Aurkibidea

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak

, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testu

ak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...



Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iri

tzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK






























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.


2016-2017 ikasturteko KRONIKA


Sarrera:

2016-2017ko ikasturte honetan, euskarako lehenengo klasean, unibertsitatera sartzeko froga egin genuen, gure euskara maila zein den jakiteko. Uste dut nahiko ondo atera zitzaidan, beraz, euskara maila nahiko onarekin hasi nintzen. Kurtsoaren zehar, esfortzu handia egin dut maila mantentzeko edo hobetzeko. Hainbat idazlan idatzi ditut Harpauso web orrialdean argitaratzeko, eta nire klaseko kideen idazlanak irakurri ditut ere. Urte honetan, asko landu ditugu ahozko elkarrizketak, pasadan urtean asko ukitu ez genituenak.

Historia:

Aurreko ikasturtean, DBHko 4. mailan nengoela, 43BD taldean egon nintzen, Ikerne Etxebarria, historia eta geografiako irakaslea, gure tutorea izan zen. Lehen hezkuntza San Bartolome eskolan egin nuen, Leioan . Euskara maila ona zeukan, eta asko ikasi nuen. Artaza Romora DBHko 1. Mailan etorri nintzen, eta lagun zoragarriak egin nituen. Hemen pilla bat ikasi dugu, eta uste dut ikasturte honetan nire euskara maila asko hobetu dela, beste urteekin konparatuz.


Klaseko giroa:

Kurtso hasieran, klasean ikasle berri batzuk egon arren, oso ondo konpondu ginen jadanik elkarrekin ezagutzen ginelako. Lehenengo hogeita zortzi ikasle ginen, baina matrikuletan zenbait erraketa egon zirenez, bi ikasle gure klasera pasatu ziren. Kurtsoan zehar gero eta hobeto hasi gara moldatzen eta gure artean ez dira egon arazkoak. Errespetua susmatu dut gure klase giroan kurtso hasieratik. Normala denez, badaude pertsona batzuekin hobeto moldatzen zarela baina hori beti gertatu izan da, batez ere gure adina izanda. Nik uste dut, klaseko jarrera nahiko ona izan da kurtsoan zehar, batzuetan astuna izan arren.

Ahozkotasuna:

Kurtsoan zehar 3 edo 4 ahozko aurkezpenak egin ditut, batzuk besteak baino hobeagoak. Hoberena nire ustez egin azkena izan da, ez bakarrik euskara ikasgairako baliagarria izan delako, baita ere Filosofiako gai bati buruz hitz egin nuelako, azterketa bat egin ondoren. Klaseko ariketak egin ditugunean, hainbat kasutan parte hartu izan dut erantzuna emateko edo elkarrizketa parte hartzeko, hori bai, beti txanda errespetatuz.

Irakurmena:
Aurten, hiru liburu irakurri ditugu kurtso osoan: Antologia 1, Iban Zalduarena, Krimenak, Ferdinand von Schirach idazle alemeniarrena, eta azkena, Fiktioaren Isterrak, Ur Apalategi idatzita. Orokorki, gustukoak izan ditut irakurritako hiru liburuak, izan ere, istorio-bildumak izan direnez hirurak, salbuespenak egon dira liburu bakoitzean. Egon dira hainbat istorio gustuko ez ditudanak izan eta baita ere guztiz ulertu ez ditudanak, horregatik pasarte batzuk irakurtzea nahiko astuna izan da. Nire kabuz hainbat artikulu irakurri izan ditut Zuzeu.eus-en eta Harpausoetan gehienak, batez ere nire ikaskideak idatzi izan dituztenak.

Metodologia:

Aurtengo metodologia azken urteetakoekin konparaketa eginez, hoberenetarikoa izan dela esango nuke. Asko gustuko izan zait nola banatu izan ditugun orduak astean zehar: Astelehenetan, klase osoa elkarrekin idazketa, gramatika eta lexikoa lantzen; Ostegunetan, bikoizketa zegoela aprobetxatuz, ahozko ariketak landu izan dugu, gainera jende gutxiago egon denez klase hauetan, ikasle askori laguntza bezala izan da ez hainbeste jendearen aurrean hitz egitea (neu barne); Azkenik, Ostiraletan,denok informatika gelara joan gara idazketa batez ere lantzeko, Wikipedia, Zuzeu.eus eta baita ere Harpausoak blogari begirada bat ematen eta geure testuak idazten.

Idazmena:

Idazmena izan da aurten gehien landu dudan arloa euskara ikasgaian. Testuak idazterakoan, zuzentzaile automatiko ezin bestekoa izan da, hiztegiak bezala. Idazterakoan, testu prozesadore batean idatzi izan ditut lehen zirriborroak, gero lan koadernoan argitaratzeko, beti aldaketa pare bat egiten eta testua hobetzen. Hainbat ikaskideekin kooperatu dut aurten, bai haien testuak zuzentzen eta ekarpenak egiten, bai haien zuzenketak eta ekarpenak kontuan hartzen eta nire testuak aldatzen eta hobetzen ere. Batzuetan ez da izan beharrezkoa ezta nire lanak hobetzeko eskatzea, ikaskide batzuk haien kabuz egin dute lan hori, nik bezala.

Kurtsoan zehar hainbat artikulu argitaratu ditut, batez ere Zuzeu.eus-en eta Wikipedian. Klaseko Whatsapp taldean ere euskaraz egin izan dugu hainbat alditan.

Zein izan da aurtengo idazlanik hoberena? Zergatik?

Nire ustez, aurtengo idazlanik hoberena bi izan dira; "errefuxiatuak” eta "beste herrialde batean neska izatea" , biak argudio testuak dira. Gehien idazten kostatu zaidana “errefuxiatuak” izan da, zeren eta, informazio gehiena daukadan testua da. Hala ere, oso pozik geratu nintzen bere azken emaitzarekin. “Errefuxiatu” azalpen testua egin nuenean, denbora luze bat eraman zidan, karaktere askotako testu bat izan zelako, baina nire ustez ondo ikusi ahal da artikulu honetan nire bilakaera.

Jarrera:
Nire jarrera egokia izan dela esango nuke. Nire ustez, klaseko giroa nahiko ona lortu dugu guztion artean, batez ere bikoizketa klaseetan. Arazorik gabe ikasi ahal izan dut eta nahi izan eta behar izan dudana ere arazorik gabe egin dut.

Euskararen erabilera ikasgelan:

Klase barruko euskararen erabilera kurtsoan zehar hobetu da, landu izan dugulako batez ere. Baina euskara erabiltzea, oso gutxiagotua dagoen eremuetan, ez da batere erraza. Horregatik, klasez kanpo ez dut euskaraz mintzatu beharrezkoa izan ez bada.

Autoebaluazioa:

Ikasturte honetan zehar hainbat gauza berri ikasi ditugu baina haien artean erabilgarrienak zuzentzaile automatikoa, online hiztegiak etab erabiltzen izan da. Baita ere testuak idazten eduki dudan hobekuntza ere, pilla egin ditudalako. Lehen esan dudan moduan, kooperazioa nabarmena izan da urtean zehar bai nire partez bai nire ikaskideen partez ere. Nik uste, aurten izan da euskara ikasgaia hobetu eraman dudan urtea eta oso pozik nago nire bilakaerarekin eta honek ekarri duen emaitzarekin. Nire kideek eta irakasle lagundu didate euskarako klaseak hobeto eramateko,zeren eta, errespetu asko egon da klasean, bai ikasleen artean, bai irakaslearekin.


ARGUDIO-TESTUA

Telefono mugikorrei buruz hitz egingo dut. Telefono mugikorrek, gauza askok bezala bere alde onak eta txarrak dituzte. Horrek ez du esan nahi telefono mugikorren alde edo kontra nagoenik, baina idatzi honetan nire iritzia emango dut bakarrik.


Telefono mugikorrak , asmatu duten gauzarik erosoenak dira . Zergatia erantzutea oso erraza da . Gero eta komunikatuago egongo zara eta larrialdietarako oso baliagarria da . Gero eta txikiagoak egiten hasi direnez azkenengo hamarkadan telefono mugikorrak zure poltsikoan sartzen dira sortu ziren lehen mugikorrak ez bezala , haiei adreiluak deitzen zieten, haien tamainagatik eta eramateko oso deserosoa zen, gainera ez zuten funtzionatzen gaurko mugikorrak funtzionatzen duten bezala , gaur egungo mugikorrek internet , gps, bluetooth eta beste zenbait gauza gehituta dituzte.


Urtero-urtero, telefonia mugikorra aldatzen joan da eta beti ari dira mugikor hobeagoak ateratzen jendeak erosteko. Gainera telefonia mugikor enpresak barateria piloa ateratzen dituzte urtero jendea gehiagok erosteko, bat erosten duzunean hurrengo hilabetean zurea baino mugikor askoz ere politagoak eta hobeagoak atera dituztelako merkatura eta mugikorra atzean geratzen hasten den arte ez duzu aldatzen, gehienetan, zure mugikorrak funtzionatu arren, beste bat erosteko gogoak izango duzu, gazteen kasuan bezala, modan egoteko erosten dituzte pilo bat mugikor. Baina horrek diru mordoa galtzea eragiten du eta kasu askotan ez gara konturatzen. Bestalde, egiten ari diren mugikorrak gero eta kalitate txarragokoak dira eta beste tresna elektriko askoren kasuetan gertatzen den moduan, ekoizleek iraungipen programatuak erabiltzen dituzte, hau da, produktu baten bizitza erabilgarriari bukaera ezartzea. Horrek zer esan nahi du? Produktu asko programatuta daudela epe batean apurtzeko eta konpontzeko aukerak eskasak edo konponketak oso garestiak izaten dira, orduan beste produktu bat erostera behartzen gaituzte.


Orduan, mugikorrak erosterakoan kontu handia eduki behar da kalitatean, ez zenbat gauza gehituta dituen, baizik eta kalitate onekoa izan behar duela arreta handia jarri behar dugu eta ez edozein mugikor erosi.



HEZKUNTZA GAUR EGUN




Heziketa eta edukazioa non jaso beharko genukeen oso gai eztabaidatua izan da. Etxean edukazioa eta ikastetxean soilik formazioa jasotzearen aldekoak zein kontrakoak egon dira beti. Baina, nori ez dio irakasleak errieta egin beste kide batekiko jarrera desegokia izan duelako? Edota, nork ez du inoiz gurasoen laguntza izan klaseko ariketaren bat egiteko? Ziur gaude, noizbait guztiok egon garela horrelako egoera batean. Gaur egun, bai etxean, bai ikastetxean, ematen baitizkigute biak, maila altuago edo baxuagoan. Hau horrela izatea ezinbestekoa da.

Hasteko, txikitatik denbora asko igarotzen dugu eskolan eta etxean bizi izan ez ditugun egoera askorekin topatu gara. Hala nola, solaskideez betetako klase batean egotea eta hitz egiteko, txandak errespetatu behar izatea. Egoera berri hauen aurrean irakasleek irakatsi behar digute nola jokatu behar dugun, beharbada, klasetik kanpo egoera hauek ez baititugu bizi eta gurasoek nolako jarrera izan behar dugun azaltzeko aukerarik ez dute izan. Adibidez, kasu honetan, eskua altxatzen irakatsi ziguten. Hori edukazioa da eta klaseko giroa eramangarria izateko ezinbestekoa da arau hauek ikasle guztiek ikastea, beraz, beharrezkoa da ikastetxeak gure hezieran eragitea.

Gainera, gaur egun ikastetxeen balore-eskaintza maila oso alta da. Hau da, ikasleei formazioaz gain, pertsona zibilizatuak izaten irakasteko ardura hartzen dute ikastola askok. Baina, hau ez da gertatzen maila berean ikastetxe guztietan: normalean, erlijiosoak direnetan transmititzen dira baloreak gehien, eta beharbada, ikastola publikoetan ez hainbeste. Horregatik, gurasoen ardura izango da hautatzea zein izango den haien seme edo alabari emango dioten edukazioa; horren arabera, zein ikastetxeko hezibidera bat datorren harekin eta ikastetxearen esku-hartzea zein mailaraino izatera prest dauden. Baina, badaude beste faktore batzuk erabakia hartzerakoan kontuan izan behar direnak ere bai. Adibidez, formazioaren kalitatea edo jasotako errenta.

Aurrekoa azaltzeko, Askartzan izan dugun esperientzia argia da. Txikitatik erlijioaren bidez, lagun ukoa maitatzen, elkarbanatzen... irakatsi digute. Hazi garen heinean, gero eta gai landuagoak jorratzen ibili gara. Gainera, nahi izan dutenek Belabartzera eta kanpamentu desberdinetara joateko aukera izan dute, non irakatsitako balore hauek inon baino gehiago transmititzen dituzten. Hau guztia gutxi balitz, eskolaz kanpo egiteko ekintzak ere proposatzen dizkigute: Leioako egoitzara joan pertsona nagusiekin egotera, jantoki sozial batera joan laguntzera edota baliabiderik gabeko gurasoak dituzten umeei klaseko lanarekin lagundu.

Arestian aipatutako argudio guztiei, etxean hezkuntza ona jasotzen ez duten umeak daudela erantsi behar zaio. Arrazoi desberdinak egon daitezke hau gertatzeko: gurasoek denbora gutxi izatea umearekin egoteko, etxean egoera zaila edukitzea (gurasoen dibortzioa, adibidez)... Egoera honetan ezinbestekoa da gurasoak ez diren pertsona gehiago umearen hedabideaz arduratzea eta eskolak adibidez, paper hori hartu dezake.
Bestalde, formazioaren gaia ere garrantzitsua da. Nahiz eta, lehen esan bezala, Ikastetxeak heziera eskaintzen digun, klasera joatearen helburu nagusia formazioa eskuratzea da. Baina, etxean ere formazioa modu desberdinetan jaso dezakegu. Adibidez, gurasoek sukaldatzen erakusten digute eta hori bizitzarako ezinbestekoa den formazioa da. Edo, haien zaletasuna igorri egiten badigute: artea, musika... baita hori ere, modu batean edo bestean, formazioa da. Gainera, ziur guztiok noizbaiten etxekoen laguntza behar izan dugula klasean zer edo zer ez genuelako ondo ulertu eta haien azalpenaren ondoren, bai. Beraz, familiaren esku-hartzea ezinbestekoa da askotan.

Horrez gain, kasu bereziak daude. Adibidez, badaude haien formazioaren parterik handiena etxean jasotzen duten pertsonak, arazo ekonomikoengatik, eskolatik urrun bizi direlako… Hau, herrialde garatuetan ez da sarritan gertatzen, baina, eskualde azpigaratuetan (besteen artean, hain ezaguna dugun Ipar Potosin) oso ohikoa da eskolatik urrun bizitzea eta horregatik, joateko aukerarik ez izatea edo oinarrizko hezkuntza jasotzea, baina geroago, Unibertsitatera ez joatea, baliabide ekonomikoen faltagatik gehienetan. Horregatik, txikitatik gurasoek irakasten diete abeltzaintza- eta nekazaritza-lanak egiten, hots, formazioa eskaintzen diete.

Laburbilduz, erabateko heziketa eta formazioa lortzeko, bi instituzioen (ikastetxearen eta gurasoen) parte-hartzea egotea ezinbestekoa da. Gurasoen lana, batik bat, heziera eskaintzea izango da eta ikastetxearena, berriz, formazioa, baina bestea alde batera utzi gabe. Tamalez, badakigu gaur egungo gizartearen osotasunak horrelako hezkuntza jasotzeko aukerarik ez duela, horregatik, gobernuek honetan lan handiagoa egitea ezinbestekoa ikusten dugu; gizabanako guztiek hezkuntza duina jasotzeko eskubidea bermatu dadin.

ERREFUXIATUAK

Gaur egun, Ekialde ertaineko gatazkak direla eta, pil-pilean dagoen gaia da. Ondorioz, "errefuxiatu" hitza egunerokotasunean entzutera ohitu garen terminoa bilakatu da. Baina, ba al dakigu zehazki zer esan nahi duen? Lehenengo eta behin, argi izan behar dugu "errefuxiatua" eta "etorkina" oso kontzeptu desberdinak direla. Etorkinak, arazo ekonomikoak dituelako ihes egiten du bere jaioterritik, eta errefuxiatuak, aldiz, gerra-, politika-, erlijio-, arraza-arrazoiak edo bestelakoak direla medio.

Hasteko, garrantzitsua da aipatzea errefuxiatuak ez direla arazo berri bat; betidanik egon dira, arrazoi oso desberdinengatik. Hala nola, herrialde batzuetan homosexualitatea onartzen ez zelako ihes egin behar izan zuten pertsona asko bizi izan dira, edo beste adibidetzat har daitezke, haien sexualitateaz ez gozatzeko, mozketa sexuala pairatu behar duten emakume askok alde egin behar izan dute. Baina, historia aztertzen badugu, kontura gaitezke ihesaldia gehien eragin duen arazoa guda izan dela. Azkenengo hauek direla eta, milioika eta milioika pertsona egon dira haien jaioterrietarik desplazatuta.

2016. urtean, ACNUR-rek munduan zehar 65 milioi errefuxiatu baino gehiago daudela aldarrikatu du, urtero egiten duen informean. Zifra hau, azkenengo 4 urteetan %55 hazi da modu jarraian eta hazten jarraitzen du. Hau gertatzeko arrazoi nagusia, orain dela urte batzuk (5, hain zuzen ere) Siriako gerra hasi zela da. Gatazka handi hau, 2011an hasi zen, pertsona talde batzuek sistema berria eta berdintasun gehiago izatea eskatzen zutenean, Sirian zegoen korrupzio, pobrezia eta giza-eskubideen faltaren kontra eginez. Baina gobernuak eman zuen erantzuna, talde hauen kontra bideratutako eraso bortitza izan zen. Eratutako istiluaren ondorioz, Siriako azpiegituretan eragindako kalteen balioa 200.000 milioi eurokoa da, eta populazioaren %80 pobrezian bizi da. Horrek, bertan bizi zen jendearen alde-egitea eragin zuen. Gaur egun, Siriako gizartearen %25 herrialdetik kanpo dago, 5 milioi siriar inguru (egunero 6.000). Zifra hauekin, Siriako guda, munduaren osotasunean desplazamendu gehien sortzen dituen gatazka da.

Baina, nora desplazatzen dira pertsona guzti hauek? Gehienak Europan sartzen saiatzen dira, baina zailtasunak direla eta, asko, hurbilen dituzten herrialdeetan geratzera behartuta ikusten dira. Hortaz, Turkiak 2.5 milion hartzen ditu, errefuxiatu gehien hartzen dituen herrialdea da, baina, ez dira gai hainbeste pertsonari babesa emateko; Libanok, 1.1 milioi pertsona hartzen ditu, zifra ikaragarri handia, kontuan izanda, 4 milioi biztanle dituen herrialdea dela; Jordaniak, 629.000; Iraq-ek, 249.000 eta Egiptok, 132.000 errefuxiatu. Aitzitik, Saudi Arabiak eta Qatarrek Siriako gudako armak hornitzeaz gain, haien mugak itxita dauzkate errefuxiatuentzako eta ez bakarrik hauek, Persiar Golkoko herrialde guztiek ere bai. Baina, aurretik aipatutako moduan, Europara heltzeko helburua dute gehienek. Horren eraginez, 2015ean 1.3 milioi asilo-eskaera egon ziren Europan, aurreko urtean egondakoen bikoitza, eta soilik, 300.000 onartu ziren. Baina eskaera hauek oso era desberdinean banatuta daude. Alemaniak, milioi erdi eskaera jaso zituen, eta Espainiak, nahiz eta hobekuntza ekonomikoa lortu, bakarrik %1.

Herrialde hauetara trenez edo Mediterraneoa txalupaz zeharkatuz heltzen dira normalean, edo bestela, oinez. Hain dira latzak bidaian zehar bizi behar dituzten egoerak, zein asko eta asko hil egiten dira. Gainera, alde egingo dutela erabakitzen dutenean, askotan, mafiekin topo egiten dute. Mafia askok, diru-kantitate baten truke Europara eramango dituztela zin egin eta gero, iruzur egiten diete.


Bidegabekeria hauen kontra lan egiten duten hainbat erakunde daude munduan zehar, adibidez, ACNUR (NBE-ren bulegoa errefuxiatuentzat). Honen helburua, errefuxiatu guztiei babesa ematea da, haien eskubideak (batez ere, asilo-eskubidea) bermatuz. Gaur egun, 9.300 pertsona-inguru lan egiten dute erakunde honetan, 123 herrialdeetan sakabanatuta, eta 46 milioi errefuxiatu dituzte haien babespean. Beste 4,8 milioik laguntza jasotzen dute Ekialde Ertainean, UNRWA (NBEren bulegoa errefuxiatu Palestindarrentzat Ekialde Ertainean)-ren bidez. Espainian ere, CEAR (Comisión Española de Ayuda al Refugiado) erakundea dago haien harea-pikorra jartzeko. Hauek, eskubideak, justizia, herritartasuna eta bizitza interkulturala bultzatzen dituzte. Jesuitek ere lan handia egiten dute sail honetan, JRS deitutako erakundearen bitartez. Haiek 3 hitzez laburbiltzen dute haien zeregina: lagundu, zerbitzatu eta defendatu.

Laburbilduz, milioika eta milioika errefuxiatu daude munduan zehar babesa bilatzen haien herrialdeetako egoera edo beste zenbait zio direla bide. Nahiz eta arestian aipatutako erakundeek laguntza handia eskaintzen dieten, herrialde garatuetako gobernuek haien ateak itxiz, arazoa konpontzeko oztopo handia jartzen dute. Horregatik, erakundeek, gizartearen elkarlana eskatzen dute gero eta handiagoa bilakatzen ari den arazo sozial honen aurrean, gobernuetako agintariek legeria aldatzeko eta guztion ongizatea eta eskubideak, herrialdearen ekonomiaren eta politikaren gainetik jartzeko.Refugiados-andando1.jpg



DANI MARTIN


1.BIOGRAFIA

Dani Martin Garcia , Madrilen, 1977ko otsailaren 19an jaio zen, “Dani Martin” bezala ezagutzen dute. Espainiako abeslari eta aktore oso famatua da. Ezaguna da, zeren eta, talde musika bat sortu zuen 1994an “el canto del loco” deituta.

Bere guraso eta arrebarekin hazi zen, Alalpardo (Madrid) deitutako herrialde batean. “Cristina Rota” ikastetxera joan zen, non bertan Arte dramatikoa ikasi zuen. Eta beranduago, eskolaz aldatzea erabaki zuen eta “William Layton” eskolara joan zen. Eskola amaitu zuenean, aktore bezala paper batzuk egin zituen, zineman eta telebistan. Lehenengoz, gabonetako programa batean atera zen, “martes y trece” batera. “Ponte las pilas” musika programa aurkeztu zuen. Eta serietako zenbait kapituluetan atera zen, adibidez: “hospital central”, “los hombres de paco”, “el comisario”, “7vidas” …etab.



2.IBILBIDE PROFESIONALA

1994an “el canto del loco” taldea sortu zuen, beste batzuekin batera: Ivan Ganchegui, David Otero, bere lehengusina, Jandro Velazquez eta Chema Ruiz. Talde honek, haien hamabost urteetan, 1.000.000 milioi kopia baino gehiago saltzea lortu zituzten. Baina zoritzarrez, 2009an taldea banatzea erabaki zuten, bakoitzak solistak izateko.

Abuztuaren 25ean, Dani Martin, bere lehenengo disko solitarioan argitaratu zuen “16 añitos”. Disko honetako bi abestiak, “mi lamento” eta “el cielo de los perros” beren arrebarentzako egin zituen, zeren eta, 2009an hil egin zen, hogeita lau urterekin.


3.BIZITZA PERTSONALA

2002an Amaia Monterorekin hasi zen, neska honek, ex abeslaria da. Eta sortu zuen taldea “la oreja de Van Gogh” deitzen zen.

Beste maitasunezko erlazio bat eduki zuen, 2007tik 2009ra Patricia Conderekin, aurkezlea zen.

Hilabete batzuk egon zen, Blanca Suarezekin, non filmazio batean ezagutu ziren.


4.DISKOGRAFIA

El Canto Del Loco

2000 - El Canto del Loco

2002 - A contracorriente

2003 - Estados de ánimo

2005 - Zapatillas

2008 - Personas

Dani Martín

2010 - Pequeño

2013 - Dani Martín

2016- La montaña rusa

Dani-M.jpeg




BESTE HERRIALDE BATEAN NESKA IZATEA


Beste herrialde batzuetako neskek ,adibidez: Afrikan eta Asian, egoera oso latsetan bizi dira. Eskolatik baztertzen dituzte, indarrez ezkonduta egoten dira, diskriminatuak, eta esplotatuak izaten dira. Urriaren 11an gogoratzen dugu neska jaiotzea, leku askotan, kondena bat dela.


Kaletik bakarrik ibiltzea, kirola egitea, bi sexuetako lagunak edukitzea, inolako arazorik gabe jolastea, eskolara joatea eta baita ere, irakurtzea amets lorrezinak dira milioika neskentzako. Mundu osoan, adingabeko neskek, eskola uztera behartuak egoten dira , oso txikiak direnean edonorekin, batez ere, helduekin ezkontzera derrigortuak egoten dira, nahiz eta neskak txikiak izan, lanera joatera eta merezi ez duten bizitza bat aurrera eramatera behartuak daude. Unicef (gobernuz kanpoko erakundea) kalkulatu dituzten datu batzuk aipatuko ditut: Badira 1.100 milioi neskak munduan, eta beste 100. milioi neskak faltatzen direla, abortuaren ondorioz. 31. Miloi neskak munduan, eskolatu gabe daudela eta ohartarazten dute 17.milioi, batez ere, inoiz ez direla eskolara joango. Astero , 5.000 neskak eta gazteak hiesaren birusa harrapatzen dute, haietako askok, bortxatuta izateaz gain. 16 milioi neskak hamabost eta hemeretzi urte bitartekoak, urtero erditu egiten dute. Portzentajeetan oinarrituta: %40 portzentajeko neskak soldaduen artean lan egiten dute, eta batzuk, soilik zortzi urtekoak izaten dira. %50 portzentajeko neskak haien bizitzan zehar edozein motatako mutilazio genitala sufritu dute, hogeita hamar herrialde desberdinetan. %30 portzentajeko neskak gizonen artean saltzen dituzte, esklaboaren lana egiteko, eta gehienetan esklabo sexualak izaten dira.


Laburbilduz, oso egoera txarretan egoten dira herrialde askotan, eta jende gutxi egiten du zer edo zer egoera hau murrizteko. Ez daukate guk dauzkagun eskubiderik, ezta askatasunik ere ez.

.niñas 1.jpg


FACEBOOK

Gaur egun, gazteen artean bereziki, komunikatzeko era asko aldatu da. Nerabeen komunikatzeko modu berriek, hain zuzen ere, sare sozialek, hedapena izan dute. Komunikazio bide ospetsuena Facebook bilakatu da. Facebook baita erabileran gorakada izan duena, eta bertatik irten direnak. Baina segurtasun aldetik segurua al da facebook? Eta zertarako behar ote ditu hainbeste datu?
Facebook-en eta beste hainbat sare sozialetan gure pribatutasuna arriskuan dago. Segurtasun eskasa izateaz gain, datu gehiegi eskatzen dizkigu. Nahiz eta data horiek guretzat garrantzitsuak ez izan, facebook-etik dabiltzan beste askorentzat, baliozko informazioa da. Gure egunerokotasuna idazten dugu, baina sare sozial honetan, gure lagunez eta ezagunez gain, ez dugu kontuan hartzen ezezagunak ere badaudela.
Bestalde, gazteek ez dute mugarik haien pribatutasuna edonon zabaltzeko eta horrek ezer onik dakar. Internetetik dabiltzan erasotzaileak oso erraz edukiko dute bilatu nahi duten pertsona aurkitzeko. Beraz, internet eta bestelako sare sozialak ez dira batere seguruak, eta hori soberan badakigu.
Facebook, gaur egun atera diren sare sozialen artean nahiko atzean geratu da, gazteen artean.
Bereziki, helduen artean du arrakasta, eta gehien erabiltzen dutenak dira.

Facebook_logo-43-664x374.jpg



HERIOTZA-ZIGOR

Heriotza zigorra Estatuaren hiltzera zigortuaren exekuzioa da, aldez aurretik legerian agertzen den delitu bat egin izanagatik. Gaztigua aplikatzen zaien lege-hauste horiei krimen edo delitu kapital deritze. Exekuzioak ez dira atzo goizekoak, baizik eta, sistema judizialak agertu zirenetik existitzen dira.
Gaur egun, mundu osoan 18.000 eta 27.000 pertsona hiltzera kondenaturik daudela ikusten dugu. Urrutira joan gabe, 2007. urtean, 1.252 pertsona exekutatu ziren 24 lurraldetan

. Zazpi prozedura erabiltzen dira, horien artean urka eta fusilamendua dira nagusi, injekzio helgarriak, gas exekuzioak, dekapilazioak... etab. Eta edozein gauzengatik heriotza-zigorra jaso dezakete, adibidez: hilketak, delitu sexualak, narkotrafikoa, korrupzio politikoa, indar armatuetan… etab, Espainian izan ezik, oraindik ez dutela heriotza-zigorra onartu. Batzuk heriotza zigorraren alde daude, baina… kondenatuak beraien familiakoa izango balira? Berdina pentsatuko zuten? Eta heriotza zigorra egitearen alde egongo ziren?

Nire ustez, edozein zigor aplikatzerakoan, errudunak akatsik gabe egon behar du frogatuta, ezin baitzaio inori egin ez duen zerbait leporatu. Sarritan ikusi dira errugabeak kartzelan eta errudunak kalean. Ez nuke heriotza zigorra kriminal guztiei aplikatuko, batez ere, bortxatzaileei eta hiltzaileei. Konponbidea ez da gaizkilearekin akabatzea, baizik eta beste motatako zigorra ezartzea, adibidez:kartzelara joatea, bizitza osorako, eta bertan usteltzea.

carcel_lh.jpg



EMAKUMEEK GIZARTEAN DUTEN GARRANTZIA

Gaur egungo gizartean, badirudi gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna oso hurbil dagoela, baina ispilatze bat da. Leku batzuetan besteak baino gehiagotan. Gizonari ematen zaion balioa emakumeen gainetik dagoela suposatzen da, baina, ez dut uste horrela izango beharko denik.


Emakumea gizarteko zutabe nagusia da, baina zoritzarrez, gizartean emakumeari buruzko ideiak txarrak hedatu dira. Gizartean estereotipo asko sortu dira, ideal arrazistak barne.

Emakumeek munduko leku askotan oraindik diskriminatuta egoten dira, eta herrialde zorionekotan lortu diren eskubideak, ez dirudi beste herrialde batzuetan lortuko direnik. Baina emakumeen eskubideak asko aldatu dira, zeren eta orain botoa emateko eskubidea dugu, nahi dugun lanbidea edukitzeko eskubidea, hezkuntzarako eskubidea… etab.

emaku.jpeg


ENTROPIARENA

Fernando, gure protagonista, pozten da bere emaztea Georgiara bost hilabeterako joango zela jakitean, eta bakean utziko zuela jakitean. Fernando unibertsitateko irakaslea zen, eta bertan marrubi ezagutu zuen, bere ikaslea. Fernando etxean bakarrik zegoenez, Marrubi gonbidatzen du, elkar larrua jotzeko. Egun batean, Marrubi Arantzaren saria hartzen du, kolpe bat ematen dio eta Fernando izugarri haserretzen da eta zaplazteko batekin erreakzionatzen du. Arantxa oso haserre Fernandoren etxetik ihes egiten du, eta ez zen inoiz gehiago bere etxera hurbildu. Unibertsitatean Fernando eta Marrubi ezer gertatu ez balitz bezala egiten dute. Arantza aste bat etorri baino lehen, Fernandok etxe guztia garbitzen du, komuna eta gela txukun-txukun utzita.





Filosofiako lana:

ASKEAK GARA ALA EZ?

Askatasuna ikuspuntu desberdinetatik ikus dezakegu, hainbat askatasun mota daude eta testu honetan aztertuko dira ia askatasun horiek pertsona guztiek edukitzen dituztela. Lehenik, askatasun morala dago, bigarrena askatasun fisikoa eta azkenik askatasun ekonomikoa. Ba ahal dute pertsona guztiek askatasun berdina?


Alde batetik, askeak ez gara zeren eta askatasun ekonomikoa ez du edonork, pertsona txiro batek ez du pertsona aberats baten askatasun ekonomiko berdina. Hau da, pertsona aberats batek nahi duen guztia eros dezake, eta pertsona txiro batek ezin du ezta etxearen alokairua ordaindu. Ondorioz, kalean bizi behar du. Beste aldetik, lehenengo munduko jendeak eta hirugarren mundukoak askatasun berdina dute? Noski izan behar dutela askatasun berdinak, baina arrazakeria asko dagoenez XXI.mende honetan, batzuk bizi egoera erosoa dute zein beste batzuek baldintza txarretan bizi dira.


Beraz, nire uztez, askeak garela uste dut baina askeak izanda ere, baditugu betetzeko baldintza asko, hala nola, legeak, arauak…eta abar.


Beno, Iraide, testua ez dago osaturik eta amaigabeko itxura garbia du:
  1. · askatasun mota aipatzen duzu lehenengo pasartean,(askatasun morala dago, bigarrena askatasun fisikoa eta azkenik askatasun ekonomikoa), eta soilik ekonomia kontua azaltzen duzu.
  2. Justizia ekonomikoa ez da askatasun mota, baina askatasunean eragin dezake; zuk ez dituzu bereizi bi kontzeptu horiek
  3. Arrazakeriaren kontua oso eskas azaldu duzu
  4. Konklusioa ez dago ez azalduta, ezta testutik ondorioztaturik

Leonor


AZALPEN-TESTUA

BULLYING-A

Eskola jazarpena ikasle batek bere eskolan beste ikasleen eskutik jasaten duen jazarpen eta eraso-egoera jarraitua da. Erasotuak gutxiespenak, irainak, txantxak, iseka, kolpeak eta bestelako eraso fisiko eta psikologikoak pairatzen dituzte. Erasotzaileen botereari edo indarrari aurre egin ezinik eta azkenik erasotua mendekotasun-egoera batera eramaten dute.

Eskolako lehen eta bigarren hezkuntzako edozein mailatan gertatzen da, baina batez ere 13 urteko ikasleen artean gertatzen da. Eskola jazarpenaren ondorioak larriak dira biktimentzat: estresa, estutasuna, beldurra eta depresioa ere jasaten dituzte eta kasu batzuetan biktimak suizidiora ere heltzen dira. Gero eta kasu gehiago egoten dira gure gizartean, eleberrietan eta egunkarietan ateratzen dira ia egunero. Hainbat partaide bereizten dira eskola jazarpenean. Alde batetik, erasotzaileak daude; bestetik, erasoaren biktimak. Bigarren mailako partaideak badaude: ikusleak edo lekukoak. Urtero, munduan haren burua hiltzen dute 600 mila inguru nerabe, sare sozialetan edo benetako bizitzan erasotuak izan direlako. Nerabeek txikiak direnez, ez dira konturatzen zelako mina egiten duten, eraso hauek egiten dituztenean, eta batzuetan haien gurasoek ez dira konturatzen haien seme-alabek egiten dituzten gutxiespenak, irainak, txantxak, iseka, kolpeak eta beste eraso fisiko edo psikologiko batzuetaz.

Baina eraso hauek erasotzaileentzat arazo larriak ekartzen ditu, adibidez: arazo penalak, hau da, juizioak edukitzea , eskolatik kanporatzea, edo adingabeko zentro batera sartzea, eta izunak jasotzea.



descarga.jpg




IRITZI-TESTUA

LOMCEri EZ!

Lomce (Espainiako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko lege organikoa). PP-ren gobernuak 2013. urtean argitaraturiko lege bat da.

Batzuei ez zaigu lege hori gustatzen. Gure hezkuntza defendatzea, lortu dugun guztia mantentzea eta hobetzea da gure helburua.

Lomce-ri ezetz esaten diogunean, gauza askori uko egiten diogu. Adibidez: ezetz esaten diogu parte har ez dezakegun hezkuntza-sistemari, erabakietan parte hartzeko dugun eskubidea ez daukagu. Ez dugu nahi euskara eta euskal curriculuma gutxiesteari, hau da, lege berriak hiru mailatan banatzen ditu ikasgaiak “garrantziaren” arabera eta hirugarren mailan uzten du euskara. Ikasle guztiok daukagu eskubidea hizkuntza ofiziala ezagutzeko eta erabiltzeko. Ere bai, ezetz esaten diogu estatuko azterketei, errepikapenak sustatzen dituztelako eta zailtasunak ipini DBH eta batxilergoko tituluak lortzeko, ez delako izango nahiko ikasturtea gainditzea. Batxilergoa amaitzen duzunean azterketa bat edukiko genuke, azterketa hori gaindituko ez bagenu, ez ligukete emango batxilergoko titulua, ezta DBHko titulua ere, nahiz eta ikasgai guztiak gaindituta eduki. Azkenik, ezetz esaten diogu Musika, plastika, hiritartasunerako hezkuntza edo teknologia bezalako oinarrizko ikasgaien desagertzeari.


Nik uste dut, gizarte osoak erabaki bat hartzeko eskubidea izan behar duela, eta ez bakarrik kontuan hartzea alderdi politiko batean hartzen dituzten erabakiak. Denok izan beharko genuke eskubide berberak. Baina zoritxarrez, gobernuan daudenak herritarrek baino botere gehiago daukate.

Zuzeu.eus blogean argitaratuta

8525511112_28f9f99715.jpg




AZALPEN-TESTUA

Izenburua


Denok dakigu ze txarto dagoen mundua, zenbat arazo gertatzen ari diren azken urteotan. Urteak pasa ahala, arazo gehiago egoten dira: Herrialdeen arteko gudak, arazo ekonomikoak, genero-indarkeriak, hilketak, batez ere, emakumeenak, terrorismoa eta milaka arazo gehiago.


Ikus-entzunezkoetan ateratzen dira eleberri hauek. Hirugarren gerra mundiala gertatzen ari dela konfirmatu da: Frantzia (Paris), Errusia eta Estatu Batuak, Siriaren kontra ari dira borrokan. Milaka pertsona hiltzen ari dira guda gogor honetan. Sirian bertan, odoletako ibaiak sortzen ari dira, hiltzen diren pertsonengatik. Arazo ekonomiaren barruan, krisia mundutik hedatu egin da. Krisiaren barruan hainbat arazo kezkagarri daude: langabezia, pobrezia, txiroak gero eta eskubide gutxiago dituzte eta aberatsak gero eta aberatsagoak dira. Beste aldetik, genero-indarkerietan, batez ere, gizonak izaten dira emakumeak bortxatzen dituztenak. Baina gai nagusi eleberrietan terrorismoa da. Terrorismoa biolentzia politikoaren erabilera sistematiko eta iraunkorra da. Hainbat terrorismo motak egoten dira: nazionalista, erlijiosoa, arrazista, narko-terrorismoa, eko-terrorismoa, ziber-terrorismoa… Etb. Terrorismo yihadista islamiar fundamentalismotik eratutako mugimendu bat da, islama defendatzeko indarkeriaren erabilera zabaltzen dute. Mugimendu horretako jarraitzaileek “jihadistak” deritze. Haien helburua “Al Andalus” berriz konkistatzea da, biolentziaren bidez. Hau da, armekin eta lehergailuekin.


Munduan gertatzen diren arazoak asko dira, baina oraindik ez dakite zer egin dezakegu arazo kezkagarri hauek konpon ahal izateko. Arazo batzuk konpontzeko, kanpainak eta proiektuak sortzen hasi dira elkarte batzuetan.
Resultado de imagen de terrorismo islamico
Resultado de imagen de terrorismo islamico
Resultado de imagen de guerra en siria
Resultado de imagen de guerra en siria







GUTUNA



2016ko, irailaren 16a, ostirala
Kaixo Irati:

Gutun hau Algeriako errefuxiatuen esparrutik bidaltzen dizut.
Unibertsitateko karrera duela hiru hilabete bukatu nuen, eta Algeriara etortzea erabaki nuen. Noizean behin bizi zaren lekutik ateratzea ondo etortzen da. Hona etorri naiz gauza anitzetarako: Hemengo kultura ikustera, toki honetan bizi diren emakumeei eta umeei laguntzera eta uda modu on batean pasatzera.

Munduko parte honetan egoera latzetan bizi dira, ez dakigu zelako zorte on daukagun bizi garen lekuan bizitzeagatik. Hemen Algerian, kanpa-dendetan egiten dute lo, janaria eskasia dute, ez dute eskolara joateko aukerarik, ezta garraio publikorik ere ez, horretxegatik, ibilbide oso luzeak egiten dituzte oinez. Errefuxiatu esparru honetan egunero etortzen dira ume gehiago, bere herrialdetik alde egin dutelako, arrazoi desberdinengatik, adibidez, gerra oso gogorrak egoten direlako.

Hona etortzea esperientzia ikaragarria izan da, inoiz ikusi ez ditudan gauzak ikusi ditut eta gomendatzen dizut Algeriara etortzea eta bizi duten bizimodua ikustea. Asko ikasi dut bidaia honekin eta ziur nago etorriko bazina zuk ere ikasiko zenuke. Hemengo jendea oso eskerdunak dira eta beti irribarre batekin emango dizute ongi etorria.

Anima zaitez!!

Musu bat.

Iraide.

redimensionar-php.jpgninos.jpg