Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.





2016ko irailaren 16a

Kaixo lagun!


Gutun honen bitartez nahi dut kontatzea Gobernuz Kanpoko Erakunde batean elkarlanean nabilela, munduan dauden gizarte desberdintasunen kontra nagoelako. Bi adibide jarriko dizkizut zu animatzeko eta gurekin elkarlanean aritzeko.
Lehenengoa, eta aldi berean larriena, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak dira. Esaterako, lan-postu batzuetarako mutilak onartzen dituzte askoz gehiago neskak baino. Matxismoa deritzo honi. Pasa den astean, telebistan partida bat ikusi nuen. Epailea emakumea zen eta honek partida amaitutzat eman zuenean zale batek “platerak garbitzera joateko” esan zion. Benetan penagarria iruditzen zait XXI. mendean honelako gauzak gertatzea. Ez duzu uste zerbait egin behar dugula jende horren kontra edo honelako ekintzak saihesteko?

Bigarrena, bestalde, arrazakeria da. Badirudi mundu honetan koloreko pertsonek ez dutela … Zer uste duzu? Ez al da triste eta penagarria? Duela hiru aste kaletik nindoala, jende multzo bat ikusi nuen, denak zuriak, beltz baten aurka. Zirikatzen, jotzen, adarra … horrelako ekintzek guztion mespretxua jaso beharko lukete.


Gure erakundera mundu osoko pertsonak etortzen dira laguntzera. Arabiarrak, ingelesak, turkiarrak, euskaldunak … Zergatik ez zara animatzen?

Bertan, lehen azaldu dizkizudan arazoei konponbideak bilatzen dizkiegu. Bestalde, ez dut aipatu baina interesgarria den ekintza batean aritzen gara, gutxiago garatuta dauden herrialdeetan bizitza-kalitatea hobetzen. Esate baterako, pasa den hilabetean Nigeriako hiri txiro batera joan ginen. Janaria, ura, botikak eta abar eraman genituen. Aste bat pasa genuen hango jendearekin eta benetan esaten dizut esperientzia ikaragarria iruditu zitzaidala.


Ezer gehiagorik ez. Iker, animatuko bazara dei egidazu edo bidali iezadazu mezu bat.
Gero arte txo!



Organismo bizidunen osagai nagusiak


Izaki bizidun guztiak, materia bizigabea ez bezala, gai dira elikatzeko, arnasteko, hondakinak kanporatzeko, kanpoko aldaketak hautemateko eta aldaketa horien aurrean erantzuteko, hazteko eta ugaltzeko. Materia bizigabetik bereizten gaituzten funtzioei bizi-funtzioak deritze.
Izaki bizidunek beren egiturei eusteko, egitura horiek berritzeko eta bizi funtzioak betetzeko energia eta materialak lortzeko prozesuari nutrizioa deritzo. Harreman funtzioari esker, inguruneko informazioa bildu eta aldaketa horiei erantzuten diete, erantzun egokiak garatuz. Izaki bizidunak gai dira bere antzekoak diren izakiak sortzeko, ugalketaren bidez.

Ura eta gatz mineralak ezinbesteko biomolekulak dira izaki bizidunentzat haien bizi-funtzioak betetzeko.

Ura edo H2O, molekularik ugariena da izaki bizidunetan, organismo baten pisuaren %75 izatera irits daiteke, baina proportzio hori aldatu egiten da izaki bizidun batzuetatik besteetara.
Ur molekula bat bi hidrogeno atomok eta oxigeno atomo batek osatzen dute. Egitura horri esker, urak zenbait propietate fisko eta kimiko ditu. Propietate horiei esker, urak ezaugarri hauek ditu:
-Disolbatzaile ona da, hori dela eta, ezin hobea da mantenugai-substantziak garraiatzeko.
-Tenperaturaren erregulatzaile eraginkorra da, bero espezifiko handia baitu. Horrek lortzen du organismoaren tenperatura konstante mantentzea nahiz eta inguruneko tenperatu aldatu.

Gatz mineralak, izaki bizidunetan disolbatuta egon daitezke, edo ez, egoera solidoan:

-Disolbatutako gatzek ioiak eratzen dituzte, eta ioi horiek konstante mantentzen dute organismoaren gazitasun maila, eta funtzio batzuetan parte hartzen dute. Esaterako, moluskuen uzkurdura egiten.
-Disolbatu gabeko gatzak egitura solidoen parte dira. Adibidez, eskeleto batena edo maskorrenak. Hauek, babes eta euskarri-funtzioaz arduratzen dira.




FRACKING-A EZ!
Fracking-a edo haustura hidraulikoa lurrean presio handien bitartez ohikoak ez diren gasak lortzeko prozesu bat da. Petrolioa eta gas naturala dira gehien bat lortu nahi diren sustantziak ekintza honekin baina bestelakoak ere eskuratzea da helburua. Zundaketa horien teknika erraza da. Lehenik, bertikalean zulatzen da arroka geruza apurtzeko. Ondoren, horizontalean jarraitu 1.500 eta 3.000 metro artean. Azkenik, ura injektatzen da gasak ateratzeko.

Ia gizarte osoa bezala, fracking-aren kontra nago eta hainbat argudioengatik posizio honetan kokatzen naiz.
Lehendabizi, gure ama-lurra kutsatzen baitu. Jendearen beldurrik nagusiena akuiferoak kutsatzea da, esaterako, Araban, bertatik hornitzen baitira larrialdietan. Ur azpiko eta ur gaineko urak kutsatzen ditu. Guk edaten dugun ura kutsatzea nahi dute, eta hori ezinezkoa da.

Beste alde batetik, lurrikarak sortzeko arrisku itzela du Fracking-ak. Lurrikara bat sortzen denean, horren ostean beste seismo txikiago bat sortzen da beste leku batean, ura injektatu den eremu batean, zehatzagoa izateko. Horrek ni eta gizarte oso beldurtzen gaitu, gure bizitza jokoan sartzen baita.

Azkenik, prozesu hauek aurrera eramateko hainbat lur-sail okupatu behar dira, hektareak eta hektareak. Honen desabantaila nagusiena, atmosfera eta gure paisaia suntsitzen dutela da. Atmosferara gas kaltegarriak bidaltzen dituzte, zehazki, guk arnasten ditugunak. Bestalde, gure ederra den paisaia suntsitu eta desagerrarazten du Fracking-ak.

Nire ustez, honen alde dagoen jendea, Gobernua esaterako, ekonomia garatzeko soilik egiten dute, haiek dirua lor dezaten, eta ez dira benetan garrantzitsuenaz konturatzen, gu kaltetzen daudela. Orduan, konklusio moduan galdera zehatz bat botatzen dut, bakoitzak nahi duena erreflexionatzeko.

Zuen bizitza jokoan jartzea nahi duzue, Gobernuak eta enpresa ziztrinek dirua lor dezaten?






HONDAKIN-UREN ARAZKETA


Gizakiok etengabe kontsumitzen dugu ur geza. Ur geza disolbaturiko gatz batez ere sodio kloruro, gutxi duen ura da. Gizakiak, uraren arazketa izeneko tratamendu baten bitartez, garbitu eta edan dezake, edateko ura lortuz.

Gure inguruko hirietan 250-300 litro ur kontsumitzen dira gutxi gora behera, biztanle eta eguneko, baina kantitatea askoz handiagoa ere izan daiteke, urteko sasoiaren arabera. Esaterako, neguan ur kontsumoa handiagoa da udan baino, berogailuak erabiltzeagatik. Gainera, zenbat eta handiagoa hiria edo industrializatuagoa lurraldea, ur gehiago gastatzen da biztanleko.

Ura behin erabilita, substantzia kutsagarriekin nahastuta geratzen da, adibidez, koipeak, olioak, detergenteak, xaboiak eta era guztietako hondakinak, ura berriz erabiltzea galarazten dutenak. Ur horri, baldintza horietan dagoenean, hondakin-ura esaten zaio.


Gehienetan, hondakin-urak jarraian isurtzen dira ibaietara eta itsasora, baina gaur egun, gero eta handiagoa da arazten den ur kantitatea. Aipatutako arazte-prozesuetan metodo fisikoak, kimikoak eta biologikoak erabiltzen dira kutsatzaileak uretatik banatzeko edo desagertzeko.


Helburua zein den argi dago, ura berriz egokia bilakatzea giza kontsumorako. Horretarako, araztu ondoren potabilizazio-instalazioetara bideratzen da. Bertan, ura zenbait prozesuetatik pasatzen da, helburua lortu arte.

Araztegiek hainbat abantaila dituzte baina horietatik onuragarriena ura guztiz aprobetxatzen dela, eta gaur egun oso garrantzitsua da, mundua ez baitago ura gaizki erabiltzeko.





==
DETERMINISMOA
Pierre-Simon Laplace markesak eratu zuen tesia XVIII. mendean, determinismoa, ekintza eta erabaki guztiak kausaltasun-printzipioaz eragindakoak direla baieztatzen duen teoria da. Horren arabera, bizitzaren orainaldia iraganaren ondorioa da, eta etorkizuna orainaren iturburu. Teoria honen arabera, mundua guztiz arrazoizkoa da, den dena kausa-efektu kate baten bidez gertatzen da, erabakimen askea eta zoria ukatuz.

Determinismo gogorra edo indartsua, Pierrek defendatzen duena, esaten du gauzak ez direla gertatzen edozergatik, hau da, etorkizuna gure orainaren arabera izango da.

Determinismo ahula, aldiz, gauzak probabilitatearen arabera gertatzen direla defendatzen du.

Hainbat determinismo mota daude, hala nola:
-Determinismo ekonomikoa: gizartearen eboluzioa diruaren menpe dago.
-Determinismo geografikoa: pertsona bakoitza bere bizi baldintzetara egokitu behar da aurrera egiteko.
-Determinismo teknologikoa: indar teknikoak mugatzen dituzte aldaketa sozialak eta kulturalak.
-Determinismo soziokulturala: ezeztatzen du askatasuna gizartearen elkarbizitzaren ahalmenagatik. “Gizakia otso bat da gizartearentzat”.
-Determinismo soziala: gizartea ez du neurtzen pertsonen balioa haien ideiengatik edo arrakasta pertsonalengatik, baizik eta haien maila sozialagatik.
-Beste determinismo mota batzuk daude ere, biologikoa, zientifikoa, eta abarrekoak.

Determinismoaren kritika nabaria da sistema sozialean, gizarte honek ez baitu onartzen mailaz edo estamentuz igotzeko gaitasuna ez edukitzea. Pertsona bakoitza balore batzuk ditu eta ideia bat defendatzen du, eta horregatik baloratu behar zaio, eta ez maila edo estamentu berezi batean egoteagatik.

Ondo, Jon, ez dago bikain, baina onargarria

Leonor




Erromon, 2017ko urtarrilaren 20a

Aurten, 2016-2017 ikasturtean, beste urteetan ez bezala, klaseko giroa ez da ondo lan egiteko modukoa. Nire esperientzian oinarrituta ez dut inoiz arazorik izan klaseko giroa edo lan baldintzak direla eta. Aurtengo ikasturtean hainbat faktoreek ez didate uzten gustura lan egitean.

Lehenik eta behin, pertsona kopurua da. Ez zait normala iruditzen 30 ikaskide egotea horrelako esparru batean. Gainera, ikaskideok sortzen dugun zarata itzela da. Horrez gain, irakasleontzat arazo bat da klaseak aurrera eraman ditzaten, eta batez ere, azterketetan ez dago lekurik mahaiak banatzeko, eta kopietan ibiltzeko zailtasunik ez dago. Ez dakit besteek zer iritzi duten gai honen inguruan, baina ni behintzat ez dut gustura lan egiten.

Ikasle kopuru handiaren arazoaz gain, beste hainbat faktoreek baita kaltetzen digute ere. Esaterako, gure klasean akustika oso txarra dago, errezelak ez baitaude. Adibidez, Gaztelania ikasgaiko maisuak, Pablo Arnauk, oso baxu hitz egiten duenez ez zaio garbi entzuten, eta akustika arazoengatik askoz gutxiago. Aipatu ez dudan beste faktore bat hotza da, berogailuak amatatu egiten baitira eguneko ordu zehatz batzuetan. Udan ez du nabaritzen eta ez diogu garrantzirik ematen. Orain, negua heldu denez eta tenperaturak beherakada itzela eman dutenez, berogailuak faltan botatzen ditugu. Ez da normala egiten duen hotza, jaka eta guztiz jantzita ere.

Idazki honen bitartez, nire helburua ez da kexa bat jartzea, baizik eta hurrengo ikasturteetarako lan baldintzak hobetzea. Seguruenik ni batxilergoa bukatuko dudala, baina nire atzean dauden hainbat belaunaldiek gustatuko litzaidake baldintza hobeagoetan lan egitea.


Zuen erantzunaren zain.
52.D-ko ikaslea, Jon Trincado






Benetako heroia


Pasaden astean, beti bezala futbol partidua izan nuen Gobelan, domekan arratsaldeko lauretan. Nire taldeko kapitaina naiz. Partidu berezia izan zen, zeren eta zelaian egon ordez, harmailan ikusi izan behar nuelako, bost txartel hori nituelako. Deialdiaren ordura joan nintzen, taldearekin egoteko. Taldekideek aldatzen amaitu zutenean Ivan, nire entrenatzailea, aldagelara sartu zen. Ez zetorren bakarrik, xarma handiko emakume batekin eta beste mutil batekin baizik. Gure harridura aurpegiak nabarmena ziren. Ivan hizketan hasi zen. Bere lehengusina Yannibel eta Adil aurkeztu zituen. Yannibel Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egiten du, esaterako bizitzan zehar arazo larriak izan dituen pertsona bati beste bizi proiektu bat eskaintzen diote. Adil istorioa adibide moduan jarri zuen. Kolore iluneko mutikoa hizketan hasi zen eta nabarmendu genuen atzerritarra zela. Bere istorioa hurrengoa da:

Adil, afrikarra da, Algeriakoa. Hamasei urte zituenean, konturatu zen bizi baldintzak oso pobreak zirela gerra zela eta. Erabaki bat hartu zuen, kamioi baten azpian sartu eta Espainiara etortzea. Bere bizitza pasatzen ikusi zuen kamioiaren azpian. Familia, lagunak, bizitza osoa utzi zuen. Zorionez, Euskal Herrian bukatu zen bidaia. Kamioitik jaistean, poliziarekin topo egin zuen baina ez zekien hizkuntza bat ere ez, frantses pixka bat izan ezik. Horrela lortu zuen GKE horretara heltzea. Gaur egun, gaztelera ikasten ari da, lanean ari da eta etxe alokatu batean bizi da. Berriro jaiotzea bezala zela esan zigun.
Hitzaldia amaitzerakoan, zutik jarri eta txalotu genuen denbora luze batez. Ivanek hitzaldia amaitzeko hau esan zuen: goazen Adili garaipena dedikatzera. Partida 3-0 amaitu zen eta pozik itzuli ginen etxera.

Gaur, honi buruz idaztea bururatu zait, Adil benetako heroia delako. Agian ez ditu 150 gol sartu Cristiano Ronaldok bezala, baina bai bere bizitzaren alde borrokatu duela, maitatzen zuen alde batera utziz. Adil hamasei urterekin berriz jaio zela esan dezakegu.




ENTROPIARENA


Iban Zalduaren Antologia bat liburua irakurri izan behar dugu lehenengo ebaluazioan eta azterketan Entropiarena izeneko istorioa sartu da. Liburua hainbat istorio laburrez osatuta dago.

Entropiarena gustatu zait. Irakurtzerakoan ez zait astuna iruditu. Fernando, gure protagonista, pozten da jakitean bere emaztea, Arantxa, Georgiara bost hilabeterako joango dela.


Arantxak beti kritikatu du bere senarraren zikinkeria, esaterako, bere logelarena edo batez ere bainugela. Bost hilabete hauetan Fernandok bere bizitza arrunta jarraitzen du. Egunero unibertsitatera joan ohi da, bertan irakaslea baita. Etxea hankaz gora dauka, dena zikin, txerrikorta baten antzera.


Egun batean, bere ikasle neska batekin geratzen da, Marrubi du izena eta Fernandok gustuko du. Larrua jotzen dute behin baino gehiagotan. Beraien istorioa guztiz amaitzen da Fernandok Marrubi jipoitu zuelako, honek Fernando eta Arantxaren gustuko trofeo bati mespretxua egiten diolako. Arantxa ez da istorio honetaz ohartzen.

Senar-emazte honek trofeo bat dute, eta Arantxak beti esaten zion Fernandori modu batera jarri behar zuela eguzki izpiak emateko edo.


Gure protagonista, bere emaztea Georgiatik heldu baino egun batzuk lehenago etxea garbitzen eta txukuntzen hasi zen. Arantxa itzultzerakoan, oso urduri zegoen baina bazekien etxea perfektu utzi zuela. Nola ez, bere emazteak trofeoa ikustean esan zion horrela ez zela jarri behar, baizik eta eguzkirantz orientatuta.

Hasieran aipatu dudan bezala, Entropiarena istorioa gustatu zait. Fernandorekin asko identifikatzen naiz hainbat gauzengatik. Batez ere, hondamendi hutsa delako etxeko lanetan, ohea ez duelako egiten, bainugelan ez diolako ponpari tiratzen, eta abar. Nire eguneroko bizitzan berdin gertatzen zait. Amak Arantxaren papera hartuko luke eta nik Fernandorena. Beti nire atzetik dago etxean garbi eduki dezadan.






AURRESKUA


Aurreskua euskal dantzarik ospetsuena da, omenaldi edo erreberentzia moduan jende aurrean dantzatzen dena. Gaur egun erritu bat bihurtu da edozein motatako jaialdietan aurreskua dantzatzea Euskal Herri osoan. Esaterako, ezkontzetan, inaugurazioetan, kongresuan, ekintza publikoetan eta abar. Horregatik euskal kulturan tradizio bat bilakatu da, hemen eta baita atzerrian ere.


Aurreskua, gaur egun ezagutzen dugun moduan, dantzari edo aurreskulari batek dantzatzen du, txistularik batek lagunduta. Txistulariak txistua jotzen du esku batekin, euskal tradizioko airezko instrumentua, eta bestearekin danbolina jotzen du. Era tradizionalean dantzatzen bada, lau zatitan banatuta dago: lehenengoa, Aurrez-aurre; bigarrena, Esku-aldatzea; hirugarrena, Zortzikoa; eta laugarrena, Agurra.

Normalean, dantzaria tradizionalki jantzita joaten da. Alkandora eta praka zuriak, txapela beltza eta gerriko berdea.


Aurreskuaren sorrera


Ohorezko aurreskuak, gaur egun dantzatzen dena, soka-dantza deituriko dantza baten du jatorria. Borobil batean dantzatzen zen, normalean mutilek osatzen zuten eskutik helduta edo zapi bat eutsiz, soka bat osatuz. Dantza hau Euskal Herrian gehien dantzatu dena izan da denbora luze batez, jaialdi handietan alkate eta diputatuek animatzen ziren. Horregatik aldaketa ugari jasan ditu eta hainbat izen jaso ditu. Dantzari guztien artean garrantzia zutenak bi ziren. Lehenengo mutila, aurreskua deiturikoa, eta azken gizona, atzeskua. Dantzaren hasieran, gizonek buelta bat ematen zuten plazatik zehar txapela eskuan izanda. Horren ostean, aurreskua dantzan hasten zen. Aurreskuaren postua izateak ohore handia suposatzen zuen. Horregatik batzuetan eztabaidak sortzen ziren postu hori lortzeko.


Dantza honen ostean, aurreskua eta atzeskua plazaren erdian kokatzen ziren eta dantza bat hasten zen, aurrez aurre deiturikoa. “Desafio” izena ere eman zaio. Ondoren, sokan zeuden bi edo lau mutil askatzen ziren eta plazako emakume bat aukeratzen zuten aurreskulariarentzako. Normalen alkatearen alaba zen, edo antzeko boterea zuen emakumeren bat. Dantzaria aurreratzen zen eta neskaren aurrean zati bat dantzatzen zuen, hain zuzen, oso zaila zen zatia. Bukatzean, dantza hura berriro errepikatzen da baina atzeskuarekin.


Aurreskuaren garapena


Aspaldian, dantza honen pausuak bat-batean inprobisatu egiten ziren, baina denborak aurrera egin ahala, finkatu ziren pausuak, gaur egungo dantza zoragarria lortu arte. Dantza hau ondo egitea ez da batere erraza, forma fisiko ezin hobeko dantzari batek soilik dantza dezake, hainbat orduko entsegua igarota.

Urteek aurrera egin ahala, antzinako soka-dantzak eboluzio bat jasan du, gaur egun aurreskua bilakatu arte.


Tradizioak eta txapelketak


Euskal Herrian tradizio bat bilakatu da ezkontzetan aurreskua dantzatzea. Aurreskularia bere txistulariarekin azaltzen da eliza edo espetxearen kanpoan. Ezkonberriek zeremonia aurrera eramaten duten bitartean, txistulariak partitura jotzen du akatsak ez izateko. Bitartean aurreskulariak luzaketak egiten ditu, baita dantza gainetik birgogoratu ere. Ezkontzako gonbidatuak ateratzen diren heinean, zirkulu erdi bat osatzen dute, dantzaria erdian egoteko elizarekin aurrez-aurre, eta txistularia albo batera. Ezkonberriak ateratzen direnean musika hasten da eta, normalean, dantzariak txapela jaurtitzen du. Beste batzuetan ordea, emakumeari buruan jartzen zaio.


Aurreskua ere tradizioa bihurtu da jaialdietan, hiriko jaietako berbenan, jaiotzetan, eta hainbat festetan.


Beste alde batetik, aurresku txapelketak sortu dira. Hiru txapelketa nagusi ezagutzen dira:



vLehenengoa eta aldi berean garrantzitsuena, Euskadiko Aurresku Txapelketa da. Sestaon ospatzen da, uztailaren bigarren astean. Txapelketak arratsalde oso bat irauten du. Azkeneko 10 urteetan parte hartu duten dantzarien batez bestekoa 35 da. Dantzari kopuruaren errekorra 2012. urtean izan zen, 47 dantzari aurkeztu zirenean. Dantzari bakoitzak bere aurreskua dantzatzen du publikoaren aurrean. Txistularia buelta emanda dago, horrela aurreskulariak musika jarraitu behar du. Epaimahai bat dago lau epailerekin. Bakoitza bere puntuazioa ematen dio dantzari bakoitzari eta guztien batura da lortzen den puntuazioa. Hiru sari banatzen dira. Irabazleak 400 euro eta txapela irabazten du, bigarrenak 300 euro eta hirugarrenak 200. Partaide guztiek 40 euroko dieta jasotzen dute.





vBigarren, Bizkaiko txapelketa da. Ondizen ospatzen da, Leioan. Arauak berdinak dira baina lau modalitate daude: 15 urte azpiko mutilak, 15 urte azpiko neskak, 15 urte baino gehiago dituzten mutilak eta 15 urte baino gehiago dituzten neskak. Nagusientzat sariak handiagoak dira. Lehenengoak 300 euro eta txapela jasotzen du, bigarrenak 200 euro, eta hirugarrenak 150. Txikien irabazleak 250 euro jasotzen ditu, bigarrenak 150 eta hirugarrenak 100. Partaide guztiek 30 euroko dieta jasotzen dute. Ander Navarro Lamiakotarra txapelketa gehien irabazi duen dantzaria da.



vHiriko jaietako txapelketak hirugarrenak dira. Arauak berdina dira baina irabazle bakarra dago, txapela eta 100 euro jasotzen dituena. Trapagan, Erandion, Sondikan, Lemoan, Gallartan, eta hainbat lekutan ospakizun hau aurrera eramaten da. Partaideentzat baita 20 euroko dieta dago ere.


ZORTEA


Bigarren ebaluazioko liburua Krimenak izan da. Pasa den ebaluaziokoa baino interesgarriagoa iruditu zait, eta irakurtzeko erreza. Istorio ezberdinak baina narratzaile berdinarekin, abokatu lana egiten duena.

Zortea istorioan, gure protagonista Irina, Hego Amerikan bizi zen. Zoritxarrez, garai hartan gerra garaia zen. Egun batean, Irina bere nebarekin etxean zegoela, ohartu ziren nola sartzen ari ziren. Bertan,etxe barruan, neba hileta gure protagonista bortxatu egin zuten. Horren ondorioz, eta bereziki herri gerran zegoenez, Irinak alde egin zuen Alemaniara, autobus bat hartu eta Berlinera heldu zen.

Berlinen ez zuen ezer. Bere bizitza aurrera eramateko prostituzio munduan sartu zen. Kalean bizi zen eskale bat ezagutu zuen eta lagunak bihurtu ziren. Irinak bezero berezi bat zeukan, berezia bere loditasunagatik. Halako egun batean, bezero horrekin sexu-harremanetan zebilela, bezeroak bihotzeko bat sufritu zuen eta bertan geratu zen. Hilda zegoen. Irinak ez zekienez zer egin, etxetik alde egin zuen. Eskalea etxera heldu zenean, gorpua ikusi eta harrituta geratu zen. Irina laguntzeko asmoz, gorpua zatitan banatu zuen. Den-dena odolez bustita utzi zuen. Irina etxera bueltatu zen bezain pronto, odola ikusi zuen. Polizia deitu zuen. Konturatu ziren Irina ilegalki bizi zela Berlinen.

Justizia Auzitegian, narratzaileak, zehazki abokatuak, defentsa ona egin zuen. Fiskalak karguak erretiratzea eta atxilotze-aginduak bertan behera uztea lortu zuen abokatuak. Irinak bere bizitzarekin aurrera jarraitzeko aukera izan zuen, heriotza naturala izan zelako, bihotzekoa.




2016-2017 KURTSOKO KRONIKA
Hemen nago, ordenagailuaren aurrean kurtsoko azken kronika idazteko prest. Azterketak amaituta, oraindik indarra daukat idazlan on bat prestatzeko non 2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz. Hor doa!

1. HISTORIA

Gaur izango balitz bezala gogoratzen dut 2016ko irailaren lehenengo astea, kurtso hasiera hain zuzen. Oso goiz jaiki nintzen, urduri eta batxilergoa nolakoa zen ezagutzeko grinarekin. Asteartea zen, aurreko egunean aurkezpena izan genuen eta bertan, ikasgai bakoitzeko irakasleen izenak ezagutu genituen. Eskolarako bidaian udan gertatu zitzaizkidan gertaera guztiak gogoratzen nituen, baina txipa azkar aldatu nuen, hots, institutuaren atariko atea zeharkatu bezain pronto. Klaseko kide gehienak ezagutzen nituen, batzuk nire taldeko lagun minak direlako, eta beste batzuk ordea, lehen hezkuntzan nire klasean zeudelako.

Hasiera gogorra izan zen. Ez materiagatik ez horrelako gauzarik, uda luze baten ondoren berriro ikasten hastea gogorra delako. Gainera, egunean zazpi orduz lan eta lan ibili behar ginen, lehen hezkuntzan ez bezala. Irakasle gehienak itxura ona zuten, heziketa fisikokoa eta filosofiakoa izen ezik. Nahiz eta zazpi orduak gogorrak izan, ondo moldatu nintzen, gosea eta nekea ekiditez. Orokorrean, harremanak oso onak izan dira, bai irakasleekin bai ikasleekin. Pozik nago zentzu horretan.

2. GELAKO GIROA

Atal honetan gauza pilo bat esateko ditut, baina motza izango naiz. Klaseko giro ez zait aproposa iruditu lan egiteko, hurrengo arrazoiengatik. Lehenik eta behin, klase guztien kide kopurua 20 eta 25 bitartekoa izan da. Aldiz, gure klasean 30 pertsona izan gara. Hogeita hamar pertsona denak batera hitz egiten ez da bidezkoa, zarata itzela sortzen dugulako. Ados nago gure partetik ez dugula ezer jarri arazo hori ekiditeko baina ikasle kopurua gehiegizkoa iruditu zait. Arazo horri, beste bat gehitu behar zaio. Leihoetan ez zeuden gortinarik. Horrek suposatzen zuen irakasleak ozen ez bazuen hitz egiten, ez genuela ezta piperrik ere entzuten. Uste dut Leroy Merlin-en hiruz pa lau gortina ez direla oso garestiak. Arazo horiek alde batera utziz eta orokorrean klaseko balorazioa bat eginez, ez da txarra izan, azken finean kurtsoan zehar umekeriak alde batera utzita ondo moldatu gar bai irakasleekin bai beste ikaskideekin.

3. AHOZKOTASUNA

Atal berezia hau. Ideia ona iruditu zait ahozkoa egitearena. Azken finean hizkuntza bat hitz egiteko eta komunikatzeko balio du, eta horrela ikasten da, hitz egiten. Ondo gogoratzen badut, hiru edo lau ahozko prestatu ditut, bai nire ustez hoberenak bi izan dira. Lehenengoa Frackinga-ri buruzkoa izen zen, kurtso hasieran. Nire lehen ahozkoa zen, kurtso honetako noski. Nik esperientzia neukan horrelako hitzaldiak ematen, lehen hezkuntzan izan nuen irakasle bati esker. Egunero berri bat kontatzera behartzen gintuen, eta horrela ikasi nuen jendaurrean behar den bezala hitz egiten. Oraindik akatsak egiten ditut, baina horretarako gaude, akats horiek gainditzeko. Bigarrena, aurreskuari buruzko izan zen, orain dela gutxi. Sei minutuz egon nintzen aurreskuari buruz hitz egiten. Gaia menperatuta neukan, aurreskularia izan nintzelako txikitan. Orokorrean, notako hiru puntuak lortzeko ahalegin handi egin dut nire ustez. Orain Gorkak du erabakia.

4. IRAKURMENA

Atalik gogorrena nire ustez. Irakurtzea ez da nire ekintzarik gogokoena. Nahiz eta oso baliagarria izan euskara maila hobetzeko, oso aspergarria ere iruditzen zait. Hiru liburu irakurri izan behar ditugu aurten. Lehenengo ebaluazioan, Iban Zalduaren Antologia Bat liburua irakurri genuen. Istorio ezberdinez osatutako bildumatxoa da. Istorio batzuk beste batzuk baino dibertigarriagoak iruditu zitzaizkidan.


Orokorrean, liburua irakurtzea gogorra izan zen. Bigarrena, Krimenak deritzon Ferdinand Von Schirach-en liburua izan zen, hiruetatik hoberena. Kasu ezberdinak kontatzen ditu istorio desberdinetan. Kontatzailea abokatua da. Irakurtzea ez zitzaidan latza iruditu, azkar eta ondo irakurri nuelako. Eta azkenik, hirugarren ebaluaziokoa, Fikzioaren Izterrak izan da. Gorkak esan zigun lehenengo kapitulua edo azkena sartuko zirela, eta bi horiek irakurri nituen soilik.


Klasean baita testu liburua erabilita irakurri dugu ere. Hainbat motatako testuak irakurri eta komentatu ditugu, eta nik uste dut parte hartu dudala ekintza horietan.

5. METODOLOGIA
Kurtso hasieran ez nuen espero modu honetan lan egingo genuela. Beste irakasleek azterketak jartzen dituzte subjuntiboaren taula guztiak eskatuz, baina horrek ez du ezertarako balio. Azken finean hizkuntza batek bilatzen duena hitz egitea da, komunikatzea. Idazlanak, ahozkoak eta gelan egindakoa lagundu dit nire euskara maila igotzeko. Gainera, informatikan pastutako klasek oso erabilgarriak iruditu zaizkit. Ostiraleko azken orduetan ez dakit zergatia baina nire sormena piztuta izan dut, eta hori aprobetxatu dut idazlanei kaña emateko.
Egia esanda, egunen bat klasean txapak entzun behar izan ditugu. Ahozko egunetan, osteguneko bigarren orduan, beste kideek ez zutenez ahozkorik prestatzen, zu entzun behar izan zaitugu. Gaia interesgarria izan denean, adi eta aktibo egon naiz, baina beste batzuetan, gaia ez zitzaidanez erakargarria iruditu deskonektatu egin dut eta nire bolara joan naiz. Horrez gain, ikasle batzuen jarrera ez da aproposa izan lan egiteko modukoa. Zarata itzela sortzeak ez du abantailarik ematen klaseko giro hobe dezagun.
6. IDAZMENA
Gehienbat honetan oinarritu da Euskera eta Literatura arloa kurtso honetan. Hasieran kostatu zitzaidan idazteko ohitura hartzea, baina gaur egun gustua hartu diot idazteari. Gure koaderno digitalean 30.000 karaktereak egin ditut. Azalpen testuak eta iritzi- eta argudio-testuak izan dira nire koadernoa bete duten idazlanak. Beti prozedura berdina eraman izan dut. Lehenik, zirriborro bat prestatzen dut. Bertan ideia nagusiak aipatzen ditut baina guztiz garatu gabe. Behin baino gehiagotan zuzenketak egin ondoren idazten hasten naiz dena txukun eta garatuta egon arte. Azkenik gure koaderno digitalera igotzen dut. Ahaztu zait aipatzea zuzenketak egiteko Xuxen eta Euskalbar eta antzeko tresnak erabili ditudala. Oso praktikoak iruditu zaizkit.
Beste alde batetik, beste ikaskideen idazlanak zuzendu ditut. Batzuetan ortografia akatsak edo gramatika aldetik zer edo zer. Beste batzuetan aldiz, eurek proposatutako gaien ideiak botatzen dizkiet. Zentzu honetan, nik laguntza eskatu diet ere, euskara maila oso ona duten ikasleei noski.
Orokorrean, gogoratzen dudanagatik bi edo hiru idazlan Wikipediara igo ditut, haien artean Aurreskuarena, eta beste bi edo Zuzeu-ra, Frackingarena esterako. Nire idazteko maila asko igo da metodologia honi esker.
7. IDAZLANIK HOBERENA
Zalantzak izan ditut baina azkenean erabaki bat hartu dut. Nahiz eta idazlan guztiak maila onekoa izatea, hoberena Aurreskuaren izan da. Txikitatik mundu horretan ibiltzeak eta txapelketa ugarietan egoteak gaia oso ondo menperatzea lortzen du. Hori dela eta, informazio asko eta asko eman dut, Wikipedian ez zegoena. Horrez gain, idazlan hori prestatzen nengoen bitartean burura etorri zitzaizkidan dantza egiten nuen momentu bakoitzean. Tristura sortzen dit aurreskua egiten ez jarraitzea, baina denbora dela eta futbola edo aurreskua aukeratu izan behar nuen, eta ez nuen zalantzarik izan. Idazlana ondo dago. Ortografia akatsak Xuxen bitartez zuzendu ditut, eta gramatika aldetik ondo dago. Ideiak esaldi sinpleetan idatzita daude, Marimaistrasak esaten duen moduan. Bai, Aurreskua idazlanak aurten idazlan hoberenaren saria merezi du.
8. JARRERA
Uste dut eta erratuta ez banago kurtsoko klase guztietara etorri naizela. Ez ditut ez ez-etortzerik ez huts egiterik izan. Klaseko jarrera ona izan dut. Txandak errespetatu ditut, nire kideak hitz egiten zeuden bitartean isilik eta zer esaten zuten entzuten egon naiz … Orokorrean jarrera positiboa izan da. Salbuespena izan daiteke egunen baten aspertuta egotea eta tontoaren pixka bat egitea.
Egia esan beharra dago klaseko jarrera orokorrean ona eta positiboa izan dela, salbuespenak salbuespen. Leiho alboko txokoak zarata sortu dute kurtso osoan zehar, aspertzearen ondorioz. Horrek, Euskara arloan ez hainbeste, baina beste arlo batzuetan iskanbilak sortu ditu.
Nire jarrera ebaluatuz, positiboa izan dela aipatu dut. Testu liburua beti nire eskuetan izan dut, adeitsu jokatu dut, txirrina jo arte eserita egon naiz … Gauza hauek bizitza osorako balio didate. Etorkizunean, IVEF ikasketak burutzea da nire aukerarik onena. Vitoria dago unibertsitatea. Ez litzateke aukera txarra izango bertako futbol talde batean jokatzea eta ikasketak bertan burutzea ere. Jarrera onekin jarraituz gero, hori gertatzeko aukera handiagoak izango ditut. Ziur nago.
9. EUSKARAREN ERABILERA
Penagarria da. Penagarria da euskara soilik klase barruan entzutea, eta eskerrak emanez. D ereduan euskara gure hizkuntzarik nabarmenena da. Ni saiatu egiten naiz nire lagunekin institutuan euskaraz egiten, baina azkenean gazteleraz amaitzen dugu. Telefonoz hitz egitean, amarekin gehienbat euskaraz egiten dut. Gainerakoekin gazteleraz moldatzen gara, errazagoa iruditzen zaigulako. Esamoldeak, esaera zaharrak … kaleko hizkuntza gehienetan gazteleraz egitea hobe da niretzako, hobeto espresatzen naiz eta. Baina ez nituzke arazorik euskaraz egiteko.
10. AUTOEBALUAZIOA
Ez dakit, baina agian nire ikaskideek merezi duten baino nota altuago bat eskatu dizute. Ni autokritika egin ondoren eta zintzo izanda, bikaina etxera eramatek merezi dudala pentsatzen dut. Ikasi dut eta hobeto editatzen ditut nire lanak, sareek eskaini ahal dizkidaten tresnak erabiltzen ditut … Ahozkoa menperatzen dut. Beldurrik gabe eta naturaltasunarekin jendaurrean hitz egiten dut. Hiru liburuak irakurri ditut, aprobetxamenduarekin. Nire ikaskideen idazlanak irakurri eta batzuk zuzendu ditut. Txukuna naiz idazten, kaligrafia onarekin.
9. Bederatzira heldu naiz. Falta zaidan puntu hori lortzeko nire euskara kalitatea oraindik hobeagoa izan beharko litzateke. Bidean nago.
Bukatu dut. Orain, nire blogera igoko dut zuk zuzen dezazun. Nota zeure erabakia da, nik nire iritzia eman dizut eta nahiko ondo argudiatuta. Ordenagailua amatatuko dut eta udaz gozatuko dut azterketak amaitu ditut eta.
Jon Trincado.