IRITZI TESTUA.


Arrazoi zentzugabea


Gaur egungo sozietatean ez dakigu, modu bata edo bestean, zer ote den "morala", zer
dagoen "gaizki", zer dagoen "ondo". Bakoitzak bere iritzi pertsonala du, baina, nora iritsi dezake subjektibitatea?

Polemika sorrarazten dituzten gai mordoa ditugu, edonon, edonoiz. Sare sozialetan, eskolan, lanean, kalean, edo lagunen artean. Baina azken urte hauetan Internet-en laguntzaz (edo erruz) guztiok ezagutu ahal ditzakegu eztabaida diren gai nagusiak, behintzat jende "intelektualaren" ustez.

Argi daukaguna, guk arrazoia daukagula pentsatzen dugula da. Hainbat eta hainbat eztabaida sortu dira Twitter, Facebook eta halako tokietan, irteera gabeko korapiloetan sartzen dugula geure menpe.

Batzuetan ez dakigu zehatz meats zer iritziren alboan gauden edo zerekin egiten dugun bat. Demagun norbaitek bere A iritzia azaltzen ari dela, A gai bati buruzkoa dioana. gora eta Gai zehatz bati buruz asko dakien norbaitek bere iritzia garbi eta ondo azaltzen digunean, bi aukera

ditugu: Bata, aurkakoa esan, eta horrela debate bat segundo batean sortu. Bestea, berarekin ados egon, eta hala, zure burua konbentzitu pertsonak horrek esaten duenak zentzua duela gure buruari esanez.

Baina zer gertatuko da hori A iritziaren guztiz aurkako iritzi batekin gertatuko balitz?

B iritzia deituko diogu. A eta B aurkakoak dira, hala ere, norbait A-ren alde egongo da, eta B-ren kontra. Bihotzez uste egingo du bere pentsamendua zuzena dela, eta B pentsamendua, guztiz okerra. Eta aldetrantziz. Hau da: B iritziarekin ados dagoen norbait agertuko da, A iritzia mesprezatzen duenak. Bi puntuek haien argudioak eta konbentzitzeko proposamena dituzten hitzak erabiliko dituzte,

guztiz ezberdinak diren bi aldeak argudio koherente eta pertsuasioekin defendatuz. Eta honek egingo du bi alde hauek lotzea, "Alde ona" eta "Alde txarra" bananduz, amaiera gabeko eztabaida luzea sortuz.

Beraz, ¿Zein izango da zuzena? ¿Noraino heldu daitezke subjetibitatearen helmugak? ¿Zer nolako boterea dauka pertsonen arteko diferentziak?

Seguru aski inoiz ezingo dugu benetan jakin zeintzuk diren jokaera guztiz zuzenak. Jainkoak zigortu dezagula Azkenengo Epaiketaren Egunean.

Paradoxa honi Araluze paradoxa diogu, Nina Araluze-k ikertu zuena, Artaza Erromo Institutuan XXI. mendean.



SYSTEM OF A DOWN.


Estatu Batuetan sortutako banda bat da, aszendentzia armeniarra baduena. Haien musika estiloa hard-rock metal da. 1994an sortu zen, Kalifornian.
Serj Tankian da haien liderra, nork abesten, konposatzen, eta piano eta guitarra jotzen ditu. Daron Malakianek koro famatu hoiek egiten ditu, gitarra joz eta konposatuz gain. Savo Odadjian-ek baxua jotzen du, eta ahots baxuak egiten ditu batzuetan, eta azkenik, John Dolmayanek bateria jotzen du.
Platinozko disko bat dute, eta The Beatles-en gain, 40 milloi kopia birritan urte berdinean saldu dituen musika talde bakarra da. Haien letrak famatuak dira, haur eta emakumeenezko maltratuaren aurka daudelako, pornografia, diskriminazioa, intolerantzia eta desberdintasun sozialen aurka ere bai.
Hasieran bandak Soil izena bazuen, eta Daron eta Serj izan ziren bandak zeuden bakarrak. Gero, bi lagun elkartu ziren, baina joan egin ziren uste zutelako taldeak arrakastarik ez zuela izango.

Ez zeukaten fama askorik, Jendeari ez zitzaion musika estilo arraro hori gustatzen, baina aukera bat eman zieten Columbia rekordsetik, non produktore bat oso txundituta geratu zen haien emanaldi baten ondoren.

Lehengo Sugar publikatu zuten eta honek arrakasta handia izan zuen, eta ondoren, Spiders. Horrela, Metallica eta Slayerr-en kontzertuak irekitzen hasi ziren, gutxika gutxika garaipena lortuz.

Baina gero haien debuta heldu zen: 2001ean Toxicity atera zuten, eta bertan, haien abestirik famatuena: Chop Suey. Milioika erreprodukzio izan zituen Youtuben eta Grammyetarako nominazio bat lortu zuten, haien letra kontrapolitikoa eta askatasuna aldekoa zelako. Diskoko bi beste kantek arrakasta itzela lortu zuten: Aerials eta Toxicity.

Hurrengo diska Steal This Album izan zen. Hemen, I-E-I-A-I-O izan zen kantarik mirestuena.
Gero, Mezmerize/Hypnotize diska doblea atera zuten, eta kritika apartak jaso zituen. B.Y.O.B., Lonely day eta Mezmerize izan ziren kantarik ospetsuenak.

Ospe handia eta dirutza handi hori egin ondoren, 11 urtez erretiratu egin ziren, eta ez zitzaien inondik ikusi. Baina duela 3 urte, bueltatuko zirela esan zuten, eta NI, NINA ARALUZE, Madrilen ikusiko ditut 2017-ko ekainaren 23an. Diru asko gastatu dut, baino merezi izango duela uste dut.



ISTORIO LABURRA.

ISTORIO LABUR BATEN PROLOGOA.
Izaki bizidunok ez dugu ohi pentsatzen gure heriotzaren egunean. Urruntasunean ageri den etorkizunaren egun konkretua, argi ikusten ez duguna. Pentsamendu aunitz edukiko ditugu gure bizitzan zehar, hiltzeko modua irudikatzerakoan. Gaixotasuna, Istripua, heldutasuna...
Filosofiak deritzon determinismo kosmologikoaren adibidea hartuko baligu, patuaren jolas tontoa besterik ez dela esango zigukeen. "Destino" edo "Sino", bi hitzen arteko ezberdintasunak aurkitzea ezinezkoa zela pentsatu izan nuen beti, baina egun solte batean topatu egin nuen, bat- batean.
"Gure akzioek determinatzen dute gure bizitza- zihoen amak- Zure pertsona zu baino askoz ere boteretsuagoa da, ez zara txikia, seme. Barruen baduzun arima bizidunak gidatzen zaitu zure ziurgabetasunetan. Bihotzaren diktaketa fite bat bezala hartu behar dituzu momentuak, hori bait-da gure erabakien buruzagi bakarra."

Ondo gogoratzen nituen nire amaren hitz jakintsuak, indar berezi batekin bezala esanak, segurtasuna bere begiekin adieraziz. Nire ama izaki azkarra zen benetan, ni, aldiz, umea.

Baina umeek bizkor ikasten genuen.

NAPOLEON, NIRE LAGUN APARTA
Nabo de Leon bezala ezagutzen zuten batzuek, baina Josefina Bonapartek hau deuseztatu egin zuen duela asko. Zelako gizona! -zihoen Maria Luisak.-A, baino, hilda dago, egia. A ze pena, kar kar kar!

Hau izan ziren gizon honen bigarren emaztearen hitz maltzur batzuk, Leonardo Da Vinci-k egin zion elkarrizketa batean. Gizon honek argazki kamara asmatu zuenez, aldizkarian Maria Luisaren argazkia atera zen.

-Ba ez! Hemen nago! -Dio bat-batean gizon gihartsu batek, karisma enigmatikoa baina boteretsua haren gorputzean ekartzen.- Begirada bat bota eta gero egoera honi, konklusio hau atera dut : Nire emaztea, bizkarretara nitaz gaizki solasean! Sera posible!

Emakumearen aurpegiak ikara handia adierazten du, batez ere, odolez Beteta eta zikina dagoelako.

-Baina zu zer demontre?!! Non egon zara?!!
-Ba Elba uhartean, maitea! Herrialdetik bota zidaten ingelesek eta beno, etxetik pasatzeko gogo handiak ez nituen.
-ZER? TORI, TONTU HALAKOA! -eta kokoteko handi bat ematen dio. -Badakizu nola pasatu dugun Napoleón Junior eta biok? Gu hemen, gose pasa, dirurik Gabe! Eta zu Elba uharte nazkagarri horretan, ondo pasatzen!!
-Tira, ez oihukatu, maitea. 3 hilabete eta piku soilik izan dira eta. - Napoleon egongela horretan beste norbait zegoela konturatzen da. Berarengana hurbiltzen da eta begiekin errepaso finoa ematen dio.
-Eta hau, nor da?
(Luisa urduri dago, aitzakiak pentsatzeko intentzioarekin)
-Beno... Hau Leonardo da.. Zama botatzeko eta etxeko lan pisutsuak egiteko laguntza behar nuen, eta...
-Ez gezurrik esan, emakume!
-Odol-harremanak ditugu!
-Gezurti!!
-Okina da!
-Lotsagabe!!
-Tira, NIRE MAITALEA DA, HARRAPATU NAUZU, NAPOLEON!
Gizon harroputz eta karismatiko hori harriz bezala geratzen da, ezin du sinetsi. Baina urduritasuna nabaritzen du oraindik Maria Luisaren aurpegian.
-Ez dizut sinesten! Esadazu zer ari zara hemen egiten, gaueko 4etan, hain arropa gutxirekin eta Chardonnay luxuzko ardo hori edaten!
Isiltasun osoa dago orain. Napoleonek emaztea begiratzen du, haserre.
-Infernu bat pasatu dut Elban, nire familia ikusteko gogoarekin. Luis XVIIIrekin liskar handia izan dut eta kilometroak bidaiatu ditut, eta zer aurkituko dut? Emaztea, Leonardo Da Vinci izenezko gizon intelektual batekin, nire hgeriotzataz farrezka!
Ohikuntzen hasi da orain. Bere onetik kanpo dago, eta ezin du errepikatzen utzi: DESOHOREA! LOTSAKERIA! SUFRIMENDUA!
Bat- batean, beste emakume Eder bat agertzen da atetik. Baina edertasuna aurpegi haserre batek estaltzen dio. Eta gehiago oraindik: Pistola bat du bere eskuan.
-Joxefina!
Honek Napoleon begiratzen du, eta pistolarekin apuntatzen ari da. Baina segurua kendu eta gero, besoa okertu eta Maria Luisa disparatzen du.
"Ene Jainkoa" Dio Leonardo, baxu.
-Hilketa, hilketa noren ordez utzi zenidan emakumeari, Napoleon! Eta orain, ihes egin, Leonardo Da Vinci! Kontatu mundu guztiari nola Napoleon Bonaparte Waterloon galduko duen, nola interbentzio dibino batek desastrea eragingo du, nola Frantzia osoak gizon honek nola galtzen duen! Nik madarikatzen zaitut, Napoleon, zu eta zure deszendentzia guztia, zure inperioa eta zure gudua!
Eta tiro bat buruan ematen da Joxefina, buruan.
Napoleon berarengana joaten da, negarrez.
-JOXEFINA! EZ! NIRE BIZITZAKO AMODIOA!
Leonardok ez du ezer esaten. Ez du ezer ulertzen: Ez zen Maria Luisa bere emaztea?
Napo-k gorrotoz beteriko begirada botatzen dio Leonardori. Pentsatu gabe, pistola hartu eta kopetan tiro ematen dio.
Baina bala ukitzearen azkenengo momentu ezinezkoan, Leonardo Da Vinci desagertzen da,, magiazko kondaira bat bezalan.
Eta non dago, ba, Leonardo Da vinci? Galdetuko duzue zuek, Harpausozko irakurleak.
Ba gure artean dago. Leonardok denborazko makina iasmatu egin zuela suposatu egin duzue, ezta? Zuzen zaudete. Leonardo garaiz- garaiz bidaiatzeko gai da, edo ez zarete konturatu Da Vinci eta Bonaparte ez direla kohetaneoak?
Leo, gure Leo, etengabe dago bidaiatzen denbora eta espazioan zehar, gauza berriak asmatzen, Iraganaz eta Etorkizunaz ikasten. Bera da, Historiadore Gorena.
Napoleon ez zituen bere emaztearen hitzak ulertu. Baina ulertu egin zituenean, beranduegi izan zen. Profezia eta madarikutza bete egin zen.
Eta honela amaitzen da legenda eder eta zirraragarri hau.
AMAIERA.


ISTORIO LABURRAREN SARRERA.

Nire izena Usteltxu zen, Teltxu lagunontzat. Arratoi bat nintzen. Ez sagu txikitxo bat, arratoi beltza eta nazkagarria. Nire buztana arrosak ekitaldi bateko andre guztiak ikaratu zituen, nire arratoi lagunen irrikarako. Arratoiok begi gorriak izaten ohi genituen, baina nireak, beltzak ziren, nire ile latza bezalakoa. Usain txarra banuela onartzen nuen, baina zer esan genezakeen... kaleko animaliak ginen, zatarrak eta ustelak. Zikintasunak itotzen genduen hor behean, gure etxean: Zuloa.

Alkantarilleetako Zuloeetan, mota askotako karraskariak bizi ohi ginen. Maiztasun handiarekin, mota askotariko saguak, saguzarrak, sator-arratoiak, edota hamsterrak aurkitzen genituen. Batzuekin, harremana mantentzen zen belaunaldiz-belaunaldi.
Zulo haiek gordeleku handiak bezalakoak ziren, zikinak, baina erosoak. Gure etxea asko maitatzen genuen. Bidezuloak zeuzkaten alkantarilleetan elkartz ziren lur piloek.

Ur ez-potablea edatera eta gorotzak jatera ohituren zinenean, bizitza hori ez zegoen gaizki. Askatasun osoa genuen han bean, zoruko erregeak deritzaiguten han bizi ziren kakalardo eta usoa puta horiek. Gu baino nazkanteagoak iruditzen zizkidaten niri, baino tira. Azkenean gaixotasunez beteta zeuden, eta guk usoak jaten genituen. Ziurrenik,estolda mierdaren erdia gure sabelean egongo zen.

Ur pozoituta edaten genuela zioten, eta benetan, arrazoia zuten. Pozoi eta Raticida horien aurkako tolerantzia handia garatu genuen arratoiok. Ura ez zen ia inoiz garbi egoten. Baina edateko, bagenuen behintzat, eta hobe hori ezer baino.

Gizakiek ez zekiten gauza aunitz egiten genituen ere bai. Adibidez,: Arratoiok hiru funtsezko arauak bagenituen. Eta bata, familia inportanteena zela zen. Traizioak baztertzea esan nahi zuen. Arbasoen ohorea mantentzea funtsezkoa zen familian.

Bigarren legea, buruzagiak botere osoa zuen. Monarkia bat bezalakoa zegoen gure arratoizartea banatuta, hierarkia konplexu batzuetan ordenatuta. Arratoiak, edo, guk deitzen ginen moduan: Arratoiak, jende normalari esaten ziguten. Titulu gabeko arratoiak, arratoi sinpleak. Ez botere judiziala, ez betearazlea, ez konstituziogilea. Ez genuen botererik gaztaren erreserbetan sartzeko, ezta alimentu sakratuak dastatzeko, sekularik ez.
Baina errespetatzen genuen, bakoitzak bere zeregina zuen. Arratoi askoren familia multzo bati, klana esaten genion. Gure klana, bizkar beltzak zen.
Klan asko zeuden Krakovia izeneko gure hiri horretan. Krakoviako hiria 9 distrituetan banatzen zen, eta bospasei klan bazeuden distritu bakoitzean, 20-25 gurasoko klanak, haien semeak kontatu gabe. Kontuan hartu behar zen arratoiak abiadura zoro batean semeak izaten genituela.
Txarto ikusita egon ala ez, arratoi bakarti gutxi zeuden. Ahotsek zioten erbesteratuta egotea ohorea guztiz galtzea zela, baina beste batzuek, Bakartiak arratoi ausarta eta abenturazaleak bezala ikusten zituzten.

Amak behin kontatu zidan egun batean erbesteratutako Bakarti asko elkartu zirela eta haien bigarren klana sortu zutela: Baztertuak. Baina istorio hutsa dela esaten du jendeak.

Arratoien artean, klanaren buruzagia edo Handia-ren legeak ez betetzeak, berehalako baztertzea eragiten zuen. Horregatik, beharbada, hain argi geneukan ezin genuela tontakeriarik egin. Handia-k zeukan botere absolutua, errespetuan eta fideltasunean oinarritutako lidergoan.

Azken legea apurtzearen zigorrak, heriotza eta erberestea inbidiatzen ditu. Hark zigorrik krudelena merezi zuela zioen Karraskarien arautegiak.
Klanak distrituetatik mugitzen ohi ziren, baina neguan jaiotako zulora itzultzen ziren beti. Nomadak ginen, estoldak ez ziren gure leku bakarra. Etxeetan lapurtzen genuen, jatetxeetan bezala, ahal genuen guztia. Gure jakirik gorenena, gazta zen. Gizakiak primeran saihesten genituen, handiak izan arren, inteligenteak ginen, ia ikusezinak. Esan genezakeen ez geniola ezerri beldurrik.

Baina ez zen horrela, eta horretan zegoen sarturik gure azken legea.

Horrela hasten da nire istoria mingots eta tristea.



BENETAKO FILOSOFIA
FILOSOFIA: DERRIGORREZKO IKASGAIA ALA DENBORA GALTZEA?

Agian bi gauzak. Baina ez filosofia inportantea ez delako, baizik eta ikasteko modua aproposa ez delako. 16 urteko neska mutilek filosofiaren sorkuntzaren teoria jakin dezakete, bai eta Filosofo garrantzitsuenen pentsamenduak buruz ikasi.
Baina sakondu? Sakonketa pobre eta gogogaitz bat da egingo dutena. Eta hiru faktore inportanteak agertzen dira hemen: ikasgaia, ikaslea eta irakaslea.

Pentsamendu eta jakintza filosofikoak ikasten ditugu, baina ez ditugu ulertzen. Bi arrazoi daude: Bata, euskara ez delako gure hizkuntza ama (gehienona) eta jendeari gehiago kostatzen zaio euskaraz ulertzea. "Ba joan A eredura"! Horrela D eredua pertsona gabe geratuko lirateke eta zuen lana galduko zenukete, beraz ez da gure errua liburu gehienak modu ulergaitz batean idatzita egotea. Batxiler lehenengoko ikasleontzat, filosofia hizkuntza berri bat da, eta hitz korapilatsu pilo bat (erabiltzen ez direnak) aurkitzen ditugu liburuetan, erdarazko itzulpena egin ordez.
¿Hau positiboa da? Euskara hizkuntzarentzat, bai. Ikaslearentzat, ez.

Filosofiak ez gaitu motibatzen, ez dugu ulertzen eta ez dugu beratan pentsatzen, ez zaigu interesatzen honi buruz gauzak ikastea, bihar atzenduko ditugulako. Ezarrita dagoelako X gauzak buruz jakitea X egunerako. Ez da bakarrik jakintzen esanahia ulertzea, baizik eta hori sakontzea eta berezko kriterioa izatera, hogeita hamar ikasleetatik ezta bat ere ez duenak.

Adibidez, lan hau. Zertarako. Ez dut ulertu egin behar dudana, galdetu dut klasean, eta elkar kopiatu dute. A, ba ongi. Suspendizea probablea da baina deus egitea baino hobeto nork bere iritzia ematea baliagarriagoa da, nik uste.

Ikaslea, bigarren faktorea. Lehen azaldu dudanaren ( edo saiatu naizenaren, euskaraz idaztea ez dut kontrolatzen. Ez nago ohituta eta nire pentsamenduak ezin ditut guztiz erretratatu) parterik tristeena, filosofiari interesa ez jartzea zigortuta ez dagoela da. Inportatzen den gauza bakarra ikastea, ez dela inor konturatu ez duzula ezer ulertzen . Oka egitea azterketa batean erreza da. Buruz primeran ikasi duzun guztia paperean paratu eta 10 bat atera, gurasoak eta irakasleak zurekin pozik egongo dira, memoria itzela duzu eta azkar-azkarra zara.

Baina zer gertatzen da memoria ona ez baduzu? Ez nago hizketan ari azkarra baldin bazarenez edo ez. MEMORIA da inportatzen den guztia, etorkizuna erabakiko duen bakarra ( gutxienez batxiler honetan.) Laurogeitabi diapositiba buruz memorizatzeko gai ez bazara, agurtu, eta berreskurapenetan ikusiko dugu elkar. Amaitzerakoan, berdin geldituko zara, buruz ikasi bai, zertarako balio ez. , zure irizpide izatea lortuko duzu ?(A! Gainera, teorian filosofatzea KRITERIO PROPIOA izatea dela esaten du, edo holako zerbait. Barregarria) Ba ez. ikaslearen kapazitateak ezberdinak baldin badira, kreatibitatea edo iritzi pertsonalak aurrejartzea hainbat teoriaren aurretik onartezina da.

Honekin ez dut nahi esan teoria ikasteari utzi egin behar zaiola. Baina lotsagarria eta "frustrantea" iruditzen zait FILOSOFIAKO KLASEETAN filosofatzeari noizbehinka debate zentzugabeak egiteari deritzate. Aditz hau ez da existitzen, baina azkar idatzi behar dut, nire memoria oso ona ez delako. Zerbaitegatik suspenditu dut filosofia, eta ez da debate baliogabe horietan parte izan ez dudalako (Toxikoa da ratu bat han hitz egiten denaz eta atzeratua jendearen pentsamendua irakasleak barne).

Horrekin uste dut hirugarren faktoreari pixka bat laburpena egin diodala.

Gehien gorroto dudan gauza hezkuntza-sistema honek, irakasle ez kualifikatuak, karrera bat egin zutenak eta listo, nerabe prepotente eta ezjakin hauei klase emateko prest daudenak uste dutenak. Irakasteko kurtsorik gabe, batzuetan elkarrizketa gabe, batzuetan ezta karrera amaitu gabe (lehenengo pertsonan ikusi dut.) IRAKASTEKO BALIO EZ DUEN JENDEAK IRAKASTEN DU. Baina beno: haiek ez dute irakasten, eta guk ez dugu ikasten. Pegoa ematen du, gure sinbiosi zoriontsua da hau, baina batzuk konturatu egiten gara. Un saludo Wert.

Baina hori baino txarrago: Irakasteko bokazioa galdu duten irakasleak topatzen ditugu, zerbait transmititzea ala ez bost axola zaiena eta nerabe tontoen iritziak inporta ez zietenak.

Ez beti. Zera, batzuetan irakasle onak aurkitzen ditugu. Baina gutxitan. Hasieran guztiak etortzen dira mundua jatera eta, tira, Artaza-Romo institutuko kafetegian jaten geratuko dira (kafetegia egongo balitz. Hau hezkuntza publikoa da, zer uste duzu zuk.)

Amaitzeko; konklusioa. Ebazpen hori, irekia egon ezin dena, beti amaiera bat gure ideiak mozteko. Nekatu naiz. Zuek zeuek pentsatu Filosofia denbora galtzea edo ikasketa baliagarria baden edo ez.

GORA GURE BURMUIN ALIENATUAK! GORA BENETAKO FILOSOFIA!




ESPAINIAKO ROCK FRESURRECTION FEST

Resurrection Fest Viveiro-n, Galizian. Europan oso famatua da, eta Resu moduan ezagutzen da. 2006etik ospatzen da, eta metal, punk eta rock musika entzuten da. 35.000 pertsonak joaten dira, gutxi gora behera.

300 banda baino gehiago jaso ditu historian zehar, adibidez: Megadeth, Iron Maiden, Motorhead, Bullet for My Valentine, eta abar.

TALES OF ZESTIRIA
TALES of Zestiria Tales saga-ko bideo-joko bat da, sagaren 20 urteak ospatzeko asmoarekin egin zena. 15garren jokoa izan zen, eta NAMCO bandai produkzio japoniarra-k produzitu zuen. Play Station3, Play Station4 eta PC-rako salgai dago jokua, Steam plataforman. 2015eko urriaren 16an atera zen. Kosuke Fujishima-k diseinatu zuen, eta rolezko eta mundu librezko bideokoko mota da. Urte bat geroago, Ufotable estudioak bideo-jokoaren animazioa sortu zuen, Tales of Zestiria the X. Fantasiazko anime bat izan zen, eta 2017ko urtarrilaren 13an, bigarren partea atera zuten, Tales of Zestiria Season 2. Parte bakoitzak 13 kapitulu ditu, eta bigarren partea oraindik emititzen dabil.
Lehenengo partea sortu zenean, beste bideo-joko bat saltzear zegoen, Tales of Berseria, eta Zestiriaren istorioarekin zerikusirik zeukanez, animearen bi kapitulu Berseriari eman zizkioten, jokoarekiko ospea lor zezan.
Tales of Zestiria the Xren argumentua fantastikoa da. Greenwood kontinentean igarotzen da, Zestiria lurran. Han, sentimendu maltzurrek Hyouma kriaturak sortu dituzte, maleziaren jendeak sortutakoak. Lurralde honetan, gizakian bizi dira, baina serafinak ere bai. Hauek duela asko ez dutela elkar bizi, eta gizakiak ezin dituzte ikusi, ez dakite haien biziaz. Baina egun batean, Alisha, Greenwood-eko Ladylake kapitalaren erregina, serafinen lurraldera iristen da, eta han Sorey ezagutzen du, serafinek adoptatu zuten gizaki bat. Hau Ladylakera joaten da Alisharekin eta Mikleo-rekin,bere lagunik onena, laguntza eskatzen diolako, Hyoumekin akabatzeko. Sorey ezpata sakratu batekin egiten da, Artzain bezala ezagutzen dute. Bere ekina Hyoumak purifikatzea da, eta maleziarekin amaitzea. Baina berak ez du inor hil nahi, eta bere ametsa serafinak eta gizakiak bakean bizitzea da. Han Leilah agertzen da, suaren serafin bat. Serafin bakoitza elementu batek hartzen du. Leila-k maleziarekin akabatzen laguntzen dio, eta hórrela, Mikleo, Leila, Sorey eta Alisha Hyoumak purifikatzen dituzte, dragoiak, munstroak...
Baina malezia oso handia da Greenwood-en, beraz, bidaiatu behar dute maleziarekin akabatzeko. Bidean, norbaitek Alisha hiltzen saiatzen da, baina Alisha-k garaitzen du eta maskara kentzen dio. Hau Rose dela konturatzen da, Ladylake-ko neska bat. Bera Hezurrak Haizeara organizazio sekretuaren liderra da, nortzuk jende maltzurra hil nahi dute. Hau Sorey-ren idealekin kontrastatzen du, zeren eta berak bakea nahi du batez ere. Horrela, Rose haien partean jartzea lortzen du. Rose beraiekin bidaiatzen hazten da, baina ez ditu bere idealak aldatuko.
Horrela, bidaiatzen, beste bi serafinekin topatuko dira, Edna, Zaveid eta Dezel. Hauek haizezko serafin bi eta lurrezko serafin bat dira, nortzuk dragoiak hiltzen dituzte, hauek ezin direlako purifikatu. Ednaren anaia dragoi bihurtu zen, eta bere bila egoten dira bidaiatzen, Baina Sorey-k ez du hau onartzen, eta dragoiak purifikatuko dituztenarekin jarraitzen du. Edna eta Dezel haiekin bidaiatzea aukeratzen dute, baina Zaveid bere kabuz doa, bere dragoiak hiltzeko armarekin. Horrela, bi lagun gehiago lortuko dituzte.
Baina izugarrizko gerra bat etortzear dago, eta maleziaren gizon gorenak sorpresa asko izango ditu gure lagunentzat.

Resultado de imagen de tales of zestiria the x
Resultado de imagen de tales of zestiria the x




HIMOUTO! UMARU CHAN
Hau ikusi dudan azkenengo animea da. 12 kapitulu ditu,eta Hau manga batean oinarrituta dago, Sankaku Headek idatzitakoa 2013an, Shounen young aldizkarirako.
Hau da animearen argumentua.
Umaru Doma ez da neska normala. Etxetik kanpo neska aparta da, oso polita, dotorea, azkarra eta kiroletan ona. Gainera, nota oso onak ateratzen ditu eta bere familia diruduna da. Baina Umaruk sekretu itzel bat du, etxera iristen denean, txikia bihurtzen da, eta benetako alferra bihurtzen da, bideo-jokoetara, animeetara eta tira, alferrarena egiteari maitasuna dioenak. Berak neba nagusi bat du, Taihei. Bera da bere sekretua ezagutzen duen bakarra, eta honi ez zaio bat ere ez gustatzen. Bare mende dago, baina Umaru asko maite du.

Hona hemen beste pertsonaien deskripzio labur bat.

Taihei. Oso langilea, arduratsua, egun guztia ematen du lanean, eta Umaru asko mimatzen du. Batzuetan, ondoegi portatzen da berarekin.
Ebina. Umaruren lagunik onena, lotsatia, kanpoaldetik etorri zena eta Taiheiez maiteminduta dagoena. Berak ez du ezagutzen Umaruren sekretua.
Kirie. Eskolan Umaru txarto begiratzen du, eta jendeak beldurra dio. Baina egia Umaruren lagun izan nahi dela da.
Bomber. Kirieren neba, Taiheiren lankidea. Oso espontaneoa eta Umaru txikiaren laguna.
Sylphynford. Umaruren etsaia, beti Umaru irabazi nahi du, gainera, bideo-jokoetan trebea da ere. Umaruk ez dio kasu handirik egiten.
Alex. Sylphynforden neba, oso bideo-joko eta animezalea ere bai. Sylphynek amodio eta errespetu handia dio. Bomber eta Taiheien lankidea.

Animean ez da garrantzizko ezer gertatzen, baino asko gustatu zait, Umaru oso dibertigarria delako eta etxean egotea asko gustatzen zaio, niri bezala. Baina nik ez dut beldurrik gustatzen zaizkidan gauzak munduari erakusteko.

Resultado de imagen de umaru chan
Resultado de imagen de umaru chan







ANOHANA.
Anohana duela aste batzuk ikusi nuen anime bat da.Oso ospetsua da, eta oso tristea ere bai. Izen osoa Ano hi mita hana no namae bokutachi wa mada shiranai da, eta hau esan nahi du. Oraindik ez dugu ezagutzen egun hartan ikusi genuen lorearen izena. 2011an estreinatu zen, eta Tatsuyuki Nagai izan zen bere zuzendaria. 11 kapitulu osatzen dituzte historia hau. Abestia, Aoi shiori, zeru urdina esan nahi du, eta Galileo Galilei abeslari japoniarrak abesten du. Asko gogoko dudan kanta bat da.

Anohana sentimenduen anime bat da, gehien bat. Jinta eta bere lagunen istorioa kontatzen du, edo hobe esanda, haien aurreko istorioa, zuela 10 urte. Menma, haien lagun bat, istripu bat izan zuen errekan, haien leku sekretuan. Hortik aurrera ez zuten berriro ikusi, eta honek huts oso handi bat sortu zuen lagunen artean. Gutxinaka, lagunak banatu egin ziren, eta bakoitzak bide bat hartu zuen bizitzan, goibeltasunean, eta oroitzapenetan ez ahazten. Baina 10 urte geroago, egun batean, Jintari Menma agertzen zaio, hau berataz maiteminduta zegoelako, bere burua errutzen zuelako bere heriotzaz, eta ez daki ondo zergatik. Menmaren desioa bete nahi du Jintak, base sekretuan lagunak berriro elkartzea, eta Jinta/k horrela egiten du. Baina guztiek ez dute onartu nahi Mmena berriz itzuli dela, eta gutxinaka, animean ikusten da nola akoitzak bere sentimenduak ateratzen dituela, barruan gorde izan zuten guztia.

Anime hau ez da polita, baizik eta ederra, 20 minutuko 11 kapituluetan asko erakusten da eta asko sentitzea eragiten dizu. Bbenetan magikoa da, eta gomendatzen dut. Animazio aparta du, udara oroitzen duena.

Resultado de imagen de anohana menma
Resultado de imagen de anohana menma