Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegrammezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...



Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK


Vicrila

Vicrila (VIDRIERIA Y CRISTALERIA DE LAMIACO), 1890ean sortu zenetik beiraren ekoizpenean aritu da. Momentu honetan Euskal Herrian antzinatasun gehien duen enpresetako bat da. Lehen urteetan txanbilak eta beira lauak ekoizten zituzten, baina urteak pasa ahala, hainbat motatako beira eta produktu ekoiztu dituzte.

1981. urtean, ARC INTERNATIONAL multinazional frantsesak enpresa osoa erosi zuen, eta hortik aurrera Espainia eta Portugal osoa hornitzen zituen taldea bihurtu zen.

Vicrila enpresaren logoa
Vicrila enpresaren logoa

2009. urtean, Vicrila multinazional honetatik banandu zen, enpresaren itxiera eragozteko.

Azken urteotan, Vicrila Euskal Herriko langileekin eta eta bertoko kapitalarekin dabil. Ez bakarrik Euskal Herriko, baizik eta Espainia osoko beira ekoizlerik handiena da. Enpresan 350 langile daude baina lanpostu gehiago eragiten ditu bere inguruko enpresetan. 2016. urtean, Vicrila momentu latz batean barneratu zen, eta hartzekodunen lehiaketak deitu zuen. Honen eragileetako bat ARC International multinazionala izan daiteke, oso merke erosteko bere interesaren ondorioz.

Enpresa honek urtero 200 milioi edalontziko ekoizpen ahalmena du bere makinei esker. Hauekin haien bezeroek eskatutako edozein forma eta edukierako edalontzi eta kopak egiten dituzte.

Enpresa handia izan arren, Vicrilaren helburuetako bat Ingurumenaren Kudeatze Plana da, bere kutsadura murrizten jarraitzeko. Honetarako, garrantzi handia ematen diote birziklapenari:

Enpresak ekoizten dituen produktu guztiak material birziklatuz egiten ditu, eta erabilerarik ez duen beira guztia birziklatzen du. Beirak prozesu honetan laguntzen du, nahi beste aldiz birzikla daitekeelako .

Vicrilak sari ugari irabazi ditu urte guzti hauetan zehar, hala nola:

  • Langileen eraketarekin konpromisoaren saria (2003)
  • “5 eses” saria (2005)
  • Gure eraketa esfortzuaren aitormen saria (2006)
  • “PRL” saria (2008)
  • Kudeaketaren bikaintasunari zilarrezko “Q”-a (2008)
  • Gazteen lan barneraketaren bikaintasunari saria (2011)










KLIMA ALDAKETA
Klima aldaketa, gaur egun daukagun arazo edo ardura garrantzitsuenetako bat da. Askotan garrantzi gehiegi ematen ez diogun arren, klima aldaketa eta berotegi efektua etorkizunerako erabakigarriak izan daitezke. Zenbait zientzialarik fenomeno hau gure erruz gertatzen ari dela ukatzen dute, eta haien argudioak ez dira batere ahulak baina nire ustez gu gara arazo honen eragile garrantzitsuenak.

Orain dela urte batzuk munduko zientzialari asko elkartu ziren eta Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Batzordea sortu zuten berotegi efektua ikertzeko eta landu zituzten txostenek zalantza gehienak argitu zituzten: Klima aldaketa gizakien erruz gertatzen ari zen.

Lurreko historiako hamar urterik beroenak azken hamabost urteotan izan dira eta mende honetan, adibidez Estatu Batuetako tenperatura 1.1ºC-2.0ºC-tan igo da. Guzti honen kausak hauek dira:
Gure planetaren klima konplexua gure atmosfera, itsaso, izaki-bizidun eta lur-masa guztien arteko elkarrekintzaren emaitza da. Eguzkiak guzti hauek berotzen ditu atmosferan dauden gas batzuek (karbono dioxidoa, metanoa…) Gas hauek naturalki beroa xurgatu eta tenperatura egokian mantentzen dute atmosfera azpiko klima. Baina arazoa da, azken 150 urte hauetan, gas hauen pilaketa atmosferikoa areagotuz joan dela eta ondorioz behar baino bero gehiago geratu da atmosferan harrapatuta. Hau izan da beroketaren arrazoi gogorrenetako bat, eta zientzialariek diotenez, hau gizakion zenbait aktibitateren ondorioa da. Batez ere erregai fosilen (ikatza,olioa, petrolioa…) deforestazioaren eta nekazaritzaren ondorioa.

Horrela jarraitzekotan, ondorio latzak espero dira. Ezer aldatzen ez badugu, 2050. urtean karbono dioxidoaren ekoizpena bikoiztuko dela estimatzen da eta hau gertatzekotan, lurrazalaren tenperatura 1-3,5ºC inguru igo liteke. Tenperatura igoera honek ondorio izugarriak izango lituzke: Giza osasunari kalteak, poloen urtzea, baso eta itsasoen desorekak, basamortuak hedatzea, ez-ohiko fenomeno atmosferikoak…
Guzti hau saihesteko beharra gizakioi dagokigu eta horretarako, beharrezkoa da bakoitzak ahalegin bat egitea atmosferarako kaltegarriak diren gauzen kontsumoa murrizteko hala nola, garraio publikoak erabiliz, tresna edo makina elektrikoak erabiliz erregaiak erabiltzen dituztenen ordez…
Horrez gain, oso garrantzitsua da nazio guztietako gobernuek erabaki gogorrak hartzea honen inguruan, eta planifikazio on bat egitea. Hain zuzen honetarako, aurtengo ekainean 195 herrialde elkartu ziren Parisen gure planetaren tenperaturaren igoera mugatzeko akordio bat egiteko.
Amaitzeko, uste dut guztiok gure planetarekin konprometitzen bagara eta gure ohitura kaltegarriak aldatzen baditugu, mundu hobe bat lor dezakegula.

Resultado de imagen de cambio climatico
Resultado de imagen de cambio climatico










MUSIKAREN DESKARGA ILEGALA


Orain dela ez urte asko, musikariek disko berriak ateratzean, abestiak entzuteko disko horiek erosi behar ziren, edo zortea izanez gero, batzuetan irratian entzuten ziren abesti ospetsuenak.
Abeslarien irabazien parte handi bat horrela lortzen zen.

Baina azken urteotan, internetaren eraginaren ondorioz, gero eta disko gutxiago saltzen dira. Arazo hau, internetetik abestiak jaistearen edo deskargatzearen ondorioa da.
Zenbait WEB orritatik musika deskargatzea legez kanpokoa da. Horregatik, musika jaisteko zenbait aplikazio desagertzen dira, legez kanpokoak direnez, desagerrarazten dituztelako.
Guzti honengatik, CDen salmentak %30 jaitsi dira. Deskargek industria kolokan utzi dute. Europako gobernua deskargen aurka gero eta neurri gogorragoak jartzen ari da.
Espainiako SGAEk musika ipintzea kobratu nahi die tabernei etab.
Frantziako parlamentuan, musika eta filmak legez kanpo jaistea bozkatzen ari da.
Bestalde zenbait artista, haien abestiak Youtube bezalako Webguneetan agertzeagatik ospetsuak eta aberatsak egin dira.
Nire ustez, honek alde on eta txar asko ditu.

Alde batetik, musika jaisteak abantaila asko ditu:
Nahiko diru aurrezten da, eta diskoa erostera joatea baino sinpleagoa da, informatikan aditua ez izan arren, erraza da ikasteko. Gainera, disko bateko abesti bat gogoko baduzu, baina beste abestiak ez, disko osoa erosteak ez du zentzu handirik.
Erosi behar ez denez, kultura-musikala handiagotzen du. Musika berria, edo inoiz entzuten probatu ez duzuna entzuteko aukera miresgarria ematen dizu, gustatzen zaizun ala ez probatzeko.

Bestalde, honek alde onak dituen arren ondorio latzak ere baditu:
Musika entretenimendua eta kultura da, baina jende askorentzako lanbidea ere bada. Abeslarien lana ez badugu ordaintzen, hauek diru asko galduko dute.
Egia da iragarki mordo egiten dutela, eta kontzertuetatik dirua irabazten dutela, baina diskoen salmenta haien soldataren zati handi bat da, eta lapurretatzat har daiteke internetetik musika jaistea, ez baituzu ezer ordaintzen.


Nire iritziz, ez dago gaizki abestiak internetetik jaistea, guztian
bezala, neurria izan behar da, eta abeslariei diskoak noizean behin erostea ere ona da.
music-download-center-13-535x535.png




Eratostenes - Ahoz azalduta ikasgelan
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eratostenes






IPUINA: ENTROPIARENA

Informazioa

Ipuin honetako pertsonaia nagusia Fernando da eta beste bi pertsonaia garrantzitsu daude, baina sekundarioak: Arantxa (Fernandoren emaztea) eta Marrubi (Fernandoren maitalea). Narratzaileak, Fernandok, lehenengo pertsonan kontatzen du istorioa eta gainera kontatzaile fidagarria da.


Laburpena

Arantxa eta Fernando senar-emazteak bizi ziren etxean, Fernando txerritoki bat bezala uzten zuen guztia. Edo hori zioen Arantxak behintzat. Hau beti zabilen kexaka Fernandoren zikinkeriez edo gustuko ez zituen bere ohiturez, hala nola, txiza egin ostean bonba ez ematea edo tapa zipriztinduta uztea, dutxan ileak uztea… Horregatik Fernando kokoteraino zegoen eta gainera egunak pasatu ahala bere emaztea gero eta gutxiago maite zuela konturatzen hasi zen.

Orduan Arantxaren bidaia heldu zen, Georgian bost hilabete emango zituen bidaia. Orduan hasi zen kaosa. Fernando bakarrik geratu zen etxean eta azkenik aske sentitu zen. Erabakia hartu zuen. Ez zuen ezertxo ere ez garbituko, ezta bere emaztearen landareak zainduko. Horrela, egunak eta asteak pasa ahala zikinkeriaz eta hautsez betetzen hasi zen etxea. Pizza kutxak lurretik, Fernandok “arratoiak” deituriko hauts bolak eta abar. Ez zuen ohea ere egiten eta gainera bere emaztearen landare preziatuak haren argibideak jarraitu gabe hiltzen utzi zituen. Hori bai zela txerritoki bat!

Hala ere, bazegoen zerbait, beti distiratsu mantentzen zuena: Egongelako mahaiko abesbatzako trofeoa. Trofeo hau oso preziatua zuten Arantxak eta Fernandok, eta gainera kokaleku jakin bat zuen mahaiaren puntu batean bertan jotzen zuten eguzki izpiek distira berezi bat ematen ziotelako Arantxaren ustez. Hori izan zen garbi mantendu zen etxeko gauza bakarra.

Etxetik kanpo, unibertsitate bateko irakaslea zen. Bere klasean bazegoen ikasle bat Marrubi izenekoa, nahiko itsusia eta ez oso azkarra zena. Honek beti mozten zuen irakaslea, eta ezer jakin gabe ere gauzak leporatzen zizkion Fernandori. Honek nahiko gorroto zuen Marrubi.

Fernando gauetan ere ateratzen hasi zen. Hauetako batean unibertsitateko festa batean, ez zekien nola baina Marrubi etxera eramaten amaitu zuen. Txerritoki hari inportantzia gehiegirik gabe larrua jo zuten eta horrela aritu ziren, maitale moduan aste batzuetan zehar. Baina egun batean Marrubik espero ez zuen akats larri bat egin zuen. Marrubik Fernando eta Arantxaren trofeo preziatu hartu zuen, eta bere tokitik mugitu zuen. Fernando deabruak hartuta zirudien. Ezer esan gabe, altxatu eta sekulako zaplaztekoa eman zion Marrubiri. Hau etxetik irten eta ez zen inoiz bueltatu, ezta unibertsitateko bere klaseetara ere ez. Ez zen azterketara ere aurkeztu baina hala ere, Fernandok honi ikasgaia gainditzeko beharra sentitu zuen eta 5 bat jarri zion notetan. Emaztea heltzeko gutxi falta zenean, etxeko garbiketa sakona egiten hasi zen Fernando. Landare berriak eroi zituen eta etxe guztia distiratsu utzi zuen.

Arantxa iritsi zen, eta beste ezer esan baino lehen, trofeoa alderantziz kokatuta zegoela aurpegiratu zion Fernandori.







PABLO CHIAPELLA (BIOGRAFIA)


Bere gurasoak Valentziarrak ziren arren, Pablo Chiapella Albaceten jaio zen 1976-ko abenduaren 1ean. Batez ere famatua da “La que se avecina” telesailean Amador Rivas pertsonaia interpretatzeagatik.


Hasieran Magisteritzan diplomatu zen heziketa fisikoko irakaslea izateko asmotan. Baina lagun batek, Ernesto Sevillak, berarekin Paramount Comedyrentzako elkarrizketa batera joateko konbentzitu zuen. Orduan, arte dramatikoko titulua atera ondoren Paramount Comedyrentzat lan egiten hasi zen.
Hortik aurrera telesaio asketan agertu zen aktore moduan, aurkezle moduan, edo monologoak egiten. 2004 urtetik aurrera, telesail garrantzitsuetan parte hartzen hasi zen. Adibidez “Lobos” (Antena 3), “Hospital Central” (Telecinco), “Al filo de la ley”(Telecinco, abokatu bat interpretatzen) eta “El comisario” (Telecinco).
2006 “Aquí no hay quien viva” telesailan parte hartu zuen Moncho izeneko gazte bat interpretatzen, honen azken denboraldian, baina bera sartu et denbora gutxira saila amaitu zen, beraz ezin izan zuen garrantzi handirik hartu.
Baina 2007-an hasi zen orain arte irauten ari den bere arrakasta garrantzitsuena. “La que se avecina” telesail ezagunean Amador Rivas pertsonai dibertigarria interpretatzen du eta honi esker ezaguna egin da Espainia osoan. Petsonaia hau ezjakina eta nahiko tuntuna da, eta bere abentura barregarriengatik telesaileko pertsonaia garrantzitsuenetakoa da orain.
Hemen lortutako arrakastagatik zenbait programatan agertu da, hala nola El Hormiguero edo El club de la comedia.








ESPAINIAKO GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN

Espainiako Gerra Zibila (1936-39)


Espainiako gobernu errepublikarraren eta horren aurka matxinaturiko sektore militar eta sozialaren arteko gatazka armatua izan zen. Gerran 600.000 hildako izan ziren. Francoren jarraitzaileek, Italiako eta Alemaniako gobernuen laguntzaz, errepublikarrak garaitzen lortu zuten. Francoren armadak 1939ko urtarrilean Bartzelona hartu eta Alacanten zegoen Errepublikako gobernuak Frantziara alde egin behar izan zuen. Martxoan Madril hartu ondoren gerra amaitu eta Francoren diktadura hasi zen.

Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-37).


Hego Euskal Herria guztiz harrapatu zuen Espainiako Gerra Zibilak, eta zeharka Iparraldea ere bai. Madrilgo Gorteetarako 1936ko hauteskundeetan 15 ordezkaritik 7 zituen lortuak EAJk Bizkaian eta Gipuzkoan, eta autonomi estatutua zuen errebindikazio nagusia. Ezaugarri bereziak izan zituen gerrak, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Lehenik, eskuindar espainolen matxinada lagundu eta bultzatu zuen masa-mugimendu garrantzitsu bat zegoen: karlismoa, bereziki Nafarroan. Bigarrenik, Espainian ez bezala, burgesia abertzaleak bat egin zuen ezkerreko alderdiekin Errepublikaren alde. Hirugarrenik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat autonomi estatutua lortu eta, botere politikoaz gainera, euskal armada (Eusko Gudarosteak) ere antolatu zen. Azkenik, kleroaren jokaera ere berezia izan zen, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, parte garrantzizko batek matxinatuen aurka eta errepublikarren alde egin baitzuen, Espainian ez bezala.Nafarroako gobernadore militarra Mola jenerala zen, altxamenduko buruetako bat; eta uztailaren 18an bertan nagusitu zen Nafarroan estatu-kolpea. Ondorengo errepresioa eta garbiketak ankerrak eta zabalak izan ziren (3.000 lagun inguru garbitu zituzten garaitzaileek, Jimeno Jurio historialariaren iritziz; askoz gehiago beste batzuen ustez). Uztailaren 19an, gerra-egoera aldarrikatu, eta erreketeak jeneralaren agintepean jarri ziren beste lurraldeak konkistatzeko. Araban Kamilo Alonso Vega teniente koronelak, Molarekin bat eginda, bere agintea ezarri zuen 19an bertan, eta errepublikarrek altxamenduaren aurka greba orokorra deitu zuten arren, ez zuen arrakastarik izan. Euzko Gudarozteak Araban eginiko ahaleginak Legutioko porrot militarrean amaitu ziren.


Bizkaian eta Gipuzkoan huts egin zuen estatu-kolpeak. Baina Gipuzkoari laster eraso zioten Nafarroatik sarturiko matxinatuek. Lesaka eta Oiartzundik, A. Beorlegirekin sarturikoek erresistentzia gogorra aurkitu zuten errepublikarren aldetik, baina irailaren 4an Irun konkistatu zuten. Donostian lortua zuten hasieran militar matxinatuak errenditzea, baina Beorlegiren kontrolpean erori zen irailaren 13an. Bestalde, Leitza, Ataun, Betelu eta Zegamatik sarturik, Gipuzkoaren barrualde osoa hartu zuten; eta gerra-frontea Bizkaia aldera aldatuz joan zen. Espainiako Parlamentuak 1936ko urriaren 1ean onartu zuen euskal autonomi estatutua; eta hilaren 7an osatu zen Eusko Jaurlaritza, gerra-gobernu gisa; Eusko Gudarostea antolatu zuen.

Eusko Jaurlaritzak ez zuen Gobernu errepublikarretik ia ezer lortzerik izan; hiru aldiz indartsuagoak ziren matxinatuak. Eusko Gudarosteak Araban eraso egin zuen 1936ko abenduan (Legutio), Gasteiz berreskuratzeko asmoz, baina ez zuen lortu. Aurrerantzean armada frankista Bizkaia hartuz joan zen, aireko bonbardaketa erabakitzaileei esker. Hegazkin alemanek 1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu eta suntsitu zuten. Ekainaren 19an hartu zuten frankistek Bilbo, azken erresistentzi gunea. Euskal Herriari zegokionez, 1937ko abuztuaren 24an amaitu zen Espainiako Gerra Zibila, Francoren bandoko italiarrek eta EAJko ordezkariek Santoñako ituna sinatu zutenean.

Ipar Euskal Herriak ere nahikoa hurbiletik bizi behar izan zituen ondorioak, Hegoaldetik alde egin zutenei laguntzen. Baina euskaldun askok aukeratu zuen Venezuelara, Argentinara, Mexikora eta Amerikako beste herrialdeetara atzerriratzea; hauxe izan zen gerraren beste ondorio lazgarria eta garrantzi historiko handikoa. Horregatik gaur egun, Hego Amerika abizen euskaldunez gainezka dago.







BIODIBERTSITATEA

Lurrean ditugun izaki bizidun, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen ugaritasun eta aniztasun guztia da biodibertsitatea.
Dibertsitatearen ideia betidanik egin da Biologian, baina ez zen modu ofizialean erabiltzen hasi pasa den mendeko laurogeiko hamarkadararte.
Izaki bizidun guztiek egiteko garrantzitsua dute haien ekosistemetan. Adibidez tximeletak polinizazioa egiten du sare trofikoan parte hartzeaz aparte (sare trofikoa leku jakin batean bizi diren izaki bizidunen arteko harreman trofikoen multzoa da). Horrela, espezieen artean elkarrekiko mendekotasuna sortzen da, espezie bat desagertzean besteei kalte egin ahal dielako.
Izaki bizidunek funtsezko baliabide natural asko ematen dizkigute gizakioi; baliabide horietako batzuk materialak dira, eta, beste batzuk ekologikoak. Baliabide materialak elikagaiak izaten dira eta ekologikoak, berriz izaki bizidunek egiten dituzten funtzio eta prozesuak dira.
Horrenbestez, biodibertsitateak gure bizitzako alderdi askori eragiten die, eta beraz, babestu behar dugu, arrazoi askogatik: Ekosistemak mantentzea, energia iturri agorrezina izatea,, ugaritasuna izatea espezie berean...
Gaur egungo biodibertsitatea galtzearen eragile nagusiak gizakiok gara. Historian zehar, naturak eragindako bost desagertze masibo gertatu dira. Baina gaur egun (urtean 30.000 espezie inguru desagertzen dira) gizakion esku-hartzearen ondorioz gertatzen da batez ere. Askoren ustez, seigarren desagertze handia bizitzen ari gara. Honen arrazoi nagusiak hauek dira: Habitatak suntsitzea eta zatitzea (nekazaritza-, industria- eta hiri-garapearen ondorioz), klima-aldaketa (berotze globalaren ondorioz), poluzioa, espezie exotikoak haien eremu normaletik kanpo sartzea et espezieen gehiegizko ustiapena (ehiza, arrantza).
Biodibertitatea galtzea saihesteko, 2001ean Götemborgen goi-bilera egin zuten. Bertan, Europar Batasunak akordio bat egin zuen Europako habitat eta espezie garrantzitsuenak babesteko.
Neurri hauek aztertu zituzten: Leku babestuak ezartzea (horrela espezie batzuk edo interes ekonomikoko eremuak babestea); kontserbzio-zentroak sortzea (zoologikoak, lorategi botanikoak eta gene- eta hazi-bankuak); espezie mehatxatuak babestea (hauen ehiza debekatzea); babes gabeko landa-eremuetan biodibertsitatea zaintzea eta berreskuratzea (hauek natur balio handia dute); arrain populazioak eta itsas habitatak leheneratzea; ingurumen hezkuntza sustatzea.
Guztion artean biodibertsitatea zaindu beharko genuke, gainera gero horrek guri eragiten digulako.







ZORTEA

Zortea, zenbait kapitulu desberdin kontatzen dituen liburu baten istorio bat da.

Narratzailea

Istorio guztien narratzailea bere kasuak kontatzen dituen abokatu bat da, Ferdinand von Sheerak izenekoa eta bere bezezoen istorioak eta nola defendatu zituen kontatzen du.
Lehenengo pertsonako narratzailea da eta gainera, lekukoa eta fidagarria.

Pertsonaiak

Irina, Alemanian etorkin ilegal moduan dagoen emakume gazte bat da. Bere herrialdean gudan zeuden eta soldaduek Irina bortxatu eta bere familia hil zuten. Horregatik, Alemaniara ilegalki joatea erabaki zuen.
Kalle Alemanian jaioa zen, baina 16 urte zituela etxetik joan zen eta bizitza latza zeraman kalean bizitzen, Irinarekin topo egin zuen arte.

Laburpena


Irina Alemaniara heltzean, ezin zuen lan legalik egin, modu ilegalean sartu zelako . Horregatik, bertako neska batzuen laguntzaz, prostituta lanetan hasi zen. Horrela irabazten zuen diruarekin bizitzeko juxtu-juxtu zuen. Berak lan egiten zuen kalean, alderrai bat ere zegoen, eskale bat. Noizbehinka Irinak txanponen bat ematen zion, eta azkenean lagun egin ziren. Kallek txakur bat zuen eta egun batean txakurra errepidea korrika zeharkatzen ari zela, auto batek harrapatu eta hil egin zuen. Txakurra parke publiko batean ehortzi zuten eta zenbait denbora pasatu ondoren Kallek eta Irinak apartamentu bat alokatu zuten. Horrela Irinak nezeroak etxera eraman zitzakeen. Kalle ere lanean hasi zen egunez eta gauez eta haien bizitza onera joan zen, potoloarena gertatu zen arte.
Egun batean, irina bezero bati felazio bat egiten zen. Hau politikari potolo bat zen. Bat-batean honi bihotzeko bat eman zion, eta bertan geratu zen, zerraldo. Irina izututa zegoen eta ezin zion poliziari deitu, ilegalki zegoelako Alemanian eta azkenean ihes egitea erabaki zuen . Kalle iristean Irinario faborea bueltatzeko-edo, zerra batekin gorpua zatikatu eta zabor poltsetan lurperatu zuen parkean, txakurraren alboan.
Irina etxera heldu zenean Kallek egindakoa ikusi zuen eta beldur zenez, poliziari deitu zion. Biak atxilotu zituzten, baina heriotza naturala izan zela frogatu zuten eta libratu egin ziren abokatuaren trikimailu batzuei esker

Iritzia


Normalean , istorio edo ipuin desberdinak dituzten liburuak ez zaizkit asko gustatzen, eta horregatik ez nuen gogo askorekin hartu, baina azkenean interesgarria iruditu zitzaidan eta krimeneiburuzko istorio desberdinak gustatu zitzaizkidan.










GUILLERMO RIGONDEAUX


Guillermo Rigondeaux Ortiz Kuban, 1980an jaiotako boxeolari profesionala da. El Chacal ezizenaz ere ezagutzen da. Hainbat munduko txapelketa irabazi ditu "super gallo" kategorian, Haien artean WBA eta titulu linealak 2013tik hona. Hauek baino lehen Wbo eta Ring aldizkarien titullua.
The Ring aldizkariaren, Boxeo Transnazionalaren Ranking Elkartearen eta Boxrec webgunearen arabera, Rigondeaux munduko "super gallo" kategoriako boxeolaririk hoberena da.

Oraindik amateurra zenean, bi joku olinpikotan urrezko domina irabazi zuen bere mailan (2000,2004).
Gainera, Kubako txapeldun nazionala izan da zazpi aldiz (2000-2007). Bere karrera profesionalean zehar 17 borroka izan ditu eta guztiak irabazi ditu (haietako 11 K.O.z).

Urte batzuk beranduago, bere herrialdeko sistemarekin izandako arazo batzuen ondorioz, erretiratu behar izan zen. Boxeolari ezagun askoren arabera mundoko hoberena izatera heldu ahal izan zen, erretiratu ez balitz.









BIZKAIKO ZUBIA (HIPERTESTUA)


Bizkaiko zubia[1], Alberto Palacio Elizagak[2] diseinatu zuen, eta 1893ean ireki zen. Zubi harrigarri honek, Portugalete[3] eta Getxoko[4] portuak lotzen ditu, eta eskegita duen ontziaren bidez jendea alde batetik bestera garraiatzen du.
Lau urtez bakarrik egon da erabili gabe, 1937an goiko aldea leherrarazi baitzioten Francoren armadak zeharka ez zezan. Honek kalte larriak eragin zizkion. 1941an berriro ere konpondu eta abian jarri zen. Goiko aldean oinez pasatzeko bidea dago.
Industria Aroko burdinazko eraikuntza nabarmena da. 2006.urtean Unescok[5] Gizadiaren Ondarea izendatua.
Zubiak Gerrate Zibilaren ostean jasan zuen berreraikitzea oso konplikatua izan zen. Izan ere, garai hartan Bigarren Mundu Gerra gertatzen ari zela eta, materialak eta eskulana lortzeko zailtasun handiak egon ziren. Urteak igaro ahala, berrikuntzak ezartzen joan dira zubiaren segurtasuna hobetzeko asmoarekin.


[1]external image 8193397720_3b02a569c2_b.jpg
[2]Alberto Palazio Elizagaingeniaria eta arkitektoa izan zen. Haren lanikgarrantzitsuena Bizkaiko Zubia da.
[3]Portugalete Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bilbo Handia eskualdekoa, Bilboko itsasadarraren ezker ertzean kokatua.
[4]Getxo Bizkaiko kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Bilboaldean etaUribe Kostan kokatua
[5]UNESCO edo United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen erakundea da.








2016-2017 URTEKO KRONIKA


Euskarako arloan behintzat, urreko urteetatik guztiz desberdina izan den ikasturte baten kronika egitera noa.
Hau da ikasten daramatzadan urte guztietan egin dudan lehen kronika, eta aurten nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz.

1.Historia

Honen aurreko urteekin, aurtengoa nahiko desberdina izan da ikasgai gehienetan, zailtasuna edo exigentzia maila nahiko igo da aurreko urteekiko, batez ere batxillergo zientifikoa hautatu dugunontzat. Gainera izan dugun ordutekia oso deserosoa iruditu zait. Ez zait batere egokia iruditzen zazpi orduko egunak izate, ez bakarrik klasean azken orduetan suposatzen duen nekeagatik. Arratsaldeko lauretan heltzen gara etxera eta jan eta gero berriro lanean hastea nahiko gogorra da kontuan hartuz eskolaz kanpoko jarduerak ere baditugula. Baina horrela dago planifikatuta.
Nire kasuan, Gobela ikastolan ikasi nuen. Ikastola hau oso euskalduna da, eta bertan gaztelaniaz hitz egitea oso arraroa egiten zitzaigun. Honengatik eta ama-hizkuntza dudalako, erreztasuna daukat euskaraz hitz egiteko eta idazteko, gainera liburu asko irakurri ditudalako. Honen ondoren Artaza-Romo institutura sartu nintzen, eta gaur arte.

2.Gelako giroa

Honen inguruan onartu behar dutgure jarrera ez dela hoberena izan klaseko giro on bat izateko, baina ez gara errudun bakarrak izan. Klaseko akustika txarrak eta gehiegizko ikasle kopuruak ere bere zeregina izan du kontu honetan. Honen froga da bikoizketa egunetan klaseko giroa askoz erosoago zela. Egun hauetan zenbait gairiburuz hitz egin dugu, ahozkoetaz aparte. Klaseko guztiak batera egon garen egunetan berriz askoz zailagoa zen klasea aprobetxatzea. Baina hala ere ez da urte txarra izan eta gauza asko ikasi ditugu.

3.Ahozkotasuna

Egia esateko, ahozkoetan ez naiz oso fin ibili. Urte osoan zehar hiru ahozko egin ditut.
Hauetako hoberenak, Xabier Leteren edo Txirritaren biografiak agian.
Baina edozein gairi buruz klasean hitz egin dugunean, nik ia beti parte hartu dut.
Nik klasean nahiko parteko ohitura dut, baina asakotan eskua altxatzea ahazten dut. Nire ustez, klasean parte hartzea ere garrantzitsua da, ahozko bait egitea bezalakoa da, baina ondo prestatu gabe.

4.Irakurmena

Egia esan, aurten ez dut asko irakurri. Zuk bidalitako ipuinetaz aparte, "Zonbia San Mamesen" izeneko liburu bat besterik ez dut irakurri, Fernando Morillorena. Liburu hau dibertigarria da, eta nahiko bitxia, zonbi istorio bat gaur egungo Bilboko hiriarekin konbinatzen duena, eta hau San Mamesen amaitzen da gazte batekin. Baina hala ere ez zait nire adinerako egokiegia iruditu. Bi urte gutxiago norbaiti gomendatuko nioke, nahiko erraz irakurtzen baita.
Honez gain, zenbait artikulu irakurri ditut ZuZeun, eta egunkaria ere euskaraz irakurri dut.
Gainera, denboraldi batean zehar behintzat, euskaraz aritu gara 52D gelako WhatsAppeko taldean.
Klasean bidalitako testuak ere irakurri ditut gehienetan, baina ez dut apunterik hartu haueiburuz beraz ezin dut ezer kontatu.

5.Metodologia

Aurtengoa metodologia berria izan da guretzat. Orain arte, aditzen edo sintaxiaren inguruko ariketak egitera ohituta egon gara. Idazlanak egiten genituen noizbehinka, baina ez asko. Nire ustez, hizkuntza bat ikasteko metodo hau ez da baliozkoa. Euskaraz hitz egiten ikasteko egin behar dena hau praktikatzea da ahoz, idatziz edota irakurriz horrela entzun edo irakurri duzunetik ikasten duzu, eta hitz egitean gero eta soltura gehiago izango duzu. Iaz egiten genuen bezala aditzen taula ikastea aldiz ez zait metodo ona iruditzen. Jende gehienak, hilabete edo aste batzuk pasa ondoren ahaztu egiten ditu eta gainera, ez du hitz egitean erabiltzen. Niri adibidez aditzak erraz ateratzen zaizkit buruz ikasi gabe, erta hori praktikatzen lortu dut. Horregatik uste dut eraginkortasun handiagoa duela aurten erabili dugun metodo honek.
Honetaz aparte, informatika gelara joateko ideia ondo iruditu zait. Bertan idazlanak egin edo Wikipedia, ZuZeu etabarri buruzko zalantzak argitu ditugu. Baina zorte txarra izan dugu ordutegiarekin, eta ostiraleko ezken orduan pilak gastatuta ditugu jadanik. Horregatik, zailagoa egin zaigu informatika ordu horiek ehuneko ehunean aprobetxatzea. Hala ere, ni hauetako gehienak gauza erabilgarriak egiteko erabiltzen saiatu naiz.

6.Idazmena


Idazmenaren arloan, nik uste dut kurtso hasieratik hona zenbait trikimailu ikasi ditudala, eta gainera soltura gehiagorekin idazten dudan sentsazioa daukat.
Gainera, aurten ezagututako zuzentzaileak erabiltzen hasi naiz, Wordeko zuzentzaileaz gain.
Autozuzenketa egiteko ohitura hartu dut. Zuzenketa batzuk ere egin ditut gure klaseko edo beste klaseko koaderno digitaletan.
Gainera, klaseko WhatsApp taldean ere euskaraz aritu gara.

7.Nire idazlanik onena


Ez nuke jakingo zehazki esaten zein izan den nire idazlanik onena. Agian musikaren deskarga ilegalarena, iritzi testu honek gaur eguneko gai bat jorratzen duelako. Edo klima aldaketarena, gaur egungo arazoa ere, nahiko txukun gerqatu zitzaidan, ez dakit ondo zein aukeratuko nukeen.

8.Jarrera


Onartu behar dut, zenbait momentutan nire jarrera ez dela hoberena izan. Baina ez dut ez-etortze huts egiterik egin, eta klaseko giroa laguntzeko, hitz egiten ari ginen gaiari buruz nire iritzia eman edo parte hartu dut.
Lehen ere esan dudan bezala, aurten erabili dugun metodologia gustatu zait. Honen bidez gramatika ere ikasten da, bestela idazlanek ez lukete koherentzia edo zentzurik izango.
Oraingoz ez dakit zer egingo dudan nire bizitzarekin. Momentuz, zientzien munduak deitzen nau gehiago, interesgarria iruditzen zait. Hala ere, molabaiteko erreztasuna daukat hizkuntzekin, eta ez naute disgustatzen. Baina literatura eta historia kontuek ez didate batere inbidiarik ematen. Horrekatik zientzietako batxillergoha hartu nuen. Zenbaitetan erratu naizela pentsatzen dudan arren (matematikan adibidez), ez naiz damutzen hau aukeratu izanaz.

9.Euskararen erabilera


Gure ikastetxean edo gu bizi garen gunean, euskararen erabilera oso murrixtua da. Lotsa moduk bat dago, gure adineko jendean behintzat. Nire ustez, honen eragileetako bat hau da:
Pertsona gehienen ama-hizkuntza gaztelania da. Beraz beti erabili izan dute gaztelania, ikastola edo institutura sartu arte. Beraz, euskara ikasketetan bakarrik erabiltzen dute. Hau ez denez jende gehienaren gustukoa, euskara eskolako hizkuntzatzat hartzen dute, eta kaleko hizkuntza, berriz, gaztelania. Horregatik gero arraroa egiten zaie euskara erabiltzea, irakasle batekin hitz egiteko ez bada.
Nire partetik, gustatuko litzaidake euskara gehiago erabiltzea, euskaldun egiten gaituen hizkuntza galtzea penagarra delako. Horregatik, hautagai duten mugikorrak euskaraz jartzen ditut adibidez.

10.Autoebaluazioa


Banekien hipertestuak nola egiten ziren, baina pixkanaka pixkanaka hobeto kontrolatzen ditut.
Gainera, zuzentzaile ortografiko asko ezagutu ditut aurten, lehen Wordekoa besterik ez nuenean erabiltzen.
Bakarrizketan, hiru ahozko bakarrik egin ditut,, eta ez oso luzeak, baina uste dut actio eta elocutio kontuentan ondo ibili naizela, eta ahopzko nahiko txukunak atera zaizkidala.
Amaitzeko, uste dut gehiago eman ahal izan dudala, baina hala ere, nire idazlanak nahiko onak izan dira, eta liburuen azterketetako idazlanetan bikain izanda, uste dut nota onargarri bat merezi dudala zazpitik gora. Hau da nire iritzia.