Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2
Emma Watson
Azalpen testua
2016 irailean
Ainhoa Agirrezabala

Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK


























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.




2016-2017 ikasturteko ronika


1. Sarrera


Ikasgelan agindutako liburuez aparte, ez dut asko irakurri, ez euskaraz ez gaztelaniaz, egia esan. Pare bat artikulu irakurri izan ditut euskarazko aldizkari edo egunkarietan, baina ikasgelan lantzeko izan dira batez ere, edo euskarazko klasean ahozkoak egiteko.

Baina nire uztez, euskara maila hobetu egin dut idatziz. Batez ere Wikipedian argitaratzeko ziren idazlanetan, aditz eta izen konkretu asko ezagutu ditudalako. Gure institutuan eskura dezakezun hautagaietako batzuk frantsesa eta teknologia dira, eta nik urtero hautatu dut frantsesa, horregatik ez nago hain lotuta ordenagailu kontuetara, baina ikasturte honetan teknologia arloko zenbait hitz ikasi ditut euskaraz.

2. Historia


Bigarren hezkuntzara pasatu aurretik, ni, institutu honetako ikasle asko bezala, Gobela ikastolan egon nintzen. Gobela ikastolatik Artaza-Romo institutura joatea ohitura modukoa izan da beti ikastolan, eta nahiz eta niri Aixerrota institutua egokitu, Artaza Romora joan nintzen nire lagunak han egingo zituztelako ikasketak. Ikastolan euskara asko lantzen genuen. Hala eta guztiz ere, etxean, batez ere amarekin, beti jardun izan naiz euskaraz.

Bigarren hezkuntzan ez da asko aldatu. Euskara ikasgaian beti izan ditut nota onak eta ez dut inoiz arazorik izan ulermen edo adierazpenarekin. Egia da metodoak aldatu egin direla ikastolatik institutura, hemen askoz gehiago landu izan dugu gramatika, eta ikastolan mintzatzea zen garrantzitsuena.

Ikasturte honetan ia irakasle guztiak berriak izan dira niretzat, baina ikasleak betikoak izan gara. Ikasleekiko harremana ona izan da, kurtso guztian zehar, batik bat denok ezagutzen dugulako elkar txikitatik edo institutu hasieratik. Gure eta irakasleen arteko harremana asko aldatu da ikasturte hasieratik honaino, denbora kontua da dena nire ustez. Hasieran ez dakizu zerekin topatuko zaren, ez genituen irakasle berriak ezagutzen eta horrek urduritasuna pizten zuen gugan, ez genekizkigulako genekielako irakasle bakoitzaren lehentasunak, metodoak… baina denborarekin ikasi dugu, ikasleok nahiz irakasleek, norekin gabilen eta harreman ona izan dugula uste dut, hor nonbait.

Metodoak ez dira asko aldatu, ikasiz gainditzen jarraitzen dugu, liburuak eta fitxak beste urteetan eduki ditugunen antzerakoak dira. Dena den ikasturte hau desberdina izan da, euskara arloan batez ere. Gehien landu duguna idazlanak izan dira, eta ordenagailu eta teknologiarekiko harremana asko estutu dugu.

Ikasturtean zehar eztabaida gutxi eduki ditugu klasean, baina gutxi horiek azterketei buruz izan dira. Nire gelan, 52Dan, klase erdia zientziak ikasten dituzte, eta beste erdiak letrak, hau da latina, ikasten dugu. Horregatik ikasgai eta ordutegi desberdinak ditugu, eta haien artean azterketak. Oso zaila izan da bi taldeek azterketa data baterako ados jartzea, batzuk historia dutenean besteek biologia dutelako etc. Baina azkenean adostasunera heltzea lortu dugu beti.

2. Gelako giroa


Klase giroa ona izan dela esan dezaket, eztabaida, haserreak eta delakoak ez dira oso ugariak izan. Egia da, txanda errespetatzea ez dela oso ohikoa gure klasean. Elkar errespetatzen dugu, bai klase orduetan bai kanpoan, baina oso ohikoa da norbait, ikasle edo irakaslea, hitz egiten dagoen bitartean beste norbaitek hitz egitea.

Txantxa asko izan ditugu, agian gehiegi batzuetan, baina egunero zazpi ordu ikasgela batean sartuta bagaude ez larritu txantxak egiten baditugu, batzuetan beharrezkoak dira klaseko martxa jarraitzeko. Ez dut uste asko zirikatzen dugula elkar, agian lagun artean bai, baina ez da inoiz zirikatze gogorrik egon. Telefonoaren kontua bestelako da. Batzuk asko erabiltzen dute, beste batzuk ez dute inoiz klase ordutan ateratzen. Erabiltzerakoan, hori bai, beti ezkutuka eta inor eragotzi gabe erabiltzen dute telefonoa.

3. Ahozkotasuna


Uste dut hiru edo lau ahozko egin ditudala kurtsoan zehar. Hoberena nire ustez Iban Zalduaren Ipuinak. Antologia bat liburuko ipuin baten kontaketa izan zen. Nire ahozkorik hoberena izan da, alde batetik ipuina gustatu zitzaidalako, eta bestetik ez nuelako zailtasunik izan gela aurrean hitz egiteko orduan.

Klasean euskaraz hitz egiten dugu, eta ez naiz gai zenbat aldiz hitz egin dudan esateko. Euskara ikasgaian adibidez, Wikipedia, Harpausoak eta ZuZeuri buruzko galdera asko egin ditut, ikasturte honetara arte ez nekielako zer ziren edo nola erabiltzen ziren. Wikipedia bai erabili dudala luzaro nire bizitzan, baina ez nuen inoiz ezer argitaratu, ez Wikipedian ez inongo blogetan, horregatik galdera ugari izan ditut. Beti errespetatzen ditut txandak. Nik ahozkoak egin ditudanean, nire ikaskideak arretaz eta isilik egon dira beti, eta nik jarrera berbera izan dut haiek ahozkoak egin dituzten bitartean.

Ez dut inoiz blogik sortu eta ahozkoak egiterako orduan ez nuen diapositibaz edo ordenagailuarekin harremana duen beste zerbaitekin prestatzen. Ahozkoetan gehienez eskema batekin ateratzen nintzen mintzatzera.

4. Irakurmena


Aurten Ipuinak. Antologia bat (Iban Zaldua), Krimenak (Ferdinand Von Schirach) eta Fikzioaren Izterrak (Ur Apalategi) liburuak irakurri ditut. Classroomeko zenbait fitxategi ere irakurri ditut, euskara ez den beste ikasgaietarako. Nire kabuz, nire ikaskideen zenbait idazlan irakurri ditut ZuZeu blogean eta botoa eman diet. Berria egunkaria begiratu izan dut, ahozko bat egiteko asmoz. Ikasgelan asko irakurri dut, euskaran kronometroz irakurtzen ditugun testuak, literaturan liburu edo ipuinetako
pasarte batzuk, historiako kontakizunak… Nire telefonoan musika eta Whatsappa ditut euskaraz.

5. Metodologia


Aurtengo metodologia beste urteetako baino askoz hobea izan da niretzat. Beste urteetan fitxa eta aditz taulak ikasten genitun, eta azterketa egin eta gero dena ahazten genuen. Baina aurten idazlanak egin ditugu eta gure maila hobetu izan dugu pixkanaka-pixkanaka. Hortaz aparte gure selektibitatean eta EGA ateratzeko azterketetan idazlanak eta ahozkoak dira gehien balio duten materiak, eta hori lantzea gehien komeni zaiguna da.

Gainera ostiraletako azken orduetan informatika gelara joan gara, horrek asko lagundu du zeren ostiraleko azken orduetan oso nekatuta egon ohi gara eta patxadazko klasea izan ohi da beti, gainera Gorka genuen gurekin eta etxean egiteko gai ez ginena, berari galdetu eta erakutsi digu nola egin.

6. Idazmena


Nire ustez kalitate ona eduki dut kurtso osoan zehar, baina egia da zenbat eta idazlan gehiago egin, orduan eta kalitate hobea eduki dudala. Autozuzenketa egin dut beti, nonbaiten argitaratu baino lehen, eta beti eskatu diot Gorkari bere zuzenketa eta iritzia. Kurtsoan zehar ikaskide batzuen idazlanak zuzendu ditut harpausoetan, eta haiek nireak ere bai. Ez ditut ekarpen asko egin, ez direlako egon akats ugari, baina noizbehinka zerbait zuzendu izan dut. Nire lagunek idazlan bat edo beste zuzendu didate, bereziki ostiraletako azken orduan ordenagailu gelan gauden bitartean. Ez dut nire historiala asko begiratu, baina begiratu dudanean nire izena eta Gorkarena ez diren beste batzuk ikusi ditut.

Hiru edo lau idazlan argitaratu ditut ZuZeu blogean. Ez ditut sare sozial asko, baina nire Instagram kontuan euskaraz mezu batzuk argitaratu ditut eta Whatsappean euskaraz hitz egiten dugu klaseko taldean.

7. Zein izan da nire aurtengo idazlanik onena?


Nire ustez, aurtengo idazlanik onena ZuZeun argitaratutako LOMCEko errebalidak deituriko iritzi testua izan da. Ikasleoi eragiten digun gai korapilatsu bat izan da beti, eta beharrezkoa ikusten nuen nire iritzia ematea, haren kontrako kritika eginez. Idazlanaren itxurari buruz, paragrafoak errespetatu ditut, ortografia akatsak zuzendu ditut koherentzia eta kohesioz dago idatzita eta antolatuta. ideiak antolatuta eta ordenean ageri dira. Hasiera egokia egin nuen, LOMCEren ideologia azalduz, eta erregistro formala erabili nuen. Amaiera ere ondo prestatu nuen, LOMCEri mezu zuzena bidaliz.

8. Jarrera


Diziplina nahikoa egon da ikasgelan, baina zaila izan da mantentzea, hogeita hamar pertsona egon garelako klasean. Giroa egokia izan da, batzuetan oso zaratatsua, baina normalean ona. Nire partetik, txanda tokatzen zitzaidanean hitz egin dut eta irakaslea edo beste ikasle batek hitz egiten zuen bitartean isilik egon naiz.

Bakarrizketarekin eta idazlanekin euskara ondo baino hobeto ikasi daiteke. Horretarako ikasten dugulako hizkuntza bat, idazten, irakurtzen eta hitz egiten jakiteko. Ez dugu gramatika liburu, fitxa edo taulekin ikasi, baina gramatika aplikatua ikasi dugu, zer aditz edo denbora erabili idazlan bakoitzean, eta hori da garrantzitsuena, zer, noiz eta non kokatzen jakitea. Metodologia hau oso ondo iruditu zait eta espero dut hurrengo urtean ere edukitzea.

Xuxenek eta Euskalbarrek asko lagundu dute, ezinezkoa da ortografia akatsak edukitzea argitaratuko duzun idazlan batean. Oso lagungarri eta egokiak izan dira, Elhuyar hiztegiarekin batera.

Ikasgelako nire jarrera

Etxeko nire jarrera. Etxeko lanak.

Nire aurtengo lanik onena, lehen esan bezala LOMCEren lege berriaren kontrako iritzi testua izan zen, ZuZeun argitaratua. Asko gustatu zitzaidan niri eragiten didan gertakizun batez iritzia ematea, batez ere nik pentsatzen dudana aditzera eman nuelako ikasle bezala. Ikasturtea gainditutzat eman behar zaidala uste dut, nire lanak kopuruz eta kalitatez nahiko onak izan direlako, ahozko ugari egin ditudalako eta klaseko jarrera ona izan dudalako.

9. Euskararen erabilera ikasgelan


Lehen esan dudan legez, Whatsappena euskaraz egin dugu klaseko taldean eta beste sare sozialetan, Instagramen adibidez, euskaraz ere aritu gara batzuetan. Telefonoa hartzerakoan Bai? esan ohi dut, gehienetan ama, aita edo familiakoren bat delako.

10. Autoebaluazioa


Ikasturte honetan testuak egiten lagundu didaten zenbait material aurkitu ditut, Xuxen eta Elhuyar hiztegia izan dira niregatik erabilienak. Hiru edo lau ahozko egin ditut, kalitate onekoak ez baitut zailtasunik jendaurrean euskaraz hitz egiteko. Baina kalitatea kurtsoan zehar hobetuz joan da. Ez ditut entzumenak berriro nire etxean entzun, baina adi- adi egon naiz nire irakasle eta ikaskideen ahozkoekin, ondo barneratzeko.

Euskal blogosferan, ideiak hartzeko eta batzuetan nire interesak bultzatuta, nire ikaskideek ZuZeu blogean argitaratutako idazlanak irakurri ditut. Baita harpausoetan ere bai, zuzenketak egiteko batik bat. Jarrera ona izan da urte osoan zehar, errespetua eta diziplina mantendu izan ditut, eta Gorkak eskatutako egiten saiatu egin naiz.Ikasturtean zehar zortzi idazlan egin ditut eta denak argitaratu egin ditut Wikipedian, ZuZeun eta azkenekoa Vikidian. Gutxi gorabehera 36.000 karaktere ditut.

Ikasturtean zehar gehien hobetu dudana hiztegia dela esango nuke. Asko ikasi dut idazlanak eginez eta hitz berri asko barneratu ditut. Idazteko gaitasuna ere hobetu dut, orain askoz ere soltura handiagoa dut idaztean.


Ebaluazio honetan beste ebaluazioetan jarritako ahalegina handitu dut, sare berri batean argitaratzera ausartu naiz, hau da Vikidia, eta hiru edo lau ahozko ditut egina, horregatik 10 bat merezi dudala uste dut, besteetan 9 bat eduki dudalako eta honetan pasu bat harago joaten saiatu naizelako. Globaleko notan 10 bat merezi dudala uste dut, Gorkak eskatutako guztia egiten ahalegindu naizelako, nire euskara maila igo egin dudalako eta jarrera egokia izan dudalako kurtso osoan zehar.










Egoera extremoak, onodrio extremoak

Muturreko egoerak, muturreko ondorioak


Egoera extremoek ondorio extremoak dakartzate. Ondo ikusi zen lehen mundu gerraren ostean, krisi izugarriaren ondorioz eta jendearen beldur eta kezkarengatik, azkenean Hitler eta mugimendu faxista ikusi zuten irtenbide bakar bezala. Ez da esan behar erabaki horrek egoera askoz ere latzagora eraman zuela, Alemania ez ezik, mundu osoa ere, herrialde baten erabakiak beste herrialdeei eragiten baitie. Eta erabaki horren ondorio nabarmenena bigarren mundu gerra izan zen. Aipatu beharra dago holokaustoak 6.000.000 judutar hildako ekarri zituela, eta bigarren mundu gerrak 60.000.000 hildako baino gehiago.

Baina horiek iraganeko kontuak dira, faxistek galdu zuten guda, aliatuek irabazi eta sarituak izan ziren, eta kontzentrazio zelaietan geratzen zen jendea salbatua izan zen. Hortaz geroztik, egoera horretara ez itzultzeko neurriak hartu izan dira, eta horrela jarraitu izan da, orain arte.

Terroristen eraso, kopuru eta geldiarazteko ezintasunak beldurra zabaldu du mundu osoan, lehen esan bezala, egoera extremoek ondorio extremoak dakartzate eta mundua gaur egun horren ikusgaia da.

Azken bolada honetan, ezinezkoak iruditzen zitzaizkidan erabakiak hartu dira mundu osoan. Ezkerreko alderdiak boterea hartzen joan dira berriz ere. Horren lehen adibidea Donald Trump-en garaipena izan da. Haren ume-jarrerak, emakumearekiko berdintasun faltak, hamaika aldiz esandako txorakeriak eta gauza txar guztien gainetik duen errespetu falta itzelak… mila eta bat gauza sinestezin esan dezakegu Donald Trump-i buruz, baina hala eta guztiz ere, munduko herrialde boteretsuenaren presidente izatera heldu da. Ez dakit zer den kezkagarriagoa, Donald Trump bera edo berari botoa eman dion jendeak haren ideologia bera izatea.

Amerika alde batera utzita, Europan bertan badugu adibide bat ere. Joan den astean hauteskundeak egon ziren Frantzian eta Marine La Pen ezkertiarra zen hautagaien arteko gustukoenetako bat. Haren ideologiaren barruan, errefuxiatuen kontrako joera du, nazionalitate extremoa sustatzea eta kanpo ekonomia eragoztea ditu helburu bezala, besteak beste. Zorte onez, Emmanuel Macron partidu liberaleko hautagaiak irabazi ditu azenean.

Gero eta egoera latzera doa mundua, eta eskuineko alderdiek haien ideologia atzeratuaz ez dute laguntza asko eskainiko. Gure arbasoengandik ikasi behar genuke, haiek egindako akats berberak ez egiteko eta hirugarren mundu gerra bat saihesteko.


Vikidian argitaratzeko asmoz egindako artikulua:

Bernardo Atxaga

Jose Irazu Garmendia, Bernardo Atxaga bezala ezaguna literaturan, 1951eko uztailaren 27an jaio zen Asteasun, Gipuzkoan. Euskal idazlerik garrantzitsuenetakoa da gaur egun, eta ezaguna da Euskal Herrian nahiz Euskal herritik kanpo. Bere lanik ospetsuena 1988an argitaratutako Obabakoak deituriko ipuin bilduma da, hainbat hizkuntzatara itzulia eta zenbait sariz golardatua izan dena. Haur literaturan ere nabarmenki haritu da 2008ra arte.

Bizitza

Asteasun jaioa, bere ama irakasle eta aita arotz izan ziren. Lehen ikasketak Asteasun hasi zituen eta txikitatik aritu zen idazketara, baina 1964an Andoainera aldatu ziren eta ikasketak Donostian jarraitu zituen. Ekonomia ikasi zuen Bilboko Sarriko fakultatean; bitartean zenbait aldizkari idatzi zituen. 1972ean, Borobila eta Puntua deituriko lehen ipuina idatzi zuen, eta Gabriel Aresti idazlearen animo eta kritika onek idazten jarraitzera animatu zuten, hemen izan zen, Bernardo Atxaga ezizena erabili zuen lehen aldia.

1973ean, ikasketak bukatu ahala, soldaduska egin eta Ziutateaz lanean adierazten duen bezala, traumatzat bizi zuen soldaduskaren esperientzia. Ostean Bilboko bankuan lan egiten hasi zen, eta bitartean, Koldo Izagirre idazlearekin batera Ustela deitutako aldizkaria hasi zuen. 1977an, Etiopia poema bilduma argitaratu zuen, Pott talderen partaide zela.

1980an Bartzelonara joan zen filosofia ikasketak egitera, bitartean haur literatura ugari idatzi zuen, eta zenbait sari ere irabazi zituen. 1983an Euskal Herrira itzuli zen eta 1988an bere lanik famatuena argitaratu zuen: Obabakoak. 1990eko hamarkadan, Euskal Herrian zegoen gatazkan oinarritutako zenbait eleberri idatzi zituen, baita gazteentzat zuzendutako biolentziaren aurkako Behi Euskaldun Baten Memoriak, 1991ean argitaratua. 1997an Emory Unibertsitatean aritu zen irakasle bezala, noizbehinka hitzaldiak emanez.

1995etik aurrera Zaldueondon, Araba, bizi da. 2002an Asun Garikano irakasle eta itzultzailearekin ezkondu eta bi alaba izan ditu, Elisabete, 1998an jaioa, eta Jone, 2000 jaioa. Elkarri eta Lokarri eta Ezker Batua Berdea mugimendu eta alderdietako partaide eta jarraitzaile sutsua da.

Haur Literatura

Umorea, esajerazioa eta esaldi bitxiak dira Atxagaren haur literaturaren ezaugarri nabarmenenak. Juan Carlos Egillor ilustratzaileak proposatuta, 1980 hamarkadaren hasieran hurrentzako liburu bat egiten hasi ziren bion artean. Hiru lan egin ostean, Atxagak haurrentzako literatura egiten jarraitu zuen.

Hauek izan dira Atxagaren haur eta gazte literaturako lan garrantzitsuenak:
  • Nikolasaren abenturak eta desabenturak, 1980, Antonio San Román.
  • Ramuntxo detektibea, 1980, Antonio San Román.
  • Antonino Apretaren istorioa, 1982, Erein.
  • Chuck Aranberri dentista baten etxean, 1982, Erein.
  • Asto bat hypodromoan, 1984, Erein.
  • Jimmy Potxolo, 1984, Erein.
  • Sugeak txoriari begiratzen dionean, 1984, Erein.
  • Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, 1984, Erein.
  • Flannery eta bere astakiloak, 1987, Elkar.
  • Mundua eta Markoni, 1995, BBK fundazioa.
  • Xolak badu lehoien berri, 1995, Erein.
  • Xola eta basurdeak, 1996, Erein.
  • Markonitar handien ekintza handiak, 1997, BBK fundazioa.
  • Bambulo. Lehen Urratsak, 1998, Erein.
  • Bambulo. Krisia, 1998, Erein.
  • Bambulo. Ternuako penak, 1999, Erein.
  • Xola ehitzan, 2000, Gara.
  • Xola eta Angelito, 2004, Erein.
  • Xola eta lapurra, 2015, Erein.


Iritzi testua: Ainhoa Agirrezabala eta Jone Gallego

Ultra-beganoen manifestazioa


Pasa den urtean, Piccadilly Circusen geundela, Londreseko erdigunean, ultra-beganoen manifestazio batekin egin genuen topo. Segundo baten irudi desatseginez inguratuta ikusi genuen geure gurua. Bururik gabeko oiloak, barrunbeak gorpuaren kanpoan zituzten behiak, odoletan blai eginda zeuden txerriak eta tratu txarrak jasotako beste hainbat aberek agertzen ziren irudi haietan. Irudi haiekin batera, baita adin guztietako gizon eta emakumeek beso eta eskuetatik oratu eta ``meat is murder'' zioen pankarta, --euskaraz, okela hilketa da--, oihukatzen ziguten.

Gertakizun horrek izugarri harritu gintuen eta hurrengo egunetan elkarrizketa gai nagusi izan genuen, eta oraindik ere, sei hilabete ondoren, ezin hobeto gogoratzen dugu. Momentu hartatik aurrera, etxean, jateko okela genuen guztietan irudi haietaz oroitzen ginen, eta nolabaiteko nazka ematen zigun, baita errudun sentitzeraino heldu ere.

Eta galdera hau da, horrela sentitu beharko ginateke beti? Bizi garen mendean beharrezkoa ahal da gizakiontzat okela kontsumitzea? Okela kontsumituz gero, gure osasunak kalteak jasoko ditu?

Beno, egia esanda, gu ez gara inolako aditu ez nutrizionistarik, argi dagoenez. Baina gure berezko iritziak garatu ditugu. Lehenik eta behin


Soldaduak ala ikasleak?


Zelan desberdindu dezakegu begi bistaz soldadu edo militar bat filmetan edo kalean ikusten dugunean? Haien gorputzei esker izan daiteke, entrenamendu fisiko gogor eta tematiak jasotzen dituzte egunero soldadu profesionalek, horrela gorpu osasuntsu, baina batez ere sendoa lortzen dute. Baina gimnasioa eta gorputz sendo eta argalak famatuak diren gizarte honetan, ez ginateke gai izango proteina eta gimnasio zaleak soldaduez desberdintzeko. Orduan, nola desberdindu ditzakegu soldaduak? Modu batez soilik: uniformeei esker.

Soldaduek uniformeak janzten dituzte berdintasuna, taldea, baina batez ere diziplina ezartzeko. Eta ez da harritzekoa, hori delako soldaduen betebeharra, buruzagiaren aginduak betetzea, nahi ala ez. Eta zein da ikasleen zeregina? Ikasleontzat kritikatzea, akatsak egitea eta zuzentza, ikastea, libreki espresatzea, eta ulertzea da gure zeregina. Baina eskola batzuetan txikitatik adierazpen askea mugatzen duten neurriak hartzen dira, horien artean, uniformea. Lehen esan bezala, uniformea soldaduen askatasun ezaren adierazpena da, eta ikasleei neurri bera jartzean, janzkeraren espresio askea ukatzen ari dira.

Benetan uste du, gobernuak, hezkuntza sailak edo ikastetxeetako arduradunak, uniformeak ezartzea hezkuntza, ikasle eta belaunaldi berrientzat onura izango dela? Ikasleen askatasunaren oztopo bat dira bakarrik, diziplina eta berdintasuna ezartzen dutenak. Ikasle bakoitza ordea, desberdina da, gustu eta iritzi desberdinak ditugu, eta gure eskubidea da haiek adieraztean datza, gure hezkuntza askea eta erabakigarria delako.

Orduan, zergatik erabili uniformerik? Batzuek, tradizioa hitza erabiltzen dute aitzakia bezala. Orain arte tradizioa izan den guztia egiten jarraitu beharko genuke orduan? Zezenak hil beharko genituzke tradizioa´´ delako? Emakume afrikarrek ablazioa jasan behar izango lukete tradizioa´´ delako? Neskek gona eraman behar lituzkete eta mutilek prakak, ``tradizioa´´ delako? Belaunaldiak igaro ahala, tradizioak aldatuz doaz, eta hori da egokiena.

Beste aldetik, uniformeek ikasleen arteko berdintasuna aldarrikatzen dutela diote batzuek, arazoak saihesteko ezinbestekoa den berdintasuna. Baina berdintasunak ez du zentzu onik ingurugiro honetan, ikasle bakoitza desberdina baita, eta desberdintasun horiek dira pertsona bakoitza aberastu eta haren etorkizuna bideratuko dutenak.

Agure marmarti maiteok, munduak ez ditu soldadu gehiago behar, ikasle kritikoak eta independenteak baizik.


Azalpen Testua


Determinismoa


Determinismoa gizakiari buruzko doktrina filosofiko bat da. Haren arabera, guk ez dugu gure buru eta etorkizunaren gain erabakimen askerik. Hau da, gure ekintza eta pentsamendu guztiak kausa-ondorio kate batez determinatuta daude, eta haiekin batera, gure etorkizuna. Horregatik, zoria edo kasualitatea ukatuta daude doktrina honetan.

Determinismo Motak
Determinismo mailaren arabera, bi determinismo mota bereizten dira:
  • Determinismo ahula: honen arabera, ez dira zoriaren bidez gertatutako gertaerak existitzen. Etorkizuna orainaren bidez oinarrituta dago, eta iragana determinatuta egongo litzateke kausa kateko gertaera jakin bat ezagutuko bagenu.
  • Determinismo gogorra: honen arabera, probabilitatea orainaldiko gertaeren bidez determinatuta dago. Lotura handia dago orainaldiaren eta etorkizunaren artean, zoriak eragindako gertaeren eragina onartu eta kontuan izanda ere.

Determinismoa Gizarte Zientzietan
Bi multzo bereizten dira: determinismoa gizarte sistemetan eta determinismoa bakarkakoetan.

Determinismoa Sistema Sozialetan
Teorema askok diotenez, determinismoa sistema sozialetan determinismo ahula erabiltzen da. Honen arabera determinismo mota honek ez du sistema sozialeko bakarkakoen portaera determinista dela esaten, baizik eta, gizabanakoak aukera askea izan arren, gizarteak sistema eta estruktura determinista duela.
Hainbat determinismo sistema sozialetan bereizten dira:

  • Determinismo ekonomikoa: honek dionenez, gizartearen eboluzioa ekonomiaren baldintzapean dago. Karl Marxek esan zuenez, estruktura sozialak ekonomiaren baldintza gogorpean daude, eta aldi berean, ekoizpen eta teknologiaren baldintzapean.

  • Determinismo teknologikoa: teknologiak aldaketa sozial eta kulturalak determinatzen ditu. Jarrera hau, Karl Max, Jared Diamond edo Marvin Harrisek proposatutakoen antzekoa da. Faktore materialak, haien artean teknologia eta baliabide erabilgarriek, baldintzatzen dituzte garapen sozialak.

  • Determinismo geografikoa: autore askorentzat, batez ere XIX. mendeko bigarren erdikoentzat eta XX. mendeko lehenengo erdialdekoentzat, geografiak determinatzen ditu gizartea kolektibotzat eta gizakiak bakarkakotzat, eta honekin batera, kultura eta ekonomiaren garapena.

  • Determinismoa gizarte izaeran: bakarkakoen askatasuna ukatzen du gizarte bizitza ahalmentzeko. Hau da, gizarteak lege do arau batzuk oinarritzen ditu, bakarkakoen nahiak bete ahal izateko, gizabanakoek lege edo arau horiek beteko ez ba lituzkete, gizakiak kaosa ekarriko luke beste gizabanakoen kontra.
  • Determinismoa klaseetan: Hobbes filosofo ingelesak esaten zuen legez, jaio garen klase soziala eta hiltzen garen klase sozialak harremanduta edo lotuta daude. Horregatik dio, amets amerikarraren antonimo bat dela, zeren pertsonen balioa ez dira haien ideietan, arrakastan edo pentsamenduetan oinarritzen, baizik eta haren klase sozialean, horregatik ezinezkoa da klase sozial batetik bestera pasatzea, zure patua hori ez bada.

Determinismoa bakarkakoetan
Determinismoa bakarkakoetan edo gizabanakoen determinismoak dioenez, ez da gizakiotan askatasuna existitzen. Gure ekintza guztiak gure kontroletik kanpo dauden faktoreek determinatzen dituzte
  • Determinismo biologikoa: determinismo honen arabera, animaliek zein gizakiek gure estruktura biologikoari esker bizirik irauteko prestatuta gaude eta gure ekintzak helburu horren bidez determinatuta daude.
    • Determinismo genetikoa: determinismo biologikoko mota bat da. Gure nortasuna, arrakasta et bizitzan hartutako erabakiak gizabanako bakoitzaren genetikatik bideratuta edo determinatuta daudela dio.
    • Determinismo psikikoa: Honen arabera, gure biologiak, jasotako hezkuntzak, gure oinordetzak, eta beste faktoreek, hau da, gure adimenaren bidez ikasitakoak determinatzen gaituela dio.

  • Determinismo kulturala: determinismo mota honen arabera, jaiotako gizarteak determinatzen ditu gure aukerak, ekintzak, baloreak, ardurak... eta ez gure genek.
    • Determinismoa hezkuntzan: honek dio, bakoitzak jasotako hezkuntzak gure portaeraren kausa dela. Hau da, hezkuntzaren bidez jasotako paradigmak, baloreak, ideiak...
    • Determinismo konduktista: gure inguruneak gu izaten irakasten gaitu, ingurune bakoitzak balore batzuk irakasten dituelako.

  • Determinismo linguistikoa: gure hitz egiteko moduak eta gure hizkuntzan ezagututako kontzeptuak gure arrazoimenduak eta ideiak baldintzatzen dituzte.


Determinismoa Natur Zientzietan
Determinismoa Fisikan
Fisikan, erlatibitatearen teoria eta mekanika klasikoa denboraldiko eboluzioko legeak defendatzen dituzte, hau da ``mugimenduko ekuazioak´´.
Determinismoa mekanika klasikoa eta erlatibitatearen teoria banaezinak dira, ez prediktibilitatearekin gertatzen den moduan. Nahiz eta teorian mekanika klasikoa eta erlatibitatearen teoria sistema fisikoen eboluzioa aztertzen duten, praktikan ez da oso ohikoa egoera fisiko baten ezaguera osoa lortzea sistema klasiko edo erlatibista batekin.

Determinismo Kosmologikoa
Determinismo kosmologikoaren arabera, unibertsoa lege fisiko haustezin batzuek determinatzen dute, beraz haren arabera, gertatutako guztia horrela gertatu da ez zegoelako beste moduren bat horrela gertatu izateko.


Determinismo Teologikoa
Determinismo teologikoa esaldi honetan laburtu daiteke ``Jainkoak dena badaki, hark guztia determinatu duelako izango da, bere irizpidea jarraituz, hortaz, Jainkoa da gizakion ekintzen zergatia´´.




Azalpen testua

Imagine Dragons


Imagine Dragons Estatu Batuetako (Nevada, Las Vegas, hain zuzen) Indie Rock generoko talde bat da. Billboard aldizkariak 2013ko errebelazio taldea izendatu zuen, eta Rolling Stone aldizkariak, urteko pop arrakasta handiena bezala aldarrikatu zuen haien Deamons singlea. Talde honen arrakasta harrigarriak haren abestiak Estatu Batuetako zerrendetan goreneraino eraman zituen, hirugarren postuan Radioactive, seigarren postuan Deamons eta azkenik hamabigarren postuan It's Time abestiekin. Haien debut albumak, Night Visions, lortutako kritika bikainez gain, salmentak ere fabore izan zituen Nevadako taldeak. Horrez gain, haien album berriak Smoke and Mirrors arrakasta handia izan du. Talde hau, Rock eta Indie Alternatiboko talderik hoberenetakoen artean dago.

Historia

Lehen Urteak

Imagine Dragons 2008an sortu zen Nevadan, Los Angeles. Lokal, festa eta lehiaketa ugari irabazi ondoren, haien lehen EPak Imagine Dragons eta Hell and Silence 2010ean Battle Born Studiosen grabatu eta argitaratu zituzten.

Night Visions

2011ko azaroan Imagine Dragonsek Interescope Recordsekin sinatu zuen. Estudio honetan zeudela, haien album berriko abesti batzuk grabatu eta argitaratu zitutzen. Besteak beste haien lehenengo EPko It's Time abestia, platino single izendatu zuten eta Baztertu bat izatearen abantailak pelikulan agertu zen. Radioactive abestia Assassins Creed III bideo jokoan agertu zen, baita Stephanie Mayerek idatzitzako Ostalaria eleberriaren film bertsioan. Telebistan ere agertu da: Arrow, 100ak eta The Vampire Diaries telesaietan.
Imagine Dragonsen beste singeletako bat, On The Top Of The World, The Croods pelikulako soundtrack izan zen eta FIFA 13 eta Pro Evolution Soccer 13 bideo jokoetan agertu zen.
Azkenik, Who We Are abestia Gosearen jokoak: Sugarretan pelikularako soundtrack bezala aukeratu zuten . 2012an Studio Yrekin haien lehen albuma, Night Visions, amaitu zuten eta 2012ko irailean atera zen merkatura. Haien arrakasta biziki handitu zen eta Late Night With Jimmy Fallon eta The Tonight Show With Jay Leno telebista programetara gonbidatuak izan ziren.

Smoke And Mirrors

Night Visions tourean egindako bidaietan Imagine Dragonsek mundu osoko kulturak esperimentatu zituzten, eta haietan goiargitu ziren haien album berria Smoke and Mirrors konposatzeko.
2014ko ekainean, Battle Cry izeneko abestia atera zuten Transformers: Age of Extintion pelikularako. Geroago, irailean, Warriors abestia atera zuten Legue of Legends bideo jokoaren munduko lehiaketarako. Abenduan, I Bet My Life single berria argitaratu zuten.
2015eko urtarrilean, taldeak Smoke and Mirrors deitutako albuma atera zuten. ``Musika berria eta ezberdina da´´ aitortu zuen Dan Reynoldsek (taldearen abeslaria).
2016an Not Today abestia Me before you pelikularako atera zuten eta Sucker for Pain Wiz Khalifa, Lil Wayne eta beste musikari batzuekin batera egin zuten Sucide Squad plikularako.

Imagine Dragonseko Partaideak

  • Dan Reynolds: ahotsa, perkusioa eta gitarra (2008- gaur egun )
  • Ben McKee: bajoa, koroak eta pianoa (2009- gaur egun)
  • Daniel Wayne Sermon: gitarra eta koroak (2009- gaur egun)
  • Daniel Platzman: bateria, biolina, koroak (2011- gaur egun)

Diskografia

Estudioko albumak

Lan Zabalduak(EPak)

Sariak

  • People's Choice Awards: talde gogokoena (2014)
  • Grammy Awards: rock emanaldi hoberena (2014)
  • World Music Awards: munduko rock aktuazio hoberena (2014)
  • MuchMusic Video Awards: Bideo hoberena: Deamons (2014)
  • Music Video Production Awards: Rock abestirik hoberena: Radioactive (2013)
  • Teen Choice Awards: Rock abesti eta talde hoberena (2013-2014)
  • iHeart Raido Music Awards: Rock abesti hoberena: Deamons (2014)
  • Billboard Music Awards: Talde hoberena, Hot 100 artistarik hoberena, rock artista hoberena, igorpen abestirik hoberena: Radioactive (2014)

Tourak

Night Visions Tour
Smoke And Mirrors Tour.



Iritzi testua


LOMCEko errebalidak


Gaur egun, hezkuntza oso aldakorra da. Urtero aldatzen dira gauzak han eta hemen, gobernuak hobekuntzak´´ direla uste duelako. Azken urteotan LOMCE´´( Ley Organica para la Mejora de la Calidad Educativa-ren laburdura gaztelanieraz) ezarri nahi da Espainia osoan, baita Euskal Herrian ere. Nik, pertsonalki, ez dakizkit LOMCE legearen puntu ezta aldaketa guztiak. Baina ba dut lege horrek ezarri nahi duen aldaketa baten berri: errebalidak.

Errebalidak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan eta Batxilergoko bigarren mailaren bukaeran ipini nahi dituzten ebaluazio azterketak dira. Laugarren mailako errebalidan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lau urtez emandako ikasgai guztiak gehienezko 350 galderako azterketa bakar batean sartuko dira. Azterketa hau ez gaindituz gero, nahiz eta aurreko lau ikasturteak gaindituak izan, ezin izango duzu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eskuratu. Eta berdina gertatuko liteke Batxilergoko errebalidan; Batxilergoko bi ikasturteak gaindituak izan arren, ez duzu titulurik jasoko ez baduzu errebalida gainditzen.

Zer lortu nahi da azterketa hauekin? Hezkuntzan pausu bat aurrera edo pausu bat atzera egitera eramango gaituzte errebalida hauek? Zein da haien helburua? Ikasleak haien ikasketetako urteez premiatzea edo zigortzea?

Nire ustez, azterketa hauek ikasleak torturatzeko besterik ez dute balio. Ezinezkoa da lau urtetan ikasitako ikasgai guztiak azterketa bakar batean zalantzan jartzea. Milaka azterketa, ordu, lan... galduta egongo lirateke azterketa hauen ondorioz, eta ez dago denbora eta ahalegin hori berreskuratzeko modurik. Eta zer esanik ez, zalantzan jarriko luketela hainbat irakasleren lan eta esfortzu guztia.

Horretaz gain, hamabost urteko gazteak ez dira gai lau urtetan ikasitako guztia froga bakar baterako ikasten eta are gutxiago gogoratzen. Ez dute hezkuntza hobetuko. Ez dituzte ikasleak ikasketetan lagunduko. Ez dituzte lan ordu eta ikasgaiak erraztuko. Guztiz kontrakoa egingo dute, eta hori onartezina da. Azterketa hauen ondorioz, gazteen etorkizuna, gure etorkizuna, zaila, eskuraezina eta jasanezina izango da. Hori da gobernuak benetan nahi duena? Haien ideia zentzugabeengatik gazte belaunaldi oso baten ikasketak eta etorkizuna pikutara botako dituzte?

Hala bada, ikasleok ez dugu onartuko. Gure eskubide eta etorkizunarengatik borrokatuko dugu, kosta ala kosta.











Azalpen testua


Emma Watson


Emma Charlotte Duerre Watson 1990eko apirilaren 15ean jaio zen, Parisen, Frantzian. Bere gurasoak Jaqueline Luesby eta Chris Watson dira, abokatu ingelesak biak, Oxfordeko Unibertsitatean graduatuak. 1995an, haren neba txikia jaio zen, Alex Watson. Urte horretan bertan, haren gurasoak dibortziatu egin ziren eta Watson haren ama eta nebarekin Oxfordera (Ingalaterra) bizitzera joan zen. Watson eta bere neba Alexek, asteburuak haien aitaren etxean igarotzen zituzten, Londresen. Bere aitaren bigarren ezkontzari esker, Watsonek beste hiru anai-arreba ditu: Toby eta Nina eta Lucy bikiak. Frantzian bizitako denboraldiari esker, Watsonek frantsesez pixka bat hitz egiten badaki, eta noizbehinka Frantziara itzultzen da, haren aitona-amonak han bizi baitira.


Ingalaterrara mugitu ondoren, Watsonek haren ikasketak Oxfordeko Dragon School eskolan egin zituen 2003rarte. Eskolan zegoela, hiperaktibitatea (TDAH) diagnostikatu zioten eta harrez geroztik sendagaiak hartzen ditu. Sei urte zituela, aktoresa bihurtzeko interesa izan zuen, eta abesteko, dantzatzeko eta antzezteko klaseak hartu zituen Stagecoach Theatre Arts eskolan. Han zegoela antzezlan ugarietan antzeztu zuen, baina ez zuen inoiz profesionalki egin. Dragon School eskolatik atera ondoren, Headington eskolan jarraitu zituen ikasketak 2007rarte. Oxfordeko neskentzako eskola bat zen eta han hockeyan eta dantzan haritu zen.

2000 urtean, Harry Potter eta Sorgin Harriaren filmeko kastingeko probak hasi ziren, eta Watson, bederatzi urte zituela, Daniel Radcliffe eta Rupert Grintekin batera Harry, Ron eta Hermionen protagonisten paperak antzezteko hautatuak izan ziren. Grabazioen bitartean, hiru gazteek irakasle partikularrekin egunero bost ordu ematen zituzten ikasten, eskolara joatea ez zelako posible. Momentu horretan hasi zen haren aktoresaren karrera. Orain arte, haren lanik garrantzitsuena Harry Potter pelikula bilduman egindakoa da. Hamaika urtetan zortzi pelikula grabatu zituzten J.K Rowlingek idatzitako liburuetan oinarrituta. Gutxi gorabehera 26 milioi euro irabazi ditu lan honekin. Baina Harry Potterez gain, Watsonek beste zenbait pelikula egin ditu, Danceing Shoes (2007), My Week With Marilyn (2011),The Bling Ring (2012), The Perks Of Being A Wallflower (2013), This Is The End (2013), Noe (2014). Haren azken lana, Ederra eta Piztiaren moldaketa bat da, eta 2017an estreinatuko da.

Honetaz gain, modelo lanak ere egin ditu, baina Lançome kosmetika markarentzako eginiko kanpaina izan ezik, ez du arrakasta handirik izan.
Watsonek, emakume eta feminismoaren ingurumenean zer esana ere badu. "He For She" deitzen den mugimenduan parte hartzaile garrantzitsuenetarikoa izan da 2014tik gaur egun arte.












Lagunarteko Gutuna



2016ko irailaren 15a


Sara maitea:
Zer moduz? Opor zoragarriak izan dituzula espero dut. Asko botatzen zaitut faltan eta nire familiaren partez goraintziak bidaltzen dizkizut.

Nire oporrak Indian pasatu ditut baina ez turista bezala, gobernuz kanpoko erakunde batean lan egiten baizik. Nire lana, hain zuzen, gutxiago garatuta dauden herrialdeetako gazteen hezkuntza ikertzea eta sustatzea da.

Esandako moduan, aurten Indiara joan naiz eta adin guztietako gazteekin egin izan dut lan. Ezin duzu imaginatu zer egoera txarrean ikasten duten hango gazteek. Ikasgelak, ia erabat suntsituta daude eta askotan eskolatik kanpo ematen dituzte ikasgaiak. Irakasleen inplikazioa erabatekoa izan arren, material eta diru faltan daude.

Haurrak, hemen ez bezala, irrikitan joaten dira eskolara. Ikasteko gogo handia izaten dute baina batzuk, ikasketez aparte, lan egiten dute etxean dirua beharrezkoa dutelako. Batzuetan, ez dira eskolara itzultzen.

Horregatik idazten dizut gutun hau, gure G.K.Ean parte hartzera animatzen zaitut. Ez duzu derrigorrez lan handirik egin beharko baina zure partetik aportazio txiki bat lagungarria izango litzateke.

Espero dut zu laster ikustea, gauza asko ditut zuri kontatzeko.
Musu handi bat,
Jone.