Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean
Ander Eiros





2
Twenty One Pilots
Azalpen testua
2016 irailean
Jone Gallego

Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)
2016 azaroan

ikusitako bideo batetik

Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK


































































Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.








Urteko kronika


Zaila iruditzen zait nire urteko idazlanik onena aukeratzea. Azken batean, iruditzen zait antzekoak direla. Beharbada, gehien gustatzen zaidan idazlana "Gure Hezkuntza Sistema" deiturikoa da. Idazlan hori ikasturte honetan egin nuen lehen idazlana izan zen, eta orduak eta orduak egon nintzen ordenagailuaren aurrean buruari bueltak ematen. Asko kostatu zitzaidan esan nahi nuena paperera eramatea. Beharbada, horregatik da nire gustukoenetakoa. Gainera, bertan azaldutako ideiak ere interesgarriak iruditzen zaizkit.
Beste alde batetik, "Zortea" deituriko idazlana ere gustatzen zait, gehien bat idazteko izan nuen erraztasunarengatik. Idazlan hori orain dela hiru aste idatzi nuen. Nahiko ondo idatzita dagoela iruditzen zait, kontuan izanda hogeita hamar minututan idatzi nuela.
Iruditzen zait ikasturtean zehar hobetu egin dudala eta uste dut ikasturtearen hasieran baino gutxiago kostatzen zaidala azaldu nahi dudana azaltzea. Ikasturte amaieran askoz ere errazagoa iruditzen baitzait idaztea. Beraz, pozik nago egin ditudan aurrerapenengatik.




ZORTEA


Irina Alemanian bizi zen gerra garaian, egun batean gizon batzuk bere etxera sartu, neba hil eta bera bortxatu zuten. Egoera horretatik ihes egin nahian autobus bat hartu eta Berlinera joan zen bizitzera.

Irinak prostituta moduan egiten zuen lan. Berak ezagun bat zuen Kalle, hamasei urterekin etxetik joandako mutil bat, kalean bizi zena. Egun batean Kalleren txakurra hil zenean Irinak Kalleri lagundu zion txakurra lurperatzen. Horren ostean, maitemindu egin eta batera bizitzera joan ziren.

Berak prostituta bezala jarraitu zuen lanean. Egun bero batean gizon lodi batekin larrua jotzen ari zelarik, honi bihotzekoa eman eta hil egin zen. Irina harrituta geratu zen eta Kalle abisatu zuen. Kalle beldur zen ez zuelako nahi Irina deportatzea; beraz, urduritasunak jota, gorpuari besoak eta hankak moztu eta bere txakurra lurperatuta zegoen ondoan lurperatu zuen. Irina etxera heldu zenean dena odolez josia ikusi zuen, beraz poliziari deitu egin zion. Poliziak odol guzti hori ikusitakoan Irina atxilotu zuten, baina etxetik irteten ari zirenean Kalle heldu eta hau ere atxilotu zuten.

Azkenean ez zituen kondenatu, konprobatu ahal izan zutelako autopsian gizona bihotzeko bategatik hil zela. Nahaste-borraste honen ostean biak etxera joan eta ohera sartu ziren batera, lo egitera.







Zentrifugazioaren saiakuntza


Helburua:

-Zentrifugatzen ikastea.
-Kristalizazio bat ikustea

Oinarri Teorikoa:

-Zentrifugazioaren helburua: fase solido bat likido batetik edo bi likido nahastezinak banatzean datza. Abiadura handiaz biratzean nahasteak gorputzak dentsitatearen arabera kokatzen dira. Zentrifugagailu izeneko tresnan egiten da eta beti sartu behar dira saiodiak.

Kristalizazioaren helburua: konposatu baten eraketa da, baina solido kristalino eran (egitura ordenatua). Kristalizazio teknika erabiltzen da sustantziak banatzeko eta purifikatzeko osatzen diren kristalen tamaina kristalizazioa gertatzen den eraren menpe dago: arin ematekotan kristalen tamaina txikia.

Kristalizazioa emateko baldintza hauek bete behar dira:

-Bere disolbagarritasuna disolbatzaile batean asko aldatu behar da T°-arekin (PbI₂ ur hotzetan disolbaezina da eta ur beroan disolbagarria).
-Disoluzioa asea izan behar da.

Materiala:

- Zentrifugaziorako saiodiak
- Zentrifugagailua
- Erloju-beira
- Beirazko malatxoa
- Babes papera
- Plaka beroemailea
- Hauspeakin ontzia
- Pipeta
- Udareak
- Matraze aforatua
- Tanta-kontagailua
- Pasteur pipeta
- Balantza
- Babes betaurrekoak
- Eskularruak
- Boteak
- Etiketak

Erreaktiboak:

-Berun nitratoa [Pb(NO₃)₂]
-Potasio ioduroa (KI)
-Ura (H₂O)

Prozedura:

Lehenengo, pisatu 83g Pb(NO₃)₂, nahastu ur desionizatuarekin eta disolbatu hauspeakin ontzian ur gutxirekin. Sartu 25mL-ko matraze aforatuan eta enrasatu ur desionizatuarekin.

Gero, jarri tapoia matrazeari eta homogeneoki nahasteko astindu matrazea.

Ondoren, pasatu pote batetara eta jarri etiketa.
Saio-hodi batean jarri bi pipeta, bat Pb(NO₃)₂-rekin eta bestea KI-rekin, enrasatu 2mL-ra bakoitza. Jarraian pasatu KI-a Pb(NO₃)₂-a dagoen saio-hodira. Hurrenengoz, zentrifugatu behar da (3.000 bira/minututara 10minutuz).
Ondoren, dekantatuko dugu (utzi solidoa eta pasatu likidoa pote batetara, azidoa denez ezin da bota harraskatik). Horren ostean, nahastuko ur desionizatuarekin dugu solidoa, hasieran zegoen likido kopuruarekin gutxi gorabehera, eta zentrifugatuko dugu berriro beste 10minutuz. Eta errepikatuko dugu lehenago egindako prozesua, hiru aldiz guztira.
Azkenik, garbituko dugu hauspeakina ur beroz eta saio-hodia ur hotzez busti (kanpoaldetik) “urre-euria” ikusteko. Horretarako leihora hurbildu argi ona izateko edo linterna bat erabili.

Kalkuluak:

25mL-ko disoluzioa.
0,1M berun (||) nitratozko disoluzioa.
0,025L disoluzio X (0,1 mol Pb(NO₃)₂ / 1L disoluzio) X (33,23g Pb(NO₃)₂ / 1mol Pb(NO₃)₂) = 0,83g Pb(NO₃)₂)

Segurtasun neurriak:

-Betaurrekoak jantzita beti.
-Berunaren hondakinak ezin bota harraskatik eta bildu egin behar dira.
-Zentrifugagailua beti kontrolpean: saio-hodiak binaka eta orekan.
-Ikusteko kristalak argi itzela behar da (eguzkiarena edo linterna batena).










Kutsadura



Kutsadura edo poluzioa edozein substantziak edo energia motak ingurumenean sor dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du.
Kutsadura egon ahal izateko kutsatzen duen substantzia kantitate nahikoan egon behar du, naturan desoreka minimo bat egoteko. Kantitate hau kutsatzen duenarekiko erlatiboa izango da, masa edo bolumenaren arabera, honi kontzentrazioa deitzen zaio.
Kutsadura atmosferikoaAirearen bizitzarekin lotuta dago. Airerik gabe ez litzateke gure biosfera garatuko, eta giza espeziea ez litzateke existituko. Izaki bizidunen bizitza airearen esku dago: airerik ez egoteak, ur eta elikagai ezarekin gertatzen den bezala, bizitza zailtzen du.
Airearen kutsadura gertatzen da, giza osasunerako eta oro har izaki bizidunentzat (mikroorganismoak barne) ondorio kaltegarriak produzitzen dituzten eta bere osaerarekin zerikusirik ez duten substantzien kontzentrazioa altua denean. Honako hauek sortutako kutsadura-mota bat dago: sumendi baten erupzioan sortzen den gasen anazioa, baso-suteak, polinizazio-prozesuak, hauts-ekaitzak, etab. Errekuntza-prozesuetan ikatza eta hidrokarburoak gero eta gehiago erabiltzeak, kutsadura erabat areagotu du.
Hona hemen kutsadura horren iturri nagusiak: garraioarekin eta industriaren zerikusia duten jardueren ohiko errekuntza-prozesuetatik ondorioztatzen diren produktuak, etxeko elektrizitate eta berokuntzaren sorkuntza, disolbatzaile organikoen lurrunketa eta ozono-igorpenak. Kutsadura, gainera, nukleo kutsatzailea kokatzen den tokitik urrun dauden guneetara hel daiteke.
Kutsadura uretanUretan (ibaiak, itsasoak...) kutsatzaileen presentziak sorrarazten du. Uraren kutsadura, batez ere, bere ohiko konposizioan substantziak eransten direnean gertatzen da, eta prozesu industrialetan hozgarri gisa erabiltzen denean (kutsadura termikoa).
Hona hemen uraren kutsatzaile nagusiak:
  • Hondakin-ur organikoak (elikagaien prestaketan, norbere garbitasuna egitean, garbiketa detergenteekin egitean, besteak beste, sortzen dena).
  • -Industria-jardueretatik datozen hondakin-urak (ura lehengai gisa erabiltzea produktu berriak prestatzeko, edo makinak mugitzeko baliabide zuzen edo zeharka erabiltzea).
  • -Nekazaritzatik datozen hondakin-urak (nekazaritzan erabilitako produktu kimikoak dituzte, baita animalia-jatorria duten hondakinak ere).

Uraren substantzia kutsatzaileak horrela sailka daitezke:
  • -Degradagarriak: nagusiki etxeetatik datozen hondakin organikoek, hondakin industrial organikoek eta abeltzaintzako hondakin organikoek osatzen dituzte. Hondakin horiek, zenbait mikroorganismo eta bakterioen elikaduraren oinarri dira; hori dela eta, modu naturalean deuseztatuak izan daitezke; betiere, haien isurpenak muga bat gainditzen ez duenean.
  • -Degradaezinak: uretan bizi diren mikroorganismoek deskonposatu ezin dituzten kutsatzaileak dira. Industria-jatorria daukate eta, batez ere, gatz mineralak eta metal astunak dira. Toxikotasun handia eragiten dute, zapore desatsegina eta korrosioa daukate; gainera, giza espezieari kalte egin diezaiokete bere elikagai-katean sartzen badira.

Detergente gehienek fosfatoak bezalako gehigarriak dituzte, eta horiek dira uretan fitoplankton gehiegi egotearen arrazoi nagusietako bat, algen hazkunde anomaloa eraginez, hiltzean uretan disolbatutako oxigenoa kontsumitzen dutelarik eta bakterioen, arrainen eta gainerako bizitza moduen garapena eragotziz. Garrantzitsua da biodegradagarriak direnak erabiltzea.

Klorodun hidrokarburoak erabiltzen dituen industria kimikoak batez ere sortutako kutsatzaile iraunkorrak (adibidez pestizidetan agertzen direnak), uraren kutsaduraren arazo nagusietako bat dira. Bizitza luzea daukate, eta horri esker distantzia handiak egin eta kutsadura heda dezakete. Uraren kutsadurak eragina du animaliengan, landareengan eta gizakiongan; eta industria eta nekazaritza kutsadura dela eta kezkatzen ari dira. Beharrezkoa da araztegiak erabiltzea eta, posible den guztietan, prozesu industrialetan ura berreskuratzeko mekanismoak sortzeko baliabideak bilatzea.

Kutsadura lurzoruan

Detergente gehienek fosfatoak bezalako gehigarriak dituzte, eta horiek dira uretan fitoplankton gehiegi egotearen arrazoi nagusietako bat, algen hazkunde anomaloa eraginez, hiltzean uretan disolbatutako oxigenoa kontsumitzen dutelarik eta bakterioen, arrainen eta gainerako bizitza-moduen garapena eragotziz. Garrantzitsua da biodegradagarriak direnak erabiltzea. Klorodun hidrokarburoak erabiltzen dituen industria kimikoak batez ere sortutako kutsatzaile iraunkorrak (adibidez pestizidetan agertzen direnak), uraren kutsaduraren arazo nagusietako bat dira. Bizitza luzea daukate, eta horri esker distantzia handiak egin eta kutsadura heda dezakete. Uraren kutsadurak eragina du animaliengan, landareengan eta gizakiongan; eta industria eta nekazaritza kutsadura dela eta kezkatzen ari dira. Beharrezkoa da araztegiak erabiltzea eta, posible den guztietan, prozesu industrialetan ura berreskuratzeko mekanismoak sortzeko baliabideak bilatzea.
Lurzorua, oro har Lurreko bizitzaren elikagaia da. Izaki bizidun gehienon euskarria eta landareek hazteko eta garatzeko behar dituzten funtsezko elementuak aurkitzen duten lekua da. Bertan metatzen da landareak, animaliak eta gizakiok behar dugun ura eta, han ematen da oreka ekologikorako beharrezkoa den ur-lurrunketa.
Bere kutsadura gertatzen da, batez ere, honako hauek eraginda: jarduera industrialak (biltegiak, legez kontrako isurpenak), hiri-hondakin solidoen isurpena, nekazaritzan erabilitako produktu fitosanitarioak (ongarriak eta ongailu kimikoak) eta abeltzaintzako jardueretako mindak. Pestizidak, laboreei eragiten dieten izurri ezberdinei aurre egiteko erabilitako produktuak, lurzoruaren kutsaduraren eragile kezkagarrietako bat dira. Euren erabilera desegokiak haiekiko erresistentzia sor dezake, eta nekazariak pestizidak dosi handiagoan erabiltzera edo gogorragoa izatera behartu ahal ditu.
Erasoak jasateko aukera gehiago duten lurzoruak, materia organikoan aberatsak direnak dira, xurgatu eta biltegiratzeko ahalmen handiagoa daukatelako .Hondakin toxiko horiek, lurzoruaren gainean metatzen dira eta bertan dauden organismoengan eragina daukate; gainera, askotan landareek xurgatzen dituzte eta landare horiek animalien eta gizakien organismora sartzeko bitarteko bihurtzen dira. Horrez gain, euri-ur edo ureztatzeko erabiltzen denak itsaso eta ibaien bideetarantz arrastaka eramaten ditu, haien kutsadura sorraraziz.
Gaur egun pestizida asko, DDT delakoa esaterako, debekatuta daude eta izurriei aurre egiteko modu gisa borroka biologikoa sustatzen da.
Kutsadura kimikoaIngurunean sartzen den konposatu kimiko jakin bat.
Kutsadura termikoaFluidoen igorpena tenperatura altura; ur-ibilguetan gerta daiteke. Ingurunearen tenperatura gehitzeak, uretan oxigenoaren disolbagarritasuna gutxiagotzen du.

Kutsadura akustikoa
Zarata soinu inarmonikoen multzo bat da, eta hauxe da bere ezaugarri nagusia: bere uhin akustikoak ez dauka garbi definitutako tarterik, ezta uhin-luzerarik ere. Zaratak ingurumenaren narriadura adierazten du, ez du ondorio kaltegarririk sortzen ziklo naturaletan; baina arazo larria da gizakion osasunerako eta animalien zenbait komunitaterentzat.
Kutsadura akustikoa gero eta ohikoagoa da, bereziki herrigune handietan. Jarduera industrialek, sozialek eta garraioak sortutako zarataren ondorio da. 100 dezibel baino gehiagoko zaraten eraginpean denbora luzez egoteak, gizakiongan berreskura ezin daitekeen entzumenaren galtzea eragin dezake; baina 80 dezibeletik beherakoak ez du inolako asaldurarik sortzen. Tarte horren artean, onar daitezkeen balioak esposizio-mailaren esku daude, ondoeza, suminkortasuna edo insomnioa eragin ditzakeelako.
Argiaren kutsaduraLuminarien erabilera edo argiztapen gehiegi egoteagatik, aire-partikuletan eta gasetan argi artifizialaren islatze eta hedapenak eragindako distira edo argitasuna gaueko zeruan, baita argia edo espektroaren uhin-luzera jakin batzuk bidegabe sartzea ere, nahi ez den tokietan.









Uniformeak zertarako?


Gure gurasoen garaian gure gurasoak eskoletara uniformez jantzita joaten ziren. Garai horretan esaten zen dirudunak eta hainbeste dirurik ez zutenak ez ezberdintzeko zela. Baina gaur egun ez da hori gertatzen. Gaur egun, eskola pribatuetan bakarrik jartzen dituzte uniformeak. Azken batean ematen du dirudunek dirua dutela erakutsi nahi dute, badakigulako ume bat uniformez jantzita doanean dirua duela familiak eskola pribatu bat ordaintzeko beste duelako.

Bestetik, bakoitza arropa zehatz mehats batekin sentitzen da gustura. Ia eskola guztietan neskatilek gonak edo soinekoak eraman behar dituzte. Gehienetan neskek ezin dituzte prakak eraman, zorionez hori aldatzen hasi da. Gutxika gutxika gero eta leku gehiagotan hasi dira neskatoak prakekin janzten. Niri berri honek poza sorrarazten dit, baina egia esan ez luke egin beharko. Bakoitza nahi duen erara joan beharko litzateke jantzita, ez araudi batek esaten duen arau zentzugabea jarraitu. Ez du inolako zentsurik neskek neguan euriarekin, elurrarekin, txingorrarekin eta haizetearekin gona eraman behar izana.
Beste alde batetik, ume guztiek ez dute fisiko bera; batzuk altuagoak, beste batzuk txikiagoak, beste baten batzuk argalagoak edo lodiagoak. Beraz, guztiei ez zaie arropa era berean geratzen, batzuek besteek baino taila handiagoa edo txikiagoa behar dute, eta honek guztiak eragin handia du bakoitzaren autoestimuan.

Egia da uniformeari esker guztien arteko berdintasuna sustatu nahi dela, baina arazoa dator bakoitzaren askatasuna kentzen dutenean, norbera den bezala azaltzea, hori nolabait kontraesana da. Beti esan eta irakatsi baitzaigu txikitan eta nerabezaroan gu garen moduan izatea, ez garela besten fotokopia bat izan behar, besteek zer edo zer egiteagatik esateagatik edota eramateagatik ez dugula gauza bera egin behar. Beraz nolako eredua ematen ari zaie ume txikiei eta nerabeei?
Esandako guztia kontuan izanik, uste dut uniformea eramatera behartuta ez litzatekeela inor egon beharko, baina norbaitek uniformea eraman nahi izango balu haren eskubide osoa du egiteko.









Zeharkako metodoak



Zuzenean esku artean erabili ezin ditugun objektu eta materialei buruzko informazioa biltzeko erabiltzen ditugu zeharkako azterketa-metodoak. Lurraren propietate fisiko eta kimikoak aztertuz egindako kalkulu eta dedukzioetan oinarritzen dira, baina desabantaila bat dute, datuak biltzeko muga.
Lurraren barnealdea aztertzeko erabiltzen ditugu zeharkako metodoak:
  • Magnetografia: Lurraren eremu magnetikoa desberdina da Lurreko leku batzuetan eta besteetan. Magnetometroen bidez neurtzen dugu eremu magnetikoaren norabidea, inklinazioa eta intentsitatea. Magnitude horien balioak eta barez bestekoak desberdinak direnean, guk neurtutakoak anomalia magnetikoak direla esaten dugu. Zorupean eremu magnetikoren lerroak desbideratzen dituzten materialak daudela adierazten dute anomaliek, normalean metalezkoak edo akuiferoak izaten dira horrelako materialak.
Arroka batzuek, hala nola basaltoak, magnetita dute, Lurraren eremu magnetikoak berak imandu dezakeen burdin oxido bat; hortaz. Horrelako arrokek beren magnetismo propioa dute, hondar-magnetismo izenekoa. Mineral hori osatzen duten mikrokristalak iparrorratz txiki-txikien modukoak dira: laba solidotzen denean, ipar magnetikora begira gelditzen dira.
Paleomagnetismoaren azterketari esker, hau da, antzinako arroken hondar.magnetismoaren azterketari esker, badakigu Lurraren eremu magnetikoa nabarmen ahuldu eta ia desagertu ere egin dela garai jakin batzuetan eta gero, haren polaritatea inbertitu egin dela; alegia, Ipar polo magnetikoak Hego polo magnetikoaren posizioa hartu duela eta alderantziz.
  • Meteoritoen azterketa: Lurrera iristen diren meteorito gehienak Lurra sortu zen garai berean sortuak dira. Beraz, zer materialek osatzen dituzten aztertuz, Lurraren batez besteko konposizioa azter dezakegu eta geruzarik sakonenetan(mantuan eta nukleoan) zer elementu dauden ondoriozta dezakegu.
  • Datazio erradiometrikoak: arroka-lagin baten adina jakiteko erabiltzen dugu. Zenbait mineralek atomo erradioaktiboen proportzio jakin bat dute. Adibidez, zirkoiak uranio atomoak ditu. Ezegonkorrak dira uranio atomoak, eta berun bihurtzen dira. Badakigunez zer abiaduratan gertatzen den eraldaketa, gelditzen diren uranio atomoen proportzioa eta berun bihurtu direna azter dezakegu, eta mineralaren adina ondorioztatu.
  • Metodo grabimetrikoa: Lurraren barnealdeko arroka. Masen banaketak grabitazio-eremuan eragiten dituen aldaketa txikiak neurtzen ditu. Materialik dentsoenek hala nola mineral metalikoak, anomalia grabimetriko positiboa sortzen dute(g = 9,8m/s² balio teorikoa baina handiagoa den balio bat), adibidez, horixe egiten dute kontsolidatu gabeko sedimentuek. Grabimetriaren bidez, lurrazaleko masen banaketan daude irregulartasunak neur ditzakegu (Lurreko mantuan dauden dentsitate txikiko arrokak, goranzko konbekzio-korronteak eratzen dituztenak), eta kanpo-nukleoko konbekzio-korronteak detektatu.
  • Isotopoen neurketa: gaur egun, erabilera ugari ditu metodo honek. Adibidez, O eta O isotopoen proportzioak neurtzen baditugu itsasoko fosil baten kaltzio karbonatozko lagin batean, nahiko zehazki jakin dezakegu zer tenperatura zegoen batez beste atmosferan organismoa bizirik zegoenean.











DENBORA LIBRERIK EZ

Denbora librerik ez


Gaur egungo nerabeok ez dugu denbora librerik gure eginbeharrak egin ahal izateko. Eginbeharreko guztiak egin ahal izateko, denbora oso ondo kudeatu behar dugu eta, hala ere, ez dugu denbora nahikorik.

Askotan irakasleek ez dituzte gure eskolaz kanpoko ekintzak kontuan hartzen, ezta gure denbora libre eskasa. Horregatik, irakasle gehienek behar baino etxeko lan gehiago eta ikasteko gauza gehiegi bidaltzen dizkigute. Kontuan izanda ere eskolaz kanpoko ekintzek (adibidez: ingeleseko akademia, futbola, eskubaloia, musika, klaseko materia ulertzen laguntzen dituzten akademiak...) kentzen diguten denbora librea, denbora barik uzten gaituzte. Zelan nahi dute denbora librea izatea disfrutatzeko eta lo nahikoa egiteko ez badugu denbora nahikorik? Gu, Batxilergoko lehenengo mailan gaude eta oso lanpetuta eta estresatuta gaude jada, ez dugu imajinatu nahi zelan egon behar diren bigarren mailakoak selektibitatearekin.

Orokorrean, zientifikotik doazenei gehiago eskatu ohi zaie, hau da, irakasle askok etxeko lan piloa bidaltzen dituzte eta egunero ikasteko eskatzen dute. Bestetik oso azterketa luzeak izaten dituzte, materia askorekin, orokorrean %30eko eta %70eko azterketak dituzte ebaluazio bakoitzean, eta %30ean sartutako guztia %70ean sartzen da berriro, oraindik gehiago ikastera behartuz, honen ondorioz, irakasleek asko presionatu egiten gaituzte

Latinetik doazen ikasleak ere presio hain handia ez izan arren, materia asko ikastera behartzen dituzte. Azkenean, emandako materiaren erdiaren erdia sartzeko. Hainbeste materia ikasteko denbora eta pazientzia behar da, eskemak egiteko ere eta ez dugu denbora nahikorik. Bidezkoena irakasgai bakoitzeko materia gutxiago ikasteko jartzea izango litzateke.

Argi dago gure hezkuntza sistema honetan zer edo zer aldatu behar dela gazteok denbora librea izan ahal izateko, eta beharbada eskolaz kanpoko ekintza batzuk kendu ere, denbora asko kentzen baitute aste osoan zehar.


Irati B eta Nora E









Entropiarena


Fernandoren emaztea, Arantxa, Georgiara 5 hilabetez joango denean hasten da istorioa.
Fernando Arantxari buruzko gauza txar ugari esaten hasten da, eta 5 hilabete horietan zehar nahi duena egingo duela erabaki du, nahiz eta Arantxak esan zer egin behar zuen: landareak ureztatu, komuna garbitu, etab.

Fernando unibertsitateko irakaslea da. Berak ikasle bat du Marrubi izenekoa, izenak dioenez oso goxoa dela dirudi, baina ez da horrelakoa. Neska potolo eta nahi itsusia da, ez du aguantatzen klasean egiten dituen gauza guztiak, baina hala eta guztiz ere neska horrek erakarri egiten du. Festa batean elkarrekin hizketan hasi eta horren ostean Marrubik eta Fernandok larrua jotzen dute, eta ez da behin bakarrik gertatzen. Fernandok beti eramaten du neska bere etxera nahi eta etxea nazkagarri egon, Marrubiri berdin dio.

Egun batean, Fernando eta Marrubi telebista ikusten ari dira eta Marrubi Fernandok eta Arantxak gaztetan lortutako sari bat ikusi eta burlatan hasten da. Fernandok ez daki zergatik sutan jartzen den, Marrubik sariari kolpe bat eman eta protagonista oihuka hasi eta Marrubi jotzen du. Neska arineketan bere etxetik joaten da eta momentu horretatik aurrera ezer gertatu izango ez balitz bezala jarraitzen dute unibertsitatean, Fernando irakasten eta Marrubi ikasten.

Arantxa itzuli baino aste bat lehenago gutxi gorabehera, Fernando etxea garbitzen hasten da, erabaki du Arantxa helduko den egunerako 5 hilabetez metatutako hauts, koipe, zarama eta zikinkeria guztia kenduko duela. Orduak eta orduak garbitzen egon ostean, etxea inoiz baino garbiago zegoela zirudien.

Arantxa Georgiatik itzuli bezain laster etxean txarto kokatuta edo garbi zeuden gauza guztiak kritikatzen hasten da, baina arraizoi arraroren batengatik, Fernando ez da haserretzen.

Iritzia: Niri orokorrean liburua gustatu egin zait, ipuin batzuk aspergarriak iruditu zaizkit, beste batzuk asko gustatu zitzaizkidan baina ipuin hau zehatz meats, ez zait ez gutxi gustatu ez asko, ondo dagoela iruditu zait. Adibidez, asko gustatuko litzaidake jakitea ea Fernandok eta Arantxak bost hilabete horietan zehar hitz egiten zuten edo, seguruenik komunikatuko ziren haien artean, baina haien arteko harremana zelakoa zen jakitea garrantzitsua iruditzen zait. Detailetxo hau kontuan izan barik ipuina nahiko ondo zegoela iruditu zait, polita.







ASKEAK GARA?


Wikipedian edo entziklopedia batean askatasuna zer den bilatzen badugu horrelako zer edo zer agertuko zaigu: Askatasuna gizakiok borondatez eta murrizketarik gabe jokatzeko dugun gaitasun naturala da. Bakoitzaren kontzientzia eta izanaren beharra errespetatzen ditu, bere egite osoa lortzeko.

Bi askatasun mota daude: kanpokoa eta barnekoa.
Kanpokoaren barruan beste mota gehiago daude: askatasun fisikoa, mugitzeko askatasuna da; askatasun zibila, estatu bateko legeek aitortzen dituzten hiritarren eskubideak gauzatu ahal izatea; askatasun poilitikoa, erabaki politikoetan parte hartzeko libreak izatea; pentsatzeko askatasuna, norberak norberaren pentsamendua eragozpenik eta zigorrik gabe adierazteko libre izatea; eta askatasun erlijiosoa, norberak nahi duen erlijioa jarraitzeko libertatea izatea da.
Gauza guzti hauek egiteko libreak gara, legeak eta herrialdeko ohiturak errespetatzen baditugu. Baina askatasun guzti hauek galdu egiten dira kartzelan sartzerakoan. Legeek askatasuna murrizten dute, baina horrek ez du esan nahi legeak txarrak direnik edo ez liratekeela egon beharko, lege barik izugarrizko kaosa egongo litzateke, horregatik dira onak legeak baina azken finean askatasuna murrizten digute.

Barneko askatasuna konplexuagoa da, askatasun psikologikoa baita. Norberaren erabakiak hartzeko librea da, gu baikara gure buruaren eta gure bizitzaren jabe. Egoera zehatzetan egin beharreko erabakiak gure onerako edo gure txarrerako egiteko libreak izatea da. Borondatez gauzak egitea, besteen nahiak kontuan izan gabe.

Auto-determinismoa, (auto-determinazioa) barneko independentea nahimenaren autonomian eta erabakien independentzian datza. Askotan gure erabakiak libreki egiten ditugula dirudi, baina gehienetan, kausaren batek determinatzen ditu gure erabakiak.

Gai honi buruz hitz egiterakoan morala ere aipatu behar dugu. Morala, moralki ondo eta gaizki dagoena ezberdintzeko gaitasuna da. Morala garatzeko maila ezberdinak daude, maila horietako bat postkonbentzionala da. Bertan jendeak norberaren kontzientziaren eta printzipioen arabera jokatzen du. (zergatik" postkonbentzional" izena?) Hau esanda, badirudi pertsona hauek guztiz askeak direla. Haien moralak dioena jarraitzen dute, haien ustez ondo eta txarto dagoena kontuan izanda hartzen dituzte erabakiak, horregatik dira guztiz libreak, moralak determinatutakoa egiten dute, haien erabakia delako aukeratzea ondo dagoena egitea edo txarto dagoena, orokorrean morala dela eta erabaki zuzena hartu ohi da. Nor bere proiektuarekiko leialtasunaren seinale da.(edo azaltzen duzu gehiago zergatik moralki iokatzen dutenak ez diren guztiz libreak, ala kontraesanean zaude)

Moralaren aginduak ez dira hertsatzaileak, ez gaituzte zerbait egitera behartzen, hori bai, exijentzia bat da, baina ez ditugu zertan obeditu behar. Emmanuel Kant-enen arabera, askatasuna moralaren postulatua zela esaten zuen (printzipio nabaria baina frogaezina). Lege moralak ez gaitu behartzen, lege naturalek egiten duten bezala, exijentzia edo agindua ezartzen digute, “egin behar duzu” diote, baina desobedi daitezke; beraz bere oinarria askatasunean dago.

Dena ondo hausnartu ondoren badirudi ez dagoenik erabateko libertaterik. Beti egongo dira mugak askatasunaren edozein aspektutan.


Zuzentzeko gauzak dituzu, Nora: edukiari begira, baita kontu ortografikoak eta morfosintaktikoak ere.

Leonor







GURE HEZKUNTZA-SISTEMA




Albert Einsteinek behin hau esan zuen: “Denok gara jenioak. Baina arrain bat epaitzen baduzu zuhaitzak igotzeko duen ahalmenaren arabera, bere bizitza osoan zehar pentsatuko du ergela dela”.
Gaur egun, gure hezkuntza-sistemak arraina zuhaitz bat igo, gero jaitsi eta azkenik 10 kilometroko lasterketa bat egitera behartzen du. Milioika neska-mutil robot bihurtu ditu, eta haietako asko arrain horrekin identifikatzen dira. Ikasle askok ez dituzte beren gaitasunak aurkitzen. Ergelak direla eta ez dutela ezertarako balio pentsatzen dute.
Gaur egungo telefono bat duela 150 urteko telefono batekin konparatzen badugu, argi daukagu oso desberdinak direla bata bestetik, eta gauza bera gertatuko litzateke autoekin gauza bera egingo bagenu. Beraz, zergatik ez da konparatzen gaur egungo ikasgela bat duela 150 urteko ikasgela batekin?
Ikasleak lerro zuzenetan daude banandurik ikasgela polita eta atondua gera dadin, lantegietako produktuak bezala. Eskua altxatu behar da hitz egiteko, atsedena dago zerbait jateko, 8 ordutan zehar zer pentsatu behar duten esaten zaie ikasleei, A bat lortzeko lehiatu behar dute (zenbait produkturen kalitatea adierazteko bezala).

Edozein zientzialarik esango liguke ez daudela bi burmuin berdin, eta ume bat baino gehiago duen edozein gurasok ere gauza bera esango liguke. Orduan, zergatik erabiltzen dira ikasleak galleta tamaina bera izateko moldeak bezala? Mediku batek sendagai bera errezetatuko balie gaixo guztiei, jende askok ondorio larriak pairatuko lituzke.
Beste alde batetik, hezkuntza-langileak oso txarto trataturik daude. Irakasleek munduko lan garrantzitsuenetako bat egiten dute, baina ez diete batere ondo ordaintzen. Irakasleak ez dira hezkuntza sisteman dauden arazoen errudunak, eskubide gutxiko sistema batean egiten baitute lan, eragozpen askorekin.
Curriculumak politikariek diseinatutakoak izaten dira. Gehienak ez dira izaten irakasleak. Beraz zelan jakingo dute curriculum bat zelakoa izan beharko litzatekeen? Bestetik, irakasle batzuk galdetegiekin obsesionaturik daude. Pentsatzen dute galdera batean pare bat erantzun posible sartzeagatik arrakastaren maila neurtu daitekeela. Galdetegiak asmatu zituen gizonak (Frederick J. Kelly) esan zuen galdetegiak ez daudela nahiko garaturik eta alde batera utzi beharko liratekeela, baina, harrigarria bada ere, erabiltzen jarraitzen dugu. Bada garaia beste metodo batzuk sortu eta erabiltzeko.
Medikuntzan, Facebook-en eta kotxeetan hobekuntzak egin ahal baditugu, gauza bera egin behar genuke hezkuntzan. Adibidez, Finlandian eskola-orduak gutxiago dira, irakasleek ondo kobratzen dute, ia ez dago etxerako lanik, ikaskuntza kooperatiboa erabiltzen dute ikasteko… eta oso ondo moldatzen dira.
Ikasleak biztanleriaren % 20 dira, gure etorkizuna dira, eta ez lirateke ibili beharko arrainak bezala, zuhaitzean gora eta behera.








TWENTY ØNE PILØTS



Twenty One Pilots, TØP edo |-/bezala ere ezaguna da. Tyler Joseph-ek 2009an sortu zuen Twenty One Pilots taldea institutuko lagun batzuekin, Nick Thomas-ekin eta Chris Salih-rekin. Hirukoteak Ohion jarraitzaile batzuk lortu zituen, baina 2011n, Thomasek eta Salihek taldea utzi zuten. Josh Dun izeneko mutila batu zen, aurretik taldeko laguna eta zalea ere bazen.

Tyler Joseph 1988an jaio zen Ohion. Taldeko kantaria, rap-kantari izateaz gain, gitarra, pianoa, ukelelea, baxua eta akordeoia jotzen ditu. Josh Dun ere 1988an jaio zen Ohion, eta taldeko bateria da.

Taldearen izena Arthur Miller-en “All My Sons” izeneko antzerki-lanetik dator. Bertan 21 pilotu hil egiten dira eraikitzaile batek hegazkin bateko pieza akatstunak bidaltzen dituelako, eta ez duelako onartu nahi piezekin okerturik dagoela eta dirua galduko duela. Joseph-ek esaten du ideia honek inspiratu zuela: batzuetan erabaki onak hartzeak lan handiagoa eskatzen du, eta denbora gehiago.

2011n bikoteak “Regional at Beast” albuma kaleratu zuen eta 2012an Fueled By Ramen diskografiarekin sinatu zuen kontratua. Urte bat beranduago “Vessel” izeneko diskoa , eta 2015ean azkeneko diskoa atera zuten, “Blurryface”. Haien azken kanta “Heathens” deitzen da, “SuicideSquad” izeneko filmerako.

“Blurryface” albuma (hirugarrena), Bilboard 200ean egon da, AEBetan dagoen musika ranking garrantzitsuenetako bat; bertan lehenengo postura iritsi ziren eta berrogei aste baino gehiagotan egon zen. Diskoko kanta ezagunena, “Stressed Out”, 30 aste baino gehiago egon da Billboard Hot 100 rankingean. Kanta honekin 2016ko otsailean 2. posturaino iritsi ziren. Hori da haien kantarik ezagunena.

“Blurryface” albumeko izenaren arrazoia Tylerrek azaltzen du: aurpegi lausoa duen mutil bat irudikatzen du. Aurpegi lausoa izateak aukera ematen dio berari begira egonda aurpegi bat eta izaera bat emateko pertsonaia horri. Zentzu batean hori dela errealitatea eta inseguritateak ikusi ahal dituela haren bitartez. Pertsonaia hau ulertzen saiatzen da kantaria baina aldi berean hura garaitu nahi du, bere buruaren isla da eta.

Josh Dun-ek kontzertu guztietan begien ingurukoa gorriz margotzen du eta Tyler Joseph-ek eskuak eta lepoa beltzez margotzen ditu. Joseph-ek esaten du horrela haien diskoko Blurryface pertsonaia irudikatzen dutela: “Inseguritateei buruz pentsatzen dudanean, orokorrean asfixiari buruz eta nik egiten ditudan gauzei buruz pentsatzen dut”. Baina album honen promozioa bukatzerakoan taldeak pertsonaiak alde batera utziko ditu.

Haien logoa da duten bereizgarri berezienetako bat. Eta logoak zer esan nahi duen galdetzen dietenean, Tyler-ek gauza bera esaten du beti: “Neure buruarentzat sortutako logoa da, neuk baino ez dakit horren esanahia, niretzat esanahi berezia daukan zerbait da”.

TØP-en musika mota ez da beste taldeena bezalakoa, estilo propioa dute; raparen, punk-rockaren, poparen, musika alternatiboaren, indiearen eta abarren arteko nahasketa berezia da. Eta hori da haiek dituzten gauza berezi guztien artean gehien bereizten dituena.

https://es.wikipedia.org/wiki/Twenty_One_Pilots

https://www.youtube.com/watch?v=oBmr06SqFXk


Gazteak eta konpromisoa


Gaur egungo gizartea oso berekoia da, oso indibidualista. Horren isla da komunikabideetan jasotzen dugun eredua.

Esaterako, telebistan "Mujeres y hombres y viceversa" izeneko programa ikusten du jendeak eta horrek ez du ezer eredugarririk irakasten, "Sálvame", "S
á
lvame Deluxe", "Ana Rosa" eta abar horiek bezala. Beste alde batetik, teleberrian kirolei buruz hitz egiten dutenean, bakarrik hitz egiten dute Messiri buruz eta Cristiano Ronaldori buruz. Bestetik, Kardashians izeneko familia ospetsua jendearentzako eredu da, eta haiek ez dute ezer egin dauden posizioan egoteko, bakarrik ebakuntza fisiko "hobea" izateko. Telezabor guzti horrek eragin ikaragarria dauka gaur egungo gazteengan.

Honek guztiak ez du inolako eragin onik gure gizartearengan. Orokorrean gazteak ez dira konprometitzen gure gizartearekin. Nahiago dute haien lonjetan erretzen egotea, eserita eta ezer egin barik egotea. Zorionez badago gazte kopuru txiki bat gizartearekin engaiatuta dagoena.

Oso garrantzitsua da gizartea herri mugimenduetan parte har dezan. Baina, zoritzarrez, jende gutxik parte hartzen du. Garrantzitsua da bortxaketa bat dagoenean manifestazioak eta elkarreratzeak egotea ekintza hori salatzeko. Gaur egun, gero eta jende gehiago dago gai honekin kontzientziatuta eta zorionez gero eta salaketa gehiago egiten dira.

Gai honekin bat datorren gauza bat da feminismoa. Eta gazteak orokorrean nahiko matxistak dira, orokorrean mutilak matxistagoak izaten dira, ez dakitelako neskek zelako gauzak jasan behar dituzten. Adibidez, kaletik neska bat doanean, askotan oihuak entzun behar ditu bere fisikoari buruz eta gero jaietan dagoenean, kontu handiz ibili behar da bortxatu ez dezaten.

Gazteria gauza guzti hauetaz kontzientziatu behar da. Baina ez bakarrik gazteria, mundu guztia orokorrean. Beraz, jendea kontzientziatzeko gauzak egin beharko lirateke, musu-truk denei laguntzeko.





ASKEAK GARA?
Wikipedian edo entziklopedia batean askatasuna zer den bilatzen badugu horrelako zer edo zer agertuko zaigu: Askatasuna gizakiok borondatez eta murrizketarik gabe jokatzeko dugun gaitasun naturala da. Bakoitzaren kontzientzia eta izanaren beharra errespetatzen ditu, bere egite osoa lortzeko.
Bi askatasun mota daude: kanpokoa eta barnekoa.
Kanpokoaren barruan beste mota gehiago daude: askatasun fisikoa, mugitzeko askatasuna da; askatasun zibila, estatu bateko legeek aitortzen dituzten hiritarren eskubideak gauzatu ahal izatea; askatasun poilitikoa, erabaki politikoetan parte hartzeko libreak izatea; pentsatzeko askatasuna, norberak norberaren pentsamendua eragozpenik eta zigorrik gabe adierazteko libre izatea; eta askatasun erlijiosoa, norberak nahi duen erlijioa jarraitzeko libertatea izatea da.
Gauza guzti hauek egiteko libreak gara, legeak eta herrialdeko ohiturak errespetatzen baditugu. Baina askatasun guzti hauek galdu egiten dira kartzelan sartzerakoan. Legeek askatasuna murrizten dute, baina horrek ez du esan nahi legeak txarrak direnik edo ez liratekeela egon beharko, lege barik izugarrizko kaosa egongo litzateke, horregatik dira onak legeak baina azken finean askatasuna murrizten digute
.
Barneko askatasuna konplexuagoa da, askatasun psikologikoa baita. Norberaren erabakiak hartzeko librea da, gu baikara gure buruaren eta gure bizitzaren jabe. Egoera zehatzetan egin beharreko erabakiak gure onerako edo gure txarrerako egiteko libreak izatea da. Borondatez gauzak egitea, besteen nahiak kontuan izan gabe.
Auto-determinismoa,
barneko independentea nahimenaren autonomian eta erabakien independentzian datza. Askotan gure erabakiak libreki egiten ditugula dirudi, baina gehienetan, kausaren batek determinatzen ditu gure erabakiak.
Gai honi buruz hitz egiterakoan morala ere aipatu behar dugu. Morala, moralki ondo eta gaizki dagoena ezberdintzeko gaitasuna da. Moralaren barruan maila ezberdinak daude. Maila horietako bat postkonbentzionala da. Bertan jendeak norberaren kontzientziaren eta printzipioen arabera jokatzen du. Hau esanda badirudi pertsona hauek guztiz askeak direla baina ez da horrela. Haien moralak dioena jarraitzen dute, haien ustez ondo eta txarto dagoena kontuan izanda hartzen dituzte erabakiak, horregatik ez dira guztiz libreak, moralak determinatutakoa egiten dutelako. Nor bere proiektuarekiko leialtasunaren seinale da.
Moralaren aginduak ez dira hertsatzaileak, ez gaituzte zerbait egitera behartzen, hori bai, exijentzia bat da, baina ez ditugu zertan obeditu behar. Emmanuel Kant-enen arabera, askatasuna moralaren postuladoa zela esaten zuen (printzipio nabaria baina frogaezina). Lege moralak ez gaitu behartzen, lege naturalek egiten duten bezala, exijentzia edo agindua ezartzen digute, “egin behar duzu” diote, baina desobedi daitezke; beraz bere oinarria askatasunean dago.
Dena ondo hausnartu ondoren badirudi ez dagoenik erabateko libertaterik. Gure kulturak, erlijioak eta organismoak mugatutako askatasuna dugu. Beti egongo dira mugak askatasunaren edozein aspektutan.

Zentrifugazioaren saiakuntza
Helburua:
-Zentrifugatzen ikastea.
-Kristalizazio bat ikustea

Oinarri Teorikoa:
-Zentrifugazioaren helburua: fase solido bat likido batetik edo bi likido nahastezinak banatzean datza. Abiadura handiaz biratzean nahasteak gorputzak dentsitatearen arabera kokatzen dira. Zentrifugagailu izeneko tresnan egiten da eta beti sartu behar dira saiodiak.
Kristalizazioaren helburua: konposatu baten eraketa da, baina solido kristalino eran (egitura ordenatua). Kristalizazio teknika erabiltzen da sustantziak banatzeko eta purifikatzeko osatzen diren kristalen tamaina kristalizazioa gertatzen den eraren menpean dago: arin ematekotan kristalen tamaina txikia. Kristalizazoa emateko baldintza hauek bete behar dira:
-Bere disolbagarritasuna disolbatzaile batean asko aldatu behar da T°-arekin (PbI₂ ur hotzetan disolbaezina da eta ur beroan disolbagarria).
-Disoluzioa asea izan behar da.

Materiala:


-Zentrifugarako saiodiak
- Zentrifugagailua
-Erloju-beira
Beirazko malatxoa
-Babes papera
-Plaka beroemailea
-Hauspeakin ontzia
-Pipeta
-Udareak
-Matraze aforatua
-Tantakontagailua
-Pasteur pipeta
-Balantza
-Babes betaurrekoak
-Eskularruak
-Boteak
-Etiketak







Erreaktiboak:
-Berun nitratoa [Pb(NO₃)₂]
-Potasio ioduroa (KI)
-Ura (H₂O)
Prozedura:
Lehenengo o,83g Pb(NO₃)₂ pisatu, ur desionizatuarekin nahastu eta disolbatu hauspeakin ontzian ur gutxirekin. 25mL-ko matraze aforatuan sartu eta enrasatu ur desionizatuarekin. Gero, tapoia jarri matrazeari eta homogeneoki nahasteko matrazea astindu. Ondoren, pote batetara pasatu eta etiketa jarri.
Saiodi batean bi pipeta jarri, bat Pb(NO₃)₂-rekin eta bestea KI-rekin, 2mL-ra enrasatu bakoitza. Jarraian KI-a Pb(NO₃)₂-a dagoen saiodira pasatu. Hurrenengoz, zentrifugatu behar da (3.000 bira/minututara 10minutuz).
Ondoren, dekantatuko dugu (solidoa utzi eta likidoa pote batetara pasatu, azidoa denez ezin da harraskatik bota). Horren ostean, ur desionizatuarekin nahastuko dugu solidoa, hasieran zegoen likido kopuruarekin gutxi gorabehera, eta berriro zentrifugatuko dugu beste 10minutuz. Eta lehenago egindako prozesua errepikatuko dugu, hiru aldiz guztira.
Azkenik, hauspeakina garbituko dugu ur beroz eta saiodia ur hotzez busti (kanpoaldetik) “urre-euria” ikusteko. Horretarako leihora hurbildu argi ona izateko edo linterna bat erabili.
Kalkuluak:
25mL-ko disoluzioa.
0,1M berun (||) nitratozko disoluzioa.
0,025L diso X (0,1 mol Pb(NO₃)₂ / 1L diso.) X (33,23g Pb(NO₃)₂ / 1mol Pb(NO₃)₂) = 0,83g
Segurtasun Neurriak:
-Betaurrekoak jantzita beti.
-Berunaren hondakinak ezin bota harraskatik eta bildu egin behar dira.
-Zentrifugagailua beti kontrolpean: saiodiak binaka eta orekan.
-Ikusteko kristalak argi itzela behar da (eguzkiarena edo linterna batena).