Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.






LAGUNARTEKO GUTUNA


Kaixo Paola,

Dakizun moduan, duela hiru hilabete G.K.E. batean hasi nintzen laguntza ematen, Afrika iparraldean hain zuzen ere. Ez dut denbora nahikorik izan gutuntxo bat ere idazteko, egia esanda...

Orokorrean hemen egondako denboran, hainbat esperientzia izan ditut eta guzti-guztiak kontatzea gustatuko litzaidake...

Hasteko, egoera oso kaxkarra dago hemendik. Errefuxiatuei laguntza ematen diegu ahal dugunarekin, ura, janaria, botikak, arropa eta abar emanez. Hala eta guztiz ere, errekurtso hauek eskainiz, haien tristura ez da desagertzen, beraiek bizitzeko leku baketsu bat besterik nahi ez dutelako. Gerratik ihes egitea gogorra da, haien begietan ikusten dut, eta bihotza apurtzen zait.

Duela hiru egun, Nhur izeneko gizon bat ezagutu nuen. Oso atsegina zen, eta kontu-kontari ibili zen, bere bizimodua eta bere iritziak azalduz. Bere familia gerra bitartean galdu zuela aitortu zidan, eta hala eta guztiz ere aurrera jarraitzen du. Horrelako pertsonak miresten ditut, benetan!

Hau guztia esanda, azkenik esaten dizut denbora laburrean bueltan naukazula!

Agur bero bat,

Iván Castillo Vegas


AZALPEN TESTUAIrristaketa Artistikoa

Gurpileko irristaketa artistikoa kirol diziplina bat ohi da, non irristatzaileak irristailuen gainean lehiatzen dira, elementu teknikoak eta artistikoak konbinatuz. Indar fisiko eta kontzentrazio asko eskatzen duen kirola da. Gainera, irristatzaileek entzumen zorrotza izan behar dute haien mugimenduak musikarekin lotzeko. Hainbat mailatan sailkatzen da: Irristaketa askea, Irudiak, Dantza, Irristaketa Sinkronizatua, Show, eta XXI. mendearen hasieratik, In-line modalitatea.

HISTORIA

Hoans Brinker alemaniarra izan zen lehen irristailuen asmatzailea. 1770. urtean, Joseph Merlin izeneko belgikarra irristailu berri batzuk asmatu egin zituen, lau gurpil lerroetan lerrokatuta kokatuz.

1924ko apirilean Montreux-en (Suitza) Federation Internationale du Patinage a Roulotte (FIPR) sortu egin zen, eta honek lehen irristaketa artistikoko lehiaketa antolatu egin zuen (1947. urtean, Estatu Batuetan). Geroago izena aldatu egin zitzaion eta Federation Internationale de Roller Skating (FIRS) izatera bilakatu zen. Gaur egun FIRS-ak jarraitzen du irristaketa mundua kontrolatzen.

Gurpileko irristaketa artistikoa honako modalitateetan sailkatzen da:

  • Derrigorrezko Irudiak

  • Irristaketa Askea

  • Dantza

  • Bikoteak

  • In-line

  • Sinkronizatua

  • Show

Derrigorrezko Irudiak

Derrigorrezko Irudiak izeneko modalitatea irristailuarekin irudi zehatz eta finko bat perfektuki egitean datza (lurrean dagoen zirkunferentziak eta formak jarraituz) bira eta maniobra espezifikoak burutuz.

Irristaketa Askea

Modalitate hau bi zatitan bereizten da, programa laburra eta programa luzea, puntuazioaren %25 eta %75 balio dute. Programa laburrean sei derrigorrezko elementuak egin behar dira: jauziak -arruntak, dobleak edo tripleak- rotazio ezberdineko birak- eta hainbat postura, eta guzti hauek behin egin behar dira, errepikapenik gabe. Programa luzean berriz, ez dago zehaztuta elementuen kopurua, baina errepikapen eza mantentzen da. Programa laburra eta luzea bi nota jasotzen ditu: meritu teknika eta artistikoa, elementuen aniztasuna eta zailtasuna baloratuz, baita esprezioaren gauzatzea musikarekin batera.

Bikoteak

Irristaketa Askean bezala, bikoteak programa labur eta luze bat ohi dute non elementu espezifikoak gauzatzen dituzte: heriotzaren kiribila, itzal jauziak eta jaurtitako jauziak.

Dantza

Dantza modalitatea bi derrigorrezko dantzak (bakoitzak puntuazioaren %25 balio dute) eta dantza aske bat egiten (puntuazioaren %50) datza. Bere izena esaten duen moduan, diziplina hau saloi dantzak irristailuekin interpretatzean datza. Hona hemen batzuk: vals, foxtrot, tango, paso doblea, marcha, blues, cha cha, polka...

Sinkronizatua

Irristaketa Sinkronizatua 12-24 irristatzaileekin gauzatzen den taldea da. Modalitate honetan jauziak eta birak ez daude onartuta.

Show

Irristaketa Sinkronizatuan bezala, irristatzaileen talde handiak (16-30 pertsona) eta talde txikiak (6-12 pertsona) historio bat interpretatzen dute. Kontuan hartzen da programaren edukia, zailtasuna, originaltasuna, taldearen sinkronizazioa, expresioa, interpretazioa eta musika islatzeko erabilitako jantziak eta makillajea.

Informazio Iturriak

https://es.wikipedia.org/wiki/Patinaje_art%C3%ADstico_sobre_ruedas

Liburuak:

Manuale di Coppia Danza e Solo Dance- Lorenza Residori, Stefano Orsi

CERS Conféderation Européenne de Roller Skating, International Rules 2017- CERS



IRITZI TESTUA


Txano Gorritxuren Sekretua

Liburu hau Sofia Navarrok idatzitakoa, beldurrezko nobela bat da.

Stein izeneko mutilaren istorioa kontatzen du. Alemanian bizi den mutiko honi, eskizofrenia diagnostikatzen diote, eta ondorioz, ihes egiten du, haren gurasoak duten etxe batera, herrixka aislatu batean. Han Txano Gorritxu ezizenez deituriko neskatxa bat ezagutzen du, eta liburu honetan barrena, hainbat sekretu makabro aurkituko ditu. Txano Gorritxu erreala da, ala Stein-ren imaginazioa izango da soilik?

Liburu hau oso interesgarria da, baita beldurgarria ere. Pertsonaien izaera oso ondo islatzen da, eta lekuen deskribapena liburuan murgiltzea errazten du.




Joseba Sarrionandia

external image nKC4giI4mgVtso6ZP-HMrZJIRyMtpW7wjPrtWyQJpfcmeWu5DLzUFEdsR7ALzpfkGc6CLAvhzYsQ5SxDmYE-brwVo-boInr3puq7LITJmr8jhqevAm1grfvOly9nsTXGBCvUGi1_

Durangon jaio zen 1958. urtean. Euskal filologia ikasi zuen

Pott´´izeneko talde literarioan parte hartzen du. 1977an jaio zen, izen bereko aldizkariaren inguruan, eta 1980an desegin zen. Taldeko partaide gehienak gaur egungo kulturagintzako oso pertsonaia ezagunak dira, nor bere arloan eta joera politikoan; izan ere, ekimen hau amaitu eta gero bakoitzak bere bidea hartu zuen. Bandakideak hauek ziren:

Bernardo Atxaga.

Manu Ertzilla.

Joxemari Iturralde, "Jimu".

Jon Juaristi.

Ruper Ordorika.

Joseba Sarrionandia

1980. urtean, 27 urte kondenatu zuten kartzelara joateko, ETAko partaidea izateagaitik. Profugo bizi da.

Genero liteario mota asko landu ditu Sarrionandiak:

Entsegu-liburuak eta gogoeta laburrak: Marginalia (Elkar, 1988) eta Moroak gara behelaino artean? (Pamiela, 2010). Azken hau 2011. urtean Euskadi Entsegu Saria lortu zuen.

Ume txikientzako ipuinak: Harrapatutako txorien hegalak (Baigorri argitaletxea, 2005) eta Munduko zazpi herrialdetako ipuinak (Pamiela, 2008).

Helduentzako narratiba liburuak: Narrazioak (Elkar, 1983) eta Gau ilunekoak (Elkar, 2008).

Gainera Samuel Taylor Coleridge-ren olerki liburu bat itzuli du (Zaharraren Marinel balada, Pamiela, 1995) eta Manuel Bandeira olerkari portugaldarraren beste bat (Manuel Bandeira. Antologia. Pamiela, 1999)

Bere lehen poesia-liburua Izuen gordelekuetan barrena izan zen, 1981ean argitaratuta izan zena. Hainbat zatitan banatuta dago, horrela iruditzen du gaiak desberdinak direla. Baina bi gai komun ditu: deserrotzea eta deserrotzeak dakarren noraezaren esperientzia.

Kartzelatik ihes egin ondoren klandestinitatetik olerki-liburuak argitaratzen jarraitu du, Gartzelako poemak (Edit. Susa, 1992), jasotzen dituela bere espetxearen ekoizpen poetikoa, eta, 1985 eta 1995 bitartean idatzitako olerkiekin, Hnuy Illa Nyha Majah Yahoo (Elkar, 1995).

external image _Fs-GyTPg8kbb_i1FtJECyehw9s-J6qvJVYmpkn7Rbb8HB-TfliKOd5sD6dPjfzjRdR6ZFHC77bvxAXAVS4JQ4ji856lE0I9pndh1m5g1prWQKq_UrXLNSwSmTu1hGkI-gH-RQ0r

Hiru etapa nagusi atzeman litezke Joseba Sarrionandiaren orain arteko poesian:

1-literaturaren deskubrimendu goiztuak eragindako intertestualitateak markatzen duen kultismoa.

2-egoera pertsonal gogorrak eragindako itxituraren eta urruntasunaren aurkako minduraren lirika,

3-eta mundutar anonimo bilakatuak sorturiko hemen nahi eta han beharraren, halakotasunaren eta bestelakotasunaren arteko aroa.

Gainera, hiruretan aurkituko ditugu metaforen ederra, kontrasteen jokoa, pentsamenduaren sakona eta esanguraren anitza eragozten ez duen biribiltasun formala. Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta.

Sarrionandiaren obra osoari darion malenkonia ez da malurazko dorre pertsonala, uko egiten dio biktimismoari. Tristetasunaren ganduaren ostean itsasoa ageri da beti, berriaren eta iraunkorraren eredu, bidaia, abentura, borroka eta askatasunaren lekua. Itsasoa imaginarioaren bideratzailea da, mugagabearen eremua, eta ezezagunaren topalekua. Bizi nahi bortitzean bizi da poeta, baina distantziak nostalgia sortzen dio, atzean utzitako portuena eta galduz doazen lagunena. Baita, esan dezakegu, bizitza pertsonalari buruz ez duela hitz egiten.

Bera ezan omen zuenez«Literatura, bizitzeko modua besterik ez da»



Arnaud Oihenart

BIZITZA

Arnaud (Arnald) d'Oihenart izan zuen aita, abokatua eta erregearen prokuradore Zuberoan. Ama, berriz, Juana de Echart izan zuen, Mauleko zinpeko, abokatu eta Licharreko Gorteko eskribau baten alaba.

Zuzenbide ikasketak burutu zituen Bordeleko Unibertsitatean. Hogei urte zituela Belsunce gobernadoreak higanotei ematen zien babesagatik hari protesta egiteko aukeratu zuten Mauleko bizilagunek.

1627an alargun batekin ezkondu zen, Nafarroako nobleziako kide zen Juana de Erdoyrekin, hain zuzen; egoera berri horretan, Ardoy, Gainzuri eta Zibits etxeetako jaun adbentizio modura, Nafarroako Parlamentuko abokatu kargua eskuratu ahal izan zuen. Donapaleura (Behe Nafarroa) joan zen bizitzera eta urte batzuk geroago bertako zinpeko izan zen, horrez gain, Mixe eta Ostabarreteko Gorteko kide ere izan zen. Hainbat kargu eta ardura izan zituen.

1653az geroztik alargun geratu zen, eta bere heriotza data ere ez da zehaztasun osoz ezagutzen. Aita Moreten (bere garaikidea) arabera 1675ean hil zen, nahiz eta litekeena den urte batzuk lehenago hil izana, 1667an Lafitteren arabera. Hiru seme izan zituen: Gabriel, Nafarroako Parlamentuko abokatua; Pierre, Behauzeko apaiza, eta Jacques, jesuita.

LANAK

Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur(1657), frantsesez idatzia

Bi zati ditu: 1) Atsotitzak edo Refrauak eta 2) Poesiak:O.ren gastaroa neurthitzetan. Ez dakigu ziur atsotitzak berak jasoak ez baizik bidaliak ote diren. Hor daude Zalgizek igorritako 205 errefrau.

Arnault Oihenartek (1592-1667) 1657. urtean argitaratu zuen ParisenLes proverbes basques resuillis pour le S. d’Oihenart, plus les poésies basques du mesme auteur. Atsotitzak bildu ondoren, O[ihenar]-ten gaztaroa neurtitzetanazpitituluarekin poema liburu bat eman zuen argitara. Kontuan hartu beharko litzateke egileak ez dituela soilik gaztaroko poemak argitaratu, baizik eta zahartzaroko zenbait ere badirela bilduman, hala nola, bere emaztearen heriotzari eskainita, Arnault Oihenartek 61 bat urte zituenean prestatua. Izenburuan joera autobiografikoa agertzen bada ere, ez da zuzen-zuzen hartu behar liburua autobiografia bat denik, azken batean emakume desberdinei, edo izen desberdinekin agertzen den emakumearen irudi bakar bati eskainitako poema sorta baita.

POESIAREN EZAUGARRIAK

  • Errima aberatsak maite ditu egileak, luzeak eta silaba kopuru berez osatuak, salbuespenik gabe. Bai eta errima ez kategorialak, hitzen kategoria desberdinak nahastuz eginak ere: izenak eta adjektiboak, esaterako, edo aditzak eta izenak. Dena dela, bikoak askotan erabili ohi ditu, errefrauen oroimena gorderik.

  • Poemak era logikoan egituratzen dira, eta kanon klasikoa maiz erabili ohi du; adibidez emakumearen irudia osatu behar duenean, izan ere, goitik behera eginen du erretratu hori.

  • Poemaren egituraketan kontrajarpenak indar berezia du: lehen/gero kontrajarpenak, adibidez.

  • Alegoriak, hitz jokoak, aliterazioak parte estilistiko handia hartu dute Oihenarten poesian. Maitearen izena maiz erabili izan da hitz jokoa osatzeko, esaterako. Hizkera poetikoan metafora maite du egileak, eta testuetan arruntak dira pertsonifikazioak.



Bernard Etxepare

Bernart Etxepare, Nafarro Behean jaio zen, Sarasketan, 1475.urtean gutxi gora behera. Euskaraz idatzitako lehen liburua idatzi zuen: Linguae vasconum primitiae.Apaiza izan zen, Eiheralarrekoerretore eta Donibane Garaziko bikario izan baitzen. Atxilotuta egon zen, Atxilotzearen arrazoiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde egin zuelako. Gaztela eta Nafarroaren arteko gatazken lekuko izan zen.2.. Liburua-Noiz argitaratu zen?1545. urtean argitaratu egin zen.-Non?Bordelen argitaratu zen.-Jatorrizko izenburua-. Esanahia:Linguae vasconum primitiae [latinezko izenburua]“Euskararen hastapena” esan nahi du.

Liburu hau hamabost kantaz osatuta dago. Hamabost kantu horiek lau multzotan bildu ohi dira, gaiaren arabera: erlijiozko bi(lehenengoa oso luzea), amodiozko hamar, autobiografiarako eta askatasuna goratzeko bat, eta euskara goresteko bi.

  1. Erabilitako bertsoen neurria
Etxepareren metrikak latinezko Erdi Aroko poesian ditu erroak. Hamabost kantuetatik lau izan ezik, guztiak dira zesurak erdibitutako zortzi eta zazpi silabako bi hemistikioz osatuak. Etena erabiltzen du barnean.
  1. Zer sor diogu Bernart Etxepareri?
Euskaraz idatzitako lehen liburuaren lekukotasuna.

  1. ⅩⅤⅠ. Mendeko ezaugarriak
Egoera politikoa:-Estatu asko batu egin ziren. Hori dela eta potentzia handi batzuk sortu ziren.-Monarkia autoritarioak sortu ziren, estatu asko batu egin ziren. Haien artean Frantzia eta Espaina.-XVI. mendeanNafarroa Garaia, Gaztelaren menpe geratu zen. , Nafarroako Erresuma XVII. mendean Frantziako koroaren menpean geratuko zen.EKONOMIA:-XV eta XVI. mendeetan Europako ekonomiak oparotasun-garaia bizi izan zuen.ERLIJIO GATAZKAK:-Eliza katolikoaren boterea kolokan jarri zen-Eliza Katolikoan gertatu zen banaketarik handiena burutu zen-Batetik, Erreforma-prozesua aurrera eraman zuten, erlijio protestanteak sortuz-Bestetik, elizak kontraerreforma abiarazi zuten, erreformari aurre egiteko.-Kontrarreformaren ardatzak Trentoko Kontzilioa izan zen.GIZARTEA:-Burgesiak indar handia lortu zuen.LITERATURAREN HASTAPENAK:-Euskal literaturaren hastapenak XVI. mendean kokatzen dira.-Euskaraz idatzitako lehen liburua 1545ean argitaratu zen, Bernart Etxeparek idatzi zuen. (Linguae vasconum primitiae)-Joannes Leizarragari prosaz idatzitako lehen liburua sor diogu.KULTURA:-XVI. mende Errenazimenduaren garaia izan zen.-Inprentaeren asmakizunak horrenbeste liburu argitaratzen lagundu zuen eta humanismoa hedatzen.




ARGUDIO TESTUA

Askatasuna

Gaur egun bada galdera eta misterio asko sortzen dituen arloa, Filosofia hain zuzen ere. Urteak eta mendeak pasa ahala filosofoek mundu honen sekretuak eta zergatiak deskubritzen saiatu dira, teoria filosofikoak eta hainbat jakintza motak sortuz. Baina guzti hau ez du beti galdera guztiak erantzuten... Adibidez: Askeak al gara?

Zeini ez diote debekatu zer edo zer egitea? Zer andre edo gizonari bota diote beraien etxetik, hauen eskubideak eta askatasunak zapalduz eta murriztuz? Erantzunak asko dira, baina guztiak konklusio batera heltzen dira, ez gara osoki askeak.

Askatasuna kontzeptu filosofiko zabala eta lauso samarra da. Azalpen ezberdinak eman izan zaizkio pentsamendu-korronte anitzetatik. Jarduera jakin bat egiteko ala ez egiteko gizakiak duen ahalmena gisa definitzen du. Norbaitek esan lezake askatasuna osoa zerbait miragarria dela, eta bada, baina gaur egun ez gara gai askatasun hori esperimentatzeko, kateekin bizi garelako eta.

Zenbait autoreen arabera, askatasun indibiduala mugatu behar da taldeko berdintasuna lortzearren, guztion askatasuna murrizten, guztientzako askatasuna bermatzen delakoan. Baita historian zehar, estatu batzuek (hala nola Despotismo Ilustratua, Faxismoa, Nazismoa..) kanpoko askatasunak murriztu dituzte, herriaren onurako egiten dutelako aitzakiarekin. Guzti hau ondorioak izan ditu gaur egungo sozietatean, eta horregatik daude hainbat arazo eta konflikto aske izan nahi duten eta askatasuna mugatu nahi dituzten pertsonen artean.

Konklusioetara etorriz, zera esango nuke: Askatasuna ez da existitzen, eta existitzen bada, ez daukagu baimena hura sentitzeko.


Asko gustatu zait, Ivan, baina labur egin zaigu

Leonor


Urduliz, Urtarrilaren 10a, Asteartea

Kaixo eguneroko,

Gaur oso egun gogorra izan da gutxi-gora behera... Goizean bertan ohetik altxatzea oso ekintza zaila egin zait, ez nago brometan! Gainera hotz itzela zegoen etxe osoan eta ez zitzaidan iruditzen oso barregarria ohetik alde egitea, ez zegoen erremediorik. Beti bezala presaka gosaldu dut, errua nirea, hamar minutu beranduago esnatu naizelako. Arrapaladan prestatu dut motxila eta arropa jantzi dut tximistaren abiadurarekin. Zazpi t´erdiak ziren eta motxila sorbaldan jarrita etxetik atera naiz, kanpoko neguko hotzari besarkada bat ematera, edo (a zelako humorea nirea). Bus geltokira ailegatu naiz bost minututan, denbora sobera neukan! Aurikullarrak jarri ditut musika pixka bat entzuteko, ez dakit, normalean goizeetan musika entzuteak erlaxatzen nau, eta han itxaroten egon naiz, Halsey -ren playlist´´ hura aukeratuz. Orduan, bera ikusi dut. Hasteko haren ile errubioa ikusi dut urrunean, benetan polita, eta segidan, haren begi urdin-berdexkak, distira hunkigarri batekin doazenak. Esan ahal da mutil hau nire crush-a´´ dela, eta galdetuko duzue: Zer da `` crush ´´ bat? Azalpena oso zaila da, eta noski, euskaraz gehiago, baina sinonimo bat bilatuko bagenu, honako hau primeran deskribatzen du: maitasun platonikoa (edo horrelako zerbait). Crush -a alde batera utziz, Urdulizetik Erromora bidaia oso lasaia egin zait, hori bai, metroa beteta zegoen, zelako estresa!

Klasean egondako orduak, gaur hilkorrak izan dira (gaur eta batxillergoa hasi dugunetik ia), hainbat arrazoi daude, baina importanteena hurrengoa: KLASEKO GIROA OSO TINKO DAGO.




Javier Fernández López
external image 220px-2015_Grand_Prix_of_Figure_Skating_Final_Javier_Fern%C3%A1ndez_IMG_9434.JPGexternal image javier-fernandez-cuando-talento-y-preparacion-se-encuentran.jpg?mtime=1459693990

Javier Fernández López izotzezko irristatzaile espainiarra da, 2015 eta 2016 urteetan Munduko txapelduna, bost alditan Europako txapelduna (2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017. urteetan) eta hainbat alditan Espainiako txapelduna zenbait kategorietan (juvenil, junior eta senior). 2010 eta 2014an Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, hamalaugarren eta laugarren postuak lortuz. Gaur egun Toronton bizi da, Kanada, eta han ikasten eta entrenatzen du bere entrenatzailearekin, Brian Orser, irristatzailea izan zena ere. Azken bost urteetan haren dantzetan jauzi kuatrupleak sartu ditu, horregaitik da hain famatua. Urrezko domina irabazi du Kiroleko Meritu Ordena Errealean.




Majadahondako Club Igloo izeneko taldean hasi zen irristatzen, Carolina Sanz eta Iván Sáez entrenatzaileekin. Geroago, Club Circus Villaba-n sartu zen, haren familia etxez aldatu zelako, baina azkenean Club Igloo-ra bueltatu zen berriro. 2007-2008. urteetan hamazazpigarren postua lortu zuen Txapelketa Europarran, baina ez zuen lortu Txapelketa Mundialerako lekua.

Urteak pasa ahala hainbat txapelketa irabazi ditu, horexegaitik da espainiar irristatzailerik hoberena.
Hona hemen beraren lorpenak:


Lekua
2006-07
2007-08
2008-09
2009-10
2010-11
2011-12
2012-13
2013-14
2014-15
2015-16
2016-17
Olimpiar Jokuak



14.º



4.º



Txapelketa Mundiala
35.º
30.º
19.º
12º
10.º
9.º
3.º
3.º
1.º
1.º

Txapelketa Europarra
28.º
17.º
11.º
8.º
9.º
6.º
1.º
1.º
1.º
1.º
1.º
Espainiar Txapelketa



1.º
2.º
1.º
1.º
1.º
1.º
1.º
1.º
Grand Prix Finala





3.º
4.º

2.º
2.º
4.º
Éric Bompard Trofeoa



11.º






1.º
Skate Canada International




5.º
2.º
1.º

2.º


Rusian Cup




9.º
2.º

3.º
1.º
1.º
1.º
NHK trofeoa






4.º
5.º



China Cup









1.º

Nebelhorn Trophy





4.º





Coupe de Nice



3.º
5.º






Golden Spin of Zagreb

13.º









Merano Cup



1.º







NRW Trophy


3.º








Finlandiako Trofeoa






3.º






Yevguéniya Medvédeva


external image 245px-Evgenia_Medvedeva_at_Skate_America_2015_%281%29.jpg