Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK

























IRITZI ARTIKULUA



Komuna publikoak Bilboko metroan



PPkoek proposatu egin dute Bilboko metroan komuna publikoak jartzea. Bilboko metroak dagoeneko 21 urte dauzka, 1995 sortua eta oraindik ez zegoen ideia hori proposaturik.

Komunak jartzekotan ez dituzte geltoki guztietan jarriko eta gainera oraindik ezin daiteke baieztatu egingo dutenik. PPkoek erreklamatu egin dute pertsona asko kexatu egin direlako, batez ere pertsona helduak.

Hala eta guztiz ere, metroko arduradunek hasiera batean ez daude ados proiektu honekin, esaten dutelako komuna publikoak arriskutsuak izan daitekeela eta aukera berria eskainiko dutela delituak gertatzeko.

Dena den, hori konpondu egin daiteke segurtasun gehiago jarriz. Adibidez kamerak edota beste segurtasun neurri gehiago ipintzen. Baita ere kontuan eduki egin behar dira obrak eta horrek dakartzan gastuak.

Baina kasu hauetan, horrek ez dauka garrantzi handirik, pertsonen erosotasunak eta garraiatzeko erraztasunak baizik.

Basauritik Sopelara ordu bete inguru dago eta denbora horretan ezin dituzu zure beharrak ase. Hori adineko jendearentzat umeentzat eta problemak dauzkaten pertsonentzat deserosoa da. Eta baita edozein pertsonarentzat ere. Normalena litzateke, 5 geltokietatik batean komuna publiko bat ezartzea, Bilboko metroa erosoagoa izan dadin.

Nire ustez metroa egin beharko lukeena da jendeak bozkatzeko eskubidea izatea, metroan komunak edukitzearen alde edo kontra eta jende gehiena alde agertuz gero, gutxi gorabehera %50en botoa baietzarekin, jendeari zerbitzua eman.



Metro Bilbao estudiará la instalación de baños públicos en algunas estaciones
Metro Bilbao estudiará la instalación de baños públicos en algunas estaciones





AZALPEN TESTUA

Atmosferaren gaineko eragin kaltegarriak


Industriak, garraioak, berokuntzak, meatzaritzak eta beste zenbait giza jarduerak atmosfera substantziak isuri eta kutsatu egiten dute. Substantzia horiek kaltegarriak dira, bai ingurumenerako bai pertsonen osasunerako.
Atmosferaren kutsaduren eraginak bi motatakoak izan daitezke. Alde batetik globalak, hau da, berotze globala, euri azidoa, eta ozono-geruzaren murriztea. Eta bestetik, eskualdekoak hiri-kutsadura adibidez.

Berotze globala: Erregai fosilak erretzeak , hiri hondakin solidoak errausteak, abeltzaintzak , ongarriak erabiltzeak, basoko suteek eta beste hainbat jarduerak etengabe isurtzen dituzte gasak, eta horien kantitatea gero eta handiagoa da atmosferan. Horrela berotegi efektuaren fenomeno naturala areagotu egiten da. Gas horietako esanguratsuenak metanoa, karbono dioxidoa, nitrogeno oxidoak eta ur-lurruna dira.

Euri azidoa: Industria jarduerak ikatza eta petrolioa erretzeak , autoek eta zentral termikoek gas kantitate handiak botatzen dituzte atmosferara, sufre eta nitrogeno oxidoak, esate baterako. Horiek atmosferako urarekin nahastean, azido korrosiboak bihurtzen dira,hala nola azido sulfurikoa eta azido nitrikoa. Euri horrek aintzirak eta basoak kutsatzeaz gain, hirietan kareharrizko edo marmolezko eraikinak eta monumentuak kaltetzen dituzte.

Ozono geruzaren murriztea: Ozono geruza estratosferan dago, 25 kilometroko altueran, eta eguzki erradiaziotik , hau da, izpi ultramorearengandik babesten gaitu. Atmosferara gas jakin batzuk isurtzeak, ozono geruzaren desegitea areagotzen du. Hau da argiaren eraginez gas horiek kloro aktiboa isurtzen dute eta horrek areagotzen du desegitea. Ozono geruza murrizteak berekin dakar erradiazio ultramorearen eragina handitzea, eta horren ondorioz , gaixotasunak ugaritu egiten dira guretzako zein animali eta landareentzako

Hiriko kutsadurak: Zirkulazioak, berogailuak eta industriek substantzia kutsatzaileak sortzen dituzte eta substantzia horiek, halaber, smog deritzon behe lainoa.
  • Smog azidoa ikatzaren eta beste erregai batzuen errekuntzan sortutako keek eta oxidoek eratzen dute. Arnasketarako gaixotasunak eragiten ditu eta landareen hostoak kaltetzen ditu.
  • Smog fotokimikoa eguzkiaren argiarekin ibilgailuen gasek isurtzen dituzten konposatuen erreakzioa da. Arnasketako erasoak eragiten ditu, alergiak eta begien naiz mukosen irristadurak.

atmosferaren gaineko eragin kaltegarriak bilaketarekin bat datozen irudiak
atmosferaren gaineko eragin kaltegarriak bilaketarekin bat datozen irudiak




LAGUNARTEKO GUTUNA

Kaixo Gorka!

Badakizu urduri jartzen nauen gauza bat munduan dauden gizarte arteko desberdintasunak direla eta zuk nire antxera, ezta?

Duela lau hilabete hasi nintzen gobernuz kanpoko erakunde batean lan egiten eta bitartean oso eroso nago tokatu zaidan lanarekin . nire buruaz harro sentitzen naiz, nire lana jendeari laguntzea da, hau da, beraien bizi kalitatea hobetzeko nabil lanean.

Erakunde honetan denok elkarri laguntzen diogu eta ondo konpontzen gara. Eta noiz behinka gure denbora librearen zati bat ematen dugu lanean. Lan honetan hasi nintzenetik, oso ondo aprobetxatu egin dugu denbora.

Hemengo bizitza oso desberdina da Europakoarekin alderatuz, askoz gogorragoa da baina aldi berean zoriontsu zara eta lehen garrantzia ematen ez zenizkion gauzei orain ematen diezu. Gainera kultura oso desberdina da eta han esfortzurik gabe lor ditzakezun gauzak, hemen ez da berdin gertatzen.
Gomendatzen dizut hona lanera etortzea. Jendea falta zaigu eta gainera hemen ezin hobetu pasatuko zenuke naiz eta bizitza gogorragoa eta nekagarriagoa izan.
Besarkada bat ,
Jon Ander



BIZITZAREN JATORRIA

Gizakiak betidanik izan dute kezka lurrean bizia nola sortu zen eta bertako espezie-aniztasuna ere nola sortu zen jakiteko. Historian zehar azalpen asko proposatuak izan dira, horietako asko mito eta kondaira moduan, garai eta toki bakoitzaren sineskerietan oinarrituta.

Antzinaroan gehien zabaldutako ideietako baten arabera, izaki bizidunak berez sortzen ziren materia bizigabetik, naturaz gaindiko indar baten ondorioz. Horren frogatzat ikusten zituzten usteltzen ari zen haragian agertzen ziren harrak edota lokatzetan hazten ziren igelak

XIX. mendearen bigarren erdira arte itxaron behar izan zen berezko sorreraren teoriaren aurkako frogak aurkitzeko. Izan ere, Louis Pasteur frantziar kimikariak bere esperimentuen bidez egiaztatu ahal izan zuen izaki bizidun guztiak, baita mikroorganismoek ere, ez direla berez sortzen, baizik eta denak datozela aurreko beste izaki bizidun batetik.

Gaur egun, berriz, teoria bat Panspermia da. Bizia lurretik kanpo sortu zela eta meteoritoek garraiatuta ekarri zutela lurrera. Teoria honek indarra hartu du, zenbait meteoritotan materia organikoa aurkitu delako. Gainera gero eta zientzialari gehiago esaten dute bizitza egon behar duela unibertsoan. (Ikus https://eu.wikipedia.org/wiki/Drakeren_ekuazioa )


Beste teoria baieztatu bat Abiogenesia da. Teoria honetan hiru pauso daude . Lehenengo pausoa, molekula ez organikorik molekula organiko bakunak sortzean datza. Bigarrena molekula horiek garatzea eta azkena , eboluzio kimikoaren bitartez lehen zelulak agertzea.

Resultado de imagen de CREACION DE LA VIDA
Resultado de imagen de CREACION DE LA VIDA




Iban Zaldua - Aurpegia

Protagonista, Antonio izenekoa, Edurne izena duen neska batekin dabil lanean. Edurne neska baten erretratua dauka eskuetan eta neska horrek 6 urte dauzka erretratuan.

Edurne erretratua ikusten dagoenean flashback bat gertatzen da. Flash horretan Edurnerekin dago, baina kasu honetan bere maitale bezala. Hala eta guztiz ere Antonio beste neska batekin dabil, Ainhoa izena daukana eta ez du zertan bera usteko asmorik.

Ainhoa bera galtzeko beldurrez alaba bat edukitzen du berarekin. Alabari Maddi izena jartzen diote eta jaiotzerakoan Antonio Edurnegaz aldentzen da. Baina azkenean Antonio Maddirekin gelditzen da soilik eta bera bakarrik hezten du, Ainhoa dibortzioa eskatzen diolako. Beti baitago Maddiren etorkizunaz pentsatzen eta ez duelako bere alabarekin harremanik, naiz eta bakarrik 6 urte izan.


Aita moduan oso zorrotz hezten du. Horrexegatik ez dio uzten bizitza sozial handirik izaten eta 38 urte bete arte ezin du kotxe karneta atera.
Guzti horrek eragina izaten du mutil lagunak izaterakoan. Baina azkenean aitak uzten dio batekin egoten Jose Luis izena daukana. Mutil horrekin ezkondu egiten da eta handik hiru urtetara seme bat edukitzen du berarekin. Semeari Antton jarri zioten izena Maddiren aitaren omenez.

Antton 9 urte dituenean eta ama kotxea atera berria duenean, Antton gaixorik jartzen da eta ez da eskolara joaten. Ama alergia bat izatearen beldurrez ospitalera eramaten du, aita lanean dagoen bitartean. Bidean istripu bat gertatzen zaie kotxearekin eta Antton hil egiten da. Horrez geroztik Maddiren bizitza asko okertzen da eta Jose Luisengandik dibortziatzen da.


IRAULTZA GENETIKOA

Iraultza genetikoa teknologian izandako aurrerakuntzak dira, izaki berri baten informazio genetikoa gestazio denboran zehazki definitzeko.

Genea DNAren zati bat da, proteina bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena. DNA molekula zeluletako kromosometan dagoenez, geneak ere kromosometan daude. Horregatik esaten da ere geneak herentziako informazioa duten unitate biologikoak direla, kromosometako leku finko batean daudenak eta Espezie baten geneen multzoari genoma deritzo.

Izaki bizidunen zelulak, proteinaz osatuta daude, eta proteina horiek funtzio biologiko gehienak egiten dituzte, erreakzio kimikoen bidez.

Aminoazido izeneko molekula bakunen sekuentzia bana duten kateak dira proteinak. Guztira, 20 aminoazido daude.

Proteinak eratzeko balio duten arauen multzoari kode genetikoa esaten zaio. ADNa osatzen duten nukleotidoen ordenaren edo sekuentziaren arabera eratzen dira proteinak. Kode genetikoak zehazten du hiru nukleotidoren multzo bakoitzak aminoazido bat kodetzen duela.

Giza genoma gizaki baten informazio genetikoaren bilduma da, ez du helburu zehatzik gizaki bat eraikitzeko behar diren datu guztien multzoa da. 20.000 - 25.000 gene inguruk osatzen dute. Genoma gorputzaren DNA guztia da. Genoman gorputza eraikitzeko behar den informazio guztia dago; proteinen sintesian gauzatzen den informazioa, alegia. Zelula nukleoan dago kokaturik, 46 kromosometan.


Kromosoma zelulan dagoen DNA eta proteinaz osatutako egitura bat da. Izena grezieratik dator, kroma hitzak kolorea esan nahi du eta somak gorputza.


Kromosomak oso aldakorrak dira organismo batetik bestera. Normalean zelula eukariotoetan zelula nukleoan daude eta prokariotoetan , non zelulek ez duten nukleo definiturik, zirkularrak dira eta aske daude zitoplasman. Gainera, zelulek kromosoma mota desberdinak izan ditzakete, esaterako, eukariotoen mitokondrio eta kloroplastoetan ere kromosomak daude.


Kromosomak zatiketa zelularrean ezinbesteko elementuak dira, bikoiztu, zatitu eta zelula alabetara igaro behar dira progeniearen biziraupena eta aniztasun genetikoa ziurtatzeko.




LURRAREN ADINARI BURUZKO IDEIA HISTORIKOA

Antzinarotik, gizakiek Lurraren jatorria azaldu nahi izan dute, eta zer adin duen jakin. Horretarako, naturari eta zeruari begiratuz ikasitakoa erabiltzen zuten garai batean, eta beren kulturetako erlijio- sinesmenekin uztartzen zuten. Horregatik, Indiako, Egiptoko eta Mesopotamiako antzinako zibilizazioek egindako lehen kronologiak hertsiki lotuta daude astronomiarekin eta jainko jainkosen munduarekin.

XVII. mendetik aurrera, naturaren ezagutzak garapen handia izan zuen, eta zientziaren hainbat diziplina sortu ziren. Haietako bat geologia izan zen; geologia lurraren osaera eta egitura aztertzeaz arduratu zen, eta baita lurrean izandako aldaketak aztertzeaz ere.

1795ean, James Hutton geologoak 1726ean jaioa eta 1797ean hil zena, Lurraren teoria liburua argitaratu zuen. Liburu horretan defendatzen zuen, zenbait fenomeno eta prozesu azaldu ahal izateko (mendiaren sorrera…), lurrak oso zaharra izan behar zuela. Handik urte batzuetara, Charles Lyell geologoak 1797an jaioa eta 1875 hi zena Geologiaren printzipioak lanean zabaldu zituen ideia horiek.

Ekarpen ezagunenetako bat Willian Thomson fisikariak (1824 – 1907) egindakoa da (Lord Kelvin izenaz ezagunagoa). Fisikaz zituen ezagutzak Lurraren adinaren kalkuluetan aplikatu zituen, oinarritzat hartuta Lurrak urtuta zegoen hasierako etapatik gaur egun arte izan zezaken ustezko hozte abiadura. Hasiera batean, prozesu horrek 90 milioi urte behar izan zituela kalkulatu zuen, baina handik gutxira 24 milioi urtetara murriztu zuen iraupena


Resultado de imagen de tierra
Resultado de imagen de tierra






URAREN KUTSADURA(hueles biende mal)
Uraren kutsaduraren zergatiak askotarikoak izan daitezke:

Substantzia ez organikoengatiko kutsadura, metal astunengatik gertatu ohi da, merkurioa, beruna, kobrea naiz kadmioa, esate baterako. Sustantzia horiek oso toxikoak dira, luzaroan irauten dute uretan, eta hala, katea trofikoetara pasatu, eta haietan substantzia horien bio-metatzea gertatzen da. Beste kutsatzaile batzuk nitratoak eta fosfatoak dira. Horiek uraren eutrofizazioa eragiten dute.

Substantzia organikoetako kutsadura, hau da, materia organikoak ( gorotzak eta landare hondakinek), uraren kalitatea txartzeaz gain, bakterioak ugaritzea eragiten dute. Eta gero horrek uretan disolbatutako oxigenoaren murrizketa dakar. Beste kutsatzaile batzuk disolbatzaile organikoak eta hidrokarburoak dira. Horrela, adibidez, petrolio isurien ondorioz gertatzen diren marea beltzek hondamendi ikaragarriak eragiten dituzte; eta petrolioaren zenbait deribatuk (adibidez plastikoa), berriz, ura kutsatzen dute eta horren ondorioz animalia asko hiltzen dira, pozoituta eta itota.

Energia kutsatzaileek, nabigaziorako gailuen ultrasoinuek, beroak eta hainbat motatako erradiazioek aldaketak eragiten dituzte uretako ekosisteman. Zentral termikoen eta nuklearren hozte zirkuituek isurtzen duten ur beroak, esate baterako, uretako oxigeno disolbatua murrizten du, eta horrek aldaketak eragiten ditu izaki bizidunen bizi prozesuetan.

Kutsatzaile biologikoak birusak, bakterioak eta protozooak dira. Etxeko hondakinen uretan daude eta gaixotasunak kutsatzen dituzte, kolera, adibide.


agua-contaminada-600x348.jpg







JUDOA
Judoa, arte martzial japoniarra da. Kirol hau mundo osora hedatu zen japoniar judolariek herrialdetik kanpo bidaiatzen eta irakasten hasi zirenean. Geroztik, garrantzi handia hartu du; izan ere kirol olimpikoa da 1964-tik, jokoak Tokyon ospatu zirenetik.

Judo modalitaterik ezagunena “Judo Kodokan” deritzona da, baina badaude beste batzuk honen aldaerak edo eboluzioak direnak. Jigoro Kano izan zen sortzailea, eta Jiujitsu-tik hartu zituen ideia nagusiak, geroago bere teknikak gehitzeko. 1882garren urtean sortu zuen, modu bitxi batean: Kirol honen ideiarik importanteena da aurkariaren idarrarekin bat egitea da, eta “erresistentzia eza” eskaintzea. Hau kontutan hartuz, maisu japoniar honek loretokitik zebilela, aritz bat ikusi zuen elurrez estalirik. Bere ondoan, sahats bat zegoen, egoera berean. Egun batzuen buruan, aritzaren adarrek ezin izan zuten indarra gehiago jasan eta apurtu egin ziren. Sahatsarenak ordea, tolestu egin ziren eta elurra lurrera erori zen besterik gabe. Gertakari honen ostean, eta ideia honen ildoa jarraituz, judoa sortu zuen.

Judoan, Jiujitsuan ez bezala, ezin dira ez ostikoak ezta ukabilkadak eman. Judoan, teknikak erabiliz, aurkaria lurrera botatzea da xedea, eta behin lurrean egonda, bestearen “kontrola” lortzea. Teknika hauek bi taldetan banatzen dira. Lehenengoak aurkaria lurrera botatzeko erabiltzen diren teknikak dira. Lau taldetan banatzen dira berriz ere, nola botatzen den kontuan hartuz:beso, hanka eta aldaka dira talde nagusiak. Laugarren taldea “sutemiak” dira, eta zure burua arriskatzen edo lurrera botatzen diren taknikak biltzen ditu. Bigarren talde nagusia aurkaria lurrean kontrolatzeko teknikak dira, eta beste bi taldeetan sailkatzen dira: inmobilizazioak eta luxazio eta estrangulazioak.

Kirol honetan kompetitzeko bi modu daude: borrokaldiak, modalitate olinpikoa dena, non aurrean azaldutako xedeak edo helburuak diren borroka irabazteko puntuak lortearazten dituztenak, eta katak. Katak, antzerki moduko borrokak dira, non mota guztietako tekniken memperatzea frogatu behar den. Ondoren, epaile batzuk irabazlea norden erabakitzen dute ariketaren execuzioaren arabera. Modalitate hau ez da olimpiadetan inoiz egin.

Arte martzial hau praktikatzeko, Judogi edo Kimono deitutako jantzia eraman behar da, judokaren maila agertzen duen gerriko batez lotuta. Judogia zuria edo urdina izan daiteke, eta borrokaldietan judokalari bakoitzak kolore ezberdineko jantzia eraman behar du, epaileen lana errazteko.
Kirol hau umeentzako paregabea da, izan ere, Europako Kirolerako komiteak, umeak kirolean hasteko erabakirik onena judoa dela deritzo.



KENDO
Kendo-a edo kenjutsu japoniar eskrima edo Japoniako arte-borroka ezagunetariko bat dugu. Denboraren poderioz arte hau kirol ospetsu batean bilakatu da, Judo kasu bezala. Bere izen japoniarra hurrengo esanahia du; kenezpata eta ezpataren bidea

Denbora zaharretatik Japoniako samurai gudariek haien burua armen bitartez, batez ere eskrina klasikoaren bidez, trebatu izan dute. Gudari aparta batzuk haien berezko eskrima estiloa garatu eta kodifikatu egin zuten. Horrela, zenbait eskola ezberdinak eratu ziren, esate baterako,Ito Ittosai maisuaren eskola edo Yamaoka Tesshu maisuaren eskola. Azken maisu honek hurrengo filosofia planteatzen zuen, ez zegoela ezpatarik burutik kanpo;halaber, eskrimaren esentzia buruaren pentsamenduk datorrela esan nahi zuen. Historiarekin jarraituz, Meiji errestaurazioaren ostean, XX. mendearen bukaeran, Japoniako tradiziozko arte-borrokak erreformatu ziren, gaur egungo ezagututako arte-borroka modernoetan bilakatzen. Geroago, 1920an, Dai Nihon Butokukai deituriko japoniar arte-borroka elkarteak eskrima klasikoaren kenjutsu izena kendoren ordez aldatu zuen.

Eskrima mota honetan banbuzko espatak erabiltzen dira eta hauen jatorrizko izena shinai da. Izan ere, Katak edo erakustaldiak egiterakoan, japoniar benetako burdinasko ezpatak (katana) erabiltzen dituzte. Esandako kata horietan badaude aurretik antolatutako mugimenduak eta hauek gehienetan binaka gauzatzen dira. Beste aldetik, babesari dagokionez, borrokalariek edo kendokak bogu deituriko babezak edo armadurak janzten dituzte. Bogu hauek bost atalez osaturik daude eta tradizionalki aipaturiko kendokak orden konkretu batean janzten dituzte. Boguen atalak hurrengoak dira: Men burua babesteko maskara mota bat, Tenugüi esandako Menaren eta buruaren artean janzten den sapia, Kote esku eta besaurre babesa,torax eta sabelaldea babesteko bular-oskol antzeko bat eta azkenik, Tare izeneko babesa pelbiserako.

Puntuazioa ematerakoan, badaude gorputzeko atal batzuk non kolpekatu behar den. Esandako atal horiek hurrengoak ditugu: Men, hau da, burua, Kote, besaurrea, , abdomena eta Tsuki eztarria. Azken hau ez da maiz kolpekatzen zonalde oso arriskutzua baita. Arrazoi horrengatik, bakarrik mail jakin batean dauden borrokalariek atal hura jo dezakete.
kendoa ikuskera ugari ditu, ez bakarrik kirol moduan baizik eta garai antzinatik datozen tekniken batuketa edo pertsona baten baloreak definitzeko modu bat. Den dena hau kendoa definitzeko zailtzen du zeren kendoak arte-borroka tradizional baino zerbait gehiago izatea bilatzen baitu. Kendokak esaten duten bezala, kendoa bizitzeko beste era bat da eta honi esker bizitzaren beste zailtasunei aurre egiteko balio du.




Simpsondarrak (Los Simpson)

Matt Groeningek telebistarako sortutako marrazki bizidun telesail arrakastatsua da, 1989ko Abenduaren 17an Estatu Batuetan sortu zena. Gaur egun 28 denboraldi ditu eta 560 kapitulu baino gehiago batzen ditu gutxi gora behera. Telesail honen argudioa edo helburua, gizakiaren aldi askoren parodia egitea da, hau da, sozietate modernoa kritikatzen du era barregarri batean.

Simsondarrak Springfield izeneko eta AEBetako fikziozko herri batean bizi dira. Matt Groeningek esan duenez, Springfield-ek gauza asko partekatzen ditu, eta fikziozko herri honi Springfield izena eman zion, zeren AEBko ia estatu guztietan springfield izeneko herri bat dagoelako.
Familia honen pertsonaiei begira, Homer eta Marge etxeko jaun-andreak dira eta hiru seme alaba dituzte Bart, Lisa eta Maggie.
Homer Simpson begirunerik gabeko aita arduragabea da, 1950eko aita prototipoaren aurkakoa, hala ere, azkenean bere familiaren kargu egiten da beti. Springfieldeko zentral nuklearraren segurtasun arduraduna da, orokorrean intentzio ona duen gizona, baina beti hanka sartzen du eta zenbait arazo barregarri gertatzen zaizkio kapitulo bakoitzean. Marge Simpson, 50 urteko estereotipo emakumea da, eta kontrola ezartzen du familiaren beste kideen artean, hau da, etxeko ama da.
Bart, seme nagusia, oso bihurria da, bere ikas gelako izuaena, eta etorkizunik gabeko ume bat bezala hartzen dute denok. Lisa aldiz, neskato zintzoagoa da, etorkizun hobe batekin amets egiten duen ikasle azkarra, klaseko azkarrena hobe esanda. Lisa budista, barazkijalea eta jazz musika zalea da. Maggie Simpson etxeko haurra da, protagonismo gutxiko neskatoa, baina esan beharra dago, zenbait kapituluetan protagonista izan dela ere.
Telesailaren lehenengo hiru denboraldien protagonista nagusiena, Bart Simpson izan zen, baina laugarren denboralditik, telesaila Homer pertsonaian zentratu zen, pertsonai barregarriena zelako.

Telesail honek publiko guztientzako da, hori ez du esan nahi zentzura jaso ez duenik. Telesaila zenbait gobernuekin arazoak izan ditu, zeren esaten dute pertsonaien jarrerak ez direla egokiak umeentzako, kontuan izanda gehien ikusten dutenak umeak direla eta telesaila umeak telebista ikusten duten momentuan ematen dela. Gobernuek esaten dute, telesaila umeentzat influentzia tZxarra dela.




FORMULA 1
Formula 1 munduko kotxe-lasterketa txapelketarik ozpetsuena da. Izan ere, munduko piloturik hoberenak parte hartzen dute hemen, munduko auto-fabrikatzailerik hoberenetan. Horregatik, enpresa handi ugari aukeratzen dute ebentu hau haien produktuak eta zerbitzuak iragartzeko.

Formula 1ek, kotxe bat zirkuitu batean biraka ikustea aspergarria irudi arren, jarratzaile pila bat ditu mundu osoan zehar, batez ere Europan. Honen ondorio da kotxeak pasatzen ikustea ez dela Formula 1aren mami bakarra. Ingeniaritza mundua oso sartuta dago ere; alabaina, ia pilotuen gidaketa baino garrantzitsuagoa da, kotxeak bira bat segundu bat gora segundu bat behera egiteak ezberdintasun handia suposatzen du lasterketa 50 bira baino gehiago irauten duela kontuan hartuta. Talde bakoitzaren estrategia ere lasterketa baten emaitzan eragin handia eduki dezake; ze gurpil mota erabili momentu bakoitzerako, noiz aldatu… eta hau emozio handia sor dezake.

Horretaz aparte, Formula 1ek kaleko kotxeen garapenean ere eragin handia dute. Formula 1eko kotxeek prototipo batzuk bezalakoak dira, hau da, kotxe hauetan erabiltzen diren teknologiak, aerodinamika elemetuak, etab., gero kalean ikusten direnetan ikusi ditzakegu. Horrek abantail bat da ez bakarrik Formula 1zaleentzan, baizik eta kotxe bat duten edo izango duten guztientzat ere.

Beraz, Formula 1 ikuskizun bat izateaz aparte, gure kotxeen sustapenean ere eragin handia du. Gaur egun berotze golbala daukagulako eta kexak daudelako, baliteke urte gutxitan Formula 1 elektrikoak ikustea.




ZORTEA
Istorio honetako narratzailea abokatua da eta hirugarren pertsonan hitz egiten du. Baina batzuetan lehenengo pertsonan idatzita dago ( Ez asko)
Izina historia honetako protagonista da. kalean bizi zen eta Alemaniara joan beharra du lampostu bila. Dirua behar duenez, behartuta zentitzen da eta bere gorputza saltzen du.
Beste aldetik Kalle dago. Hura Izinaren lagun bat da eta ikus daiteke nola laguntzen dion Kallek Izinari.

Istorioa:
Izina kalean bizi da eta atzerritarra da. Beraz dirua behar duelako prostituitzera behartzen du bere burua. Kalean Kalle izeneko aldarrai bat ezagutzen du eta beraren lagun bihurtzen da. Azkenik berarekin joaten da etxe batera bizitzera.

Egun batean Izina bezero batekin dagoela lanean, bezeroari biotzeko bat ematen dio eta hil egiten da. Izina izututa dagoelarik, bere lagunari deitzen dio, hau da Kalleri, eta hark berezoaren gorpua zati txikitan zatitu egiten du. Horren ostean boltzetan sartu eta lurperatzen du. Baina azkenean poliziak konturatzen dira eta atzilotu egiten dituzte.

Poliziak zer gertatu den jakiteko, gorpuari autopsia egiten diote. Eta azkenean auzian daudela inozenteak direla konturatzen dira.



IKASTURTEKO KRONIKA
2016-2017. ikasturteko kronika

HISTORIA:
Txikia nintzenetik ikasi dut Erromoko ikastetxean, hau da, haurrezkuntzan hasi nintzenetik ia guztiok bezala, gaur egun arte. Gainera ni besteak baino kurtso bat gehiago daramat, 4.ESO errepikatu nuelako.
Haurrezkuntzatik euskaraz eman dizikidate klaseak. Eta kontuan hartuta txikitan telebista euskaraz ikusten nuela, ez dut inoiz problemarik eduki euskara gaiinditzeko. Aurten soilik eta bigarren ebaluazioan, izan ere oso alferra naiz eta dena amaierarako uzten dut. Beste urte batzuetan gramatika izan da garrantzitsuena, baina orain gauden kurtsoan berriz idazlanak daukate garrantzia guztia. Niretzat zailago egiten zait idazlanak, izan ere idazlanak ez ditut praktikan asko jarri.

GELAKO GIROA:
Aurten ikasturtea inoiz baino arinago pasatu zait. Hasiera batean ezan dezaket ez nengoela gustura tokatu zitzaidan klasearekin, baina azkenean konturatu naiz guztiz oker nengoela. Niretzat klase oso dibertigarria izan da eta ezin hobeto pasatu dut. Lagun berri batzuk egin ditut eta lehen asko moldatzen ez nintzenekin, gaur egun esan daiteke pertsona oso garrantzitsuak direla niretzako. Gure artean ez ditugu eztabaidarik eduki. Hala eta guztiz ere, esan daiteke hortik dagoen irakasle batekin baietz.
Irakasleen aldetik esan dezaket askoz zailagoa izan zaiela guri klasea ematea , beste klase batzuei baino. Orokorrean nahiko berbatiak gara eta kontuan hartuta 30 pertsona garela, batzuetan luzeegi egin zaizkie orduak.

AHOZKOTASUNA:
Ahozkoen aldetik ezan daiteke ez nabilela ongi. Batzuen aurrean soilik behin atera nintzen eta gainera minuto bakar batekoa. Ateratzen naizen bakoitzean, bai gaztelaniaz, bai euskaraz, normalean txarto egiten dut, urduriegi jartzen naizelako. Ahotsa aldatu egiten zait, batzuetan dardarka jartzen naiz eta kasu larrienetan urduritasuna dela eta zuriz gelditzen baita ere. Hala eta guztik horrek ez du esan nahi hitz egiterako orduan txarto hitz egingo dudala.

IRAKURMENA:
Irakurmenetan aurten hiru liburu irakurri ditugu. Lehenengoa Antologia bat izan da, bigarrena Krimenak eta azkenik Fikzioaren izterrak. Hiruretatik gogaikagarriena, zailena eta aspergarriena nire iritziz eta gehiengoen iritziz Antologia bat izan da. Eta gehien gustatu zaidana Krimenak. Hala eta guztiz, nahiago dut istorio bakar bat izatea.

METODOLOGIA:
Ikasturte honetako metodoa euskaran aurrekoen oso desberdina izan da. Gainerako urteetan beti eman zaio garrantzia gramatikari, idazlanak baztertuz. Urte honetan guztiz kontrakoa gertatu da eta batzutetan astunagoa izan arren guztiok dakigu askoz hobeto dela, kontuan artuta selektibitatean garrantzia guztia idazlanak eta ahozkoak dituela. Beste aldetik gustatuko litzaidake klaseak entretenigarriago egiteko eta gehiago ikasteko, guztion artean gai bat kritikatzea. Horrela ohitu egiten zara euskaraz mintzatzea, lotsa galtzera eta gehiago parte hartzera klaseetan.

IDAZMENA:
Nire euskarazko idazmena ez da oso trebea, baina ezan dezaket pixka bat hobetu egin dudala. Hala eta guztiz asko daukat ikasteko eta hobetzeko.
Nire gogoko idazlana azkenetarikoa izan da eta Simsondarrei buruzkoa izan da. Gogokoen dudana da nire ustez beste batzuk baino askoz hobeto idatzi dudalako eta umemokoa nintzenean telesail hori askotan ikusten nuen.

JARRERA:
Nire ustez nire klaseko jarrera nahiko hona da, behintzat euskara ikasgaian bai. Ondo portatzen naiz eta ez naiz irakasleei problemak sortzen dieten ikasleetarikoa. Ezan daiteke batzuetan ez nagoela adi, nire munduan nagoelako, baina gehienetan ez zait gertatzen. Hori gertatzekotan gehienetan isilik nago eta ez dut problemarik sortzen.

EUSKARAREN ERABILERA:
Euskara bakarrik klasean erabiltzen dut, lagunekin nagoenean gaztelaniaz mintzatzen naiz. Eta nire familiarekin berdin ez dakitelako euskara. Bigarren hezkuntzan, momentu batean euskaraz hitz egiteko ohitura hartu nuen lagunekin, baina gaztelaniaz hitz egiteko esaten zidatenez askean ohitura galdu egin nuen.

AUTOEBALUAZIOA:
Goian esan dudan moduan, euskarazko idazlanetan hobetzen ari naiz, hala eta guztiz badaukat zertan hobetu. Gainera, nahiz eta batzuetan nahiko alferra izan, klasean adi nago eta ez dut problemarik sortzen. Esan daiteke jarrera ona dudala.