Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
gorka
ez
unibertsitatera sartzeko proba



1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez






NIRE IKASTURTE HONETAKO IRITZIA

Urte honetan lan asko egin ditut eta oso harro nago.
Gehien gustatu zaidan lana azken lana izan da, literatur generoak.
Aste santuan egin nituen, denborarekin beste lan gustiak azterketa egunetan egin ditut eta nire ustez ez daude oso landuak.





Literatur generoak


NARRATIBA
Genero honen helburua gertaera batzuk kontatzea da. Lau elementu ditu: narratzailea, pertsonaiak, denbora eta espazioa.
Narratzailea: Narratzaile bakarra edo bat baino gehiago egon ahal dira.
Bakarra denean, lehenengo pertsonan (pertsonaia bada) bigarren pertsonan (irakurlea da pertsonaia) eta hirugarren pertsonan (istoriotik kanpo dago) egon ahal da. Hirugarren pertsonako narratzailea orojakilea (dena dakiena) edo lekukoa (ikusten edo entzuten duena daki soilik) izan daiteke. Narratzaile bat baino gehiago badago, gogoan izan behar dira: Ikuspuntua, gertaera bera ikuspuntu desberdinetatik aurkeztu daiteke, eta ahotsa, gertaera beraren kontaketa narratzaile diferenteen ahotan jarri daiteke.

Pertsonaiak: Bi sailkapen mot egiyen dira pertsonaietan.
Nortasunaren arabera, honela sailkatzen dira:
-Pertsonaia biribilak: Nortasun konplexua dute, alderdi asko ezagutaraziko dituzte eta haien izaera eraldatu egingo da kontakizunean zehar.
-Pertsonaia lauak: Nortasun bakuna dute. Deskribapen txiki bat edo ekintza ñimiñoren bat aski izaten da pertsonaia hauek aurkezteko. Ez dute garapenik jasaten.
Karakterizazioa hiru eratakoa izan ahal da:
-Zuzena: Ekintzetatik kanpo dagoen narratzaileak esango digu pertsonaia nolakoa den. Bi eratakoa izan ahal da. Osoa bada, pertsonaia oso ondo ezagutzen du narratzaileak eta detailerik txikiena kontatzeko gai da. Zatikakoa bada, kanpotik ikusten dena soilik kontatzen du narratzaileak.
-Zeharkakoa: Pertsonaiaren bat da protagonistak nolakoak diren kontatzen digunak.
-Nahasia: Narratzaileek edo pertsonaiek egin dezakete karakterizazioa.
Espazioa: Hauek dira bereizi ahal diren espazio mota batzuk:
-Espazio itxia/espazio irekia: Leku itxi batean, gogoetarako beta handiagoa izango du egileak. Leku ireki batean, aldiz, abenturarako aukera gehiago egongo da.
-Espazio irreala/espazio erreala: Espazio irrealak, fantasiarako bidea ematen du. Errealak, aldiz, egunerokotasuna deskribatuko du.
Deskribapena kontuan hartzen badugu, beste bi mota daude:
-Subjektiboa: Deskribapenean, sentimenduak, usteak eta iritziak agertzen dira.
-Objektiboa: Ikusten, entzuten, usaintzen... dena soilik deskribatzen da.

Denbora: Gertaera noizbait gertatu behar denez, narrazioak beti du denbora bat. Hiru dira denbora motak:
-Iragana: Narratzailearen eta testuaren artean distantzia dago eta kontalariak osotasunean ikusik du ekintza (orojakilea). Ezinezkoa da gertatutakoa aldatzea.
-Oraina: Distantziarik ez dago kontalariaren eta gertaeraren artean. Kontakizuna zabalik dago, momentuan aldatu daiteke.
-Etorkizuna: Ez da ohikoena eta pasarte jakin batzuetara mugatzen da, salaketa edo xedeen agerpen gisa.
Narratzaileak ez ditu beti gertaerak denboraren hariari jarraituz kontatzen, batzuetan enborraren hurrenkera naturala hautsi eta interesen arabera antolatzen du testua. Mota batzuk daude:
-Orden linealari eutsiz: Ordena kronologikoa errespetatuz.
-Ordena aldaketak eginez: Erditik hasi eta aurrera nahiz atzera jarraitu, edo amaieratik hasi eta atzera egin.
Iraupena aldatzeko, teknika batzuk erabiltzen dira:
-Abiaduura emateko: Elipsia eta laburpena.
-Moteltzeko: Eszena eta luzapena.

LIRIKA
Ezaugarriak: Hauek dira lirikaren ezaugarriak:
-Funtzio adierazkorra: Sentimenduak eta gogoetak agertzen dira.
-Laburtasuna eta trinkotasuna: Labur eman nahi horrek batzuetan ortografian (puntuazio-ikurrak) eragina du.
-Forma: lerroak eta silabak neurtuta egon behar dira, errima egon behar du.
-Estatikotasuna: Askotan ekintzak urriak direnez, deskribapen asko ematen dira betetzeko, pensamendu eta sentimenduen deskribapenak gehien bat.

Metrika: Hauek dira poema baten zatiak:
-Poema edo olerkia: Konposizio osoa da. Normalean ez dira oso luzeak, baina badira poema erraldoiak, liburu osokoak.
-Estrofa, ahapaldia edo bertsoa: Bertso deitu izan zaio ahozko bertsolaritzaren eraginez. Poemaren zatiak dira (paragrafoak).
-Bertso-lerroak: Olerkia osatzen duen lerro bakoitza.

Metrikak neurria, erritmoa eta errima ikertzen ditu.
-Neurria: Bertso lerro kopurua eta bertso lerroen silaba kopurua dira. (zortziko txikia, nagusia...)
-Erritmoa: Poetak errepikapen, geldiune, estilo baliabide eta abar sortzen duen sentsazioa.
-Errima: Hitzen asken parteen soinuak antzekoak izatea da.

DRAMATIKA
Ezaugarririk garrantzitsuena elkarrizketa da.
Egitura: Barne eta kanpo egitura bereizten dira.
-Barne-egitura: Sarrera, klimaxa (arazoa) eta irtenbidea osatzen dute.
-Kanpo-egitura: Ekitaldia (lekua eta denbora tartea ez dira aldatzen) eta agerraldia (Pertsonaien sarrera eta irteerak) osatzen dute.
Elementuak:
-Pertsonaiak: Pertsonaia nagusiak protagonistak eta antagonistak dira. Bigarren mailako pertsonaiak garrantzi gutxiagokoak dira. Hirugarren mailakoak ez dute ia garrantzirik, osagarriak dira.
-Elkarrizketa baliabideak: Bi mota daude: Dialogoa (zenbait pertsonaien artean) eta monologoa (pertsona bakarra hitz egiten duenean).
-Akotazioak: Zuzendari eta aktoreentzako aginduak dira, antzezpena burutzeko orientabideak. Parentesi artean agertzen dira, letra etzanez eta jarrerak, janzkerak etab adierazten dituzte.
Errepresentazioa:
-Eszenografia: Bitarteko eta tresna guztiak biltzen ditu. Soinua, argi,
dekoratuak, jantziak, makillajea...
-Antzezpena: Antzezpenean egiten diren keinuak, mugimenduak... dira.
-Zuzendaritza: Guztia koordinatuko duen pertsona edo pertsona taldea beharko da. Batzuetan, aktoreetako bat da zuzendaria.



Literaturaren izaera


KOMUNIKAZIO ELEMENTUAK LITERATURAN
Komunikazio elementuak hauek dira:
-Igorlea: Idazlea da.
-Mezua: Autoreak esaten edo idazten duena da.
-Hartzailea: Testua irakurri edo entzuten duena da, mezua jasotzen duenak.
-Kanala: Idatzian, liburua. Ahozkoan, igorlearen eta hartzailearen arteko airea izango litzateke.
-Testuingurua: Lekua, egoera... Hartzailearena eta igorlearena desberdina izan daiteke.
-Kodea: Hizkuntza bera. Kode ez berbala ere existitzen da. Komunikazioa egoteko, igorleak eta hartzaileak kodea ezagutu behar dute.

HIZKUNTZAREN FUNTZIOAK LITERATURAN
Hizkuntzaren funtzioak literaturan igorlearen helburua adierazten dute, batzuetan ezkutuago eta beste batzuetan gutxiago. Hauek dira sei funtzioak (nagusiena poetikoa da):
-Adierazkorra: igorlearen barne munduaren eta sentimenduen berri ematea du helburu.
-Eragilea: Hartzailea hartzen du kontuan, bere arreta lortu nahi da. Aginte, galdera eta harridura perpausak dira nagusi.
-Erreferentziala: Informazioa ematea eta mezuaren berria zabaltzea bilatzen du. Argi eta zehatz, emoziorik gabe.
-Fatikoa: Funtzio honen helburua kanala zabalik mantentzea da. Keinuen bidez, adierazpide laburrez, galderez etab.
-Poetikoa: Mezuaren formari arreta jartzen zaio, hau da, zer esaten den beharrean, nola esaten den. Literatur baliabideak erabiltzen dira.
-Metalinguistikoa:Kodeari buruzko azalpenak ematea da helburua. Lexikoa eta esamoldeak dira nagusi.







HIZKUNTZA LITERARIOA ETA EZ LITERARIOA
Hauek dira hizkuntza literarioaren ezaugarriak:
-Funtzio adierazkorra nagusitzen da, autoreak barne-sentimenduak azaleratzen ditu.
-Funtzio poetikoa: Helburua edertasuna lortzea denez, estiloak garrantzia handia lortzen du.
-Estilo baliabideak erabiltzen dira.
Hizkuntza ez literarioaren ezaugarriak, aldiz, hauek dira:
-Funtzio erreferentziala nabarmentzen da, testuinguruari buruzko informazioa ematen da.
-Lexiko zehatza erabiltzen da.

Hitz neurtua eta hitz laua: Hitz laua eta prosa sinonimoak dira. Baina hitz neurtu, bertso eta poema hitzen artean ñabardura dago: Ahozko bertso herrikoia beti da hitz neurtua, baina hitz neurtua ez da beti herrikoia eta ahozkoa.

LITERATUR INGURUNEA
Literatur mugimenduak, maiz, ingurune berbeak edo berberatsuak eginda, eta literaturgile bakoitzak bere ildoa landu arren, antzeko produkzioa dute.
Testu baten aurrean honako hau izan behar da kontuan:
-Idatzitako momentu historikoa.
-Gizarte arloko gorabeherak.
-Egoera politikoak eragindako aldaketak.
-Giro kultural eta artistikoa.

LITERATURA KONPROMETITUA ETA EZ KONPROMETITUA
Egile batzuk islatu ez ezik gizartea modelatzea ere saiatzen dira. Kasu horietan literatura konprometitua da.
Lart pour lart mugimendu bat da. Mugimendu hau bultzatu nahi zuten literaturgintzen helburua, literatura bera sortzea da, literatur lana autonomoa izatea. Ondorioz, helburu moral, didaktiko, politiko eta abarrak ez dira ematen, beren testuetatik mezua baztertu egiten baita.




Multinazionalak


RAE gaztelaniazko hiztegian Multinazional baten definizioa bilatzen badugu, honako hau jartzen du: Sociedad mercantil o industrial cuyos intereses y actividades se hallan establecidos en muchos países. Euskaraz honela esango genuke: Industriako edo merkataritzako sozietateak dira, eta bere interes eta jarduerak beste zenbait herrialdeetan ezarrita daude. Definizio hori jarraituz, multinazional asko aurki ahal ditugu: Coca Cola, Nike, Nokia, Mercedes, Toyota, Microsoft, Lego, Pepsi, Schweppes etab.


The Coca Cola Company


“The Coca Cola Company” zenbait edarien elaborazioaz arduratzen den korporazio multinazionala da. Atlantan du egoitza eta produkturik garrantzitsuena munduan gehien edaten den freskagarria da: Coca Cola.

Coca Cola freskagarria XIX. mendean sortu zen, 1866ko maiatzaren 5ean hain zuzen ere, John Pembertonen farmazian. John uxararentzako eta goragaleentzako botika bat sortzen saiatzen zegoen bitartean, 54 urterekin. Urte horretan bertan, botika saltzen hasten zegoela, 5 zentimotan unitate bakoitza, edariak arrakasta handia izan zuen. Bere kontulariak, Frank Robinson izan zen izena eta ikurra jarri ziona. Lehenengo Asa Griggs Candlerri saldu zion enpresaren zati bat, baina hil egin zenean, enpresa osoa berreskuratu zuen eta “The Coca Cola Company” izenarekin birfundatu zuen. Freskagarria munduko herrialde guztietan saltzera iritsi ziren. Askok, uste dute, Coca Colak, Santa Claus ere sortu zuela, gorri eta zuri koloreekin.

1960. urteko estatistikei jarraituz, Estatu Batuetan 40 000 Coca Cola edaten ziren minutuko.

2009. urtean, salmenta asko gutxitu zen, lehen urtean baino 1400 milioi dolar gutxiago lortu ziren. Ipar Amerikan, Coca Cola askoz gutxiago saldu baitzuten.

Lehen esan dudan moduan, 1960. urteko estatistikak diotenez, urte horretan edandako freskagarrien zifrak izugarrizkoak ziren. Gaur egun, oraindik handiagoak dira. Azkeneko estatistikak, Estatu Batuetan, segundoko 40 000 Coca Cola edaten direla diote.

Etorkizuneko jenerazioak, Amerikako XX. mendeko kulturaren ikur nagusi gisa hartu ahal izango dute edari hau.


OTSOA

DEFINIZIOA

Otsoa kanidoen familiako ugaztun haragijalea da, txakurraren antzekoa.

external image AjwYaurV70GbnTSjZvXbI_Hj3cbuLdrlrn9xQDFXIZHdwE1IBEdac1AsKc03Ky9SBuilxsCwAsw4TdRnjn_fkNq-lVnyZDJDIZtgW7jWR9KEr7HFAiaOCjfPlES1TflWhtklw1cqfr0LtUL3GQexternal image AuRvqHgr2EuK6XGvNTFTsglnpkujBq0gPqOwe_XvVZ05sA4Wwbwrx2bugUfcdeppKywXajGM6Mrukrayz67pQHcxxKvZihR4-sWtUd4p-QZEfG9sT5biEXX_MAMFgQB6PHEnCEjj3EwBC1wugg

HABITATA

Otsoak, Ipar Poloko eremu izoztuetatik klima epeleko lurraldeetara hedatzen dira, hau da, Europan, eta, Asiako iparraldean eta Amerikan hedatzen dira. Otso asko dago oraindik Errusian, Kanadan, nahiz Alaskan, baina Europako toki askotan desagertu egin da edota galtzear dago.

external image s3M4JHA7GopkwY0Q56bXtPkY0Zx-64008qymDz8fG8xEMmaACkmV1wLzlG17hm1ly-AVD2I3NBWr7sVewGkdlrGT4yf7rBsZ9v70NN7L-NNJbfm4MjDxRPJ6hyLPssH1OJzBd_5U9ae1RUbSmw

EZAUGARRIAK

Canis Lupus espezieak, 26 espezietako otsoak barne hartzen ditu, Ipar Poloko eremu izoztuetatik klima epeleko lurraldeetaraino hedatzen direnak. Altueragatik, pisuagatik edo ilajearen koloreagatik bereizten dira. Europan, otsoaren ilajea gorrista da beltz eta grisarekin nahasia, batez ere bizkarraldean. Iparramerikan, otsoak grisak edo beltzak dira, eta eremu artikoetan zuriak.

Txakurra baino buru zabalagoa eta lepo baraila, hortz eta soinadar sendoagoak ditu. Mutur zorrotza du, belarri zorrotz tenteak eta isats zuzen aski garatua. Otso Europarrak (Canis Lupus Lupus) ilaje sendo horixka edota arrea du, eta sabela zuria. luzean 1,5m izan daiteke, isats eta guzti. Bere entzumen apartekoa eta usaimen finarekin, otsoak janaria aurkitzen du. Ehiztari iaioa eta beldurgarria da.

Adinaren arabera, izen desberdinak jarri dizkiegu otsoei: Jaiotzen direnetik sei hilabete dituztenera arte, otsokumeak dira; sei hilabetetik urtebetera bitartean otsokoak; urtebetetik bi urtera bitartekoak, otso gazteak; bi urtetik lau urtera otsoa esaten zaio, besterik gabe; hortik aurrera, zortzi urte dituztenera arte, otso handia... eta zortzi urtetik aurrera, otso zahar handia!

Otsoa gizakiarentzat animalia sarraskitzaile eta kaltegarria izan da, eta izu handia eragin dio beti. Horregatik da konta ezin ahala ipuin eta istoriotan protagonista. Baina animalia argia da.

MOTAK

Munduan zehar zenbait otso mota daude:

1 Otso Europarra (Canis Lupus Lupus)

2 Amerikako otso grisa (Canis Occidentalis)

3 Mexikoko otsoa, arrisku larrian dago.

4 Ipar Amerikakoa ere, desagertu zorian dago.

5 Otso artikoa, seguraski Otso Grisaren edo Europarraren barietatea, eskualde artikoetan bizi da.

6 Koiote arrea (Canis Latrans) berriz, txikiagoa, Ameriketako larreetan aurkitzen da batez ere, “Larreetako otsoa” ere esaten zaio.

external image LQW4UykZZFxmK5stSHMHt2F_Shqm8osZcKUu3zWJe8lMUSv0Tp1BtzH7PqvlfJ0McUeY0CdYSjOf-8JYmonLfKw04bcJPq_rnROMGADK9VxcxWHupI0LaGi-kz9JKVOPs-0Bgd5KxPxRdg_t0Q

external image nmzj4dt0u8YPwF67LKGu_mgDjk49W6kOC2E3A3e5ZFBHsK2GHynxQBCB64yXgeuF9mqGIsNziRleNvk9TZC93XjYJBm-JGmDAC1qYdZj8-BXu58b9_6_vEGEWurzD2nh2gV1DB_KrFWsFIQzIw

external image cnwtXrqMRJM-a_EXwf7TcAFfdyb_XADEqy-gbT83d7ejT50824i8Eh1PWmSELjfrP0AptNobTYAJHQ0itRzCXmE_hURrOK6JOhEWIcISE7WVMJ8fXEgl7wgcEUNTPy1VTtQBxdYTMiKLe8CAwQexternal image cdvsJK1a9-h1zx_IcYzvtphx0kSV8-noFyraHsOPZeGU1lVZrlR_gU0Tt8TeTJNqWIYOElitKHJaegJ76t8dE2hCc7xny9pVmBghKEYasnSKbGXxxHmJDj_gQFj7jSZ_mUlI7wRwCuIEWe8EMA

ELIKADURA

Gizonari nekez erasotzen dio eta normalean animalia handiak ditu harrapakin, hala nola elur-oreina, orein gorria eta baita altzea ere, hau da, haragijalea da. Aldizka haratustela ere jan ohi du.

external image gv_1TZjGgS9wyHNJGqKI5FuYAYLuV-fh7bNi0axVehZzRb0pqR7KsU9d_V4rg_BoWhekdf2puG8hKzdLQJmfElT52dJSwbdtlNw4LkG07dh0L5TvPvIR5yPQ57q_xAsGmaNChaXywb_0OmN_yQ

OHITURAK

Otsoek taldeetan ehizatzen dute, sei otsoko taldeetan hain zuzen ere. Animalia lurraldekoia da eta zuhaitz eta harrietan pixa eginez mugatzen du bere eremua. Taldearen barruan hierarkia zorrotza dute eta horren arabera erabakitzen da, harrapakina harrapatzen dutenean, zein ordenatan eraso.

Taldeburuak kontrolatzen ditu beste taldekideak eta hauek etengabeko desafioan izaten ditu. Borroketan, ordea, nekez zauritzen dute elkar inoiz: Badituzte portaera molde jakin batzuk eta garaileak ez du aurrera egiten etsaia menpean duenean (menperatuak, lurrean etzanik, lepoa eskaintzen dio).

Erasoa edo menpekotasuna adierazteko, gauza edo keinu hauek egiten dituzte otsoak:- Isatsa goian eta bizkarreko ileak zutik, erasoaren seinale dira.-Isatsa hankartean (ezkerrean) menpekotasuna adierazten du; eta hau erabatekoa denean, hankaz gora etzaten da bat eta lepoa erakusten dio besteari. Portaera honen aurrean erasotzaileak utzi egingo du erasoa.Otsoaren ulua, askotan jendea ikaratzen duena, diosala izaten da bere taldekoentzat eta abisua besteentzat.

EHIZA

Beren ingurugiro naturalean oso zaila da ehizatzea, tamaina ertaineko animalia hauentzat, harrapakinak, maiz, eurak baino handiagoak baitira, bizkorragoak eta, batzuetan adaje indartsukoak. Beraz, ez da harritzekoa izaten beren maltzurkeria eta ahalegin guztian saiatu arren, ehiztari uko egin beharra gertatzea. Gizakia bizi den lurraldeetan, aldiz, ehizako lana asko errazten zaie, etxabereak harrapatzen baitituzte.

Ehizako teknika eta estrategiek disziplina handia eskatzen dute taldean egingo bada. Altzearen neurriko arerioa arriskutsua da eta menderatzeko, ongi antolatutako erasoa egin behar zaio: Aurretik alboetatik eta atzetik.

external image sYRuc6tsNwWcqe7fSoq2FkFV-L0uL8HKZUsvf1z4iinG5qQ1MAmtUsCDRjoRpxyd-ssf_YuqOnql0dKwQ7OJflpFgK9Lve7CV6l6RCJbwS3MKxT3TherhOFqKjs348PNItpZ7Q8K5MK1osd0DA

HISTORIAN ZEHAR

Otsoa, garai batean ugari zena, galtzeko arriskuan egon da gizakiaren aldetik jasan dituen pertsekuzio eta sarraskien ondorioz. Ehiz sumin horren arrazoia abeltzain eta artzainen interes ekonomikoak izan dira, eta baita otsoari eman zaion gaizto eta txar irudia ere; egiazkotik oso urruti dagoena.

Antzina, milioika otso bizi ziren Europan eta Ipar Amerikan.

UGALKETA

Otsailean parekatzen dira, lurralde mugarik ez da izaten aldi batean, eta talde desberdinetako otsoek harremanak izaten dituzte elkarrekin. Ernaldu, eta bi hilabete geroago, emeak lauzpabost ume egingo ditu, aurrez gurasoak egokitutako gordelekuan. Hiru hilabetera, umeek jadanik entzun eta ikusi behar bezala egiten dutelarik, talde bizitzarako zainduko dituzten jokoetan, trebatzen hasten dira, bakoitzak bere tokia zein den ikasiko du, ehizatzen eta halaber, espeziearen ezaugarriak diren jokamolde sozialak bereganatzen.

external image 9J0mtMDimNaaIeCcHzpHu5gOCb3RglzFGSphWbGaLNn5Dar_ZlvBFE0uUre5ErNISfMtwsioJy0LFTy-GSvSi1bAVib-JmxzsjbOefc1USVmeGN1ozQumEyGhtacLnyrovqGbIOn7sdJdc42Lw








Dylan O´Brien


Dylan O´Brien 1991 abuztuaren 26an jaio zen Nueva Yorken estatu batuetako aktore bat da.
Ezaguna da Stiles Stiliskigatik Teen Wolf telesaian eta Thomas labirintoko lasterkarian interpretatu dituelako.
12urte izan zituenerarte Nueva Jersey-en bizi izan zen (Sprindfield), bere familia Kaliforniara joatea erabaki zuten arte.
Mira Costa High Schoolera joan zen eta gero kirol iruzkingilea izateko ikasi zuen Sirakusako Unibertsitatean baina karrera utzi zuen eta Los Angelesera joan zen bere aktore karrera hasteko.Geroago Youtubera bideok igotzen hasi zen.
Teen Wolf-eko produktore bat deitu zion protagonistaren papera egiteko (Scott McCall) baina bigarren papera artu zuen (Stiles Stilinski).
2014an Laberintoko lasterkarian protagonista izan zen, oso kritika onak izan zituen eta horregatik 2.partea atera zuten.Dylan filantropo bat da LGBTko eskubideetan.
Sari berezi bat irabazi zuen Giffoni film festibalean 2014an, MTV movie awards-ean 3 sari izan zituen eta 6 Teen Choice Award-etan.

Labirintoko lasterkaria Wes Ball biderarazi zuen eta zientzia fikzio, akziozko eta suspensezko filma da.
34.000.000$-ko aurrekontua izan zuen eta 348319861$-ko bilketa izan zituen. 3.filma 2018an ateratzea ezarri dute, 2017rako zen baina Dylan mina egin zen grabaketan eta itsaron behar dute bera hobetu arte.





ZER EGIN DEZAKEGU ALKOHOLA GAZTEEN ARTEAN KENTZEKO?

Autoestimu falta nahiko arazo arrunta da ikasleen artean.Ez al gara guztiok norbait lotsaz gorritu, totelka hitz egiten hasi edota barregarri sentitu gelakideen edo lagunen aurrean? Arazo ezaguna egiten zaigu gutako askori,eta askotan galdetzen diogu geure buruari zer egin genezakeen hura konpontzeko. Eskola askotan eragin diezaguke, zeren eta bertako jendea zirikatu edo jo egiten gaituztelako.

Nire ustez, alkohola gazteen artean egotea arrazoirik ohikoenak oso loturik daude festekin eta gure irudiaz pentsatzen dugunarekin.
Gutako askok ez gaude pozik gure buruarekin eta pentsatzen dugu besteok ez gaituztela onartuko, horregatik batzuk edaten dute, sozialki marginatuak ez sentitzeko.Batzuetan, pertsonek barre egiten dute beste batzuen arazo fisikoengatik edota soziologikoengatik.Noiz behinka gauza txar bat pasatzen denean, txarto sentitzen zarenean, edaten duzu.
Badaude, bestalde, bere bizitza zentzurik ez daukala pentsatzen duten jendea, edo oso txarto sentitzen direnak pentsatzen dutelako besteak bera baino hobeto egiten dituztela gauza guztiak.
Horrela bada, autoestimu baxua ??? egiazko arazoa da gazte askorentzat Hari aurre egiteko, ordea, bide ugari daude.
Lehenik eta behin geure burua onartzen ahalegindu behar dugu, garen bezalakoak eta modu errealista batez ikusiz.Hau da, gure buruari gutxiago begiratu, eta besteekiko uste duguna bezain ezberdinak ez garela ulertu behar dugu. Esate baterako, beti gu garela txarto egiten ditugula gauzak pentsatzen dugu, eta zergatik ez besteok?, baita batzuetan burutik pasatzen zaizkigu gauzak txarrak gutaz, adb; oso itsusia naiz, zergatik ez naiz fulanito ala menganito bezala edota zergatik ditut hortzak hain txarto eta hark ez? Nire ustez gazte batzuk horregatik edaten dute, gutxiago sentitzen direlako.
Hala eta guztiz ere txarto dagoela pentsatzen dut, baina hau nire teoria da bakoitzak bere pentsamoldea euki ahal du, eta ni errespetatzen dut.
Alkohola gazteon artean kentzeko modu arina? ez dut uste horretarako konponbiderik egongo denik. Nire kasuan eta gazte gehienon kasuan, bakarrik edaten dugu herri baten festak direnean, edan gabe ondo pasatu ahal duzu, ez dut esango kontrakoa, baina edan egiten ba duzu, beste gauza bat da.
Hortaz, besteek esaten digutenak lagun diezaguke gazteoi ez festetan ez inoiz alkohola ez kontsumitzeko, baina hau gutxiagotan gertatzeko salaketa lodiak jarri behar zituzketenen.
Laburpen modura esango dut, alkohola gazteongan gutxitzeko besteen laguntza behar dugula oso serio bada, baina batez ere guk geuk landu behar dugu, geure buruari esanez hori txarto dagoela. Beste gazte batzuk gogoratu behar dute besteekiko hain ezberdinak ez direla ezta jende guztiak ez dagoela beti guri begira.




Lekua: Erroma.

KULTURA: Antzinako Erroma.

JATORRIA: Erromatarren inperioa.

Romulo eta Remoren mitoa.

Erroma hiriaren sorrera

Troyako gudaren ostean, Eneas, bizirik irten zen printze bat, Lacio-ko landetara joan zen bizitzera bere familiarekin. Urte batzuetara, honen seme batek Alba Longa hiria eraiki zuen.
Lau menderen buruan, Rea izeneko emakume bat Alba Longa hiriko erregearen, Numitorren, alaba zen. Amuliok, Numitorren anaiak, erregetza lapurtu zion.
Egun batean, Rea ibai hertzean paseatzen ari zen eta lo-kuluxka bat botatzea erabaki zuen. Neskatoa lo zegoelarik, Marte jainkoa handik pasa zen eta beraz maitemindu zen. Gonazale amorratua zenez, Rea esnatu gabe haurdun utzi zuen.
Bederatzi hilabete beranduago Reak bi seme biki eduki zituen, baino Numitorrek hil egin nahi zituenez, Tiber ibaira bota zituen saski batean. Saskia bokaletik 20 metrotara trabaturik geratu zen eta bertan aurkitu zituen otseme batek. Otsemeak bulartu zituen artzain bat iritsi eta bere semeak izango balira bezala hazi zituen arte, Romulo eta Remo izenak ipini zizkielarik.
Heldu bihurtu zirenean, bikiek matxinada bat eraginari zuten eta tronua bere aitona Numitorri itzuli zioten, Amulio hiritik kanporatuz. Bi anaiek beraien hiria eraikitzea erabaki zuten. Remok Avenino mendian eraiki nahi zuen hiria; Romulok, ordea, Palatino mendian. Orduan, erabaki zuten hoberena zela Jainkoek erabakitzea. Gau hartan bertan, bakoitza berak nahi zuen muinora igo zen, seinale baten zain. Remok sei arrano ikusi zituen, baina Romulok hamabi.

Hemendik aurrera istorioak hainbat bertsio ditu.

  • Bertsioa Remok esan zuen nahiz eta berak sei arrano ikusi, hauek ikusten lehenengoa izan zela, beraz bera zela irabazlea. Anaia ados ez zegoenez, burrukan hasi ziren eta azkenean Romulok Remo hil zuen. Orduan, hiriko harresia Palatino mendian eraikitzen hasi zen eta bere ohorez Erroma izena ipini zion.

  • Bertsioa Remok bere anaia irabazle bezala onartu zuen eta etruriar ohitura jarraituz, bi idi zurirekin ildo bat induskatu zuten harresia eraikitzeko. Hori gurutzatzen zuena hiltzeko zin eginez. Remo, galtzeagatik haserre zegoenez,harresiak ahulak zirela esan zuen eta ostiko batez bota zituen. Orduan, bere anaiak, akabatu egin zuen.

  • Bertsioa Remok onartu zuen Palatino mendian hiria eraikitzea. Romulok idi txuri bat erabili zuen hiriaren mugak markatzeko, eta hauek gurutzatzen dituena hil egingo zuela zin egin zuen. Remok bere bikia zirikatzeko muga gurutzatu zuen eta honek hil egin zuen.









Lehoia



Definizioa:

Antzina-antzinatik, lehoia izan da indarraren eta ausardiaren sinboloa.Ugaztun bat da, basati fama izan arren, “Animalien erregea”, izaki baketsu samarra da, denbora gehiena lurrean etzanda eta lotan ematen duena; gose denean baino ez du hiltzen eta gizakiari bakarrik erasotzen du, zaurituta dagoenean beste harrapakin batzuk ehizatzeko zaharregia denean, edota bere emeak arriskuan daude.
Ezaugarri fisikoak:

Arrak, beren gorputz handia orroe izugarria eta adats dotorearekin arrotzak uxatzen dituzte.Emeak aldiz, malguagoak eta azkarragoak dira, ehizarako bere kide arrak baino hobeto hornituak eta taldearentzako elikagaiak ekartzen dituzte.Arrak itxura izugarri eta indartsuena du.Lehoia, Panthera leo, tigrearekin batera gaur egungo katurik handiena da eta 2m inguruko luzera eta 200kg-tik gora izan ditzake.

Elikadura:

Lehoiak, animalia harrapariak dira.

Lehoiek, ñuak, zebrak, antilopeak eta fakokeroak bezalako belarjale handiak ehizatzen dituzten arren, ez dute haragi ustela ere mesprezatzen eta egoera jakin batzuetan gizakia ere eraso dezakete.Ehiza ia beti gauez egiten dute edota egunsentian nahiz ilunabarrean.Hala ere, eraso ere egiten diete inoiz, eta orduan emeek bidea ixteaz arduratzen dira arren aldera bidaltzen dituztela.
Ugalketa:

Emeak dira halaber lehoikumeak zaintzeko ardura dutenak, hauetako bakoitzak ar bat edo bi, zenbat eme eta lehoikumeak direla.Lehoikumeak, normalean 2 edo 3 umaldiko, sasitza trinkoz estalitako lekuetan jaiotzen dira eta arerio posibleetatik ongi babestuta, denboraldi luzean irauten dute amaren babespean.Lehoi arrak bere agintea aldarrikatzeko, adatsa eta indar fisikoa harrotasunez erakusten ditu, tartean-tartean orroe galantak ere eginez.
Habitata:

Animalia hauek, aldratan bizi dira eta berorien barruan ataza eta erantzukizunen banaketa zorrotz eta zehatza dute.

Beste garai batzuetan, arraza desberdinak izan ziren Europako hegoaldean, Afrikan eta Asiako hegoaldean.Gaur egun ordea, ia iraungiak diren animalia hauek, Afrikan berton ere, erreserbetan eta parke nazionaletan hesituak daude, bereziki Afrikako erdialdean eta ekialdean.

Bitxikeria:

Taldearen barruan, ataza-banaketa zorrotza gordetzen dute: emeek ehizan egin eta umeak zaintzen badituzte, arrek taldea babesten dute eta arrotzak ehiza-lekutik urruti mantentzen dituzte, gernu eta gorotzez markatuta utziz lurraldea.



Espezieak:

Lehoia gaur egun dagoen katukietako(Felidoetako) handiena da.

Lehoiak eta tigreak oso antzekoak dira.Orain, bakarrik geratzen dira 3 espezie, Asiatikoa komuna eta zuria.Askatasunean bakarrik geratzen da komuna.

Antzinako espezieak;

Ligrea, lehoi baten eta tigre eme baten artean bidegurutzeko hibrido produktua da.

Tigona(trigon deituta edo tigral-a ere): tigrearen eta lehoiaren artean bidegurutze bat da.
LIGREA(hibridoa.)



Tigon.
Lehoi zuria.


AURKIBIDEA:
  • 1.Orrialdea; Definizioa eta Ezaugarri Fisikoak.
  • 2.Orrialdea; Elikadura eta Ugalketa.
  • 3.Orrialdea; Habitata eta Bitxikeriak.


  • 4.Orrialdea; Espezieak.



BIBLIOGRAFIA:

-Ikaslearen hiztegia (Elhuyar)

-Hibrido:Hibridazio batetik sortutako animalia nahiz landarea.










Filosofiak zertarako balio du?


Honek pertsonek, edo gazte gehienek egiten diren galdera oso orokorra da zeren eta batxilergoan ematen den irakasgaia da eta gazte askok ez daude ados ikasgai hau irakastearekin. Beste kasu batzuetan haien gustukoa da gai hau.Nire ustez filosofia inportantea da bizitzaren alderdi batzuk ulertzeko askotan pentsatzen jartzen gaitu filosofiak eta oso paranoikoa da, hasten zarelako pentsatzen, zergatik hau gertatzen da honela eta ez beste modu batera adibidez; unibertsoa, nola heldu garen momentu honetara, zergatik gu eta ez beste batzuk eta horrelako galderak.Beste momentu batzuetan gai filosofiko batzuk ez dira ezertarako balio nik uste.Utopia, Filosofiaren zientzia, baina guzti hau nire ikuspuntutik.

Filosofian gehiago sartzeko nik pentsatzen dudana da, sozietatean erabiltzen dela eta balio duela, onartzen dizkigulako kritikak, liberaltasunak eta askatasunak ukitzea.Horrek pertsonek nahi duten gauzengatik borrokatzea ekartzen du. Askatasunari esker gauza garrantzitsuenetarikoak lortu dira historian zehar eta gure askatasunagatik borrokatu duten gizaki guztiei eskerrak eman beharko genioke, pertsona horiei esker hemen gaude nahi ditugun gauzak egiten, hori beste gai bat da.Askatasuna askeak garela esaten du baina baldintzapena edo determinazioak, ez garela guztiz askeak adierazten digu, hau da, non edo nola jaiotzen zaren zure bizitza determinatzen du eta beti politika edo lege baten azpian zaudela esaten du.(Determinismoa eta indeterminismoa).

Konklusioa da, filosofiak balio duela gauza batzuentzat. Gure askatasuna, gure bizitza osoa edo erantzunik gabeko galderak egiteko eta adierazteko gaia dela eta baliagarria dela horrelako gauzak adierazteko.


Sare sozialak

Sare sozialetan gaur egun denetarik dago, askotan egon behar ez diren hitzak edo argazkiak ikusten dira.

Munduan gehien erabilitako sareak Google Maps, Facebook, Youtube, Google+, We chat, Twitter, Skype, Facebook Chat, WhatsApp eta Instagram dira Chaval.es webguneak esanda.

Askotan lehen izendatutako sare sozialak gutako askok ez ditugu askotan erabiltzen baina kontu bat bakarrik izanda, erabiltzea bezala kontzatzen du.

Nik gehien erabiltzen ditudan sareen artean Instagram, Snapchat, Whatsapp eta Twitter daude.

Batzuk zure bizitza edo gustatzen zaizkizun gauzak konpartitzeko dira beste batzuetan egunero egunero pasatzen diren gauzaz arduratzeko dira eta beste batzuk zure kideekin hitz egiteko.

Sare sozialetatik gauza garrantzitsu bat izan behar da eta hau da; ondo pasatzeko dira, barre egiteko gauzak konpartitzeko etab baina askotan esanetan den moduan ondo pasa pasatu gabe zeren daude pertsona asko zeintzuk jendearekin sartzen dira eta momentuan ez datozen iruzkinak egiten dutenak.


Oso garrantzitsua iruditzen zait, askotan pertsonek haien buruaz beste egiten dute gauza haiengatik, zuk ez dakizu zenbat min egiten duzun horrelako gauzak pasatzen direnean arte. Zuk barre egin ahal duzu ba pertsona batekin txarto eramaten zarelako edo horrelako gauza batengatik baina ez dago ondo ere ez eta ez dakizu zenbat min egiten duzun. Zuri ere pasatu ahal zaizu horregatik pentsatu behar duzu pertsonek zuri hori egitea gustukoa izango bazenu.

Ondo pasa sare sozialetan, horretarako daude baina ez minik egin inori.



Gutuna

Kaixo Gabriela:
Orain dela luze ez zaitudala ikusi, lagun!

Zelan bizitza? Dena bere lekuan egotea espero dut.

Ikusi duzu nola dauden gauzak aspaldi? Bai, hirugarren munduko jendearekin. Ez daukate ezer inoiz; ez jatekorik, ez arroparik, ez osasunarentzat sendagairik... Eta umeak ezin dira fundamentuz eskoletara joan.

Lana egiten dut egunero gisajo horiek zerbait ahora eramateko. Gure herrian kanpaina bat egin dugu eta astero norbaitek afrikako zenbait herrietara janaria, arropa, sendagaiak eta jolasak eramaten ditu.

Horregaitik laguntza eskatzen dizut, zure herrian kanpaina hau banatzeko eta herri pobretako umeei laguntzeko.

Afrikako umeei laguntzea ez da soilik gure lana, Siria eta gudan dauzen lekuei medikuntza laguntza-etab, eramaten dizkiegu, helikopteroz joaten gara eta handik, jausigailuekin kutxa handi batzuk botatzen dizkiegu.

Batzuetan, ni neu jaitzi naiz eta gauzak eman dizkiet zeren eta nola jakingo dute non edo nola jarri txerto bat edo okerrago, zertako balio duten gauza guzti hauek.

Atzo esan zidaten kanpaina banatzeko eta zuk nire lagun ona eta jatorra zarenez, zuri kontatzea erabaki dut.

Orain gutaz hitz egingo dugu, Bartzelonan bizi naiz eta bisita bat egiteko gonbidatzen zaitut, laster ikustea espero dut eta zuk partea hartzea proiektu polit honetan nahiko nuke. Eskerrik asko zure denboragatik, bihotzez esaten dizut, besarkada handi bat maitia, hurrengorarte.



Naiare.



IRITZI ARTIKULUA


HALLOWEEN

Halloween All Hallows, hau da, Santu guztien bespera ere deitua urriaren 31n ospatzen da.
Pertsonek mozorratzen dira normalean; banpiroz, zombies, katrinaz, eskeletoz eta horrelako gauzetan.
Estatu batuetan eta Mexikon jai hau oso inportantea da baina adibidez Espainian ez da asko ospatzen, baina aldi bakoitzean festa gehiago eta mozorro gehiago ikusten dira.

external image escalofriante-fondo-de-halloween-con-calabazas-en-un-cementerio_1048-3055.jpg

Gaur horretaz hitz egingo dut, nire iritzia emango dut halloween festaren inguruan.
Nire ustez festa hau leku guztietan egin behar da dibertigarria delako eta oso polita delako, adibidez Mexikon kolore asko daude eta posa handia adierazten du.


external image Sugar-Skulls-Mexico.jpg



Lehen jatorria zeltetik dator, hauek sortutako Samhain festatik. Izen honek aitzineko Irlanderatik dator eta udaren bukaera esan nahi du.
Euskal Herrian ere ospakizunak egiten ziren egun hartan eta XX.mendearen ohitura zen kuiak, patatak, erremolatxak, arbiak eta kandelak jartzea baserrietan elkartu gaztaina erreak jatea edo umeak eskean ibiltzea. Beste modu bat ospatzeko egun hau da, umeak etxe-etxe saria edo ziria jolasten joatea eta gozokiak eskatzea mozorroturik, baita gauean beldurrezko ipuinak kontatzea edo jolasak egitea.
Oso tipikoa da halloweenen zure kuia egitea zuk nahi duzun aurpegiarekin edota formarekin eta barruan kandela bat sartzea argia emateko, Estatu batuetan asko egiten da hau, etxeak dekoratzea etab gustuko dute.
Kulturatik kanpo, nik jarraitzen ditudan famatu askok, diru asko uzten dute halloneneko festak egiten edo mozorroetan zeren ez dira egun batez mozorrotzen edo ez dute festa egun batean barrik egiten hiru egunez mozorrotzen dira gauza desberdinez edo hiru egunetan festak organizatzen dituzte eta garestiak dira gainera.
Hori nire ustez ez dago ondo, gauza inportanteagoak daude dirua behar dituztenak eta mozorro edo ukipen-lente batzuk ez dira hain garrantzitsuak dirua botatzeko.
Adibidez Kylie Jenner, asko jarraitzen dut eta urte honetan mozorro hauek izan ditu :




external image Kylie-Jenner-Christina-Aguilera-Halloween-Costume-2016.jpg
external image 101377_kylie-jenner-disfraz-halloween-2016.jpg


Azalpen testua

STEP UP PELIKULA


external image Step_up.jpg
Filma hauetan dantzaren mundua agertzen da.
2006an atera zen lehenengo pelikula estatu batuetan, genero erromantiko, musikala dauka eta gazteentzat da. 98 minutu irauten ditu eta bere jatorrizko hizkuntza ingelesa da.
Film honek, Anne Fletcherrek zuzendu du eta bere protagonistak Channing Tatum eta Jenna Dewan dira.
Pelikula honen argumentua hurrengoa da; Tyler Gage (Channing Tatum) hazi da eta bere bizitza guztia Baltimoreko hiriko auzo arriskutsuenetan pasatu du eta litekeena da hortik inoiz ez ateratzea. Egun batean legearekin marruskadura bat izan ondoren Tyler epaitzen da erkidego zerbitzua egitera Marylandeko Arte Eskolan, Han Nora (Jenna Dewan) ezagutzen du. Honek kide berri bat bilatzen dabil zeren bere dantzako laguna baja hartu du eta Senior Erakusketarako gutxi falta da. Norak ezin du saihestu Tylerrek talentu naturala duela baina leundu gabe dagoela. Hor hasten da dena; dantzako bikote bihurtzen dira, baleta eta hip hop-a fusionatzen dute eta hor amodioa sortzen da, gehiago jakiteko pelikula ikusi behar.


Pelikula asko dira protagonista eta pertsona desberdinarekin; Step Up 2006an, Step Up2 2008an, Step Up 3D 2010an, Step Up Revolution 2012an eta Step Up All In 2014an.

Hona hemen trailerrak:
Step Up

https://www.youtube.com/shared?ci=YECcveJt6xo

Step Up 2
https://www.youtube.com/shared?ci=QTuQybMjKDk

Step Up 3D
https://www.youtube.com/shared?ci=duWA-30n7gg

Step Up Revolution
https://www.youtube.com/shared?ci=GOIxyTMz2VY

Step Up All In
https://www.youtube.com/shared?ci=qGAbIadc4JM