Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.





Ikasturteko Kronika




Ikasturte hau guztiz desberdina izan da niretzat. 8 hilabete nituenean Betiko Ikastolan ikasten hasi nintzen eta azken kurtsoa amaitu arte, D.B.H. 4 16 urterekin, hor egon naiz. Lehenengo Batxilergoa egiteko Erromoko institutura aldatu nintzen nire etxetik gertuago dagoelako, goiz jaikitzea ez zait batere gustatzen.

Institutuaren plangintza betidanik izan dudanaren desberdina da eta honetara ohitzen kostatu egin zait, ordutegia, irakasleekiko harremana, klaseko giroa, azterketak… gainera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza atzean utzi dudala nabaritzen da.


Nire ustez, euskara irakasgaia landu dugun era askoz efikaza da euskara maila hobetzeko. Suposatzen da hainbat urtetan euskara landu eta gero euskara maila on bat izan beharko genuela eta betikoa errepasatzen badugu ez dugu aurrera egingo, hobe da idazlanetan zentratzea.


Irakasleei buruz hitz egiterakoan, denetarik egon dela esango nuke. Gehienak jatorrak dira baina badago baten bat klasea ematea gustukoa ez duena, edo hori dirudi. Nire aitak beti esan dit, ikasgai bat gustura hartzeko oso garrantzitsua dela irakasleak transmititzen duena; irakasle batek bere klaseak ematerakoan zirrara transmititzen badu bere ikasleak zirraraz hartuko dute gaia.


Ikaskideei buruz ez daukat asko esateko, kurtso hasieran ez nuen inor ezagutzen baina gutxinaka jendea ezagutzen joan naiz. Pertsona jatorrak direla uste dut eta batzuk lagun onak bihurtu dira.


Gelako giroa egokia izan dela uste dut, batzuetan albokoarekin hizketan egon naizela onartzen dut. Baina, ordu asko gaude gela batean irakasleari entzuten eta azkenean nekatuta amaitzen dugu.



Harpausorako idatzi ditudan idazlanak, niri interesatzen zaizkidan gaiei buruz dira. hauek dira argitaratu ditudanak:



  • Wikipedia:


- Karate
- La Raiz
- Psikologia
- Viña Rock


  • Zu Zeu:



- Gorputz Perfektuaren Bila
- Guztiz Askeak
- Zahartzaroa
- Etorkizunari Begira
- Birziklatzeak balio al du?





Ahozkoen inguruan esango nuke, ideia asko nituela baina beti ahazten zitzaidala prestatzea horregatik bakarrik ahozko bat egin dut kurtso osoan. Honetaz damutzen naiz, nota hobeagoa lortu ahal nuelako ia esfortzurik egin gabe.

Orokorrean, euskara erabiltzen dut nire egunerokoan. Etxean, batzuetan, euskaraz mintzatzen gara, herrira joaten naizenean euskaraz hitz egiten dugu soilik eta institutuan irakasleei euskaraz hitz egiteko ohitura daukat, baina lagunen artean, normalean, gazteleraz mintzatzen nahiz.


Irakurmena zaila izan da ikasturte honetan, 3 liburu irakurri behar genituen. Betidanik irakurtzea asko gustatu zait, liburuak jaten nituela esaten zidaten etxean. Baina euskaraz irakurri ditudan liburuak oso astunak egin zaizkit. Agian liburu zailak aukeratzen nituelako edo klaseko liburuak gogora ekartzen zidatelako.

Irakurri behar genuen lehenengo ipuina ez zitzaidan ezer gustatu. Ulertzea kostatu zitzaidan, ipuin batzuk sentsua ez zutela eta ezer interesgarri gertatzen ez zela uste dut. Bigarrena, gehiago gustatu zitzaidan, baina istorio batzuk arraro xamarrak ziren.
Azkena, lehenengoa bezain aspergarria eta astuna iruditu zitzaidan baina, gutxienez, gai interesgarriez hitz egiten zuen.


Nire aurtengo idazlanik hoberena “Birziklatzeak balio al du?” da. Iritzi testu honen helburua jendea munduaren egoera zein den ikustea da, eta birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzea.


Autoebaluazioa egiterakoan, idazlanen kalitatea igotzea lortu dut. Praktikatzen hobetzen da. Eta euskara maila igotzea lortu dut ere bai. Hainbat testu idatzi ditut gai desberdinei buruz eta oso ondo idatzita daudela uste dut, maila onekoak direla, horregaitik nota ona merezi dudala esango nuke.





Naia




Naia izenari buruz ikertzen aritu naiz, Gorkak behin eta berriro errepikatzen didalako Euskaltzaindiak aholkatzen duela Nahia idaztea, Naia txarto dagoelako.
Baina niri Naia gustatzen zait eta arau burugabe honengatik ez dut nire izena aldatuko.

Naia izenaren jatorria nahasgarria da. Esaten da, grezieraz “fluir” hitzaren eratorria dela, edo baita Nais edo Nayade, Greziar mitologiaren ninfetatik datorrela.

Izen hau, hainbat hizkuntzetan agertzen da, frantzesa, katalana, ingelesa edo euskera. Askotan, Maia izenarekin okertzen da.

Galizian izen hau gero eta gehiago erabiltzen hasi da.

Euskarako jatorria ere defendatzen da. Nahaste hau “h”-rengatik izaten da, Euskaltzaindiak arauak aldatu zituen eta horregatik orain ezin da Naia idatzi, Nahia baizik.

Naia h gabe, euskara suletinoan (Zuberoa) olatua esan nahi du.




40 Minutu Rock



40 Minutu Rock urtero Durangon ospatzen den egun bateko festibala da.
Festibal hau elkarrekikotasuna, salaketa eta festa euskal presoen eskubideen alde ospatzen da.

Lehen esan bezala, Durangon ospatzen da, Durangoko landan, Durangoko azoka ospatzen den leku berdinean.

Hainbat Rockeko musika talde joaten dira eta bakoitzak 40 minutuz jotzen dute euskal presoen egoera bistaratzeko.
Urte honetan, Otsailaren 18an ospatu egin zen. Kaotiko, Skakeitan, Enkore, Ze Esatek eta hainbat talde gehiago joan ziren.

Aurtengo ospakizuna, nire ustez, pasaden urtekoa baino askoz hobeto egon da.

Esateko dago, antolakuntza aldetik ez dagoela guztiz ondo eramanda. Eraikinenan sartzen zaren bakoitzean behetik behera erregistratzen zaituzte eta desodorantea eta guzti kendu ziguten motxilatik.

Horrez gain, asko disfrutatu nuen eta esperientzia polita izan zen elkarrekikotasun asmo batekin.






Janaria, Biziraupena Ala Gula?



Antzinaroan, janaria oraindik bizi irauteko tresna edo baliabide huts bezala ikusten zenean, dieta motak gutxienekoak ziren. Baina, gaur egun janaria denbora pasa gisa ikusten da, kasuak kasu.

Antza denez, jendeak jaten duenaz gero eta jakitunagoa da. Hala ere, demagun film bat ikustean, aspertuta egoten, edota zerbait ospatzean janaririk edukiko ez bagenu. Seguruenik zerbait faltan botako genuke, izan ere, hain dago sartua gure kulturan, zaila dela horretaz beste egitea.

Pertsonak beraien elikaduraz gehien kezkatzen direnean, normalean, lodiegi daudela uste dutenean da. Alabaina, badago bere burua argalegi ikusten duenik ere, baina gizarteari so eginez egoera ohikoenean joko dut.

Pisuz jeitsi nahi duten pertsona hauek, gehienetan, arin egin nahi dute. Beraz, ez diote beraien eguneroko elikadura ohiturak aldatzeari erreparatzen. Ostean, ahal duten gutxien jatera behartzen dute beren burua. Jakina, ez dakite horrek luzera ez diela onurarik egingo, izan ere, arriskutsua izateaz gain, momentu puntualerako irtenbidea besterik ez da.

Nik ezin dezaket esan zein den hoberena, ezta zer elikadura mota jarraitu beharra dagoen ere. Are gehiago esatera ausartuko nintzateke, eta adituek ere zer jan beharko genukeen ez dakitela baieztatuko nuke.

Laburbilduz, zure gorputzari ondo egokitzen diren jakiak kontsumitu beharko lirateke eta moda hutsagatik zure osasuna jokoan jartzeari uko egin. Zerbaitek hiltzen bazaitu, ez dadila elikadura izan.




Itxura Fisikoaren Garrantzia



Itxura fisikoa oso kontuan hartzen da egungo gizartean. Munduari erakusten zaion aurpegiak gero eta gehiago kezkatzen eta obsesionatzen ditu pertsonak. Ez hori bakarrik, benetako eragina dauka norbaiten etorkizuna erabakitzeko.

Bakoitzak daukan irudiari hainbeste garrantzi emanez gero, honek pertsonak mugatu ditzake. Duda izpirik gabe, hau dagoeneko gertatu egin da herrialde askotan.

Itxura fisikoak duen garrantziaren eragina argi ikusteko, adibiderik onena Hego Korea da. Herrialde honetan fisikoa maila berri batera eraman dute eta gizartean onartua izateko beharrezkoa bihurtu da. Nerabeei graduatzean egiten zaien ohiko oparia aurpegi-ebakuntza bat da. Izan ere, ezinezkoa egingo zaie lana lortzea “erakargarriak” ez badira.

Mutur honaino heltzeak edonon kezkatu behar lukeela pentsa dezake norbaitek, baina hau horrela bada, behintzat, oraindik ez zaio bururatu ezer egitea.

Agian, honek horrela izatea jarraituko du. Pertsona bat “ederra” ez bada, ez du bizitzeko arrazoirik edukiko, ez badu, noski, bere burua aldatzen; Azkenean perfekzio desio hori eskuratzeko. Baina egia hauxe da, perfekziorik ez da existitzen.

Pertsonak beraien itxuragatik baino ez badira epaituak izaten, etorkizun beltza besterik ez dago gizakion zain. Barne izaerak kanpoko itxurak beste garrantzi handia lortzen duenean, orduan ikusiko da zer den egiazko aurrerapen bat.

Honekin guztiarekin, ez da ulertarazi nahi guztia bertan behera uzteko itxura fisikoa, osasuntsu egon beharra eta sakonago begiratzen ikasi beharra dago. Adimena, gorputza bezain beste zaindu eta landu, horra hor helburua.



Etorkizuna



Etorkizuna segurtasunez jakin ezin daitekeen zerbait da. Horren inguruan asko pentsatu daiteke, baina ez dago asmatzeko aukera handirik. Ez dago erantzunik. Azken batean hori ez dago inoren esku, gertakarietan baizik. Gizakiok egoeretara moldatzen gara, beraz, horren arabera eraikitzen da gure etorkizuna.

Nire kasuan, amets asko ditut betetzeko; pertsona gehienak moduan.
Izan ere, itxaropen handia edukitzean, baten bat ondo suertatuko denaren segurtasuna dago.
Hizkuntza berriak ikasi nahi ditut eta horiek hitz egiten diren herrialdeak bisitatu.
Gustatzen zaidan lan bat lortu eta nire familia alboan edukitzen jarraitu. Kezkarik gabe bizi. Hori da nire etorkizunari begiratuz ikusten dudana.

Gaur egungo krisia nola suertatuko den, egia esan, ez daki inork. Iragarri daiteke, agian. Baina zer lan mota egongo diren langileen zain misterio bat da.
Teknologiak aurrera egitean lanpostu berriak sor daitezke. Beste aldetik, berriz, lanpostuak gutxiagotzeko aukera ere badago.

Irtenbiderik hoberena, beraz, etorkizunari zoriontasuna eskertzea baino ez da. Aurrera jarraitzeko indarra edukitzea. Horregatik etorkizuna aukeraz beteta ikusten dut. Ez dakit nolakoa izango naizen ni, ezta mundua ere. Baina badakit zoriontsua izaten saiatuko naizela, eta itxaropenak nirekin batera hilko direla.



Zahartzaroa



Antza denez, gaur egungo gizartean, zaharra egitea jada ez da jakinduria iturri bilakatzearen parekoa. Dena den, antzina hala zen, beraz, zergatik ez orain?

Batetik, denborak aurrera egin ahala, teknologia berriek ere aurrera egiten dute. Hau dela eta, ulergarria da adineko pertsonak ez izatea erreferentzia puntu bat. Nolanahi ere, heldua izateak ez du derrigorrez esan nahi ezinezkoa dela egungo gauzen jakinaren gainean egotea.

Bestetik, pertsonek gero eta denbora libre gutxiago daukate. Eta tarte txiki bat daukatenean, berriz, nahiago dute aisialdirako erabiltzea. Alegia, badirudi gazteentzako baino ez dela diseinatua izan garai berria. Jakina, hau aldatu beharra dago.

Hitz gutxitan esanda, egia da zahartzaroa dagoeneko ez dela behin izan zena. Batik bat, garaiaren arabera pentsaerak etengabe aldatzen direlako, eta historiari buruz zerbait ikasi ahal badugu, behin eta berriz errepikatzen dela da.
Beraz, baliteke egun zahartzaroa ez estimatzea, baina portaera hori laster aldatzea.

Edonola ere, edozein egoeratan zaindu beharko lirateke adinekoak. Era aproposean, noski. Batez ere, zutaz lehenago zaindu duten pertsonak izan badira. Esker ona erakustea ez ezik, hainbat gauza ikasi daitezke helduengandik.

Beraien ordez, zu izango bazina pertsona zahar hori, nola bizi nahi zenituzke zure azken urteak? Nik argi daukat. Maitatua eta ondo zaindua izan nahiko nuke, behar den bezala.



Birziklatzeak Balio Al Du?


Birziklatzea zerbait garrantzitsu bihurtu dela esan genezaguke. Gure mundua gero eta kutsatuago dago, izan ere, industriak sortu zirenetik mundua suntsitu besterik ez dugu egiten.


Oraindik pertsona zuhurrak gelditzen dira munduan, eta beraiek badakite birziklatzea aldaketarako lehen pausua besterik ez dela. Beste pertsonai batzuk, berriz, gizartearen erdiak behintzat, ona dela uste badute ere, ez dute ezer egiten. Hau da, arazoari ez-ikusiarena egiten diote, era honetan desagertu egingo balitz bezala.


Onartzen dut birziklatzea ez dela beti erraza, beraz, ez diet errua botako hau egiten ez dutenei. Izan ere, birziklatzea benetako arazoa konpontzeko neurri bat besterik ez da. Eta honako hau denon artean sortu dugu: kutsadura.

Hilketa bat dela esan daiteke. Egunero pozoi pixka bat emango bagenio bezala munduari. Baina aldi berean, pozoia ematen diogun bitartean, behin behineko sendagaia ere eskaintzen diogu. Hau, pentsatzeko denbora bat hartuz gero, kontraesan hutsa dela kontura gaitezke.


Orduan, zer egin beharko genuke? Gure esfortzuak ez al du ezertarako balio? Dudarik gabe honek zenbaitetarako balio du. Oraingoz partxe bat baino ez bada ere, etorkizun hurbil batean, gauzak aldatu egin daitezkeela pentsatu beharra dago aurrera egiteko.


Beraz, birziklatzen dutenek hori egiten jarraitzea, eta egiten ez dutenek, berriz, munduari laguntzeko beste bide batzuk bilatzen saiatzea. Honako hau ez da derrigorrezkoa, noski. Baina guk geuk suntsitu duguna konpontzen saiatu beharko ginateke, apurtu dugunaren pieza gutxi batzuk itsastea esterik lortzen ez badugu ere.






VIÑA ROCK



Viña Rock Arte Natiboko Festibala, Espaniako musika festibala da; 1996tik urtero ospatu egin da Maiatzaren 1a baino asteburu bat lehenago Villarrobledon, Albaceten.


1996an Musika Apokaliptikoko Festibal Nazionala sortu zen, Viñarockaren jatorria. Platero y tu, Extremoduro, Los Planetas, Los Enemigos eta Australian Blonde izan ziren parte hartu egin zuten taldeak. Lehenengo edizioak eremu munizipalean egin ziren.

‘Viña Rock’ izena 1996an sortu zuten gazte batzuk. Villarrobledo munduko mahistirik handiena kontsideratzen da 32.000 hektaria baino gehiago dituelako, hor dago Viña Rock izenaren jatorria.

1997 eta 1998 artean festibal itxura hartzen doa, rock + reggae + hip-hop konbinazioa sartu eta 3 egunetara luzatzen da. Testuinguru honetan, O'funk'illo, Mala Rodriguez edo Estopa taldeak aritzen dira, baina, ohikoak direnak ere bai, Rosendo edo Def Con Dos.

1999. urtean, talde Hego Amerikarrak, A.N.I.M.A.L., Sepultura, Molotov; Frantsesak, Sargento Garcia eta Italiarrak, Banda Bassoti gehitzen hasten dira.

2010eko edizioan XV urtebetetzeagatik 3 eszenatoki berri zabaldu zituzten. Viña Beat (musika elektronikoarentzat), Viña Clon (Talde nagusientzat) eta Chill Out.
Nahiz eta krisian egon, ia 60.000 pertsona joan ziren festibalera eta honi 25.000 denda kanpingean, 300 kazetari, 15.000 auto eta 120 talde gehitu behar zaio.
Villarrobledoko alkatearen arabera Viña Rock Espainiako festibaleetatik hoberena da.

2012ko edizioak inaugurazio festa batekin hasi zen. Viña Beat eta Chill Out eszenatokiak itxi egin zituzten eta Viña Cloneko kontzertuak Babilonia eszenatoakian egin ziren.

2014 edizioan 200.000 pertsona baino gehiago joan ziren, recorda gainditzen. Urte honetan, zerbitzu berri bat jarri zuten: Viña Grow, lehenengo azoka cannabikoa.



La Raiz



Anchor
Anchor
Biografia



La raiz Gandian (Valentzia), sortutako Espainako musika taldea da.


La raiz izeneko beste talde bat apurtu zenean izena aprobetxatuz talde hau sortu zuen Eduk, gaur egungo gitarrista, 2006an. Urte honetan Pablo, Eduren lagun mina, Edurekin batera talde hori berpiztea erabaki zuten.
Garaje batean sartuta Edu, Pablo eta Adri lehenengo maketa sortu zuten 2007. urtean. El aire muerto.
Aldaketa honek Josep Panxo, Felipe (baterian) eta Julio Maloa (abeslaria) ekarri zituen taldera.
Beraiek bakarrik sortu zuten bere lehenengo lana, El aire muerto.


2009an Valentziako talde batekin, La Gossa Sorda, kanta bat grabatu zuten, horrela sare sozialetan aurrera egin eta haiek bakarrik lehenengo diskoa atera zuten. Guerra al silencio.
Disko horren musika generoa rock, reggae eta ska dira.


Geroago beste aldaketak egon ziren. Pablok ahotz printzipalera pasa eta Jimek, taldekide berriak, gitarrara hartu zuen.
Bi udatan zehar disko honekin jirak egiten egon ostean, Dj Jano taldean sartzea erabaki zuten. Carles tronpetara eta Xavi trombonera sartu zituzten ere bai.
2011an El lado de los rebeldes disko berria atera zuten. Uwe Hoffmann alemaniar produktoreak grabatu zuen.


2012 eta 2013 artean Almasserako RPM estudioetan hirugarren diskoa grabatu zuten. Así en el cielo como en la selva.
2013an 40 kontzetu baino gehiago egin zituzten eta 2014ean Jilgueros Tour Europatik zehar eta Espainian ibili ziren kartel-buru bezala.


2016ko martxoan beste disko bat atera zuten, Entre poetas y presos. Disko honetan 11 kanta agertzen dira, bakoitzean memoriaren duintasuna, isilduen nortasuna, instituzio batzuen zaharkitzapena, monarkia bezala, eta oihuka bat kontinenteengan, hizkuntza landu batean. Lan honek dohainik deskargatzeko web-ean jarri zuten, deskarga solidario bat bezala, "Defender a quien defiende", gizataldeari laguntzeko, Bartzelonatik sustatzen duena NOVACT erakundetik, mordaza legearen neurrien aurka egiten duena, deskargen %50ren diru-bilketa erakunde honetarako izan ziren. Diskoa Espainako 20 disko salduenetariko bat izan zen lehenengo asteetan.


2017an taldea La hoguera de los continentes giraren berri eman zuen, Argentina eta Chile lehenengo datekin eta askenean Vistalegreko jauregian, Madrilen.


Anchor
Anchor
Diskografia

  • El Aire Muerto - 2007
  • Guerra al Silencio - 2009
  • El Lado de los Rebeldes - 2011
  • Así en el cielo como en la selva - 2013
  • Entre Poetas y Presos - 2016



PSIKOLOGIA APLIKATUA




Psikologia aplikatua edo profesionala psikologiak dituen alderdi desberdinak batzen dituen aplikazio zuzenak arazoak konpontzeko edo optimizatzeko erabil.
Psikologia aplikatuan erabiltzen diren ezagutza gehienak psikologia basikotik datoz, baina aplikatua egunero ezagutza berriak ekartzen ditu. Askotan jatorrizko ezagutzetik independizatzen da.
Alderdi ezagunenak psikologia honetan klinika, hezkuntzarena eta soziala.
Baina ba daude beste adarrak.


Psikologia Klinikoa
Pertsonen funtzio mentaletaz arduratzen da, ez bakarrik buruko arazoak dituztenotaz baizik eta orientazio arazoak edo giza potentzialen garapenean arazoak dituztenotaz.


Hezkuntzaren psikologia
Hezkuntzaren psikologia, hezkuntzaren fenomenoak eta teknikak aztertzen ditu giza hezkuntza hobetzeko hezkuntza zentroetan.


Haurren psikologia
Haurren portaera aztertzen du, jaiotzen direnetik nerabera heldu arte.
Haurren psikologoek umeen arteko berdintasun eta ezberdintasunak azaltzen saiatzen dira, beraien portaera eta garapena. Arazo sozial, emozional eta hezkuntzarenak garatzen dituzte ere bai. Terapiak aplikatuz eskoletan, ospitaleetan...


Psikologia soziala
Gizakien ekintzak aztertzen ditu gehienbat egoera sozialetan.
Psikologia hau mundu soziala ulertzen datza hiru ikuspuntuetatik, psikologia, soziala eta sinbolikoa.






NATXO GONZALEZ





Natxo Gonzalez Plentzian jaio zen, Bizkaian, 1995ko irailaren 20an.
Surf munduan Espainako surflaririk hoberenetakoa da eta hoberen osatua.
Bere talentua eta profesionaltasuna olatu handiekin mundu honen barruan merezitako errekonozimendua eman dio.


5 urte zituenean bere aitarekin hondartzara surf egitera joaten hasi zen. Plentzian bizi izan da beti, hondartzaren alboan, horrek asko erraztu zion egunero joan al zelako entrenatzera.


Bakarrik 17 urterekin, olatu erraldoiarekin Punta Galean egiten den lehiaketa irabazi ondoren, Big Wave World Tour-era gonbidatu zuten Chilen. Ekitaldi hau oso famatua da, bakarrik surflari hoberenak gonbidatzen dituzte.


Mundakan bere ospea irabazi du, surflari zaharrek asko errespetatzen dute hortik urtero hartzen duelako hor agertzen den olatu famatua.


Hasieran Pukas izeneko marka batek babesten zuen baina orainRed Bullek fitxatu du.










Askeak Al Gara?





Bi askatasunak bereizi ahal ditugu, barneko askatasuna eta kanpoko askatasuna.
Barneko askatasuna horrela definitu al genezake, nahimenaren autonomian eta erabakien independentzian datza.
Kanpoko askatasuna, jarduteko askatasuna; askatasun fisikoa.
Jarduteko askatasuna aipatzen denean, zera adierazi nahi da: burutuko den ekintzan ez dagoela oztoporik, ezerk ez duela eragozten.



Orain, galdetu zure buruari, benetan askea al zara? Gai hau oso debatituta egon da urteetan zehar, gehien bat filosofía eremuan.
Ekintza libreak egiteko gai gara, baina honek ez du ekartzen askatasun hau bizi dugunik gure egunerokoan. Gizakia librea da erabakitzeko, ahalmen hori daukagu, baina ezin dugu nahi duguna egin, gure askatasuna ez dator desiratzen dugun guztia lortzeko ahalmenarekin batera.



Mundu askean bizi garela suposatzen da, nahi duguna pentsatu, izan edo egiteko aukeratu ahal dugulako. Guztiok daukagu barneko askatasuna. Jendea eta medioak eragin handia daukate gure gizartearen gainean, zerbait modan jartzen bada guztiok desiratzen dugu baina, nahiz eta eragin handia izan, azkenean, gure iritzia da eta errespetatua izan behar da. Agian, daukagun arazoa errespetu falta da. Norbaitek desberdin pentsatzen badu txarto begiratzen zaio edo baztertu egiten zaio.
Modu batean edo bestean, diruari lotuta bizi gara. Dirua behar dugu kanpoko askatasuna lortzeko; bidaiatzeko, nahi duguna egiteko ...



Baina ezin dugu ahaztu mundu honetan askatasuna ez dagoela legea ez badago, hau da, legeak behar ditugu gizartean aurrera egiteko. Horrekin batera askeak izango gara.
Esateko dago, zenbait lege askatasuna kentzen digutela, adibidez, kartzela edo lege mordaza. Azken lege hau gure eta gure inguruko eskubideak eta askatasuna kalte egiten die. Lege honek, goi mailakoek proletarioei tratu txarrak eta injustiziak egiten dizkienean isilpean uzteko balio du, debekatuta dago polizia bat grabatzea, ez du inporta norbait jotzen badago kale erdian zuk ezin duzu grabatu, edo kaleratze bat gelditu.



Nire ustez, askeak garela pentsarazten digute baina benetan ez gara guztiz askeak. Ulertu al dut kanpoko askatasuna ez dela guztiz askea, egiten duzuna beste bati kaltetu ahal diolako baina barneko askatasuna guztiz librea izan beharko zela uste dut. Bakoitzak nahi duena pentsatu al du eta sare sozial batean edo kanta batean jartzeko guztiz askea izan beharko luke.








Karate (Wikipedia)



Janzkera
Praktikan erabiltzen den jantzia keikogi edo karategi (gi-jantzia) da. Jaka, praka eta gerrikoaz osatuta dago.
Karategi hitza judogi-tik dator, Jigoro Kano-ren influentziatik, judoaren asmatzailea. Gaur egun bi karategi mota erabiltzen dira lehiaketetan, bat kumite egiteko, pisu gutxiagokoa eta katak egiteko, pisutzuagoa dena.



Obi (gerrikoa edo zinta)



Gerriko motak modalitate batetik bestera aldatzen dira, baina karate mota gehienetan hauek dira nagusiak: Kyu graduak edo behe mailakoak, eta Danak, gerriko beltzak eta goranzkoak.
Judoaren eredua hartuta, Kyuak ezarri ziren. Kyuak koloreetan nabarmentzen dira. Zuria da hasiberriek hartzen duten lehengo gerrikoa. Ikaskuntza berriak menperatuz joan ala hurrengo gerrikoa lortzen da, kolorea aldatuz. Kolore batetik bestera erdi kolorea dago.
Danak kolore desberdinetan agertu ahal dira,karate motaren arabera. Gorria, zuria edo beltzez agertu ahal dira.



Agurrak eta eskaintzak

Jarduerak hasi baino lehen eta amaitzerakoan Rei (agurra) burutzen da, baita ere, jarduera espezifiko bat egin baino lehen. Praktikatzaileek kortesia eta besteekiko errespetuaren balioak barneratzeko helburuarekin erabiltzen dituzte.
Agurrak zutik edo eserita egiten ohi dira, taldeka edo binaka momentuaren arabera. Tatamira sartu eta ateratzen direnean, gehienetan “Oss!” adierazpenarekin.
Agur arruntenak:
  • Seiza
  • Za rei
  • Shomen ni rei
  • Shihan ni rei
  • Sensei ni rei
  • Otagai ni rei


Karate Motak

  • Shorin-ryu
  • Goju-ryu
  • Uechi-ryu
  • Shito-ryu
  • Shotokan
  • Wadō-ryū
  • Kyokushinkai






GORPUTZ PERFEKTUAREN BILA




Gizarte honetan gero eta gehiago entzuten da arrakasta izateko gorputz perfektua izan behar duzula. Hori dela eta, ondorengo lerroetan gai honen gainean nire ikuspuntua eman nahi izango nizueke.


Azken bolada honetan, edertasunaren eredua asko aldatu da. Gaur egun jende gehienak uste du zenbat eta argalago egon orduan eta ederragoa eta arrakasta handiagoa edukiko duela. Horregatik, gorputz argala lortzeko, bizitza ematen dute dieta egiten, batez ere, uda hasi baino lehen, bikini operazioa deritzona.


Jakina denez, orain dela urte batzuk egoera oso desberdina zen. Nire aititek, oso argal dauden pertsonak ikusten dituenean "hezur zakuak" deitzen ditu. Bere garaian, norbait oso argala bazegoen, uste zuten gaixorik zegoela edo ez zuela dirurik jateko. Izan ere, gizonei emakume loditxoak eta mehaka zabalekin gustatzen zitzaizkien.


Argi dago, gaur egungo edertasunaren eredua oso zorrotza dela. Gizarte honetan, gorputza lantzea eta zaintzea obsesio bihurtu da pertsona askorentzat. Ikusi ahal dugu gero eta jende gehiago joaten dela gimnasioetara gorputz perfektuaren bila.


Hau guztia kontuan izanda, jendeak daukan edertasunaren eredua kezkagarria dela iruditzen zait, bereziki gazteei dagokienez. Ahalik eta argalen egon nahi dutenez, gazte batzuek jateari uzten diote, honen ondorioz, gaixotasun eta arazo psikologiko asko edukitzen dituzte. Jakina denez, gaixotasun arruntenak anorexia, bulimia eta antsietatea izaten dira.


Bukatzeko, nik uste dut gorputza zaintzea beharrezkoa dela, baina zu zaren bezala maite behar duzu zeure burua.





ELIKADURA




Gaur egun, elikadura polemika pizten duen gai bat da eta guztion ahotan dagoena.


Azken hamarkadan aurrerapen harrigarriak egon dira elikaduraren zientzian, horiei esker jakin dugu elikadura on eta osasuntsu bat eramatea oso garrantzitsua dela gure osasunarentzat baita osasun fisikoarentzat ere.


Gizakiak, beste izaki bizidun guztiak bezala, elikagai orekatua behar ditugu bizitzeko, ura ere oso garrantzitsua da. Dieta orekatua izateko proteinak, lipidoak, gluzidoak, bitaminak eta mineralak behar ditugu, horretaz aparte, oreka, moderazioa eta barietatean jan behar da.


Duela 2.400 urte, elikadura eta osasunaren artean dagoen erlazioa ezagutzen zen. Hipocrates-ek esaten zuen “gure elikadura gure botika da”.


Elikadura faktoreak gaixotasunekin lotuta daude, adibidez, diabetesa, osteoporosia, obesitatea, hipertentsioa, enboliak, minbizia mota batzuk… Azido gantz eta kolesterol asko irensteak, aterosklerosia eragin ahal du.


Pertsona batek elikadura desoreka pairatzen duenean, janariarengan gehiegi arduratzen da.
Maizkoenak Anorexia eta Bulimia dira.


Elikadura desorekak ez dira agertzen borondatezko faltagatik ezta jarrera txarragatik. Benetako gaixotasunak dira, saihestu eta sendatu ahal direnak.


Ez badira garaiz tratatzen elikaduran arazo larriak eragin ahal dute.




Erreferentziak:


http://saludyalimentacion.consumer.es/la-importancia-de-comer-bien/la-importancia-de-comer-bien


https://es.wikipedia.org/wiki/Alimentaci%C3%B3n_humana





GAZTEAK ETA GIZARTE KONPROMISOAK




Hasteko, gero eta gazte gehiago dira gizarte lanak egiten dituztenak. Gaur egun ekintza ezberdinak antolatzen dira gai honi laguntzeko.


Getxoko Udalak, adibidez, borondatezko kurtsoak antolatzen ditu uda guztietan. Umeen kanpamentuetan monitorea izateko edo zaharren etxera joateko zaharrak zaintzera.


Nire ustez ekintza hauek oso positiboak dira gizarterako.
Gazteek esperientzia berriak bizi izaten dituzte eta mesede handi bat egiten diote udalari inguru horietan laguntzen.


Egia da, gazteen artean joera indibiduala dagoela, hau da, ikasten amaitzen dutenean lana aurkitu besterik ez dutela nahi. Hori akats larri bat da.
Ikasten amaitzen duzun momentuan lana bilatu ordez, esperientzia berriak bilatzen ibili beharko zinateke.


Hainbeste ikasten egon ostean gauza berriak probatu behar dira. Horretarako lehen aipatu ditudan ekintzak egitera animatu behar zaie edo bestela ekintza handiagoak, Saharara joatea horko jendeari laguntzera.
Baina hain urrun ez joateko bakoitzaren herriko festak antolatzen lagundu ahal dute.


Hainbat aspektutan parte hartzen dute gazteek gizarte konpromisoetan, ikusi dugun bezala. Nik uste dut gizartea oso pozik egon beharko lukeela gazteen konpromisoarekin.


Amaitzeko, oso konprometituta ikusi ahal ditugu gazteak manifestazioetan, adibidez, LOMCE legearen kontra egiten direnetan. Gazte asko biltzen dira euren eskubideen alde.