Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean
tratu-txarrik ez!





2

Azalpen testua
2016 irailean
Malala


eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)

Charles chaplin
"tiempos modernos"


Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua


janari azkarra


Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia


mi novia se me esta poniendo vieja







Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak


152 ( errekorra)


Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK
























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen



Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.





KRONIKA


0.SARRERA:


2016-2017 ikasturtean nire euskara-maila hobetzeko eta garatzeko egin ditudan lanei buruz idatziko dut.


1.HISTORIA:



Aurten klaseak aldatu dituzte , aurreko urtean bezalaxe. Hasieran pixka bat triste nengoen 3.DBH-ko klasea izugarri gustuko izan nuelako. Urte horretan, klaseak konfiantza asko ematen zidan eta ikasleen arteko giroa nahiko ona zen. 4DBH-ko klaseak onuragarri asko izan ditu baita ere. Adibidez, hitz egiten ez nintzen jendearekin adiskidetasunak sortu ditut. Gainera, aurten zorte handia izan dut zenbait lagunekin tokatu zaidalako.

Nire klaseko gehienek Erromo ikastetxetik datoz, baina badaude nik bezalakoek Ikastola Gobelatik datozenak edo Artatza ikastetxetik ere. Ikastola Gobelan hainbat ekintza egiten genituen euskara sendotzeko eta zabaltzeko .Horretaz gain, ahozkoak ere egiten genituen. Euskara ikasgaian egiten nituen liburuen lanei buruz oso ondo gogoratzen naiz. Liburuaren hainbat atalak egin behar ziren : laburpena, pertsonaiak,portada, iritzia,...
Lan horietan portadak marrazki izugarri politak eta landuaz beteta zeuden. Hiruhileko bakoitzean bi liburu euskaraz eta beste bi gaztelaniaz idazten genituen.

Artatza-Romo institutuan hasterakoan euskara hedatzeko ekintza horiek asko faltan bota nituen, bai eta oraindik ere .Denbora ahala, nire euskara maila beheragotu egin dela uste dut. Horren kausa nagusia ez dudala nahikorik praktikatu edota idazlanen falta ere areagotu didate. Aurten metodologia berri honi esker euskara hizkuntza autonomo eran ikasteko gai izan naiz.

2.GELAKO GIROA:


Hasieran ondo konpontzen ginen eta azkenean askoz hobeto. Elkar errespetatzen gara eta ez dugu izan gure arteko iskanbilarik.Hortaz, inork ez ditu gehiegizko txantxak egin. Nik ez dut telefonoa institutura eramaten. Hori dela eta, argi dago ez dudala telefenoa erabiltzen klaseetan.

Beste aldetik, ikaragarrizko pena eman zidan aurreko urteko klasea uzte eta beste berri batean sartzea. Horretan oso gustura nengoelako eta gelako giroa bikaina zen. Ahalegin txiki bati esker bestea utzi eta aurtengo klasean harreman berriak sortzea erabaki nuen. Gainera klase berdinean lagunak izatea oso mesedegarria izan daiteke.

3.AHOZKOTASUNA:


3 ahozko prestatu eta jendaurrean azaldu egin ditut. Nire ustez, ahozko hoberena dinosauroena izan zen. Honek datu oso interesgarria baitzituen. Gainera, power point bat txukuna argazkiz beteta egin nuen. Modu horretan, entzuleek hobeto jarrai zezaketen ahozkoa aspertu gabe.
Ez ditut ahozko asko egin,baina Tatoeban izugarrizko lana egin dut: 152 esaldi ingelesetik euskaratu egin ditut. Hori dela eta, errekorra hautsi egin dut.

Klasean parte hartzen dut eta irakasleari errespetuz entzuten eta hitz egiten diot.

AHOZKOAK


Charles Chaplin: hau lehenengoa izan zen. Honetan oraindik ez nuen praktika askorik .Hortaz, denboraz ahaztu nintzen eta luzeegi samar egin nuen. "Modern Times" filmaren laburpena kontatu nuen. Horretarako, aurreko astean filma osorik ikusi nuen eta bitartean apuntak jasotzen nituen. Nik ahozkoetan papera eramaten dut segurtasuna eta konfiantza ematen dizkidalako. Azkenean ia ez dut papera begiratzen, hau bakarrik erabiltzen dut trabatu egiten banaiz.

Dinosauroak: honetan askoz hobeto egin nuen. Power point bati esker konfiantza gehiago hartu nuen eta erabat gai izan nintzen modu naturalean esate eta ez trabatzea. Gainera, nire ustez oso datu interesgarri eman nituen dinosauroen eta oiloen artekoak. Horretaz gain, entzuleek ez aspertzeko parte hartu egin zuten galdera bati erantzuten.

Enperadorearen traje berria: ahozko hau Aialak eta biok aurkeztu genuen. Hans Christina Andersen ipuin ospetsuetariko bat dena. Ipuin hau Gorkak klasera ekarritakoa zen. Ez genuen denbora askorik izan prestatzeko , baina elkarrekin klasean praktikatu genuen. Aialak lehenengo erdia egin zuen eta nik beste erdia.

Ez ditut ahozko asko egin Tatoetaban izugarri lanpetuta ibili naizelako.

Hobeto behar dudana makulu-hitzak guztiz ekiditea izango zen, konturatu gabe esaten baitira.Orokorrean, nire ahozkoan euskara-maila nahiko ona dela esango nuke.
Beste kideak ahozkoak egiterakoan oso adi nago. Modu horretan entzuleek aspertzen badira konturatzen bada beharbada urduriago jarriko zen. Gainera, nik ere gustuko dut jendea ni entzutea interes batekin.

4.IRAKURMENA:



Aurten 3 liburu irakurri ditut. Haien izenburuak Luna Jaunaren azken lana, Izar malkoak eta Kleopatra izan dira.

Luna Jaunaren azken lana 2. ebaluazioan irakurri genuen. Hasieran pixka bat kostatu zidan irakurtzea, baina orriak eta orriak irakurri eta gero askoz bizkorrago aritu nintzen.

3. ebaluazioan, aldiz, bi liburu irakurri genituen. Izar malkoak eta geroago Kleopatra. Izar malkoak liburua hiru liburutik gustukoena izan nuen. Istorioa nerabeetan oinarritzen denez hurbilagoa dela iruditzen du. Gainera, liburuak erakusten gaitu batzuetan gauzak ez direla amaitzen guk nahi dugun modutan. Horregatik, guztira moldatu behar gara.

Hori eta gero, Kleopatra liburua irakurri genuen. Istorioan zehar ez ziren gertakizun askorik gertatzen eta oso astiro zen. Gainera, batzuetan korapilatsua ulertzekoa zen. Hortaz, liburuaren amaiera ez da oso ondo ulertzen zer gertatu den Mandeuli Urdinarekin.

Aurten gutxienez liburu bat soilik erosi izan dut. Beste klaseekin irakurritako liburuak trukatzen genituelako.

Hurrengo urteetan klaseak irakurri nahi duen liburua bozkatzea ideia bikaina izango zen, Modu honetan, klaseko gehienok liburuak gustura irakurriko genituen.

Ikasturte hasieran kronometro baten bidez zenbat letra segundoero irakurtzen genituen zenbatu genuen. Proposamen egokia ikasturtearen amaieran proba berdina egitea izango legoke. Proba honen bidez, ikasturtearen zehar irakurketan zenbat hobetu dugun aztertzeko.

Dislexia eta antzeko problemak detektatzea zen asmoa <gorkaazk>

Whatsapp-aren bidez klaseko taldeak batzuetan euskaraz mintzatzen gara.

5. METODOLOGIA:


Aurten euskara ikasteko erabilitako metodologia ideia praktikoa eta oso erabilgarria iruditu zait. Euskara ikasgaian praktikatu ditugun atalak: ahozkotasuna, idazmena eta irakurmena fundamentalak izango dira gure bizitzarako. Hortaz, gure etorkizunerako garrantzitsuak diren gauzak garatzen ikasi ditugu.

Gainera, modu erabat autonomoan. Hau da, irakasleak ikasturtearen hasieran nola zihoan sistema berri hau azaldu eta guk gure kabuz nahi ditugun gaiei buruz idazten genuen. Gustuko gaiei buruz idazterakoan seguru aski hobeto egingo ditugu, informazio gehiago daukagulako.

Lagunen arteko laguntza beharrezko sistema hau ondo funtzionatzeko. Nik lagun askori zuzendu diot eta bai haiek niri zuzendu. Hau da, erabat ziklo modukoa da. Nik laguntzen dizute eta gero zuk ni laguntzen didazu. Horrek lagunen arteko taldekoi balorea areagotzen du.

Sistema hau besteekin alderatzekoan aurtengoan erabat libre sentitu izan naiz azterketarik gabe, baina horrek ez du esan nahi ez dudala lanik egin. Guztiz alderantzizkoa lan asko egin dut eta besteekin konparatuta oso gustura.

Aldatuko nuen gauza bakarra gramatika pixka bat irakastea. Horrela, gure idazlanetan ezarri genezakeen eta errazago ikusiko lirateke hobekuntzak.


6.IDAZMENA:


Lehenik eta behin eskema txiki bat egiten nuen hobeto ordenatzeko. Geroago, autozuzenketa egiten nuen. Hori eta gero, lagun bati zuzentzea eskatzen nion. Nire lagunak nire idazlanak zuzentzen zituen bitartean nik bereak zuzentzen nituen,elkarri laguntzen genion. Honek izugarri laguntzen du beste pertsona baten puntutik zure idazlanak zuzentzea eta esaldiak hobetzen. Orokorrean, beste pertsona batek zuk ohartu ez zaren akatsez konturatu egiten delako.

Nire idazlan askok Euskalbar tresnaren bidez zuzenduta daude testuen kalitatea hobetzeko.

Xuxen ere erabili beharko zenuke. Testu hau, esate baterako, zuzentzeko <gorkaazk>

Wikipedian 2 artikulu argitaratu egin ditut: Malala eta Charles Chaplinen Modern Times. Bai eta Tatoeban ere aritu naiz, 152 esaldi idatziz. Errekor berria ezarri duzu!

Beno eta azkenik, 30.000 karaktere baino gehiago idatzi ditut .

7.IDAZLANIK ONENA:



Txukuntasuna eta kohersioa kontuan izanda, nire idazlanik onena beharbada Malala izango zen. Hau wikipedian argitaratu nuen. Idazlana oso gustura egin nuen nik Malala asko miresten baitut.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Ekarpenak/Miren10

Beste aldetik, Herioaren idazlana lan asko eman zidan eta oso luzea da. Gainera, hartutako gaia oso bakarra eta erabat zaila da hari buruz idaztea. Kontuan izan behar gai hau abstraktua dela eta irudimen pixka bat euki behar dela. Idazlan honetan hainbat ikuspegiren puntutik idaztea nahi izan nuen, kultura desberdinetatik. Horretarako, informazio pilo bat bilatu behar izan nuen. Horretaz gain, umeen dueluan heriotza ondo onartzeko hainbat modu aipatu nituen. Hauek oso erabilgarriak izan ditzakete.

8.JARRERA:


Nik euskara ikasgaietan jarrera nahiko egokia daukat.

Nire ustez klaseko giroa ezinbestekoa da klasea ondo funtzionatzeko eta elkarren artean laguntzeko. Nire partetik laguntza eskatzen zidaten pertsonei aholkuak gomendatu edota haien idazlanak zuzendu egin ditut.

Klasean errespetuz hitz egiten nituen klaseko kidei nahiz irakasleei.

Onartu egin behar dena euskara ikasgaian beste sistema berri bat denez , ikasleak batzuetan ez dakite zer egin. Hortaz, beharbada horrek jarrera erabat desegokia edukitzea areagotzen du.

Lehen aipatu dudanez, nik ez dut sakelako telefonoa institutura eramaten.


9.EUSKARAREN ERABILERA:



Klaseko Whatsapp taldean euskaraz pixka bat hitz egiten saiatu naiz.Bai eta noizean behin nire amarekin eta nebarekin euskaraz mintzatzen naiz.

Duela gutxi Mungiako Ibilaldira zenbait lagunekin joan nintzen. Hantxe euskarazko abesti makina bat abestu eta dantzatu genituen. Beno gutxienez euskaraz gozatu genuen.


10.AUTOEBALUAZIOA:


Urte osoan zehar hiru ahozko nahiko ondo egin ditut. Bakoitzak aurrekoa baino hobeagoak izan dira.
Klasean adi egoten naiz, parte hartzen ere. Irakasleari nahiz kideei errespetuz tratatu ditut. Beste kideak ahozkoak egiterakoan beti entzuten edo haiei ahozkoa grabatzen nenbilen.

Irakurri behar ziren liburuak irakurri ditut.

Gainera, wikipediara 2 artikulu argitaratu egin ditut. Horretaz gain, Tatoeban errekorra hautsi dut 152 esaldiekin, ingelesetik euskarara itzulita. Modu honetan, euskara zein ingelesa ikasi ditut aldi berean.

Beste lagunen idazlanei ekarpenak egin dizkiot eta haiek ni ere zuzendu naute.

Nire jarrera nahiko ona dela esan dezaket. Hortaz, adi egoten naiz eta parte hartzen.

Idazmenaren atalari buruz idazterakoan erronka bete dut, hau da, 30.000 karaktere baino gehiago idatzi ditut.

Nire ustez, hurrengo batean ahozkoren bat gehiago egin beharko luke, baina 3.ebaluazioan ahalegin handia egin dut . Aurten zenbait hobekuntza igarri ditut, adibidez ahozkoetan orain ez naizela hain urduri jartzen eta naturalago egiten ditudala.

Nire nota kalifikatzen jarriko nukeen nota 9 eta 10 artekoa izango zen. Aurreko bi hiruhilekoetan 9 atera nuen eta 3. ebaluazioan besteak baino askoz gehiago ahalegindu egin naiz euskaran. Egia da ahozkotasunaren aldean, zerbait faltako zidala, baina gutxieneko ahozkoak egin ditut.


TATOEBA


https://tatoeba.org/spa/sentences/of_user/Mireen10 152 esaldi euskaratuta ingelesetik. ( Errekorra!!!)




VALDEREJO


1992an parke naturala izendatu zuten. Bertako flora eta fauna oso aberatsak direlako.

KOKAPENA

Arabako mutur batean dago, mendebaldean zehazki, Burgosetik oso gertu. Ibar txiki horretan jende gutxi bizi denez, oso ondo babestu izan dute gaur egunera arte. Hori dela eta, Valderejok ekosistema eta paisaia eder ugari hartzen ditu.

UDALERRIA

Gaubea, ofizialki Valdegovia deritzona, Arabako mendebaldeko udalerri bat da. Gazteiztik 42 km gorabeheratsua mendebaldera dago. Gaubea hain udalerri txikia den, non 1064 biztanle bakarrik bizi diren.

Haren mendebaldean Valderejo, Burgosko San Zadornil eta San Pantaleon de Losa dauzka.

Gaubeak erliebe menditsua du, 552 eta 1184 metro arteko garaiekin.

ERLIEBEA

Oso isurialde ezberdinak dituztenez mendiak, magalak...eta abar oso erraz nabarmentzen dira.

Mendi altuenak Leron (1240 m ), Carrias (1130m ) eta Vallegrull (1226m) dira.

KLIMA

Parke natural honen klima ozeanikoak, urte osoko oszilazio termikoak nabarmentzen ditu. Urtean zehar prezipitazio ugari daude. Horregatik, Valderejoko ingurunea kolorez eta landarez beteta daude.

Hilabete beroetan bataz besteko tenperatura 22C-koa izaten da, eta hilabete hotzetan, ordea, 0C-koa da.






BALE URDINA




Bale urdina joko oso arriskutsua da,eta honek Errusiako sare sozialetan dauka jatorria. Joko honek hainbat buru-hilketa eragin ditu azken boladan.


Joku honek Philipp Budeikin errusiarra sortu egin zuen 2013.urtean eta psikologiako ikasle bat izan zen, baina bere unibertsitatetik bota zuten. Philipp-ek gizartea garbitzeko eratu zuen jokua.


Joku honen funtzionamendua 50 erronka egitea da eta azkena buru-hilketa izanda. Erronka batzuen adibideak eskumuturretan autolesioak egitea, eraikin altuetara igotzea eta egun osoan zehar beldurrezko pelikulak ikustea dira.


Hainbat kasu agertu dira munduan zehar:
Argentina,Brasil,Chile,Colombia,España,Kenia,Paraguay,Portugal,Errusia,Uruguay eta Venezuela.


Chilen ,adibidez, ama batek konturatu egin zen bere alabak autolesionatu egin zela bale urdin baten irudia bere eskumuturrean margotzen.


Bartzelonan neskatila batek ospitaleratuta izan da bale urdina jokuan hasi egin zelako. Zorionez, familiak ohartu bezain laster psikiatrara eraman zuten.



Horretaz gain, Errusian mutil batek azken erronka egin baino lehen, hau da buru-hilketa, sare sozialetan bale urdin baten argazkia igo zuen eta haren azpian bukaera esaten zuen. Honen ondorioz, 2017ko martxoan errusiar gobernua 130 kasu ikertzen zegoen jokoaren inguruan.




Hori eta gero, Brasilen bale arrosa jokoa sortu dute bale urdinarekin akabatzeko. Honen funtzioa jendea laguntzea da, besteak beste, depresioetatik irtetea..


Amaitzeko, Philipp Budeikin ,jokoaren sortzailea eta haren hedapenaren erruduna, atxilotua izan da.


HERIOA


Ni bizi naizen gizartean herioa tabu gaia da, baina ez da berdin tratatzen gaia leku eta kultura desberdinetan. Batzuek miresten dute eta beste batzuek ,Espainia, adibidez, gorroto izan du historian zehar.

Orokorrean, haurdunaldiei buruz hitz egiterakoan pozaz beteta gaude. Honek bizitzaren hasiera adierazten duelako. Hortaz, gure inguruko bikote batek ume bat espero dutenean, esaten dugun lehen gauza "Zorionak!" seguru aski izango da. Herioa hitza entzuterakoan, aldiz, ikaragarrizko konnotazio txarrak ditu. Horregatik, jendeak gaiari buruz mintzatzeari uzten dio.

Herioa zenbait kulturetan nola bizitzen den kontatuko dizuet:

MENDEBALDE

Lurralde industrializatuetan etsai nagusia herioa da. Hain beldurtuta gauden non ez dugu ezta izendatzen badaezpada. Hainbat hizkuntzetan eufemismoak sortu dira haren esanahia leuntzeko edo hain gogorra ez iruditzeko. Denbora pasa ahala beldur hori gure bizitzen zati bat bihurtu eta arruntzat hartzen dugu.

Historialari ospetsu batek esan zuen bezala :" Herioa gure bizitzetatik ezin dugunez bota, lotsagarria dena bihurtu egin da gizakiontzako. Gure burutik atera behar dena. Eskumikatu egin dute gaur egungo hainbat kulturen printzipioak krisian jartzen dituztelako. Ezin izan dutenez hari lekua eman, ezkutatu egin dute, erbesteratu eta debekatu."

Paradoxa bat da mendebaldeko kulturen printzipioak heriotzaren ondorengo bizitza hobeagoa izango dela esatea eta jendea hartaz kezkatzea. Katoliko sinestun eta jarraitzaileek eduki duten bizitzaren arabera , ondorengo bizitza hobeago edo infernu bezalakoa izango da. Bekatuen zigor nagusiena herioa da. Horrek Biblia ,katolikoen liburu eredua, esaten duen bezalaxe.

TIBET


Tibeten biztanleria mendebaldekoarekin alderatuta guztiz desberdina da, hauek herioa miresten baitute. Errespetuz eta mirespenez mintzatzen da horri buruz.

Tibeten budistak nagusiak dira, karman eta berpizkundean sinesten dutenak. Herioa gai fundamentala dela gizakiaren garapenarentzako esaten dute. Haien bizimoduen oinarria orainaldia bizitzea da ,eta ez iragana ezta etorkizuna.

"Bardo Thodol" tibetarrek oinarritzen diren liburuan da, eta "Tibetarren hildakoen liburua" ere deritzo. Honen helburua hil zorian daudenei berpiztuaren eta heriotzaren arteko egoeratik zuzentzea da. Modu honetan, pertsona hau ezin da desbideratu haren oroipenengatik edota utziko dituen izaki maiteengandik, berak bere heriotza onartzeko eta bakean bizitzeko. Honek irakasten gaitu nahiz hiltzeko nahiz jaiotzeko arteak garrantzitsuak dira modu berean.

Hau eta gero, argi dago hauek berraragiztatzean sinesten dutela. Hau da haien arima beste gorputz batzuen barruan bidaiatzen dute arima perfektu bilakatzen den arte. Arima perfektua bihurtzen denean moksa deritzo. Horren ondoren, berraragiztatzearen ziklotik irten daiteke.


Budista ospetsu batek esan zuenez medikuntzaren funtzio nagusia sendatzea da, baina batzuetan bakarrik bizirik irautea gizaki horren baldintzak kontuan hartu gabe bihurtzen da . Adibide esanguratsu bat eutanasia izango zen. Hortaz, esan dezakegu eutanasia debekatuta dauden lekuetan heriotzari beldur dira eta hori da bakarreko arrazoia debekatzeko. Eutanasia eskatzen dutenek sufrimendua saihesteko , hobekuntzarik ez dela posible jakindakoan nahi dute.


ISLAM

Erlijio hau familiar baten heriotza nola igaro pausoz pauso azaltzen duen bakarra da. Azaltzen dituen pauso horiek Coran liburua deritzo. Liburu horren edukia hurbileko familiar baten heriotza ondo onartzeko egin behar diren pausoak dira. Hau da, heriotza horren aurretik eta ondoren egin beharrekoak.

Horretaz gain, ikusgarriena da hainbat karpa koloretsu jartzen direla hildako etxearen aurrean zenbait otoitz egiteko . Karpa hauetan bakarrik gizonak izan behar dira eta otoitz hura Imam batez gidatuta dago. Hori eta gero, hilerrira joaten dira.

Islam-aren jarraitzaileek ez dute hilerrira asko joaten .Horren kausa nagusia , Coran-ak esaten duen bezala Mohamed ez zegoelako ados hori egiteko. Hark ez zuen gustuko hori; jendea hildakoengan laguntza bila joan ez zedin. Horretaz gain, Allah , haien jainkoa, haserre ez zintezen.



MEXIKO

Mexikon heriotza haien kulturaren zati bat bihurtu da. Kolorezko garezurrak margoturik eta hainbat gauza heriotzarekin loturik daudenak oso ospetsuak dira.

Haientzako heriotza tradizio bilakatu egin da. Horregatik, joandako kideari omenaldi asko egiten diote, hura omenduz. Hainbat omenaldi egiten dituzte non gehiago kostatzen zaie haien herioa onartzea, duelu deritzona.

Omenaldiak hildakoak hurbilago sentiarazteko egiten dute. Modu horretan, harekin pasatutako denboraldi onak gogorarazteko eta alde positiboak ikusteko.

Horren ondorioz, Mexikoko biztanleriak ez ditu ondo dueluak igarotzen, hildako haiengan hurbil daudela edo gutxienez haien ariman pentsatzen dutelako. Horrek arazoak sor ditzake norberaren nortasunean. Adibidez, haserrea edo amorrua eragiten.


UMEEN DUELUA

Guraso askok gai honetaz bere seme-alabekin hitz egiteko zailtasunak dituzte. Hortaz honi buruz ez mintzatzea erabakitzen dute, baina ez dute kontuan hartzen horrek umeengan eragina duela heriotza onartzeko.

Zenbait arrazoi daude gurasok hura egiteko: tabu gaia dela, ez dakitela nola kontatu edo krudela dela horretaz solas egitea pentsatzen dutela. Gizakiok hain beldurtuta gauden, non egiten dugun edozer gauza ekiditezko. Horretaz gain, istorioak asmatzea eragin izugarria izango luke umearengan.

Asmatutako istorio gehienak halakoak dira:" joan da","zerura joan da","desagertu egin da" eta eufemismo asko ere, esanahia leuntzen dutenak. Esaldi hauek soilik egia ezkutatzen dute.

Familiar kide bat hiltzerakoan eta etxean giroa aldatzerakoan, umeek konturatzen dira zerbait gertatzen dela. Horrela da nahaspilatsu egon ahal direla. Honetaz hitz egiten bada, hizkuntza argia eta sinplea izan behar da, ondo ulertzekoa. Batzuetan umeak triste jartzeko arrazoi nagusia ez da kide bat galdu dutelako,adibidez, haien gurasoak triste ikusten dituztelako . Momentu horretan, bizitzaren zikloa azaltzeko eta naturala dela norbaitengan pena edukitzea aprobetxatu behar da. Azkenean, beste sentimendu bat da-eta.


HERIOTZAZ BELDUR EZ IZAN, ETA EZ ZARA IZANGO BELDUR BIZITZAZ.




=

=

ABESTIA EUSKARARA ITZULITA








Ricardo Arjona asko gustatzen zaidan Guatemalako kantautorea da eta hainbat sari irabazi ditu. Oso ospetsua da bere abestien letrak oso hunkigarriak direlako. Hortaz,"Mi novia se me está poniendo vieja" abestia itzuliko dut:


Hark nire neska-laguna da oroitzen naizenetik
Benetako maitasuna neuk ikusi nuenetik
Ni hutsune bat neukan nire koadernoan
Bere izena margotzeko eta beraz harrotzeko
Maite zidan helmugara
Azken-aurreko iritsi nintzenean maratoian
Maite nau sorgor edo poeta
Jeinu, ministro edo bufoi


Nire neska-laguna zaharkitzen ari zait Eta pixka bat ibiltzea kostatzen ari zaio
Hiru hilabete etorri gabe eta hark erretiluz
Bere maitasunari beste kafe bat eskaintzen dio

Nire neska-laguna zaharkitzen ari zait
Eta ni maitemintzen hasten nintzela
Aholkatzen dituen gauzen pisuagatik
Bere gaitasun unibertsala bakartzeko
Hark nire neska-laguna da eta ez da xantaiekin ibiltzen Ezta fideltasun normak jartzen
Artekari izan nau pertsonaia bakoitzarekin
Esklusibotasunari garrantzia eman gabe
Maite nau berdin nahiz gerrillari joan
Nahiz Bakearen Nobel saria irabazi
Ez zaio inporta lehenengoa edo azkena ni joatea
Konformista edo zail izatea

Nire neska-laguna zaharkitzen ari zait
Eta ibiltzea pixka bat kostatzen zaio
Hiru hilabete etorri gabe eta hark erretiluz
Bere maitasunari beste kafe bat eskaintzen dio


Nire neska-laguna zaharkitzen ari zait
Eta ni maitemintzen hasten nintzela Aholkatzen dituen gauzen pisuagatik
Bere barkatzeko gaitasun unibertsala
Nire neska-laguna beti platera jarrita dauka
Egun batean bueltatzen erabakitzekotan
Eta bankuan aurrekontua prestatuta dauka
Egun batean behar izatekotan
Ez dago nire neska-lagunik urruntzen nauen kurbarik
Bere ezpainetan inoiz ez zen izan beharbadakorik
Eta analogia hain argia den
Non jakingo duzun bakarrik zuri hitz egiten dizudala, AMA.







KLEOPATRA


Pasarte horretako pertsonaia nagusiak Artabe, Etxebe eta Sabin dira. Artabe arrazista, harroputza eta euskaldun detektibea da. Etxebe, ordea, Artaberen laguntzailea, gizon handia eta lagunkoia da. Sabin, berriz, Minguez komisarioaren txakurra da. Momentu horretan, hirurok oilar borrokak egiten diren leku batean daude.

Hiru horiek toki arriskutsu horretan daude Minguez komisarioa fabore baten truke eskatu zuelako. Fabore hori erabateko txantxa zen. Hau da, Artabe eta Etxebe joan behar zirelako oilar borrokera Sabin txakurrarekin.

Kontua zen oilar borroketan apustuak egiten zituzten bitartean, Minguezek Sabin txakurrak dena grabatuko zuela esan zuen. Hori dela eta, erabateko gezurra zen.















































IZAR-MALKOAK


Izar-malkoak izar batzuez osaturiko talde da ,hau da konstelazioa. Honen izena Pleiadeak da. Konstelazio honek,ordea, istorio txiki bat dauka. Istorioaren hasieran Beñatek Maiderri kontatu ziona.Hori dela eta, Beñatek izugarri zekien izarri buruz eta asko gustatzen zitzaion zeruan konstelazioak bilatzea. Konstelazioaren istorioa mitologiarekin lotuta dago eta kontatuko dizuet:


Pleiadeen konstelazioan, zazpi izarretatik seik baino ez dute dirdira egiten orainaldian. Pleiadeak zazpi ahizpak ziren. Orionek bost urtez jazarri zituen eta, azkenean, Zeusek, izar bihurtu zituen, euren aita alaitzeko. Bada Orion konstelazioa oraindik ere, gaueko zeruan Pleiadeen atzetik ari da. Istorio honek hainbat bertsio desberdin ditu. Baten arabera, zazpi ahizpek euren buruaz beste egin zuten, seguru asko euren aitari gertatu zitzaionagatik oso goibel zeuden-eta. Honen ondoren, Zeusek, betikotu egin zituen.


Maider eta Beñat istorioaren pertsonai nagusiak dira. Azterketan ageri zen testu horretan bi pertsonaiak elkarrekin dutxatzen ari ziren Maiderren etxean. Bat-batean Beñatek ate-kolpea hauteman egin zuen,eta geroago Maiderren amaren ahotsa entzundakoan Maiderren gurasoak zirela ohartzen dira.

Narratzaileak Maiderri hitz egiten dion bezala kontatzen du istorioa. Narratzailea Beñat dela esan dezakegu. Nire ustez, nahiko fidagarria da kontatzen duena;ez duelako ematen Maiderri kontatuko duenik.

Maider Beñaten maitea da eta azkenean Beñaten neska-laguna. Maiderrek benetan Sebas maite du, ez Beñat. Beñat Maider izugarri maite du eta hacker bihurtzea espero du etorkizunean. Horregatik, orrialde bat hackeatzen saiatzen da, baina istorioaren amaiaren konturatzen da Maider berak hackeatu diola.

Azterketan ageri zen testuaren gertakizuna baino lehen Maider eta Beñat larrua jotzen ari ziren. Hori eta gero, Beñatek kondoia kentzerakoan ohartu zen odola zegoela. Hortaz, zauri bat zuela pentsatu zuen lehendabizi eta orduan oso urduri jarri zen. Geroago Maider konturatu zen bere hilekoa zela, hau da, ez zegoela arazorik. Izarak guztiz zikin utzi zituzten odolez. Orduan biak elkarrekin dutxatu ziren. Hau guztia Maiderren etxean zeudelarik gertatu zen. Bat-batean Beñatek ate-kolpea entzun eta gero Maiderren gurasoak sartu ziren etxean. Beñatek gurasoak hark ez ikusteko bainugelan bizkor ezkutatu egin zen; oso beldurtuta zegoen-eta.

Arazoa izan zen Maiderren aitak bainugelara sartu nahi zuela, baina ezin zuen Beñat ikusi . Ondoren, amak konturatu zen gertatzen zegoenari buruz, Maiderrek bainugela seinalatu ziolako. Azkenean, gurasoak taberna batera joan ziren Maiderren aitak bainugelara joateko. Gurasoak tabernatik bueltatzerakoan seguruenik Maiderren amak errieta botako ziola.







DINOSAUROEN EBOLUZIOA


Zein animalia dator dinosauroengandik beheko argazkien artean?

Resultado de imagen de gallina
Resultado de imagen de gallina
Resultado de imagen de caiman
Resultado de imagen de caiman
Resultado de imagen de cocodrilo
Resultado de imagen de cocodrilo



Seguru aski gehienak esango duzue kokodriloa eta kaimana direla, baina oker zaudete.

Resultado de imagen de evolución rex gallina
Resultado de imagen de evolución rex gallina

Irudi honetako hiru animaliak dinosauroetatik datoz. Haien arteko desberdintasun garrantzitsuena oiloa dinosauroen eboluzio aurreratua eta beste biak eboluzio ez hain aurreratuak direla da.

Argazki honetan,aldiz,Tiranosaurio Rex-en eboluzioa adierazten du. Antzekotasun nagusienak hankak eta buztana dira. Mila milioi urte behar izan dira Tiranosaurio Rex dinosauroa oiloan bilakatzeko. Denbora horren bitartean, hainbat aldaketa gertatu dira

Dinosauroen bi hankak ezkataz estalita zeuden eta hiru hatz zituzten oinaldean eta beste bat atzealdean gorago. Oiloan bi hankak ezkataz estalita daude baita ere, baina atzeko hatza desagertu egin da.

Buztanaren kasuan, dinosauroarena luzea eta ezkataz estalita zegoen, aldiz gaur egungo oiloaren buztana txikia eta lumaz estalita dago.

Aldaketa esanguratsuena beharbada dinosauroak bi beso txiki zituztela izango zen, ordea oiloak orain ez dituzte besorik.

Buruaren forma alderatzean, ohartu al gara dinosauroaren ahoa hortz handiak zituzten eta oiloak mokoa dituzte.

Resultado de imagen de cocodrilo caiman
Resultado de imagen de cocodrilo caiman




Krokodiloen eta kaimanen arteko desberdintasunak azalduko dizuet. Hauek oiloak baino askoz atzeratukoak daude dinosauroaren eboluzioan.Batzuetan oso zaila denez bereizten oso komenigarriak dira jakitea; ohikoa delako zein den zein desberdintzea.

1. Muturra konparatzean esan dezakegu kaimanak dira muturra U forma daukatenak eta krokodiloak V forman. Kaimanen muturra zabala da, krokodiloarena ordez, argala da.

2. Masailezurraren ahokaduran kaimanetan hortzak ia ez dira ikusten; goiko masailezurra behekoa baino zabalagoa denez gertatzen da hori. Krokodiloetan hortzak oso ongi ikus ditzakegu ;bi masailezurrek tamaina berdina dutelako.

3. Bizilekuak desberdinak egiten dute. Krokodiloak ur gatzetan bizi dezake, baina kaimanek ur gezatan soilik.

4. Biak familia desberdinetatik dituzte.Kaimanak Alligatoridae-ren familia eta krokodiloak Crocodylidae-ren familiakoak dira.


JANARI AZKARRA


Azken boladan janari mota honetako kontsumoa munduan zehar izugarriz areagotu egin da. Jende gehiena haien bizitzan noiz edo noiz jan dute. Janari honek hainbat onura eta eragozpen ditu.

Arazo nagusia janaria hau ez dela oso osasuntsua. Jaki hauek zenbait substantzia dituzte hainbat egunetan eta egoera egokian janari gehienak baino gehiago mantentzen dituztenak. Adibide esanguratsu bat izango zen hurrengoa: Mc Donald's-en patata frijituak egun asko har dezakete kontsumitu gabe, aurretik janari horri jarritako substantzia batzuei esker. Alde batetik, egun gehiago mantentzeko jakia egoera egokia eta ez txartzeko ona da, baina ez dugu kontuan hartzen substantzia horiek txarrak direla gure osasunerako. Bideo bat ikusi nuen non azaltzen zituzten etxean egindako janariaren eta janari azkarraren arteko desberdintasunak,eta hurrengo ondorioak ateratzen zituzten. Etxekoa hirugarren egunean egoera desegokian zegoen, aldiz janari azkarra hogeita hamahirugarren egunean hazten zen usteltzen. Izugarrizko desberdintasuna, ezta?

Beste aldean, janari azkarra izenak ongi esaten duenez bizkor jateko janaria da. Gainera, ez duzu gehiegi itxaron behar janaria eskuratzeko, aurrez kozinatuak direlako. Haren prezioa baxua denez, jende gehienak eros dezake. Janari azkarretako konpainia ospetsuenak Mc Donald's eta Burger King dira.

Beste abantaila munduan zehar ikaragarri sakabanatuta daudenez,oso erraza dugu kalean zauden bitartean bat edo bi aurkitzeak. Oso ondo datorkigu presaka gabiltzan momentuetan janari azkarra bilatzeko eta gero jateko.

Esandakoarekin, uste dut eragozpenak garrantzitsuagoak dira dauden onurak baino. Hortaz, eros dezakezu noizean behin janari azkarra, baina medikuek aholkatzen dute gehiegi ez jatea , kaltegarriak dira-eta.



LUNA JAUNAREN AZKEN LANA


Mendizabal doktorea "Programa Berezia" -ren psikologoa da. Programa hartako ikasleak erabat berezik dira eta; koefiziente intelektuala askoz altuagoa dute besteekin konparatuz. Horregatik, ikastetxeko ikasleengandik aparte ikasten dute. Oso azkarrak dira, baina harreman-arazoak dituztenez psikologoarenera joan behar dute.

Pablo istorioaren protagonista da. Matematika izugarri du gustuko. Mutila lotsatia da eta nota bikainak ateratzen ditu, baina ez du bere burua maite. Bere lagunak ere " Programa Berezia"n daude eta haien izenak Gabriel, Laura,Pabloz maitemindurik dagoena, eta beste mutiko bat dira. Laurok oso bizkorrak dira.

Testu horretan Pablok begian kolpe itzela zuen. Kolpe hori Victor Muñozek, Patricia Arroyoren mutil-lagunak emandakoa da. Azken boladan, Pablok Patricia Arroyori hainbat matematika klase eman zizkion. Patricia Arroyori irakasgai hori oso txarto ematen zioenez galdetu zion. Pablori, matematika oso ondo zekiena, klase partikularrak eman ahal bazion bere etxean.

Egun batean, Patricia Arroyo k , Pablok maite zuen neska ,ikastetxeko neskarik politena eta urtebete handiagoa zena,Pablo gonbidatu zuen kontzertu batera eta honek baietz esan zuen. Gau hartan, Pablok Patriciari musu bat eman zion, pentsatzen berak ere berataz maitemindudirik zegoen, baina Patriciak ezetz esan zion. Hurrengo egunean, Victor Muñozek gau hartan gertaturikoa ohartzean kolpe hori eman zion Pablori. Gainera, Victor Muñozek Pablori Patriciarengana ez hurbiltzeko esan zion. Horretaz gain, Patricia Arroyok berarekin egon zen Mendizabal psikologoak Pabloren onerako izango zelako. Azken denboraldian, hainbat arazo zituelako.

Pablok honetaz konturatu zenean, Mendizabalengana joan zen azalpenak eskatzera.Azkenean, Pablok eta Laurak irten ziren elkarrekin, baina denbora pasa ahala hitz egiteari utzi zioten. Hala ere, urtebetetzetan beti elkarri deitzen diote.


Hirugarren munduan zehar

Getxo, 2016ko irailaren 16a, ostirala


Zer moduz zaude? Faltan bota zaitut pilo bat. Aurreko gutunean esaten nuen bezala Nigerian nago. Gutun honetaz aparte zenbait argazki bidali dizkizut zuk zeuk ikusteko zer baldintza txarretan bizi diren Nigeriarrak.

Nigeriara etorri nintzenean oso pozik hartu ninduten. Herria hainbat txabolez osatuta dago. Penagarria da oraindik makina bat jende gosez hiltzen direla; hemen janari gutxi daukate. Gainera, ura lortzeko hamar kilometro ibili behar dute egunero. Horrez gain, eguzkiak bero itzela ematen duenez, gogorrago egiten da bidea.

Ez pentsa nik ez dudala lanik egiten, beti lanpetuta nago-eta. Hemen gauza mordo bat daude egiteko, hurrengo urtean etor zintezke oso esperientzia aberasgarria eta paregabea da. Anima zaitez ! Gainera hemen jendea oso berbatia da; noski ingelesez mintzatzen garela.

Nire hurrengo urterako proiektua eskola pare ba eraikitzea izango da, eskolarik ez daude-eta. Orokorrean, hemengo pertsona gutxik dakitenez irakurtzen, ondo egongo litzateke Marta zure lagunari animatzea; berak eskoletan klase eman ahal izango luke.

Espero dut etortzea hurrengo urtean.


Musus. Asko maite zaitut.


Miren




Malala YOUSAFZAI ( WIKIPEDIAN)



Malala Yousafzai ikasle, aktibista eta blogari pakistandarra da.

Jaiotza-data: 1997ko uztailaren 12an Pakistanen.

Bizilekua: Erresuma Batua.

Neska hau bere herriko emakumeen eskubideak lortzeko borrokatzen ari da.

2009. urtean BBC telebista kateko aldizkarian, blog bat idatzi zuen, artean 10 eta 12 urte zituela. Blog horretan talibanek haren herria kontrolatuta zeukatenaren berri ematen zuen. Bere ikuspegia, talibanekiko nahiko kritikoa, agertzen zuen.

Gertakizuna


2012ko irailaren 9an arratsaldean, Malala, Pakistanen eguneroko autobusean zegoela, gizon bat igo zen arma zeramala eta Malalari deitu zion. Geroago, gizon horrek Malalari hiru aldiz tiro egin zion. Hortaz, Malalaren bizitza egoera kritikoan geratu zen. Hobetutakoan, Birminghaneko Queen Elizabeth ospitalera lekualdatu zuten. Horren ondorioz, talibanek mehatxatu zituzten Malala eta haren aita, Ziauddin Yousafzai. Gertaera horren ondoren, neskak mundu osoan zehar izugarrizko elkartasuna jaso zuen. Besteak beste; Barack Obama, Maddona ,Hillary Clinton, Selena Gomez eta beste asko bere alde agertu ziren....


Sariak



2013an, 2014an eta 2015an Time aldizkariak Malala " mundu osoan zehar eragin handia izan duten 100 pertsonetako bat " bezala sailkatu zuen.


  • Lehengo emakume Youth Peace Prize irabazten

  • Sajarov Saria 2013.urtean

  • 2014ko irailean Munduko Haurren Saria Suedian
  • 2014. urtean Bakearen Nobel Saria eman zioten. Historian inoiz Nobel Saria lortzen egon den pertsonarik gazteena bilakatu zen, soilik 17 urte zituelarik.


Horretaz gain, hainbat hitzaldi eman ditu Erresuma Batuan emakumeen eta gazteen eskubideak defendatzen .


Blogari BBC aldizkarian


Aamer Ahmed Khani eta bere lagunei bloga egiteko ideia bururatu zitzaien. Blog honen helburua neskatila batek idaztea eta talibaneriko egoera azaltzea zen .Bloga gazte batek egin zezakeen ezezagun moduan; horrela talibanek ez zuten jakingo nork idazten zuen.

Bloga idazteko hainbat pertsonari eskatu zieten. Hasieran inork ez zuen idatzi nahi guztiek talibanen beldur zirelako. Lehenengoa neskato bat izan zen, Malala Yousafzai baino lau urte gehiago zituen. Aamer Ahmed eta bere kideak Malalari buruz jakin zutenean bloga idaztea eskatu zioten. Azkenean Malalak onartu zuen proposatutakoa.


2009ko urtarrilaren 3an Malalak bere lehen artikulua argitaratu zuen.


Malalak eskuz idazten zituen artikuluak eta gero posta elektronikoaren bidez erreportari bati bidaltzen zizkion. Horren ondoren erreportariak argitaratzen zituen BBC aldizkariko blog batean. Blog hartan Malalak idazten zuen orokorrean bere herrian talibanek zuten botereari buruz. Taliban hauek eskola pribatuak ixtera behartu zituzten eta nesken hezkuntza 2003 eta 2009 urteen artean debekatu zuten.


Haurtzaroa



Malala Yousafzairen familia musulman sunita batekoa da. Gurasoen izenak Ziauddin Yousafzai (aita) eta Toorpekai Yousafzai (ama) dira.

Emakumeen eta hezkuntzen eskubideak defendatzen hasi zen 2008. urtean. Lehenik eta behin Malalak medikua izan nahi zuen, baina bere aitak ekintzaile politikoa izatera animatu zuen.


Malalak paxtu hizkuntza, ingelesa eta urdu hitz egiten ditu. 13 urte zituela bere aitak bera hezi zuen, eskolara ezin zelako joan. Ziauddin, Malalaren aita, olerkaria da.



Lanak



* I am Malala: autobiografia liburua da eta Christina Lamb kazetari britaniarrarekin idatzita. 2013.urtean argitaratua.

* Malala. Nire historia: autobiografia liburua da eta Patrick McCormick-ekin idatzita. 2015.urtean argitaratua.

He named me Malala: filma honek bere bizitza antzezten du.2015.urtean estreinatua.


  • Honen guztiaren ondoren, Malala Erresuma Batuetako eskola sekundario batera bueltatu egin da. Horretaz gain, oraindik emakumeen eskubideak defendatzen jarraitzen ditu ; hezkuntza besteak beste.


Malala Yousafzai 2015.jpg
Malala Yousafzai 2015.jpg






TRATU TXARRAK,EZ!

Tratu txarrik ez!


Mundu osoan zehar animalia askori eragiten dieten minei buruz idatziko dut, animalienganako tratuari buruz, alegia.

Gaur egun, pertsona batzuek animalien gainetik daudela pentsatzen dute. Horrek, pena handia ematen dit. Gainera, hainbat animaliak tratu txarrak jasotzen dituzte, inolako justifikaziorik gabe.Tratu txar hauek edonon gertatzen dira.

Alde batetik, etxeko animalienganako tratu txarrak ohikoenak dira. Familia batek etxeko animaliaren bat erosten duenean betiko izango dela pentsatzea normala izaten da, familiako kide baten moduan hartzen dugulako. Baina etxeko animalia hau zahartzen denean arreta handiagoa behar du. Hau da, horrek diru mordoa gastatzea ekarriko du, albaitarienera eramatea, besteak beste. Familia batzuek, etxeko animaliak kaleratu baino lehen izugarrizko tratu txar fisikoak eragiten dizkiete, oso gaixorik utzi arte, eta gainera kalean gosez eta hotsez hil egiten dira. Beste familia batzuek, ordea, etxeko animaliak txakurtegi batera eramaten dituzte.

Aparteko kontua da, zezenen hilketa artetzat jotzen duten kontua da. Animalia hauek umiliazioa eta sufrimendua jasaten dute, heriotzara heldu arte. Gero eta defendatzaile gehiago daude zezenen tratu txarrik ez gauzatzeko. Hori dela eta, planteatu behar dugun galdera hauxe da: zer egin digute zezen hauek geuk haiek modu honetan tratatzeko?

Afrikako tratu txarrik garrantzitsuena, ohikoena, hurrengoa da: elefanteak hiltzen dituzte bolia lortzeko. Gizaki batzuek bolia botikak prestatzeko, bitxiak sortzeko... erabiltzen dute.

Laburbilduz, animalienganako tratu txarrak ez dira amaituko gizakia izaki bizidunen gainetik dagoela pentsatzen jarraituz gero.






Resultado de imagen de no maltrato animal
Resultado de imagen de no maltrato animal







Charles Chaplin -"Modern Times" (WIKIPEDIAN)


Modern Times” 1936ko drama eta komedia nahasten duen film klasikoa da. Chaplinek berak eta Paulette Goddard aktore ospetsuek antzeztu zuten. 87 minutuko filma da.

Filmak XX.mendearen lehen erdialdeko eta 1929ko Depresio Handiaren garaiko gizarte industriaren irudi nahiko errealista erakusten du, umorea eta batzuetan sarkasmoa erabiltzen badu ere. Filmaren barruan ekonomiaren historian ikertzen diren 2 mugimendu garrantzitsu agertzen dira:

-Taylorismoa: lantegietako produkzioa hobetzeko egiten diren hobekuntza guztiak bultzatzen dituen mugimendua da. Enpresen jabeek eta antolatzaileek sustatuta. Langileen produktibitatea hobetzea zen helburu nagusia, eta bide batez, enpresaren etekinak.

-Fordismoa: lantegietan muntatze katearen bidez produktuen ekoizpena bultzatzeko mugimendua da.

Pertsonaia nagusiak


Pertsonaia nagusiak langile xume bat (Charles Chaplin) eta neska umezurtz oso txiro bat (Paulette Goddard) dira.

Sinopsia


Filma fabrika bat ireki eta langileak sartzen diren unean hasten da. Protagonista, langile xume bat, Charles Chaplin berak interpretatzen duena, lantegi batean lan gogorra egiten hasten da. Muntatze katean endredatu egingo da. Horren ostean, zenbait pertsona agertuko dira lantegian makina berri batekin. Makina horren funtzioa langileek lantegian daudenenean bazkariko denborarik ez galtzea da. Charles Chaplini makinaren lehenengo probak egiten dizkiote, baina probak txarto ateratzen dira; makina apurtu egiten delako. Geroago, Charlesek beste langileei molestatzen die eta ez du lanik egiten. Horregatik, lantegitik botatzen dute.


Lantegitik ateratzean konturatzen da aurreko kotxeari bandera bat jausi zaiola. Karga arriskutsuak markatzeko erabiltzen diren bandera gorri horietako bat. Halako batean, kasualitatez atzetik komunisten manifestazio bat hurbilduko zaio. Poliziek manifestazioaren kontrako erasoa egiten dute eta protagonista komunistatzat hartzen dute. Kartzelara eramango dute. Kartzelako jantokian bere ondoan dagoen pertsona kokaina trafikatzailea da. Hortaz, zenbait polizia haren bila dabiltza. Gizonak, konturatzean, bere poltsikoan daukan kokaina gatzaren ontzian jartzen du. Charles Chaplinek “gatzaren ontzia” hartzen du eta bere janariari botatzen dio. Chaplinen pertsonaia, drogaren ondorioz, bere kabuz nahiko txoratuta dabil eta ez da ohartu bere zeldara bueltatu behar duela eta bere zeldaren atea ixten diote. Bat-batean trafikatzailea agertzen da poliziei pistolarekin apuntatuz, baina protagonistak poliziak salbatzen ditu. Gertaera horren ondoren, Charles Chaplin kartzelatik libre geratzen da, baina honek ez du nahi kartzela utzi, bertan oso gustura dago-eta.



Beste aldetik, hiri berdineko familia bateko umeak umezurtz bihurtu egin dira.

Kartzelako nagusiak papertxo bat idazten dio Charlesi lana errazago bilatzeko. Orduan, laster lan batean kontratatzen dute, baina hain pertsona trakets den zein kaleratzen dute. Ustekabean, Charles Chaplinek umezurtz neskarekin topo egiten du; neskak ogia daramala. Ogi hau lapurtua da. Charles Chaplinek kartxelera bueltatu nahi duenez, polizia agertutakoan Charliek berak lapurtu egin duela esaten du. Hortaz, kartxelera eramateko kotxean sartzen dute. Geroago, neska umezurtza kotxean agertzen da, poliziek zerbait lapurtzen harrapatu dutelako. Ezustean biek elkarrekin ihes egiten dute.

Horren ostean, Charlesek hainbat departamentu dituen eraikin batean lana aurkitzen du. Charlesek neska ohe-departamentura lo egitera gonbidatzen du eta denda ireki baino lehen esnatzeko abisatuko zuela esaten dio. Zoritxarrez ez dutela kontuan izan zenbait lapur etorri direla. Neskak ihes egiteko denbora nahikoa du. Baina Charles lo geratu denez, berriro kartxelera bidaltzen dute. Hamar egunen buruan, kartxelatik irtendakoan, neskak egurrezko etxe txiki bat eraiki du eta dantzari lan egiten du. Neskak Chaplini hantxe lan egin dezakeela esaten dio. Azkenean, umorista lan egiten du, baina debora gutxi pasatutakoan, polizia neskaren lanera joaten da hura harrapatzera. Bi hauek ihes egiten dute berriro eta haien bizitzak elkarrekin hasieratik hastea erabakitzen dute.

Fotograma By Movie Studio (ebay) [Public domain], via Wikimedia Commons
Fotograma By Movie Studio (ebay) [Public domain], via Wikimedia Commons