Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.






2016-2017 IKASTURTEKO KRONIKA


DBHko laugarren urtea amaitzen ari da, eta kronika egiteko ordua iritsi da, eta honekin hogeita-hamar mila karaktereetara iristea espero dut. Behintzat bi mila karaktereko tarte bat izan. Baina orain nire erronka kronika amaitzea da. Urte hau oso luzea izan da, eta irrikatan nago azterketa guztiak amaitzeko eta azkenean udako hiru hilabeteak aprobetxatzeko.

HISTORIA

Nire bizitza osoan Erromoko ikastolan egon naiz. Hor ikasitako gauza asko oraindik gogoratzen ditut, eta oso baliagarriak dira eguneroko bizitzan. Oroitzapen asko gordetzen ditut, eta oso onak. Gutxi gorabehera ikaskide berberekin egon nintzen, baina bi urteetan behin taldeak aldatzen ziren. Horrek abantaila eman zidan jende gehiago ezagutzeko, eta haiekin harremanak egiteko.

Baina lehen hezkuntza amaitzean, beste ikastoletatik jende berria etorri zen, eta egia esanda, kostatzen zait jende berriarekin erlazionatzea. Askenean, denborarekin lotu nuen gehienekin ondo konpontzea eta nire lagunen zerrenda handitu zen. DBH-a hastean, esan ahal da, ikasketak garrantzi handia hartu zutela. Egia esanda, ez zen izan erronkarik. Nota onak atera nituen. Denbora pasata, gehiago kostatzen zitzaidan kontzentrazioa mantentzea ikasketetan, baina nire notak ez ziren asko aldatu. Matematikak zailak izateari hasi ziren, eta hori asko konplikatu zidan gauzak.

Nolabait aurrera egin nuen, eta ikasturteak garbi pasatzen nituen, hau da, dena gainditzen. Eta orain hemen nago, laugarren urtea bukatzen, eta batxiler oso urrun zirudien arren, orain, kale kantoiaren beste aldean.


GELAKO GIROA

Urte honetako klasearen giroan denetarik egon da. Pertsona azkarrak, dudak argitzeko eta beraiekin ikasteko aukera ematen zutena. Beste aldetik, ikasteko trabak dituzten pertsonak. Hauek asko lagundu didate, ikastekoa ulertzen laguntzen nituenean nik ere hobeto ulertzen nuen, eta hori asko lagundu zidan. Normalean asko laguntzen dit ikasgaia azaltzea, hobeto ulertzen dudalako. Egia esanda, klasean pertsona bakoitza ezberdina zen, baina ikusi ahal da nola klasean bertan multzoak sortzen diren, eta normalean multzoak jende berdinak osatzen dituzte. Jende serioagoak edo alaiagoak zeunden, eta hori klaseari "biodibertsitate" gehiago ematen dio.

Beti bezala, ikasturtearen hasieran harremanak berriro egin behar dira, salbuespen batzuekin, noski. Baina jende gehiena ezagutzen nuen, eta ez da hain zaila izan, eta guztiekin ondo konpondu naiz,problemarik gabe. Kurtso honetan oso ondo pasatu dut, klaseetara joatea egun guztietan asko nekatzen dizu, baina klase giro dibertigarria izan da gehienetan.


AHOZKOTASUNA

Urteko erronka, ahozkotasunari begira, hiru ahozko presentazio edo gehiago egitea izan da. Hori eta klasean parte hartu. Idazten ari naizen bitartean bi ahozko egin ditut: "Sofarena" eta Sokrates. Ez dakit ahozko bat bezala balioko badu, baina Argihizkien horietako bat egin dut. Beste bat egin beharko dut, minimora iristeko, eta seguruenik "Astekaria"-ren artikulu bat izango da, baina oraindik ez dut erabaki. Ez dakit ahozkoak ondo egin ditudan, oso urduri jartzen naiz jende aurrean eta azkarregi joaten naiz. Aditzak ondo esatea hitz egiten dudan bitartean zaila da niretzat, eta hori urduriago jartzen dit. Hori hobetu behar izango dut. Subjektuaren "k" hori ez dakit ipintzen. Behar denean ez dut jartzen, eta behar ez denean behar jartzen dut, oso gogaikarria da. Oso ideia ona izan zen klasea bitan banatzen zen egunean egitea.

Nire klaseko portaera, nire ustez, ona izan da. Irakasleari kasu egiten diot, eta esaten duena entzuten dut, zarata handia ez badago. Ahal dudanean parte hartzen dut, baina gauza txar bat gertatzen zait. Euskarako saioak arratsaldean dira, eta orduko nekatuta nago. Egurrezko aulki horiek oso deserosoak baitira. Eta nekatuta nagoenean bi gauza gertatzen zaizkit: edo genio oso ona hartzen dut, edo oso txarra. Gauza bat edo bestea, ez dago puntu intermediorik. eta hori nire jarreran nabarmentzen da.


IRAKURMENA

Ikasturte honetan hiru liburu irakurri behar ziren: Luna jaunaren azken lana, Izar malkoak, eta Kleopatra. Guztiak irakurri ditut, eta egia esanda, gustatu zaidan bakarra, "gustatu" hitza erabili ahal bada, lehenengoa izan da. Eta erosi dudan bakarra, beste biak beste klaseko bati eskatu dizkiot.

Nire kabuz, "Astekaria" aplikazioa deskargatu eta horko artikulu batzuk irakurri ditut, baina gehienak ez didate interesatu. Gogoratzen dut, kurtso hasieran artikulu bat irakurri genuela klasean. Denbora zehatz bat genuen irakurtzeko eta zenbat hitzak irakurri genituen kalkulatzen genituen. Hori oso ekintza interesgarria izan zen,eta jarraitu izan bagenuen hori egiten seguru nago gure irakurmen eta hizkuntza maila asko igoko zuela.


METODOLOGIA

Idazlanen metodoa asko gustatzen zait, baina horri ohitzea zaila da, behintzat niretzat. Normalean egiten nuena asteburuetan idaztea zen. Word separatu batean idaztea, eta amaitzen nuenean koaderno digitalera igotzea. Baina azken hiru hilabete honetan ez dut izan denbora aske gehiegi. Familiarekin planak egiten nituen, edo azterketetarako ikasi, edo gauza gehiagoengatik. Egin dudana, asken bolada honetan, urtean zehar eginiko lanak birpasatu, gauza pare batzuk aldatu eta koadernoan idaztea izan da. Baina dirudienez hogeita hamar mila karaktereetaraino iristeko ondo nabil. Kezkatzen didan gauza bakarra kalitatea da, ez dakit ondo egongo naizen arlo horretan, baina tira egin ahal izan dudana egin dut, eta espero dut euskara gainditzea.

Gauza bakar-bakar batez damu naiz: gogorrago saiatu ez izatea. Nire ustez askoz hobeto egin ahal nuen baina orain presaka nabil, epetik bost egunera eta kronika presaka idazten.


IDAZMENA

Lehen esan dudan moduan, damutzen naiz kalitate asko ez bilatzea, eta kantitatean zentratzean. Baina ez dut uste guztiz txarto daudenik. Gai askoen inguruan idatzi ditut eta azalpen eta iritsi testuak idatzi ditut. Wikipedian argitaratu ditut testuak, eta ez didatenez ezer esan, uste dut ondo egongo direla.

Tatoeban hogeita hamaika esaldi itzuli ditut, txarto ala ondo, baina itzuli ditut. Hogeita hamar mila karaktereen erronka betetzean sinesten dut.

Nire ikaskideen koadernoetan sartu naiz, eta hauek irakurri eta ahal nuena zuzendu egin dut. Zuzentzaile automatikoa erabili dut, baina normalean testu bat idazten bukatzean zuzentzen nuen akatsak, baina testu bat amaitzean saioa ixten nuen segidan, gorde eta gero. Informatika gelan zuzenduko nuela pentsatzez, momentu horretan gauza asko egin behar nituelako. Nire koadernoan sarrera berri bat zegoela ikustean nor zen eta zer aldatu zuen begiratzen nuen, zuzendu zuena ondo ala txarto zegoen ikusteko.


ZEIN DA NIRE AURTENGO IDAZLANIK HONENA? ZERGATIK?

Nire ustez, hobeto geratu zaidan testua "Michael Ende"-rena izan da. Lehen hiruhilekokoa da, eta oraindik gogoratzen naiz nola idatzi nuen. Internetik eta honek zeukan web-orri desberdinetik bilatzen hasi nintzen, eta bakoitzak zuen informazio zati garrantzitsuenak hartzen. Denbora asko eraman zidan idazlan hori, baina oso pozik nago emaitzarekin. Azkenean Wikipedian igo nuen eta hor idatzi nuen lehenengo testua izan zen. Gogo handiarekin egin nuen, nire liburu maiteenari buruz idatzi bainuen: "Amaigabeko istorioa". Lehenengoz eskema bat egin nuen, informazio guztiarekin, eta pixkanaka pixkanaka berridatzi nuen. Koherente izateko kontu handiarekin idatzi nuen. Hori nire akats larriena delako. Autozuzenketa erabili nuen, eta oso zuhur izan nintzen guztia ondo idatzita egon zen arte. Oso harro nago idazlan horrekin.


JARRERA

Ez dut esaten nire jarrera ezin dela hobetu, baina ez da txarra. Ez dut oihukatzen, ezta oso altu hitz egiten. Problema bakarra parte hartze gutxia dudala da. Ez dut klaseetan asko hitz egiten, ezta albokoarekin ezta irakaslearekin. Dudak badauzkat edo zerbait komentatu nahi dudanean bakarrik. Txandak errespetatzen ditut, ez dut hitz egiten beste bat hizketan dagoenean,...Ez dut uste nire jarrera txarra denik.

EUSKARAREN ERABILERA IKASGELAN

Euskara giro akademikoetan bakarrik erabiltzen dut. Sozialetan edo ikastola kanpokoetan ez. Lehen nire izeko euskaraz hitz egiten zidan, baina askenean gazteleraz hitz egiten hasi zidan, eta orduan euskara hizkuntza akademiko bat bezala izaten hasi zen. Baina hori ez da txarra, urte honetan uste dut nire euskara maila igo dela, behintzat pixka bat. Idazlanak egiten hiztegia eta lexikoa berehala ateratzen zait, kasu gehienetan. Oso
pozik nago urteko eboluzioarekin.


AUTOEBALUAZIOA

Bueno, amaierara iritsi naiz, eta uste dut hogeita hamar mila karaktereak pasatu ditudala. Orduan, lehen esandako guztia laburbilduko dut: Idazlanen inguruan ondo nabil, kalitatea ez da txarra baina hobetu daiteke, Wikipedian argitaratutako idazlanak urteko uztan daude eta Tatoebako esaldiak ere bai. Ahozkoak egin ditut, egia esanda bat falta zait hiru egiteko baina egingo dut. Ahozko mintzamena hobetu ahal dut, baina seguru nago urduritasuna erruaren parte bat duela. Irakurri dut hiru liburuak eta "Astekaria" aplikazioan zenbait artikulu. Orokorrean guztia hobetu ahal da, baina ez dago txarto, pare gauza bat aldatu behar dira, baina hori bakarrik. Azken hiruhileko honetan pixka bat lasai ibili naiz, baina azken txanpan esfortzu handi bat egin dut. Horregatik 7 edo 8 bat izatea gustatuko litzaidake, posiblea bada. Eta ikasturte osoan nota berdina. Kontuan izanda lehenengo bi hiru hilabeteetan bederatzi eta zortzi bat izan ditudala, kurtso osoko bataz bestekoan 8 bat ondo ikusiko nuke.



Jon ARRETXE - Kleopatra

Kleopatra Jon Arretxek idatzitako liburua da. Komedia bat izatea da liburuaren xedea, baina ez du hau lortzen. Narrazio testu bat da, baina elkarrizketez beteta dago. Liburu honen kontalaria hirugarren pertsona da, orojakilea hain zuzen ere, eta pertsonaren ikuspuntuz erabiltzen da.

Istorioaren zati honetan hiru pertsonaia ikus ditzakegu: Artabe, Etxebe eta Sabin. Artabe detektibe bat da, oso arrazista. Euskal Herriko abestirik patriotikoena dauka telefono tonu bezala. Txikia da, eta antzinako detektibe bat bezala doa mozorrotuta: bibote, tiranteak, txapela...

Etxebe Artaberen laguntzailea da. Bere buruzagia ez bezala, tamaina handiko gizona da, eta Artabek esaten duen guztia egiten du. R-5 kotxe hori eta zahar baten jabea da.

Azkenik, Sabin. Polizia baten txakurra da. lehenengo aipatutako gizonek kamera espioi bat duela begian uste dute, eta talde batean sartzeko eta gauza susmagarriak grabatzeko erabiltzen dute txakurra.

Sabinen jabea, komisario bat, detektibeei misio bat eman die. Oilar borrokak egiten dituen talde batean sartzea eta gauza susmagarriak grabatzea. Horretarako eramaten dute Sabin eta "begian" daraman kamera. Basaurin dago talde hori eta detektibeak, taldeko bat direla egiteko, borroka batean apustu egiten dute. Baina borroka hasiko denean, txakurra askatzen da eta oilar bati haginkada bat ematen dio. Orduan, ijitoek, apustu egiten zutenak, jipoi bat ematen diete detektibeei.

auto-lasterketa ilegalak egiten dituzten batean infiltratu egin behar dira ere bai. Eta talde horretako parte hartzaileei konbentzitzen diete karrera batean parte hartzeko. Baina kotxea martxan jartzen dutenean txakurra azpian hartzen dute eta hiltzen dute. Hori gertatu eta gero ihes egiten dute,.


Hipatia


HIPATIA
Alexandrian jaio zen, laugarren mendearen erdialdean. Bere aitari ezker inguru akademikoan hazi zen. Honela, bere kuriositate intelektualak zientzialari ate filosofo bikain batean bilakatzea eraman zuen.

Zeukan irakasle eta jakintsu ospeari ezker bere etxera leku guztietatik hurbiltzen ziren irakasleak. Jakintsua izateaz aparte, oso hizlari ona eta emakume independentea zen. Politikoki eragin handia izan zuen eta kristautasunera bilakatzeari ekin zion. Greziar garaiko lan matematiko garrantzitsu asko komentatu zituen.

Berrogei liburu baino gehiago idatzi zituen. Planisferioa asmatu zuen eta zenbait instrumentu zientifiko ere bai, astrolabio laua eta hidroskopioa besteak beste. Kristau talde berotu batek hil zuen 415garren urtean. Biluztu, jo eta zatikatu zuten; eta bere gorpu zatiak Alexandriako kaleetan zehar erakutsi zituzten. Hipatia emakume zientzialarien sinboloa bilakatu da.




SOKRATES
Sokrates Greziako filosofo bat izan zen, kristo aurretiko lauren eta hirurogeita hamarreko urtekoa, eta Platonen irakaslea izan zen. Beste filosofo gehienak ez bezala, Sokratesek ez zuen ezer publikatu. kaleetatik eta plazetatik ibiltzen zen, jendeari galderak egiten: zer da justizia? Zer da zientzia? Jendeak, galderei ez zuten erantzunak aurkitzen. baina Sokratesek ere ez. Eta Sokrates galdera hauek egiten zituen arrazoia erantzunak bilatzen ari zelako zen. Horregatik "ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik" esaldia oso ospetsua egin zen. Sokrates, galdera hauek eginez. jendea tonto bezala uzten zituen, eta horregatik etsai asko egin zituen. Hori gehituta, garaiko ideien kontra joaten zela. Epaiketa batean bere burua hiltzeko agindua eman zitzaion, eta horrela egin zuen.

"Kobazulo batean, pertsona multzo bat dago, kobazuloko amaierako hormari begira. Haien atzean horma bat dago, eta horma horren atzean sute bat eta izaki batzuk. Sua izakien itzala proiektatzen du pertsonak begiratzen duten horman. Pertsona bat horma zeharkatu eta izakiak ikusten ditu. Kobazulotik irtetean zuhaitzak, txoria eta eguzkia ikusten ditu, eta, korrika, kobazulora itzultzen da beste pertsonei kontatzera. baina pertsonak hiltzen dute."

Sokrates bezala, sozietatetik ateratzean eta misterioak eta dudak argitzean, besteengana joan zenean kontatzera, hauek hil zuten, bere mundua eta munduko normei ohituta daudelako.



IZAR-MALKOAK
Pasarte honetan Beñat, Maider eta bere ama agertzen dira. Istorioa Beñaten ikuspuntutik kontatzen da, hau pertsonaia nagusia izanez. Liburuak Beñaten amodioak kontatzen ditu.

Istorioaren protagonista, Beñat, oso aditua da informatikan eta zientziekin lotuta dagoen guztiarekin. Normalean hacker moduan aritzen da etxean, beti ordenagailuekin. Egun batean, diskoteka batean, Maider ezagutzen du, oso neska erakargarria. Berehala konektatzen dute. Diskotekatik ateratzean izaren inguruan hitz egiten dute, bien arteko lotura sendoagoa egiteko. Azkenean elkar musukatzen amaitzen dira.

Beste egun batean, Jaione, Beñaten laguna; bere etxera aurkezten da eta biok batera paseatzera joaten dira. Baina musukatzen hasten direnean, Jaioneren gurasoak agertzen dira eta neskarekin hitz egiten hasten dira. Aitari esker, amak bakean uzten du bere alaba eta joaten dira. minutu pare bat geroago, Jaione etxera joaten da afaldu behar duelako.

Aste bat pasata Maider joaten da Beñaten etxera, eta honek galdetzen dio zergatik berarekin dagoen. Maider erantzuten dio bakarrik sentitzen dela eta berarekin espeziala sentitzen dela. Hau da, gauza sentimental asko.

Jaietan, Beñat mozkortuta dagoenean Urko ezagutzen du, Maideren mutil-lagun ohia. Honek esaten dio Maider ez dela birjina eta beste mutil bat interesatzen zitzaiola.

Maider eta Beñat sexu harremanak izaten hasten dira, eta liburuaren bigarren zatian hori bakarrik egiten dute. Honetako batean, sexuaren erdian Maiderri hilekoa jaisten zaio, eta gehiago ez zikintzeko komunean jarraitzen dute. baina Maiderren gurasoak etxean sartzen dira. Beñat kezkatzen hasten da logelakoa ez dutelako garbitu. Ama logelara sartu ondoren Maider utz egin diola oihukatzen du, baina etxetik joaten dira. Etxetik ateratzen direnean Beñat eta Maider sexuarekin jarraitzen dute.

istorioaren amaieran Beñatek Maider eta beste mutil bat ikusten ditu kotxean musukatzen, eta 10 euri ordaintzen
dizkio beste mutil bati haiengana joateko eta "Orion izar malkoak ehizatzen nekatu da." esateko. Hilerritik hartu zuen lore sorta bat ematen dio eta mutila bueltatzen denean 10 euroak ematen dizkio.

Azkenean Beñat eta Jaione lagunak izaten dira berriro, Beñatek ez ziolako kasurik egin Jaioneri esan zionean Maiderrekin kontuz ibiltzeko.


Giltzurrun-kalkuluak

Giltzurrunen edo gernubideen barruan (ureterrak, maskuria) kristal txikiak edo harriak izateak eragiten duen gaixotasuna.

Harritxoak gernuaren osagai arruntez osatuak egoten dira, baina, zenbait arrazoi direla bide, osagai horiek kontzentratu eta solidotu egiten dira zenbaitetan, eta tamaina ezberdinetako zatiak sortzen dira.

Harriak eratzeko, substantzia-kontzentrazio handia izan behar dute. Era berean, kanporatzen den gernu kantitatearen bolumen totalaren araberakoak izaten dira kontzentrazio horiek.

Giltzurrun-kalkulu mota bat baino gehiago daude. Maizen agertzen direnak kaltzio oxalatozkoak eta kaltzio fosfatozkoak dira.

Kalkulu horietako bat lekuz aldatu eta gune estu batean barrena mugitzen denean, hala nola ureterrean, min handia eragiten du. Sarritan kalkulu horiek pixa egitean kanporatzen dira; beste batzuetan, ultrasoinuen edo kirurgiaren bitartez atera behar izaten dira.


Sintomak
Mina, oso zorrotza, gerriaren alde batean kokatzen da, azken saihets-hezurraren parean gutxi gorabehera, eta bat-batean agertu ohi da. Normalean ez da etengabea izaten, une batzuetan baretze antzera egingo du, ondoren berriro azaltzeko. Gerri aldetik sabelera zabaltzen da mina, alde horretako iztaira, hortik barrabiletara eta zakil-puntara iristeko gizonezkoen kasuan, eta genitaletako ezpain nagusietara emakumeenean.

Minaz gain, molestiak agertzen dira pixa egiterakoan, eta batzuetan pixa odolez zikindua. Goragaleak, gorakoak eta izerdi hotza ere sarritan agertzen dira.


Eta prebentzio moduan zer?


Ariketa fisikoa egin, horrek harriak eratzea zailtzen duelako.


Komeni da egunean bi litro ur gutxienez edatea, honela banatuta: eguneko otordu nagusietan, otorduak pasa eta handik bi ordura eta ohera joaterakoan. Neurri dietetikoak aldatu egiten dira zertxobait, harriaren konposizioaren arabera.


Gatz eta proteinen kontsumoa mugatu behar da otorduetan, gernuan kaltzioa eta azido urikoa gehitzen dituztelako.


Eguneroko elikaduran hurrengoak dira kontrolatu beharreko jakiak: esnekiak kaltziozko harrien kasuan; berdurak, lekaleak eta zitrikoak oxalatoz eratutako harrien kasuan; eta haragiak oro har eta erraiak eta barrukiak bereziki azido urikozko harrien kasuan



NAPOLEON BONAPARTE ETA BERE INPERIOA

Napoleon Bonaparte Frantziako armadako militarra izan zen, Frantziako enperadore izatera iritsi zen arte. Jatorri pobrearekin, ez zen pribilegiatua.

Charles Bonaparte, Napoleonen aita, nekazari eta merkatari garrantzitsua izan zen. Napoleonen amaren hamalau urteekin ezkondu zen eta zortzi seme-alaba ekarri zuen. Frantzia Korsikaz jabetu zenean Bonaparte familia erresistentzia mugimenduan parte hartu zuten. Horren ondorioz Napoleonen aita menperatzaileengana hurbildu zen. Hori dela eta aitak Napoleoni beka bat lortu zion. Eskola militarrean ikasi zuen, eta gero Italian zuzenbidea ikasi zuen.

1796an Josefinarekin ezkondu zen, eta urte berdinean Frantziako armadaren komandantea bihurtu zen. Baina armada utzi zuen Frantzia krisitik ateratzeko.

Napoleon, Frantzian berrikuntzak eta aldaketak egin ostean, Inperio berria zabaldu zuen Europa osotik. Logikoa den moduan, beste herrialdeak Bonaparte oztopatzen saiatu ziren, eta hori gudak ekarri zuen eta Frantziako Inperioaren garaipen mordo ere.

Napoleonek gudetan borrokatzen zuen, eta etsaia garaitu ostean tratatuak sinatzea egiten zien, esaten lurraldea bere inperioaren barruan zegoela, eta Napoleon bera bere botere osoa izango zuela.

Estatu handiek Napoleonen etsai nagusiak ziren. Britania Handia beldurtuta zegoen Frantziaren hedapenarekin, eta besteek, Austria-Hungaria edo Errusia, monarkia absolutuak ziren, eta Napoleonen ideia berriak gorroto zituzten, legeak apurtuko zituela uzte baitzuten. Baina aurkaritza ez zen sortu Bonaparterekin, bera baino lehenago egon zen.

Britania Handia ez zuen nahi Bonaparteren inperioaren barruan egon, haiek, Europa ez bezala, beraien eskuetan egon nahi zuten. Horregatik, Napoleonek bere lurraldea inbaditzea pentsatu zuen, baina azkenean atzera egin zuen ideia horrekin. horren ordez blokeo kontinentala ezarri zuen Britania Handiaren ekonomia suntsitzeko. Blokeo horren bitartez Britania Handia ezin zuen Europan ezer saldu. Baina Portugal ezetz esan zuen blokeoari eta Bonapartek Iberiar penintsula zeharkatu behar izan zuen Portugal konkistatzeko.

Napoleon Waterloon garaitu zuten eta beste herrialde batera eraman zuten. Baina Frantziara itzuli zen eta beste 100 egunez boterea berreskuratu zuen. Baina Santa Helena uhartera eraman zuten eta hor hil zen.




SOFARENA



Sofarena Iban Zalduaren ipuin labur bat da. Hemen pertsona batek bere lagunen etxean dago bizitzen, bere emaztearekin dibortziatu dela suposatze dugu.

Ipuina hasten da pertsonai nagusia alkohola errefusatzen duenean. Hasten da kontatzen nola bere bizitza aldatzen hasi zen, edo bientzat konturatu zela sofaz aldatu zutenean. Kontatzen duan bitartean beste pertsonekin konbertsazio bat mantentzen ari da.

Lehen bisita asko zituzten, baina denbora pasata gutxiago eta gutxiago izaten zituzten. Eta ikea-ara joan zirenean besta sofa bat erostera horretaz konturatu ziren, sofen artean sofa-kamarik ez zeudela ikustean.

Narratzailea protagonista bera da, istorioa bere lagunei eta guri kontatzen diguna. Fidagarria da, bere esperientziak kontatzen baitu. Baina ez da orojakilea, bakarrik bere pentsamenduak dakizkielako, ez besteenak.


Pertsonai printzipala edo protagonista bizileku bat bilatzen ari da, baina momentuz lagunen etxean bizi da.

Antagonista kasu honetan Elena izango zen, protagonistaren emaztea, berak egin zuelako bere senar ohia pisua bilatu behar izatea.

Laguntzaileak protagonistaren lagunak izan ahal dira, bere etxean denboraldi bat igarotzean usten dutenek.

Ipuina Euskal herrian parte hartzen dual suposatzen dugu, Elenak,urbil dagoen Ikea-ara joatea proposatzen duelako, Bizkaian zehatz mehatz.. Eta data ez dugu seguru ezagutzen, baina 21. mendearen hasieran da, discman-a oraindik dagoelako eta mp3 berri atera delako.

Niri ipuina gustatu zait, baina gauza txar bakarra: batzuetan bere lagunekin hitz egiten hasten dena da. Hori korapilatsuagoa egiten du istorioa.


Luna jaunaren azken lana

Pablo liburu honen protagonista dela esan ahal dezakegu. Liburua bi istorioekin hasten da, baina biak lotzen direnean Pablok pertsonaia nagusia eta garrantzitsuena da. Mutiko hau, 16 urte inguru dituena,oso azkarra da, eta bere eskolan bera bezalakoa den jendearekin ikasten du. Klase hori "Programa berezia" da, denak talentu apartekoak direnak, baina gero, haien sentimenduekin zerbait gertatzen bada ez dakite nola aurre egin.

Gure protagonistak institutuko neskarik ederrenarekin maiteminduta dago, eta berak eskatzen dio matematika irakasteko, oso txarra delako arlo horretan. Neska hori Patricia Arroyo da. Neskaren etxean daudenean matematika ikasten, Pablo konturatzen da Patriciari Star Treck izeneko filmak gustatzen zaizkiola, eta hori erabiltzen du matematika hobeto ulertzeko Patriciak oso eskertuta dago, eta kontzertu batera eraman nahi dio. Kontzertu horretara iristen direnean Pablo konturatzen da ez dakiela dantzatzen, eta Patriciak irakasten dio. Kontzertutik ateratzean Pablok musu bat ematen dio, eta neskak esaten dio mutil-laguna duela eta etxera joaten da.

Klaseko hurrengo egunean Pablo saiatzen da Patriciarekin ez topatzen. Klaseen artean Patriciaren mutil-laguna, Victor, agertzen da. Pablori Patriciarengandik urruntzeko esaten dio, eta gero esaten du Patricia bakarrik egon zela berarekin eskolako psikologoak esan ziolako. Pablo Victorren gainean botatzen da, eta honek ukabilkada bat ematen dio eta begia morea uzten dio. Pablok ezin du hau sinetsi eta psikologoarenera joaten da.

Psikologoa Mendizabal doktorea da, eta esaten dio Pablori jende gehiagorekin erlazionatu behar duela, eta oso sentikorra dela. Pablo haserretzen da eta Patriciarengana joaten da Victor eta Mendizabal doktorea esan dutena baieztatzeko, eta honela da.

Pablo, oso triste, etxera joaten da gurasoekin hitz egitera, baina hauek bidaia batean daude. Pablo lehen baino tristeago dago, eta bizia kentzeko pastilla batzuk hartzen ditu, baina ez da gai eta whisky botila edaten du konortea galdu arte.

Esnatzen denean Flor Huanako dago bere alboan, Pabloren familiaren boliviar neskamea. Flor ezinbestekoa da istorioan, eta beragatik guztia pasatzen da eta Pabloren bizitza eta izaera aldatzen du.


SIFILIA


Sifilia gaixotasun infekziosoa da, zehazki benereoa, sexu harremanen bidez kutsatzen dena. Garai zaharretan oso gaitz zabaldua izan zen, eta horren aztarnak literaturan gelditu dira. Gaur egun, herrialde garatuetan intzidentzia txikia dauka.

Treponema pallidumizeneko bakterio bat eragiten du. Treponema hau patogeno hertsia da, eta gizakia du gordailu bakarra (ezin du aske bizi gizakiarengandik kanpo).

Sexu harremanen bidez transmititzen da gaitza. Bakterio eragilea oso sentikorra da, segituan hiltzen da gizakiarengandik kanpo; hori dela eta, kontaktu zuzenaren bidez besterik ezin da kutsatu sifilia. Bigarren transmisio-bidea sortzetikoa da: kutsatutako ama batengandik bere umearengana, alegia. Kasu gutxi batzuetan musu ematerakoan ere kutsatu daiteke.

Tratamenduak

Gaur egun sifilia antibiotikoz sendatu ahal da, baina bakarrik lehen eta bigarren faseetan. Penizilina erabili ahal da hirugarren fasean ere, baina penizilina g-sodikoa izan behar da, eta zain barneko injekzioarekin bakarrik, antibiotikoa hobeto hedatzeko.

Penizilinaren dosiak aldatu ahal dira gaixotasunaren egoerareki. Lehen mailako infekzioetan dosi bakar bat eman ahal da, baina txarrera joaten bada dosi bat baino gehiago eman behar zaio pazienteari.



Sorrera

-Hiru hipotesi daude sifiaren jatorriari buruz. Antropologia eta historiografiaren eremuan, debate asko egon dira honi buruz:

-Koloaurreko teoria: neolitiko eskeletoen lesioak sifia dute eragile bezala.

-Kolonaurreko trukearen teoria: sifilia gaixotasun benereo bat dela, Koloneko tripulazioa europarra eraman zutena.

-Guiñadako teoria: Alfred Crosby historiagilea iradokitzen du bi aurreko teoriak ondo daudela, tropikoaren sexu harremaneko gaixotasun bat dela eta hezurrak, artikulazioak eta larruazala mintzen duena.



Sintomak

Treponema pallidum-a ez du erantzun gogor bat ematen. Baizik eta gure gorputzeko defentsetan kamuflatzen da, nerbio sistema zentralera ailegatu arte.

Sifiliaren sintomak ugariak eta arinak dira. Lehen diagnostiko zehatz bat ezinezkoa zen. Haren sintomak oso modu errazean nahasten ziren.

Bakteria gorputzera sartzen denean azkar-azkar inbaditzen ditu.


FASEAK

Lehenengoa


Sifil primarioa da. Inkubazio batez beste 21 egun inguru luzatzen da. Agertzen den lehenengo zauria txankroa da, ultzera modukoa, zakil, alu edo ondestean azaltzen dena. Txankro barnean milioika bakterio patogeno daude.


Bigarrena


Sifili sekundarioa da. 2 hilabete geroxeago, gutxi gorabehera, hurrengo zauria agertzen da: Lesio gorriak enborrean eta gorputz-adarrean ikusten dira. Ezaugarria berezia dauka batzuetan: esku ahurretan eta oinzoletan. Condylomata lata hartzen dute izena lesio horiek. Sukarra, pisu galera eta gongoilhandituak ere ikusi daitezke. Sifili sekundarioa bakterio eragileak txankrotik odolera pasatzen direnean agertzen da, benetako septizemiabat eraginez.


Hirugarrena


Sifili tertziarioa da. "Gumma" izeneko lesioak agertzen dira azalean edo hezurretan. Fase hau tratatu gabeko sifilitikoen laurdenak besterik ez du garatzen. Sifili tertziarioa oso berantiarra izan daiteke, 10 urte baino gehiago pasatzen dira askotan fase hau agertu arte. Gaixoak sendatuta dagoela uste badu ere, gaitza sor egoeran dago, bakterioek bizirik irauten baitute gongoil linfatikoetan.

Fase honetan ere konplikazioak gertatu daitezke bihotzean edo nerbio-sisteman, heriotza eraginez kasu larrienetan. Nerbio sisteman sortutako kalteak oso ohikoak dira, burmuinari eraginez (dementzia zen sifiliaren ondorio ohikoren bat antibiotikoak agertu aurretik)



Iritzi testuaGurasoen seme-alabekiko kontrola


Gurasoak ohitura txarra daukate semeen gainean denbora guztian egoteko haien ikasketak kontrolatzen. Hori, momentu desberdinetan ona edo txarra izan daitezke.

Adibidez, semeak problema bat daukanean, edo ezin duela gauza bat ikasi, gurasoak rol ona hartzen dute, haurrari ikasten laguntza emanez, zalantzak argitzen... Umeak eskertuko du, eta gurasoen laguntza eskatuko du behar duenean, haiengan konfiantza izango baitu.

Horren ordez, gurasoak ikasketen erdian sartzen badira, umearen kontzentrazioa galduko dute, denbora xahutuko dute. Gainera, etengabe egiten badute, umearengan konfiantza falta adierazte dute.

Hurrengoz, azterketen notari buruz. Izan al da azterketa bat oso zaila izatea, eta nota txarra ateratzearren, oso pozik egotea nota horrengatik. Hor gurasoak paper inportantea daukate, nota esatean, kontu handiz erantzun behar da, umea uzkurtu ahal delako, edo aserretu ere. Baina, ulermena adierazten badute, txikia pozik egongo da. Gero egiten duzuna, adibidez, ikasgai horretan lagundu edo gehiago ikasten duela ziurtatu behar da bai, baina ez umearen morala gaitzi nota handiagoa eskatzen edo berarekin aserretzen.

Ondorioz, gurasoak zein momentutan ona den beren semeen ikasketetan konprometitzeko jakin behar dute, haurraren morala jaisteko edo hau haserretzeko arriskua dagoelako.



MICHAEL ENDE



Michael Endek fikzioa eta umeen fantasia idazten zuen. Amaigabeko istorioa eta Momo idazteagatik ezaguna da. Bere lanak 40 hizkuntza baino gehiagotan itzuli dira, eta 35 milioi inguru kopia saldu dira. 20. mendeko idazle ezagunetariko bat da. Momo eta Amaigabeko istorioaren film bertsioak atera ziren, eta beste asko antzerkira eraman ziren. Endeen eleberriek fikzioa eta errealitatea batzen zuten.

Ende 1929ko azaroaren 12an jaio zen Bavarian, Edgar Ende margotzaile surrealistaren eta Luise Bartholomä fisioterapeutaren seme bakarra. Ende 6 urte zituenean Munichera etxez aldatu zen. Giro artistiko eta literario hori bere idazteko moduan eragina izan zuen.

Hamburgko bonbardaketa esperimentatu zuen 14 urteekin bere osaba bisitatzera joan zenean. Ahal izan zuenean, bere osabak, Munichera joaten zen lehen trenean igo zuen mutila.

1944an Edgar Enderen estudioa erre egin zen, 250 marrazki baino gehiago suntsitu ziren, baina Bavariako arte publikoaren zuzendaria marrazketa batzuk zeuzkan bere boterean. Urte bat pasata, atxilotu zuten, gudua amaitzean berriro askatzeko.

Enderen aita atxilotu zuten urte berdinean. Michaelen eskola, itxita egon zena guda zegoen bitartean, berriro ireki zituen ateak, eta Ende, lagunen eta familiaren diruarekin ikasketak amaitu zituen. Urte horretan hiru urte nagusiagoa zen neska batekin maitemindu zen. Neska horren gurasoak Sttutgartera bidali zuten bikote hau banatzeko. Gertaera honekin Ende idazten hasi zen, baina dramatikoa izan nahi zuen. Azkenean istorio laburrak eta poemak idatzi zuen.

Municheko antzerki eskolara joan zen urte pare batzuetan, eta aktore bezala hasi zen lan egiten, gero idazle bihurtzeko.


Idazlea Erroman bizi zen 1970 eta 1985 urteen artean. Munichera bueltatu zen bere emaztea hil eta gero. Ondoren, Mariko Satorekin ezkondu zen, Amaigabeko istorioa japoniarrera itzuli behar zuen emakumearekin.


1994ko abuztuan sabeleko minbizia diagnostikatu zioten eta tratamendu ezberdinak hartu eta gero, bere gaixotasuna txarrera joan zen. Azkenean Sttutgarteko ospitale batean 1995ko abuztuaren 28an hil egin zen.


1958an bere lehen liburua idatzi zuen, Jim botoi eta Lucas tren gidaria. Baina hau ez zen argitaratu 1962. urtea iritzi zen arte. 1O urte barru bere lehenengo arrakasta iritsiko zen, Momo, eta 1979an mundu osoan ezaguna egingo zion eleberria, Amaigabeko istorioa.


Orrialdeen artean, idazlearen ahalmena istorio fantastikoak asmatzeko, koherentzia estilistikoa eta irudikapenak bihurtzen dute Ende denboraldi horretako idazle irakurritakoeneko bat.



Gutuna

2016-09-16
Kaixo Mikel:



Zelan zaude? Zer egin duzu uda honetan? Aspalditik ez dugu elkar ikusi, zutaz zerbait jakin nahi dut! Oporrak laburrak dira baina seguruenik gauza interesgarri asko egin dituzu. Ahal duzunean gutun bat bidali iezadazu.



Oso ondo ezagutzen zaitudalako, nola pentsatzen duzun badakit, eta zure hurrengo eskutitzarekin uda honetan zer egin dudan galdetuko didazu, Orduan hemen erantzungo dizut.



Ez dut gauza asko egin, hobe esanda bakarrik gauza bat egin dut: Behar duten pertsonei lagundu dizkiet. Udaren hasieran Gobernuz kanpoko Erakunde batean eman nuen izena, eta momentuan erantzun zeten. Afrikako herri txiki batera joan nintzen, zeharo hondaturiko herri batera. Etxeak erdi erorita zeunden eta bertoko biztanleak hil-zorian zeuden. Hori ikusita zure bizitza osoa aldatu dela sentitzen duzu. Ailegatu bezain laster, lanean jarri nintzen.



Etxeak berreraiki, janaria eta edaria banatu, gazteekin jolastu eta gauza asko egin nituen. Azkenean hor egoteak oso ondo dago, eta poztasunez zara.



Ideia zoragarria eduki dut, biok joan gaitezke! Badakit oso gogorra ematen duela hor lana egitera joatea eta jendea erdi hilda ikustea, baina denak dauka sari bat azkenean. Umeak oso esker onekoak dira eta jendea zure lagun izaten amaitzen du. Ondo pasatuko zenuela pentsatzen dut. Pentsa ezazu eta erantzun lehen bai lehen. Badakit baietz esango duzula.



Zure erantzunaren zain,



Gonzalo