Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
Andrea A (53D)
AnneP (53d)





1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2
Helena Bonham Carter
Azalpen testua
2016 Urriaren 14
Andrea A (53D)
Anne P (53D)

Wikipedia



3
metroko mutikoa
lagunarteko gutuna
abendua
Andrea A (53D)


Blog +
http://azpitituluak.com/osoak


4
PAULA
langun batiegindako deskribapena
urtarrilaren 26






5
laburmetrai baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena

Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)
urtarrilaren 26
Mikel Serra (52D)


Blog


6
gurasoen eragina
Argudio testua
Urtarrilaren 26



Blog


5
euskal herriko zinema eskolako laburmetrai bat

azpitituluak jarri.
urtarrilaren
Aisha Rodriguez 54D


Youtube




Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.



GUTUNA

Portugaleten, martxoaren 23an.

Herritar horiei:



Elkartasuna entzute handiko gaia da gaur egun, batez ere azken urteotan sortu diren elkartasunerako bankuak direla eta. Gero eta ugariagoak dira erabat premiazkoak direlako. Hainbeste pertsona gara boluntario lanean aritu garenok. Hala ere, azken boladan lanez gainezka gaude elikagaien beharran dauden pertsonen tasa handitu delako. Aurreko batean, dugun janari zedarritua agortu zen. Horrek zer pentsa eman zigun, eta behar beste boluntario ez ginela ohartu ginen.



Jakin badakigu herrialde garatu eta azpigaratuen artean alde handia dagoela hainbat aspektutan; hots, batzuk hainbeste izateko, beste batzuk oso gutxi izan behar dute. Hala ere, desberdintasun hori gero eta ohikoagoa da gure gizartean, zera da, ez dugu zertan urrun joan. Pertsona bakoitzak 150 kilo inguru xahutzen ditu urtero, munduan dagoen gosea asetzeko adina, alegia.



Hori horrela izanda zerbait egiteko beharrean gaudelakoan gaude. Egoera larri horri aurre egiteko elikagaien bankuak sortu izan dira hainbat urtetan zehar. Horietan, janariaren bilketa egiten da, eta ondoren, janariaren beharrean dagoen jendearen artean sakabanatzen da. Elikagaiak lortzeko makina bat modu egon daiteke, esate baterako, saltoki handiek zein erakunde pribatuek eskainitako laguntzaren edota herritarren ekimenen bidez. Lan boluntarioak hainbat prozesu hartzen ditu barne, elikagaien bilketa eta sailkapena, hain zuzen ere.



Aurretiaz esan bezala, batzuek janari ugaria dute, beste hainbatek duten janari urriarekin alderatuz, eta hori ez da zilegi. Arazo larri honen kontra zerbait egin ezean, ez goaz ez batera ez bestera, beraz hainbat ahalegin egin behar dugu baita elkarlanean aritu ere. Horren adibide da 2013an herritarrek egindako ekimenak, zeinetan 546 tona janari batu ziren, 36000 pertsonen artean banatzeko. Ildo beretik, elkartasun horrek, aldez edo moldez, gugan eragin baikorra izango duela ziur gaude.



Hitz gutxitan,elikagaien beharrean dauden pertsona guztien egoera larria ikusirik, boluntario eske gabiltza. Gure elkarteak, zuen laguntzaren premian dago, gogoz beteta eta inon direnak egiteko prest dagoen edonori hurbil daitela. Bada garaia guztiok gure beharizanak asetzeko baliabideak eskuratzeko, eta elkartasuna sustatu ez ezik, herritarren arteko harremanak ere estutuko dira.



Aurretiaz eskerrak emanez, gure proposamena kontuan hartuko duzuelakoan, agur.





ZAINTZA PARTEKATUA

Zaintza partekatua entzute handiko gaia ez izan arren, horren inguruko aldaketak egon dira azken urteotan, hala ere, horrek ez du esan nahi jende guztiarentzat gaur egun onartuta dagoen egoera egokia denik. Iritzi horiek gorabehera, bistan da amek eta aitek euren seme-alabak hazteko aukera berdintasuna izatea dela onena.

Iragana dela eta, komeni da aipatzea Kode Zibilean zehaztutako arauek jasaten ari diren aldaketak. Orain ez bezala, kasua edozein izanagatik, desadostasun baten aurrean, epaileak amari umea emateko joera omen zuen, guraso bien interesak kontuan hartu beharrean. Horrek hainbat eztabaida sortuko luke, baina ez zihoazen ez batera ez bestera, umea amaren lepotik bizitzen jarraituko baitzuen. Egoera hori zela bide, alde handia zegoen umea eta gurasoen arteko harremanean, zaintzen ez zuen gurasoarekiko gero eta gehiago aldenduz.

Horiek guztiak horrela ikusita, zaintza partekatua berdintasuna sustatzeko ezinbestekoa delakoan nago. Guraso biek dute euren seme-alabak zaintzeko aukera, baita haien aldez aurreko lanari jarraipena emateko ere. Antza denez, umearen garapena aproposa izan dadin eta edozein arazo psikologiko saihesteko, aita-amak elkarlanean aritu behar direla deritzot. Horrekin ez dut esan nahi elkarrekin bizi behar dutenik, baina jakina hezkuntza lana erdibana egin behar dutela gurasoek. Kontuan hartu zainketa ez dela amaren lana, hots, aitatasuna ere aurrekoa bezain premiazkoa da.

Oro har, umeei dagokionez, askoz abantaila gehiago dakartza zaintza partekatuak guraso baten zaintzak baino. Guraso biek haurra zaintzen jarduten dutela abiaturik, ez dago dudarik ume hori osatuago egongo dela , zera da, guraso biengan bereganatuko duena, bakar batengan jasoko duena baino askoz mamitsuagoa izango dela. Ildo beretik, umea guraso biekin artez joka dezan, bistan dago biekin duen harremanari eutsi behar diola.


Laburbilduz, zaintza partekatua salbuespena izan beharrean araua izan beharko lukeela uste dut, edo behintzat amak umearen zainketaren ardura hartu beharrean, zainketa partekatura jo dezagun ados jarri ezean. Zehatzago esanda, batek ez du zertan heziketa lana osorik egin, umearentzat askoz onuragarriagoa litzatekeelako lana erdibana egingo balute. Ez dugu aldez edo moldez erabaki, erdiko puntua aurkitu baizik, eta ziur nago zaintza partekatua puntu horren adierazle dela.


LAN BERDINA


Diskriminazioaren faktoreei dagokionez, badirudi asko direla. Beharrezkoa da argi uztea hezkuntzak izugarrizko eragina duela. Aspaldidanik gutxietsi da emakumeon egoera. Gizonezkoena, aldiz, hainbat faktoreren gainetik lehenetsi egin da. Ildo beretik, lanaldien bultzada ere nabarmena da. Neskok lanaldi partzialetarako joera dugu, gizonak ez bezala. Era berean, amatasuna oztopoa ere bada, hots, haurdunaldiak eragozpena direlakoan daude nagusiak. Horrekin batera, ordutegi berezi batera moldatzera behartuta ikusten dugu geure burua neskok.



Oro har, multinazionaletan alde handia dago gizon eta emakumeon artean. Zer esanik ez, goi mailako kargu gehienak mutilek betetzen dituztela. Halaber, enpresa batean egundoko emakume kopurua dagoenean, lan txarrak ez ezik, soldata txarrak ere baditugu. Horrez gain, etxekolanari ematen zaion garrantzi urria bistakoa da. Lehenengo hariari jarraituz, emakumezkook kontratatzean, fisikoa kontuan hartzen omen dute gehienbat, hau da, objektu gisa erabili ei gaituzte. Horren adibide da, zenbait enpresak takoidun oinetakoak eramatera behartzeko duen ohitura.



Ez gaitezen ezikusiarena egin gai honekiko, zerbait egin ezean, eragilearen parte ere izango baikara. Horrekin batera, emakumezkoon eta gizonezkoen lanak zedarrituta ez egotea litzateke onena, zera da, mugarik ez edukitzea. Ez hori bakarrik, curriculum berdinaren aurrean, enpresek gizonak hobetsi ez ditzaten. Osterantzean, ez goaz ez batera ez bestera gizatalde moduan. Bestetik, eredu hierarkikoan oinarritzen dira hainbat enpresa, zeinetan gizonezkoek maila altuenetan kokatuta baitaude. Hori horrela ikusita, desberdintasunak ez egotearren, linealtasuna eredu hartzea litzateke onena.



Amai dezagun esanez gauzak aldatzeke daudela oraindik hainbat esparrutan, beraz, berdintasuna lortu nahi izatekotan, guztion ekimenak beharrezkoak izango direla. Genero berdintasuna salbuespena izan beharrean, arau bihur dezagun, lanean ere baldintzak orekatuta egon behar dute. Guztiok izan dugu ama, amona edota alaba, benetan nahi dugu euren eskubideak zapal ditzaten?







GAZTETXEAK

Zinegotzi hori:


Urteak daramatzagu gaztetxearen antolaketan jarduten, eta inon direnak egin ditugu hura aurrera atera zedin. Makina bat onura izan du auzokide guztien artean eta haientzat eragozpena ez den bitartean, gure ekimenei jarraipena ematea gustatuko litzaiguke. Ez dugu ulertzen Udalaren gaztetxea eraisteko erabakia,are gehiago, Udalak gaztetxea herriarentzako duen garrantziaz jabetzea eta kontzientzia hartzea lor dezagun idatziko dizugu.



Lehenengoz, gaztetxeak antolatzen dituen ekinbideen bitartez talde lana sustatzea lortu dugu. Elkarrekin lan egitea ez da oso ohikoa gure gizartean. Hori dela eta, sustatu beharreko gauza dela deritzogu. Ildo beretik, adina gorabehera, edozein pertsonarentzat zuzenduta dauden jarduerak dira gehienbat, eta horrek lagun berriak egitea suposatzen du. Horrekin batera, kaleko iskanbila bertan behera utz dezagun, aisialdirako eredu alternatiboak bilatu beharko genituzke, eta haien artean nabarmentzekoak dira gazteon etxeak. Askotan, kalean ez da giroa, eta egoera horiei aurre egiteko, premiazkoak ditugu gaztetxeak.



Beste alde batetik, Udalak duen ekintza-eskaintza urria aipatu behar dugulakoan gaude. Dirua suposatzen duten jarduerak baino ez ditu antolatzen. Hori horrela izanda, baliabide eskasak dituen jendea, aisialdia eskubidetik at uzten du, eta beraz, ez goaz ez batera ez bestera talde moduan. Era berean, gaztetxean atondutakoak ez bezala, autoantolaketa ahalbidetzen ez duten ekintzak dira Udalak proposatutakoak.



Oro har, diru gutxiz baliatuz, hainbat ekintza presta dezakegu. Elkartasuna ez ezik dibertsitatea ere egongo da. Hari beretik, gure herriaren aisialdi-eskaintza eskasa hainbat alderditan aberastuko dugu, bai kulturan bai kiroletan. Prestatzen ditugun ekintzak ez dira beraz, ahuntzaren gauerdiko eztula izango. Izan ere, auzokide zein herritar bakoitzaren laguntzaz, gune ezin hobea lor dezakegu, zeinetan mota askotako jarduerak egongo diren.



Amai dezagun esanez herritarrek gaztetxearekiko duten atxikimendua ikusita, Udalaren onespena lor dezagun lan egiteari eutsiko diogula. Erabilera ematen ez zitzaion eraikina, gune ludiko eta erosoa bilakatu dugu. Azken batean, inori kalterik egiten ez dion ekimena da, eta osterantzean, hamaika abantaila dakar. Hala ere, zure proposamenak entzuteko arretatsu gaude eta bat etor gaitezen eztabaidatzeko prest ere bagaude.



Gure proposamena kontuan hartuko duzulakoan, agur.







Laneko jazarpena, ageri dena baino gehiago




Duela hainbat urte ezohikoa izanda ere, azken urteotan hedatu eta gainera, bazterrak astindu dituen gaia da mobbinga. Enpresa pribatuetan ez ezik, erakunde publikoetan ere ematen da, langileen %9an, hain zuzen ere. Hori dela eta, alde guztietatik iritsi dira gero eta ageriagoa den gaitzari aurre egiteo neurrien eskeak.



Oro har, mobbinga lanean gertatzen diren etengabeko jazarpenen multzoa da , zeinek langileak lana borondatez uztea abiapuntu duen. Horrenbestez, ondorioak latzak dira; eragin fisiko zein psikologikoa baitute jasotzailearengan. Hori erakusteko, aipa dezagun zenbait langilek Osasun Mentaleko eta Lan-Osasuneko zerbitzuetara jo behar izatea , tratu txarren erakusgarria, alegia. Edozein modutan ere, laneko jazarpenak ez du zertan agerikoa izan, hots, biktimari egonkortasuna galaraztea zein bere onetik ateratzea ere mobbingtzat har daitezke.





Horiek horrela, aspaldiko egoerarekin konparatuz izugarrizko aldea dagoelakoan nago. Talde lanean aritzen omen ziren lehen. Gaur egun, osterantzean, bakoitzak bere interesen alde egiten du, gainerakoen beharrak gutxietsiz. Horrekin batera, arrazoi ekonomikoak direla eta, lehia nabariagoa da langileen artean, lanpostua mantendu nahian, alegia. Azkenik, sexuak eragina duela argi dago. Zenbait ikerketek ondorioztatu duenez, mobbing kasuetan kaltetuenak emakumeak izaten ohi dira. Ondorioz, beharrezkoa da argi uztea laneko jazarpenak ematen zaiona baino garrantzi handiagoa duela.





Konbonbideei dagokienez, premiazkoena lan eremutik kanpo dagoen norbaiti arazoaren berri ematea da, norbaitekin hitz egitea lagungarria izan baitatiteke. Bigarrenik, ekintza berrietan parte hartzea, langilearen mesederako izango da, lan-eremua ez den beste giroetan murgildu dadin. Hala eta guztiz ere, gaixoaldi-baja ez da egoeraren konbonbidea. Hori, sufrimendua denboraldi batez arintzeko modua baino ez da, fobiak sortzearekin batera. Azkenik, inon direnak egin behar badira ere, mobbing kasuaren arrazoiez jabetzea litzateke onena, izan ere, egoera aldatzeko aukera eskainiko luke.







Aurreko guztia laburbilduz, egoera larria den arren, aurrea hartzeko zenbait modu ere badagoela zehaztea gustatuko litzaidake. Era berean, mobbing kasu baten aurrean bagaude, nahiz eta guri eragin ez, salatu dezagun litzateke egokiena. Azken batean, konponbidea bilatzen ez badugu egoera zein den jakinda, eragilearen zati ere bagara. Benetan utziko dugu lan egiteko gogoak negar egitekoetan bihurtzen?


hezkuntza berezia?

Genero berdintasuna entzute handiko gaia da gaur egun. Hala ere, gero eta berdintasun gehiago lortu nahi dugun arren, oraindik bide luzea dugu ibiltzeke berdintasuna lortu aurretik eta dagoeneko inon direnak egin behar ditugulakoan nago. Hainbat eta hainbat faktorek eragiten dute gai honetan, eta haietako bat eskola bereiziak dira, zeinetan mutilak eta neskak haien sexua dela eta bereizita dauden. Honek zer pentsa eman dit, eskola hauek ez baitira jendeak uste bezain komenigarriak.



Ezin uka daiteke emaitza hobeak lortuko lituzketela gure seme-alabek eskola bereizi batera joanez gero. Izan ere, hainbat kontu alde batera utzita, ikasketetan kontzentrazio handiagoa izan dezakete ikasleek. Are gehiago, eskola porrota erabat murriztuko litzateke hezkuntza sistema bereiziei esker. Horrekin batera, neskek, mutilen aldean, heldutasunera heltzeko erritmo azkarragoa dute, eta beraz, heldutasunari dagokionez, modu desberdin batean heziketa jasotzea, egokia izan liteke hainbat neska-mutilentzat.



Hala ere, desabantailak askoz ugariagoak direla deritzot. Azken batean, eskola bereizien abantaila bakarra ikasketetan nota hobeak lortzea da, baina eskola mistoetan ez bezala, ez dago gizarte heziketarik. Honekin esan nahi dut, burbuila batean egongo balira bezala bizi izango direla eskola mistoetara joan ezean, hau da, ez dira benetan ohituko gizarteak planteatzen dituen arazoetara ezta eragozpenetara ere. Gizartean gizon-emakumeok elkarbizitzan gaude, eta beraz, batera nola bizi behar garen ikasten dugu eskola mistoetan.



Bestalde, eskola mistoek askatasun handiagoa ezartzen dute haien mugak zabalagoak izanda. Gure gorputzak ez du zehazten neska edo mutil garen eskola bereiziek uste duten moduan. Ildo beretik, neska eta mutilak bereizita egoteak ez du zertan esan nahi neskak eta mutilak haien artean egon ezin direnik, hau da, bereizita egoteak ez du bermatzen ikasleen arteko txutxu-mutxurik egondo ez denik. Azkenik, estereotipoak gainditzeko askoz egokiagoak dira eskola mistoak. Haietan, aurretiaz esan dudanarekin batera, gizartea nolakoa den ikus dezakete ikasleek, eta beraz egungo arazo larrienetako bati aurre egiten ikasi, hots, aurreiritziei.





Laburbilduz, eskola bereiziek abantailak dituzten arren, askoz urriagoak dira eskola mistoek dituztenekin konparatuz. Eskola mistoek, elkarlanean bizitzen laguntzen dute, eta gizartean nola bizi behar garen erakusten digute. Eskola bereizietan, ordea, urteetan lortzen saiatzen egon garen berdintasunari uko egiten diote, eta beraz, gure lana ez doa ez batera ez bestera.






TXOSTENA


Txosten honen helburua atzerriko ikasleentzako egitarau aproposa prestatzea da. Plangintza egokia izan dadin hainbat gauza hartu behar da kontuan, eta horrekin batera, nire eskarmentua dela eta apopiloak gustura egon daitezen aukerakoak izan litzatekeen hainbat jarduera zehaztuko ditut.



Egoitzari dagokionez, ez dago zertan hotel batean egon. Diru gehiegi izan ezean, egokiena kanpamendu bat antolatzea litzateke. Azken batean, elkartasuna baino ez da helburu elkartrukeetan, eta ondorioz, diruaren erabilpen txarra litzateke egoitzan diru larregi gastatzea. Horren aldean, janaria guztiz premiazkoa da. Elikagai osasuntsuak jatean, jarduerak hobeto bideratuko dira , eta osterantzean, energiaz beteriko ikasleak egongo dira, gogoz beteak, alegia.



Bestalde, ekintza motibagarriek egitaraua askoz interesgarriagoa izatea sustatuko lukete. Horren bitartez, gainerako kontuak alde batera utzita, ondo pasatuko dute ikasleek. Nik atzerrira joatean, ez nuen jarduera desiragarririk burutu, eta ondorioz, egonaldia ez zen espero nuen bezala izan. Azken finean, ekintzak izango dira ikasleei gogoak emango dizkietenak, eta hori dela eta, kirolak erabat komenigarriak dira. Aukera horrek, hainbat gustuko ekintzak hartzen baititu barne.



Elkarlana sustatzea izango da ekintzen xedea. Hala ere, prezioa zenbat eta baxuagoa izan, orduan eta hobea izango da ikasleentzat, beraz, guztiz garrantzitsua ere bada diru kopurua. Hori dela eta, arduradunak boluntarioak izan litezke, hau da, gogoz beteriko laguntzaileak zeinek haien lana gustura eta dohainik egiten duten.




GUTUNA


Barakaldon, 2017ko maiatzaren 13an.

Arduradun hori:



Aurreko batean Interneten nenbilela, etxebizitza-trukerako webgunea bistaratu nuen. Ez nuen aurretiaz sekula ikusi. Hala ere, deigarria gertatu zait. Lantzean behin, berria den zerbait frogatzeko beharrean ikusten dut neure burua, eta etxebizitza trukatzea, aukera ona baino hobea delakoan nago. Jendearekin harremanetan jartzea ez ezik, hautabide erabat merkea da gainerako opor egoitzekin konparatuz.



Horiek horrela, hurrengo oporretan joateko etxebizitzaren bila nabil, baita lekuari dagokionez zedarritutako ideiarik ez duten bezeroen bila ere. Izan ere, edozein bazterrera joateko prest nago, jakina, giro dagoen bitartean. Horrekin batera, prezioa eragozpena izan ez dadin nahi dut. Bai niretzat bai beste aldean dagoen pertsonarentzat, gauzak mesedegarri ziezazkion. Era berean, erosotasuna garrantzi handieneko kontua izango da. Nondik edo handik, bezeroari bere etxean egongo balitz bezala sentiarazteko.



Bestetik, zenbait zalantza argi diezadazun idatzi dizut. Jakinaren gainean nago ordutegiari dagokionez. Ordainketa, ordea, ez dut guztiz argi. Interneten bidez izanda, ordainketa nola egin behar den ez dakit. Ildo beretik, bezeroekin delako arazoak egotekotan, zure ardura ere denetz jakitea nahiko nuke. Amaitzeko, brastakoan edozer gauza gertatzekotan, hots, etxea trukatzea eragozten didana, norengana jo behar dudan zehaz diezadazun nahi dut.



Oro har, ezagutzen dudan jendea, gustura egon da. Hala eta guztiz ere, zenbait gauzak kezkatzen nau. Jakin badakit bezeroek etxea zaintzen saiatzen direla. Dena den, suntsiketak gerta daitezke, beraz neurriak hartzera behartuta ikusiko nuke neure burua. Ez hori bakarrik, maila desoreka ere egon daiteke, zera da, aurretiaz etxea ikusi ezean, norberaren eta bezeroaren etxearen arteko kalitate aldea egundokoa izan daiteke. Lehengo hariari jarraituz, lapurretak ere gerta daitezke, etxea ez ezik, pertsona horrekin sortutako harremana ere deuseztatuz.



Dena den, aurretiaz esan bezala, makina bat hautabide onartzeko arretatsu nago, baita nire etxearekiko zalantzak eta kezkak argitzeko ere. Hori dela eta, inon direnak egiteko prest nago, sistema honi buruz hobeto informatu zein beharrezko neurriak hartu, besteak beste. Ondo atolatuz gero, nire oporretarako arau bihur daiteke salbuespena baizik.



Mila esker aldez aurretik, Maite.


IPUIN LABUR BAT
Daniren jolas gelan gaude ni bezalako guztiak eta, egunero bezala, aspertuta nago. Badira hilabete batzuk Danik ez daude gurekin jolasten, hazi egin dela dirudi. Bat-batean, Dani sartu da nire pozarako. Eskuetan hartu nau eta zein polita naizen esan didanean, lotsaz bete naiz. Ondoko gelatik zarata bat entzun da eta banoa esanez, desagertu egin da mutikoa. Badator, baina oraingoan balorezko kutxa batekin eta, heltzen, panpinak kaxan sartu ditu. Seguraski, bere logelara eramango gaitu, edo armairuan gordeko gaitu. baina ez da hori gertatu, amak kutxa eskuetan darama,

GETXOKO AKUARIOA ETA BIOLOGIA PIZKA BAT
BIOLOGIA AKUARIOA


MUSSOLINIREN KANPO-POLITIKA

Mussolini boterera iritsi baino lehen ere, Italiak Mediterraneoan eta Balkanetan zuen eragina hedatu nahi zuen, eta inperio kolonial bat sortu Afrikan. Gainera, 1919-1920ko Parisko Bake Konferentziak (Italian <<garaipen mutilatu>> izenez ezaguna) eragindako etsipenak berekin ekarri zuen italiar errebisionismoa.

Mussolinik suspertu egin zituen helburu horiek, eta kanpo-politika oportunista bultzatu zuen, helburutzat zuena Italia potentzia handi bilakatzea. 1920tik 1930era bitartean, Saint-Germaineko Ituna eta Balkanen gaineko politika berraztertzan saiatu zen, baina apenas lortu zuen emaitzarik, Fiume okupatzea (1924) eta Albaniarekin adiskidetasun- itun bat sinatzea (1926) izan ezik.

1930eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Mussolinik joera argiro espantsionista hartu zuen, eta Alemaniarekin aliantza bat egin zuen. 1935 - 1936an, italiar tropek Etiopia inbaditu zuten. Nazioen Elkarteak gaitzetsi egin zuen konkista hura.

6. IRITZI TESTU

Familien Eragina: Gurasoen Eredua


Gurasoen eredua eta familiaren eragina oso garrantzitsuak dira semearengan, Tania Roleens eta Arturo de la Tava terapeut
ek diotenez, gizaki baten nortasunean erabat garrantzitsuak direlako haren lehenengo hamar urteetan izan diren bizipenak. Adibidez, gazteak tabakoa, alkohola edota botikak kontsumitzera ohikotzat har dezakete, hala ikusi duelako
etxean bertan, eta imitazioz errepikatzen baititu jokabide horiek, zenbait ikerketen arabera, gurasoek drogarik hartzen badute, seme-alabek kontsumitzaile bilakatzeko probabilitate gehiago baitituzte. Ondorioz, hone
k esan nahi du gazteak ikusten dutena errepikatu dezaten, normaltzat j
otzen duelako.
Resultado de imagen de GURASOEN ERAGINA
Resultado de imagen de GURASOEN ERAGINA


7. LABURMETRAIA YOUTUBERA IGOTA DAGO:

LABURMETRAIA



4. Deskribapena


Paula:

Ikusi nuenean pentsatu nuen:
"begiratzen nau? Ez, nire irudipenak dira. Duela asko ez ginela ikusten, uda hasieratik konkretuki, ez dugu elkar ikusi geroztik. Garrantzirik gabeko gauza izan zen.

Tira ba, agurtzera noa, azken finean San Nikolas azken jaia da eta aprobetxatu behar dut. Hobe ezetz... edo bai? Ez dut ezer galtzen..."
Buruak bueltak ematen zizkidan edandako tragoengatik...
Konturatu gabe hor geunden, ezer gertatu ez balitz bezala hitz egiten. Biana ez zen nahikoa, gehiago nahi nuen; gehiago behar nuen. Beraz nirekin etortzea lortu nuen, ez dakit nola, bera izan zen buelta bat ematera gonbidatu ninduena.

Portale batean jesarri nintzen eta galdetu zidan :"bagoaz?" ez nekien zer
erantzun, ez nuen joan nahi, eta neukan ausarki osoa batu eta... "hemen ondo nago" esatea lortu nuen. Urduri nengoen, dena isildu zen, eta ez nekien zer egin. Bat-batean nigana hurbildu zen pixkanaka- pixkanaka eta nire begi ilun txikiekin begitara begira nire mataleak musukatu ninduen nire ile gorri leuna aurpegitik kenduz.
Gerotik hemen nago, sei hilabete beranduago, begi berdinen sua gozatuz.


3. Gutuna

Metroko mutil ezezagunarentzat eginda.

Kaixo metroko mutiko ezezaguna!


Gaurko eguna zaila izan da niretzat, oso nekatuta amaitu dut. Metro barruan sartu bezain laster, Santurtzira doan metroa etorri da, baina ez dit denborarik eman bagoian sartzeko txakurra besotan hartu behar izan dudalako eta ez nuen korrika egin nahi lurrera ez jausteko. Orduan, 7 minutu gehiago itxaron behar izan ditut.

Zuk zeuden metroa etorri da. Nire aurretik pasatu egin da zeure bagoia eta hainbat pertsonen artean zeuri jarri dizut begirada. Ez dakit zergatik, bat baino gutxiago ikusi zaitut eta zure ondoan egotea desiratzen nuen. Zure bagoian sartu eta aurrez-aurre begiratu zaitut, zuk nire txakurrean finkatu zara eta irribarre txiki bat atera zaizu. Momentu horretan ezin nizun begirada kendu, baina aurpegira begiratu didazun bezain laster lotsaz begirada jaitsi egin dut, jarraian buelta eman zara eta zure itxura aztertzen geratu naiz. Ez zara oso altua baina hanka politak dauzkazu, oso ongi jantzita zeunden eta musika entzuten ari zinen mp3 txiki batekin. Uste dut rock musika entzuten ari zinela, erritmo azkarra markatzen ari zinelako.

Metroa Santurtziko geltokian gelditu zenean, zuk berriro begiratu ninduzun, bueno hobe esanda, txakurrari baina gero niri, eskailerak nire atzean igo zenituen eta denbora guztian niri begiratzen ari zenidan. Egia esanda nik zuri bakarrik begiratzen nizun...

Ez dakit berriro ikusiko garen ala ez, baina esperientzia polita izan da eta orain elkar ezagutzeko gogoak dauzkat.

Txakurra zeraman ile gorrizko neska.



2. Helena Bonham Carter


Helena Bonham Carter, Londres, 1966ko maiatzaren 26a CBE erresuma batuko aktoresa da. BAFTA sariaren irabazle eta Óscar sarietara bi aldiz izendatuta.

BIOGRAFIA
  • Lehenengo urteak:
    Resultado de imagen de helena bonham
    Resultado de imagen de helena bonham


    Helena Bonham Carter Britainia Handiko gizarte maila altuko familia batetik dator. Bere aita Richard, bankaria, eta bere ama Elena, psikoterapeuta, gaixotasun asko eduki zituzten Helena oraindik nerabea zenean. Horren ondorioz, aita elbarrituta geratu zen.
    South Hampstead School eta Westminster School ikastoletara joan zen. H. H. Asquith lehen ministroaren aitaldeko biloba eta amaldeko biloba diplomazialari espainiarra Eduardo Propper de Callejón da.(????)

  • BIZITZA PERTSONALA:
  • Kenneth Branagh ren emaztea izan zen. Baina 2001ean "El Planeta de los Simios" pelikulan Tim Burton ezagutu egin zuen. Honekin ezkondu eta bi ume eduki zituen; lehena, Billy Ray (2003an jaio zena) eta bigarrena, Nell (2007an jaiota). 2014ko abuztuaren 23an Burtonekin banandu egin zela aitortu zuen.


SARIAK
Oscar sarietara bi aldiz izendatu egin dute:
  • Lehena, 1997an izan zen aktore hoberenera "Usoaren hegoak" filmagatik.
  • Bigarrena, 2010ean izan zen aktore hoberenera "Erregearen hitzaldia" filmagatik.

Filmografia

Urtea
Pelikula
Pertsonaia
1986
Lady Jane
Juana Grey
Una habitación con vistas
Lucy Honeychurch
1987
Riesgo a corazones
Serena Staverley
1989
Francesco
Chiara
1990
Hamlet
Ofelia
1992
Donde los ángeles no se aventuran
Caroline Abbott
Regreso a Howards End
Helen Schlegel
1993
Fatal Deception: Mrs. Lee Harvey Oswald
Marina Oswald
1993
Dancing Queen
Pandora
1994
Frankenstein de Mary Shelley
Elizabeth
El ojo adaptado a la oscuridad
Faith Severn
1995
Poderosa Afrodita
Amanda
El museo de Margaret
Margaret MacNeil
1996
Retratos chinos
Ada
Noche de reyes
Olivia
1997
Las alas de la paloma
Kate Croy
Una guerra feliz
Rosemary
1998
El juego de la venganza
Karen Knightly
Extraña petición
Jane Hatchard
Merlín
Morgana
1999
Cosas de mujeres
Cora
Fight Club
Marla Singer
2001
El planeta de los simios
Ari
Novocaine
Susan
2002
Cuando voces humanas nos despierten
Ruby
Fuego sobre Bagdad
Ingrid Formanek
The Heart of Me
Dinah
2003
Big Fish
Jenny / La Bruja
2005
Charlie y la fábrica de chocolate
Sra. Bucket
Conversaciones con otras mujeres
Mujer
Corpse Bride
Emily, la Novia cadáver
Wallace y Gromit: la maldición de las verduras
Lady Campanula Tottington (voz)
2006
Sixty Six
Esther Rubens
2007
Sweeney Todd
Sra. Lovett
Harry Potter y la Orden del Fénix
Bellatrix Lestrange
2009
Harry Potter y el misterio del príncipe
Bellatrix Lestrange
Terminator Salvation
Serena Kogen
Enid
Enid Blyton
The Gruffalo
Madre Squirrel (voz)
Alicia en el país de las maravillas
Reina Roja
2010
El discurso del rey
Isabel Bowes-Lyon
Harry Potter y las Reliquias de la Muerte - Parte 1
Bellatrix Lestrange
Toast
Sra. Potter
2011
Harry Potter y las Reliquias de la Muerte - Parte 2
Bellatrix Lestrange
2012
Sombras tenebrosas
Dra. Julia Hoffman
Los miserables
Madame Thénardier
Great Expectations
Miss Havisham
2013
El llanero solitario
Red Harrington
Burton & Taylor
Elizabeth Taylor
El extraordinario viaje de T.S. Spivet
Dra. Clair
2014
Turks & Caicos
Margot Tyrrell
Superheroes Unite for BBC Children in Need
Captain Costume (Voz)
2015
La Cenicienta
El Hada Madrina
Suffragette
Edith New
2016
Alicia a través del espejo
Reina Roja




1. GUTUNA


Getxon, 2016ko irailaren 23an

Kaixo Maitea!


Zelan dago nire bihotzezko azukre kozkorra? Berrogeita hamar egun egin ditu ez garela elkar ikusten.


Hemen gauzak ondo dabiltza baina batzuetan oso zailak dira. Izan ere, hemengo jendearentzat, beste pertsona bati laguntzea zoragarria da.


Hemen ez dute ia ezer, bakarrik etxe txiki bat familia oso baterako, putzu ia hustu bat, janari eskasa. Gehien bat arropa zaharra eta zikina daramate eta gehienak hezurretan daude.Zorionez, egunero janariz betetako kamioiak ekartzen saiatzen gara.

unicef africa bilaketarekin bat datozen irudiak
unicef africa bilaketarekin bat datozen irudiak

Ahal dugun guztia egiten saiatzen gara eta denek bikain tratatzen gaituzte. Aste honetan, herriko ikastola konpondu dugu: mahai berriak, arbela eta umeentzako material berria erosi dugu. Ume guztiak oso pozik jarri dira eta hori poz handia ematen digu.


Oso gutxi falta da ni etxera bueltatzeko eta horrek zapore gazi-gozoa uzten dit. Hau polita da, baina zure eta amaren falta nabarmentzen dut. Momentu batzuetan, zuk hemen egongo bazina... agian, hau errazago irudituko litzaidake. Gainera, entzunda daukat pertsonala falta dela.

Ea ba, anima zaitez eta etorri!

Musu handi bat eta beti elkarrekin.

Irantzu.
unicef africa bilaketarekin bat datozen irudiak
unicef africa bilaketarekin bat datozen irudiak


PD: aiba! ia ahazten zait esatea nora deitu ahal duzun etortzeko.
Miren: 655 467 897
Web orrian informazio gehiago dago: www.inicef.com/africa/lagundu
Hemendik ere buletin bat erantsiko dizut gure lana ikus dezazun.

Orain bai, asko maite zaitut...

Agur bihotza!

IRANTZU