Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean













Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2
Bilbo BBK Live
Azalpen testua
2016 irailean
Joane Durán
https://es.wikipedia.org/wiki/Bilbao_BBK_Live
http://www.ciao.es/Bilbao_Live_Festival
Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK






























El rapto de las sabinas


Erromako hiria gendez betetzeko, Rómulo veste herrialdeetako errefuxiatuak onartu zituen, baina konturatu zen, hiri bat sortzeko ere emakumeak behar zituela. Orduan, sabinoen emakumeetan fijatu ziren, bere hiriaren ondoko muinoan bizi zirenak.
Emakumeak bahitu ahal izateko festa handi bat ospatu zuten, gurdi lasterketa eta banketeekin. Sabinoak ardoz mozkorturik zeudenean erromatarrak haien emakumeak bahitu zituzten. Sabinoak haien etxeetara ailegatzean, engainatu zituztela konturatu ziren eta erromatarrei gerra deklaratu zieten.

Lucretia
Lucretia Colatinorekin eskonduta zegoen eta Espurio Lucrecio Tricipitinoren alaba zen. Oso emakume ederra eta zintzoa zen, eta hain handiak ziren haren bertuteak, Sexto Tarquinio (Lucio Tarquinio el Superboren semea) txunditurik utzi zuela. Gau batean, Lucretiaren logelara sartu zen iluntasuna aprobetzatuz eta emakumea bortzatu zuen. Lucretiak ez zuen ez ohiukatu ez kexatu bere senarra zela pentsatzen zuelako.
Urrengo egunean Lucretia bere aita eta senarra deitu zituen eta gertatu zenaren berri eman zien. Sexto Tarquinioren kontrako mendekua hartzeko eskatu zien eta labana bularrean sartu zuen bere buruaz beste eginez.
Sexto Tarquinio Erromatik egotzi zuten bere familiarekin batera eta tronutik kendu zuten. Horregatik Erroman monarkia kendu eta errepublika ezarri zen.





3. ENPRESEN FINANTZAKETA



Enpresa orok behar ditu diru-baliabideak, bere jarduerak gauzatzeko egin beharreko inbertsioak finantzatzeko. Honela sailkatu ahal ditugu baliabideak:
BALIABIDE PROPIOAK: Ez dira inoiz itzuli behar eta ez dakarte interesak ordaintzeko beharrik. Bereiztu ahal ditugu:
jabeen ekarpenak: sozietate anonimo baten jabetza-ehunekoak eskuratzeko, haren akzioak erosten dira balore-merkatuan. Akzioak erosten dituenak baliabideak jartzen ditu enpresaren esku haren jarduerak finantzatzeko. Horren truke, enpresaren kudeaketan parte hartzeko eskubidea lortzen du, baita etekinen banaketan parte hartzekoa ere (dibidendoak).
erreserbak: baliabideak lortzeko beste forma bat da. Kasu honetan, enpresa autofinantzatzen da, hau da, enpresek beren jardueraren bidez sortzen dute behar duten dirua. Badira enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak. Baliabide hauek erabiltzen dira inbertsio berriak egiteko, eta beraz, enpresaren hazkunderako.
BESTEREN BALIABIDEAK: hauek dira enpresaren kanpo lortzen diren baliabideak. Ohikoenak dira:
merkataritza-kreditua: enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen duen finatzaketa automatikoa da. Ordaintze-epea heldu arte, enpresak lan egin dezake erositako materialarekin eta diruarekin ere.
maileguak: enpresek, finantzaketa lortzeko, maileguak eskatzen dizkiete finantza-bitartekari bankarioei. Maileguan jasotako dirua interesekin batera itzuli behar dira ezarritako badintzetan. Maileguak epe laburrekoak edo luzekoak izan daitezke.

leasing edo finantza-alokairua: enpresa batek kapital-ondasun jakin bat lortzen du, alokairu moduan, eta horren truke aldizkako kuota ordaindu behar ditu. Prozesu honetan hiru enpresek esku hartzen dute: enpresa bezeroak (ondasuna behar duena), fabrikatzaileak (ondasun hori fabrikatzen duena) eta leasing-enpresak. Azken honek ordaintzen du ondasuna eta enpresa bezeroari ematen dio alokairu baten truke. Alokairu-aldia amaitzean, enpresa bezeroak bi aukera ditu: ondasuna itzuli leasing-enpresari edo erosi kontratuan ezarritako prezioan.






Emakumea lan munduan

FEDEA-k egin zuen ikerketaren arabera, hauek dira emakumeak sufritzen dituen diskriminazioak ekonomia munduan

  1. 1. Formakuntza hobea

  • Formakuntza formala zabalagoa dugu emakumeok fedearen arabera
  • 2015-ean lan merkatuko emakumeen 43% bukatu zituzten haien ikasketak
  • Gizonek, aldiz, 36%
  • Gainera, emakume gazteenak eta unibertsitateko ikasketak dituztenak, laboralki aktiboagoak dira adin berdineko gizonek baino.

  1. 2. Lanpostu gutxiago

  • Espainian, milioi bat emakume gutxiago dago leanean gizonekin konparaturik
  • Haien jarduera-tasa 13%koa da (53,9% gutxiago gizonena baino)
  • Parte- hartze tasa ere 14%koa da, gizonena baino baxuagoa beti

  1. 3. Familia egoera eragina du.

  • Seme-alabak eukitzea ere da desorekaren faktore bat
  • Emakumeak baja maternala hartzen dugu, eta horrek, lan mundutik deskonectatzen digu.
  • 40% edo puntuko aldea dago gizonekin konparaturik insertzio laboralean.

  1. 4. Etxeko lanak desberdintasuna sortzen du.

  • Etxeko lanen banaketan desberdintasuna badago, orduan, parte hartze-tasaren diferentzia handia izango da.
  • Emakumeak egunean 2,5 ordu gehiago ematen dituzte etxeko lanak egiten gizonek baino
  • Gizonek denbora hori denbora librean daukate.

  1. 5. Kristalezko sabaia

  • Enpresen kontseiluetatik bakarrik 17% portzentua emakumeak dira.
  • Tasa hau media europearraren behe-behean dago.
  • 10 enpresako ejekutiboetatik 1 emakumea izango da.
  • Gainera, zenbat eta postu altuagoa izan, gero eta handiagoa da soldata diferentzia.

Oraindik badaude egin beharreko gauza asko hau aldatzeko eta emakumeok sufritzen dugun diskriminaziotik askatzeko. Denok gure partetik zerbait jarri behar dugu honi erremedio bat jartzeko.




KRONIKA

Aurreko ikasturtean ez genuen talde berdina izan. Batxilergoko lehengo mailara pasatzean nahastu gintuzten. Nire lehen hezkuntzako ikasketak Ikastola Gobelan egin nituen eta institutura pasatzean Artaza-Romora aldatu behar izan nintzen ikastola horretan bakarrik seigarren mailararte zegoelako.

IKASGAIA
Aurten Euskera ikasgaia beste metodo batekin ikasi dugu idazlanak eginez. Lehen beti azterketak egiten genituen ikasgaia gainditzeko, aurten ez bezala.

Ahozkoak
Ahozkoak, pertsonalki, ez ditut batere gustuko. Jende aurrean hitz egin behar delako eta horrek urduri jartzen nauelako beti. Gehienetan hitzak nahasten ditut edo txarto ahoskatzen ditut urduritasunaren erruz.
Totalean bi ahozko egin ditut eta beste bat oraindik egiteko dut.


Irakurmena
Aurten hiru liburu irakurri ditut euskaraz
Krimenak - Ferdinand Von Schirach
Fikzioaren Izterrak – Ur Apalategi
Antologia bat – Iban Zaldua

Metodologia
Aurten erabili dugun metodologia niretzat arraroa izan da. Azterketak egitera ohituta nago, baina ez dakit zein den metodorik egokiena euskara ikasteko eta irakasteko.

Idazmena
Nire gehiengoko idazlanak internetera igo ditut ZuZeu-n edo Wikipedian. Beste ikaskide batzuei ere lagundu diet haien idazlanekin zuzenketak eginez etab.
Nire aurtengo idazlanik onena duda barik, J.K Rowling-en biografia izan da. Bi egun egon nintzen wikipediako erdarazko testua itzultzen. Lan handia izan zen 8.000 eta piku-koa. Zaila izan zen hasieran egia esateko, ez nagoelako ohituta testu hain handiak itzultzen, baina azkenean lortu nuen bukatzea. Ez nuen guztia euskarara itzuli baina, gehiena bai.

AUTOEBALUAZIOA
Nire ustez, 8-9 merezi dut. Lanak egitean esfortzatu egin naizelako eta klasean adi nagoelako gehienetan. Ahozkoak egiten saiatu nahiz, lotsa handia izan arren. Hiru liburuak irakurri ditut ere eta idazlan asko internetera igo ditut.





ONGIZATEAREN ESTATUA

Ekonomia mistoko eredu berezia da, eta bereizgarri du biztanle orori oinarrizko zenbait eskubide bermatzen dizkiola.
Espainiari dagokionez, bermatutako eskubideak dira:
  • osasuna: pertsona orok osasun-asistentzia izateko eskubidea du, diru-sarrera maila edozein dela ere.
  • hezkuntza: derrigorrezkoa 16 urtera arte.
  • etxebizitza: lehen etxebizitza eskuratzeko zergak txikitzea, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea, diru-sarreren araberako diru-laguntzak ematea...

Hiru multzoak dauzkagu, onuradunak zein diren kontuan hartuta:

o prestazio unibertsalak: doanekoak dira herritar ororentzat (osasuna, hezkuntza)

o ordaindutakoaren araberako prestazioak: bakarrik eskubidea daukate Gizarte Segurantzari epe jakin batean kotizatu dutenek (erretiro-pentsioa 15 urte gutxienez, langabezia-prestazioa urte batez gutxienez...)

o gizarte-prestazioak: solidarioenak dira, baliabide urriak dituztenek jasotzen baitituzte (jangela sozialak, babes sozialeko etxebizitzak, soldata sozialak...)
Prestazio horien finantziazioa mistoa da: lanean ari direnen kotizazioetatik dator, eta, bestetik, espainiar guztiok ordaintzen ditugun zergetatik.


Tabakoaren Alkitranen Erauzketa


Helburua:
Tabakoaren alkitrana erauztea.

Oinarri teorikoak:
Soxhlet aparagailua erabiltzen da disolbatzaile kantitate txikia erabiliz, sustantzia kantitate handiak erauzi ahal izateko. Teknika hau "erauzketa jarraia" deitzen da.
-Zer dira alkitranak?
Alkitrana ez da sustantzia bakarra, baizik eta hegazkorrak ez diren sustantzien multzoa. Oso kaltegarriak dira birikietan itsatsita gelditzen direlako eta minbizia sortzen dutelako.

Materialak:
-Soxhleta: erreakzio matrazea, gorputz erauztailea, hoztailea
-Gomak
- Bihurkina
-Babes papera
-Inbutua
- Probeta
-Kristalizagailua
-Pintza metalikoak
-Abrazaderak
-Plater porotsua
-Eskularruak
-Segurtasun betaurrekoak
- Ator beroemailea
- Luzagailu elektrikoa
-Iragaz papera

Erreaktiboak:
-Silikona
-Tabakoa
-Etanola
-Ur desionizatua
-Iturriko ura

Prozedura:
Lehenik eta behin muntaia prestatu behar da. Horretarako gauza hauek izan behar dira kontuan: gomak diametroarekin aukeratu (goma lodia ur sarrerako eta finago bat ura kanporatzen duenerako), lotura esmerilatuetan silikona jarri, metalezko abrazaderak txorrotara loturik dagoen tutuan jarri, Plastikozko abrazadera gorputz erauztailearen eta erreakzio matrazearen arteko loturan jarri. Gauza guztiak kontuan izan ondoren, erreaktiboak prestatu behar dira. Alde batetik etanola eta bestetik tabakoa. Gorputz erauztailearen bolumena 125ml-koa da eta horregatik 175ml etanol behar da (125+0,4x125=175ml), etanola kontsumitzen delako eta ez lehortzeko. Hori egindakoan etanola eta plater porotsua erreakzio matrazean sartu. Beste aldetik, kristalizagailu baten gainean bi zigarro desegin, eta babes paperaren barruan sartu. Babes paperak tolesturakoan gorputz erauztailearen altuera izan behar du.
Hau guztia egindakoan urari eman eta ator beroemailea piztu. Etanola tabakoa dagoen lekura Joan behar da eta alkitranarekin nahastean kolorea hartu behar du. Gorputz erauztaileak itxita dagoen tutu bat du eta etanola eta alkitranaren nahastea altuera horretara iristerakoan, likido guztia erreakzio matrazera jaisten da eta berriro hasten da hasieratik etanola gorantza joaten; honi sifonatzea deritzo. Kolorea desagertu arte egin behar da prozesu hau.





J.K ROWLING



Joanne Rowling (Yate, South Gloucestershire, Erresuma Batua, 1965ko Uztailaren 31) idazlea eta zinema produktorea, gehien bat ezagutua bere Harry Potter liburu bilduma oso ospetsuengatik, J.K Rowling eta Robert Galbraith ezizenekin zinatzen zituen bere liburuak. Harry Potter liburuak mundu osoan zehar oso ezagunak eta maitatuak dira, hainbat sari irabazi ditu eta 450 kopia baino gehiago saldu ditu.

Nobelak idazteaz aparte, Rowling ere ospetsua da bost urtetan zehar pobre izatetik emakume aberatsa izaterako prozesuaren istorioagatik. Sunday Times Rich List-ek 2008. Urtean Rowling-en aberastasuna 560 milioi libratan balioztatu zuten eta Erresuma batuko hamabigarren emakumerik aberatsena zen. Forbes-ek Rowling berrogeigarren postuan kokatu zuten 2007ko pertsona famatu boteretsuen zerrendan eta Time aldizkariak ‘’ Urteko Pertsonaia’’ bezala hautatu zuen urte berdinean, Harry Potter liburuen pertsonaiek eman zioten inspirazio sozial, morala eta politikoa nabarmenduz. Emakume hau filantropo nabaria bihurtu da, Comic Relief, One Parent Families eta Multiple Sclerosis Society of Great Britain karitatezko instituzioak bermatuz.


IZENA



J.K Rowling ezizenarekin idatzi arren, haren benetako izena Joanne Rowling da. Bere lehenengo nobela argitaratu aurretik , Bloomsbury editorialekoak haien irakurle gazteenei emakume batek idatzitako liburuak mesfidantza transmititzeaz beldur zirenez, Rowling-i bere lehen bi inizialak eta bataio-izena idazteko eskatu zioten. Bigarren izenik ez zuenez K letra autatu zuen haren amama Kathleen-en omenez. Kathleen ez da bere benetako izenaren parte izan inoiz. Bere ezkontzaren ondoren, askotan, Joanne Murray izena erabiltzen du kasu pribatuak egin behar dituenean. Rowling-ek bere burua Jo deitzen du esanez ‘’ez dit inork Joanne deitu txikia nintzenean, baldin eta nirekin haserretuta ez bazeuden’’


BIOGRAFIA



LEHEN URTEAK



Rowling 1964ko Uztailaren 31n jaio zen Yate-n (Gloucestershire, Ingalaterra). Bere gurasoen izenak Peter James Rowling eta Anne Rowling dira eta bere amaren ezkongabe abizena Volant zen. Rowling-en arreba Dianne, Di, haien etxean jaio zen 1967ko Ekainaren 28an berak hogeita zortzi hilabete zituenean. Familia osoa Winterbourne-tik gertu zegoen herri batera aldatu ziren Rowling-ek lau urte zituenean. St. Michael’s eskolan egin zituen bere ikasketak. Bere eskola William Wilberforce abolizionista famatuak eta Hannah More aktibistak sortu zuten duela berrehun urte jada. Badaude teoriak St. Michael’s eskolan zegoen zuzendaria Rowling inspiratu zuela haren Harry Potter liburuetako Albus Dumbledore pertsonaia sortzeko esaten dutenak.


Txikia zenean, Rowling fantasiazko istorioak idaztea maitatzen zuen eta gero bere arreba txikiari kontatzen zizkion.

‘’ Oraindik gogoratzen dut, untxi-zulo batetik jausten zen eta han zegoen untxi familiak frutatxo txikiak jaten ematen zioten istorioa kontatu nionean. […] Idatzi nuen lehen istorioa bost urte nituenean izan zen, Rabbit izeneko untxi bati buruz. Elgorria zuenez bere lagun guztiak bere etxera zihoazen bisita egitera eta haietako lagun bat erle erraldoi bat Miss Bee izenekoa zen.’’

Bederatzi urte zituenean, Rowling Tutshill-era mugitu zen, Gloucestershire-n, Chepstow, Gales-en urbil. Nerabea zenean, bere amamak Jessica Mitford autobiografiaren kopia zahar bat eman zion, Hons and Rebels. Mitford Rowling-en heroia bihurtu zen eta Rowling-ek haren liburu guztiak irakurri zituen geroago.


Wyedean institutuan egin zituen bere bigarren hezkuntzako ikasketak. Sean Harris, bere lagunik hoberena Upper Sixth-en, Ford Anglia autoa zuen, geroago, Rowling-en liburuetan agertuko zen kotxea bezala, Sean-en autoa inspirazio bezala erabiliz.

‘’Hermione nire buruan oinarrituta dago, baina oso gutxi. Hamabi urte nitueneko karikatura bat besterik ez da, baina ez nago horretaz bereziki harro. […] Ron Weasley ez da Sean-en erretratu perfektu bat, baina egia esanda, oso antzekoak dira.’’
- J.K Rowling

Bere garaiko gustu musikal pertsonala, Rowling-ek esan zuen ‘’ Nire musika talde gustukoena The Smiths da. Nire punk garaian nengoenean, The Clash izan zen’’

Ezin izan zuen Oxford Unibertsitatean ikasi onarpen probak ez zituelako gainditu, beraz, Exeter Unibertsitatean matrikulatu zen filologia frantses eta klasikoko titulazio bikoitza lortzeko asmoz. Exeter Unibertsitatea ‘’pixka bat harrigarria’’ iruditu zitzaion ‘’pertsona askoren pentsamendu erradikal berdinen artean egotea espero nuen’’ eta lagunak egin zituenean, orduan, hasi zen urte horiek disfrutatzen. Urte bat egon zen Parisen ikasten, gero Londresera mugitu zen, han, elebidun idazkari bezala lan egin zuen Amnistia Internazionalarentzat.


KARRERA HASIERA


1990. urteko Ekainean, lau orduko atzeraldiarekin Manchesterretik Londresera zihoan tren batean zegoen artean, bat-batean magoen eskola baten ideia bururatu zitzaion Rowling-i. ‘’Bat-batean, Harry Potter-en ideia bururatu zitzaidan. Ez dakit zergatik, edo zerk inspiratu zidan, baina Harry-ren eta magia ikastetxearen ideia oso argi ikusi nuen nire buruan. Nor zen ez zekien hume baten ideia sinplea izan nuen, ez zekiena mago bat zela magiako ikastetxe batetatik gutun bat bera gonbidatzen bidali zioten arte. Ez naiz inoiz egon hain zoriontsu ideia batekin’’. ‘’Ez dakit nondik etorri zen ideia hau’’ esan zion Boston Globe-ri ‘’ Harry-rekin hasi zen, eta gero, pertsonai eta egoera guztiak bururatu nituen’’. Clapham Junction zeukan pisura heltzean, idazten hasi zen berehala.


Hala ere, urte horretako abenduan Rowling-en ama hil zen, hamar urtez esklerosis anizkoitza euki ondoren. Rowling-ek komentatu zuen ‘’ Harry Potter idazten ari nintzen nire ama hil zen momentuan. Ezin izan nion inoiz hitz egin Harry Potter-i buruz’’. Rowling-en hitzetan, heriotz hau asko eragin zuen bere idazle lanean eta Harry Potter liburuetan, Harry-ren gurasoen heriotzari buruz idaztean, mutikoaren sentimenduak oso zehazki idatzi zituen, bazekielako nola sentitzen zen.


Gero, Rowling Oportora (Portugal) mugitu zen ingeleseko irakasle bezala lan egiteko atzerriko hizkuntzak ikasteko akademia batean. 1992. urteko Urriaren 16an Jorges Arantes kazetari portugaldarrarekin ezkondu zen. Haien alaba, Jessica Isabel Rowling Arantes (horrela deitu zuten Jessica Mitford-en ohorez), 1993. urteko uztailaren 27an Portugalen jaio zen. Urte berdineko Urrian, Joanne Rowling bere alabarekin Edinburgora (Escocia) mugitu zen, bere arreba bizi zen lekura.


Lanik gabe eta estatuak ematen zizkion diru laguntzekin bizitzen zenean, Rowling bere lehenengo nobela bukatu egin zuen hainbat kafetegietan idatziz, bereiziki, Nicolson cafetegian, Jessica lokartzea lortzen zuenean. 2001. urtean BBC-ek egin zion elkarrizketa batean, Rowling-ek, kafetegietan idazten zuela bere apartamenduan berogailurik ez zegoelako zurrumurrua ukatu zuen hau esanez, ‘’Ez naiz hain leloa, Edinburgon apartamentu bat berogailurik gabe neguaren erdian alkilatzeko. Berogailua baneukan.’’ Estatu Batuetako telebistako programa batetan, A&E Biography, kafetegietan idazteko arrazoi nagusia Jessica paseatzera eramaten zuela eta lotan zegoenean, kafetegietara sartzen zen idaztera.


HARRY POTTER LIBURUAK


1995. urtean, Rowling Harry Potter eta sorgin-harriaren liburua idazteko makina zahar bat erabiliz bukatu zuen. Bryony Evans izan zen liburu honen lehen hiru kapituluak irakurri behar zituen emakumea eta asko gustatu zitzaizkionez, Christopher Little Literary Agents-ek Rowling-en errepresentatzailea izatea adostatu zuen. Horren ostean, editore baten bilaketari ekin zioten. Liburua hamabi argitaletxetara bidali zuten, eta guztiek ukatu zuten eskuizkribua. Urte bat geroago, azkenean Bloomsbury argitaletxeak (Londres, Britania Handiko argitaletxe txiki bat), Barry Cunningham editorearekin, liburua onartu egin zuen eta 1500 librako aurrerakina eman zioten Rowling-i. Rowling-en liburua argitaratzeko erabakia hartu zuen zortzi urteko neskatoa Alice Newton da. Bloomsbury arguitaletxeko zuzendariaren alaba zen eta aitak liburuaren lehenengo kapitulua irakurtzeko eskatu zion. Aste batzuk pasata, neskatoak urrengo kapitulua eskatu zuen.

Nahiz eta Bloomsbury-k liburua argitaratu nahi izan, Cunningham-ek Rowling-i lan bat eskuratzeko iradoki zion, zuzendariak pentsatzen zuelako diru gutxi irabaziko zuela humeentzako liburuak idatziz.

Handik gutxira, 1997. urtean, Rowling-i 8000 libratako mailegu bat eman zion Scottish Arts Council GKE-ak (Gobernuz Kanpoko Ekintza), idazten segitu ahal izateko. Urrengo urteko udaberrian, Estatu Batuetako enkante batetan, Rowling-en lehen liburuko argitaratzeko eskubideak saldu zituzten. Scholastic Inc. irabazi zuen 105.000 dolarrengatik. Rowling ‘’ia hiltzen da’’ berriak entzun zituenean.

FILANTROPIA


2000. urtean Rowling-ek Volant Charitable Trust GKE-a sortu egin zuen. Han, bere soldata anualaren 5,1 milioi libratako kreditua emanten du, pobrezia eta desberdintasun sozialaren kontra borrokatu nahian. GKE-ak ere, diru laguntzak ematen dizkio humeak laguntzen dituen organizazioei, guraso bakar bat duten familiei eta esklerosi anizkoitzaren ikerketari. Rowling-ek esan zuen ‘’Ardura moral bat dugula uste dut: behar duzuna baino gehiago ematen dizutenean, zuhurtasunez eman eta aritu behar zara’’






DENBORA LIBRERIK EZ



Gaur egungo nerabeok ez dugu denbora librerik gure eginbeharrak egin ahal izateko. Eginbeharreko guztiak egin ahal izateko, denbora oso ondo kudeatu behar dugu, eta hala ere, ez dugu denbora nahikorik.

Askotan irakasleek ez dituzte gure eskolaz kanpoko ekintzak kontuan hartzen, ezta gure denbora libre eskasa. Horregatik, irakasle gehienek behar baino etxerako lan gehiago eta ikasteko gauza gehiegi bidaltzen dizkigute. Kontuan izanda ere eskolaz kanpoko ekintzek (adibidez: ingeleseko akademia, futbola, eskubaloia, musika, klaseko materia ulertzen laguntzen dituzten akademiak, ..) kentzen diguten denbora librea, denbora barik uzten gaituzte. Zelan nahi dute denbora librea izatea disfrutatzeko eta lo nahikoa egiteko ez badugu denbora nahikorik? Gu, Batxilergoko lehenengo mailan gaude eta oso lanpetuta eta estresatuta gaude jada, ez dugu imajinatu nahi zelan egon behar diren bigarren mailakoak selektibitatearekin.

Orokorrean, zientifikotik doazenei gehiago eskatu ohi zaie, hau da, irakasle askok etxerako-lan pila bidaltzen dituzte eta egunero ikasteko eskatzen dute. Bestetik oso azterketa luzeak izaten dituzte, materia askorekin, orokorrean %30eko eta %70eko azterketak dituzte ebaluazio bakoitzean, eta %30ean sartutako guztia %70ean sartzen da berriro, oraindik gehiago ikastera behartuz, honen ondorioz, irakasleek asko presionatu egiten gaituzte

Latinetik doazen ikasleak ere presio hain handia ez izan arren, materia asko ikastera behartzen dituzte. Azkenean, emandako materiaren erdiaren erdia sartzeko. Hainbeste materia ikasteko denbora eta pazientzia behar da, eskemak egiteko ere eta ez dugu denbora nahikorik. Bidezkoena irakasgai bakoitzeko materia gutxiago ikasteko jartzea izango litzateke.

Argi dago gure hezkuntza sistema honetan zer edo zer aldatu behar dela gazteok denbora librea izan ahal izateko, eta beharbada eskolaz kanpoko ekintza batzuk kendu ere, denbora asko kentzen baitute aste osoan zehar.


Nora E eta Irati B






ZERTARAKO BALIO DU FILOSOFIA?


Filosofia ikasten hasten zarenean, noizbait egiten diozu galdera hau zeure buruari. Gehienetan filosofia ikasgaian bertan aurkitzen duzu erantzuna, baina hori zeure kasua ez balitz, zenbait arrazoi emango ditut oraintxe bertan:

Metafisika:
Metafisika filosofiaren adar bat da. Filosofiaren aplikazio honetan, zientziak erantzun ezin dituen galderak ebazten ditu, hau da, zientziaren mugan daudenak. Adibidez: Zer zegoen Big Bang aurretik? / Bizitza dago hil eta gero?

Etika zientzian:
Etika filosofiaren beste adar bat da. Txarto eta ondo dagoenaren aldea zehazten du.
Egia da zientziak aurrerapen izugarri egin dituela munduaren ezagupenean eta gure bizitza hobetu egin duela. Baina, zer gertatuko litzateke zientzian etikarik ez balego? Seguruenik zientzialari gehienok haien aurkikuntzak patentatuko lituzketela diru mordoren truke.
Ere, armen aurrerapena gauza txarretarako erabiliko lukete, adibidez, gudak irabazteko.


Gaur egun zoritxarrez jadanik horrelako gauzak gertatzen ari dira, baina, etikari esker ez dute denok berdin pentsatzen. Badaude zientzialari asko mundua hobetzeko joera dutenak eta zuzenki pentsatzen dutela zientzia gauza onetarako bakarri erabili behar dela, adibidez, aldaketa klimatikoaren kausak aurkitzeko eta konpontzeko.


Milaka arrazoi gehiago daude filosofiaren alde eta kontra, baina honek, filosofiaren garrantzia munduan eta zientzian erakusten du.
Egia da filosofia ikasgaia batzuetan aspergarria izan daitekeela. Baina benetan behar da filosofia munduan, gauza askoren arazoak konpontzeko edo ondo eta txarto dagoena desberdintzeko.
Ere, bakoitzak dituen printzipio gehienak filosofatzetik eskuratu ditugu eta hori geure nortasuna finkatzera eta ezagutzera laguntzen digu.

Kaixo, Irati, zure testua gustatu zait, eta zenbait falta zuzendu eta gero ez litzateke txarto geratuko; lastima ez duzula aurkeztu epearen barruan; hobetzea nahi izanez gero, konklusioa luzatu beharko zenuke, nire ustean.

Leonor



Gurdi lehiaketak


Gurdi lehiaketak antzinako Erromako eta Greziako kirolik ospetsuenetarikoa zen. Oso arriskutsuak izan ohi ziren aurigentzat* eta zaldientzat ere, batzuetan lesio edo zauri grabeak egiten zituztelako, baita hil ere.

Kirol onek emozioak eta zirrara pizten zituen ikusleetan, gaurko kotxeen lehiaketetan bezala. Lehiaketa antolatzeko moduaren aspektu batzuk gaurkotze lehiaketen antolaketan islatuta ikus daitezke. Gurdi lehiaketetan, erromatarren estiloaren arabera, taldeak kirol-babesle desberdinen arabera antolatzen ziren, hau da, kirol babesle bakoitzeko talde bat zegoen. Talde hauek ikusleen laguntza zeukaten haiek animatzen eta batzuetan talde desberdinetako jendea borrokatzen zen. Lehiaketak batzuetan politizatu egiten zituzten, horregatik, lehiaketak bakarrik izateari utzi zioten eta herritar guztiei eragina egiten zieten zerbait bihurtu zen. Hau, erromatarrek eta geroago errege bizantziarrek taldeen kontrola hartu zutela eta funtzionario postuak jarri zituztela lehiaketa ikuskatzeko zergatia azaltzen laguntzen du.

Kirol honek indarra galdu zuen Erromatar Inperioaren gainbehera gertatu zenean, baina urte batzuk iraun zuen Bizantziarren hirietan oraindik.

*Aurigak zaldien gurdiak eramaten zituzten gizonak ziren eta gehienetan esklaboak izaten ziren.

external image 270px-Moscow_Bolshoi_Theatre_Quadriga_2011.JPG




Emakumeak gaur egun
Badirudi gaur egun mundu osoan zehar emakumeak gutxiago diskriminatu egiten direla, baina egia oso bestelakoa da.

Europan bertan bizi garen emakume gehienok bizitza duin bat izateko aukera dugu, baina, badaude oraindik hainbat faktore emakumeen zapalketa adierazten dutena. Adibidez: matxismoa, soldata desoreka etab.
Egia ez badirudi ere, gure bizi kalitatea beste emakumeenenarekin konparatuz, askoz hobea da.

Musulman erlijioa praktikatzen duten estatuek, adibidez, emakumeak ezer izango balira bezala tratatzen dituzte. Haien ustez, umeak edukitzeko bakarrik balio dute eta gizonek egiten dituzten gauza txarrak emakumeen erruz egiten dituztela pentsatzen dute, emakumea deabrua izango balitz bezala. Emakumeei ezarritako zigorrak oso gogorrak eta ez bidezkoak dira. Emakumeak jotzeko ala txarto tratatzeko eskubidea dutela uste dute eta heriotza zigorrak jartzen dizkiete familiaren ohorea manten dezaten.

Lapidazioak erabiltzen dituzte heriotz zigorretan, hau da, emakumea herriaren futbol zelaira edo plazara eramaten dute eta bertan gerriraino lurperatzen edo zulo batetan sartzen dute. Gero, eskuak bizkarrean lotzen dizkiote eta haren familiakoek harri bana botatzen diote. Azkenik, herri osoko gizonek harriak botatzen dizkiote hil arte.

Beste adibide bat Txina da, han mutil bat izatea ume bezala ohoretsuagoa da neska bat izatea baino. Antzinean Txinan lege bat ezarri zuten: familiek, bakarrik ume bat izan ahal zutela. Horregatik ‘’Las habitaciones de la muerte’’ izeneko gelak existitu izan dira. Gela horiek umezurtzegietan zeuden, han neskak nonbaitetara lotu egiten zituzten eta janaririk ezta urik eman gabe,bertan uzten zituzten hil arte.

Urtero milaka emakume biktima daude munduan matxismoaren ondorioz, herri horietan emakumeen pentsatzeko modua ez delako kontuan hartzen. Gure laguntza behar dute bizitza duin bat izateko aukera edukitzeko, ikasteko eta lan egiteko. Emakume horien bizitza oso gogorra da eta asko gizonen menpean bizi dira. Munduak oraindik aldaketa asko behar ditu guztien duintasuna posiblea izan dadin eta giza eskubide guztiak eskuratzeko.






BBK LIVE

Bilboko udaletxeak Guggenheim museoarekin hiriari garrantzi internazionala eman zion astiro-astiro(Noiz?). Baina duela hamabi urte, museoan oinarrituta zegoen inportantzia internazionala beste gauza batekin konpartitu nahi izan zuten. Horregatik beste oinarri batzuk ikertzen hasi ziren.
Eta oinarria modan zegoen kirol batean aurkitu zuten: Formula 1ean. Baina logikoki, Bilbo bezalako hiri batek ez du espazio nahikorik Formula 1eko zirkuitu bat eraikitzeko, eta zeukatenarekin konformatu behar izan ziren: bere kaleekin. Arazoa zen, Formula 1ak ez ziela musu-truk kaleko zirkuitu bat eraikitzen utziko, horregatik, Word Series by Renault-etik tira egin behar izan zuten, Formula 1eko anaia txikia. Txapelketa hori hiru urteetan egiteko gai baziren, orduan, bazeukaten baimena kaleko zirkuitua eraikitzeko. Baina oso zaratatsua zenez, auzokoak kexatu egin ziren eta beste oinarri bat bilatu behar izan zuten.
Ez zuten amore eman. Eta azkenean ideia paregabea izan zuten: festibala antolatzea. 2006an lehen aldiz egin zuten festibala eta haren izena “Bilbao Live Festival” izan zen. Arrakasta handia izan zuen, hogei mila pertsona inguru joan ziren festibala disfrutatzera.
2007an izena pixka bat aldatu zioten, BBK-k egiten zuelako eta festibala “Bilbao BBK Live” deitu zuten.

Jaialdia udako oporretan ospatzen da urtero eta hiru egun irauten du, ekainaren azken asteetan edo uztailaren lehenengo asteetan kokatua. Bilbon egiten da beti, Kobeta mendiko esparruan. Mota askotariko musika nahasten da han eta internazionalki ezagunak diren talde asko joan izan dira festibalera, adibidez, Guns’n’Roses. Sarrerak garesti samarrak dira, baina merezi duela esaten du jende gehienak. Duela gutxi, kanpatzeko baimena eman zuten festibalaren esparruan eta zona espezifiko bat dago horretarako. Gehiago ordaindu behar duzu, baina han hiru egunak egoteko aukera ematen dizu, hotel bat ordaintzeko diru nahikorik ez baduzu.
Anima zaitez hurrengo urteko festibalera joaten!
Informazio iturriak:
https://es.wikipedia.org/wiki/Bilbao_BBK_Live
http://www.ciao.es/Bilbao_Live_Festival__Opinion_1272504
Resultado de imagen de bbk live bilbao
Resultado de imagen de bbk live bilbao





2016ko irailaren 16a
Kaixo Iraide,

Badakizunez, etxetik kanpo nabil lanean Gobernuz Kanpoko erakunde batean. Erakunde honen izena Unicef da, eta ekonomia kontuetan pobreak diren herrialdeei laguntzen diegu bizi kalitate hobea eduki dezaten.
Ez da lan makala hau, baina, zure kontzientzia garbi mantentzen laguntzen dizu. Beste pertsona batzuei laguntzea zeure buruarekin ondo sentitzen laguntzen dizu.
Munduan dauden desberdintasunei aurre egiten saiatzen ari gara, hemengo jendeari behar dituzten errekurtsoak emanez. Miseria da nagusi toki honetan eta egunero ehunka pertsona hiltzen dira gosez edo gaixotasunen erruz. Gu hemen gaude hilkortasun tasa hori jaitsi dadin eta umeek haurtzaro zoriontsu bat eduki dezaten. Oso gogorra da hainbeste jende hiltzen ikustea, baina, ni bezalako jendea hemen ez balego, egoera txarragoa izango litzake. Horregatik, hona etortzera animatzen zaitut. Esperientzia ahaztezina izango duzu eta gauza berri asko ikasiko dituzu haien kulturaz eta bizimoduaz.
Hona etortzera ez bazara animatzen, ume bat adoptatu ahal duzu udako oporretan zehar, umeek bizimodu hobea izan dezaten lehorte hilabeteetan. Unicefi lagundu ahal diozu fundazioari dirua edo janaria emanez. Hemen egongo naiz hilabete gehiago batzuen zehar eta zin egiten dizut esperientzia paregabea dela.
Zure partetik laguntza jasotzea espero dut, modu matean edo bestean. Jende gehiagori komentatu laguntza gehiago eskura dezagun, mesedez. Denok batera mundu hobea egin dezakegu!
Espero dut zu laster ikustea lagun!

Agur bero bat,

Irati