Aurkibidea:

Saiatuko gara __hainbat testu tipo__ lantzen, ez __iritzi-artikulua__ eta __azalpen testua__ bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo __Telegram__ mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
__Gutuna (lagunartekoa)__
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
__Iritzi-artikulua__
2016 irailean






2
Errezeta
__Azalpen testua__
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Berri faltsua
Iritzi testua
2016
Lorea M


Blog +
__http://azpitituluak.com/osoak__


4
Hauteskundeak AEB
Iritzi testua
2016



Nire blog Blog


5
Brujas
Azalpen testua
2016 abendua



Blog


6

Iritzi testua
2017 urtarrila



Blog


7
Cristina Pedrocheren soinekoa
Iritzi testua
2017 urtarrila






8
Askatasuna
Iritzi testua







9
Bulling-a
Iritzi testua




Wikipedian


10
Garrantzia garrantzitsuari
__Iritzi-artikulua__




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.


11
Mintzeko ehunka aukerak
testua...








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





https://tatoeba.org/eus/sentences/of_user/JUNE_EUSKARA



Figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 __testu mota__

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK
























Mintzeko ehunka aukera daude:

Bukatu da. “Gu” honekin amaitu behar dut. Bi urte polit bizi izan ditugu elkarrekin baina aski da. Azkenaldian psikologikoki mindu nauzu egunero eta gaur, azkenean, aurre egingo dizut.

Elkar ezagutu genuenean ez dakizu benetan zenbat miresten zintudan. Ezberdina zinen eta hori gustuko nuen. Aire freskoa. Hondartza batera iristen den are berria bezalakoa. Egun osoan zurekin pasatzen nituen bi ordu horietan egoten nintzen pentsatzen egun osoan. Zer gauza berri erakutsiko zenizkidan, zelako tontakeriak egingo zizkidaten grazia… Itsututa nengoen, inguruan genituen pertsonek ohartarazi ninduten eta nik ez nuen ulertzen. Bihozgabea zinela, neska asko mindu zenituela… Baina zu eta bion artean zegoen ulermen harremana itzela zen. Zureak eta bost esaten zenizkidan, mila alditan pikutara joateko gonbidapenak bidali nizkizun… Baina hala ere, astelehen orotan guztia beti bezala zegoen. Zuri esker, huts egiteko beldurrari aurre egin nion. Zuri esker, ditudan hainbat ezaugarriaz ohartu nintzen; zure inguruko jendearekin erlazionatzen hasi nintzen eta, jakin baino askoz ere lagunartekoa nintzela konturatu nintzen. Enpatia ikaragarria izan ahal dudala ere erakutsi zenidan, egun garrantzitsuetan grina izan ahal nuela… Baina esan bezala, aski da…


Etapa polit hori bukatu egin da. Zoritxarrez bukatu da. Aurten zure aukeren artean onena ez naizenez gure harremana urrundu da. Aurten oihukatu, umiliatu eta beldurra sartu didazu. Huts egitearen beldur hori berriro gorputzera sartu didazu bai, zer edo zer txarto egiten badut kanpo zure zelaitik. Eta konplimenduak bakarrik nituen pertsonaz gaur egun dezepzioa bakarrik dut… Bizitzak buelta asko ematen dituela beti esan da... eta horrela da. Badakit zer balio dudan eta zuk nitaz duzun ideia baino askoz gehiago da. Badakit noraino iritsi naitekeen eta badakit ere, zure oihuek eta zure metodoek ez nautela batere laguntzen. Horregatik, gaur, pasa den urtean erakutsi zenidan guztiagatik eskerrak eman eta… Zure futbol taldetik noa. Entrenatzaile maitea, ez dizut nirekin akabo egiteko aukera emango.





Garrantzia garrantzitsuari!



Ez dakidan arrazoiengatik musika, gorputz hezkuntza, plastika eta horrelako ikasgaiak ez dira inoiz seriotzat hartu. Garrantzitsuagoak dira matematikak, giza- zientziak... Ezta? Baina jendeak ez dakiena da pertsonen formakuntzan eta heziketan oso garrantzitsuak diren gaiak direla.

Alde batetik, musika aipatu dut. Musika, oro har, lehen hezkuntzan eta DBHko lehenengo mailan ematen da oinarrizko ikasgai bezala. Hortik aurrera, optatiboa bihurtzen da. Beste aldetik plastika. Irudimena garatzen duen klase horri berdin gertatzen zaio, azkenean beste hautazkoa bihurtzen da. Gorputz hezkuntzari berriz, ez zaio hori gertatzen.

Gorputz heziketa txikitatik batxilergora arte lantzen dugu. Zergatik? Uste baino garrantzi gehiago daukalako. Gorputz heziketan koordinazioa, biologia, elkarkidetasuna, higienea eta kirola egiteko garrantzia egunero landu egiten dira. Ez al da egia? Gai konpletuagorik? Ez zaituzte lan batean aukeratuko gorputz hezkuntzan zenuen notagatik (IVEF egiteko agian bai, ez dakit) baina, agian besteekin erlazionatzeko gaitasunagatik bai, taldean aritzeko gaitasunagatik ere... Batzuetan lana guztia dela ustera iristen gara, bizitza beraz ahaztuz.

Higienea ere ezinbestekoa den gaia da. Oraindik gogoratzen dut, Maitek, irakasleak, gure aldagelera sartu behar izaten bukatu zuela guztiak dutxa hartzen genuela egiaztatzeko.. Eta, eskertzekoa benetan. Ez dakizue zelako kiratsa zegoen nire klasean... Bueno gaitik noala. Heziketa fisikoak garrantzi handiago behar du. Ezin dizkiogu orduak kendu! Lengua edo matematika bezain garrantzitsua da!




Bullying-a


2012-2014 ra sekulako alarma piztu zen bullying-ari buruz. Horrela deitu ez arren, eskolako akosoa betidanik gertatu da zoritxarrez. Beti egon dira "matoia" eta "gixajoak". Nahiz eta esandako alarmaren gainbeheran egon, egungo arazoa izaten jarraitzen du. Bullying. a egoteko triangelu bat egon behar dela esaten dute adituek: erasotzailea, biktima eta ikuskariak. Ikuskaririk gabe ez dago bullying-ik.

Esaten da, 11-15 urteen artean gertatzen dela nagusiki. Nerabezaroan barneratzen edo... Ohikoena klaseko ahularengana jotzea da. Errazagoa da, baita dibertigarriagoa ere. Defektu fisikoez barre egiten dute erasotzaileek, betaurrekoduna, "gafotas", sudur ezberdina dutenei "pinotxo"... Baina gauza da, bestearekin gutxika-gutxika akabatzea, zer nolako ondorioak ekar ditzake?

Autoestimua falta ikaragarriekin bukatu ohi dute biktimak. Bere buruez ez- seguru, beldurrez. Azkenean esaten dieten guztia sinesten dute. Muturreko kasuak buruaz beste egitera animatu ditu bullying-ak.


Eta, non daude irakasle, guraso eta pertsona horien lagunak? Haiek dira egoera beldurgarri horri aurre egiteko ezinbesteko laguntza.Ez dute ikusten? Ez dute ikusi nahi? Gehien bat irakasleak ardura handia dute arazo honetan. Eskolan gertatzen dira mespretxuak, irainak... Seguru nago noizbait negarrez ikusi dutela mutiko/ neskatoren bat negarrez, liskarren batean... Baina, bai, umeen liskar txikia baino ez da izango pentsatzen dugu guztiok hasieran. Baina ez, umeen jokoez urrun dagoen kontua da bullying-a. Horregatik, gaur, honen kontra lan egiten jarraitu behar dugu adierazten dut, honekin bukatzeko ardura dugu.





Ferdinand von Schirack - Krimenak

Defentsa legitimoa.



Egoera horrela zegoen, bi “bi skin head” horiek aspertuta zeuden metroan eta horregatik beldurtu zuten amona gizajoa, horregatik jo zuten zakarrontzia… Gizona ikustean dibertsio iturria ikusi zuten. Hurbildu eta zirika hasi zitzaizkioten. Txantxa antzera hasieran, baina gizonak ez zuen erreakzioak. Geldirik zegoen, lasai egongo balitz bezalako plantak egiten edo agian benetan lasai bere buruak egin ahal zuena jakin bazekielako.

Horrelako batean Beckek bere bota millitarretik puñala atera zuen. Gizonak erreakziorik gabe jarraitzen zuen. Beck gizonarengana hurbildu eta ebaki bat egin zion. Gizonak errakziorik gabe jarraitzen zuen. Odol tanta atera zen eta honek azalan zehar sakabanatu zuen. “Skin heads- ak desafiatzen ari zela bezala hartu zuten gizonaren erreakzio txiki hori. Orduan bai, berarengana joan zen jipoi bat ematera puñala eskuan zuela.

Bat- batean, espero ez zena gertatu zen. Pelikuletako ninjek egiten duten antzera trikimailu batzuk egin eta alderantziz zegoen egoera. Puñala gizonaren eskuan zegoen eta gizonak azkar batean iltzatu zion. Lenzbergerrejin akabo egin zuen baita.
Epaiketa bat gertatu zen. Epaiketak ematen dio izena kapituluari. GIzonak bi “skin head”-ak hil zituen bai baina bere burua defendatzen ari zen, horri defentsa legitimoa deitzen zaio.


FILOSOFIA ARLORAKO TESTUA:




ASKATASUNA




Zer da askatasuna?
Askatasuna gizakiak gauza jakin bat egiteko ahalmena definitzen duen kontzeptu filosofikoa da wikipediaren arabera. Baina, benetan bizi al gara askatasunean? Askatasun osoan?


Askatasuna hainbat ikuspegitik ikus daiteke. Guztiok uste dugu askeak garela baina ondo pentsatzen dugunean.. Gure askatasuna milaka faktoreek determinatzen dutela ikus dezakegu. Txikitatik komunikabideak eragina dute gugan, gure izaeragan, ikastetxeetan ez dugu guk nahi duguna ikasten eta garrantzitsuena, bizi al izateko, lan egin behar dugu eta hori ez da aukera bat. Ez badugu lanik egiten ezin gara bizi.


Gure gizartean azken finean guztiok egiten dugu berdina, ikastetxera goaz, lan egiten dugu, jubilatzen gara.. NIetzschek “eterno retorno de lo mismo” bezala interpretatzen zuen.


Beste aldetik determinismoa eta indeterminismoa dugu. Determinismoaren barruan kosmologikoa, patuari buruz hitz egiten duena. Ni ez nago batere ados, nire ustez norberak erabakitzen duelako bere patua eguneroko erabakietan. Determinatuak al gaude? Benetan uste dezakegu askatasun oso batean bizi garela? Esaten digute erabakiak hartzea askatasunaren froga nagusia dela. Baina, erabakiak hautagaien artean hartzen ditugu.


Teologikoa ere aurkitu dezakegu. Honek jainkoagatik gaudela determinatuak esaten du. Filosofo teologo famatuenetarikoen artean, San Agustin filosofoak esaten zuen, jaingoikoak ona eta txarraren artean aukeratzeko askatasuna ematen zigula. Baina azkenean, hori ere askatasun faltsua da. Antzinaroan kristautasuna oso barneratua zegoenean, jende oro zegoen bekatuak ez egiteko beldurrez, zergatik? Gauzak txarto egitearen aukera, zigorra zekarren, horregatik nire ustez ez da askatasuna.


Beste aldetik indeterminismoa dugu. Indeterminismoan hiru filosofo nagusitu izan ziren: Kant, Nietzsche eta Sartre. Lehenengoak esaten zuen askatasuna bete behar bat zela, hau da, ez dugula nahi duguna egiten, egin behar duguna baizik. Honek garatutako ideia egia hutsa da, azken finean egin behar duguna egiten dugu ez benetan nahi duguna. Egunero altxatuko zenitzake goizeko 7? Ez dut uste.
Nietzscheren askatasuna sugearen burua haginkatzean aurkitu dezakegu, beldurra errepresentatzen du baita bizitza nahi dugun eran bizitzea. Guztiz ados nago filosofo honekin, azken finean, bizitza oso laburra da momentu oroz ez gozatzeko, nahiz eta hori, eguneroko bizitzan ez aplikatu. Bukatzeko Sartre dugu. Sastreren ustez askatasuna zigor hutsa zen, beti erabakiak hartzeari kondenatua bizitzea. Arrazonamendu hori, betidanik "askea" izan den batek esan ahal du soilik, zeren eta, askatasuna ez balu, hori deseatuko luke. Ez al zuten hori eskatzen esklaboek? Askatasunarekin amets egiten zuten.


Argudio guzti horien ostean norberak bere konklusioak atera ditzan baina nire ustez askatasun mugatu batean bizi gara. Beti egongo gara zer edo zeren eraginpean, lege batzuen, printzipio moralen edo gizarte honen eraginpean. Eta zuk, askatasunean bizi zarela uste duzu? Nik argudio testu hau idaztean askatasun mugatu batean idazten dut, araudi konkretu batzuk jarraitzen hain zuzen ere.


JUNE L. 53D




Cristina Pedrocheren soinekoa




Guztiok ikusi dugu Cristina Pedrocheren soinekoa. Urteak daramatzagu bere soinekoak ikusten eta guztiek zer edo zer dute komunean: gardentasunak. Bai, aurten ere gertatu da baina ez dut hortik bideratu nahi testu hau. Urtero gertatzen da, badaude betikoak dinotela hori ez dela soinekoa, gehiegi erakusten duela. Badaude kontrako iritzi dutenak ere, zergatik ez du erakutsiko bada? Cristinak berak bere etxean egoteko edota festa batera eramateko aukeratuko balu soineko horri, ondo irudituko litzaidake, zergatik ez du egingo? Kristongo tipo ona dauka, eta ez balu? Arazorik ez ezta.

Arazoa, benetako arazoa, telebista kateak berarekin egiten duena da. Aurten ere, objetu huts bat bezala erakutsi dute. Hala da. Milaka pertsona egon ziren telebistaren atzean, zertarako? Pedrochek aukeraturiko soinekoa ikusteko, komentatzeko. Edonoiz ikusi duzue horrelako espektakulurik gizon batean? nik behintzat ez. Harritzen nauena da, egungo XXI. mendean horrelakoak gertatzea. Ikaragarria. Lotsagarria. Ikus dezakegu gainera nola, gehien bat, telebistan agertzen diren emakumeak, gazteak dira, politak, itzelezko gorputzekin… Mutilengan berriz beste gauza bat bilatzen da. Prestigioa, umorea, beste asuntoak. Nola aldatuko da gizartea komunikabideak bidaltzen dizkiguten mezu subliminalekin?



Beste egunean, Twiterren irakurri nuen. Neska bat, mutiko bat ezagutzera zihoan, lehengo hitzordu batera. Bar xume batean geratu eta ordu erdi pasata neskak hurrengo galdera egin zion:

  • Feminista zara?

Mutikoak, arnas hartu eta puntu erdi batean zegoela esan zion, ez zela feminista sutsua baina ezta matxista ere. Nola izan daiteke hori? Feminista izatea berdintasunaren alde lan egitea da. Berdintasun justu eta beharrezko baten alde. Orduan, ez dago puntu erdirik, feminista ez izatea, matxista izatea da. Horrela da eta ez dauka inolako bueltarik, zailtasunik. Ez dakit mende honetan bizi garen eta izango diren pertsonek ikusiko dugun, baina benetan egun batean hainbeste lan eta esfortzuak zerbaitetarako balioko dutela. Argi dago horrelako komunikabide jarrerekin ezinezkoa izangoa dela. Oraindik, amets hori urrun dago, eta horregatik lan egiten jarraitu behar da, gizarte, estatu eta familien bitartez berdintasuna sustatuz.









Brujas


__https://eu.wikipedia.org/wiki/Brujas__

Brujas hiria anonimatuan bizi izan zen 4 mendeetan zehar, horrek erdiaroko munduko hiri kontserbatuenetariko batean bihurtzen du. XI. mendean fundatu zen IX.mendeko gotorleku baten inguruan
Brujas Belgikako ipar-mendebaldeko hiria da, Flandrian kokatua, Reie ibaiaren ertzean, Ipar itsasotik 13 kilometrora. Mendebaldeko Flandria probintziako hiriburua da, eta Belgika osoko hiri indetsuen artean seigarrena. 138,4 kilometro koadroko eremua hartzen du eta 2016 an 117.993 lagun bizi izan dira.
UNESCOren Gizateriaren Ondare izendaturik dago 2000. urtetik. (patrimonio de la humanidad). Flamenkoa dute hizkutza nagusi bezala.
"Iparraldeko Venezia" deitzen dute hiria zeharkatzen duten kanalengatik.

Klima kontinentala duen hiria dugu Brujas. Negu hotsez eta uda hezez eta ez oso berotsuz osatutako klima da.
Ozeano atlantikoaren hurbiltasunarengatik oso hiri euritsua da

Hiriaren eguneroko bizitza kanal eta enparantzetan oinarritzen da gehien bat, Burg eta Grotemart enparantzetan batik bat. Hainbat monumento garrantzitsu ditu, hala nola:
Belforteko dorrea, gure andrearen eliza... Baita museo interesgarriak ere, Goerning-eko museoa hiriko garrantzitsuena da.

Haren aberri jaialdia uztailaren 28 an ospatzen da. Egun horretan Leopoldo erregea gobernadore bilakatu eta independentzia ezarri zuen 1831. urtean.
Hiritarren ezaugarririk nabarmenen artean puntualtasuna eta eguneroko lana da.

Brujas haren iragan historikoari oso lotuta dagoen hiria da. Ipuinetako hiri misteriotsua…
Gaur egun 3 milioi baino gehiagoko turistak jasotzen ditu urtero, Belgikako hiririk bisitatuena da Bruselasen aurretik.
Gaur egun elektro teknikako merkatuan lehengoan da.
Brujas ezagutzeko denboraldirik onena maiatza eta irailaren artean dago.







HAUTESKUNDEAK AEB:

nalitatea hain zuzen ere. 2015etik aurrera Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarraren alde primarietan parte hartzen du. Haren bizitza pertsonalak, marketing esfortzuak, dirutzak eta hitz egiteko moduak famatu egin dute.

Beste aldetik, Hilary Clinton dugu. Hillary, Chicagon jaio zen 69 urteko emakumea da. Ameriketako Estatu Batuetako senatari eta lehen dama ohia da, bere senarra Bill Clinton presidente ohia baita. Honek, zuzenbide ikasketak egin zituen. 2007 ko auteskundetarako posible hautagaia izan zen alderdi demokratikoaren alde, baina azkenik Obama izan zen hautagaia.

Bi kandidatu, bi ideia ezberdin, batek, populismoaren alde lan egiteko asmoekin, bestea berriz klase altuko pertsonen alde… Ez dakit zein den hobea, baina argi d
Azken boladan polemika handia eragin duen gaia da hau. Estatu batuek, Obamari agur esan eta lehendakari berria hautatzeko momentua iritsi zaie. Estatu batuetan bi hautagai aurkezten dira: alderdi demokratikoko hautagai bat eta alderdi errepublikanoko beste bat. Aurtengo hautezkundeetan Donald Trump eta Hilary Clinton aurkeztu dira.

Donald Trump, New York-en jaiotako hirurogeita hamar urteko gizon boteretsua da. Amerikako Estatu Batuetako enpresari, politikari eta telebistako pertsoaukat. Donald Trumpen mentalitatea gobernura iristeko aukera soilik ikaratzen nau. Pertsona matxista, homofobo eta racista batek munduko herrialderik garrantzitsuenetako bat menderatzea beldurtzen nau bai. Askoren ahoetan entzun dut, Amerikarren esku dagoen erabakia dela. Eta, noski, haiek hautatuko dute baina.. AEB-en biztanleriaren erabakia, mundo osoan eragina edukiko duela argi dago.


Eta azaroaren 9 an lortutako emaitzak mundu guztia ikaraturik utzi zuen. Nork espero zuen horrelako pertsonaiak milloika pertsonen konfidantza lortuko zuenik? Haren merituak edo aurkariaren demerituak?

Teoria pila bat daude egiten mundu osoan, guztiak zergatiaren bila... Zein da zure teoria?




IRITZI TESTUA + BERRI FALTSUA:

Gaur, 2016 ko urriaren 7a, Getxoko udalak birziklapena errazteko plan bat jarri du martxan. Azkenik! Atzo arratsaldean, udaletxean eginiko batzarrean, "birzitza" erakundeak proposatutako ideia aurrera eramatea erabaki zen. Birzitza erakundea, birziklapenaren eta ingurugiroaren alde lan egiten duen erakundea da. Getxon, birziklatze tasa oso baxua zela ikusirik, horren inguruan lan egiten hasi ziren.

Gaur egun ez birziklatzea bekatu mortala da. Egunero, teleberrian, aldizkarietan, egunkarietan... Ikusi ditzakegu baliabideak xahutzearen ondorioak, baita kutsaduraren arazoak ere. Behin eta berriz errepikatzen digute birziklatzearen garrantzia baina oraindik badago errutina hau jarraitzen ez duen jendea.

Harira itzuliz, birzitza erakundea udalarekin iritsi den akordioa hurrengoa da :
Getxoko supermerkatu guztietan, sarreran, plastikoko ontziak birziklatzeko tresneria jarriko ditu udalak.
Makina horrek, edonolako ontziak, poltsa bihurtuko ditu. Hau da, 200 gramoengatik poltsa bat emango ditu truke. Zaborra zen materialez sortutako poltsa hain zuzen ere. Horrela, jendea, supermerkatuetan 4 zentimo balio duen poltsa, erosteari utziko dio eta askoz gehiago birziklatzen hasiko da.

Kezkagarria den arazoa da gaur egungo kutsadura eta gobernuek askoz ere kanpaina gehiago egin beharko lukete, nire ustez. Ez al duzu uste? Ba, anima zaitez! Zuk ere lagundu dezakezu mundu hau pixka bat garbiago egiten. Hasteko, etxean birziklatu, bai papera, bai plastikoa, baita olioa ere. Etxeko tresna apurtuak edo zaharrak edukitzekotan, garbigunera eraman, ez edozein lekutan utzi. Eta, hori guztia egiten baduzu eta gehiago laguntzeko prest bazaude sar zaitez: www.birzitza.com, webgunera, eman izena eta hasi birziklakepen munduaren alde lan egiten erakundearekin batera.









TXOKOLATE KREMA ETA BAINILA IZOZKIA:


Postre gozo bat egingo dugu. Txokolate krema eta bainila izozkia. Lehengo krema egingo dugu eta geroxeago izozkia. Biak bukatzean, batu, platerean ipini eta jatera!

TXOKOLATE KREMA:

Osagaiak:

- 200 g txokolate ilun, kalitate onekoa

- Litro laurden esne

- 4 arrautza gorringo

- 6 koilarakada azukre

- Koilarakada mutur bat kafe disolbagarri, Neskafe modukoa, adibidez


Txokolate postre gozo hau prestatzeko, kazola batean esnea, esne-gaina eta Neskafea berotzen jarriko ditugu, honek irakin arte. Gopor batean azukrea, arrautza gorringoekin nahastuko ditugu, ore krematsu bat lortu arte. Hasierako kazolako gaiak orearekin nahasi eta berotzen jarraitu zurezko espatula batez biraka gabiltzala. Lodi dadin, 10 bat minutu egongo gara horrela.


Bitartean, txokolatea urtuko dugu gopor batean mikrouhinetan, indar apalenean erre ez dadin. Txokolatea guztiz urtua dagoenean, krema beroa erantsi eta espatularekin nahasi. Ondo nahasia dagoenean, ontzi zabaletan isuriko dugu, ondo estali eta hozkailura sartu. Pare bat ordu itxaron eta jan baino ordu erdi lehenago atera. Txokolate krema eginda dugu jada.



IZOZKIA:

Osagaiak:


- 200 ml esne

- 200 ml esne-gain
- Bainila baina bat
- 3 gorringo
- Gatz pixka bat
-120 gr azukre


Hasteko, esnea eta esne-gaina kazola batean ipini. Bainila eta haren haziak banatu eta kazolara gehitu, gatz pixka batekin.

Kazola berotzen ipini eta irakite puntua iritsi baino pixka bat lehenago, sutik erretiratu eta hozten utzi 30 minutu gutxi gora behera.

Ontzi batean, zuringoa eta azukrea ondo nahasi.

Bainila kazolatik atera eta, bertan dagoen nahasketa ontzira gehitu eta nahasi.

Nahasketa ondo egina dagoenean, berotzen ipini (85 gradutara iritsi behar du) eta nahasten 4 minutu egon. Sutik atera eta hozten utzi.

Bukatzeko, hozkailura sartu lortutako masa eta ordu bete bat pasa denean, atera eta irabiatu ezazu kristalizatu ez dadin. Hau, bi alditan errepikatu.


Jadanik, bai izozkia, bai txokolate krema prest daude jateko, beraz... JATERA!







2016-09-23
Kaixo Gotzone, aspaldiko!

Zelan zaude? Guztia ondo joan zaizula entzun dut, asko pozten naiz. Nola dago iker txikia? Lau urte egingo ditu laster, ezta? A zelako morroskoa!

Nire bizitza beti bezala dago… Badakizu, ama zaindu, eskolan ibili… Ikasketa buru izendatu naute! Lana ez zait falta, ez. Denbora libre gutxi daukat baina daukadana GKE bati eskaintzen diot! “Mundu Berria” izeneko batean nabil hain zuzen ere.

Erakunde honetan Aitziberren eskutik sartu nintzen. Sahara desertuan lan egiten ari gara aurten eta benetan egoera zaila dela. Hilabete bat pasatu nuen udan, bertan eta esperientzia ikaragarria izan zen.
Jendea txaboletan bizi da eta kriston pila kilometro egin behar du edangarria den ura lortzeko. Gainera, umeek eskolara zapata gabe eta apurtuta dagoen arroparekin datoz. Eta eskolako materiala… Desastre hutsa. Horrek aldatu behar du. Hezkuntza dezente bat ez duen lurralde batek nola egingo du gora? Nola garatuko da?

Ba, horretan gabiltza. Hezkuntzari garrantzia ematen.Eskola berria eraiki genuen uztailean eta bazkideen diruarekin arbelak, koadernoak eta behar diren materialak erosten ari gara hara eramateko. Irakasle bezala sekulako esperientzia da. Zergatik ez zara animatzen? Informazio pixka bat bidaliko dizut bazkide izan nahi duen norbait ezagutzen baduzu berari komentatzeko.

Zuk ere lagundu dezakezu pixka bat egoera hau hobetzen. Ea egunen batean kafe bat hartzeko geratzen garen. Zure berrien zain egongo naiz.

Musu pila bat.
June L.