Egindako karaktereak: 30.000 + (+ 2.833) + Kronika (+11.599)

44.430=

Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2
KONPLEXUAK
+
GEHIGARRIAK
Azalpen testua
2016 Urriaren 14

http://salud.ccm.net/faq/4230-el-mundo-de-los-complejos
https://es.wikipedia.org/wiki/Complejo_(psicolog%C3%ADa)
http://definicion.de/complejo/
+
http://www.apocatastasis.com/diccionario-complejos.php
Wikipedia



3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.



2016-2017 IKASTURTEKO KRONIKA
Maiatzeko azkenengo egunak heldu dira. Askorentzat ikasturtea hasi bezain pronto itxarotek egon diren egunak. Azkenengo txanpa da, beraz, azkenengo esfortzua egin behar dugu gure bizitzako udarik luzeenaz ondo gozatu ahal izateko.

Historia

IES Sopelana BHI institututik nator. Ikastetxe horretan Lehen Hezkuntza ikasi nuen eta han, datorren ikasturtean -aurten- zer egin ez nahi nuena bizi izan nuen, horrek aukeraketa erraztu zidan. Baliteke norbaitek galdetzea ea ez dudan uste ikasturte galdua izan zela. Erantzuna, ez da. Nire iritziz, denok izango dugu geure bizitzan urteren bat, txarra, nahiko txarra edo paregabea, baina ez da inoiz izango urte galdua. Urte horretan gauza asko ikasiko dituzulako, berdin du zein eratakoak, moralak edo hezkuntzak irakatsitakoak. Baina ez dugu ikasteari inoiz utziko lagun.
DBHra ailegatzean, 1A gelan egon nintzen eta ikaskideak txandakatzen nindoan institutuak irauten dituen 4 urte horietan. Eta egia esatea nahi baduzue, aldaketa itxaroteko irrikan nengoen, nire lagun arteko lagunartea hozten zioan eta nik ez ditut gauza desatseginak gogoko, uste dut inork ez dituela gogoko.
Askotan entzun dugu norbait esaten DBH-ko laugarren maila 3.na baino errazagoa dela. Nire ustez ez da zailtasun kontua, zure esfortzuak zerikusi asko duela diot nik, baina bueno, erlatiboa da.
Egia da, zentro asko daudela nik ikasi dudanean baino askoz maila, irakasle, materiala, kontzeptu edo heziketa hobeagoa, baita txarragoak, dutenak. Baina berriro diotsuet, esfortzua da klabea.
Aurtengo ikasturtea oso desberdina izan da eta gustuko izan dut. Aldaketak gustuko dituen pertsona naiz eta benetan behar nuen.

Kurtso hasieran, gehienak ez ginen ezagutzen. Bueno nire kasuan ikaskide asko beste urte batzuetan ezagutu nituen, beraz lagunak baneuzkan klasen (Irati Herrera, Ivan Castillo, Aisha Rodriguez, Maria Calle eta Alex Irazola). Klaseko delegatua, aukeratzea ez zen saila izan. Egia da, ez ginela asko ezagutzen, baina klase gehienetan egiten de bezala, tontakeriak egiten zituzten bi pertsonak autatu genituen. Nahia Ibarzabal izan da gure ordezkaria eta bere ordezkaria Imanol Lara. Eta bilerak noiz diren eta betebeharrak noiz behinka ahaztu harren, lana dezente egin dutela esaten ausartuko naiz.

Ikasgelan

Lehen esan dudan bezala, gehienok ez genuen harremanik. Egia da, lehengo egunean -aurkezpen egunean hain zuzen ere- begiratu batean hobeto ezagutu nahi nituen pertsonak fitxatu nituela, baita haien mugikor zenbakia eskatu, ni hain irekia ez izan arren. Pertsona hauen Itxaso Del Yelmo eta Alaitz Urrutia dira. Lehenengo egunetik konfidantza eta ziurtasuna transmititu didatenak. Esatekoa da, Itxaso nahiko aberaskume iruditu zitzaidala, baina aurreiritzi utsak ziren. Neska hau ezagutzen duen edonork badaki ez dela izaeraz ezertarako ere ez halakoa. Beste batzuek, inposatzen zuten itxaura zeukaten, baina haien izaera ezagutu bezain laster irudi hori guztiz okerra dela ziurtatu dezazueket.

Oso pertsona desberdinak elkartu gara ikasturte honetan. Bai adinari, bai pertsonalitateari eta bai fisikoari buruz hitz egiten badugu. Lehenengo egunetatik izan ditugu geure taldetxoak, baina giroa atsegina izan da.


Eta eragozpenik jarri behar bada, uste dut ikaskide guztien partez hitz egiten dudala USAINA izan dela gelako gauzarik txarrena esaten badut. Nire ikaskideek iskanbila baten bat izan dutela ere esatekoa da. Baina ezinezkoa iruditzen zait klaseko guztiak harreman bera izatea, beraz normala ez den ezer ere ez gertatu.

Momentu askotan errespetu falta egon da, bai denon partez irakaslearekiko eta geure artean, dena esan behar da. Norbaitek galdera bat egiten duenean denok dakigu isilik eta adi egon behar garela, baina kasu askotan ez dugu egin eta horrek errespetu falta deitzea merezi du, eta hau guztia ni barne, noski.

Zoritzarrez, ikaskide batzuk bidetik irtetzen joan dira, eta askotan faltan bota izan ditugu gutxi ezagutu izan arren. Baina etorkizun batean haiekin topo egitea espero dut eta bizitzan ondo joatea desira diet.

Mintz

Aurten bi ahozko egin ditut eta nirekin gehien datorrena bakarra izan da. Pertsona oso erreflexiboa naizelako. Uste dut ahozko gehiago egi beharko nituela, baina pertsona lotsatia naiz. Badakit ez dela inolako aitzakia, baina euskaraz hitz egiten badakidala uste dut, baita ondo defendatzen ere, baina jende aurrean hitz egiteak nirekin akabatzen du eta asko trabatzen naiz eta hitz egiten ez dakidala dirudi.

Irakurmena

Aurten hiru liburu irakurri ditugu euskara arloan. Lehenengo ebaluazioan epea atzeratzea eskatu genion geure Euskarako irakasleari -Gorka Azkarateri hain zuzen- eta honek gure proposamena baieztatu zuenez bigarren hiruhilabetekorako geratu zitzaigun. Eta Bigarrenekoa hirugarren ebaluazioan egin genuen ebaluazio horretan tokatzen zitzaigunarekin batera.

Liburuak ez dira sailak izan. Beharbada, neu naiz, irakurketa gustatzen zaidalako eta ohituta nagoelako irakurtzen. Baina asko kostatu zaizkit ulertzea eta arrazoirik koherenteena denbora faltagatik dela iruditzen zait, beti egun bat lehenago irakurri ditu eta. Amaiera nahiko tragikoak izan dituzte hiru liburu hauetako kapitulu guztiek baian horrek zirrara ematen diela uste dut.

Metodologia

Hitz egiteko gaia dela uste dut, gure Gorka maitearen metodologia. Egia da guk ez dugula, ez EGA, ez irakasle titulua eta ezta berak dituen esperientzia urteak. Baina bai badakigu noiz ikasten dugun zerbait eta noiz ez. Beharbada Gorkarekin ez dugu ikasi geuk espero genuena, hori ziur. Ez da metodologiarik onena izango, baina ez da txarrena ere, egon zaitezte ziur. Ez dut uste Gorka irakasle alferra denik, behar bada askori pasatu zaizue burutik ez duela gramatikako azalpen astunik ematen horregatik, baina galdetu al diozue zeuen buruei beharbada Gorak horrela askoz gehiago ikasten dela uste duenik? Ez ezta. Oso erraza iruditzen zaigu besteak kritikatzea -nik ere egiten dut, lasai badakidala-, beti esaten dugu bestearen larruan jarri behar garela, baina ez du inork egiten. Errazagoa delako esatea egitea baino.

Ez nago inor babesten. Ni naiz lehena esaten ez zaidala metodologia hau gustatzen. Euskara asko interesatzen zaidan arloa delako eta gustatuko litzaidakeelako aurten euskaraz dakidan guztiak aurrera eramatea, akatsak zuzentzea eta aurrera abiadura arinago batean egitea baina beno. Ezin dugu nahi dugun guztia izan lagun.

Beharbada koaderno digital bat izateak duen trabarik ohikoena, ordenagailuak jarri, eta minutuk batzuk idazten egotea da. Denok ez dugulako denbora baliotsu hori. Gainera pertsona asko oso zalantzatiak dira eta ez zaie oso erraza egiten gaia aurkitzea.

Gorkarekin idazlanak eta ulermenak landu ditugu batez ere. Ez ditugu liburuko ariketa askorik egin baina idatzi ditugun 30.000 karaktereak ez dira ariketa gutxi izan. Urte honetan idazterako orduan euskal hiztegiak erabiltzen ikasi dut, baita leku publiko batean nire idazlanak argitaratzen, aurten idazlan bakarra argitaratu arren gure worpresseko blogean. Julen Altonaga eta Gabriela Vallejoren entrenatzaile pertsonala naiz eta haien idazlanak zuzentzen aritu naiz. Izan ere, ikaskide gutxi daude, ez ditudanak zuzendu. Ez euskara maila hobeagoa dudala uste dudalako, irakasleak, behin eta berriro errepikatu du horrelako kooperazio-lanak kalifikazioetan saritzen dituelako baizik.

Urte honetan idazlanik onena Louise Bourgeoisen biografia izan da, baina nik idazten gehien disfrutatu ditudan idazlanak Zenbakiak eta Konplexuak izan dira, hitz egin beharreko gaiak direla uste dudalako. Jendeak gai horiei buruz gutxi dakielako idatzi nituen eta benetan aldizkari eta periodikoetan hitz egin beharko liratekeen gaiak direlako. Martxoak 8-ko idazlana aipatzekoa da. Berandu idatzi arren itzulpena ona dela uste dut eta benetan garrantzitsuenetarikoa.

Euskararen erabilera

Ikasturte honetan ez dugu euskaraz asko hitz egin, egia esan behar badugu. Nik Alaitzekin eta Itxasorekin hitz egin dut euskaraz, bai klasean eta Whatsapp taldetik ere. Eta irakasleari zuzentzerako orduan beti egin diot euskaraz D ereduan gaudelako eta gutxiengoa egitera konprometitu garelako.

Autoebaluazioa

Testuak idazterako orduan, on-line hiztegiak erabili izan ditut ikasu dudanetik, bai neure eta besteen idazlanak zuzentzerako orduan. Gehien erabili izan dudan zuzentzaile ortografikoa
**Xuxen**" izan da.

Bi bakarrizketa egin ditut. Ahozko aurkezpenak onak izan direla da nire iritsia. Ulert errazak eta gai interesgarriak aipatu ditut, batez ere bigarren ahozkoan, non erreflexio apur bat eragin izana espero dut.

Klasean jarri dudan arreta batzuetan ona, beste batzuetan nahikoa eta askotan nahiko kaskarra izan da, aitortzen dut. Hori bai, elkarrizketetan, aktiboa izaten saiatu naiz baita parte hartzen ere.

Astearteetan bakarrizketen eguna izan da eta nire ikaskide guztiek ahozko bat egiten zuenean entzule aktibo moduan aritzen naiz. Haiei hitz egiten entzutea gustatzen zaidalako eta haiek autatutako gaiak irrika sortzen didalako.

Kooperazioa nire aldetik oso ona izan dela uste dut. Bai Nina, bai Quibia, bai Nadia, bai Itxaso, bai Irati, bai Nahia, bai Imanol, bai Irantzu R., bai Aroa eta bai Gabriela nigatik zuzenduak izan dira. Ni Julenen eta Gabrielaren entrenatzaile pertsonala soilik izan arren. Beraz zeregin hau ezin hobeto egin dudala uste dut.

17 idazlan egin ditut eta hauetako bat blog publiko batean publikatu dut.
Louise Bourgeois

Kalifikazioa

Arlo honetan, kurtsoa nahiko pattal hasi nuela uste dut. Lehengo hiru hilabetean ez neukan on-line hiztegirik instalatuta, irakasleak eskatzen zituenak baino karaktere gutxiago nituen idatziak kuaderno-digitalean. Nahiko eskas egon nintzen eta kalifikazio gisa izan nuen 7 nahiko eta soberan izan zen.

Hurrengo txanparako nahiko justu ibili nintzen karaktereekin, baina epe barruan eta eskatzen zituenak baino mila eta piku karaktere gehiago idatzi nituen, baita hainbat pertsonei zuzendu ere. Fikzioaren Izterrak -Ur Apalateguiren liburua- irakurtzea tokatu zitzaigun eta 6 kaskar bat atera nuen, nire akatsa titulurik ez jartzea, paragrafo banaketa ez ipintzea eta ortografia akatsen bat edukitzea izan arren. Eta hala eta guztiz ere ez nintzen kexatu. Kexatzeko momentua heldu zen, 2 Hiru hilabetean 6 bat "atera" nuela esan zidanean Euskarako irakasleak. Ez nuen zergatia ulertzen. Aurrekoan baino lan askoz gehiago egin nuen, nire esfortzua handiagoa izan zen eta Gorkak berak esaten zidan gehiago merezi nuela, beraz, zergatik jarri zidan gutxiago? Auskalo.

Nire 17 idazlanak nahiko desberdinak dira haien artean. Batzuk mamitsuagoak eta beste batzuk erreflexiboak; laburragoak, beste batzuk motzagoak; iritzi-artikuluak, azalpen-testuak, itzulpenak... Irakurri beharreko hiru liburuak irakurri ditut, baita azterketetara aurkeztu ere. Klaseetan presente egon naiz eta agindutako guztia bete dut, hemen nago, Kronika idazten ezta?

Beraz azkenengo txanpa honetan, kurtsoari bukaera hona emateko, artikulu bat igo dut blog publiko batera, ez dut ahozkorik egin baina eskatzen zenituenak baino 3.000 karaktere gehiago idatzi ditut Kronika kontuan izan gabe. Krimenak Liburua irakurri dut, eta seguruenik nota onarekin gainditu ere.

Ez naiz oso pertsona harroputza, gutxienez ez naiz aintzakotzat hartzen. Baina errepikatzen dizut jada 11 garren aldiz, ez nintzela ados egon bigarren ebaluazioan izandako kalifikazioaz. Ez dut esango zein nota merezi dudan, badakidana da lehenengoan eta bigarrenean dudana edo azkenengo honetan izan nuena baino gehiago merezi dudala, badakidalako nire esfortzuaren kalitatea zein den. Espero dut Gorka, zeu ere ados egotea nire iritziaz eta zuk zuzena den Zenbakia jartzea.


NIRE LABURPENA: TAXISTARENA

Albertok bere lana gorrotatzen du, baita bere aita, lan hura bere kargu utzi ziolako.
Hasiera batean lan horretan alde onak baino ez zituen ikusi, ez zeramatzalako denbora nahiko egia ikusteko. Diru nahiko irabazten zuen, lasaia zen, etxe ondoko eremua tokatu zitzaion, beraz, hasieran ez zitzaion hain lan txarra iruditu.
Baina, egun batean, Portugaleko espresoa heldu zenean, kiratsa zerion gizon bat igo zen autora, hasieran kiratsa baino ez zen, minutuak pasa ahala, usaina jasan ezina bihurtu zitzaion eta pertsona horren bizitza ezagutzen zuelako sentsazioa edukitze hasi zen, betidanik ezagutuko balu bezala. Eta hau kotxean sartzen ziren guztiekin gertatu zitzaion.
Denborarekin, ametsa hura ez zen baretu. Okerrera jo zuen eta bere bizitza pribatuan eragina izan zuen.
Madarikazio horri aurre egiteko, irtenbide bakarra zegoen, aitarekin hitz egitea. Aukera hori hartu zuen eta hurrengo egunean, aitarengana joan zen. Aitak bere hipotesia baieztatzea lortu zuen, bere seme maiteak arazoaz hitz egin zionean.
Alberto asko haserretu zen aitarekin, enplegu horren madarikazioaz egunean egonda berari pasatzea kontsekuenziak jakinda. Baina ez, aitak luxua eta pribilegioa zela errepikatzen zuen, jasangarria zela, ezin zuela utzi.
Etxera heltzerakoan, Alma -bere emazteari- den dena kontatu zion. Emazteak bere laguntza zuela esan zion eta elkarrekin konponbidea aurkitu zuten. Azkenean, ez zuen lana utzi, baina beste eremu batean lan egitea erabaki zuten.
Gau batean, bere ordua bukatzear zegoela bere laneko tokitik pasatzeko ideia izan zuen. Han zegoela, espresoa heldu baino lehenago, gizon bat igo zitzaion. Iraganeko sentsazioa etorri zitzaion. Gizon horren bizitza jihada bazekien. Bat batean bere emakumearen usaina etorri zitzaion, bere etxean egon zen bere emakumearekin.



NIRE LABURPENA: ZAZPI GAUZAK


Karlos, noizean behin anaia bisitatzera joaten da eta hau gertatzen den gehienetan, amarekin geratzen da kafea edo hartzera amak beti dakielako noiz etorriko den.

Egun hauetako batean, semeak eta amak elkarrekin zerbait hartzeko geratzen dira. Emakumeak, Elena nola dagoen galdetzen dio, Karlosek ordea ez du gai horri buruz hitz egiteko intentziorik.

Hitz egiteko gaia aldatuz amak, aitaz zerbait dakien galdetzen dio, eta bere etxetik 7 gauza behar dituela, ea berak ekarri al dizkion hara doan hurrengoan
- Mahai tresna
- Lopeztarren argazki bilduma
- Oñatiko baserriaren olio-pintura
- Mesanotxeko lanpara modernista
- Amonaren bitxiak
- Marsellako tarot kartak

Karlosek eguerdian pasatuko dela handik dio eta esan eta egin. Aitari amak diktatutako zerrenda pasa ostean, aitona-amonen erretratua aurkitzen du Karlosek eta haietaz hitz egiten hasten dira, familiako guztiek haien artean maitasuna ez ezik denetik zegoela uste dute, baina denak oker zeuden. Karlosek aitak kontatzen dion historioa arretaz entzuten du: nola ganbaran, oraindela gutxi, haien artean komunikatzeko erabiltzen zuten “eguneroko” antzekoa aurkitu zuen. Bertan haien elkarrizketa agertzen zen, haien ezkutuko maitasuna. Irakurri ostean, erre egin zutela kontatzen dio semeari.




NIRE LABURPENA: EZKUTALEKUA

Patxi eta protagonista ihesi dabiltza errepidetik. Lehenengoak mendebalderantz hartzen du eta besteak ekialderantz doan bidea hartzen du.

Historia zehar, egiten duen ibilbidea deskribatzen du. Momentu batean, Bere ingurunea ezagutzen duela konturatzen da eta Albertoren, aspaldiko lagunaren, helbidea zen den gogoratzen du.

Harengana heldu bezain laster, Albertori egun batzuetan bere etxean gelditu daitekeen galdetzen dio, baina oharkabetzen da han ez dagoela inor. Momentu horretan, igogailua ireki eta adin nagusiko emakume bat agertzen da, ea norbaiten bila dabilen galdetzen diona. Patxik lagunagatik galdetzen dio eta andreak etxe hura orain dela 10 urte utzi zutela azaltzen dio. Gizonak emandako deskribapenagatik, mutil hura, motor istripua izan zuela eta hil zela gehitzen du.


NIRE LABURPENA: AURPEGIA
Edurne eta Antonio dira ipuin honen protagonistak. Iraganean elkarrekin lan egin dutenak, baina bai lankide harremana, bai maitale harremana alde batera utzi behar izaten duten. Enkarguak eskatzen dizkion Edurneri, non pertsona baten argazkia eman eta honek hamar, hogei eta hogeita hamar urte barru pertsona horrek izango lukeen itxura eta bizitza bilatzen dio, intuizioa ere erabiliz. 5-6 urte beranduago ezkutuan elkartzen dira berriro ere, eta iraganean bezala Antoniok mutiko baten argazki bat entregatzen dio Edurneri betiko helburuarekin.
Beste alde batetik, Ainhoa dago, Antonioren emaztea. Bera berehala oharkabetzen da bere senarrak beste emakume horrekin duen harreman estuaz. Hasieran ez dio txintik ere esaten gaiari buruz, ez zuzenean behintzat. Baina ezer egin gabe egotea ezinezkoa denez, Emakumeak familia bat osatzeko proposamena egiten dio, Edurnerengandik urruntzeko proposamenaz, noski. Senarrak, ordea, desenkusak bakarrik jartzen dizkion, bere lanak ez diola familiari eskaini behar dion denbora usten,.. eta beste hainbat aitzakia. Egun batean Ainhoak pilula hartzeari usten dion arte. Neskatoari Maddi izena jartzen diote eta amaren zoritxarrerako aitarekin harreman hobeagoa du amarekin duena baino.

Denbora pasa ahala, aita alabaren etorkizunarekin kezkatzen hasten da, bere kezkak hain dira nagusiak bere emaztea bere onetik ateratzen duela, gai horri buruz hitz egiten duen bakoitzean, hain nekagarria, neskatoa jaio eta sei urtetara dibortziatu egiten direla.

Maddi -historia honen narratzailea- bere aitarekin igarotzen du bere adingabetasunaren parte gehiena, beti bere legeak eta arauak betez: ez du hasiko bukatzeko asmoa ez duen karrerarik, 35 urte izan arte ez duzu gida baimena izateko azterketa egingo eta izen ona duen gizon batekin ezkonduko zara.

Esan eta egin. Maddi Jose Luis delako batekin ezkontzen da eta -aitaren omenez- Antton izena jartzen diote intseminazio artifizialaren bitartez jaiotzen den mutilari.

Jose Luis lanean dagoela Maddik Antton zaintzen du eta egun hauetako batean semea eztulka hasten da. Amak ospitalera eramaten du bere lagun batek zer duen ikus dezan, baina bidean, Maddik istripua du gida baimena atera berri duela eta Antton momentuan hiltzen da, bera elbarri geratuz.

Senarra utzi eta bere aitarekin bizi da harrezkero.



SOKA SALTOA
  • Sarrera

Soka saltoa, "Kuban juego de la suiza", haurrentzako jolastzat hartzen den kirol bat da, eta jarduera fisikoa dela ere esaten dugu, boxeorako, teniserako edo kulturismorako entrenamendutzat hartzen da baita ere.. Soka salto ariketak, beste kirol batzuen aurretiko beroketak izan daitezke, indarra, koordinazio eta erritmoa behar duten kirolentzako beroketa bikaina da. Kirol honek, muskuluak gogortzen eta berritzen ditu, gainera bihotzarentzat eta birikentzat egokia kontsideratzen da.

  • Zertan datza

Banaka salto egin daiteke, baina normalean taldeka jokatzen da. Bi pertsonek mutur banatatik hartu eta jirabiran jartzen datza, hirugarren batek salto egiten du behin eta berriz soka oin paretik igarotzen denean. Hiru pertsona baino gehiago direnean soka saltoan jolasten dutenak, saltariak ilaran jarri eta soka salto bana eginez, ilarara itzultzen dira. Estropezu egin edo puntua galtzen duenak ilara utzi eta sokari jirabiran eragin behar dio hurrena. Hau izango litzateke kirol honetara jokatzeko modurik errazena.

  • Jolasak

  1. SEGIDA (10 minutu)

Lehenengo jolasean, bi pertsona izan ezik, beste guztiak ilara batean jarriko zarete bi horietako baten ondoan eta banan banan sartuko zarete, salto bat egin eta irten pertsona guztiak hau birritan egin arte.

  1. AZKAR (5 minutu)

Bigarren honetan, banan banan jarriko zarete sokaren zentroan eta bost salto geldo egin ostean ematen duten pertsonak azkar mugituko dute soka eta gehien egiten duen pertsonak irabaziko du!

  1. BI (5 minutu)

Azkenengo honetan, bi soka hartuko ditugu eta koordinazioz orbitaraziko ditugu elkar jo ez dezaten moduan, eta pertsonak banan-banan erdian jarriz erritmoz salto egin beharko dute.



EMAKUMEAK
external image ba96e7e36ed6c1c97515fb982bf0e9e2.jpg
“Esan zidaten:
Ez jantzi hain soineko motza.
Eta gero emakume bat bortxatua izan zen bere galtz gustukoenak jantzita zituela.

Esan zidaten:
Ez zaitez berandura arte gelditu.
Horren ostean, emakume bati arropa guztia kendu eta bularrak ukitu zizkioten egun-argitan.

Esan zidaten:
Ez bidaiatu bakarrik gauez.
Eta gero bi emakume bortxatu eta hil zituzten egunez.

Esan zidaten:
Ez hartu garraio publikoak ilunabarrean.
Emakume bat eskukatu zuten metroan, inork ezer egin gabe, unibertsitaterako bidean.

Esan zidaten:
Ez egin irribarre ezezagunei.
Horren ostean, han pasatzen zen emakume bati, borde, emagaldu, eta halakoak oihukatu zioten.

Esan zidaten:
Ez ezazu asko edan.
Eta gero drogak jarri zizkioten bere edarian.

Esan zidaten:
Eduki ezazu zure mugikorra beti eskura.
Emakume berak, pasa den gauean egin zizkioten gauza guztien bideo bat bidali zioten.

Esan zidaten:
Ez zaitez ezezagunekin joan.
Eta gero lagun batek emakume bera bortxatu zuen.

Esan zidaten:
Salatu.
Eta gero jantzita zeramanagatik, zenbat edan zuen eta zergatik joan zen harekin galdetu zioten.

Esan zidaten, esan zidaten, esan zidaten.
Kontuz ibili, kontuz ibili, kontuz ibili.
Eduki nuen, dut eta izango dut.
Esan zidaten guztia egin nuen.
Orain azaldu zer da gaizki egin nuena.

Badakit: gizon guztiak ez zarete horrelakoak.
Baina ulertu ezazu ZUK.
Emakume guztiei gertatzen zaigu. Gu guztioi.
Nire amari, niri, nire alabari, nire lagunari et nire ikaskideari, zure amari, zure emazteari, zure alabari.
Emakume GUZTIEI.
Hasi al zara ia ulertzen?

Ez esan zer egin dezakedan edo zer ez.
Esan haiei.
Erakutsi zer den onartezina.
Erakutsi EZ esaten dugunean EZ dela.
Erakutsi errespetua.
Erakutsi emakumeak ez garela jostailuak, ezta objektu bat, ezta jabetza bat.
Erakutsi erantzuleak izaten.
Erakutsi ez bortxatzen.

Batzuetan gorrotatzen gaituzuen galdetzen diot neure buruari.
Batzuetan zergatik gorrotatzen gaituzuen galdetzen diot neure buruari.
Modu logikoan. Modu sentikorrean. Esanez. Galdetzen. Erregutuz.
Denetik egin dugu.

Jada ez dakit zer gehiago esan.
Jada ez dakit nola azaldu.
Jada ez dakit nola eskatu.
Zer arraio geratzen zaigu egiteko.
Ez da ezer geratzen.
Mina izan ezik.
Eta amorrua.”

Vitika Roy



external image louise_bourgeois_4.jpgLOUISE BOURGEOIS

https://eu.wikipedia.org/wiki/Louise_Bourgeois

Louise Joséphine Bourgeois (1911ko abenduaren 25 - 2010eko maiatzaren 31) frantziar eskultorea izan zen. 1966an, Eccentric Abstraction izeneko erakusketa ospetsuan parte hartu zuen. 60ko hamarraldian Italiara joan eta marmola landu zuen. Noiz jaio, noiz hil

1991n, Frantziako Kultura ministerioaren sari usia jaso zuen, eta, 1994an, Parisko Arte Moderno Museoak bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen.


Lan nabarmenduak

Femme Maison


Resultado de imagen de Femme Maison
Resultado de imagen de Femme Maison

Femme Maison (1946–47) margolan sail bat da non emakumearen eta etxearen arteko erlazioa esploratzen du. Emak
umeen
burua
etxeen ordez aldatzen ditu, haien gorputzak kanpoko mundura eta burua etxeko ingurunera utziz. Arte modernoaren gizatasun ezari buruzkoak dira bere artelanak.

external image 459700403.jpg

Destruction of the Father


Esplorazio biografiko eta psikologikoa da non aitak bere seme-alabengan duen botere menderatzailea adierazten da. Pieza, azal koloreko instalazio bat da, umetoki baten antzekoa. Igeltsuz, latexez, egurrez, oihalez eta argi gorriez egina. Bere lehen lana izan zen zeinetan material leunak erabili zituen eskala handian. Instalazioan sartzean, ikuslea hilketa batenean bezala sentituko da.


Cells
external image 2817a86a2274e2bc5701cbf307990e84.jpg

Laurogeigarren hamarkadan, Bourgeoisek bi instalazio serie sortu zituen, berak “Zeldak” deitzen dituenak. Gehienak, kaxa txikiak dira, bertan objektu sinbolikoetako konponketak ikusten dira; beste batzuk gela txikiak dira ikuslea gonbidatzen dutenak barrura sartzera. Gizakiarentzat emozio handiak eragiten zituen objektuak erabili zituen.

Zeldek egoera psikologikoak eta intelektualak gordetzen ditu, nagusiki beldurra eta mina. Bourgeoisek, bere lan honi buruz zera esan zuen: “min desberdin asko adierazten zituela: fisikoa, emozionala eta psikologikoa, mentala eta intelektuala. Zelda bakoitzak beldurra maneiatzen du. Beldurra mina da. Zelda bakoitza voyeur gozamenari buruzkoak dira, Ikustearen emozioa eta ikusia izatearena”


Maman

external image 800px-Maman_de_Louise_Bourgeois_-_Bilbao.jpg
Laurogeita hamar
garren hamarkadaren amaieran, Bourgeois armiarma erabiltzen hasi zen bere artearen zentro gisa. Maman, bederatzi metro neurtzen ditu altueran, altzairuzko eta marmolezko eskultura bat da. Sei erreplika produzitu dira. Duela gutxi, eskultura Dohan, Qatarreko zentro nazionalean egon zen. Bourgeoisek eraikitako araknidorik handiena da.
Eskulturak, amaren indar handiari buruzko aipamena da, ehunaren, elikaduraren eta babesaren metaforak erabiliz.


Gai errepikariak

Txikitako trauma izan zen bere lanetako gai errepikaria. Bere ama gaixotu ostean, aita hainbat emakumerekin maitakeriak izaten hasi zen, batez ere Sadie-rekin, Bourgeiosen maistra eta umezainarekin. Louise oso adi zebilen eta egoera behatzen zuen, momentu hartan izan zen generoarekin eta sexualitatearekin engantxatuta egoten hasi zenean, bere ia lan guztietan presente dagoena. Louisek esaten du, gogoratzen duela bere aita amari maite zuela esaten, nahiz eta bere desleialtasuna hortxe egon.

Sexualitatea, zalantzarik gabe, Louise Bourgeoisen gairik garrantzitsuena zen. Sexualitatearen eta hauskortasunaren arteko lotura oso boteretsua da, bere haurtzarotik eta aitaren maitakeriatik ondorioztatzen da.

Spiral Woman, Louisen sexualitatearen eta tortura arteko ikuspuntua da. Hanka flexionatuak eta besoen giharra, emakumeak aurrera jarraitzen duela adierazten du, zintzilik eta arnasestuka egon arren. 1995ko lana,



Heriotza

Miokardio infartuak jota hil zen 2010eko maiatzaren 31n.




AHOZKOA 2: Etorkizuna

external image images?q=tbn:ANd9GcRKLKdtQN8G3-LVYA0Q4gpefgVcaMYs9JnHjfhykZPtcOm5Ze-3Denok galdetzen diogu noizbait gure buruari etorkizunean zein izango den gure lanbidea.

Pertsona gehienek, irteerak dituzten ikasketak egiten dituzte, kontuan izan gabe bere nahiak.
Besteei gurasoek esaten diete zer ikasi edo zer ez.
Eta zorionez, badaude beste hainbat pertsona argi dutenak zer ikasi nahi duten. Hori bai, baliteke gurasoek ezezkoa ematea edo, haien iritzia ematea baina onartzea seme-alabaren aukera.
external image dac90a931ad23b0155f43f4b188109ae.jpg
Nik ez ditut ulertzen euren seme-alaben etorkizuna zoriontasunera lehenesten dituzten gurasoak.
Ulertzen dut, gurasoek esperientzia asko dutela, gehienek hoberena nahi dutela guretzat eta gauza guzti horiek. Baina haiek ez dakitena geure kabuz aukerak hartzeko kapazak bagarela da. Baliteke erabaki horiek akatsak egitera gida gaitzakeela baina horietatik ikastea ere heziketa garatzea dela diot nik.

Zure lana gustukoa izan behar duzula uste dut, hain gustuko, igandean ere lanera joateko gogoa edukiko zenukeela.

Baliteke ikasketak egin bezain laster ez aurkitzea lanik. Ala bai? Baina ez dugu besteen aurreiritziak gure pentsatzeko era aldatzen utzi behar. Zuk gustuko duzuna egin behar duzu (besteak kaltetu gabe, noski), azken finean, hori izango da zoriontsu egingo zaituena. Ez diezu besteei gustu eman behar, haiek ez dizute zoriontasuna emango eta hare gutxiago hura lortzeko bidea egingo.


ARTEAREN OINARRIAK

  1. EGIPTOKO PINTURA:

Egipton, zuraren gainean era lauan pintatzen zutenean, kolore tonu bakarra erabiltzen zuten pinturaren atal bakoitzean. Modu linealean margotzen zutenean ordea, eszena marra horizontalen artean egiten zuten, gatazka erlijiosoak adieraziz, gehien bat.
Emakumezkoak eta gizonezkoak kolore desberdinez pintatzen zituzten, perspektiba okerrarekin, hau da, burua profilez eta gorputza aurrez aurre.
Figurak ingeradaz eginda zeuden, ingurunean ondo markatuz. Zati garrantzitsuak ere nabarmentzen zituzten.
Tamainaren hierarkia zuten, garrantzitsuena ez hain garrantzitsuena baino handiago aditzera ematen zuten. Guk "hazbetez" neurtzen duguna, haiek ukabilkadaz neurtzen zuten.
Gainera, irudien artean ez zuten hutsunerik uzten pinturaren tartean, horri Horror Vacui// deitzen zioten.

Egiptoko pinturak, sailkapen bat zuen, non pintatzen zen araberakoa.
Muraletakoa fresko erara pintatzen zen. Hitzak berak esaten duen bezala, horma freskoa dagoenean margotzea zen.
Sarkofagoetakoa kanpotik margotzen zen. Bertan, sarkofagoetan, hildakoa sartzen zuten, momifikazio prozesua osatu ostean. Prozesu hau, gorpua sikatu ondoren bendan biltzean dantza. Geure hil-kutxa haientzat sarkofagoa zen.
Heriotzaren osteko bizitzan sinesten zutenez, bertan bizitzara bueltatzeko baliagarria zen guztia pintatzen zuten, KAk jabearen gorpua erraz aurki zezan. Honela gertatzen ez bazen, ezin izango lirateke haientzat hain garrantzitsua den bizitzara itzuli ahal izango. Honen garrantziagatik, dirudunek aukera gehiago zuten haien KAk gorpua aurkitzeko, hil ostean ziurtatuta edukiko zutelako pintura ordaindu ahalko zutela.
Hilobietan ere pintatzen zuten hildakoaren bizitza helburu berarekin.

  1. EGIPTOKO ARKITEKTURA:external image h44-10879515_2000x1333.jpg
Arkitektura, eraikuntzak, arau batzuen arabera proiektatzea nahiz apaintzea da. Egiptoko arkitektura bi motatakoa izan daiteke: bere materialen arabera.
Arrunta, adobez eginda dagoena. Adobea, uraz, zuraz eta kanaberaz egindako bloke erraldoiak dira.
Monumentala, bi funtzio desberdin izan ditzakeena da. Propagandistikoa, boterea goraipatzen du, nagusiki erlijiosoa eta politikoa; edota funtzionala, erabilgarria izateko helburuarekin. Arkitektura mota honek, harri blokeak erabiltzen ditu material nagusi gisa.

Tenpluak eta hilobiak dira Egiptoko arkitekturaren oinarrizko bi ereduak.
Hilobietan sarkofagoak gordetzen zituzten bereziki eta etxeak berak baino garrantzitsuagoak ziren. Hiru sailkapen egin daitezke.
Mastabak -hilobi zaharrenak- prismaren forma dute horma inklinatuarekin. Korridore bidez sartzen zara. Barruan, barrunbeetan, hilobi kamera dago, zeinetan hildakoaren gorpua gordetzen da.
Piramideak, eraikuntza solidoa dute sarrera albo batean kokatuta. Hilobi honetan, eguneroko tresnak, harri-bitxiak eta janariz beteriko ontziak gordetzen zituzten baita.
Hipogeoak, aurreko biekin konparatuz, ez daude aire librean, harkaitzaren barnean dagoen hilobian dira.
TUTANKHAMON, Howard Carter arkeologoak aurkitu zuen Faraoien Haranean 1922. urtean. Lau gelaz osatuta dago: sarrera, korridorea eta aurre-ganbera, eranskina eta sarkofagoaren ganbera.
Tenpluak, ordea, jainkoak eta faraoiak goraipatzeko eraikiak ziren. Teilatu laua eta horma oso sendoak zituzten. Etorbidea esfingez beteta zegoen. Gela hipostiloa zutabez eutsitako gela zen non aristokrazia soilik sar litekeen. Eraikin honen amaieran jainkotegia zegoen.

Hirigintza (urbanismo), hiriaren egitura da, hiri-bizitzari dagozkion ezagupen eta antolamendua hain zuzen. Nilo ibaian zehar kokatzen zen. Egiptoko hiri garrantzitsuak elkartzen zituen errepideen bidez. Herrialde osoa ubidez -ur kanalak- osatuta zegoen, nekazaritzarako. Dikez -urei eusteko eraikitzen den harresi artifiziala- osatutako sarea zen herrialde osoa.


IRUZKINA: Dekameron
Testu hau istorioaren zati bat baino ez da, zeinetan ipuin bat kontatzen da eta obra osoan ehun dira.

Dekamerona”, Giovanni Boccacciok idatzi zuen XIV. mendearen inguruan (1351-1353), Erdi Aroan.

Testuak testuinguruarekin harremana du hainbat arrazoiengatik. EmakumEenganako jarrera ez zen egokia eta zaldunak ere agertzen ziren. Bi arrazoi hauek, garai hartako ezaugarriak dira. Erdi Aroan kokatzen da testua, garai hartako pentsamendua zutelako.

Mugimendu artistikoa ipuin bildumak argitaratzen zuen. (“Las mil y una noches”)

Narrazio laburrak dira, bertan ipuinak kontatzen dira.

Gaiak gizakiaren adimena, ondasuna eta amodioa dira.

Nastagio neska batez maitemintzen da. Konkistatzeko opari asko egiten dizkio. Emakumea berataz kokotaraino amaitzen du eta gizona harekin denbora galtzeaz ere nekatuta handik alde egiten du.
Bidean gizon bat ikusten du emakume bat hiltzen, eta ondoren txakurrek jaten dute. Honek ideia pizten dio eta etorritako bidetik itzultzen da. Itzultzean, neska gizonaren asmoez ohartzen da eta zoritxarrik gerta ez dadin ezkondu egiten da Nastagiorekin.


Pasarte honetako pertsonaiak lauak dira, ez dutelako iritziz aldatzen. Emakumea ordea biribila da azkenengo momentuan gizonarekin ezkontzen delako beldurraren erruz.

Narratzailea, kanpoko pertsona bat da. Ez du istorioan parte hartzen, hau da, 3. pertsonan idatzia dago eta pertsona orojakilea da.

Istorioaren hasieran, laburpen edo informazio apurra eskaintzen digu zeri buruz irakurriko dugun jakiteko. Istorio markoduna da. Honek zer esan nahi du? Ba, istorio nagusiaren barruan beste istorio txikiak egongo direla.

AZKEN FANDANGOA BUENOS AIRESEN
Ander Galtzagaren bizitzako momentu jakin bat azaltzen du. Kontatzailea Ander bera da (1. perts.) idazle ezaguna da. Urteak kostatu arren, bere lehengo liburua argitaratzea lortu duena.

Behin, interneten kuxkuxeatzen zebilela blog bat aurkitu zuen. Honen idazlea Katxalyn sasizeneko baten bat zen. Honek bere liburuei buruzko kritikak idazten zituen bere blogean, bai onak eta bai txarrak. Egoerak, gure protagonistari grazia edo barregura ematen zion eta bere emazteari erakutsi zizkion bere artikuluak.

Kaletik zebilela, Gizonak denda bateko zerbaitek arreta deitu zion. Katxalyn delako batek liburu bat argitaratu zuela ikusi zuen. Liburuaren tapan, emakume eder eta liraina ageri zela ikustean txundituta geratu zen. Gaztea zen neska. Anderrek liburua erosi zuen, baita irakurri ere,hona zela zihoen eta ziur agoteko bere andregaiari irakurtzeko eskatu zion. Batzuetan idazle ohiak ez direlako ohartzen edo fidatzen haien irizpideaz.

Denbora pasa zen. Eta egunkari bateko zutabe bat eskaini zioten Katxalyn eta beste hirugarren bati. Emakumeak ideia txarra zela esan arren, honek onartu egin zuen.

Hainbat hilabeterako epea eman zieten. Anderrek lasaitasunez hitz egiten zuen. Lehengo zutabea irakurri zuenean, ohartu zen Katxalyn delakoak denen aurrean inozo baten antzera utzi zuela. Bere andreari erakutsi eta hark horrelakorik gertatuko zela bazekiela erantzun zion eta hala hilabete guztiak.

Hor ez zen bukatu haien arteko harreman arraroa. Hilabeteak pasata Argentinan egiten zen hitzaldi moduko batera gonbidatu zuten. Gizona, Katxalyn ere bazihoala konturatu zen. Honek, berak deitu ziolako behin etxera. Bere autoa haren etxean utzi zezakeen galde eginez. Aireportuko aparkalekua oso garesti irtengo zitzaiolako aitzakiarekin. Anderrek ezetz esan zion.

Bidaiak bere matraka izan zuen. Han igaro zituzten egun gehienetan irtenaldiak egiten zituzten haien artean hiri handi hura hobeto ezagutzeko.

Gau batean, Anderrek Katxalyn ikusi zuen praka motz-motz batzuekin beste bidaiari baten logelatik irteten. Gau hartan ez zuen lorik egin. Hurrengo egunean irteeratik paso egin zuen. Atseden hartu behar zuelako aitzakiarekin, ezin izan zuen Katxalyn burutik kendu gau guztian. Azkenean Katxalyn ere ez ze joan eta biak elkarrekin paseatzera irten ziren.

Argentinan igarotako egun horietako batean Anderrek hitzaldi bat eman zuen. Non istorio bat kontatzen zuen Katxalyn eta bere arteko harremanaren paraleloa den gaiarekin.

Gau artan biak harreman sexualak izateko erabakia hartu zuten, bakoitzak bere aldetik, baina Ander Katxalyn oso gaztea zela konturatu zen, batez ere aluan ilerik ez zuela ikusi zuenean. Etxera heldu zirenean emazteak Katxalyn bidaia horretan parte hartu zuela ezkutatzeagatik, blogean dena ageri zela eta beste hainbat gezurrengatik dibortzioa eskatu zion.


FILOSOFIA ZER DA?
Filosofia, Grezian sortu zen. Filo- maitasuna esan nahi du; eta sofia- jakinduria. Honen esanahia ulertzeko hainbat mende atzera joan behar gara. Socrates-ek (Grezia Klasikoaren filosofoak) galdera batzuk egin zizkion bere buruari. Nondik gatozen, nortzuk garen, nora goazen etab. Horregatik Filosofia jakin-minetik sortu zela esaten da.

Helburuetako bat bizitza eta inguratzen gaituena hobeto ezagutzea izan daiteke, batez ere zeure burua, ondoren erantzunak aurkitzeko. Erantzun horiek aurkitzen dituztenak Filosofoak deitzen zaie eta mundu osoan pertsona desberdin asko zeudenez teoria desberdin asko sortu ziren.


Gure bizitzan ezinbestekoa da filosofia, nola jokatu jakiteko.



IRITZI ARTIKULUA: Askatasuna
Beti galdetzen diogu geure buruari ea benetan askeak garen edota benetan hitz honen esanahiak esaten duena egia den. Askatasuna gizakiok dugun gaitasun natural bat dela irakasten digute. Batzuk baietz, existitzen dela diote, beste batzuk ezetz, eta askok ez dute galdera honen erantzuna.

Nik existitzen dela diot, baina ez da guztizkoa, beti dugulako mugatzen gaituen zerbait, determinismoa deritzogun doktrina hain zuzen. Ala ere, ezin dugu esan ez dela existitzen. Zergatik? Askotan geure buruari askatasun falta dugula esaten diogu, beraz, zentzuz pentsatuz, ezin dugu faltan bota existitzen ez den zerbait, ezta? Askatasunaren existentzia ezin da egiaztatu, baina errealitate ukaezina da. Askatasuna bizi behar duzu eta ez ikusi, hau da, pertsonaren esperientzian parte da.

Ala eta guztiz, kasu askotan uste dugu ekintza batzuk geure kabuz hartzen ditugula, jakin gabe, batzuetan besteen jokaerak edo pentsamenduek determinatzen gaituela. (hemen Frommen teoria jarri ahal duzu autoritate-argudioa eratzeko) Frommen teoriaren arabera, pertsona batek nahigabe suposatzen dela egiten duena, ez da benetan hain nahigabezkoa. Erich-ek zioena zitatuko dut hobetu ulertzeko:

《Suntsitu zituen Talaat Pachá-k milioika armeniar berak bakarrik? Suntsitu zituen Hitlerrek milioika judutar berak bakarrik? Edo suntsitu zituen Stalinek milioika etsai politikoak berak bakarrik? Gizon hauek ez zeuden bakarrik, hamaika (asko adierazteko) pertsona haien esanetara zeuden, haiengatik hiltzen zutenak. Ez borondatez bakarrik, baizik eta gustuz ere.》

Beste alde batetik, guztizko askatasunaren existentziaren argudioak alde batera utziz. Egia izango balitz askatasun osoa existitzen dela, nola azalduko genuke moralaren kasua. Moralitateak, ez gaitu behartzen, ez da hertsatzailea bale, baina bai ematen digu aukeran eskakizun baten aurrean obeditu ala ez obeditu. Bi aukera horiek ematen dizkigu, ongia ala gaizkia, beltza ala zuria, grisa aukeratzeko aukerarik eman gabe.(bitxia da nola eman diozun bira askatasunaren aldeko argudioari, moralitatean oinarritutako argudioari, hain zuzen; azaldu hau gehiago) Esan nahi dudana hau da. Askea izatea zure bizitza zuk zeuk eratzea da. Bizitza akzioak dira. Bai jatea, bai pentsatzea, baita desiratzea. Hain zuzen, morala eta etika akzio horietaz arduratuko dira. Moralak gure bizitza ona lortzeko laguntzen gaituen gaitasuna da. Baliteke moralaren baliotasuna dudan jartzea eta moralak dioena justifikatzen duen gaitasunari etika esaten diogu. Etika diziplina filosofiko bat da, morala defendatzen duena arrazoia aztertuz.

Hau nire iritzia besterik ez da. Bakoitzak berea izango du, bere arrazoiekin. Nire argudioak ulertuko dituzten pertsonak egongo dira, baita hauen kontra egongo diren beste hain beste. Baina honek zer axola du, azken finean, libreak gara nahi duguna pentsatzeko, ez da egia?

Leonor


IRITZI ARTIKULUA: Zenbakiak
external image images?q=tbn:ANd9GcQ7yyjcWCK91RCWiADRMhqo6yAZWw-4Pytb2PB9DA0deV_kZup6UQ
Matematikak garrantzitsuak dira, baina batzuetan haietaz abusatzen dugula uste dut. Zer esan nahi dut honekin?

Oraingo gizartea zenbakiek esaten dutenaz baldintzatuta dagoela diot. Gu ez gara pisuak esaten duen zenbakia soilik. Ez gara gure praken edo bularretakoen neurriak diotena. Ez gara kontu korrontean dugun dirua, irabazitako garaikur kantitatea, ezta azkenengo azterketan atera dugun nota. Eta are gutxiago gure sabelaren eta gerriaren tamaina edota sare sozialetan ditugun lagun kopurua.

EZ GARA ZENBAKI BAT SOILIK. external image latest?cb=20120630141823

Inguratzen gaituzten pertsonak, maite ditugunak, haien izaera, zenbaki soil batera mugatzen dutela ikusteak, tristatu egiten gaitu askotan. Askotan entzuten ditugu pertsonen kexuak, bai kaletik, bai inguruko bizitzan. Ez daudela gustura euren pisuarekin, ikasketetan ateratako notak ez direla nahi zituztenak, ez direla X gaian nahi luketenak bezain onak,.. eta beste hainbat eta hainbat.

Ez gara zifra batzuek esaten digutenaz neurtu behar. Zu eta denok, hori baino askoz gehiago garelako.

Uste dut gehiegi exijitzen diogula geure buruari, duguna gozatu gabe, besteek esaten dutena gure hitzak baino gehiago balio duela pentsatuz. Gizarteak esaten duena soilik zuzena dela uste dugu, eta ez da horrela, bakoitza den bezalakoa delako. Zenbaki horiek ez gaituztela mugatu nahi duguna lortzeko eta besteek esaten digutena, guri bost! Ez diogu utzi behar iruzkin horiei ematen diegun garrantzia guk lortu nahi duguna mugatzen.

Zenbaki edo zifra horiek zure bizitzako parte izango dira, bai. Baina gu ez gara hori soilik, hori baino askoz gehiago gara eta hau jakitea oso garrantzitsua dela diot nik. Ez utzi zifra horiei esaten zer egin dezakezun edo zer ez. Ez izan beldurrik nola, zergatik, noiz eta non egiten dituzulako gauzak.

Akatsak egingo dituzu eta haiengandik ikasi ere, beraz ez izan beldurrik zenbaki horiek esaten digutenagatik. Azken finean hori dira, zenbakiak soilik.


AZALPEN TESTUA:Konplexuak
Gure garunak sortutako arazo psikologikoak dira. Itxura fisikoarekin edo gure izaerarekin gustura ez gaudenean edo desberdinak garela ikusten dugunean sortzen dira, kasu gehienetan pentsamendu irrazionalei esker. Horri «konplexu izatea» esaten zaio.
Gehienetan gu geu gara konplexua esajeratzen duguna eta merezi duena baino garrantzi handiagoa ematen diogunak.

Normalean haurtzaroan agertu, eta nerabezaroan bermatzen dira eta ez badituzu gainditzen heldua zarenean agertzen dira.

external image Fuera-complejos.jpg
Gainazalari soilik erreparatzen dion gizarte batean bizi gara eta azkenean horrekin bizitzen ikasi behar dugu. Zalantzati edota besteak baino gutxiago direla sentitzen diren pertsonak dira, autoestimu arazo serioak dituztenak.
Konplexuak guk sortzen ditugu, gehienetan ez da benetan existitzen, dena dago gure irudimenean.
Faktore askok eragin dezakete: defektu fisikoak, shock emozionalak, bete gabeko desioak.


Psikologoek diote, konplexuak emozioz eta ideia eutsiz osatuta daudela eta norberaren nortasunean eragina dutela. Horregatik da hain garrantzitsua konplexuak gainditzea eta aurre egitea. Horretarako, arazoa identifikatu behar duzu eta pentsamendu ezkorrak alde batera utzi eta onak atera. Pertsona bakoitzak gure desberdintasunak ditugula onartu eta besteei zure izaera erakutsi, haien asmoa zure sentimenduak mintzea ez bada.

external image judgeme%20copy_860.jpgOso garrantzitsua da konplexuekin bizitzen ikastea, ez itsutzea eta ez ukatzea denok duguna, hartara errazago egingo zaizu integratzea.

Hartu umorez egoera eta egin aurre izutzen zaituen horri kirurgia estetikoei jo gabe. Ebakuntza egitea erabakitzen baduzu zenuen konplexua desagertu daiteke. Baina konplexu berri bat agertzen denean beste ebaketa bat egiteko aukera etorriko zaizu burura, eta aurre egin beharrean, zu ez zaren pertsona bihurtuko zara, zure kabuz arazoari aurre egiteko gauza izan ez zarela jakinda.

Garena baietsi eta baloratu beharra dago, bertuteekin eta akatsekin, besteek esango dutena kontuan eduki gabe.


* GEHIGARRIAK *
«Edipo eta Elektraren konplexuak»

external image oedipus_complex_by_marvipacete-d5vy3yo.jpg

Ediporen konplexua, bi urtetik zazpi urtera tartean hasten den etapa da. Sexu berbera duen gurasoenganako bazterketa inkontzientea da. Hau da, semeak bere amarenganako erakarpena sentitzen du aita baztertzen duen bitartean.
external image 220px-1869_Frederic_Leighton_-_Electra_at_the_Tomb_of_Agamemnon.jpg
Elektraren konplexuan aldiz, alabak, aitarenganako atrakzio afektiboa sentitzen du; baina beste konplexuarekin konparatuz, neskatoak ez du hainbeste lehiakortasun sentitzen amarekiko duen erlazioa bestean baino estuagoa eta sendoagoa delako.






GAZTEAK eta GIZARTE KONPROMISOAK

Gazte batzuen artean joera indibidualista dago; ikasi ondoren, lana aurkitu, besterik ez dute nahi. Beste batzuek, nahiago dute ikasketak albo batera utzi eta giza eskubideen alde jokatu.

Nire ustez gauza biak egin ditzakezu zure etorkizuna erabaki horren mende egon gabe. Kamiseta aldarrikatzaile bat jantzi dezakezu klase egun batean, honela, zure ikaskideei zure iritzia erakuts diezaiekezu. Eta gero, grebatan eta manifestazioetan parte hartu asteburuetan edo astean zehar klase ostean.

Zergatik utzi ikasketak bi gauzak batera egin al badituzu? Ez dira denon gustukoak, azterketak, ikasi beharra, goiz altxatzea etab,... hori argi dago baina ikasketak beharrezkoak direla da nire iritzia. Hauei esker etorkizunean lan bat izango dut eta ez dut alferrikako lana den sentsazioa izango. Ez dut nire nerabezaroa ezertarako ez leihotik botako, ondo irtengo edo agian ondo irtengo ez den protesta batengatik.

Egia da batzuetan ez garela kontziente benetan gertatzen ari denaz. Geure munduan murgiltzen garela eta zerbait nahi badugu jo ta ke egingo dugula hori lortzeko. Baina benetan esaten dizuet, ez izan hain burugogorrak eta ez utzi ikasketak. Ez da agindua, gomendioa baizik.

Tontakeria bat dela pentsatuko duzue. Ikasketak beti direla beharrezkok lana aurkitzeko. Ez dizuet esaten arrazoia falta zaizuela, baina horretaz ziur egon arte ez ezazue astakeriarik egin.

Pentsatu ikasketarik egin ez dezaketen hamaika pertsona horiengan. Haiek ez dute guk dugun pribilegio handi hau, uste dut, guk gaitik egiten ez dugu esfortzu hau, haiengatik egin beharko genukeela.

Bizitzan zer nahi duzuena argi edukitzearen kasua ere existitzen da, ados, aurrera, nik ezin dizuet galarazi, baina benetan, ondo pentsatu, gero bueltarik ez dago eta.
g