Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
Mikel Serra















2

Azalpen testua
2016 irailean
Mikel Serra

Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua


Mikel Serra


Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.




KRONIKA

SARRERA:

2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz…



1.HISTORIA:
Batxilergora sartzean aldaketa asko egon dira. Klaseko kideak ez dira berdinak, beste institutuetatik etorri dira askok eta beste batzuk, aldiz, institutuz aldatu dira. Nire lagun gehienak ez daude nire klase berdinean orain, institutuz aldatu direlako edo A ereduan sartu direlako.
Romo eskolan egin nuen Lehen Hezkuntza eta Artaza-Romoko institutuan DBH. Betidanik egon naiz D ereduan, baina uste dut hemen ez dagoela horrenbesteko euskera maila beste institutuekin konparaturik.

Irakasle berriak eta ikasgai berriak egon dira ere. Filosofia izan da gehien harritu didana zeren ez da erraza ulertzen eta gaia galtzen baduzu zaila da berriz hartzea.
Irakasle asko ezagutzen nituen pasaden urteetatik, baina irakasle berri asko etorri dira. Ez nekien ez nola irakasten zuten, ez nola baloratzen zuten lana; ondorioz lehenengo ebaluaketan arazoak izan nituen irakasgai askotan (Filosofia, Mate). Baina, uste dut ondo amaitu dudala kurtsoa eta ondo moldatu naizela guztiekin.

Nire ustez, institutu hau txarto baino txartoago antolatuta dago. Egingo genituen irteera guztiak ez ditugu azkenean egin, azterketak pilatuta egon dira beti, eta ohiko deialdiko azterketak hasiko dira klase normalak amaitzen diren egun bertan. Ez dut uste, esaten dutenez, denbora gutxi zegoelako dagoela antolaturik honela, baina gure zuzendariak ez dakiela nola antolatu institutu bat. Honetaz gain, ordenagailuen kontua dago. Geldoak, zaharrak eta azkar apurtzen dira. Baina hobe da dirua gastatzea kafe-makina bat jartzen.

Euskera ikasgaia erabat onera aldatu dela uste dut. Lehen, egiten genuena (aditzak, lexikoa, testu gutxi) oso aspergarria. Horregatik nik uste dut honen moduko aldaketa bat beharrezkoa zela. Subjuntiboa ikasi beharrean, zerbait erabilgarriagoa egiten ikastea. Testuak. Hau era hobea da euskara ez bakarrik ikasteko baina ere bai euskara erabiltzeko, uste baitut euskara gutxi erabiltzen dugula bai klasean bai klasetik kanpo. Gure testuak argitaratzea zure testuak denok ikusteko oso ideia ona ere iruditzen zait.

Institutu honetan daramat 5 urtez eta oraindik ez dakit zertarako behar dugun ordezkari bat. Ezertarako balio duen kargua iruditzen zait. Zerbait egiten badute bakarrik egiten dute klasekideekin kontsultatu gabe, eta zerbait guztion artean egin nahi badugu hobe izango zen guztion iritzia entzutea.





2.GELAKO GIROA:





Euskara klasean giro ona egon zen kurtso hasieran eta ondo mantendu egin dugu giro hori. Klase-kide batzuk giroa apurtzen zuten batzuetan, baina gauza puntualak zirela uste dut. Arreta falta ikusi ditut, klase batzuk nekagarriak zirelako eta jendea aspertzen zelako. Ez dut uste bakarrik Euskara klasean gertatzen den gauza dela, beste klase batzuetan askoz txarragoa izaten da. Egindako gauzei buruz, nik uste dut irakaslea saiatu egin dela klaseak atseginak izatea guztiontzako.



3.AHOZKOTASUNA:

Ikasturte osoan zehar hiru ahozko azalpen egin ditut. Nire ustez, ez ditut ondo egin, zeren lotsati samarra naiz eta urduri jartzen nintzen. Oso motzak egin nituela ere uste dut. Onena Garoñako zentral nuklearrari buruz egin nuen lana dela uste dut.
Ahozko gehienak ulergarriak izan dira eta ezin izan ditut galdera geheiegi egin.

Elkarrizketa gutxi egin ditut euskaraz, hobea da bakarrizketa nire iritziz. Informatikan, kultur zientifikoan edo heziketa fisikoan hitzaldiak eman ditugu gai bati buruz.

Txandak errespetatzen saiatzen naiz beti, baina klasean ez dut asko parte hartzen.

4.IRAKURMENA:



Aurten irakurri ditugun liburuak ordenaturik hauek izan dira: Antologia Bat, Iban Zalduak idatzia; Krimenak, Ferdinand Von Shcirach-ena eta Fikzioaren Izterrak, Ur Apalategik idatzia. Nire kabuz ia ez dut liburuak irakurtzen, baina artikuluak edo berriak irakurtzea gustuko dut. Gehienetan, gaztelaniaz irakurtzen dut niri gustatzen zaizkidan gaiak euskeraz gutxi dago eta edukia txarra izan ohi da. Koaderno digitalean, nire lagunen testuak irakurri ditut, baina ez ditut zuzendu ezer, ez dauzkatelako ia akatsik. Ez ditut telefono aplikaziorik instalatu, gutxi erabiltzen dut mugikorra eta ordenagailuan egiten dut lan gehiena.



5.METODOLOGIA





Nire iritziz, Euskara ikasteko metodologia hau oso eraginkorra da. Beti dago zerbait egiteko: testuak, irakurpenak … Irakasteko beste modu bat da, askoz berriagoa eta erabat ezberdina beste urteetan egiten genuena baino. Lan egiteko gogoak ez ditu kentzen beste urteetan aditzak eta aditzak eginez gertatzen zen bezala. Irakaslea gure gaitasunak zekien eta ondo lagundu digu dudaren bat bagenuen.
Liburuak irakasleak hautatzea ez zait asko gustatu. Guk gustuko ditugun generoak irakurri beharko genituzke, eta hauei buruz laburpen edo galdera-sorta errazak egitea izan beharko ziren azterketak.





6.IDAZMEN



Ikasturte osoan zehar, testu asko egin eta argitaratu ditugu. Nire partez, hala ere, ez dut testu bat ere argitaratu, ez baitaukate horrenbeste maila nire ustez. Testu gehienak azalpen-testuak izan dira, non batzuetan nire iritzia jartzen nuen amaieran. Ez dut uste gero eta hobeto idazten dudanik, baina bai askoz errazagoa egiten zaidala idaztea eta azkarrago egiten ditdala testu gehienak. Irakasleak egin zituen ekarpenak laguntza handikoak izan dira honetarako. Lagun batzuei ideiak eman diet testuak egiteko, baina ez ditut ia testuak zuzendu gehienetan ez nituelako akatsik aurkitu. Bloga ez dut ia begiratu, baina bai begiratu ditudala beste batzuen koaderno digitalaren orriak, inspirazioa bilatuz.







7.ZEIN IZAN DA NIRE AURTENGO IDAZLANIK ONENA? ZERGATIK?



Kronika hau nire lanik luzeena dela ziur nago eta esfortzu gehien sartu dudan testua ere. Kronika hau egiterakoan konturatzen naiz zelan egin dudan, orokorrean klasean eta zenbat lan egin dugun kurtsoan zehar. Kronika alde batera utziz, nik uste dut “Satoru Iwata”-ren azalpen testua izan dela nire lanik onena, asko begiratu bainuen beraren informazioa eta ikertu nuen interneten. Asko miresten dudan pertsona denez, asko gustatu zait berari buruz idaztea. Testu guztiak digitalki egitea oso ideia ona iruditu zait. Nire kasuan, askoz jariakortasun handiagoa daukat ordenagailuan idazten eta nire kaligrafia txarra ez da hemen nabaritzen. Digitalki, gainera, ortografia akatsak ikustea oso erraza da eta asko laguntzen du testua txukun egoten. Uste dut idazlanetan estilo asko erabili ditudala eta testu mota askotan idatzi ahal dudala.

8. JARRERA



Saiatzen naiz ez-etortze huts egiterik ez egiten, baina askotan ailegatu naiz berandu klaseetara. Aste oso bat egon nintzen etxean gaixorik nengoelako eta berriz erritmoa hartzea kostatu zitzaidan. Metodologia kontuan hartuz, uste dut denok pozik gaudela metodologia honekin klaseak askoz jariakorragoak direlako. Bakarrizketak eta idazlanez euskara ikasi dudala uste dut eta honela gramatikaz nekiena sendotu dut. Honela da modu egokiena euskara ikasteko. Etxean bei saiatu naiz ahal nuenean testuren bat egiten edo pentsatzen eta ikasgelan beti gutxien klaseko giroa mozten saiatzen naiz. Informatika gelan testuetarako informazioa begiratzen nituen batzuetan.



9. EUSKARAREN ERABILERA IKASGELAN ETA ESPARRU AKADEMIKOETATIK KANPO





Etxean ez da euskaraz hitz egiten, nire gurasoak ez dakite eta. Amak basikoa daki eta aitak ez du inoiz ikasi. Sare sozialetan kontu gutxi aurkitu ditut nire gustukoak eta euskaraz. Irakasleekin bakarrik egiten dut euskaraz, zaila egiten zait klase-kideekin eta lagunekin euskaraz mintzatzea. Erabiltzen ditudan zerbitzu ia guztiak ingelesez erabiltzen ditut hizkuntza hori ondo eramaten baitut eta errazagoa egiten zaidalako gaztelania baino.



10. AUTOEBALUAZIOA



Ikasturte honetan euskara arloan uste dut gehien ikasi dudan urtea izan dela. Interneten dauden hainbat webgune aurkitu ditut non nire euskarazko testuak hobetu ahal ditudan. Hiru bakarrizketa egin ditut, eta hobetu egin dut nire euskara mintzamena. Klasean entzuten asko ikasten dela uste dut, eta beti adi egoten saiatzen naiz. Hiru liburuak irakurri ditut guztiz eta azterketak ondo egin ditut, kontatzailea zer den azalduz etab. Jarrera ona dudala uste dut, baina gutxi parte hartzen dut ere. Idazmenak egin ditut eta karaktere kontua bete dut.



KALIFIKAZIOA



Nire ustez hirugarren ebaluazioan merezi dudan nota 8 bat izan beharko zen. Ez badut ezer argitaratu ere, bakarrizketak egin ditut eta idazlan mota asko egin ditut.

Satoru Iwata



Satoru Iwata (1959ko abenduaren 5 – 2015eko uztailaren 11) bideo-joko programatzaile eta enpresaburu japoniarra izan zen. Nintendoko presidente izan zen 2002tik hil arte. Askoren ustez bideo-jokoen erabilgarritasunaren bultzatzaile handia da, hardwarearen erabilerekin publiko zabalagoetara helduz.

Gaztetatik erakutsi zuen interesa bideo-jokoetan eta bere lehen joko sinplea egin zuen institutuan zegoela. Tokion egin zituen konputazio zientzietako ikasketak. Oraindik unibertsitatean zegoela, HAL laborategietan hasi zen, enpresa honetan sortu zuen bere lehen joko komertziala 1983an. Nintendorekin elkarlanean aritu zen, “Earthbound” eta “Kirby” jokoen garapenean parte hartzen. 1993an HAL laborategien presidentea bihurtu zen eta enpresa galbidetik atera zuen. 2000 urtean Nintendorekin bat egin zuen “Pokemon” eta “Super Smash Bros” garatu eta gero.

Nintendok hazkunde handia lortu zuen Iwatarekin, eta bere burua bihurtu zen 2002an. Bere zuzendaritzarekin, “Nintendo DS” eta “Wii” bideo-kontsolak garatu zituzten, konpainiako kontsolarik arrakastatsuenak. Bideo-jokoen zabalketan jarri zuen arreta, demografia-talde guztietara zabaltzen. Honetaz gain, bizi-kalitate produktuak atera zituen “Wii” kontsolarako. Guztira, Nintendok mozkin errekorra eduki zituen 2009an.

Ondorengo produktuak, “Nintendo 3DS” eta “Wii U”, ez ziren “Wii” bezain arrakastatsuak izan eta salerosketak behera handia egin zuten. Iwata, barkamena eskatu eta bere soldata erdira jaitsi zuen. Arrakasta bilatuz, mugikorrerako jokoak egiten dituzten enpresekin (DeNa) harremanetan egon zen. Ospitalean zegoela, bere azken proiektua proposatu zuen: “Pokemon Go”.

Iwata beti izan zuen harreman oso estua Nintendoko jarraitzaileekin. Sare sozialetan galderak erantzuten zituen eta hilero ateratzen zen “Nintendo Direct” programan. Horrela bilakatu zen enpresaren irudi publikoa.

Iwata 2015eko uztailaren 11an hil egin zen, gibel tumore baten ondorioz. Bideo-joko industriaren kideak eta zaleak beren atsekabea adierazi zuten beren heriotzatik. Jarduerarako saria irabazi zuen 2016an “Academy of Interactive Arts and Sciences Awards” -etan.



Xabier Amuriza


Xabier Amuriza Sarrionaindia (Etxano, Maiatzak 3 1941) bertsolari, idazle, itzultzaile, ikertzaile, musikagile eta politikaria da. Bertsolaritzaren berritzailerik handiena dela esaten da.


BIOGRAFIA

1941ean Etxanoko baserri batean jaio zen. 1965ean, ikasketak amaitu eta gero, apaiza bihurtu zen Derioko monasterioan 1976ra arte, noiz apaizgoa utzi zuen. Denbora tarte honetan, Amurizak protesta asko gidatu zuen frankismoaren aurka eta honen ondorioz, kartzelan sartu zuten sei urtez. Ezkondu zen eta alaba bat du, bertsolaritzan dabilena ere.

BERTSOLARI

Amuriza bertsolaritzari ekiten zion kartzelan sartu baino lehen eta han ere praktikatu egin zuen. Txapelketa askotan parte hartu zuen eta 1980an eta 1982an Euskal Herriko txapelduna izan zen. Handik aurrera, ez zuen zorte ona izan bigarren eta hirugarren postu eduki baitzituen. Lehenengoa izan zen euskara batuan bertsoak egiten. Aurretik, bertsolari guztiak beren lurraldeko dialektoa erabiltzen zuten-eta. honetaz gain, metrika ere aldatu zuen eta metafora berri asko erabili zituen. "Errima hiztegi" bat argitaratu zuen, non bertsolari gazteak ikasi ahal duten Amurizak erabilitako errima asko. Bertsolaritzari utzi egin behar izan zuen faringeko ebakuntza bat dela-eta.

IDAZLE

Bere lan gehienak bertsolaritzari buruz doa. Bertso baturak egin ditu, bertsolaritzaren historiaren dokumentazioak, errima hiztegiak, etab. Bertsolaritzaz aparte, 5 nobela argitaratu ditu.

ITZULTZAILE

Politikari buruzko dokumentu asko itzuli ditu, baita aitzinean egindako bertsoak ere. Aipatzekoa da, esterako, Aldous Huxley-ren Bai mundu berria (Brave New World) nobela euskarara itzuli zuela.

POLITIKARI

Apaiza zenean, frankismoren aurka egin zuen protesta asko gidatuz. Honen ondorioz, kartzelan egon zen. Herri Batasuneko partaidea da, eta hauen zinegotzia izan zen bere herrian (Amorebieta-Etxanon). Parte hartu zuen ere, 1981ean Juan Carlos I.aren hitzaldi bat moztu zutela "Eusko Gudariak"
kantatuz.

Armiarma-sarea


Internet armiarma-sarea (web, ingelesez) deitu zuenak ondo ulertzen zuen fenomenoa. WWW "World Wide Web"-ren siglak dira, hiru hitz hauek hitzez hitz armiarma-sare mundiala esan nahi dute. Bere gaztelaniarako itzulpena, "La Red", gaiztakeria gutxiago dauka zeren eta Sarea harrapatzen badu ere, jasan eta babestu egiten du, baita jausialdi batetik salbatu ahal gaitu ere. Aldiz, "web"-a armiarma ez bazara, bakarrik harrapatzen du.

Egia da Sarea bizitza errazten digula, baina ere bai harekiko menpekotasuna sortu du; hemendik gure datu guztiak pasatzen dira, identifikatzen gaituzten datuak. Datu pertsonalak, gizarte-segurantzako zenbakiak, kreditu-txarteleko zenbakiak, pasahitzak, amodio gutunak, argazkiak, isunak, azterketa medikoak... Gaur egun, politikari, enpresari edo futbolari bat hondatzeko, bakarrik Sarean uzten duen arrastoa begiratu behar da, zeren eta informazioa kentzea zaila da "web"-etik.

Garoñako zentral nuklearra


Garoñako zentral nuklearra Santa Maria de Garoñako herrian dagoen zentral nuklearra da. 1971ko martxoaren 2an hasi zen funtzionamenduan, eta 2012ko abenduaren 16an etsi egin zion lanari. Hasieran beren funtzionamendua 2009ra arte zegoen pentsatuta, baina baimenaldia luzatua izan zen 2013ra arte. Argindarra sortzen zuen. Ia Espainiako elektrizitatearen %2a hemendik ateratzen zen. 250 milioi euroko onurak lortzen zituzten beren jabeak: Nuclenor, Iberdrolak eta Endesak erdibana erosi zuten konpainia nuklearra.

Hala ere, zentrala akats asko zituen. Arazo asko izan zituen, batez ere 2000ko hamarkadan pitzadura ugari agertu baitziren. Zentralari "mila eta bat pitzadurako zentrala" ezizena jarri zioten talde ekologistek. Talde hauek zentrala ixtea eskatu izan dute betidanik, esanez akats hauek ondorio latzak izan ahalko zituztela, Chernobil-en edo Fukushima-n gertatu zenari beldur.

2009an CSN (Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiua) Garoñako jarduera hamar urte gehiago iraun ahalko zuela esan bazuen ere, Jose Luis Rodriguez Zapatero (aro horretan zegoen lehendakaria) 2013ra arte bakarrik iraundu zuen haren ekintzak. Nuclenor, ados erabakiarekin, ez zuen epea luzatzeko eskaerak egin, eta 2012an itxi zuten zentralaren ateak. Hala ere, epea amaitu eta gero, enpresa nuklearrak Garoña ez ixtea proposatu zuen. Kontseilua erabakia onartu zuen, eta zentrala itxi gabe utzi zuten, elektrizitatea sortzen ez bazuen ere. Erabaki hau polemikaz beterik etorri zen. CSN-k aurrerago esan zuten Espainiako zentral nuklear orok bakarrik iraundu ahal zutela funtzionamenduan berrogei bat urte, eta hala ere, Garoña berrirekitzeko baimena eman zuten.

Gaur egun, kontseiluak zentrala berpizteko baimena sinatu du, segurtasun-eskaerak betetzen zituela egiaztatu eta gero (segurtasun-eskaerak asko gogortu egin ziren Fukushima-n gertatutakoaren ostean). Orain, gobernuaren esku dago baimena ematea Iberdrola eta Endesari. Bi enpresak elkarbanaka 200 milioi euro jarri beharko dituzte Garoña berpiztu dezan. Talde ekologistek beren eskaerak hasi badituzte ere, zaila egingo zaie prozesu hau gelditzea.


Sare sozialen arriskuak


Twitter, Facebook, Instagram, Snapchat... Denak dira sare sozialak. Hauen ospea asko handitu egin da urte hauetan. Gure lagunak zertan dabiltza jakinarazten gaitu, baita pertsonaia famatu askoren bizitzari buruz gehiago jakitea uzten digu ere. Zelan sentitzen garen esan ahal dugu hauetatik, gure iritzia eman gai bati buruz edota norbaiten urtebetetzean egon zarela esan ahal duzu denak ikusteko ze nolako itxurak zeneramatzan egun hartan. Sare sozialak ere bai lagundu ahal gaituzte bizitzan, bai lagun berriak sortzen edota lanpostua aurkitzen (LinkedIn). Hala ere, ez fidatu. Jendea ez da berdin bizitza errealean eta sare sozialetan. Hartuko ditut adibide moduan asko entzun diren berri batzuk

1.- "Es un castigo de Dios por ser homosexual". Hau gertatu berria den gauza da, Bimba Bosé, modeloa eta Miguel Bosé-ren iloba, non beren osabak jarritako "tweet" batean, iruzkin asko ikusi ziren non modeloaren heriotza ospatzen zuten eta beste gauza nazkagarri gehiago. Arrazoia? Miguel Bosé-ren homosexualitatea izan al da bat. Erradikal asko daude sare sozialetatik murgildurik, beren ideiak ikus daitezen. Beste arrazoi bat izan ahal da bakarrik Bimba gogoko ez izatea. Sare sozialen abantaila bat da anonimatua eta askok erabiltzen dute hau nahi dutena esateko, Beste adibide bat da Adrián-ena. Adrián Valentziako mutiko bat da. Minbizia dauka eta bere ametsa beti izan da toreatzailea izatea. Bi pertsona atxilotu dituzte Adrián-en heriotza desiratzeagatik. Hala ere, 20 bat pertsona umea iraundu zutenak ezin izan dira aurkitu. Ez zen lehenengo aldia zezenketen kontrakoek honako gauzak esaten dituztela sare sozialetatik. Baina tira, Twitter honako gauzekin halakoa da...

2.- "Send nudes plz". Biluzien bidalera eta eskaera gero eta ospe handiagoa dauka, gehienki Twitter eta Instagram-en. Gehienetan, mutilak izan ohi dira neskei argazki konprometituak eskatzen dituztenak. Arrakasta handirik gabe, dena den. Gai hau txantxa moduan hartzen dute neskak, beste motako argazkiak bidaliz edo eztabaida batean murgiltzen dira eskatzailearekin. Bestalde edonork igo ahal ditu biluziak edo pornografia (zurea ala beste batena) sareetara. Twitter ez bezala, Instagram badauka argazkia erreportatzeko eta saretik kentzeko ahalmena. Twitter, hala ere, ez dauka horrelakorik. Diotenez, norberak jakin dezan zer igotzen duen. Jende asko kexaka egon zen, zeren eta umeak ikusi ahal dute argazki hauek etab. Ondorioz, twitter "zentsura" moduko bat jarri du, non argazki batzuk "material sentikorra" izan ahal dutela esanez. Zuk ezin dituzu argazki horiek ikusi twitterri baiemna eskatzen ez badiozu. Hori da beren konponbidea pornografiaren kontra. Ez dirudi oso segurua, egia esanda...

3.- "¿Que haces en Twitter que no estás en la cocina?" Errepikatzen hasten naizela uste dut... Munduan jende ergel pila dago. Ondorioz, sare sozialetan ergelak nonahi aurkitzea ez da harritzekoa. Goian hitz egin dudanez, erradikalak sare sozialetan sartzen dira beren ideiak guztiek ikus dezaten. Matxismoa da horietako ideologia bat. Honetaz gain, jarraitzaile asko dituzten pertsonak ideologia baten alde jartzen badira, beren jarraitzaileak uste egingo dute arrazoia daukatela eta ideia hori jarraituko dute. "DalasReview"-ren kasuari buruz ari naiz. Hau matxista eta arrazista den "youtuber" bat da. 700.000 jarraitzaile dauzka Twitterren eta 4.300.000 jarraitzaile "Youtube"-n. Beren bideo eta tweet-etan matxismoa, arrazismoa, lodifobia... ikusi dira. Bi alditan izan da salatua genero indarkeriagatik. "Pertsonai" honek, gainera, bera kritikatzen duen edonor iraintzen du edo blokeatzen du. Hala ere, ezin da ezer egin, zeren bere iritziak dira eta ezin dira hauek isildu. Kasu hau ez da baizik eta bakar bat. Esaterako, talde terroristek sareak erabiltzen dituzte erreklutazioak egiteko. Sare sozialak guztiz beteta daude pentsamendu latzak dituzten pertsonekin. Eta ez da hain erraza iritziz aldaratzea...

Nire ustez, ez da sare sozialen beldur izan behar, baina bai jokatu behar da kontu handiz. Arriskuak hor daude, eta inoiz ez dakizu norekin eztabaidak izango dituzunik. Bizitu eta utzi bizitzen. Eztabaidetan hoberena da argudio onak izatea, irainketarik gabe hitz egitea, ezertaz fidatu lehenengo itxuraz eta ezer atera testuingurutik.

TRUMP ETA BERE ETSAIA MEXIKO

Donald Trump-ek ez du estatubatuar guztiak ordezkatzen ezta narkoa mexikar guztiak ordezkatzen. Estereotipoez aparte, bi herrialdeen arteko erlazioa oso sakona da eta biontzako onuragarria. Trump-en mexikar eta amerikarren arteko harresiari buruzko komentarioak honen ondokoek beldurturik eta haserreturik jarri ditu. Harresia, AEBko lehendakari berriaren ustez, alferrak eta arriskutsuak herrialdean ez sartzeko balio izango zuen, baita lana sortu estatubatuarren artean ere.

Baina ez da egia.Estatu Batuetan bizi diren mexikar biztanleriaren bi heren ederki daki ingelesez eta integraturik daude. Baina Ipar Amerikan hitz egiten den bigarren hizkuntza gaztelania da, 53 milioi lagun. Estatu batzuk (Kalifornia edo Texas, esaterako) mexikarrak izan ziren XIX.darren mendean eta denbora joan ahala, EEBB bereganatu zituen. Hortaz, harresiak historikoki eta kulturalki loturik dauden bi herrialde banako zituen.

Ekonomia kontuan hartuz, merkataritza biontzako berdin onuragarria da. Bata besteari produktuak salerosten dizkio.Trump-ek zergak sortuko ditu Mexikotik ailegatzen diren eta hauetara esportatzen diren produktuei.

Langabezia AEB-tan ez zen jaitsiko, zeren eta enpresa asko itxi egin beharko ziren beren produktuak garestiago saldu beharko zituztelako atzerrian.
Harresi honen sorkuntza oso garestia izango zen, 30 mila milioi dolar, Mexikok ordainduta Trump dioenez. Baina hau egingo luketen enpresak estatubatuarrak dira, hots dirua EEBB ordainduko zuen.

Europatik dena muntaia handi bat dirudi; baina hau gertatzerakoan, nire ustez, bidegabe iruditzen zait hesi bat jartzea mugak eta buruak ireki egin behar direnean.



MAS MALDITO KARMA

Karma madarikatu gehiago (Mas maldito karma gaztelaniaz) David Safierrek idatzitako nobela komikoa da. 2015ean argitaratu zen, eta 2016an ailegatu zen Espainiara. David Safierrek arrakasta handia izan zuen bere lehenengo liburuarekin "Karma madarikatua" (Maldito Karma, gaztelaniaz). Hala ere, liburu hau ez da bigarren parte bat, baizik eta mundu berdinean egindako istorio bat. Mundu honetan hiltzean animali batean berraragiztatzen zara. Zure karmaren arabera, animali batean edo bestean berpiztuko zara. Esaterako, karma ona izan baduzu, katu bat izango zara; eta karma txarra izatekotan, eulia edo bakteria bat.

Istorio honetan, Daisy arrakasta gabeko aktore bat da, familiarekin harreman guztiak galdu dituena eta ia alokairua ere ordaindu ezin duena. Bere bizitza txartoago ezin da joan, eta orduan Steve Barton zinema izarra ezagutzen du kasting batean. Bere harremana oso txarto hasten da, eta are txartoago auto-istripu batean hiltzen direnean. Hiltzean Buda agertzen zaio, esanez karma txarra metatu zutela eta hau erreparatu behar zutela. Esan eta gero, inurrietan berpizten ditu aktore biak. Orduan, beren bizitzetan berriro karma ona har dezaten, beren jarrera konpondu eta beren lagun eta familiakoak lagundu behar dituzte. Ez da hain erraza, hala ere, inurriak izanda.

David Safierrek lortu egin du bizitza-ondorengoarekin umore egitea. Oso gustuko izan dut nolako umorea erabiltzen duen liburuan, garratza eta ironikoa, pentsatzen egiten zaituena. Ziur aski gehien gustatu zaidan zatia izan da non Daisy eta Bartonek beste inurri berraragiztatutekin hitz egiten dutenean nola lortu ahal den karma ona inurria izanda. Inork ez du berdin pentsatzen: Daisy uste du bere erregina maitatu behar dutela, Bartonek uste du jende txarraren etxeak pixkanaka-pixkanaka jan egin behar dutela, beste batek uste du erreginarekin akatu behar dutela eta Harri Aroko gizon batek bakarrik pentsatu ahal du nola izango duten sexua inurriak.

Ez zait asko gustatu amaiera, non gai inportanteena maitasuna da, eta goxoegia izaten da. Barton Daisy maite du, baina bera bere lagun bat maite du, eta ezin dio maite diola esan, zeren eta animali bat den eta ez dio kasurik egingo. Hala ere, David Safierrek desamodioarekin umore egiten saiatu egin da arrakasta handiz.

Liburu hau gomendatuko nuke asko. Ez bakarrik hamasei-hamazazpi urteko bati, baina pertsona heldu bati ere. Oso argia da, eta ulertzeko oso erraza.


GAZTEAK ETA GIZARTE KONPROMISOA

Gaur egun, gazteek arazoak izan ohi dituzte lanbidea aurkitzeko, unibertsitatera joan badira ere. Lana aurkitzekotan, soldata oso txikiak dauzkate eta lan jardunaldi luzeak egiten dituzte normaletan. Honetaz gain, gehienetan ez dute nahi zuten moduan lan egiten, berarek nahi zuten lanerako lan postuak beteta baitaude.

Dena den, gazteak beti zerbait egiten egon behar dute. Ondorioz; ohetik jaikitzerakoan; planen bat prestatzen dute. Gazteak, orduan, borondatezko moduan lan egiten dute edo GKE batera donazioak egiten dituzte. Zergatik? Gazteek gizarte hobe batean bizi nahi dutelako. Beraien burua iraultzailea da, txarto dagoea aldatu nahi dute, beraien esku dagoen ala ez axola gabe.

Adibidez, Afrikako umeak babesten dituzten erakundeetan injustiziarekin amaitu nahi duten borondatezkoak jende gaztea izan ohi da. Honetaz gain, jantoki sozialetan lan egiten dutenek edo hauei donazioak egiten dietenek gazteak izaten dira gehienetan. Gainera, manifestazioetan gazteak dira nagusi.

Gazteek beren gizartea historikoki justuena izatea nahi dute eta gizarte iraultzaile bat izateagatik gogoratuak izatea nahi dute. Horretarako, ezin da bakarrik gizartearekin konpromisu handia duzula esatea; baizik eta jardun egin behar duzu.


League of Legends


"League of Legends" MOBA (mobile online battle arena) moduko bideo joko bat da, Riot Games-ek sortua Windows eta Mac sistemetarako. Jokoa dohainik da. Ondorioz, bideo joko famatuenetariko bat bihurtu egin da. Gaur egun, ez du euskararekiko tradukziorik.

Jokoa hasteko, jokalariak "txapeldun" deituriko pertsonai bat hautatzen dute, hau bezala jokatzeko partida amaitu arte. 133 txapeldun daude gaur egun eta urtero 5 txapeldun gehiago ateratzen dira. Txapeldun hauek hiru bideko mapa batera bidaltzen dira. Mapak bi base dauzka: gorria eta urdina. Base hauetan "nexoa" dago. Nexoa apurtuz irabazten da partida. Bi baseak hiru bidez konektatuta daude: goikoa, erdikoa eta behekoa. Bide hauen artean oihana dago, han munstro neutralak daude, hiltzean bonusak emango dizuetenak. Partida normal batean, taldeak 5 txapeldun osatzen dituzte. Normalean, talde bakoitzak txapeldun bat dauka goiko kalean, bat oihanean, bat erdiko kalean eta bi beheko kalean. Txapeldunak rol ezberdinak dituzte:
  • Borrokalariak: Borroka hurbilerako espezializatua. (Goiko kalean edo oihana)
  • Tiratzaileak: Borroka urrutikoetan espezializatua. (Beheko kalean euskarriaz babestuta)
  • Aztiak: Min magikoan espezializatua (Erdiko kalean, batzuetan oihanean)
  • Hiltzaileak: Txapeldun bakarrerako minean espezializatua. (Goiko kalean, erdiko kalean edo oihanean)
  • Tankeak: Erresistentzian espezializatua. (Goiko kalean edo oihanean)
  • Euskarria: Beste taldekideak babesten espezializatua. (Beheko kalean tiratzailea babesteko, batzuetan oihanean)

Txapeldun bakoitzak beren trebetasun unikoak dituzte eta horiek esaten dute zer rol hartu behar duen. Rol bakoitzerako objektuak daude, bakoitza
helburu bakoitzerako espezializatua. Adibidez, borrokalarientzako objektu bat min magikoa hobeto eusteko. Txapeldun bat rol bat baino gehiago izan ahal du eta partida doan ahala, edo etsaien arabera rol bat edo bestea har dezake (esaterako: talde etsaian hiltzaile asko badaude, oihanean dagoen tankea euskarrientzako objektuak erosi ditzake tiratzailea babesteko).

Bideo joko honek estrategia handia behar du jokatzeko eta horixe izan da bere ospearen arrazoi bat. Egunero, 27 milioi jokalarik saioa hasten dute bideo jokoan. Gainera, bideo-jokoa dohainik da, zeren eta txapeldun guztiak lortzeko ez da ordaindu behar(nahi ez bada). Partida amaitzerakoan "IP" (influentzia puntuak) izeneko dirua emango dizute. Honekin, txapeldunak lortu ahal dira. Beste txanpon mota bat dago "RP" (Riot puntuak) deiturikoa. Hau zuk League of Legends-eri emandako dirua bezalakoa da, eta bai txapeldunak zein hauentzako itxurak eskuratzeko balio du.

Konpetitiboki, League of Legends bideo-jokorik handienetariko bat da. Bai tornwo txikiak zein handiak jokatzen dira; hiriko txapelketetik txapelketa mundialera. Munduko txapelketa honek urrialdero jokatzen da eta honen partidak internetetik ikusi ahal dira. 2015ean 42 milioi pertsonek ikusi zuten finala, non "SKT T1" talde korearra txapelketa eraman zuen etxera. Konpetizioz aparte, exhibizio torneoak erebai egiten dira, esterako, herrialdeen jokalari hoberenak hartuz talde bakoitzeko. Ikusten denez, League of Legends ez dauka diferentzia askorik kirol batzuen antolaketarekin.




Beharrezkoa al da ordu aldaketa?


Udako ordutegia urtero bi aldiz egiten den ordu aldaketa da. Hau, egunean zehar eguzki-argi gehiago erabiltzeko egiten da. Udaberria hastean ordu bat aurreratzen da. Udazkenean, aldiz, ordu bat atzeratzen da. Antzinako zibilizazio askok honako zerbait erabiltzen zuten ere, haien ordutegia eguzkiarekiko egokitzen baitzuten. Hala ere, 1916ra arte ez zen erabili Europan, I. Mundu Gerran, ikatza aurrezteko asmoz. Gaur egun, Europan eta Ipar Amerikako lurralde batzuetan bakarrik erabiltzen da, baina ia mundu osoan erabili izan zen. Zergatik aldatu zuten eta zergatik behar dugu guk ordu aldaketa hau?

William Willetek asmalari ingelesa zioenez, aisialdiko aktibitateak egitera bultzatzen gaitu eguzki-argiak. Ordu aldaketa erabiliz, eguzki-ordu gehiago izango genituzke eta, orduan, aisiarako denbora gehiago. Honetaz gain, altxatu baino lehenagoko eguzki-orduak arratsaldeetan erabiliko ziren. Honela, orduak beti eguzkiarekiko lotuta egongo ziren. Behin, Churchill-ek esan zuen ordu-aldaketa "osasuna eta poztasuna aurkitzeko aukerak handitzen zituela". Gainera, gure gorputza, eguzkiarekin aktiboagoa egongo da eta, orduan, produktibitatea handiagotu egingo da.


Honetaz gain,ordu aldaketari esker goizean argi artifizial gutxiago erabiltzen da, baina gehiago arratsaldeetan. Ikerketak aurrezpen energetiko handiak aurkezten dituzte, 1,3 teraboltiokoa Erresuma Batuan, eta enpresa askok beren produktibitatea erabat goraka egin ikusi dute goizean argiz beren langileek ekoizkorrago lan egiten dute eta.

Are gehiago, enpresa batzuk salmetetan ere ikusten dituzte gorapenak. Saltzaileak edo kirolezko ekipamenduzko fabrikatzaileak, esate baterako, uda arratsaldeetan dagoen argi inkrementuaz etekina ateratzen dute, zeren eta beren bezeroek erostera joatea edo kirola praktikatzea laguntzen du. Esaterako, "7-eleven" dendak beren diru-sartzeak 100 milioina euro hobetzen dituzte beren salmenta udako ordutegian.

Hala ere, dena ez da ona aldaketa honekin. Esaterako, gure loaldiak ordu aldaketen menpe egon ohi dira, honen efikazia eta iraupena aldatzen duelako. Honetaz gain, neguan argi-ordu gutxiago daudenez, depresioak gora egiten dutela demostratu egin da.

Azkenik, esan behar dut leku guztietan ez direla estatistika berdinak egoten zeren eta, ordu berean leku batzuetan eguzki-argia dago eta beste batzuetan ez (esaterako, Bartzelonan ilundu den bitartean, A Coruñan oraindik eguzkia egon ahal da). Dena den, Ikusi ahal da ordu-aldaketa gehienei ondo egiten diela eta ondorioz, honekin amaitzea ez dela ideiarik onenetarikoak.