Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2
Izar berdinaren azpian
Azalpen testua
2016 irailean

Wikipedia
Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



Gaur egungo hezkuntza
Iritzi-artikulua
Urria
Andrea A (53D)
Anne P. (53D)


Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK

















































IKASTURTEKO KRONIKA


  • Sarrera:

2016-2017 ikasturtean nire euskara hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz.

  • Historia:

Nik , hemen, Artaza-Romo-n egindako urte bakarra izan da. Besteak, Iberre institutuan pasatu ditut. Euskarari dagokionez, Iberrek oso maila altua zuen. Euskara asko ikasi nuen urte horietan.

Beharbada, ez nuen ikasi urte honetan ikasi dudan bezainbeste. Esan beharra dago, Iberre-n gramatika liburuarekin ikasten genuela, aldiz, Artaza-Romo-n liburu gutxiago eta hizkuntza praktikatu egin dugu. Beraz, etekin handiagoa atera diot ikasturte honetan egindakoari Iberren-n egindakoari baino.

Ikasturte honen hasieran, euskarako gramatika liburua ez erabiltzea arraro samar iruditu zitzaidan. Baina orain ikusten diot ez-erabilpen horri zentzua. Ahozkoak eginez, idazlanak eginez, liburuak irakurriz eta Gorka Azkarateri entzuten, asko ikasi dut.

Ni, ikasturte hasieran, “berria” nintzen. Hortaz, lehenengo hilabetea pixka bat lotsatuta pasatu nuen. Bestalde, ez zitzaidan batere zaila iruditu lagunak egitea. Hemengo ikasleak oso jatorrak dira eta asko dibertigarriak. Oraindik, klaseko batzuekin ez dut hitz bat ere ez tartekatu, baina espero dut egunen batean hitzen bat tartekatzea. Lagun-min asko egin ditut eta harro nago batxilergo hau aukeratu nuela.

Irakasleak, gehienak, oso jatorrak dira eta haien lana ondo egiten dute. Baina badago irakasleren bat ez duela behar bezala irakasten. Ostera, beste irakasle batzuk prest daude zuk dituzun galderak haien denbora librean ere argitzeko. Eta horrek, irakasle horien intentzio ona erakusten du.

Materialari dagokionez, ez zaigula ezer falta esango nuke. Gainera, liburu batzuk soberan daudela pentsatzen dut… Liburu gutxiago eta praktika gehiagorekin ikaste-metodoak asko hobetuko lirateke.


  • Gelako giroa:

Kurtso hasieran, gure arteko harremana ez zen batere ez estua, batzuek, gure artean, ez genuen hitz egiten. Baina, denbora pasa ahala, gure artean gehiago hitz egin dugu eta harreman onarekin bukatu dugu. Errespetua beti kontuan izan da, baita umorea ere, neurri egokian erabilita. Hortaz, gelako giroari dagokionez, oso ona izan dela esango nuke.

  • Ahozkotasuna:

Urte honetan, jendaurrean hitz egitea pixka bat zaila egin zait. Baina, horrek ez dit ahozkorik ez egitea eragin. Hainbat ahozko egin ditut kurtso honetan zehar, egia esan, ez dakit zenbat, baina 3 baino gehiago seguru. Hainbat izan direnez, ez dut gogoratzen zein izan den nire hoberena. Baina, uste dut bigarren ebaluazioko bat izan zela.

Nik uste, bai parte hartu dudala ikasgelan, liburuko ariketa baten erantzuna esaten eta beste momentu batzuetan ere bai.

Ez dut blog bat sortu. Baina, harpausoak asko erabiltzen dut eta han nahi dudanari buruz hitz egin dezaket. Hortaz, ez daukat blog bat sortzeko beharrik.

  • Irakurmena:

Klasean, hiru liburu irakurri ditugu: Iban Zalduarena (Ipuinak, antologia bat), Ferdinand Von Schirach (Krimenak) eta Ur Apalategi (Fikzioaren izterrak).

Hortaz aparte, gure aitak “Berria” irakurtzen duenez, nik igandero irakurri egin dut. Gainera, Zuzeu-n eta harpausoak blogean beste ikaskideek argitaratutako zenbait artikulu ere irakurri egin ditut. Baita lagun batek gomendatutako liburu bat irakurri dut “Gerrateko Ogia” Deborah Ellis-ena ere.

Irakurmena arloan, Gorkak kronometroa jartzen zuen eta guk minutu horietan irakurri behar genuen liburuan agertzen zen testua. Hau egin genuen lehenengo aldiz, ez nuen denbora nahikorik izan irakurtzen amaitzeko. Baina, ariketa hori astelehen guztietan egin dugunez, gutxika-gutxika, lortu dut testu osoa emandako denboran irakurtzea.

  • Metodologia:

Orokorrean, aurtengo euskara ikasteko metodologia ezin hobea izan da. Nire ustez, metodologia hau, beste hizkuntzetan ere erabili beharko litzateke. Pasa den urtean, beti gramatikako liburuarekin geunden, aditzak buruz ikasten, “k” noiz jarri behar dugun buruz ikasten…

Aitzitik, aurten, gramatikako liburua alde batera utzita, euskara ikasi dugu. Baina, noski, ez buruz, baizik eta praktikarekin. Hau da, idazlanak, ahozkoak… egiten. Eta frogatu ahal izan dut metodologia honekin askoz gehiago ikasten dela hizkuntza bat. Beraz, asko gustatu zait aurtengo metodologia. Gainera, “selektibitatea” ondo prestatzeko ere balio izan digu ere bai.

  • Idazmena:

Arlo honetan, asko hobetu dut eta nabaritu izan da. Lokailu sinpleak erabiltzetik eta esaldi luzeak eta kaskarrak idaztetik, lokailu formalak eta konplexuak eta esaldi motzak eta ulergarriak idaztera pasatu naiz.

Harpausoetan nire klaseko ikasleek argitaratutako hainbat testu zuzendu ditut eta gauza batez ohartu naiz: jendeak akats tonto asko egiten dituela, birpasarik egiten ez duelako. Eta imajinatzen dut, nik neuk ere berdin egingo dudala. Horregatik, birpasatu eta gero, klaseko zenbaiti esaten diet nire idazlanen bat zuzentzeko.

Harpausoetan idatzitako gehienak edo guztiak argitaratu egin ditut, bai Wikipedian, bai Zuzeu-n. Baina gehienak Wikipedian argitaratutakoak dira.

Gmail-ean ere zenbait mezu bidali dizkiot Gorkari, zer edo zer galdetzeko edo jakinarazteko asmoarekin. Baita WhatsApp-eko klaseko taldean ere.
WhatsApp euskaraz erabili dut baina ez klasekideekin, baizik eta nire aitarekin.


  • Nire idazlanik onena:

Nire idazlanik onenak, Gaur egungo hezkuntza, Gazteen konpromisoa eta emakumeen eskubideak eta Danimarka izan dira. Hau da, iritzi-testuak.

Horietatik onena zein den esatea oso zaila da. Baina agian, Gazteen konpromisoa eta emakumeen eskubideak onena da.

Paperean idazterakoan hainbat gauza hartzen ditut kontuan: paragrafoak, koherentzia, juntagailu edo lokailuak, esaldi laburrak erabiltzea, titulua, garbitasuna eta ordena, “k” behar dituzten pertsonen izenei edota izenordainei jartzea, sarrera, korapiloa eta amaiera bat idaztea…

Zuzeu-n igo nituen idazlanak, kostata igo nituen zeren eta beste kontu bat sortu behar izan nuen. Gainera, hainbat arazo izan nituen beste kontu bat sortzerako momentuan.


  • Jarrera:

Oso oker ez banabil, euskarako klase guztietara etorri naiz.

Esan dudanez, askoz gehiago ikasi dut gramatika libururik gabe eta ahozkoak, idazlanak, irakurmenak egiten.

Hortaz, aurtengo euskarazko klaseak euskara hizkuntza hobetzeko oso baliagarriak izan dira. Noski, “baliagarriak” esfortzua egin dutenentzako eta klaseak aprobetxatu dituztenentzako.

Nire ustez, ni asko ahalegindu naiz. Oker ez banago, 10 testu edo gehiago igo ditut Wikipediara eta Zuzeu-ra 5 edo 6 testu. Gainera, 3 ahozko baino gehiago egin ditut eta Gorkak deituriko “txapak” entzun ditut. Beraz, nire ikuspegitik, hori guztia adierazten duen nota merezi dut. Baina hori Gorkari utziko diot, hark baloratu dezan.

Ondorioz, nire jarrera ona izan dela esan ahalko genuke.

  • Euskararen erabilera ikasgelan:

Euskara klaseetan erabili izan dut. Horregatik, D ereduan nago!

Klaseetatik kanpo, saskibaloian euskaraz hitz egiten dugu eta nire familiako batzuekin, adibidez, nire aita eta ahizpa txikiarekin. Gainera, nire ahizpa bere euskara maila hobetzeko, berarekin euskaraz hitz egin behar dut. Baina, nire amak ez du Euskara ulertzen. Hortaz, bera dagoenean, gazteleraz hitz egiten dugu.

  • Autoebaluazioa:

Wikipedia nola erabiltzen den ikasi dut.
Ahozkoetan asko hobetu dut. Lehen ez nuen hitz egiten hain erraz. Esango nituen hitzak eta aditzak pentsatu behar nituen, aldiz, orain naturalki ateratzen zaizkit.

Besteen ahozkoetan, adi-adi egon naiz. Jendaurrean dagoen pertsonarentzat oso zaila egiten zaiolako hitz egiten ari dagoen bitartean, gure barreak edota ahotsak entzutea. Beraz, errespetu falta handia denez, ez dut halakorik egin. Eta egin badut, ez da izan nahita.

Aurten izan da gehien irakurri dudan urtea. Gorkak bidalitako hiru liburuak irakurtzeaz gain, nik nire kabuz beste bat irakurri dut, harpausoetan eta Wikipedian edo Zuzeu-n argitaratuta dauden idazlanak irakurri ditut, Berria igandeetan irakurri dut, klasean kronometroarekin egindako ariketatxoa ere… Ekarpen asko egiterakoan ere, irakurtzen ari zara. Ondorioz, hainbat eta hainbat artikulu, idazlan, liburu… irakurri izan ditut aurten.

Nire ustez, nire jarrera (lehen esan dudanez) egokia izan da.

Idazmenari dagokionez, uste dut 21 idazlan inguru idatzi ditudala. Guztira (honako kronika kontuan hartu gabe), hutsuneekin 37.965 karaktere dira eta hutsune gabe 33.185 karaktere dira. Kronika honek, (hasieratik amaieraraino) 7.883 karaktere ditu hutsune gabe eta 9.115 hutsuneekin. Hortaz, kronikako karaktereak gehituta, 47 mila karaktere inguru izango lirateke. Lehen aipatu dudan bezala, 10 idazlan edo gehiago Wikipediara argitaratu ditut eta 5 edo 6 Zuzeu-ra igo ditut.

Esan dudan bezala, asko hobetu dut eta hori nabaritu dut. Beraz, hori diagnosi-ebaluazio probetan nabarituko litzateke ere bai. Idazterakoan, esamolde berriak, formalak eta konplexuak erabiltzen ikasi dut, aditzak behar bezala idazten ikasi dut, baita ortografiaren aldetik zenbait kasu ikasi ditut (Adibidez, "eduki" ez, eduki bai)…baita idazlanen aurkezpenean ere. Orain, txukunagoak egiten saiatzen naiz, hau da, paragrafotan banatuta, haien artean dagozkien tarteak kontuan hartu…

Kalifikazioari dagokionez, egin dudan lan guztia baloratu eta gero, hirugarren ebaluazioko nota altua izan beharko litzateke, 10 bat edo. Zeren eta ebaluazio honetan 8 idazlan Wikipediara igo ditut eta 5 Zuzeu-ra. Beraz, ebaluazio hau izan da gehien ahalegindu naizen ebaluazioa. Gainera, nire kurtso osoko ahozkoak, hainbat izan dira. Eta amaierako nota, kontuan izanda lehenengoan 10 bat dudala, bigarrenean 9 bat eta hirugarrenean espero dut hamar bat izatea, amaierako nota hamar bat izatea ondo legoke. Baina esan dudanez, hori Gorkari uzten diot, hark nire lana baloratu dezan.










DANIMARKA


Danimarkako kultura, hezkuntza-sistema, gastronomia baita tradizioak ere ikusteko aukera izan dugu, ikasle-trukea dela-eta. Esperientzia oso polita eta hunkigarria izan da benetan! Lagunak egiteaz gain, asko ikasi dugu ere bai.

Ikasitako gauza bitxiena gastronomiari buruz, 13:30-14:00-n artean oso gutxi jaten dutela da (sandwich bat eta fruta). Aitzitik, guk gehien jaten dugun orduak baita. Baina, esan beharra dago, jateko orduen tarteetan mokadu batzuk jaten dituztela. Guk, berriz, ez. Bazkaldu ostean, 18:00-19:00-ak inguru, afaltzeko hainbat gauza jaten dituzte. Guk, ostera, gauzaren bat soilik jaten baitugu. Nik gure jateko irizpideak nahiago ditut, hau da, gosaldu errege baten moduan, bazkaldu printze bat bezala eta afaldu eskale bat bezala!

Hezkuntza-sistema arloari dagokionez, oso ondo dago antolatuta. Egunean zehar, 4 ordu soilik egon behar dira irakasleari atentzioa jartzen. Gainera, irakasleak azaltzen duen heinean, jan, edan edo ordenagailuarekin egon ahal zara. Aldiz, guk 7 ordu jasangarri pasatu behar ditugu irakasleari atentzioa jartzen edo gutxienez, atentzioa prestatzen ari garen aurpegia jartzen. Hortaz aparte, klasea ematen ari den bitartean ezin da ezertxo ere ez jan ezta edan. Eta are gutxiago, ordenagailuekin edota mugikorrekin egon! Hortaz, 7 ordu horietan ez duzu jartzen 4 orduetan jarritako atentzioaren erdia ere ez! Hori ikusita, daniarren hezkuntza-sistema nahiago dut. Gurea oso gogorra da eta gainera, ez dugu 7 orduetatik etekin handia lortzen, 3 ordu edo gehiagotan lotan gaude-eta! Beraz, ez du zentzu askorik gure hezkuntza-sistema horrela izatea.

Tradizio guztiak ez dira berdinak munduko toki guztietan. Eta ondo dakigunez, Danimarkak bere tradizioak ditu. Han ohikoa den bat, zure urtebetetzean zenbat urte beteko dituzun arabera, alkohola dituzten hainbat edalontzi edatea da. Adibidez, 16 urte betetzerakoan, alkoholez betetako16 edalontzi bata bestearen atzetik edatea; 18 urte betetzerakoan, 18 …eta horrela jarraiki.

Esan dudan bezala, oso interesgarria eta esperientzia polita da beste tokietako gastronomia, kultura, hezkuntza-sistema… ezagutzea eta guk bizi garen tokiarekin konparatzea. Bestalde, gu bizi garen planetako lur zati txikia hobera aldatzeko, jakintza berri horiek erabili beharko genituzke. Adibidez, gure hezkuntza-sistema kaskarra aldatzeko edo…

Aldaketa txikiak egiten hasi egiten da eta mundua aldatzen amaitzen da!





Argitaratuta:

Zuzeu- Danimarka








ZORTEA

Krimena liburuko ipuinetako bat da, Ferdinand Von Schirach-ek idatzitakoa, hain zuzen ere. Ipuin honetako narratzailea krimen guztietan agertzen den abokatu bera da. Oso subjektiboa da, ospetsua kartzelara joan behar den ala ez esaten baitu. Hortaz, ez-fidagarria da. Ipuina, lehenengo pertsonan idatzita dago.

Irina prostituta bat da, bezeroak haren etxera joaten dira plazeraren bila. Iraganean, bere burua hil nahi zuen. Hainbatetan saiatu egin zen-eta, baina bazekien azkenean bizirik jarraituko zuela.

Amodio baita tristura sentimendu horiek, iraganean gertaeretan zuten jatorria. Soldadu batzuek, Irina bortxatu zuten eta haren neba hil egin zuten.

Baina, Irinaren bizitza hobera joan zen Kalle ezagutu zuenean. Biek, pisu bat erosi baitzuten. Irinak arropa eta guzti erosi baitzion Kalleri. Irinak bezero potolo batekin egon zenerarte. Honek, bezeroari plazera ematen ari zitzaion. Baina, Irinak bezeroaren aurpegia ikusterakoan, hilda zegoela konturatu zen. Oso beldurtuta zegoen eta handik atera egin zen.

Kalle Irinaren etxera igo zen eta hilda zegoen bezeroa ikusi zuen. Bihotzeko bat eman ziola deduzitu zuen. Beraz, Kallek Irina kartzelera eramateko beldurrez, bezeroa ezkutatzea erabaki zuen. Lehenengo, gorputz-adarrak enborretik bereiztu zizkion, baita burua ere. Segidan, bezero potolo horren gorputzeko atalak poltsetan sartu zituen. Parke publikora eraman zituen poltsa haiek, bere txakurraren gorpuaren alboan ezkutatzeko asmoz.

Kallek Irinaren etxera bueltatzerakoan, Irina ikusi zuen. Ez zegoen hitzen bat tartekatzeko beharrik, bazekien kallek egindakoa. Irinak poliziari deitu zion, hark eta Kallek kartzelara joango zirela jakinda. Baina, abokatu bat (narratzailea) haren aldeko defentsa ona egin zuen, ez zutela bezeroa hil, baizik eta bezeroaren gorpuaren atalak moztu.

Irina eta Kalle, berriz zoriontsuak izaten jarraituko zuten. Zorte ona eduki zutela pentsatu zuten.


Argitaratuta:

Wikipedia- Zortea ipuina (euskaraz)







PERMANGANIMETRIA


HELBURUA:

Anemiarako pastilletan dagoen burdin disulfatoa (FeSO4)-ren kantitatea kalkulatzea da saiakuntza honen helburu nagusia.


OINARRI TEORIKOAK:

Permanganimetria balorazio bolumetrikoa da. Balorazio bolumetrikoetan beti erabiltzen da konposaketa ezaguna duen disoluzio bat kalkulatzeko (baloratzeko) konposaketa ezezaguna duen beste disoluzio baten konposaketa.

Permanganimetrian konposaketa ezaguneko disoluzioa potasio permanganatoaren (KMnO4)-ren disoluzio bat da beti, eta saiakuntzan erabiltzen da burdin disulfatoa (FeSO4) disoluzio baten konposaketa kalkulatzeko.

Balorazio bolumetrikoetan konposaketa ezaguneko disoluzioa beti sartzen da buretan eta uzten da erortzen Erlenmeyerrean dagoen disoluzio problemaren gainean.

Permanganimetria honetan balorazioaren azken puntua ikusteko ez da erabili behar adierazlerik, nabarmena egiten da erabili potasio permanganatoaren kolore morearekin.


MATERIALA:

  • Segurtasun betaurrekoak
  • Latex eskularruak
  • Babes-papera
  • Bureta
  • Euskarriak
  • Erlenmeyerra
  • Erloju-beira
  • Balantza
  • Matraze-aforatua
  • Inbutu-konikoa
  • Hauspeakin-ontzia
  • Pasteur pipeta
  • Beirazko hagatxoa



ERREAKTIBOAK:

  • Potasio permanganatoa (KMnO4)
  • Anemiarako pastillak
  • Azido sulfuriko (H2SO4)
  • Azido ortofosforiko (H3PO4)



PROZEDURA:

Lehenengo, kalkulatu KMnO4 zenbat gramo pisatu behar diren balantzan, haren molartasuna jakinda. Prestatu 1M azido sulfuriko disoluzioa.

Anemiarako pastillak zapaldu almarizan, hauts bihurtu arte. Jarraian, 100ml-ko hauspeakin ontzian pisatu pastilla-hautsak.
Gero, pastillen hautsak eta azido sulfurikoa nahastu. Nahastea 250ml-ko matrazera bota eta tapoia jarri. Segidan, nahastea homogeneizatu (bueltak eman gora eta behera).
Bota matrazetik erlenmeyerrera pipeta baten bidez.

Likido morea bureta batean sartu, inbutu baten bidez (ez dira burbuilak agertu behar, bestela airea ere kalkulatuko da). Likido morez beteriko bureta ireki, substantzia erlenmeyerrean jauzi dadin. Kalkulatu zenbat ml (substantzia morea) jauzi behar den erlenmeyerrean, nahastea kolore morea har dezan.

Lau aldiz egin, emaitza ondo ziurtatzeko. Kalkulatu pastilla bakoitzean dagoen budinezko masa eta parekatu botikako ontziak dakarren informazioarekin.


OHARRAK:

ü Sulfurikoa erabili behar denez, segurtasun betaurrekoak erabiltzea saiakuntzan zehar ezinbestekoa da.

ü Potasio permanganatoaren disoluzioa, argitik babestuta egon behar da.

ü Hondakinak ezin dira harraskatik bota, manganesoa metal astuna eta kutsakorra delako.

ü Bolumetria izatean, bolumenaren neurketak oso zehatzak izan behar dira.




Argitaratuta:

Wikipedia- Permanganimetria (euskeraz)








ZIENTZIAREN MUGAK


MUGA EPISTEMOLOGIKOAK: (episteme= ezagutza).


Muga epistemologikoak, ezagutza mugatua da, ezin dugu jakin guztia.

  • Faltsazionismoa: Indukzio osoaren problema da eta ezin dira osoki lege zientifikoak egiaztatu. Zientziak huts egin dezake. Egiara hurbil daiteke, baina inoiz ez du egi osoa lortu duen ziurtasunik.

  • Eboluzio baldintzak: Eboluzionatzeko, behar dira baldintza batzuk, zientzia hainbat gauzen mendean baitago. Rescher pentsatzen du beste planeta bateko estralurtarrek sortu duten zientzia eta gurea oso desberdina dela. Zientzia, kultura eta gizarte faktoreen mendean dago.

  • Feyerabend sinesten du metodologiak irizpideak eman ditzakeela, baina ezin dituela arauak ezarri. Hau da, zientzia anarkista dela.

  • Ez dago behaketa neutralik, zeren datu sentigarriak beti interpretatzen ditugu aurretik dakigunaren arabera.


MUGA TEKNOLOGIKOAK:


Zientziak gaur egun behar dituen datuak eta aurrerapenak teknologiaren bidez baino ezin dira lortu. Hau da, teknologia ez badu eboluzionatzen, zientziaren ezagutzak mugatuak izango dira eta ezin izango du eboluzionatu. Beraz, zientziak teknologiaren menpe dago.

MUGA EKONOMIKO ETA POLITIKOAK:
Prozedura teknologikoak oso garestiak dira. Estatu aberatsek eta multinazionalek, soilik aurrekontu handiekin finantzatzen dute ikergaiak, hortik etekin ekonomikoa handia atera ahal bada.


Tse-tse erlearen kasuan, “loaren gaixotasuna”, enpresa handiek ez zuten nahi dirua horretan inbertitu ez zutelako ia etekinik lortuko. Estatuak jendea hiltzea utzi zuen, etekina ez zutelako lortuko.


Hortaz, estetikari dagokion produktu batean inbertitu zuten dirua, hortik etekin handia lortzen zelako. Baina produktu horrek ez zen gaixotasunari aurre egiteko, baizik eta gaixotasunak sortzen zituen aurpegiko ileak kentzeko.



ARRAZOI ZIENTIFIKOAREN MUGAK:

Gizakiari buruzko zenbait arazo zientziarekin ezin dira konpondu: heriotza, askatasuna... baina bai filosofiarekin.


MUGA ETIKOAK:


Etikak zientziari lagundu…

  • Ikerketak garatzean: ikerketa kaltegarria suertatu izatekotan. Etikak, hori geldiarazteko agintzen dizun pentsamendua da.

  • Ondorioetan: Aplikazioa kaltegarria izateko arriskua egotekotan. Moratorioak: Kaltea sortu eta gero, arazoa konpontzeko prozesuari deritzo.




Argitaratuta:

Wikipedia- Zientziaren mugak (euskeraz)







HIRU DISTOPIA OSPETSU


HUXLEY

Idazle ingelesa, “Bai mundu berria” nobela distopikoa idatzi zuen. Utopia ironikoa da (osasuntsua, teknologia aurrerapen asko, gerrarik ez…). Baina utopi ironiko hori lortzeko, artea, literatura, familia, erlijioa… ezabatuta geratu dira. Berriz, drogen eta sexuaren gozamena fundamentaltzat hartzen da.

Nobela horretan, umeak jaiotzen direnetik predestinatuta daude lan bat egiteko, gizartearen sailkapenaren arabera: Alpha (lan errezena), Beta, Gamma, Delta eta Epsilon (lan gogorrena dutenak dira).

Hortaz, umeak dagozkien lana egiteko, hipnopediaren bidez manipulatzen dituzte. Hipnopedia, ametsetan ikastea da. Horren bidez, umeak konbentzitzen eta manipulatzen dira oso erraz.

Txarto sentitzekotan, soma (droga) hartzen dira, estatuak emandakoak hain zuzen ere.


ORWELL

Britaniar idazlea da. Haren lanik ospetsuena “1984ko mundua”, totalitarismoaren kritika da. Estatuak sortzen duen muturreko distopiari buruz hitz egiten du.

Estatuak hiritarrei legeak betetzera behartu, propaganda, doktrina eta beldurraren bidez.

Distopia honetan, herritarrak zapaltzeko teknika krudelenak agertzen dira. Batzuk, gaurko eta 1984ko mundua berdinak dira. Horretarako arduradun batzuk dituzte:

  • Pentsamenduaren polizia, beste politika duen oro ezabatzeaz arduratzen da.
  • Egiaren ministerioa, historia faltsutzen du eta boterea kritikatzen duena ezabatzeaz arduratzen da.



BRADBURY


Zientzia-fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko idazle estatubatuarra izan zen. “The Martian Chronicles” eta “Fahrenheit 451 lanengatik ezaguna da.

Fahrenheit, zientzia-fikziozko eleberri bat da. Liburuen irakurketa debekatuta dagoen eta pentsamendu kritikoa ezabatuta dagoen mundu batean dago kokatuta.

451 Fahrenheit gradu(233ºC inguru) "liburuak su hartu eta erre" egiten diren tenperatura da. Eleberrian, suhiltzaileen lana da liburuak erretzea.

Eleberriko gizartean debekatuta dago irakurtzea, horrek pentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasun eza.

Gobernuak jendea ez-jakintsua, hau da, ignorante hutsa izatea nahi du, bere agintera ez kuestionatzeko eta produkzioari kezka barik eusteko.



Argitaratuta:

Wikipedia- Hiru distopia ospetsu (euskeraz)







ARDOAREN DISTILAZIOA


HELBURUA:

Ardoaren etanolaren edukia kalkulatzea distilazio termikoa erabiliz da, saiakuntza honen helburu nagusia.


OINARRI TEORIKOAK:

Distilazioa likidoa den nahaste batetatik osagai bat banatzeko erabiltzen den teknika da. Distilazio mota ezberdinak daude, horien artean guk erabili duguna: “Distilazio zatikatua”. Teknika hau irakite-puntu antzekoak dituzten bi likido banatzeko erabiltzen da, eta distilazio matrazearen ahoan, zutabe bat kokatu behar da, beren barnean baporizazio eta kondentsazio asko gertatu ahal izateko.



MATERIALA:
  • Distilazio-matrazea
  • Vigreaux zutabea
  • Gomak
  • 3 euskarri
  • Hoztailea
  • Biltzailea
  • Atorbero-emailea
  • Abrazaderak
  • Termometro
  • Erlenmeyerra
  • Probeta
  • Dentsimetroa
  • Tanta-kontagailua
  • Erloju-beira
  • Inbutu-konikoa
  • Babes-papera
  • Giltzaurreak
  • Eskularruak (bero- eta latex-)



ERREAKTIBOAK:
  • Silikona
  • Ardoa
  • Ur-desionizatua



PROZEDURA:

Lehenengo, muntaia egin aurreko materialekin. Jarraian, distilazio matrazean 75 ml ardo sartu. Gero, Bunsen metxeroa piztu, berotu dezan.
Distilazioan zehar apuntatu tenperatura zein den. Distilazioa amaitzen denean, amatatu sua baina ez deskonektatu hoztailea.

Laginaren alkoholaren kontzentrazioa distilatuarena baino txikiagoa denez, alkoholdun-maila neurtzeko gehitu behar diogu ur-distilatua hasierako laginaren bolumen berdina lortu arte, horrela alkoholaren ehunekoa berdina izango da.

Nahastea probeta batean jarri. Probetan dentsimetroa sartu (kontu handiz), dentsitatea neurtzeko. Dentsitate hori eta nahasteak duen tenperaturak, ardoaren alkoholdun-maila zein den esango digu. Taula berezi bati begiratuz jakingo dugu.

Alkoholdun maila edari batean, 100ml-en arabera da. Adibidez, %10 esan nahi du edariaren 100 ml-etan 10 ml alkohol etiliko daudela.

OHARRAK:

ü Gomen diametroa egokia izan behar da, bestela hoztaileko ura isurtzen da.
ü Ondo kontrolatu behar da lurrinaren tenperatura zutabearen goiko partean.
ü Segurtasun betaurrekoak ezin bestekoa.
ü Silikona kantitate egokian eramatea (bakarrik lotura esmerilatuetan).
ü Silikona kendu garbitu baino lehenago.
ü Dentsitatea neurtzean, dentsimetroa irristatzea probetaren hormetatik.
ü Oso garrantzitsua da ura eta alkoholaren dentsitatea neurtzeko ardoa neurtu genuen probeta berdina erabiltzea eta enrasatzea ardoaren bolumen berdinera.



Argitaratuta:

Wikipedia- Ardoaren distilazioa (euskeraz)








OZPINAREN AZIDOTASUNAREN BALORAZIO BOLUMETRIKOA


HELBURUA:

Ozpin baten azido azetikoaren kantitatea neurtzea, balorazio bolumetriko teknika erabiliz.

MATERIALA:
  • Matraze aforatua
  • Inbutua
  • Balantza
  • Iragaz-papera
  • Bureta
  • Erlenmeyerra
  • Pipetak
  • Udare
  • Segurtasun betaurrekoak
  • Erloju-beira
  • Tanta kontagailu
  • Babes-papera

ERREAKTIBOAK:
  • Ozpina
  • Ikatz aktibo
  • Sodio hidroxido (NaOH)
  • Ur-desionizatua
  • Fenolftaleina


Prozesu hau hiru prestakuntzetan banatzen da: Sodio hidroxidoaren disoluzioa, ozpina eta azkenengo pausua.


1-Sodio hidroxidoaren disoluzioa
0´1 duen sodio hidroxidoaren disoluzioa prestatu behar dela jakinda, kalkuluak egin eta kalkulatu zenbat NaOH gramo pisatu behar diren balantzan.
NaOH gramo horiek sartu hauspeakin ontzi batean eta bota ur-desionizatua. Ondo nahastu. Nahastea, matrazera bota (baina lehenago, matrazera ur-desionizatu pixka bat isuri). Hori, hiru aldiz egin. Gero, enrasatu. Plastikozko tapoi bat ipini matrazeari eta bueltak eman, homogeneizatu dadin. Hortaz, NaOH-ren disoluzioa prestatuta dago.

2-Ozpina
Baloratuko den ozpinaren kolorea oztopo bat izan daitekeenez, kendu egin behar zaio. Horretarako, inbutu bati iragaz-papera jarri. Papera inbutuan ondo itsatsita gera dadin, ur-desionizatua bota. Gero, ikatz aktiboko koilaratxokada bat bota. Segidan, 15ml ozpin bota. Beraz, inbutuaren bitartez, ozpina erlenmeyerrera jaitsi behar da (ikatz arrastorik gabe). Ozpin guztia erlenmeyerrean batuta dagoenean, gorde behar da.

3-Azkenengo pausua
Prestaturiko likido horretatik 10ml neurtu eta ur-desionizatua gehituz, 250ml-ko disoluzioa prestatu matraze aforatu batean. Aurreko disoluziotik 25ml-ko lau alikuota hartu eta erlenmeyerretan jarri.
Bakoitzari fenolftaleínazko (adierazlea) 2 tanta (%1 etanolean) gehitu eta baita ur-destilatua ere, 150cm3 eduki arte.
Jarraian, bete bureta bat NaOH 1M-ko disoluzioz eta enrasatu ondo, hasi lehenengo alikuota baloratzen.
Kolore gabekoa izatetik, arrosa kolorea (fenolftaleína dela-eta) izatera heltzen denean, balorazioa amaitzeko momentua da.
Batzuetan, kolore arrosa joan egiten da eta hori da ozpinaren azidotasunagatik. Baina kolore arrosa iraunkorra denean, orduan balorazioa benetan amaitu egin da.
Balorazioaren amaieran, NaOH zenbat kontsumitu den begiratu, baita disoluzioaren PH- a ere. Aurrekoa, 3 alikuota erabiliz errepikatu. Eta guzti horien balioen batez bestekoa da, hain zuzen ere, emaitza zuzena.



Argitaratuta:

Wikipedia- Ozpinaren azidotasunaren balorazio bolumetrikoa (euskeraz)







“ BULLYING PROIEKTUA”

“Proyecto bullying” edo “Bullying proiektua” euskaraz. Egitasmo honek, gizartean dauden desberdintasunak desagerraraztea du helburu. Hau da, eskolan pertsonen arteko errespetua bultzatzea .

Jesus Vazquez da programa honen aurkezlea. Jesus vazquez-ek bere haurtzaroan ikasleengandik jasandako errespetu falta handiaren ondorioz, bullying oso jasanezina pasatu zuen. Beraz, programa hau aurrera daramatza buru belarriz.

Programa honetan hainbat pausu betetzen dira, bullying-a erradikalki moztu ordez. Lehenik eta behin, Jesus-ek informazioa jasotzen du, bai biktimarekin bai azken honen gurasoekin hitz eginez. Segidan, gurasoei eskatzen die bere seme-alabaren motxilan
kamera
ezkutu bat jartzeko baimena. Beraz, biktimaren eguneroko bizitza nolakoa den eta egun bakoitzean zehar zenbat irain
external image 1_7832cd2e61.jpgesaten dioten ikusten da. Gurasoek grabazio horiek ikusi eta gero, negarrari ematen diote. Orduan, eskolari gertatzen ari dena ohartarazteko momentua ailegatzen da. Jesus ikastetxeko zuzendariarekin kontaktuan ipintzen da. Hainbat izan dira zuzendariak erakutsitako desinteresa kontu hauetan. Aurkezleak, hau ikusita, biktimaren ikaskideen gurasoekin harremanetan jartzen da. Baina ez dira askok Jesusekin hitz egiteko prest daudenak. Beraz, Jesusen azken aukera, zuzenean ikaskideekin hitz egitea da. Hauek, baieztatzen dute ez direla biktimari egindako minaz ohartu. Ikaskide horietako batzuk, negarrez hasten dira eta barkamena eskatzen diote biktimari.



Egindako guztia ez denez nahikoa biktima honek jasandako mina asetzeko, sorpresa bat ematen diote.

Hainbat pertsona famatu ere bullying-a jasan izan dute haien haurtzaroan edo nerabezaroan. Hortaz, hauek dira biktimaren sorpresa.


Beraz, ospetsu hauek biktimaren etxean aurkezten dira sorpresa atsegin bat emateko.


Argitaratuta:

Wikipedia- Bullying proiektua (euskeraz)





Channing Tatum

Channing Matthew Tatum (Cullman, Alabaman, 1980ko apirilaren 26an jaio zen) aktore, dantzari, produzitzaile eta modelo estatubatuarra da.

Bere karrera artistikoa modelo bezala hasi zuen eta geroago interpretaziora pasatu zen. Hainbat filmetan parte hartu du, hauetatik Step Up (2006) , G.I. Joe: The Rise of Cobra (2009), Dear John (2010), The Vow, 21 Jump Street eta Magic Mike (2012), 2 Jump Street (2014)
Resultado de imagen de channing tatum
Resultado de imagen de channing tatum

eta Jupiter Ascending eta Magic Mike XXL (2015).

Alabamako hiri txiki batean, Cullmanen, jaio eta bere bizitzako lehenengo urteak pasatu zituen. Bere amak, Kay Faust, aire-linea batentzat lan egiten du, eta bere aitak, Glenn Tatum, eraikuntza sektorean lan egiten du. Paige izeneko arreba bat dauka.
Channing-ek hainbat jatorri ditu: frantsesa, eskoziarra eta sorterriko amerikarra. Sei urte zituenean bere familia Missisipira bizitzera joan ziren eta Missisipi ibaitik pixka bat urrun (Bayoun) hazi egin zen.

Txikitatik kirolzale handia izan da, futbolean, amerikar futbolean eta beisbolean aritu zen. Gainera arte martzialak ere praktikatu zituen, baina beti esaten du eskolako distrakzio handiena neskak izan zirela. Bere nerabezaroko parte handiena Tampan, Floridan igaro zuen , eta bertako “Gaither High School” ikastetxean ikasi zuen. 1998an graduatu zen eta mutil kirolzale handienaren saria irabazi zuen. West Virginiako “Glenville State College” unibertsitatean sartu zen, baina ikasketetarako interesa galdu zuen. Tampara berriro bueltatu zen eta bertan lan ezberdinetan aritu zen. “ US Weekly” aldizkariak esaten duenez, Tatum dantzari moduan lan egin zuen striptease gaueko klub batean.


Bizitza pribatua

2009. urtean kalifornian, Jenna Dewan-ekin ezkondu egin zen. Hori, “Step up” filma egin eta gero, biak ezkondu ziren (biek film horretan parte hartu zuten). 2013an alaba bat eduki zuten, Everly Tatum izenekoa.
Robert Hoffman Tatum-en lagun onenetarikoa da. Eta elkarrekin egindako filma “Step Up 2” deitzen da.



Lehenengo urteak

Aktore izateaz aparte, Tatum modelo bezala lan egin du eta komertzial batzuetan agertzen da. Dantzari moduan, Ricky Martin-ekin lan egin du.
2001. urtean, 50 aurpegi politenetariko bat bezala aukeratua izan zen. Tatum-ek egiaztatzen du, modelo moduan lan egitea hainbat ateak ireki dizkiola.
2004.urtean modelo izateari utzi zion eta aktore bezala lan egiten hasi zen.
Hainbat filmetan parte hartu du, baina ospetsua izatera eraman zuenak “Step Up” filma izan zen. Film horretan, bere emaztea, Jenna Dewan, ezagutu zuen.
2008. urtean, “Step Up 2 “ filmean berriro agertu zen.
2010. urtean, “Dear John” filmean, protagonista nagusia izan zen. Film hori, Nicholas Sparks-en best seller -an oinarritu zen.
2012. urtean, Magic Mike filma estreinatu zen, stripperss-en munduari buruzkoa. Tatum film horren protagonista nagusia izan zen.




Argitaratuta:

Wikipedia- Channing Tatum (euskeraz)







Oxigenoaren lorpena

Saiakuntza hasi baino lehen, muntaia prestatu. Hau da, gomazko tutuak lotu saiodiaren tapoiak duen beirazko tutuari, probetan sartu tutu bat, gero “U” formako saiodian…


Materiala:
  • Hauspeakin ontzia
  • Erreakzio saiodia
  • Balantza
  • Segurtasun matraze
  • Eskularruak
  • Gas Flasko garbitzaile
  • Espatula
  • “U” formako saiodia
  • Bunsen metxeroa
  • Probeta
  • Egurrezko makila (pospolo bat bezalakoa dena)
  • Euskarriak
  • Gomak
  • Tapoiak
  • Ukondoak
  • Babes-papera


Erreaktiboak:

  • Potasio klorato (KClO3)
  • Manganeso dioxidoa (MnO2)
  • Kaltzio Kloruroa (CaCl2)
  • Ur-desionizatua



Segidan, pausu hauek jarraitu:

1- Erreakzio matrazean, potasio kloratozko 5g sartu eta manganeso bioxidozko 1g ere. (Lehenengo balantzan pisatuta egon behar da).

2- Ur-destilatua bota gasezko flasko ikuslean ( silikona ipini gas flaskoari eta horretarako latexeko eskularruak erabili), eta “U” formako saiodian sartu. Kaltzio Kloruroaren lehorketaren moduan.

3- Hodia berotzen ipini. Oxigeno gasa askatzen hasi, segurtasun matrazetik pasatutakoan, ur destilatuzko matrazean, kutsaduraz garbituko da. Gero “U” hodian dagoen kaltzio kloruroa lehorgailuan sartu. Azkenean, ahoz gora dagoen probetan bildu.

4- Probetan oxigeno gasa dagoela konprobatzeko, sartu “pospolo” modukoa den egurrezko makina (sugarrik gabe) eta oxigenoa badago, sugarra piztu egingo da.



Saiakuntzan, babes-tresnak erabili behar dituzu. Eskularruak eta betaurrekoak. Ilea lotuta, erre ez dadin.
Saiakuntza amaitzerakoan, loturak kendu (kontu handiz) eta mahaia eta tresnak oso ondo garbitu, substantziak edo erreaktiboak han gera ez ditzaten.


Oharrak:

v Loturak ondo itxita egon behar dira, bestela oxigenoa galtzen da.
v Lotura esmerilatuetan silikona eman behar da ondo ixteko baina ez kantitate gehiegi.
v Garbitzean, silikona paperaz kendu behar da eta ez urarekin.
v Ilea lotuta bunsen metxeroagatik, ertaineko ukondoak eta loturak lantzeko.
v Geratzen diren hondakinak (Manganeso dioxidoa barne) ezin dira bota harraskatik zaramara edo paperontzira.



Argitaratuta:


Wikipedia- Oxigenoaren lorpena (euskeraz)






ENTROPIARENA

“Entropiarena” deituriko ipuina, ez ditu pertsonaia askorik. Istorio labur honen protagonista nagusiak: Arantxa (protagonistaren emaztea), protagonistaren ikaslea eta protagonista bera dira.

Pertsonai nagusiena, ez da oso txukuna. Arantxarekin eztabaidak izaten ditu garbitasunaren edo txukuntasunaren kontuak direla-eta. Honek, Arantxa Georgian dagoen bitartean, ez du ezer garbitzen. Beraz, esan dezakegu zikinkeriak jaten duela.

Aitzitik, Arantxa oso arduratsua da eta etxea garbi mantentzea gustatzen zaio, agian gehiegi. Horregatik, Arantxa beti dago umore txarrarekin. Baina, honek gehien gorroto duen gauza trofeoa “arratoiaz”, protagonistak esaten duen moduan, beteta egotea edota trofeoaren lekuz aldatzea da. Trofeoaren kokapena, Arantxak kalkulatu baitzuen. Leku horretan, eguzki-izpiak trofeoaren norabiderantz doaz eta trofeoa ikusgarriagoa ikusten da.

Ipuina lehenengo pertsonan dago idatzita, narratzailea protagonista delako eta dena haren ikuspuntutik kontatzen duelako. Beraz, istorio honen kontatzailea ez-fidagarria da.

Esan dudan bezala, beti eztabaidan daude. Baina Arantxa Georgiara joaten da eta protagonistak ez da etxea garbi mantentzeaz arduratzen. Hark deituriko “arratoiak” gero eta ugariagoak dira. Protagonistak zer eginik ez dituenez, manifestazioetara joaten da. Han, harriak ertzaintzei botatzen die, baina soilik dibertigarria iruditzen zaiolako, ez arrazoiren bat duelako.
Behin, bere ikasle batekin topo egiten du. Denboraldi luzez egoten dira larrua jotzen nahiz eta ondo konpondu ez. Baina, ikasleak trofeoa ukitzen du eta komentario itsusiak egiten ditu trofeoari buruz. Horrek, haserrea eragiten du protagonistarengan. Pentsatu gabe, bere ikasleari zaplazteko bat ematen dio. Ikasleak haserretuta, haren etxetik joaten da. Aste horretako egun batean, Arantxa Georgiatik bueltatzen da eta etxea oso txukun ikusten du. Protagonista egun batzuk lehenago garbitzen egon zelako. Protagonistak ongietorri atsegina ematen dio Arantxari, besarkada bat eta guztiz.


Nire iritziz, ipuin hau oso ona izan da. Beharbada, onenetarikoa. Asko gustatu ez zitzaidan gauza bakarra, protagonistak bere ikaslearekin edukitako erlazioa ezkutuan izatea izan da. Baina orokorrean, asko gustatu zait.


Argitaratuta:

Wikipedia- Entropiarena (euskeraz)







DAVE FRANCO


Dave Franco, Palo Alton (Kalifornian) 1985ko ekainaren 12an jaio egin zen aktorea da. Haren filmak:
Resultado de imagen de dave franco
Resultado de imagen de dave franco

21 Jump Street, Now You See Me, Nerve, Warm Bodies…


Berea ama, Betsi, poeta eta idazlea da. Bere anaia James Franco da, aktore bezala lan egiten du ere.

Dave, Alison Brie deituriko aktoresarekin ezkonduta dago 2015. urtetik.


Dave hainbat film antzeztu ditu, baina garrantzitsuenetariko bat 2012an filmatutakoa, 21 jump Street da.Channing Tatum eta Jonah Hill aktoreekin batera. Hain fama handia eduki zuen,
filme horren hirugarren bat atera nahi zutela. Baita Now you see me filma fama handia
hartu zuen. Baina, film guzti horietan ez zen protagonista izan,baizik eta aktore sekundario bat.
Beraz, Nerve filmean, bera protagonista zela, bultzada handi bat eman zion
bere karrerari aktore bezala.




Argitaratuta:

Wikipedia- Dave Franco (euskeraz)




Nerve

Nerve edo A Game Without Rules deituriko zientzia-fikzio filma da. Film honetako protagonista nagusiak: Vee (Emma Roberts) eta Ian (Dave Franco) dira. Baina badaude beste protagonista garrantzitsuak ere: Sydney (Emily Meade), Ty (Machine gun Kelly), Tommy (Miles Heizer)…


Sinopsia:

Nerve joko online bat da zeinek errealitatearekin nahasturik dago. Joko honek bi aukera ematen dizkizu: ikuslea edo jokalaria izatea.


Vee-k, bere laguna presionatuta, jokalaria izatea aukeratzen du. Joko honek hainbat erronka ezartzen ditu. Desafio horiek ondo egiten baditu jarritako denbora tartean, diru asko irabaziko du eta hurrengo desafioari itxaron behar dio. Jokalariak erronka bat gustukoa ez badu , bi aukera ditu: ez betetzea (beraz irabazitako diru guztia galtzen du) edo egitea nahiz eta gustukoa ez izan. Joko honen arriskuak norbaiti aitortzen badizkio, joko honen menpe egongo da betirako. Vee-k hainbat proba betetzen ditu, arriskutsuak izan arren. Baina ez dago bakarrik, Ian (beste jokalari bat) harekin dago. Biei talde moduan ipini diete. Biek elkar maite dute eta elkarrekin jokoari aurre egingo diote. Baina desafio bat arriskutsuegia da: bitako batek bestea hil egin behar du. Ez Vee-k ez Ian-ek ez dute bestea hil nahi. Eskerrak, dena planeatuta dutela eta ez dagoela hilketa bat burutzeko beharrik. Vee-ren lagun batek (Tommy), Nerve jokoa deuseztatzen du. Hortaz, Vee-k eta Ian-ek haien maitasunari eutsi ahal diote, arriskurik gabe.


Resultado de imagen de nerve
Resultado de imagen de nerve





Argitaratuta:

Wikipedia- Nerve (euskeraz)






Stephen Hawking

Stephen Hawking Ingalaterran 1942ko urtarrilaren 8an jaio egin zen fisikari eta astronomo garrantzitsuenetarikoa da.

Oxforden zientziak ikasteko beka bat lortu zuen eta fisikan lizentziatu egin zen. Urte batzuk geroago, fisikako irakaslea bihurtu zen Cambridgen. Hainbat sari eman zizkioten eta astronomian espezializatu egin zen. Big Bang teoria eta zulo beltzei buruzko informazio asko bildu eta ikertu zituen. Hortaz, fenomeno guzti hauek azaltzen zituen liburu bat argitaratu zuen.

ELA izeneko gaixotasuna (Esclerosis Lateral Amiotrófica) diagnostikatu zioten. Gaixotasun horrek, pixkanaka pixkanaka haren mugikortasuna kentzen zion. Baina, ez zion Jane eta haren arteko ezkontza geldiarazi. Urte batzuk pasa ondoren, ezkontza apurtu zuten. Stephen, bere erizainarekin bizitzera joan zen.
Resultado de imagen de stephen hawking
Resultado de imagen de stephen hawking





Bere bizitza osoa aulki batean pasatu du
eta gaixotasuna dela-eta,

ordenagailu bat du komunikatu ahal izateko.







Fisikari eta astronomo ospetsuenetariko bat denez, haren bizitzan oinarritutako filma egin dute. Film horretan, haren adimena eta mugitzeko gabezia ikusten dira.

Resultado de imagen de stephen hawking pelicula
Resultado de imagen de stephen hawking pelicula

(FILMEAN)


Informazio iturriak:
Wikipedia StephenHawking





ASKATASUNA

Zer da askatasuna? Gure gizartean “askatasuna” -ren esanahia oraindik ez da ezagutu. Gure desirak eta eskubideak inork muga ez ditzan izendatzeko existitzen den terminoa da. Dirua baino boteretsuagoa dena.

Gaur egun, askatasuna mugatua dugu. Ez dugu askatasun absolutua. Baina, askatasun absolutua lortzea, ez da ezinezkoa bi askatasunak baditugu: barne eta kanpo- askatasunak.

Bi askatasun horietatik lortzeko zailena dena, barneko askatasuna da. Barne askatasuna, gure erabaki propioak hartzeko eskubidea da. Baina, oso zaila da hori lortzea, egin edo esan nahi dugun guztia beti dago beste gauza baten menpe. Adibidez, legeak. Eta horrek eragiten du askatasuna mugatua izatea.


Barne askatasuna autonomia moralarekin lotuta dago. Izan ere, autonomia morala badugu, barne askatasuna lortuko dugu, eta aitzitik, heteronomia badugu ez dugu inoiz barne askatasuna lortuko. Hau da, gure printzipioak babesteak eta gure printzipioak besteen menpe ez uzteak, barne askatasuna lortzea eragingo dute. Kanten teoriaren arabera bezala.

Askatasuna ez lortzearen beste arazo bat, segurtasuna eta beldurra izatea da. Geure erabakiak hartzen baditugu, erabaki horien ondorioak jasan beharko ditugu. Beraz, erabaki txarra hartzearen beldur garenez, besteei gure ordez erabakitzen uzten diegu. Horrela, besteek erabaki txarra hartzen badute, haren arazoa izango da, ez gurea. Horrela, babestuta edota seguruak sentitzen gara. Fromm-en teoriarekin bat eginez.

Hortaz, segurtasuna edo besteen babesa nahiago dugunez inoiz ez ditugu gure erabakiak edo gure printzipioak defendatuko. Ez gara inoiz independenteak izango, ez gara askeak izango!

Nire ustez, askatasunaren arazoek hortxe dute jatorria: Gure segurtasun eza , independente izatearen eta gure erabaki propioak hartzearen beldurra… gure heteronomia morala.



Argitaratuta:

Zuzeu- Askatasuna







Shailene Woodley

Shailene Woodley 1991ko azaroaren 15ean jaiotako aktore estatubatuar famatuenetariko bat da.

Shailenek 8 urterekin hasi zen filmen munduan. Esklerosi gaixotasuna (sorbaldaren deformazioa) izan zuen eta zori txarrez momentu gogor hartan, haren gurasoak banatu egin ziren. Shailenek txikitatik oso ikastuna izan da eta horrek zenbait arazo ekarri dizkio haren bizitza sozialean.

Resultado de imagen de shailene woodley
Resultado de imagen de shailene woodley

Hainbat filmetan protagonista nagusienetariko bat izan da. Adibidez, The Fault In Our Stars, Snowden, Dibergente filmean… Gainera, filma horiek fama handikoak izan dira. Baina badaude Shailenek protagonizatutako serieak ere. Adibide bat “ABC Family” seriea da.
Gainera, “The Hunger Games” filman protagonista izateko aukera izan zuen, baina azkenean papera Jennifer Lawrencek eraman zuen.



Baina Shailene famatua bihurtu zuenak ez ziren izan filma horiek, baizik eta Los Descendientes filma. Honi esker, Golden Globe eta Independent Spirit sariak jaso zituen.


Bere bizitza pribatuari dagokionez, Shailene-ek nortasun handiko emakumea da. Esate baterako: ez da makillatzen behartzen ez badute; ez du sakelako telefonorik ; bakarrik bigarren eskuko arropa erabiltzen du, lur planeta zaintzeko; bere bisexualitatea agerian jarri du beldurrik gabe…







ANIMALIEN ESKUBIDEAK

Gaur egun, guretzat, “animalia” hitza “maskota” hitzaren sinonimoa da. Ia animalia guztiak gure menpe daude, eskubiderik gabe. Batzuetan, guk haien maisu izateaz gain, tratu txarrak ematen dizkiegu. Bidezkoa ahal da?
Animaliek ez dute inolako eskubiderik, ezin dutelako haien burua defendatu. Ezin baitute hitz egin! Beraz, nola jakin ahal dezakegu guk agindutakoa haien gustukoa den ala ez? Ezin dugu; hortaz, arazoa hortik hasten da. Zientzian, teknologia dela-eta, oso aurreratuak gaude. Hori dela medio, animaliek hitz egin ahal izateko aparaturen bat asmatu beharko litzateke eta ondorioz, eskubideak lortuko lituzkete.


Laguntzen ez duen beste gauza bat, animaliek, edo hobeto esanda, “maskotek” tratu txarrak jasotzea da. Hori saihestu ahal izateko, maskota erosten dutenei, hainbat proba egin beharko lizkiete. Horrela, animalien gorpuak gero eta gutxiago agertuko lirateke. Adibidez, pertsona maltzur batzuek hainbat txakur kumeak hil zituzten, zapalduz. Haien aurpegiak ikusita, ematen zuen hori egitea gustuko zutela. Tratu txarrak jasotzeaz aparte, badaude baztertuta izan diren hainbat maskota ere.



Bestaldetik, ez ditugu animali guztiak txarto tratatzen. Baina badira zenbait kasu non ikusten den animaliak gure erruagatik asko sufritu dutela. Eta hori ekiditeko hainbat gauza egin ahal dira. Gogoak badaude dena posiblea da. Beraz hori aldatzeko esfortzua egin dezagun!



Argitaratuta:

Zuzeu- Animalien eskubideak







GAUR EGUNGO HEZKUNTZA

Hezkuntza, mundu guztiak eduki behar duen zerbitzua da. Oinarrizko gauza da, ezinbestekoa gure etorkizunerako. Hezkuntzari esker, bizi ahal izateko funtsezkoak diren kontzeptuak dakizkigu.. Izan ere, gaurko hezkuntzak, alde onak zein txarrak dauzka.


Hasteko, gaurko hezkuntza, teknologia dela-eta, aitzinekoa baino askoz aurreratuagoa da. Hezkuntzarik gabe, ezjakin hutsak izango ginateke. Esate baterako, telebistan esandako guztia sinetsiko genuke, batez ere politikariek esaten dutena. Hezkuntzak gizarte-arazoak modu “baketsuan” konpontzen laguntzen digu, baita gure arteko elkar-bizitza errazten digu ere.


Beste aldetik, hezkuntzak hainbat arazo ere sortzen ditu. Nire ikuspuntutik abiatuta, gure hezkuntza oso txarto antolatuta dago. Adibidez, osasun-zientziak ikasten ari den batek, “matematika aurreratua” derrigorrezkoa du. Baina berak egin nahi duen ikasketarako ez du behar. Gainera, berak matematikan lortutako nota oso txarra da. Ondorioz, batez bestekoa merezi duena baino baxuagoa izango da. Hori bidezkoa ahal da?


Esan dugun bezala, hezkuntza funtsezkoa da, beraz, kontrolatuagoa izan beharko genuke. Nire ustez, txarto azaltzen edo interesik jartzen ez duten irakasle gehiegi daude. Batxilergoetan eta institutuetan, ikasleak ebaluatzeaz gain, irakasleak ebaluatu beharko lituzkete ere. Batzuetan, horrelako irakasle bat duzunean, zure etorkizuna suntsitu ahal du. Adibidez, ikasgela batean, irakasle batekin hainbat suspentso badaude, hori aztertu beharko litzateke. Baina beti errazagoa izan da errua ikasleei botatzea, irakaslearen irakaste-metodoa kritikatzea edota kuestionatzea baino.


Gaurko hezkuntzaren beste arazo bat honako hau da: Dena, buruz ikasten da. Akaso sinesten duzue buruz ikasitako gauza bat, bihar gogoratuko dugula? Barkaidazue, baina ez. Beste toki batzuetan, adibidez, Finlandian, saiakuntzekin, adibide gehiagorekin eta, liburu baita teoria gutxiagorekin ikasten da. Modu horretan ikasiko bagenu, dena gogoratzeaz gain, arrazoi logikoak emango genituzke. Eta ez genuke liburuan buruz ikasitako teoria guztia loro bat bagina bezala errepikatuko.


Baina gauza guzti hauetatik larriena, “selektibitate” edo “errebalida” azterketak dira, zure etorkizuna mugatzen dizutenak. Baina, daukagun presioaren ondorioz, ez litzateke harrigarria izango, azterketa horietan blokeatuta geratzea. Eta blokeatzen bagara, uste duzue neurtu ahal izango dutela gure benetako jakinduria? Ez. Beraz, zertarako egiten dituzte horrelako azterketak? Orduan, hainbat urteetan zehar ikasitakoak, ez du ezertarako balio?...

Nire iritziz, hezkuntzak, baditu aldatzeko hainbat gauza. Baina, ez larritu, oraindik daukagu denbora hezkuntza aldatu ahal izateko. Ez da erraza izango, eta politikari hauekin are gutxiago; baina posiblea izatea egin dezakegu, denok elkarrekin borrokari ekiten badiogu.

Argitaratuta:

Zuzeu- Gaur egungo hezkuntza







The fault in our stars


Arrakasta handiko The Fault in Our Stars (euskaraz: Izar berdinaren azpian) liburua, John Green idazleak argitaratu zuen. Liburu honetan oinarrituriko filma, Amsterdamen aktore garrantzitsuen kolaborazioarekin grabatu zen (Shailene Woodley, Ansel Elgort, Nat Wolff…) .


Resultado de imagen de the fault in our stars
Resultado de imagen de the fault in our stars

Sinopsia:

Filmeko protagonista birikietako minbizia jasaten ari den neska bat da, Hazel Grace izeneko neska. Azken hau, minbiziaren aurkako etengabeko borrokan dago eta horrek, bizitzeaz nekatuta egotera bultzatzen du. Honen amak, bere alabaren egoera ikusita, laguntzako klub batera joatera behartzen du. Han, minbizia duen mutiko jator bat ezagutuko du. Hortik aurrera, Hazelen eguneroko bizitza aspergarria eta mingarria, esperientzia politak eta hainbat sentimendu dituen batean bihurtuko da. Baina horrek ez du asko iraungo, ametsak amets dira eta beti ailegatzen da esnatzeko momentua. Goiz hotz batean, berri txarra dakarren dei bat jasotzerakoan, orain arte edukitako bizitza zoriontsua bere mutil-lagunarekin, berriro aldatuko da… eta inoiz baino indartsuagoa izan beharko du.




Informazio iturriak:

Wikipedia- Bajo la misma estrella





Gazteen konpromisoa eta emakumeen eskubideak



Gaur egun, gazteak ez daude ezerekin konprometituta, ezta emakumeen eskubideekin ere. Gazteak ez dute ikusten kanpoan gertatzen ari dena, haien mugikorren pantaila soilik ikusten baitute.


Matxismo hutsa dago gure gizartean eta hori moztu egin behar da. Baina gaur egungo gazteek ez dute laguntzen. Hainbatetan ikusi egin dut mutil batek neska baten ipurdia ukitzen eta denok ezer gertatu ez balitz bezala egiten. Baina akaso ikusi egiten dugu neska batek mutil baten ipurdia ukitzen? Inoiz ez.


Normalean, halako gauzak diskoteketan gertatu ohi dira. Haietan ipintzen den musika mota ere oso matxista da. Leku horietara joaten diren neskatoak “arropa” deituriko oihalak janzten dituzte, baina ia biluzik doaz. Oraindik ere ez dut ikusi mutil bat halako janzkerarekin eta bere gorputzaren atalen bat erakusten.


Baina mutilei guzti hau ondo iruditzen zaie, horregatik ez da harritzekoa batzuek neskak bortxatu egitea… Gero eta bortxaketa gehiago izaten dira.


Matxismo hau saihestu ahal izateko makina gauza egin ahal ditugu. Adibidez, “reggaeton”-ak transmititzen duen matxismoa desagerraraztea; baita nesken arropa aldatzea, neskok ez dugu “arropa” horiek jantzi behar “sexi”-agoak izateko; interneten sartzerakoan agertzen diren neska biluzien argazkiak kentzea ere komenigarria litzateke; baita telebistan kirolei buruz hitz egiterakoan, neskei buruz askoz gehiago ere hitz egitea eta ez neskak izateagatik dagokien garrantzia kentzea…


Nire ustez, matxismoa oraindik dago gure gizartean eta saihestu ahal izateko, denok elkarrekin lan egin behar dugu. Gizarte perfektua berdintasunezkoa den bat izango litzateke, matxismoa eta feminismoa alde batera utzita.






Argitaratuta:

Zuzeu- Gazteen konpromisoak eta emakumeen eskubideak