Aurkibidea:

Saiatuko gara __hainbat testu tipo__ lantzen, ez __iritzi-artikulua__ eta __azalpen testua__ bakarrik. Esate baterako, literaturag testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo __Telegram__ mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
__Gutuna (lagunartekoa)__
2016 irailean
















2

__Azalpen testua__
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
__http://azpitituluak.com/osoak__



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




__Azalpen testua__
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
__Iritzi-artikulua__




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





__Tatoeba.org__




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 __testu mota__

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko __zuzentzaile automatikoa: Xuxen__


Ez ahaztu hiztegi zalantzak __euskalbar__ tresnaren bidez argitzea.



EUSKARA KRONIKA

Javier Gonzalez dut izena. 17 urte egingo ditut abuztuaren 3 an eta urte honetan 52 d klaseko kide izan naiz. Aurretik, DBH Artaza Romon ere kurtsatu nuen Erromokoa naizelako.

Ezer esan aurretik esan beharra dago oso agudo amaitu dugu kurtsoa. Dena den, kurtso pizka zaila iruditu zait. Gainera, Euskara klasetan gehiago lantzen genuen ahozkotasuna eta idazmena gramatika baino. Alde batetik ondo iruditu zait idazmena lantzea hórrela gure idazteko gogoak eta erraztasuna asko handitu zaizkidalako baina beste aldetik, gramatika azterketa ez dira egon eta nire ustez ez da nire euskara maila ondo neurtu. Pasade urtean urte osoko notan 8 bat izan nuen eta aurten ez dakit ezta aprobatuko dudan.

Ikasturte hasiera erraza iruditu zitzaidan, lehenengo ebaluaketan denak aprobatu nituen. Pixkanaka pixkanaka nire errendimendua jaisten Joan nintzen eta bat batean bigarren ebaluketako notekin nengoen bi penko ederrekin. Ustekabean harrapatu ninduen! Halaber, irakasle batzuek teknika arraroak zituzten irakasteko orduan. Ez dut irakaslerik aipatu nahi ea hurrengo urtean tokatuko zaizkidan. Kar-kar-kar

Kurtso hasieran nahiko txarto moldatzen ginen. Inork ez zuen clase emateko gogorik eta gainera erantsiz ez ginela ezagutzen gehienak kaos itzela sortzen zen momento askotan. Hasieran eta beti egon gara atzeko bloke hori tontakeriak egiten gelditu barik baina atentzioa galdu gabe. Gainera ere, elkarrik zirikatzen genuen eta mobila persona batzuei dagokionez ez zuten uzten erabiltzeari inoiz.

Ahozkoei dagokionez 2 egin ditut, nire ustez biak nahiko ondo egin nituen. Hiztegi landu bat erabili nuen eta hitz arraroak esaterakoan beraien esanahiak aipatzen nituen. Nire ustez lehenengoa hobeto atera zitzaidan bigarrena baino. Trankilago azaldu nuen Mikel Laboaren bizitza eta gaiari buruz asko nekien, beraz errazago egin zitzaidan. Klasean gaudenean, normalean jende aurrean berba egin ohi dut eta nire iritzia ematen dut zerbait galdetzen duzunean, beraz nik esango nuke parte hartzen dudala klasean. Bestalde, ezin dezaket esan beti adi egon naizenik gezurra izango baitzen. Saiatu saiatzen naiz beti baina ezinezkoa da. Eta debateak edo antzekoak egon direnean beti parte-hartzaile izan naiz eta nire iritsia eman izan dut.

Aurten zoritxarrez ikakurketa denbora nahiko eskasa izan dut. Klaseko liburu hiru eta gutxi gehiago irakurri izan dut. Gehien gustatu zaidana lehenengo ebaluaketako antología izan zen. Hainbat istorio egotea dibertigarriagoa egiten zuen. Gainera, hainbat testu irakurri ditugu klasean azken finean euskal kultura handitzeko eta sustatzeko. Kronometro antzeko bat jarriz 6 minututan testuak irakurri eta galdera batzuei erantzun behar genien. Gutxienez zuk esandako aplikazio bi deskargatu ditut, biak berriak euskaraz irakurtzeko. Bi aplikazio horiek mugikaria eta astekaria izan dira.

Metodologiari aipatuz esan beharra dago nahiko arraroa izan dela baina aldi berean ere esan beharko nuke asko ikasi dudala kulturari dagokionez. Irakaslearen jarrera oso ona izan da, egia esan pazientzia gehiegi izan du gurekin. Ostiraletan, informatika gelara Joan ohi ginen, han testuak idazteko edota beste ikaskide batzuen idazlanak zuzentzeko.

Idazlan guztiak Wikispacesen igotzen genituen, sare-bloga antzeko bat dena. Hainbat idazlan igo ditut baina agian nire hoberena hauxe izan da. Euskara mailari dagokionez asko hobetu dut kurtso hasieratik. Ostiraletan idazlanak egin eta besteenak ere zuzentzen sahiatzen nintzen.

Klase giroari berriz dagokionez gehiena ahozkoak eta idazlanak izan arren gramatika asko ikasi dugu ez dirudi arren. Liburuak irakurtzen eta ahozkoaren trebetasuna handituz gramatika asko ikas daiteke. Alde batetik, txirrinarena errespartzen genuen, hau da, jo arte ez ginen altxatzen ezta joaten. Amaitzeko esan beharra dago urte oso ona izan dela Euskara arloari dagokionez eta espero dut hurrengo urtean hobe izatea.



ESKLABUAK ERROMATAR GARAIAN
Hasiera batean esklabuak ondoko herri italikoen kontrako gudetan lortutako gatibuak ziren. Etxea zein landak zaintzea zen haien zeregin nagusia, lurrak landu, animaliak zaindu, etab. Nagusiaren menpe zeuden zeharo, baina muga batzuekin. Adibidez, esklabuak zauritzea edo hiltzea isunekin zigortua zegoen zenbait kasutan.

Esklabuak modu ezberdinetan sortzen ziren:

*Gudaren bitartzez: Erromak garaitutako herriak esklabu bezala saltzen ziren askotan, subasta publiko baten bitartez.
*Esklabu baten semea: Esklabutza gurasoetatik semetara igarotzen zen.
*Esklabu zigor moduan: Desertore, traidore, iheslari edo zentsoan azaltzen ez ziren hiritar erromatarrak esklabutzara zigortu ahal ziren.

Esklabuek ondoko ezaugarriak zituzten:
*Familiako partaidea zen, pater familias-en nagusitasunaren menpe
*Ez zuen eskubiderik, baina negozioetan sartuta egon ahal zen, beti ere nagusiaren aberastasunaren onuran. Dirua izan ahal zuten, eta asko metatuz gero, haien askatasuna erosteko aukera zeukaten.
*Esklabuen arteko ezkontzak ez zuen balio legalik, baina aintzakotzat hartzen ziren semearen jatorria frogatzeko.
*Esklabuek egindako akats, damu eta delituak nagusiaren ardura ziren, berak zigortu behar zituen, beti ere legearen kontrolpean.

Hainbat esklabu mota zeuden
:
ZELAIETAKO ESKLABUA
Landetako esklabuek nagusiarentzat lan egiten zuten, baina ez zuten inolako soldatarik jasotzen, soilik janaria, jantziak eta villan bizitzeko eskubidea. Haien lana landak zaintzea zen: zerealak landatu, ardo eta olioa, abeltzaintza, erramintak zaindu etab.
Askotan, batez ere inperio garaian, esklabu hauen egoera guztiz latza izan zen, kateaturik egoten ziren egun osoan zehar. Esklabu hauek oso modu gogorrean zigortzen ziren, gutxi batzutan heriotzarekin, eta zaharrak zirenean askotan kanporatzen ziren inolako diru edo janaririk eman gabe.
HIRIKO ESKLABUA
Hiriko esklabuak lasaiago bizi ziren orokorrean, baina zigortuak izan ahal ziren landetara bidaliz. Haien eginkizunak askotarikoak ziren, nagusiek egin nahi ez zituzten lanak betetzen:etxea garbitu, sukaldea, arropa garbitu, etab. Batzuk nagusiak zaintzen zituzten: bainatu, bizrra eta ilea moztu, orraztu, janaria prestatu, etab. Etxeko andreak ere esklabuak zeuzkan bere kargu, bera zaindu, jantzi eta kalera bazihoan askotan literetan eramanez.
Esklabuak jakintsuak baziren bestelako lanak ere izan ahal zituzten: kontabilitatea, dirua zaindu, sekretario moduan lan egin, etab. Beste batzuk umeak zaintzen zituzten eta haien heziketan laguntzen zuten. Esklabu hoberenak gramatikoak edo irakasleak ziren, eta batzuk ere medikuak izaten ziren.
Hau noski familiaren aberastasunaren araberakoa zen. Familia oso aberatsak esklabu asko zeuzkaten, baina xumeek oso gutxi. Guztiak saiatzen ziren esklabu bat izaten gutxienez.
IKUSKIZUNETAKO ESKLABUAK
Esklabu batzuk entretenimenduaz arduratzen ziren: musikariak, dantzariak, etab. Batzuk itsusiak edo oso baxuak izateagatik bufoi moduan ere egiten zuten lan. Baina Erroman oso esklabu bereziak zeuden ere, haien bizitza hil arteko borroketan ematen zutena: Gladiadoreak.

Gladiator izena borrokalari hauek askotan erabiltzen zuten ezpatatik dator, gladius. Oso esklabu mota bereziak ziren. Heriotzara arte borrokatzen ziren eta oso ospetsuak izatera heltzen ziren batzutan. Trataera berezia zeukaten, hobeto bizi ziren, pozik egoteko eta beraz hobeto borrokatzeko. Erroma eta beste lekuetako pareteran grafitiak aurki dezakegu gladiadore famatuen marrazki eta izenekin, erromatar jarraitzaileek eginda.
Gladiadore mota ezberdinak zeuden, arketipo batzuetan oinarrituta ikuskizunaren onurarako: traziarrak, samnitak eta retiarioak ziren ospetsuenal:

*TRAZIARRAK ezkutu eta ezpata kurboarekin borrokatzen ziren
*SAMNITEK armadura eta kasko oso gogorrekin borrokatzen ziren eta ezpata motz batekin.
*RETIARIOAK sare eta tridentearekin borrokatzen zuten, askotan numidiarrak ziren
Zirku edo antzerki baten pertsonaiak bailiran jokatzen zuten, baina benetazo borroka odoltsu batetan parte hartuz. Haien borrokak hasi baino lehen “ Ave Caesar, morituri te salutant” esaera famatua zuzentzen zioten enperadore edo borroka zuzentzen zuen erromatar ospetsuari. Gladiadore batek bestea gailentzean, erromatar nagusi honi baimena eskatu behar zion bere aurkaria hil edo bizirik uzteko. Askotan publikoari galdetu ondoren, behatzaren mugimendu batekin hiltzea edo bizirik uztea agintzen zion.
Gladiadoreen zeregin nagusia publikoa pozik uztea zen, azken finean oso onak eta ospetsuak bihurtuz gero, batzutan haien askatasuna lortzen zuten eta.
ESKLABUEN SALEROSKETA
Askotan publikoki subastatzen ziren, baina esklabu garestienak ere pribatuan saltzen ziren. Saltzaileak esklabuaren jatorria, akatsak eta abileziak azaltzen zituen. Batzutan alokatu ahal ziren ere denbora batez. Esklabu batzuk oso garestiak izan ahal ziren eta soilik familia aberatsenek izan zitzaketen
MANUMISIOA EDO ESKLABUEN ASKATASUNA
Manumisioa esklabu bat aske geratzearen ekintza zen. Nagusiak erabaki ahal zuen bizirik zegoen artean, baina askotan haien testamenduan ezartzen zuen, horrela hiltzerakoan esklabuak libre geratuko lirateke, eta idazki ofizial baten bitartez, ordutik aurrera aske geratuko ziren. Dena den, ez ziren besteak bezalako erromatar hiritarrak izango, libertoetan bihurtuko ziren.
LIBERTOAK
Libertoak aske geratutako esklabuak ziren. Ez ziren beste hiritarrak bezalakoak, eskubide gutxiago zeuzkaten: Ezin ziren magistratuak izan, haien botoak balio gutxiago zeukan eta gehienetan debekatua zegoen liberto eta hiritarren artean ezkontzak egotea. Gainera, haien nagusia bizirik egotekotan, harentzat zenbait lan egiteko beharra zeukaten oraindik.




HIRIGINTZA ERROMATAR INPERIOAN
Erromatarrek hiriak ongi antolatzen zituzten. Modu erregular batetan antolatzen zituzten: hedadura bereko moduloetan zatituta, laukizuzen itxurarekin eta harresi gogorrez babestuta. Bi kale nagusi zituzten, iparraldetik hegoaldera hiria banatzen zuena(cardo maximus) eta ekialdetik mendebaldera jotzen zuena(cardo documanus). Kale hauek nagusienak ziren, handienak eta hiriaren harresiko atarietan bukatzen ziren. Hauen elkarketan foroa, merkatuak eta garrantzi handiko eremu publikoak kokatzen ziren.
FOROA
Foroak elkartruke ekonomiko eta kulturala gauzatzeko eremuak ziren, hirietako kale nagusien elkarketan kokatuak. Enparantza modukoak ziren, portikoekin eta eraikuntza mota ezberdinekin, hala nola, tenpluak, eskolak, basilikak, merkatuak, dendak etab. Aisialdi publikorako eraikuntzetarako sarrera zuzenak izaten zituzten, nobleek eta aberatsek sarbide erraza izateko antzerki, anfiteatro edo termetara.
KURIA
Foroan kokatuta zegoen eta Senatua bertan biltzen zen bere erabakiak hartzeko. Erroman kuriak “Curia Hostilla” izena zeukan hasiera batean, Tulo Hostilio errege famatuak sortu zuelako, baina urte asko geroago, Zizeronen garaian, gaizkile batzuk erre egin zuten, Zenbait urte geroago Zesarren omenez beste bat sortu zuten, “Curia Julia” izenekoa.
BASILIKA
Merkataritza guneak ziren, bilera politikoak bertan egiten ziren askotan eta epaitegi bezala ere erabiltzen ziren. Laukizuzena zen, 3-5 nabeez osatuta eta hainbat zutabeekin. Nabe nagusiaren bukaeran abside izeneko leku garrantzitsu bat zegoen, bertan kokatzen ziren zegokion bileraren nagusia. Famatuak dira Erroman Majenzioren basilika, Emilia eta Julia basilikak. Augusto enperadorearen garaian eraiki ziren. Kristauek egitura hau hartu zuten haien eliza asko erreferentzia moduan egiteko.
TENPLUA
Greziar eta Etruskoen egitura uztartuz, erromatar tenplua podium baten gainean ezartzen zen, eskailerekin cela nagusira heltzeko. Tenpluaren atariak ez zuten orokorrean apaingarririk, Greziakoek ezbezala, eta askotan inskripzioak zeuzkaten , eraikuntzaren babeslearen omenez. Erromatar asmakizuna izan zen Kupulak estaltzen zuen gune nagusia. Batzuk forma zirkularra zeukaten, Vestako tenplua adibidez, baina konplexuagoak ere egon ziren. Erromako tenplurik ospetsuena Panteoia da, Augustoren garaikoa. Jainkoen omenez eraikitzen ziren, orokorrean hiru nagusiak Jupiter, Minerva eta Juno ziren. Inperio garaian ere enperadoreen eta Erroma jainkosaren omenez egiten ziren.
ANTZERKIA
Planta erdi-zirkularra zeukan, hiru atal nagusiak eszenarioa(scaena), orkesta(orchestra) eta eserlekuak(cavea) ziren. Cavea banatzeko eta eserlekuetara ongi iristeko, vomitoria izeneko pasabideak zeuden. Jende guztia sar zitekeen antzerkira, baina haien status sozialaren arabera esertzen ziren. Cavea hiru zatitan banatzen zen. Lehenengoa “Ima cavea” zuen izena eta senatari eta zaldunentzat zen. Bigarrena, “media cavea” herri xumearentzat zena eta azkenik “summa cavea”, goiko eserlekuak zirenak non esklabuak esertzen ziren.Erromatar antzokirik garrantsitsuena Ponpeiok sortu zuen, pertsonentzako lekuarekin, baina garai hartako antzerkigintza gainbeheran zihoan, anfiteatro eta zirkuko ospakizun ikaragarrien aurrean. Iberiar penintsulan Meridakoa edo Saguntokoak dira ospetsuenak.
ANFITEATROA
Bertan gladiadore borrokak eta animali ikuskizunak egiten ziren, eta noizean behin, urez bete eta itsasontzi borrokak ere egiten ziren. Bi zati nagusi zituen anfiteatroak. Harena eta cavea ziren. Harena erdian zegoen arezko eremua zen, bertan borrokak gauzatzen ziren. Bere azpian estalirik zeuden hainbat pasabide ezkutu, bertatik animaliak eta borrokalariak ere igotzeko. Eserleku pribilegiatuak zeuden, askotan velum izeneko toldo batez estaliak. Anfiteatrorik sonatuena Coliseoa izan zen, 57 metroko altuerarekin, k.o.1 mendean osatu egin zena. Penintsula Iberiarran Meridakoa, Italikakoa, Segobrigan eta Tarragonan daude nagusiak.
ZIRKUA
Zirkuan gurdi lasterketak ospatzen ziren. Laukizuzen itxurako forma zuen, baina bukaerak erdi-zirkularrak zituen, gaur egungo Futbol estadio baten moduan. Perimetroan zehar grada altuak zeuden, bertan ikusleak esertzeko. Spina izeneko harresi baxu bat zeukan erdian, pista bitan banatuz. Askotan estatuak, apaingarriak eta obeliskoak egoten ziren. Pistaren bi puntetan metae kokatzen ziren, eta gurdiak carceres izeneko lekuetan itxoiten zuten haien hasiera.
TERMAK
Balnea izenekin ezagutzen ziren ere, eta Erromatarrek garbiketa pertsonalaz gain aisialdi publikorako erabiltzen zituzten, denbora pasatzeko, eztabaidatzeko eta solasaldian denbora emateko. Sarrera ordaindu behar zen batzuetan, baina orokorrean oso merkea edo dohainik zen, termak publiko guztiarentzat eginda baitzeuden. Erroman 170 terma baino gehiago sortu ziren, guztiak antzeko egiturarekin:
-Apodytherium: aldagelak ziren. Bankuak eta armairutxoak zituzten arropa bertan uzteko. Zaindari bat zegoen lapurketarik ez egoteko(capsarius) baina aberats askok haien esklabuak bertan uzten zituzten ongi zaintzeko.
-Frigidarium: Ur hotzeko gela zen. Gela txiki bat zen ur hotza zeukan igerileku batekin.
-Tepidarium: Ur epeleko gela zen. Bero handira pixkanaka ohitzeko.
-Caldarium: Ur beroko gela zen. Ur beroko igerilekua bertan zegoen
-Sudatorium: Lurrun beroko gela zen saunen antzekoa zena.
Termen azpitik mekanismo berezi bat zegoen, Hypocaustum, beroa geletara eramateko. Batzutan terma ospetsuenak gela bereziak zituzten hainbat entretenimenduekin, hala nola, gimnasioa, jolastokia, masajeak, dendak, liburutegiak… Batzuk ikaragarri apainduta zeuden, lorategi, iturri, sekulako mosaikoekin, eskulturak, etab. Laokoonteren estatua famatua Trajanoren termetan topatu zen, adibidez.
Erromatarrak urarekin garbitzen ziren, xaboirik ez zutelako ezagutzen. Striglis izeneko tresna batekin batzuetan olioa igurtzi eta zikinkeria kentzen zuten. Geroago xaboiaren osagarri ziren soda antzekoak erabiltzen zituzten ere, korrosiboak zirenak. Egunero aurpegia , besoak eta oinak urarekin garbitzen zituzten. Aberatsek eskabu laguntzaileak zituzten: balneator, bainuan laguntzeko. Untor, masajeak emateko eta Alipilarius ileak depilatzeko

GUTUN BAT 2.MUNDU GUDAN


Kaixo amatxo

Urte pare batzuk pasa dira etxetik Joan nintzenetik jadanik…. Seguraski galdetzen egongo zarete ea ondo ote nagoen. Nahiko txarto nago etxera bueltatzearen esperantza amata ez dadin saiatuz. Edozein gauza egingo nuke etxera bueltatzearren...

Orain dela gutxi Belleau Wood gune albora eraman gintuzten Marne ibaiaren gertu dagoena. Parisetik oso gertu gaude, Estatu Batuetarrekin batera pertsona guztiak mendebalderantz eraman genituen. Gehienak emakumeak eta umeak ziren, etxe erdi deseginetan bizi ziren eta ez zuten inolako higienerik etxeak arratoiez beteta baitzeuden. Guda oso neketsua da eta buru sendoa izan behar duzu bizirik irauteko. Hainbat pertsona ikusi izan ditut heriotza ailegatu zaiena…Aberkide asko ikusi ditut gaixotasunez beteta lubakien baldintzengatik,oso gogorra da maite duzun herrikide bat ikustea hain txarto lagundu nahi baina ezinik. Arratoiek eta gas toxikoek uzten dituzten zorigaitzak ere nabarmentzen dira oso larriak baitira. Momentu honetan lubaki berezi batzuk gaude zulatzen, Alemaniar hegazkin madarikatuek ez dezaten inor gehiago hil lehergailuekin.


Espero dut guda laster amaitu dadin, zuek guztiok berriz ikus ahal izateko. Gutun hau heltzen ba zaizue idatz nazazue bueltan mesedez! Hilabete batzuk barru etxean bueltan egongo naiz, egun horri arte ez dut galduko itxaropena

Determinismoa

Determinismoa, fenomenoak arrazoi batengatik gertatzen direla azaltzen duen doktrina da. Honek dakar errealitatea ulertzea kausaren zuzeneko ondorio bezala. Horrela dena kausa-efektu kate bat jarraitzen du erabakimen askea eta zoria ukatuz.Hau da, ez dago borondate librerik gertatuko diren gertakariak edo etorkizuna finkatuta daudelako.
Hainbat determinismo mota daude,hala nola, fisikoa,kosmologikoa,biologikoa…

Hasteko, determinismo fisikoa dago. Determinismo honek defendatzen du pertsonok fisikaren legen aldaezinen menpe gaudela natura guztia bezala. Hau da, ez dagoela lekurik askatasunerako eta dena kausa fisiko batengatik gertatzen dela. Halaber, Determinismo fisikoa kausalitatearen printzipioan oinarrituta dago. Determinismo mota honen Filosofo garrantzitsu bat Baruch Spinoza izan.


Alde batetik, Determinismo genetikoa edo biologikoa dago ere. Mota honen teoriak defendatzen du giza jokabidea egitura biologikoen menpe dagoela. Aipatzen du teoriak gure nortasuna herentziaren emaitza dela eta kode genetikoan daudela gaitasun guztiak. Determinismo honen defendatzaileen artean aurki dezakegu Aldous Huxley eta Sheldon.

Beste aldetik, Determinismo soziala dago, giza jokabidea ingurune sozio-kulturalak determinatzen duela deritzo. Gure bizitza sozialaren oinarrizkoak inposaketa eta presioa dira.Levi Bruhl eta Durkheim agian ezagunenak dira.

Aipatu beharra dago Determinismo teologikoa dago. Lege honek dio giza borondatea goieneko indar batek kontrolatzen duela. Ekintza librea ez du zentzurik zeren jainkoak dakien giza borondateak hartuko dituen erabakiak. Teoria honen ordezkariak Erlijio edo mirespen desberdinak izango dira.

Gainera, determinismo kosmologikoa dago azaltzen duena dena dagoela determinatuta munduan. Hau da, gertatzen dena gertatu behar dela. Honen defendatzailea Filosofo estoikoen eskola zen k.a. 300 urtean

Ezin dezakegu ahaztu Determinismo Geografikoa. Geografikoak pertsona non jaio deneta bertako kultura harengan duen efektua hartzen du kontuan. Friedrich Ratzel alemaniar sonatua teoria hau defendatu zuen.

Azkenik aipatu beharra dago Determinismo ekonomikoa. Honen azalpena erraza da, Gizarte taldeak era berezi batzuegaz eboluzionatuko dute diru sarrera ezberderdinak kontuan hartuta. Karl marx eta Marvin Harris izan ziren teoria hau garatu zutenak.


























ERROMA HIRIAREN AURREKARIAK


Dena hasi zen troiako gudan . Troiako biztanle batzuk lortu izan zuten greziarretatik ihes egitea, hauetariko bat Eneas zuen izena eta bere familiarekin eta armada txiki batekin itsasotik hasi ziren bidaiatzen norabide barik.
Egun batean, Kartagora iritsi ziren Afrikan kokatuta dagoena. Hango erregina Dido zuen izena. Dido eta Eneas elkar maitemindu ziren baina egun batean Eneasek Dido laga egin zuen eta bere buruaz beste egin zuen. Handik aurrera, Kartagoko biztanleek Eneasen familia gorrotatuko zuten betirako.
Denbora pasa eta Italiara ailegatu ziren, Lazioko lautadara hain zuzen. Lazion, erregearen alabarekin ezkondu zen . Hango jendea ez zegoen konforme eta matxinatu egin ziren Eneasen kontra baina porrot egin ondoren Eneas Lazioko errege bihurtu zen. Eneasen ondorengoak erregeak izan ziren baita ere . Horietako bat Frokas zuen izena eta bi seme izan zituen. Lehenengoa Numitor eta bigarrena Amulio . Prokas hil ondoren , Numitor boterea hartu zuen baina Amulio Numitor kendu zuen tronutik izaera maltzurra zuelako. Gainera, Amuliok Numitorren alaba giltzaperatu zuen, Rea silvia izenekoa. Marte jainkoa eta Rea Silvia elkar maitemindu ziren eta bi seme izan zituzten, Romulo eta Remo. Amulio ohartarazi zenean bi umeak Tiber ibaira bota zituen saski batean. Errekaren hertz batera heldu ziren salbu eta sano eta otso batek zaindu eta elikatu zituen helduak egin ziren arte. Helduak izanda erabaki zuten Amulio hiltzea eta Numitorri tronua bueltatu zioten.
Dena pasa ondoren erabaki zuten herri bat sortzea. Jakiteko nor izango zuen herria sortzearen ohorea jainkoei galdetu zieten eta hauek Romulo izango zela erantzun zieten. Orduan, Romulok hiriaren mugak zehaztu zituen eta Remok hauek zeharkatu bezain laster Romulok hil egin zuen eta gaur egun ezagutzen dugun Erromako hiria sortu zuen.




MIKEL LABOA

Mikel Laboa Mancisidor Donostian jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Donostia Guipuzkuako hiriburua da, euskal herrian dagoena. Bizkaiko golkoan kokatua eta Frantziatik hogei kilometrora. Bere haurtzaroa Donostian igaro zuen baina Lekeition bi urtez egon zen. Lekeitio Bizkaiko kostaldean kokaturiko herri bat da, bere kostaldea leku bikaina egiten du bizitzeko eta oporrak pasatzeko eta gainera arrantzale asko erakartzen ditu.

50ko hamarkadan medikuntza eta psikiatria ikasi zuen Iruñeko unibertsitatean eta Donostian 20 urterako psikiatrian lan egin zuen. Bere lehenengo emanaldia 1958an eman zuen Iruñean , Gaiarreko antzokian. 60ko hamarkadan Frankok diktadura ezarrita zuela Mikelek Benito Lertxundirekin batera erabaki zuten talde elkartu batean jotzea Euskal kultura hedatzeko euskal herri osoan. Frantzisko Franko militar eta diktadore espainiarra izan zen, 1936 urtean kolpe estatu bat eman zuen demokraziaren kontra eta diktadura ezarri zuen 1974 urtera arte . Bestetik Benito lertxundi Orionen 1942ko urtarrilaren 6an jaiotako abeslari eta abesti autore-euskaldun famatuenetariko bat da. Bi horiek zuten helbururako “Ez dok hamairu” taldea sortu zuten. 1974an “bat-hiru” diskoa atera zuten eta urte gutxi geroago Euskal historiako diskorik hoberena bezala aitortu zuten euskaldunek botaketa publiko batean. Hainbat abesti egin ditu, hala nola, “Gure hitzak”, “Haika mutil” eta “baga biga higa” baina agian sonatuena “txoria txori” da. Gainera, abesten egon zen lehenengo 35 urteetan Donostiako Orfeoian lan egin zuen. 2006ko uztailaren 11an bere azken emanaldia eman zuen Bob Dylanen aurrekaria izanez.

Zoritxarrez, 2008ko abenduko 1an Mikel laboa hil zen. Euskal herriko eta mundu osoko biztanleek hunkituta omenaldi bat egin zuten Mikel Laboaren omenez eta Donostiak haren izena jarri zion plaza bati.


“Hegoak ebaki banizkio
Nerea izango zen,
Ez zuen alde egingo.
Hegoak ebaki banizkio
Nerea izango zen,
Ez zuen alde egingo
Baina,honela
Ez zen gehiago txoria izango
Baina,honela
Ez zen gehiago txoria izango
Eta nik…
Txoria nuen maite
Eta nik..
Txoria nuen maite”



IRITZI ARTIKULUA

EZ DESLOKALIZAZIOARI!!!!!

Deslokalizazioa hitza erabili ohi da gure gizartean enpresek egiten dituzten leku-mugimenduentzako. Normalean Deslokalizazioa jarduten duten enpresak multinazionalak izaten dira. Beraien fabrikak eta produkzio guneak herrialdez mugitzen dituzte abantaila ekonomikoa ateratzeko bereziki. Kasu gehienetan herrialde garatuetatik garatze bidean daudenetara aldatzen dira.
Alde batetik multinazional asko herrialdez aldatzen dira esku-lan merkeagoa dutelako herrialde ez-garatuek. Nire ustez ez litzateke horrelakorik egin behar. Alde batetik, multinazionalaren herrialdearen ekonomia suntsitzen dagoelako eta azken finean ez duelako diru guztia ogasunari deklaratzen. Beste aldetik, ez zait ondo iruditzen joaten diren herrialdeen ekonomia ahula delako, hau da, dibisa balioen izugarrizko aldaketa du bien artean. Orduan, multinazionala soldata txikiegia ordainduko die langileei. Multinazionalarentzako soldata txikia den bitartean, langileentzako soldata handi bat izango da.
Beste aldetik, lehengaiak askoz merkeagoak dira eta hango herrialdetako legeak askoz ahulagoak eta zergak askoz txikiagoak ere. Ez nago konforme deslokalizazioaren atal honekin, azken finean , apurka-apurka gure ekonomia ahultzen baitu. Gure herrialdeko enpresak ahultzen dira galtzen dituztelako erosle garrantzitsuak. Gainera legeak ahulagoak direnez , zerga kopuru mila aldiz txikiagoa ordaindu beharko dituzte multinazionalek.
Azkenik, herrialdetako enplegua tasa jaisten da eta nahi edo ez nahi izan gure ekonomiaren defizitean eragiten du. Ez nago konforme produktua azkenean gero eta kalitate gutxiago duelako kontrol gutxi egiten dituelako. Gai honen atal txarrena da, askotan multinazionalak langile taldeak izaten dituztela gizarte segurantza gabe,hau da, oinarri minimoak lan egiteko eta hori jasan ezina iruditzen zait.




AZALPEN TESTUA

BACK IN BLACK

Cover
Cover

“Back in Black “ AC/DC “australiar hard rock taldeko zazpigarren albuma da. 1980 urtean aurkeztu zuten lana. “Black in Black”albumaren izenburua izan arren albumaren abesti bat da
ere. Bahametan irarritu egin zen, AC/DC ren produktorea Robert lange izanez. Rober lange produktoreak birritan harremanak izan zituen rock taldearekin. Lehenengo aldia “High way to hell” musika bilduma munduari ezagutaraziz eta bigarrenean “Back in black” produzituz.

Disko honetan Brian Johnsonek Bon Scott hildakoa intoxikazio etiliko bategatik ordezk
atu zuen eta lehen aldiz agertu zen taldea gidatuz kantari moduan. Disko honetako kopia salmenta 45 milioietara igo egin da. Honek historiako bigarren disko gehien salduaren postua aldarrikatzen du. Albuma Bon Scotteri dedikatua dago, diskoaren portada beltza eta gainera “Back in black” esaldia euskeraz “iragan beltza” erreferentzia egiten dio hildakoari.


Back in Black bilduma taldearen abesti onetarikoak bildu ditu, hala nola:"Shoot to Thrill", "Hells Bells", "You Shook Me All Night Long", eta "Back in Black". Taldearen álbum gehien saldua da. “Black in black” albuma Rollings stonesen 73 album hoberenen posizioan dago eta hil baino aurretik 1001 entzun behar diren albumetan barneratu zen.

Hona hemen albumaren abesti guztiak:
1-“Hells Bells”
2-“Shoot to Thrill”
3-“What so you do for Money Honey”
4-“Given the Dog a Bone”
5-“Let me Put my Love Into You”
6-“Back in black”
7-“You Shook me all Night Long”
8-“Have a Drink on Me”
9-“Shake a Leg”
10-“Rock and Roll ain’t Noise Pollution”

Album honetako partaideak hauek izan ziren:
-Bateria: Phill Ruddek
-Guitarra nagusia: Angus Young-ek
-Guitarra ritmikoa: Malcom Young-ek
-Abeslea: Brian Johnsonek
-Baxua: Cliff Williamsek








GAZTEAK ETA KONPROMISOA

Azken mendeetan, gazteek gehiago hasi ohi dira hartzen konpromisoa gizartearekiko. Gazteek gizartearen eskubideak eta iritzia defendatzen dituzte. Horretarako, talde-politikoak, kanpainak sortzen dituzte eta kausa baten alde borrokatzeko dirua jaso egiten dute.

Alde batetik, azken urteotan lehen baino gazte askoz gehiago onartzen dituzte homosexualak. Honekin batera taldeak sortzen dituzte haiekin batera gizartearen zati baten eskubideak defendatzeko. Oraindik jende askok jarraitzen du homofobikoa izaten, nire ustez ignorantzia hutsa dena. Homosexualek ez dutelako inor molestatzen eta gainera aukera dute nahi duten moduan bizitzeko.

Halaber, gizartearekiko beste arazo handi bat arrazakeria da, beste kasuan bezala jende asko hasi da konturatzen beltza edo zuria izan arren guztiek eskubide berberak dituztela. Normalean arrazakeria onartzen ez duten pertsonek izan ohi da ez dutelako beste arraza baten pertsonik ezagutzen.