Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2
Night School
Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki/Night_School_(liburu_saga)


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



Genero rolak: beharrezkoak?
Iritzi-artikulua
Urria
Andrea A. (53D)
Anne P. (53D)


Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.










2016-2017 ikasturteko KRONIKA


Kurtsoa begi itxi-ireki batean pasatu egin da, eta nahi ala ez gure etorkizuna hurbiltzen ari da. Horregatik, kronika honetan ikasturtean egindako ahaleginak laburbiltzen saiatuko naiz, eta ea egunen batean berrirakurritzeko bururatzen zait!


HISTORIA

Betidanik Erromoko eskolan ikasten egon naiz, eta DBH-ko lehenengo maila pasatzerakoan, hainbat ikastola desberdinetako jendea etorri zen.

Handik aurrera, giroa klaseetan beti izan da ona eta, esan beharra daukat ez naizela bi urte jarraian klase berberan egon. Pasaden urteko klasea, jada Artaza-Romo BHI institutoan egonda, nahiko ona zen nire ustez. Izan ere, urte honetakoarekin konparatuz, giroa aldetik aipatuko dudan desberdintasun bakarra jende kopurua izango da, zeren eta 52D-an hogeita hamar pertsona garen eta horrek desberdintasun itzela da hamazortzi pertsona izatetik. Hala eta guztiz ere, pozik egon naiz ikasturte honetan izan ditudan ikaskideekin.

Hasieran, beti bezala, eta gainera kontuan hartuz batxilergora pasatu-berriak gintzela, guztiok pixka bat desorientatuta genbiltzan; hainbat ikasgai ezberdin klase bakar batean, eta hain instituto handia. Dena den, ohitu egiten zarenean oso erraza da moldatzea.

Bestalde, aipatzekoa da urte honetan egon naizen irakasle bat ere ez nuen ezagutzen aurretik, beraz ez nekien haien klaseak emateko era (entzun edo kontatu zidaten aparte) nolakoa zen. Baina hori ere izan da erraza ohitzeaz, batzuekin. Irakasle batzuekin moldatzeko oso aise egin dute, eta eskertzekoa da. Beste batzuk, aldiz, ez hainbeste.
Hori dela eta, detailetxo batzuk kontuan hartu gabe, giroa orokorrean oso ona iruditu zait.

Egia esan, urte hau ez zait batere erraza iruditu, nahiz eta azkar igaro den. Lehenengo ebaluaketa gogorrena izan da nire kasuan, momentu horretan ez banekien nolakoa izango ziren klaseak edota azterketak. Horregatik pixkat beldur naiz zeren eta ohikoa da entzutea batxilergoko lehenengo maila ez da ezer bigarren mailarekin konparatuz. Baina nire ustez garrantzitsuena da, etorkizunera begira, gustuko duzuna ikasten saiatzea. Beti beheraldiak egon arren, aurrera jarraitzea gomendagarreina da. Horretaz urte honetan ohartu naiz, zoritxarrez, beranduegi. Hurrengo urtean artistikotik joatea da nire asmoa, eta benetan espero dut posiblea izatea.

Beste aldetik, ikasturte honetan uste dut inoiz baino gehiago idatzi dudala euskaraz. Wikispaces-eko koaderno hau oso erabilgarria izan da hori bete ahal izateko. Horregatik, bidalitako liburuen azterketengatik, klasean irakurritako testuetatik, entzundako ahozkoetatik, eta abar., uste dut nire euskara maila hobetu egin duela urtearen hasierarekin konparatuz. Gainera, oso aukera ona izan da argitaratu ahal izatea testu horiek, bai Wikipedian, edo beste web orrialdeetan.


GELAKO GIROA

Lehen esan dudan bezala, gelako giroa orokorrean ona izan da. Egia da, ere, hainbeste jendearekin gela batean sartuta beti izango dela pixkat zaila isiltasuna guztiz mantentzea. Dena den, ez dut gogoratzen problema larririk egon direnik, hala nola norbait zirikatzea beste bati edota gatazkarik egotea.Telefonoa izatea distrazio handia izan ahal da, baina printzipioz ez genuen erabiltzen klasean ez bazen ordua begiratzeko edo.

Hala ere, gure klasean zientzietako eta letretako jendea nahasturik dago, hau da, guztiok batera egoten garen klaseetan bakarrik dira gaztelania, euskera, ingelesa eta filosofia.

Aste guztietako ostegunetan bikoizketa egiten genituen euskera arloan, eta niretzat horiek izan dira gustura egon naizen klaseetan. Are gehiago, egun haietan ziren ahozkoak egiteko egunak, zeinak hurrengo puntuari sarrera ematen dion.


AHOZKOTASUNA

Aipatu dudan bezala, ostegun guztieten bikoizketetan egiten genituen ahozkoak grabatzeko, klase aurrean. Etxean prestatzekoak ziren, irakasleak gomendatutako gaiei buruz edota bakoitzak nahi zuen gaiei buruz, baita azterketa baterako errepasatzeko egin ahal zen. Ideia ona zen klase hoiek aprobetxatzea, klase erdia ginelako eta isiltasuna errespetatzea hitz egiten ari zuen pertsonagatik errazago zelako.

Ahozkoak egiterakoan, beti beldurgarria da jendearen aurrean hitz egitea, denok esaten duzunari adi egonez, eta grabatzaile batekin ondoan. Baina hala ere ahozko asko entzuteko aukera izan ditugu. Nik gustuko dudan telesai bati buruzkoa egin nuen, Stranger Things.

Txandak beti ondo errespetatu izan dira, bakoitzak hitz egiterakoan besteok errespetatuz. Nire aldetik, beti isiltasuna mantendu dut besteos hitz egiterakoan edo ahozkoa egiten zuten bitartean, eta zerbait porturatu nahi banuen, eskua altxatuko nuen beti, hau da, txandak errespetatuz.


IRAKURMENA

Hiru liburu irakurri behar izan ditugu ikasturtean zehar; Iban Zaldua-ren "Antologia bat", Ferdinand Von Schirach-en "Krimenak" eta Ur Apalategiren "Fikzioaren izterrak", alegia. Zorte txarra izan da irakurtzeko momentuak izan zirela beste azterketa asko egiteko momentu berean, horregatik zaila da liburu bat gustora irakurtzea edo ondo aprobetxatzea irakurketa. Ez bakarrik hori, gainera nire gustukoak ez ziren hirutako bat ere izan. Edo posiblea da irakurtzeko momentuak ez zirela hoberenak izan niretzat.

Dena den, liburuak ez dira euskaraz irakurri ditugun gauza bakarrak urte honetan. Hasierako puntu batean adierazi dut zelan klasean irakurri genituela testuak, eta gero ondoan zetozen galdera batzuk erantzun guztion artean. Bestalde, nire kabuz irakurri ditut beste ikaskideen artikulu batzuk, zuzentzeko asmoz.

Ez ditut mugikorrean euskarazko aplikaziorik deskargatu, egia esan.


METODOLOGIA

Ikasgelan egindako lana interesgarria izan da, egokia iruditu zait. Nabarmena da batez ere garrantzia eman diogula idazlanei, mintzatzeko erari, eta ez hainbeste gramatika eta aditzak buruz ikasi gero azterketa batean botatzeko.

Beste aldetik, ostiraletan joaten ginen informatika klasera, eta bertan idazlanak idazteko aukerak edota besteonak zuzentzeko aukerak izan ditugu.

Hobeto iruditzen zait gure euskara maila igotzea izan dela asmoa, baina ere esan beharra dago klase batzuk izan direla pixka bat monotonoak, zeren eta egon garen azalpenak entzuten jesarrita egon garen bitartean. Batez ere parte hartzeko aukera kasu horietan zaila egiten da, eta hori da aldatuko nuen gauza bakarra.


IDAZMENA

Urte honetan idazlan ugari idazteko aukera izan dugu, eta hori ahal eta hoberen betetzen saiatu egin naiz, Wikispaces-en batez ere. Hori dela eta, nire euskarazko kalitatea hobetu egin dela jakina da, beste arrazoi batzuei batera esker. Gainera, idatzitako testu batzuk zuzendu egin didate eta hori konpontzen saiatu egin naiz ni. Nik ere beste batzuen idazlanak begiratzen saiatu egin naiz.

Idatzi ditudan idazlanen artean, hiru artikulu argitaratu egin ditut. Horietako bi, Wikipedia.org-n, eta bestea ZuZeu.eus-n.

Nire aurtengo idalazlanik onena oraintxe irakurtzen ari zaren hau uste dut dela, nahiz eta beste batzuetan ahalegina jarri izan informazioa bilatuz, idazlan hau garrantsitzuena iruditzen zait eta ahalik eta zintzoen izaten saiatzen ari naiz. Bestalde, argitaratuko idazlanen artean esango nuke argitaratu nuen lehenengoa izan zela hoberena, hau da, "Night School (liburu saga)"-rena.

Paperean idazterakoan, klasean egindako idazlanak, hau da, lagun arteko gutunena eta liburuen hiru azterketena, ahalik eta txukunen egin ditut. Horrek esan nahi du txantiloia erabili dudala, margenak zainduz eta letra zuzena jarriz, eta beste aldetik paragrafoak bereizten hobetu egin dut.

Idazteko momentuan, koherentzia oso garrantzitsua da; ez bada argi geratzen zeri buruz hitz egiten ari zaren, zerbait hobetu behar da. Alde horretatik uste dut ere kurtsoa pasa ahala ondo menperatu dudala koherentzia.

Azkenengo pausua idazlan on bat egiteko autozuzenketa da. Nik beti saiatzen naiz berrirakurtzen idatzi egin dudana (denbora faltagatik ezin badut ez) eta gramatika, ortografia eta abarreko akatsak zuzendu egiten ditut. Errazagoa da pausu hau ordenagailuz idazterakoan egitea, txukuntasunagatik.


JARRERA

Uste dut nire jarrera euskarako klaseetan egotean ona izan dela. Hau da, beti klasea hasten zen orduan etorri nintzen, faltatu gabe (grebarik ez bazegoen edo gaixorik ez banengoen). Txirrina jotzerakoan hasteko, klase barruan eta jesarrita egon naiz, eta txirrina berriz jo arte ez dut materiala batu. Mugikorra klasean ez dut inoiz erabiltzen ez bada ordua begiratzeko, zeren eta eskumuturreko erlojurik ez daukadan. Ezinezkoa da beti ehuneko ehunean adi egotea klasean, baina ahalik eta hoberen hori betetzen saiatu naiz. Hitz egin nahi banuen edozer esateko, txandak errespetatu izan ditut, eta eskua altxatuta izan dut nire txanda heldu arte hitz egiteko. Beharrezkoa ez zen materiala, beste arloetako liburuak edo denbora-pasak, esaterako, ez ditut mahai gainean izan.

Informatika joaten ginenean, harpausoak.wikispaces.com-en sartzen ginen eta idazlanen ideak bilatu edo idazlanak idazteko aprobetxatzen saiatzen genuen denbora. Besteen idazlanen zuzenketak egiteko ere baliagarriak ziren klase horiek informatika gelan.

Oraindik, nahiz eta kontzientea izan berandu dela, ez daukat ziur zer nahi dudan egin, zertan lan egin nahi dudan...

Ikasgelan euskaraz mintzatzea saiatu nahiz momentu guztietan, bakarrik galdetuz zerbait gaztelaniaz hitz konkretu hori ez banekien euskaraz esaten. Nire etxean ez dakite euskaraz ondo hitz egiten, beraz han ez dut euskara erabiltzen. Baina klaseetan ahalik eta gehien saiatzen naiz, eta batzueta gizarte sareetan ere bai.


AUTOEBALUAZIOA

Aurretik esandako guztia kontuan hartuz, azpimarratzekoa da urte honetan euskara arloan ahalik eta hoberen saiatu egin naizela eskatutakoa egiten. Hiruroigeita hamar mila karaktere idaztera heldu naiz Harpausoan, hainbat idazlan idatziz gero. Horietako batzuk argitaratzera ailegatu naiz, are gehiago. Gainera, uste dut mamitsuak eta kalitatezkoak izan direla, nahiz eta nire euskara maila hoberena ez izan, ahalegindu egin naiz idazlan onak egiteko. Bidalitako hiru liburuak irakurri ditut, baina oneski, denbora faltagatik ezin izan dut irakurketa ondo aprobetxatu. Klasean nire jarrera ona izan da, errespetua errespetatuz beti. Hala ere, eskatutako hainbeste ahozko ezin izan ditut egin. Uste dut zortzi bat edo merezi dudala orokorrean nahiko ondo saiatu naizelako lanak betetzen. Espero dut etortzen den urtean nile euskara maila ahalik eta gehien hobetzea, urte honetan bezala.









NETFLIX


Netflix enpresa estatubatuar komertzial bat da non hileroko tarifa finkoaren bidez, pelikulak eta telesailak ikusi ahal diren. Enpresa hau Reed Hastings eta Marc Randolph fundatu zuten 1997an eta bere jatorria "Los Gatos"-en du, Kalifornian. 2009 urtean, Netflix jadanik eskaintzen zituen 100.000 izenburu DVD-an eta 10 milioi harpidedun zituen. 2016-rako 81.5 milioi baino gehiago harpidedunera heldu zen.

Hasieran, bideoklub bezala sortu zuten, non pelikulak eta telesail mugagabe alokatzeko balio zuen (zerbitzua bakarrik Estatu Batuetan). Hala ere, Netflix-en kolpe famatua izan zen bideoen emankizunaren zerbitzuagatik.

2011-ren martxoan, Netflix eduki originala hasi zen eskuratzen. Hauek dira, adibidez, Netflix-en hainbat telesail:






AURPEGIA - Antologia bat


Edurne eta Antonio aspalditik ezagutzen dute elkar, lanean biok batera baitzeuden. Urte batzuk pasa ondoren, Antonio Edurnerengana bueltatu zen argazki batekin. Sei urteko neska baten argazki batekin, alegia. Antonio ez zion Edurneri kontatu nor zen neskato hori edo zertaz ezagutzen zuen, baina aitzinean egiten zuten bezala eskatu zion argazkian agertzen zer umearen bizitza nola izango zen kontatzea. Edurnek esan zion ordu eta erdi bat behar izango zuela eta, bitartean, Antonio hoteleko kafetegira joan zen.

Edurnerengana bueltatzerakoan, honek hainbat erretratu zituen neskaren hainbat adinekin (hogei urterekin, hogeita hamar...). Berari hoberenak zirudienak aukeratu ostean, Antoniori kontatzen hasi zen; bizitza latza izango zuen, gurasoei disgustu bat baino gehiago emango ziola, eta txarrenetariko gauza bat zen izango zuen umea auto istripu batean hil egingo zela.

Antoniok ez zion Ainhoari (bere emazteari) ezer kontatu. Edurne eta Antonio katramilatuta zeuden eta Ainhoa konturatu zenean, umea edukitzea erabaki zuen ikusteko ea Antoniorekin zuen erlazioa iraunkorra izan ahal zen. Ondoren, dibortziatu egin ziren eta kustodia banaturik izan zuten Maddi-rekin (alabarekin).

Antoniok Maddi-ri azaldu zion Edurnek kontatutakoa, adibidez umearen istripuarena. Maddi-k ezin izan zuen kotxe karneta hogeita hamazazpi urte izan arte atera. Egun batean, Anttoni (Maddi-ren umeari) alergia handia eman zion eta Maddi ospitalera kotxez eramaterakoan, istripua izan zuten eta Antton hil egin zen. Azkenik, Edurnerengana joan zen Maddi.




SKINS (Lehenengo belaunaldia)

external image skins-1-gen.jpg

"Skins" Erresuma Batuko telebistako sail bat zen, 2007-ko

urtarrilaren 25-ean ematen hasi eta 2013-ko abuztuaren 5-ean

bukatu zena. Bristol-en kokatzen da, non adoleszente talde bat

esploratzen duen gazteen gai problematikoak; drogak eta

alkohola, homofobia, obesitatea, postraumatismo estresa,

nerbiotako anorexia, depresioa, autismoa, bullying... esaterako.


Hiru belaunaldietan banatuta dago, bakoitzak bi garaietaz

konposatuta. Lehenengoan, kapitulu bakoitza protagonista

batean zentratzen da, publikoa pertsonaiak ondo ezagut

dezaten.

Tony Stonem (Nicholas Hoult interpretatuta) mutil popularra

eta erakargarria da, eta bereizten zaio bete karakter

manipulatzaileagatik. Sid Jenkins (Mike Bailey) bere lagun

hoberena da, baina guztiz kontrako nortasuna du, hau da,

konfiantza falta du eta ez ditu harreman sozial askorik. Tony-

ren neska-laguna Michelle Richardson (April Pearson)

deitzen da, kanpotik superfiziala eta harroputza dirudiena baina, benetan, oso pertsona langilea da, Frantzezan eta Espainolean interesatuta

eta emozionalki heldua. Jal Fazer (Larissa Wilson) Michelle-ren lagun-mina da, klarinetea izugarri ondo jotzen du eta bere aita eta bi arrebekin

bizitzen da.

Cassie Ainsworth (Hannah Murray) azken bi nesken laguna da eta nerbiozko anorexia sufritzen du, nahiz eta ezkutatu nahi. Chris Miles (Joe

Dempsie) taldeko parrandazaleena da, eta drogengandik menpekotasuna du. Gainera, bere anaia hil egin zen herentziazko hemorragia subaraknoideo batengatik.
Maxxie Oliver (Mitch Hewer) aho batean gay da, eta dantzarako talentua du. Bere lagun hoberena, Anwar Kharral (Dev Patel) nahiko nortasun berezia du, eta bere pailazokeriengatik ezagutua da. Musulmana da, baina, bere erlijioa esaten duen ez bezala, ezkontza aurretik drogak edo alkohola kontsumitzea edota sexua izatea ez zaio inporta.

Hauek dira Skins internazionalki igorri diren herrialdeak:

Herrialdea
Telebistako kanala

New Zealand
New Zealand
Zelanda berria
C4

Australia
Australia
Australia
Fox8, SBS2, Channel V

Argentina
Argentina
Argentina

MTV, HBO

Brazil
Brazil
Brasil
MTV, HBO, Multishow, VH1

Belgium
Belgium
Belgika
JIM TV

Canada
Canada
Kanada
Super Channel

Croatia
Croatia
Kroazia
HRT2

Finland
Finland
Finlandia
Sub

France
France
Frantzia
Canal+

Denmark
Denmark
Danimarka
TV2 Zulu

Germany
Germany
Alemania
Fox

Hungary
Hungary
Hungaria
Cool TV

Italy
Italy
Italia
MTV

Mexico
Mexico
Mexiko
HBO Plus (West/East), MTV

Norway
Norway
Norbegia
NRK3

Poland
Poland
Polanda
BBC Entertainment

Spain
Spain
Espainina
Neox

Sweden
Sweden
Suezia
Kanal 5

Netherlands
Netherlands
Amsterdam

TLC Netherlands

United States
United States
Estatu Batuak
BBC America

Portugal
Portugal
Portugal
MTV

Lithuania
Lithuania
Lituania
TV1








ASKATASUNA – Filosofiako iritzi testua

Askeak gara? Benetan nahi ditugun erabaki guztiak hartu edo egin ditzakegu? Askatasuna gizakiok borondatez eta murrizketarik gabe (hau ez da egia, beti egongo direlako baldintzapenak) jokatzeko dugun gaitasun naturala da. Hala ere, beti egongo dira baldintzapenak, hau da, gizakiok hainbat mota desberdinetan determinatuta gaude.


Hasteko, gizarteak jartzen dizkigun hainbat muga daude gure erabaki pertsonalak hartzeko. Esaterako, gizarteak kontrol sozialaren bidez determinatuta gaude. Txikitatik irakasten digute gureak ez diren balioak, eta modu horretan ez gara hazten guk erabakiz zer dagoen ondo edo txarto .(adibidea ez duzu inolaz ere zehaztatu) Hori da barneko askatasunaren (azaldu gabe) kasua, eta honek bakoitzaren nahia librea dela azaltzen du, hau da, beste inoren nahiak ez dituela mugarik jartzen. Bakoitzak nahi dituen erabakiak hartzeko eskubidea da, eta nire ustez badaukagu, baina aipatutako mugen artean.


Bestalde, edonor burutuko dituen egintzan oztoporik ez dagoelari kanpoko askatasuna deritzo. Nahi dugun tokira joatea edota egoki ikusten dugun jarrera hartzeko aukera da, leku bakoitzeko legeak errespetatuz beti. Estatu bateko legeek aitortzen dituzten hiritar eskubideak gauzatzeko ere azaltzen du, edota erabaki politikoetan parte hartzeko askatasuna.
Egunero zailagoa bihurtzen ari da eskubide horiek izateko. Izan ere, nik uste dut legeak beste modu batean aukeratu behar zirela, ondorioak gehiengoak erabakitakoa izatea, esaterako.
(uste dut hemen azalpen gehiago behar direla)

Orokorrean, askatasunaren gaia oso erlatiboa da, bakoitzak garrantzia desberdinak emango baitio kasu konkretuei. Dena den, nire iritziz, guztiz askea garen leku bakarra irudimena da.

Beno, Nerea, zuk zeuk esan duzunez, iritzi-testua egin duzu, ez argudiozkoa, eskatzen nizuen bezala; bestalde, teoria filosofiko gutxi erabili duzu, eta kontzeptu filosofiko bat darabilzunean -barneko askatasuna-, ez duzu nahikorik azaltzen. legeen kontua ere, ez duzu ondo ebazten, ez baitado garbi, legeak betetzeak askatasuna bermatu ala urratzen duen.


Leonor



Elkarrizketa gure lagun Iosebarekin:


Ioseba Anton, 1996an jaio zen argazkilari amateur bergararra da. 2012an argazkilaritzaren munduagatik interes handia izaten hasi zen eta 15 urterekin bere lehen reflex-kamera eskuratu zuen. Gauzak horrela, bere kabuz era guztietako argazkiak egiteari ekin zion bere kamera ahalik eta hoberen menperatu arte.
external image ff9086_dab92cd3187b416d8bf700ec31e6a7e4~mv2_d_6016_4000_s_4_2.webp
external image ff9086_dab92cd3187b416d8bf700ec31e6a7e4~mv2_d_6016_4000_s_4_2.webp


Pare bat urte geroago, benetan argazkilaritza atsegin zuela eta lan gehiago eta hobegoak egin nahi zituela ohartzean, Barakaldon ("Samar" dendan) argazkilaritza- eta edizio- fotografikorako ikastaroetara joaten hasi zen. Hor, gauza asko irakatsi zizkioten. Denborarekin, argazkiak egiterakoan zeuzkan akatsak konpontzeko, ekipamendua berritzen joan da: tripodeak, objetibo berriak...
Urte honetan argazkilaritza digitalean espezializatu eta zerbitzuak eskaintzen hasi da. 20 urte dituela, argazkilaritzarako sarbide-ikastaroak ematen ditu. Gainera, Bilboko "The Travellers"en argazkilari ofiziala da.
Gehiago jakin nahi izanez gero, eskuragarri usten dugu bere web-gune berriaren esteka:

Anne:Eguerdi on. Hasiko gara elkarrizketarekin.Ioseba:Aupa! Oso ondo.Anne:Nola eta zergatik hasi zinen argazkilaritzan?Ioseba:Nola eta zergatik? Beno ba kontatuko ditzuet pixka bat nire ibilbidea, ez? Ni argazkilaritzan txikitatik gustatu izan jabet argazkixak ateratzea. Gurasok bazeuken halako argazki kamera nahiko zaharra zana, eta horrekin ibiltzen nitzan pixkat tontoarena egiten eta holan. Eta gero, benetan gustatzen hasi jaten eta esan non “zergatik ez erosi niretzat kamara bat, ez?” Klaro, ni azkenean txikixa nintzen, 14-15 urte neuzkan eta ez neukan dirurik hortarako. Orduan hasi nintzan ematen zozten diru hori dana ahorratzen eta holan eta lortu nuen benetan argazki kamara erosten. Orduan hasi nitzan nere kabuz pixkat eta gelditu nitzan nire amaren laguna zanakin eta berekin holaxe azaltzen gainetik, ze nik ez neukan ideiarik bez argazki kamara zela zoian. Ze klaro, zen argazki kamara digitala holako berrixa, reflexa, ta ez neukan ideiarik ez erabiltzen. Botoi danak neretzat ziren ezezagunak eta horrela hor pixkat jolasten eta hola, eta hortik aurrera hasi nintzan aurrera egiten.Andrea: Zer nolako argazkiak egiten dituzu? Eta, horretarako, zein kamera erabiltzen duzu?
Ioseba:
Argazki motei dagokixonez azkenean, nik ikasteko be jendeari eskatu dotzat ba neri laguntzeko eta eurei argazkixak ateratzen. Orduan, gaur egun gehien bat egiten ditut erretratuak diranak, jendeen argazkixak eta holan. Horretarako bere egunean erosi nuen kamera oindino erabiltzen dut. Hori argazki kamera digital bat, reflexa dana, objetiboak eta bai dauzkatela berrixak baina horrekin ibiltzen naiz eta, gustora.
Nerea: Zer gomendatuko zenioke argazkilaritzan hasiko den edonori?
Ioseba:
Argazkilaritzan hasiko dan pertsona berri bati ba lehenik eta behin gehixana informatzeko. Nik adibidez esan beharra daukan erosi nebala nere kamara bai asko irakurriz baina asko jaikin barik. Orduan bai gomendatuko nebala asko informatzea benetan kamara horrekin zer lortu nahi daben jakiteko. Horrekin erosi ahalko dau kamara mota bat edo beste bat eta horrekin gero ba aurrera egiten. Eta benetan ba ikastaro matitxeko ze asko egiten dauena da halako argazki kamara on bat erosi baina gero benetan erabiltzerako orduan egitxen da automatikoa jarri eta fuera. Azkenean argazki kamera hauek daukate izugarrizko jolasteko aukera ona eta manualean ibiltzeko nik gomendatuko nutzen benetan ondo ikastea erabiltzen eta partidu on bat ateratzen kamarari.
Anne:
Zer nolako lanak egiten dituzu?
Ioseba:
Azkenik pixkat hasi naiz mundu profesionalari begira. Baina ez profesionalki baizik eta ni afizionaua naiz baina azkenean mundu honetan ibiltzea diru asko suposatzen dau; argazki kamerak, objektu berriak, materiala oso garestixa da… Orduan bai hasi naizela ba hori, lan batzuk eskaintzen. Alde batetik, ikastaroak ematen ditudala, esan dutzen moduan argazkilaritzan hastea be informatzea eta asko ikastea da. Eta neri bere egunean ba bai gustoko jaten ikastea modu eraginkor batean benetan ondo ikasteko. Orduan nik eskaintzen dudan ikastaroa horretan finkauta: teoria pixka bat, eta gero gehixana praktika da ze azkenean horren bitartez ikasten da. Gero eskaintzen dut halako sesinoak eta ateratzen ditut sesinoak bai indibidualki, bai taldean dana dalakoa. Beti be kanpoan ze nik azkenean gaztea naiz eta ez daukat ez nolako dendarik, estudixorik ez ezebez. Bestalde, halako lanak ba enpresei begira webgune baterako argazkixak edo dana dalakoa. Enpresa batekin ibili naiz justo azkenaldixean.




IRITZI TESTUA

GENERO ROLAK: BEHARREZKOAK?


genderequality.png
Gizon eta emakumeek aspalditik izan dute estereotipo ezegokiko rolak ezarrita.
Ezeri ekin aurretik, esan beharra dago pertsona asko nahasten dutela genero hitza sexu terminoarekin. Norbaiten sexua haren ezaugarri biologikoak definitzen du. Aldiz, pertsona bakoitzaren generoa norberak sentitzen dena da, eta populazio gehiena ez dakiena da genero binarioak baino gehiago existitzen direla.
Hori esanda, nire ustez egia da historian zehar genero rolak jasanberagoak bihurtzen joan direla, baina oraindik bide luzea falta zaigu berdintasuneraino iritsi arte. Nik uste dut pertsona bakoitzak nahi duen moduan jokatu edota jantzi ahal dela etiketaren beharrik gabe. Adibidez, genero rol nagusiak hurrengoak dira, mutilen kasuan; kolore urdina, autoen jostailuak gustuko dute gehiago, etxetik kanpo lan egiten dute, ariketa fisikoan interesatuta daude... Nesken kasuan; kolore arrosa, panpinak eta sukaldeko jolasak, etxean lan egiten dute, modan interesatuta daude...
Nire iritziz, libratu behar gara genero roletatik. Ez bakarrik hain nabariak diren rolez, baizik eta egunero jakin barik ikusten ditugunak. Esate baterako, denda gehienetan saltzen dituzten produktuak sailkatuta daude "neska" edo "mutil"-entzat. Inork ez du debekatzen gizon batek emakumeen arropa erostea, adibidez; baina kasu askotan gizon horrek ez da ausartuko soineko bat janztea, nahiz eta benetan nahi duena izan daitekeen. Eta hori nire ustez da gizartearen arazoa. Ez bakarrik gaur egungoa, zeren eta lehen esan dudan moduan, arau hauek Antzinetik datoz, non familia batean aita etxetik kanpoko lan guztia egitea hobeto ikusten zen, ama umeak zaintzeaz eta etxea garbitzeaz arduratzen zen bitartean. Zoritxarrez, oraindino dago ideologia hori jarraitzen duen jendea.

Bestalde, aipatzekoa iruditzen zait nola gizartea beti destinatuta gaituen erabakitzera , batez ere generoaren kasuan. Hasieran esanda bezala, azpimarratuko dut genero bitarikoak baino gehiago daudela. Hau da, zerrenda luze bat egin daiteke gizakiak identifikatzen diren generoekin, eta ez dut imajinatu ere nahi nola sentitu ahal diren pertsona horiek testu honetan aipatutako gehiena gertatzen zaienean. Esate baterako, zein komun publikora sartu behar dira?
Normala da gehienok kasu hauek ez aditzea , horrelako egoerak ugariak ez baitira. Baina saiatu pentsatzen besteengandik desberdina edota ez-ulertua sentitzen zarela. Zure lekua mundu honetan zein den ez jakitea.















AZALPEN TESTUA


Night School (Gaueko eskola)


Night School bost liburu osatzen dituen saga bat da, C.J Daugherty izeneko amerikar autorea idatzitakoak. Bere karrera kazetaria bezala hasi zuen, aldizkari batzuetan idazten. Ondoren, nobelak idazten hasi zen 2010.urtean.

Serie honetako lehenengo liburua 2012an argitaratu zen, eta azkenengoa, Endgame (Xake-mate) 2015ean.


Night School

Allie-ren bizitzako unerik txarrenak dira: bere eskola gorrotatzen du, bere anaia desagertu egin da eta berriro arrastatu diote,
Ezinezkoa iruditzen zaio bere gurasoek barnetegi batera eramatea erabaki dutela. Dena den, Cimmeria ez da eskola arrunta; ez dute baimenik ordenagailuak edota mugikorrak erabiltzeko, eta ikaskide guztiak familia aberatsetatik. Are gehiago, Allie konturatzen da Cimmeria sekretu iluna ezkutatzen duela, irakasle batzuk eta gaueko eskolan parte hartzen duten ikasleek baino ez dakiten sekretu bat.

Hala ere, Allie pozik dago, zeren eta lagun berriak egin dituen eta eskolako mutil erakargarriena bere atentzio osoa prestatzen dion. Baina,noski, Carter-ekin duen erlazioa ere kontuan hartzekoa da, lehen-lehenik berarekin konexio bat zuela sentitu zuelako.
Guztia ondo joaten duela iruditzen du, Cimmeria leku arriskutsua eta non inork ez dagoen salbu bihurtzen. Allie erabaki beharko du norengan fidatzea.


Night School: Legatua

Allie Cimmeriara bueltatzen da uda pasa ostean. Bertan pozik dago, baina aldi berean harresi horietan arrisku handia dauka, eta bere inkorporazioa gaueko eskolarako klaseetara esan nahi du Allie bere burua defendatu izan beharko duela.

Oraingoan Allie bere emozioen kontran borrokatu beharko du, eta kontu handiz ibiliko da beraren edo bere lagunen bizitza hanka-sartze batengatik ez badu arriskuan jarri nahi.


Night School: Pertsekuzioa

Gauero Alliek amesgaiztoak ditu bere laguna Jo asasinatu zutenetik. Badaki hurbil dagoen edonor hurrengo biktima izan daitekela. Allie konturatu egiten da soluzio bakarra dagoela bizirik irauteko eta bere lagunak babesteko; Cimmeriaren egia estalgabetzea eta honen gatazka arriskutsuak geldiaraztea.


Night School: Erresistentzia eta Night School: Xake-mate dira saga honetako azkenengo bi liburuak.


Pertsonaiak
Hona hemen pertsonaia nagusien izenak:
  • Allie Sheridan
  • Carter West
  • Sylvain Cassel
  • Jo
  • Rachel Patel
  • Isabelle


Informazio iturriak:
http://es.nightschool.wikia.com/wiki/Novela_Night_School
https://en.wikipedia.org/wiki/CJ_Daugherty#Night_School


Argitaratua:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Night_School_(liburu_saga)




LAGUN ARTEKO GUTUNA


2016ko irailaren 16a
Kaixo Paula!

Dakizun bezala, orain dela hilabete bat Ghanara etorri nintzen, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin. Oso pozik nago egiten dudanarekin, nahiz eta jende asko faltan bota. Izan ere, gutun hau idazten ari naiz ea zu konbentzitu ahal zaitudan nirekin bizi-kalitate urriko pertsonei laguntzeko.

Hainbat urte pasa ondoren, ondo ezagutzen zaitudala ausartzen naiz esatera. Horregatik badakit zelan maite duzun edonoren poztasuna eragitea. Gaur egundo gizarteak gutxiegi baloratzen du herrialde pobreei laguntzea, arazoa konpontzeko botere nahikoa izan arren. Beraz, zenbat eta pertsona gehiago animatu, hainbat eta garrantzi gehiago emango zaio gai honi. Uste dut ez naizela okertzen zu hautatzearekin. Gainera, esperientzia oso polita da! Ikaragarria da nola jende guztiak alaitasuna transmititzen duen egunero, kontuan hartuz guk daukagun guztiarekin konparatzen, haiek zein gutxi daukaten.

Eguneroko errutina kontatuko dizut gutxi gorabehera ideia bat har dezazun. Lehen-lehenik, Erakundekoek laster esnatzen gara dena antolatzeko. Gero, kalera joaten gara eta normalean pertsona bakoitzak lan desberdin bat dauka. Nire kasuan janaria emateaz arduratzen naiz. Egunero liluratzen nau haiek hain esker onekoak izatea. Benetan sentimendu bakarra dela.

Espero dut gutun hau zerbaiterako balio izatea! Asko gomendatzen dizut gurekin elkartzea.

Agur bero bat,

Nerea.