Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
Andrea A





1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean
AnneP
Anev_53D

Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



Theo James
Azalpen testua
Urria
Andrea A
AnneP


Blog




Laburpena eta iritzi testua









Francotirador

Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)


Andrea A
AnneP






Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.




2016-2017 ikasturteko KRONIKA


Apirila amaitzen da eta maiatzean sartuko gara, non hiru aste pasa ostean ikasturtea amaitu egingo den.


Historia
IHES Artaza Romo institutuan ikasten dut, eta betidanik hemen ikasi izan, lehen mailako irakaskuntzatik gaur egun arte. Orain Batxilergo lehen mailan nago, eta gutxi barru batxilergo bigarren mailan egotea espero dut.


Kronika
Konparazioekin hasita, esan daiteke Euskara arloa aurten ezberdina izan dela beste urte batzuekin konparatzen badugu. Esan nahi dudana da, beste urte askotan ez ditugula hainbeste testu egin, aditzak ematen egon garelako eta noizean behin testuren bat egiten genuelako. Aurten, lehen esan dudan moduan, testu gehiago idatzi ditugu, eta nire ustez hainbeste testu idaztea oso ondo dago, testuetan ikus daitekeelako bakoitzak daukan euskara maila, bakoitzak nola idazten duen eta batez ere, hobetzeko aukera ematen duelako. Eta beste arloekin konparatzen badugu, nik esango nuke zaila dela konparatzea, zeren irakasle bakoitzak bere arloa emateko modu bat dauka eta ezberdinak direnez gero, zaila da konparatzea. Esan ahal dudana da, aurten egindako metodologian euskara arloan gustatu izan zaidala, betiko modukoa edo betiko metodoa erabili izan ez delako.


Ikasturte hasieran, Gorkataz hitz egiten badugu, esan beharra daukat ez nuela ondo ulertzen zergatik idatzi behar genituen hainbeste testu , baina denbora pasata ulertzen hasi nintzen. Eta esan beharra dago gustatu egin zaidala, lehen aipatu bezala, ez delako betiko metodologia izan eta noizean behin aldaketak egitea ondo dator, baita ahozkoak egitea. Eta orokorrean hitz eginez, institutuari buruz, ez daukat asko esateko. Gehien nabarmendu beharrekoa izango lirateke beldur pixka bat neukala Batxilergo lehenengo maila delako eta notak oso garrantzitsuak direlako, kontuan hartzen baitira. Ez naiz izan nota txarreko ikaslea baina gauzak ondo egitea gustatzen zaizkit, eta ateratako ditudan notak kontuan hartuko direla kontuan izanda, urte bat barru gutxi gorabehera, ahal dudan hoberen egitea nahi nuen eta nahi dut, azkeneko eguna izan dadin arte.


Txikitatik, bi urtez behin aldatu izan dizkigute klaseko kideak, aurten aukeratutakoaren arabera jarri digute klasean. Inoiz tokatu ez zaidan kideekin tokatu egin zait eta urte asko daramatzaten beste kide batzuekin tokatu ere egin zait. Beti gertatzen den moduan, batzuekin hobeto eramaten zara, beste batzuekin baino, baina betidanik izan da horrela, liskarrak, adostasunak, etab. beti egon dira, eta beti egongo dira. Ikasturtearen hasierarekin konparatuz, ikusi izan dut pertsona asko aldatu egin direla eta beste batzuk betiko moduan jarraitu izan direla. Eta irakasleei buruz, mota askotako ikasleak daude, batzuekin beste batzuekin baino hobeto, baina ikasleekin moduan gertatzen da, ezin da guztiekin ondo moldatu. Metodologiari buruz lehen hitz egin dut, bakoitzak berea dauka eta gustuak bakoitzaren araberakoak dira. Kasu honetan Gorkak erabilitako metodologia gustatuko egin zait, eta ahozkoak egin izatea oso ondo etorki izan zaigula iruditzen zait, euskararen jario dela eta. Institutuan daramatzan urte guztietan ez gara inoiz ordenagailu gelara joan, eta aurten lehen aldiz joan izan gara. Nire kasuan ostegun guztietan joan gara, egindako testuak Gorkarekin zuzentzeko, testu gehiago idazteko edota beste ikaskide batzuen idazlanak zuzentzeko.


Ahozkoei buruz gehiago sakontzen badut ezan daiteke, niri hasiera batean, batez ere lehenengo ahozkoa egiterakoan, oso zaila egin zitzaidala jende aurrean hitz egitea eta gainera ahozko grabatzaile batekin grabatuz. Ikasturte osoan zehar ahozkoak egiten egon gara, hasieran Gorkak gai batzuk gomendatu zizkigun, baina ikasturtea pasatzen joan den heinean bakoitzak nahi duen gaiari buruz ahozkoa prestatu izan du. Gutxi gorabehera bost minutu iraun egin behar izan dute, baina beti dago norbait minutu gutxiago edo gehiago egiten dituena, adibidez ikaskide batek hamar minutuko ahozkoa egin zuen. Momentuz guztira hiru ahozko egin ditut, baina oraindik ikasturtea ez da amaitu… gaur egun arte egin ditudanen artean gehien gustatu eta gehien prestatu izan dudana Spartan Racei buruzko hitzaldia izan da. Hoberena izan dela pentsatzen dut, gaia gustuko nuelako eta zerbait gustuko duzunean ahalegin gehiago jartzen dituzu ondo atera dadin. Gaia pixka bat aldatuz, esan daiteke parte hartu egin dudala klasean Gorkak hitza eman didanean eta gai batzuei buruz nire iritzia eman ere.


Bloga. Egia esan ez dut inoiz blog bat sortu. Gorka ikasturtearen hasieran aurkeztu egin zenean gure instituturako blog bat eta koaderno digital bat sortu zituela azaldu zigun. Bertan gure izena eman behar izan genuen eta bere baimena edukita gure “orrialde” pertsonalean idazteen hasi ginen. Bakoitzak bere “orrialdea” eduki harren, beste ikaskideek igotako idazlanak ikusteko eta zuzentzeko aukera izan dugu, horrela ekarpena egin ditzakezu eta baita zuri ere egin. Horrela zure ikaslearen eta ikaskideen iritzia kontuan hartutako gure helburuetako bat bete izan dugu, Wikipediara, Zuzeura, edo leku publiko batera zure testua igo ahal izana.


Aurten hiru liburu irakurri izan ditugu, hiru liburuak antzekoak izan dira modu batean, hau da, hiru liburuak hainbat ipuin izan dituzte, ez dira historia bakarra izan. Azterketa egiterako orduan beste urteekin konparatuz ere desberdina izan da. Pasa izan diren urte guztietan beti egin ditugu galdera eta erantzunetako kontrolak, eta aurten Gorkak liburu osoaren ipuinetako pasarte bat jarri izan digu eta guk liburua irakurrita izanda, historia hori kontatu behar izan dugu. Horrela liburua irakurri duzun eta nola idazten duzun ikus daiteke aldi berean. Gure kabuz nahi duguna irakurtzeko ere aukera izan dugu, hala nola, egunkariak, Zuzeun igotako testuk… Klasean baita irakurri dugu eta irakasleak arbela digitalean kronometroa jarri izan digu gure burua kronometratu dezagun eta zenbat denbora behar dugun testua irakurtzeko ikus ditzagun. Ikasturtearen lehenengo ebaluazioan Gorkak bidalitako lehen liburua irakurri genuen, eta askori zezena arrapatu zien, honen ondorioz azterketaren data atzeratzea eskaini genion eta Gorkak horren truke eskatu zigun frogaren bat nahi zuela gure artean Whatsappetik euskaraz mintzatzen genuela, eta azkenean frogak bidali genizkion eta data atzeratu egin zen. Gertakari honen ondorioz Whatsappetik euskaraz hitz egiten jarraitu genuen batzuk.


Klaseak emateko metodologiari buruz hitz egitera bueltatzen bagara, esango nuke gauza batzuk aldatu egingo nituzkeela. Adibidez irakaslea denbora luzean zehar hitz egiteak, ikasleentzako gogorra izaten da, askoz jota hamabost minutu egon lirateke ikasle bat adi, hamabost minutu horiek pasata askok arreta galduko lukete. Hori izango litzateke aldatuko nukeen gauzetako bat. Eta zer egin hau hobetzeko? Egia esan ez da erraza halako gauza bat konpondu ahal izatea, zeren ikasteko moduetako bat entzutea da, baina batzuetan ikasleek gehiago parte hartu ditzaten lagundu egin dezake egoera hobetzeko.


Aurten, inoiz baino testu gehiago idatzi izan ditut, guztira hamaika testu edo idazlan egin ditu, eta oraindik ez da ikasturtea amaitu. Idazlan gehienak nire klaseko kide batzuek zuzendu egin dizkidate, akatsen bat ikusten bazuten, eta horren ostean argitaratzeko gogoak baneuzkan, Gorkari bidaltzen nion mezua zuzendu zezan, horren ostean argitaratu ahal izateko. Ikaskideek idazlanak zuzentzen zituztenean beti begiratu izan dut ia nork zuzendu egin didan, kuriositatea eduki izan dudalako. Eta niri lagundu izan didaten moduan, nik ere lagundu izan dut nire ikaskideen idazlanak zuzentzen eta nire iritzia ematen.


Aurreko batean aipatu dudan bezala, lehenengo ebaluazioan irakur liburuaren azterketa atzeratu egiteko Whatsappetik euskaraz hitz egiteaz aparte, baita blogean testu bat idatzi izan nuen arrazoiak emanez. Eta blogean argitaratu ez ezik, Wikipedian idazlan batzuk ere argitaratu izan ditu, Theo James-en idazlana, James Franco-rena ere eta Zoë Kravitz-en testua ere. Gizarte sareetan baita euskaraz mintzatzeko aukera dagoenez, noizbaiten zerbait ere jarri izan dut.


Gehienetan idazlanak hasi baino lehen, eskema edo ideiak apuntatu izan ditut, gero idazlana egiterako orduan kontzeptuak ondo egon daitezen. Eta hau eginez, nire idazlan onena Theo James aktorearen biografia egin nuenean izan zela esango nuke. Theo James nire aktore gogokoena da, eta horren ondorioz uste dut beste idazlan batzuetan baino gogo gehiago jarri izan niola eta horregatik uste dut nire idazlan onena izan dela. Denbora luze egon nintzen idazlan hori idazten oso ondo egotea nahi nuelako eta nire helburua lehenaldiz testu bat Wikipedian idaztea zelako. Baina buruan ere badaukat beste lan onen bat, lau ikaskide elkartu ginen filme bat euskaratu egiteko, eta ondoren azpitituluak jarri. Lan honen ostean Gorkak izugarrizko lana izan zuen lana zuzentzen.


Nik uste dut ikasturtea gainditu behar dudala, Gorkak esandako ekarpen guztiak egin ditudalako, bai ahozkoak, bai idazlanak, bai filme bat euskaratzea, bai euskarazko egunkariak irakurtzea… Klaseko jarrera oso garrantzitsua da, eta zenbat eta klase gutxiago galdu orduan eta hobeto. Nire kasuan ez naiz inoiz faltatu klase batera, bi egunez gaixotu izan nintzenean kontuan hartu barik. Gastroenteritisa izan nuen eta horren ondorioz bi egunetan ez nintzen eskolatik azaldu.


Euskaraz hitz mintzatzerako orduan, esan daiteke, institutuan eta institututik kanpo mintzatu egin dudala. Eskolan euskara arloan euskaraz hitz egin behar delako eta institututik kanpo, esan bezala, adibidez betidanik nire etxean euskaraz hitz egin da, edo normalean euskaraz egiten dudan lagun batekin.


Azkenik, eta ez garrantzi gutxiagokoa delako, esan beharra daukat, kronika hau barne, 42.015 karaktere egin ditudala ikasturte osoan zehar. Aurten inoiz baino gehiago idatzi izan dudala. Nire ustez pasaden urtearekin konparatzen badugu, idazlanetan hobetu egin dudala esango nuke, bai ortografia aldetik, bai kontzeptuak azaltzerako orduan.


Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, hainbat idazlan, ahozko eta irakurmen eginda, nire ustez nota hona eduki behar dut. Azken ebaluazio honetan, dena bete izan dut, beste ebaluazio guztietan bezala, horren ondorioz ebaluazio honetan bederatzi bat jarriko nintzateke. Eta azkeneko notan, bederatzi eta hamarraren arteko nota jarriko nintzateke. Hainbat argudio dauzkat nota hau arrazoitzeko, guztira hiru artikulu argitaratu izan ditut Wikipedia webgunean, baina hamaika idazlan egin ditut harpausoan. Baita hiru ahozko eta gaztelaniazko filme baten azpitituluak euskaratu. Irakurketari buruz, irakurri izan behar ditugun liburu guztiak irakurri ditu, Krimenak lehengo ebaluazioan, Fikzioaren Izterrak bigarren ebaluazioan eta azkenik, Ipuinak hirugarren ebaluazioan. Etxean baita euskaraz irakurri izan dut, aldizkariak eta gauetan etb1, euskaraz dena ikusten dut, bertan ematen duten telesai bat gustuko dudalako. Azkenik, ahozkoak ez ezik, euskara mintzatu izan dut etxean, familia euskara dakielako eta txikia izan naizenetik euskaraz hitz egin dugulako.









Bernardo et Ramon



Narratzailea emakumea da, gutxi gorabehera berrogei eta piku urtekoa. Pertsonai nagusia narratzailea da, beraz subjektiboa da eta lehen esan moduan, emakumea. Ipun honetan jakin badakigu protagonistak, emakumeak, pentsatzen duena edo bere burutik pasatzen zaiona, baina beste pertsonaien burutik pasatutakoa ez., adibidez Antsoren burutik pasatzen dena. Azkenik, narratzailearekin bukatzeko, esan beharra dago lehen pertsonan idatzita dagoela, eta emakume fidagarria dirudiela. Eta protagonistak berrogeita piku urte eduki arren, beren semearen adina eduki ahal duen Antso deituriko mutiko batez gustatuta dagoela, gustuko duela.


Ageri den pasartea baino lehenago, ikusten da protagonista, emakumea irakurketa komiteko partaidea dela eta egun batean haren taldearekin jatetxe batean jaten ari dela, Antso eta Valeria ikusten ditu. Emakume protagonista, kideei galdetu Gabe, Antso eta Valeriari gonbidatzen ditu haiekin jateko. Jan ostean, Antson eta Valeriaren platerak ordaintzen saiatzen da, baina komiteko partaideek ez diote uzten. Hurrengo egunean protagonistak mugikorrean Antsoren mezu ba dauka, laguntza eske, protagonistak harekin hitz egin eta hurrengo eguneko goizeko bederatzietan geratzen dira. Jarritako pasartearen ostean, protagonistak Antso Parisko lur azpiko tuneletatik eramaten du. Hango kiratsa jasan ostean, oinez denboraldi bat dagoen taberna batera eramatea erabakitzen du, baina egoera deseroso ez edukitzearren taxia hartzea erabakitzen du. Baina Antsok bi pisutako autobus bat hartzea erabaki eta bertan joaten dira. Tabernan daudela berak tea hartu eta Antsok protagonistaren gomendio jarraituz txokolatea hartzen du. Horren ostean liburu denda batera joatea erabakitzen dute, eta bertan tentsio puntu bat ageria da, Antsok bera baino askoz handiagoa den protagonista izkina batera baztertu egiten duenean, baian gizon batek ikusi duela ikusterakoan emakumea libre uzten du. Antsoren erabakian noriara doaz, baina emakumeak hotza daukala esaten dio, ondorioz Antsok haren jaka utzi eta noriarantz abiatzen dira. Azkenean, Antsoren hotelera doaz. Protagonistak pentsatzen du harekin oheratuko dela, baina horren ordez Antsok berak itzulitako ipun bat eman, eta irakurtzeko eta haren iritzia jakiteko bakarrik gonbidatu du. Emakumeak irakurtzen ematen du denbora goizeko ordu bietara arte, gutxi gorabehera, eta Antso lo seko dagoela ikusirik joan egiten da.






SPARTAN RACE

Spartan Race edo Spartan izenaz ere ezagutua, oztopo lasterketa bat da. Joe DeSenak sortu egin zuen, Vermot mendietan. Joe broker bat izan zen Wall Street-en. Broker bat burtsan lan egiten duen pertsona bat da; eta akzioak erosi eta saltzen ditu. Joek gainditze istorio bat izan zuen, eta aren ondorioz Death Reace sortu zuen 2007an. 2009an Death Reace, Spartan Race deitzera pasatu egin zen.

Lasterketa motak:
Hainbat lasterketa klase daude, baina lasterketa guztietan ez dira mota guztiak jartzen. Adibidez, Espainian, Madrilen Sprint eta Super lasterketa jarri zen eta Bartzelonan Beast lasterketa. Eta baita pasaden urtean Bilbon ospatu egin zen.

  • Spartan Race Sprint: Gutxi gora behera bost kilometro ditu eta hogei eta hogeita hiru oztoporen artean dauzka. Lasterketa amaitzerakoan, domina bat lortzen da eta hau gorri kolorekoa da.
  • Spartan Race Super: Gutxi gora behera hamahiru kilometroko lasterketa da eta hogeita lau eta hogeita bederatzi oztoporen artean dauzka. Lasterketa honetan lortzen den dominia urdin kolorekoa da.
  • Spartan Race Beast: Gutxi gora behera hogeita hiru kilometroko lasterketa dauka eta hogeita hamar eta hogeita hamabost oztopo dauzka. Lasterketa amaitzerakoan lortzen den dominia, berde kolorekoa da.

Oztopo motak:
Oztopo mota asko daude baina oztopo bati buruz hitz egingo dizuet: horma oztopoari buruz. Hiru horma oztopo mota daude. Lehenik: horma normala. Hau metro eta erdi eta metro eta laurogei arteko altuera dauka. Bigarrena: horma altua. Hau bi metro eta erdiko altuera dauka eta gainditu ahal izateko forma fisiko onean egon behar da. Eta azkenik: horma labankorra. Hau okertuta dago eta izenak esaten duen moduan oso labankorra da.

Oztopoen arauak:
Oztopoan zehar txarto edo ezin baduzu gainditu hogeita hamar burpee egi behar dituzu. Burpeeak zutik hasita, salto egin, lurrera bota flexioa bate gin eta berriro zutik jarri azkenean salto bat eginez. Burpeeak egin behar dituzun jakiteko, ikuskatzaileak daude oztopo bakoitzean, arauak ondo bete daitezen. Spartan Race izan zen burpeeak ezagutzera eman zituena.

Azkenik, lasterketaren arabera eta izena emate epearen arabera, prezioak aldatzen dira. Eta oso garrantzitsua da forma fisiko oso on bat edukitzea eta haurretik asko entrenatzea.




Gora eta behera olatuen kolorea,
argia, iluna, urdina, berdea.
Gauzak, objektuak mugitu eta hondoratu amaigabetasun batean.
Ur gazia nonahi.
Nire indar guztiak zurrunbilo batean murgilduak
eta olatuak eramanak.

Metro ezberdinak, luzera ezberdinak, indar ezberdinak,
olatuak bezalakorik ez dago.
Batzuetan garbiak, beste batzuetan zikinak.
Haizeak sorrarazi eta denborak hautsi.




ZOË KRAVITZ

Zoë Kravitz.jpg

Zoë Isabella Kravitz (1988ko abenduaren 1an, Los Angeles, Kalifornian, __Estatu Batu__etan jaio zen) deituriko emakumea, aktore, abeslari eta modelo Estatubatuarra da. Gaur egun bere abeslari karreran ez du bere izena erabiltzen, Lolawolf izena baizik. Zoë esaguna da hainbat pelikuletan agertzeagatik, __The Brave One__, __No Reservations__, __X-Men: First Class__ eta __Divergent__, baita ere __Californication__ telesaian parte hartzeagatik.

Zoë Kravitz __Lenny Kravitz__ musikagilearen eta __Lisa Bonet__ aktorearen alaba da.


Hasierak

Kravitz Venice Beach, Los Angeles, Kaliforian jaio zen. Bere aitaldeko amona, __Roxie Roker__ aktorea, Al Roker-en lehengusina, eta bere amaldeko aitona Allen Bonet, afroamerikanoa da. Zoë-ren amaldeko aitona __Sy Kravitz__ eta bere aitaldeko amona, Arlene Litman izan ziren, judutarrak.

Kravitz-en gurasoen 1987. urtean ezkondu ziren eta sei urte geroago dibortziatu ziren, 1993an, Zoëk bost urte zituenean. Bere amarekin bizi izan zen hamaika urte eduki arte, eta gero bere aitarekin bizi izan zen, baina udak amarekin pasatzen zituen. Kravitz __Miami Country Day School__-era joan zen, Miamin eta geroago Rudolf Steiner School-era, Manhattan, New York, non 2007an graduatu izan zen. Urte berean unibertsitatea hasi, __SUNY Purchase__ ikasketak eginez. Urte bat geroago unibertsitatea utzi eta Brooklyn-era bizitzera joan zen, zinema munduan lan egitera.


Karrera aktorea bezala

Kravitz 2007an bere estreinaldia egin zuen __No Reservations__ filmean, __Catherine Zeta-Jones__ eta __Aaron Eckhart__ protagonistekin batera. Urte berean __The Brave One__ filmean prostituta baten papera antzeztu zuen, Jodie Foster eta __Terrence Howard__-ekin batera. Zoëk bi filmak amaitu zituen bere ikasketetako azken urtean.

2008an bideo musikal baten protagonista izan zen, Jay-Zekoa “I Know” deiturikoa, eta will.i.an-en bideoan abestu egin zuen, Barack Obama lendakari izateko laguntzeko. Urte berean, Zoë __Birds of America__ komedia dramatiko filme batean agertu zen.

2010ean __It’s Kinf of a Funny Story__ fimean agertu zen, __Ned Vizzini__ eleberriaren moldaketa dena. Urte horretan, Kravitz Twelven agertu egin zen, izen bereko eleberri baten moldaketa zena, __Nick McDonell__ena, non nerabe dirudun batzuei buruz hitz egiten duen __Upper East Side__, Manhattanekoa. Hau 2010eko __Sudance Film Festival__en estreinatu zen.

2011ean, __Californication__eko zortzi atalburutan agertu zen, Pearl pertsonaia interpretatu zuen. Zoë, __George Miller__ zuzendaria Austrialiarengatik aukeratua izan zen, Fury Road protagonista izateko. 2011ean filmatzen hasteko helburua zegoen baina azkenean 2012an hasi ziren.

__X-Men: First Class__en Angle Salvadoreren papera egin zuen, gizagaindiko nerabe bat. Kravitz Londresen filmatu zuen, eta Wire fu praktikatu zuen bere papera antzezteko, bere hegan egiteko ahalmena simulatzeko.

2014an __Divergent__ filmean agertu zen, liburuaren adaptazioa dena eta izen berekoa daukana. Christinaren papera egin zuen, Shailine Woodley eta Theo James aktoreekin batera eta Neil Burger zuzenduta. 2015ean Christinaren papera berriz hartu zuen __Divergent__en hurrengo filmea egiteko, __Insurgent__.


Modelo eta musikari moduan eduki duen karrera


Kravitz hainbat aldizkaritan agertu egin da, hala nola, French Jalouse, Zine Venus eta __Elle__. 2009ko azaroan, __Vera Wang__ markaren lurrinaren aurpegia izan zen, eta honen iragarkietan eta web orrialdean atera zen. Baita __Alexander Wang__ diseinatzailearen kanpaina baten protagonista izan zen.

Zoë 2009 sortutako Elevator Flight banda __newyorktar__baten burua izan zen. Banda hau, __South by Southwest__ musika jaialdean parte hartu zuen. Kravitzek adierazi zuen bere karrera musikala hobby bat dela. Gaur egun ez du bere izena erabiltzen honetarako, Lolawolf baizik, eta honekin __EP__ bat atera egin du. Halaber, Miley Cyrusekin lan egin du, eta harreman on bat dauka berarekin. 2016ko uztailaren 20an, Cyrusekin batera “Teardrop” deituriko musika erraz bat atera zuen.


Bizitza pertsonala


Kravitzek Lola lolani Momoa (2007ko uztailaren jaiotakoa) izeneko erdi arreba bat dauka, eta Nakoa-Wolf Manakauapo Namakaeha Momoa (2008ko abenduan jaiotako) erdi anai bat ere badauka, bere amaren partetik, __Jason Momoa__ deituriko aktorearekin edukitakoak. 2009tik, Williamsburgen, __Brooklyn__, __New York__en bizi da.





Defentsa legitimoa


Laburpena:


Kapitulu honetan badaude bi mutil Beck eta Lenzberg. Beck Lenzberg baino txikiagoa zen eta honek txikitatik hasi zen biolentziarekin, hamalau urterekin. Eta Lenzberg nagusiagoa izan zenean hasi zen.


Istoriaren hasieran Beckek andre bat izutzen du eta andreak lasterka ateratzen da beldurturik. Beck eta Lenzberg metro geltokiko banku batean eserita zeuden asperturik, gizon bat ikusi zuten arte. Pertsona penagarri bat zela pentsatu zuten, emaztea eta haurrak etxean edukiko zituen gizon bat. Orduan harengana hurbiltzea erabaki zuten, haien eguna pixka bat hobetzeko. Gizonaren aurrean jarri eta probokatzen saiatu ziren, baina gizonak ez zuen erreakziorik edo erantzunik ematen, isilik geratu zen bere lekutik mugidu gabe. Beck eta Lenzberg hau ikusterakoan harrituta geratu ziren eta haserretu egin ziren ez zelako batere izutzen. Orduan hauetako batek bere labana atera eta berriro mehatxu zauri bat eginez, baina honek, ostera ere, ez zuen erreakziorik izan. Orduan, labana gizonari iltzatzea erabaki zuten. Gizonak labana ikusi zuenean bere burua defendatu eta Beck hil zuen. Lenzberg bere laguna lurrean eta hilda ikusi zuenez “mendeku” egitea erabaki zuen, bere batearekin gizonari ematen saiatu zen baina ez zuen eraginik izan, zeren gizonak bere gorputza mugituz eta defendatuz, Lenzberg ere hil zuen.


Gizona Beck eta Lenzberg hil ostean, geldirik gertatu zen berriro ere bere lekuan, mugitu gabe, polizia heldu zen unera arte. Polizia heldu zenean, gizona atxilotu eta eraman zuen.


Epaiketa egunean metroko kameren grabazioei esker, gizona txintik esan gabe kartzelaz libratu egin zen. Kameretan ikusi zen moduan, Beck eta Lenzberg izan ziren gizona probokatu zutenak, orduan honek bakarrik bere burua babestu eta salbatu zuela ikusterakoan, ez zioten zigorrik jarri.

Iritzi pertsonala:


Nire ustez kapitulu honen hasieratik ikusten edo nabarmentzen da bi protagonistak, Beck eta Lenzberg, txarto aterako direla. Honen arrazoia, gazteak zirenean egiten duten deskripzio edo kontakizunengatik. Gizonaz hitz egiterakoan ez dut ondo ulertzen nola pertsona batek ez den izutzen bi pertsona kontra dituenean, normalean urduri edo ahal duzun bezain laster ihes egiteko aukera badaukazu. Azkenik epaiketako iritzia ondo iruditzen zait, gizona bere burua bakarrik defendatu duelako. Oro har, ez da gehien gustatu zaidan kapitulua.


Liburuaz orokorrean hitz eginez, denetariko iritzia daukat. Kapitulu batzuk ondo eraman daitezke, adibidez Etiopiarra deituriko kapitulua entretenigarriena eta interesgarriena iruditu zait, baina beste batzuk luzeak izan dira, hala nola Summertime.









JAMES FRANCO


James.jpg


James Edward Franco (1978ko apirilaren 19an, Palo Alto) aktore, gidoigile, zuzendari, produktore, modelo, idazle, musikari eta margolari Estatubatuarra da.

1990eko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere karrera Telesaietan agerpenak egin, hala nola, Freaks and Geeks eta gaztetxoentzako fimetan parte hartu zuen. 2001ean James Deam papera egin zuen Homónima filmean. Emanaldi horrengatik, sari bat lortu zuen: Urrezko Globoa eman zioten aktore hoberena izateagatik. Ospea irabazi zuen Harry Osborn-en papera egiterakoan, Spider-Manen lehenengo trilogian. Hortik aurrera, beste filmetan aktore honen parte-hartzea izugarria izan da, adibidez Linek zuzendutako gerra filme bat, The Great Raid (2005), Trsitán e Isolda erromantikoa eta Annapolis (2006) dramatika Justin . 2008an Pineapple Express filmean, Saul Silver komedia pertsonaia egin zuen. Filme honengatik nominatua egon zen Urrezko Globoetako sarietan aktore hoberen moduan. Urte berdinean, proiektu oso garratzitsu bat eduki zuen Milk deituriko filme batean, non Harvel Milk papera egin zuen politikari eta ekintzaile homosexual bat interpretatu zuena. 2011an Oscar Sarietara izendatua izan zen 127 horas deituriko filmearen paperarengaitik.

Aurkibidea:
  1. Biografia.
1.1. Lehenengo urteak.
2. Karrera.
2.1. Lehenengo urratsak.
2.2. Idazkera.
3. Filmografia.
Biografia:

Lehenengo urteak.

Franco 1978ko apirilaren 19an jaio zen Palo Alto, Kalifornian. Bere ama, Betsy Verne, idazle eta argitaratzailea da, eta bere aita, Douglas Euge Franco (1948-2011), enpresaria izan zen. Bere amama, amaren partetik, Mitzi Levine Verne, Verne Art Galery administratzailea izan zen, Clevelanden oso garrantzitsua izan zena. Bere aitak jatorri Portugesa eta Suediarra zeukan, eta bere amak jatorri Errusiarrak dauzka. Jamesek bere nerabea Kalifornian pasatu zuen, bere bi anai txikien ondoan, Tom eta Dave Franco. Azken hau baita ere aktorea da.

Matematiketan oso ona izateagatik praktikak egin zituen Lockheed Martinen. 1996an Palo Altoko institutuan graduatu egin zen, non hainbat obretan parte hartu zuen eta bere kideengaitik “irrifarre hoberena” zuen pertsonatzat hautatua izan zen. Universidad de California en Los Ángeles (UCLA) sartu zen eta filologia karrera egin zuen, baina lehenengo urtea pasata unibertsitatzea utzi eta antzerkigintza egiten hasi zen, naiz eta beraren gurasoak ados ez egon.


Karrera:

Lehenengo urratsak.

Hamabost hilabateren ostean aktore entrenamenduak egiten egon zen, eta Kalifornian eta Los Angelesen entzunaldiak egiten hasi zen. 1999an bere lehenengo zinematografia lortu zuen, Daniel Desarioren papera egiteko Freaks and Greeks telesaian, non kritika onak lortu zituen baina gutxi iraundu zuen. Elkarrizketa batean esan zuen: “Freeaks and Geeks egiten ari ginenean, egiatan ez nuen ulertzen nola funtzionatzen zuen filmak eta telebista, eta gainera inprobisatu egiten nuen”.

Bere lehenengo filme garrantzitsua komedia erromantikoa izan zen, Whatever It Takes (2000), non bere neska lagunarekin filamtu zuen, Maria Sokoloff. 2001ean autatua izan zen James Deamen papera egiteko, telebistan eman zutena eta Mark Rydellek zuzendu zuena. Honengatik, Urrezko Globo bat lortu zuen, Emmy Sarietara eta Sindicato de Actores Sarietara nominatuta egon zen.

Gazteentzako hainbat filmetan parte hartu ostean, Jamesek ospea lortu zuen Spider-Man (2002) filmean, Tobey Maguire eta Kristen Dunsten ondoan Sam Raimi filmatutako filman.

Idazkera.

2010ean Jamsek hainbat ipun labur idatzi zituen, Palo Alto deiturikoa. Liburuak izen hori darama, bera jaio zen lekua delako eta Brooklyn College-en ezagutu zuen idazle askorentzako zuzendua. Bere lanak hainbat motatako kritikak izan zituen.


Filmografia:

Urtea
Izenburua
Pertsonaia
Notak
1998
1973
Greg
Telebistarentzat eginiko filma
1999
To Service and Protect
Matt Carr
Telebistarentzat eginiko filma
Never Been Kissed
Jason Way

2000
Whatever It Takes
Chris Campbell

At Any Cost
Mike

If Tomorrow Comes
Devin

2001
James Dean
James Dean
Telebistarentzat eginiko filma
Urrezko Globoa aktore hoberenari
Nominatua
Mean People Suck
Casey

Some Body
Chico de apartamento 3

2002
Sonny
Sonny Philips
Mugatua
City by the Sea
Joey
Nominatua
Spider-Man
Jarry Osborn

Blind Spot
Danny

Deuces Wild
Tino

Mother Ghost
Chico en patineta

2003
The Company
Josh

2004
Spider-Man 2
Harry Osborn

2005
The Ape
Harry Walker
Bideotan ateratako filma
El gran rescate
Capitán Prince

Fool´s Gold
Brent
Gidoigile eta zuzendaria
2006
Tristán e Isolda
Tristán

Annapolis
Jake Huard

The Wicker Man
Tabernako gaztea

Flyboys
Blaine Rawlings

The Dead Girl
Derek

Grasshopper
Travis
Filme laburra
The Holiday
Cameo
Ez zen kredituetan agertu
2007
Spider-Man 3
Harry Osborn/Duende Verde
Nominatua
Interview
Silas Parker
Abotza
Knocked Up
Cameo
Ez zen kredituetan agertu
In the Valley of Elah
Dan Carnelli Sargentua
Gidoigile eta zuzendaria
Finishing the Game
Dean Silo/”Rob Force”

An American Crime
Andy

Camille
Silias

Goos Time Max
Max Verbinski

2008
NIghts in Rodanthe
Mark Flanner Doktorea
Ez zen kredituetan agertu
Milk
Scott Smith
Nominatua
2010
Date Night
Tomas Felton

Eat Pray Love
David

Howl
Allen Ginsberg

Shadows & Lies
William Vincent

127 horas
Aron Ralston
Nominatua
2011
Your Highness
Fabious

The Green Hornet
Danny Clear
Cameo
The Broken Tower
Hart Crane
Zuzendari, idazlea, editatzailea eta produktorea
Rise of the Planet of the Apes
Will Rodman

In Praise of Shadows
William Vincent

2012
Maladies
Franco

The Stare
Tyrone

Cherry
Frances

2013
Lovelace
Hugh Hefner
Filma
The Iceman
Marty
Filma
Interior.
Leather Bar
James Franco

This Is the End
James Franco

Palo Alto
Mr. B

Third Person
Rick

As I Lay Dying
Darl Bundren
Zuzendaria
Oz: The Great and Powerful
Oz

Spring Breakers
Alien
Protagonista
2014
Good People
Tom reed

Homefront
Gator

Verónica Mars: Filma
James Franco

Pineapple Express 2


2015
True Story


2016
King cobra
Joe





Telesaiak
Urtea
Izenburua
Papera
Notak
1997
Pacific Blue
Brian

1999
Profiler
Stevie

1999-2000
Freaks And Geeks
Daniel Desario

2001
The X-Files
Oficial #2

2009
General Hospital
Franco
2009ko azaroaren 19tik 2011ko ekainaren 30arte
2010
30 Rock
El mismo
“Klaus and Greta”
2013
Comedy Central Roast
El mismo, rostizado
“Roast of James Franco”
2013
The mindy project
Dr. Paul Leotard
2. tenporada
2016
11.22.63
Jake Epping





Azalpen testua



ASKATASUNA



Bizi garen munduan, benetan askeak gara? Galdera honek gauza asko mugiarazten ditu eta pertsonen arteko debateak sortzen ditu. Pertsonak libreak gara, arauez beteriko mundu batean. Bi askatasun mota ikus daitezke: kanpo askatasunak; gauzak egiteko eskubidea kanpoko oztoporik gabe, eta barne askatasunak; guk geuk nahi ditugun gauzei buruz erabakiak hartzeko eskubidea da.
(libreak gara, ez...? ez duzu garbi utzi zer defendatuko duzun; bestalde: kanpo-askatasuna eta barne-askatasuna ez dituzu azaldu)



Askatasuna pertsonaren araberakoa da, batzuek honen kontzeptu bat daukate eta beste batzuk ordea guztiz kontrakoa. Askatasuna pertsona batek nahi duen bezala bizitzeko eta aukeratzeko eskubidea dauka. Adibidez, batzuentzat batxilerra egitea ala ez egitea aukera bat da, baina beste batzuentzat ordea, bai beren gurasoek esaten dietelako edo bai beraien ustez derrigorrez egin behar dutelako, batxilerra egiten dute. Eta beste batzuetan, pertsona berak oso argi dauka batxilerra egin nahi duela, eta horregatik bere aukeratzeko eskubide oso dauka eta batxilerra egiten du.



Jaiotzen garen momentutik guztiok eskubide batzuk dauzkagu, eta haien artean askatasuna dagoela suposatzen da. Horrela izanda ere, adin heldua eduki arte ez daukazu askatasun osoa, zure gurasoen menpean zaudelako, baina heldua zarenean, hau da, hamazortzi urterekin, legeak esaten duen moduan, zuk nahi duzuna egiteko aukera daukazu, baina ez da guztiz egia. Barne askatasunean azaltzen den moduan,guk aukeratutako erabakiak libreak diruditen arren, batzuetan ez dira. Baliteke itxuraz libreak direla baina errealitatean kausa batek determinatu dezake. Hala nola, genetika, zientzia, teologiak...(nola azaltzen du?)



Esan nahi dudana da, nire ustez, bai askeak garela, nahi duguna pentsatzeko eta egiteko. Kontuan harturik besteen askatasuna ere errespetatu behar dugula eta zure askatasun neurritik pasatzen basara ondorioak egongo direla, hala nola, kartzela.


Oro har, kontzeptu filosofikoak eskas azaldu dituzu, Iraide





Ikaskideekin egun bat Durangoko Azokan


Autobusetik jaitsi ginenean, berehala heldu ginen Durangoko Azoka ospatzen zen eraikinera. Ez genuen denbora gehiegi itxaron hor sartzeko. Sartu bezain pronto, postuak behatzen egon ginen ordu erdi gutxi gora behera. Asko poztu ginen “Gatibu” eta “Vendetta” musika taldeko kideak azokan zeudela ikustean.


Honen ostean, bi gauzetaz konturatu ginen: alde batetik, ikaskide askok azokatik joan zirela, eta bestetik, Euskal Herriko beste institutu batzuetako ikasleek gure antzeko inkesta betetzen hari zirela. Ondorioz Gorka bilatzen saiatu ginen baina, haren ordez, Ainhoarekin topo egin genuen. Beraz hari galdetu genion papera ia bete behar genuen. Baietz esan zuenez, eraikineko postu eta informazio-puntu guztietatik galdezka ibili ginen.


Azkenean, alboan zegoen parkera atseden hartzera joatea erabaki genuen galdera guztiak beterik ez euki arren. Hamaiketakoa jan bezain pronto, mugikorrekin argazkiak eta bideoak egiten jarduten ibili ginen, autobusa heldu zen arte. Nahiz eta maila honetan txango gutxi izan, egun horretan primeran ibili ginen. Durangoko Azoka benetan bizitzekoa da!


da!.jpeg


Zinema-kritika



American Sniper (2015eko filma)

external image el-francotirador-american-sniper-imagenes-1.jpg


Zuzendaria: Clint Eastwood
Gidoilaria: Jason Hall
Estreinaldiaren data: 2015eko otsailaren 20an.
Herrialdea: AEB
Jatorrizko izenburua: American Sniper.
Aktoreak: Bradley Cooper,Sienna Miller,Luke Grimes,Jake McDorman,Kyle Gallner,Keir O'Donnell,Eric Close,Sam Jaeger,Owain Yeoman,Brian Hallisay,Marnette Patterson,Cory Hardrict,Eric Ladin, Madeleine McGraw.

Benetako istorio batean oinarrituta dago, Chris Kyle-ren bizitzan. Estatu Batuetako militar eta frankotiratzaile hau, Estatu Batuetako historia militarrean famatua izan zen, bere garaiko frankotiratzailerik hilgarriena izateagatik.

Sinopsia


Chris Kyler Texasekoa zen, neska bat ezagutu eta harekin ezkondu egin zen. Armadan sartu eta Iraken zegoen gerratera bidali zuten. Han frankotiratzaile moduan ibili izan zen eta Iraken denbora batez egon eta gero etxera bueltatu zen, non bere lehenengo semea jadanik jaioa zen. Berriro joan zen Irakera eta urte luze batzuetan zehar han egon zen, hainbat misio gauzatzen. Azkenean, armada utzi zuen eta etxera bueltatu zen bere emazte eta seme-alabekin. Egun batean, marinel batekin elkartu egin zen tiro batzuk praktikatzera joateko; hori izan zen Chris ikusi zuten azken aldia, marinelak asasinatu baitzuen.

Kritika, iritzia


Nire ustez, mota honetako film gehienak nahiko antzekoak dira, baina “Frankotiratzailea” filmak besteetatik zerbait desberdina dauka. Alde batetik, gerratean dagoen bitartean zelako esperientziak dauzkan ikusten da, txarto pasatzeko momentuak badaude, tentsioa nabaritzen da kasu askotan. Bestetik, etxetik kanpo egoteak ekartzen dituen arazoak ere ikusten dira, hau da, emazteak bakarrik sentitzeaz gain, bere senarraren bizitzarengatik larrituta dagoela ikusten da momentu guztietan. Azkenik, atentzioa deitzen duen gauzetariko bat, Chris, protagonistak, burua pixka bat galtzen duela da filma aurrera doan heinean. Guztiz zoratuta egon baino lehen, detaile batzuetan nabaritzen zaio. Zorionez, azkenean bere emaztearen laguntzarekin, lehenagoko bera berrio izatea lortzen du. Laburbilduz, oso film polita eta interesgarria da benetako istorio batean oinarrituta dagoelako.
Esan dudan guztiagatik, “Francotirador” pelikula ikustea gomendatuko nizueke.












Azalpen testua


Theo James
external image 2f917ed3b4b381d6d9e9b3773c1bcb47382c2a45.jpg

Theodore Peter James Kinnaird Taptiklis (Oxford-en, Erresuma Batuan 1984 abenduaren 16an jaio egin zen), ospetsu bilakatu zenetik jendeak Theo James bezala ezagutzen duen aktore Britainiarra da. Gehienbat ezagutzen zaio Bedlam telesaileko Jed Harper pertsonaiagatik, Gold Boy seriean Walter Clark pertsonaiagatik, A Passionate Woman telesaian Craze bezala, Room

at The Top seriean Jack Wales moduan, Case Sensitive seriean Aidan Harper bezala eta Divergent filmeko filmetan “Cuatro” edo Tobias Eaton moduan.

Txikia zenean, bere nerabezaroan,Aylesbury Grammar School-en ikasi zuen. Eeskola hau mutilentzako bakarrik zen eta nagusia egiten zen bitartean arte dramatikoa ikasi zuen Bristol Old Vic Theatre School-en. 2007an Filosofiako titulua lortu zuen Nottingham-eko unibertsitatean eta hiru urte beranduago telebistan agertu zen lehenengo aldiz bere lehenengo paperarekin, Alex Crazenovski bezala A Passionate Woman seriean. Bere lehenengo paper garrantzitsua urte bat beranduago heldu zen, Bedlam seriearekin, non Theok, Jed Harper pertsonaia interpretatu zuen. Diru asko irabazi zuen, baita Golden Boy seriean Walter William protagonista bezala, honek ia hamaika miloi ikus-entzuleen audientzia eduki zituen bere estreinaldian.

Geroago, 2014an, Divergente filmean Tobias Eaton edo “Cuatro” pertsonaia interpretatzeko hautatu zuten, pelikula hau Veronica Roth-en liburu baten adaptazioa da. Filmak arrakasta itzela eduki zuen eta diru-sartze handiak lortu zituen, honek Summit Entreainment-ek liburuen serie osoa argitaratu nahi izatea eragin zuen, non Theo, Tobia Eaton edo “Cuatro” pertsonaia interpretatzen jarraituko duen. Akzio arloan saria lortu zuen bere paperarengatik, 2014ko Teen Choice Awards-etan.


Aurkibidea:

  1. 1. Biografia.

1.1. 1984-2010: Lehenengo urteak eta hasiera aktore moduan.

1.2. 2011-gaur egun arte: Golden Boy eta Divergente.

2. Filmografia.

3. Sariak eta izendapenak.


Biografia:

1984-2010: Lehenengo urteak eta hasiera aktore moduan.

Theo James 1984ko abenduaren 16an jaio zen Oxford-en, bere izen osoa Theodore Peter James Kinnaird Taptiklis. Bere familian, 6 neba-arreben artean txikiena da (hiru anaia eta bi arreba ditu), gurasoak Philip Taptiklis eta Jane Née Martin dira. Txikia zenean eta nagusia egiten zen bitartean Aylesbury Grammar School-en ikasi zuen. Geroago Nottingham-eko Unibertsitateansartu zen eta filosofia maila lortu zuen 2007an. Gaztea zenean, arte dramatikoko eskolan sartu zen, Bristol Old Vic Theatre School, non Antonia Thomas-en kide izan zen. Hasiera batean, Theo abezlaria izan nahi zuen, eta hainbat taldetan egon zen, baina inoiz ez zuten diskorik atera. Aktorea gai da kantatzen, gitarra, saxofoia, pianoa eta armonika jotzen. 2009an bere neska lagunari, Ruth Kearney, (beranduago aktorea egingo dena ere) lagundu zion A Passinate Woman eginkizunean. Hasiera batean, Theok ez zuen paperik bilatzen baina denbora pasatzeko entzumen bat egin zuen eta pertsona egokia zela ezan zioten papera egiteko, horren ondorioz, seriean atera egin zen 2010ean. Urte berean, gonbidatu moduan egon zen //Downton Abbey//telesaian, Kemal Pamuk pertsonaia interpretatzen. Baita ere Conocerás al hombre de tus sueños pelikulan agertu zen Ray moduan; pelikula 34 miloi dolar biltzea lortu zuen.

2011-gaur egun arte: Golden Boy eta Divergente.

2011an, Theo //Bedlam//seriearen lehen denboraldian parte hartu zuen, sei pasarte zituen. Gorenera heldu zen ostean, Theo The Inbetweeners Movie-n atera egin zen; pelikulak kritika desberdinak eduki zituen eta arrakasta handia eduki zuen, ia 90 milioi dolar lortu zituen. 2012ko urtarrilean, bizia eman zion //Underworld//-en David pertsonaiari, kritika txarrak eduki esean, 170 milioi dolar lortu zituen, ia hiru bider gehiago bere hasierako aurrekontua. Geroago, 2013an, Theo //Golden Boy de CBS// seriean egon zen Walter William pertsonaia interpretatzen. Bere lehenengo saioan, serieak 10.56 milioiko audientzia estatubatuar eduki zituen. Kritika onak lortu zituen espezialisten aldetik, 60 puntu 100tik lortu zituen.

2014an, Theo, Tobias “Cuatro” pertsonaia interpretatzeko deitua izan zen //Divergente// pelikula egiteko, egokitzapen zinematografikoa zen, Veronica Roth-ek idatzia. Beste aktore batzuk egon ziren hautatuta paper hori egiteko, Lucas Till, Jack Reynor, Jeremy Irvine, Alex Pettyfer, Brenton Thwaites, Alexander Ludwig eta Luke Bracey. //Divergente//pelikulak iritzi desberdinak eduki zituen, 48 puntu 100tik lortu zituen. Espezialista askok txarto ikusi zuten, Los Juegos Del Hambre-rekin eta El juego de Ender-rekin konparatuta. Txarto ikusita egon zen arren, arrakasta eduki zuen, 288 milioi dolar lortu zituen, hiru aldiz bere hasierako aurrekontua 85 milioikoa zena. Bere antzezpenagatik, Teen Choice Awards-en sari bat lortzeak ekarri zion. People Chice Awards-en, 2015an Shailene Woodley-rekin batera beste sari bat lortu zuen, bikote hoberenari. Pelikularen arrakastari esker, Summit Entertainment-ek //Divergente// pelikularen jarraipena egitea erabaki zuen, //The Divergent Series: Insurgent//, hau 2015ko martxoan estreinatu zen, non Theok, Tobias “Cuatro”-ren papera berriro hartuko zuen. Bigarren pelikula estreinatu ostean, hainbat kritika onak eta txarrak eduki zituen. //Insurgent//pelikulak 42 puntu 100-tik lortu zituen.

Filmografia:

Urtea
Izenburua
Rol
Notak

2010

A Passionate Woman

Alex Crazenovski

Protagonista

Downton Abbey

Kemal Pamuk

1 pasatea

2011

Bedlam

Jed Harper

6 pasarte

2012

Case Sensitive

Aidan Harper

2 pasarte

Room at the Top

Jack Wales

2013

Golden Boy

Walter William Clark, Jr.

Protagonista

Urtea

Izenburua
Rol
Notak

2010

Conocerás al hombre de tus sueños

Ray

Koprotagonista

2011

The Inbetweeners Movie

James

2012

Underworld: Awakening

David

The Domino Effect

Invitado en la fiesta

Cameo

2014

Divergente

Tobias «Cuatro» Eaton

Protagonista

2015

The Divergent Series: Insurgent

Franny

Luke

Postproduzioa

London Fields

Guy Clinch

2016

The Divergent Series: Allegiant

Tobias «Cuatro» Eaton

2017

The Divergent Series: Ascendant





Lagunarteko gutuna



Kaixo Arkaitz!


Zelan udan? Ni izugarrizko uda pasatu dut, itzela! Bi hilabete eta erdi hauetan gauza asko egin ditut eta gehien gustatu zaidana Gobernuz Kanpoko Erakunde batean ibili naizela izan da.


Gobernuz Kanpoko Erakunde honetan gauza asko ikasi eta irakatsi ditut. Afrikako herri txikietatik egon gara hainbat gauzak egiten, hala nola, ume askok ez dute eskolara joateko aukerarik edo asko ibili behar dute eskoara heltzeko, bi, bi ordu eta erdi gutxi gorabehera. Horregatik denboralditxo bat egon gara herri bakoitzean, umeei klaseak ematen eta gauza berriak irakasten.


Harrituta geratuko zara! Gauza oso gutxirekin: makil batekin eta goma batekin esate baterako, munduko ume alaienak dira eta pozez beteta daude. Gehien gustatu zaidana, beti barrez daudela izan da, huskeriengatik barre egiten dute, batez ere guk haien gauzak egiten ikasi dugun momentuan. Oso trebeak dira eskuz egindako gauzekin. Eta oso ohituta daude ia egunero dantza eta musika egitera, saltoan, taldeka…


Dena ona ere ez da, tamalez. Zeregin handiak dituzte haien bizitzak aurrera eramateko. Egunero etxean lagundu behar dute, batez ere anaia-arrebekin, honetatik nagusiena izaten da gehien laguntzen duena, bai etxean, bai etxetik kanpoko jardueretan, adibidez, soroan lan egiten, gero etekinak lortzeko.


Animatzen zaitut hurrengo udan nirekin esperientzia hau bizi izatera. Benetan konturako zara esan dizudan gauza guztiez, bai eta oso pribilegiatuak garela dauzkagun gauza guztiengatik. Bueltan izugarrizko aldaketa dago, baina gustura sentitzen zara zure buruarekin lagundu izanagatik.


Anima zaitez!!!


Iraide