Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2
Comic-Con
Azalpen testua
2016 irailean
Nora Eguzkitza
Irati Bernaola

Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra








Pride pelikula

Iritzi Testua

2016 azaroan
Ane Larzabal


Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)



Determinismoa

azalpen testua


Eneko Altuna
















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK























2016-2017ko KRONIKA

Sarrera:

2016-2017ko ikasturte hau nahiko euskara maila onarekin asi nintzen, pasaden urtekoa baino hobeto, ziur. Hala ere, hainbat esfortzu egin behar izan ditut maila ona mantentzeko. Horien artean euskaraz irakurtzea izan da lehenengoa, baita gogorrena ere. Bai klaserako irakurri izan behar ditugun liburuak eta artikuluak bai "App" desberdinetan irakurritako pare bat artikulu ere.


Historia:

Aurreko ikasturtean, DBHko 4. mailan nengoela, 43BD taldean egon nintzen, Ikerne Etxebarria, historia eta geografiako irakaslea, tutorea izanda. Lehen hezkuntza Romoko eskolan egin nuen, beti Romoko ikaslea izan nahiz. Nik uste, arten izan da euskara maila hobetu dudan urtea, idazten asko aurreratu dut, pasaden urtean hau egiteko aukerarik ez nuelako izan. Beste aspektu bat asko landu egin duguna ikasturte honetan ahozko elkarrizketak izan dira, pasaden urtean asko ukitu ez genituenak.


Lehen aipatu dudan bezala, beti izan nahiz Romoko ikaslea, beraz ezin ditut konparaketak beste instituto batzuekin egin baina egin ahal dudana bi ikasgai konparatzea da. Adibidez, euskara eta literatura ikasgaia eta ingelesa. Pasa den urtean, nire ingelesa maila asko hobetu nuen, bai irakurketa arloan, bai gramatika arloan, bai entzumen arloan eta baita idazketa arloan ere. Izan ere, aurten gauza bera euskaran gertatu dela iruditu zait, batez ere idazketan.


Klaseko giroa:

Kurtso hasieran, klasean ikasle berri batzuk egon arren, oso ondo konpondu ginen jadanik elkarrekin ezagutzen ginelako. Kurtsoan zehar gero eta hobeto hasi gara moldatzen eta nik uste ez dira zailtasunak gure artean egon. Errespetua susmatu dut gure klase giroan kurtso hasieratik, nahiz eta azken etapa honetan pixka bat okertu. Normala denez, badaude pertsona batzuekin hobeto moldatzen zarela baina hori beti gertatu izan da, batez ere gure adina izanda. Nik uste, klaseko jarrera nahiko ona izan da kurtsoan zehar, batzuetan astuna izan arren.


Ahozkotasuna:

Kurtsoan zehar bakarrik bi ahozko aurkezpenak egin ditut, izan ere, onak izan direla uste dut. Hoberena nire ustez egin nuen bigarrena izan da, ez bakarrik euskara ikasgairako baliagarria izan delako, baita ere historiako gai bati buruz hitz egin nuelako, azterketa bat egin aurretik gainera. Klaseko ariketak egin ditugunean, hainbat kasutan parte hartu izan dut erantzuna emateko edo elkarrizketa parte hartzeko, hori bai, beti txanda errespetatuz. Beharbada ez dut ahozko arloa asko landu urte honetan, batez ere kostatzen zaidalako eta zaila iruditzen zaidalako, baina ahal izan dudana egin dut, beti saiatzen.


Irakurmena:

Aurten, hiru liburu irakurri ditugu kurtso osoan: Antologia 1, Iban Zalduarena, Krimenak, Ferdinand von Schirach idazle alemeniarrena, eta azkena, Fiktioaren Isterrak, Ur Apalategi idatzita. Orokorki, gustukoak izan ditut irakurritako hiru liburuak, izan ere, istorio-bildumak izan direnez hirurak, salbuespenak egon dira liburu bakoitzean. Egon dira hainbat istorio gustuko ez ditudanak izan eta baita ere guztiz ulertu ez ditudanak, horregatik pasarte batzuk irakurtzea nahiko astuna izan da. Nire kabuz hainbat artikulu irakurri izan ditut Zuzeu.eus-en eta Harpausoetan gehienak, batez ere nire ikaskideak idatzi izan dituztenak.


Metodologia:

Aurtengo metodologia azken urteetakoekin konparaketa eginez, hoberenetarikoa izan dela esango nuke. Asko gustuko izan dut nola banatu izan ditugu orduak astean zehar: Astelehenetan, klase osoa elkarrekin idazketa, gramatika eta lexikoa lantzen; Ostegunetan, bikoizketa zegoela aprobetxatuz, ahozkotasuna landu izan dugu, gainera jende gutxiago egon denez klase hauetan, ikasle askori laguntza bezala izan da ez hainbeste jendearen aurrean hitz egitea (neu barne); Azkenik, Ostiraletan, informatika gelara joan gara idazketa batez ere lantzeko, Wikipedia, Zuzeu.eus eta baita ere Harpausoak blogari begirada bat ematen eta geure testuak idazten.


Idazmena:

Idazmena izan da aurten gehien landu dudan arloa euskara ikasgaian. Testuak idazterakoan, zuzentzaile automatiko ezin bestekoa izan da, hiztegiak bezala. Idazterakoan, testu prozesadore batean idatzi izan ditut lehen zirriborroak, gero lan koadernoan argitaratzeko, beti aldaketa pare bat egiten eta testua hobetzen. Hainbat ikaskideekin kooperatu dut aurten, bai haien testuak zuzentzen eta ekarpenak egiten, bai haien zuzenketak eta ekarpenak kontuan hartzen eta nire testuak aldatzen eta hobetzen ere. Batzuetan ez da izan beharrezkoa ezta nire lanak hobetzeko eskatzea, ikaskide batzuk haien kabuz egin dute lan hori, nik bezala.

Kurtsoan zehar hainbat artikulu argitaratu ditut, batez ere Zuzeu.eus-en eta Wikipedian. Klaseko Whatsapp taldean ere euskaraz egin izan dugu hainbat alditan.


Zein izan da aurtengo idazlanik hoberena? Zergatik?:

Nik ustez, aurtengo idazlanik hoberena bi izan dira; "Pride filmaren kritika" eta "Skam", lehenengoa iritzi-testu bat eta bigarrena aldiz, azalpen testua. Bi testuak argitaratu izan ditut, bata Zuzeu.eus-en eta bestea Wikipedian. Film kritika egin ditudan artikulu guztietatik lehenetarikoa izan da, horregatik uste dut gehien idazten kostatu zaidana izan dela. Hala ere, oso pozik geratu nintzen bere azken emaitzarekin eta baita ere Zuzeu.eus.en lortutako botoekin ere. "Skam" azalpen testua egin nuenean, denbora luze bat eraman zidan, karaktere askotako testu bat izan zelako, baina nire ustez ondo ikusi ahal da artikulu honetan nire bilakaera.

Jarrera:

Nire jarrera egokia izan dela esango nuke, oso gutxi faltatu naiz euskara klaseetara. Nire ustez, klaseko giroa nahiko ona lortu dugu guztion artean, batez ere bikoizketa klaseetan. Arazorik gabe ikasi ahal izan dut eta nahi izan eta behar izan dudana ere arazorik gabe egin dut.

Euskararen erabilera ikasgelan:

Klase barruko euskararen erabilera kurtsoan zehar hobetu da, landu izan dugulako batez ere. Baina euskara erabiltzea, oso gutxiagotua dagoen eremuetan, ez da batere erraza. Horregatik, klasez kanpo ez dut euskaraz mintzatu beharrezkoa izan ez bada.


Autoebaluazioa:

Ikasturte honetan zehar hainbat gauza berri ikasi ditugu baina haien artean erabilgarrienak zuzentzaile automatikoa, online hiztegiak etab erabiltzen izan da. Baita ere testuak idazten eduki dudan hobekuntza ere. Lehen esan dudan moduan, kooperazioa nabarmena izan da urtean zehar bai nire partez bai nire ikaskideen partez ere. Nik uste, aurten izan da euskara ikasgaia hobetu eraman dudan urtea eta oso pozik nago nire bilakaerarekin eta honek ekarri duen emaitzarekin.



Dekamerona

Testua eta testuingurua:

Autorea Giovanni Boccaccio da. Ipuin hau "Dekameron" izeneko liburuko zati bat da. 1351 eta 1353 urteen artean idatzi zen, XVI mendean. Izurri Beltza Europan hedatu zenean idatzira dago eta epidemia hau istorio hauek idazteko aitzakiaz hartu du autoreak. XVI. mendea krisi betetako garaia izan zen (miseria, gosea, gudak). Gizartea oso kezkatuta dago heriotzagatik eta hau gudekin eta izurri beltzarekin batera oso ondo islatzen da literaturan. Adibidez, Boccaccioren "Dekamerona" eta Chauceren "Canterburyko ipuniak". ipuinak oso tipikoak izan ziren garai horretan.

Istorio hau Dekameornaren zati bat da, dauden ehunetako ipuin bat da. Giovanni Boccaccio liburu hau idatzi zuen XIV. mendean, Izurri Beltza Europa osotik hedatzen ari zenean (Florentzian 1348an). Liburu honek ehun ipuin ditu eta hau Filomenak kontatzen du (alde egiten duten emakumeen bat). Dekameronen bostgarren jornadan kontatzen da, amaiera zoriontsu duten ipuinen barruan.


Testu mota:

Testu hau narrazio ba da, ipuin bat, alegia. Ipuin honen generoa prosa narratiboa da.


Edukia:

Nastagioren istorioa kontatzen du, haren maiteak uko egiten dio. Beste hiri batera joaten da Nastagio eta han, baso batean, ikusten du nola zaldun batek neskato bat hiltzen duen eta baita nola neska berpizten den eta bizirik dagoen berriro. Bikote honi hori pasatzen zaie neskak mutilari uko egin ziolako. orduan aprobetxatzen du eta familia eta maitea bazkari batera gonbidatzen ditu, eszena hori ikusteko. Neskatoa berari nori gertatzeko beldurrez, Nastagio hartzen du senartzat.

Narratzailea 3. pertsonan dago, eta orojakilea da, dena dakiten den narratzailea. Pertsonai nagusia Nastagio da eta bigarren pertsonaiak Traversari familiako neska, zalduna eta beste neskatoa. Nastagio eta bere maitea pertsonai borobilak dira, beste biak ordez, lauak.

Istorioa erdi aroko garaian kokatzen da. gehienez hilabete parte batzuk eramaten ditu istorioaren kontaketa. Nahiko jarraia da, ez baita asko gelditzen deskribapenetan; zaldunak hitz egiten duenean soilik. Lekuak kontuan hartuz, topikoak jarraitzen ditu. Ravena hirian daudenean ez da ezer gertatzen baina basora joaten denean istorioa, arazoak hasten dira.

Egitura:

Hasiera: Natagio Travesari neskarengan maitemintzen da (Istorio markoduna).

Korapiloa: Familiaren aholkuz beste hiri batera joaten da eta han ikusten du nola zaldun bat neskatoa hiltzen duen.

Amaiera: Neska Nastagiorekin ezkonduko dela erabakitzen du.

Konklusioa:

Istorio honek transmititu nahi duena pertsona guztiak lagunkoitasunez tratatu behar ditugula.







Sufragismoa

Zer da mugimendu sufragista, non eta noiz sortu zen eta zergatik?


Sufragismoa XIX. mende amaieran herrialde kapitalistetan sorturiko mugimendu politikoa da, emakumearen bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen duena. Izan ere, Industria Iraultzak eragindako ondorioen artean, emakumearen parte hartze sozial handiagoa zegoen. Alemania edota Britainia Handia bezalako herrialde industrializatuetan emakume gazteen %70a baino gehiagok soldatapeko lan bat zuten, eta ezkontzea jada ez zen emakumezko guztien bizitzako helburu eta irtenbide ekonomiko bakarra. I Gerrate Mundialean gainera, emakumezkoek ordura arte gizonezkoei gordetako lanak bete zituzten, eta haien balio sozialaz jabetzen joan ziren heinean, mugimendu sufragistak ere garrantzia hartu zuen.

Emakumeak lanean


Industria Iraultza baino lehenago, emakumeek era askotako lanak egiten zituzten landan, familiaren lantegian eta etxean. Emakumeei emandako zenbait lanbide: kapelagilea, kortsegilea, jostuna, irulea, esne-saltzailea eta neskamea. Soldatak oso eskasak ziren, familiak irauteko osagarri bat baino ez.


Industrializazioarekin batera, gero eta emakume gehiago zeuden zenbait lanetan: etxeko lanetan, ehungintzan, nekazaritzan, abeltzaintzan eta meatzaritzan; batik bat, lurrazalean, baina baita galerietan ere, bagonetak arrastatzen. Emakume gutxi aritu ziren lanean siderurgian eta metalurgian, portuetan, meatzaritzan eta eraikuntzan. Hala ere, emakumeen soldatak gizonenak baino askoz txikiagoak ziren.


Emakumeen lan egiteko eskubideari lagundu zion mugimendu bat sufragismoa izan zen.

Mugimendu sufragistaren eragina herrialdeka

Ordea, sufragismoak ez zuen eragin maila berdina izan Europako herrialde guztietan:
  • Europako iparraldeko herrialdeetan (Finlandia, Norvegia, Danimarka…): ez zen mugimendu handirik eman, bertoko pentsamendu garatuak berez emakumearen egoera legearen aurrean gizonezkoen egoerarekin parekatzea erraztu zuelako.

  • Europako ekialdeko hainbat herrialdetan (Polonia, Austria, Txekoslovakia…): I Gerrate Mundialaren ostean, Alemaniar eta Austro Hungariar Inperioen desegitearekin erreforma oso aurrerakoiak ezarri ziren, emakumezkoen boto eskubidea barne, mugimendu sufragista handiaren beharrik gabe.

  • Errusian: soilik boltxebikeen iraultzaren ondorioz ezarri zen emakumezkoen boto eskubidea.

  • Turkiar Inperiotik independizaturiko herrialdeak (Grezia, Bulgaria, Jugoslavia…): tradizioa handia izanik, ez zen mugimendu sufragista handirik egon, ezta emakumeen eskubideen aldeko lege – erreformarik.

  • Mendebaldeko herrialde katolikoetan (Portugal, Espainia, Italia…): mugimendu sufragistak ere ez zuen eragin handirik izan, eta soilik emakumezko batzuen borroka gogorra zela eta ezarri zuten emakumezkoen boto eskubidea beranduago.

  • Mendebaldeko herrialde protestanteetan (Ingalaterra, Holanda…): modernoagoak eta ekonomikoki indartsuagoak ziren azken hauetan izan zen berez mugimendu sufragista indartsuena, boto eskubideaz gain, bestelako emakumeen aldeko lege – erreformak eragingo zituenak.

Britaniar sufragismoa


Britainiar sufragismoari dagokionez, bi talde nagusitan banatu zela esan daiteke: alde batetik, sufragista moderatuek, Millicent Garret Fawcet buru, legearen barruko estrategiak bideratu zituzten (propaganda, mitinak…). Baina arrakasta handirik izan ez zutenez, mende amaieran suffragettes ezizenarekin ezaguturiko sufragista talde “erradikala” sortu zen.

Suffragettes


Millicent Fawcett edo Millicent Garrett sufragista moderatuen burua izan zen. Bere ahizpa Elizabethekin Londresen Jon Stuart Mill-ek ematen zuen emakumeen aldeko diskurtso bat entzun zuen eta bere lanaren defendatzaile bihurtu zen berehala. Nesken hezkuntza eta hauen boto eskubidea sustatu zuen. 1867an Londreseko Sufragista Komitearen kide bihurtu zen eta hurrengo urtean bere lehen interbentzio publikoa egin zuen nahiz eta emakumeek jendaurrean hitz egitea ezohikoa izan. Lydia Becker hil zenean britaniar mugimendu sufragistaren lider naturala bihurtu zen. Harentzat politika-propaganda eta publizitate-kanpainak ezinbestekoak izan ziren.


XIX. mende amaierako sufragista britainiar “erradikalak” ziren. Emmeline Pankhurst buru, propaganda eta mitinetaz gain, eraikin publiko eta saltokien erre edota politikari ezagunen etxeak erasotzen zituzten. Gobernu britainiarraren zapalkuntza errepresiboaren aurrean, sufragetteek gose grebekin erantzuten zuten gartzeletik, elikatzera behartzen hasi zituztelarik. Ordea, praktika larri honen kontrako protestak zirela eta, gobernuak “Arratoia eta Katuaren legea” aldarrikatu zuten, suffragetteak (arratoiak) ahul zeudenean gartzelatik askatuz, eta indarrak berreskuratzen zituztenean, gobernuak (katua) berriz ere hauek gartzelaratuz. I Gerrate Mundialaren ostean, azkenik, 1918an, 30 urtetik gorako emakumeen boto eskubidea lortu zuten, eta 1o urte beranduago (1928an) adinez nagusiko emakume guztiena.

Sufragistek jaso zuten oposizioa


Mugimendu sufragistek oposizio handia jasan behar izan zuten, izan ere, ordura arte inposaturiko gizarte ordena kolokan jartzen zuen, emakumeek etxetik kanpoko bizitza publikoan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu egiten zuen heinean. Horrela, gizonezkoek zein emakumezkoek osoturiko mugimendu anti – sufragistak ere sortu ziren, Ingalaterrakoak esaterako oso ezagunak izanik. Ordea, I Gerrate Mundialak eta gerraostearen testuinguruan emakumeen beharra esparru publikoetan nabarmena bihurtzen hasi zen, borroka sufragistak indarra hartuko zuelarik ere, eta ondorioz, gutxinaka hauen boto eskubidea aitortzen joango zenEuropako herrialde ezberdinetan.

Sufragismoa filmetan


  1. Suffragettes: Maud Watts izeneko neska batek bere bizitza osoa garbitegi batean lan egin izan du. Egun batean, Emmeline Pankhurst-ek zuzendutako manisfestazio batekin topo egiten du. Maud sufragismoarengatiko interesa izaten hasten da eta bere lankide bati esker mugimendu honen helburuak lortzeko (emakumeentzako eskubide gehiago: boto eskubidea, hezkuntza on bat...) borrokatzen hasten da. Zoritxarrez, gobernu britaniarrak ez du hori onartzen eta Maud-ek ondoriak pairatzen ditu. Istorioa 1912an Londresen gertatzen da. Sara Gavron-ek zuzendutako film honetan Emmeline Pankhurst-en langile baten ikuspuntutik sufragismoaren garaian emakumezkoek jasandako era guztietako erasoak agertzen dira. Gainera, mugimendu honetan parte hartu zuten pertsonai famatu batzuk agertzen dira, adibidez Emmeline Pankhurst, Meryl Streep-ek antzeztuta.

  2. Die sufragette: Die Sufragette 1913ko Alemaniako filma da. Argumentuak sutsu eta maitekor arraroa nahasten du ama baten eta alaba baten artean berrelkartzearen istorioarekin. Emmeline eta Christabel Pankhurst pertsonaia errealengandik inspirazioa hartuta, biak mugimendu sufragistaren barnean zeudenak.

  3. Make more noise. Suffragettes in silent movies: XX. mendearen hasieraren filmak biltzen ditu, non sufragistak eta emakumearen eskubideenganako borroka islatzen diren. Film baliotsuenetako batzuk Emily Davison-en protesta zaldi-lasterketetan eta 1910ean, Trafalgar Squareko Pankhursten diskurtso ospetsua.

  4. Las Sufragistas: Ana Cruz Navarroren 2012ko filma da. Eufrosiana Cruzen istorioa kontatzen du, bozkatzeko eta Udaleko Lehendakaria izateko eskubidea eskatu eta ukatu zioten emakume izan zena.

  5. Clara Campoamor. La mujer olvidada: Laura Mañaren 2011ko pelikula da, eta 1931ko urriaren 1a baino (emakume espaniarren boto eskubidea onartu zenenan) lehenago egin ziren negoziazio eta estabaida guztiak azaltzen ditu.

  6. Angeles de Hierro: 2004ko filma bat da non XX. mendearen hasieran, Alice Paulen eta Lucy Burnsen sufragista amerikarren istorioa kontatzen da. Oso ondo ikusten da nola borrokatu zuten emakume beltzen eskubideeen eta beste arazo politiko eta sozial batzen aurka.


https://eu.wikipedia.org/wiki/Sufragismo


Entropiarena - Iban Zaldua. Ipuinak. Antologia bat.
Ipuin hau Fernandoren ikuspegitik kontatuta dago, istorioaren protagonista dena. Fernandoren emaztea, Arantxa, Georgiara lanagatik joaten denean hasten da istorioa, baina lehenago, gizonak kontatzen du nola zen bere emaztea eta zer gauza ez dituen jasaten. Adibidez, Fernando hain desordenatua izatea eta dena beti zikin edukitzea.
Arantxa Georgiara joaten denean, Fernandok ez du batere kasurik egiten emazteak utzitako arauei eta etxea guztiz desordenaturik usten du. Logelan ohea egin barik eta arropa lurretik botata, egongela janariz beteta eta den dena desordenaturik... Bere emaztearen presioa ez daukanez, ez du ezer ez egiten eta bakarrik altxatzen da sofatik unibertsitatera joateko, han klaseak ematen dituelako.
Unibertsitateko klaseetan baserritar baten alaba den neska bat ezagutzen du, Marrubi izenekoa. Marrubi Fernandoren ikaslea da eta unibertsitateko festa baten ondoren, biak pixka bat mozkortuta daudela, larrua jotzen dute. Erlazio horrek Arantxak heldu baino hiru aste ñehenago amaitu zen, Fernandoren etxean egonda.
Etxe honetan bazegoen trofeo bat, Fernandok eta Arantxak elkar ezagutu zuten txapelketa batekoa. Trofeo hau egongelan zegoen eta emazteak beti posizio jakin batean egon behar zuela pentsatzen zuen, argia leihotik sartzean argi berezi bat ematen zuelako.
Orduan Marrubi eta Fernando etxean daudenean, Marrubik trofeo hura hartzen du, berataz barre egiten du oso itsusia delako. Fernando trofeoa Marrubiren eskuetan ikusten duenean, zaplazteko bat ematen dio Marrubiri, eta handik aurrera ez diote inoiz ere berriz elkarri hitz egingo. Gainera, Marrubik azterketa finalera ez joan arren, Fernandok gaindituko dio irakasgaia.
Protagonistak bere emaztea heldu baino egun batzuk lehenago bere etxea goitik behera garbitzen du, egongela, komuna, logela... Eta Arantxa bueltatzen denean, pixka bat txarto ipinita dagoen gauza bakarra trofeoa da, baina emazteak ondo ipini eta dena ondo dago berriro (haien bien artean).
Ipuin hau liburuaren hoberenetariko bat iruditu zitzaidan, ez zen oso luzea izan ezta oso astuna ere, ipuin labur hau gomendatuko nuke.

Skam

Skam (“lotsa” norvegieraz) Norvegiako nerabeentzako telebista sail bat da, NKR P3 ekoiztuta. Sail honetako lehenengo klipa 2015ko irailaren 22an aurkeztu zen eta lehenengo kapitulua urte bereko urriaren 25ean. Egun horretatik aurrera, ostiral guztietan kapitulu bat ateratzen zen, hirugarren sasoia 2016ko abenduaren 16ean amaitu zen arte.

Sail honek nerabe batzuen bizitzak kontatzen ditu, “Hartvig Nissens skole” ikastetxean kokatuta, Oslon dagoena. Skam era berezi bat dauka protagonisten istorioak kontatzeko, sasoi bakoitza pertsonai batean zentratzen da eta pertsona horren eguneroko bizitza erakusten dizu. Orain arte hiru sasoi egon dira, horregatik hiru pertsonai nagusi egon dira bakoitzean; lehenengoan, Eva Mohn-en bizitzan arreta jartzen du, bigarrenean, Noora Saetre-rena eta hirugarrena, Isak Valtersen-a.


Hartvig Nissen School


Saila batxilergoko nerabeen bizitzan kontzentratzen da, Hartvig Nissen Eskolan gertazten da. Jatorriz Nissen's Girls' School deitzen zen eta 1849 Hartvig Nissenek fundatu zuen, goi-burgesiako neskentzako ikastetxe pribatua zen. Olson dauden kiroldegien artean zaharrenetariko bat da eta herrialdeko pribilegiodunetakoa da. Eskolako ikasleen artean badago jende famatua eta Norbegiako familia errealaren partaide bi ere.


Kontzeptua

Astean zehar, Skam sailaren webgune ofizialean, hurrengo kapituluaren eszenak igotzen dira, baita pertsonaien arteko mezuak ere (egiazko denboran; hau da, mezua 18:32pm gertatzen bada, ordu horretan weborrian dago). Gainera, pertsonai berak Instagram eta Facebooken profila dute eta han ere hurrengo kapituluko argazkiak igotzen dituzte (baina inoiz ez spoiler egiten). Ostiralero, kapitulu bera webgunean bertan ateratzen da, eszena eta mezuen arteko bilduma dena. Jatorriz bakarrik interneten ikusi ahal zen baina bere ospeagatik telebistan ere ikusi ahal da.


Pertsonaiak


Pertsonaia
Aktorea/Aktoresa
Sasoiak
1
2
3






Eva Kviig Mohn
Lisa Teige
Protagonista
Sekundarioa






Noora Amalie Sætre
Josefine Frida Pettersen
Sekundarioa
Protagonista
Sekundarioa






Isak Valtersen
Tarjei Sandvik Moe
Sekundarioa
Protagonista






Jonas Noah Vasquez
Marlon Langeland
Sekundarioa






Vilde Hellerud Lien
Ulrikke Falch
Sekundarioa






Chris Berg
Ina Svenningdal
Sekundarioa






Sana Bakkoush
Iman Meskini
Sekundarioa






Christoffer "Chris" Schistad
Herman Tømmeraas
Sekundarioa
Gonbidatua






Ingrid Theis Gaupseth
Cecilie Martinsen
Sekundarioa
Gonbidatua






Sara Nørrstelien
Kristina Ødegaard
Sekundarioa
Gonbidatua






William Magnusson
Thomas Hayes
Sekundarioa







Magnus Fossbakken
David Alexander Sjøholt
Gonbidatua
Sekundarioa






Eskild Tryggvason
Carl Martin Eggesbø

Sekundarioa






Linn Larsen Hansen
Rakel Øfsti Nesje

Sekundarioa






Kasper Folkestad
Arthur Hakalahti

Sekudarioa
Gonbidatua






Nikolai Magnusson
Fredrik Vildgren

Sekundarioa







Even Bech Næsheim
Henrik Holm

Sekundarioa






Mahdi Disi
Sacha Kleber Nyiligira

Sekundarioa






Emma W. Larzen


Ruby Dagnall

Sekundarioa







Bigarren sasoian gonbidatu bereziak agertu izan dira, Astrid S abeslaria eta Marius Borg Høiby bezala.


Lehenengo Sasoia

Lehenengo sasoia Eva Mohnen bizitzan zentratzen da eta sasoi honetako pertsonai sekundarioen artean bere lagunak Noora, Vilde, Sana eta Chris daude. Hamaika kapitulu ditu eta hauetan Eva eta bere mutillaguna, Jonas, arteko erlazioa kontazten da.

Kapitulu hauetan gai oso garrantzitsuak apaitzen dira, norberarenganako maitasuna, mendekotasun propioa eta feminismoa bezala.


Zb. sail guztian
Zb. sasoian
Titulua
Iraupena
Data
1
1
“Du ser ut som en slut”
20 min
2015ko Irailaren 25a
2
2
"Jonas, dette er helt dust"
17 min
2015ko Urriaren 2a
3
3
"Vi er de største loserne på skolen"
17 min
2015ko Urriaren 9a
4
4
"Go for it din lille slut"
15 min
2015ko Urriaren 16a
5
5
"Hva er det som gjør deg kåt?"
19 min
2015ko Urriaren 23a
6
6
"Man vet når gutter lyver"
23 min
2015ko Urriaren 30a
7
7
"Tenker alltid det er meg det er noe gale med"
20 min
2015ko Azaroaren 13a
8
8
"Hele skolen hater meg"
24 min
2015ko Azaroaren 20a
9
9
"Man er det man gjør"
21 min
2015ko Azaroaren 27a
10
10
"Jeg tenker du har blitt helt psyko"
21 min
2015ko Abenduaren 4a
11
11
"Et jævlig dumt valg"
35 min
2015ko Abenduaren 11a

Bigarren sasoia


Bigarren sasoiaren 12 kapituluak Noora Saetre (Evaren lagun mina) eta bere mutilaguna William Magnussoni buruz dira.

Nooraren bizitzan zehar zenbait gai hunkigarriak agertzen dira feminismoa aparte, eraso sexistak bezala.


Zb.sail guztian
Zb. sasoian
Titulua
Iraupena
Data
12
1
"Om du bare hadde holdt det du lovet"
26 min
2016ko Martxoaren 4a
13
2
"Du lyver til en venninne og skylder på meg"
26 min
2016ko Martxoaren 11a
14
3
"Er det noe du skjuler for oss?"
36 min
2016ko Martxoaren 18a
15
4
"Jeg visste det var noe rart med henne"
29 min
2016ko Martxoaren 25a
16
5
"Jeg er i hvert fall ikke sjalu"
32 min
2016ko Apirilaren 1a
17
6
"Jeg vil ikke bli beskytta"
24 min
2016ko Apirilaren 22a
18
7
"Noora, du trenger pikk"
24 min
2016ko Apirilaren 29a
19
8
"Du tenker bare på William"
41 min
2016ko Maiatzaren 6a
20
9
"Jeg savner deg så jævlig"
22 min
2016ko Maiatzaren 13a
21
10
"Jeg skal forklare alt"
49 min
2016ko Maiatzaren 20a
22
11
"Husker du seriøst ingenting?"
30 min
2016ko Maiatzaren 27a
23
12
"Vil du flytte sammen med meg?"
50 min
2016ko Ekainaren 3a

Hirugarren sasoia


Orain arte azkena den sasoia Isak Valtersenen eguneroko bizitza kontatzen du eta bertan ikusten da Isak eta Even Bech Naesheimen arteko maitasunezko harremana.

10 kapitulu hauen topiko aipagarriena homosexualitatea eta buruko gaizotasunak dira.


Zb. sail guztian
Zb. sasoian
Titulua
Iraupena
Data
24
1
"Lykke til, Isak"
27 min
2016ko Urriaren 7a
25
2
"Du er over 18, sant?"
26 min
2016ko Urriaren 14a
26
3
"Nå bånder dere i overkant mye" / "Hun er på"
22 min
2016ko Urriaren 21a
27
4
"Keen på å bade" / "Da vorser vi sammen?"
20 min
2016ko Urriaren 28a
28
5
"Samme tid et helt annet sted" / "Kan jeg bli her med deg for altid?"
30 min
2016ko Azaroaren 4a
29
6
"Escobar season" / "Kan du ikke bare si det?"
19 min
2016ko Azaroaren 18a
30
7
"Er du homo?"


23 min
2016ko Azaroaren 25a
31
8
"Mannen i mitt liv" / "Dritt i å ringe Isak"
30 min
2016ko Abenduaren 2a
32
9
"Det går over" / "Velkommen til mobilsvar"
18 min
2016ko Abenduaren 9a
33
10
"Minutt for minutt" / "Jeg så deg første skoledag"
33 min
2016ko Abenduaren 16a

Harrera


Batez beste, 192.000 inguru pertsona ikusi zuten lehenengo sasoia eta lehen kapitulua NKR plataformaren kapitulurik ikusiena izan zen. Sail hau oso ondo ikusita eta oso kritika onak ditu garrantzitsuak diren topikoak lantzeagatik, adibidez abusu sexuala, feminismoa, erlijioa, buruko gaixotasunak eta homosexualitatea.

Martine Lunder Brenne esan zuen Skam Norbegiako sailik inportanteena zela, batez ere homosexualitate topikoa hirugarren sasoian lantzeagatik.


Sariak


2016 telebista-sari norvegiarretan Skam-ek bost aldiz irabazi zuen: TV dramarik hoberea, sail berririk hoberena, edizio hoberena (Ida Vennerod Kolsto) eta urteko hasiberria (Julie Andem et Mari Magnus).



DETERMINISMOA - FILOSOFIA AZALPEN TESTUA

Determinismoa


Filosofian, determinismoa doktrina bat da, baita ekintza eta erabaki guztiak kausaltasun-printzipioaz eragindakoak direla baieztatzen duen teoria ere. Horrela, dena kausa-efektu kate batez gertatzen da, erabakimen askea eta zoria ukatuz. Aldi berean, gertaera zenbait zoriz gertatzen direlako irudipena gertaera eragiten duten kausa eta faktoreak ez ezagutzeagatik sortzen dela baieztatzen du determinismoak.

Teoria honen arabera, mundua erabat arrazoizkoa da, egoera jakin baten ulermen osoak, etorkizunaren ezagupen segurua bideratzen duelako. Pierre-Simon Laplace XVIII.ean eratu zuen tesi klasikoa unibertsoaren orainaldia iraganeko egoeraren ondorio eta etorkizuneko egoeraren ituburu dela azaltzen du. Hala ere, filosofo askok Pierre-Simonek absolutismoa determinismoa fatalismoarekin nahasten duela uste dute. Fatalismoak jaiotzen garenetik gure patua jarraitu eta onartua behar dugula dio, eta hori ezin dela inoiz ere aldatu.

Hamabi determinismo mota daude; fisikoa, zientifikoa, psikologikoa, soziala, teologikoa, intelektuala, genetikoa, biologikoa, ambientala, ekonomikoa, kosmologikoa eta mekanikoa. Determinismo fisikoa, zientifikoa, soziala, teologikoa, genetikoa eta kosmologikoan zentratuko naiz batez ere.

Determinismo kosmologikoa (patua), dena arrazoi edo kausa bat behar du, jatorrizko printzipio bat, beste guztiak eragiten dituena; eta hori unibertsoak zuzentzen duen legea da, hau da, natura bera. Horrela, dena halabeharrez gertatzen dela uste da pentsamendu honen arabera, eta patua onartzen da. Determinismo teologikoaz (predestinazioa) hitz egiten badugu, Jainkoa gauza guztien kausa dela esan behar da. Beraz, giza ekintzen kausa ere bera da, hortaz, predestinatuta dago gizakia aldez aurretik ondo edo gaizki jokatzera.

Determinismo zientifikoa, fenomeno guztiak kausa batengatik gertatzen direla azaltzen du eta fenomenoak lege aldaezinak jarraitzen dituztela. Determinismo fisikoa aldiz, kausalitatearen printzipioan onarritzen da. Pertsonok, Fisikaren lege aldaezinek gobernatuta gaudela esaten du, natura guztia bezala. Horrela, beharra eta determinismoa jabetzen diren mundu honetan, ez dago askatasunerako lekurik, dena kausa fisikoren batengatik gertatzen delako (Spinoza). Determinismo genetikoa, giza jokabidea egitura biologikoen mendekoa dela baieztatzen du. Pertsonak sistema endokrinoan sorturiko erreakzio biokimikoen efektu hutsa da, eta gure nortasuna heredentziaren emaitza da, kode genetikoan idatzita daude gure tasun guztiak. Determinismo genetikoaren defendatzaileen artean, Aldous Huzley, Kretschmer eta Pauloven Errefelxiologia Eskola narbarmentzen dira.

Azkenik, determinismo soziala, Giza jokabidea, ingurune sozio-kulturalak determinatzen du. Bizitza sozialaren oinarrizko ezaugarriak, bortxa, inposaketa eta presioia dira. Gizataldeak kontrol sozialaren bidez ezartzen dizkio gaizabanakoari arauak, sineskerak eta baloratzeko irizpideak. Lévi-Bruhl eta Durkheim dira determinismo sozialaren ordezkari garrantsitzuak.

Hala ere, determinismoa gai hain sakona eta importantea denez, filosofoen ustez lan handia geratzen dela pentsatzen dute.



5 arrazoi Pride filma maitatzeko


Badago jendea esaten duena bere bizitza erabat aldatu dela izugarri maitatzen duten gauza bat aurkitzen dutenean. Neu naiz horietako bat, Pride filmak nire ingurunea eta pentsatzeko era guztiz moldatu zuelako.

Pride 2014an estreinatutako film bat da, Stephen Beresford-ek idatzia eta Matthew Warchus-ek zuzenduta. Benetako gertaeretan oinarritutako filma da, non LGBT (Lesbian, Gay, Bisexual, Transexual) ekintzaileek meatzarien huelgen ondorioz egoera latzean dauden familientzat dirua biltzen duten. Bi komunitateen arteko aliantzaren emaitza izan zen “Lesbian and Gays Support the Minners” komunitatea sortzea.

Film hau gogoan izanda, 5 argudio emango ditut filma maitatzeko:

1. Bi alderdi erakusten ditu: LGBT aktibistena eta meatzariena.
Homosexualak eta meatzariak garai horietan nola bizi ziren erakusten dizu. Baita nola haien eskubideak lortzeko borrokatzen zuten ere.

2. Homosexualen bizitzeko baldintzak.
Filma Margaret Thatcher Ingalaterrako lehen ministroa zenean girotuta dago. Margaret Tatcher eta bere garaikide asko homosexualen zigorren alde zeuden eta homosexualitatearen aldeko aldarrikapenak edota onarpena debekatu zituen. Imajinatu ahal duzue pertsona hauen bizimoduak. Kontaezin jipoiak egunero, bortxaketak, hilketak, ihesa gaixotasunaren errudunak zirela esaten zuten… Badakizue; eskubide gabeko pertsonak bezala tratatuak izaten ziren.

3. Feminismoa.
LGBT dagoen jendearen artean hiru neska soilik badaude, bikote bat eta neskato bat. Hiru neska horiek, talde horretan egoteaz aparte, emakumeen eskubideen defendatzen duen talde batean daude. Hiru neska eta emakume meatzari batzuen esker, feminismo horrek bi komunitate osoetara transmititzen da.

4. Buruzaletasuna.
Filmean zehar, Joe Cooper-ren istorioa azaltzen da. Mutil honek, ez dauka lagun askorik, denbora pilo bat pasatzen du bakarrik eta gainera, familia oso gaiztoa dauka; baina hau guzti hau LGBT taldea ezagutzen duenean aldatzen da. Mutilak gustuko dituela konturatzen da, lagun berriak egiten ditu eta azkenean, etxetik alde egiten du, familia txar-txarra atzean utziz eta bizitza berri bat hasten.

5. Ihesa.
Pelikula honetako protagonista, Mark Ashton, Ingalaterrako lehen IHES gaixoa, lehen kutsatua izan zen. Gaixotasunari buruz gehiago ezagutzen duzu honi buruz gauza pila bat kontatzen dituztelako.

Nire ustez, Pride filma hainbat eta hainbat ideia irakasten ditu eta gainera ideia argiak oso ondo erakusten dituen filma da. Historia eta LGBT edo meatzarien historia gustuko baduzu, bai ala bai ikusi behar duzu; maitatuko duzu.

Artikulu hau ZuZeu.com horretara igotzeko modukoa da. Zuzendu dizut. <gorkaazk>


IRUDIMENA

Zure bizitzan zehar seguru nago irudimena behar izan duzula zerbaitekin laguntzeko, adibidez, idazlanak egiteko trebetasuna hobetzeko. Zer egingo zenuke zu zure idazteko modua aurreratzeko? Nik pentsatzen dut zure gaitasuna garatzeko giltza irudimena dela.

Hazteko, irudimena zure ideia pentsatzen eta garatzen lagundu ahal dizu. Zenbat eta imaginazio gehiago gero eta ideia ezberdin gehiago izango dituzu. Nabaria da bai argudio testu bat zein iritzi testu bat egiteko, idea garbiak euki behar dituzula eta zer modu hobeagoa irudimena baino. Argudio pila bat azaldu ahal dituzu gai batean oinarrituta, eta gainera, argudio txukunak izango dituzu

Beste alde batetik, argi dago irudimena ez dizula zure idazlanak hobetzen bakarrik lagunduko, ere baliogarria izan ahal da ideia general gehiago izateko, adimen zabalagoa izateko eta baita gauzak ikusteko modua aldatzeko. Ideia hauek lagungarriak izan ahal dira ikatetxean, lanean, arazoen konponbidea aurkitzeko, etxean eta abar. Beraz, nire irudimena handitzeko nahian, liburu berri bat gaur bertan irakurtzen hasiko naizela.


Comic-Con




Comic-Con San Diegon ospatzen den komiki konbentzio bat da. Lau egunetan zehar gertatzen da urtean behin, eta normalean udan jazotzen da, Uztailean.


Sheldon Dorf izeneko gizon batek sortu zuen 1970ean, Michiganen. Urte berean, San Diegora joan zenean, egun bateko konbentzioa antolatu zuen, eta harrigarriki 300 pertsona bildu zituen. Ospatu zen lehenengo lekuetariko batzuk Hotel El Cortez, Kaliforniako Unibertsitatea eta Golden Hall-a izan ziren. Geroago, San Diegoko konbentzio zentrora eraman zuen proiektua 1991an eta une hartatik gaur egun arte.


Nahiz eta 1970eko lehen edizioa komikietan oinarritu, oraingo beste elementu batzuk bere gain hartzen ditu, batez ere zinema eta bideo-jokoak.


Urtero daude panelak non urte horretako filmen aktoreek hitz egiten duten eta haien pelikulak aurkezten dituzten. Gainera, serie, komiki, bideo-joko eta pelikulekin zerikusia daukaten dendak daude, bertan “merchandise” erosi dezakezu. Konbentzio honen gauzarik ospetsuena zuk gehien gustuko duzun pertsonaiaz mozorrotzea da. Urte honetako famatuenak “Suicide Squad” eta “Deadpool” izeneko komikien protagonistak izan dira, baita “Game of Thrones” eta “The Walking Dead” serietako pertsonaiak.


Urtero egiten den beste gauza bat filmen edo serietako estreinak egitea da. Adibidez, Star Wars edo Marvel komikietako hainbat pelikula etab. Hau gutxi izango balitz, aktoreak ezagutzeko aukera pila bat eskaintzen dizkizute.


Konbentzio guztiak pelikula edo serie baten berriekin eta proiektu hauetako aktoreek egiten dituzten hitzaldiekin amaitzen dira.


Reunión de colegas
Reunión de colegas
Resultado de imagen de suicide squad comic con panel 2016
Resultado de imagen de suicide squad comic con panel 2016

San Diegoko konbentzio zentroa barrutik. "Suicide Squad" filmako panela.


INFORMAZIO ITURRIAK:
https://es.wikipedia.org/wiki/Convenci%C3%B3n_Internacional_de_C%C3%B3mics_de_San_Diego
http://www.fotogramas.es/Noticias-cine/Repasamos-los-eventos-imprescindibles-de-la-Comic-Con-2016



Lagun arteko gutuna:

2016/09/16
Kaixo Ane!

Badakizunez, azkenaldi honetan nire aisialdiko denboraren parte handi bat etxetik kanpo pasatzen dut eta hori da Gobernuz Kanpoko Erakunde batean nagoelako. Nire esperientzia zoragarria kontatu nahi dizut eta zu ere animatu.

Beste hiru lagunekin batera gu baino gutxiago garatuta dauden herrialde batzuetan laguntzen ari gara. Gure taldea arduratzen da herrialde hauek janaria, ura, osasuna eta heziketa on bat izan ditzatela. Ezin zaie ezer faltatu! Egunero hiru janariak ematen saiatzen gara haien egoera hobetu dadin.

Gainera, heziketa izan dezatela, astean behin erakundeko zenbait boluntariok klaseak ematen dizkiete. Baina hori ez da bakarra, liburuak eta guzti dauzkate. Pasa den hilabetean, hara, Ghanara, joan ginen azken aldian, klaseko hiruzpalau ikaslek bazekiten testu laburrak irakurtzen. Imajinatu ahal duzu zelako poza sentitu genuen!

Horregatik gutun honekin zu animatu nahi zaitut Erakunde honetara apuntatzeko eta laguntza emateko.

Irailean izena ematen baduzu Gabonetan zure lehenengo bidaia egingo duzu! Ghanara joango gara, han egun pare bat pasa eta etxera Gabon-gaueko egunean bueltatuko gara; plan bikaina!

Oso harro eta pozik sentituko zara han dagoen giroa ikusten duzunean. Denok oso irribarretsu jartzen dira ikusten gaituztenean. Nire ustez, gauzarik politena hango umeen gutunak eta marrazkiak jasotzen ditugunean da. Oso zoriontsu ipintzen gara pixkanaka-pixkanaka nola hazten eta ikasten ari diren ikusten dugunean, guri esker!

Anima zaitez, esperientzia ahaztezina da!

Elkar ikusiko dugu laster.

Musu handi bat.

Joane