Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

||

Testu-Tipo

||

Noiz

||

Ekarpenak Nortzuk

||

Info. Iturriak

||

Ereduak Non

||

Non Argitaratua




1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean







1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean







2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org



3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog + http://azpitituluak.com/osoak




Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog




Graffiti

Argudio testua





Blog





Azalpen testua
Urria



Blog





Laburpena eta iritzi testua











Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)










Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Hitzak eta iruzkinak

Abestia











Film - Laburpena











Azalpen Testua





youtube




Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua











Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog




Bidaia baten kronika
Kronika










Azalpen testua










istorioa, narrazio laburra










Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)





Bideo bat +azalpena





youtube





azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)





azalpen testua





















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

||

Twitter





Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org





figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)





Ikasturte amaierako kronika
































Guztira:

|| 9 testu mota || || 40.000 karaktere koaderno honetan || || || 30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK || || || || || || || || || || || || || || || || || || || || || || || || || ---- =Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen= ==Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.


LAGUNARTEKO GUTUNA
Kaixo Irene,Zelan dena?

Ni Kongotik nabil, arazoak dituzten pertsonak laguntzen. Oso pertsona alaiak eta errespetu askokoak dira. Ez dakit azaldu nizun ala ez, baina azken urteetan gai honetan interesa jarri dut. Daramat 3 hilabete hemen, Kongon, eta hango jendea faltan botatzen dut.Kanpamentu batean nago haiekin, jolasak egiten, ingelesa ikasten eta janaria elkar prestatzen. Haiek ez dira gauzak ikasten dituzten bakarrak, nik ikasten ditut baita ere. Haiek erakutsi zidaten zenbat kilometro egin behar zituzten uraren bila joateko eta edateko, eta gure laguntzarekin iturriak jarri genizkien ura edan zezaten. Poz-pozik geratu ziren berri hori entzutean, hunkitu ere egin ziren.

Horretaz aparte, koltanarekin dagoen arazoari buruz informatu gara. Han, arazo handiak egon dira eta ez gara kontziente horri buruz gertatzen ari denarekin. Milaka pertsona hil dira eta tristea da han jendea ez konturatzea. Zure erantzunaren zain geratzen naiz, bisita bat egin nahi badidazu gonbidatuta zaude. Oso esperientzia ikaragarria izaten hari da, benetan. Ez zinen damutuko etortzen bazina.

Musu handi bat!!!!!!!!

NAIA



Athletic-en historia


Athletic Cluba Euskal Herriko futbol talde bat da, Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen duena. 1898. urtean sortu zen. Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da. Beti jardun du lehen mailan, Real Madrilek eta FC Barcelonak bezala, eta garaipen bikote, 'doblete', gehien duen taldea da.Athletic Clubek Lezamako instalazioetan entrenatzen du. Instalazioak 1971an eraikiak dira eta hantxe lehenengo taldeak ez, beste talde guztiek (emakumezkoena tartean) jokatzen dute.

Hasieran Bilboko Campa de Los Ingleses delako orubean eta beste hainbat lekuetan jokatu bazuen ere, Lamiakon, esate baterako, egungo Athletic Clubeko futbol zelaia San Mames da. Zelaiak 40.000 ikusleentzako lekua du eta 103 x 68 metroko neurriak. San Mames martiriaren kondaira dela eta, Athletikeko jokalariek 'lehoiak' dute ezizen. Zelaian ezaugarri nagusia duen arkua da, Bilboko ia edozein lekutatik ikus daitekeena.Arku hori San Mames zaharrean zegoen, gaur egun Lezaman.Klubaren lehendabiziko garaipenak sorberria zen Espainiako Futbol Errege kopa lehiaketan izan zen. 1902an Bizkaiak lortutako garaipena ondoren, sorberria zen Athleticek berrio 1903an irabazi zuen. 1904an garaipena lortu zuen aurkaria zuten Club Español de Madrid partidara agertu ez zelako. Orduko izarra Pichichi golegilea zen, 1913ko abuztuaren 21ean San Mameseko irekieran lehendabiziko gola eta 1915eko finalean hat-trick lortu zituena. Bere omenez egungo Ligako golegile nagusiak Pichichi Saria lortzen du.

Paragrafo bakarra



BORTXAKETAK:

Bortxaketari buruz hitz egingo dut. Bortxaketa pertsona batek beste batekin izan dezakeen edozein sexu harreman onartu gabea da. Bortxaketa ez da bakarrik indarkeriaz egina, mila modu daude.Bortxaketen %82a, biktimak ezaguna zuen bortxatzailea. Bere laguna, edo baita ere bikotea izan ahal da. Kasu asko daude bikote batean mutilak neska bortxatzen duela. Adibidez, pertsona bat asko edaten duenean eta oso mozkortuta dagoenean, bortxaketa gertatu ahal da. Jai giroan, ohikoa da alkohola edatea, baina puntu batera arte. Alkohola edan ahal da, zein da problema? Asko edaten duzunean eta ez dakizu zer egiten ari zaren ezta non zauden, hantxe dago problema. Eta gero txarrena etortzen da, mutil bat, asko edan duena, neska batengana joaten da eta hantxe bertan bortxatzen dio, neska bakarrik dagoenean, noski. Mina ere jasaten du neskek. Neskek ez dute nahi bortxatzeak izatea, baina sufritzen dutenean, min handia jasan behar dute eta ez da batere erosoa, sufritzea nahi ez duzunean, ezta mutil batek gau batean hartzea, zu bakarrik kaletik egotea eta bat-batean hartzen zaitu eta ez zaitu usten ihes egiten, txarto pasatu behar duzu momentu horretan.

Negar batean edo negarrez gelditzen dira hainbat neska, eta minduta ere. Gero neskek salatzen dutenean mutilak modu defentsiboan jartzen dira eta hori ez zait bat ere ez ondo iruditzen.Nire ustez, jende hau, mutil zikin eta hauek ez dute ezer merezitzen. Hilda egon beharko lirateke, edo espetxean urte askotarako.

Ez dakit zer demontre irabazten edo lortzen dute bortxaketekin. Ez dute ezer ez lortzen, bakarrik momentu alai bat bortxaketaren momentuan, baina gero zer? espetxera joaten dira, bakarrik arazoak ekartzen diete. Niri ez zait inoiz pasatu, baina oso kezkatuta nago eta beldurtuta jakinda lehen baino bortxaketa gehiago egiten direla gaur egun, jaietan bereziki. Guztiak gara berdinak eta uste dut guztiok eskubideak ditugula eta ez dugula merezi bortxaketarik.

Paragrafo bakarra



ERIC CLAPTON:

Eric Clapton 1945eko martxoaren 30ean jaio zen. Rock gitarra-jotzaile eta abeslari ingelesa da. 'Slowhand' ezizenez ezagutzen dute, euskaraz 'esku motela' esan nahi duena. Hainbat taldetan jotzen zuen, baina azken urteetan bakarlari bezala jo izan du 1991ean, Eric Claptonek, bere semea (Connor, 4 urteko mutila) amamarekin utzi zuen. Amamak bakarrik utzi zuen umea 10 minutuz, eta semea 53. pisuko leihotik jauzi eta hil egin zen. Hil zenean, Eric Claptonek, semeari abesti bat egin zion:


BLUES- MUSIKA ESTILOA:
Hamabi konpaseko erritmoa duen musika estiloa da. XVIII-XX. mendekoa, AEBn sortua.Bi estilo nagusien akustikoa eta elektrikoa blues gitarra daude. Askotan erabili "slide" edo metal edo kristalezko hodi bat hatz ttipia duten soinu berezi bat eta premiazko ekoizten orrian. The blues gitarra elektrikoa dute estilo asko, Texas blues huskeriaren Eric Claptonen soinua astunagoak soinua bigunena bezala soinua gordina.

Gitarra protagonismoa arren, harmonika gehiago beste edozein tresna baino blues lotuta dago.Estiloak eboluzionatu dute blues harmonika blues musika, batez ere "bigarren postua" edo "Cross Harpa", non nota diatoniko harmonika abestiaren ohar desberdina da.Pianoa du tresna tradizionala blues abeslari atzea izan.




ANOREXIA ETA BULIMIA:

Anorexia, gizakian gertatzen den gaixotasun bat da. Anorexia arazo psikologiko bat da, jendeak duena. Gaixoak pisua galtzen hasten da, baina haiek ez dira txarto ikusten ispilu baten aurrean, ondo daudela ikusten dira, fisiko ona pentsatzen dutela dute. Jendeak gaixoek ikustean oso argalak daudela esaten diete, baina haiek hori eskertzen dute, poz-pozik jartzen dira hori entzutean. Ez dute ezer ez jaten beldurra daukatelako pisua hartzen.

Askotan gaixoek botaka egiten dute zerbait jan badute, txarto sentitzen dira jan egin dutenarekin eta komunera joaten dira botaka egitera.Orain ez dira zergatiak existitzen anorexia gaixotasunerako, baina psikologoetara joaten dira edo haiek haien buruari proposatzen badute gaixotasun honekin geldituko direla, azkenean baina oso zaila izan arren, lortzen dute gaixotasun hori galtzen. Aditu askok pentsatzen dute eta egia izaten da, gaixotasuna dutenek autoestimazio oso baxua dutela.

Bulimia, gaixotasun bat da ere. Emakumeetan gertatzen da gehiago, gizonetan baino. Gaixoa asko jaten du eta gero dena botatzen du ahotik, botaka egiten du. Gaixotasun ikusezina da pazienterako, bera pentsatzen du lodi dagoela baina errealitatean fisiko ona du. Asko jatean, gaixoa kaloria asko sartzen ditu bere gorputzera eta askok hil dira horregatik. Ez dira existitzen kausak bulimia gaixotasunerako, psikologoetara joaten dira ere. Anorexia bezala, bulimia jasaten duten pertsonek autoestimazio oso baxua dute. Gaixotasun hau, txikia zarenean edo nagusia zarenean gertatu ahal zaizu. Askotan botaka egiten badute hil egiten dira. Zure ikaskide batek gaiari buruzko artikulua argitaratu du Zuzeu.eus blogean: http://zuzeu.eus/gaztea/anorexia-gaur-egun/

Paragrafo bakarra

MUGIKORREN ARRISKU:

Lesioak ekarri ahal dizkizu eta nahaste handiak garunerako ere:Egia da orain jendea beti dagoela mugikorrarekin, eta horrek arazoak ekar dezake: izugarrizko mina lepoan, sorbaldan eta baita ere atzamarretan.Begien kontuan, beti zaudenez mugikorrarekin, ikusmena murrizten da eta arazoak eduki ahal ditzakezu. Eta belarrien kontuan, ezin duzu bolumena altuegi jarri, bestela arazoak eduki ahal ditzakezu, ere. Whatsapp-ean zaudenean zure lagunekin txateatzen, joaten zara sofara eta jarrera txarrean esertzen zara. Horrek baita ere, arazoak ekartzen dizkizu zure gorputzerako. Gaur egun, zoritzarrez, 11 urtetatik gorako pertsonak ez dira irteten etxetik mugikorrik gabe.

Mugikor erabilerak beste gaixotasun larriagoak ekar ditzake, adibidez, minbizia, radiofrekuentzia eta risartrosisa hatzamarretan. Risartrosisa: gaur egungo gazteak etorkizunean atzamarrak gaizki ditugu. Radiofrekuentzia: mugikorretik irteten diren erradiazioak txarrak dira gorputzeko zeluletarako. Horrek sor ditzake hainbat arazo, adibidez, logabetasuna, hipertentsioa, ikusmen zirriborrotsua eta asaldura neurologikoak, besteak beste.

Gaur egun, umeek gero eta lehenago mugikorrak erabiltzen dituzte. Umeen garuna ez dago guztiz garatuta eta horregatik erradiazioa sartzen da haien garunetan erraztasun handiz. Kezkagarria izango litzateke, umeek mugikorra asko erabiltzea eta denbora luzeetan telefonoz hitz egiten.

Gomendioak: ez erabili mugikorra denbora luzeetan, ezta telefonoz asko hitz egin, mantendu mugikorra urrunduta, posizio ona euki behar duzu txateatzeko, autoan erradiazioa handiagoa da orduan hobeto da mugikorra autoan erabiltzea, etenaldiak egin eta ez ordu guztietan mugikorrarekin egon...

Paragrafo bakarra idatzi duzula ematen du ez baduzu paragrafoen arteko jauzi nabarmenago egiten <gorkaazk>.



MENDEBALDEKO AFRIKAKO EBOLA AGERRALDIA

Ebola birusaren agerraldia Mendebaldeko Afrikan


Ebola birus moten artean arriskutsuena izan zen: Zaire-ebola birusa. Birus horrek eragindako heriotze-tasa %90era iris zezakeen. Ebola gaixotasun birikoa eragiten du eta oso gaixotasun arraroa da.Hasiera batean ebola Ginean bakarrik egon zen baina gero Liberia, Sierra Leona eta Nigeriara zabaldu zen. 2014an MOEk ( Munduko Osasun Erakundea ) 1.201 kutsaturen eta 672 heriotzaren berri eman zuen eta hiru estatutan zabalduta egon zen. Hainbat erakundeek agerraldiari aurre egiteko laguntzak eman zituzten. Agerraldi hau kasuei eta hildakoei zegokienez bortitzena izan zen.2014an, berrian egindako erreportajean azaltzen zuenez, NDFek ( Nazioarteko Diru Funtsa ) agindutako doitze politikek lagundu zuten ebola zabaltzen Afrikan. Izan ere, Nazioarteko Diru Funtsak Afrikari emandako diru laguntzek osasun osasun sistemak ahultzea ekarri zuen eta horrek kalte handia sortu zuen.Kutsatutako herrialdeak ekonomikoki txarto egon ziren: jakien prezioak igo zituzten eta esportazioak eten zituzten.

Baita ere, enpresa asko ixten hasi ziren. Nekazariek, lurra lantzeari utzi zioten eta meatzari gehiago egon ziren, baina lanik gabe, noski. Munduko bankuak 315 milioi eure eman zituen osasun zerbitzu ahulak hobetzeko eta Nazioarteko Diru Funtsak, ordea, 100 milioi euro. Urrian, agintariek txertoak eta botikak hasten hasi ziren, sendagaien kausetan, gaixo zeuden pertsonek hobetu ahal izateko. Ordura arteko emaitzak onak ziren. Proba epeak murrizteko eta urratsetan jauziak egiteko baimena eman zien Munduko Osasun Erakundeak: txerto haiek gizaki heldu txiki batzuetan probatu ondoren zuzenean milaka afrikarri jartzen hasi ziren.Adituek esaten zuten oso arrisku handia zegoela Frantzian eta Erresuma Batuan ebola birusa zabaltzea. Frantziak %75 bat euki zuten birus hori zabaltzeko eta Erresuma Batuak, ordea, %50. Belgika, Alemania eta Suitza ere arriskuan zeuden, Espainian ez zegoen ia arriskurik. Hala ere, Afrikatik kanpo, munduko lehen kasua Espainian gertatu zen.





ALKOHOLAREN ETA TABAKOAREN ONDORIOAK


ALKOHOLA

Gibeleko zirrosia, arteriosklerosia, minbizia, hipertentsio arteriala, muskuluetan polineuropatia, hezur muinaren desmielizazioa, nerbio sistemako arazoak, depresioa...Emakumeek haurdun daudenean arazoak euki ahal dituzte, adibidez, difuntzio sexualak. Ikusmenaren efektuak ere eukitzen dituzu, ikusmena ez duzu hain ondo, lauso ikusten duzu jendea eta paisaia baita. Zenbat eta alkohol gehiago odolean, ondorio larriagoak eukiko ditu pertsona horrek.Edari alkoholdunen kontsumoak gazteengan du eragina.

Asteburuetan gazteek alkohola edaten badute, DNAn arrastoa uzten du, hau da, zelularen mintza eratzen duten lipidoetan eta zelulen material genetikoan.Alkoholak edalearen osasun fisiko eta mentaletik haragoko kalteak eragin ditzake.Gazteek ez dute inolako kontrolik edatean. Gazteak direnez eta kirola egiten dutenez, asteburuetan soilik edateak haiengan kalteak ez dituztela izango pentsatzen dute. Askotan, nahiz eta alkohola kopuru txikian kontsumitu, kaltegarria da.

DNAtik dator informazio guztia, DNAri kalte eginez gero, gaixotasun larriak sor ditzake, alzheimerra esaterako. Bakoitzak daki zenbat kopa edan. Pertsona batzuk handiak eta gihartsuak dira eta pertsona hauek kopa gehiago edan ditzakete, pertsona txiki eta ahul batekin konparatuta.Onurak ere baditu: antioxidatzaileak ditu, zahartzaroa gutxiagotzen du, funtzionamendu kardiakoa hobetzen du eta abar.
Paragrafo hau zatitu egin beharko zenuke
TABAKOA

Tabakoak nikotika asko dauka. Tabakoaren produktuak (zigarroa...), adiktiboak dituzte (usaina, zaporea...). Produktu horiek erretzean osagai berriak sortzen dira (karbono monoxidoa, mundrunak...), kaltegarriak osasunarentzat.

FUNTZIO KARDIOBASKULARRA: tabakoak presio arteriala handitzen du, erritmo kardiakoa bizkortzen du eta arteriak hondatzen ditu. Arrisku koronarioek eta miokardio infartuek eragindako heriotzak bi aldiz handiagoak dira erretzaileen artean erretzaileak ez direnen artean baino. Arrisku baskular horrek garunean du eragina ere bai. Tabakoak ondorio kaltegarriak ekar ditzake (garaiz baino gehiago erditzeak, pisu gutxiago jaiotzerakoan).

ARNASKETA FUNTZIOA: erretzaileak arnas aparatu osoaren gaitzen mende daude, baita biriketako minbiziaren arriskuan ere.

FUNTZIO DIGESTIBOA: nikotinak azido gastrikoen jariaketa areagotzen du eta sistema nerbioso zentralen gain jarduten du. Tabakoak garunari eta muskuluei egiten zaien oxigeno ekarria mugatzen du: buruko minak eta zorabioak eragiten ditu eta erresistentzia gutxitzen du ariketa bat egitean.Minbizi guztietatik, lautik batek tabakoarekin du zerikusia: tabakoak bronkioetarako, biriketako, ahoko, esofagoko, maskuriko, uteroaren lepoko eta urdaileko minbizia eragin dezake.Alde onak ere baditu: nolanahi ere, erretzailearentzat benetan pisuzko eta onuragarri diren beste zenbait funtzio psikologiko indartzen ditu nikotinak. Arreta handia luzaroan eskatzen duten lan aspergarrietan kontzentrazioa eta zehaztasuna hobetzen du. Badirudi, informazioa azkar prozesatzeko trebetasuna susper dezake. Horrekin lotuta, alzheimerren gaixotasunaren moduko dementzietan ikasketa-arazoak konpontzeko nikotina erabil ote daitekeen aztertu dute.



BEROTZE GLOBALA


Lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako tenperaturaren igoera da, azken hamarkadetan nabarmen areagotu dena berotegi efektuaren ondorioz da, batik bat. 1950tik zenbait gertarik, efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiak eta eguzki-izpien noranzko aldaketak. Atal honetan, gizakiak eragindakoak eta kausa naturalak sartzen dira.

GIZAKIAK ERAGINDAKOAK: Aditu gehienek uste dute Lurreko tenperaturen igoera lotuta dagoela CO2 eta beste berotegi-gasen isuriekin. Gaur egun, ikatza erabiltzen duten energia-instalazioek, ibilgailu eta lantegien isurketek eta beste giza-jarduera batzuek 22.000 milioi tona CO2 sortzen dute. Aldi berean, nekazaritzak eta abeltzaintzak, gas naturalak eta arroz soroek 250 milioi tona metano ekoizten dute.

KAUSA NATURALAK: Klimak eta tenperaturek, berotegi efektuko gasez gain, beste faktore batzuen eraginez alda dezakete: Lur planetak izan dituen orbita aldaketak edo eguzkiak dituen jarduera-aldaketak (erradiazioa). Berotegi-gasek berotze globalean duten eragina oso txikia uste dute zientzialariek azken urteotako tenperaturen igoera eguzkiaren jardueraren ondorioz dela proposatu dute. external image Thorn_Tree_Sossusvlei_Namib_Desert_Namibia_Luca_Galuzzi_2004a.JPG


MALUMA:


Juan Luis Londoño Arias deitzen da, baina Maluma bezala ezaguna da. 1994ko urtarrilaren 28an jaio zen, Medelinen. Reggetoneko abeslari eta konpositore kolonbiarra da. 2011an famatu bilakatu zen bere jaiotze-hirian eta pixkanaka zabaldu egin zen Amarika Latindarrera. Bere "magia" albuma 2012koa, Kolonbiako merkataritza-arrakasta izan zuen, eta urte bat geroago, Maluma izendatu zuten artista hobe berri bezala Grammi Latindarretan.

Bere aita Luis deitzen zen, ama Marlili eta bere arreba Manuela, horregatik jarri zioten Maluma ezizena. Bere aitaren bi letrak hartu, bere amaren beste biak eta bere arrebaren lehenengoak.2015ean, bere bigarren albuma argitaratu zuen, Pretty Boy, Dirty Boy, zeinek Bilboard-eko zerrenda nagusi latindarretan lehenengo posizioan geratu zena. 2014 eta 2015ean La Voz Kids-eko epailea izan zen eta 2015eko urrian bere lehenengo arropa marka merkaturatu egin zuen. Shakirarekin ere egin du abesti bat Chantaje deiturikoa.Txikia zenean asko gustatzen zitzaion futbola praktikatzea eta 8 urtez egin zuen. Gustatzen zitzaion ere kantua eta klasean abesten ohi zuen bere klaseko kideekin.
Resultado de imagen de maluma
Resultado de imagen de maluma
Resultado de imagen de maluma
Resultado de imagen de maluma



Cesar Mallorquín, Luna jaunaren azken lana


ESKEMA:
Pertsonaia naugusiak hauek dira: Maider, Beñat eta Maiderren ama. Maider eta Beñat bainugelan zeuden dutxa bat hartzen, eta bat-batean Beñatek atea kolpeka entzun zuen. Narratzailea Beñat da. Maider Beñaten neska-laguna da, diskotekan ezagutu zuten elkar.

LABURPENA:
Egun batean, Maider eta Beñat elkarrekin zihoazen kaletik eta Maider konturatu zen bere etxea libre zegoela. Orduan, biok joan egin ziren Maiderren etxera. Han, elkarri musukatzen ziren, elkar besarkatzen eta ohean amaitu zuten. Kondoia jarri eta beharrekoak egin zituzten. Bat-batean, amaitu zutenean, konturatu ziren Maider odoletan zegoela. Kezkatzen hasi ziren eta Maiderrek hilekoa zela baieztatu zuten. Gogoarekin geratu ziren eta berriz egin zituzten egin beharrekoak. Denbora pasa zen eta biok dutxara joatea erabaki zuten. Xaboia bata besteari gorputzean jarri eta musukatzen hasi ziren. Gustura egon ziren han barruan biok elkarrekin.
Baina, bat-batean, Beñatek atea kolpeka entzun zuen. Maiderri esan eta oso harrituta geratu zen. Dutxatik atera zen Maider bere amari atea zabaltzera. Beñat bainugelan geratu zen isil-isilik.

Amak, etxeko panorama ikustean, harritu egin zen. Maiderri galdetu zion, ea mutil bat ekarri ote zuen etxera. Aita sartu zen, eta ama bezala harrituta gelditu zen. Etxea zikin-zikin zegoen, bi toaila zikin zeuden, kondoiak atearen aurrean, kondoi kaxa bat begi-bistan... Maiderrek amari baxu-baxu esan zion baietz, mutil bat ekarri zuela etxera. Orduan, aitari etxetik irteteko esan zion amak. Maiderrek ez zuelako nahi bere aita horretaz enteratzerik. Etxetik irten ziren guraso biak, amak nahi zuen gauza hartu zuen eta Maider eta Beñat lasaitu ziren. Maider bainugelara sartu zen eta elkar musukatzen hasi ziren.
Hemen ere, paragrafo bakarra idatzi duzula ematen du ez baduzu paragrafoen arteko jauzi nabarmenago egiten <gorkaazk>.





ARITZ ADURIZ BIOGRAFIA:
Aritz Aduriz 1981ean jaio zen Donostian. Jokalari euskalduna da eta Athletic-en jokatzen du. Aurrelaria da eta “el zorro” ezizena du. Orain 36 urte ditu eta oso jokalari ona da.

ADURIZEN IBILBIDEA
Hasiera Antiguoko futbol taldean eta Gasteizko Aurrera taldean jokatu zuen: Aritz, Ategorrin bizi zen bere haurtzaroko urte gehienetan. Adurizen gurasoak eski monitoreak ziren. Aritz Aduriz Antiguokon jolasten hasi zen 13 urterekin, gazte kategoria izan arte. Antiguoko taldean, hitzarmena zuena Athletic Clubarekin, bat etorri zen Xabi Alonso, Andoni Iraola, Mikel Arteta eta Mikel Alonso jokalariekin.


1999ean jokatu zuten Real Madrilen kontra “Errege kopa” lehiaketan. Etxean, 4-2 irabazi zuten, baina bueltan 3-0 irabazi zieten eta eliminatuta geratu ziren. 1999ko udan, jokatzen hasi zen Aurrera Vitorian, Bigarren B Mailan.



LEZAMAKO HELDUERA ETA DEBUTA LEHENENGO MAILAN



Athleticek Aduriz fitxatu zuen 2000. urtean. Bilbao Athleticen egon zen 2000tik 2003ra, Bigarren B Mailan jokatzen.

Bere lehenengo debuta izan zen 2003an Jupp Heynckes entrenatzailearekin. Athleticen jokatzen estreinatu zen Lehenengo Mailan. Gasteizko Aurrera taldean 1999tik 2000ra egon zen. Bilbao Athleticen 2000tik 2002ra. Athleticen 2002tik 2003ra. Burgos taldean 2003tik 2004ra. Valladoliden 2004tik 2005ra. Athleticen, berriro, 2006tik 2008ra. Mallorcan 2008tik 2010ra. Valencian 2010tik 2012ra. Eta amaitzeko, 2012tik orain arte, Athleticen. Oraindik jokatzen du eta Espainiako ligan jokalari beteranoetako da.


BIGARREN ETAPA ATHLETICEN:

2005-2006 sei gol markatu zituen “lehoiekin” eta taldeko “pichichi” izatera pasatu zen, bere taldea jaitsieratik libratu zuelako. Aritzen lehenengo bi golak Athleticen izan ziren, Realaren kontra, “derbi” izeneko partidan. 2007-2008, Joaquin Caparrós entrenatzailea zenean.

Sei gol Ligan sartu zituen eta bat kopan. Athleticek izan zituen lehenengo bi garaipenak Aritzi esker izan ziren. Lau gol sartu zituelako, bi Valladoliden kontra eta beste bi Levanteren kontra. Bigarren goleatzailea izan zen Fernando Llorenteren atzetik. Makua presidenteak ez zuen aintzakotzat hartu Aduriz, orduan erabaki zuen dirua eskatzea bararengatik eta Mallorca taldeari eskaini zion.

URREZKO URTEAK ATHLETICEN:

2012an, 31 urterekin Athletic-era bueltatu zen, hirugarren aldiz. Athleticek 2,5 milioi ordaindu zion eta hiru urteko denboraldia sinatu zuen. Lehenengo denboraldian bere golak oso garrantzitsuak izan ziren, Athletic bigarren mailara ez jaisteko. 18 gol sartu zituen guztira. Denboraldi horretan, Marcelo Bielsak Fernando Llorenteren aurretik titulartasuna eman zion.

Bigarren denboraldian, Ernesto Valverderekin entrenatzailarekin, 16 gol sartu zituen eta horietako 2 kopan. Denboraldi hori oso garrantzitsua izan zen Athletic-erako, 16 urte pasatu ostean sailkatu zelako UEFA-rako. Aritzek bere marka gainditu zuen 26 gol sartu ostean.

2015-2016. denboraldian, Aduriz jokalaria oso garrantzitsua izan zen, Barcelonaren kontra jokatu zuenean Supercopan. San Mamesen, 4-0 geratu ziren, eta berak 3 gol sartu zituen, deituriko “hat-trick” ospetsua. Gero, Camp Nou-n, Barcelonak irabazi eta finala irabazi zuen. Aritz Aduriz, izan zen 2015-2016-etako goleatzailea. 35 urterekin, bere gol harrigarriena sartu zuen boleaz, 35 metrotik.

Azken denboraldian, 2016an 2 gol sartu zituen Sevillaren kontra eta horrek zuzenean UEFAra sartu zuen Athletic. “Trofeo Zarra” deituriko saria irabazi zuen. Oso denboraldi ona egin zuelako,

Vicente Del Bosquek, Espainiako selekzioko hautatzaileak, aukera eman zion Espainiako Selekzioan parte hartzeko, eta berak onartu zuen. 35 urterekin jokatu zuen, oso ondo joan zitzaion eta oso gustura egon zen.

2016an, deituriko “derbi”n, Athleticek berriro irabazi zion Real Sociedad taldeari, Aritz Adurizi esker, Aduritzek gol bat sartu eta asistentzia bat egin zuelako. 2017ko urtarrilaren 5an, Bartzelonaren kontra izan zuten partiduan,2-1 irabazi zuten, berak gol bat sartu zuelako eta asistentzia bat egin zuelako. Partidu horretan, irabazi eta gero, omenaldi bat egin zioten Yeray jokalariari, bere ebakuntzagatik eta dena ondo ateratzeagatik. 2017ko apirilaren 1ean, 99 gol zituen eta disputatu zuen partiduan gol bat sartu eta bere 100 golak ospatu zituen, bere kide guztiekin.


ESPAINIAKO SELEKZIOA:

2010ean jokatu zuen Espainiako Selekzioarekin, abuztuaren 4an. 2016an bihurtu zen goleatzaile nagusiena Selekzioan 35 urterekin.






2016-2017 urteetako kronika:

Orain da azken esfortzua egiteko momentua, goazen esfortzu hori egitera eta goazen uda bikaina pasatzera!!!!!





HISTORIA:

Ikastola Gobelan hasi nintzen ikasten. Han egon nintzen Lehen Hezkuntza osoan. Oso momentu bikainak eta ahaztezinak bizi ditugu. Hemen gaudenok, Artaza Romoko institutuko gehienok Gobelatik eta Erromotik gatoz.


Gobela ikastolan oso nota onak ateratzen genituen guztiok. Andereñoak oso ondo portatzen ziren gurekin eta oso atseginak ziren. Faltan botatzen zaie.


Handik Erromora heltzean, lehenengo eta bigarren mailan, notak behera joan ziren. Jendea ezagutzen genuen, institutura sartu baino lehen, denok batera geratu ginelako, parkean. Hasi nintzen gutxiago ikasten eta notak jaitsi ziren. Lehenengo mailan, matematika zen ikasgai bakarra ez nuena gainditzen. Baina ez ohikoan gainditu nuen.

Bigarren mailan, berdina pasatu zitzaidan. Oso ondo nenbilen ikasgaiekin, matematika baizik. Berriro ez ohikora bidali zidan eta gainditu nuen. Ikusten duzuen bezala, matematika ez da nire ikasgai gustukoena. Andereñoa ez zait bat ere ez gustatzen nola ematen duen klasea. Nire ustez, ez du ezer ez azaltzen eta etxerako lanak erresak bidaltzen ditu eta gero azterketetan ariketa oso zailak eta ulertezinak jartzen ditu. Horrela jendea, ez du gainditzen.


Hirugarren mailara pasatzean, beste eraikin batera pasatu behar zara. Han, hirugarren mailan, matematika eta fisika izan ziren ikasgai indartsuenak eta zailenak.

Fisika gainditzen nuen, baita ingelesa, gimnasia… Baina beti gelditzen zitzaidan matematika. Ez ohikoan gainditu nuen, betiko moduan.


Laugarren mailan, ez noa hain ondo, baina batxilergora joan nahi dudanez pilak jarri egin ditut jada eta kurtsoa aterako dut, nigatik eta nire familiagatik. Hori bai, oso alferra naiz gauza askotarako.



AHOZKOAK:
Betidanik izan dut lotsa jende aurrean jartzeko eta presentazioak egiteko. Baina asteazken honetan egingo dut bat eta nire beldurra gaindituko dut. Klase aurrean jartzean lotsa eukitzen dut, baina gero lagunen aurrean, esaten dut nahi dudana lotsik gabe. Uste dut konfiantza dela problema. Lagunengan konfiantza dudanez ez dit lotsik ematen, baina klase aurrean, bai.



IDAZLANAK:
Urte honetan, Gorka irakaslearekin, euskara oso dibertigarria eta oso interesgarria izan da. Berak blog bat du eta blog horretan idazlanak igotzen dira eta bakoitzak bere koadernoa du, ordenagailuan. Zure koadernoan, zuk nahi dituzun testuak idazten dituzu eta gero berak zuzentzen dizkigu. Baita ere, gu beste batzuei zuzendu ahal diegu eta horrek nota igotzen du. Gure erronka 30.000 karaktereetara heltzea da.
Oso tutore eta irakasle ona da. Espero dut hurrengo urtean ikustea. Gure arazoak euki ditugu, baina normala da. Bihotzez, irakasle ona eta arduratsua zara.




IRAKURTZEKO LIBURUAK:
Hiru liburu irakurri ditugu ikasturte honetan zehar. Irakurri ostean, idazlan bat egiten dugu eta Gorkak sinetsi behar du irakurri duzula.
Lehenengoa “Luna Jaunaren Azken Lana” izan zen eta asko gustatu zitzaidan. Bigarren liburua “Izar Malkoak” izan zen eta ez zen nire gustukoa. Azkenengo liburua “Kleopatra” izan da. Kleopatra izan da niretzat txarrena, ez nuelako ezer ez ulertzen. Asko liatu nau liburu honek eta ez nuen espero “Kleopatra” izenburuarekin, txarra izango zenik.
Bi aukera ematen zigun Gorkak: bata, irakurri bazenuen idazlan bat egitea eta liburuko zati bat azaltzea; bestea, ez bazenuen irakurri zergatia azaltzea.
Hiru liburuak irakurri ditut eta egin ditugun idazlanak liburuei buruz, hirurak gaindituta ditut.


KLASEKO GIROA:
Klaseko giroa niretzat ez da bat ere hona. Gure artean ez gara ezertan laguntzen. Irakasle batzuekin ona da, baina beste batzuekin ez hain ona. Errespetu falta asko egon dira eta formak askotan galdu egin ditugu. Klasean, asko kostatzen zait adi egotea, baina ahalegindu behar naiz.
Irakasleekin euskaraz hitz egiten dugu edo ahalegin bat egiten dugu. Baina klasetik kanpo desberdina da, denok erdaraz hitz egiten dugu.


METODOLOGIA:
Gorkak eramaten duen metodologia asko gustatzen zait. Gramatika eta aditzak azterketetan egitea ez da nire gustukoa, eta urte honetan askoz hobeago eramaten ari naiz euskara, testuak eginez. Asko gustatzen zait euskaraz idaztea eta asko disfrutatzen dut. Jende asko kexatzen da metodologia honetaz eta ez dira kexatu beharrik. Kexatu beharko ziren azterketak bazeuden.

Disfrutatu eta gustatzen zait Gorkak eramaten duen giroa eta nola ditu gauzak ordenatuta. Oso pertsona txukuna eta arduratsua da.



AUTOEBALUAZIOA:
Idazlanak ondo egiten ikasi dut. Oso txukuna naiz, eta nire gauzak beti ordenan ditut, ez zait batere ez gustatzen desordena.

Klasean orain hobeto nabil, lehen txarto portatzen nintzen eta formak batzuetan galtzen nituen. Orain hobeto nabil eta burua finkatuta daukat. Batxiler egin nahi dut eta gero unibertsitatera joan nahi dut, horregatik pilak jarri eta aurrera joan behar naiz, beti indartsu.

Klase ordutan adi nago gehienetan. Lehen beti nenbilen nire munduan, baina orain badakit non nagoen eta zer egin behar dudan eta zer ez.

Klaseko jendea batzuetan nire galdetzen didate euskaraz gauzak eta ni beti nabil jendeari laguntzen. Baina ni laguntzen badiet nire ikaskideei, beraiek ere lagundu behar didate ez badut gauza bat ulertzen. Adiskidetasuna egon behar da gure artean.

Hainbat idazlan egin ditut etxean eta ondo daude. Batzuek denbora gehiago behar dute beste batzuek baino. Baina asko gustatzen zaizkit idazlanak, batez ere euskaraz. Euskara ondo ematen zait, nire familia guztia euskara dakitelako eta niri transmititu eta erakutsi zidaten, txikia nintzenean.

Wikipediara Aritz Adurizen biografia igoko dut. Esfortsu bat egin nuen dena euskaraz itzultzean. Wikipedian bakarrik daude hiru lerro, Aduritzen biografian, euskaraz. Orduan, ni etxean, dena itzuli nuen.



KALIFIKAZIOA:
Kurtso honetan lan egin dut. Hirugarren ebaluazioko notaren gaian, 6 bat edo 7 bat merezi dudala uste dut. Lehenengo ebaluazioan 6 bat jarri zenidan eta karaktereetara heldu nintzen baina ez nuen ahozkorik egin. Bigarren ebaluazioan ez nuen ahozkorik egin eta ez zenidan gainditu. Baina hirugarren ebaluazio honetan, esfortzu handia egin dut. Lankideei lanak zuzendu ditut, ahozko bi ditut landuta, klasean ondo nago, portaera onarekin, 3.000 karaktere baino gehiago ditut… 3 liburuetatik hirurak irakurri ditut.

Aurten dugun lan modua, desberdina izan da guztiontzat. Lehenengo egunak arraroak egin zitzaizkidan, baina gero trukua hartu eta gauzak aldatu egin ziren. Oso pozik jarri nintzen jakitean euskara horrela ematen ikasiko genuenean.
Baita ere txateatu nuen Barandi ikasle batzuekin eta guztiok esaten zidaten oso ona zinela, zuk eskatzen zenuena egiten bazenuen, gaindituko zeniela, zure klaseak”la ostia” zirela, zu oso alaia eta irakasle ona.... Gauza hoiek poz-pozik jarri ninduten.

Aritz Aduritzen biografia euskaraz egin nuen, nire kabuz eta denbora asko eraman ninduen. Baina pozik nago egin dudan lanarekin. Esfortsu handia egin nuen.