Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2
KONPLEXUAK
+
GEHIGARRIAK
Azalpen testua
2016 Urriaren 14


http://www.xn--jet-dma.com/Que-es-el-Ballet.html


http://www.xn--jet-dma.com/Historia-del-Ballet-Clasico.html




3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen






Azalpen Testua

Dantza


Dantza arte mota bat da, non gorputzaren mugimendua erabiltzen den normalean musikaren konpainiaren. Dantzaren bidez sentimenduak eta emozioak adierazten dira.
Dantzaren historiak garapena adierazten du denbora igaro ahala. Gizakiak historiaurretik izan du gorputzaren mugimenduekin adieraztearen beharra.
Hainbat dantza mota daude, garrantzitsuenak hauek dira:
  • Ballet
  • Jazz
  • Dantza Garaikidea
  • Hip-Hop
  • Dantza Modernoa
Testu honetan nabarmentzen den dantza mota Ballet-a da.

Aurretik aipatzen den moduan, dantza hau arte bat da eta arte honekin sentimenduak, emozioak etab. adierazten dira.

Balleta XV. mendearen amaieran sortu zen Italian, ondoren Frantzian garatu egin zuten. 1661. urtean, Luis XIVak "Academia Real de la Danza" sortu zuen, hau da, lehenengo dantza eskola. Garai hartan hasi zen profesionala izaten.


Hasieran gizonek baino ezin zuten parte hartu, emakumez mozorrotzen ziren eta emakumeen paperak egiten zituzten. Lehenengo dantzari neskak 1681. urtean agertu ziren "El triunfo del amor" ballet batean.
John Weaverrek dantzaldietatik hitzak ezabatu zituen eta keinuen bidez hitz egitea lortu zuen.

1930an Massinek Ballet sinfonikoa asmatu zuen, sinfonien eduki musikala adieraztean zetzan. 1940an Nueva Yorken hainbat "konpainia" garrantzitsu sortu egin ziren. Adibidez American Ballet Theatre, New York City Ballet (oraindik existitzen da). XX. urtearen bigarren erdialdean, hainbat konpainia sortu egin dira Amerikako Estatu Batuetan eta Kanadan.

1950an Errusiako konpainiek lehenengoko irudikapenak egin zituzten Mendebaldean. Errusiako Ballet-ak izugarrizko garrantzia izan du dantza honen historian. Rudolf Nureyev, Natalia Makárova eta Mijaíl Baryhnikov Amerikan ballet Theatreren zuzendaria 1980-1989. Dantzari hauek oso garrantzitsuak izan dira.

Dantzaren teknikak zailtasun handia du, kontzentrazio handia behar delako eta gorputz osoa menperatzeko gaitasuna behar delako. Gainera entrenamendu asko behar dira malgutasuna, koordinazioa eta erritmoa lortzeko.

Balleta egiteko , zapata berezi bat erabiltzen da, telazkoa. Zorua gehienetan bitan zatituta dago eta oso ondo moldatzen da oinera. Oineko indarra handia denean, zapata puntekin hasten da entrenatzen. Arropak erosoa izan behar du eta baita gorputzera itsatsita egon behar du mugimenduak ondo ikusteko eta zuzentzeko.
external image Pench%C3%A9.gif
external image tumblr_n5ix3l0vPZ1tnwv6po1_500.gif




IRITZI TESTUA:

KIROLEN BERDINTASUNA

Olinpiar Joko hauei ez diet kasu askorik egin. Ez zaidalako asko gustatzen kirolak telebistatik ikustea. Baina nahitaez komunikabideei jarraituz gero, ez dago aldentzeko modurik.

Hauek izan direla lehenengo jokoak diziplina guztietan emakume kirolariak dituztenak. Horretaz gain, parte hartzen duten estatu guztiek ere emakume kirolariak bidali dituzte. Hori ere lehenengoz. Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak gogor egin du la horretan, eta horrela lortu du aurtengoa.

Ahalegin horiek guztiak behar-beharrezkoak dira, ez dut zalantzarik. Baina oraindik asko falta da askoren burua aldatzeko. Eta ez naiz ari emakumeak baztertzen dituzten eskatuei buruz. Mendebaldeko kazetari eta esatari txoropito askoren ahoak eta begiradak aldatzeko daude.

Adibidez, emakumezkoen hondartzea-boleibolean ateratzen diren argazkiak zerikusi gutxi daukate kirolarekin, ipurtaldeen plano eta argazkiak dira ohikoena. Ez da gauza bera gertatzen gizon kirolariekin: inork ikusi du abiadura-lasterkariren baten planorik ipurdia enfokatzen duenik? Ez, ezta? Eta erretratatzeko modukoak dira!

Lehenago esatariena aipatu dut. Dirudienez, Eurosport telebista katean iruzkin sexista eta desegokiak esan zituen Emilio Marquiegi izeneko batek. "Kulerotxoarekin beltzarantzen marka ikusten zaio". Hauek izan ziren bere hitzak.

Gero, halterofiliara pasatu zen. Umorearen festibala dator, kirol hau praktikatzen duten pertsonek gaur eguneko estetika kanonetatik oso urrun daudelako: "Emakume atleta astunenak" haien gorputzagatik esan zuen. "Emakumeei ez zaie kiloez hitz-egitea gustatzen, baina kasu honetan azaldu beste erremediorik ez dago:150" eta holako hainbat komentario desegokiak eta sexistak daude.

Horrela nahiz eta emakumeen parte hartzeak ez du ezertarako balio horrela tratatuko bazaie.




external image th?id=OIP.CFzTHC4xSC_ePPqa4WL00gDVEs&pid=15.1&P=0&w=300&h=300





AZKEN FANDANGOA BUENOS AIRESEN

Pertsonaiak idazleak dira, protagonistak Ander eta Katxalyn dira. Narratzailea Ander eta lehenengo pertsonan kontatzen da istorio hau.

Anderrek liburuak idazten ditu, eta Katxalyn idazlea hasi-berria da. Blog bat dauka eta bertan Ander kritikatzen du eta horrek Anderri morboa ematen dio.
Behi Ander eta Katxalyn deitzen dituzte beste idazle batzuekin batera Buenos Airesera joateko, eta hor Katxalyin ikusten duenean, konturatzen da oso neska polita dela, gainera oso erakargarria, Baina Anderrek emaztea zuen eta ezin izango zuen ligatu nahiz eta bere matrimonioa oso ondo ez joatea ezkonduta zegoen.

Buenos Airesen dauden bitartean elkarrekin tentatzen dute, baina ezer egin barik.

Hantxe zeudenean, Anderrek bere liburu edo ipuintxo bat kontatu zien, non gizon heldu batek neska gazte batekin lerrua jo nahi duen, baina mutila nerkari kuleroak kentzen dionean ohartzen da Venusen mendian, hau da, aluan ez zuela ilerik eta mutil horrentzat hori ez zitzaion asko gustatzen gazteegia iruditen zitzaiolako. Eta hor istorioa amaitzen zen.

Buenos Airesetik bueltatu zirenean Anderren emazteak dibortzioa eskatu zion Katxalynen blogean ikusi zuelako gertatutako guzti guztia.

Horren ondorioz, Anderri mezu bat heltzen zaio eta mezua Katxalynena zen, eta honako hau esaten zuen:
Zuk gustoko izango banu, berarengana joango litzatekeela eta horrekin batera aluaren ile batzuk bidali zizkion. Ile hoiek gorde zituen, marko baten barruan gorde eta ohe ondoan jarri zituen.





ARKITETURA ORGANISIZTA

1930-40 sortu zen. Funtzionalismoan eta arrazionalismoan du jatorria.
Arrazionalismo krisi baten ondoren, 1940an, arkitektura organizista sortu zen Europan.
Erabiltzen ziren materialak naturalak ziren eta ahal bada, etxea egingo zen ingurunetik hartzen zituzten. Adibidez: harria, zura eta buztina. Material horiek ezin baziren lortu birziklatuak edo fabrikatzeko energia gutxi erabiltzen zutenak erabiltzen zituzten.

Eraikitzen ziren etxeak, harmonian egon behar ziren naturarekin eta onartu behar zituzten naturaren modifikazioak.

Eskandinabiar arkitekto batzuk eta Frank Lloyd Wright, estatubatuarrak, bultzatu zuten.Ordezkari nagusia Frank Lloyd Wright izan zen, baina beste ordezkari batzuk ere bazeuden: Gustav Stickley, Antoni Gaudí, Alvar Aalto, Louis Sullivan, Bruce Goff, Rudolf Steiner, Bruno Zevi, etab.

Arkitektura eta natura batzea proposatzen zuen eta lehen esan dudan moduan harria eta zura berriz erabili zituen.
Mugimendu honek arrazionalistaren base asko onartzen ditu.
Industriaren aurrerapenak gehitu egin zituzten eta gainera, balore berriak gehitzen zizkion arkitekturari.



Frank Lloyd Wright


XX. mendearen lehen erdiko arkitekturan eragin handia izan zuen.

Estatu batuetan jaio zen, Wisconsin, 1867ko ekainaren 8an.Arizonan hil zen, 1959ko apirilaren 9an.

Eraikuntza garrantzitsuenak honako hauek izan ziren: Casa de la Cascada, Museo Solomon R. Guggenheim (Nueva Yorken) etab. Baita liburu batzuk idatzi zituen: Drawings and Plans of Frank Lloyd Wight.

Sari batzuk irabazi zituen:Royal Gold Medal, Medalla de Oro del AIA.


Gogor erreakzionatu zuen arkitektura funtzionalista eta arrazionalisten kontra, mugimendu organizista sortzen.

Eraginik handiena Lloyd izan zuena, Japoniako bidai batean izan zen. Honek agerian uzten du nola izan behar diren barruko espazioak: handiak eta jarriak izan behar dira, eta erabiltzen diren materialak era naturalean egon behar dira. Bere etxe erakusgarriena “La casa de la Cascada” da.
Resultado de imagen de la casa de la cascada
Resultado de imagen de la casa de la cascada

external image gGCgmg8VQEjflnSA3k-eXDhj-LKfwSThaakWZe460gXwT6ycIYuhm4Ia1UHCAnGwwcAEc5Q82Q6QdSXvsss8Pe8CMffUR_22uxCPX1TvtnqMP7dy0HrwWFzXavdRa5SdSa5nsgL6TBw




ARRAIN ABISALEN LABURPEN TXIKI BAT

Liburu hau polizia nobela bat da, non agertzen misterioa dagoen eta hilketa bat. Istorio honek erdi aroan gertatzen da.
Lagun talde batek, Tasio, Ugarte, Arantxa, Virginia, Xanti Miel Olaso eta Perez, taberna batean biltzen dira egunero. Bilduta zeudenean, hilketa baten berri ematen da, Perez hil du baten batek.

Taldeak, txanpon baten bila doazte, baina txanpon horiek ez dira agertzen. Tasiok esaten du Mielek eraman dituela berarekin.
Mielek itsasorantz barrura abiatzen da eta hartik egun batera ertzaintzak esaten du gorpu bat agertu dela itsasoan.





RAMON SAIZARBITORIA

Testuingurua

Historikoak:

Bigarren gerra mundialean jaio zen, baina idazten hasi zenerako guda hori amaitu egin zen. Gaztea zenean, diktadura amaitu zen eta horrek bere karrera literarioa erraztu zitzaion, euskaraz berriro hitz egin, entzun eta idatz zitekeelako.

Kulturalak:

Euskal literatura modernizatu zuen. Handik aurrera generoa aldatu eta bilakatu egin zen, mugak gaindituz eta kontatzeko modu berriak bilatuz. Eleberriak modernizatu aurretik, istorioa lineala zen, hau da, istorioa denboraren aldetik beti aurrera zihoan, baina modernizatu ostean denborak “fash-back”-ak ditu.


Biografia:

Ramon Saizarbitoria Donostian jaio zen 1944an. Euskal idazle nabarmena da, Euskal literatura modernizatu zuelako. Eleberriak gehien landu duen materia da, baina poesia generoan ere aritu da. Bere lehenengo eleberria Egunero hasten delako izan zen, 1969an. Liburu hau erabateko iraultza izan zen, eta hortik aurrera etengabe literaturan aritu da.
Ingeniaritza ikasten amaitu zuenenan, soziologia ikasketak egin zituen Suitzan. Lur (Gabriel Aresti, Mikel Lasa, Ibon Sarasola eta Arantxa Urretabizkaiarekin batera) eta Kriselu argitaletxeak sortu zituen.
Bere lan ibilbideagatik Eusko Jaurlaritzako I. Sustatu Saria jaso zuen 1994an.

Lanak:

Saizarbitoria hainbat eleberri idatzi ditu, batzuk prosan eta beste batzuk poesian. Garrantzitsuenak hauek dira:

Prosan:
  • Egunero hasten delako. (1969)
  • 100 metro. (1976)
  • Ene Jesus. (1976)
  • Hamaika pauso. (1995)
  • Bihotz bi: gerrako kronikak. (1997)

Poesian:
  • Poesia banatuta. (1969)

Gaiak:

Pertsonaien bizitza inguruko arazo pertsonalak eta sozialak, maitasuna eta sexu harremanak dira gai nagusiak.

Ezaugarriak:
  • Ahots diferenteak sartzea.
  • Kontaketa zatikatzea.
  • Barne-hizketa erabiltzea.
  • Ikuspuntu aldaketa.
  • Beste hizkuntza erabiltzea.
  • Denboran saltoak aurrera eta atzera egitea.

external image UwofdgDyyXZzodS3ko5Ud_a3wj8BVXooiLngOSclunw6jYHC3CaBnJzheZSd1thygGf1DmsU98iQBVcNYVBUqBiiXWA7N68fLzIPDf0z4pEXMUIIzRqG3gJ4f8fUke4wPh_0kqXG









ANTONIO CANOVA


NEOKLASIZISMOA

Neoklasizismoa XVIII. mendearen bigarren erdialdean eta XIX. mendearen hasieran Europan garatu zen mugimendu artistikoa izan zen. Barroko eta rokokoaren gehiegikerien aurkako erreakzioa izan zen, eta antzinate klasikoaren eta zibilizazio greko-erromatarraren oroimena izan zuen ardatz.


ANTONIO CANOVAREN BIOGRAFIA
Italiar eskultorea izan zen. Arteen Akademian onartu baitzuten, Erroman hartu zuen Canovak bizilekua 1779ko udazkenaz geroztik.Aurrerantzean, Canovak Erroman egin zuen arte-ibilbide osoa, eta bai arrakasta handiz egin ere. Antzinako Greziako eta Erromak oereduak imitatzeko ahaleginean margolariak izandako bilakaera argi ikusten da Apolo bere burua koroatzen eta Teseo, Minotauro garaituta eskulturetan. 1783an, Quatremere de Quincyrekin hasi zen Canova harremanetan, eta, harrezkero, aholkulari izan zuen Antzinateko artera itzuli beharra zorrotz aldezten zuen teoriko hura.

Antonio Canova, by John Jackson (1778-1831).jpg
Antonio Canova, by John Jackson (1778-1831).jpg




MARIA MAGDALENA
Parisera heltzeko lehenengo eskultura izan zen. Maria Magdalena lanean belaunetan jausi zen arroka baten gainean, bularra tolestu zitzaion, burua ezkerrerantz makurtuta. Begiak malkorrez beterik, urre kolorezko brontzezko gurutze batekin eskuen artean bere hanken gainean ezarrita. Zapi bat soka batekin loturik zeukana, gaizki estaltzen ziona.

external image WPpLRqee1eycxEfhqEsNfuDy2GSJpKiKXH_taiUDsRAz9voavwbrvNj2SNfb_XgWH_EZTSkWa4nvbNYrCNWssJwritFzL6buXttimE4ddVBZx1LQk2ayZGurG72WutKfD5kTzyC5PQ






ITZIAR ITUÑO

Itziar Ituño Basaurin (Bizkaia) 1974ko ekainaren 18an jaiotako aktore euskaldun bat da. Interpretazio ikasketak Basauriko Antzerki eskolan egin zituen eta baita soziologia ere ikasi zuen. Famatua bihurtu egin zen Goenkale telesailan Nekane interpretatzeagatik.

Hauek dira Itziarren film batzuk:
  • Agur, Olentzero, Agur (1997)
  • El final de la noche (2002)
  • Agujeros en el cielo (2003)
  • Seré tus ojos (2005)
  • Dragoi ehiztaria (2010)
  • Izarren argia (2010)
  • Lasa eta zabala (2014)
  • Sabin (2014)
  • Loreak (2014)

Film garrantzitsuena Loreak da. Hollywood era heldu zelako.

Loreak (2014. urteko filma)



Loreak 2014. urtean Jon Garaño eta Jose Maria Goenagak idatzi eta zuzendutako euskal film bat da. 2014ko Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean izan zen, historia osoan euskarazko bigarren filma izanik. Lehendabizikoa Ke arteko egunak izan zen 1989an. Goya sarien 29. edizioan pelikula onenaren eta musika onenaren saria jasotzeko proposatu zuten. 2015eko urtarrilaren 12an, pelikula latino onenaren saria irabazi zuen Palm Springseko zinemaldian. Espainiako Zine Akademiak Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako hautagai izendatu zuten.

Sinopsia:
Ane 40 bat urteko emakume bat da, eta ez dago bere bizitzako garairik onenean. Etxean loreak jasotzen hasiko da; ezagutzen ez duen norbaitek bidaltzen dizkio, astero. Hasieran pentsatzen du bere senarra dela, baina ez da hura… Doluaren prozesua jorratzen du filma bat-bateko heriotza baten aurrean, adin ertaineko gizon bat hil eta gero. Hiru ikuspuntutatik planteatuta dago, ahanztearen aldekoa eta oroitzearen aldekoak.



FUTBOLA

Baloia deitzen diogu futbolean aritzeko gorputz esferikoari. Orain dela mende batekoekin alderatuz, baloiak tamaina, forma eta kolore ezberdinetakoak aurki genitzake edozein bazterretan. Lehen baloi bat edukitzea amets bat izan ohi zen haur askorentzat, gaur egun, ordea, gaztetxoek dituzten jostailuetako beste objektu soil bat da.

Gure guraso eta aitona-amonek esan ohi ziguten mutiko askoren artean konpartitu behar izaten zutela baloia, eta zulatuz gero, behin eta berriz jartzen ziotela partxea. Baloiaren ezaugarriez hitz egitean, forma irregularrak izaten zituztela eta, esajeratuz, baloi karratuarekin jolasten zutela ere esan izan digute.

Deban, gaur egun, izugarrizko afizioa dago futbolerako, eta kirolik praktikatuena da. Neska-mutiko ugari ikusten dugu futbol zelaira joaten eta txapelketetan parte hartzen. Bizitza osasuntsu baten aldeko aisialdiko aukera ona dela iruditzen zait, bakoitza talde bateko kide izanaz jokatzea eta kirola praktikatzea, alegia.

Azken urteotan, hedabideen erdigunean kokatu da eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Hasiera batean, asteburuetan izan ohi ziren futbol partidak telebistan, baina kirol horrek dituen jarraitzaileak kontuan hartuta, gaur egun, eguneroko ogi bilakatu zaigu asteko edozein ordu eta egunetan futbola ikustea.

Gizarteak alde batera utzi ditu arazo orokorrak, eta erosoago egoten gara telebistan futbol partidak ikusten. Partidak ostegun iluntzetan eta asteburuetan goiz, eguerdi, arratsalde eta gauetan izaten dira. Lagunarteko elkarrizketa eta arreta bereganatuz, pertsonok animalia tentel bilakatzen gara telebistako baloiari jarraituz.

Azken asteotan, telebista eta futbol klubek hartutako erabakien ondorioz, partiden ordutegiak antolatu dituzte gizarteari egunero eskaintzeko eta, bide batez, interesa duten iragarki eta mezuak sartzeko. Estrategia horrekin beste kirolak baztertu eta kirol errege eta bakar bilakatzen ari dira futbola. Dagoeneko sumatzen da kritikotasun bat jendearen artean, baina hedabideek duten indarraren aurrean ezer gutxi dago egiterik.

balones de futbol  a lo largo de la historia bilaketarekin bat datozen irudiak
balones de futbol a lo largo de la historia bilaketarekin bat datozen irudiak

gente viendo futbol en la tele bilaketarekin bat datozen irudiak
gente viendo futbol en la tele bilaketarekin bat datozen irudiak




Emigranteen salerosketak

Gaur egun, salerosketa gero eta gehiago egiten dira. Pertsona asko haiene etxeetatik alde egiten ari direla gerrengatik, edo goseteagatik. Emigratzen dutenean, bizitza zoriontsuagoa bilatzen ari dira, baina batzuetan ez dira hobetzen baizik eta okertzen.

Salerosketa gehienak, emakume eta haurrekin egiten dituzte baita emakumeak kasu gehienetan. Emakumeak hartzen dituzte prostituitzeko edo esklaboen moduan. Bortxatuak izaten dira eta besteetan hiltzen dituzte ez badute egiten haiek nahi dutena

Gai hau oso garrantzitsua da eta lehenbailehen gelditu behar da, guztiok pertsonak garelako eta errespetua, babesa, zoriontasuna, etxea, janaria,ura etab behar ditugulako.

Hau emigrante baten istorioa da

“Nire bizitzaren aukerarik onena zirudien. Eskaintza ezin hobea zen, bere lan berria Espainian baserri bat kudeatzea izango zen. Beste herrialde bat ezagutuko nuke, beste kultura bat, eta gainera diru nahikoa irabaziko nuke nire familiarentzat. Askorik pentsatu gabe, aireportura abiatu nintzen, askoren ametsa betetzera.
Baina hara heldu nintzenean, nire lana ardi hilak jasotzea zela esan zidaten. Astebete barru, Brucelosisa harrapatu nuen, ardiak hil zituen gaixotasun berbera. Nire buruek han utzi nindutenean, dokumentaziorik ez nuen. Horrela ulertu nuen lanetarako pertsona saldua izan nintzela. Azkenean, Kolonbia eta Espainiako autoritateekin batera, nire herrialdera bueltatu nintzen eta pertsona horiek salatu nituen.”



KRONIKA

Heldu gara ikasturtearen amaierara, ikasturte luze baten ostean. Azken txanpa geratzen zaigu eta lan gogorra egin behar dugu kalifikazio onak lortzeako.

Historia

Ni Altzaga Ikastolatik nator, hor haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta DBHa. Urte hauetan 14 urte eraikuntza berean egon naiz ikasle berberekin, batzuk joan egin dira, eta beste batzuk etorri. Egia da urtea asko eman ditugula bertan, baina gauza oso onak eraman ditugu hortik, lagunak, ikasketak, beste batzuk ez hain lagunak, baina leku guztietatik bezala, ez dago perfekziorik.

Bertan hasi nintzenetik lagun batzuk izan nituen, batzuk oraindik mantentzen ditut eta beste asko ez.

DBHa, nahiko erraz iruditu zitzaidan, eta asko ikasi dut ere, soingaineko, hirugarren eta laugarren mailan. Konkretuki Euskaran eta Gaztelanian. Irakasle miragarri batzuk genituelako, zorrotzak ziren baina oso ondo irakasten zuten.

Batxilergora iritsi nintzenean aldaketa izugarria izan zen, ikastetxe berri batean nengoen inor ezagutu gabe, zorionez Alaitzekin joan nintzen, lagun mina. Egunak aurrera joan ahala, gelako kideak ezagutzen joan ginen, lagunak egin genituen batzuk besteak baino geihago.

Espero dut kurtso hau ondo joatea eta hobeto amaitzea!


Giroa

Nahiko giro ona daukagu gelan nahiz eta batzueta haserreak egotea eta beste batzuetan lau pertsona gelan egotea. Lagunak egin ditugu pertsona zoragarriak ezagutuz eta elkar laguduz.

Mintzamena

Urte honetan bi mintzamen egin ditut. Nire ustez oso ondo eginak eta azalduta.

Egia da batzuetan urduri gaudenez akatsak egiten ditugula eta batzuetan nahiko larriak, ez dut uste akats larririk egin ditudalak nahiko prestatuta nituelako mintzamen horiek eta ondo moldatzen naizelako euskaraz hitz egiten, gero eta hobeto.


Irakurketa

Hiru liburu irakurri ditugu bueno egia esanda bi, bigarrena ez nuelako irakurri ez nuelako denborarik izan Daniarrak etorri zirelako, baina beste biak bai irakurri ditudala. Ez zaizkit asko gustatu eta batzuetan Hi-formagatik ulertzea kostatu egin zait.

Liburu hauek ez naute harrapatu eta kostatu zaizkit irakurtzea, ez bazaitu harrapatzen zaila da liburu hori amaitzea, baina esfortzuarekin azkenean lortu dugu!


Metodologia

Metodologia hau ez zait oso ona iruditu zeren eta idazlanak baino ez genituen egiten, egia da oso garrantzitsuak direla, baina gramatika pixka bat egitea edo iritzi testu bat nola egiten den azaltzea faltatu zait.

Ikusi dudanez honen helburua wikipediara artikuluak igotzea zen eta horrekin nota ona jaso zenezake. Hori ez zait oso aproposa iruditu, adibidez pertsona batek ez dakiena ondo euskaraz hitz egiten eta idazlan on bat edo ez hain ona eginez eta wikipediara igotzen nota ona lor ditzake eta oso ondo dakiena euskaraz egiten eta ez baditu artikulurik wikipediara igo ez du lortzen nota hain ona.

Gauza onak ere izan ditu, adibidez idazten hobetu dut eta baita mintzamenak egiten. Hobeto hitz egiten dudala jendaurrean lehen baino eta hori oso garrantzitsua da.


Idazlanak

Urte honetan 30.000 karaktere lortu behar genituen eta lortu ditut. Baina uste dut ez dela kontuan hartu behar zenbat idazten duzun baizik eta nola idazten duzun, hau da, kalitatea kantitatea baino garrantzitsua iruditzen zait. Egia da EGA proban adibidez X karaktere eskatzen dituztela, baina baita kalitatea kontuan hartzen dute.

Ikasle asko gara eta bakoitzeko 30.000 karaktere baditugu ezinezkoa da guzti-guztiak irakurtzea eta kalifikazioa jartzea, azkenean ez duzulako kalitatea begiratzen.

Idazlanik onena

Nire aurtengo idazlanik onena futbolarena iruditu zait, gaur egun oso baloratuta dagoelako kirol hori eta denbora asko kentzen du, ez dut esaten desagertzea, baina hainbeste baloratuta egotea ez da ona.

Ni Athleticzalea naiz, eta asko gustuko dut futbola, baina garrantzitsuegia da gaur egun eta gainera betiko moduan neskak ez dira baloratzen eta haien moduan jokatzen dute edo hobeto.

Nire jarrera

Uste dut ez dela txarra izan, baina egun batzuetan hitz egiten egon naiz klaseak gogaituz. Horrela izan harren, ez ditut asko ostopatu klaseak eta adi egon naiz.

Autoebaluazioa

Urte honetan lan handia egin dut Euskaran, idazlanak eta ahozkoak egiten. Merezi dudan nota 8 bat da nire ustez, zeren eta aurreko ebaluazioaren moduan izan pixka bat hobea da eta aurreko ebaluazioan 8 bat lortu nuen eta uste du nota berdina merezi dudala lan bikaina egin dudalako baina ez dut egin ahal dudan guztia.

Egia da ez ditudala wikipediara artikuluak igo, ezta 1000 idazlan egin baina egin ditudan idazlanak oso ondo daude eta horregatik eta klasera egun guzietan joateagatik eta parte hartzeagatik espero dut nota ori lortzea.



ANTONIO