Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Azalpen testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK






























GUTUNA
Aupa Erik,
Zer moduz zure bizitza? Pasa dan urtean ezin izan nintzen Andorratik pasatu, nire ama oso lanpeturik zebilen eta. Baina datorren urteko urtarrilean han egongo naiz eta proposamen batzuk ditut zuretzat.

Hasteko, galdera bat: inoiz begiratu dituzu zure zapatak eta buruari eragin diozu? Aurreko batean nire zapatilak jartzerakoan, Thailandian eginda zeudela ikusi nuen eta interneten informazioa bilatzen hasi nintzen. Jakinmina sortu baizitzaidan. Sarean topatutakoa ez zen batere nire gustukoa izan, hainbat artikulu eta argazki unkigarri ikusi nituen eta asko irakurri nuen Thailandiako fabriketako lan baldintza txarrei buruz. Gainera, umeak ziren langileak!

Horregaitik zer egin nezakeen pentsatzen hasi nintzen eta Juanma Lillo erakundearen iragarki bat ikusi eta aztertzerakoan, datorren udan Thailandiara noala erabaki nuen. Bidaia erakundeak ordaintzen du hango ikastetxe batera irakasle boluntario moduan joanez gero. Joateko gogo hadia dut baina bakarrik joatea beldur pizka bat ematen dit. Zer dinozu? Bazatoz?
Zure erantzunaren zain egongo naiz, plan bikaina iruditzen zait,
Anima zaitez Erik, asko zaindu
Juan De Las Heras



GRAFITIAK
Gaur egun kaletik aditasunez ibiliz gero, auzo gehienetako hormak, kamioiak, zubiak edota zakarrontziak grafitis beterik daude. Grafitian haritzen den pertsona bakoitzak bere ezizena du, eta orduan eta leku ikusgarrienean margotu ezizena hura, gero eta ospetsuagoa izango da grafitia.

Orokorrean jendeak autorearen ezizena ezagutzen du, eta horrek, nolabait babesten dio bere identitatea poliziak ezagutzera ez ailegatzeko, kalean margozteagaitik zekulako isunak jartzen baitituzte. Margotzeko material ezberdina erabili daiteke, ospetsuena, sprai boteak dira, baina gero eta originalagoa izan ezkero orduan eta arrakasta handiagoa izango du grafitiak. 60ko hamarkadaren bukaeran gazte batek New York-eko tren bat margoztu zuen bere ezizen Taki 180-rekin. Grafiti honek zekulako eragina izan zuen egungo gazteetan eta askok haien ezizenak kalera eraman zituzten, horrela grafitiari bizitza emanez. Batzuetan zenbait grafitilarik “crew” deituriko taldeak sortzen dituzte eta bat osatzen dute taldearen izena kaleko hormetara eramateko.
Taki 180-rekin. Grafiti honek zekulako eragina izan zuen egungo gazteetan eta askok haien ezizenak kalera eraman zituzten, horrela grafitiari bizitza emanez. Batzuetan zenbait grafitilarik “crew” deituriko taldeak sortzen dituzte eta bat osatzen dute taldearen izena kaleko hormetara eramateko.

Kaleko arte hau, oso arriskutsua da poliziak isun itzelak jartzen dituelako, baina gutxika-gutxika grafitiak gora egiten hasi dira, hau da, gero eta jende gehiagok bere ezizena ikusi nahi du bere auzoko hormetan, metroko errailetan, autobusetan edo lagunaren etxearen aurre
an, eta horrek kaleak kolorez betetzen ditu. Alde txarra garbitzaileentzat doa, haiek baitira jendeak margozten duena ezabatzeko arduradunak.
external image th?id=OIP.Mebfc2647184d8dfab2287f8d49aaa545o0&pid=15.1


IRITZI TESTUA
Gaur egungo gizartean, hainbat injustizia topa ditzakegu. Haien artean, hainbat gauza ilegal eta debekatuta daude. Testu honetan aipatu nahi nuke Kannabisaren kontrako legea adibidez. Kannabisa landatzea hainbat estatutan debekatuta dago eta landatuz gero arazo larriak izan ditzakezu.

“Droga” hau guztiz naturala da eta horregatik ez dut ulertzen beste droga batzuekin konparatuta izatea. Gainera, landare hau naturala izateaz gain medizinala ere bada. Oso txarto ikusita dago kalean erretzea, baina askoz onuragarriagoa da marihuana edozein droga kimiko baino, horregaitik, kimikorik ez duelako ez dut aipatzen droga moduan. Horrez gain, jende askok kontsumitzen du eta ez dut ulertzen zergatik ez duten behingoz legalizatzen, substantzia txarragoak baitaude gaur egungo dendatan. Holanda adibidez, kannabisa legalizatuta dagoen herrialde bat da eta hango estatistikak Espainiakoak baino hobeak dira ikuspuntu ia guztietan.

Horrekin esan nahi dudana da, legalizazioak ez duela zorigaitzik ekarriko eta nork daki, baliteke onurak ere ekartzea honez gain. Ezin dezakegu ezer epaitu inoiz probatu ez bada.
external image cannabis.jpg




Jarfaiter


Jarfaiter gaur egungo abeslari erradikal bat da. 19XX. urtean jaio zen. Avilako Piedralaves herritik Madrileko hegoaldeko auzo batera bizitzera joan zen. Jarfaiter goitizenarekin ezaguna bihurtu baino lehenago Olmo bezala izan zen auzoan ezaguna. Pixkanaka-pixkanaka ospea irabazten ari da sailkatzeko zaila den rap edo hip-hop musika estiloan. Bere abestietan sumatzen den izaera oldarkorrarekin. Honek egiten duen musika mota rapa da, baina berak egindako abestietan argi uzten du flamenkoa, rumba eta hard bass-a gustoko dituela. Bere datu biografikoak Interneten aurkitzea ez da erraza. Ez dago bere datu pertsonalei buruzko Interneten zehaztasun handirik, gizona ahalik eta oharkabeen izaten saiatzen baita.
Honek egiten duen musika mota rapa da, baina berak egindako abestietan argi uzten du flamenkoa, rumba eta hard bass-a gustoko dituela. Bere datu biografikoak Interneten aurkitzea ez da erraza. Ez dago bere datu pertsonalei buruzko Interneten zehaztasun handirik, gizona ahalik eta oharkabeen izaten saiatzen baita.

Bere abestietan hainbat gai aipatzen ditu, politika eta gizartea adibidez izaten dira gehien aipaturikoak. Horrez gain bere bizitzan izandako ezbeharrei eta pasadizoei buruz ere errimatzen du, eta bere ikuspuntutik ikusten duenarekin gizarte kritika egiten du. Bere lehen errima 7 urterekin burutu omen zuen, adin horrekin rapa entzuten zuen eta. Bere lehen abestia “La disciplina” izan zen eta 2011. urtean argitaratu zuen bere lagun baten grabazio estudioan. Gaur egun bere lehen diskoa argitaratu du, “Antiheroe” izenekoa, eta Denom-ekin batera “La vida pirata” jira egin du Espainia osoan zehar 2016. urtean honetan. Diagonal egunkariak egin zion elkarrizketa batean zioenez eta bere abestietan dioenez, hari ez zaio ospea garrantzitsua iruditzen. Famaren munduan sartzeko aukerak izan zituen eta baita hauek pasatzen utzi ere bai, gehiegi ez harrotzeko bere lanarekin lortzen ari denarekin. Berak zioenez kontzertuak eskaintzen ari zizkioten eta txikitatik miresten zituen pertsonak ezagutzen ere bai, baina horrekin konturatu zen pertsona hauek ez zirela berak txikitan pentsatzen zuen bezalakoak eta famaren munduan ez sartzea erabaki zuen.

Jarfaiter ez du inoiz ahaztu nondik datorren eta zein den bere jendea, horregatik nahiago du bere auzoan egotea bere lagunekin denbora pasatzen rap-aren munduko goiko esferekin baino.
Olmo edo, ezagunagoa den goitizenez: Jarfaiter.
Olmo edo, ezagunagoa den goitizenez: Jarfaiter.


external image 2544782?w=800

Informazio iturriak:
http://www.elconfidencial.com/cultura/2015-04-18/jarfaiter-siempre-he-odiado-a-las-elites_760193/
http://venyunetealamuerte.blogspot.com.es/2015/06/entrevista-olmo-nuestro-amigo-el-punk.html




ASKATASUN
Askatasuna gizakiok dugun ahalmena da, nahi duguna egiteko definitzen duen kontzeptu filosofikoa da, eta galdera da, benetan askeak ahal gara?

Aske izatearen definizio soilagoa bakoitzak bere erabakiak eta bakoitzak egin nahi duenaren ahalmena izatea da, eta askok gezurra batean bizi dira aske direla pentsatzen. Gaur egun oso baldintzaturik bizi gara erdi mailako pertsonak gauza askotan. Asteko gure izen abizenak hautatzeko ahalmena ez dugulako, eta hori, garrantzi handiko adibide bat da, gaur egun pertsonak atxilotzen dituzte bere pentsatzeko eragatik edota pentsamendu hauek manifestatzeagatik.

Gezurra dirudi gaur egun zure pentsaera manifestatzea debekatzen duen legeak ezartzea, Mordaza legea adibidez. Pertsona asko sentitzen dira aske, baina oso gutxi dira benetan askeak direnak nahi dutena egiteko eta arazo hau handiagoa da garatuta dauden lurraldeetan txiroetan baino. Lurralde txiroek garatuek sufritzen duten presio soziala ez dute eta horregatik, askoz ere libreagoak dira. Egia da lurralde txiroetan beste arazo gehiago dituztela, baina ez naiz horretan sartuko. (Zergatik azaldu)

Barne askatasuna aldiz, pertsona gehiagok sentitzen dira askeak gehienetan konformismoari esker. Pertsona batzuk aske sentitzen dira gutxirekin, mendira joaten, ardura gutxirekin bizitzen…


Azken finean, nire uztez, bizitza monotonia bat da; ikasketak bukatu, lanbide bat bilatu, dirua lortu, etxebizitza erosi, kotxea… Eta hau guztia ordaindu behar. Nola izango gara askeak bada? Gure bizitza ezarrita dago, norbaitek horrela erabaki zuen eta nire uztez, benetan askeak izateko ezarritako bizitza hartatik ihes egin behar dugu, errutinak apurtu eta bakoitzak gustatzen zaionaz bizi ahal izatea. Gehiago gustatuko litzaidake niri Rap edo futbolari esker bizi ahal izatea.


Ez gara guztiz askeak, baina askatasuna lortu ahal izango genezake berdin pentsatzen dugun pertsonak ezarrita dugun bizitza honetatik ateratzeko borrokatuko bagenu. Nork daki? Izan daiteke egunen batean kanpo askatasuna lortzea, baina esfortzu gabe seguru ezetz.



DOLORES IBARRURI

Dolores Ibarruri



Dolores Ibarruri bizkaitar politikari komunista nabarmena izan zen. Oso ospetsua izan zen bere ideia komunistak mundutik zabaldu zituelako eta bere garaiko agintari oso ezagunekin harremanetan jarri zen ideia hauek zirela-eta.



Hiru urtez neskame moduan lan egin zuen 20 urte izan baino lehen, eta adin honekin ezkondu egin zen. Munduan gertatzen ari ziren iraultzak eta gudak ikustean aldizkari bizkaitar batena lan egiten hasi zen. Bere kideek Pasionaria deitzen zioten. Elkarte sozialista batean lanean jarri zen langileen eskubideak defendatzeko. III. Internazionalaren aldeko ahaleginetan murgildu zen 1919an, Errusiako Iraultzaren oihartzunak mundu guztira zabaldu ondoren.



Bizkaiko lehen talde komunistaren sortzaile bat izan zen 1920an, eta Espainiako Alderdi Komunistaren aritu zen lehen Kongresuan 1923an. Postu garrantzitsu bat lortu zuen eta Madrilera joan zen, Mundo Obrero egunkariko idazle bat izateko.

external image th?id=OIP.Rnm7LLdVGAqACK_0d2hf-wEsDk&pid=15.1

1942an Idazkari Orokor izendatu zuten, baina ez zen bere semea galdu zuen Stalingradoko guduan hau 22 urte zituela. Errusieraz ikasi zuen eta Stalin eta munduko beste agintari batzuekin elkarrizketatu zen lehen esan dudan moduan. Bakearen Lenin Saria jaso zuen, eta Moskuko Unibertsitateko sari garrantzitsu bat ere jaso zuen. Hainbat bidaia egin zuen mundutik garai hartan, bere ideiak zabalduz.

1960. urtean, lehendakari izendatu zuten Ibarruri. Ez zen estalinismoaren aurka garbi agertu, baina gaitzetsi zuen Varsoviako Ituneko indarrak Txekoslovakian sartu izana (1968).



IÑIGO LEKUE


Iñigo Lekue 1993ko maiatzaren 4an jaio zen Santutxun, 22 urterekin, Bilboko Athletic klubaren jokalari garrantzitsua da. Bederatzi urte zituela, futbolean hasi zen Danok Bat futbol taldean, bertan 12 urtetan aritu zen, klub honetako kategoria guztietatik pasatu zen.

Horren ostean, Baskonia klubarekin sinatu zuen, eta urte bat geroago Athletic Klubaren bigarren taldearekin sinatu zuen. Lekue lan bikaina egin zuen denboraldi hartan atzelari moduan eta taldea Bigarren mailara igo egin zen, eta urte bat geroago, lehen taldearekin aritzen hasi zen 2015eko udan. Aurrelari moduan hasi zen defentsako postu guztiak beterik zeudelako eta zenbait partidu dezente xamar egin zituen. Bere lehenengo gola 2016ko apirilean sartu zuen eta egunero hobetzen segitu da.
2016ko maiatzean, Vicente Del Bosque selekzio nazionalerako hautatu zuen eta lehengo egunean asteburuko goletako bat sartu zuen Atletico Madriden kontra.
external image th?id=OIP.iM17pocHQ7AKzQVqj5RpCwEsDI&w=300&h=200&c=7&qlt=90&o=4&pid=1.7



AYAX ETA PROK


Ayax eta Prok


Ayax eta Prok anaien bikotea rap bikote abeslaria oso garrantzi handia du gaur egungo hip hop aren munduan. Bi anaiak Granadan jaio ziren, Albaizín izenekoa. Txikitatik hasi ziren abesten, batak 13 urte eta besteak 16 urte zituztela. Hasieran Prokek abestien hitzak idazten zituen eta Ayaxek ahotsa jartzen zuen, hau da, abestu egiten zituen bere anaiak idatzitako hitzak. Geroago zentro batean sartu zituzten biak etxean izandako zenbait arazoengatik. Irteterakoan biak adinez helduak ziren eta musika sortzen jarraitu zuten.

Abestiak elkarrekin eta bakarka idatzi zituzten. Haien lehen abestiak ezin izan ziren gorde medio faltagatik baina haien grabatzeko gogoei eutsi eta zenbait abestirengatik rap-aren tontorreraino iritsi zirela esan liteke, nahiz eta arazo ugari izan.

Egiten duten rap motari hard core esaten zaio, rap mota hau oldarkorra izan ohi da baina bi anaia hauek beste zentzu bat ematen diote izandako bizitzari eta haien egunerokoari buruz abesterakoan. Haiek diotenez zenbait abestitan pixka bat zoraturik daude eta horrek lagundu egiten die arrakasta izaten, izan ere bakarrik abesti bat entzunda jakin zenezake zeri buruz ari naizen, eskizofreniaren zenbait seinale dituzte eta.

Izanik, bien abestirik famatuenak batera egin dituzte, “La flauta de Hamelin” da hauetariko bat, 2014. urtean atera zuten eta pila erreprodukzio ditu youtuben. Beste abesti famatu eta polemiko bat “Polizzia” da, oraingoan ere biak batera abesten dute eta zenbait arazo izan zituzten legearekin abesti hau zela eta. Abestiaren bideoan zenbait polizia agertzen dira eta Youtubetik kentzeko agindu zieten baina Ayax eta Prok ez zuten hori egin.
Artista hauek beste gaur egungo rap abeslari famatuekin dituzte abestiak, “Conejo Blanco” adibidez Hard eta Garolorekin. Izan ere laurak dira pentsamendu ezkertiarrekoak eta argi uzten dute dituzten abesti gehienetan, eta horregatik ere dute ospearen parte bat.

https://es.wikipedia.org/wiki/Indie_hip_hop




OKUPADA
(IRITZI TESTUA)

Okupa baten istorioa amodiozko historia bat da, bere hasiera eta bere bukaerarekin noski. Hainbatek diotenez, etxe bat, banku bat edo okupa daitekeen edozer okupatzea oso polita da, baina oso tristea da leku hartatik indarraren bidez poliziak nola kanporatzen zaituen. Helburua, sartzea, garbitzea, aktibitateak antolatzea eta polizia etorri arte ahal duzun moduan irautea.

Irakurrita daukadan liburu batean, Okupada izenekoa, Care Santos idatzia, kontatu egiten dute okupa batzuen istorioa. Historia hau benetan pasatu egin zen Bartzelonan eta bertan aipatzen da nola gazte talde betek etxebizitza erraldoia okupatu zuten, eta hutsik zegoen eraikin bat nola biziz bete zuten. Liburu hartan azaldu egiten da nola sartu, garbitu eta sortu zuten gazte hauek polizia etorri arte.
Gaur egun hainbat eraikin okupatu ikus ditzakegu gure egunerokoan, Erromon bertan zenbait daude, baina ezin dezakegu ikusi ezta imajinatu nola bizitzen diren pertsona hauek. Nik esandako (eta gomendatzen) dudan liburua irakurrita ideia bat egin dezakegu haien bizitzari buruz. Okupazioaren helburuak dira aktibitateak antolatzea eta autogestioa, eta polita da bakoitza bere burua nola antolatzen duen ikustea. Batzuek aerobic tailerrak egin ditzakete, beste batzuek margo tailerra, graffiti tailerra, euskara tailerra, aisialdi tailerra… denbora pasatzeko eta aprobetxatzeko hainbat aukera daude, bata bestea baino originalagoa.


Okupa mota ezberdinak daude, adibidez beste bat ez daukatenak, okupak egin behar dira kalean ez egoteko baina bada ere nor borondate propioz okupa egiten dena, baita zenbait arazo sozialengatik okupatzen duena ere. Izan ere, mota ezberdinetako okupak toki berean juntatuz sortzen dira okupazio proiektu politenetarikoak.

Okupazioak ikur propioa ere badauka, hau borobil bat zeharkatzen duen gezi bat da, eta hainbat kaleetatik ikus dezakegu. Esan dezakegu borobil hori gaur egungo sistema dela eta gezia, mugimendu okupa irudikatzen du, hau da, sistematik kanpo kokatzen da.
Nire ikus puntutik ez dago ezer txarrik etxe bat okupatzean, hutsik egon baino lehen ondo iruditzen zait okupak bizitzaz betetzeak. Askok mugimendu honen kontra daude baina gustatuko litzaidake okupa behartu baten lekuan haien burua jartzea eta pentsatzea beraiek zer egingo luketen, izan ere ez da erraza nahi ez duzun gauza bat egitea, gainera norbaitek bitan pentsatu gabe kritikatzeko. Ez nago poliziak indarrean okupak kanporatzearen alde, eta gustatuko litzaidake gobernu honek askatsun handiagoa eta laguntza gehiago eskaintzea hotza pasatzen duten okupa guztientzat.
external image simbolo_okupa.jpgguxaou.jpg




BESTE BIZITZA MOTA
Goizeko hamarretan iratzargailuak jotzen zuen, baina ez zegoen hari kasu egiteko beharrik. Nire logela argiz beterik zegoen eta horrek esnatzeko gogoa piztu egiten zuen. Astearte ohikoa zen baina gauzak klasera joango banintz baino azkarrago egiten nituen, borondate propioaz, izan ere hamaiketan metro ahoan egon behar nintzen. Ohetik salto betez altxatu, dutxa azkar bat hartu eta gosaria hondartzarako motxilan sartu. Hamar eta erdietarako lokalean ginen, gosaria eguneko lehen kanutoarekin hartzen genuen bitartean. Betiko moduan hamaika eta erdiak pasata han jarraitzen genuen itxaroten, baina ia ez zitzaigun axola, uda baitzen. Garai hartan, larritu gintzakeen gauza bakarra diruaren arazoa zen, baina bakoitzak bere metodoak zituen hura lortzeko, hori bai, sekretu pertsonalak ziren.

Behin guztiok batera geundela, martxan jartzen ginen eta Sopelarantz egiten genuen. Metroak barrea ziurtatzen zuen beti, eta behin hondartzan geundela beste mundu bat zen. Bakoitzak bere zeregina zuen; eguzkia hartu, beste bat egin, garagardo latak ustiatu, beste tokitako lagunak agurtu, neskak ezagutu edo fitxatu, musika egokia aukeratu, siesta hartu … Bakoitzak bere kabuz lanpeturik mantentzen zen.
Ordu biak heltzen zirenerako guztiok gosez amorraturik geunden eta batu egiten ginen etxetik ekarritako bazkaria jateko, orokorrean bokatak eta edateko zerbait. Denborak aurrera egiten zuen eta hori eguzkiaren posizioak esaten zigun, mugikorrak alde batera uzten genituen eta, ez zegoen erabiltzeko beharrik,ez zegoen inolako ardurarik. Askotan orduak pasatzen genituen olatuak hartzen eta lasterketak egiten, nahi bezala bizi ginen.

Erromora bueltatzeko momentua ailegatzen zen gutako lauk edo bostek horrela adosten zutenean, behar bada arratsaldeko zortzitan ala agian han geratzen ginen eguzkia nola desagertzen zen ikustera, eskuen artean beste batek sua hartzen zuen bitartean. Itzultzerakoan Sopelana hondartzako aldapan geratzen ginen eskua altxaturik, auto bat gure ondoan gelditzen zen arte, eta gehienetan lokal ondoan uzten gintuzten, bestela metro ahoan. Lokaleko sofatan eserita futbol euro-kopa ikusten genuen denok batera, normalean hogei pertsona batera bakoitza bere selekzioa animatzera elkartzen ginen lokal hartan. Jendea oso nekaturik egonez gero etxera indarrak hartzera joaten zen, bestela gosez amorraturik egon arte geratzen ginen.

Jaiak egotekotan, hondartzatik lehenago bueltatu, etxera afaltzera joan, arropa dezentea hartu eta berriro kalera irteten ginen. Lagunok ron eta ginebra botila batzuk erosi eta giroa zegoen edozein tokitara joaten ginen, musika eta neskak zeuden lekutara, bai txosnetara eta baita kontzertu batera ere. Gau haietan beti gertatzen zen zerbait interesgarria, adibidez lagun baten mozkorraldia, ezbeharren bat edo beste... edozein gauzak entretenitzen gintuen, gehien bat alkoholari esker egia esan. Ez zegoen bultatzeko ordurik, bakoitza ahal bezala iristen zen bere etxera.
external image th?id=OIP.K2isWcCXwQrsf1BOOkJLGQEsDg&w=270&h=195&c=7&qlt=90&o=4&pid=1.7



FIKZIOAREN IZTERRAK


Azken ipuineko narratzailea gutxi gora behera 40 urteko emakume bat da. Honek istorioan parte hartzen du eta bi seme dituela esaten du. Pertsonaiaren aldetik, kongresu batean egiten du lan, eta ez da batere ziurra, tematia eta lotsatia baizik. Narratzaile honek protagonista papera betetzen du, ez baitaki beste pertsonaiek zer pentsatzen duten.
LABURPENA
Ipuin edo istorio honek emakume baten amodioa desilusio bati buruz hitz egiten du. Emakume honek Pariseko kongresu batean egiten du lan eta egun batean jatetxe batean afaltzen ari zela Antso eta Valeria ezagutzen ditu, eta Antsogaz maitemindu egiten da une horretan.
Horren ostean, zenbait alditan, geratu egiten dira, bai gosaltzeko, baita arratsalde batean ibilaldi txiki bat egiteko. Emakume protagonistak Antsorenganako sentimenduak zituen baina zerbait arraroa sumatzen zuen, izan ere, Antso adinagatik bere semea izan zitekeen. Egun batean norian bukatzen dira eta Antsok bere hotelera gonbidatzen du emakumea. Emakumea poztu egiten da baina hotelera ailegatzean konturatu egiten da bere planak eta Antsorenak berdinak ez zirela.
Ailegatzean, ez zirudien Antso biluzteko gogorik zuenik, eta emakumea desilusionatu egiten da honek karpeta bat ateratzen duenean. Momentu horretan konturatu egiten da Antsok ez zuela berarekin oheratzeko gogorik, baizik eta eginda zuen lan bat urrun ailegatzea.
Emakumeak itxaropenak galdu egiten ditu eta ulertu egiten du Antsoren harenganako interesa. Emakumeak lana irakurtzea erabakitzen du, Antsok eskatuta, eta gizona lokartutakoan, ume lokartu bat zirudiela pentsatu eta handik desagertu egin zen.



KRONIKA
Urte honetan ezberdina izan da. Zenbait arlotan aldaketa handia nabaritu da pasadan urtetik hona. Ez bakarrik irakasle berriak, baita ikasketa metodo ezberdinak landu ditu adibidez euskara ikasgaian. Egia da zenbait irakasle faltan bota direla, Arejita edo Gaizka adibidez baina gutxienez aldaketa berriei esker beste metodo hauek landu eta finkatu egin ditugu. Pasadan urtean beste irakasle bat izanda aditzak behin eta berriro ikasi behar izan nituen, honetan, idazketarekin ikasitako aditz hauek ahalik eta gehien erabili ditut. Izan ere horrela konturatu egin naiz hainbeste aditz mota zertarako erabilgarriak diren. Aurreko urtean ez nuen izan zailtasunik kurtsoa gainditzeko, espero dut honetan berdina gertatzea.

Klasean lagun ezagunekin egon naiz, nahiz eta albokoan jende ezagun gehiago egon oso pozik egon naiz eta harremanak sendotu ditut nabarki hiru lagunekin. Besteekin ere ondo konpondu naiz, eta kurtso hasieran ez nuen horren erraz ikusten elkarbizitza hau ondo joango zenik baina egia esan klaseko kide nahiko onak tokatu zaizkit. Hainbatetan lagundu egin didate neukan lan atzeratuarekin, eta azterketetarako apunte asko heldu zaizkit nireak ez zirenak. Irakasleekin beste kontu bat izan da, arazo batzuk eduki ditut baina gehien sutzen nauena nire irakasleen artean bakarrik birekin izan ditudala, eta handik aurrera ikastetxeko zuzendariak nirekin hartu egin zuen eta ez zitzaidan batere bidezkoa irudi niregan izan zuen jarrera. Hobe tema hau pasatzea eta hurrengoarekin astea … (beste irakasleekin orokorrean oso gustura egon naiz)

Mintzamenei buruz, klase aurrean euskaraz hitz egiteko eta soltura hartzeko ariketak dira. Badakit hiru gutxienez egin ditudala, bat beste biak baino potoloagoa. Arazoa da hauek gogoratzen ez ditudala, Iñigo Lekuerena izan ezik. Gainera arazo tekniko bat izan genuen klase batean, ikaskide batek lagun bat eta nik egindako grabazioak ezabatu egin zituen, ez dakit berreskuratu ahal izan baziren ala ez, eta gainera ez dut gogoratzen zertaz zioan… Egia esan, pixka bat desastre, baina ariketa hau lantzea ondo iruditu zait.

Kurtsoan zehar hiru liburu irakurri ditugu. Hasteko irakurri genuen lehen liburua Krimenak izan zen, nire ustez hiruretako hoberena. Liburu hau nahiko interesgarria iruditu zitzaidan eta hiruretatik osoa irakurri dudan bakarra. Bigarren liburua Fikzioaren Izterrak zuen izena eta hau bestea ez bezala nahiko irakurtzeko zaila iruditu zitzaidan. Nahiko istorio korapilatsu osatzen zuten eta hiztegia pixka bat konplexua zen. Hirugarren eta azken liburua, Antologia bat izenekoa, hiruretatik gutxien gustatu zaidana izan da, zituen ipuin solte batzuk kenduz gero liburua arrakasta handiagoa izango zuela pentsatzen dut. Askotan liburu laburrak errazagoak dirudite eta erraztasun handiagoz hasten zara hau irakurtzera. Dena den liburuak pasadan urtekoak baino hobeak izan dira.

Hogeita hamar mila karaktereen erronka zirudiena baino zailagoa izan da azkenean. Ariketa hau ondo egiteko sekretua (egia esan ez da sekretua) lana egunero egitea da, eta ez niri pasatu zaidan bezala, dena azken egunean egin. Kurtsoan zehar gutxi gora behera 20 testu idatzi ditut, eta haietatik 4 edo klasean eta beste guztia etxean. Batzuetan kostatu egin zait indarrak hartzea adibidez egun batean 10 mila karaktere idazteko, baina hori badago pasata eta idazteko gogoa pizten didan zergatia orain, uda datorrela pentsatzea da. Ariketa honekin zihurta dezakezu lana eginez gero euskara arloan nota erdi dexente bat eramango duzula etxera.

Nire aurtengo idazlan hoberena nire uztez azken aurrekoa da, ¨ Beste bizitza mota ¨ izenekoa. Idazlan hori egiten hari nintzen bitartean nire burua udako egun haietara bueltatu zen. Ideia zen testu hori egitea gero urte batzuk pasata berrirakurtzeko eta sentsazio hori berriz nabaritzeko, aske izatearena hain zuzen ere. Hain dut gogokoa testu hori zein jada bost edo 6 koadrilako lagunei erakutsi diet, eta haietako bi gutxienez zoriondu egin zidaten. Gainera ostiral batean egin nuen kalera atera baino lehen, eta normalean ordu horretan nire burua ez du oso ondo funtzionatzen baina udaz gogoratzen nintzen bitartean idatzi egiten nuen eta nire atzamarrak bakarrik zihoazen.

Aurtengo jarrera klasean egia esan ona izan da gehienetan, logura itzela nuenean izan ezik, bi edo hiru alditan gertatu zait klasean erdi lo geratzea, baina horrez gain irakaslearekin oso arazo gutxi, ala bat ere ez esan genezake eduki ditudala. Arazo handia izan da ostegun goizetan klasera ailegatzea, oso normala da nigan lokartzea eta lehen ordura ailegatzea, horregatik nire jarreran zerbait aldatuz gero hori izango zen, ostegun goizetako asistentzia klasera. Eta gauza bat gehiago sartu nahi dut paragrafo honetan, kurtso osoan egin behar izan dugun ariketa txarrena filosofiako testu hori harpausoak web orrian argitaratzea izan da, gainera nota txarra atera nuen eta ebaluazioa hori ez nuen gainditu.

Euskararen erabilerari buruz, esan dezaket euskara nahiko praktikatu dudala institutuan eta gaztetxean, baina gehiago erabili genezake, bai nik eta lagunok lokalean adibidez. Ondo egongo lirateke norbait txokoan sartzea eta bat-batean jende guztia euskaraz hastea mintzatzen. Baina bromak alde batera utzita ez dut uzte behar den bezain beste mintzatu naizenik euskaraz, eta pena ematen dit, hizkuntza bakarra dugulako eta ez zitzaidan gustatuko hizkuntza hau galtzea. Hori ere zaila da, bai mintzatzea bai mantentzea, baina horietako bat nahi ezkero bestea ere egin beharko duzu, lotuta baitoaz hizkuntza eta hizkuntzaren mintzamena, eta hori ezin dezakegu aldatu.

Bukatzeko puntua auto-ebaluazioa da, baina ez dut berriro idatziko orokorrean testuan zehar aipatu dudalako. Hori bai, kalifikazio bat ipini behar badiot nire buruari, batetik hamarrera, nire nota zazpi bat izango lirateke, egia delako gauza batzuetan hobetu ahal izango nukeela hurrengo urteari begira. Baina hurrengo orduan jarriko naiz horrekin, orain opor on batzuk eta udarako gau luzeak datoz eta azken hitz hauekin agurtzen naiz kurtso honetaz, datorren urtean gehiago eta hobeto.