Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testuabakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak,posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.






Azalpen testua



Mago de Öz


Mago de Öz Madrilen sortutako rock talde bat da. Taldea, 1988. urtean sortu egin zen "Transilvania" izenarekin (Iron Maiden talde britainiarrari ohorea egiteko asmoaz ezarritako izena), hala ere , urte bete pasa ondoren "Mago de Öz" izenera aldatu ziren.

Bestalde, taldea sortu zenetik, hard rocka eta heavy metala eta oso bestelakoak diren beste generoekin nahastu izan dituzte, nolabait, rock and roll-a, musika klasikoa edo folk musikarekin. Taldea, Jesús María Hernández Gil, Txus di Fellatio ezizenarekin ezagutzen dena, deituriko bateria-jotzaile bilbotarrak sortu egin zuen.

Txus-ek txikitatik maite zuen heavy metala. Hala ere, gaztetan futbolean aritu zen Madrileko areto-futboleko atezain bezala. Arazoak izan zituen bertan, eta taldeko bi lagunekin gaur egun ezagutzen dugun Mago de Öz taldea sortzea erabaki zuen.

Denbora pasa ahala, haien arrakasta eta ospea munduan zehar ikaragarria izan arren, taldean arazoak sortzen hasi ziren, eta 2011. urtean taldea banatzea erabaki zuten, abeslari, teklatu eta baxu jotzaile berri bat bilatuz.

Bestaldetik, haien ospea 1998. urtean hasi zen, "La leyenda de la Mancha" deituriko diskoa arrakasta handia izan zuenean.

Gainera, bi urte pasa ondoren "Finisterra" diskoa salmentan atera zuten. Bi disko hauetan talde honen abesti oso ospetsuak aurki ditzakegu, "Fiesta Pagana" eta "Molinos de Viento" adibidez. Mago de Öz-ek, Espainian ospe handia duen arren, Latinoamerikan duten jarraitzaile kopurua ez da batere makala, eta beraien kontzertuetarako prestatzen dituzten dekoratuengatik nabarmentzen dira, izan ere, pirata itsasontziak, Erdi-aroko katedralak edo piroteknia ikuskizunak ikusi izan dira haien show-etan.

Azkenik, esan beharra dago, abesten dituzten gaiak era askotakoak izaten direla. Batzuetan amodiozkoak izaten dira, beste batzuetan sexualitateari eta berdintasunari buruzkoak, bestetan adiskidetasunaren gainean eta aldi askotan erlijioaz abestu dute, gehienetan kritika moduan idatzitako abestietan.

Datu jakingarriak:
  • Txus di Fellatio Bilbo-n jaiotakoa da, eta Athletic Club-eko jarraitzailea. Hori dela eta, kontzertuak hasi baino lehen Athletic-eko bandera bat ateratzen du, publikoari erakusten dio eta azkenik musu bat ematen dio. Geroxeago bere baterian jartzen du.

  • Platinozko 7 disko eta bi miloi disko kopia saltzea lortu dute mundu osoan zehar.

  • Egun batean, kontzertu bat bukatu bezain laster gizon batek Txus-i "Fiesta Pagana" ukitzea eskatu zion. Txus-ek ezetz esan zion, zeren, dagoeneko kontzertu horretan jo izan zuten "Fiesta Pagana-ko" abestia. Orduan, gizona bere janzkia ireki egin zuen eta txaleko-bonba bat zuela ikusiz berriro jo behar izan zuten abestia.

GAUR EGUNGOKO KIDEAK:

Resultado de imagen de mago de oz
Resultado de imagen de mago de oz


https://eu.wikipedia.org/wiki/M%C3%A4go_de_Oz

Baduzu materialik eu.wikipedia.org horretan ekarpenak egiteko



Wikipediako link-a:
https://eu.wikipedia.org/wiki/M%C3%A4go_de_Oz





LAGUNARTEKO GUTUNA



Kaixo Mikel,
Espero dut oporrak gozatu izana baina bada garaia errutinara bueltatzeko.

Aurreko astean Euskal telebistan ikusi nuen nola afrikar multzo batek txenela batean heltzen ziren Mediterraneoko kostaldera. Gero, berria amaitu baino lehen zenbaki bat ageri zen, Gobernuz Kanpoko Erakunde batena.

Gau horretan nire gurasoekin hitz egin nuen eta baimena eman zidaten erakundean parte hartzeko. Horregatik nago zuri idazten. Betidanik laguntza emateko asmoa duen pertsona bezala ikusi zaitut eta asko poztuko nintzateke gurekin elkartuko bazina.

Erakunde honetan, gehienbat Afrikako pertsonei laguntzen diegu. Ez bakarrik dirua bilatzen. Adibidez, atzo Askartzara joan ginen bertako immigranteei laguntzeko. Izan ere, janaria eta arropa berriak eman genizkien.

Harrigarriena da ze-nolako bidaia arriskutsua egiten duten txaneletan beraien herrietatik alde egiteko eta beraien bizi baldintzak hobetzeko. Nolabait, askok beraien herrialdeetan ez daukate ez urik eta ez janaririk bizitzari aurre egiteko. Beste batzuk ezin dute beraien herrialdeetan geratu guda dela eta. Bestalde, jaio berri asko hil egiten dira haien gaixotasunak sendatzeko baliabideak falta direlako.

Hori dela eta, ideia aproposa iruditzen zait zuk gurekin lan egitea. Badakit batxillergoak denbora asko kentzen dizula baina bakarrik elkartu egiten gara bi aldiz astero. Beraz, denbora ez da arazo larriegia izango.

Espero dut zurekin lan egin ahal izatea!!!

Jon P.





Txirotasunaren aurka


Gaur egun, 702 milioi pertsona inguru bizi dira sekulako txirotasunean. Pertsona hauek, gehienbat Afrikako eta Asiako herritarrak, euro bat baino gutxiagorekin berain familiak aurrera eraman behar dituzte egunero eta bada garaia egoera hau geldiarazteko.

Egia da, 1990. urtean txirotasunaren eragina askoz handiagoa zela ( 1900 milioi pertsona) eta pixkanaka lortzen hari garela arazo hau konpontzea. Bestalde, ezinezkoa da gizaki hauek beraien eskubideak ez izatea, zeren eta guztiok merezi ditugu oinarrizko eskubideak, adibidez, osasuntsu haztea, ikasteko eta eskolara joateko aukera izatea, indarkeriaren aurkako babespena izatea, etab. Zer egin dezakegu? adibidez, hemengo herrialde aberatsak bertako herrialdeen lehengaiak erosi ordez bertan lehengai horiek jarduteko lantegiak ezartzea, bertako herritarrei bai lana bai aberastasuna emanez. Gainera, hemengo gobernuek, hemen hezkuntzan eta osasunean ditugun ezaguerak bertan zabaltzen lagun zezakeen. Bestalde, bakoitzak ahal duen kantitatea dohain dezake bertan lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeetan, beraien ekarpena eginez.

Hau guztia kontuan hartuz, gustatuko litzaidake zure laguntza edukitzea eta hilero ahal duzun diru kantitatea bilakatzea gero, Afrikako herrialde desberdinetara bidaltzeko. Zergatik eta denon laguntzaz zorigaitz honekin akaba dezakegu.


Jon P.

Zuzeu link:
http://zuzeu.eus/abertzaletasuna-xxi/txirotasunaren-aurka/






Herioaren erlikiak


Bazen behin, bide bakarti batetik bidaiatzen ari ziren hiru anai. Bat-batean, bidea zeharkatzen zuen ibai arriskutsu batera heldu egin ziren, baina, magian oso trebeak zirenez zubi bat eraiki zuten. Zubitik pasatzen ari zirela txanodun agerpen bat oztopatu zien igarobidea, heriotza zen.


Heriotzak oso haserre zegoen, bertan heltzen ziren pertsonak normalen hiltzen zirelako. Izan ere, heriotzak, oso azkarra zena, hiru anaiek zoriondu zituen. Gainera, bakoitzari nahi zuen saria eskaini zion tranpa hura ekiditeagatik.

Lehenengo anaiak, nagusiena, mundu osoko magian aritzeko baritarik boteretsuena eskatu egin zion. Heriotzak, alboan zuen intsusa- beltzetik fabrikatu egin zion bat.

Bigarren anaia, lehenengoa baino apalagoa zena, hildakoei bizitzara bueltatzeko boterea eskatu zion. Heriotzak, orduan, ibaiaren hertzetik arroka bat hartu, transformatu eta anaiari eman zion.

Bukatzeko, anai txikiena, bigarrena beste bi anaiak baino apalagoa zena, hortik oharkabean ihes egiteko ahalmena eskatu zion, behin zubia uztean heriotzak berriz aurkitu ez zezan. Momentu horretan, heriotzak bere manta ikusezina eman zion eta hiru anaiek, bakoitzak bere bidaia, jarraitu zuten.

Lehenengo anaia gertu zegoen herri batera joan zen, eta bere barita boteretsuarekin, iraganean borroka galanta eduki zuen gizon batekin, topatu eta hil egin zuen. Gero, mozkortu egin zen eta ohera sartzerakoan beste mago batek barita lapurtu eta lepoa moztu zion. Honela, heriotzak, lehengo anaia eramatea lortu egin zuen.

Bigarren anaia, bere etxera bueltatu zen eta heriotzak emandako harriari hiru buelta eman zizkion. Momentuan, orain dela urte batzuk ezkondu nahi egin zen emakumea, hilda zegoena, bere aurrean agertu zen. Zoritxarrez emakumea, heriotzen mundutik bueltatu egin zela eta, oso triste bihurtu zen. Hori dela eta, anaia tristuraz beteta bere burua hil egin zuen. Honela, heriotzak, bigarren anaia berarekin eraman zuen.

Hirugarren anaiarekin arazo bat egon zen. Manta ikusiezina bere menpean zuenez heriotzak ezin izan zuen anai txikia topatu. Urte asko eman zituen hirugarren anaiaren bilaketan, hala ere, hil zorian zegoenean soilik aurkitu zuen. Orduan, gizona bere manta kendu eta bere semeari eman zion. Azkenik, hirugarren anaia, gustura hartu zuen heriotza, eta batera joan egin ziren bizitza hau utziz.



external image latest?cb=20131213015150external image hqdefault.jpg

Informazioa: Harry Potter-eko 7. film-atik atera dut.

Wikipediako link-a:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Harry_Potter_eta_Herioaren_erlikiak




Los Angeles


“Los Angeles” Kaliforniako estatuko herririk jendetsuena da. Estatu Batuetan, aldiz, bigarren herri jendetsuena da, 3.800.000 pertsonako biztanleriarekin. Kaliforniaren hegoaldean dago eta 1.215 kilometro karratuko azalera du. 1781. Urtean, Felipe de Neve deituriko espainiar gobernadore batek fundatu zuen, “El Pueblo de Nuestra Señora la Reina de los Ángeles del Río de Porciúncula”-ren izenpean. 1821. urtean Kalifornia gudaren ondorioz, Mexiko estatuaren parte izatera pasatu zen. Hala ere, 1848. urtean Estatu Batuetako administrazioaren parte berriz izatera pasatu arte.

Los Angelesek pisu handia dute munduko osoko kulturan. Alderdi honetan, ikonorik garrantzitsuena Hollywood-en dauden estudioak dira. 1903. urtean hasitako zinema industria honek, gaur egun, munduko enpresa handiez inguratuta dago, hala nola, Warner Bros edo Universal Pictures. Oso ospetsuak dira ere bertan ospatzen diren Oscar sariak.

Zinemaz aparte, kirolekin oso lotuta dagoen herria da Los Angeles, bertan estatu batuetako talde garrantzitsuak aurkitu ahal dituzu. Adibidez, L.A. Lakers eta L.A. Clippers basket taldeak, L.A. Galaxy futbol taldea edo L.A. Dodgers beisbol taldea.

Musikaren kontuan hartuta , Metallica, Guns N' Roses, Red Hot Chili Peppers, Maroon 5 edo Imagine Dragons musika taldea ospetsuak, Los Angeles izan zuten beraien jatorriak.

Beste aldetik, Los Angeleseko plater tipikoenak hauek dira: California-style pizza, Cheeseburgerra, California Rolla, Crispy taco, hot dog-a, barbakoetako saihetsak.

Azkenik, esan beharra dago kostaldeko hiri bat dela eta hondartz zoragarriak aurki ditzakezu, nolabait, Santa Monicako hondartza, Venice beach eta Manhattan Beach. Hala ere, surf egitera joatekotan Malibuko hondartza aproposena da.

Resultado de imagen de los angeles hollywood
Resultado de imagen de los angeles hollywood



















Zabortegi naturalak



Gaur egun, plastikoak ibaietara eta itsasoetara botatzea ohituratzat hartu egin dugu. Agian ez gara konturatzen, baina honelako jokaerak dira gure planeta kaltetzen eta pixkanaka-pixkanaka hil egiten dituztenak.

Hainbat motatako itsas hondakin daude, nolabait poltsak, botilak, mamu sareak etab. Azken hauek, marinelak ozeanoetan utzi edo galdu egiten dituzte eta sekulako arazoak sor ditzakete. Normalean, sare hauek animaliak harrapatu edo korapilatzen dituzte, eta askok ez dute ihes egiten lortzen eta hil egiten dira. Gainera, poltsen kasuak direla eta, antzekoa gertatzen da. Botatako plastikoak ozeanora iristen direnean animaliak janariarekin nahastuz, jan egiten dituzte eta ito egiten dira. Izan ere, Ozeano Barean korronteak direla eta, hondakinez osatutako 1.400.000 km karratuko uharte bat dago.


Beste aldetik, ibaietan, ozeanoetan gertatzen diren kasu berberak gertatzen dira. Askotan, kutsadura askoz handiagoa izan daiteke, hauek hiriak zeharkatzen dituztelako, non industria hondakinak heltzea errazago da. Are gehiago, hondakin hauek direla eta, ibaietako animaliek egoera penagarriak pairatu behar izaten dituzte azken hamarkada hauetan.

Horregatik, gure planeta lagundu eta salbatu nahi badugu, neurriak hartzen hasi beharko genituzke. Adibidez, ibaietan korronteak aprobetxatu egiten dituzten edukiontziak jartzea, edota ozeanoetan zaborrak jasotzen dituzten itsasontziak erabiltzea. Halere, hau guztia lortzeko, guztion laguntza beharrezkoa da eta bakoitzak ahal duen moduan birziklatzea ezinbestekoa da.

Resultado de imagen de isla de plasticos
Resultado de imagen de isla de plasticos
Resultado de imagen de isla de plasticos
Resultado de imagen de isla de plasticos




link:
http://zuzeu.eus/abertzaletasuna-xxi/zabortegi-naturalak/



BA AL GARA ASKEAK?


Gaur egun, jaiotzen garenetik askeak garela eta hainbat eskubide ditugula esaten dugu. Baina ba al gara benetan askeak?

Bi askatasun mota daude: alde batetik, kanpo askatasuna dago, non askatasun fisikoa (eta beste batzuk ere), zibila, politikoa, pentsatzen eta adierazteko askatsauna eta askatasun erlijiosoa aurkitzen dira. Suposatzen da gizakiok herriz aldatzeko aukera dugula baina askotan Europara eta Ipar Amerikara heltzen diren atzerritarrek paperik gabekoak direnez beraien herrialdetara bueltan bidaltzen dituzte. Herrialde batzuetan, musulmanetan gehienbat, ez dago pentsatzeko askatasunik eta sexuen arteko desberdintasun handiak daude. Hala ere, arazo hauek Europan bertan gertatzen dira ere, emakumeek askotan gizonak baino aukera gutxiago izaten dituzte, nolabait, lana aurkitzeko momentuan

Bestalde barneko askatasuna aurkitu dezakegu. Honetan, askatasuna lortzeko nahia eta besteen nahiak ez dizutela mugarik jartzen ikertzen da. Askotan pentsatzen dugu guztiz askeak garela gure erabakiak hartzerakoan, halere, gerta daiteke erabaki hori gure esku ez dagoen zerbaitek determinatzen duela, adibidez, gure kode genetikoak efektu zuzena izaten du erabakiak hartzeko orduan. Baita, sozietatean ezarritako arauak, sineskerak eta baloratzeko irizpideak gure pentsatzeko joera mugatzen digute.

Azkenik, esan dezakegu pertsona batzuek beraien askatasuna baztertu eta beste joera batzuk erabiltzen dituztela seguritatea eta babesa lortzeko asmoz. Masokistek adibidez, beraien burua mespretxatu eta bere kritika zorrotzak egiten dituzte, beraien buruei kalte egiten hari direla konturatu gabe, baita gehien maita duten pertsonei min egiteko gauzak esaten dizkiete, hala ere, gero damutzen dira eta beraien buruari kalte egiten diete. Beste batzuek, aldiz, gaixotzeko edo gaixotasuna itxaroteko joera dute.
Bestalde, sadikoek aldrebes jokatzen dute, beste pertsonak manipulatu eta sufritzen ikusteko gogoak dute, beraien nian jasaten duten segurtasun falta dela eta. Hiru motatako joera dituzte. Alde batetik, beste pertsonak manperatzea gustukoa dute, manipulatzen duten pertsona tresna pasiboa bihurtu arte.Bigarren joera, besteek xurgagarri duten guztia, materiala eta ez-materiala, norbereganatzean datza. Bestetik, azkeneko joera motan besteei sufriarazi edo sufritzen ikustean datza. Esan beharra dago masokisten eta sadikoen arteko harremana dagoela, sinbiosi autoritario hain zuzen. Sinbiosten pertsonen arteko harremana da beraien artean elkarrekiko dependentea eginez. Joera honek menpekotasun joerak sortzen dituzte. (ez duzu garbi agertu autoritarismo (masokismo eta sadismo) eta askatasunaren arteko harremana; Frommen teoria dela ere aipatu beharko zenuke autoritate-argudioa eratuz)


Dena kontuan hartuta, nire ustez guztizko askatasuna ez dela existitzen esango nuke. Hala ere, toki batzuetan beste tokietan baina askeago izateko aukera daudela aitortu nahiko nuke.



Inauteriak

Inauteriak orain dela urte asko sortu zen tradizioa da. Batzuen ustez, Baco izeneko jainkoari ohore egiteko asmoz egiten zen. Beste batzuek, orain dela 5000 urte Egipton ospatzen zirela esaten dute. Inauteriak, normalean herrialde katolikoekin lotzen da nahiz eta elizak ospakizun erlijioso bezala ez hartu.

Mozorroak kontutan hartuta, esan beharra dago desberdintasun ugari daudela emakumeen eta gizonezkoen artean. Mutilenak, normalean nahiko estaliak izaten dira baina emakumeak mozorro bat bilatzeko momentuan honelakoak aurkitzen dituzte: Polizia sexy, erizain sexya etab.

Emakume askok honen aurka egin dute. Pertsona askoren ustez komentario matxista bat dela esaten dute. Bestalde, arazoa ez da soilik zergatik jartzen dituzten honelako iruzkinak emakumezkoen mozorroetan bakarrik. Are gehiago, honelakoak 6 urteko neskatoen mozorroetan aurkitu ahal direnez itzelezko iskanbila sorrarazi da.


Nire ustez, nola emakumeen mozorro gehienetan nola beraien gorpua aurkeztu behar duten txarto iruditzen zait. Gainera, pentsatzeko joera txarra daukagula uste dut. Adibidez, suhiltzaileen mozorroak kontuan hartuta ikus dezakegu nola gizonezkoenak guztiz itxiak direla eta emakumeenak irekia beraien gorpua erakusteko asmoz.


Hau guztia kontuan hartuta gustatuko litzaidake ikustea nola egoera hau aldatzen dugun, emakumeen eta gizonezkoen artean honelako desberdintasun egoerak desagertzeko







Napalm Neska

1972. urtean, Estatu Batuen eta Vietnamen arteko guda garaian, "napalm" izeneko bonba mota sortu zuten estatu batuarrek. Napalma, petrolioaren gai eratorriez eta nahastura loditzen dituzten bestelako gaiez osaturiko gela da. Likido honek, gorpuarekin kontaktua egitekotan guztiz erretzen ditu, 800- 1200 graduko tenperatura hartzen baitu.

Vietnameko soldatuak, ohian barruan ezkutatzen ziren, non eremua ezagutzen zutenez, soldadu estatubatuarrak baino hobeto mugitzen ziren. Hortaz, armada inbaditzaileak "Napalm" bonba sortzea erabaki zuen.

1972. ekainaren 8-an Napalma bota zuten Trang Bang-en. Hildako ugari egon ziren bertan, hala ere, pertsona batzuk bizirik irten ziren infernu hartatik, adibidez, Phan Thị Kim Phúc izeneko 9 urteko neskatoa. Neskato hau "napalm neska" bezala ezagutzen dugu, izan ere, bonba zela eta, neskatoaren arropak sua hartu zuten, eta bere bizitza salbatzeko asmoz korrika hasi zen. Orduan, Nick Ut deituriko argazkilaria agertu zen, Nick-ek argazki bat hartu eta neskatoa ospitalera bidali zuen. Bertan, 14 hilabete egon zen ospitalean eta 17 ebakuntza behar izan ziren bere bizitza salbatzeko.

Gaur egun, bere gorputzaren zati handi bat guztiz erreta eta deformaturik dago. Halere, aurrera joatea lortu zuen eta orain beraren senarra eta bi semeekin bizitzen da.

Bestalde, gaur egun oraindik bere ohean mugitzean izugarrizko minak izaten dituela aitortu zuen elkarrizketa batean. Gainera, eguraldi beroa egiten duenean buruko min handiak izaten ditu.

Azkenik esan beharra dago, argazki honek hainbat sari irabazi dituela, garrantzitsuena Pulitzer saria.



external image 53828_N_19-09-12-8-58-20.jpeg?8817



link
https://eu.wikipedia.org/wiki/Napalm






Liverpool FC


Liverpool Ingalaterrako futbol taldea da, Liverpool hirian kokatuta. Titulu ugari irabazi ditu eta Ingalaterran titulu gehien irabazi duen futbol taldea da.Hauek izan dira lortutako txapelketa guztiak: bost Europako kopa, Europako hiru super-kopa, UEFA-ko hiru kopa, zortzi liga, 7 FA cups eta 15 Community Shields-eko kopak.

Liverpool F.C. 1892ko ekainaren 3an sortu zen. Hasieran Everton deituriko taldeak jolasten zuen Anfield-en ( gaur egun Liverpool-ek jolasten duen futbol zelaia). Hala ere, zelaiaren jabea John Houlding zen eta desadostasunak zeudela eta Everton-eko taldea Goodison Parkera aldatu behar izan ziren. Orduan, Liverpool-eko taldea sortu eta Anfield-en kokatu ziren.

Ingalaterran Liga ugari irabazteaz gain Europa mailan ezaguna bihurtu zen, denbora tarte honetan 4 Europako Kopa, bi UEFA eta Superkopa bat lortu baitzituen.

XXI. mendean hainbat titulu irabazi zituen baina garrantzitsuena AC Milani irabazi zion Europako Finala. Pertsona askorentzat Europako Koparen finalik onena izan zen. Hasiera Milanek 3-0-ko markagailua zuten haien alde. Atsedenaldian Liverpool-eko jarratzaileak haien ereserkia abestu zuten. Orduan atsedenaldia bukatu eta gero Liverpool-eko taldea partidari buelta ematea lortu zuten. 3-3 amaitu zuen partida eta penaltietan
Bestalde, haien jarraitzaileak hainbat borroketan egon dira murgildurik baina larrienak tragedia hauek izan dira. Alde batetik, Heysel-eko zorigaitza. Honetan Juventus-eko jarratzaileekin izandako istiluetan 39 hildako egon ziren ( Juventus-ekoak gehienbat). Beste aldetik, 1989. urtean Sheffielden 96 hildako egon ziren, estadiora sartzeko momentuan jende-olde bat sortu zen eta.




Resultado de imagen de liverpool anfield
Resultado de imagen de liverpool anfield









Lehenengo Mundu Gerra


XX. mendearen hasieratik hainbat tirabira egon ziren Europako herrialdeen artean. Alde batetik, Alemania eta Frantziaren artean zenbait arazo egon ziren inperio kolonialekin. Arazorik larriena Marokon gertatuko krisia izan zen. Frantsesak beraien protektoratua ezarri nahi zuten Marokon, baina Alemaniarrek Frantziak boterea hartzeko kontran zeudenez, Marokoko sultanari babestu zuten. Azkenean Alemaniarrek Kongoko zati garrantzitsu bat lortu zuten eta bakean utzi zuten frantsesen interesak.

Beste aldetik, hainbat lehia ekonomiko egon ziren. Erresuma Batua eta Alemaniak industria arloan aurreratuenak zirenez, bultzada nabarmena izan zuten merkataritza eta finantza arloko harremanetan. Hori dela eta, bi herrialdeen arteko mesfidantza sentimendua sorrarazi zen. Adibidez, Erresuma Batuaren mesfidantza nagusienetako bat Alemaniaren itsas politika izan zen. Azken hauek, itsas armada boteretsua sortu nahi baitzuten, britainiar armadaren parekoa.

Europa bi blokeetan banatu zen:

  1. 1. Aliantza hirukoitza: Alemaniak, Italiak eta Austria-Hungariako inperioak osatzen zuten. Beraiek Alemaniaren oreka lortzea, Frantzia bakartzea eta Austria- Hungaria eta Italia beste herrialdeetatik defendatzea ziren haien nahiak.

  1. 2. Entente Hirukoitza: Errusiak, Frantziak eta Erresuma batuak sortzen zuten blokea zen. Bi itunen bidez sinatu zuten haien aliantza. Alde batetik itun militarra deiturikoa eta beste aldetik Entente Cordiale zeritzona.

1914ko ekainaren 28an Austria- Hungariako koroaren oinordeko Frantzisko Fernando artxidukea eta bere emaztea hil egin zituzten Sarajevon. Esan ohi da, serbiarren aldeko elkarte sekretu baten kidea izan zela. Hori dela eta, Uztailaren 28an, Austriak gerra deklaratu zion Serbiari. Honekin batera bakoitzak bere aliatuekin gerrara bideratu ziren.






Emakumeen aurkako indarkeria

Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketarik ohikoena eta pertsona gehien ukitzen duen arazoa da. Gainera, munduko gizarte guztietan gertatzen da, haien sistema ekonomikoa edo politikoa edozein izanda ere. Emakumeen aurkako indarkeriak ez ditu kulturak, gizarte-klaseak edo etniak bereizten. Eguneroko lotsagarrikeria hori modu eta eremu askotan gertatzen da, baina jatorri bakarra du: emakumeek emakume izateagatik diskriminazio unibertsala pairatu behar dutela.

Emakumeen aurkako indarkeria hainbat modutan adierazten da. Bikotekideen eta bikotekide ohien indarkeria jasaten dute, pertsonen trafikoaren biktimak dira, derrigorrezko ezkontzak onartzera behartzen dituzte eta , eta mutilazio genitala onartu behar dute ere. Azken hau, trauma psikologiko larriak izatera ekartzen du, halaber, beste batzuetan infekzio larriak izaten dituzte eta askok hil egiten dira.

Indarkeriarik gabeko bizitza izatea giza eskubide bat da. Mundu guztietan, emakumeak antolatu egin dira genero indarkeria agerian jartzeko eta haren aurka borroka egiteko. Antolatutako emakume talde horien eraginez aldaketak egin dira legeetan, politiketan eta ohituretan. Hala ere, aurrerapen handiak lortu diren arren, munduko zenbait lekutan lege eta politika guztiz baztertzaileak daude, eta ia planeta osoan diskriminazioak oraindik ere badaude.

Nazioarteko legediak dio estatuen erantzukizuna direla giza eskubideen urraketak, bai estatu-eragileek egindakoak, bai partikularrek egindakoa. Nire ustez, guztiok batera arazo larri honekin bukatu behar dugu, izan ere, ezinbestekoa da bakoitzak beraren hari-koskorra ipintzea gauzak aldatzeko.





Kanadako glaziarrak

Gaur egun, klima aldaketa dela eta, ikusgarriak diren hainbat eraldaketa egon dira naturan. Ezezagun diren fenomenoak sorrarazi ditu ere. Adibidez, ibaiko atzitze bezala ezagutzen den fenomenoa gertatu egin da Kanadan. Gertakari honek ibai batetik bestera ura kentzea da.

Bertan zegoen glaziar erraldoia atzeratzea lortu du klima aldaketak. Gainera, honekin batera ibai bat lehortuta geratu da eta ura bertan zegoen ura beste ibai bat mantentzera pasatu da.

Nature Geoscience deituriko aldizkarian esaten duten bezala, Kaskawulsh deituriko glaziarra azken mende honetan zehar kilometro eta erdi atzeratu egin zen. Izan ere, azken denboraldi honetan urtu egin da eta Slims deituriko ibaitik iragaten gelditu da eta gaur egun Kaskawulsh deituriko ibaian egiten du.

Esan beharra dago, gure garaian dokumentatuta dagoen lehenengo ibaiko atzitze gertakaria izan dela zeren orain direla milioi urte ez zela holakorik gertatu.

Normalean, ibaiko atzitzeak lurrazaleko mugimenduengatik, erosioengatik edo lur-irristengatik gertatzen dira. Hala ere, aldi honetan glaziar baten urpenagatik gertatu egin da eta horregatik klima aldaketarekin lotu dezakegu.

Bestalde, adituen ustez, ibaiaren ibilgua glaziarraren barruan sortutako izotz paretak ur masen posizioa aldatu dituztelako gertatu egin da. Are gehiago, ura glaziarraren barruan sortu den hogeita hamar metroko arroila batetik garraiatu egin da.

Azkenik, gertakari honen ondorioz, paisaian eboluzio handia egon dela nabarmena da. Gainera, UNESCO- ko gizon-emakume guztien ondarea lortu zuen Alsek ibaia, aldakuntza izugarriak izan ditu bere emarian.


2016-2017 ikasturteko kronika


SARRERA
2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz.

Historia

Nire kasuan, Erromon betidanik bizi izan naizenez, txikitatik Erromo eskolara eta geroago Erromoko institutura joan naiz, hortaz, ezinezkoa egiten zait konparazio handiegirik egitea, beste ikas zentroetan ez baitut ikasi.
Hala ere, nire ustez, taldea eta klase giroa nahiko aldatu da aurten. Lehenengo batxilergora heldu garenez, gure etorkizuna nora bideratu nahi dugun aukeratu behar izan dugu, eta hautazko ikasgai desberdinak izan ditugunez, ikaskide berriak ezagutzeko aukera izan dugu.
Alabaina, nire ikaskideekin primeran egon naiz aurten eta ez dugu inongo arazorik izan gure artean. Gainera, hurbileko hainbat institutuek batxilergoa eskaintzen ez zutenez, ikaskide berri ugari ezagutu ditut klasean, primeran moldatu naizenekin. Are gehiago, klaseko ordezkaria institutuan berria zen neska bat izan da, eta nire ustez oso lan ona egin du, adibidez, greba egunetan zehazki azaldu zigun zer egin behar genuen eta zein zen grebaren zergatia.
Azkenik, ikasteko materialekin ez dira arazo ugaririk egon. Larriena nire ustez, klasean daukagun ordenagailua da, izan ere, lan egiteko motelegia da eta maiz berak bakarrik itzaltzen da.


Gelako Giroa

Lehen esan dudan bezala, kurtsoan zehar ez dugu arazo larririk izan. Izan ere, hainbat ordu elkarrekin pasatzean eztabaidak eta liskarrak izatea arrunta izan daitekeen arren, aurten soilik problema bat izan dugu.
Filosofiako azterketa zela eta, klaseko ikasle gehienak azterketa gabonak eta gero atzeratzea proposatu zuten, baina klaseko minoria batek horren kontra jarri zen. Nahiz eta desadostasun horrek zenbait eztabaida izateak eragin zituen, guztiok ados geunden akordio batera heldu ginen. Euskarako klaseetara soilik jartzen badiogu arreta, ez dut uste problema garrantzitsurik izan dugunik azken hilabete hauetan.
Beste aldetik, nabaria izan da gure artean txantxa ugari egiten ditugula, halere, hurbileko lagunen artean egiten ditugunez ez da inolako arazorik egon inoiz.
Mugikorrak kontuan hartuta, arazo txikiren bat bizi izan dugula esango nuke. Askotan, irakasleek ikasleak sakelekoa erabiltzen harrapatu dituzte, eta horrek, behin baino gehiagotan amonestazioak jarriz konpondu da. Gure esku daukagu jarrera horrekin amaitzea, izan ere, gure zereginetan ari garela mugikorra alde batera uzteko gai ez bagara, arazo larriak izango ditugu gure etorkizunean.


Ahozkotasuna

Ikasturte honetan 3 ahozko egin ditugu. Lehenengo saiakeran, Fahner deituriko ipuina kontatu nuen. Aurten klasean egindako lehen ahozkoa zenez, aitortu beharra dut nahiko urduri nenbilela, hala eta guzti ere, ondo egin nuela uste dut.
Alabaina, nire ahozkorik hoberena bigarrena izan zen, noiz Mago de Oz musika taldeari buruz mintzatu nintzen. Esan beharra dago, nire musika talderik gogokoena denez kontatu nuen informazio gehiena buruz nekiela. Normalean, honelako proiektuak prestatzeak pixka bat kostatzen zait, batez ere urduritasuna dela eta buruz ikasteak gehiago kostatzen zaidalako. Hortaz, ni neu gaia aukeratzeak lasaiago eta gogoz lan egitera laguntzen nau.
Azken hilabete honetan hirugarren ahozkoa egin dut. Glaziar baten urtzeari buruz hitz egin nuen eta lehengoak bezain ondo prestatu banuen ere, nerbioak zirela eta bi edo hiru alditan trabatu nintzen.
Onartu beharra dut, beste jendearen aurrean hitz egiteak nahiko urduri jartzen nauela, halere, nire aurrean dudan jendea ikaskideak direla jakiteak asko lasaitzen nau. Halaber, etorkizunean unibertsitatean, zein lanetan ezezagunekin hitz egiterakoan izango ditugun urduritasunak baretzen lagunduko gaituela uste dut.
Bestalde, klasean parte hartzeko momentuetan txandak errespetatu ditugu eta gure kideek beraien ahozkoak egiten zuten bitartean adi egon garela uste dut.


Irakurmena

Hiru liburu irakurri ditugu aurten, “Krimenak”, “Fikzioaren izterrak” eta “Antologia”. Hiruren artean nire gustukoena Krimenak izan da, besteak baino askoz entretenigarriagoa eta ulertzeko errazagoak iruditu baitzait.
Esan beharra dago, normalean ez dudala asko irakurtzen eta irakurtzekotan kirolezko egunkariak izaten direla nire irakurketa gogokoenak, adibidez, Marca edo Mundo Deportivo deiturikoak. Hala ere, baditut zenbait lagun sare sozialetan idaztea gustuko dutenak, eta zer idatzi duten jakin-mina dela eta haien idazkiak irakurtzen ditut maiz.

Idazmena

Aurten egindako idazki kopurua pasaden urteetan egindakoa baino askoz handiagoa izan da. Urtean zehar, idazteko dudan ahalmena guztiz hobetu dudala uste dut, izan ere, pixkanaka pixkana idazlanen egitura eta ordena hobetzen ikasi dut.
Honetan hobekuntza lortzeak, idazteko momentuan buruan nuen guztia errazago irudikatzeko balio izan zait. Are gehiago, hainbat idazlan egiteak, behin eta berriro Elhuyar hiztegira jotzea behartu nau, eta horrek nire lexikoa hobetu du.
Azpimarratzekoa da, egin ditudan hainbat eta hainbat idazlanak bai Wikepedia-ra bai ZuZeu-ra igo ditudala, izan ere askotan, idatzitako gaiei buruzko euskarazko informaziorik ez zegoen bi web guneetan.

Metodologia

Nire ustez, aurten euskara klaseetan erabilitako irakasketa metodologia asko aldatu da beste urteekin konparatuz. Pasa den urteetan erabilitako metodologia, nahiko teorikoa izan zen, izan ere, kurtsoan zehar egindako lan gehiena azterketa gainditzera bideratuta zegoen.

Hau hobetu azaltzeko adibide bat jarri nahiko nuke. Aditzak ikasteko momentuan, irakasleek taulak buruz ikastera behartzen ziguten, hiruhileko azken egun batean azterketa gainditzeko. Hortaz, metodologia honek urtean zehar egindako esfortzu guztiak saiakera bakarrean ebaluatzeko prestatuta zegoen. Hala ere, nire ustez, ikasketa teknika honek aditz taulak egun gutxi batzuetan zehar primeran jakiteko balio duen arren, behin baino ez praktikan jartzen denez, azterketa egunean esate baterako, laster ahazten dugu egun horretarako ikasitako materia.
Ondorioz, urtean zehar hainbat idazlan egiteak, ikasi dugun materia aldi gehiagotan erabiltzea ahalbidetu digu. Halaber, gure ebaluazioa egun bakar batean egindakoa soilik ez islatzea lasaiago lan egiten lagundu gaitu.
Azkenik, esan beharra dut irakaslearekin primeran moldatu egin gara. Arazoak izan ditugun bakoitzean gogoz lagundu digula, eta ostegunetan ordenagailu gelan lana aurreratzeko aukera uzteak ideia bikaina iruditu zait.



Zein izan da nire aurtengo idazlanik onena?
Egin ditudan idazlanen artean gehien gustatu zaidana, Mago de Oz musika taldeari buruz idatzi nuena da. Lehen esan dudan moduan, ezagutzen dudan gai bati buruz idazteak askoz erosoago egiten zait, izan ere, nire talderik gustukoena izanda informazioa bilatzeak nahiko atsegina egin zait.
Idazlan honetaz gustatu zaidan beste gauza bat, amaitzean Wikipediara euskaraz egindako lana igotzea izan da, jakinda baita Interneten ez dagoela euskaraz idatzitako informazio gehiegirik.
Iritzi artikuluak kontuan hartuz, zabortegi naturalei buruz egin nuen lana hoberena iruditzen zait. Nire anaia, gai hori buruzko proiektu batean parte hartzen hari zela ikusteak hori buruzko informazioa bilatzera bultzatu ninduen.
Soilik bi liburu azterketa egin ditut kurtsoan zehar. Hoberena nire ustez bigarrena izan zen, izan ere, azterketan liburuko azken ipuinari buruz galdetu zen eta irakurri berri nuela azterketa lasai-lasai egin eta primeran atera zitzaidan.

Jarrera
Nire jarrera aurten ona izan da. Ez naiz klasera faltatu eta faltaren bat edukitzekotan beti justifikatu egin izan dut. Klaseko giroa ezin hobea izan da, ez dugu arazorik izan eta denon artean harreman ona izatea lortu dugu. Klasera behar izan dudan materiala beti eraman izan dut eta txirrina jo edota irakasleak esan arte mahai gainean izan ditugu liburua eta estutzea.
Hitz egiteko momentuan eskua altxatu egin dugu ia gehienetan, nire ustez besteekiko eta irakaslearekiko errespetu handia dugulako. Egia da, gerta daitekeela batzuetan guztiok aldi beran hitz egin nahi izan dugula eta iskanbila txikiak sortu ditugula.
Euskararen erabilera ikasgelan
Zoritxarrez, euskara klasean soilik erabiltzen dut. Etxean gurasoek ez dakite euskaraz hitz egiten eta lagunekin gaztelaniaz mintzatzen naiz normalean. Hala ere, nabarmendu beharra dut askotan euskaraz abestutako musika entzuten dudala, eta noizean behin lagunekin WhatsApparen bitartez euskaraz hitz egiten dugula.
Autoebaluazioa
Urte honetan nabaritu dudan aldaketarik handiena idazlanak nola egin behar ditudan ikasten jakitea izan da. Kurtso hasieran 30.000 karaktere egiteko eskatu zigun irakasleak, eta lehenengo idazkietan zailtasunak aurkitu arren, traba horiek bidean zehar desagertzen joan dira.
Are gehiago, momenturik atsegina nire ustez, klasean bai etxean egindako lanak, Wikipedia zein Zuzeu.eusera igotzea izan da. Izan ere, nire esfortzuarekin egindako lana beste pertsona batek erabil dezakeela jakiteak nahiko harro jartzen nau.
Hori dela eta, 9 batekin auto ebaluatuko nuke nire burua. Ikasturtean eskatutako gauza guztiak gogoz egin ditudalako eta nire onena ematen saiatu naizelako.