Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2
Jakin
Azalpen testua
2016 irailean

Filosofia apunteak
Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.





2016-2017ko KRONIKA

Sarrera:

2016-2017ko ikasturte honetan, euskarako lehenengo klasean unibertsitatera sartzeko froga bat egin genuen. Gure euskara maila zelakoa den jakiteko. Nik pentsatzen nuen baino hobeto atera zitzaidan, nahiko ondo moldatu nintzen. Beraz, euskara maila nahiko onarekin hasi nintzen. Hala ere, ikasturtean zehar esfortzu handia egin dut maila hori mantendu edo igo ahal izateko.Hori lantzeko, hainbat idazlan idatzi ditut eta nire klaseko kideen eta zuzeu web orrian hainbat artikulu irakurri ditut. Baita klaserako irakurri izan behar ditugun 3 liburu.

Historia:

Lehen Hezkuntza, ikastola Gobelan egin nuen. Han zegoen euskara maila nahiko altua zen. Gobela ikastola oso txikia zen, denok ezagutzen ginen gure artean. Beraz, Artaza- Erromora heldu ginenean aldaketa handia suposatu zuen guztiontzat, hasieran, pixka bat zaila iruditu zitzaigun, ikastetxea handiagoa zelako eta ikaskide eta irakasle berriak genituelako, baina azkenean oso ondo moldatu gara. Hemen pila bat ikasi dugu, baina uste dut ikasturte honetan nire euskara maila asko hobetu dela, metodologia ezberdin bat praktikan jarri dugulako. Gorka, aurtengo irakasleak, garrantzia handia eman diolako idazlan, ahozko eta irakurmenei.

Klaseko giroa:
Kurtso hasieran, klasean, 28 ikasle geunden, baina matrikulan zenbait erraketa egon zirenez, Jone eta Maitane gure klasera pasatu behar izan ziren. Beraz, 30 ikasle izan gara. Ikasle gehiegi klase baterako. Egia esanda, klase giroa ez zait aproposa iruditu klaseak arretaz prestatzeko, gehiegi ginen eta. Irakasleei ez zitzaien oso ondo entzuten, altuegi hitz egiten genuelako gure artean. Beste aldetik aipatu behar da oso ondo pasatu dugula klasean, batzuk tontakeria asko egiten zituztelako. Gure artean egon den giroa bikaina izan da. Orokorrean, guztiak oso jatorrak dira, ziur aski udan faltan botako ditudala.

Ahozkotasuna:
Kurtsoan zehar 4 edo 5 ahozko aurkezpenak egin ditut, batzuk besteak baino hobeagoak. Hasieran, gehiago kostatzen zitzaidan, eta oso urduri jartzen nintzen. Baina gero pixkanaka-pixkanaka beldur hori kendu dut. Uste dut nire ahozko hoberenak, Bernardo Atxaga-ri buruzko biografia eta "Psikiatrarena" liburuko pasarte bat izan direla. Bigarrena gogoratzen dut naturaltasun handiarekin egin nuela.
Klaseko ariketak egin ditugunean, gehiengoetan parte hartu dut erantzuna emateko edo elkarrizketan parte hartzeko, noski, txanda beti errespetatzen.

Irakurmena:
Lehen aipatu dudan moduan, aurten, klaserako beharrezko ziren 3 liburu irakurri ditut kurtso osoan zehar: Antologia 1, Iban Zalduarena, Krimenak, Ferdinand von Schirach idazle alemaniarrena eta azkenengoa Fikzioaren Izterrak, Ur Apalategi idatzita. Orokorrean gustatu zaizkit irakurri ditudan 3 liburuak. Baina agian, pixka bat astunak izan dira pasarte batzuk luzeegiak zirelako. Nire kabuz hainbat artikulu irakurri ditut Zuzeu.eus-en, harpausoak lan koadernoan, harpausoak wordpress eta wikipedian.

Metodologia:
Aurtengo metodologia azken urteetakoekin konparatuz, hoberena izan da. Asko gustatu zait nola banatu ditugun orduak astean zehar: Astelehenetan, klase osoa elkarrekin idazketa, gramatika eta lexikoa lantzen; Ostegunetan, bikoizketa zegoenez ahozkoak praktikatu ditugu eta Ostiraletan denok batera informatika 2 gelara joan gara idazketa lantzeko, norbera bere kabuz, batzuk ikaskideen lanak zuzentzen, beste batzuk idazlanak idazten edo argitaratzen...

Idazmena:
Idazmena izan da aurten gehien landu dudan atala euskara ikasgaian. Testuak idazterakoan, Gorkak erakutsitako zuzentzaile ortografiko automatikoak ezinbestekoa izan da, hiztegiak bezala. Idazterakoan testu prozesadore batean idatzi ditut lehen zirriborroak, gero harpausoetan argitaratzeko. Hainbat ikaskideekin kooperatu dut aurten, haien testuak zuzentzen, eta haiek niri baita ere.
Kurtsoan zehar hainbat artikulu argitaratu ditut Zuzeu-n, Wikipedian eta Harpausoak wordpress-en. Baita ere klaseko whatsapp taldean euskaraz mintzatu dugu.

Zein izan da aurtengo idazlanik hoberena? Zergatik?:
Nire ustez aurtengo idazlanik hoberena bi izan dira: "Esklusio Soziala" eta "Musikak gizartea aldarazi al du?" Lehenengoan asko ikasi nuen bai euskara arloan baita pertsonalean. Esperientzia ikaragarria bizi nuen Pilar deituriko emakume baten istorioa entzutean. Egun horretan denok geratu ginen aho zabalik, eta arreta handiarekin begira eta entzuten genion Pilarri. Horregatik idatzi nuen testu hori, sentitu nituen emozioak egun horretan oso gogorrak izan zirelako, idazlanean ondo isladatzen den moduan. Beste aldetik, "Musikak gizarteari aldarazi ahal du?" idazlana itzelezko lana eraman zidan. Karaktere askotako testu bat izan zelako. Informazio asko bilatu izan behar nuen eta bizpa hiru zirriborro erabili nituen. Azkenean, bukatu nuenean eta irakurri nuenean oso arro sentitu nintzen egindako lanarekin. Hurrengo egunean, zuzeu- web orrian eta harpausoak wordpress orrialdetan argitaratu nuen.

Jarrera:
Nire ustez, jarrera egokia izan dudala esango nuke. Ez ditut faltak izan urtean zehar, zentsu horretan esan behar dut oso formala naizela. Klaseko giroa hobetu ahal da, baina bikoizketetan giroa nahiko ona da, arazoa da guztiok elkartzen garenean, gehiegi garela.

Euskararen erabilera ikasgelan:
Klase barruko euskararen erabilera kurtsoan zehar hobetu da, ondo landu izan dugulako. Baina esan behar da euskara bakarrik praktikatzen dugula ikastetxean, gure artean eta gurasoekin ez garelako euskaraz mintzatzen. Klasez kanpo euskaraz mintzatzen gara beharrezkoa bada.

Autoebaluazioa:
Ikasturte honetan zehar gauza asko ikasi ditugu, baina erabilgarrienak zuzentzaile automatikoa, online hiztegiak etab erabiltzea ikastea izan da. Baita ere testuak idaztean eduki dudan hobekuntza. Eta jende aurrean hitz egiteko kendu dudan beldurra. Asko gustatu zait nola lagundu garen gure artean bata besteari zuzentzen.
Hurrengo urterako gustatuko litzaidake Gorka gurekin jarraitzea, uste dut ondo preparatuta joango ginatekeela unibertsitatera sartzeko frogara.
Nire buruari nota bat ipini beharko banu 10 bat jarriko nuke, Gorka eskatutako lan guztiak epe barruan bete ditudalako, eta euskara pixka bat kostatzen zaidanez esfortzu handia egin dut. Karaktereak bete ditut, 36.210 karakterekin bukatu dut kurtsoa. Nire buruari asko exijitu dudalako. Eta garrantzitsuena dena, asko ikasi dudalako. Baina Gorkak horretarako dago, berak azken hitza dauka eta bere lana gu kalifikatzea da.










Musikak gizartea aldarazi al du?

Musika gure eguneroko bizimoduari lotuta omen dago, giharrak hezurrei lotuta dauden era berean. Musika hainbat lekutan entzun ahal dugu, hala nola; dendetan (arropa erosteko lekuetan, supermerkatuetan...), garraiobide publikoetan (taxietan, autobusetan...), jaietan (herriko jaietan, diskoteketan...), kaletik jendea instrumentuak jotzen, jolastokietan... Baina egin beharreko galdera hurrengoa da: Musikak gizartea aldarazteko gai da?


Gehienok musika gustuko dugu, eta era batean edo beste batean eguneroko hainbat ekintzetan laguntzen digu. Abestien letretan identifikatu ahal gara gure sentimenduen arabera edo gure izaeraren arabera. Gaur egun musika mota desberdin asko aurkitzen ditugu: popa, rocka, metala, elektronika, RAP-a, klasikoa, reggaea... Musikaren bitartez, sentimendu eta emozio desberdinak islatu egin ahal dizkiogu edonori: alaitasuna, tristura... melodien eta letren bitartez. Baina musikan, abesti guztiek ez daukate letrarik, batzuetan instrumentuak bakarrik daude.


Jende askok beraien sentimenduak azalarazteko arazoak izan ahal dituzte eta era on bat beraien sentimenduak erakusteko, musikaren bitartez da, letraren edo melodiaren esanahien bitartez. Musika era askotan erabili ahal da, adibidez, kirola egiteko motibazio era bat da edota margotzeko inspirazio modu bat ere izan daiteke. Hainbat pertsonari musika instrumentuak jotzea asko gustatzen zaie edota abestiak idaztea eta abestea. Pila bat jendek ere dantzatzea gustuko du, hau da, abestien erritmoarekin gorputz osoa mugitzea eta horrela kirola eta denbora pasa ona izango du. Musika entzutea nerabeen zaletasun gustukoenetariko bat da .Gainera, oso lagungarria haien arteko gizarte harremanaren garapenean eta norberaren izaera garatzean.



Musikaz gain, mundua aldarazteko beste tresna on batzuk daude. Pinturak ere garrantzi handia izan du historian zehar, eta nahiz eta aldaketa asko jasan dituen, bere funtsezko funtzioa beti izan da bera: sentimenduak islatzea. Horren adibide bat, Picassoren "Guernica" da, non azaltzen baita margolanak ez direla gelak apaintzeko soilik erabili behar, etsaien kontra egiteko eta geure burua defendatzeko ere baliagarria izan daitekeela.


m-artes04-01_3.jpg


Nire ustez, arte mota guztiak edo ia guztiak arma bat dira behar denean erabiltzeko, eta armarik hoberenetarikoa direla pentsatzen dut, modu baketsuan bidegabekeriak aldarrikatzeko balio baitute. Baina, ez hori bakarrik. Sentimendu propioak (inoren kontra egin behar gabe) azaltzea da helbururik garrantzitsuena. Harrigarria da nola lortzen duten autore askok hainbeste islatzea obra bakar batean eta hori eskertzekoa da, pertsona asko identifikatuta sentitzen baikara.


Mundua aldarazteko beste tresna guztiz erabilgarria zinemagintza da. Honek ere eragin ikaragarria dauka gure gizartean, eta eragin hori gero eta handiagoa izango delakoan gaude. Onartu egin behar dugu ere, pelikula batzuk entretenitzeko eginak baino ez dira, beste batzuk, berriz, gaur egungo gizartean edota historian zehar jasandako hainbat bidegabekerien edo indarkerien berri ematen dizkigu, eta munduaren egoera aldatzeko lehen pausua, aldatu behar dena ezagutzea nahitaezkoa dugu. Besteak beste, "El pianista","Raices","Las sufragistas", eta komertzialak ez diren hainbat zine labur. Honekin esan nahi duguna bada, iraultza egiteko modu asko daudela, eta ahal diren modu guztiak erabiltzea ezinbestekoa dela eskubide gabekoen ahotza entzun dezan.


Musikaren erabilgarritasunaz aparte azpimarragarria da musika duen balorea artelan moduan. Antzinatik, musika literaturarekin egon da erlazionatuta, poesia musikarekin jaio zen eta Juglareek kondairak musikaren bitartez kontatzen zituzten, hau izan zen lehenengo literatura generoa. Azken urte hauetan, musika literatura generotzat ematea pentsatu izan da Bob Dylan abeslariak 2016ko Literatura Nobela irabazterakoan. Abesti batzuen letra ez dira hitz soilak baizik eta poesiak. Ginsbergek esan zuen ``Bob Dylan XX. mendeko Iparramerikako juglarea da.´´

Ikus dezakegunez askotan musika literaturaren parean jarri izan da, baina badaude abesti batzuk derrigortuta egon behar zirenak. Adibidez duela gutxi, Maluma abeslaria polemika batean sartuta egon da ``Cuatro babys´´abestiak duen letra matxista eta emigrantearekin.

Egia da, liburuetan bezala badaudela liburu oso onak sari asko irabazten dituztenak eta oso txarrak istorio itsusiekin edo matxistekin eta gauza bera gertatzen da musikarekin. Artelan izugarriak daude musika arloan adibidez: bohemian rhapsody´´, total eclips of the heart´´edo Bob Dylanen ``Blowin in the wind´´. Bukatzeko, nire ustez literaturaren parean dago.


Nire iritziz, musikak, gizartean lan garrantzitsu bat egiten du. Guztiok izan dugu noizbait egun txarren bat eta musikak, egun txar hori desagertzeko aukera ematen digu. Nahiz eta tontakeria bat iruditu , berari esker eguneroko gauzak errazago aurrera eramateko bilakatzen dira. Musika, pertsona batzuentzat, entzutean datza soilik. Niretzat aldiz, entzutea baino gehiago da, adi egotean, ulertzean, sentitzean eta horren ondorioz hausnartzean datzan prozesu bat da. Musikarekin, munduan zehar aurkitzen ditugun arlo berari buruzko hainbat ikuspuntu desberdin uler ditzakegu; horrela, egia bakarra dela jakin arren, hamaika aurpegi dituela ikasteko aukera izaten dugu. Bestetik, jendea motibatzeko ere erabil daiteke, esaterako, eguna alaitzeko edo arintzeko, borrokarako indartzeko, edo modu sinpleagoan, supermerkatuetan egiten den bezala, erritmo handiko doinuak jarriz salmentak areagotzeko.


Iritsi testua:

Teknologiaren menpe egotea



Teknologiaren menpe egotea oso normala da gaur egun. Egunero ikusten dugu nola teknologiak aurreratzen duen. Pertsona askok teknologia menpekotasuna dute. Barregarria izango balitz bezala hartzen dute gainera. Baina ez da txantxetako kontua; arazo hau bai edo bai konpondu behar da!

Guraso askok, galdetzen dute ea beren seme-alabek teknologiaren menpe dauden. Pertsona asko ezin dira mugikor gabe bizi, mugikorra, telebista eta ordenagailuaren aurrean denbora luzea pasatzea, hori beste arazo bat da. Zalantzarik gabe gaztaroan gehien kontsumitzen diren aparatu teknologikoak mugikorra eta ordenagailuak dira.

Gaur egun, lehenengo mugikorra edukitzeko adina, gero eta baxuagoa da, nagusiki, jolasteko, musika entzuteko, mezuak bidaltzeko erabiltzen dute umeek eta gainera, gurasoek errazago dute seme-alabekin edozein momentuan komunikatzeko. Baina zer du teknologiak hainbeste harrapatzeko? Egia da mugikorretik komunikatzen dugunean, ezin garela gelditu. Gazteok teknologia asko erabiltzen dugu. Mugikorra oso erabilgarria da bizitzarako era azkarrean eta errazean komunikatzen uzten digulako.

Nire ustez, mugikorra ondo erabilita ona da, baina pasatu gabe. Aktibitate guztiak errazagoak dira mugikorra daukagunean. Mugikorrak baditu alde onak eta txarrak;

Alde onak: sakelako mugikorra ezin dugu erabili leku desberdinetan, aldiz, mugikorra estaldura dagoen leku guztietan erabili ahal dugu.

Batzuetan, tresna horrek pertsonen bizitza salbatu dezake, istripu bat dagoenean adibidez.

Alde txarrak: ikasteko, kirola egiteko, lagunekin egoteko denbora galtzen dugu, mugikorra edo beste aparatu teknologikoen menpe egoteagatik. Jende askok ahazten du mugikorra itzaltzea edo “isiltasun modalitatean” jartzea, bilera batean edo zeremonia ospatzen dugunean, mugikorraren aurrean denbora luze bat egotea oso itsusia da. Gainera, begiak nekatzen dira eta ikusmenerako txarra da.

Pertsona batzuk era desegoki batean erabiltzen dute mugikorra.

Bizitza honetan garrantzia handia ematen diogu mugikorrari, eta hori burutik kendu behar dugu! Mugikorra gabe pentsatzen dugulako ezingo ginatekeela bizi, baina gure bizitzan telefonoa kenduko bagenu, hainbat kezka kenduko genuke.

Bizitzan, mugikorra oso baliagarria da, jende askok erabiltzen du, baina gazteek gehiago erabiltzen dugu, hitz egiteko, jolasteko, internetetik nabigatzeko edo gauzak bilatzeko. Arazo hau konpontzeko lehenengo egin behar duguna, mugikorra bakarrik momentu garrantzitsuetan edo behar dugunean erabili. Teknologiaren aparatuak garestiagoak jartzea, horrela jendeak gutxiago erosiko du. Esfortzu bat egin behar dugu mugikorra gero eta gutxiago erabiltzeko eta mugikorra ez eramaten leku guztietara, bakarrik behar dugunean.





Iritsi testua:


Futbola


Futbola, mundu mailan, kirol famatuenetariko bat da. Mundu osoan zehar milaka pertsonek jokatzen dute. Herrialde batzuetan beste batzuetan baino ospetsuago izan ohi da.

Futbola talde kirola da. Bi taldeetan jokalari kopuru berbera egon behar du.Gehien ezagutzen den modalitatean 10 jokalari eta atezain 1 talde bakoitzean. Jokalari guztiek baloia hankaz eta buruz erabil dezakete baloia, eta atezainak eskuak eta besoak erabil ditzakete. Aurkako taldearen atean edo porterian baloia sartzean datza. Baina askoz gehiago da. Lan-talde izugarria egon behar da partidua aurrera eramateko. Zerbait irabazteko, erlazio onak egon behar dira taldearen barnean. Gainera, futbolak eragiten dituen sentsazioak ezin dira beste leku batzuetan aurkitu. Hala nola, gorputzean sartzen den alaitasuna zure taldeak gola sartzean.

Futbolarengatik jende eta diru asko mugitzen da munduan zehar. Futbol zale amorratuei ez zaie inporta dirua xahutzea futbolarengatik bada. Horrenbestez, munduan zehar hainbat lehiaketa desberdin daude eta hauek antolatzeko diru asko behar da. Futbolari esker herrialde desberdinetako jendea elkar ezagutzen da eta lehiaketa horrek ere turismo sektorearentzako onuragarriak dira. Batez ere, mundu osoko lehiaketetan mugitzen den dirua ikaragarri handia da.

Jarraitzeko, futbola eta kultura erlazionaturik daude. Derbietan, probintzia bereko bi talde elkarren aurka jokatzean datza, probintziako tradizioak erakusten dira. Futbol taldeak euskal dantza eta bertsolaritzaren batera kultura dira.

Amaitzeko, elitean jokatzen duten futbolariek ordaintzen dutena onartezina da. Haiek irabazten duten diruarekin hainbat herrialde txiro aurrera eraman daitezke. Beraz, diru kantitate hori hala edo nola aldatu behar da. Gainera, partidua epaitzen dutenak dirua duten taldeen alde egiten dute eta horrela ezinezkoa da haiek irabaztea.






Filosofiako lana:



Benetan libre gara?

Askatasuna ikuspuntu askotatik ikus daiteke, hau da, libreak izan gaitezke edo ez: fisikoki, moralki, ekonomikoki ( diru nahikorik ez izatea nahi duzuna egiteko)... Pertsona batek ezin dizu askatasunik eman, ezta kendu ere, ezta eskubide batek, gizaki guztiok dugun zerbait da. Baina, zoritxarrez oraindik gertatzen dena da, denok ez dugula era berean banaturik, batzuk askatasun murriztuagoa dute besteek baino.

Denok uste dugu erabat libreak garela, baina errealitatean bakarrik partzialki gara libreak, hau da, gure errealitatea faktore askoren menpe dagoela, eta garrantzitsuena gizartearen eta bertan bizi garen sozietatearena da. Txikitatik komunikabideek eragin handia dute gure gain, gureak ez diren baloreak ezartzen dizkigute, eskoletan ez digute inoiz irakasten gu bakarrik pentsatzera. Gure gizartean denok bukatzen dugu gauza bera egiten: eskolara goaz, lan egiten dugu, ezkontzen gara, jubilatzen gara... Nietzsche interpretatzen zuen betierako itzulerarekiko. Honek erakusten digu guztiok dauzkagula balore antzekoak.

Bi ikuskera horiek, hau da, askeak ez garela eta askeak garela, determinismo eta indeterminismoa postura filosofikoak dira. Determinismoaren barruan, kosmologikoa dago, honek esaten du lege batengatik gaudela determinatuta eta horregatik ez garela libreak, baina ni ez nago batere ados. Ez dut uste lege bat existitzen den non determinatzen gaituen, bakoitzak bere buruaren jabe da. Beraz, libreak gara aukeratzea zer egin horrekin.
Teologikoak ordea esaten du, determinatuta gaudela jaungoiko batengatik. Baina hau aukeratzen badugu “Dios” jaungoikoak zigortuko gaitu,
beraz, nire ustez hori ez da askatasuna. Beti aukeratuko duzulako hona dena eta ez txarra dena, bestela gure buruak erreperkuzio bat jasoko du.

Ordez, indeterminismoa 3 filosofoek osatzen dute: Kant, Nietzsche eta Sartre. Lehenengoa esaten zuen askatasuna derrigorrezkoa zela, hau da, ez dugula egiten nahi duguna baizik eta egin behar duguna. Eta ez nago ados Kant-ekin askatasuna ez delako obligazio bat. Nietzscheren askatasuna agertzen da sugea haginkatzen duenean, beldurra aurkezten edo islatzen du, eta bizitza bizitzea, egitea zuri gustatzen zaizun moduan. Horretan ados nago, bizitza aprobetxatzeko dago, eta gozatzeko.Eta azkenak, Sartre, berarentzat askatasuna kondena bat da denbora guztian egon behar delako erabakiak hartzen eta gauzak aukeratzen.

Bueno bukatzeko esan nahiko nuke ez garela guztiz askeak, bakarrik partzialki. Hau da, ez da existitzen askatasun totala beti egongo garelako limitatuta leia edo arauengatik, printzipio moraletatik etab. Leku bakarra non esperimentatzen dugu gure askatasuna da gure imajinazioa.


Leire Martinez de Osaba(Noraren laguntzaz zuzendua)

Beno, Leire, edukien aldetik ez dago txarto, baina idazkeran akats ugari dituzu zuzentzeko, eta batzuetan, hori dela eta, ez zaizu ondo ulertzen

Leonor



Iritsi testua:

EUSKARAREN ERABILERA


Nire ustez euskara euskaldunon ezaugarririk garrantzitsuena da eta ondorioz gure eguneroko bizitzan ahalik eta gehien erabiltzen ahalegindu beharko ginateke. Onartu behar dut nik askotan gaztelaniaz hitz egiten dudala nahiz eta taldean gauden guztiok euskara jakin. Hau da daukagun arazorik larriena, gure hizkuntza erabili ahal dugun egoera askotan ez dugula erabiltzen. Eta honek apurka apurka euskara galtzera eraman ahal gaitu. Euskal Herrian euskara eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak baina zoritxarrez eguneroko bizitzan euskara galdu egingo da guk erabiltzen ez badugu.
Esan dezakete euskara mundu mailan ez dela oso garrantzitsua eta oso jende gutxik ezagutzen duela eta horregatik txarto irudituko zaie eguneroko bizitzan gure hizkuntza erabiltzea. Alde batetik egoera hau ulertu dezaket gure herrian euskara debekatuta egon zelako eta garai horretako jende askotan ezin izan zuelako ikasi eta haiek euskara dakitenok bezala Euskal Herrian lan egiteko eskubidea dutelako adibidez.
Egia da jende askok ez zuela euskara ikasteko aukerarik izan eta normala da haiek gaur egun ez erabiltzea baina horregatik lehen esan dudan moduan euskara bultzatzeko beharra gazteok daukagu eta gure hizkuntza denez gauza guztien gainetik defendatu behar dugu nahiz eta zailtasunak izan.
Pasadan otsailaren 3an adibidez egunkarietan agertu zen Eusko Jaularitzak euskararen normalkuntzaren kontra. Osakidetzan lan egiten duten duten hainbat mediku euskaldunek salatu dutenez euskaraz egindako arreta, zerbitzuak baloratzeko egiten diren inkesen kanpo gelditu da. Nire ustez argi dago hau gure hizkuntzaren aurka egiten ari diren ekintza dela.

Honez gain euskararen inguruan azkenaldian beste hainbat albiste irakurtzeko aukera izan dugu, hauen artean euskarari buruzko inkesta bat. Eusko Jaurlaritzak plazaratu berri duen inkesta baten arabera, biztanleen %85ek adierazi dute euskaraz jakiteak aukera gehiago ematen duela gizartean. Inkesta abenduan egiten hazi ziren telefonoz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 15 urtetik gorako 1806 pertsonei egin zieten galdera. Galdekatuen %54k adierazi dute euskal herritarren hizkuntza euskara dela eta %34k euskara euskal herritarren hizkuntzetako bat dela, ez hizkuntza bakarra. Jakite mailari buruzko datuak agerian utzi ditu ikerketak.
Inkestaren arabera herrietan %37k ongi mintzatzen dira euskaraz, %24 zertxobait eta % 39 ez dakite ezer. Adinaren arabera kokatzen da euskara. 15-17 urteren artean %67k diote euskara ongi mintzatzen dutela, 18-19 urteren artean %58koa da eta adin horretatik gora jende oso gutxik daki euskara. Jendearen %68ak uste du gaur egun umeek euskara dakitela beraien ikastoletan ikasten delako.
Jendearen %84k ondo ikusten dute euskaraz egiten dituztenei ikasketak amaitzerakoan agiri ofiziala ematea eta %77k uste du unibertsitate ikasketak euskaraz egin ahal izateko EGA titulua eduki behar dela.
Aipatzekoa da ere bai interneten mugitzen ari den euskararen aldeko kanpaina. ETBn euskaldunei gazteleraz ez eragiteko kanpaina hasi baita. Herritar talde batek kanpaina bat hasi zuten pasadan asteazkenean. Botoa emateko webgunean prestatu dute, eta dagoeneko 1.100 sinaduratik gora bildu dute. Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatu nahi diegu eskatzeko euskaldunei erdaraz egin ez dezaten. Ezer eskatzekotan, euskaraz egin dezaten eska diezaioketela.



HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ DUTELAKO BAIZIK!!!!!





Iritsi testua:


GAZTEON FILOSOFIA
Gaztea. Duela urte batzuk, gazte hitzak urte gutxiko pertsona esan nahi zuen, 13 eta 20 urte bitartekoa, axolagabea, bururik gabekoa, alaia, bizitzeko grina zuen pertsona zen. Urteak aurrera egin ahala konturatzen joan naiz gaztearen definizioa aldatuz doala urteekin batera, gaur egungo gaztearen esanahia eta duela urte batzuetakoa ez dela berdina. Gazteok gero eta erantzukizun handiagoa dugu gizartean, izan ere guk atera beharko dugu aurrera pilota, hori dela eta, agian gurasoek behin eta berriro esaten digute ikasi, ikasi eta ikasi gehiago. Behin eta berriro esaten da bizitza bi egun direla, ondo pasa. Hemen da non gazteok beraien filosofiaren arabera, bide bat hartzen duten. Nik askotan galdetzen diot nire buruari erratu ez naizen hartu egin dudan bideaz. Gaur egun bizitza esperantza 80 urtekoa da Euskal Herrian, Espainiako altuena dena. Ni gazte bezala bi filosofia bereiztu ditut hasieratik bizitzan eta horiek dira gehien bat nabaritzen direnak gaur egungo gazteetan.
Aurrekoarekin ez dut esan nahi azken boladako gazteok ez ditugula gure festak edota ez dugula bizitzeko gogorik, baina bai kontzientziatu egin gaituztela txikitatik, ikastolan egiten eta jasotzen dugunarekin, unibertsitatera goazela, eta bertatik lan mundura, oihana dirudiena hesitik.
Lehengo jarrera, gaztea naiz eta orain da nire momentua, errendimendua aterako diot = Festak, neskak, alkohola etab. Ezer gehiago. Zure bizitzako lehengo urteak parrandaz parranda eman dituzu ezer inporta barik. Ikastola gainditu eta gero nork daki zorte pixka batekin, ez duzun lan postu on bat lortuko. Bigarren jarrera, gaztea naiz eta badakit urte hauek ni toki baten edo bestean jarriko nautela horretxegatik gogor ikasi eta behin lan postu on bat lortu egin dudala ekingo diot dibertsioari. Ba ni ez bata ez bestea, aitortuko dut nik ere badiodala etorkizunari beldurra eta horregatik jasotzen dudala prestakuntza ikastolan, gauzak errazteko, ikasteko. Hori bai asteburuetan kalera, egun bat bada, bakarra eta bi badira, hobe.
Nire aburuz, egungo gazteen akatsetako bat da, guztia zuri edo beltz ikusten dutela, eta zer gertatzen da grisarekin?
Gure aitona-amonei gazte zireneko garaiz zer edo zer kontatzea eskatuz gero, botatako prediku, hitzaldi, ipuin, kontu horretan beraien aldeko, lan asko, bizitza gogorra, gutxi jateko, asko lagundu bezalako hitzak sartuko dituzte. Bestalde, sermoia bukatu aurretik beti egiten dute komentarioren bat esanez, gaur egungo gazteak: nahi dituzuen gauzak dituzue, ez duzue batere lanik egiten... eta hori entzutea da ni amorratzen nauena. Esango nuke egungo gazteok gure zailtasunak ere baditugula, nahiz eta haiek hori ez pentsatu.
Bakoitzak badaki non duen sartua burua, ona da erabakia? Agian bai edo agian ez, nork daki.



Elkarrizketa:




aritza.jpg

ARITZA SARATXAGA
Gaur 39 urteko surfista sopelartar batekin hitz egingo dugu, Aritza Saratxagarekin, hain zuzen ere. Surfista profesional bat jarraitzen izanda, surf eskola bat Sopelan irekitzea erabaki zuen, Peñatxuri Surf eskola. Eskola horretan, nahiz helduak nahiz umeak surfa ikasteko aukera izaten dute.





-Nola erabaki zenuen surfista izatea? Zergatik?
Hamaika urtekin hasi nintzen surfeatzen eta nire idoloa surfista bat zenez, pixkanaka-pixkanaka surfaren munduan sartu nintzen, txapelketetan parte hartzea gustatzen zitzaidalako. Hau dela eta, surfista profesional bat izatera ailegatu nahi nintzen. Baina, hemen ez nuenez izan laguntza askorik, ezin izan nuen lortu. Zorte txarra izan nuenez, denbora pasa eta gero, bizitzari buelta eman eta berriro saiatzea erabaki nuen.
-Inoiz ez duzu beldurrik izan olatu batengan?
Bai, askotan izaten da olatu handiak hartzerakoan, oso ona izan arren, beti izan behar da beldurra edo errespetua itsasoari, ezin zarelako inoiz fidatu herengan, oso arriskutsua baita. Itsasora sartzerakoan, normala da beldur puntu hori izatea, eta nire ustez, pertsona batek beldurra ez duela esaten duenean, gezurretan dabil. Gainera, beldurra izatea, erakargarria da gehienetan, zutaz konfiantza gehiago izateko.
-Surfeatzean, inoiz izan al dituzu anekdotarik?
Bai, anekdota asko dituzu surfeatzen zaudenean. Eta egunero sei ordu uretan sartuta bazaude, gauza asko pasatzen dira. Polita dena kontatzeko hau da; uretan zaudenean beti egongo da norbait laguntza behar duena, nik adibidez, hogeita bost urte daramatzat surfean eta jende asko atera ditut uretatik arriskuan zeudelako, eta orain seguruenik hilda egongo zeudenak. Azkenengo orduan edo olatu handienak daudenean sartzen direnak dira gehienetan, eta surflariak beti gaude hor prest laguntzeko. Hori izan daiteke horrelako anekdota polit bat.
-Zerk eraman zizun surf eskola bat irekitzera?
Horrek lehenengo galderarekin lotura du, surflari profesionala izan nahi nintzen, ez nuenez lortu, nik izan ez ditudan aukerak, beste umeei ematea erabaki nuen. Hasieran, nik bakarrik gazte batzuk entrenatzen hasi nintzen, eta ondo zihoala ikusi nuenez, eskola bat irekitzeko ideia bururatu zitzaidan. Egia esanda, gaztea nintzenean beste kirol mota batzuk praktikatu nituen, taichí eta kunfu. Kirol hauetako teknikak aprobetxatuz, surfa irakasteko erabili nituen, errazagoa delako oreka mantentzeko. Eta gainera umeentzat dibertigarriagoa da.
-Nola sentitzen zara zure ikasleak zure laguntzarekin surfa ikasi dutela ikustean?
Niretzat, hori ohore handia da. Nirekin hasi ziren gazteak orain ia-ia profesionalak direla ikustean, oso ondo sentitzen naiz. Eta gainera, badaude batzuk orain niri klaseak ematen laguntzen didatenak. Hau da, konturatzen bazarete, nire pausuak jarraitzen ari dira. Nik izan ez nuenez laguntzarik, nire “granitoa” beste pertsona batzuei laguntzea da.
-Noizbait sustoren bat euki duzu uretan?
Bai, askotan. Lehen komentatu dugun bezala, uretan denbora asko sartuta pasatzean, susto handiak hartu ditzakezu. Adibidez, nire susto handiena hurrengoa da; orain dela zortzi urte, Meñakozen olatu erraldoiak hartzen nenbilela, justu ez zen egun on bat, eguraldiari deritzona, konturatu gabe, horrelako olatu handi bat erori zitzaidan eta honek inbentotik eta taulatik behera bultzatzen zidan, eta bat-batean inbentoa arroka batean lotu zen eta ez zenez apurtzen, arnasteko aukerarik ez nuen, bakarrik sudurra atera ahal nuen, eta horrela bederatzi olatu pasatu nituen nire lagunak abisatu nahian. Azkenean, korronteak aldatu zirela, inbentoa kentzera ailegatu nintzen eta bueno, hori izan da nire bizitzako sustorik handiena. Espero dut inoiz ez errepikatzea.




aritza 2.jpg



Iritsi testua:


Esklusio Soziala

Nik esklusio sozialari buruz hitz egingo dut. Lehen ez nekien ezta zer zen esklusio soziala baina erlijioko klasera 40 urteko emakume bat etorri zen bere istorioa kontatzera. Istorio hori esker ohartu ginen zer zen esklusio soziala.

Badago jendea hainbat arrazoirengatik dena galdu duela, bizitzako garrantzitsuena; familia, osasuna eta lagunak. Hauek errefuxiatzen dira hainbat gauzetan, adibidez, drogetan, bere arazoak ahazteko. Hau izan zen gure Pilarren kasua.

Pilar klasera heldu zenean zerbait arraro sumatu nuen, nabaritzen zen osasunez ez zegoela oso ondo. Imajinatu nuen bere iraganean oso txarto pasatu zuela. Baina hasi zenean bere istorioa kontatzen oso gogorra iruditu zitzaidan eta pena handia eman zidan.

Bera, gaztetan, gurasoen etxean bizi zen neba, ama eta aitarekin. Ez zuten hasieran inolako arazorik baina, halako batean, amak minbizia izan zuen eta hil egin zen. Momentu horretatik aurrera dena aldatu zen, aita jota zegoen, eta lanean murgildu zen, ez zien kasurik egiten Pilar eta nebari. Pilar oso txarto zegoen eta ez zeukan gogorik eskolara joateko. Eskola abandonatu zuen eta erabaki zuen etxetik kanpo jatea eta kalean bakarrik bizitzea.

Hasi zen Itzubaltzetako pub batera ateratzen gauetan, han nagusiak zeuden, eta berak 16 urte zituen. Elkartu zen 22 urteko gizonekin, horrelakoak ziren bere lagun berriak. Horietako lagun bat droga trafikantea zen, beraz, Pilarrek ez zuen inoiz drogak faltan botatzen, bere lagunak beti nahi beste ematen zion. Pilar hasi zen droga munduan sartzen, bere bizitza erratu zuen. Denetarik hartzen zuen, kokaina, heroina, tripiak, anfetaminak...

Konturatu zenerako aditu bat zen, ezin zion hartzeari utzi. Kontatu zigun berak gauez bizi zela, bakarrik elkartzen zen lagunekin drogatzeko. Oheratzen zenean, kalean, zubi baten azpian edo kartoietan sartuta, bakarrik pentsatzen zuen hurrengo egunean bakarrik esnatuko zela drogatzeko.

Baita ere ikaragarri iruditu zitzaidan esan zuenean askotan bortxatu zutela Itzubaltzetan, gure auzoan, edo beste edozein lekutan. Edozein kale ilun erabiltzen zutela Pilar zegoen egoeraz aprobetxatzeko eta Pilar bortxatzeko. Gainera horren ostean batzuetan jipoiak ematen zizkioten eta nola ez, umiliatu eta mespretxatzen zuten.

Pilar bizitzan bakarrik zegoen, esklusio soziala ikaragarria sufritzen ari zen.

Pilar oso argal zegoen, ez zuen jaten, eta gogoratzen zenean joaten zen Indautxuko jantoki sozialera. Egunak lau hanketan arrastaka bukatzen zituen, ez zuen indarrik ezta zutik mantentzeko ere.

Esan ere esan zigun gaindosi asko izan zituela, gehiegi drogatzeagatik.

Pilarri kideak alboan hil zitzaizkion gaindosiek jota.

Oso bizitza gogorra zen.

Pilar eta bere lagunak, drogatzen zirenean, xiringa partekatzen zuten, eta gaur egun ondo dakigunez bezala, hiesa fluidoen bitartez kutsatzen da. Pilarren lagun batek hiesa zeukan baina ez zekien eta lagun guztiak kutsatu zituen. Pilarrek baita ere senarrarekin mantentzen zituen sexu harremanak eta ez zuenez babesik erabiltzen. Egun batean ospitalera joan zen eta esan zioten hiesa zeukala eta gainera 3 hilabeteko haurdunaldian zegoela.

Semea eduki zuen, eta jarraitu zuen berdin. Beraz, beste bi ume gehiago eduki zituen. Baina ez Pilar ez bere senarra ez ziren umez arduratzen. Umeak senarraren amarekin bizi ziren.

Baina egun batean bere etxera deitu zuten seguritate sozialekoak esanez umeak kenduko zizkiotela, umeek bizitza on bat izateko. Momentu horretan Pilarrek 30 urte eta iratzarri egin zen eta sartu zen desintoxikazio programa batean drogak uzteko.

Urte batzuk pasatu ziren, eta Pilar drogak alde batera utzi zituen. Horri esker, gaur egun bizirik jarraitzen du eta bere semeekin oso harreman ona dauka.

Istorio hau klasean kontatzen amaitu zuenean denok geratu gienen aho zabalik. Nola pertsona batek hain txarto bizi izan dena hainbat urtetan eta hain zorte txarra eduki duen batek, nola da posible bizirik jarraitzea eta osasunez nahiko ondo.

Bere belaunalditik geratzen den bakarra da.

Zoritxarrez gaur egun, oraindik ere, horrelako jendea existitzen da, horrelako edo antzeko egoeratan bizitzen. Penagarria da. Pertsona hauek ez dira jende txarra, baina daramate motxila bat harriz beteta eta ezin dute bizkar-zorroa bota.

Uste dut Pilarrek kontatutako istorioa oso lagungarria izan dela guk horretaz pentsatzeko eta hausnartzeko.

external image Fixer_Junkie_Drogen_Heroin_philipp_von_ostau.jpg



Azalpen testua:


Jakin
Ikus: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ezagutza


Jakin terminoaren latinezko baliokidea zaporearekin lotuta zegoen; hau da, gauzak probatu eta zer zapore zuten jakitearekin. Zentzu zabalean, jakitea errealitatearekin harremanetan jartzen da, hura bereizi eta ulertzeko.

Halaber, jakitea beste elementu batzuekin lotuta ere badago: jakiten dena kontzientziara elkartzearekin, jakiten dena sistematizatzearekin, beste pertsonen aurrean arrazoitu ahal izatearekin, norberak dakienari buruz jarrera kritikoz galdera egiteko gai izatearekin.

Beraz, jakitea errealitatea antzematea da. Antzemate horren bidez, errealitatea pertsonen baitan finkatuta gelditzen da, adierazita, beste pertsona batzuei transmitituta, sistematizatuta eta tradizio txertatuta.

Sei Jakintza mota daude:


  • Jakintza arrunta eguneroko bizitzako esperientzian oinarritzen da.
  • Jakintza zientifikoa, jakintza arrunta ez bezala, ezagutza sistematikoki antolatu eta gertaeren zergatia azaldu nahi ditu.
  • Jakintza teknikoa zenbait jarduera nola egin jakitean datza.
  • jakintza filosofikoaz, galdera egitea, hasteko, galdera filosofiko bat egiten da.
  • Jakintza artistikoa kontatzearekin dago lotuta, azaltzearekin baino gehiago literaturak, zinemak, poesiak arte plastikoak... bizitzako esperientzia kontatzen dute, bakoitzak bere erara.
  • Erlijio-Jakintza: sakratua edo jainkozkoa denari buruzko jakintza da.


Lagunarteko gutuna:


Kaixo, Nora:

Indiatik idazten ari naiz gutun hau. Hona etorri naiz Andhra Pradesh deituriko herri pobre batera. Boluntario bezala “Vicente Ferrer” erakundearekin. Hemengo umeak oso egoera latzetan bizi dira, ez daukate arropa nahikorik, ez ikasteko materialik eta are gutxiago jostailurik adibidez futbol pilota.

Hasieran bakarrik abuztura arte geratuko nintzen baina esperientzia hain ona izan denez eta asko ikasten ari naizenez iraileko hilabetea hemen pasatzea erabaki dut. Hemengo umeak ikaragarriak dira, oso gutxirekin konformatzen dira. Beti irribarre bat daramate aurpegian.

“Vicente Ferrer” erakundeak lan asko egiten du, asko laguntzen diote hemengo jendea. Espainiatik eskolako materiala, jostailuak, arropa, janaria eta abar ekartzen dituzte. Indiako jendearen bizi kalitatea hobetzeko. Medikuak ekartzen dituzte txertoak emateko eta irakasleek umeak irakurtze eta idazten ikasteko baita ere.

Hau esanda gomendatzen dizut zure aisialdian hona etortzea boluntario bezala. Esperientzia ezin hobea da, gainera asko ikasten duzu. Eta gehiago baloratzen duzu zure bizimodua. Konturatzen zara jende hau zuk daukazun erdiarekin konformatzen dela.

Bueno ba, Bilbora bueltatzean ikusiko dugu elkar.

Muxu handi bat.


Leire