Proposamen gehiago >> blogean << (egin klik).



015 PISA emaitzak


Aurreko batean PISA ikerketako azken emaitzak argitaratu ziren. EAEko azken emaitzak ez dira onak izan.
Horrelako informazio iturriak bilatu beharko genituzke:

http://elpais.com/elpais/2016/12/05/media/1480958752_164797.html


AZALPEN TESTUA - (edo albiste itxurako artikulua)
Zer da PISA ikerketa? Nork egiten du? Non? Noiz? Zer neurtzen da? Nola neurtzen da? Zertarako balio dute proba horiek? Zeintzuk izan dira emaitzak EAEn eta Nafarroan? Zeintzuk iritzi eta balorazio kaleratu dira?

Oharra: Euskal wikipediak 'PISA txosten' izeneko artikulua behar du. Oraingo lan honekin ausartuko bazina bikotekide edo hirukote bat osatzea aholkatuko nizuke. Gaztelaniazko artikulua, esate baterako, eredu ona izan liteke.

IRITZIA
Azaldu EAEko emaitza kaxkarrak azaldu ditzaketen zenbait arrazoi. Zer egin beharko litzateke hemendik bi urtetara egingo den hurrengo neurketak emaitzak askoz hobeak izan daitezen?
Gaiak ZuZeu.eus argitaratzeko beste ematen du.
external image pisa-2006-emaitzen-aurkezpena-29-728.jpg?cb=1231035541





014 FILOSOFIA - PROIEKTUAK

Egun on ikasleok!
Filosofia irakasgaian lan bat egin behar duzue 2. ebaluazio honetan, abenduaren 23an baino lehenago. Lana horrelakoa izan daiteke:
1.- ARGUDIOZKO TESTUA, hurrengo gaien inguru:1.1.- Libreak ote gara?
1.2.- Filosofia ikasgaiaren derrigortasuna kendu behar da Batxilergoko programatik?

2.- AZALPEN TESTUA, hurrengo gaiaz: Determinismoa.



013 Euskararen nazioarteko eguna ospatzeko proposamena: txertatu bideo bat (edo bi, edo hiru) zure koaderno digitalean.

Esate baterako horrelako bat:







012 AHOZKOA - Grabatu 5 minutuko audioa.


012A hizkuntza/dialekto


- Munduan zenbat hizkuntza?- Zeintzuk hizkuntza hegemonikoak? Zeintzuk hizkuntza gutxiagotuak?

- Zein da euskararen egoera munduko beste hizkuntza guztiekin konparatuz gero?

https://en.wikipedia.org/wiki/Lists_of_languages_by_number_of_speakers
https://www.ethnologue.com/world
Bizirik dauden munduko hizkuntza gehienek 10.000 hiztun baino gutxiago. Ikus Ethnologue.
Bizirik dauden munduko hizkuntza gehienek 10.000 hiztun baino gutxiago. Ikus Ethnologue.

012B Xerezade artxiboa


  • Narrazio bat entzun / Narrazioari buruz hitz egin.

http://bilbohiria.eus/saioak/xerezade

Esate baterako, Entzun Joseba Sarrionandiaren ipuina. 'Enperadore eroa'

  • Kontatu ipuina eta ipuinari buruz hitz egin.
- Nor da kontatzailea? Nolako kontatzailea da? Gustatu zait/ez zait gustatu ipuina, ipuinaren aurkezpena... Zergatik?


- Nor da egilea? (Datu biografiko batzuk)
"The Sultan Pardons Scheherazade", by Arthur Boyd Houghton (1836-1875) (Via Wikimedia Commons)
"The Sultan Pardons Scheherazade", by Arthur Boyd Houghton (1836-1875) (Via Wikimedia Commons)



011 iritzi artikulua edo argudio testua


Lehen ebaluazioan onik atera eta gero, --espero--, bada garaia bigarren ebaluaziorako puntuak metatzen hasteko.

1. Idatz ezazu azaroaren 25ean inon argitaratuko den (iritzi-)artikulurik onena (eta bide batez irabaz ezazu GAZTEA saria.



2. Karga ezazu wiki horretara material didaktiko legez erabil litezkeen testuak, audioa, bideoak, irudiak, kartelak... (Horretarako, badakizu, erabiltzaile izateko izena eman, pasahitza hautatu, editore baimena eskatu eta hasi editatzen, harpausoak laneko koadernoan bezala).

010 iritzi artikulua edo argudio testua


Gaia: hezkuntza

Ikasle hori,

zuk zeuk, edo zure kide batzuek, gaur, 2016-10-26an, greba egin duzue.

Grebakbotere gutxi daukaten pertsonek egin izan dituzte boteretsuen aurrean beren haserrea adierazteko. Aldaketak eskatzeko.

Hezkuntza sisteman gertatzen ari diren gauza batzuekin haserre egongo zara agian.

Greba egiteaz gain, beste zerbait ere egin zenezake: zure haserrea leku publiko batean idatziz erakutsi.

Eredu bat. Horra hor Isidoro Martínez, DBH-3ko ikasleak, Interneten argitaratu zuen argudio-testu bat. Isidoro Martínez eta bere lagunek, beren haserrea erakusteaz gain, sinadura-bilketa kanpaina arrakastatsu bat hasi zuen.

https://www.change.org/p/educaciongob-noalarevalida-ministerio-de-educaci%C3%B3n-retirad-las-rev%C3%A1lidas-finales-en-la-eso-y-bachillerato

  • Idatz ezazu leku publiko batean argitaratzeko moduko zure iritzi-artikulua edo argudio testua eta argitara ezazu, esate baterako Sustatu.eus edo ZuZeu.eus blogetan.

Gaur bezalako eguna egun aproposa izan daiteke horrelako idazlana argitaratzeko.

Ikasle batzuk greban, Bordelen. Via Wikimedia Commons. Irudigilea: Sylvain H.
Ikasle batzuk greban, Bordelen. Via Wikimedia Commons. Irudigilea: Sylvain H.





009 artikulua - e-Liburutegia


Imajinatu kazetaria zarela Nazioarteko liburutegien eguna ospatzeko artikulua eskatu dizute...

  • Idatz ezazu e-Liburutegiei buruzko artikulu bat


Ikus: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/?locale=eu




008 Iritzi artikulua - Change.org


Iritzi artikulu batek irakurlea konbentzitzeko helburu argia duenean, argudio testua dela esan ohi da.

  • Imajinatu zuk ideia bat daukazula, mundua hobetzeko ideia, zure herrialdea hobetzeko ideia, zure ikastetxea hobetzeko ideia...

  1. Azaldu zure ideia.
  2. Batu zure ideiaren aldeko argudioak.
  3. Antolatu argudioak bata bestearekin lotzeko.
  4. Idatzi argudio-testu bat.
  5. Eskatu irakurlearen laguntza, eskatu irakurleari zure ideiaren alde sinatzeko.
  6. Kopiatu zure testua change.org atarian. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Adibidea


​Bizkaiko BI-711 errepidea, Ibaizabaleko eskuinean dagoen errepidea, Bilbotik Getxora, igandeetan oinezkoentzat eta txirrindularientzat ba​karrik zabaldu beharko litzateke igandero, goizeko 6:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.

Izan ere, askotan mozten da errepide hori hainbat kirol-ekitaldi direla eta.

Igandeetan BI-711 errepide hori paseatzeko, korrika egiteko, bizikletaz ibiltzeko, erabili beharko litzateke. Trafiko gutxi egoten da errepide horretan igandeetan baina trafiko horrek kirol ekintzak zapuzten ditu. Baimendutako motor-autoak bakarrik pasatzeko aukera izan beharko lukete, betiere oinezkoei eta bizikletei lehentasun osoa emanez.

Sinatu mesedez eskaera Bizkaiko Foru Aldundiak, BI-711 errepide hori, igandeetan kirol beharretarako utz dezan.


Horra hor, benetako eredu bat:

https://www.change.org/p/educaciongob-noalasrev%C3%A1lidas-ministerio-de-educaci%C3%B3n-retirad-las-rev%C3%A1lidas-finales-en-la-eso-y-bachillerato

external image 1280px-Ibaizabal_River_Getxo.JPG




007 Iritzi artikulua - Zinema kritika

Idatz ezazu film baten aldeko edo kontrako iritzi artikulua; idatz ezazu zinema-kritika bat. ('Filma gustatu zitzaidan/ez zitzaidan gustatu honengatik eta honengatik').

Eredua: Zortzi arrazoi Pretty Woman gorrotatzeko. (Egilea Santi Leoné via ZuZeu.eus)
external image 150319132420-richard-gere-julia-roberts-pretty-woman-super-169-368x207.jpg



006 Iritzi artikulua - Hezkuntza sistema



Horra hor Rafael Santandreu psikologoaren hainbat baieztapen polemiko. Gure hezkuntza sistemaren porrota salatzen du. Zein da gure hezkuntza sistemari buruz zure iritzia? Zertan zatoz bat Rafael Santandreu horrekin? Zertan uste duzu oker dabilela?

  • Idatz ezazu zure iritzia ZuZeu.eus blogean argitaratzeko asmoarekin. (Gogoratu, hilero 150 €ko saria ematen zaio idazle gazte bati).


Eredu bat:
http://zuzeu.eus/gaztea/hezkuntza-sistema-aztertzen/



005 Iritzi artikulua - Nola idatzi euskal izen-deiturak?

Irakaslearen iradokizunei jarraiki, --Euskaltzaindiaren aholkuei jarraiki--, ikasle batzuk hasi zarete aldatzen zuen deituraren grafia, zuen deituraren ortografia.

Beste batzuek erabaki duzue zuen aitak edo aitonak idazten duen edo idazten zuen bezala zuek ere idazten segitzea. (Aita-aitona haritik datoz deiturak, abizenak; emakumezkoak, kontu hauetan ere, bazterturik).

Gaiak ematen du iritzi-artikulua idazteko? Nola idatzi euskal izen-deiturak? Naia Landazuce ala Nahia Landaluze? Jon Etxebarria ala Ion Echebarria? García, Garzia ala Gartzia?


  • * * * * * * *

Horra, hortxe beherago, baieztapen batzuk. Zuen adostasuna edo desadostasuna azalduz, iritzi artikulua idatz dezakezue.

Gaia: 'Nola idatzi euskal izen-deiturak?'


Hurrengo galderek iritzi artikulua idazteko gidoi bat osatzeko balio dute. Ez da galdetegi bat, gidoia** baizik.


  • Norbera da bere izen-deituraren jabe. Beraz, norberak erabakiko du nola idatzi. (Egia ala gezurra?)
  • Izen-deiturak, hizkuntzaren parte izanda, hizkuntza akademiek ematen dituzten arauen arabera idatzi beharko genituzke. (Egia ala gezurra?).
  • Deiturak nola idatzi, hizkuntza kontu guztietan bezala, Hizkuntza-akademiek erabakitzen dute. Hau guzti hau guztion onerako da, hizkuntzaren baitan batasuna egon dadin. (Egia ala gezurra?).
  • Gaztelaniak eta euskarak idazteko arau desberdinak dituzte, hizkuntza desberdinak direlako. Gaztelaniazko arauak Espainiako Errege Akademiak, (RAEk), sortzen ditu, euskaraz idazteko arauak Euskaltzaindiak. (Egia ala gezurra?).
  • Espainiako Akademiak esaten du izenak eta deiturak ohiko arauen arabera idazten direla, esdrujulak beti tildearekin, etab. (Egia ala gezurra?).
  • Gaztelaniaz Álvaro Álvarez Pérez idatzi beharko genuke RAEren arabera eta ez Alvaro Alvarez Perez. (Egia ala gezurra?).
  • RAE horrek lehentasuna ematen dio erregistro zibilari. Erregistroan izen edo deitura batek "ortografia akatsa" baldin badu, aurrera, idatzi beti "ortografia akats" horrekin. (Egia ala gezurra?).
  • Euskaltzaindiak "ortografia akatsak" zuzentzeko eta erregistroan aldatzeko aholkatzen du. (Egia ala gezurra?).
  • Euskaltzaindiak, batzuetan, bizpahiru aukeren artean bat aholkatzen du. Beste batzuetan aldaera bat baino gehiago ontzat hartzen ditu. (Egia ala gezurra?).
  • Euskal Wikipedian, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Argian... zalantza handiak eta eztabaida luzeak egon dira batzuetan izen edo deitura baten grafia hautatzerakoan. (Egia ala gezurra?).
  • Estilo-liburuak eta zerrenda ofizialak daude zenbait izen nola idatzi jakiteko. (Egia ala gezurra?).

Idazten hasi baino lehenago dokumentatu zaitezke:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf
http://ww.euskaltzaindia.fr/index.php?option=com_content&view=article&id=91&Itemid=470&lang=eu
http://noticias.juridicas.com/base_datos/Privado/l40-1999.html
Euskaltzaindiaren ataria Interneten. Argazkian Bilboko egoitza. Plaza barrian.
Euskaltzaindiaren ataria Interneten. Argazkian Bilboko egoitza. Plaza barrian.


004 Iritzi-artikulua edo lagunarteko gutuna


Unibertsitatera sartzeko 2016. ikasturteko proba paperean zuzenduta jaso eta gero, kopiatu bertsio hobetua zuren lan-koadernoko orrialdean.

Unibertsitatera sartzeko proba baten idazlana egin genuen irailean: 'gazteak eta konpromisoa' izan zen gaia eta emandako eredua, Karmele Jaioren artikulu bat.
Unibertsitatera sartzeko proba baten idazlana egin genuen irailean: 'gazteak eta konpromisoa' izan zen gaia eta emandako eredua, Karmele Jaioren artikulu bat.


003 Azalpen-testua


  1. Aukeratu gustuko gaia horri buruzko azalpen testu bat idazteko. Helburua testu hori ahalik eta tokirik publikoenean argitaratzea izango da.
  2. Bilatu hautatu duzun gaiari buruzko informazio fidagarria. Dokumentatu zaitez. Gorde erabilitako informazio iturrien erreferentziak. Informazio iturriak aipatu egin behako.
  3. Bilatu egin nahi duzun azalpen-testuaren antzeko testuren bat. Zure eredua izango da. Bilatu eredu ahalik eta egokien.
  4. Daukazun informazioarekin antolatu testu txukun bat. Zure helburua testua ulertzeko erraza izatea.
  5. Idatzi ezazu zure testuaren lehen zirriborroa (Z1).
  6. Zuzendu zeure buruari Xuxen, Euskalbar, Hobelex bezalako tresnen laguntzarekin. (Z2)
  7. Eskatu ikasgelako zerrendako aurreko eta hurrengo ikaskideei, edo zure betiko lagunei, zure testua zuzentzeko, zure testuan ekarpenak egiteko. Ekarpen horiek kalifikazioetan sarituko dira. Notaren %10-edo. (Z3)
  8. Argitaratu baino lehen eska iezaiozu Euskara eta literaturako irakasleari azken orrazketa, azken zuzenketa.
  9. Galdetu iezaiozu ea argitaratzeko modukoa ote den.
  10. (Baiezkoa jasoz gero) argitaratu.

Dekalogo hau blogean ere argitaratu zen.



002 Diskurtso baten deskripzioa

Bideoan ikusten den hizlaria ospetsu egin zen AEBetan. Egin ezazu diskurtsoaren analisia, diskurtsoaren kritika. Hizlari trebea da? Zergatik? Erabil itzazu erretorikan ohikoak diren hitzak, dispositio, elocutio...




001 Kopiatu zure gelako zerrendako lehenengo ikaskideari bere orriko Aurkibidea.




000 Eman izena Wikispaces gune honetan. Eska iezaiozu kudeatzaileari, irakasleari, editore baimena.




-001 Instalatu **Firefox** web-nabigatzailearen azken bertsioa + Xuxen + Euskalbar gehigarriak.