko otsailaren 28an, castinga errebelatu zen: Eliza Taylor, Clarke bezala, Lurrera bidalitako gazteen liderra; Marie Avgeropoulos,Octavia bezala, ilegalki jaiotako gatibu bizi den neska; Henry Ian Cusick, Kane kontzejala bezala; Bob Morley, Bellamy bezala, Octaviaren neba eta Elli Goree, Wells Jaharen semea bezala. 2013ko martxoan, inkorporazioak iragarri ziren: Paige Turco, Abbie bezala, Clarken ama; Isaiah Washington, Jaha bezala, bizirik atera diren liderra; Christopher Larkin, Monty bezala bere inteligentzia eta umorea Clarke laguntzeko erabiltzen duena; Kelly Hu; ``Cece´´ Cartwig espazioko estazioko komunikazioen nagusia. Thomas McDonell, Finn eta Devin Bostick; Jasper bezala egun batzuk geroago anuntziatu ziren.

Resultado de imagen de the 100 cast
Resultado de imagen de the 100 cast



NARRAZIOA



1. MOMENTUAK


Otsailak 2. Ez zen egun normal bat, gaur Beth klasera etorri zen berri ikaragarri batekin, MENDIRA JOANGO GINEN! Bere familia etxe bat zeukan gertuko mendi batean.


  • Orduan… Eskiatzera joango gara? - Esan zuen Samek irribarre handi batekin.
  • Bai, baina jakinda nolakoa den Ashley… - Erantzun zion Hannah.
  • Ez da nire errua, gauzak erdian jartzen dira - Esan nuen guztion barrea sorraraziz.


Hamar lagun ginen; Jessica, taldeko ederrena, ziurrena eta konfiantza handikoa, baina segurtasun ezEzkoa. AMETSA: pasarela batetik desfilatzea da; Mike, Jessicaren mutil laguna eta Emilyren ex mutila. Oso maitea nesken artean, mentalitate bizkorrekoa eta erabakia da. AMETSA: Presidentea izan nahi du. Josh, Hannah eta Bethren anaia, taldeko barregarriena da, bere lagunak laguntzeko prest dago beti, eta fantasia du gustuko. AMETSA: Pelikuletako zuzendaria izatearekin amets egiten du, bere aita bezalakoa izanez. Chris, teknologiaz maiteminduta, dibertigarria eta bitxia da, eta Joshren lagunik hoberena. AMETSA: Ezezaguna. Matt, kirola gustatzen zaio, taldeko lasaia eta bihotz onekoa da, baina Emilyren txakurtxoa dirudi hain leiala izanez gero. AMETSA: Unibertsitatean kirol beka bat lortzea du amets bezala. Sam, Hannahren lagunik hoberena, abentura gustukoa du, eta bere lagunek asko maite dute gehien bat Joshek. AMETSA: Idazlea izatea da. Hannah, Bethren bikia, neska oso jatorra baina izaera handikoa da. AMETSA: Jatetxe bat ireikitzea da bere ametsarik nagusiena, sukaldaritza maite du. Beth, taldeko lotsatiena da, ez du askorik hitz egiten, baina laguntza behar dugunean beti dago gure alboan. AMETSA: Ezezaguna. Eta azkenik, nik, Ashley dut izena. Marraztea gustatzen zait, gure familiako ‘’ohitura’’ dela esan dezaket; ez naiz etxetik asko irteten, nire logelan irakurtzen egotea nahiago dut eta euritan badago arratsalderik hoberena dela esango nuke. Orain dela bi hilabete konturatu nintzen Chris gustatzen zitzaidala, baina ez dakit nola konfesatu naiteke. Beldur naiz. Beti bezala. Nire ametsa… Oraindik ez dakit zein den… Dakidan bakarra nire lagunekin betirako egotea nahi dudala da.


Bi egun pasa ostean, mendira joateko eguna heldu zen. Hotza egiten zuen.
Kotxean, aldiz, egiten zuen beroa nekagarria zen. Baina Chrisren alboan egoteak… Posten ninduen. Denbora gutxiko bidaia zen, baina oso dibertigarria. Musikak eta lagunak elkartzeak, planik hoberena iruditzen zitzaidan. Heldu ginenerako, berandu zen. Oso handia zen mendiko etxola bat izateko.


  • Ez nuen halakorik espero… - Esan zuen Mike harriturik.
  • Kanpotik ez da hainbesterako, barrutik handiagoa da. Lau solairu ditu, orain erakutsiko dizkizuegu zeintzuk diren zuen logelak, baina lehenengo maletak sarreran utzi beharko dituzue. - Azaldu zigun Bethek.


Nire logela, bigarren pisuan zegoen Chrisren logelaren alboan. Kointzidentzia? Ez. Atzera begiratu nuen, Beth irribarre batekin itzuli zidan begirada. Hainbeste notatzen zen?... Beno, gaira bueltatuz, nire logelan hainbat objektu zeuden. Atearen eskuineko aldean, armairu bat zegoen oso zaharra zirudien baina diseinu ona zeukan. Gero, leiho bat zegoen atearekiko orma paraleloan, elurretan zegoen, ikusten zen guztia elurra eta zuhaitzak ziren. Bista horiek gustuko nituen. Ez, neguarekin zerikusia zuen guztia zen gustuko nuena. Ohea bi pertsonetakoa zen, handiegia niretzat. Eta azkenik erretratu bat zegoen, agertzen zen neska oso ederra zen ile marroizka eta begi berdeak zituen. Eta ukitzera joan nintzenean.


  • Gure amona zen. - Entzun nuen atetik. Beth zen.
  • … Zer gertatu zitzaion? - Galdetu nion.
  • Desagertu zen mendi honetan. - Erantzun zidan.
  • !? - Harriturik gelditu nintzen, beldur handia sorrarazi zitzaidan.
  • Broma da, atzerrira joan zen orain dela asko. - Esan zuen barrezka niri lasaitzen saiatuz.
  • Horrekin ez da bromeatzen! txantxarik ez! - Erantzun nion.
  • Bale, bale, lasaitu. Afaria prestatuta dago, zatoz? - Galdearazi zidan.
  • Banoa… Arropa kokatu behar dut oraindik. - Baieztatu nion doinu aserre batekin.


Atea itxi eta eskailerak jaisten entzuten zitzaion. Arropa armairuan jartzen hasi nintzen, eta amaitzean ohean eseri nintzen. Amari mezu bat bidaltzeko, konfirmatzeko ondo nengoela. Hau eginda gero, eskailera jeitsi nituen, zarata handia egiten zuten. Sukaldera joan nintzen, galdetzen laguntzarik behar bazuten. Hannahk ezetz esan zidanez, mailan esertzera joan nintzen, guztiak zeuden.


  • Zer dago afaltzeko? - Galdetu zion Jessica Joshri.
  • Etxean egindako pizza, espero dugu Hannahk erre ez duela. - Bromatan aritzen zen Josh guztion barrea sorraraziz.


Denboraldi txiki bat pasatu zen guztia prest egon arte.
  • Azkenean - Esan zion Mikeek Bethri.
  • Afaria egiten digute eta zuk horrela erantzuten duzu? - Erantzun zion Chris.


Mike eta Chris ez dira betidanik ondo eraman.
  • Lasai ama… - Erreplikatu egin zion Mike.


Pizza guztia jan genuen.


  • Orduan… Gozoa zegoen ezta? - Galdetu zigun Hannahk.
  • Hori espero genuen Bethrengan. - Erantzun nion.
  • E-eskerrik asko… - Esan zuen Beth lotsaturik.


Hau guztion irribarrea sorrarazten zuen, askotan gertatzen zitzaion.
Guztiak mugikorrarekin geunden.
  • Eta zerbait egiten badugu mugikorrak eta teknologia alde batera utziz? - Esan egin zigun Jessicak.
  • Ez dut horrelakorik egingo. Jarraitzaile berri bat badaukat zer? - Erantzun zuen Emilyk.
  • Lagunekin egoteko etorri gara, ez Internetarekin egoteko. Gainera, hainbeste nahi badituzu jarraitzaile berriak, etxean geratu eta ez etorri.


Emily eta Jessica txarto eramaten dira Mikek Emily iztean Jessicarekin joan zenetik.
  • Bai zera! - Oihukatu zion Emilyk.
  • Kotxean utzi dut nire maleta. - Esan zuen Emilyk interes handirik gabe.
  • Barruan itxarongo dizugu. - Abisatu zion Hannahk.
  • Niri? Nik ez nahiz joango, Sam joango da. - Erantzun zion Emilyk.
  • ZER? Baina ez da nire maleta! - Ihardetsi zion Samek.
  • Eta? Zure neska-laguna naiz, zaindu behar nauzu ezta? - Galdetu zion Emilyk.
  • … Ondo da … - Erantzun zion Sam.


Berandu zen, eta Sam ez zen bueltatzen.
  • Non egongo da lelo horrek? - Esan zigun Emilyk.
  • Em, lasaitu zaitez, zure maletaren bila joan da eta gainera lelo deitzen diozu - Erantzun zion Mike.
  • Mugikorra logelan utzi dut, bila joango naiz eta deitzen saiatuko naiz. - Jakinarazi zigun Bethek.
  • Ongi da, hemen itxarongo zaitugu. - Erantzun nion.


Beth eskailerak igotzen zegoen bitartean, Mike irribarre handi bat zeukan bere aurpegian.
  • Zertan ari zara pentsatzen? - Galdetu zion Jessicak irribarrea zeukala jakinda.
  • Eta Bethri txantxa bat gastatzen badiogu? - Ihardetsi zion Mike.
  • Dibertigarria izango da. - Esan zuen Chrisek.
  • Bakarrik ondorio txarrik gabeko txantxa bat bada. - Aholkatu zigun Hannahk.


Hau planeatzen hasi ginen. Bethri Mike gustatzen zitzaion betidanik, Mike bazekien baina ez zuen berdina sentitzen eta ez zion ezer esaten berari minik ez egiteko. Baina momentu oso ondo etorri zitzaizkigun txantxa hau egiteko.
  • Ulertu duzue? - Galdetu zigun Mikek.
  • BAAAAAAI - Erantzun genuen guztiok barre eginez.


Beth bueltatu zen.
  • Mike zurekin hitz egin nahi du, zuri abisatzeko esan dit. - Esan zion Jessicak.
  • Ongi da, orain igoko naiz. - Erantzun zion Bethek.
Eskailerak igotzen zegoen bitartean, armairua itxi genuen, baina ez guztiz, zer gertatzen zen ikusi nahi genuen. Josh eta Emily mahai handiaren azpian mahai-zapia biak eta kamara tapatzeko gai zen. Chris eta nik, aldiz, armairuan ezkutatu ginen.
  • Z-zer nahi zenuen? - Esan zion Beth Mikeeri.
  • Gustatzen ahal zaitut? - Galderarazi zion Mike.
  • ZER!? Nork kontatu dizu hori!? - Oihukatu zuen Beth.
  • Inork, bakarrik susmatu dut. - Jakinarazi zion Mike.


Mike ohera bultzatu zion, eta bere gainean jartzean Beth muxu bat ematekotan egon zen. Baina guk atera ginen neska ikaratuz.
  • Zerbait moztu dugu? - Galdetu zuen Josh.
  • Zelan pasatu duzu Jessicaren mutil lagunarekin harremanak izatekotan egotean? - Galdetu zion Emylik.
Mike bultzatu eta kanporantz joan zen Beth.
  • Beth itxaron! Broma bat zen! - Oihukatu nion. Baina berandu zen, basora irten zen.




2. NORA?

Linterna bat hartu eta nire ahizparen bila joatea erabaki nuen. Nora joango ote zen?
  • BETH! NON ZAUDE!? TXANTXETAN ZEUDEN - Oihukatu nuen hainbat aldiz.
Beldurtuta nengoen, gau ilun eta hotz bat zen. 10 minutuko bilaketa eginez gero, neska bat negarrez entzun eta Beth zela suposatu nuen.
  • Beth! - Oihukatu nuen.
Ez zidan ezer esan, negarrez jarraitu zuen. Bere izaera normala zen, baina bakarrik izan zen txantxa txiki bat.

  • Ez da horren besterako, lasai zaitez. - Esan nion kontsolatzen saiatzen nintzen bitartean. - Etxera bueltatuko gara, ondo da?
  • Ez dut beraiekin egon nahi. - Erantzun zidan.
  • Baina oso kezkatuta daude, gainera barkamena eskatuko dizute bueltatzen zarenerako.
  • Ondo da… - Esan zidan.

Lurretik altxatuko ginenean, zerbait entzun genuen. Beldurtu eta korrika hasi ginen. Beth nekatuta zegoen, beraz zuhaitz baten atzean batean ezkutatu ginen momentu batez. Ibiltzen hasi eta norbait gure atzetik zebiltzala ikusi nuen, korrikan hasteko esan nion Betheri. Labar batera heldu ginen eta pertsona bat ikusi genuen hamar metrora. Atzerantz bota nahian Beth erori zen, esku batez heldu nuen eta orain egingo genuena ez zen erabaki on bat, baina okurritu zitzaidan irteerarik bakarrena zen. Biak jausi ginen. Jausten nintzen bitartean, ikusten nuen bakarra pertsona horren maskara zen. Momentu horretan, lagunekin pasatutako denbora gogoratu nuen. Nire bizitzako amaiera zela uste nuen.

Lurra hotsa zegoen, eta nik… Bizirik nengoen. Burua altxatu nuen, Beth bilatu nahian. Minduta nengoen, lurraren kontrako kolpearen ondorioz, baina Beth nola zegoen ikusi behar nuen. Altxatzean, Beth hilda ikusi nuen, harri baten kontra buruan eman zuela zirudien. Negarrez hasi nintzen. Gainera ezin nintzen leku horretatik atera, leku itxi bat zen. Egunak pasatzen ziren, eta ez neukan ezer jateko. Ez nuen hori egin nahi. Baina behar nuen. Bethen eskua hartu, eta jaten hasi nintzen. Bere atzamarretatik hainbat odol ateratzen zen. Ez zitzaidan horrelakorik egitea gustatzen, baina goxo zegoen.

Zer nengoen egiten? Nire arreba zen… Ez, ez zen horretaz pentsatzeko momentua, jan behar nuen, nitaz ere pentsatu behar nuen. Beti bera zaintzen egoten nintzen, eta berak niri? Inoiz. Horregatik bi pertsona zaintzen egoten nintzen. Nekagarria zen.

Bere sorbaldara heldu nintzenean, nire jateko gogoak joan ziren. Nire eskuak begiratu eta negarrez hasi nintzen. Lurrean etzan eta lo egitea erabaki nuen. Nire erlojua begiratu nuen, 2:00 AM, tripako minarekin esnatu nintzen. Eskuineko besoko mina nuen. Lo egitean pasatuko zitzaidala pentsatu nuen, baina ez, 4:00 AM-tan esnatu nintzen berriz. Orain, tripako mina handitu zen eta ez nituen atzamarrak sentitzen. Gainera ez nuen poltsa hartu, eta hartu behar nituen pilulak zeuden barruan. 7:00 AM. Mina handitzen zen gero eta gehiago. Hain handia zen zorabiatu nintzela. Esnatzean eskuak handitu zitzaizkidan eta ilea galtzen hasi nintzen pixkanaka. Garrasi egin eta beldurra sentitu nuen nire barnean.

Zertan bihurtzen ari nintzen? Egun osoan zehar, honelako arazoak eduki nituen eta oso txarto pasatu nuen. Hormetako harriak eskalatzen saiatu nintzen, baina ez nintzen heltzen hormaren laurdeneraino. Beti jausten nintzen, indar gabe nengoen ez nuen ezer jan gau hartatik. Bosgarren aldiz jausi, baina saiatzen jarraitu nuen. Ez nintzen han betirako geratuko. Lagunak eta familia berriz ikusiko nituen, nahiz eta bizitza kostatu. Nahiz eta Beth nirekin ez egon. Nire zapaten eta Bethen kordoiak hartu eta hormako harri bat hartu eta honetara lotu nituen. Goian harri handi bat zegoela ikusi nuen. Harri hau gorantz botatzean harri horretan engantxatuko zen eta soka baten lana egingo zuen. Irreala dela dirudi, bai, baina geratzen zitzaidan itxaropena galdu nuen.

Gorantza bota nuen harria, indar handiz. Nire plana ez zuen funtzionatu, angelu txarrean bota eta niregana jaisten ikusi nuen irribarre batekin. Buruan eman zidan eta lurrera jausi nintzen. Horrelako zerbait gertatuko zela espero nuen, baina bereziki indarraren ondorioz izango zela espero nuen. Horrela hobeto nengoen, nire sufrimenduarekin amaitu nuen. Argirik politena ikusi nuen, nire arreba zegoen han, irribarre handi batekin eta niri agurtzen. Korrika hasi nintzen, baina bat-batean norbait erdian jarri zen, ni baino handiagoa zen. Besoak eta hankak oso luzeak zituen. Eta buru handia, ilerik gabekoa. Bethengana korrika joaten ikusi nuen, Beth lepotik heldu eta besoak eta hankak bere gorputzetik kendu zizkion, kendutako beso bat jaten hasi zen. Oihukatu nuen bere izena. Gauza horrek buelta eman eta niri begiratu zidan. Nire atzetik korrika hasi zen, eta nik beste aldeko argirantz joan nintzen, gauza horrek arrapatu eta hanketatik hartu zidan.

Pixkanaka pixkanaka argi horrek itzaltzen joan zen. Begiak irekitzen joan nintzen, leku ilun batean eta lotuta nengoen, soka batzuen antzeko zerbaitera, oso gogorrak ziren niretzako. Baina hauetatik soltatzen saiatu nintzen horrela bazen ere. Zerbait entzun nuen, txakur baten marmarraren antzeko zerbait. Lurra mugitzen zen, pertsona erraldoi bat ibiltzean egiten duen soinuaren antzeko zerbait. Pertsona bat ikusi nuen urrunera, niri begiratu eta garrasika eta korrika hasi zen. Nik korrika hasi nintzen, bere bila. Nire esku batekin gerritik hartu eta burua errotik atera nion. Hori egitean garrasika eta negar egiten hasi nintzen. Ez nuen hori egin nahi, nik ez nintzen horrela. Ezin nintzen kontrolatu, eta hildakoaren burua jaten hasi nintzen. Gau osoa pertsona hori jaten pasatu nuen. Kanpoaldea ikusten nuen, baina ezin nuen parte hartu errealitate horretan. Ezin nuen ezer egin, munstro bat nintzela uste nuen. Oraingoan, meategi zahar bateraino jaitsi ginen, hori izango zen gure etxea.

Hainbat denbora daramat gorputz honetan… Nazkagarria da. Txarto usaintzen du, eta gainera pertsonak jaten dituenean soinu desatseginak egiten ditu. Egunero laguntza eskatzen hasten nintzen, inork ez zela etorriko jakinda ere. Munstroa esnatu zela konturatu nintzen, mugitzen hasi zelako. Mehategitik irten zen, gaua zen eta gose zegoen. Nola dakidan gose zegoela? Nik gosetuta nengoelako ere bai. Honegatik berdinak ginelaz konturatu nintzen, biak bat ginela. Astero galtzen ziren pertsonetaz elikatzen ginen. Mendi honek oso famatua zen, baina pertsona gehienak galtzen ziren hoteletatik urrundu eta bueltatzen ez zekitelako. Eguraldi oso txarra egiten zuen askotan, eta honen ondorioz eguraldi ona egiten zuen egunetan baino pertsona gehiago galtzen ziren, egun gehiagorako janaria sorraraziz.

Oraingoan mutil bat ikusi zuen urrunetara, ezagutzen nuen, nire taldeko bat zen. Sam. Ezin nuen munstruoa honek berak jaten utziko, beti nire alboan egoten zen, niri laguntzen, gehien behar nuenean. Bere atzetik korrika hasi zen munstroa, Sam heltzean zihoanean, beso batetik heldu nion. Loturik nengoen soketako bat apurtzea lortu nuen. Beraren kontra denbora bat borrokan egon ostean, munstroa buelta eman eta meategira bueltatu zen, Sam konturatu gabe.

Gauean, berak lokartzen zenean, nire gauzetan pentsatzen nuen.
Gaur, nire lagunaz pentsatzen hastean, beraiekin pasatutako azkenengo eguna gogoratzen hasi nintzen. ‘’... Gure amona zen’’. Gogoratu nuen. Gure amona hona etortzen ginenean, munstro bati buruzko kondaira bat kontatzen zigun. Wendigoa deitzen zela esan zigun, eta barruan nengoen munstroa bezalakoa zela konturatu nintzen. Ez nuen sinesten erreala zela. Umeentzako istorio bat zela pentsatzen nuen. Orain nire amonak hainbat gauzetan arrazoi zuela konturatu nintzen. Goiza etorri zen, hainbeste pentsatzen egonez gero. Gaur ez zen meategitik irteten. Zerbait gertatzen ziola susmatu nuen. Minutu batzuk pasatu ziren eta lurretik altxatzean zerbait sentitu nuen bizkarrean. Lurrera erori eta lokartu ginen. Esnatzean, eskumuturreko mina nuen. Andre zahar batek gure eskuak mozten hari zen.


3. MENDIKO ANDREA
Wendigoa garrasika hasten zen, nik bezala. Hain altu oihukatzen zuen buruko eta belarritako mina ematen zuela.

  • GELDITU MESEDEZ! - Oihukatu nuen negarrez hasi nintzenean.
Wendigoa errepikatu zuen baina ahots ezberdin batekin, bere ahotsarekin. Ahozkapen txarra zuen, baina ulertu zen zer esaten zuen. Andrea harritu eta atzerantz jausi zen. Wendigoa ez zuen eskurik eta odoletan hasi zen, honek nire eskuetara lotuta eta lehen soltatu zeuden sokak gehiegi estutzeak eragin zuen. Oso mingarriak ziren, hainbeste nire eskuineko begitik malko bat jausteko. Andrea lurrean zegoen bitartean Wendigoa handik joateko aprobetxatu zuen.

Ez genekien non nengoen, atetik irtetean ikusten zen guztia elurrezko ekaitz bat zen. Hotza zen sentitzen nuen guztia. Zuhaitzak asko mugitzen ziren, jausiko zirelaren inpresioa ematen zuten. Wendigoa kontzientzia galtzen hasi zen, odol asko galdu zuelako. Nire begiak pixkanaka pixkanaka ixten joan ziren.

Hotzaren ondorioz esnatu nintzen, lotzen zidaten sokak urdin kolorea hartzen joan ziren. Kolore urdin honek nire ezkerreko eskura heltzean, erre egin zidan atzamarrak. Hotzak ikaragarrizko mina ematen zuen.

Wendigoak hainbat soinu egiten zituen, mina adierazi nahian. Nik ere, oihukatzen hasten nintzen.
  • Berak hiltzen bada, nik ere hilko nahiz? - Galdetu nion neure buruari.
Horrela bazen, gu biak salbatu behar nuen.

Hotzaren ondorioz, sokak apurtzea errazagoa izango zela pentsatu nuen. Nire indar guztiekin aurrerantz bota nituen besoak. Eskuineko besoko soka apurtu zen. Irribarre bat eta esperantza pixka bat sorrarazi zidan, honegatik ezkerreko besoa indar gehiagoz ateratzen saiatu nintzen. Eta voilà. Bi besoak lotu gabe nituen baina… Nire hankak loturik segitzen zuten. Eskuen laguntzaz hankak soltatzeko kapaza nintzela uste nuen. Ez, ez nuen uste, nekien.

Hain handia zen egin nuen indarra, aurrerantz jausi nintzela, ez nuen min handirik hartu, beraz, azkar altxatu nintzen. Ez nekien nola irten leku horretatik. Bat batean lurra mugitzen hasi zen. Horrek Wendigoa korrika egiten ari zela esan nahi zuen.

Horman zegoen leiho txikitik begiratu nuen, elurretan zegoen, eta odoleko arrastoak ere. Ziurrenik Wendigoaren odola zen, lehen gertatutakoaren ondoriozkoa. Hau alde batera utziz, leku horretatik irten behar nintzen. Ilunpetan ibiltzen hasi nintzen, hormak ukutzen, zerbait aurkitu nahian. Ate bat zegoen. Eskutokirik ez zeukan, beraz aurrerantz jarraitu nuen.

Atea irekitzean, zuzendariarengana joaten ginenera gogoratu zidan. Baina gela honek oso txarto zainduta zegoela zirudien. Mahaiaren atzean zegoen aulkia buelta emanda zegoen, eta buru bat ikusten zen.
  • Kaixo…? - Galdetu nuen erantzun bat itxaroten.
Ez zuenez inork erantzun, mahaira hurbildu nintzen, aulkiari buelta eman eta hildako baten gorpua zen. Beldurrez oihukatu nuen, eta atetik barre bat entzun nuen.

  • Beldurra pasatu duzu? - Galdetu zidan gizon batek.
Ez nekien zer esan. Eta berari begiratzen jarraitu nuen denboraldi batez. Esertzeko keinu bat egin zidan. Mahai aurrean bi aulki gehiago zeuden, beraz batean eseri nintzen. Gizonak gezurrezko hildako gorputza kendu zuen bere eserlekutik.

  • Zergatik nago hemen? - Esan nion.
  • Denborarekin jakingo duzu. Baina horretara heldu baino lehen galdera batzuk egin behar dizkizut, horren arabera hainbat erabaki hartuko ditugu.
  • Baina hemendik irteten lagunduko dit? - Galdetu nion gizonezkoari hortik irten nahian.
Irribarre batekin erantzun zidan.


4. GALDU GARA?


Bigarren eguna zen, Hannah eta Beth ez ziren agertzen gau hartatik. Jessica urduri zegoen, eta Josh oraindik eta gehiago. Ezin ginen horrela geratu. Zerbait bilatu behar genuen, probaren bat ondo zeudela ziurtatzeko. Laguntza eskatu baino lehen, gure kabuz bilatzea erabaki genuen. Taldeak antolatu genituen atetik irten baino lehen, bikoteka joan ginen. Jessica Mikerekin, Josh Emilyrekin eta nik… Chrisrekin.

Kanpora irten ginen, eta elurretan zegoen. Chris eta nik ez genuen ezertaz hitz egin, biak lotsatuta geunden, zuhaitz artean zegoen etxe batera heldu arte. Atea jo genuen, baina ez zuen inork erantzun. Beraz, atea ireki nuen. Guztia hondamendi antza zuen. Bat batean, zerbait buruan eman zidala. Lurrera jausi nintzen.

Gela batean esnatu nintzen, nire alboan Josh zegoen. Biak oinetatik lotuta geunden, buruz behera. Aurrerantz begiratu nuen eta Chris zegoen, aulki batera lotuta. Ahotsak hiru aukera ematen zizkion, suizidatzea edo Josh edo nik hiltzea. Bitartean egurra mozteko zerra zahar bat martxan jarri zen, eta bere bidea bitan zatitzen zen bata niregana zetorren eta bestea Joshengana. Bere alboan zegoen pistola hartu eta bere buruari seinalatu zuen.

  • Benetan zure bizitzarekin amaituko duzu? Ashley salbatzen baduzu, zuregana joango da eskerrak emateko, eta batera egongo zarete. - Esan zion ahotsak niri salbatzeko konbentzitu nahian.

Pistola jaitsi eta negarrez hasi zen. Ahotsari hain baxu hitz egin zion, ez niola ezta entzun. Orduan, bere ahoa itxi zuenean zerra oraindik eta azkarrago joan zen. Josh eta nik beldurrez garrasi egin genuen. Baina zerrak Joshen bidea hartu zuen. Ez nekien nola erreakzionatu. Bere burua pixkanaka pixkanaka apurtzen joan zen. Lepoa guztiz moztuta zuen. Chris begiratu nuen momentu horretan nik hil behar zuela oihukatu nion. Bere begietan beldurra ikusten nuen. Beraz lasaitu nintzen.
Ahotsa ilunpetatik atera zen. Maskara baten antzekoa zeraman jarrita, eta pailazo batena zen. Beldurra ematen zuen. Chris besarkatu eta pailazo horri begira egon ginen aurpegia malkoz beteta.




5. BUELTATUKO NAIZ?

Ez zuen batere serio hartzen. Kafe bat nahi banuen galdetu zidan hainbat aldiz. Denboraldi bat egon ginen hitz egiten. Denbora luze bat. Minuturo galdetzen nion non nengoen, baina begiratu eta berriro kafe bat nahi banuen galdetzen zidan.

Azkenean, bera bezala jokatzea erabaki nuen. Bizitzaz hitz egiten hasi zen, konparatzen lehen egiten ziren gauzak gaur egun egiten diren gauzekin. Adibidez gaur egungo kafea ez dela lehen egiten zena bezalakoa. Gero, tea kafea baino hobeagoa zela esan nion.

Bere erantzuna harridura eta haserrea espresatzen zuen. Bere lekutik altxatu eta aulkia lurrera bota zuen. Niri garrazika hasi zen. Eta bat batean doinu lasai bat entzun nuen, barre egin eta aulkia berriro altxatu zuen.

Nire begiak osorik irekita zeuden harriduraren ondorioz. Oraingoan berriro ere kafea eskaini zidan. Oso nekagarria zenez hainbeste aldiz ezetz esatea, onartu nuen. Kafeari zurrutada bat ematean, lokartu nintzen, aurrean nuen mailan nire burua jausten utziz.

Sofa batean esnatu nintzen. Gela horretan zegoen guztia begiratu eta ez nen leku hori ezagutzen. Leku hartatik altxatu eta pasabidean hiru ume ikusi nituen, bi neska eta mutil bat. Oso ezagunak ziren. Hirurak lurrean jolasten ari ziren. Atetik irten nintzenean hirurak buelta eman zuten batera, niri begira.
  • Zuk zara erruduna. Esan zuten.
Momentu horretan, Josh, Beth eta nik ginela konturatu nintzen, baina beranduegi zen gero eta gehiago hurbiltzen zirelako. Pasabideko amaieran ate bat zegoen, korrika egin nuen horrantz.

Atea irekitzean zerbaitek gerritik hartu zidan. Begiak ireki eta lurrean nengoen, belarrez beteta zegoen lurra eta oso eguraldi ona egiten zuen. Baina momentu batez, gris koloreko hodei bat guztiz estali zuen zerua. Euritan hasi zen eta arropa guztia busti nuen. Eskuineko aldean autobusak itxaroteko aterpe baten antzekoa zegoen. Horrantz joan nintzen gehiago ez bustitzeko. Neska bat zegoen han, autobusa itxaroten zegoela susmatu nuen.

Neskaren begirada galduta eta beti irribarre batekin zegoen. Kuriositate handiz begiratzen nion.

  • Nora darama? - Galdetu nion autobusaren helmuga zein zen jakin nahian.
Ez zidan ezer erantzun. Baina momentu batean euritako larros bat hartu eta aterkiko bankutik.
  • Itxaron! - Oihukatu nion.
Gelditu zen baina ez zuen atzerantz begiratu. Zerbait erantzuteko itxaroten egon nintzen, momentu hori ez zen heldu minutu bat bera begiratzen egon arte.

  • Hurrengoa hartu behar duzu eta lehenengoan jaitsi behar zara. - Esan zidan.
  • E-eskerrik asko. - Erantzun nion eskerrak emanez.
Hori eta gero, ibiltzen joan zen bat batean desagertuz. Itxarotea erabaki nuen, ez zegoen ordutegirik beraz ez nekien noiz etorriko zen hurrengoa.

Itxaroten nuen bitartean nire lagunetan pentsatzen hasi nintzen, zer egingo nuen beraiekin bueltatzeko? Eta Beth? Nork zainduko zuen? Hainbat buelta emanez gero, euritan egoteari utzi zuen. Eta zorte onez autobusa ere heldu zen.

Igo nintzen. Gidaria katu baten antza zuen, eta esertzeko keinu bat egin zidan. Pertsona gehiago zeuden, hobeto esanda, animali gehiago. Bakarrik eseri nintzen, beldurra ematen zuten guztiak, batez ere txakur bat. Leihotik begiratzen joan nintzen bidai osoa; paisai berdina zen behin eta berriro, zerua, belarra eta eguzkia. Autobusa beherantz joan zen gero eta gehiago, leku ilun batera heldu arte.

Herri handi bat zen, hainbat motatako animaliak eta munstroak bizi ziren batera. Etxeak txikiak ziren, baina politak. Hauetako batetik, eskeleto bat irten zen garrasika.
  • GIZAKI BAT DAGOELA ESAN DIDATE, IKUSI AHAL DUZU!? - Galdetu zidan.
  • Ez… - Erantzun nion barrezka hasteko nahian.
  • ONGI DA! SANS ZALDUNAK BILATUKO DU ORAINTXE BERTAN ETA GIZAKI HORREK EHIZATUKO DU! - Esan zuen korrika joaten zen bitartean.
Barrezka hasi nintzen, baina ez indar askoz. Sans zuela izena suposatu nuen. Eta etxetik joan zenez, bere etxeari begirada bat ematea erabaki nuen.

Bere etxean orri batean zerbait idatzita zuen, ingelesez ‘’I’ ve gotten a ton of work done today, a skele-ton’’. Ez nekien zer egin, barrezka hasi edo… Beno, ez du inporta. Sartu nintzenean, hainbat plater ikusi nituen etxe osotik, espagetiz beteta. Hortik irtetea erabaki nuen. Ibilbide bat zegoen, denda batera zeramala. Han andre zahar bat zegoen, gizaki bat zela zirudien, beraz berarengana hurbildu nintzen.
  • Kaixo, zer behar duzu? - Galdetu zidan bere dendara heldu nintzenean.
  • Laguntza, ez naiz inoiz honelako leku batean egon, eta ez da nire mundua. - Esan nion.
  • Baina… Orduan zergatik zaude hemen? - Itaundu zidan.
Bat batean zerbait entzun genuen atea irekitzen. Atzeko partean ezkutatzeko esan zidan. Etorri zenaren zapatak entzuten ziren, armadura baten antzekoa zeramalaren antzeko zerbait. Andrea berarengana hurbildu eta hainbat ezetz esateko keinu egiten zituen, seguruena, nigatik galdetzen zuela. Hainbat aldiz begiratu zuen nik nengoen lekura, baina ez zen konturatu han nengoela. Zorte handia eduki nuen, dendatik irten zen atea itxiz.

Andrearekin hitz egiten egonez gero, kanpora irten nintzen, ateko atzeko partetik. ‘’Atea aurkitu behar duzu’’ bere hitzak gogoratzen nituen behin eta berriro. Menditik joaten nintzen bitartean, Sansekin aurkitu nintzen.
  • Nora zoaz? - Galdetu zidan.
  • Ate urdin bat bilatu behar dut, etxera bueltatu behar naiz laster. - Esan nion.
  • LAGUNDUKO ZAITUT, BADAKIT NON DAGOEN! - Garrasi egin zuen.
Eko bat egon zen, elur-jauzi bat sortuz. Biak korrika hasi ginen eta berak gidatzen zidan, ez nuen lekua ezagutzen eta nik bakarrik joango banintz seguruenik hilda egongo nintzen.
  • LORTU DUG- - Esan zuen nik ahoa estali baino lehen.
  • Ez dugu besterik nahi. - Erantzun nion beste elur-jauzi bat sortu baino lehen.

Ibiltzen jarraitu genuen, bitartean zer gertatu zitzaidanez hitz egin genuen. Istripuari buruz batez ere. Sansek jartzen zituen aurpegiekin ezin nuen barregura ezkutatu. Urrun zegoen etxe txiki bat ikusi genuen, bere atea marroi kolorekoa zen, baina Sansek sartzeko esan zidan, beraz konfiantza izatea. Oso polita zen barrutik, sukaldea ikusten zen atea irekitzean. Goian beste pisu bat zegoen, pasabidearen alboetara bi logela eta aurrean beste bat. Sans aurrekoan sartu zen eta nik bere atzetik joan nintzen. Barruan, trasteleku baten antzeko zerbait zegoen. Gauza zaharrak zeuden gehienbat estalita. Estalita zeudenetatik konkretuki bat destapatzen laguntzeko esan zidan Sansek. Biak batera tiratzean hauts pixka bat atera zen, nik eztulka jartzea sortuz. Han zegoen, gure atea. Irekitzera joan nintzen, baina Sansek eskua albo batera mugitu zidan.

  • Gizakiak ezin dute hau ukitu, bizirik erreko zaitu egiten baduzu. - Aholkatu zidan.
Ez nekien zer esan, beraz, isildu nintzen eta nire eskua begiratu nuen, faltan botako nuela bezala. Sansek giltzen bila joan zen, betidanik itxita egon zelako. Besoa luzatu eta eskutokia biratu eta argi distiratsu bat irten zen honetatik.
  • ZERTAN ARI ZINEN PENTSATZEN!? - Oihukatu zidan Sansek.
  • Lasai zaitez, heldu gara. - Erantzun nion ateko paisaia begiratuz.
Atea itsasoan zegoela esan zidan lehen Sansek. Baina Steff izeneko pirata bat bere zaintzailea da. Inoiz ez du inork pasatzen utzi. Gure plana Sans Steff eta bere taldea entretenitu behar zituen.
  • Zuhaitzen artean geratu zaitez, eta itxaron nik seinalea eman arte. Ez du inporta zer gertatzen zaidan, jarraitu zure bidea eta maite dituzuenekin bueltatu zaitez. - Esan zidan Sansek.
  • Ez zaizu ezer gertatuko, beraz ez hitz egin gaur hilko zarela bezala. - Erantzun nion aserretuta.

Baietzezko keinu bat egin zidan, eta zuhaitzen kanpoaldera joan zen. Hondartzan Steff eta bere taldearen kontra egon zen borroka. Bere taldearekin amaitzean, barrezka hasi zen.

  • NORK DA INDARRENA ORAI- - Esan zuen Sansek Steffe jo baino lehen. Buruan eman zion harri batekin.

Berriro ere Wendigoan bihurtu nintzen Sans hil zutenean… Haserrea, haserrea zen nire transformazioaren nukleoa. Zuhaitzen artean ezkutatu nintzen berriro, baina Steffen taldeko partaide batzuk itsasontzian zeuden eta arrapatu zidaten. Nire atzetik zeuden eta zerbaitekin eman zidaten buruan. Zorabiatu nintzen eta esnatzean lotuta nengoela konturatu nintzen. Momentu horretan ontziaren ertzean nengoela konturatu nintzen, baina berandu zen. Itsasorantz bota nintzen bueltatzeko. Itoko nintzela nekien, baina itxaropen faltaz ‘’SANS!’’ oihukatu nuen. Ez zen nire bila etorri. Azken irribarre batekin, nire birikiak urez betetzen hasi ziren.



6. ONGI ETORRI


Salto batez esnatu nintzen. Ospitale bateko ohe batean nengoen etzanda, bueno, orain eserita. Nire pultsua oso aurreratuta zegoen, eta ez nekien errealitatera bueltatu banintzen hainbeste mundu desberdinetatik pasatu nintzen… Alboan mutil bat zegoen eserita. Nola ez, Josh zen. Baina lokartuta zegoenez ez nuen esnatu nahi.

Ohetik altxatu eta komunera joan nintzen. Txorrota zabaldu nuen aurpegia garbitzeko, bi eskuekin ura hartuz eta nire aurpegira botaz. Minutu oso bat ispilura begiratzen egon nintzen, meheago nengoela konturatu nintzen. Eta nire aurpegia oraindik eta itsusiago… Oso txarto ikusten nintzen. Atetik irtetean aulkian ez zegoen inor, arraroa iruditu zitzaidan. Komuneko atea ixtera niola, itzal bat ikusi nuen honen atzean. Pailazo bat zegoen, susto ikaragarria eman zidan eta oihukatu nuen.

  • Lasai, broma bat zen. - Esan zidan barrezka eta maskara kentzen zuen bitartean.
  • Ospitalean esnatu naiz eta hori egiten didazu? - Erantzun nion.
Guztia kontatu zidan gau horretan. Gauza da, Beth eta nik jausi ginela, baina buruan kolpe bat jaso genuen, horregatik nago hemen.
  • Eta Beth? - Galdetu nuen bera ikusi nahian.
Ez zidan erantzun, irribarre batekin malko bat jausi zitzaion begitik bera. Hurrengo egunean taldeko guztiak etorri ziren, eta zein amets izan nuen galdetu zidaten. Pixka bat moldatuta kontatu nuen, baina azkenean Sans heroi bat bezala deskribatu nuen. Beraz pentsatzean, negarrez hasi nintzen. Poztasunez negar egiten nengoela esan nuen, baina ez zen horrela. Egun osoa egon nintzen nire bizitza kontatzen eta beraiek beraien historiak ere kontatu zizkidaten, adibidez, Chris eta Ashley irteten zeudela, hori espero nuen.

  • Eta Sam? - Galdetu nuen.
  • Atzerrira joan behar izan da… Ikastera. - Erantzun zidan Emilyk.
  • Baina ez du inporta, laster bueltatuko da eta gestioak batera egotera itzuliko gara. - Esan zuen Jessicak guztiak animatu nahian.
Guztiak joan zirenean, Mike geratu zen. Nire alboan eseri zenean, bere aurpegia aldatu zen poztasunetik triturara.
  • Hannah… Guzti hau nire errua izan da. - Esan zidan.
  • Ez, broma bat zen, ez zara horrela egon behar gertatu zenagatik. - Erantzun nion lasaitu nahian. - Gainera, oraindik ez dakit nor zen gure atzean zebilen pertsona.
  • Aurkituko dugu. - Hitz eman zuen Mikek.

----------------------------------------------------------------------

Bi urte pasatu ziren istripua gertatu zenetik. Beth hilda egonez gero, astero bisitatzen genuen bere hilobia eta lore batzuk uzten genituen. Taldekoak banandu egin gara eta ez gara mendi horretara bueltatu.





DERRIGORREZKOA IZAN BEHAR DA FILOSOFIA BATXILERGOAN?


Pentsatzen jakitea beharrezkoa da bizitza honetan, baina zergatik filosofia beharrezkoa da honetarako? (agian, etika, logika,antropologia....filosofiaren arloak direlako? Batxilergoa amaitzean hainbat asignaturen informazioaz ahazten gara, batzuk azterketa egin ostean batez ere. Orduan zertarako ikasten ditugu gero ahaztu egingo baditugu? Beste asignatura batzuetan erabili ahal genezakeen denbora galtzen dugu, gure lanean edo etorkizunean oso baliagarria izango litekeen denbora. Adibidez; matematikaria izan nahi duen norbaitek, zientzietan denbora handia pasatu beharko luke. Honekin ez dut esan nahi ez duela historia eman behar adibidez, kultura minimo bat behar delako batez ere.


Alde batetik, edozeinek filosofoa izan daiteke Deskartes-ek esan zuen bezala ``El sentido comun es el más comun de los sentidos´´ hau da, nahita edo ez hainbat pentsamenduei bueltak ematen dizkiogu.


Beste alde batetik, erlijioari begira, filosofiak hainbat sinesmen kontra doa, hainbat filosofoek edo gehienak jainkoaren kontra daude, bere existentzia erreala ez dela esanez, ikasle batzuen sinesmenekin sartuz esate baterako. Eta erlijiozko asignatura optatiba bat bada, zergatik filosofia ez? (Erlijioa ez da "asignatura" bat, sinesmena da)


Honez gain, filosofiak ez ditu hainbat galderen erantzunak aurkitzen, eta galderak airean uzten ditu gure beharrak asetzen amaitu gabe eta sozietatean edo hainbat etorkizunean porturatu gabe.


Konklusioan, filosofia ez zen derrigorrezkoa izan behar, baizik eta beste aukerako bat, honetara dedikatu edo gustuko duenarentzako baizik.

Quibia, zure iritzia errespetagarrira da, baina ahaztu egin duzu filosofiaren hainbat funtzio; bestalde, Filosofiari buruz esaten duzun gehiena beste hainbat ikasgaiari aplika dakio


Leonor


2016-2017 ikasturteko KRONIKA


Pasadan urtean, Artatza Romon ikastea oso konplikatua izango zela esan zidaten, batez ere artistikoan historia ematen dugulako. Baina batxilerra hastean, konturatu nintzen asko gehiegizka ari zirela, zaila dela, baina ez hainbeste.

Nire bizitza osoa San Nikolas izeneko ikastola batean pasatu dut. Aldaketa handia nabarmentzen da LHtik DBHra, baina askoz gehiago DBHtik Batxilergora, gainera beste ikastetxe batean baldin bada. Euskara arloan, pasa dan urtean sintaxia egiten genuen batez ere edo liburuko ariketak, baina urte honetan idazlanak egin ditugu, gutxitan egin genuena. Baina pasa den urteko eta oraingokoaren arteko berdintasun nagusia izan da ikasle eta irakaslearen arteko komunikazioa, hau da, oso hurbila izan da.

Gelako giroari begira, aldaketa handi bat izan da niretzat, pasa den urtean ez nuen inorekin hitz egiten eta oso baxu hitz egiten nuen jendaurrean. Baina aurten guzti hau aldatu da eta kide guztiekin harreman on bat dut gainera laguntza behar baduzu prest daude emateko.

Urte honetan ahozkotasuna ez dut askorik landu, baina lehen esan dudan bezala, beste urteekin konparatuta gehiago landu dut eta lotsa pixka bat ere galdu dut batez ere klase kideei esker.

Aurten, hiru liburu irakurri ditugu, hauetatik bakarrik bi irakurri nituen (Ferdinand Von Schirach - Krimenak eta Iban Zaldua - Ipuinak, antologia bat), denbora ez zidalako eman batez ere azterketekin nahastu zitzaidalako.

Idazmena landu dugu asko, idazlanak eginez gure gustuko gaiei buruz eta azterketetan irakurritako liburuen laburpenak eginez.

Nire idazlanetatik gehien gustatu zaidana 100ena izan da, batez ere sinplea izango zela iruditu zitzaidalako, pentsatzen nuen Wikipediako idazlan bat euskaratzea erraza izango zela, baina ez zen horrela izan.

Nire jarrerari buruz dagokionez esan dezaket ona izan dela, nahiz eta batzuetan hitz egiten egon edo beste gauza batzuk egiten aritu. Beste alde batetik, nire klasekideekin konparatuta adi egon naizela uste dut eta ez dudala hainbeste hitz egin.

Egia da nire lagunekin edo eskolakide batzuekin gaztelaniaz hitz egiten dudala normalean, baina irakasleekin beti euskaraz hitz egin dut, betidanik. Eta oraindik gogoratzen dut nola txikitan Argitxok euskaraz egiten bagenuen hala ez ikusten zuela esaten zigutenean.

Urte honetan nire burua nahiko ondo ikusi dut, baina ez lehengo urtean baino hobeto. Nire euskara maila jaitsi da, baina gauza berriak ikasi ditut, beraz ez dut hainbeste denbora galdu. Hurrengo urtean guztiz konplikatuagoa izango dela esan didate eta zailtasun handiagoak egongo direla, beraz, esfortzu handiago eta pilak jarri beharko ditut.