Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.




Getxon, 2016ko irailaren 16an.

Kaixo Naia!


Uda honetan, Afrikan egon naiz gobernuz kanpoko erakunde batean, ume eta adin-nagusiko pertsonei laguntzen. Gauza berriak ezagutu ditut eta munduaren errealitate krudela ezagutu dut. Momentu oso gogorrak bizi izan ditut; hala ere, esperientzia bikaina izan da.


Erakunde horretara,joan nintzen pasa den urtean, ikasgai asko ez nituelako gainditu. Nire gurasoak, zigor moduan, hara eraman ninduten. Hasieran, ez nuen joan nahi, oso haserre nengoen beraiekin. Orain eskerrak ematen dizkiet Namibiara eramateagatik.


Namibian, ume itsu bat ezagutu nuen, hamar urte zeuzkan eta umezurtza zen. Ezbehar gehiago ezagutu nituen: lehergailu batek zauritua, hanka gabe gelditu zen emakumea, esate baterako.


Gauza pozgarriak ere ikusi nituen. Ez dut sekula ahaztuko, ume bati betaurrekoak jarri zizkiotenean, haren aurpegia, haren irribarrea, haren poztasuna… Sorgin zuriak ginela pentsatzen zuen. Harritu ninduen beste bitxikeria bat umeen jolasak ziren, futbolean jokatzeko, Coca-Colako lata batekin konpontzen ziren. Ez zuten inolako kexarik,poz-pozik zeuden.


Hemen, aldiz, umeak denetarik daukate, luxuetarako ohituak daudelako eta benetan balio duena ez dute baloratzen.


Erakundean hainbat pertsona gaude beharrean. Hala ere, laguntza gehiago ez letorkiguke gaizki. Beraz, zugan gogoratu naiz Naia. Pertsona irekia zarenez eta premia duten pertsonei laguntzea gustatzen zaizunez, zure laguntza ezin hobea izango litzatekeela pentsatu dut. Animatzea espero dut.


Zure erantzunaren zain.


Haizea


Puntuazio marken ostean, ezinbestekoa da espazio bat txertatzea. Aurrean, ordea, ez da espaziorik txertatu behar. <gorkaazk>

WIKIPEDIARAKO AZALPEN TESTUA:

ALIOTH

Alioth


https://es.wikipedia.org/wiki/Alioth


Alioth, Hartz handia izeneko konstelazioaren izar distiratsuena da.

Arabiarrentzako, Hartz handian agertzen diren hiru izarrak ume errugabeen hileta bat adierazten dute. Bertan irudizko hilketa kutxa bat dago eta atzetik emakume negartiak daude.

Lurretik txiki-txiki ikusten bada ere, berez gure eguzkia baino 106 aldiz distiratsuagoa da. Izarraren erradioa gure eguzkiarena baino lau bider handiagoa da eta bere masa gure eguzkiaren hirukoitza da. Bere tenperatura, 9.400º K-ekoa da.

Hartzaren 'buztana', hiru izarrez osatuta dago eta gorputzetik hurbilena dagoen izarra Alioth da.


Nautikan, itsas gizonek, itsasoan dauden 57 izarrak erabiltzen dituzte kokalekua, posizioa, jakiteko. Alioth da asko ikusten den eta erreferentzia legez asko erabiltzen den horietako bat.

Bere distira handiagatik, goizeko lehen orduetan eta gaueko ilunabarrean ikus daiteke. Horregatik, izar hau eta beste asko ikusteko, behaketak eta ikustaldiak egiteko, momenturik egokienak hauek izan daitezke, meteorologiako baldintzak lagun.

Izar hauen koordenadak urtean behin Itsas “almanaka” liburuetan agertzen dira eta derrigorrez itsasontzietan eramaten dira, bertan dagoen informaziorekin eta triangelu esferikoaren bidez Itsasontziaren posizioa jakiteko. Taulak eta logaritmoekin kokapenak eta norabideen kalkuluak atera daitezke.

Lurretik hurbilen dagoen izarra, Alfa Zentauro da, lau eta bost arteko argi-urtetara aurkitzen da. Alioth Izarra, lurretik laurogei argi-urtera dago.

Hartz nagusi bezala ezagutzen den konstelazioa, gurdi baten itxura ere badauka batzuen begietara. Konstelazio horretan bertan Alioth izarra dago.


Saia gaitezen argiaren abiaduraz, ilargira joateko espazio-ontzia imajinatzen. Lurretik ilargira joateko denbora, segundo bateko izango litzateke. Lurretik eguzkira, zortzi minutukoa izango litzateke. Jupiterrera joateko, hogeita hamar minutu eta eguzki sistematik ateratzeko ordu gutxi batzuk.

Eguzki sistema hau, Esne Bidea deritzon gure galaxian dago. Galaxia honek milaka milioi izar dauzkala kalkulatzen da. 200.000.000.000 kopurua izaten da, borobilduz, aipatu ohi dan zenbakia. Gure eguzkia eta Alioth milaka milioi horietatik izar arrunt pare bat besterik ez dira. Argiaren abiadurara joanez gero, ehun mila urte baino gehiago beharko genuke gure galaxiaren diametroa zeharkatzeko.




Izarren eboluzioa - Izarren tipologia


https://es.wikipedia.org/wiki/Evoluci%C3%B3n_estelar


Munduaren jaiotzatik, gizakia egia bila egon da. Arlo honetan zientifiko teoriko metodoa, erabili zuten.


Izarren koloreak

Izarrak kolore oro dituzte, urdinetatik gorrira doazenak, antzeman zuriak direla eta.

Kolorea tenperaturagatik sortzen da. Hiru mila gradu zentigradu gorrietan eta ia hogeita hamar mila gradu urdinetan.

Eguzkia, horixka kolorezko izar bat da, sei mila graduko tenperatura du. Lurretik hurbilen dagoen izarra da. Bere argia, lurrera zortzi minututan heltzen da. Bestalde, oso hurbil dagoen beste izar batena 4 urtekoa da.

Izarrek, erradiazio sortzen dute uhina luzera mota desberdinetan eta bakoitzak topeko erradiazioa sortzen du, uhin luzera mota bakoitzean. Horregatik, izar beroak urdinak agertzen dira eta izar hotzak gorriak.

Argitasun eta tenperatura baxuagoa duten izarreko gunenei, izar lohi-uneak deitzen zaio.

Izarren distira magnitudez neurtzen da. Balore hau zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta distiratsuagoa da izarra.

Izar batzuen artean ahutza eta gasen nahastea agertzen da. Presio horregatik, tenperatura igotzen da, fusio nuklearra hasten da eta izarraren distira areagotzen da.


Izar motak
Izar arruntak eta apartekoak:

Arruntak gehienak dira. Apartekoak adibidez eguzkia,ehuneko bosta, hau da, adin desberdinetatik igarotzen dutelako.

Bere energia atomo eta hidrogenoaren fusiogatik lortzen dute, heliotan bihurtuz.

Eguzkia, orain dela bost mila milioi urte distira hasi zen.Hidrogeno soberan gelditzen zaio, distiran jarraitu dezan. Hori jakin badakigu, daukan hidrogenoa jakinda eta sortu den Helioa kontutan hartuta.

Izar gorri erraldoiak

Izar bat, gorria bihurtzen da, bere energia helioko atomoen fusioarekin, karbono atomoak osatzeko. Denbora luzez distiratzen egon da eta horregatik helio kantitate handia sortu egin du.

Erreakzio nuklearrak Izarraren erdigunean, izarra handitu egiten dute.

Milaka urteekin, helio kontsumitzen doa eta izarra beste garai batean hasten da.

Supernoba izarrak

Izar hauetan, erreakzio nuklearrak berehala sortzen dira.Helioa eta izar gorri bati gelditzen zaion karbonoa nahasten dira, beste elementuak sortuz: Uranioa, beruna burdina silizioa. Soberan gelditzen den energiarekin leherketa bat sortzen da.

Egun batzuetan, Supernoba izarra distira izugarria du eta eguneko eguzki izpien argiarekin, ikus daiteke baita. Gero, desagertzen da, hodei hautsa efektua utziz.Teleskopioarekin, ehunaka urteetan ikus daitekeena.

Izar nano zuriak

Izar txikiak dira. Bere energia nuklearra, agortzen hari zaio. Lurreko tamainakoak dira. Materia honetako koilarakada bat tona batzuk pizako lituzke.

Neutroien izarrak

Atomo erraldoi baten nukleoak dira. Materia honetako koilarakada bat milioi tonakoa da.


https://es.wikipedia.org/wiki/Evoluci%C3%B3n_estelar

IRITZI ARTIKULUA, HEZKUNTZA SISTEMA

Hezkuntza sistema

Rafael Santandreu psikologoak, telebistan emandako elkarrizketan esan duenez; ”hamabi urte-arte pertsonak, ez gara gai edo kapazak ikasi duguna barneratzeko”. Berak dioenez, adin horretan arte, irakurtzea, idaztea eta matematikazko ariketa errazenak ikastea edo egitea lortu zuen. Hori bere esperientzia izan zen, baina ni berarekin bat nator, gauza bera gertatu zait eta.

Beste aldetik, ikasle asko azterketarako ikasten dugu eta azterketa pasa ondoren, ikasitakoa ahaztu egiten da. Hori gertatzen da, askotan, ikasi behar duguna ez dagoelako ulertuta , buruz ikasita baizik. Institutuko gelan, egunero, sei ordu ematen ditugu. Nire ustez nahikoa da, gero etxeko lanak izateko ere. Ikasketak garrantzizkoak dira bizitzan, baina aisialdia ere beharrezkoa da.

Hezkuntza sistemak berdinak izatera bultzatzen gaitu.Ez digute gure irudimena erabiltzen uzten,beti esaten digute gauzak nola egin eta horren ondorioz, norberak bere izaera galtzen du. Hezkuntza aldatzeko garaia heldu da.

Beraz argi dago, daukagun heziketa sistema, ez dela onenetarikoa. Eskola porrot tasa altua daukagu, beraz, sistema berritzeko premia derrigorrezkoa da. Europan, aldiz, heziketa zentroek emaitza askoz hobeagoak dituzte eta haiek erabilitako hainbat metodo erabil genitzake gure hezkuntza hobetzeko.






Cesar Mallorquí - Luna jaunaren azken lana


Alberto Magno ikastetxean; Madrilen, Mendizabal izeneko psikologo bat kontratatu zuten, mutil batek bere buruaz beste egiten saiatu zelako.


Ikastetxe horretan; klase bereziak zeuden ikasle azkarrentzako. Bertan Pablo izeneko mutil bat zegoen, matematikak primeran ematen zitzaizkion, oso lotsatia zen,bere gurasoekin bizitzen zen eta bere garbitzaileak Flor de Huanaco zuen izena.


Alberto Magno doktorea Pablori laguntzea saiatzen da, hori dela eta, Patrizia, institutuko neska politenari, proposatzen dio Pablori matematikako klaseak eskatzeko. Patriziak kasu egiten dio eta egunero Pablok matematikazko klaseak ematen dizkio. Pablo, Patriziaz maitemintzen da eta kontzertutik etortzean musu bat ematen dio, baina Patriziak Pablorengandik aldentzen da.


Hurrengo egunean, Patriziaren mutil laguna, Victor izenekoa, Pablori jotzen dio. Victor, ikasle txarra zen, lagun bakarra zuen Fote izenekoa, Fote handia eta indartsua zen.


Victor skin-head talde batean sartu zen eta Luna jaunari laguntzen dio Flor Huanaco aurkitzen.Luna jaunak, jendea hiltzen zuen dirua lortzeko, Coronado narkotrafikatzaile, kontratatzen dio Flor Huanaco hiltzeko.


Liburuak esaten duenez; Flor Huanacoren senarra hil zuten,Aurelio proposamenari ezezkoa eman ziolako, bere mafiaren kontu zikinak egiteko. Mendekua egiteko Flor Huanacok hegazkin bat hartu drogaz beteta eta erre egin zuen.






GAZTEAK ETA SARE SOZIALAK

Gizartean, komunikatzeko modu berriak sortzen dira teknologiaren garapen jarraituaren ondorioz. Horren bestez, telefonoaren eta eskutitzen erabilera zahartu eta sakelako telefonoa eta sare-sozialak, nagusitu dira gaur egungo gizartean.


Facebook sare-sozialak erabiltzaile asko dituen arren, beste sare-sozial berrien sorrerak haren erabiltzaileen tasa murriztu egin du. Facebook sare-sozial aparta dela ukaezina da, hala ere, erabiltzen jakin ezean oso arriskutsua izan daitekeena. Sare sozial honetan, jendeak informazio gehiegi zabaltzen du.


Nire ustez, gehienbat gazteok, ezagunak izateko zabaltzen dituzte haien datu pertsonalak. Sare sozialetan ezaguna edo ezezaguna izatearen kontua norberaren erabakia da, beraz ezaguna izatea bada zure helburua, kontuan izan behar duzu ezezagunek norberaren informazioa zelata dezaketela, horregatik komenigarria da, kontu pribatua edukitzea. Facebookek alde txar gehiago baditu ere. Norekin hitz egiten duzun jakin behar da.


Dena den, gutxitan gertatzen dira gauza larriak eta modu egokian erabiltzen dira sareak. Euskaldunontzat, adibidez, baliabide ona da gure hezkuntza zabaltzeko. Non-nahi egonda ere, beste batzuekin euskaraz hitz egiteko aukera badagoelako, horrela gure hizkuntza hedatuz.


Horrenbestez, sare-sozialak tresna paregabeak direla deritzot, baina erabiltzen jakitea derrigorrezkoa da, arazo larriak sor ditzaketelako.





Emakumearen aurkako indarkeria


Emakumeari, emakume izateagatik egindako indarkeria da.


Indarkeria hori izan daiteke, tratu txar fisikoetan, sexualetan edo psikologikoetan.


Guztion helburua emakumeen aurkako tratu txarrekin amaitzea da.


Gizarte balio zaharkituak, ondorio tragikoak ekarri eta ekartzen ditu. Esate baterako, gizonezkoen gailentasuna aldarrikatzen duten balioak, hezkuntza zaharkitu batean hornituak, gaur arte transmititu dira. Hezkuntza desberdina jasotzen duten edozein gazteen artean eskema horiek, eta horien ondorioak, errepikatzen dira.


Gizartea aurrera omen doa.Teknologiari dagokionez, baina genero biolentziaren kausak eta benetako konponbideari heltzeko borondate eskasa dago.


Sexu indarkeriaren kontrako jarrera argia erakutsi behar dugu manifestazioetan edozein lekutan. Horretarako salatzeko konprometitua eta kontzientzia hartu behar dugu.


Gurea da giltza, guztion artean zerbait egin dezagun!

Resultado de imagen de emakumearen aurkako indarkeria
Resultado de imagen de emakumearen aurkako indarkeria





Substantzia adiktiboak janari azkarrean


Janari azkarra, eskala txikiko droga bat da. Tabakoa eta alkohola baino txikiagoa. Ez da debekatu behar, baina kontuan hartu behar dugu, substantzia gehigarriak dituela.


Behin probatuz gero, berriro jateko nahiak izango ditugu. Tabakoan bezalaxe, abisu bat egon beharko litzateke janariaren kanpoko aldean, zein neurrian arriskutsua edo kaltegarria den jakiteko.


Honelako janariak, noizbehinka jan ezkero, ez duzu arazorik izango. Arazoa etorriko da, eguneroko janaria bihurtzen denean.


Zure gorputza aldatzen hasiko da: Asko lodituko zara, digestio geldoak izango dituzu, hagin eta hortzeko txantxarrak izango dituzu, kaltzioa oso baxua izango duzu eta buruko aldaketak drogekin gertatzen den moduan jasango dituzu.


Nolako mantenugaiak ematen janari mota:

Animaliako proteinak, azukrea, koipe txarrak (koipe aseak), kolesterola eta sodioa.

Janari hauek ez dute ez zuntzik ezta bitaminarik ere.



Gizartearen aurrerapenak eta ekologia

Nire gurasoen garaitik ona, teknologia aurrera pausu handiak eman ditu. Telebistak, zuri eta beltzez ziren eta bi kanal zituzten. Bideoak, filmak grabatzeko agertu ziren, lehendabizi Beta, gero VHSak, ez zeuden mikrouhin laberik, ordenagailurik ere ez, eta telefonoak oso desberdinak ziren, mugikorrik ez, ezta alanbre gabekoak eta kaletik etxera deitzeko, kabina edo telefono etxetxo batzuk zeuden, non txanpon batzuen truke deitu zenuke. deitzea zenuen, dei zenezakeen.

Nik hau ez dut ezagutu, amak kontatu dit, beste garai batekoa naiz.

Beraz teknologia aldetik, aurrera pauso handiak eman ditugu; baina zer egin dugu erabilgarri gelditu diren hainbat telefono, ordenagailu eta bideoekin.

Gizarte honek, zarama asko sortzen du, tonak eta tonak, eta hor dago koska. Hau dugu aurrerakuntza mundua.

Zer egin dezakegu zabor guzti horrekin? zabortegira eraman eta listo. Alde batetik, bai, hori da egiten duguna, birziklatu behar da, baina, zabor gutxiago sortu egin behar dugu, hori da egin behar duguna. Nola? Gizartea kontzientziatuz, heziketa garrantzitsuena da bizitzan.

Horretarako dago Greenpeace elkartea, guztiok, kontzientzia gaitezen, hitzaldi edota garrantzitsuena ekintzen bidez.
Beraz, momentu honetan esan dezakegu ekologia eta aurrerapena momentu honetan, elkarren aurka doaz, baina gauzak ondo eginez, gero denboraren denboraz elkarrekin joango dira.

Denbora luze iragan behar du, mundu honek, ekologi sistema ona izateko. germaniarrak, holandarrak eta estatu batuetan aurreratuagoak daude. Dena txukun eta garbiagoa baitute, eta ez nahiz ari paperez edo zikinkeriaz, baizik eta errekak ibaiak edota itsasoak duten kalitateaz, beraien garbitasunaz eta bertan dagoen bizitzaz.

Atzerriko Enpresak ez dute inolako zarama botatzen ibai edo erreketara eta ez da isunik ez jasateko, kontzientziatuak baitaude.

Betiko moduan honen atzean berriz dirua dago. Urrun joan barik hemen inguruan itsasoan bolantaren arazoa daukagu. Arrain mordoa harrapatuko dute, handiak zein txikiak, kumeak zein helduak, berdin dio eta diru pilo irabazi baina zein izango da gure etorkizuna. Itsasoan bizia egongo da?




Aisialdia


Hitzak berak dion bezala, aldian behin daukagun denbora libre hori da. Norberak, nahi duena egiteko daukan tartea da.

Nik, oso gogokoa dut, baina guztiontzat gustukoa den sakondu behar dugu.

Gaurko jendea, gazteak, zein helduak, aisialdia edukitzeko edo oporrak hartzeko amorratzen daude. Askok, bidaiak egiteko; Orain, gero eta diru gutxiago aurrezten da. Nik uste dut ez dela etorkizunera begiratzen, gutxienez, ez lehengo moduan eta jendea momentua, tarte hori bizi nahi duela denak emanda.

Gogoan eduki behar dugu, oraindik badaudela tarte hori gozatzeko astirik ez dutenak. Adibidez: Okinak, baserritarrak…lan gogorra beraienak!

Aisialdia izatea alde onak dituela argi dago, eguneroko beharretan eten bat egitea, deskonektatzea, baina ba dago, lehen aipatu dugun moduan, talde bat aisialdirik eduki ez duena sekula,jakingo lukete beraiek zer egin tarte horretan? Hainbat urte beharrean eta aisialdia landu barik. Seguruenik askok ez.

Beraz, aisialdia hesitu egin behar da,guztia bezala, txikitatik ohitu egin eta landu behar dena.

Gurasoek, asko egin dezakete gai honetan. Adibidez umeak musikan, irakurketan, dantzan sartzen, apuntatuz, gai desberdinak ezagutzeko, gero beraiek euren gustuen arabera aukeratu dezaten. Ziur nago, heldutasunean, ”hobbyak” edukiko dituztela, ez direla aspertuko.

Nortzuk dira Aisialdian aspertzen direnak? Justu – Justu kontrakoak, txikitan aisialdi hori landu barik dutenak, beharra dela kausa edota heziketa hona ez dutelako izan. Nik uste dut depresio asko aspertzeagatik datozela. Ez dut dena zaku batean sartu nahi baina nire ustetan drogaren arazoak askotan honegatik datoz.

Beste aldetik, kontutan hartu behar dugu, ume txikiak dituztenak, aisialdi murriztuagoa daukatela. Alde batetik, beraiekin, hondartzaz ,mendiaz zein igerilekuz gozatu dezakezu baina planak askotan desberdinak dira eta noski umeen ordutegietan.

Konklusio gisa, zera esango nuke: Bizitza, heziketa da, txikitatik egin behar den heziketa. Gozatu behar dugu ahal dugun guztia, Institutuan eta lanean (posible den bitartean) zein etxean zein kalean.





Zorizko jokoak eta apustuak
Oikoena, azareko jokoekin hemezortzi urterekin hastea da. Ez da lehenago ematen, kasinotan edota joko makinetan jokatzeko hamazortzi urte baino gehiago eduki behar dutelako.
Kasinoak hirietan daude, baina herri txikietan behintzat hemen Euskal Herrian idi probetan eta eskupilotan apustuak egiteko ohitura dago. Kartetan jokatzeko ohitura handia ere daukagu, nahiz eta batzuetan ez da apusturik egiten. Adineko andre batzuek zentimo batzuk apostatzen dute
Joko guztiak gizonezkoak zein emakumezkoak izan litezke, baina gehienetan gizonak dira apustuak egiten dutenak.
Zergatik hasten dira mundu honetan?
Txikitatik, joko desberdinak erakusten digute etxean, eskolan zein kalean eta beti norbait irabazlea zen. Era guztietako jokoak: monopolya, futbola, pilota, kartak.
Alde onak ditu, denbora pasa hori jendearekin harremanetan egotea, barre egitea, etxean bakardadean ez gelditzea, gainera azareko jokoetan apustu dezakezu baina ez da beharrezkoa.
Bestaldetik alde oso txarrak ditu, hau da jokoa Obsesio bat bihurtzen denean. Hor hasten da arazoa, beti irabazle gelditu nahi duzunean eta dirua tartean badago are okerrago. Ezinezkoa da beti irabazlea izan, nahiz eta jokalari bikaina izan edozein arlotan. Beraz, joko obsesio horrek diru mordo galtzera eramango ditu. Obsesio hau handiago egiten denean gaixotasun bihurtzen da. Ludopatia deritzoguna eta drogazale bezain gaitz larria izan daiteke. Askotan gertatzen da pertsona hauek dirurik gabe gelditzen direla eta jateko ere ez dutela.
Honen ondorio larriak familia ondoratu suntsitu egiten dute. Hau ez gerta dadin, nork bere burua kontrolatzeko gai izan behar du eta gai ba da senitartekoei laguntza eskatu..
Jokatu bai, baina zure burua kontrolatuz.

external image Croupi%C3%A9re_de_Hod%27em_Poker.jpg





Erretzea

Gai hau polemikoa da, ondorio larriak ekarri ditzake eta.

Lehenengo eta behin, galdera bat egin behar diogu geure buruari.

Zergatik asten da jendea erretzen? Alde onak al ditu ala? Zeintzuk?

Nire uztetan ez ditu. Gazteok, erlazionatzeko aitzakiatzat hartzen dute, hamalau – hamabost urtetakoak justu nire adinekoak.Ziurtasun falta erakusten dute eta zigarroak ziurtasun hori ematen die.Helduak direla pentsatzen dute.

Bigarrenez, ondorioak aztertzea gustatuko litzaidake. Minbizia eta antzeko gaixotasunak har ditzakegulako. Denok dakigunez, honelako gaixotasunak askotan ez dute osatzeko bermerik eta horren ondorioz, hil gaitezke.

Bere bizitzarekin jolasten ari dira, baina hori ez da guztia, erretzaile pasiboak baitaude, ni neuk adibidez. Hau ezin dugu onartu,erretzen ez dugunok erretzaileen erruz gaixotzea. Besteongan ere noizbehinka pentsatu behar da.

Gutxienez, egungo egoera ikusita, legeak erretzeari gero eta oztopo gehiago ezartzen dio. Leku publikoetan ezin da erre, autobusean, trenean eta azkena tabernetan. Primeran deritzot. Tabako kutxetan, osasunarentzako kaltegarria dela jartzen du, uste dut, bidean gaudela. Nahikoa izan da hau guztia egoera benetan aldatzeko? Ez.

Erakunde bat sortu beharra dago, munduan zehar konferentziak emango dituena, Greenpeaceren antzekoa baina animaliekin eta naturarekin zerikusia eduki beharrean, gizakiarekin zerikusia duena. Droga eta tabakoa barne aztertzen duena, gizakion ohitura motak, bizitza osasuntsu bat lortu dezagun.

Okerrena da mafia eta diruaren botere gainean jokatu behar dugula. Dirua pozoitsua eta ustela da eta batzuei, dirudienez asko edukiz gero bost axola besteon osasuna.

Bukatzeko galdera bat.Tabako enpresariok erretzaile amorratuak izango dira?

Erakunde berriak arreta eta zentzu guztiak erne eduki behar ditu.




Ozonoa


Aurreko mendearen hasieran, ez zekiten aireak bizitzeko baldintza oinarri bat zela. Arnasten dugun airearen beharra genuela.

Antonini Laurent Lavoisier kimikaria(1743-1794) 1777an konturatu zen.
Hamar urte geroago 1787an, Holandar zientifikoa Martinus Van Marun (1750-1837) esperimentu batzuk egiterakoan konturatzen da O2ri elektrizitate deskargetan usain arraro gogorra eta erre usaina irteten zela. Askotan historian zehar, gertatzen den moduan lan hau alde batera baztertuta gelditu zen.

1839an erdi aro beranduago Christian Friedrich Shonbein 1799-1868 gas berri bat aurkitzen du usainagatik ozein grekotik datorren hitza ematen dio, gaurko ozonoa. Usain gogora zuen, antza denez 03ak, 02ren barietate bat zen, bi atomo izan-ezik, hiru atomo zituen.

Aztertzea ondo zegoen, baina baliagarria egin nahi izan zuten.
Shonbeinek ozonoaren neurketak egiteko, paper almidoitua ioduro potasio soluzio batekin busti zuen eta airean jartzen zuen, ozonoak, ioduroa oxidatzen zuen. Libre gelditzen zen yodoa, almidoi urdinez tindatzen zen, airean zenbat eta ozono gehiago egon, kolorea gogorragoa, nabariagoa zen.
Teknika hau hobetzen da eta Europan zehar banatzen dira neurgailu mota hauek. Neurgailu hauek, azaleko ozonoa neurtu zezaketen eta ez atmosfera osokoak.

1878an konturatu ziren, ozonoak filtro paper batean hurrupaketa zuela.

Alfred Corneu (1841-1902) Dublin Science Royal College eta Walter Harttle (1846-19109 Ozonoak atmosferaren argi ultramorea harrapatzeko gai zen gas bakarra zen. Goi atmosferan kokatuta egon zen. Dena den, argi ultramorearen desagerperaino ozono kantitatea argi ultramorea baino handiago izan beharko lirateke.

Garai hartan pentsatzen zuten ,posible izango bazina ozono guztia itsasora ekartzea 5 milimetroko lodiera bakarrik edukiko zuela.

1920 neurtzeko aparatu bat asmatu zuten 3milimetroko lodiera zuela ozonoak emanez, pentsatzen zuten baino gutxiagoa.70 urteetan zehar.
1930ean Sydney Chapman zioenez ozonoak, erradiazio ultra morea sortu eta aldi berean akabatu egiten zuela zioen. Argi berdez ikusten zen aurora polarretan.

Erreakzio fotokimiko hauek 1925ea ikusi ziren, 1926 Arosako begirunean Suitzako Alpeetan lehen neurriak eginez.

Honen eraginez, ikusi zen atmosferan zegoen ozonoa urtaroetan zehar aldakorra zela.Ikusi zuten, udaberrietan balore altuenak hartzen zituela, udan gutxitzen zela eta udazkenean are gutxiago, neguan berrio ere indartuz, ozonoa igoz.

1978 neurgailu berri unibertsala sortu zen. Goi latitudeetan ozono gehiago zegoen.Honekin ozonoan zegoen zuloa Antartidan ikusi zuten.

Hegazkinak,ozonoa apurtzen dute gas batzuekin bereziki nitrogeno oxidoekin, hau gertatzen da errekuntza prozesuetan (turbinetan)500 hegazkinekin, bi urteetan ozonoko 10% desagerpena gertatuko zen, beraz ultramorea erradiazio izpiak lurra harrapatuko zuen.

Honek, kalte handiak ekarriko ditu lurrarentzat, larreentzat, itsasoarentzat gizakiarentzat adibidez minbizia, gehien bat azalekoa, begi arazoak, ur- jauziak.

Atzera bueltatuz 1928an General Motors lantegia toxikorik ez duen eta husten ez den gas izoztua asmatzen eta ateratzen du diklorodiflurometano, gaur egun CFC12 bezala zen. Izosgailuetan erabiltzen hasi zen eta haize girotuetan.

1950ean beste osagai batekin nahasten da CFC11 sortuz sendi berekoa zen eta espresetan erabiltzen zuten euliekin akabatzeko adibidez.
1960-1974 bitartean erabilera eta produkzioa X8 .

Industriak eragindako gasak airean,euriaren eraginez edo eta itsasoetan gehien bat desagertzen da ez ala CFCeak uretan murgil-ezinak direlako eta bere kimika egonkorra dela eta atmosferan (Troposferan) agertzen diren beste mekanismogatik ez dira akabatzen.
Denbora larregi iraun da eta zer gin dugu?

Interes ekonomikoak?

100 urte gehiagotan 7 eta 13% bitarteko ozonoa jetziko da, honek fitoplantun eta tenperatura aldaketa ekarriko du, eguraldi aldaketa ekarriz.


2016-2017ko IKASTURTEKO KRONIKA

Sarrera

Irakurketa eta idazlanek asko lagundu didate testuak egituratzen, juntagailuak hobeto erabiltzen ikasi dut. Euskarazko musika entzuteak ere, asko lagundu dit. Ordenagailu aurrean orduak igaro ditut, ahal den neurrian ahalegindu naiz. Testu hobeak egitea nuen helburu eta uste dut lortu dudala.

Historia

Ekaina heldu da eta ikasketetan dena emateko garaia bukatzear dago.

Nire kasuan, asko saiatu behar naiz kurtsoa aurrera ateratzeko eta horretan nabil.


Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntza Getxoko Gobela ikastolan burutu nituen eta Euskara aldetik zer esan han ikasitakoa eta etxekoa dut oinarri.


Artaza-Erromoko Institutoko DBHra heltzean, gauzak aldatzen hasi ziren. Ni pozik nengoen, ez nuen pentsatzen zailtasunik izango nituenik eta begira, nagusiagoa sentitzen nintzen eta hamabi urte nituen oraindik. Aldaketa honek alderdi positiboa zein negatiboa izan zuen niretzat. Pertsona berri ugari ezagutu nituen eta harreman on asko egin. Hala ere ikasketak zailtzen joan ziren eta nire notak maldan behera.

DBHko lau urte hauetan ikasle aldaketak izan ditugu, baina beti lagunen batekin egon naiz gelan. Dena den, gero patioetan edo jantokian denok batzen gara. Lagun berriak ere egin ditut.


Ikastea ez da nirea. Nirea Kirola da. Gehien kostatzen zaidana, nire zailtasunik handiena, matematikak dira eta ikaragarri gustatuko litzaidake aurrera egitea, datorren urtean zientzia arloa bertan behera uzteko.


Nire ustez, institutu honen zailtasun maila, beste batzuekiko, nahiko altua da. Honexegatik pentsatu dut, aurrera eginez, Batxilergoa bai, baina beste batean egingo dudala.


Gelako Giroa

Klaseko giroa nahiko ona izan da, baina azken hilabetean, ikasle irakasleekiko istilu desatsegin batzuk izan ditugu.


Mintzamena

Lotsatia naiz eta ez dut asko parte hartzen, honegatik oraindik ez naiz ausartu, mintzameneko proba edo ahozkoa egitera. Prestatuta daukat baina ez nahiz ausartu.Egin behar dut, badakit, baina atzeratzen nabil. Datorren asteazkenean egingo dut,asko kostatuko zait esfortzu handia egin beharko dut.


Klasean, nire ikaskideak egindako aurkezpen guztiak arretaz entzun ditut.


Irakurketa

Aurten 3 liburu irakurri ditugu euskara arloan. Liburu bat ebaluazio bakoitzeko.

Cesar Mallorquiren Luna jaunaren azken lana ,gazte saria izan zena, Edebe argitaletxekoa. Fernando Morilloren Izar Malkoak , 2003an Euskadi saria izandakoa, Aizkorri argitaletxekoa eta Jon Arretxeren Kleopatra Elkar argitaletxekoa.

Egia esan ez dira nire estilokoak, baina batekin gelditu behar badut, Luna jaunaren azken lanarekin geratuko nintzateke. Liburu guztiak irakurri eta ulertu ere ulertu egin ditut.


Nire kabuz, astekariak irakurtzen ditut, Getxoberri adibidez, inguruan gertatzen diren gertakariak jakiteko. Liburu aldetik Printze Txikia eta Harresi Handirantz irakurri ditut.


Metodologia eta Idazkera

Edozein lekutan , EGAn, PL2an edo eta selektibitatean idazlan ariketa bat eta ulermen ariketa bat eskatzen dizute. Zurekin egin duguna.

Juntagailuak ondo erabiltzen eta ez errepikatzen ikasi dut. Hainbat, hitz berri eta beste hainbat esamolde berri ere ikasi ditut.


Gero eta gehiago eta gero eta hobeto idazten dut , nire buruaren autozuzenketa egiten dut. Testuen lehen zirriborroetatik harago joan naiz. ikaskideen idazlanak, gure web orriko historialean begiratzen aritu naiz.


Nahiz eta gehienetan ordenagailuz idatzi, koadernoan idatziz gero itxura eta idazkera txukuna daukat. Ortografia zuzena eta paragrafoak berezituta.Idazten hasi baino lehenago, eskematxo bat prestatzen dut, geroago arrazoiak ondo kohesioz antolatzeko.


Idazlanaren helburu nagusiak betetzen dakizkit,nondik hasi, gero mamia eta nola amaitu. Idazlanak antolatzen, testu bakoitzak behar duen erregistroa erabiltzen dakit.


Google, Wikipedia eta gizarte sareetan Whatsapp eta Instagram euskaraz erabiltzen ditut.


Nire aurtengo idazlanik onena

Urte honetan egin dudan idazlanik onena Izarren idazlana izan da. Idazlan hau oso desberdina izan da besteekiko. Besteak ohiko gaiak baitira.


Gaztelaniatik euskarara itzuli behar izan dut.


Nire jarrera

Askotan, adi egon naiz baina egun batzuetan, ezinezkoa da adi egotea. Egun txarra daukazulako, hamasei urte bete ditudalako edo uda hor alboan dagoelako eta lagunekin hondartzara joateko desiratzen nagoelako.


Dena den "segapotoa" beti ondo gordeta eduki dut,patio ordurako utziz.

Nire jarrera ona izan da, klaseak arretaz entzun ditut eta ez dut inor molestatu, txandak errespetatuz. Bidali dituzun lanak, irakurtzeko liburuak, zein idazlanak egin ditut. Materiala beti prest neukan.


Klaseko huts egiteak ez dira onak izaten eta ni ahalegindu naiz beti klase guztietara joaten. Noizbait utz egin dudan arren, medikuarenera joateko izan da, aurten ebakuntza txiki bat izan baitut.


Nire etorkizuna bideratuta dudala uste dut.


Heziketa fisikoko irakaslea izatea gustatuko litzaidake, hemen Euskal Herrian. Horretarako nire hurrengo pausua batxilergoa egitea da gero Gasteizen IVEF egiteko.

Euskararen Erabilera

EGA edo bestela PL2 ateratzea gustatuko litzaidake, lana hemen Euskalerrian lortzeko asmoz,baina hori ez da dena, Azken finean Euskara gure bitxia da, gure hizkuntza,Euskaldun egiten gaituena.

Esaten duten bezala "Hizkuntz bat ez da galtzen ez dakitenok Euskara ez dutelako ikasten,baizik eta dakigunok ez dugulako hitz egiten. Egia borobila.


Euskararen normalizazioa behar dugu,hau da eguneroko bizitzan erabiltzea edozertarako,etxean zein kalean, erosketetan edonon.


Autoebaluazioa- Kalifikazioa

Wikipediara 2 idazlan igo ditut. Bidalitako 3 liburuak irakurri ditut.

Nire jarrera ona izan da. Ez dut inorekin hitz egiten eta lanak egiten ditut.

Kurtso honetan euskara arloan, lanean aritu naiz. Honegatik, gutxienez gainditzea merezi dudala uste dut.