Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.


ESPERIENTZIA BIKAINA



India, Anatapur , 2016 / 09 / 23

Kaixo Lohitzune,


Indian bizi izandako esperientziaren berri emateko idazten dizut.

Duela pare bat hilabete nire bizitzari bira handia emateko aukera eskaini zidan Vicente Ferrer Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Anantapurera joateko aukera, Indiako hegoaldean kokatutako estatu pobre eta lehor - lehorrera.

Anantapurera heldu bezain laster pobreziak utzitako arrastoak ikusi nituen. Nahiko gogorra izan zen hasieran, baina behin ohituta, nire abentura hasi zen Indian.

Boluntario gisa hainbat aukera eman zizkidaten, baina gehien gustatu zitzaidanak hauek izan ziren: ume itsuen eskola batean irakasle gisa aritzea eta elbarritasun fisikoren bat zuten emakumeei laguntzea lantegi batean. Emakumeekin lan egitea iruditu zitzaidan hoberena, herrialde horietan ez baitituzte emakume elbarrituak aintzat hartzen eta oso baztertuta bizi direlako.

Emakume horiek eskulangintza lantegietan egiten zuten lan, oso pozik eta lan giro ezin hobearekin. Nik haiei laguntzen nien kalkulu eragiketak eta halako hainbat gauza egiten. Ezin duzu imajinatu ere ikasitako gauza guztiak . Nik haiei asko laguntzen nien , baina haiek niri are gehiago irakasten zidaten, haien bizitzeko modua erakutsiz eta beren poztasuna transmitituz. Arazo fisikoren bat izatea ez zien barrea aurpegitik kentzen, harrigarria benetan.

Esperientzia bikaina izan da benetan Lohitzune, etxera poztasun handiarekin bueltatu naiz etxera eta oso pozik lagundu izanagatik. Berdina egiten saiatzera animatzen zaitut, ziur aski norbaiti laguntzeko aukeraren bat aurkitu ahal izango duzu, eta eskertzekoa da gaur egungo gizartean.

Musuak,

Natxo


POECILIA RETICULATA - GUPPY ARRAINA


https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/Natxo45

Guppy arraina Hego Amerikako laku, urmael eta ibai gezetatik datorren arrain, bat da. Oso garrantzitsua da akuariozaletasunaren munduan, oso erraza delako arrain honen ugalketa lortzea eta baita mantentze-lana ere.

Arrain hau hainbat aldiz eta hainbat lekutan aurkitu zen. Wilhem Peters izeneko zoologo batek sailkatu zuen lehenengo aldiz 1859. urtean eta Poecilia reticulata eman zion izena. Bi urte geroago, 1861ean , Filippo de Filippik sailkatu, eta Lebistes poeciloides deitu zion. Eta azkenik , John Lechmere Guppyk , arrain hau sailkatzen lehenengoa zela pentsatuta, bere deituratik hartutako Guppy izena eman zion arrain honi. 1913ean Charles Tate Reganek, Peters eta De Filippik emandako izenak batu zituen eta Lebistes reticulatus eman zion izena. Urte batzuk pasa eta gero, Poecilia reticulata izena jarri zioten berriro, Wilhem Peters arraina sailkatzen lehenengoa izan zela frogatu zelako.

Gaur egun mundu osora bidaltzen dira guppy arrainak, Brasilgo Iparraldetik , Venezuelatik, Guayanatik eta Barbados eta Trinidad uharteetatik. Guppy arrainak oso errazak dira elikatzeko: zizareak, krustazeoak, intsektuak, barazkiak eta mota askotako janari lehortuak eman ahal zaizkie. Uraren tenperaturari dagokionez, 22 graduetatik 28 graduetara egon daiteke.

Guppya arrain , da, (esate baterako marrazoak bezala), hau da , arrautzak emearen gorputzean hazten dira eta prozesua amaitzen denean, emea arrainkumeez erditzen da. Arrainkumeak jaiotzen direnean, igeri egiteko, amaren laguntzarik gabe elikatzeko eta bizirik irauteko gai dira.

Lehenengo erditzea hamar arrainkumekoa izaten da. Zenbaki hau asko handitzen da hurrengo erditzeetan, 20 arrainkumetik 100 era. 28 egun pasatzen dira emeak ernaldun geratzen direnetik, erditzen direnera arte eta ia hilabetero erditzen dira.


ERNALDUN DAGOEN GUPPY EMEA
ERNALDUN DAGOEN GUPPY EMEA


Bizi-iraupena


Guppyek hamabi hilabeteko bizitza daukate . Hortaz, bizitza hain laburra dutenez, oso erraz ugaltzen dira . Guppyaren ugalketa zikloa lau ataletan banatzen da.

⦁ Jaiotzen direnetik lau hilabetera: Arrainen sexua finkatzen da. Berez, guppyen jaiotzan ezin da haien sexua bereizi. Hilabete bat pasa eta gero, arren uzki-hegala gonopodioa bihurtzen da. Emeek ez dute uzki-hegalik garatzen.

GUPPY ARRAINKUMEA
GUPPY ARRAINKUMEA


⦁ 5 astetatik 9 astetara: Gorputz osoko hegalak garatzen hasten dira eta guppyen kolorea ere ikusteko aukera hasten da ( guppyek kolore barik jaiotzen dira ).

GUZTIZ EZ GARATUA DAGOEN GUPPYA
GUZTIZ EZ GARATUA DAGOEN GUPPYA


⦁ 10 astetatik 26 astetara: Denboraldi honetan guppya guztiz hazita dago, kolore eta hegats harrigarriekin. Ugaltzeko ahalmena dauka jada. Fase honetan, arren eta emeen artean tamaina ezberdina bereizten da, emea arra baino handiagoa izanda. Halaber, guppy arra emea baino askoz koloretsua eta politagoa da.

GUPPY HELDUA
GUPPY HELDUA


⦁ 37 astetatik aurrera: Arrainak zaharrak dira jada, eta haien kolorea ahuldu egiten da. Ugaltzeko gaitasuna ahultzen da ere, eta zailagoa eta arraroagoa egiten da adin horrekin guppy bat ugaldu ahal izatea.

GUPPY AHUL ETA NAGUSIA
GUPPY AHUL ETA NAGUSIA


Guppy arrainak oso erraz ugaltzen diren arren, arazo handi bat dago. Gehienetan, amak eta aquariumeko beste guppy guztiak arrainkumeak jaten zailatzen dira, eta askotan lortzen dute. Horregatik gomendatzen da , beste aquarium batean banatzen arrain txikiak edota arrainkumeak ezkutatzeko landare, enbor eta harriak ipintzea arrain - ontzian. Milaka eta milaka guppy mota daude, kolore eta hegal izugarriekin.

GUPPY KOLORETSUAK
GUPPY KOLORETSUAK
GUPPY URDIN ARRA
GUPPY URDIN ARRA
GUPPY GORRI EMEA
GUPPY GORRI EMEA



Informazio iturriak:

Hainbat egile, Manual del acuario Guppy (ISBN 84-225-1190-9)
Hainbat egile, El libro de todo el acuario (ISBN 84 - 86532 - 71 - X)
https://es.wikipedia.org/wiki/Poecilia_reticulata
http://acuarioamazonico.blogspot.com.es/2009/10/reproduccion-de-guppy.html




GAUR EGUNGO HEZKUNTZAREN KRITIKA; IRITZI TESTUA

Gaur egungo Hezkuntza sistemari kritika


XVIII. mendean sortutako hezkuntza mota aldatzeko garaia heldu dela pentsatzen dugunok asko gara. Psikologo, pedagogo eta irakasle askok bat datoz gure pentsaerarekin, testu luze-luzeak buruz ikastea eta azterketa egin eta gero guzti –guztia ahaztea ez dela ikasteko bide egokia pentsatzen dugu askok.

Gaur egungo gizartean, gazteon iritzia ez da askotan aintzat hartzen, eta hori da gure hezkuntzan daukagun arazorik handienetarikoa, irakasle gehienek obeditzen erakusten digute eta ez gauzarik garrantzitsuena: kritikoak izaten.

Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hastean, irakasgai guztiak, hizkuntzak izan ezik, hautazkoak izan beharko luketela uste dut. Nire iritziz, teknologia eta plastika irakasgaiak nahitaezkoak izatea eta denbora galtzea hauek ikasten, beste hizkuntza baliagarriago batzuk ikasi beharrean, penagarria da.

Pertsona batzuek marrazketa eta brikolajea maite dute, eta haiek hautagarri horiek aukeratu beharko lituzketela argi dago, baina batzuk beste irakasgai batzuetan interesatuta gaude; niri adibidez, italiera eta psikologia ikastea pilo bat gustatuko litzaidake.

Beste alde batetik, nire ustez, irakasle gehienek gu motibatu eta gure tasun onenak oroitarazi beharrean, txarrenak gogoratzen dizkigute. Eta hori ez da giro ona sortzeko bidea.

Gainera azterketak beharrezkoak direla uste dut, ikasleon esfortzua modu objektibo batean baloratzeko egokiak izan daitezkeelako, baina ez normalean egiten ditugun azterketa motak, baizik eta ahozko azterketak, azterketa praktikoak, etab. Gainera, klasean egindako lana, gogoak, etxerako lanak eta esfortzua, esate baterako, azterketak dira ere bai.

Nire aburuz, etxerako lanak gehiegizkoak dira; sei ordu ematen ditugu institutuan, eta hori gutxi izango balitz, beste hainbat ordu ematen ditugu norberaren etxean ikasten edota klasean bidalitako lanak egiten. Ikasketei hainbeste denbora ematen badiegu, zenbat denbora geratzen zaigu familiarekin egoteko, ondo pasatzeko eta gure bizitzan gauzarik garrantzitsuena egiteko, hau da, gozatzeko?

Argitaratua: ZuZeu.eus


EUSKARA LABURPENA “ FÄHNER “.

Fähner



Friedhelm Fähner familia – mediku izan zen bere bizitza osoan eta Rottweil izeneko herrian bizi izan zen beti.

Hogeita lau urte zituen Friendhelm Fähner Ingrid ezagutu zuenean. Ingriden gurasoak botikariak ziren eta berarekin joan ziren festa batera. Elkarrekin maitemindu ziren eta dena nahiko arina izan zen; astebetera Fähnerrek ezkontza eskatu zion , eta berak baietz esanez, ezkondu egin ziren.

Kairora joan ziren eztei – bidaian . Etxera bueltatzeko aurreko egunean, Ingridek betiko zainduko zuela zin egiteko eskatu zion Friedhelmi eta honek hitza eman zion.

Handik denbora gutxira, etxea aurkitu zuten Munichen. Arazo nahiko eduki zituzten etxearen dekorazioarekin ez zirelako bat etortzen hainbat gauzatan. Halaber, Ingridek gauza tonto batzuk leporatzen hasi zitzaizkion: zaborra inoiz ez zuela jaitzen, narrasa zela, alkandorak zikintzen zituela, egunkari zimurtzen zuela... Hasieran tontakeriak zirela pentsatzen zuen eta ez zion egoerari garrantzi gehiegirik ematen, baina leporaketak gero eta larriagoak eta sarriagoak egin ziren, engainatzen zuela leporatu zion.

Berrogeita zortzi urte zituela, Friendhelmen aita hil egin zen eta herentziarekin etxe berri bat erosi zuen. Etxe horrek, sagarrondoak, gaztainondoak etab. zituen. Botanikari buruz asko informatu egin zen eta zuhaitzak, landareak etab. zaintzea bere hobia bihurtu zen.

Bere emaztearen tratu txarrak, leporaketak eta purrustadak gero eta jasanezinagoak bihurtu ziren eta egun batean , hirurogeita hamabi urte zituela erabaki bat hartu zuen ezin zuelako horrela denbora gehiago egon.

Ingridi sotora joateko eskatu zion, eta bere emaztea han sartu zenean aizkoraren bidez aurpegi erdibitu zion eta hil egin zuen. Gero beste hamazazpi kolpe gehiago eman zizkion hilda zegoenean jada. Poliziari guzti – guztia kontatu zion.

Fähner-en arrebak abokatu bat kontratatu zuen. Epaiketan mundu guztiak egin zuen bere alde, Ingrid pertsona maltzurra zela esanez, eta ez zutela ulertzen nola jasan egin zuen hainbat urtetan esanez ere. Orduan Fähner-en kondena hiru urtekoa izan zen bakarrik zigor erregimenarekin. Gauean lo egin behar zuen espetxean baina lanpostu bat izanda, egunean zehar kanpoan egon zezakeen.

Hogeita hamabi urterekin zaila zen lanpostu bat aurkitzea, eta orduan Fähner-ek ideia bat eduki zuen, bere lorategiko zuhaitzen fruta saltzeko baimena lortu zuen.

Handik lau hilabetera pakete bat agertu zen bere abokatuaren etxean eta hauxe zegoen idatzita:

Aurten sagar ederrak datoz, Fähner.



KOMA ETILIKOA

Koma etilikoa


Gazteon artean, oso normalizatuta dago alkoholaren kontsumoa , eta gehiengoak edaten du jaietan eta kontzertuetan esaterako. Dena dela, oso onartuta dagoen arren, ezin dugu gauza bat ahaztu , droga bat dela.

Ni ez nago alkohola kontsumitzearen kontra, alkohola era arduragabean edatearen kontra baizik. Uler dezaket alkohola kontsumitzeak jaietan hobeki pasatzera eraman ahal zaituela, baina kontu handiz edan beharra dago, kalte ikaragarriak baitauzka gure gorputzean, eta kasu txarrenean koma etilikoan amaitu ahal duzulako. Koma etilikoa oso arriskutsua da, egoera horretan dagoen pertsona heriotzan amaitu ahal delako.

Nahiz eta sexista irudi , nesken artean arriskutsuagoa izan daiteke. Zoritxarrez, jaiak, alkohola eta bortxaketak lotuta daude eta alkohola kontsumituz gero, eta edanda egonez gero, neskek bortxatuta izateko erraztasun handiagoa daukate.

Kasu ugari izan dira, non emakumea hain edanda zegoen, ezen ezin zuen bortxaketa gelditu.
Nik askotan esaten dut ez zaiela emakumeei ez bortxatuta izatera irakatsi behar, baizik eta gizonoi emakumeak errespetatzera eta bortxaketak saihestera, baina, dena den, emakumeak gehienbat kontuz ibili behar dira.

Halaber alkoholaren kontsumoak eragin saihetsezinak ditu gure gorputzean. Hainbat gaixotasun eragiten ditu alkoholak, zirrosia, hipertentsioa, osteoporosia, anemia eta erotasuna esaterako. Halaber alkoholarekiko menpekotasuna ere arazo handia da.




INDIAKO KASTA SISTEMA:

Indiako kasta sistema


Hinduismoaren arabera bizidunak “ Brahma “ izeneko jainko baten gorputzaren ataletatik sortu ziren. Brahmaren gorputzeko zein ataletatik sortu ziren kontuan hartuta, herritarrak kasta izeneko taldeetan sailkatzen dira Hinduismo erlijioan. Kasta horiek norekin ezkondu ahal diren, zein lan egin ahal dituzten eta haien estatusa zehazten dute.

Kasta sistema honetan, hain pobre eta eskubidegabea den talde bat dago, ezen ez den ezta kasta kontsideratzen ere. Antzinaroan, hain diskriminatuta, hain baztertuta zeuden talde honetako kideek, ezen kasta pribilegiatuetako pertsonek haien itzalekin ere kontaktua saihesten zuten. Dalitek, talde horretako pertsonek, lanik txarrenak dauzkate gaur egun ere, eta zeharo diskriminatuta bizi dira.


Lau Kasta nagusi daude:

  • Shudrak (neskameak, esklaboak, nekazariak.

external image Z_5f_mxrehbbfbEDAafBqHiFC3iMqFK7W9BL4JSBgmbZv_mZEkof_0PvsztObv4f-wL0jTBJ_CQTejMlrCu3gf6-nnvLbgW1TcD1yAbomPs4mFJpSebvsrf6OG8R_ByGzFvDJ2df

  • Brahmanak (apaizak, maisuak)

external image XBqO_GsPEoSVfHXHq5Ot9NR6jSBx4xoCPN6dPY0nY7EYNBeYVACt-WeDLcavOhl4TchcODFpzXF9a5YbyZNh_yHsPeHyPvkizQDqVHPQQ08ZkD76Eqxb58HtsJg1PkMobtnzdak2

  • Chatriak (politikoak)


external image d-tNGLfUiBx9d2YfBG_LGXB2vT9YdKGi8tv-b7aFdHjMiNIbvqidWMTjCOz-uILezS2ByU0VxaPRUJE1fmSc8PgNC9dwn3BjKYteHSHhva9jj4SA27Gjys5hvEXvA-R6Kk5KZjiK

  • Vaishiak (merkatariak, artisauak)


external image 26usdISOcXb6zDMhg0uLC207OQde1wnZHRJLanzF3FVXqJ4B83EOarg-kWMwRS9-D5h85dzMLSdRh6CymlTZRT-vJroz47telddl_38eZj9l-Ip2hm45M8-dvQvBleV7e5bZJj_G


1947 ko abuztuaren 15ean, Indiako independentzia aldarrikapenarekin batera, legedi berri bat abian jarri zen. Legedi horren arabera, debekatuta dago kasten arteko diskriminazioa. Baina hala ere,oso hedatuta dago pentsaera baztertzaile hori.


Daliten egoera hobetzeko esfortzu handiak egin ziren arren, daliten % 80 landatar guneetan bizi da, % 86k ez dauka lurrean lan egiteko eskubiderik eta % 50ek ez daki idazten ezta irakurtzen ere; analfabetoak dira


DALIT HAURREN EGOERA INDIAN

Dalit etniako haurren egoera Indian


Haurrak hazten dira jakinda beste herritarrak baino traba gehiago gainditu behar izango dituztela : Orduero, hiru dalit dira delituen biktima; egunero, hiru dalit emakume bortxatuak izaten dira, bi dalit hiltzen dituzte, bi etxebizitza dalit erretzen dituzte eta hamahiru dalit gutxienez kolpeka erabiliak izango dira; eta astero, sei dalit bahituak izango dira.

Indian, 70 milioi haur dalit baino gehiago bizi dira, eta askok 50 zentimo baino gutxiagorekin egunero. Diskriminazio ekonomikoaz gain, gizarte eta hezkuntza bereizkeria ikaragarria jasaten dute. Haurren %54 desnutrizio egoeran bizi da, % 21 pisu urritasun egoeran eta %12 bost urte bete baino lehen hiltzen dira.

Gehienak ez dira eskolara joaten, eta baldin badoaz, urte gutxi batzuetan joaten dira eta distantzia ikaragarri luzeak ibili behar dituzte joan ahal izateko. Landatar zonetan bizi den umeen laurdena bakarrik doa eskolara, eta han, haien irakasleen eta taldekideengandik ahozko abusua eta abusu fisikoa jasaten dute.


DALIT EMAKUMEEN EGOERA INDIAN

Dalit etniako emakumeen egoera Indian



Emakumeek hiru diskriminazio mota jasaten dituzte; klase, genero eta kasta diskriminazioak. Mila bortxaketa baino gehiago daude urtero eta neskato asko sexualki esplotatzen dituzte devadasi “ Jainkoaren neskame “ gisa. Ohitura erlijioso bat da non, milaka eta milaka neskato dalit, tamalez, ezkontzea debekatuta dute eta tenplu batean prostituta gisa aritzera behartuta daude. Neskatila devadasien %93 dalitak dira.

Informazio iturriak:


http://www.eldiario.es/desalambre/Dalits-miseria-cordon-umbilical_12_216048394.html
https://es.wikipedia.org/wiki/Casta

https://eu.wikipedia.org/wiki/Pariak


https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/Natxo45

BAI EDO EZ ?

Bai edo ez?

Azterketak bai edo ez? Galdera ona baina erantzuteko zaila, gai honi buruzko eztabaida gero eta garrantzitsuagoa da, baina, zergatik ez dugu proposatzen gauza bat? Zergatik ez “azterketak bai “, baina bakarrik hizkuntzetan?


Nerabeok jasaten dugun presioa pairaezina da askotan. Hain da jasanezina estresa, non ume batzuk txarto pasatzen duten azterketa garaian eta hurrengo eguneko azterketetan pentsatuz ezin duten lorik egin. Normala al da hori? Normala al da gazte batentzat nota onak ateratzea, bere nerabezaroaz gozatzea baino garrantzitsuagoa izatea?


Uler dezaket azterketak ikasleon nota finkatzeko era objektibo eta aproposak izan daitezkeela batzuetan, baina beste askotan, ostera, ez.


Nire iritzi apalean, gizartearen eta herrialde honetako hezkuntzaren errua da gehienbat. Nire ustez, azterketak beharrezkoak izango lirateke hizkuntzetan: Euskara, Gaztelera, Frantsesa, Ingelesa... Baina ez zientzietan ezta beste ikasgai batzuetan ere ez , hala nola: Teknologian, Plastikan...

Eskuarki, hamalau teoria aurpegi ikasi ostean, egun batzuk pasa ondoren ez dugu ezer gogoratzen. Hortaz, nire konklusioa da ez duela merezi hainbat ordutan ikasteak, lipar batean guztia ahaztuta izateko. Halaber, irakasteko beste modu batzuk daude: proiektuen, testuen idazketen eta aurkezpenen bidez esate baterako.

Argitaratua: ZuZeu.eus



Herritar eredugarri bat (2009ko filma)

Herritar eredugarri bat (2009. urtean filmatua) F. Gary Grayk gidatutako filma da. Kurt Wimmerek idatzi zuen eta Jamie Foxxek eta Gerard Butlerek dira protagonistak. Filadelfian girotua dago eta misterio filma da.

Sinopsia

Clyde Shelton (Gerard Butler) bere familiarekin dago etxean, norbaitek txirrina jotzen duenean. Atea irekitzen duenean kolpe ikaragarria jasotzen du tupustean. Bi lapurrek bere emaztea eta alaba bortxatu eta hiltzen dituzten bitartean, berak ezin du ezer egin hori gelditzeko, oso zaurituta dagoelako lurrean. Clyderen bizitza zeharo aldatu da, familia galdu eta gero ez zaio ezer geratzen.

Hiltzaileak harrapatzen dituztenean, Nick Rice (Jamie Foxx) kasua eramateaz arduratzen da, Filadelfiako prestigio handiko fiskal bat. Nickek tratu bat proposatzen dio susmagarri bati (Darbyri), bere konplizearen (Ames-en) aurka testigantza ematea. Hori egiten du, eta orduan, Darby errugabe atera eta Ames heriotza zigorrarekin zigortzen dute.

Hamar urte pasatutakoan, Clydek mendeku hartu nahi du. Bere ustez, ez zen justiziarik egon eta Nick fiskalak hori onartu zuenez, bere kontra eta bere kasuan parte hartutako pertsona guztien kontra doa.

Ames exekutatzen dute, eta injektatuko zioten substantzia kimikoa norbaitek aldatzen duenez, heriotza azkar eta ez mingarria jasan beharrean, heriotza geldo bat jasaten du, sufrimenduz betea. Substantzia hori Darbyk aldatu duela dirudi, baina Clydek aldatzen du.

Bat - batean Darbyk, beste ezezagun baten mezu bat jasotzen du hainbat informaziorekin ihes egiten laguntzeko. Erruduna ez izan arren, Poliziak bera atxilotuko duela jakinda, ihes egiten saiatuko da, baina dena Clyderen tranpa bat da. Mezuak esaten dionari jarraituz, eraikin batera doa, baina han Clyde dago itxaroten, eta honek Darby hil eta zatitzen du. Bere mendekua gauzatzen hasia da. Polizia eraikinera heltzen denean, Clyde atxilotu egiten du.

Nickek , Darbyren kasua eraman zuen fiskalak, berarekin elkarrizketa bat dauka kartzelan. Nickek nahi duena konfesio bat da, eta Darbyk esaten dio koltxoi eroso bat nahi duela, bere konfesioaren truke. Koltxoia eman, eta bere konfesioa lortzen du.

Clydek beste tratu bat proposatzen dio. Luxuzko bazkari bat ematen baldin badio, ez du Bill Reynlds hilko, bahituta dagoen Darbyren abokatua. Bazkari hori zortzi minutuz atzeratuta ere, Clydek Bill dagoen lekuaren koordenadak ematen dizkio. Polizia leku horretara heltzen denean, Bill hilda dago bazkaria atzeratu delako, baina galdera da, nork hil du Bill, jakinda Clyde kartzelan dagoela?

Clydek esaten dio Nicki hori mendeku gisa egiteaz aparte, Amerikako Estatu Batuetan dagoen justizia sistema ez duela ezertarako balio frogatzeko egiten duela gehienbat. Horrez aparte, goizeko seietan liberatzen ez badute bere bulegoan lan egiten duten guztiak hilko direla ere esaten dio. Orduan, Clyde aske ez uztea aukeratzen dutenez, Nickrentzat lan egiten duten guztiak kotxeetan sartzen direnean, kotxe guztiek eztanda egiten dute, eta langile guztiak hiltzen dira, Bill izan ezik, Bill ez delako inoren kotxean sartzen.

Hasiera batean, Nickek uste du Clydek konplize bat duela kanpoan, baina aurkitzen du Clyde kartzelaren ondoan dagoen eraikin baten jabea dela, eta bere familia hil zutenetik momentu horretara arte, bere zeldatik eraikinaren arteko ezkutuko tunel bat eraiki duela, tunel ikaragarri luzea. Gauero, tunel hori zeharkatu eta bere plan guztiak gauzatzen ditu. Halaber, Clydek egindako plan bat aurkitzen du, zeinean Filadelfiako udaletxean lehergailu bat ipintzeko asmoa duen.

Orduan, Nickek jakingo du Nickek berak Clyde ez badu hiltzen, Clydek bera hilko duela, bonba kartzelan bere ohearen azpian jarriko du. Clydek bonba detonatzen du bere ohearen azpian dagoela jakin gabe, eta orduan, kartzela osoak lehertu egiten da eta Clyde kartzela barruan hilko da.

Antzezlariak




Informazio iturriak:


http://www.filmaffinity.com/es/film565861.html
http://www.labutaca.net/peliculas/un-ciudadano-ejemplar/
https://es.wikipedia.org/wiki/Law_Abiding_Citizen
Argitaratua:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Law_Abiding_Citizen



Mikrogeophagus ramirezi

https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/Natxo45


Ramirezi arraina ziklido nimiñoa den arraina da, 7,5 cm-ko luzera inguru izaten du. Kolonbian eta Venezuelan du jatorria. Bere gorputza horixka da, hegalek puntu urdinak dituzte eta marra beltz bat burutik hasita bere gorputza bertikalki zeharkatzen du. 27 graduko tenperaturako ura ideala da.

Historia


1971. urtean, Axeroldek hitz egin zuen lehen aldiz arrain honi buruz, eta Microgeophagus Ramirezi izenarekin izendatu zuen. Ramirezi arraina inportatua izan zen lehen aldiz 1947. urtean Blassek eta Ramirezek Amerikako Estatu Batuetara eraman zutenean. Handik gutxira, Europara heldu zen 1948. urtean.

Habitata


Microgeophagus Ramirezi arraina Kolonbia eta Venezuela arteko Orinoko Zentraletik dator.
Bizi den ibaietan landaredi asko dago eta horregatik, arrautzak ipini baino lehen garbituko dituzten leizeak, harri lauak eta hosto zabaletako landareak gustatzen zaizkie.

RAMIREZI ARRAINA
RAMIREZI ARRAINA


Elikadura

Arrain hau nahi dugun janariarekin elikatu ahal dugu; ezkatak, artemia, izoztutako janaria, larba gorria... Bere ugalketa lortu nahi badugu, hobea da bizirik dagoen janariarekin elikatzea eta birritan astero eltxo larbak jaten ematea. Elikagai aniztasuna arrainaren kolorearen arloan garrantzitsua izango da, zenbat eta handiagoa izan elikagaiaren kalitatea orduan eta kolore biziagoak edukiko ditu arrainak.

Jarrera


Nahiko arrain lasaia da. Normalean, akuarioko leku bat aukeratzen dute, eta nahiko territorialak dira, baina haien lekuan mantentzen dira arazo handirik eragin barik, edo bestela zonalde erdi-altuan igeri egiten dute trankil. Nahiko territorialak dira ugalketa garaian. Ramireziek ez dute arazorik beste arrain batzuekin bizitzeko baldin eta haiek baino arrain askoz handiagoekin edo arrain agresiboekin ez badira bizi.

Ura


Ur bigun azidoa behar du arrain honek, 5etik 6.5era arteko pH-koa. Arrain hauek oso sentsibleak dira nitrato kantitate altuekiko. Disko arrainetan bezala, ura 10 mg/L-tan mantendu behar da.

25º C. eta 29º C. arteko tenperatura eduki behar du urak, 27 gradukoa ideala da. Garrantzitsua da jakitea espezie hau oso sentsible dela bat-bateko tenperatura aldaketei.


Arren eta emeen arteko ezberdintasunak


Arrek 7 c- ko tamaina dute eta emeek 5 cm-koa. Emeak orokorrean arrak baino txikiagoak dira eta haien sabelaldea arrosa kolorekoa da. Hegala dortsalaren lehen hiru erradioak arretan emeetan baino garatuagoak daude, baina honek errakuntzak ekarri ahal ditu eme batzuek nahiko garatuak izan ahal dituztelako batzuetan.

Arretan, ramirezien orban beltzak intentsitate handi - handia dauka, eta emeetan ordea, beltza da baina intentsitate gutxiagoa dauka. Beste alde batetik, emeek puntu urdinak dituzte gorputz osoan zehar, baina arrek gorputz osoan orban beltzean baino.

RAMIREZI BIKOTE BAT
RAMIREZI BIKOTE BAT


Ugalketa


Ramirezi arrainak monogamoak dira, hau da, bikoteak zehazten dira arrainak jada helduak direnean. Horregatik, bikote bakarra sartu beharra dago akuarioan, edo ar bakarra behintzat, datuen arabera, arren arteko liskarrak baitaude ehun litroko akuario batean haiek bakarrik egonda ere.

Beste edozein arrain bezala, arrautzak eremu ezkutatu batean jarriko dituzte, bete arrainek ez erasotzeko edota haien arrautzak jateko, landareetan esate baterako. Akuarioko atzeko aldean jartzen dituzte arrautzak gehienetan.

Emea arrautzak jartzeko prest dagoela jakingo dugu bere sabelaldea arrosa kolorekoa jartzen denean, eta , kanpoan dutenean, arrautzak jartzeko hodi labur bat. Arrari sabelaldea arrosa kolorekoa jarriko zaio ere, baina intentsitate askoz txikiagoarekin.

Emeek 150 - 300 arrautza jartzen dituzte, arrek gero emankor bihurtzen dituztenak. Beren arrautzak asko defendatzen dituzte, eta beste arrain guztiekin liskarrak egotea oso arrunta da, baita arrain handi eta agresiboenak atakatzen dituzte ere. Halaber, haien hegalekin oxigenoa ematen diete etengabe lizuna ez hartzeko, eta arrautzen bati lizuna agertzen bazaio, besteengandik bereizi eta akuariotik kendu behar da, beste arrautzetara oso bizkor transmitituko delako eta arrautza horren barruko arraina hilda dagoelako.

48 - 72 orduen buruan, eklosioa gertatzen da eta haien errunaldia oso oldarkor defendatzen dute. Arrainkumeak haien bitelo - zakutik elikatuko dira lehenengo hiru edo lau egunetan zehar , eta gero artemia nauplioekin elikatu beharko ditugu. Artemiak krustazeo milimetrikoak dira eta bizirik eman behar zaizkie ramireziei , era nahiko neketsua hiru egunetan zehar artemia arrautzak ur gazian eduki behar ditugula kontuan hartuta, haien arrautzetatik irten arte.

RAMIREZI ARRAINAREN ERRUNALDIA
RAMIREZI ARRAINAREN ERRUNALDIA
RAMIREZI ARRAINAREN ARRAUTZAK
RAMIREZI ARRAINAREN ARRAUTZAK



IZAR - MALKOAK

Narratzailea Beñat izeneko nerabe bat da eta Maiderrekin, berarekin maiteminduta dagoen neska batekin, ari da hitz egiten.

Maiderrek eta Beñatek sexua daukate eta horren ostean, dutxara sartzen dira biak horrekin jarraitzeko. Dutxan daudela, ate - kolpea entzuten du Beñatek eta Maiderrek esaten dio bere ama dela. Izututa daude Maiderren izarak bere hilekoaren odolez beteta daudelako eta kondoia ere begi bistan dagoelako bere gelan. Halaber, aita ere etxean dela konturatzen dira.

Amak mutil bat etxera eramateagatik huts egiten diola esaten dio Maiderri, baina ez dio ezer kontatzen bere senarrari, hau da, Maiderren aitari.

Azkenean, gurasoak etxetik doaz eta ez da ezer larririk gertatzen,aita enteratu izan balitz izango litzateke txarrena.

Liburuaren amaieran , Beñatek Maider beste mutil batekin harrapatu ostean, Maiderrek nahi zuen bakarra Beñaten web-orrialde berdina hackeatzea zela deskubritzen du gure protagonistak.
Horrez gain, haien pasiera guzti horietan Maiderrek Sebasi enbidia ematea bilatzen zuen.

Narradoreak lehenengo pertsonan hitz egiten du liburu osoan, eta Maiderri kontatzen dio den - dena.



URRETXINDORRA


Urretxindorra



Hans Christian Andersen idazlearen ipuin ezaguna da "Urretxindorra". 18xx urtean argitaratu zen lehen aldiz. Jatorriko bertsioa danieraz dago.
Begiratu, esate baterako:
https://es.wikipedia.org/wiki/El_ruise%C3%B1or

Sinopsia


Bazen behin, Txinan, jauregi zoragarri bat, lorategi handi eta eder batekin, lore ederrez beteta. Lorategian barrena urrutira joaten zenak baso liluragarri bat aurkitzen zuen, zuhaitzez eta aintzira sakonez betea. Itsasoraino heltzen zen baso hura. Baso horretan urretxindor bat bizi zen, ikaragarri ondo abesten zuen txori txikitxo bat. Gauero, lanpetuta egon arren, arrantzale bat bere kanta entzuten zuen poz-pozik.

Munduko toki guztietatik joaten zen jendea kanta polit hura entzutera eta han ikusitakoak kontatzen zituzten. Jakintsuek jauregiaz eta lorategiez liburuak idazten zituzten, baina batez ere txoriari buruz idazten zuten, hura zen maitatuena. Liburuen arabera, animalia txikiaren kanta entzun eta negarrez hastea zen ohikoena.

Denboraren poderioz, liburu haietako batzuk enperadorearen eskuetara heldu ziren eta hau asko harritu zen txori horri buruz entzuten zuen lehen aldia zelako. Orduan, bere zerbitzari nagusiari txoria bilatzeko eta harengana ekartzeko eskatu zion, kanta polit hori entzuteko asmoz.

Hala ere, arazo bat zegoen, zerbitzari horrek ez zekien ezer txori horri buruz eta Gorteko jendeari galdezka ibili zitzaion, baina inork ez zeukan txori horren berri.

Orduan, sukaldean neskame batek esan zion berak bazekiela txori horren bizilekua non zegoen, gauero entzuten zuela bere amaren etxetik bueltatzean eta akordio bat egin zuten; neskameak zerbitzari nagusia hara eramaten baldin bazuen, mailaz igo eta sukaldari bihurtuko zuen.

Hala, neskameak Gorteko hainbat pertsona urretxindorrarengana eraman zituen eta bere kantua entzun eta asko gustatu zitzaien, arrakasta ziurra zela jakinda, enperadorearen aurrean abestera baiezkoa eman zuen txoriak.

Jauregia argitu eta apaindu zuten momentu hartarako. Enperadorea eserita zegoen aretoaren erdian
urrezko tronuan, eta hainbeste gustatu zitzaion kanta, ezen hunkitu zen eta malkoak etorri zitzaizkion masailetan behera. Mundu guztiari asko gustatu zitzaion.

Enperadoreak gortean jarri behar izan zuen kaiolatxo batean, bi aldiz egunez, eta beste birritan gauez ateratzen zen paseatzera, baina urretxindorra ez zegoen oso pozik.

Beste egun batean, enperadorearen jauregira kutxa bat heldu zen, eta kutxa hori irekitzean ezusteko handia hartu zuen enperadoreak. Kutxa barruan urretxindor artifizial bat zegoen, zafiroz, diamantez eta errubiz egindakoa...

Orduan bi urretxindorrak batera abestera jarri zituzten, baina ez zen ondo atera biek modu ezberdinean egiten baitzuten kanta. Hortik aurrera, txori artifizialak bakarrik abestu zuen eta benetakoak bezain ondo egiten zuen. Harri bitxiz egindako urretxindorrak, hogeita hamahiru aldiz egin zuen kantu, eta urretxindor bizidunari aukera eman nahi izan ziotenean, honek ihes egin zuela ikusi zuten. Geroztik, urretxindorra esker gaiztoko animalia bihurtu zen.

Ez zioten garrantzi handirik eman beste urretxindor hobea zutelako. Musika - irakaslearen ustez askoz urretxindor hobea zen dena prestatuta zegoelako, eta edonork ikus zezakeelako nolakoa zen barrutik. Hurrengo igandean guztion aurrean jarri eta arrakasta lortu zuen txori artifizialak.

Musika-irakasleak urretxindorrari buruzko hogeita bost liburu idatzi zituen. Asko gurtzen zuten eta urtebete igaro zen horrela baina gau batean, enperadorea bere kanta entzuten ari zela, txori artifiziala apurtu egin zen. Medikuari eta erloju - konpontzaileari deitu zieten, eta azken honek esan zuen urtean behin bakarrik entzun ahal izango zela. Hala ere, musika irakasleak argitu zuen lehen bezain ondo egiten zuela kanta.

Bost urte pasatu ziren, eta herri osoa zegoen kezkatuta enperadorearen egoera zela eta, oso gaixorik zegoen. Horren ondorioz, enperadore berria izendatu zuten.

Enperadoreak hotz eta zurbil ematen zituen egunak bere ohean, baina denek hilda zegoela uste zuten arren, bizirik zegoen. Bere logelak leiho txiki bat zuen.

Enperadoreak ezin zuen ia arnasarik hartu, bular gainean zama astun bat balu bezala. Orduan, begiak ireki eta " Herio " bere bularraren gainean zegoela ikusi zuen. Bere ingurura begiratzean, enperadoreak buru asko ikusi zituen, bere mamu gaizto eta zintzoak ziren, batzuk atseginak eta beste batzuk, ordea, ez hainbeste.

- Oroitzen al zara ? esaten zioten batak bestearen atzetik -. Oroitzen ahal zara ?

- Nik ez nekien hori - esaten zuen honek aurpegia izerditan blai. -. Jo musika ! Jo musika !

Bat - batean, leihoan urretxindor bizia kanta egiten zuela entzun zuen. Enperadorearen egoera txarra zela jakinda, bera laguntzera joan zen, eta enperadoreak abesten jarraitzeko eskatzen zion behin eta berriro. Orduan, urretxindorrak abestearen truke urrezko ezpata eta bere koroa nahi zituela esan zion.

Orduan, Heriok bitxi guztiak bueltatu zizkion kantu baten truke. Txoriak abestu zuen, eta Herio leihotik kanpo botatzea lortu zuen. Urretxindorrak kanta eta kanta egin zion enperadoreari, loak hartu arte.

Enperadorea, esnatzean, osasuntsu eta pozik sentitzen zen eta txoriari berarekin betiko geratzea eskatu zion.

Txoriak, ordea, ez zuen hori nahi, eta proposamen bat egin zion; noizbehinka enperadorearen logelara joatea eta berarentzat kantatzea, bere gogoa suspertzeko. Orduan, enperadoreak proposamena onartu eta ere esan zion ez ziola inori ezer kontatuko, eta horrela amaitu zen historia.



ESCALAR ARRAINA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Pterophyllum_scalare

Pterophyllum scalare arraina Pterophyllum generoko animalia da. Actinopterygii klasean sailkatzen da, Cichlidae familian.

ESCALAR ARRAINA
ESCALAR ARRAINA
ESCALAR ARRAINA
ESCALAR ARRAINA
ESCALAR ARRAINA
ESCALAR ARRAINA


Historia

Arrain honi buruzko lehenengo berria, Europan, 1911. urtean izan zen, Brasilgo Tapajós ibaitik Alemaniara hainbat arrain esportatu zirenean. Alemaniara bidali ziren arrain horietatik, escalar arrain bikotea 75 $-etara saldu zen, baina inork ez zekienez haien sexua bereizten, ausaz, bi ale aukeratzen ziren.
Urte batzuk igaro ziren eta 1934. urtean, bikote baten ugalketa lortu zen Europan, lehen aldiz.

1823. urtean, Martin Lichtensteinek Scalaris zeus izena eman zion Brasilen harrapatutako arrain bati, eta arrain hori Berlingo Museora eraman zen.

Urte batzuk igarotakoan, NOIZ?, Georges Cuvier-rek eta Achille Valenciennes-ek arrain bat hartu, eta Martinek harrapatutako arrain bera zela ez jakin gabe, Scalaris platax deitu zioten.

1840.urtean, Johann Jakob Hechelek ziklido hau deskribatu zuen berriz ere, Rio Negron espezie bat atzematean. Gaur egun, escalar, escalare, edo aingeru-arrain gisa ezagutzen da arrain mota hau.

Taxonomia

Ziklido hauek kolore eta forma anitz izan ditzakete, izan ere, 229 mota escalar existitzen dira Afrikan, Hego Amerikan, Sri Lankan eta Indian zehar banatuta.

Habitat

Perun, Brasilen, Guyanan eta Kolonbian, hain zuzen ere, Ucayali, Solimões , Amazonas eta Esequibo ibaietan aurki dezakegu arrain hauen gehiengoa. Urtegi edo ibai lasaietan bizi dira, landaredi askoko guneetan eta haien habitatean ura oso gardena izaten da.

Bi metroko sakontasuna baino gutxiagoko ibaietan bizi dira, 30 - 60 metroko altuerako zuhaitzez inguratuta. Bizi diren ibaien ertzetan gramineo izeneko landareak daude, eta ur-emaria igotzen denean, landare hauek urpean geratzen dira. Haien artean, enbor eta zuhaitzetatik jauzitako adarrak daude, escalar arrainek ezkutatzeko erabiltzen dituztenak.

AKUARIOAREN BALDINTZAK

Arrain taldekoiak dira eta akuarioan5gutxienez edukitzea komenigarria da, bestela depresio egoeran bizi dira maiz.Arrain hau oso gizartekoia da, eta beste arrain batzuekin bizi daiteke, espezie ezberdinekoak izanda ere. Dena den, kontuan hartu beharra dago orojalea denez, tamaina oso txikiko arrainekin egotea ez dela komeni, hauek jateko arriskua baitago.

Scalarrei akuario altuak gustatzen zaizkie , bertikalean igeri egiten dutelako. Uraren tenperatura 24º - 26º C gradutara egon behar du. Haien habitateko uraren azidotasuna 6,0 - 8,0 pH-koa da, eta hobeezina 6,8-koa da. Akuarioko uraren % 20-a aldatu behar da hilabetero. Escalar arrain batek 50 litroko bolumena behar du eroso bizi ahal izateko.

AKUARIOAREN BALDINTZAK
AKUARIOAREN BALDINTZAK


Elikadura

Arrain orojaleak dira escalarrak. Elikadura egokiak garrantzia handia dauka haien ugalketan, hazkundean eta gorputzaren pigmentazioan. Bizirik dauden elikagaiak hobeak direla frogatuta dago, esate baterako, krustazeoak. Daphnia pulex krustazeoarekin bakarrik elikatutako escalarrak askoz errazago ugaltzen direla, eta errunaldietan arrainkume gehiago bizirik irtetzen direla frogatu da.
Hala ere, lehortutako elikagaiak ez dira haientzako txarrak, baizik eta kalitate baxuagokoak, hala nola koloretako azkatak.

Ugalketa

Arrain hauen ugalketa nahiko neketsua da, baina ez da ezinezkoa. Arrain gazteek bikoteak sortzen dituzte eta normalean taldeko handiena izaten da menderatzailea, bikote hoberena lortzeko borroka egiten duena. Bikote bat sortu dela jakitea erraza da, berehala akuarioaren toki zehatz batean finkatzen direlako, eta lurralde txiki bat ( enbor, harri edo landareen artean ) babesten dutelako. Nahiz eta arrain hauek monogamoak izan arrain bakar batekin bikote bat eratzen dutelako, haien monogamia ez da oso zorrotza, arrek haien bikotea alde batera uzteko eta beste eme batekin ugaltzeko joera dute.

Urtarrileko ur - emarien igoeraren ondorioz, escalar arrainen bikoteak ugaltzen hasten dira.Emeak erditzeko zorian daudenean obiduktu bat ateratzen zaie, arrautzak jartzeko, eta arrei esperma - hodi bat.Bikoteko bi arrainen artean, arrautzak kokatzeko landare, harri edo enbor bat aukeratu eta garbitzen dute, arrautzak han jartzean erraztasunez ez zikintzeko eta lizunez ez betetzeko.
Emeak arrautzak jartzen ditu eta arrak intseminatzen ditu. Ziklido guztiak bezala, baldintza normaletan lasaiak izan arren, ugalketa garaian eta errunaldia zaintzean oso oldarkorrak dira. Ugalketa arrakastatsu bat nahi izanez gero, komenigarria da bikotea beste akuario txikiago batean baztertuta uztea, beste arrainekin arazorik ez egoteko, ugalketa garaian oso oldarkorrak baitira.

Arrautzak behin jarrita, oso garrantzitsua da ura 28 gradutan mantentzea eta garbi egotea, arrautzetan lizunik ez agertzeko. Arrautzen eklosioa 48h igarotakoan gertatuko da. Escalar arrainen kasuan, bikoteko bi kideek oso ondo zainduko du errunaldia, era agresiboan beste arrainen mehatxuren bat baldin badago. Lehenengo egunetan zehar, arrain jaioberriak arrautzei itsatsita biziko dira eta bitelo - zakuaz elikatuko dira, ez zaie janaririk eman behar. Bosgarren egunerako arrainkumeek aske igeri egingo dute, denek batera eta artemia izeneko krustazeoekin elikatu behar dira. Arrainkumeren bat taldetik separatzen bada, haien gurasoen batek ahoarekin hartu ( ez beldurtu, ez dituzte jango ) eta gainerako arrainkumeekin eramango du.

Ohikoa da jaiotako arrainen kopuru handi bat hiltzea, eta kontu handia euki behar dugu ur - iragazkiarekin, potentzia handia izanez gero, arrainkumeak xurgatzea oso ohikoa baita.




2016 - 2017 IKASTURTEKO KRONIKA


Ikasturte hau bukatzear dagoenez, aurten egindako idazlanak, ahozkoak etab. laburbiltzen saiatuko naiz idazlan honetan. Notarik hoberena lortzeko egindako esfortzuak eta urte osoko lana zaila izan den arren, aspektu positiboekin geratzea izango da hoberena:

1. HISTORIA

Nik Negurin dagoen Ikastola txiki batean ikasi nuen, Gobela Ikastolan. Nire mailan, 28 ikasle geunden, bi klasetan banatuta. Gogoratzen dut klase bien artean lehiakortasun handia zegoela, maiz esaten genuen " 6B-kook bizkorrak gara, eta 6A-koak azkarrak zarete". Hala ere, harreman ona zegoen gure artean, ez geneukan inoiz arazo handirik. Txikiak ginenetik, euskaraz egiten ziguten irakasleek eta horri esker euskara - maila nahiko ona geneukan orokorrean. Halaber, gure seigarren mailako irakaslea Gernikakoa zen, eta euskara zenez bere ama-hizkuntza, oso ondo mintzatzen zen eta asko ikasi nuen urte hartan. Haur- eta lehen- hezkuntza egin nituen han, eta DBH-a egiteko aukera ez zegoenez aldatu behar izan nintzen, pena handia eman zidan horrek. 28 ikasle horietatik guztiok Artatza - Romo Institutura joan ginen, baina denboraren poderioz, batzuek institutua aldatu zuten.

Artatza - Romoko Institutuan nabaritu dudan gauza bat da Gobela Ikastolan baino askoz euskara gutxiago egiten dela. Gainera, irakasle gehienek ez gaituzte euskaraz hitz egitera animatzen, eta ez dago Gobela Ikastolan geneukan euskal giroa, Ikastolan garrantzi handia ematen zitzaion abertzaletasunari. Dena den, onartu beharra dago ikasleok ez dugula euskaraz asko hitz egiten, eta gure errua dela ere. Lehen - hezkuntzan, euskaraz egitera behartuta geunden baina inposizio bat irudi daitekeen arren, asko eskertzen dut gaur egun, hori dela - eta euskaraz ondo hitz egiten dudalako nire ustez.

Aurtengo euskara klaseko metodologia asko gustatu zait. Autonomia asko daukagu ikasleok eta nahi dugunari buruz idatz dezakegu, aditzak buruz ikasi beharrean.

2. GELAKO GIROA

Aurtengo gelako giroa orokorrean ona izan dela uste dut. Ez da gure artean iskanbila handirik sortu, eta baten - batean izan ezik, errespetuz konpondu ditugu arazoak. Gainera, gure artean lagundu gara gauza jakin batzuekin, etxerako lanekin esate baterako.

Hala ere, momentu batzuetan gustatu ez zaizkidan komentarioak entzun ditut; arrazistak esate baterako. Eta askotan, irakasleenganako errespetu faltak eman dira, uler dezaket noizbehinka irakasleak hitz egiten duen bitartean guk ere hitz egitea, nik askotan egiten dut eta onartzen dut. Ez zaidana hain normala iruditzen da jendea hizketan ibiltzea klase osoan zehar, irakaslea mesedez isiltzea eskatzen ari den bitartean, edota irakasleari oihukatzea.

Nire harremana ikaskideekin nahiko ona izan da, batzuekin beste batzuekin baino hobea noski, baina orokorrean ona. Irakasleekin, orokorrean ona izan da ere, baina jakin batzuen metodologia ez zait gustatu.


3 AHOZKOTASUNA

Aurtengo urtean, lau ahozko egin ditut jendaurrean. Zaila da, baina bat hautatu behar izanez gero, Escalar arrainarena aukeratuko nuke. Nire asmoa, diapositiben bidez informazioa argitzea eta entzuleak ulertzen laguntzea zen, eta nire ustez, lortu nuen. Denbora nahiko behar izan nuen testua prestatzeko, baina emaitza ona izan zen, eta hainbeste liburu irakurri ditudanez arrainei buruz, ez zait gehiegi kostatu.

Noiz edo noiz txanda eskatu ez dudan arren, gehienetan parte hartu dut ikasgelan sortutako eztabaidetan eta nire ikuspuntua eman dut, gauza oso garrantzitsua nire ustez, gaur egungo gizartean jendeak askotan bere iritzia ematea saihesten duelako, gauza txarra izango balitz bezala.

Hizkuntza batean gauzarik garrantzitsuena ahozkotasuna dela argi dago nire ustez. Hizkuntza bat ikastean, xede nagusia hizkuntza hori hitz egiteko erabiltzea da. Azken batean, ortografia akatsak eta idazteko era ordenagailuak hobetu edo zuzendu ditzake, eta hizkera, ordea, ez.

4 IRAKURMENA

Hiru liburu irakurri ditut, " Luna Jaunaren azken lana (César Mallorquí) , " Izar - malkoak " (Fernando Morillo) eta "Kleopatra " (Jon Arretxe). Niri irakurtzea asko gustatzen zait, baina behartuta egiten dudanean, irakurtzeko nahia galtzen dut. Gainera, euskara irakasgaian irakurtzen ditugun liburuak gehienetan oso txarrak dira.

Irakurritako lehenengo liburua , Luna Jaunaren azken lana, ez zitzaidan liburu txarra iruditu. Nahiko interesgarria zen Hego Amerikako drogen arazoari buruz hitz egiten zuelako, eta urtean zehar gehien gustatu zaidana izan da. Beste biak, ordea, ez zaizkit batere gustatu.

Bete alde batetik, Astekaria aplikazioa Ipod-ean deskagartu nuen gabonetan, eta astelehen eta asteazkenero, metroan nabilenean, bi edo hiru berri irakurtzen ditut.

Nire kabuz, "Zaindari ikusezina", " Hezurren ondarea" eta "Eskaintza ekaitzari" liburuak irakurri ditut, Dolores Redondok idatzitako Baztaneko trilogia. Asko gustatu zait trilogia hau, eta euskaraz irakurri ditudan lehenengo liburuak izan dira, klasean irakurri beharrekoak kontuan ez hartuta.

5 METODOLOGIA

Aurtengo metodologia asko gustatu zait. Aurreko urteetako metodologia guztiz bestelakoa zen, aditzak ikasi behar genituen, asko erabili ez ditugunak, eta aurten, aldiz, asko idazten eta irakurtzen dugu. Gainera guk aukeratu ahal dugunez idatziko edo hitz egingo dugunari buruzko gaia, pozik idazten dugu, edo nik behintzat. Autonomia asko daukagu, eta guk antolatzen dugu gure lana, noiz idatzi, zer idatzi, zenbat idatzi.... Gainera ahozkoa asko landu dugu, oso ondo iruditu zaidana.

Irakaslearen jarrera asko gustatu zaidan arren, kritika konstruktibo bat daukat. Momentu askotan, klasean ahozkoa lantzen ari ginenean nabaritzen nuen hiru edo lau pertsona bakarrik adi geundela, eta jende asko bitartean hizketa zebilela. Irakaslea autoritarioa izatea ez dago ondo, baina zorroztasun pixka bat ondo dator egoera horietan, arreta deitzea esate baterako. Hala eta guztiz ere, irakasleak ondo eraman du klasea eta metodologia asko gustatu zait.

6 IDAZMENA

Aurten testu asko idatzi ditut. Nik uste dut garrantzitsuagoa dela kalitatea kantitatea baino, eta kalitate hori nire idazlanetan islatzen saiatu naiz. Denboraren poderioz, idazteko erraztasun handia hartu dut. Lehen denbora asko behar izaten nuen, baina behin konturatuta nire gustuko gaiez idatzi nezakeela, azkar egiten hasi nintzen.

Zuzentzaile automatikoa erabiltzen dut nire ordenagailu eramangarrian, baina etxeko ordenagailu finkoan, familia osoak erabiltzen duenean, nire aitak esan zidan ez zela komeni gauza berririk abian jartzea nahiko zaharra baitago, eta ziurrenik hilabete batzuek buruan berri bat erosiko dugulako.

Entrenatzaile pertsonal rola ondo bete dut eta nire erabakiak hartzeko autonomia asko gustatu zait. Ikaskideekin kooperatu egin dut haien idazlanak irakurriz eta zuzentzen saiatuz.
Hala ere, batzuei nire idazlanak zuzentzeko eskatu diet eta baiezkoa eman didate, baina azkenean jende askok ez ditu nire testuak zuzendu. Irakaslearen ekarpenak noski begiratu ditudala gero wikipediara igo ahal izateko eta nire akatsak berriro ez errepikatzen saiatzeko.


7 ZEIN IZAN DA NIRE AURTENGO IDAZLANIK ONENA ? ZERGATIK ?


Nire ustez, aurtengo idazlanik onena Guppy arrainarena izan da. Hainbat liburu eta web orrialdetan informazioa bilatu nuen, eta nahiko gustatzen zaizkidanez arrain hauek, erraza egin zitzaidan haiei buruzko 6.000 karaktere idaztea. Kalitateari dagokionez, esfortzu handia egin nuen ulergarria izateko, eta aldi berean hiztegi aberatsa erabiltzeko. Gainera, jendeak ez daki asko arrain hauei buruz, eta interesgarria iruditu zitzaidan haietaz idaztea.
Testua itxura onarekin idatzi nuen, ideien artean lokailuak erabiliz, azaldutakoa erraz ulertzeko argazkiekin… Gaika bereizi nuen azaldutako informazioa kontuan hartuta: elikadura, ugalketa… Gainera, iraskasleak idazlana behin zuzenduta, Wikipedian argitaratu nuen.
Paperean idazterakoan, liburuko azterketetan esate baterako, kaligrafia zaindu nuen, paragrafotan bereizi nuen informazioa, eta saiatu zintzen ideien artean lokailuak etab. erabiltzen. Badakit idazten hasi baino lehenago eskematxo bat prestatzen ideiak antolatuz, eta denborarekin idazten dudanean beti egiten du. Hala ere, denbora labur batean egin behar ditudanean idazlanak, azterketetan esate baterako, ez ditut egiten denbora falta dela eta. Nire ustez, nire idazlanek gauzarik garrantzitsuena betetzen dute,ulergarriak dira.

8 JARRERA

Aurten nire jarrera nahiko ona izan dela uste dut. Ez dut ez-etortze askorik egin, agian azken ebaluazioan baten-bat baina beti liburutegira ikastera joateko, ez Artatza Parkean egoteko. Adi egon naiz ia klase guztietan eta uste dut interesa erakutsi dudala beti. Gainera, ez dut giro txarra sortu eta asko parte hartu dut ikasgelako solasaldietan.

Nire ustez asko ikas dezakegu bakarrizketekin eta batez ere idazlanen bidez. Idazlan bat idazterakoan, informazioa bilatu behar da, eta orduan irakurtzen dugu. Beste alde batetik, informazioa laburtzen jakin beharra dago eta zalantzaren bat daukagunean, hiztegian bilatu behar da. Aipatutako pausu horien bidez, asko ikasten da.

Gramatika gutxi ikasi dugu, baina hori oso ondo dago, ez du ezertarako balio subjuntiboko aditzak eta sintaxia jakitea gero ez badugu erabiliko. Nik aurten bai ikasi dut gramatika pixka bat, zalantzak argitzerakoan nire kabuz informazioa bilatuz, eta testuak hobeto geratzeko egiturak idazlanetan idatziz.

Xuxenek eta Euskalbarrek lagundu ahal digute zalantzak argitzerakoan, eta horrek euskara maila hobekuntza ekar dezake , beraz, bai lagundu ahal digu.

9 EUSKARAREN ERABILERA IKASGELAN

Ikasgelan euskara erabiltzen saiatu naiz, eta euskara ikasgelatik kanpo erabili dut. Nire amak badaki euskaraz egiten, eta askotan esaten dit euskaraz hitz egiteko ez duelako euskara - maila jaitsi nahi, baina gehienetan azkar ekiten diogu gaztelaniaz hitz egiteari nire aitak ez dakielako.

Hala ere, Enararekin Itzubaltzeta Gaztetxera joan naiz ikasturtean zehar hainbat ekintza egitera: Jai multikulturala, jai multigenerazionala, hainbat tailer... eta han euskaraz hitz egin dugu beti.
Beste alde batetik, whatsapp taldetik denboraldi batean euskaraz hitz egin genuen liburu azterketa atzeratzeko. Halaber, Ipod-ean euskara hizkuntza daukat, eta egutegia, datak, etab. euskaraz agertzen zaizkit.

10 AUTOEBALUAZIOA

Aurten ordenagailua hobeto erabiltzen ikasi dut, on-line hiztegiak, zuzentzaile ortografikoa, wikimedia commons argazkiak hautatzerakoan... Dena den, ez nahi oso ona kontu hauetan, nahiko kostatzen zait ordenagailua ondo erabiltzea ez zaidalako asko gustatzen informatika, baina aurtengo esperientzia nahiko ona izan da.

Lau bakarrizketa egin ditut klasean. Nire ustez bai hobeto dut urtean zehar baina gehien nabaritu dudana urduritasun maila jaitsi egin dela izan da, lehenengo bakarrizketan oso urduri nengoen klasean ahozko bat egiten lehenengo pertsona izan nintzelako. Baina ikasturtea igaro ahala, nire iritziz bai hobetu dut ikasturtea

Saiatu naiz txandak errespetatzen eta elkarrizketetan parte hartzen baina urtean zehar egin dudan akatsik larriena nire entzumenak berriro ez entzutea izan da. Duela bi aste gogoratu nuen hori posible zela eta orduan bai entzun nituen, baina datorren urterako badaukat erronka bat.

Hiru liburu irakurri ditut, eta astekaria aplikazioa deskargatu dut mugikorrean. Nire ikaskideen idazlanak zuzendu ditut eta ekarpenak egin ditut ere. 49.000 karaktere idatzi ditut kronika barne, eta Wikipedian eta Zuzeun zenbait idazlan argitaratu ditut, eta powerpoint pare bat driven.

Ordenagailuak ez dit"diagnosi-ebaluazio probak" web orrialdean sartzen, baina suposatzen dut nolakoak diren. Nire ustez euskara - maila askoz hobea izango litzateke. Gehienbat hitz berrietan aurrera egin dut.

KALIFIKAZIOA

Nire ustez, 10 bat merezi dut. Lau ahozko egin ditut, hiru liburuak nota bikainarekin gainditu ditut, ikaskideen idazlanak zuzendu ditut. 50.000 karaktere idatzi ditut eta kalitatearen ikuspegitik nahiko ondo idatzi dudala uste dut. Gainera. nire kabuz beste hiru liburu irakurri ditut. Beste alde batetik, Tatoeban 20 perpaus euskaratu ditu eta nire jarrera oso ona izan da. Ni nahiko pozik nago aurtengo lanarekin, esfortzu handia egin dut eta emaitza bikaina izan dela uste dut. Asko gustatu zait aurtengo euskara klasea.