Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.






IKASTURTEKO KRONIKA (Pablo Z).


+2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz.

Klasearen erdia, gutxi gorabehera, Gobela ikastolatik gatoz. Argi dago euskara maila lehen hezkuntzan askoz baxuagoa dela, baina nire ustez ikastolak zuen euskara maila nahiko ona zen. Artaza-Romora heldu nintzenetik giroa oso ona iruditu zitzaidan eta berehala lagun onak egin nituen, gainera, lagun asko betiko ezagunak ziren. Pertsonalki ez dut inoiz arazorik izan irakasle edo ikasleekin eta gutxitan gertatu zait klaseak emateko metodologiak gustukoak ez izatea. Baina materialekin aldiz, ez naiz inoiz oso pozik ibili, arbela digitala eta eskola bi puntu zeroko eramangarriak ez baititut inoiz gehiegi gogokoak izan.

Ikasturte honetan jendaurreko ahozko aurkezpen gehien egin ditudan kurtsoa izan da. Hiru edo lau egin ditut, nire ustez gehienak nahiko onak. Baina hauetako batekin geratu beharko banintz seguruenik Hans Christian AndersenenUrretxindorra kontatu nuenean izan zen, ipuin nahiko polita. Klaseetan, gutxi gorabehera, ia klasero zer edo zer esateko esan dut, beti klase-kideen txandak errespetatuz. Ez dut inoiz euskararekin ahozkotasun arazorik izan, baina nire euskara maila igo dela konturatu naiz.



Ikasturte honetan liburu hauek irakurri ditut aprobetxamenduz. Ferdinand von Schirachen Krimenak, Ur Apalategiren Fikzioaren Izterrak eta Iban Zalduaren Antologia bat. Ez zaizkit txarrak iruditu eta gehienetan patxadaz eta gozatzen irakurri nituen. Bestalde, nire aldetik, Gorkaren e-mail gehienak, lagunen idazlanak eta ZuZeun dauden artikulurik hoberenak irakurri ditut. Ahozkotasunean bezala ez dut inoiz hainbeste irakurri ikasturte batean.

Ikasgelan gramatika eta lexikoko klaseak ez zeuden guztiz txarto baina txapa batzuk luzeegiak egin zaizkigu, hori bai, ikasgelan atera diren gai batzuk nahiko interesgarriak izan dira. Ez nuke ezer kenduko edo hobetuko, agian, informatika gelara gehiago joatea, batez ere, lehen ebaluazioetan.



Nire idazlanetan ez dut auto-zuzenketa gehiegirik egin baina Xuxen eta Euskalbar etxeko ordenagailuan izan ditut lehen ebaluaziotik. Lagunen arteko zuzenketak egin ditugu noizean behin inongo lotxarik gabe. Gorkaren ekarpen gutxi izan ditut baina ondo begiratu ditut, baita lagunenak ere. Wikipedian Fito eta Fitipaldien artikulua argitaratu nuen eta Zuzeun lau iritzi artikulu guztiz pertsonal eta inprobisatuak igo ditut gustura. Gainera bolada batez euskaraz aritu ginen Whatsappeko taldetik, gutxienez, bolada batez.

Nire aurtengo idazlanik onena “Ez dut teknologiaren menpe bizi nahi” izan da, hurrengo ezaugarriengatik: idazlanean azaltzen dudan egoera gertatu zitzaidanean momentuan izan nituen gogoak idazlan bat garatzeko gai horri buruz, txukun eta euskara maila on dezente batekin idatzita dago, benetako sentimenduetan oinarriturik dago eta ZuZeun argitaratuta dago, orain dela ez asko.

Nire klaseko jarrera ona izan da, baina seguruenik etxekoa ez da hoberena izan. Gauza asko azken momenturako utzi dut, lan onak egin ditudan arren. Etxeko jarreratik atera ahal dudan gauza positiboena nire Ama euskal-berriarekin asko hitz egin dudala da, bion onurarentzako.

Lehen eta bigarren ebaluazioetan hamarra lortzera heldu naiz eta hirugarren honetan ez dut gutxiago espero. Lan egin dut eta kalitate on bat erakutsi dudala pentsatzen dut. Gainera aurrekoa ez ezik,nire euskara maila hobetu dela uste dut eta nire buru unibertsitateko froga arazorik gabe gainditzeko ikusten dut.

Hurrengo ikasturtean oso gustura egingo nituzkeen euskara klaseak Gorka Azkaraterekin, hau da, ikasturte hau asko gustatu zaidala esan nahi dut. Metodologia hau institutu, eskola eta ikasgela guztietan erabiltzea, gutxienez lengoaiak diren ikasgaietan, ideia bikaina izango litekeen, asko ikasten da behintzat!


Ez dut teknologiaren menpe bizi nahi


Orain dela aste batzuk, lagunok dugun Whatsappeko taldetik hizketan ari ginen arrastian ea zer egingo genuen. Batek Algortako Galean dagoen dorre batera joatea proposatu zuen eta nik, alfer nenbilenez, zertarako galdetu nion. Bere erantzuna zuzen-zuzena izan zen, Instagramerako argazki batzuk ateratzera. Plana ez zen txarra, baina erantzun hori entzutean odola irakiten hasi zitzaidan. Instagramen kontu bat eginda daukat eta maiz aski erabiltzen dut, gainera, lagunekin egiten ditudan argazkiak igotzea gustukoa dut. Honekin argitu nahi dudana haserretu ninduena ez zela Instagram hitza izan, planaren helburu edo xedea Instragram izatea baizik.
Nire ustez gertaera hau seinale magiko arraro antzeko bat izan zen, hurrengoaz konturatu nintzelako. Teknologia berriek aspertzen hasi naute, mugikorrek gehienbat. Arratsalde batean lagun batek ehunka argazki egiten dituenean, lokalean egonda ere, zerbait negatiboa sentitzen dut barrutik. Irteera bat egiten denean eta sare-sozialak barre eta algaren gainetik ipintzen direnean, txarto sentitzen naiz. Teknologia berriek txarto sentiarazten naute, eta froga gehiago dauzkat! Albisteetan beti uzten dute programaren atalen bat teknologiari buruz mintzatzeko, robotak, dronak, aplikazio berriak smartphonetarako, garraioak, armak... Honelakoak ikustea ez nau batere pozten. Egia esanda, guztiok barruan dugun zati filosofikoa ateratzen zait. Teknologia berriek gure bizitzak erraztu ez ezik, hobeak egiten dituzte. Hala nola berrikuntzak osasungintzan, ezin dut horren aurka egin! Baina hiru lerro gorago aipatu ditudan gauzen aurka, aldiz, bai.
Etorkizunari buruz dauzkagun ideia surrealistak, auto hegalariak, robotak gure gizartean, bizitza guztiz mekanizatuak, besteak beste, oso grisak iruditzen zaizkit. Beraz, nire ikuspuntutik, gero eta posibleagoa den etorkizun “futuristaren” ideia, oso penagarria da. Espero dut jendea bere kabuz konturatzea teknologiari diogun menpekotasun honekin, eta drogekin urte gogorretan gertatu zen bezala, teknologia menpekotasun hau ere bertan behera uztea.


INDUSTRIA IRAULTZA (Laburpena)

Industria modernoaren garapena honako alderdi hauetan izandako aldaketek bultzatu zuten: demografia, nekazaritza, manufaktura-ekoizpeneko moduak, bankua, merkataritza eta garraioak. Iraultza Britainia Handian hasi zen eta munduko merkatuaren sorrera eragin zuela esan daiteke. Lehen Industria Iraultzan ikatzaren erabilera nabarmentzen da eta bigarrenean elektrizitatea eta petrolioarena.

FAKTOREAK
Hazkunde demografikoa
Erresuman Batuan, Industria Iraultzaren paraleloan, hainbat aldaketa izan ziren populazioan eta nekazaritzan. Ingalaterrako biztanleria hirukoiztu egin zen mende eta erdian. Biztanleria eta nekazaritza-baliabideak aldi berean hazteari egotz dakioke Iraultzaren arrakasta. Biztanleria bi prozesu elkartzeagatik hasi egin zen : jaiotza-tasa handitzeagatik eta heriotza-tasa murrizteagatik. Dieten hobekuntzari eta medikuntzan egindako aurrerapenei esker murriztu zen heriotza-tasa.

Nekazaritzako aldaketak
Enpresaburu kapitalisten agerpenari esker, Britainiar parlamentuak onartutako itxitura legeek lur komunalak pribazitatu egin zituzten. Itxituren ondorioak garrantzitsuak izan ziren: nekazari asko hirietara joan ziren lan bila eta lurraren produktibitatea areagotu egin ziren berritasun teknikoei esker. Berrikuntzen emaitzak ikusgarriak izan ziren. Produktibitatea %90 igo zen eta diru sarrerak gora egin zuten. Lehengaien produktibitatea igotzeari esker produkzioa estimulatu egin zen eta industria gora egin zuen.

Industria hazteko faktore gehiago
-Erresuma Batuak monarkia parlamentarioa zuen . Parlamentuan hiriko eta landako klase ertainak ziren nagusi, eta, ekonomikoki aktiboak zirenez, negozioen aldako legeak egin zituzten.
-Herrialdea munduko lehen itsas eta merkataritza-indarra zen.
-Ingalaterrak merkataritza askearen alde egin zuen, monopolioetatik aldenduz.

INDUSTRIA AINTZINDARIAK
XVIII. mendearen amaieran, aldaketa ekonomiko erabakigarri bat hasi zen: Lehen fabrikak agertu ziren, berrikuntza teknologikoak agertu ziren, makinen indarra erabiltzen hasi zen…

Kotoigintza
Kotoi-industria izan zen aldaketen bultzatzailea. Kalitateko haria merke eskuratzeko eskakizuna gero eta handiagoa zen; horregatik sortu zen berrikuntzaren premia.
Berrikuntzen artean iruteko makina eta ehungailu mekanikoa nabarmendu ziren. Aldaketa hauek ezinezkoak lirateke James Watten lurrun-makinarik gabe. Kotoi landugabea Amerikatik ekarri ohi zen eta ikatza Erresuma Batutik.

Siderurgia-industria
Siderurgia eta metalurgia ere asko aurreratu ziren aldi hartan. Lehen urratsa galdaketa-labeetan erregai berri bat erabiltzea izan zen: koke-ikatza (indar energetiko handiagoa zuena)
Siderurgia-sektoreak bultzada garrantzitsua izan zuen, ehungintzarako makinak behar zirelako lehendabizi, eta, 1830.urtetik aurrera, trenbidea egin behar zelako.
GARRAIOAK, MERKATARITZA ETA KAPITALAK
Garraioen iraultza
Industriak, behar bezala funtzionatzeko, banaketa sistema eraginkorra behar du, eta horrek, aldi berean, garraio sare azkarra eta fidagarria. Aurrerakuntzak: kanalen sareak, errepideak eta bideak konpondu, trena(lurrun-makina) eta lurrunezko nabigazioa.

Urruneko merkataritzaren aurrerabidea
Oso garrantzitsua izan ziren kanpo-merkataritzan kotoiaren inportazioa eta esportazioa eta esklaboen merkataritza.

Inbertsio produktiboa eta enpresa-espiritua
Industria-garapenak izugarrizko etekinak eman zituen, eta, horren ondorioz, Erresuma Batuan sekulako kapital-metaketako prozesua izan zen. Honek banku pribatuen eta sozietate anonimoen agerpena sorrarazi zuen.
INDUSTRIALIZAZIOAREN HEDAPENA
Europako herrialdeek, Amerikako Estatu Batuak eta Japoniak ekonomia aldatu eta eredu industriala hartu zuten; horietan ere ehungintza eta siderurgia izan ziren industrializazioaren eragileak. Aldaketa hasi zen nekazaritzako produktibitatea handitu zenean. Makinak sartzean, nekazaritzan langileen soberakina izan zen, eta lanerako indarra industria sektorera joan zen. Gainera estatuek bultzatu zuten industrializazioa eta ez ekimen pribatuak Erresuma Batuan bezala.

LIBERALISMO EKONOMIKOA ETA KAPITALISMOA
Ekonomia mugatutik eta merkantilistatik ekonomia liberalera pasatu zen. Hiru printzipio zituen: Jabetza pribatua, askea eta mugarik gabea ; Enpresa askea, eskulanaren kontratazio askea eta ekoizpen-sistemaren erregulazio askea, estatuaren esku-hartzerik gabe eta Merkatu askea, etekinak eta eskaintzaren eta eskariaren legeak erregulatua, hau da, merkatuak berak.

Sistema ekonomiko kapitalista
Sistema honek erabateko garaipena izan zuen Industria Iraultzan, eta haren funtzionamendua liberalismo ekonomikoko teorietan oinarritzen da.Industria sistemak diru asko behar zuen enpresak sortzeko eta martxan jartzeko. Horrek bankuak garatu, eta balore-burtsa bultzatu zuen. Sistema honek ongizate ekonomiko orokorra ekarri zuen.

KLASE-GIZARTEA
Gizarte egitura berria:

Behe-klaseak: Sektore pobre tradizionalek osatzen zituzten. Dena den, gizarte-talde berri bat agertu zen, proletarioak, industria berrietako langileek osatua.

Erdi-mailako klaseak: Industria langile kualifikatuak eta ogibide-liberalak zituztenak osatzen zuten.

Goi-klaseak: Noblezia gizarte gidaria izateari utzi zion eta burgesia agertu zen oso boteretsu. Hauek industriako enpresaburuak ziren eta botere eta eragin handia eskuratu zuten.




Bizi garen mundua


Telebistan ikusi berri dut amerikarrek Afganistanen jaurti duten “MOAB” bonba, bonba guztien ama delakoa. Berria kate guztietan agertu da baina bonbaren ondorio fisikoak ez dira nabariak izan. Aldiz, ondorio mediatikoak itzelak izan dira. Atmosfera geopolitikoa dardarka dabilela dirudi gehienbat, Irak, Txina, AEB, Errusia eta Ipar Korea direla medio. Guda nuklear bat hurbil daukagula dirudi, estatu askok haien armamentuaren boterea erakusten ari baitira, eskutan dugun albistean bezala. Donald Trump jaunak erabili duen bonba itzelak 35 terrorista inguru hil ditu gehienez, eta egia esanda ez dira asko. Bestalde,panorama internazionala hankaz gora utzi du. Ipar Koreako liderra eta Putin ere ibili dira arma oso suntsigarriak probatzen asken urteotan , mundu osoa kikilduz. Nire ustez guda nuklear bat gertatzeko probabilitateak ez dira oso handiak, baina ez gutxi daudelako, hau gertatzekotan planetarik gabe geratuko ginelako baizik. Ez dago munduan presidenterik honelako liskar batean sartu nahi denik baina orduan, zergatik kezkatzen gara hainbeste? Zergatik kezkatzen gaitu negozioetako magnate paleto batek? Zergatik gara korear lodikote batengatik beldur? Fidatzen ez garelako. Gure historian zehar ikusi dugunez, beldur garenean txarrak bihurtzen gara eta interesak erdian daudenean are gehiago. Gainera, botereen banaketa demokratikoa bai, baina barregarri batera heldu gara. Oker ez banago, adibidez, Trump jaunak nahi izatekoan mundu guda masibo batean murgildu ahal gaitu. Hark misil bat bidali edonora besteak erantzun eta dena pikutara bidaliz. Nire logelatik mesedez eskatzen diet lurreko agintariei argazki gehiago ateratzeko eta misil proba gutxiago egiteko.


“Nik euskaraz, zuk zergatik ez?”

Gaur egun, jende askok daki euskaraz (hemen, noski), baina gero eta gutxiago erabili ohi da kalean eta beste hainbat lekutan. Aipagarria da nire inguruan nagusi asko hizkuntza ikasten ari direla, nire ama adibidez. Baina euskararen desagerpena ez da eskutan dakargun arazoa, aberriranzko sentimendua baizik, hau da, kulturarekin zerikusia duen arazoa.

“Zuk zergatik ez?” galderak ez dauka erantzun errazik, zer izan daiteke euskaraz ez hitz egitea eragiten diguna? Lotsa, beldurra, praktika falta, alferkeria … Egia da euskara ikastea ez dela erraza eta gainera lana lortzeko oztopoa bihurtu ahal da euskaldun berri edo euskara ez dakitenentzat. Adibidez, nire amak urte asko daramatza euskarak dituen titulazio laboralak lortzeko eta azkenean lortu egin ditu. Ama Osakidetzan dabil lanean, eta berak beti esaten dit jende askok egiten diola euskaraz, baina larritzeko edo berari une txar bat sorrarazteko asmoz. Niri hau barregarria iruditzen zait, gure hizkuntzaren beste erabilera bat. Honelako instituzio publikoetan lan egiteko euskara jakitea eskatzen dute, baina ez da beharrezkoa kontuan hartzen badugu zenbat pertsonek egiten duten euskaraz normalki. Normalki hitzarekin esan nahi dudana euskara haien hizkuntza dela, edo lehena behintzat. Nik pertsonalki inbidia diet haien etxean normalean euskaraz egiten dutenei. Oso gauza polita iruditzen zait eta abertzaletasun handia frogatu ez ezik, haien sustraiak eta arbasoak barruan dituztela frogatzen dute.

Amaitzeko ondorio hau atera dut. Euskarari garrantzi handiagoa eman behar diogu herritarron artean eta batez ere familia giroan. Eskoletan guztiz beharrezkoa dela argi daukat, baina esparru ofizialetan, hala nola, gobernuan, osasungintzan… ez daukat hain argi. Gobernu euskaldunak behar ditugu gure hizkuntza bizirik jarraitzeko eta, are gehiago, oso aktiboa izateko. Baina hau lortzeko euskara asko entzun behar da kaleetan, orain entzuten dena baino askoz gehiago.




Kiromantzia


Kiromantzia kirologiaren adarra da, eta eskuan dauden lerroak aztertzean datza. Kirologiak eskua aztertzen du (forma, marrak, arrastoak...) eta nor izan garen, nor garen eta norantz goazen adierazteko balio du; baina ez nora iritsiko garen, etorkizuna norberak egiten du eta.

Horri behatuta, pertsonaren izaera psikologikoa eta fisiologikoa jakin omen daiteke. Sineskeriarekin eta asmakizunekin lortzen bada ere, beti izan da onartua, nolabait, jende artean. Gaur egun, inolako balio zientifikorik gabeko sasi-zientzia da.

Kiromantikoek diote eskuko marken bidez pertsonaren patua jakiteko eta izan diren, diren eta izango diren gertakizunak asmatzeko gai direla. Baina, horrela balitz, pertsonaren emozioak eta portaerak aldatzen diren heinean, eskuko markak aldatu egingo lirateke, baina hori ez da errealitatea, markak finkoak dira. Are zailago uler daiteke kiromantziaren bidez kanpo egoerak asmatzeko ahalmena izatea, horrek ez baitu pertsonarekin inolako loturarik. Ezinezkoa da, adibidez, eskuak irakurriz loterian aterako diren zenbakiak asmatzea, zenbait kiromantikoek horretarako gai direla badiote ere.

Antzina, kiromantzia erritual paganoa zen eta, erritual guztiak bezala, kiromantzian aritzen zirenak sorginkeriagatik salatzen zituzten eta Inkisizioa atzetik izaten zuten. Gaur, kiromantzia tarotarekin eta antzeko jarduerekin batera egin ohi da. Baina, hainbat kiromantiko ezberdin daude: batzuek bulego pribatuetan jarduten dute, diru kopuru handien truke, eta beste batzuk kalean aritzen dira borondatearen diru eskasaren truke.

external image 28-lc3adneas-de-los-hijos.jpg




Adierazpen askatasuna

(Euskara arloa da, ez Filosofia)

2017ko urtarrilaren 23an, pasa den astelehenean, Bimba Bosé abeslari eta modeloa hil egin zen bi urtez minbiziarekin borrokatu eta gero. Sare sozialetan, gehien bat Twitterren, Bosé familiak milaka mezu jaso ditu haien sufrimendua partekatzen duten Bimbaren jarraitzaileengandik.

Baina asko izan dira ere mezu iraingarriak eta umore beltzezko txisteak. Ulergarria da familia eta jarraitzaileak sutan jartzea honelako argitalpenak irakurri eta gero, baina justiziaren esku sartzea beharrezkoa al da? Fiskaltzak tuitak ikertu eta gero, zigorrak zeintzuk izango diren aukeratu beharko du. Guk sare sozial batean iruzkin iraingarri bat idazten badugu adibidez, hildakoen kontrakoak, diktadoreen kontrakoak, koroaren kontrakoak... gure eskubidean gaudela pentsatzen dut. Honelako argitalpenak egitearen ondorioak soilik pertsonalak izan beharko lirateke. Publiko baten errespetua galtzea, errespetu gabeko pertsona bat iruditzea, jarraitzaileak galtzea eta bestelako arazo pertsonal eta indibidualak. Askatasunaren kontrakoa iruditzen zait zigor bat jasotzea argitalpen publiko bat idazteagatik. Hori bai, errespetua guztiz beharrezkoa da eta astakeriak idatzi baino lehen bi aldiz pentsatzea komeni da.

Albiste hau telebistan ikusi nuen lehen aldiz, baina Bimbaren kontrako mezu iraingarriak zentsuratu egin zituzten. Telebista kateak kontrolatzen dituztenek ez dute oso ondo ulertzen zentsuraren erabilera. Adibidez, haien ustez, Sirian bizi den gatazkaren argazki eta bideo guztiz odoltsuak erakutsi daitezke, baina aldiz, tuit iraingarriak ez. Gaur egun munduan gertatzen den ekintza oro, komunikabideetan entzun edo irakurriko dugu. Orrek , gure ezagutza haiek kudeatzen dutela esan nahi du. Informazioa trukatzen badute gure ezagutza trukatzen ari dira. Zentsura, beldurra eta manipulazioaren bitartez guztiz kontrolatuta gaude, tamalez, beranduegi konturatzen gara.

Artikulu honen bitartez ez nago ezer berririk azaltzen, baina jendea honetaz kontzientziatu beharra dagoela pentsatzen dut. Betidanik esan diguten eran, ez dugu irakurtzen dugun guztia sinetsi behar. Gauzak aldatu nahi baditugu, gure iritzi propioa guztiz beharrezkoa da. Twitterreko kontu libreak ez ezik, garun libre eta inkonformistak behar ditugu, eta agian, sakelakoa gehiago amatatzea.



ZELAI MUNIZIPALA EZ DA SAN MAMES

San Mames ez da udalaren zelaia


Orain dela aste bat, gutxi gora behera, ETBko programa batean gai honetaz ari zirela ikusi nuen eta minutu batzuk eman nituen ea zer zioten aditzen. Kazetariak, umeen futbol partidu batean bi aiten arteko borroka komentatzen ari ziren, irudiak oso lotsagarriak ziren. Nire ikuspuntutik egoera nahiko larria da, batez ere, gurasoek haien seme alabei transmititzen ari dizkieten ideia negatiboengatik.

Gaur egun edozein talde kirol bateko partiduak, gurasoen partetik, irainez josita daude. Irain hauek bai jokalarientzako edo arbitroentzako zuzenduta daude. Gainera beste arazo ezberdin bat izan arren irain arrazistak guztiz “normalizatuta” daude ingurugiro hauetan, ez hori bakarrik, bai biolentzia fisikoa eta baita psikologikoa ere guztiz normalak egiten zaizkigu larunbatero. Eta zein da “normalizazio” honen arazoa? Guraso ergel hauen seme alabak, gehien bat semeak, arazo sozial bat bihurtzea. Agian nire ideia gehiegi puztu dudala pentsatu dezakezue baina bere arazo guztiak indarkeriarekin konpontzen dituen tipo bat, nire ikuspuntu apaletik, arazo sozial bat da.

Astebururo harmailetan bizitzen den indarkeria guztiok onartzen dugu, baina honi konponbide bat ematea aldiz, oso zaila egiten zaigu. Federazioek haien aldetik hainbat proiektu jarri dituzte martxan, adibidez txartel beltza delakoa. Baina nire ustez honelako jarrerak ez ditu arbitro batek zigortu behar, guk baizik. Guk salatu behar ditugu jarrera agresiboak eta arrazistak, baina modu asko daude hau egiteko. Norbaitek itzelezko kirtenkeria botatzen badu, barre egin beharrean, “aizu zer diozu!” bat bota behar diogu, gutxienez lotsa pixka bat jasan dezala.

Agian arazo hau normalegia egiten zaigu konponbide bat bilatzeko , baina bada garaia guraso batzuk konturatzeko zelai munizipala ez dela San Mames. Agian seguritate pribatua kontratu ahal da, kamerak ipini, publikoa gehiegi kontrolatu … auskalo. Argi izan behar dugu gure jarrera nolako den eta zer transmititu nahi diogun ondokoari.






Askeak ahal gara? Determinismoa

Bizitza erabakiz josita dago eta norberaren askatasun psikologikoaren zeregina izan beharko luke bakoitzaren onurarentzako aukerarik egokiena(egokiena zertarako?) hautatzea. Baina, libreak ahal gara aukera desberdinen aurrean edo arrazoi sekundario batzuek behartzen gaituzte, horietaz ohartu ez arren ere? Ingurumenak guztiz determinatuta dauzka gure erabakiak, hau da, gure borondatea ez da librea bere erabakietan.

Aurrekoari determinismo deritzo eta postura hau hoberen azaltzen duen azpi-gaiari determinismo soziala. Honek giza jokabidea ingurune sozio-kulturalak determinatzen duela dio. Gazteon artean oso argi islatzen da hau. Institutu bat adibide moduan erabiliz, ikasleen janzteko modua, hitz egitekoa modua, esaerak, keinuak, zaletasunak, jarrera… oso antzekoak izango dira, salbuespenak salbu. Egoera honi aurre egitea ez dirudi oso zaila, baina bada. Gizabanakoa ez da egoera honetaz ohartzen ingurunea bereizten dituen “arauak” onartu eta betetzen dituen bitartean, bere buruari ezarri dizkiola pentsatuz. Baina zer gertatzen da arau hauek betetzen ez baditu? Determinismo soziala karakterizatzen duen faktorea agertuko dela, presio soziala. Klonez osaturiko gizartetik at geratzeko beldurra handiegia da, eta gizabanako gehienetan irabaziko du. Klon hauek galdera bakarra egingo diote bere buruari, ea zer pentsatuko duten besteek. Hainbestetan egingo dute galdera hau non haiek nola izan nahi duten ahaztuko dute. Kontraesankorra bada ere, gizarte modernoan guztiok berdina duguna miresten da eta ezberdintzen gaituena bereizten. Horri konformitate automatikoa deritzo. Kultur arauak ematen dizkiguten nortasun-motak hartzen ditugu, askatasunari beldurrez. Ni originala pseudoniaz ordezkatzea hain zuzen. Askatasuna besteena da eta ni aldiz,haien ideien presoa naiz. Horrela, niaren eta munduaren desberdintasuna ezabatzen da.


(?) Konformitate automatikoa aipatzea ondo letorkizu

Askatasuna oso kontzeptu erlatiboa da, eta aldi berean, oso argia. Askeak garela esan dezakegu eskuetan kateak ez ditugulako. Baina, zertaz balio du hori geroago argudio propio bat garatu ezin badugu edo esan nahi dudana esan ezin badut. Kanpo askatasunak ez du ezertaz balio barnekoa ez badugu, eta alderantziz. Egoera horretan egonda klonak gara. (garatu gehiago ideia hori)Nire ustez guztiok ezberdinak bagara, guztiok askeak izango gara. (?)

Testuak sakontasun eta norabide ona ditu, baina garatu beharko zenituzke aipatu dizkizudan ideiak nota hobetzeko

Leonor



DATU INTERESGARRIA:
Danimarka, iparraldeko herri aurreratu hori

Daniar gazteek, 18 urte egitean, gurasoen etxea uzten dute, eta beren independentzia bermatzeko, Gobernuak, hilean, 680 euro ematen dizkie. Danimarkako gazteek, eskola amaitu ostean, urte batzuk hartzen dituzte etorkizuna nola bideratu ondo erabakitzeko. Bataz beste, 23 urterekin hasten dute unibertsitatea, presarik gabe.

Soldadutzari dagokionez, azterketa fisikoa gainditu ostean , zozketa bidez erabakitzen dute nork joan behar duen. Norbaitek ez badu zerbitzu militarra egin nahi, suhiltzaile edo gizarte-lanak egiteko aukera du soldata txiki baten truke. Danimarkan 5,5 milioi herritar bizi dira eta diru sarreren %55 ordaintzen diote Estatuari. Horren truke, hango biztanle guztiek eskubidea dute haurtzaindegia, eskola, unibertsitatea, ospitalea eta zaharrentzako zaintza osoa doan izateko. Eskolen, unibertsitateen eta ospitaleen %95 publikoa da.

18 urte betetzen dituztenei Gobernuak 680 euro inguru ematen dizkie hilean, beren kasa bizitzeko aukera izan dezaten. EAEn eta Nafarroan 210 euroko laguntzak ematen hasi dira eta, Ipar Euskal Herrian, zenbait baldintza betez gero, 300 euro inguru ematen zaizkio hilean ikasleari. Danimarkako gazte gehienek, danieraz gain, ingelesez, suedieraz eta norvegieraz ulertzen eta hitz egiten dute . Eskolan, frantsesa eta alemana ere landu ohi dituzte.

Jardun askotan erreferentzia izan litekeen herrialde batek, dudarik gabe, beste askotan huts egingo du. Herrialde perfekturik ez da munduan. Alabaina, horrek ez du esan nahi batzuk besteak baino gehiago gerturatzen ez direnik egoera horretara.

LANDER ARBELAITZ, Argia aldizkari (moldatua)





Abiadura handiko trena


Abiadura Handiko Trena oihartzun mediatiko handiko gaia izan da azken urteotan eta, jende asko bildu ditu ados eta kontran. Iritzia planteatu baino lehen alde onak eta txarrak dituela argi geratu behar da. Tamalez, argudio negatiboak askoz gehiago dira positiboak baino eta honek jende asko “Euskal Y” delakoaren kontra jartzeak sorrarazi du. Abiadura handiko trenaren proiektua akats erraldoi bat da. Hau frogatzeko argudio asko eman daitezke, baina hauek dira nabarmenenak.

Lehenik, kutsaduraren arazoa aipagarria da. Honelako proiektu erraldoi bat aurrera eramateko obra pilo bat egin behar dira eta aurrerago aipatuko dudan bezala, garestiak ez ezik, asko kutsatzen dute. Paisai, ekosistema eta biosferaren atal asko suntsituta eta kutsatu geratuko dira. Gainera, trenbidea eraikitzeko, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako erabiltzen diren lur hektarea mordoa galduko dira, galera ekonomikoak sorraraziz familia eta enpresa askori. Bigarrenik erabiltzaile potentzialen eskasiaren arazoa dago. Estatu mailan guztiz beharrezkoak dira honelako trenbide sare modernoak baina, zentzudunak izanik, Euskal Herrian ez dira hain beharrezkoak. Adibidez, Bilbotik Vitoriarainoko bidea egunero egin behar duenari lagungarria izango litzaioke baina, nork egiten du bide hori egunero? Agian Eusko Jaurlaritzan lan egiten dutenak edo? Normalean, gure lurraldean autoz lanera joateko biderik luzeenak berrogeita hamabost minutukoak dira gutxi gorabehera eta, egunero egin daitezke arazorik gabe. Hirugarrenik, bigarren arazoari lotuta, eraginkortasunaren arazoa daukagu. Zerbitzu honek bidaiari gutxi izatearen arazoarekin batera, etekin ekonomiko txikia lortzearen arazoa dago. Gizarteari honelako proiektuak eskaintzea guztiz beharrezkoa da baina, kasu honetan, oso garestia da eta oso zaila izango lirateke kostuak ordaintzea bidaiarien diruarekin.

Abiadura Handiko Trenaren obrak orain dela bederatzi urte inguru hasi ziren eta oraindik proiektua bukaturik egonda ez ezik, herren eginez dabil. Egitura garesti hau errore bat da eta bizkarrean eramango dugun zaku pisutsu bat bihurtuko delakoan nago. Gutxienez, karga astun hau Euskal Herritik zehar eraman ahal izango dugu, berrehun kilometroko abiaduran.

ZuZeu :
http://zuzeu.eus/abertzaletasuna-xxi/abiadura-handiko-trena/











Azalpen testua


“Fito eta Fitipaldiak” Espainiako(Bizkaian sortuko) Rock musika taldea da.”Platero eta zu” taldeko Fito Cabralesek sortu zuen taldea 1990eko
hamarkadaren amaieran.
HISTORIA

Hasiera (1998-2001)

Fito Cabrales “Platero eta zu” taldean zegoen abeslari gisa, talde honek sustrai rockeroak zituen AC/DC, Rolling Stones, Leño, Status Quo… eredu bezala. Haien abestien gaiak tabernak, amodioa, drogak eta Rock-a ziren. Baina Fitok zenbait abesti ezberdin konposatzen hasi zen, bere taldearen estiloarekin bat ez zihoazenak.”Platero eta zu” utzi gabe, paraleloki “Fito eta Fitipaldiak” sortu zuen, Rockabilly, Blues, Swing eta Jazz soinuekin. Lehen diskoa 1998an argitaratu zuten, “A puerta cerrada”. Fitok ez zuen bere iraganeko ospea erabili nahi arrakasta eskuratzeko beraz, edukiera txikiko antzokietan hasi ziren jotzen, hala ere platinozko diskoa denbora gutxira eskuratu zuten.

Bigarren sorkuntza (2001-2005)

Fitoren proiektu bakartiaren arrakasta itzela izan zen eta 2001ean “Platero eta zu” utziz talde berrian jarri zituen bere ilusio guztiak. Urte berean haien bigarren diskoa argitaratu zuten “Los sueños locos” eta berriro platinozko diskoa eskuratu zuten. Disko honetan gitarra elektrikoak eta Rock and Rolla berragertu ziren baina oraingoan, Fitoren estilo berriarekin.

Orainaldia (2005-2016)

PARTAIDEAK
Fito Cabrales (Gitarra eta Abeslea)
Javier Alzola (Saxofona)
Joserra Senperena (Organoa)
Alejandro Climent (Baxu Elektrikoa)
Carlos Raya (Gitarra elektrikoa)
Daniel Griffin (Bateria)





Discografía

Kanpo Loturak


WIKIPEDIAN ARGITARATUA (ekarpen bat da)
https://eu.wikipedia.org/wiki/Fito_%26_Fitipaldis






Lagunarteko gutuna



Getxo
2016/09/15

Kaixo lagun, zer moduz?

Guztia ondo? Denbora luze daramagu hitz egin gabe eta azken hilabeteetan egin dudanaren berri eman nahi dizut. Harrigarria badirudi ere Gobernuz Kanpoko Erakunde batean ibili naiz elkarlanean. Batez ere, umeek jasaten dituzten indarkeriei aurre egiten.

Gauza txundigarri pilo bat egin ditugu, legez kanpoko lantegiak itxi, milaka pertsona bildu genituen manifestazio erraldoi batean, etxeak eraiki genituen … Ez dago munduan sentsazio hoberik jendeari laguntzen ari zarela jakitea baino, baina hori bai, oso lan arriskutsua bihur daiteke eta oso nekagarria da. Boluntariook egiten dugun lana oso gogorra bada ere guztiz beharrezkoa da, umeak munduan dauden gauzarik garrantzitsuena dira.

Eman dizudan matraka honen helburua zu gurekin elkartzea da. Ez zaitez larritu, nire arrazoiak ditut. Betidanik oso pertsona ona eta laguntzailea zarela pentsatu izan dut eta gurekin elkartzeko ez da ezer gehiagorik behar. Gauza hauek ezin dira momentuan pentsatu, har ezazu zure denbora.

Laster ikusiko dugu elkar, eta noski, zure erantzuna espero dut !


Pablo Zarragoitia