Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2
Miss peregrinen etxea ume berezientzako
Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)




























Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.





Ikasturte amaierako kronika





Gazteak eta Begirunea

Gaur egun ez dago nagusiengan begirunea, gehienbat gazteengandik. Gazte gehienak errespetua galdu dute eta gainera ez dira haien artean errespetatzen, ez da bakarrik nagusiengan.
Gazteak orain ez dute zuka hitz egiten eta nahi duten lekuan zarata egiten dute edo musika bozgorailuekin jartzen dute besteak kontuan izan gabe.

Denboran atzera egiten badugu, gauzak asko aldatu direla konturatuko gara, duela 20 urte gutxi gora behera, ikastetxeetan ikasleak txarto portatzen zirenean, erregelarekin jotzen zieten , orain ordea irakasleek depresioa izaten dute ikasleak iraintzen dituztelako. Gainera, gurasoak haien seme-alabengandik tratu txarrak jasaten dituzte.
Nagusiengandik errespetua galdu da eta orain gazteak horrela jokatzen badute urte batzuetan gure gurasoak hil egingo ditugu.
Bukatzeko kasu guztietan bezala salbuespenak daude eta pertsona guztiak ez dira berdinak, gazte guztiak ez dira horrela, badaude errespetua duten gazteak.




Orientazio kirola
Gehienetan orientazio kirola mendiko ibilbideak dira, jendeak iparrorratza eta mapa bat eramaten du leku desberdinetatik orientatzeko. Leku batzuetan kontrolatzaile batzuk daude eta parte hartzaileak hara joan behar dira baina ez dute zelaia ezagutzen eta bakoitzak denbora batean ateratzen da bide desberdinerantz joaten. Jokalari bakoitzak mapa bat dauka kontrolatzaileak markatzeko.

Historia

Kirola hau Eskandinavian sortu da baina han bakarrik militarrak praktikatzen zuten XIX.mendean. Lehenengo lasterketa Norvegian izan zen eta lehenengo txapelketa mundiala 1918.urtean sortua izan zen Ernst killander suediarrak eginda.

Oinarrizko gaitasun fisikoak

Kirol honetan gehien bat erresistentzia eta abiadura behar da. Abiadura behar da denbora laburrean ibilbidea egin ahal izateko eta erresistentzia lehiaketan mantendu ahal izateko.

Arauak

Jokalariak ezin dute hitz egin ezta beste jokalari batzuei informazioa eskaini.Ezin da beste korrikalari batzuekin parte hartu, guztiak banaka joan behar dira.Ezin da beste jokalari bati segitu bere aurrerapena jarraitzeko. Istripua izan duen korrikalari bati laguntzea derrigorrezkoa da. Jokalari bakoitza etxeak,ortuak eta beste hainbat gauza errespetatu behar ditu. lehiaketa amaitzen ez duen korrikalaria abisoa eman behar du.

Desberdintasuna

Kirol hau atletismo lehiaketa bat bezalakoa da baina mendian izaten da eta ondo orientatzen jakin behar da helmugara heltzeko. Leku ezberdinetan kontrolatzaile batzuk daude eta horiek aurkitu eta txartel batean zulotxo batzuk egin behar dira.

Oinarrizko materialak

Kirol honetan material garrantzitsuenak mapa eta iparrorratza dira. Iparrorratzarekin Iparra erreferentzia bezala harturik edozein puntua topa dezakegu iparrarekiko sortzen duen angelua eta berarekiko banatzen gaituen distantzia erabiliaz.

Mapa

Mapa bat eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da. Mapa bat marrazteko edo interpretatzerako orduan, eskala kontuan hartu behar da.

Eskala

Mapa guziak eskala bat erabiltzen dute. Honek, zatiki baten bidez errealitatea eta maparen arteko erlazioa adierazten digu. Honela mapan neurtutako distantzia bat errealitatean zenbat bider handiagoa den adierazten digu.

Ikurrak

Errealitatean agertzen diren gauza gehienak (etxeak, basoak, ibaiak, bideak, eta abar), mapan ikur berezi batekin adierazten dira. Ikur bakoitzaren esanahia, normalean maparen azpialdean agertzen dira.
Orientazio kirolean erabiltzen diren mapa guztiak ikur berdinak erabiltzen dituzte IOF-aren (Nazioarteko Orientazio Elkargoa) zehaztapenenak jarraituz.
Ikur hauek kolore ezberdinaren arabera sailkatzen dira:
Marroi kolorea: Sestra kurbak eta orokorrean lurrak hartzen dituen formak adierazteko.
Margo beltza: Haitz eta harrientzat bai eta gizakiak egindako eraikuntzentzat.
Margo urdina: Ibai, erreka, aintzira eta orokorrean ura adierazten duten elementuentzat.
Margo berdea: Landaretza adierazten du. Hainbat eta argiagoa, orduan eta esparru garbiagoa.
Margo zuria: Basoa adierazteko erabiltzen da.
Margo horia: Belardi eta soroetako erabiltzen da.
Margo purpura. Ibilbidea eta baliza puntuak seinalatzeko.

Mapetako marrak

Meridianoak behetik goranzko marra batzuk dira. Meridianoak Ipar-hego lerroa irudikatzen dute. Hau da mapa baten goialdea iparra izango da eta behealdea hegoa.
Paraleloa irudizko zirkuluak dira eta meridianoekiko zut daude. Zirkulu handiena ekuatorea da.

Iparrorratza

Orientatzeko balio duen tresna da eta lurraren ipar magnetikoa adierazten du. bere funtzionamendua oso sinplea da, imantatutako orratz baten bidez lurraren ipar magnetikoa seinalatzen du.

Iparrorratzaren atalak

Oinarria
Oinarrian elementu hauek daude:
Norabide gezia. Joan nahi dugun norabidea seinalatuko diguna.
Zuzenkia. Mapetako distantziak neurtzeko erabili ditzakegu. Neurriak milimetrotan agertzen dira.
Zuzenki egokitua. Alboetan gehien erabiltzen diren eskalara egokitutako bi zuzenki agertzen dira (1:25.000 eta 1:50.000)
Linboa
Linboan elementu hauek daude:
Iparreko gezia: Norabideak lortzeko beti Iparralderantz bideratuko dugu.
Iparreko gezi lagungarriak: Aurrekoarekiko paraleloak dira.
Angelu graduazio gurpila: 360º-tan banatua. Marra bakoitzak 2º adierazten ditu.

Orratz imantatua
Gezi gorria Ipar aldera seinalatzen du beti.


Orientazioa Euskal Herrian

Euskal herrian kirol hau egiteko FEDO elkartearekin kontaktuan jarria behar da.

Geocaching

GPSaren bidez “altxorrak”bilatzeko jarduera da.
Pertsona batek zerbait ezkutatzen du mendian eta koordenatu geografikoekin aurkitzen dituzte.



Columbineko Sarraskia

external image imagen-los-asesinos-masacre-columbine-1429527220713.jpg


Duela 18 urte bi gazte arazo emozional eta psikologikoekin Coloradoko eskola bat bonbaz beteta utzi zuten, 13 pertsona hil zituzten eta 24 pertsona zauritu zituzten.
Sarraskitzearen hurrengo urteetan ikerketa asko egin ziren jakiteko zergatik bi gazte horiek egin zuten hori guztia eta arrazoiak oraindik ez dira aurkitu.

1999ko apirilaren 20an Erik eta Dylan eskolara eraman zituzten etxean egindako bonbak, kafetegian jarri zituzten eta gainerakoak haien kotxeetan utzi zituzten. Biak, jaka luze eta beltzez jantzita,eskopeta eta pistolak zeramatela, bonben eztanda itxarotera jesarri ziren eta guztiak beldurtuta ihes egitean fusilatu egingo zituzten.

Baina bonba guztiak ez zirenez lehertu, Dylanek, maitasun arazoak zuena, gazte apaldua zena eta bere bizitza munduko txarrena zela pentsatzen zuena, eta Eric, jainkoa dela pentsatzen zuena, ikastetxera bueltatu ziren eta eta haien plana zapuzten zuena tiro egin zuten.

Hilketa honek Estatu batuetako hirugarren eskolako hilketarik odoltsuena izan da Michiganeko Bath eskolako hilketatik 1927an eta 1966an Texaseko unibertsitatean gertatutako hilketetatik.
Sarraskitze honek este hainbat hilketa ekarri zituen Europa osoan eta Estatu batuetan batez ere eta gas honetaz dokumentalak egin dira eta duela arte batzuk Espainian serie bar sortu zen gai honetaz hitz egiten.






XIX. mendeko publizitatea


XIX. mendean industria iraultzaren ondorioz enpresek ahalik eta gehiago saltzeko metodoak sortzea erabaki zuten. Momentu horretan publizitatea sortu zen. Ekonomia hobetzeko publizitate metodo berriak sortu ziren.

Kartelak ugaritzen ziren, merkataritza-txartelak gehiegitu ziren eta, batez ere, ohikoak bihurtu ziren markatutako produktuak, latorri-boteetan edo etiketa xilografiko ikusgarriekiko kristalean ontziratuta.

Irudimen-garaiak ziren, eta publizitate-metodo berezienetako bat Espainian agertzen da: mosaiko iragarleak, zeinez eskuz egindako zeramikako sintesi bakarraren bitartez itxurak eta merkataritza-estrategia ilustratzen ziren.

Patentatutako botikak merkaturatzen zituzten enpresak, asko hazi ziren XIX mendearen amaieretatik aurrera, egunkarietan sartu zen publizitateari eta aldizkariei esker. Merkatu handia ezarri zuten zaila zelako landa inguruko medikuak aurkitzea, kolonizatzaileek eta baserritarrek elkar automedikatu behar zuten.

Lehen iragarleen artean agertzen ziren era nabarian trenbideetako eta AEBetako itsas garraioko enpresak, luxuaz eta bere zerbitzuen erosotasunaz informatzen zien eta ordutegiak eta tarifak erakusten zituen.

XIX mendearen amaieran enpresa estatubatuar asko bere produktuak saltzen hasi ziren bere marka inprimatuta eramaten zituzten ontzietan.
Gertaera honek mugarri bat markatu zuen publizitatearen historian, etxe-produktuak azukrea, arroza, gurina, esnea, xaboia, etab.ek bezala, kontsumitzaileak lortzen zutela,ez zeuzkaten bere ontzietan inprimatutako marka geroago eman zen bezala.

Lehenak teknika hau erabili zutenak xaboi-saltzaileak eta garbigarriak izan ziren. XIX mendeko diren lehenen artean’ 'Ivory, Pears eta Colgate’ nabarmentzen dira’. Bere ereduari laster Royal Baking Powder-a bezala beste enpresa batzuek, Quaker Oats-ak eta Waterman bolalumek jarraitu zioten. XX mendearen hasieran Wrigley eta CocaCola marka hain ezagunak agertu ziren.

AZALPEN TESTUA

John FORD

external image John-Ford.jpg
(Cape Elizabeth, Maine, 1894ko otsailaren 1a - Portland, Oregon, 1973ko abuztuaren 31) Aktore, zuzendari eta produktore zinematografiko Estatu batuarra izan zen. 50 urteko karrera izan zuen eta zinearen ia arlo guztietan lan egin zuen zuzendaria izan baino lehen. Fordek 140 film baino gehiago zuzendu zituen, gehienak zine mutukoak zirenak. Bere belaunaldiko zuzendaririk ospetsuenetarikoa izan zen.
Marinela eta militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen zerbitzu zinematografikoen ofiziala bezala Estatu batuetako armadan eta Midwayko Borrokan zauritu zuten.


Zinean hasi zen bere anaia Francisengatik eta bere karrera Jack Ford izenarekin hasi zuen.
Bere anaia Hollywoodera mugitu zen 1911n eta 1913an Jackek berarekin joan zen. Francisen eraginpean hasi zen errejidore, akziozko ordezkari, laguntzaile eta aktore moduan lan egiten. Honek zinearen munduan sartzen eta ikuspuntu desberdinetatik ikustea lagundu zion.
Bere anaiaren eraginik gabe estra bezala lan egin zuen “Nazio Baten Jaiotza” izeneko filmaren filmazioan. Hau David W. Grffithen lan modua ezagutzea utzi zion.

Bere lehenengo filma, zuzendari bezala, esan ahal da “The tornado” izan zela, gidoigilea izan zela ere esaten duela. Western labur eta mutua zen eta bere anaia izan zen protagonista. Orain ez dago filma hori ikusteko modurik kopia guztiak desagertu direlako. Berak egindako 62 film mututik bakarrik 15-20 film ikusi ahal dira gaur egun.






AZALPEN TESTUA
ZINEA, GURE GARAIKO ARTE ETA DOKUMENTU

XIX. mendean agertu zenetik, gure garaiko espresiobide nagusi bihurtu da. 1895ean sortu zen, Lumière anaiei esker. Kamera patentatu zuten. Hasieran, antzerki eszenak imitatzen zituzten. Baina laster hizkuntza berri gisa definituz joan zen.
Film bat egiteko jarraitu behar den prozesuaren urrats nagusiak:

-GIDOIA-

Filmaren eskeletoa da. Zine-gidoigilea idazle bat da, egoerak iruditan pentsatu behar dituena, eta hizkera lagunartekoa menderatu behar duena.

-FILMAKETA-

Filmaketan zehar, zuzendariak koordinatu eta zuzendu egiten ditu parte hartzen duten elementuak: Mugimendua, denborak, deklamazioa, enkoadraketak eta abar.
Kamera-mugimendu edo travelling-ak, kamera lekuz aldatzen edo garabia nahiz bestelako bitartekoen bidez.
-Ikuspuntutik, kamerak objektua edo pertsonaia goragotik edo beheragotik filmatzen du.
-Enkoadraketa edo plano-motak, zeinen bidez irudia erregulatzen den. Hauek dira piano erabilienak: (P.H.O), (P.O), (P.A), (P.E) eta (L.P).

-MUNTAKETA-

Jarduera honen bitartez, errodatutako pelikula-zatiak lotzen dira, ordena jakin baten arabera.

-SOINUA JARTZEA-

Soinu-efektu guztiak eta ahotsa filmaziotik aparte grabatzen dira. Muntaketa-fasean soinu-banda eransten zaio pelikulari era sinkronizatuan, filma bukatuta geratzen da.


ZINEA: SORRERATIK LEHEN MUNDU GERRARAINO.


20ko hamarkada arte, zinea mutua izan zen, azpitituluak erabiltzen ziren elkarrizketak emateko, eta pianista batek jotzen zuen musika proiektatzeko-aretoan bertan.
Lumière anaiek `Langileak fabrikatik irteten`filma aurkeztu zuten Parisen, argazkigintzaren aplikazio bat zen, baina urrats handia izan zen, mugimendu-sentsazioa iradokitzen zuelako.
Estatu Batuetan, Edison-ek monopolizatu zuen zine-jarduera guztia 1915a arte. Zine Ipar amerikarreko lehen jeinu handia David Griffith da.

GERRARTEKO ALDIA: SOINUDUN ZINEA


Lehen Mundu Gerraren ondoren, hainbat zine-korronte sortu ziren Europan. Gertaera historiko handiei lotuta. Zine ipar amerikarrak mendeak erraz onartzeko moduko gai errealistak landu zituen. 1927tik aurrera, erabateko iraultza gertatu zen zine-industrian, filmari soinua eranstean.
Espresionismo alemaniarrak Lehen Mundu Gerraren ondoren Alemania astindu zuten giro ezkorra eta gizarte-ezegonkorra islatu zituen. Aktoren keinu gehiegizkoak, makilaje nabarmenak, argi-itzalen kontraste bortitzak edo barnealdeen erabilera hertsagarria dira ezaugarri nagusietako batzuk. Aipa dezakegu Fritz Lang errealizadore handia,`Metropolis`pelikularen egilea.
Zine Iraultzaile sobietarra 1917ko iraultzak markatu zuen. Einstein errealizadorea nagusitzen da batez ere; Leonardo da Vinciren parekotzat jo izan dute zinean. `Potemkin korazatua`zine-historiako lan garrantzitsuenetako bat da; ekintza-egitura batez bailatzen da, epopeia iraultzailea hobeto nabarmentzeko. Zine-industria ipar amerikarra Hollywood-en kontzentratua zen, Los Angeleseko auzune batean, eta 20 eta 30eko hamarkadetan bizkor egin zuen gora. Zine-historian izugarrizko garrantzia izan duen pertsonai bat nabarmendu zen: Charles CHaplin “Charlot”. Zine mutuaren urteetan eta 30eko hamakadan, Chaplinek, Charlot pertsonaia sortu eta film ugari egin zituen. Chaplinek samurtasuna, boteretsuen eta zapalketaren kontrako kritika gogorra agertu zituen. Haren filmek poesia eta umorea nahasten dituzte.
Soinudun zinea agertu ondoren (1927an), berrindartu egin ziren hainbat zine-genero; Komedia, musikala, zine beltza, beldurrezko zinea, gerrako zinea, western-ak, marrazki bizidunak.


ZINEA BIGARREN MUNDU GERRAREN ONDOREN


1945etik aurrera. Estatu Batuak eta Europa. Estatu Batuetan, Hollywoodeko zinea enpresa handi bihurtua zen, etekin handiak ematen zituena. Ondorioz, aktore, gidoigile, errealizadore eta zuzendari konprometitu askok Europara alde egin behar izan zuten. Zuzendaria hauek nabarmendu ziren:
-Orson Welles
-John Ford.
-Elia Kazan.
-John Huston.
-Alfred Hitchcock.
-Billy Wilder.

Erakargarri publizitario gisa, zine-industriaren zutabe nagusi bilakatu ziren. Aipu berezia merezi dute, besteak beste, Humprey Bogart, Ava Gardner, Gary Cooper, Catherine Hepburn, Marlon Brando, James Dan eta Marilyn Monroek. .40 eta 50eko hamarkadetako Europan Eguneroko gertaeren kronika islatu nahi du, gerraondoko bizitzako alderdi tristeenak: langabezia, gosea, bakardadea, haur abandonatuak, etab. Frantzian, 60ko hamarkadaren hasieran, korronte berri bat sortu zen, `Nouvelle vague`izenekoa; Zinearen ikuspegi komertzial hutsaren kontra erreakzionatu zuten gazte batzuek autore-zinea proposatu zuten, ahalbide handiak eta izar famatuak baztertuz. Une horretatik aurrera, zuzendariaz hitz egiten da, aktoreez baino gehiago. Gera zibiletik, Espainian erdipurdiko filmografia besterik ez zen produzitu, militarismoa, aberriaren maitasuna eta gizarte tradizionala goraipatzen zituena.



80 ETA 90EKO HAMARKADETAKO ZINEA



Telebistaren eta bideokasetearen konpetentzia gogorrak krisi sakona eragin du zine-munduan, eta hortik eraldaketa sakonak etorri dira 80 eta 90eko hamarkadetan. Estatu Batuetan izan du arrakastarik handiena zine komertzial horrek, eta jendeak oso onartuta dauka. Wood Allen-ek tradizio komikoari jarraitzen dio, baina New Yorkeko munduaren ikuspegi pertsonal, garratz eta sentimentala duelarik ezaugarri. Hirugarren Munduko zinea zine ideologizatua izan ohi da, jendearen miseria deskribatzen duena salaketa sozialerako bide gisa. 80ko hamarkadako zine espainiarrari buruz, Pedro Almodòvar aipatu behar da, nazioartean oso ezaguna bihurtu delako.



EUSKAL ZINEA



Zine mutuaren garaiko euskal zine-produkzioa urria izan zen. Soinudun zinea etortzean, Teodoro Ernandorena. 60ko hamarkadan, frankismoaren azken aldian, Fernando Larrukeri eta Nestor Basterrexea bikoteak Àma Lur`filma ekoiztu zuten. Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Francoren diktaduraren ondoren, euskal zinea. 80ko hamarkadan, euskal gizartearen politizazioa zuzenki ispilatu zen egin ziren filmetan. Bi gai-mota dira nagusi: Euskal Herriaren berezitasun hisotyirko eta kulturalak aztertzen zituztenak:
-Imanol Uribe.
-Pedro Olea.
-Montxo Armendariz.

90eko hamarkadan zehar, euskal zineak baztertu egiten du nortasun kolektiboa iraganean arakatuz bilatzeko eta arazo politikoekiko interesa, eta hizkuntza zinematografikoari eta gizakiaren problematika unibertsalari ekiten dio gehiago.



AZALPEN TESTUA
Xabier Lete

1944ko apirilaren 5ean Oiartzunen jaiotako euskal poeta, musikari eta abeslaria izan zen, baita politikaria ere. 2010eko abenduaren 4ean hil zen Donostian.

Gaztea zenetik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. Abeslari izateaz gain, antzerki-egile eta zuzendari ere izan zen, hala nola, Deusetik izatera, Gabon, Txirrita eta Lehen karlistadaren kronika antzezlanetan.

Poesia lanak honako hauek dira:

  • Egunetik-egunera orduen gurpilean
  • Bigarren poema liburua
  • Urrats desbideratuak
  • Biziaren ikurrak
  • Zentzu antzaldatuen poemategia
  • Egunsentiaren esku izoztuak



Bere estiloa: 1960tik 1970 arteko euskal abeslari askorengan bezala, Leteren estilo, ideia eta adierazmoldeetan ongi sustraituak daude bi ideia hauek: Ez dok amairu taldeak bildu zituen Euskal Kantagintza Berriaren sortzailerik ezagunenak eta 1965z geroztik sinergia moduan bildu zituen haien indarrak euskal ikusle, entzule eta lehen irakurleen zaletasunak piztuz apurka-apurka.


Ez dok amairu

Ez Dok Amairu 1965 eta 1972 bitartean Euskal Herriko kultura mugimendu izan zen. Hainbat artistek osatu zuten; abeslariek eta idazleek nagusiki. Une hartan hain azpiratua zegoen euskal kultura suspertu eta berritu zuen. Batez ere kultura arlokoa izan arren, eragin handia izan zuen politikan, Francoren diktaduraren amaierako aldi hartan. Sekulako lan berritzailea egin zuen: euskaraz ordu arte egindako aipagarrienetakoa izan zen.
Izena, San Martinen ipuin herrikoitik hartu zuten, amaiera aldera ageri den esalditik zehazki: «Ez dok amairu» (ez dago malefiziorik). Jorge Oteizak proposatu zuen izena. 1971an, Benito Lertxundik Ez dok amairu (Elkar) izeneko diskoa atera zuen; besteak beste, Zenbat gera eta Urak dakarrena abesti ezagunak zekartzan. 1972an desegin zuten taldea. Ordutik, hainbat partaidek euren ibilbidea segitu dute, eta erreferentzia bihurtu dira euskal musika eta kulturaren arloan.






Hauek dira berak argitaratutako liburuak:


  1. Egunetik-egunera orduen gurpilean

1968an argitaratu zuen Egunetik egunera egunen gurpilean liburua eta Ez dok amairuko taldekoen kantaldietan parte hartzen hasi zen, poema horiei musika jarrita. Idatzi, argitaratu eta jendearengana ahalik eta modurik zuzenean iristeko helburua hartu zuen. Berak argitaratutako lehen liburua izan zen. Poemen formari erreparatzen bazaio, liburuan era batekoak eta besteko testuak biltzen dira, batzuk kantagarriak, neurtitzak, molde metriko jakinean finkatuak daude. Beste asko laburrak dira, libreak eta erritmotsuak.

2) Bigarren poema liburua

Bigarren liburuan hizkera arruntean ematen diren esaldi filosofiko ugari gordetzen dira. Heriotza da liburuko gai nagusia, Iturbideren ustez, Oiartzungo poetaren literatura-ibilbide osoan gailentzen den gaia, hain zuzen. Era berean, Nafarroari egiten zaizkion erreferentziak topa daitezke, izan ere, gai hori ere oso estimuan du Letek. Azkenik, existentziari buruzko gogoetak aurki ditzakegu, horren adibide dira Sinesten dut eta Izarren hautsa egun batean.

Poema ezagunak baino zerbait gehiago, abesti horiek euskal kanten parte dira dagoeneko.Leteren obra osoan kritikoek bigarren liburu hauxe azpimarratu izan dute hoberentzat, bere ahotsaren indarragatik, zuzentasunagatik eta sakontasunagatik. Letek baliabide poetikoez bete zuen bere obra literarioa, poesiagintza errealista egin zuen, gaiak berrituz eta zuzentasunez aurkeztuz. Leteren poesia konpromisoari lotua dagoela ikusi dute kritikoek, nahiz eta bigarren liburu honetan poesia sozialaren oldea gainditu. Kezka sozial eta existentzialismoaren bidea bilakatu zuen paralelismo, metafora eta adjektiboen bitartez. Hizkuntza poetiko sendoa beraz Letek poema honetan erakusten duena.

Lehen bi liburuen gaiak
Bi poemen gaiak antzekoak dira. Poema horietan aurki daiteke Leterek hausnarketa filosofiko bat egiten duela. Poema sozialistak dira gizakia bere osotasunean hartzen duena, maila pertsonalean eta unibertsalean, baina batez ere garai hartako Euskal Herriaren errealitate sozialari eta politikoari begiratzen ziona, gauza guztien gainetik. Bestalde, izadiarekiko miresmenaren eta maitasunaren gaia ere nagusitzen dira, oreka bat aurkitu nahian norberaren, inguruaren eta izadiaren artean. Hirugarrenik, beste gai bat ere agerian dago hala nola bizitza ulertu nahia, eta gozatu nahiaren gogoa.

Leteren mezuaren hartzaileak euskal herritar guztiak dira eta horiek ulertzeko moduko hizkeran idazten ditu bere poemak.




3) Urras debideratuak
Hirugarren poema-liburua (Urrats desbideratuak) kalitate baxuagoko liburua da. Dena den, gerora abesti eder bilakatu ziren poemak ezkutatzen dira bertan, esate baterako, Habanera eta Ez nau izutzen negu hurbilak.

4) Egunsentiaren esku izoztuak
1992. urtean argitaratu zuen Egunsentiaren esku izoztuak. Idazleak bere burua eskaintzen du, sakrifizioari buruz hitz egingo bagenu bezala. Zenbait sentimendu topatu ahal dira liburu honetan. Tristura sentimendu sakona eta existentziak berak sortutako tristura baina baita existentziak heriotzara daramagun pentsamendua eragiten duen tristura azaltzen da.

5) Biziaren ikurra
Liburu honetan Letek mundua begiratzeko ikuspegi kristaua jorratzen du sakon. Jaungoikoa ia orrialde guztietan agertzen da. Poema batzuk Jainkoari zuzenduta datoz, beste batzuk gizonari. Bereizketa garbia egiten digu Xabier Letek, kontrajartzen ditu kontzeptuak eta horien atzean ezkutatzen direnak: iragana eta oraina, zalantza eta egia, heriotza eta bizitza, bakardadea eta lagunak, gelditasuna eta mugimendua; eta nola ez, iluna eta argia. Bi hitz horiek dira gehien agertzen direnak. Beraz esan genezake, antitesiak oso erabiliak direla liburu hauetan.


6) Zentzu antzaldatuen poemategia
1990ean kaleratu zen. Poetarengan ohikoak dira ezkortasun eta etsipena. Leteren poesia aspaldi utzitako baserri baten modukoa da, kezken gainean eraikia eta ia tristurak erauzia, desio eta etsipen ugarik zanpatua, baina, dena den, zutik jarraitzen duena, bizirauteko gogoak bultzatuta.


Gaia

Letek aberria eta nazioa bereizi egiten ditu. "Aberria leku fisiko edo mentala da, norberak, balioen bidez, izaera partekatuak eskuratzeko aukeratzen duena". "Aberrira atxiki egiten gara, eta zenbat eta modu espiritualagoan orduan eta sendoago". "Aberria oso gutxitan sentitu izan dut: udako gau epel batean belarraren usaina sumatzean; abesti zahar batzuk entzutean; baserritar zaharrekin hitz egitean, edo, agian, urrutiko hiri argitsu eta liluragarri baten irudia hautematean". Letek nazionalismo politikoa beti susmagarria dela esaten du, baita desbideratua ere abertzaletasun kulturala ez bezala.





LIBURUA (AZTERKETA)
AZKEN FANDANGOA BUENOS AIRESEN


Ipuin honen narratzailea ipuinaren protagonista nagusia da, Berak kontatzen digu Buenos Airesen pasatu zuen denbora eta Katxalynekin izan zuen istorioa.
Protagonista idazle bat da, urte asko idazten eman dituen idazlea, eta arrakasta handia izan duena urte askotan.
Gure protagonistak blog batean idazten zituen artikulu batzuk eta egun batean era kritikatzen ari zen , bere lana kritikatzen ari zen neska aurkitu zuen.

Galtzadak (protagonistak) ez zuen hori ondo hartu eta erantzun egin zion baina horrek ez zuen ezer hobetu. Egun batzuk geroago Katxalynek liburua atera zuela ikusi zuen denda batean eta oso neska ederra zela ikusi zuen. Gustuko zuela pentsatu zuen.

Hilabete batzuk geroago elkarrizketa bat egitera gonbidatua izan zen, beste bi idazleekin. Biak bera baino askoz gazteagoak. Horietako bat Katxalyn zen.
Elarrizketan Katxalynek berriro ere berataz txarto hitz egiten hasi zen, bere lanak kritikatzen.
Elkarrizketa hori bere bizitzako txarrena izan zen.

Katxalyn eta Galtzadak egunkari batean zutabe bat lortu zuten eta han bata besteari zirikatzen eta bazterra nahasten ibiltzen ziren. Txarto hitz egitea ez zen Galtzadaren estiloa horregatik borrokatzeari utzi zion.

Asteak geroago beste idazle lagun bat deitu zuen Galtzadak Buenos Airesen Konferentzia bat egiteko eta esan zion horri buruz pentsatzeko Katxalyn ere bazihoalako.

Buenos Airesera joan ziren eta han txango batzuk egon zituzten eta elkarrekin ondo konpondu ziren.







ARGUDIO TESTUA

Filosofia derrigorrezkoa ala aukeratzekoa
Filosofia garrantzitsua da pertsona hobeagoak izaten erakutsi ahal digulako, pentsatzea eragiten digulako. Baina ez dut uste derrigorrezkoa izan behar denik, hautatzeko ikasgaia izan beharko zela uste dut. Guk eguneko momentu guztietan pentsatzen dugu gauza askotaz eta eguneko momentu askotan filosofatzen dugu, horrek esan nahi du filosofia gure bizitzako momentu askotan dagoela ez bakarrik filosofia klase batean. (ondo egongo zen hemen aipatzea adibidezko edo esperientzia pertsonalezko argudioak) Etika eta Moralari buruzko gaiak ikastea ondo iruditzen zait, esan dudanez pertsona hobeagoa izaten erakusten dizutelako zer dagoen ondo edo zer dagoen txarto identifikatzen laguntzen dizu baina filosofo batek pentsatzen zuena edo beraren bizitza jakitea ez zait batere garrantzitsua iruditzen.
nik pentsatzen dut gure ideiak bakarrik hartzeko nagusiak garela eta gure ikasgaiak hautatzekoak izango baziren nik uste dut aukera onak hartzeko gai izango ginela.

Irati, eskas samarra geratu zaizu, ez duzu uste? Saia zaitez osatzen argudio gehiagorekin; Filosofiaren funtzioak birgogoratzea ez letorkizu txarto


Leonor






IRITZI ARTIKULUA
Hezkuntza sistema
Gaur egungo gazteak ez dugu asko ikasten, hau da, egia da saiatzen garela eta gauzak memorizatzen ditugula, baina azterketak egin eta gero guztia ahazten dugu eta hori da ikasten dugulako nota bat izateko eta ez benetan ikasteko edo gure jakituria hobetzeko.
Batzuetan ez da gure errua, badaude ondo azaltzen ez duten irakasleak edo asko eskatzen dutenak eta horrek gure ikasketak galarazi ahal ditu. Baina batzuetan badaude zure ikasketa urtea aldatzen duten irakasleak ondo irakasten dutelako, barregarriak direlako eta klaseak interesgarriak egiten dituztelako, eta haiekin da ikasten duzun irakasleekin.

Gure gaztaro osoa igarotzen dugu ikasten, nagusiak garenean bizitza ona izateko, dirua ematen digun lana lortzeko, guk nahi ditugun gauzak izateko eta ondo bizitzeko, baina ez gara konturatzen gure momenturik alaiena gaztaroa izan beharko zela eta gure gaztaro osoa ikasten pasatzen badugu ez daukagu ia denborarik lagunekin egoteko, bidaiatzeko, jaietan egoteko etab. Gainera askotan hainbeste azterketa eta lanekin estresatu eta urduritu egiten gara eta estresa izatea hain goiz gure bizitzan ez da oso ona gure osasunerako.

Gobernuak, ikasten duguna aukeratzen du eta horrek batzuetan gaizki eragin ahal du gure ikasketetan, gobernuak aukeratzen dutelako haien ikuspuntua edo ideologiekin ados dauden liburuak eta horrek batzuetan haiek bezala pentsatzea eragin ahal digu, gehien bat txikiagoak diren gazteei.

Nire ustez hezkuntza sisteman gauza batzuk aldatu behar ziren gazteak ikasketa hobeagoak izateko eta urte horiek hobeto pasatzeko eta gazteak gehiago eta erresago ikasteko.






AZALPEN TESTUA

Miss Peregrinen etxea ume berezientzako
external image 096996.jpg

Istorio hau estatu batuetan egindako abenturetako eta fantasiako filma da, Tim burtonek Zuzendu zuen, Jane goldmanek idatzi zuen eta Ransom Riggsen nobelan oinarrituta dago.

Eva Green, Asa Butterfield, Ella Purnell, Chris O'Dowd, Allison Janney, Terence Stamp, Kim Dickens, Rupert Everett, Judi Dench y Samuel L. Jackson pelikularen protagonistak izan ziren.

Filmazioa 2015eko otsailean Londresen eta Tampako badiako arean, Estatu Batuetan hasi zen. 2016ko irailak 30ean estreinatu zen. 20th century Fox filmaren eskubide zinematografikoak ditu eta Chernin Entertainment produkzioa eraman zuen.



Sinopsia
Jacob deitutako 16 urteko mutiko batek bere aitonaren hilketa ikusten du eta bere aitonak, hil baino lehen Galesen dagoen irla batera joan behar dela esaten dio, arriskuan dagoelako. Jacob kreatura arraro bat ikusi duenez bere gurasoak psikologo batekin hitz egitea agintzen diote eta psikologo horrek bere aitonaz ahazteko irla horretara joatea aholkatzen dio bere aitonak txikitan kontatu zitzaizkion istorioak gezurtatzeko.


Irlara joaten denean bere aitonak kontatutako umeen umezurztegira joaten da eta bonbardatuta dagoela konturatzen da, baina barrura joatean ume horiek aurkitu zituen. Buruan kolpe bat ematen da eta esnatu egiten denean haitzulo batean sartu dutela konturatzen da eta neska batek esaten dio buklean sartu behar dela. Ume horiek kontatzen diote mutil berezi bat dela hutsak diren kreatura arraroak edo pertsonak ikusi ahal dituelako eta huts horiek ume bereziak eta haien zuzendaria hil nahi dituzte horregatik hutsen kontra borrokatu behar du haiek hiltzeko.



Informazio iturriak

https://es.wikipedia.org/wiki/Miss_Peregrine%27s_Home_for_Peculiar_Children_(pel%C3%ADcula)
http://www.sensacine.com/peliculas/pelicula-194075/
https://es.wikipedia.org/wiki/El_hogar_de_Miss_Peregrine_para_ni%C3%B1os_peculiares

IRITZI ARTIKULUA


Gazteak eta Gizarte Konpromisoa

Gazte gehienek, gaur egun, ez dakite zeintzuk diren haien eskubideak, horregatik, gehienak ez dute gizartearen eskubideen alde borrokatzen. Gainera gazte batzuk oso berekoiak dira eta bakarrik pentsatzen dute haiengan eta uste dute haiek direla munduko gauzarik garrantzitsuena.


Kasu askotan bezala, salbuespenak badaude eta gizakiaren eskubideak lortzeko borrokatzen duten gazteak ere badaude.


Gazteak eta beste jende askok haien arazo propioetan pentsatzen dute eta hori normala da, baina ikasketak amaitzean lanean hasi eta dirua haien gauzentzat erabiltzen dute eta hori ere normala da baina ez dute inoiz Afrikan edo hirugarren munduko beste herrialde batzuetan dauden ume eta emakume esplotatuengan pentsatzen.

Gazteek laguntza gehiago eman beharko lukete esplotatuta dauden umeek eta emakumeek eskubideak izateko, askeak izateko eta bizitza hobea izateko. Oso jende gutxi konprometitzen da gizakiaren eskubideak lortzeko, eskubideak ezta askatasuna ez dagoen lekuetan.


Nire ustez, jendeak, eta batez ere gazteok, besteekin gehiago arduratu beharko genuk, beharrak dituzten pertsonak laguntzeko.