KRONIKA

AURTENGO IKASTURTEA

Artaza ikastetxean berria izanda beldurra neukan ea nolakoa izango zen beste ikasleen maila.

Euskara izan genuen lehenengo egunean asko poztu nintzen, azterketarik ez zegoela jakitean arraroa egin zitzaidan baina gero ondo pentsatzean ondo zegoela konturatu nintzen. Azterketak egiten ditugunean azterketarako bakarrik ikasten dugu eta hurrengo ebaluaketarako ahaztuta daukagu. Oraingoan idazlanak egiten idazten ikasten dugu eta horrekin batera ortografia eta idazten.

Ikasturtea oso bizkor pasatu da, udan gaude ia eta egia esanda euskarako klaseak gustukoak izan ditut. Agian noizean behin apur bat astunak baina normala da, ezinezkoa da klase guztiak dibertigarriak eta dinamikoak izatea lortzea.

Liburuak irakurtzea ez dut gustuko baina hiru liburu irakurtzea bederatzi hilabeteetan ez da egon txarto , gero egindako azterketak nota igotzera laguntzen dutelako.

Asko gustatu zait ikasturtea eta espero dut hurrengo urtean berdin izatea.




ZORTEA


Ipuin honen narratzaileak hirugarren pertsonan kontatzen du istoria . Ipuinaren amaieran, aldiz, aldaketa bat dago. Lehen hirugarren pertsonan idatzita zegoena lehenengo pertsonan aldatzen da.

Egia esanda liburu hau irakurtzen hasi nintzenean beranduegi zen liburu osoa irakurtzeko eta ulertzeko, beraz, irakurri dudanean arin irakurri dut ipuina galdetzen zuenerako zerbait buruan izatek baina ez dut oso ondo irakurri eta ez naiz ia ezertaz gogoratzen. Ipuinaren zerbait kontatzen saiatuko naiz.

Irina kaleko neska bat da(prostituta) , egun batean gizon lodi batek zerbitzuak eskatzen dizkio eta berak, noski, baietz esan zion.

Irinaren mutilaguna gertatu denaz hoartzen denean zerbitzuak eskatzen dion gizonarengana doa eta hil egiten du.

Irina kalean dagoen beste gun batean bortzatu egiten diote. Ez naiz ondo gogoratzen nortzuk izan ziren, bat baino gehiago izan ziren, uste dut militar batzuk izan zirela.Irina beste leku batera bizitzera joatea erabaki zuen.

Ez naiz gehiagotaz gogoratzen, hau leku batera hutsiz niri ez zait gustatzen irakurtzea. Irakurtzen nagoen bitartean beste gauza batzuetan pentsatzen hasten naiz eta irakurtzen nagoela gogoratzean paragrafo bat beherago nago eta azkenean aspertzen naiz.



ENTROPIA

Ipuin honen izenburua Entropia da,honek, dosordena esan nahi du.

Ipuinaren pertsonai nagusia gizon bat da. Gizonaren izena Fernando da. Fernandok emazte bat dauka.
Fernandoren emaztea, Arantxa, Georgiara joan beharra dauka bost hilabete pasatzera. Arantxa joan denean egin zuen lehenengo gauza disko bat jartzea izan da, ez zitzaion axola auzoko lagunei molestatzea, Arantxari bezala.
Fernando unibertsitateko irakaslea da, berak ikasle bat dauka oso txarto portatzen dena ez zuen kasurik egiten. Baina nahiko bat jartzen zion.
Egun batean unibertsitateko festa bat ospatu zuten,ikaslea, Marrubi, eta irakaslea kurtsoa ez zuela gaindituko hitz egiten hasi ziren eta amaitu baino lehenago larrua jotzen hasi ziren.
Azkenean Fernandoren etxean bukatu zuten. Fernandok Marrubiri titiak ukitzen hasi zitzaion. Momentu hartan ez zeukan kondoirik baina ez zitzaion axola. Bat-batean ezaguna egin zitzaion usan bat etorri zitzaion. Marrubik hilekoa zeukan eta oparitutako sabana horiak iluntzen joan ziren. Momentu horretan nazka sentitu zuen sentitu zuen baina hasi egin zen beraz ez zen geldituko.
Elkarrekin geratzen hasi ziren baina Fernandok emaztea baino bi aste lehenago utziko zuen.
Egun batean ez zeukan gogorik ezer egiteko eta etxean geratu ziren sofan eserita, txinatarrak ekarritako telebista ikusten. Marrubiri ez zitzaion axola gizon desordenatua izatea ez baitzion inoiz aurpegiratu.
Marrubi trofeo bat hartu zuen, burla egiteko modura oso itsusia zela esan zion Fernandori. Fernando haserre zaplazteko bat eman zion aurpegian. Ez ziren hitzik behar, Marrubi atea hartu eta bertatik irten zen.
Trofeo hura oso garrantzitsua zen berarentzat, baina ez dut ondo gogoratzen zergatik, uste dut bere emaztearekin irabazi zuelako.
Egun batzuk geratzen ziren bere emaztea bueltatzeko eta etxea garbitzen hasi zen. Trofeo lehen zegoen leku berean utzita noski. Etxea garbi baino garbiago hutsi zuen. Agian hasieran baino garbiago.
Etxea garbitzen bukatu zuenean giltza hotz bat entzun zuen, momentu hartan bazekien Arantxa etxean berriro zegoela. Etxera sartzerakoan nola garbitu uen esan zion Fernandok.
Ez naiz gogoratzen zer baina gizonak zerbait barrura begira uzten du eta emazteak esaten dio kanpora begira egon behar dela esaten dio, bestela izpi argiak handiagoak baitzeudelako.



Hitz txikiak


Zuzenduta <gorkaazk>

Gauza handiez hitz egiten den mundu batean bizi gara, etorkizunaz hitz egiten denean ekonomiaz, politikaz, ideologiaz pentsatzen dugu. Gauza handiegiak dira niretzat, ez dakit noiz hasten den hitz horien esanahi bakoitza, hitz horien esanahia jakinda jaio behar garela dirudi.

Dakidana da, nola gaur egungo neska eta mutilak juzgatuta sentitzen diren hitz txikiengatik. Nola hitz sinple eta arrunt bat pertsona horren bizitza alda dezakeen. Hitz horiek urte batetik bestera aldatu egin dira eta gero eta gogorragoak eta mingarriagoak bihurtzeko helburuarekin. Badakit, hitz horiek esaten duten pertsonei nolabaiteko gustuko duten asebete bat sentitzen dutela ere eta esaten duten momentuan gerta daitezkeen gauzaz ez garela ohartzen, baina ondo egongo litzateke pertsonok gauza bat esan baino lehenago behar den beste aldiz pentsatzea.

Hainbat neska-mutil, gehienetan neskak, ez dira bere etxeetatik irteten beldurragatik, pentsatzeagatik zer esango duten. Neska hauek ez dute bere gorputza maite. Nolabaiteko desira sentitzen dute ordenagailu batean edo mugikor batean begiratzeko nola alda dezaketen bere gorputza, beraiekin betidanik egon den gorputz hori desagerrarazi nahi dute eta aldaketa hori azkar nahi dutenez emakume, gizon, neska edo mutil batek inoiz egin beharko ez lituzkeen gauzak egiten dituzte. Pertsona horiek minutu batzuetan egiten dutena bere etorkizuna betiko aldatuko du. Norengatik? Ezagutzen ez duten pertsona, pisu edo ispilu batengatik.

Pertsona hauek EZ dira zuek baino gutxiago, EZ daude zoro mundu honetan sartzeko duten gogoagatik eta inoiz EZ dira izango desberdinak. Guztiok daukagu bi hanka, bi beso, bi begi eta ez dago inor hain desberdin, beti egongo da norbait beste pertsona dagoen moduan edo txarrago egongo dena. Txarrago dagoena beti hilda dagoena izango da.

Harrigarriena da, nola ez dudan eman hitz txiki horien adibide bat ere ez eta nola jakin duzuen horretaz idazten nenbilela. Legez osaturiko mundu batean gaude, baina lege horiek ez dute zehazten non ondo gidatu behar duzun edo 18 urtera arte ezin duzula edari alkoholikorik edan. Esaten dudan lege hauen oinarria, perfektua ez bazara hemen ez duzu ezer egiten izango litzateke. Konturatzen ez zaretena da, ez dagoela inor perfektua eta inoiz ez da egongo perfektua den inor.
Euskal atsotitza: azkar eta ongi, usoek hegaz. Argazkigilea: Jerry Segraves (en:User:Jsegraves99) (http://www.fhwa.dot.gov/byways/photos/64091) [Public domain], via Wikimedia Commons
Euskal atsotitza: azkar eta ongi, usoek hegaz. Argazkigilea: Jerry Segraves (en:User:Jsegraves99) (http://www.fhwa.dot.gov/byways/photos/64091) [Public domain], via Wikimedia Commons



KRAV MAGA

Krav maga (hizkuntza hebreeran “gorputz gorputzeko borroka” esan nahi du). Israelgo poliziak eta segurtasun - zerbitzuak erabiltzen dituzten borroka eta auto-defentsa ofiziala da. 1964tik zibilei irakatsi zaie.

Arte hau metodo moderno bat da non bereizten den bere erabiltze logikoa, erreza eta naturala. Ikasleak maila altu batera heltzea lortzen du denboraldi labur batean. Bere teknikak arinak eta mingarriak dira.

Garatzen eta hobetzen egon dira hainbat urtetan zehar, Krav maga nabarmendu da irakaste prozesua errazten mundu errealen konprobatu diren teknikak erabiliz.

Gogoratu beharra dago teknika hau indarkeria bizitza normaltzat erabiltzen duten leku batean sortu dela, beraz, sistema erreza eta eraginkorra izan behar da.

Krav maga bi zati desberdinetan banatuta dago: auto defentsa eta gorputz gorputzeko borroka.

Honetan auto defentsa oinarria da. Ikasleak etsaitasunezko lekuetan defendatzen, erasoak saihesten eta erasotzailetik libratzen ikasten dute.
Estilo honetan erasotzailetik etorri daitezkeen erasoaldiak eransten dira ala nola ukabilkadak, ostikoak, lepotik itotzea baita arma zuriekin edo su armekin etortzen bada.

Maila altuenetan terrorista bat neutralizatzen ikasten da eskuko granada batekin edo su arma luze batekin.

Gorputz gorputzeko borroka ikasteko maila altu batean egon behar da erasotzaile bati arin eta modu eraginkor batean neutralizatzen ikasten da.
Borroka honek ez dauka kirol aspekturik araurik ez duelako, lehiaketa honek egiaz oso arriskutsua egin dezake. Krav magak metodo espezializatu bat gehitzen dio entrenamenduari, ez bakarrik ikaslearen aldaketa fisikoan, baita ere diziplina mentalean. Diziplina honen bidez ikasleak bere espiritua indartzen du eta estres momentuetan jokatzea garatzen du.



Krav magaren oinarrizko printzipioak

  • Krav magaren helburua auto-defentsa da eta lesio barik ateratzea.
  • Teknikak gorputzaren erreflexu naturalak eta mugimendu naturalen hedadura erabiltzen ditu.
  • Gure burua defendatzeko kontraeraso sinpleenak eta zuzenenak erabiltzen saiatu behar gara.
  • Agresioaren erantzuna momentu bakoitzean gertatzen ari den erasoari zuzena izan behar da.
  • Araurik ez daude, guztiak balio du. Edozein kirol borrokak arauak ditu praktikatzen dauden pertsonen lesioa saihesteko.
  • Krav magak ez dauka araurik inon, kalean ere ez, eta edozein defentsa mota erabiliko du praktikatzen duenak: oihukatu, txistua bota baita ikara daukazula itxura egin.







2016/07/14
Kaixo Naiara,

Orain dela hilabete bat etorri nintzen Afrikara laguntza boluntarioa egitera. Hainbat pertsona daude laguntzeko. Eta erdia baino gehiago zauri larriekin atera dira.

Joan baino lehenago esan zenidan nola langabezian zeuden. Boluntario batzuk etxera bueltatu behar dira hurrengo astean lanera joan behar direlako. Galdetu digute egun bat libre badagoen hona etortzeko. Beste hilabete bat geratu beharko zinateke. Denbora oso arin pasatzen da momentu bakoitzean gauza desberdin bat egiten duzulako.

Gauza berri piloa ikasiko dituzu, hemengo jendea oso interesgarria da. Beraien bizitza ez da izan batere erraza, elkarrekin zeuden hainbat pertsona galdu dituzte eta laguntza eskaintzea bueltan ezer ere ez eskatu gabe benetan barrutik aldatzen dizula. Hiritik egun batzuk irtetea eta burua argitzeko ondo etorriko zaizu.

Lo egiteko lekuak ez dira oso erosoak, lurrean egiten dugulako lo, lo zakuekin. Janaria ez da beste munduko ezer, baina normalean laguntzen diegun pertsonei ematen diegulako.

Benetan polita dela besteei laguntzea, zuk daukazun guztiaz ohartzen zara.

Espero dut pentsatzea eta hurrengo batean elkarrekin bueltatzea.

Besarkada handi bat

Libe


Zorionak. Nik dakidala zu izan zara Telegram euskaraz sortu eta erabiltzen hasi zaren lehen BATX-1 ikaslea. Bada marka!
Zorionak. Nik dakidala zu izan zara Telegram euskaraz sortu eta erabiltzen hasi zaren lehen BATX-1 ikaslea. Bada marka!