Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.





Zer da fotosintesia


Esaten da Hego-Amerikako oihanak Lurraren birikak direla. Zer esan nahi du horrek? Zergatik oihanak eta ez Afrikako desertuak? Fotosintesiaren kontua da hori.

Fotosintesia izaki bizidun autotrofoek egiten duten prozesu kimiko bat da. Izaki horiek materia organikoa sortu dezakete materia ez organikoaz baliatuz. Eta horrez gain,hau da, euren burua elikatzeaz aparte, oxigenoa askatzen da fotosintesian.

Fotosintesia prozesu metaboliko bat da; hortaz, beharrezkoa da eguzki argia. Izakiek hartutako argi- energia energia kimikoa bihurtzen dute. Erreakzio hori egiteko gai diren izakiak landareak, algak eta beste bakterio batzuk dira, esan dudan bezala, autotrofoak. Haien ingurutik hartzen edo xurgatzen dituzten materia inorganiko garrantzitsuenak karbono dioxidoa (CO2), gatz mineralak eta ura (H2O) dira. Hauxe da, laburbilduz, lehenengo fasea edo "Argi fasea", eta azkenik energia ATP moduan lortzen da.


Landareetan, fotosintesia kloroplasto izeneko organuluetan burutzen da, kloroplastoetan, alegia. lehenengo prozesua amaitu eta gero, kloroplastoetako ehunetan pilatzen da energia ATP moduan.
Bigarren fasean edo "Ilunpeko fasean", aurreko fasean sortutako ATP energia erabiltzen da glukosa edo beste gluzido batzuk sortzeko. Fase horretan landareak ez du argirik behar, eta hortik datorkio “Ilunpeko” izena.

Hala ere, baldintza horiek beharrezkoak direnez, fotosintesia ezin da munduko bazter guztietan gauzatu. Egia da begiz ikusten diren organismo bizi guztien % 90 landareak direla, baina Lurrak baditu desertu handiak ere, eta horietan ez da fotosintesirik egiten, ez dagoelako urik; ezta ozeanoetako fosa abisaletan ere, ez baita eguzkirik heltzen.

Fotosintesia ezinbestekoa da guretzat eta Lurreko izaki bizidun gehienentzat. Fotosintesirik ez balego, Lurreko biodibertsitatea oso epe laburrean hondatu eta desagertuko litzateke. Izan ere, landareak ezin izango lirateke hazi eta, kate trofiko guztien hasiera direnez, ekoizle primario eta sekundarioak desagertu egingo lirateke. Gainera, ez litzateke oxigeno gehiago ekoitziko, eta ezingo genuke ezer egin gure biziak salbatzeko. Horregatik da garrantzitsua ingurunea zaintzea!






Marihuanaren legalizazioa



Azken aldi honetan, marihuana gero eta gutxiagotan hartzen da arriskugarritzat. Orain dela urte batzuk marihuana guztiz baztertuta zegoen, inori ez zitzaion burutik pasatzen marihuanaren alde egitea, baina landareek sortzen dituzten hosto eta lore iharren nahasteak tabako modura erretzea onartzen joan gara gutxika-gutxika. Ez hori bakarrik, kalamuaren kontsumoa hainbat lekutan eta alorretan baimentzen ere hasi dira.


Adibidez, medikuntzan erabili beharreko osagai bat da gaixo askorentzat. Honek esan nahi du ez dela guztiz txarra kantitate jakin batean kontsumitzen bada. Cannabis-ak THC izeneko konposatu psikoaktiboa du, dituen 482 konposatuetako bat da. Hala ere, aipatu behar da osasunerako kaltegarriak diren konposatuak ere badituela. Baina, ez al ditu tabakoak edota alkoholak ere Marihuanak bezainbeste konposatu kaltegarri?

Baliteke zigarroek ez izatea organismoaren funtzionamendua aldatzen duen substantziarik, baina tabakoak ere ez du ezer onik. Izan ere, tabakoa ez da substantzia osasungarria ezta guztiz naturala ere. Tabako-fabriketan erabiltzen diren produktu kimikoak zigarroaren hiru ataletan daude. Lehenik eta behin, tabakoak duen konposaturik txarrena nikotina da; kantitate handiagotan intsektizidak egiteko erabiltzen da, pozoi hutsa. Bigarrenik, zigarreta biltzeko erabiltzen den papera ez da marihuana erretzeko erabiltzen denaren berdina, zigarretarenak askoz ere konposatu kimiko kantzerigeno gehiago baititu. Eta azkenik, zigarretaren alde txarrena: iragazkia. Ez dago ezer kimikoagorik zigarroen iragazkia baino.

Kalamua erretzeko ez da osagarri artifizialik behar. Paper solte bat eta kartoi zatitxo bat baino ez da behar. Gainera gaur egun erretzen den belarrak ez du konposatu kimikorik behar hazteko.

Nire ustez, Cannabisaren kontsumoa tabakoarena bezain legala izan beharko litzateke. Edo bestela onartu egin beharko litzateke norberak kontsumitzeko adina erosi ahal izatea, Amsterdam hirian egin daitekeen modura. Han “Coffee Shop” izeneko dendak jarri dituzte martxan erre daitezkeen Marihuana landarearen zatiak saltzeko. Hala ere, erabaki hori ez dute edozergatik hartu. Amerikan armak saltzen diren modura, Cannabis salmenta negozio on bat izan daiteke. Are gehiago, uda honetan turismoak gora egin du, eta askok denda hauetan bisitatxo bat egin dute.




Amaitzeko, Marihuanaren legalizazioak gauza positibo asko ekarriko lituzkeela pentsatzen dut. Batetik, hainbat gaztek droga saltzeko arazoak ekidingo lituzkete. Bestetik, gazte-gazteentzat ere ez litzateke hain erraza izango hau lortzea, ez zaie komeni. Eta azkenik, legalizazioak ate asko zabalduko lituzke ekonomia aldetik.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bortxaketak

Ezin dut burutik kendu historian zehar eta gaur egun ere gertatzen den arazo larri hau. Lehen gutxitan gertatzen zen Espainian, baina azken urteotan agresioen kopurua gora egiten ari da. Burutik sano al daude bortxatzaileak? Ondo egiten ari direla pentsatzen dute? Zergatik egiten ote dute?

Aurreko belaunaldietan gizonen nagusitasuna oso nabaria zen. Emakumezkoak gizonezkoak zerbitzatzeko jaioak zirela eta ezin zirela autonomoak izan onartuta zegoen. Gaur egun ere pentsamendu horrek bizirik jarraitzen du leku eta herrialde askotan. Izan ere, oraindik emakumeak zenbait herrialdetan guztiz kontrolaturik eta preso bizi dira: ezin dute ikasi, ezin dira etxetik irten senargaiaren baimenik gabe, ez dute soldata bera jasotzen lan bera egiteagatik… Harrigarria iruditu arren, nahi baino indartsuagoa da pentsaera hori. Ez dugu ahaztu behar liburu sakratu askotan ere emakumea gaitz edo bigarren mailako gizaki modura agertzen dela, gizonaren kontrolpean bizi behar dena.

Menpekotasun horrek ez du hainbesteko eraginik Estatuan, hala ere, ez da guztiz ezabatu. Bortxaketen jatorrietako bat horixe izan daiteke, nire ustez. Gizonezkoak emakumezkoen gainetik daudela pentsatzen dute batzuek eta eurekin nahi dutena egiteko eskubidea dutela .

Bigarren arrazoia enpatia falta edo emakumeenganako gorrotoa da. Enpatiak beste pertsona baten lekuan jartzen laguntzen du. Beraz, enpatiarik ez duen pertsona bati ez zaio axola zer gerta dakiokeen beste pertsonari. Arazo hori txikitatik zuzentzen eta ongi bideratzen saiatzen dira eskolan eta etxean. Baina kontua da jende askok ez duela behar bezalako heziketa izaten, eta bestearen larruan jartzea ahazten zaie. Horrez gain, badago gizon asko emakumeak gustuko ez dituenak, edo mendekua bilatzen dutenak, besterik ez. Gorrotoak ez dakar ezer onik. Pertsona horiek emakumeak sufritzen ikusteagatik edozer egiten dute. Edonork esan dezake gizon horiek burutik gaixo daudela, ez dago eta beste azalpen logikorik. Hala ere, zoro horiek ez daude zoratuta. Gorrotoa da haien arazoa. Haien buruak ondo funtzionatzen du, baina zer edo zerk huts egiten diela argi dago.

Azkenik, gizonezko askok eraso sexualen errua biktimei leporatzen diete. Haien esanetan, emakumeen jarrera da gizonezkoak berotzen dituena: ibilkera, janzkera, begirada… Argumentu matxista honetan oinarrituta saiatzen dira euren burua zuritzen, egindakoa justifikatzen. Eta ez hori bakarrik, erasoa salatu ondoren, epaileak berak ere inoiz zalantzan jarri izan du erasoa benetan erasoa izan den ala probokazioa.

Hori guztia esanda, azpimarratu nahi dut elkarrenganako errespetu falta dela horrelako jokabideen eragilea, hau da, gure ondokoa aintzat ez hartzea, eta harrigarria egiten zait hain egoera desberdinetan bizi izanda eta aspaldion heziketari hainbesteko garrantzia emanda ere gaurko gazteen artean lehengo gizonezkoen akats berdinak aurkitzea.


JIL


---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

FILOSOFIA-EUSKARA LANA. JON ITURRIOZ.


ASKE AL GARA?


Guztiok erabaki dezakegu zer egin gure bizitzarekin, zer jan, zer jantzi, zer ikasi, zertan eman denbora… Zer edo hura aukeratzen dugula, eta guztiz libre garela pentsatzen dugu erabaki duguna egiteko. Baina hori al da benetako askatasuna?

Gizakioi, jaiotzen garenean, izen bat eta bi abizen jartzen dizkigute. Estatu batean jaio garela idazten dute. Haurtzaroan sistema batera eta ohitura batzuetara egokitzen gara. Estatu bakoitzak bereak ditu, eta hiri eta herri bakoitzak ere bai. Eskolan zer dagoen ondo eta zer dagoen txarto irakasten digute. Institutuan gauzak nahastu eta aldatu egiten dira, baina sistemara atxikitzen gara. Kexa apur batzuk bota eta aurrera, guztien modura. Lau urte ikasten pasa eta gero, batxilerrera sartzen gara. Jakina, batxilerrari aurre egiteko asko ikasi behar da, eta baliteke ez izatea guztien gustukoa. Hala ere, ustezko soldata ona eta bizitza onaren izenean, hor goaz aurrera. Asko ikasi behar da bi urte horietan, gero unibertsitatean sartu ahal izateko. Nota onak lortu baditugu nahi duguna ikas dezakegu, bestela, ordaindu egin behar da … Eta hori guztia kontuan hartuta, nork esan dezake oraindik gizakiok askeak garela?

Gaur egun gobernuek antolatzen dute gure bizitza, estatu bakoitzean lege eta ohitura jakin batzuk daude, eta gizakion eguneroko gutxi gorabehera jarduna nolakoa izan behar den zehazten dute, ordutegiak-eta ezarriz.


Gobernuek gure gizartea nolakoa izango den mugatzen dute, eta guztiok lege berdinen pean bizitzeak gure askatasuna galarazten du. Guztion bizitzak hodi batean zehar doaz, hoditxo txikiago batzuetatik doa bakoitzarena, baina hodi guztien helmuga berdin antzekoa da, inguruak horretara baikaramatza. Beraz, ezarritako sistematik aldentzea zaila da, eta, bide horretatik joanez gero, ordaindu beharreko prezioa ez da makala, izan ere, bizitza guztian sistemaren kontra ibiltzea nekeza da.

JIL.

Hunkigarria, Jon, nire klasean eduki nahi nuke horrela pentsatzen duen mutila. Non ote zaude? Baita ezabatu duzun biolentziari buruzko testua ere gustatu zait. Jarraitu idazten, oso ondo egiten duzulako. Agian, laburregi geratzen zara batzuetan, azalpen nahikorik eman barik. Nota igoko zenuke klasean ikasitako teoriak erabiliko bazenitu zure argudioak indartzeko.

Leonor




Pasionaria



https://eu.wikipedia.org/wiki/Dolores_Ibarruri

Dolores Ibarruri, “Pasionaria” ezizenez ezaguna, Gallartan jaio zen 1895eko abenduaren 9an. Espainiako Alderdi Komunistaren burua izan zen eta Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean politikari nabarmenetakoa. Bere diskurtso eta esaldi sutsuak oso ezagunak ziren, “No pasarán” eslogan famatua, adibidez.

Gorago esan legez, 1895eko abenduaren 9an Gallartan jaiotakoa zen (Bizkaiko Meatzaldean). Aita meatzaria zuen, pentsaeraz karlista eta euskalduna, alabak euskara ikasiko ez bazuen ere. Neskatoa zela heziketa tradizionalista eta katolikoa jaso zuen, eta gaztetxotan komentura sartzear izan zen, fedeak bultzatuta.

Maistra ikasketak burutzekoa zen arren, diru premiagatik lanean hasi zen, neskame eta jostun. Irakurtzea zuen zaletasun, eta irakurriz ezagutu zuen marxismoa, ordura arteko sinesmenak kolokan jarriko zizkion korronte filosofikoa. Geroztik “langilegoaren askapena” izan zuen bizitzaren ardatz nagusia. Errusiako Iraultza Boltxebikeak txundituta, 1920an Espainiako Alderdi Komunistako sorreran parte hartu zuen, eta pisu handia izan zuen alderdian; bertako kiderik ezagunenetakoa izan da, ezagunena ez bada.

Bilboko La Bandera Roja egunkari komunistan idatzi zuen, Eta Mundo Obrero izenekoan gero. Tartean, baita El Minero Vizcaíno eta La Lucha de Clases egunkarietan ere. Orduan hartu zuen izengoitia, lehen artikulua 1918ko Aste Santukoa idatzi zuen-eta. Beraz, La Pasionaria ezizena baino ez zuen, baina Dolores Ibarruri ere ez zuen benetako izena, jaiotzez Isidora baitzen; ama zuen Dolores, eta haren erabakiz horrela egiten zioten dei alabari ere.

Beti beltzez jantzita, nortasun handiko emakumea ei zen La Pasionaria, diskurtso sutsuak eta zorrotzak egiten zituena (askotan Mosku eta Bukarestetik,Pirenaica irratiaren bidez). Sarri kartzelaratu zuten, eta erbestea ere zapaldu zuen. Errusian hizkuntza ikasi, Stalinekin elkarrizketatu, Lenin Saria jaso eta Moskuko Unibertsitateak honoris causa izendatu zuen. Beraren seme nagusia -sei seme-alabaz erditu zen- Armada Gorriko kidea izan zen eta Stalingradon borrokatu zuen.

1989ko azaroaren 12an hil zen, Madrilen (Espainia).

«Pentsaera argia antzematen zaio. Miseria eta esplotazioarekin salerosketan aritzen zen lagun andana zuen inguruan, pertsona baino gehiago politikariak zirenak. Dolores gizatiarra da, eta politikaria baino gehiago, emakumea eta ama. Bera miseriaren erraietara heltzen da, langilearen nekaldira, meatzariarenera, meatzariaren emaztearenera», dio Periko Solabarria zenak La Pasionariari buruz, Fermin Gongetaren “La hija del artillero” liburuaren hitzaurrerako idatzi zituen hitzetan (Txertoa, 2010).

Gaur egungo literaturan ere aipatzen da. Angel Mari Irigoyenen Comunista.com liburuko pasarte hau aurkitu dut:

“Pasionariaz hitz egin beharko geniken! Baina hik ez dakin nor izan zen Pasionaria, noski...

Nor izan zen? —galdetu zuen Inesek.

Txorakeria gutxiko emakume bat, Dolores Ibarruri izenekoa, meatzaria, langileen alde sutsu eta gartsu borrokatu zena, baita 1936ko gerran ere. Ba al dakin zer esaten zuen, e? Hobe dela zutik hiltzea belauniko bizitzea baino! Baina hor poltsan gordeta dinat haren argazki bat. Ikusi nahi al dun?

Eta, erantzunaren zain egon gabe, poltsaren bila abiatu, argazkia barrutik atera, eta Inesi erakutsi zion:

Bai emakume itsusia! Eta horrela jantzita joaten zen? —esan zion Inesek.

Itxura eta itxurakeria besterik ez zagon mundu honetan! Noiz ikasiko dun pertsona ez duela kanpoak egiten, barneak baizik?

Eta zer zimurrak zituen...!

Nik ere baditinat, eta zer...? Baina harro nagon, zimurretan baitaude bizitza osoko aztamak: gure izerdiarenak eta gure lanenak, gure maitasunenak eta gure borrokenak, baita gure sufrimendu eta oinazeenak ere...”


------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Neuropatologiak

Hainbat neuropatologiak dauden arren nik hauek aukeratu egin ditut interesgarrienak iruditu zitzaizkidalako:
1. Loguraren gaixotasuna
2. Autismoa
3. Bipolaritatearen desoreka
4. Eskizofrenia


1. Loguraren gaixotasuna

Eulien bidez transmititutako mikrobioak dira gaixotasun honen eragileak. Garunaren hantura eragiten du.

KAUSAK:


Loguraren gaixotasuna Trypanosoma brucei rhodesiense eta Trypanosoma brucei gambiense eragiten dute. Eta rhoudesiense eragiten du gaixotasunaren modu larriena. Tetsé izeneko euliak dira gaixotasuna transmititzen dutenak. Hauek ziztatu egiten zaituztenean odolaren bidez hedatzen da.


SINTOMAK: Antsietatea, aldaketak gogo-aldartean, sukarra, buruko mina, ahultasuna, loezina, logura egunean zehar, izerdia botatzea.

TRATAMENDUAK ETA ITXAROPENA

Desoreka hau sendatzeko erabiltzen diren medikamenduak hauek dira:
Eflornitina, Melarsoprol, Pentamidina, Suramina.
Tratamendurik gabe, heriotza 6 hilabete barru agertzen da gutxiegitasun kardiako baten bidez. Beraz, gaixotasuna azkar tratatu behar da.

ZAILTASUN POSIBLEAK
  • Autoa gidatzen edo beste aktibitate bat egiten ari zaren bitartean lotan geratzea.
  • Min mailakatua sistema nerbiosoan.
  • Gaixotasuna txarragoa bilakatzen den neurrian logura menderaezina.
  • Koma.

2. Autismoa

Autismoa neurogarapenaren desoreka bat da, interakzio sozialaren eta komunikazioaren aldaketaz, eta jokabide murriztuz karakterizatuta. Gurasoek normalean lehenengo bi urteetan nabaritzen dituzte bere seme-alaben zeinuak. Hauek gehienetan gradualki garatzen dira, baina autismo duten ume batzuk heltzen dira autismoaren une gogorrari erritmo normal batean eta gero autismo erregresiboa jasaten dute.


Historia

1943. urtean, Leo Kannerrek 12 ume aztertu eta gero haurtzaroaren autismo goiztiarraren ideia defendatu zuen. Aldi berean, Hans Asperger Austriako zientzialaria autismo psikopataren terminoa erabili zuen antzeko sintomak aurkezten zituzten umeen artean.


Kannerek esan zuen 12 umeetatik hamaikak ez zutela hitz egiten eta besteek ez zituzten bere kapazitate linguistikoak erabiltzen. Baita mugimendu auto-estimulagailu eta arraroak bereizi zituen haien artean. Beste aldetik, Aspergerrek esan zuen denek hitz egiten zutela. Esan zuen hauetako batzuk andereño txikiak balira bezala hitz egiten zuten. Beraz, nahiz eta biek kondizio berbera aztertu zuten arren, beraien interpretazio desberdinak Aspergeren sindromea aurkeztu zuten.

EZAGUTZEN DIREN KAUSAK

Gutxitan, X ahularen sindromea, Rett-en sindromea,”esclerosis tuberosa”, “rubéola congénita”, Prader-Williren sindromea edo Haurtzaroaren suntsipen desoreka jokabide autista eragiten dute, eta oker diagnostikatu ditzakete autismo bezala. Nahiz eta pertsona eskizofrenikoak autisten bezalako jokaerak izan ditzaketen, sintomak ez dira agertzen nerabezarora arte.
90ko hamarkadaren amaieran, neurona ispiluen teoria agertu zen. Neurona hauek autismoan agertzen diren funtzioak burutzen dituzte.

TEORIAK:

Adimenaren gabeziako teoria
Simon Baron-Cohen proposatu zuen teoria hau. Honek esan zuen pertsona autistak adimen itsua zutela, hau da, ezin dutela kodetu ez hizkuntza ez erlazio interpertsonalak ere. Teoria honek frogen bidez aztertzen da.
Koherentzia zentralaren falta
Uta frith proposatutako teoria izan zen, eta honek diona da ume autistek onak direla detaileri arreta jartzeko , baina ez gai baten informazioa barneratzeko.
Eraikuntza soziala
Teoria honek esaten du autismoa ez dela desoreka bat baizik eta eraikuntza sozial bat, hau da, autismoa definitu egiten da behatutako portaeren edo sintomen arabera eta ez jasotako istripu, patogeno edo min fisiologiko espezifikoen arabera.

TRATAMENDUA

Oraindik ez dira tratamendu zehatzik aurkitu autismoa sendatzeko. Zenbait lekuetan ABA tratamendua erabiltzen da, zeren eta batzuk sendatzen hasten dira tratamendu honekin. Baina ez dago onartuta autismoaren komunitatean, abersiboen erabileragatik eta autismoa tratatzen dutelako gaixotasun bat balitz bezala eta ez jatorri neurobiologikoa duen desgaitasun bat bezala.

3. Bipolaritatearen desoreka

Bipolarrak dira humoretako desoreka horiek zeintzuk episodio depresibo eta maniako dituztenak; eta horrela deitzen dira unipolarrak diren desoreketatik desberdintzeko, adibidez, depresioa. Ez da onartzen desoreka maniakoa bakarki agertzeko posibilitatea, zeren eta azkenean paziente hauek fase depresibo bat izaten duten.


1. EPIDEMIOLOGIA


Gaixotasunaren hasierako adin ohikoena 20 urtekoa da, eta nagusiagoa izaten da bipolaritatearen bigarren mota lehengoa baino. Gizon eta emakumeen arteko proportzioa nahiko berdina izaten da, eta emakumeetan ohikoena da lehengo episodioa depresiboa izatea eta gizonetan, aldiz, maniakoa.

2. DESOREKA BIPOLAR I

Desorekaren mota klasikoena da eta mania aurkezteko mota ohikoena depresio nagusiz segitua, eta bere izen klasikoa “maniacodepresiva” da. Baita desoreka bipolar I deitzen zaio unipolarra denean, hau da, bakarrik episodio maniatikoak aurkezten dituzten pazienteak.

3. DESOREKA BIPOLAR II

Honek episodio depresibo nagusien konbinazioa izaten da, hipomaniak dituena. Hipomaniak dira gogo-aldarte normalen eta altuenen arteko egoerak.


Tratamendua

Gaixotasun honek ezin hobeto sendatzeko konbinatu behar dira estrategia biologikoak eta estrategia psikologikoak, batez ere psikoedukatiboak.


Tratamendu biologikoak:
Desoreka bipolarraren eta fase maniatiko zorrotzen tratamendua litio karbonatoa da. Baina honek zenbait efektu sekundarioak ditu, hala nola, pisu igoera, akne, sabelekoa, okadak, koma…

Tratamendu psikologikoak
  • Psikoedukazioaren helburuak:
  • Pazientearen maila terapeutikoa handitzea.
  • Sintomak identifikatzea.
  • Desorekaren ondorio psikosozialak aurre egitea.
Beste motak:
Nahiko erabilgarriak direla frogatu egin diren beste tratamendu psikologikoak:
Estrategia interpertsonalak eta jokabide-kognitiboa.


4.Eskizofrenia

Epidemiologia
Normalean eskizofrenia 15 eta 35 urteen artean hasten da. Gutxitan agertzen da 10 urte baino lehenago edo 50 urte ondoren. Bi sexutan berdin eragiten du, baina gizonek lehenago izaten dute gaitz hau.
Gaixoen artean handiagoa da gizon gazte eta bakartien arteko eskizofrenia. Eta heriotza-tasa altua du, 10-15% artekoa.

Sintomak
Bi kategorietan banatzen dira: Sintoma positiboak, funtzio normalen gehiegizko edo aldaratzea. Sintoma negatiboak, funtzio normalen galtzea edo txikiagotzea. Asko direnez, nik soilik sintoma positiboei buruz hitz egingo dizuet.
+ Sintoma positiboak:

  • Portaeraren aldatzea: Ekomimia, mugimendu errepikatuak inolako helburuarekin.
  • Ekopraxia edo ekokinesia: besteen mugimenduak imitatzea.
  • Desantolatutako portaera.
  • Psikomotorraren agitazioa.
  • Afektibitatearen aldatzea: Estimuluenganako afektu desegokia.
  • Ez motibatutako barreak.
  • Pentsamenduaren aldatzea: Koherentzia gabeko pentsamendua.
  • Takipsikia: Pentsamenduaren azelerazioa, hitz egiten ari den pazientea gai batetik beste batera erraztasunez pasatzen da.
  • Eldarniozko ideiak: Faltsuak diren sinesmenak dira.
  • Pertsekuzio-delirioa: pazientea kontrolatuta eta espiatuta sentitzen da. Uste egiten du mundu guztia begiratzen diola, baita erradioaren eta telebistaren bidez harengan zuzentzen direla.
  • Handitasun delirioa: Pazienteak bere burua pertsona garrantzitsu bat dela uste du.
  • Pasiozko delirioa: Pazientea konbentzituta dago bere bikoteak famatu batekin engainatzen duela.
  • Hizkuntzaren aldatzea: Ekolalia, hizketakidearen esaldien errepikapen konstanteak.
  • Berritsukeria: esaldiak edo hitzak errepikatzen dute esanahiari jo gabe.
  • Sensopertzeptzioaren aldatzea:
  • Entzumenezko haluzinazioak: eskizofrenikoa entzuten ditu soinuak edo ahotsak zeintzuk gauzak txarrak esaten diote.
  • Ikusmenezko haluzinazioak: pazientea zenbait irudiak ikusten ditu, txarrak izan daiteke, baita animalia, mistikoak…
  • Usamenezko haluzinazioak: pazientea usaimen edo dastamen arraroak jasotzen ditu, eta horietatik interpretatu dezake norbaitek pozoitu nahi diola.
  • Ukimenaren haluzinazioak: pazientea ukitzen diotela sentsazioa dauka, edo torturatzen diotela.

TRATAMENDU PSIKOTERAPEUTIKOA
  • Banako elkartasun psikoterapia.
  • Taldeko psikoterapia.
  • Familiar terapia.
  • Errehabilitazioaren plangintza eta birgizarteratze soziala.
  • Horiek guztien erlazioa lagundu egiten du horien sintomak gutxitzeko eta berrerortzea ekiditeko, zeren berrerortze bakoitzean handitu egiten den pazientearen hondatzea.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Eraso terroristak munduan


Orain dela asko hasi zen kontu hau, eta oraindik asko iraungo duela dirudi, ez baitago modurik terrorista musulmanak gelditzeko. Arazoa ez da terroristok hiltzeko duten trebezia, gehienak ez baitira soldadu profesionalak. Arazo nagusia haien filosofia edo pentsaera da, heriotzari beldurrik gabe aurre egiten laguntzen die horrek.
Aztertzen badugu terrorista hauek duten erasotzeko modua, kasu gehienetan nahiko sinplea dela esan dezakegu. Ibilgailu handi bat hartu eta pertsona multzoen kontra egiten dute talka, ahalik eta inozente gehien hil nahian. Euren lana burutu eta gero lasai hil daitezkeela ematen du, badirudi ez zaiela inporta zer gertatuko zaien, badakite oso gutxik jarraitzen dutela bizirik (bere buruaz beste egiten dute edota poliziek tirokatuta hiltzen dira) eta ia inork ere ez libre. Hala ere, aurrera egiten dute. Beraz, zer egin dezakegu terrorista horien kontra?
Helburu nagusia da haien organizazioa finantzaziorik gabe uztea eta Sirian behin- betiko akordio politiko batera heltzea.Lehenik eta behin murriztu egin beharko lirateke Erakunde Islamikoak jasotzen dituen finantzazio laguntzak. Horretarako, organizazio terroristarekin arma-negozioa eta bestelako negozioak dituztenek bertan behera utzi beharko lituzkete negoziok. Hori oso zaila da, alde batetik diru asko irabazten dutelako eta bestetik negozioa egiten duten herrialdeek ez dutelako erasorik sufritzen. Adibide argiena Errusia da, haien kontra daude baina, hala ere, oraindik ere armak saltzen dizkiete, dirutza irabazten baitute.
Bigarrenik, urteak eta urteak bizirik dirauen Siriako gerra eta gerra oste gogorra gogoratu behar ditugu. Hango herrialde guztiak ados jarri behar lirateke Siria berri bat eraikitzeko. Ez da bat ere erraza, herrialdeen artean liskar handiak daudelako. Hala ere, estatu bat lortzen bada, aldaketa asko egongo dira.
Amaitzeko, Europan nola defendatu behar garen azaldu dute terrorismoaren kontrako adituek, eta gobernuek zer pauso eman behar dituzten ere bai. Epe laburrean segurtasun neurriak asko garatu behar dira, eta salatu egin behar dugu susmagarri iruditzen zaigun edozer.
Ez dut amaitu nahi adituentzat oso garrantzitsua den puntu bat aipatu gabe. Londres bezalako potentziek Siria bonbardatu beharrean eta inozenteak hiltzen jarraitu beharrean, musulmanak integratzeko plan bat landu behar dute eta bonbetako dirua planerako erabili. “Europarrok ez baditugu gure gizartean integratzen, erasoek jarraitu egingo dute.”-dio Loretta Napoleonik El Confidencial egunkarian.Jon Iturrioz.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ikas bidaiak
Bidaia mota asko daude, bakoitzak helburu bat du: turismoa, migrazioa, dibertsioa… Helburu bakoitza betetzeko bidaiariak guztiz ezberdinak izaten dira. Dibertsioa helburu duten bidaien eredu ezagunena Ikas-bidaiak dira. Gazteek egiten dituzte, ondo pasatzeko helburua dute, noski. Gehienetan zentro bereko irakasleek hartzen dute ikasleen erantzukizuna baina gero eta kasu gehiagotan ikasleek monitore gazteak kontratatzen dituzte, normalean zentroko ikasle ohiak direnak.

Ikasketa bidaien helburua ez da nekez lortzen, izan ere, ikasleek aukeratzen dute nora joan eta zer egin. Normalena diskotekaz diskoteka ibiltzea da eta gau bakoitzean alkohol botila bat hustea. Horregatik, hainbat eta hainbat guraso ez daude ados horrelako irteerekin eta, haien iritziz, halako bidaia bat egitearen helburua kultura arloan sakontzeko eta bestelako gauzak ikasteko aukera bat izan beharko luke.

Alde batetik guraso horien kezka ulergarria da, eta argi dago bidaia hauen izena nahiko ironiko suertatzen dela. Gainera, bidaiak irakasleekin antolatzen badira klase egunak galtzen dira eta hori beste arazo bat da gurasoen ustez. Horregatik hasi dira monitoreak kontratatzen. Joan nahi ez duenak ez du klaserik galtzen eta kito.

external image Lund_Tandem_ikea_k%C3%A5llered_.jpg

Beste aldetik, gazteen aukera izan beharko litzateke bidaian parte hartzea edo ez. Gurasoek ulertu behar dute haiek arrazoia izan arren gazteen ametsa dela haien lagunekin Salou edo Salamanca bezalako lekuetara joatea. Bidaia hauetan gazteek ez dute kulturarik ikasten baina beste mota bateko gauza asko ikasten dira. Etxetik kanpo amarik eta aitarik gabe aurrera egiteak heldutasuna ematen die eta libre ibiltzea urrats handi bat da edonoren bizitzan.


Nire ustez, argi izan behar dugu ikas bidaiak ez direla “ikas” bidaiak, gazteentzako opor-aste zoro bat baizik eta gustatzen zaionari ondo eta bestela or konpon!




---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2016-2017.
IKASTURTEKO KRONIKA


Sarrera

Maiatzean sartu berri gara eta gure batxilergoko 1. maila bukatzear gaude, Gorkak ondo esaten duen modura, “azken txanpa”. Azken txanpa honetan kurtso honetako kronika egitea egokitu zaigu ikasleoi eta nire helburua Euskarako kurtsoa lan on batekin amaitzea da.

Historia

Jon Iturrioz da nire izena, edo Jon Iturriotz Gorkaren gusturako Euskaltzaindiaren aholkuei jarraiki. Gobela Ikastolatik heldu nintzen Artaza-Romo institutura. Institutua berria zen guretzat (nola ez…) eta Gobelako lagun dexente ginen hasi berriak. Hala ere, Erromoko ikastolako ikasleak izan genituen ikaskide gisa, eta beste ikastola batzuetakoak ere. Nahiko arin egin ginen lagun eta gaur egun askoz ere lotuago gaude, Batxilergoko lehenengo mailan ikasten dugu gehienok, oraindik zer karrera aukeratu jakin gabe, eta festazale hutsak bihurtuta.

Institutuko lehen 4 mailak ez dira oso zailak izan niretzako, matematikan ez ezik nire notak nahiko onak izan dira. Arlo akademikoa alde batera utzita, lau urte horietan asko ikasi dudala esan behar dut, bizitzako arlo askotan, baita kalean ere. Ingeleseko B2 maila pasaden urtean lortu nuen eta aurten Ingeleseko eta Euskarako C1 lortzeko ahaleginetan nabil. Lortuko dudala uste dut.

Gelako giroa

Aurten, gelako giroa zertxobait berezia izan da; batzuetan oso aspergarria, eta gainontzekoetan oso barregarria. Gorka gaixoak itzelak pasatu ditu, eta bere pazientzia lantzeko urte gogor bat izan da. Markel Landa izan dut bikotekide eta uste dut Gorkaren gustukoenak izan garela gure lan eta sakrifizio hutsagatik.

Aurten asko izan gara klasean. 30 pertsona gutxi gorabehera, eta horrelako klase batean ez da bat ere erraza aurrera egitea. Gainera, klase sistema berri eta arraro samar bat izan dugu, Wikispaces-eko kontuarekin eta abar. Gure klasean ahozko gutxi egin dira, eta horrek Gorkaren txapa gehiago entzutea suposatu izan du, berak dion legez.

Mintzamena

Mintzameneko kontu hau bi zatitan banatuko dut.
Alde batetik, notarako ahozkoak. Nik 3 edo 4 ahozko egin ditut, bat laburra izan zen baina hala ere guztiak izan dira onak. Ulertzeko errazak eta ondo antolatuak, eta zirriborrorik edo txuletarik gabe. Baliteke azken aste honetan beste bat egitea, agian humorezko zer edo zer.


Beste aldetik, klasean irakurtzean edota parte hartzean argi ikusi da ez dudala euskarekin zailtasunik eta euskara batua ondo erabiltzen dudala.

Abantaila handia dut, gurasoak euskara irakasle eta ama gainera Lekeitiokoa izatean, eta etxean euskara egin ahal izatean. Hala ere kalean euskara oso gutxitan erabiltzen dut. Ezagutzen dudan jendearekin baino ez dut euskaraz egiten, eta haiek ere euskaraz erantzungo didatela jakinda. Pena bat da baina ez da nire errua.

Irakurketa

Gorkak 3 liburu agindu dizkigu kurtso honetan zehar; bat hiruhileko bakoitzean. Lehenengo biak osorik irakurri ditut, baina “Fikzioaren Izterrak” ipuinaren hiru atal baino ez ditut irakurri. Ez zaizkit liburuari buruzko azterketak egitea gustatzen, laburpena egin behar delako, eta oso txarra naiz laburpenak egiten. Gehien gustatu zaidan liburua lehena izan zen, Iban Zalduaren Antologia I. Ipuintxo batzuk nahiko gogorrak direla iruditu zitzaidan.

Egunkarien eta berrien aldetik astean behin irakurtzen ohi dut batez beste. Batzuetan astean birritan eta beste batzuetan ez dut irakurtzen. Normalean ez dut nire burua behartzen, berria entzun egiten dut nonbaiten eta interesgarria bada, bilatu egiten dut Interneten.

Metodologia

Gorkak aurten sistema berri bat ezarri du euskara klaseak emateko. Nik errespetatzen dut, baina nahiko zaila egin zaio guri halako sisteman sartzea. Seguruenik beste eskola batzuetan hobeto atera zaio. Ez dugu ia gramatikarik egin eta Unibertsitatera Sartzeko proban izango ditugun ariketa motak landu ditugu, idazketa eta irakurmena, hain zuzen.

Ondo iruditzen zait eta plan ona da, baina arazo bat egon da. Ikasleek ez dute Gorkaren sistema berak duen helburu berdinarekin hartu. Jendeak erraz aprobatzeko metodoa dela pentsatzen du eta ez dela neke handiko lanik egin behar, hilabetero lan pixkat egiten bada. Egia da, bai, baina inork ez ditu 50.000 karaktere egin, zertarako gehiago, ezta?

ZuZeu eta Wikipediara lanak argitaratzeko bultzada ere eman digu Gorkak. Inoiz ez genuke horrelakorik egingo beste irakasle batekin, eta hori kontuan hartzekoa da.

Erronka

30.000 karaktereren erronka lortu dut, eta euskara maila onarekin. Ez naiz beste web orrietako lanik kopiatzen saiatu, ez zait bidezkoa iruditzen. Kalitate ona erakutsi dut eta nire idazlanak lagun batzuentzako adibide onak izan dira, aitortu didate.

Jarrera / Euskararen erabilera

Nire jarrera klaseko txarrenetarikoa izan da, edo hoberena? Ez dakit, ez naiz ondo gogoratzen… oso azkar pasa da denbora! Bromak alde batera utzita, onartzen dut egun batzuetan gogaikarria izan naizela, eta nire bikotekidearen laguntzarekin ba askotan ez dugula jarrera egokia izan.

Baina hala ere, klaseko ahozko gehien egin dituena izango naiz ebaluaketa baino lehen, euskara sustatzen saiatzen naiz Jon Trincado eta Eneko Zabaletarekin. Klasean eztabaida interesgarri bat suertatzen bada gehienetan parte hartzen dut.

Adibide gisa jarri diguzun hori, perfektuegia izan arren, gauza bat ahaztu du. Euskara ez dela nota bat, eta ez dela zeozer egin behar bikain ziztrin bat lortzeko. Bere kronikan gehien errepikatzen den hitza bikain da, eta bigarrena adjetibo kalifikagarri positiboak: ona, mamitsua, asko, bikoiztu, oso ondo, gehiago…

Eta ni ez naiz horrela hasiko, 10 batengatik. Nik egin dudana Gorkak ikusiko du, eta ez zait nota asko inporta. Nahiago dut perfektua ez izatea.


Argitaratzeak / Lanik onena

Wikispacesen ditudan lanak egitea ez zait esfortzu handia iruditu baina denbora asko kendu didate. Haietako bi argitaratu ditut, Bortxaketak eta Ikas bidaiak. Biak iritzi testuak dira eta gaur egungo arazo eta egoerei buruzkoak dira. Nahiko ondo atera zitzaizkidan eta ZuZeu web orriko “GAZTEA” kategoriara kargatzea erabaki nuen.

Ez daukat lan onenik, guztiak gustatzen zaizkit. Gehien kostatu zitzaidana arazo psikologikoei eta neuropatologiari buruz egin nuena da. Ia 10.000 karaktere ditu eta ez zitzaidan erraza izan hainbat lekutako informazioa bilatzea.

Autoebaluazioa

Niri ez zait autoebaluazioa gustatzen, beldurra ematen dit. Hala ere nire idazlanetako kalitatea agerian geratzen denez eta adibidekoak dioen modura, “mamitsuak” direnez, nota ona espero dut. Gainera azkenaldi honetan jarrera hobetu dut.
Bi idazlan argitaratu ditut, eta lehenengoak boto asko lortu zituen. Pena izan zen ez irabaztea, baina bueno, zer egingo diogu.


Pasa den ebaluazioan 9 bat izan nuen, eta nota ez jaistea espero dut; nire kalitatea eta lana jaitsi ez den moduan.

Ah bueno eta 10 bat eskaintzen badidazu, Gorka, ez dago arazorik! Harrera ona egingo dio nire boletinak!

Hurrengora arte,


Jon Iturrioz Laka