Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitae ak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK


























E rabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.



LAGUNARTEKO GUTUNA2016-09-23
Kaixo Enara,

Zelan dena? Espero dut Bilbotik dena primeran egotea. Pasa den hilean esan nizun moduan Bartzelonara etorri naiz GEAEko zenbait lanekin laguntzeko. Ez dakit azaldu nizun ala ez, baina azken urteetan gizarte eskubideen aldeko erakunde batean sartuta egon naiz; GEAE erakundean.

Ostegunean bi aste egingo ditu etorri nintzenetik eta poz-pozik nago. Jendea primerakoa da eta hainbat kontutan laguntzen saiatzen gara gutxi garatuta dauden herrialdeen bizi-kalitatea hobetzeko. Esaterako, atzo siriar errefuxiatu batzuekin ibili ginen hizketan. Kontatu genien gure erakundeko jende pilo dagoela errefuxiatuko kanpamentuetan. Oso ondo sentitu nintzen jendeari laguntzen ari nintzela pentsatu nuenean.

Horretaz aparte, hemendik gertu dagoen zaharren etxera joan ohi gara. Haiei munduan dagoen desberdintasunei buruz hitz egiten diegu. Berriak baita kontatzen dizkiegu. Egun osoa ematen dut erakundearekin zerikusia duten gauzak egiten eta benetan oso gustura nagoela.

Esateko neukana hauxe zen: atzoko batzarrean hona etortzeko gurekin lantxoak egitera boluntarioak eskatu zituzten. Nik pentsatzen nuen beharbada zu etorriko zinela. Entzunda daukat gauza hauek gustuko dituzula eta aukera ona iruditu zitzaidan. Gainera, denbora gehiago egongo ginateke elkarrekin.

Zure entzunaren zain izango nauzu hemen. Espero dut animatzea eta etorri nahi den norbait ezagutzen baldin baduzu, proposa iezaiozu ideia.

Besarkada bat!

Irene.

Kelly Holmes
Kelly Holmes izeneko atleta, Ingalaterran jaio zen 1970ko apirilaren 19an. Erdi-distantzietako lasterketetako atleta honek, Olinpiadetako txapelduna izan zen 800 metroko eta 1500 metroko probetan Atenasen 2004an. Bere aita biologikoa, Derrick Holmes, Jamaikako mekanikari bat zen eta Pan Norman izeneko ingelesarekin ezkondu zen, Kellyren amarekin. Kelly jaio eta bi urte geroago, Pan, Kelly Holmesen ama, Michael Norris deituriko margotzaile eta diseinatzaile batekin ezkondu zen. Kellyk Michael hartzen du aitatzat.

Atletismoa 12 urte zituenean hasi zen praktikatzen Tonbridge Klubean. Bere entrenatzailea David Arnold zen. Hortik denbora gutxira, Ingalaterrako 1500 metroko txapeldun bihurtu zen. Urte batzuk geroago, atletismoa utzi zuen eta 16 urterekin erizain bezala hasi zen. 18 urteekin armadan sartzea erabaki zuen. Lehenengo, Women's Royal Army Corpsen zerbitzatu zuen, geroago Adjutant General's Corpsen egon zen prestatzaile fisiko moduan. Garai horietan hainbat atletismo txapelketa irabazi zituen armadan. Bartzelonako Olinpiadak ikusi zituenean, berak irabazi zituen atleta britaniarrak ikusterakoan, atletismoa berrartzea erabaki zuen. 1997ra arte, atletismoan eta armadan aldi berean egon zen.

1993an nazio txapelduna izan zen 800 metroko proban eta Stuttgarteko mundialean parte hartu zuen. 1994an lehenengo nazioarteko titulua lortu zituen Victoriako Commonwealth Jokoetan 1500 metrotako arloan urrea irabaziz, eta Europako Txapelketan, Helsinkin, zilarra. Hurrengo bi urteetan zailtasunak izan zituen lesioengatik, nahiz eta 4. postuan amaitu Atlantako Olinpiadetan 800 metroko lasterketan. Sidneyeko Olinpiadetan, lehengo domina lortu zuen 3. postuan 800 metroko proban. Handik Aurrera, zenbait titulu gehiago lortu zituen. Baina, txapelketarik garrantzitsuena Atenaseko Olinpiadak izan ziren 2004an. Lehenengo postua lortu zuen 800 eta 1500 metrotan.

Ingalaterrara bueltatzean 40.000 pertsona inguru bildu ziren Hildenborough eta Tonbridgeko kaleetan omenaldi bat ospatzeko. 2005eko abuztuaren 6an erretiratu egin zen, 35 urteekin.

Argazkian Kelly Holmes atletari egindako omenaldi bateko irudiak. Kelly bi dominak irabazteak ospatzen du bere jarraitzaile batzuen aurrean. (Argazkigilea: Halsteadk, Wikimedia Commonsen bidez)
Argazkian Kelly Holmes atletari egindako omenaldi bateko irudiak. Kelly bi dominak irabazteak ospatzen du bere jarraitzaile batzuen aurrean. (Argazkigilea: Halsteadk, Wikimedia Commonsen bidez)

Argazkian Kelly Holmes atletari egindako omenaldi bateko irudiak. Kelly bi dominak irabazteak ospatzen du bere jarraitzaile batzuen aurrean. (Argazkigilea: Halsteadk, Wikimedia Commonsen bidez)





Uniformeak ikastetxeetan


Gaur egun, oso komuna da ikastetxe pribatu eta itunpeko ikastetxetan, uniformeak eramatea. Ikastetxe bakoitzak estanpatu eta kolore desberdinak ditu. Gehiengoetan karratuak izaten dituzte. Gai guztien inguruan bezalaxe, uniformeei buruz hainbat iritzi diferente daude. Ni neu, uniformeen aurka azaltzen naiz.

Nire ustez, uniformeak eramateak ez gaitu gure nortasuna erakusten usten. Azkenean, janzten dugun arropan gure nortasun pertsonalaren hainbat gauza bereizi daitezke. Hau da, ikastetxe guztia arropa berbera eramaten baldin badu, ez dira bakoitzaren gustuak adibidez nabari izango.

Bestalde, uniformeak erostea nahiko garestia izan ohi da. Gainera, gaur egun dagoen egoera ekonomikoarekin, ez dut uste oso atsegina izango dela gurasoentzat liburuak eta materiala apartez , uniformea erostea.


Bukatzeko, azken arrazoiari lotuta, zikina iruditzen zait egun guzti-guztietan arropa berdinarekin ibiltzea. Eta, uniformea aldatu ahal izateko, bat baino gehiago euki behar dituzu, eta bat baino gehiago euki ahal izateko, gutxienez bi erosi behar dira. Azkenean diru mordoa gastatzen da.

Beraz, nik ez diot uniformeari alde onik ikusten.

Ikastetxe bateko nesken uniformeak. (Wikimedia Commonsen bidez).
Ikastetxe bateko nesken uniformeak. (Wikimedia Commonsen bidez).

Ikastetxe bateko nesken uniformeak. (Wikimedia Commonsen bidez).








Berotze-globala
Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da.Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 + 0,18 º C igo da azken mendean. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektua handitzen.1950tik zenbait gauzek, efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiak eta eguzki-izpien noranzko aldaketak esaterako.Munduko zientzialariek Lurreko tenperaturari buruzko datuak jasotzen, aztertzen eta kontu handiz egiaztatzen eman dituzte azken 100 urteetan. Era askotako datuak dira, baina jasotako azkenek emaitza ikaragarriak adierazten dituzte. Adibidez: - Historiaurreko 10 urterik beroenak azken 15 urteetan izan dira. - Dagoeneko, 1990ko hamarkada 1980koa baino beroagoa izan da.



Bestalde, Estatu Batuetako zenbait lurraldetan, tenperatura igoerak neurtu dira mende honetan. Neurketa fidagarriak egiten hasi zirenetik, XIX. mendearen bigarren erditik, lurrazalak 0,3-0,6ºC-ko igoera jasan du. Oso urte gutxira arte, ikertzaileak ez zeuden guztiz ziur tenperatura-aldaketa hauen arrazoiaz. Klima -aldaketa naturala al da? Edota gizakiak eraginda?

Printzipioz, inolako zalantzarik gabe azpimarratu zen gizakion eragina klima-aldaketan. Azken mendean izan dugun tenperatura-igoera eta horrelakoek eragin dituen fenomenoak naturalak izatea ez zela posible adierazi zuten profesionalek. Beraz, gizakiek aldaketa klimatikoaren errudunak direla esan dezakegu.


Atmosfera

Atmosferak hainbat efektu oso garrantzitsu ditu:-Atmosferari esker eguzkiaren beroa planetan mantentzen da.-Atmosferako tenperaturak ez dira aldatzen zakartasunez.-Meteoritoetatik babesten gaitu, baita ere, eguzkiaren izpi kaltegarriak xurgatzen ditu.-Atmosfera hainbat gas ditu izaki bizidunentzat arnasketa egiteko eta baita ere landare eta algentzako fotosintesia egin ahal izateko.


Berotze-globala gehiago sortzen duten lurraldeak hauek dira:

1) Estatu Batuak
2) Txina
3) Errusia
4) Japonia
5) India
6) Alemania
7) Kanada
8) Britainia Handia
9) Hegoaldeko Korea
10) Italia




Zer egin dezakegu berotze globala saihesteko?

-Automobila gutxiago erabili-Gauzarik ez erre-Birziklatu eta berrerabil-Ura zaindu

Eta askoz gauza gehiago egin daitezke planeta zaintzeko.





Malaria
Zer da malaria?
Malaria Plasmodium generoko parasitoek eragindako gaixotasun infekziosoa da. Malaria terminoak Erdi Aroko italieran du jatorria, "mala aria" (aire txarra esan nahi du).

Bere eraginez, 350–500 milioi pertsona kutsatzen eta 1.3–3 miloi inguru hiltzen dira munduan zehar urtero. Heriotza gehienak, Sahara-azpiko Afrikan gertatzen dira, bereziki 5 urtetik beherako umeengan. Malaria txirotasunarekin erlazionatu ohi da eta garapen ekonomikoarentzat arazo larri bat da hirugarren munduko herrialdeetan, Afrika inguruan esaterako.

Zeintzuk dira sintomak?
Gaixotasunaren sintomak oso aldakorrak izan daitezke, sukarra,
zefalea, giharreko mina, beherakoa, makalaldia eta eztula
besteak beste.

Malaria gizakian bi fase desberdinetan garatzen da: fase exoeritrozitiko edo hepatikoa eta fase eritrozitikoa. Lehen fasea gibelean gertatzen da eta bigarrena globulu gorrietan ematen da. Parasitoa eritrozitoetara heldu eta hauek hausten hasten direnean agertuko da gaixotasuna. Gainera gaixoak anemia izango du.

Parasitoak eritrozitoak hautsi eta odolera ihes egiten duenean hotzikarak agertzen dira. Aldi honetan goragalea, gorakoak eta zefalea ohikoak izaten dira.

Hurrengo aldian, sukar altua agertuko da, zenbait kasutan 40 °C-tik gorakoa.
Azken fasean izerdi asko izango du gaixoak. Gaixotasuna garatu ahala, esplenomegalia eta neurri txikiagoan hepatomegalia agertuko dira.

Diagnosia

1880an lehen aldiz Charles Laveranek malariaren parasitoa odolean behatu zuenetik, malariaren diagnostikoa odolaren azterketa mikroskopikoan oinarritu da.

Sukarra eta shock septikoa malaria larria bezala diagnostikatu ohi dira Afrikan. Odolean parasitoak izateak ez du esan nahi malaria duenik gaixoak.

Tratamendua

• Eltxoen aurkako neurriak
• Farmakoak.
• Txertoa: Oraindik ez dago behin betiko txertorik. 1986an Manuel Patarroyok probatu zuen lehen aldiz berak sortutako txertoa (SPf 66), emaitza partzialki onekin.

1999. urtean 18 kasu diagnostikatu ziren Euskal Herrian eta 2005.urtean 19.
external image Falciparum-life-cycle-final.jpg
external image Falciparum-life-cycle-final.jpg



Informazio iturriak?






NEKAZARITZA EKOLOGIKOA: MODA HUTSA ALA AUKERA EGOKIA?

Nekazaritza ekologikoa produktu osasungarriak jan ahal izateko eta elikadurarako multinazional erraldoien sistemari aurre egiteko
aukera egokia da. Izan ere, badago nekazaritza ekologikoa gorpuzkera ederrarekin eta bio produktuekin obsesionatuta dagoen gizartearen beharrizanetara egokitutako moda hutsa baino ez dela esaten duen jendea.

Lehenik eta behin, jakin beharrekoa da ez dela inolako produktu kimikorik erabiltzen, hortaz, osasuntsuagoa da. Baina, zergatik ez ditu jendeak produktu hauek zuzenean erosten? Arrazoi garrantzitsu bat prezioa da. Prezio oso altuak dituzte transgenikoekin alderatzen baditugu. Hala ere, zaporea biziagoa eta hobea dutela onartzekoa da. Nire ustez, ez dugu hainbeste ordaindu behar betidanik egon diren produktuengatik.

Antza denez, ez dago bermatzerik pestizidarik gabe hazitako produktuak direla, baina produktu batzuek gometxak edo horrelako ikurrak daramatzate produktu %100 ekologikoak direla adierazteko. Hala eta guztiz ere, zenbait pertsonek ez dagoela zientifikoki frogatuta osasunerako hobeak direnik esaten dute. Nire ustez, gure aitona-amonak begiratzea soilik ez daukagu. Seguruenik larretan eta ortuetan lan egin dutenek urte askotarako bizirik iraun dutela, eta hori da frogatzen duen arrazoi bat. Azken finean, jaten duguna gara ezta?

Bukatzeko, eskulanaz baliatzen diren produktuak dira eta ez dago eskuz egiten diren gauzak baino ezer garbiagorik. Antzinean egiten zen modua naturalena eta garbiena da, guretzat zein naturarentzat.

Hortaz, dakartzan onurak kontuan hartuta, produktu ekologikoak guztien artean gailenduko dira.





LUNA JAUNAREN AZKEN LANA: LABURPENA KAPITULOKA
1.Hiltzailea

Hiltzailea, Luna jauna hain zuzen, Amazoniako oihanatik jeep batean zihoan, Aurelio Coronadoren etxe sekretura joateko. Heltzean, Aurelioren segurtasun burua ezagutu zuen, Manuel Zarate, honek Luna arakatu zuen eta armarik ez zuenez ikusita etxera sartzen usten dio. Etxea arrigarria Harrigarria zen, bertan Tacho Coronado ezagutzen du, Aurelioren semea. Tachok Luna arakatu zuen, ziurtatzeko, eta lehen bezala ezer ez zeramala zirudien. Orduantze sartu zen Aurelio Coronado, ez zen hiltzailegaz guztiz fidatzen. Luna bera zela frogatzeko dardo bat atera zuen, holan erakutsi zuen Aurelio hil nahi izango balu, hilda egongo zela. Aurelio Lunaz fidatzen zen, baina haren semea ez, Tacho ez zuen Luna batere gustoko. Aurelio bostehun mila dolar eskaintzen dio Luna Jaunari emakume bat hiltzeagatik, honek baietz esaten dio. Emakumearen izena Flor Huanako Lopez zen, Madrilen zegoen eta bertara Luna Tachorekin Joan behar zen, Tacho hiltzailearen kontaktua izango zen.

2.IQ 160

Pablo oso mutil azkarra zen, Alberto Magno ikastetxean ikasten zuen, Madrilen. Goiz batean ikastetxera heltzean “Jakintsuen Errepublika”ko bi kide, Laura eta Guillermo, berri txar bat ematen diote, haien kide txikiena, Benito Morenok, pirulak hartu zituen bere burua hiltzeko asmoarekin. Ez zuen lortu baina ez zen berriro eskolara itzuliko. Ondoren Grabrielekin aurkitu ziren, “Jakintsuen Errepublika”ren beste kide bat. Momentu horretan Patricia Arroyok, ikastetxeko neskarik ederrena, Pablorengana hurbiltzen eta eskola ondoren ikusteko eskatzen dio, Pablok pozik baietz esaten dio. Gertaera hau dirudienez Laura goibeldu egiten du. Eskola bukatzean Patriciak Pablori matetematikekin laguntzeko eskatu zion, honek baietz esan zuen. Gabrielek Pablori esan zion kontuz izateko Patriciarekin, bere mutil laguna, Victor Muñoz, oso tipo txarra zelako. Etxera bueltatzean Pablo bere etxeko lanez arduratuko zen emakumea ezagutu zuen, Flor Huanaco deitzen zen. Gau hartan beste auzo batean Victor Muñoz eta haren lagun bat, Fote ezizena zuena, Hitlerren eta nazionalsozialismoaren aldeko gizon talde baten bilerara joan ziren. Foteri ez zitzaion batere gustatu, baina Victor talde horren parete izan nahi zuen.

3.Spock jaunarekin matematika ikasten

Hiltzaileak Madrilera heldu zen, beste nortasun faltsu batekin. Manuel Zaraterekin bildu zen, honek Flor Huanakori buruzko informazioa, kotxe bat eta arma bat eman zion.
Pablok normalean baino lehenago itzuli zen ikastetxetik, ikerketa batzuk egin behar zituelako. Arratsalde hartan Patriciari bere lehen matematika klaseak emango zizkion. Pabloren etxean Flor Huanako zegoen, neskame berria, eta pablori zenbait asmakizun botatzen zizkion. Asmakizun batek ez zuen erantzunik, eta hau Pablo pentsakor utzi zuen.
Luna Jauna hotelean dutxatu eta arropa zaharrarekin jaintzi zen, Madriletik atentziorik ez deitzeko. Ondoren etorkin hegoamerikarrak biltzen ziren plaza batera abiatu zen.
Patriciak ez zuen ezer ulertzen. Pablok ez zekien nola azaldu, bat-batean azaltzeko beste modu bat aurkitu zuen. Patriciaren telesai gogokoena erabili zuen azaltzeko.
Hiltzaileak plazara heldu zen, bertan hainbat etorkin zeuden, guztiak herrialdeka bilduta. Gizon zahar batengana hulbildu zen, Flor Huanakoren argazki bat erakutsi zion eta ea emakume hura ikusi zuen galdetu zion. Gizonak ezetz esan zion, baina bai ezagutzen zuen Flor Huanakoren alaba, Samara Quispe. Gizon zaharrak El Topo dantzalekura joateko esan zion Lunari, bertan boliviar asko biltzen zirelako.
Patriciak ulertu egin zuen dena, eta Pablo besarkatu zuen. Eskatu zion clase gehiago emateko, eta Plablok baietz esan zion, orduan Patriciak musu bat eman zion eta hau Pablori ikaragarri gustatu zitzaion.


4. Seduzitzeko arteari buruzko zenbait galdera

Aste bat pasa zen Luna Madrilera heldu zenetik, eta oraindik ez zuen Flor Huanako aurkito. Bilera bat euki zuen Tachorekin, honek asko haserretu zen berririk ez zeudela jakitean.
Pablok institutoko psikologoarekin bildu zen, ez zion Patriciari buruz ezer kontatu. Gero bere klasekideekin bildu zen, Gabriel Pablo zirikatu zuen eta Laura defendatu zion.
Lunak El Topo diskotekara bueltatu zen, bertan Susana izena zuen emakume bati erakutsi zion Flor Huanakoren argazkia. Susanak ezagutu egin zuen emakumea eta esan zion Lunari emakume hura ikusu zuela bere lagun batekin hitz egiten. Bere lagun hura Gladis deitzen zen eta Susanak esan zuenez laster joango zen diskotekara.
Patriciak Pablori kontsertu bateko sarrera bat eman zion elkarrekin joateko, ezkertzeko matematika klaseak. Pablo baietz esaten dio.
Gladis diskotekara heldu zen, Luna berarekin hitz egin zuen eta honela lortu zuen jakitea Flor Huanako Aravacaseko etxe batean lanean zebilela.
Pablok ez zekien nola jokatu behar zuen Patriciarekien eta bere aitar eskatu zion laguntza. Aitak esan ziona gehiago nahastu zuen Pablo.

5. Kalean topo

Luna Aravaca auzoan zegoen. Etxe ugariko auzoa zen, beraz ezin izango zuek berak bakarrik Flor Huanako aurkitu. Horma batean Skin Heads-en grafiti bat ikusi zuen eta haiei laguntza eskatzea erabaki zuen. Gau hartan Victor Skin Heads-era sartzeko froga zuen. Victor Fote konbentsitu zuen berarekin joateko laguntzera bakarrik. Pablo laguntza eskatu zion Laurari, ez zenekielako nola jokatu Patriciarekin kontzertuan. Laura haserretu egin zen, berak Pablo gustoko zuelako.
Flor Huanako Pabloren etxetik atera zen betiko ordu berberan eta Sugar and Grain Company-ren instalazioak bajilatzen hasi zen. Manuel Zarate ikusi zuenean bere alaba, Samara, deitu zuen gutxi geratzen zela esateko.
Skin Heads-ek Lunarekin egin zuten topo, haren kontran jo zuten baina lunak guztaki lurrean utzi zituen. Flor Huanako bilatzeko eskatu zien, aurkitzekotan milioi erdi peseta emango zizkien. Guztiok ezetz esan zuten, Victorrek izan ezik.


6. Gaueko zita

Hiltzaileak etxe bat alokatu zuen Aravacan, auzotik egon zen galderak egiten baina ala ere ez zuen ezer jakin Flor Huanacori buruz.
Orduan,Patricia eta Pablo kontzertura Joan ziren. Garagardo pare bate dan eta dantzatu zuten. Kontzertua bukatzean Pablo Patriciari etxeraino lagundu zion, bertan musu bat emanten sailatu zen baina Patriciak kendu egin zen eta beste mutil batekin zebilela esan zion. Hau Pabloren bihotza apurtu zuen eta etxera bueltatu zen guztiz lotsaturik.


7. Yatiria

Victorrek eskola bukatzean Pablorengana joan zen, Patriciatik hurruntzeko esan zion. Horrez gain ere esan zion Patriciak laguntza eskatu ziola Mendizabal doktoreak aholkatu ziolako. Hau asko haserratu zuen Pablo eta Victor jotzen saiatu zen, baina Victor bera baino indartsuagoa zen eta lurrera bota zuen berehala. Flote agertu zen eta Pablori joateko esan zion. Pablo Mendizabal doktorearengana Joan zen eta Victorrek esan ziona egia al zela galdetzera, honek baeitz esan zion eta Patriciak ere. Etxera bueltatzean Doña Flor esan zion bere gurasoak joan zirela eta aste bete barru itzuliko zirela. Pablo oso txarto sentitzen zen eta lasaigarriak hartzea bururatu zitzaion bere burua hiltzeko, baina azkenean ez zuen egin. Whisky botila batedan eta Pablok kordea galdu zuen. Esnatzean Doña Flor lagundu zion eta Pablo gertatutakoa kontatu zion. Flor Don Regulo igarlearenera eraman zuen Pablo, handik ezer ulertu gabe atera zen Pablo. Doña Flor bere senarraren historia kontatu zion Pablori, hegazkin-pilotua zela eta istripu batean hil zela Andeetan. Pablok ez zekienez dantzatzen Flor El Topora eraman suen eta bere alaba, Sama, irakatsi zion. Bertan zeundela emakume bat Doña Florengana hurbildu zen eta esan zion norbait bere bila zebiltzala, hau Flor ikaratu zuen eta diskotekatik atera ziren hirurok. Pablok eta Samarari berriro elkartzeko eskatu zion eta neskak baietz esan zion baina bere ama ez zuen jakin behar.

8. Ehiztaria eta harrapakina

Astelehenean Flor Pablori ikastetxera lagundu zion bakarrik ez sentitzeko. Victorrek emakumea ikusi eta berehala Luna Jauna deitu zuen Flor Huanako ikusin zuela esateko. Hiltzailea bere hitza bete zuen, Victorri dirua eman eta dena ahazteko esan zion.
Pablo eta Samara bus geltokian zeuden El Topora joateko. Luna Jauna bere furgonetan agertu zen, Pablori ukabilkada bortitz bat eman zion eta Samara bahitu zuen. Pablo etxera bueltatu zen eta gertatu zena Doña Florri esan zion. Doña Flor Aurelio Coronado nor zen kontatu zion Pablori, nola Caliko kartelarekin ados jartzean Boliviako kokaina-trafikatenterik boteretsuena bihurtu zen. Ere kontatu zion nola eta zergatik hil zen bere senarra; Aureliok kokaina eraman nahi zuen bere hegazkinean eta Florren senarrak ezetz esan zuenez lehergailu bat jarri zuten bere hegazkinean. Doña Florrek mendekua nahi zuen eta Coronadoren koka-sailetan lan egiten hasi zen. Gau batean bi kamioi heldu ziren Flor zegoen koka-sail bateara, 10 tona koka puru zeramatenak. Aurelio Caliko karteletik aske egon nahi zuen, diru gehiago irabazteko. Doña Flor su eman zuen kargamentuari eta Madrilera joan zen bere alabarekin. Flor deitu zuten Samanta berreskuratzeko, Pablori esan zion bi ordu barru itzultzen ez bazen gutun bat emateko Calikoei, gertatu zena azaltzen.
Pablok ez zekien zer egin eta Gabriel deitu zuen. Gabriel Pabloren etxera heldu zenean bere motorra hartu eta igarlearengana joan zen Pablok, honek Flor azukre fabrika batean zegoela esan zion. Pablok ez zekienez zein zen fabrika hura, Laura deitu zuen eta neskak berehala laungu zion.
Fabrikaren garajean bi kamioi zeuren, bat artirinez beteta eta bestea hamar mila kilo kokaina zeramatzan. Doña Flor bere alabarekin bildu zen. Luna Jauna galdetu zion Flor Huanakori zergatik zebilen Aurelio Coronado haren atzean, Florrek bere senarra hil zuelako esan zion. Manuel Zarate sartu zen gelan eta Flor esan zion bazekiela Calikoei traizioa egingo ziotela. Manuel Tachori deitu zion, baina Tachori ez zitzaion importa.
Pablo eta Gabriel fabrikara joan ziren, barrura sartzeko pizza batzuk erosi zituzten eta Gabrielek zaintzaileak distraitzen zituen bitartean Pablo sartu zen. Gabriel Ruben Lujan Castroren etxera joan zen gutena ematera, gero berriro fabrikara itzuli zen. Pablo navaja batekin bi kamioien matrikulak aldatu zituen, ondoren gailegoek heldu ziren merkantziaren bila. Pablo Flor bilatzen ari zela Coronadoren mutilak hartu zuten.


9. Jaguarra eta otsoak

Pablo Flor, Samara eta Luna zeuden gelara eraman zuten. Flor Lunari galdetu zion nola hil zezaken diru truke. Luna haurtzaroa kontatu zion; bere amak abandotatu zuen eta kale gorrian bizi zen. Gauetan gizon batzuk joanten ziren metraileta batekin umeak hiltzen. Egun batean gizon bat berarengana hulbildu zen eta ehun dollar eskaini zizkion norbait hiltzeagatik, eta horixe egin zuen.
Tacho Florri galdetu zion non zegoen coca, Florrek erre zuela esan zion, baina Tacho ez zion sinesten eta ukabilka bat eman zion. Lunari ez zitzaion hori gustatu. Flor ez zion ezer gehiago esan Tachori, orduan Tacho Samara bortzatu nahi zuen baina Lunari ez zitzaion hori bidezkoa iruditu eta Tachori ukabilkada gogor bat eman zion. Tacho haserretu egin zen eta Luna hiltzeko agindu zuen. Guztiak tiroka hasi ziren gelan, bala bat Tachori eman eta hil egin zen. Luna, Samara, Pablo eta Flor bakarrik gerditu ziren gelan.
Calikoek heldu ziren eta Manuel utzi zien fabrikati begidara bat botatzen, berak pentsatzen zuelako koka eraman zutenla. Baina Pablok matrikular aldatu zituenez beste kamioia eraman zuten gailegoak eta calikoek coca kamioai aurkitzean tiroka hasi ziren. Gabriel tiroak entzutean polizia deitu zuen. Pablo bakarrik atera zen eta poliziari esan zion lehergailuak zeudela eta eztanda egingo zutela norbait sartzen saiatzen bazen, momento horretan fabrika eztanda egin zuen.
Lehergailuak eztanda egin baino lehen Tacho prestatuta zeukan túnel iskutatu batetik ihes egin zuten Luna, Samara eta Flor. Lunak direz beteta zeuden bi mateta hartu zituen, 50 milioi euro zituztenak. Erdia Florri eman zion, bizitza berri bat euki zezan.


10. Ez utzi zure erabakiak besteek har ditzaten

Gertatutakoa hedabide guztietara zabaldu zen. Pabloren gurasoak itsuli ziren eta gauzak normaltasunera itsuli ziren. Pablo bus geltokian Benirekin aurkitu zen eta esan zion bera ezberdina zela, Laura bezala eta Laurak berarekin mainteminduta zegoela.
Eskola bukatzean Pablo Victor eta Patriciarengana hurbildu zen. Victor jaka berria zeraman, Pablo esan zion bazekiela dirua nondik atera zuen eta kaka zaharra besterik ez zela. Victor haserretu egin zen eta Pablo jotzen saiatu zen baina Fotek gelditu zion. Victor Patriciarengana jiratu zen eta berarekin joateko ezan zion, Patriciak ezetz esan zuen eta Pablori barkamena eskatu eta bere etxera joatera gonbidatu zion. Pablok ezetz esan zuen, Laurarengana joan zen eta dantzatzera gonbidatu zion. Laurak esan zion ez zekiela dantzatzen eta Pablok esan zion berak erakutziko ziola.


Azken hitzak

Calikoek eta gailegoak Aurelio Coronado hil zuten.
Lunak uharte bat erosi zuren eta ume etxegabentzako aterpe bat egin zuen.
Victorrek bere familiako empresa buru egon zen, baina zenbait arazoengaik kartzelera joan zen 2 urte.
Gabrielek eta Patriciak ezkondu ziren. Patriciak modelo izateko ideia ahaztu eta matematikaria bihurtu zen.
Pablok eta Laurak elkarrikin bizitzen egon ziren zenbait hilabetez, baina urrundu egin ziren eta lagunak izaten jarraitu ziren. Laurak informatika ikasi eta hiru alaba izan zituen.
Pablok Filosofia eta Antropologia ikasi zueneta irakaskuntzan aritu zen. Margolari batekin ezkondu eta bi ume eduki zituzten. Ez zuen berriro ere ez Flor ikusi, baina urtero eguberriak iristean gutun bat heltzen zitzaion Hego Amerikako tokiren batetik zetorrena, lore bat marraztuta zuena.



2016-2017 Ikasturteko Kronika
DBH-ko ibilbidea bukatutzat emateko, 4. mailako ikasturteko kronika idatziko dut.


HISTORIA
Haur hezkuntza eta lehen hezkuntza Erromoko eskola publikoan egin nuen, B ereduan. B ereduak, D ereduarekin konparatuz, dagoen desberdintasun bakarra matematikak gaztelaniaz egiten direla da. Ondoren, bigarren hezkuntza D ereduan egin nuen. Egia esanda, inoiz ez dudanez euskararekin problemarik izan, ez zitzaidan aldaketa askorik kostatu. Bigarren hezkuntzako kurtsorik zailena 4. maila izan da niretzat.
Ez dut inoiz problemarik izan kurtsoa gainditzeko, ez naiz inoiz ez ez-ohiko azterketa batera joan. Baina, hala ere, matematikekin aazoak izan ditut kurtso guztietan.


4. mailan irakasle eta ikaskide berriak izan ditut. Klasean ikaskideekin nahiko gustora egon naiz, ez dut inorekin problemarik izan. Irakasleekin ondo eon naiz baita.


Kurtsoan zehar egindako lanik onena nekazaritza ekologikoari buruzko egin nuen argudio-testua izan da. Interes asko pizten nau gaia, beraz esfortzu asko jarri nuen lan horretan. Zuzeun argitaratzea gustatuko litzaidake.


Klaseko giroa, lehen esan dudadez, asko gustatu zait. Jende oso desberdina egon gara klasean, baina oso ondo konpondu gara. Nire ustez, kurtso amaieran giroa hobetu da, konfidantza gehiago daukagulako.


Hiruzpalau ahozko egin ditut kurtso osoan zehar. Gustoko dut jendearen aurrean hitz egitea, ez baitut problemarik. Haurten egindako ahozko bat aukeratzekoan, Xabirekin batera egindakoa aukeratuko nuke. Cyberbilling-ari buruz izan zen, eta nahiko prestatuta geneukan. Gure klase aurrean egin baino lehen, DBH 1eko klase batean aurkeztu genuen eta oso ondo egin genuen, diapositiba aurkezpen batekin.


Klasean nik uste dut nahikotxu parte hartu dudala eta adi egoten naiz gehienetan, ez bakarrik euskara saioan baizik eta saio guztietan.


Ikasturte honetan irakurri behar genituen hiru liburuetatik (Luna Jaunaren Azken Lana, Kleopatra eta Izar Malkoak) irakurri ez dudan bakarra Kleopatra izan da. Ez dut irakurri, azterketan azaldu nuen moduan, liburua irakurtzen hasi nintzenean ez zidalako batere gustatu eta beste ikasgaiak ikasi behar nituelako. Beste bien artean, gehien gustatu zaidana Izar Malkoak izan da. Liburuaren trama gure adinerako erakargarria baitzen.


Ikasturte honetan euskaran erabili dugun metodologia diferentea izan da, ez dakit gehiago ala gutxiago gustatu zaindan.