Aurkibidea

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testuabakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak,posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.







2016-2017 IKASTURTEKO KRONIKA (52D)


Sarrera:

Ikasturte honetan euskara pentsatzen nuena baino askoz gehiago hobetu dugu egin ditugun aktibitateei esker. Kronika honen bidez ikasturtean zehar egindako ahaleginari buruz idatziko dut.


1-Historia:


Betidanik ikasi izan dut ArtazaRomo-ko eskolan, eta betidanik D ereduan. Honi esker, ez zait oso zaila egin euskararekin lan egitea. Egia esateko, urte honetan erabili izan dugun metodoarekin beste urteetan baino askoz gehiago ikasi izan dut euskararen erabilpenari buruz. Nahiko interesantea iruditu zain koaderno digitalaren eta ahozkoen metodologia berriztagarria.

Pertsonalean, jende gehiago ezagutu dut, eta klaseko kide gehienak inoiz egon dira klase batean nirekin. Gainera, nire klasean zeuden hainbat kide zentruz aldatu dira edo beste ikasketa erroak hartu izan dituzte. Hala ere, ondo konpondu izan naiz beti jendearekin eta nire ustez giro nahiko positiboa dago klaseko kideen artean, bai lanerako orduan zein laguntasunarako orduan.

Hainbat izan dira pasaden urtearekiko aldaketak. Hasteko, D.B.H. ez zen inondik inora batxilergoa bezain gogorra. Hala ere, kementasunez eta gogoz hartzekotan erraza da kurtsoa aurrera eramatea. Gainera, ikasgai berriak izaterakoan Filosofia bezala, zaila da moldatzea inoiz ikasi duzun zerbaitera. Hala eta guztiz ere, nire ustez ez da hain urte saila izan, eta eguneroko lana ez da hain gogorra izan. Orain bai, kronika hau euskara ikasgaira zuzenduta dago.

2-Klaseko giroa:


Euskarako klaseetan giro aparta egon ohi da. Ez dago zarata askorik, egun batzuetan izan ezik. Esan nahiko nuke nahiko klase lasaiak izaten direla. Batzutan errazagoa da adi egotea klasean eta beste batzutan zailago. Esate baterako, ahozkoak egiten ditugun edota erreportaiak eta kulturako artikuluak irakurtzen ditugunean klaseak interesgarriagoak dira ahozkoak nola egiteari buruz hitz egiten dugunean baino.


3-Ahozkotasuna:


Kurtso honetan beste ikasturteetan erabili ez dugun metodo bat garatu izan dugu, ahozkoen presentazioak hain zuzen. Egia esateko, euskara idazterakoan ez dut inoiz izan arazo askorik, baina hitz egiterakoan pixka bat trakets ibili nahiz beti. Hala eta guztiz ere, ahozkoen metodoari esker ere bai landu dugu espresioa, oroimena eta komunikazioa batez ere. Honela nahi ala ez euskara maila hitz egiterakoan asko hobetzen da.

4-Irakurmena:


Urte honetan besteetan bezala irakurketak egin ditugu hiruhila bakoitzeko. Lehenengo liburua "Antologia I" izenekoa eta Iban Zalduak idatzitakoa nire ustez zailena izan da. Ondoren Ferdinand Von Shirack idatzitako "Krimenak" deituriko liburua idatzu genuen. Honako hau, oso interesgarria iruditu zitzaidan, nobela beltza bat baita baina hainbat ipuinetan dago sailkatuta liburua, eta ipuin bakoitza bere istorio propioa kontatzen du. Azkenik Ur Apalategik idatzitako "Fikzioaren Izterrak" irakurri izan dugu, azkenengo hau nahiko astuna iruditu zait irakurtzerakoan, baina irakasleak filtratu digu zintzuk izan daitezke sartuko diren ipuinak.


5-Metodologia:


Lehen esan dudanez, ikasturte honetan aplikatutako metodologia bikaina iruditu zain. Esate baterako, pasaden ikasturteetan aditzen taulak buruz ikasai behar genituen gero azterketan idazteko, baina horrek ez du aditzen erabilpena ondo irakasten. Egia esateko ahozkoen eta idazlanen kontua, metodo ezinhobea iruditzen zait euskara sustatzeko eta garatzeko.


Honetaz aparte, gainera guk erabaki dezakegu zeri buruz idatzi gure koaderno digitalean. Honek askatasun gehiago ematen dizu, baita hobekuntza handiago, edozein gauzari buruz euskeraz hitz egin daitekela konturatzen zara eta. Izan ere, gure testu uzta koaderno digitalara igotzeaz aparte irakaslea nota igotzen digu gure idazlanak Wikipedia-ra, ZuZeu-ra eta abarreko testu webgunetara igotzen baditugu.


6-Idazmena:


Idazmenaren kontua aintzat hartuz eta egia esanez oso pozik nago koaderno digitalarekin. Nik adibidez musika maite dudala, hainbat diskoen kritikak idatzi izan ditut koaderno digitalean. Edo kultura klasikoaren jarraitzaile amorratua naizenez, ere bai antzinako Erromari buruzko hainbat idazlan aurkitu daiteke nire kuaderno digitalean. Honetaz aparte, irakasleak ere laguntzen gaitu testuak idazteko proposamenak bidaliz, horrela ez dago aitzakirik koaderno digitalean testurik ez izateko.


Hau ez da guztia. Gainera, eta euskara gehiago sustatzeko, guk geu gara gure ikaskideen idazlanak zuzentzen ditugunak koaderno digitalean. Honek ere notan adierazten da, nork hartu du parte proposatutako ideietan, lagundu de testuak zuzentzen, nork argitaratu ditu testu gehiago, ahozkoak egitea etab.


7-Zein izan da nire aurteko idazlanik onena? Zergatik?


NIk esango nuke nire aurtengo idazlanik onena "Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna" izeneko idazlana izan dela. Hala eta guztiz ere "Erromaren Errepublika" izeneko idazlana ere kontu handiz idatzi nuen. Nire ustez hauek dira nire aurtengo idazlanik hoberenak, konposizioa aintzat hartuz ondo antolatuta daudelako eta euskara maila nahiko erabili izan dudalako. Bestalde, luzera kontuan izanda seguruaski "Zesarren Heriotza" deituriko idazlana eta kronika hau aterako zirela irabazle.






SORRERA:

Erromantizismoa Alemania eta Erresuma Batuetan XVIII.mendean sortutako mugimendu kultural bat da. Iraultza bat ilustrazioaren raziolanismoa eta neoklasizismoaren kontra izan zen, sentimenduei lehentasuna emanez. Europaren mapa osoa bete zuen lehenengo mugimendu kulturala izan zen.


EZAUGARRIAK:

Hauek dira ezaugarri batzuk:
  • Ilustrazioan taldea ondo egotea garrantzitsua zen eta hemen berriz, garrantsitzuena nia da.
  • Gauza ezberdinei garrantzia gehiago ematen diote, tendentzia nazionalista bat eragin zuena.
  • Liberalismoa despotismo ilustratuaren aurrean.
  • Tradizio klasizista eta kanonen egokiztapenen aurreko originaltasuna.
  • Atenaseko jainkoen imitaziotik kreatibitateari pasatzen dira.
  • Galdutako paradisuekiko herrimin.
  • Obra perfektua, burutua eta itxia, obra inperfektua, burutu gabea eta irekiaren ordez.

MARGOLANAK:

Alemania Frantziaren margolan ezaugarri ezberdinak erabiltzen hasi ziren eta bi forma nahiko dibergenteetan.
Lehenengoa, Arkeologismo istorikoa mural dekoratibo margolanetan inspiratuta. Bigarrena, margolan erromantikoak, non margolarien lanak naturaren ikuspegietan oinarritutak daude.

MUSIKA:

Erromantizismoko musika hedatu zuen, XIX. mendeko hainbat lanetan eraginez. Artea hainbat generotan azaldu zuen eta bere sinfoniak ospearen iturri nagusiak izan ziren. Eragina nabarmena izan zuen pianoa musikako obretan.

LITERATURA:

Erromantisizmoa Alemanian oso laster heldu zen. XVIII.mendearen hasieran prerromantizismoaren ezaugarriak agertu ziren poeta paisajistetan. Albercht von Hallerren lirika Goethen obretan eragina izan zuen. Eta mende horren hirugarren laurdenean Strum und Drang mugimendua indarra hartu zuen. Razionalismo neoklasizismoaren kontra jarri zen gazteen errebeldia, pasioa eta intuizio sortzailea erakusteko.
XIX.mendean Napoleonen kontrako guden ostean, inboluzio konserbatzailea gertatu zen, eta nahiago dute ezaugarri identitarioak eta nazionalak destakatu eta tradizioa eta folklorea herriaren espiritua rebelatzen duten aspektuen bezala.
Erromantizismoa Alemanian ahalegin filosofiko eta literarioen konbinazio bat bezala jaio zen idealismoarekin erlazionatuta, ilustrazioaren arrazoiarenganako ezeztapenekin eta sentimenduen bilaketarekin .





MITOLOGIAK LITERATURAREN HASTAPENETAN


Mythos hitzak grezieraz “ezagutzera ematen den berria” esan nahi du. Erlijioari estuki lotuta daude mitoak, eta gizatalde baten pentsaera eta mundua ulertzeko modua azaltzen dute: naturako gertaeren azalpena ematen dute, eta talde horren balioen berri ere ematen digu. Imajinazioa eta sinismen erlijiosoek lotura estua dute, eta hortik sortu zen literatura.

Mitoak ahoz transmititzen ziren belaunaldiz belaunaldi, herrian memorian gordeta iraun dute luzaroan. Geroago idatzizko bildumetan finkatu zen ahoz transmititutako ondare literario hura.


Lehen literaturak: hebrear literatura.
Mitoekin batera, Biblia izan da Mendebaldeko kulturaren zutabe nagusia. Hebrear literaturaren lehen emaitza da, kristautasunak liburu sakratutzat daukana. Fededunen ustez, Jainkoaren hitza jakinarazten digu.
Garai askotako egile askoren liburua da. Historian hizkuntza gehiagotara itzuli izan den liburua dugu, eta inoizko libururik salduena izan da. Itzulpenen artean, 1557koa dugu euskarara egindako lehen itzulpena, Joanes Leizarragak egindakoa, Joana Albretekoaren aginduz.
Bi zatitan banatuta dago:
-Testamentu Zaharra: hebreera-arameeraz idatzia, K.a. lehen milurtekoan. Israelgo herriaren historia kontatzen du, Jesukristoren aurreko historia eta sinismenak. Munduaren sorreratik hasita (Adam eta Eva Paradisutik kanporatu zituztenetik), Moisesek Israelgo herria Agindutako Lurraldera gidatu zituenera arte kontatzen du.
Lau atal nagusi ditu: Pentateukoa; liburu historikoak; profeten idazkiak; eta olerki eta jakituriazko liburuak.
-Testamentu Berria: ia osorik grezieraz idatzita dago. Jesusen bizitzaren eta irakaspenen berri ematen digu.
Lau atal ditu: Ebanjelioak, apostoluen bizitzari buruzko atalak, apostoluen gutunak eta Apokalipsia (hitzak grezieraz “amaiera” esan nahi du).





Zesarren heriotza eta ondorioak




Zesar k.a. 46 urtean itzuli zen Erromara, garaile handi bat bezala. Botere guztia beregan erori zen eta senatuak diktadore eta betirako kontsul kargua eman zion. Hala ere azpitik Zesarrenganako gorrotoak eta beldurrak oraindik irauten zuten senatuaren partez. K.a. 44. urtean, martxoaren idus-etan Zesar senatuan sartu zen edozein egunetan bezala, baina bat-batean inguratua izan zen eta seinalea eman ondoren senatariek dagak atera eta eraso hasi zuten. Zesar bertan behera hil zen.


Senatarien ustez, Zesar tirano bat zen, potere absolutua lortu zuen eta errege izateko arriskua gehiegizkoa zen, Erroma babestu behar zuen. Zesarren funeralean Marko Antoniok, bere jeneral leialenak, funeralaren aukera aprobetxatu zuen herria bere alde jartzeko eta Bruto zein beste hiltzaileen kontra amorrua pizteko. Hiltzaileek Erromatik ihes egin behar izan zuten.


Erromako triunbirato berri bat agertu zen herriaren poterea bereganatuz, Marko Antonio, Oktabio eta Lepido izeneko jeneral baten artean (azken honek geroago triunbiratoa utziko zuen). Oktabio Zesarren iloba txiki gazte bat zen, eta testamenduan Zesarrek bere oinordeko izendatu zuen. Hortik aurrera bere izena Zesar Oktabio izango zen eta gogor borrokatuko zuen bere aitona-osabaren ondasun eta potereak mantentzeko, baita beraren hiltzaileen kontran ere. Azkenean Brutok bere buruaz beste egin zuen, beste irtenbiderik ikusi gabe. Marko Antonio eta Zesar Oktabiok potere osoa zutela zerrenda bat egin zuten hilko zuten jendearekin. Haien artean Zizeron hizlari famatua, Marko Antonioren kontrako diskurtso famatuak (Filipikak) bota ondoren.


Erromako boterea bitan banatu zen: Oktabiok mendebaldea kontrolatzen zuen (Italia, Galia, Hispania) eta Antoniok ekialdea, (Grezia, Asia eta Egipto). Egipton Antonio eta bertoko erregina (Kleopatra) maitemindu egin ziren. Hala ere, Oktabio eta Marko Antonioren arteko tirabirak berehala hasi ziren, elkarren artean haserretu eta gerrak eztanda egin zuen, azkeneko guda zibila. Itsasontziko borroka izan ziren, baina Oktabiok irabazi zuen azkenean "Actium"-en garaipen argi bat lortu ondoren. Marko Antonio eta Kleopatrak bere buruaz beste egin zuten, elkarrekin lehenengoa erromatar modura, bere ezpata propioz.


K.a. 27 urtean, bere arerio guztiak deuseztatu ondoren, Zesar Oktabio Erromako lehenengo enperadorea (princeps) bihurtu zen. 40 urte baino gehiago egon zen boterean eta inperio boteretsu eta baketsu bat sortuz. Augustus izena jasoko zuen, eta historiak Zesar Augusto bezala gogoratuko zuen betirako. Gainera, Erromako politika zeharo aldatu zen, V mendetan zehar beti enperadore bat egongo zen botere osoa izango zuena, eta "Zesar" ezizena jasoko zuten, Erromako historiako pertsonai ospetsuenaren ohorez.






Mikhail Bakunin



Mikhail Bakunin Bernan jaio zen, Suitzan, eta anarkista errusiarra bilakatu zen. Langile mugimendu internazionalaren pertsonai ikoniko garrantzitsuenetarikoa da. Espainiaren kasuan, mugimendu hau determinatu zuen gizona da; bere hasieratik 1868. urtetik guda zibilera arte. Bere ideiak langileei transmititu zizkien sinpletasunarekin, langile mugimendu handiak sortuz. Gainera, geroagoko LKN (Langile Konfederazio Nazionala) internazionalismo Bakuninistaren tradizioan oinarrituta dago.

Bakuninek estatuaren aurkako antolakuntza proposatzen du, estaturik gabekoa, eta Europako Estatu Batuak sortzea nahi du, estatubatuar iraultzaren ideia liberaletara hurbildu nahian. Europan, demokrazia denentzat zabaltzea lortu behar zen eta gizakia moneta-sistematik, botere politikotik, ekonomia-agintetik eta erlijiotik askatu behar zen. Bakuninen iritziz, bakoitzari egindako lanaren arabera ordaindu beharko litzaioke


Erlijioari egin zizkion kritikak Marxenak bezalakoak izan ziren. Erlijioa = Gizarte kontrol tresna. Erlijioa errealitatetik alde egiteko asmatzen dugu. Luziferren irudiaren miresle aurkeztu du bere burua, iraultzaile izan baitzen Zeruan, Jaungoikoaren botere autokrataren aurka.


Bere doktrinaren printzipioak hurrengoak ziren:
  • Estatu Nazionalen supresioa eta, ordez, asoziazio industrial eta nekazari libreen sorrera
  • Gizarte klaseen eta herentziaren abolizioa
  • Sexu berdintasuna
  • Langileen organizazioa alderdi politikoetatik kanpo





Iraultza industriala



Iraultza industriala transformazio sozio-ekonomikoen multzoa izan zen; Europako hainbat herritan sortua (Ingalaterran izan zuen hasiera) eta ondoren mundu garaikidearen agerpena sorrarazi zuena. Produkzio-prozesuan gertatutako hainbat aldaketak ahalbidetu zituen; nekazaritza prozesuak ordez, produkzioa teknologiaz mekanizatuz. Honela, antzinako erregimenaren ekonomiaren desagerpena eta kapitalismo industrialaren ezarpena gertatuz.


Aldaketa hauek lurrun makinaren aplikazioarekin batera etorri ziren, eta honekin jaio zen sozietate industriala bezala ezagutzen duguna. Lehenengo industria iraultza (XVII. mendeko azkenalditik XVIII. mendeko erdiraldirarte, praktikoki industria ingeles osoa lurrun makinak erabiltzen hasten denean) eta bigarren industria iraultza ( XVIII. mendetik XX. menderarte) izeneko faseetan banatzen da prozesu iraultzailea. Lurrun makina aplikatzen zen hainbat tresnetan, adibidez: ehungailu mekanikoa, lurrun itsasontzia, lurrun trena...


Industria iraultzak hainbat kausengatik gertatu zen:
  • Nekazaritza: hainbat aldaketa gertatzen dira sektore honetan. Kultibatzeko sistemak, aldaketak zientzian eta teknikan edo aldaketak nekazarien mentalitatean adibidez dira haietako batzuk.
  • Dermografia: Heriotza-tasa jaitsi zen nabarmenki. Alde batetik, zelarretatik hirirako migrazioaga hirietan langile ugari egotea sorrarazi zuen. Honek merkatuaren proportzioa eta potentziala areagotu zuen hasieran, esku-merkeko langilei esker.
  • Ekonomia: Kapitalaren akumulazioa, komertzio libre eta koloniala, eta bai banka zein burtsa izan zuten papera. Banku pribatuak sortu ziren, eta sektoreen eskaintza ekonomikoak errazteko sozietate anonimoak sortu ziren.
  • Merkataritza: Industria iraultza komertzioan agitazio handia gauzatu zuen. XVII. mendetik aurrera ekonomia askearen alde egin zen. Kanpo merkataritza %420 igo zen. Gainera, hainbat materialen erabilpena eta komertzioa handitu zen; hala nola, beira eta burdina.
  • Siderurgia: Bai siderurgia zein metalurgia ere asko aurreratu ziren periodo honetan. Burdinaren ekoizpena hobetzeko lehenengo urratsa labeetan egur-ikatzaren ordez kokea sartzea izan zen, indar energetiko handiagoa lortzen baitzen.
  • Garraioa: Alderdi hau ondorengoago garatu zen. Alde batetik errepideak eta bideak konpontzeko eta hobetzeko konpromisiua hartu zen. Bestetik, bai lurrun-bidezko trena zein lurrun-bidezko itsasontzia garraioa erraztu zuten, eta are gehiago merkataritza.
  • Gizartea: Gizarte estamentala mantentzen zen (goi-klaseak, erdi-maila eta behe-klaseak). Hala ere, gizarte talde bat agertu zen, proletariotza hain zuzen ere. Soldatapeko langileei proletariotza esaten zaio, eta hedaduraz, langile orori. Industria iraultzan ere sindikatuak agertu ziren. Hau da, hobekuntza laboral eta ekonomikoak eskatzeko langileek sindikatuetan antolatzen ziren.

Hau guztia hurrengo ondorioak ekarri zituen:
  • Kapitalismo industrialaren jaiotza, fabrikaren eskutik.
  • Gehiegizko produkzuia. Honek krisi txiki eta periodikoak eratu zituen.
  • Ondorengo langabezi hazkundea. Makinak izanda gero eta pertsonal gutxiago beahr zen fabriketan. Honek, soldatan hainbat murrizketa eragin zuen, langileek 16 orduko jornal laboralak burutu behar zituzten arte bizirik irauteko.
  • Poblazioa hirietan nagusitu zen, eta honek oso kondizio higieniko txarrak eragin zituen behe klasekoen artean. Jende asko pilatzen zen bizitoki bakoitzeko.





ERROMAREN ERREPUBLIKA



Romulok sortutako Erroman erregea zen bera. Izan ere, Erromara biztanleak erakartzeko ondoko herrietako (Sabiniako) iheslarientzat babesa eskaini zien. Hala ere, nahiz eta hainbat gizon heldu, emakumerik ez ziren agertu. Arazo honi aurre egiteko, Erromaren fundatzaileak kirol proba batzuk antolatu zituen Neptuno jainkoaren omenez. Inguruetako herrialdeen biztanleak ere gonbidatuz. Sabiniako biztanleak emakumeak eta umeak ere eraman zituzten Erromara. Jokoak hasi zirenean, erromatar bakoitzak emakume bat bahitu zuen. Ondoren gizonezkoak hiritik kanporatu zituzten eta bahitutako emakumeak lasaitzen saiatu ziren beraiekin ezkondu nahi zutela esanez, eta harro sentitu beharko zirela azalduz, Erroma jainkoek aukeratutako hiria baitzen. Emakume sabindarrek, baldintza bat jarri zuten ezkontzeko: etxean, beraiek izango ziren agintariak gizonen gainetik, eta bakarrik josteaz arduratuko zirela, beste lan domestikoak alde batera utzita. Gizon Sabindarrek, haserre, Erroma eraso zuten. Azkenean, Erromatarren eta Sabindarren artean bake patu bat egin zuten eta bankete oparo bat ospatu zuten, errekontziliazioa ospatzeko. Sabiniako erregeak, Romulorekin diarkia bat sortu zuen.

Geroago Tarkinio Superbo izan zen errege Erroman baina ez zuen asko iraun. Tarkinio Superbo-ren semea (Sexto Tarkinio), Lukrezia izeneko emakume bategaz maitemindu zen. Sexto-rentzat oso emakume ederra zen Lukrezia. Beraz, bere sentimenduak asetzeko Lukreziari ostalaritza eskatu zion bere senarra presente ez zegoenean. Gauaren iluntasunaz baliatuz Lukrezia bortxatu zuen, eta emakumeak, bere senarra zela pentsatuz ez zuen ez oihurik ez hitzik egin. Hala ere, Sexto Tarkinio izan zela konturatu zenean, bere senarra eta aitari deitu zien eta azaldu zien gertatutakoa Sexto Tarkinioren kontran mendekua eskatuz. Ondoren, daga batez suizidatu zen. Honen kausaz, Tarkinio Superbo eta bere familia erromatik kanporatu zituzten Sextoren bortxaketagatik. Lucio Junio Brutok, Tarkinioen familiaren kontrako mugimendua bultzatu zuen pertsona printzipala izan zen; honen ostean sistema politiko berria ezarri zuen: errepublika hain zuzen. Erromako lehenengo kontsulak Lucio Junio Bruto eta Luzio Tarkinio Kolantino (Lukreziaren senarra) izan ziren.






San Valentin eguna


Otsailaren 14an, nazioartekoki ospatzen da San Valentin eguna XIV. mendetik. Ospakizun hau elizaren menpe bilakatu da maitatuen eguna bezala, eta Valentin santuari maitatuen patroia bezala. Egun hau antzinako erroman praktikatzen zen Luprecalia ospakizuna ordezkatzeko sortu zen V. mendearen hasieran, hau lizunkeritsuegia baitzen.


Hala ere, gaur egun ez da ugalkortasuna eta aberastasuna miresteko ospatzen, baizik eta bikotearekin edo maite den edonorekin denbora pasatzeko eta disfrutatzeko. Honek, hainbat faktore ipintzen ditu jokoan.


Pentsa dezagun mundu kapitalista batean murgilduta gaudela, eta kapital gehiena enpresa handiak bereganatzen dutela. Honek zer esan nahi du? Gaur egun marketing-ak ospakizun hau erosi du, Gabonekin egin den bezala. Izan ere, enpresa handiek ospakizunaren ideiak eta kontzeptuak guztiz distortsionatzen dituzte haien lukroa zainduz. Komunikabideen bidez presioa eragiten dute jendearen buruetan, eta garrantzi gutxi dauka bikotea ez izateak; mota guztietako parafernaliak saltzen dizkizute diru inbertsioak egiteko.


Mundu garaikidean diruak dena kontrolatzen du, eta benetan penagarria da ikustea nola elkarrekiko amodioa sustatzeko sortu zen ospakizun bat potentzia inperialisten menpe egotea. Beraz, amodioa sustatu zure ingurunekoengan baina burua izanez, badaude ekintza politak eta xarmagarriak enpresa marka batek diruz laguntzen ez dituenak ere.




BIGARREN GUDA PUNIKOA


Kartagok Iberiar Penintsulara jo zuen beharrezkoa zeukan diru eta hornigaiak lortzeko. Bertan hainbat herri konkistatu zituzten Kartagena adibidez. Hamilkar general kartagotarra izan zen konkista militar honen eragilea. Hil zenean, bere semea, Anibal, izan zen armada kartagotarraren general nagusia.

Anibalek txikitatik garatu zuen Erromaren kontrako gorrotoa, beraz, haien kontrako mendekua prestatzen egon zen luzez. Sagunto hiria erasotu zuen eta herri hau erromatarren aliatua zenez, Erromak Kartagori guda deklaratu zion. Honela hasi zen Bigarren Guda Punikoa K.A. 218. urtean.

Anibalek garatu zuen estrategia hurrengoa izan zen: erromatarrei Erroman bertan aurre egitea. Hau burutzeko, Iberiako kostaldea, Pirinioak, Galiako hegoaldea eta Alpeak oinez zeharkatu behar izan zituen, bere soldadu eta elefanteekin. Bidean hainbat tropa galdu zituen,baina segituan aliatu eta mertzenario berriak erosten zituen.

Erromak ez zuen uste horrelako bidai arriskutsu bat egingo gai izango zirenik, beraz ezin izan zuten Anibal harrapatu Italian sartu arte. Hala ere Anibal borroka guztietan garaile atera zen. Borroka hauen okerrena Cannas-en gertatu zen; 50000 erromatar baino gehiago hil egin ziren, Erromatar ejerzitoa deusestatuz. Momentu honetan aukera aparta izan zuen Erromako hirian garaile bezala sartzeko eta konkistatzeko. Baina ez zuen horrelakorik egin.

Historialariek ez dakite zergatik Anibalek aukeratu zuen erabaki hori. Esaten da Erromak oraindik indar nahikoa zeukala hiria babesteko, eta erasu zuzen baten galerak ekarriko zizkiola Anibali. Horregatik nahiago izan zuen tropa gehiago itxarotea eta Italiako herri guztiak bereganatzea, Erroma soilik geratu eta buru makur errenditu zedin. Erromatarrei bake itun bat bidali zien Anibal, baina guztiz ukatu zuten.

Erromak Publio Kornelio "Eszipion" generala hautatu zuen eta Hispaniara bidali zuten Anibalen tropen garraioa mozteko. Eszipionek Carthago Nova konikistatu zuen K.A. 209 urtean, peninsulako kartagotar hiririk indartsuena.



Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna



Azaroaren 25ean kaleak eta bihotzak moreez janzten dira, emakumeen guztizko oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko. Data honetan ospatzeko proposamena Dominikiar Errepublikan gainditu zen, 80 herrialdeen laguntzarekin. Emakumeen aurkako indarkeria hainbat modutan aurkeztu daiteke: fisikoa, sexuala, psikologikoa, ekonomikoa... Eta hainbat gradutan azaltzen dira.

Datuak negargarriak dira, emakumeen %70 jasaten dute bizitzan behin gutxienez indarkeri sexista. Gaur egun XXI. mendean emakumea oraindik aurkitzen da desberdintasun estatus batean gizonarekiko, honek bide batez jada ez da bidezkoa; baina horretaz gainera hainbat gizonezkoen tratu txarrak jasatea ez du egoera laguntzen. Gainera, munduko emakumeenganako hilketen %38 haien bikotearen esku gertatzen dira, eta %50 familiar baten esku. Honi, gertatu ahal den biolentzia psikologikoa, fisikoa edo sexuala gehituz. Munduan zehar, hamar neskatik batek agresio sexualak sufritzen ditu. Eta kopuru handiago bat mutilazio genitala.

Emakumeen aurkako indarkeria ez da soilik biolent zian oinarritzen. Baizik eta, adibidez, hainbat lan kargu, edo kargu sozialetan, emakumeek eta gizonezkoek ez dute egoera berdinak (soldata desberdinak, lanaldi desberdinak, kargu desberdinak...). Eta gehienetan emakumeak dira desberdintasun egoera horretan tratu txarrenak jasaten dituztenak. Hau ere bidegabekeri handia da, emakumeen oinarrizko eskubideak guztiz bortxatzen dituelako.


Nire ustez, datu hauek oso beldurgarriak bizi garen aro garaikidean gertatzeko. Emakumeak gizonak bezala, pertsonak dira; eta, beraz, eskubide berdinak izan behar zituzten. Bai lanorduetan, bai soldatetan, eta nola ez haien gorputzarekiko eskubide librea. Egoera hau ez zen ezta existitu izan behar inoiz, eta are gutxiago gaur egun. Baina, zoritxarrez, existitzen da, eta bagara emakume eta gizon askok kausa honengatik aldarrikatzen dugunok.







The Stage:

“Avenged Sevenfold” “Heavy Metal” musika talde amerikarra da. 1999. urtean sortu zen, Jimmy Sullivan (bateria) eta Zachary Backer (gitarrista) talde bat osatzea erabaki zutenean. Transformazio musikal ageria egon da taldean, urteak pasa ahala. Hala ere, haien disko berrian, “The Stage”-n, estiloa guztiz berritu dute

2016ko urriaren 28an “The Stage” izeneko diskoa argitaratu zuten. Haien zazpigarren estudioko albuma da, baita luzeena ere 73 minutu eta 35 segundurekin. Albuma hamaika abesti ditu, eta badauka “The Stage” izeneko “sinlge” bat inkorporaturik, diskoa presentatzeko lehenago argitaratu zena.

Disko honetan ikus dezakegu Brooks Wackerman bateria berria bezala, Arin Ilejay taldea utzi zuenetik azken albumean. Wackermanek izan da diskoari estilo aldaketa gehiena sorrarazi diona. Brooks hainbat talde famatuen parte izan da: “Bad Religion”, “Suicidal Tendencies”, “Tenacious D”... Talde hauengandik musika progresiboaren influentzia handia hartu du. Zer esan nahi du honek? Musika progresiboan adibidez gitarrako progresio azkarrak eta bateria erritmo ezhoikoak eta irregularrak dira nagusi. “The Stage”-n honako frogapen ageriak daude. Adibidez, diskoaren laugarren abestia “God Damn” bateria erritmo oso desberdinak erabiltzen ditu abestian zehar (gehienak bi baxu danbor erabiliz). Izan ere, perkusio estruktura arraroena “Angels” izeneko abestia da (diskoan seigarrena), oso ezhoikoa den erritmo bat erabiltzen baitu, “zazpiak” hain zuzen ere; “zazpiak” lau bider lau moduko estruktura da gutxi gora behera. Hau da, lau bider lauko bi konpasetan zortzi kolpe beltz badaude “zazpi” bateko konpas batean zazpi kolpe daude, erritmoa irregularra bihurtuz.

Zachary Baker-ri (gitarrista erritmikoa) egindako elkarrizketa batean, albuma oso doinu agresiboa hartzea nahi zutela aitortzen du. Horregatik, hainbat jende diskoa “Thrash Metal” bezala kalifikatu du. Hau egia da ere, zeren hainbat perkusio patroi erabiltzen dira “Thrash Metal”-ean oinarrituak. Hala nola: “Blast beat” (perkusio kutxa eta platerra kortxeetan eramatea biak parean).

Jende gehienak iritzi berbera dauka diskoari buruz; bateria ez duela estiloa errespetatzen, jada ez dela talde berbera... Nire ustez bigarren aukera ematekotan albumari, eta ondo entzunez gero gauza aldatzen da. Bai, bada estilo desberdina baina ez txarragoa ezta gutxiago ere. Beraz, “Heavy metal” astunaren edota “Proggresive Metal”-aren zalea bazara “The Stage” albuma entzun dezazu, gustokoa izango duzu eta.








SONATA ARCTICA (azalpen testua)




Sonata Arctica “power metal” edo “metal sinfoniko” musika talde finlandiarra da. 1996. urtean eratu zen eta gaur egun munduko banda ospetsuenetariko bat da, “Heavy Metal” munduan barne. Izan ere, urte honetan “The ninth hour” disko berria argitaratu dute. Album honetan badaude abesti “garrantzitsu” batzuk, haien artean istorio bat jarraitzen dutenak eta esanhai partikularra edo indartsua dutenak.

Hasteko, “closer to an animal” abestia, diskoa Sonata Arcticaren estilo eta soinu klasikoarekin presentatzen du. Hala ere, abesti hau badauka zentzu kritiko eta sakona, giza-arraza jorratzen du gizaki baten perspektibaz. Honek, zuhaitzak nola mozten diren eta natura nola suntsitzen den behatzen du, eta horregatik bere barruko “animaliarekin” bat egin nahi du berriro. Gizakiaren arrazoimena eta inteligentzia naturak belaunaldiz belaunaldi suntsitu duena izan baita.

Diskoaren hurrengo abesti garrantzitsua “We are what we are” izena hartzen du. Honetan, korapilo berberarekin jarraitzen du. Hala ere, badago ezaugarri esanguratsu bat, orain lehenengo abestian protagonista zen gizakia jada onartu du ezin dela animalia batean bihurtu, eta hark den moduan onesten da. Izan ere, bere burua natura errespetatzeaz kontzientziatzen du.

Amaitzeko, mezu honekin jarraitzen duen azken abestia “Rise a night” izenburua dauka. Oraingo honetan, gizakia gatazka guztien protagonista dela azaltzen du. Baina lehenengoaz desberdinduz, hemen lehenengo pertsonan azaltzen du, bere begiek gudak, espezieen arteko hilketak eta mundu gris bat ikusten duten.

Diskoaren beste abestiak hainbat gai desberdin tratatzen ditu. Hala ere, hiru abesti hauek kritika osoa eta sakona eratzen dute gaur egungo eta historian zehar bizi izan duen giza espezieari buruz.







GAZTEAK ETA GIZARTE KONPROMEZUA



Hasteko, aipatu behar da gaur egungo gazteak, behin unibertsitatera edo goi mailako ikasketak amaituta, zaila izaten dute lanbide bat izateko. Gainera, gehienek ez dute lan egiten ikasi duten postuentzat, baizik eta lanardi erdiko edota denboraldi laburreko lan-postuetan

Hala eta guztiz ere, gazte askok bokaziozko edo borondatezko lanak burutzen dituzte. Honela, gizartea hobetzea bilatzen dute. Adibidez, gazte askok jende heldua edo ume txikiekin lan egiten dute. Normalean, haurrekin lan egitekotan ez da borondatez egiten, baizik eta ikasketak jarraitzetakotan dirua azkarrago aurrezko.

Bestalde, gehienetan arrazismoaren kontrako edota “LGBT” kolektiboaren aldeko kanpainak gazteek eramaten dituzte aurrera. Zergatik? Ba gaur egungo pentsamendu iraultzaileenak gazteen buruetan aurkitzen direlako. Horregatik, manifestazioetan biltzen den biztanleriaren atal nagusiena gazteak dira.
Gainera, gazteentzat lan-postuak murriztea eta heziketan murrizketak burutzea ez da gauza onuragarria, eta gazteek hori badakite. Izan ere, honek ez du haien buru borrokalariak asetuko, baizik eta guztiz kontrakoa. Gaur egun, gazteen esku dago nagusiki gizartearen aldaketa, oraintxe bertan adinen artean txartoen pasatzen dutenak unibertsitarioak eta graduatu berriak dira.

Amaitzeko, esan beharra dago nahiz eta jendea esan gazteak belaunaldi galdua garela gaur egun, etorkizuna gure esku dago nolabait.