Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.






IKASTURTEKO KRONIKA

Sarrera
Beti bezala ikasturtea amen batean pasatu zait baina 2016-2017 ikasturtea bereziki. Kronika honetan nire euskara maila hobetzeko egin ditudan esfortzuak laburbiltzen saiatuko naiz.


Historia
Betidanik Erromoko eskolan ikasi dut. Beraz ezin dut beste ikastetxe batekin konparatu. Denbora asko pasa da ikasten hasi nintzenetik baina ikaskide batzuk beti nire klasean egon dira. Lehen hezkuntza amaitu ostean, beste eskoletatik jende asko etorri zen DBHa Erromon hasteko.


Ni ez naiz hemengoa baina oso txikia nintzenean gurasoekin etorri nintzen. Nire jatorria kolonbiarra da baina betidanik D ereduan ikasi dut. Hemengo bizitzara guztiz moldatuta nago, hiru hilabete nituenean heldu nintzelako eta adin horrekin gauzei buruz ez zarelako konturatzen. Gainera, udaren batean Kolonbiara bueltatu naizenean, hango bizimodura ez nago ohituta.

Aldaketa asko izan dira pasa den urteko ikasturtetik aurtengo ikasturtera. Nabariena da Ikaskide batzuk errepikatu dutela edo atzerrira joan direla ikastera. Bestalde, aurten hasi gara ikasgai berriak ematen, adibidez filosofia edo marrazketa teknikoa. Baita ere aipatu behar da irakasle gehienak berriak direla.


Zoritxarrez aurten zientzietatik joan garen ikasleok ez gara hogei izatera heltzen eta horrexegatik ikasgai batzuen klaseak ez dira atera, hala nola, teknologia. Nik uste dut hain jende gutxi garela mateko ikasgaiagatik. Arazoa da klasetik bi edo hiru soilik gainditzen dutela. Hau gertatzen da irakaslea azterketak nahiko zailak ipintzen dituelako.

Gelako giroa

Urte honetan jende berria etorri da batxilergo lehengo maila egitera. Baina ikasturtean zehar moldatu egin direla uste dut. Gure klasea handiena da zientifikozko eta letrazko ikasleak nahastuak gaudelako. Mix honen ondorioz klase gehienetan banaturik gaude eta soilik gaztelanian, euskaran, ingelesean eta filosofian ikusten dugu elkar. Denak batera gaudenean zaila da hogeita hamar ikasleak isilik egotea aldi berean.

Klaseko giroa ona izan da. Ez dira egon arazorik ikasleen artean eta nire ustez jendea gustura sentitu da. Irakasgai batzuk besteak baino astunagoak egin dira eta normala da hauetan jendea pixka bat hitz egitea.

Hasieran Gorka ekarritako modernitatera moldatu izan behar genuen, hala nola, harpausoak.wikispaces.com kontua edo Wikipediara igotzeko kontua sortzea. Niretzat hori guztia berria zen. Euskarako klasearen giroa ona da eta batzuetan gauza berriak kontatzen ditu irakasleak. Adibidez Euskal Literaturari buruz askotan hitz egiten da klasean eta baita ere pil-pilean dauden gaiei buruz.


Ahozkotasuna

Ostegun guztietan bikoizketa gela dago. klase honetan ahozkoak grabatzen ditugu eta inork ez badu ezer ekartzen Gorkak zer edo zer kontatzen digu euskara literaturarekin zerikusia duena. Egia da aurten ahozkoa gehiago praktikatu dugula. Beraz nik uste dut eman didaten gomendioekin hobetu dudala.

Ikasturtean zehar hiru ahozko egin ditut. Nire ustez hoberena Marte 2020 izan zen. Aukeratu nuen zientziarekin zer ikusia zuelako. Berri hau zientzia.eus web gunean aurkitu nuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan.


Baina euskara ez da ahozkoak egiten dudan ikasgai bakarra. Esate baterako, informatikan eta laborategian aurkezpen digitalak egiten ditugu eta hauek jende aurrean asaldu behar dira.

Ahozkoa egiten dudanean gehien kostatzen zaidana jende aurrean urduri ez ipintzean da. Batez ere hori gertatzen zaidanean trabatzen edo izerditan hasten naiz.

Klasean, gehienetan, adi egoten naiz eta baita ere klasean parte hartzen dut.


Irakurmena

Urtean zehar hiru liburu irakurri ditugu. Antologia 1, Iban Zalduarena, Krimenak, Ferdinand von Schirach idazle alemeniarrarena, eta azkenik, Fikzioaren Izterrak, Ur Apalategik idatzita.

Niri, egia esan, ez zaizkit gehiegi gustatu aurten irakurritako liburuak krimenak izan ezik. Idazle alemeniarren liburua entretenigarria iruditu zait baina beste biak oso astunak iruditu zaizkit. Antologia bat izan da irakurtzen gehien kostatu zaidana erabiltzen duen euskaragatik eta askotan liburuan galtzen nintzen.

Bestalde, euskara ez da irakurri behar dugun irakasgai bakarra. Gaztelanian eta ingelesean baita ere liburuak irakurri behar izan ditugu. Nire ustez liburu gehiegi dira irakurtzeko eta horrela ezin da irakurmenaz gozatu. Honen ondoan, baita ere, harpausoak gure koaderno digitalean, idazlanak irakurri eta zuzendu izan ditugu.

Ostiral gehienetan saiatu naiz Astekaria aplikazioan artikuluen bat irakurtzean. Nire euskara mahaia hobetzeko. Oso baliagarria da mugikorraren “app”-a mobilean artikuluak irakurtzeko erraztasuna ematen dizulako. Gainera, ostiralero gogoratzen dizu artikulu berriak igo direla.

Euskara klaseetan baita ere irakurtzen dugu eta denbora kronometro batekin neurtzen da. Denbora hau oso baliagarria da kalkulatzeko zure irakurtzeko gaitasuna.


Metodologia

Nire ustez, Euskara egiteko modu hau besteak baino eraginkorragoa eta erakargarriagoa da, euskara askoz gehiago praktikatzen dugulako. Asko gustatu zait aditzak alde batera uztea eta zentratu garela garrantzitsua diren kontuetan, hau da, ahozkoan eta idazlanetan.

Bestalde, klaseen antolakuntza ona iruditu zait. Ostiraletan informatika gelara joatea oso ideia ona iruditu zait euskara maila igotzeko. Nire ustez urtean zehar nire euskara maila pixkanaka-pixkanaka hobetzen joan da. Horrez gain, zuzeu.eus web gunea ezin hobea da euskaraz idazteko animatzeko. Nik, adibidez, bertara artikuluren bat igo dut.

Idazmena: nire aurtengo idazlanik onena

Aurten gehien landu dugun arloa idazlanak izan dira. Aurrean aipatu dudan bezala nire ustez hasieran euskara maila kaskar batekin hasi nintzen baina ikasturtea pasa ahala hobetu egin dut. Nire ustez nire kontran jokatu duen arazoa irakurketen liburuen azterketak izan dira. Hau gertatzen da azterketetan urduri ipintzen naizelako eta akatsak egiten ditudalako. Ondorioz, idazlan oso kaskarrak egiten ditut baina denbora gehiago edukiko banu, etxean bezala, askoz hobeto egingo nituzke idazlanak.

Wikispaces izan da gure lan-toki digitala. Webgune honetan urtean zehar idatzi ditugun idazlanak daude. Horrez gain, egin didaten zuzenketak lagundu didate nire testuaren kalitate hobea izateko. Baina hau ez da webgune bakarra. ZuZeu.eus horretan ere idazlan bat igo du “Heriotza Zigorra” deiturikoa. Idazlan hau irakasleari zuzentzeko eskatu nion. Honez aparte, wikipedian idazlan bat igotzea saiatu nintzen baina wikipediakoek ezabatu zuten.

Nire ustez ikasturtean zehar gehien kostatu zaidana eta hoberena kronika hau da. Ez dut aurretik inoiz egin dut hain idazlan luzea eta asko esfortzatu naiz primeran egoteko. Gainera, denbora osoan nire ikuspuntua ematea gustuko dut. Kronika alde batera utzita, nire ustez lan onak heriotza zigorrarena edo Euskaltzaindiarena da. Idazlan hauei buruz informazioa bilatu behar izan nuelako eta nire modura idatzi behar izan nuelako.

Urtean zehar idazlanen itxura zaindu dut baina nire letrarekin ematen du desordenatuta dagoela. Batzuetan arazoak eduki ditut irakasle batzuk nire letra ez dutelako ulertzen. Ortografia beste arazo bat da, nahiko traketsa naiz ortografia kontuetan orokorrean. Horrexegatik ordenagailuan idazteak asko laguntzen dit idazketa hobetzeko momentuan. Liburuen azterketak egiterakoan saiatzen naiz koherente izaten, ideiak ondo antolatzen eta ideien arteko lotura egokia lortzea. Gaienera Kohesioa ona sintaxi egokia edukitzea ezinbestekoa da. Zoritzarrez azterketetan ez dut lortzen guztia ondo egitea urduri ipini eta blokeatzen naizelako.

Jarrera

Nire ustez euskara klasea eduki dudan jarrera ona izan da. Egia da egun batzuk falta naizela baina asko justifikaturik daude. Klasean adi egon naiz eta zerbait galdetzen didatenean erantzuten jakin dut. Klaseko giroa ona izan da batez ere bikoizketa zegoenean. Mugikorra klasean ez dut inoiz erabiltzen ez bada ordua begiratzeko. Hitz egin nahi banuen edozer esateko, txandak errespetatu izan ditut, eta eskua altxatuta izan dut nire txanda heldu arte. Txirrina jotzerakoan klase barruan eta jesarrita egon naiz.

Informatika gelan batzuetan jolasten nuen baina beste askotan norbaiti wikispaces-en zuzentzen nion edo idazlan zirriborroak egiten nituen. Era berean idazlanak egitea lagundu dit nire ahoskera hobetzen. Gainera, ia beti ekarri dut euskarazko klaserako beharrezko den materiala.

Oraindik, ez dakit zer ikasi edo zertara dedikatzea nahi dudan baina gauza bat argi daukat: zientziekin lotuta egongo dela.


Euskararen erabilera

Euskara klasean erabiltzen da gehienetan baina eskolatik kanpo oso gutxi. Nire gurasoak atzerritarrak izateagatik ez dakite euskaraz, bakarrik hitz solte batzuk denborarekin ikasi dituztenak. Ni saiatzen naiz nire anaia txikiarekin euskaraz egiten. Lagunen arten gaztelaniaz hitz egiten dugu hitz egiteko momentuan erraztasuna ematen digulako.

WhatsApp? Telegram? <gorkaazk>


Autoebaluazioa / auto-kalifikazioa

Aurretik esandako guztia kontuan hartuz, aipatu behar da urte honetan gauza asko ikasi ditugula. Lehenik eta behin, ikasi dugu zuzentzaile ortografikoa erabiltzen, nire kasuan oso berandu. Bestalde, ikasi dugu non begiratu dezakegun artikuluak eta igo, adibidez: zuzeu, astekaria…Baina garrantzitsuena da gure idazlan eta ahozkoen kalitatea hobetu dugula. Ez zaidan gustatu gauza bakarra irakurketa liburuak izan dira. Horretaz aparte, nire lagunen idazlanak zuzendu ditut eta zintzo portatu naiz klasean.

Badakit liburuen azterketen demostratutako maila baino hobea dudala eta horrexegatik idatzi dut kronika hau. Nire ustez hirugarren ebaluazioan merezi dudan nota 6-7 bat izan beharko luke. Hain zuzen ere, bakarrizketak ere egin ditut, hiru guztira ikasturte osoan zehar eta idazlan guztiak kontuan hartuta 30.000 karakterera ailegatzen naizelako.




JANARIAK

Gaur egun inork ezin du esan ez duela janari azkarrik jan baina edonor daki, gomendagarriagoa dela janari osasuntsua hartzea.


Hasteko esan dezagun, janari azkarra kaltegarria izan daitekeela gure osasunarentzako baina noizean behin jateagatik ez da ezer gertatzen. Azken urtetan asko igo dira hanburgesen, pizzen edo kebap-en saltzen dituzten lokalak. Hau gertatzen da produktu hauen kontsumoa hasi delako urteekin zehar. Alderantziz elikagai osasuntsua etxean normalean jaten duguna da eta gure eguneroko dietan egon behar dena.


Hortaz, janari azkarren abantailak izan daitezke denbora gutxitan prestatzen direla edo diru gutxi balio dutela. Gainera, gehienentzako gozoak daude.


Bestalde, egunero mota honetako janaria hartzean kalte egiten dio gorputzari koipe handia daukalako eta horregatik pisu arazoak edo gaitasun larriak sor ditzake.


Beste alde batetik, janari osasuntsua kontrakoa da, bizitza osasuntsu bat bizitzeko aukera ematen digulako eta demostratuta dago urte gehiago bizi gaitezkeela.

Zoritxarrez, esan beharra dago janari osasuntsua garestiagoa dela eta denbora gehiago behar da ondo prestatzeko.


Ondorioz, azpimarratu ahal dugu janari azkarra noizbehinka hartzea ez dagoela txarto baina egunero arazoak ekar ditzake. Gomendagarriagoa da elikagai osasuntsuak egunero jatea eta momentu berezietan janari azkarra jatea.





ENTROPIARENA


https://eu.wikipedia.org/wiki/Entropia


Arantxa Fernandoren emaztea da. Beraiek etxe batean bizitzen dira. Baina neska Georgiara hilabete bat joan behar da lanen kontuengatik. Orduan Fernando asko pozten da berria entzuterakoan. Hau da , Arantxa garbitzeko obsesioa duelako eta bere senarra zikintzen duen bakoitzean garbitzera behartzen diolako. Gainera hori ez da gauza bakarra baita ere landareak zaintzean gustatzen zaion eta beti zirikatzen dio Fernandori zaintzeko . Horregatik mutila pixka bat aspertuta dago bere emaztearekin ezin duelako gehiago jasan Arantzaren obsesioak, baina maitatzen jarraitzen zuela pentsatu nahi zuen.

Fernando bakarrik geratzerakoan etxea txerritokia bihurtzen du. Orduan pasalekutik izugarrizko ahutza ateratzen da eta bainu gela nazkagarria bihurtzen da. Fernandoren zaletasuna bat dauka manifestazioetara joatea. Berak unibertsitatean lan egiten du. Hau ez zen lan oso ona, baina berari gustatzen zaio. Bertan emakume bat ezagutzen du eta bakarrik dagoela aprobetxatuz berarekin oheratzen da. Neskatoari ez zitzaion Fernandoren etxearen egoera inporta. Hura txerri puzka bat delako. Denbora pasa ahala etxea txartoago dago. Arantzak gustuko du egongelan dagoen trofeoa bat hau eguzki argia ematen dioenean distira berezi bat ematen duelako. Baina unibertsitateko neska jauzten usten du eta lekuz aldatzen du. Ikaslearen izaera ezagutu zuenean erabaki zuen ez zitzaiola gustatzen. Horregatik konturatu egiten da benetan maite duen pertsona Arantza dela.

Orduan etxearen egoera penagarria ikusten du eta dauden loreak hilda zeudela konturatzen da. Azkenean garbitze asten da eta lore berriak erosten ditu. Etxea garbi-garbi uzten eta Arantza bueltatzean ez zen ezertaz konturatu baina egin zuen gauza bakarra trofeoa bere posizioan ipintzea izan zen.








URKIOLAKO PARKE NATURALA

Ezagutzen ditudan ingurune naturalen artean erabaki dut Urkiolako parke naturalari buruz hitz egitea. Hasi aurretik esan beharra dago Urkiola Bizkai eta Araba artean kokatzen da, Durangaldean eta Zuiako Kuadrillaren artean hain zuzen ere.



Ingurunea 5.958,3 hektareako azalera du hainbat udalerri bere barnean izanez, adibidez: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Dima…Gehien harritzen zaidan parkeari buruzko datua bere faunaren aniztasuna da, halaber 137 espezie desberdin baitaude. Animali bakoitza bere ingurune egokia bilatzen du parkean zehar, izan ere, bakoitza eskakizun ekologiko desberdinak ditu.Azken arrazoi honengatik, gizakiek gehiago kontzientziatu beharko genuke ingurunea zaintzeagatik. Jakina denez, denbora aurrera joan ahala klima aldaketak gertatzen hari dira, batzuk pertsonen eraginez. hala nola, baso-mozketa edo zuhaitz autoktonoen ordez basoetan koniferak jartzea.



Beste alde batetik, Urkiola oso aberatsa da landari dagokionez. Flora 700 espezie baino gehiagoz osatuta dago, inguru hartako klima euritsu eta freskoei esker. mendietako erliebe maldatsuek eragin zuzena daukate landaredian, baina kontuan izan beharreko faktore bakarrak ez dira horiek, landareen banaketa ulertu gura badugu behintzat. Faktore horiekin batera, garrantzi izugarria daukate Lurraren historian gertatu diren klima aldaketek eta plaka tektonikoen mugimenduek eta, halaber, gizakiak eta bere inguruneak azken milurtekoetan zehar izan duten elkarreraginak ere.






EUSKALTZAINDIA

Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia 1919an sortutakoa. Hizkuntza honi buruzko ikerketak egiten ditu bere iraunkortasuna bermatzeko eta gainera erabiltzeko arauak egiten ditu. Gaur egun bere egoitza Bilboko plaza berrian kokatzen da.Euskara gidatzen duen akademiaren izena Euskaltzaindia da. Euskara Euskal Herrian eta Frantziako hegoaldeko herrialdetan hitz egiten den hizkuntza da ,hau da, bi herrialdeen arteko mugetan.Euskaltzaindiak ezagutza ofizial osoa du, Espainian Erret Akademia bezala (1976), eta Errepublika Frantsesean Onura publikoko erakunde gisa (1995). Gizartearen aldetik ere herritarren artean aitormen orokor zabala bereganatu du. Arrazoi hauengatik, arauak emateko jarduera azkarra bizi izan du Euskaltzaindiak, betiere euskaldunen hizkuntza batasuna eta eguneratzea gidatuz, 1968tik hona, batez ere.Euskaltzaindiaren xede garrantzitsuenak bere lehenengo arautegia egin zuen dokumentuaren barnean dago, hau da, 1920 egin zuten Arautegi akademikoan. Arautegi hura behin eta berriz izan da berritua eta osatua Barne-Erregelen bidez, zeren eta, garaiko hizkuntz eta kultura aldaketak halaxe eskatu dutelako (1954, 1972, 1976, 2005, 2009, 2011). Euskaltzaindiaren ordezkariak Arabatik, Gipuzkoatik, Nafarroa eta Iparraldekoak dira.Euskaltzainak Euskaltzaindiko kideak dira, hau da, euskararen akademiako kideak. Eginkizunen arabera, hiru mailatan sailkatuta daude: Osoak erakundearen Osoko Bilkura osatzen dute Kide berriak izendatzeko gaitasuna daukate bai eta erabakietan esku hartzekoa ere, Urgazleak eginkizun murriztuagoa dute, baina batzordeetan esku har dezakete eta Ohorezkoak izendapen ohoragarria da.Euskaltzaindiaren web orrian Euskarari buruzko arau guztiak errazten digute, hala nola, gramatika, hiztegi, naiz dialekto desberdinen edukiak (Batua, bizkaiera…).


XIX. mendeko hainbat euskaltzalek nahi zuten hizkuntzaren defentsarako Akademia bat. XX. mendeko lehen hamarkadetan herritarren elkarte batzuek baita ere eskatu zuten halako erakunde bat lehenbailehen eratzea. Azkenik, atzerriko eta geure herriko ikertzaileek lagundu zuten asmoa, eta, aldi berean, garaiko herritarren elkarteei esker. Horri guztiari esker sortu zen giro egokia Akademiaren Hizkuntza Erakundea sor zezaten. Horretarako lehen ekimena Bizkaiko Foru Aldundian jaio zen,. Horren ondorioz onartu zen lehenengo Arautegia eta Euskaltzaindia juridikoki eratu (1919ko urrian). Urtebete geroago hasi zen bere bidea egiten Akademiaren buletin ofiziala gertatu den Euskera agerkaria, Erakundearen arauak eta ikerlanak jaso izan dituena


Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon. Ekitaldira Espainiako hiru Real Akademiako ordezkariak etorri ziren.Ekitaldi akademikoari amaiera emateko, adierazpen bat irakurri zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak, lau Akademien izenean.


Azkue Biblioteka eta artxiboak honek oso zaharrak diren dokumentuak gordetzen ditu. Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.


OZPINAREN AZIDOTASUNAREN BALORAZIO BOLUMETRIKOA
Saiakuntza hau hasteko lehenengo eta behin mahaia prestatu behar da. Ozpinaren azidotasuna kalkulatu nahi dugu. Horretarako, Ozpinaren azidoa neutralizatzeko 0,1 molar duen sodi hidroxidoren disoluzio bat prestatu behar dugu. Guk ehuneko laurogeita hamaseiko eta berrogei duen masa molarra duen sodi hidroxidoa daukagun Ehun mililitroko disoluzioa eukitzean 0,1 molar duen disoluzioa lortzen dugu.


Orain ehun mililitroko matraze aforatua hartzen dugu eta 0,42 gramo sodio hidroxido botatzen diogu. Ostean ur desionizatuarekin ehunera enrasatzen dugu. Horrela 0,1 molar duen disoluzioa lortzen dugu. Lortutako disoluzioa alde batera uzten dugu gero erabiltzeko.

Ozpina landuko dugu. Ozpina kolorea duenez saiakuntza honetarako oztopo bat da eta ikatz aktiboarekin tratatzen dugu garden geratzeko. Lorturiko ozpin berriarekin disoluzio bat egin nahi dugu. Horretarako berrehun eta berrogeita hamarreko matraze aforatua hartzen dugu. Bertan hamar mililitro ozpin botatzeko eta ur desinisatu berriro botatzen dugu enrasatu arte.


Proba hasteko bureta bat hartzen dugu eta sodio hidroxidoren disoluzioarekin betetzen da. Ondoren piper aforatu batekin hogeita bost mililitro ozpin disoluziotik hartzen dira eta lau alikuota jartzen dira erlenmeyerretan. Ozpinari hiru tanta fenolftaleina botako diogu erabiliko dugun momentuan, hau adierazle bezala lantzen duelako.
Orain alikuotak baloratze hasten gara. Astiro-astiro sodio hidroxidoren disoluzioa botatzen diogu ozpinaren disoluzioaren erlenmeyerrean. Hau bat-batean kolorez aldatuko da. Horrek esan nahi du ozpinaren azido azetikoa neutralizatuta dagoela. Ostean irakurtzen duzu balorazioaren amaiera,hau da, zenbat sodio hidroxido gastatu den. Azkeneko pausua beste hiru alikuotekin prozesu berdina errepikatzea da.Azkenean lauren artean batez bestekoa egiteko.









DETERMINISMOA

Determinismoa doktrina filosofiko eta zientifikoa da. Hitza latinetik dator eta hau esan nahi du, “de”- norabide adierazten du, ”terminare”- muga esan nahi du eta “ismo”- doktrina du esangura. Hau esaten du gertaera fisiko guztiak, pentsamendua eta gizakien ekintzen barne, kausaltasun-printzipioaz eragindakoak direla, hau da, dena kausa-efektu kate batez gertatzen dela. Gaur egungo egoera nolabait etorkizuna determinatzen du. Determinismoak erabakimen askea eta zoria ukatu egiten ditu, esaten duelako etorkizuna jakin ahal dela orainaldiarekin eta probabilitatean oinarritzen da orainaldiko ekintzak determinatzeko.

Determinismo mota asko daude baina garrantzitsuenak hauek dira: soziala, ekonomikoa, genetikoa, psikologikoa eta fisikalista. Soziala esaten du indibiduo bat modu determinatu batekoa da jaiotzen den gizartean eta bertan duen paperaren arabera. Ekonomikoa azaltzen du gizartearen produkzio kate batean duzun lekuaren arabera, zure libertatea erakusteko aukera gehiago edo gutxiago edukiko duzu. Adibidez gizon batek asko lan egin ahal du baina oso gutxi irabazi. Genetikoa adierazten du determinatuak gaudela oinordetzat jasotako arbasoengatik eta gure gorputza soilik belaunaldi batetik bestera garraiatzen duen makina da. Psikologikoa azaltzen du ez garela guztia kontrolatzen eta guztiz kontzienteak garen pertsonak. Alderantziz prozesu asko daude determinatzen gaituztenak era determinatu batean jarduteko baina kontrolatzen ez duguna. Azkena Fisikalista da, hau azaltzen du kasu hipotetiko batean jainko batek unibertsoaren sorreraren hasiera ezagutuko balu kalkulatu zezakeen geroko erantzunak eta jakitea ze leku betetzen duen gorputz bakoitza.


Amaitzeko determinismoaren kritikari buruz hitz egingo dut.Determinismoaren kritika egiteko ikuspegi filosofiko bat erreduzitzeko jarrera hartzeko beharra dago problema ugari ebazteko. Jarrera hau ezin du justifikatu, askeak garela uste izanda baino ezin baita halakorik ulertu, hau da, gauzak aske garela uste izanda egitea. Gure ekintzak geure gain hartzea zenbait jokaera goratzea edo gaitzestea. Horregatik mundu morala, juridikoa, politikoa eta erlijiosoa dago.



MARTE 2020


2020. urtean espazio agentziaren planak ondo joaten badira Martera bidaiak antolatu ahalko dituzte. Marte eguzkitik hasita laugarren planeta da. Bere izena erromatar mitologiatik hartuta dago, hain zuzen ere, gerrako jainkotik. Denok planeta gorria deitzen diogu, bere mantuaren kolorea gorria delako. Martek bi ilargi ditu Phobos eta Deimos deiturikoak. Planeta gorria lurretik 50-100 milioi kilometrotara dago. Bere orbita eliptikoa delako gertatzen da hau. Martek duen atmosfera oso estua da, eta horren ondorioz bere ozono geruza lurrarena baina mila aldiz txikiagoa da. Horregatik, eguzkiak botatzen dituen izpi ultramoreak sartzen dira oso erraz.


Agentzia lau misio planeatu ditu Martera joateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioaren taldea hauetako bietan parte hartuko du. Lehenengo Nasa egingo du , bigarrena Euroa eta Errusia espazio agentzien artean , hirugarrena Txina. Haien planak dira Martera ibilgailu autonomoak bidaltzea. Laugarrena Arabiar Emirrei Batuak egingo du, haiek orbitatzaile, hau da, planetaren inguruan bueltak ematen duen makina bidali nahi dute eta besteak bezala ibilgailu bat. Hauek mila kilogramo pisatuko dute eta kameraz eta sentsorez hornituta egongo dira. Ibilgailu hauek Marten daudenak baino askoz aurreratuak izango dira. Hauen berezitasuna dira lur azpian bilatzeko kapazak izango dira. Hau gertatzen da eguzkiak botatzen dituen izpiak Marteren gainazala esterilizatzen duelako.

Amaitzeko lau misio honen helburua garrantzitsuena da, hau da, bizitzaren arrastoren bat aurkitzea. Izakientzako aurrerapen oso handia izango zelako Marten bizitzaren arrastoa egon zela edo egoten dela demostratzea.







Azalpen Testua

Gabonak


Leku gehienetan Gabonak edo Eguberri kristautasunaren ospakizun garrantzitsuenetako bat da. Hau da Jesukristoren jaiotzaren ospakizuna ospatzen delako, horregatik abenduaren 25 jaia da. Baina gu hemen Euskal Herrian Olentzerori daukagu.

Olentzeroak Nafarroan sortu zen. Printzipioz hau mendian bizitzen den gizon burugogor, sabel handikoa eta pipa erretzen duena da. Urteak pasa ahala, XX. mendean mendian ikatza lantzen duena gizona da eta neguaren egun batean herrietatik jaisten da eta umeen artean opariak banatzen ditu. Baina txarto portatzen direnei ikatza banatzen du. Gaur egunekoa, “Papa Noel-en” edo Errege Mailuen ezaugarriak ditu opariak ekartzen dituelako. Baina istorioan zehar ez da horrela izan, aitzinean esaten zen menditik bere ikatza saltzera jaisten zen gizona zela eta umeak ez zituela gustuko, horregatik hauek berarengan ezkutatzen ziren.


Amaitzeko guztiok dakigun kanta bat ipiniko dizuet. Olentzero joan zaigu mendira lanera intentzio arekin ikatz egitera. Aditu duenean Jesus jaio dela lasterka etorri da berri ona ematera. Horra! Horra! Gure Olentzero! Pipa hortzetan duela eserita dago kapoiak ere baditu arrautzatxoekin bihar meriendatzeko botila ardoarekin. Olentzero buruhandia entendimentuz jantzia bart arratsian edan omen du bost arruako sagia ai urde tripaundiak la, lara, lara ai urde tripaundiak.



IRITZI TESTUA

Heriotza Zigorra


Gaur egun heriotza zigorra zenbait herrialdetan erabiltzen da. Bere historia lehenengo gizaki primitiboekin hasten da. Pena kapitala beti izan da justizia zigor sistema askotan eta historian zehar erabilia izan da munduan dauden ia Estatu guztietan. Baina batzuentzat, niretzat esate baterako, harrigarria da gaur egun herri askotan oraindik ere erabiltzen jarraitzea.

Aktualitatean exekuzioak estatuak erabakitzen duen neurria da. Hau da, lege oinarrizko batzuk betetzen ez badira dagoen zigorra da. Hori horrela izanik, gaur egun pena kapitala pixkanaka-pixkanaka desagertzen ari da. Baina ez dut ulertzen zergatik Estatu batuetan, Asia zentralean eta Afrikako mendebaldean erabiltzen jarraitzen den. Zigorrak ez dira soilik beste pertsona hiltzeagatik, baita ere traizioagatik, espiatzeagatik edo usteltze politikoagatik arrazoiak dira exekutatzeko.

Alde batetik, ulergarria da heriotza-zigorra erabiltzea. Estatu batean aplikatzen bada, delinkuenteek gauzak bi aldiz pentsatuko lituzkete krimenak egin baino lehen. Esate baterako, politikari batek dirua lapurtzen badu, exekutatuta izango balitz, ondorioz beste politikariak beldur izango lirateke eta ez lukete lapurtuko. Honekin esan nahi dut, heriotza-zigorra erabiltzen bada gizarteak errespetu handiagoa edukiko luke egindako delituen ondorioekin. Ez litzateke delinkuenteak nahikoa zigorrik gabe irteten diren sentsazioa egongo.

Bestalde, nire ustez norbait hiltzea baino hobe litzateke delinkuentea bere bizitza osoa preso bizitzea. Batez ere, delitugilea hiltzera kondenatuta badago bere sufrimendua momentu batean amaituko litzateke eta alderantziz bere bizitza osoan preso bezala kondenatuta badago bere sufrimendua egunero sentituko luke eta damutuko edo suizidatuko litzateke. Horrez gain, epaiketa batean hiltzera kondenatuta egon daiteke, inozentea izan arren. Gainera, metodo batzuk oso gogorrak dira, hala nola, burugabetzea, aulki elektrikoa, gas ganbara, urkatzea. Nire ustez metodorik onena injekzio hilgarria da.

Ondorioz, nik uste dut pena kapitala kentzea ideia hoberena dela pertsona guztiok eskubide unibertsalak ditugulako eta gizaki batek ezin du beste gizaki bat hil. Baina kasu batzuetan oso zaila da onena erabakitzea.



external image Esecuzione_monti_tognetti_roma_1868.jpg




AZALPEN TESTUA

Beiraren Lanketa Laborategian

Lehenengo eta behin beirari buruz hitz egin nahi dut. Material hau fabrikatzen da CaCO3, Na2CO3, SIO2… Beira gorputz bat da eta berezitasun bat dauka likido gain ostuta dela, hau da, ez daukala fusio punturik. Honi ezaugarri bereziak emateko metalen oxidoak erabiltzen dira. Adibidez, PYREX sortzeko silizio eta boroarekin nahasten da. Horrela, sortutako produktuak tenperatura aldaketa handiak jasan dezake eta ez da apurtzen. Laborategian beira material oso garrantzitsua da zeren-eta gardena den ,erraza garbitzekoa eta gainera, ia ez dagoelako substantziarik beira erasotzen duena, azido fluorhidrikoa izan ezik.


Saiakuntza hasi aurretik mahaia prestatu behar da material guztiak hartuz. Honetarako, ezinbestekoak dira segurtasun betaurrekoak jartzea. Beirazko hodia erabiltzen da. Zer eginaren arabera zati handiagoa edo txikiagoa mozten da. Mozteko lixa triangeluar bat erabiltzen da ingurua markatzeko. Gero, trapu barruan ipini eta indar pixka bat eginez mozten da. Harraildurak ezin dira egon oso arriskutsua delako suan ipintzerakoan kanporantz atera ahal direlako zatiak. Esate baterako, ukondoak egiteko, hau da, 90 graduko hodiak. Beirari forma emateko bunnsen metxeroa erabiltzen da. Kontuan eduki behar da metxeroaren aire sarreraren erregulatzailea erredurak ekiditzeko. Ostean, moztutako hodiaren bi hertzak leuntzen dira suan. Kontua hartu behar da metxeroak ez duela tenperatura alturik hartzen eta beiraren kolorea ez dela aldatzen, baina hori ez du esan nahi hotz dagoenik eta erredura oso larriak sor ditzake. Jakiteko ea beira berotzen ari den, sodioaren eraginez, kolore laranja askatzen dela ziurtatu behar da. Berotzerakoan biraketa lasaia eman behar da, uniformeki bero dadin. Berotu ondoren forma ematen da. Komenigarria da beira ez uztea hozten eta berriz berotzea, berotzean apurtu ahal delako. Berotu ondoren lauza batean utzi behar da, beiraren partikulei ez zaielako denbora ematen aldatzeko eta ondorioz, apurtzen da beira, Pyrex beira izan ezik, honek tenperatura aldaketa handiak jasateko ahalmena baitu. Espero dut nire instrukzioak jarraitzea ahalik eta hoberen beira landu ahal izateko.

Iturriak wikipedia eta laborategiko apunteen izan dira.



LAGUNARTEKO GUTUNA

2016ko irailaren 16ª

Kaixo Mikel!

Zer moduz Mikel? Nola zabiltza Poloniatik, espero dut ondo pasatzea eta opor zoragarriak edukitzea. Pasadan urteko udan gobernuz kanpoko erakunde batera apuntatu nintzen. UNICEF Haitira bidali zidan, ailegatzerakoan konturatu nintzen bertan bizi baldintzak oso gogorrak zirela.

Idazki honen bidez eguneroko borroka kontatu nahi dizut. Gure lehentasuna emeei gure laguntzea ematea da, egoera gehienetatik txarto ateratzen direla eta. Ume guztiak eskubideak dituzte mundu osotik eta hori egia bihurtzen laguntzen dugu. Orain arte, milaka ume ikusten dute nola bere eskubideak apurtzen diren.

Ume babes gabe hauek leku eta egoera onartezinetan bizi dira. Gainera, gehienek ez dute janaririk eta haien herrietan ez dago eskolarik. Garrantzitsuena dena, ezin dutela medikuarenera joan. Horren ondorioz, tristeena dena, da umeak sabeleko minagatik edo pneumoniagatik hiltzea. Gaur egun egoera hau onartezina da. Bitartean saiatzen gara umeak babesten indarkeria ezta esplotazioa ez sufritzeko.

Beren bizitzak aldatzea ez da ezinezkoa Unicefeko monitore guztiak laguntzarekin saiatzen gara aurreko guztia ez gertatzeko. Orain arte, gure lana milaka umeei ailegatzen zaio munduko leku guztietatik. Hau dela eta, bizitzak salbatzen laguntzen dugu. Gure lehentasuna da umeak egoera konplexuenetatik aurrera ateratzea horretarako janaria eta txertoak ezinbestekoak dira. Horregatik gonbidatzen zaitut hurrengo urtean nirekin etortzean. Espero dut zure erantzuna laster jasotzea eta anima zaitez umeei laguntzea. Besarkada handi bat.

Juan. D Largo

MARTE 2020
2020-garren urtean espazio agentziaren planak ondo joaten badira Martera bidai batzuk antolatu dute. Marte eguzkitik hasita laugarren planeta da. Bere izena erromatar mitologiatik artuta dago, hain zuzen, gerrako jainkotik. Denok planeta gorria deitzen diogu, hau da, bere mantuaren kolorea gorria delako. Marte bi ilargi ditu Phobos eta Deimos deiturikoak. Planeta gorria lurretik 50-100 millioi kilometrotara dago, hau gertatzen da bere orbita eliptikoa delako. Marte duen atmosfera oso finoa da horren ondorioz bere ozono geruza lurrarena baina mila aldiz txikiagoa da eta horregatik eguzkia botatzen dituen izpi ultramoreak sartzen dira.
Agentzia lau misio planeatu ditu martera joateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioaren taldea hauetako bietan parte hartuko du. Lehenengo Nasa egingo du , bigarrena Euroa eta Errusia espazio agentzien artean , hirugarrena Txina. Haien planak dira martera ibilgailu autonomoak bidaltzea. Laugarrena Arabiar Emirrei Batuak egingo du, haiek orbitatzaile, hau da, planetaren inguruan bueltak ematen duen makina bidali nahi dute eta besteak bezala ibilgailu bat. Hauek mila kilogramo pisatuko dute eta kameraz eta sentsorez hornituta egongo dira. Ibilgailu hauek marten daudenak baino askoz aurreratuak izango dira. Hauen berezitasuna dira lur azpian bilatzeko kapazak izango dira. Hau gertatzen da eguzkiak botatzen dituen izpiak Marteren gainazala esterilizatzen duelako.
Amaitzeko lau misio honen helburua garrantzitsuena da, hau da, bizitzaren arrastoren bat aurkitzea. Izakientzako aurrerapen oso handia izango zelako Marten bizitzaren arrastroa egon zela edo egoten dela demostratzea.