Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK


























IKASTURTEKO KRONIKA


SARRERA

2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak hemen laburbiltzen saiatuko naiz.

HISTORIA

Betidanik ikasi dut Erromoko ikastetxean. Haurrezkuntza, lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza egin dut eta batxilergoa egiten ari naiz. Betidanik euskaran eman ditut ikasgai guztiak. Ez ditut inolako arazoak izan euskara ikasgaia gainditzeko. Aurten gehien landu dudana izan ditudanak ahozkoak eta idazlanak. Aurreko urteak ordea, gramatika gehiago landu dut.
Ez ditut inolako arazoak izan nire lan-kideekin, beti ondo moldatu naiz beraiekin. Nik kritika bakarra esango nuke: klasean 30 pertsona gaudela eta nire ustez klasea oso txikia da hainbat pertsonentzako. Nire aholkua da gela handiago batean egon beharko ginatekeela.

GELAKO GIROA

Nire ustez kurtso hasieran ondo moldatzen ginen. Aipatu beharra dago kurtso hasieratik errespetatu garela, txandak,etab. Baita ere txantxa batzuk egin ditugu eta nire ustez ondo pasatu dugu ikasturte honetan.

AHOZKOTASUNA

Jende aurreko ahozko guztiak egin ditut. 3 ahozko egin ditut baina lehenengoa izan da hoberena nire ustez. Batzuetan txanda eskatu dut nire iritzia emateko landutako gaiari buruz. Aurten gehiago gustatu zait idazlanak lantzea ahozkoak baino. Ahozkoen hasieran beti urduri nengoen eta oso zaila da niretzat kontrolatzea.

IRAKURMENA

Urte honetan hiru liburu irakurri ditugu. Lehenengoa Antologia bat izan da. Bigarrena Krimenak eta azkenik Fikzioaren izterrak izan da. Antologia bat izan da gehien kostatu zaidana irakurtzea. Gehien gustatu zaidan liburua krimenak izan da ulergarriena eta interesgarriena izan delako. Baita ere besteen idazlanak irakurri eta zuzendu ditut.

METODOLOGIA

Nire ustez egokia izan da aurten erabili dugun metodoa euskara ikasteko. Ondo iruditu zait informatika gelara joatea idazlanak lantzeko eta zuzentzeko. Informatikara joateko egunak ostirala azken orduan izan arren ondo aprobetxatu dut denbora.
Nire ustez irakaslea erabili duen metodoa egokia izan da. Gainera, EGA-rako eta unibertsitateko probarako ariketak landu ditugu.

IDAZMENA
Aurten oso erabilgarria izan da koaderno digitala. Idazlan ugari idatzi ditut hauetan zehar gai interesgarriak eta misteriotsuak landuz.
Nire idazkera hobetzeko erabili ditut tresna batzuk. Adibidez zuzentzaileak erabili ditut: EuskalBar, Xuxen…
Horrez gain beste ikasleei laguntza eskatu diet nire idazlanak hobetzeko. Gainera, lan-kide batzuk zuzenketak eta ekarpenak egin dizkidate. Nik ere bai egin ditut zuzenketak beste klaseko ikasleei.
Nire ikasleen eta irakaslearen laguntzarekin ZuZeu web orrialdean idazlan batzuk argitaratu ditut.
Batzuetan Whatsapp aplikazioan Euskaraz mintzatu egin dut lagunekin eta nire familiako kide batzuekin.

NIRE IDAZLANIK ONENA
Aurten idatzi ditudan idazlanetatik “Ume soldaduen egoera onar dezakegu” idazlan onena izan da. Irakaslearen eta ikaskideen laguntzarekin ZuZeu web orrialdean argitaratu dut. Idazlan honen gaia Erlijio ikasgaian landu dut eta oso interesgarria iruditu zaidalako idatzi dut.

JARRERA

Nire jarrera klasean oso ona izan da. Klasean errespetuz hitz egin dut eta ekarpenak egin ditut. Nire txanda itxaron dut eta beti klasera joan naiz. Ez ditut errespetu faltarik izan. Zuzentzaileak asko lagundu du eta horrez gain, nire euskara hobetzeko lagungarria izan da.

EUSKARAREN ERABILERA

Ikaskideen artean euskara erabili dugu. Baita ere klaseko beste ikasgaietan. Nire familiarekin euskaraz hitz egin dut. Horrez gain nire neska-lagunarekin euskaraz mintzatu dut.

AUTOEBALUAZIOA

Nire ustez aurten asko hobetu dut idazlanak idazten. Klasean adi egon naiz eta nire ustez nire jarrera oso ona izan da.
Klaseko giroa ona izan da eta ikaskideekin ondo moldatu naiz. Baita ere irakaslearekin harreman ona izan dut.
Laburbilduz kurtso ona egin dut eta pozik nago egindako lanarekin kurtsoan zehar.




Liburuko azterketa

Azken fandangoa Buenos Airesen


Pertsonaiak idazleak dira.Protagonista nagusiak Ander eta Katxalyn dira. Narratzailea Ander da, lehenengo pertsonan idatzita dago eta narratzaile fidagarria da.

Anderrek liburuak idazten ditu. Katxalyn idazle berria da eta Anderren idazkerari buruz kritikak egiten ditu. Anderri barregarria iruditzen zaizkio beraren kritikak. Katxalynek liburu bat argitaratzen du eta horren ondorioz fama handia lortzen du. Anderri proposatzen diote egunkari batean zutabeak idaztea. Anderrek proposamena onartzen du eta egunkarian zutabeak idazten hasten da. Denbora pasa ahala aspertzen da zutabeak idazteaz. Katedratiko batek proposatzen dio bidai bat egitea Buenos Airesera. Anderrek erabaki du Buenos Airesera joatea. Anderrek ez dio ezer esaten bere emazteari bidai bat egingo duela. Katxalyn baita ere joaten da bidai honetan. Buenos Airesera heltzen direnean turismoa egitea erabaki dute. Ander pasatzen da 3 egun eta gau liburu bat idazten. Egun batean hitzaldi bat ematen dute. Hitzaldi honetan Katxalyn ipuin bat kontatzen du eta ipuin honetan Ander kritikatzen du. Hurrengo egunean Katxalyn beste ipuin bat kontatzen du baina ez du Ander kritikatzen.

Hurrengo egunean Anderrek bere idatzitako ipuina kontatzen du. Ipuin honetan indirektak botatzen dizkio Katxalyni. Gau horretan diskoteka batera joaten dira eta primeran pasatzen dute. Anderrek Katxalynen gelara joaten da berarekin larrua jo nahi duelako. Katxalyn atea ireki eta beste gizon batekin oheratzen zegoen.

Bueltatzen direnean Espainiara, Anderren emaztea uzten eta beraien arteko harremana apurtzen du.
Anderrek egindako kritikari esker fama handia lortzen du. Hori dela eta blog bat sortzen du.

Egun batean Anderrek Katxalynen mezu bat jasotzen du. Gutun horretan Katxalynen pubiseko ile batzuk daude. Horrez gain, paragrafo batzuk idazten dizkio. Anderrek ile horiek marko batean sartzen ditu eta bere logelan kokatzen ditu bere ohearen ondoan.



Liburuko azterketa

Zortea

Narratzaileak abokatua da eta hirugarren pertsonan kontatzen du. Kontuan izan behar da batzuetan lehenengo pertsonan dagoela idatzita. Narratzailea fidagarria eta objektiboa da.

Irina da protagonista nagusia. Kalle Irinaren laguna da, kalean ezagutu duena. Irina prostituta bat da eta Kalle kalean bizi den pertsona bat da.

Laburpena: Irina atzerritar bat da. Alemaniara joaten da eta bertan prostituta bihurtzen da dirua behar duelako. Kalle Irinaren lagun berria da eta kalean bizi den pertsona bat da. Denbora labur bat pasa ahala elkarrekin joaten dira etxe batera bizitzera. Laneko egun normal batean, Irina bezero batekin zegoen bere lana egiten. Bat-batean bezeroari bihotzeko bat ematen dio eta hil egiten da. Orduan, bere lagunari deitzen dio erabakitzeko zer egin gorpuarekin. Kallek, bere lagunak, erabakiko du hildako gorpua zatikatu eta lurperatzea. Geroago poliziak gorpua aurkituko du lurperatuta eta zatikatuta. Orduan,poliziak Irina atxilotu egiten du.
Horren ondoren, epaiketa batera eramaten dute Irina pentsatzen dutelako izan dela hiltzailea. Azkenean, poliziek autopsia egin ondoren konturatu dira bezeroa hil egin zela bihotzeko bat eman ziolako. Irina askatu eta abokatuaren laguntzarekin asilo-eskabidea aurkeztu eta Berlinen geratu ahal izango zen. Orain kontatu dudan laburpena pasartea baino lehenago gertatu da. Pasartea istorioaren bukaera da.

Erromako Guda Zibila( k.a. 49-45)

Zesarren garaipenak beldur handia piztu zuten senatarien artean. Gainera, triunbiratua ahultzen hasi zen, batez ere Kraso hil ondoren. Ponpeiorekin erlazioak apurtzen joan ziren, eta azkenean Zesarren aurkarien aldean jarri zen, armada bat prestatu arte. Eztabaida askoren ondoren eta Erromako egoera oso larria zegoelarik, senatuak azken erabakia hartu zuen: Zesarrek bere tropak utzi behar zituen eta Erromara itzuli bertan epaituta izateko.

Zesarren erantzuna oso argia izan zen: bere tropa leialak hartu eta Erromaren aurka jo zuen: k.a.49 urtean Rubicon ibaia zeharkatu zuen, Alea iacta est esaldi ospetsua esan ondoren. Bere aurkariak, haien artean Ponpeio eta Katon, ihes egitea erabaki zuten, indar gehiago biltzeko. Zenbait borrokaren ostean Zesarren etsaiak k.a. 48 urtean garaituak izan ziren. Ponpeiok Egiptora alde egin zuen eta bertan traizionatuta eta hil egin zuten. Zesarrek ekintza hau ez zuen oso ondo onartu, eta berehala horregatik Egiptoko politikan esku hartu zuen, orduko erregea kenduz eta haren lekuan Kleopatra erregina ospetsua ipiniz, bere maitalea ere izan zena.


Martxoko Idus-ak

Zesar Erromara itzuli zen k.a. 46 urtean, garaile handi bat bezala. Botere guztia beregan erori zen eta senatuak diktadore eta betirako kontsul kargua eman zion. Herriak zein senatuak ohore handiak ematen zizkioten, baina azpitik beldurrak eta gorrotoak oraindik irauten zuten. Gainera, senatarien artean baziren guda zibilean bere kontra jardun zutenak, adibidez Kasio edo Luzio Junio Bruto famatua. Zesarrek ez zituen zigortu bere aurkariak, bizitza barkatu zien eta gainera politikan sartzea ere eskaini zien. Horregatik oraindik etsai asko zeuzkan senatuan.

K.a. 44 urtean, martxoaren idus-etan (15a) Zesar senatura sartu zen beste edozein egunetan bezala, baina bat-batean inguratuta izan zen eta seinalea eman ondoren senatariak dagak atera eta erasoa hasi zuten. Gutxienez 23 aldiz zauritu xuten. Bertsio batzuen arabera Zesarrek Et tu, Brute edota Tu quoque, Brute, filii mei esan zuen. Beste batzuen arabera isilik geratu eta bere togarekin estali zuen burua, hor bertan hil arte.

Heriotzaren ondorioak

Senatarien ustez, Zesar tirano bat zen, botere absolutua lortu zuen eta errege izateko arriskua gehiegizkoa zen, Erroma babestu behar zuten. Ez zuten beste inor hil, argi geratzeko haien motiboak bidezkoak zirela, eta are gehiago, Zesarren ondasunak errespetatu eta beharrezko hileta bat izatea onartu zuten. Baina Marko Antoniok, Zesarren jeneral leialenak, funeralaren aukera aprobetxatu zuen herria bere alde jartzeko eta Bruto zein beste hiltzaileen kontra amorrua pizteko. Zesarren hiltzaileek Erromatik ihes egin behar izan zuten.

Erroman triunbirato berri batek boterea bereganatu zuen, Marko Antonio, Okabio eta Lepido izeneko jeneral baten artean. Oktabio Zesarren iloba txiki gazte bat zen, eta testamentuan Zesarrek bere oinordeko izendatu zuen. Hortik aurrera bere izena Zesar Oktabio izango zen eta gogor borrokatuko zuen bere aiton-osabaren ondasun eta botereak mantentzeko. Triunbiratuak gogor jo zuen Zesarren hiltzaileen kontra. Bruto eta bere lagunek tropak batu zituzten haiei aurre egiteko, hirugarren guda zibil bat piztuz, baina ezinezkoa suertatu zitzaien triunbiratuak garaitzea eta Filipos-eko gudan zeharo zapalduak izan ziren. Brutok bere buruaz beste egin zuen, beste irtenbiderik ikusi gabe. Marko Antonio eta Zesar Oktabiok botere osoa jaso zuten, Lepido kanporatu ondoren. Zesarrek ez bezala, oso zerrenda luze bat sortu zuten hilko zuten jendearekin. Haien artean Zizeron hizlari famatua sartu zuten, batez ere Marko Antonioren kontrako diskurtso famatuak, Filipikak, bota ondoren. Bere burua eta eskuak moztu eta senatuaren atean zintzilikatu zituzten.

Erromako boterea bitan banatu zuten: Oktabiok mendebaldea kontrolatzen zuen ( Italia, Galia, Hispania) eta Antoniok ekialdea, ( Grezia, Asia eta Egipto). Egipton Kleopatra erregina ezagutu eta berarekin maitasun erlazio bizi bat mantendu zuen. Segituan Oktabio eta Antonioren arteko tirabirak hasi ziren, elkarren artean haserretu eta gudak eztanda egin zuen, azkeneko guda zibila. Zesar Oktabiok tropak Antonio eta Kleopatraren kontra mugitu zituen, kriston itsasontzi borrokak sortuz. Oktabiok irabazi zuen azkenik Actium-en garaipen argi bat lortu ondoren. Marko Antonio eta Kleopatrak bere buruaz beste egin zuten, elkarrekin, lehenengoa erromatar modura, bere ezpatarekin. Kleopatra erregina famatuak jauregian zituen sugegorri pozoitsuak atera eta hozka egiten utzi zien, argi utziz inolaz ere ez zela bihurtuko Oktabioren trofeo bat.

K.a.27 urtean, bere arerio guztiak deuseztatu ondoren, Zesar Oktabio Erromako lehenengo enperadorea bihurtu zen. 40 urte baino gehiago egon zen boterean, inperio boteretsu eta baketsu bat sortuz. Augustus izena jasoko zuen, eta historiak Zesar Augusto bezala gogoratuko zuen betirako. Ordutik aurrera gainera, Erromako politika zeharo aldatu zuen, V mendetan zehar beti enperadore bat egongo zen botere osoa izango zuena, eta guztiek Zesar titulua jaso zuten, Erromako historiako pertsonai ospetsuaren ohorez.


Nik euskaraz, zuk zergatik ez?

Gaur egun gero eta jende gehiagok daki euskaraz mintzatzen, baina, gero eta gutxiago erabiltzen da.

Nire ustez, herrietan eta baserrietan euskara gehiago erabiltzen da hiri handietan baino. Hirietan euskara ia ez erabiltzeak, arrazoi bat izan dezake. Klasean beti erabiltzen dugu, baina, jolastorduetan eta gure lagunekin geratzen garenean ez dugu euskara erabiltzen. Batzuei lotsa ematen die euskaraz mintzatzea beraien lagunekin eta klasean mintzatzen du derrigorrezkoa delako eta irakasleekin euskaraz hitz egiten dugulako. Beste batzuk beraien gurasoekin hitz egiten dute euskaraz. Pertsona hauek errestazun handiagoa dute euskaraz hitz egiten dutenean.

Euskararen erabilpena handitzeko Euskal Herriko biztanleak euskara mintzatzen saiatu behar dira. Berdin dio kalean, etxean, diskoteka batean edo ikastetxean egotea, guztiok batera saiatu behar gara euskaraz mintzatzen.

Gure euskararen maila aberasteko euskaraz irakurri ditzakegu liburuak, albisteak edo egunkariak ere. Filmak ere euskaraz ikus ditzakegu. Ondorioz, saiatu behar gara dena euskaraz ikusten, irakurtzen, idazten eta mintzatzen.

Nire ustez,aipatu dudan guztia betetzen badugu, gure euskararen maila handitu eta aberastu egingo dugu. Horrez gain, Euskara hizkuntza handitu egingo da eta azkenean guztiok euskaraz mintzatzea lortuko dugu. Hori da gure helburu nagusia, Euskara hedatzea mundu osotik eta Euskaraz bizi!



Red Bull-ek antolatutako ekintza arriskutsuenak


AIR RACE

La Red Bull Air Race World Series (abreviada RBAR) abiadura lehiaketa akrobatikoarekin kiroletako hegazkinen artean konbinatzen duen aeronautikako txapelketa da. 2003 urtean sortu zen Red Bull enpresari esker eta bederatzi froga zehar garatu egiten da bakoitza bederatzi herrialde desberdinetatik: Rio de Janeiro (Brasil), Abu Dabi (Emiratos Árabes), San Diego (Estatu Batuak), Ontario (Kanada, Oporto (Portugal), Budapest (Hungaria y Bartzelona (Espainia).
Espainiako bi gizon parte hartu zuten lehiaketa hauetan. Alejandro Maclean hil egin da orain dela 7 urte. Kirol hau arriskutsuenetariko bat da gertaera hauen ondorioz.

X-FIGHTERS

Red Bull X-Fighters estilo libreko moto-krosetako nazioarteko txapelketa da, Red Bull enpresak 2001. urtean antolatzen duena. Txapelketa hau irabazteko puntuazio altuena lortu behar duzu. Puntuak ateratzeko, lehiakide bakoitza denbora tarte batean mugimendu akrobatikoak egiten ditu eta puntuak lor dezakete. Diziplinako adierazgarririk onenak biltzen ditu X Games-en osagarri bezala.
Bull X-Fighters Sarearen ekitaldietan lehiatu ohi ziren Espainiako Las Ventas-ek eta Valentziako zezen-plazetan eta Mexikoko Monumental-ean .2007tik aurrera pabiloi bezala eta zezen-tradiziorik gabeko herrietako estadioak hartu ziren . Konpetentziek zezen-korridetatik datorren elementuak dituzte.





Liburuko azterketa

Aurpegia


Edurne eta Antonio lan egiten dute komisaria batean eta orain dela urte batzuk ezagutzen ziren. Pertsona bat komisariara joaten da argazki batekin. Argazkian dagoen pertsona neska bat da eta neska hori non dagoen aurkitu nahi du.
Antonio ezkonduta zegoen Ainhoa izeneko neska batekin. Antoniok lan egiten zuen kasu batean eta Edurnek laguntzaile moduan zegoen. Edurne berria zen komisarian eta Antonio ezagutzen hasi zen. Denbora pasa ahala, Antonio Edurnerekin amanteak izan ziren, Antonio ezkonduta egon arren. Ainhoak bere emaztea, bazekien Antonio amante bat zuela. Ainhoak pentsatu zuen modu bakarra Antonio Edurnerengandik banatzeko izan daitekeela umetxo bat izatea . Halaxe izan zen, Ainhoak seme bat izan zuen eta Antonio eta Edurnerengandik banatzea lortu zuen.
Neskatila Maddi zuen izena. Hasieran Aitak ez zuen kasu handirik egiten Maddiri. Maddi aldiz, kasu handia egiten zion Antoniori. Denbora pasa ahala Ainhoa eta Antonio banandu egin ziren eta Maddi bere aitarekin bizitzera joan zen. Aitak arau oso zorrotzak jarri zizkion Maddiri. Maddi ezin izango du kotxe txartela atera 28 urte bete arte, ezin izango du Espainiatik kanpo atera ikasteko karrera bat….
Geroago Maddi nagusia izan zenean mutil batekin Jose Luis izenekoarekin ezkondu egin zen. Txalet batean bizi ziren eta ez zuten dirurik behar. Intseminazio artifizialaren bitartez ume bat izan zuten Anton izenekoa aitaren omenean.
Egun batean, Anton alergia izan zuen eta Maddi ez zekien zer egin. Jose Luis lanean zegoenez, ospitalean lan egiten zuen lagun bati deitzea erabaki zuen. Maddik kotxeko txartela duela gutxi atera zuenez, kotxea hartu eta ospitalera joan ziren arin arin. Istripu bat izan zuten eta Anton hil gin zen.
Orduan, Maddi ez zuen gainditu bere semearen heriotza eta ez zen etxetik ateratzen ezta inorekin komunikatzen. Beti zegoen telebista ikusten inorekin harremanak izan gabe.
Hasieran bilatzen ari ziren pertsonaren argazkian ateratako neskatoa jakin zuten Maddi izan zela, Antonioren semea.



Biolentzia kasuak ikastetxean

Gaur egun, ikastetxe askotan Bullying-a aurki dezakegu. Bullying-a sufritu duten pertsonek arazo larriak izan ohi dituzte.


Bullying-a sufritu duten pertsonak, gehienak pertsona marjinatuak izaten dira. Pertsona horiekin sartzen dira, zirikatzen dituzte eta sufritzen duen pertsonaren duintasuna jaitsi edo murriztea lortzen dute. Normalean, Bullyng-a neska-mutileko talde batek sortarazten du. Ikusle batzuk egoten dira baina ez dute ezer egiten biktimari laguntzeko.


Horrez gain, biolentzia fisikoak egoten dira. Ikastetxeetan, noizbehinka, borrokak egoten dira. Normalean, pertsona batzuen arteko jolasak eta arazoak izaten dituztelako borrokak hasten dira. Jendeak animatzen du bi pertsonen arteko borroka sorrarazteko.


Bullying-aren kontra joateko, irakasleei edo zure gurasoei laguntza eskatu behar diezu. Baita ere, beraien artean konpontzen dute, baina, denbora bat pasata arazoa bueltatu egiten da, Bullying-a sufritu duten pertsonek, bere burua hiltzen saiatzen dira eta oso arazo larriak izaten dituzte. Orduan Bullying-eko egoera batean bazaude, laguntza eskatu.


Biolentzia fisikoa saihesteko,jendeak ez du animatu behar eta berehala norbaitek irakasle bati deitu behar dio.

Nire ustez Bullying-aren kasua txarragoa da fisikoarenak baino. Mentalki asko sufritzen da eta, horrez gain, trastornoak eduki ditzake. Bullying-a sufritu duten pertsonen bizitza apurtzen dituzte.



Ume soldaduen egoera onar dezakegu?


Haurren erabilera militarra hiru eratara egiten dute: haurrak zuzenean borroketan parte har ditzaten, mezulari arriskutsuen lanetan ibil daitezen eta abantaila politiko bat atera dadin.

Gaur egun, haur batzuk haien borondatez ume soldadu bezala aritzen dira. Haur hauei txikitatik irakatsi egiten diete nola tirokatu edota jendea nola hil. Beste batzuk aldiz, bahitu eta gauza txar asko egitera behartzen dituzte. Ume txikiak bahitzen eta txikitatik zoratzen eta maltzokatzen dituzten pertsonak burutik jota daude.

Haur soldadu hauek ez dute inolako errurik. Errudunak bahitzaileak dira eta hauek harrapatzen dituztenean, haiekin egin beharko luketena hiltzea izan beharko litzateke. Pertsona hauek zer demontre egiten ari dira umeak ume-salduak izatera behartzen.
Zoritxarrez, mundu osoan gertatzen da. Ume-soldadu horiek gure laguntza behar dute, beraiek pentsatzen dute ez dutela ezer txarrik edo kaltegarririk egiten. Hau gertatzen da txikitatik irakatsi egin zaielako hau egin behar dutela eta beldurra sartzen dietelako.
Kasu gehienetan, ume-soldaduek ez dute inolako irtenbiderik. Mehatxaturik bizi ohi dira eta ez badituzte bahitzaileen aginduak betetzen hil egiten dituzte.

Ume hauek bizimodu hobeagoa eta bizitzeko aukera on bat merezi dute. Guztiok batera haien eskubideengandik eta askatasunarengandik borrokatu behar dugu, beraiek ezin baitute egin, hil egin ahal dituztelako.


Homosexualak gaur egungo gizartean


Gaur egun homosexualitatea ez dago oso ondo ikusita, oso har, gizartean oraindik ere ohikoak diren pentsamolde batzuk mantentzen direlako. Esan beharra dago urteak pasa ahala homosexualen egoera hobetu egin dela. Orain dela urte batzuk munduko leku gehienetan ez zegoen pertsona haienganako inolako errespeturik.

Ikerketa batzuen arabera Espainiako biztanleriaren %10 homosexuala omen da. Espainiako biztanleriaren %88 homosexualitatea ondo hartzen du.

Azken datu hau harrigarria dirudi batez ere kalera irteten garenean ez dirudielako jendeak homosexualitatea onartzen duenik. Ez dakit zergatik gaur egun oraindik kritikatzen dituzten homosexualak, garrantzitsuena da pertsona hauek maite egiten direla. Sentimenduak, errespetua, nagusi dira, berdin dio mutila izan edo neska izan. Gauza hauek garrantzitsuenak dira eta gehien baloratu beharko genituzkeen gauzak dira. Munduko sozietateek onartu eta ikasi beharko lukete beraiekin egoten, beraiek ere bai gizakiak direlako eta bere eskubideak eta askatasuna errespetatzea ezinbestekoa delako.

Existitzen dira pertsona batzuk pentsatzen dutenak homosexuala izatea gaixotasun bat dela. Zoratuta daude batzuk pentsatzen dutelako harremanak izaten badituzte beste pertsona homosexual batekin gaixotuko direla. Pertsona hauek izen bat dute: homofoboak. Ofizialki homosexualitatea gaixotasun bat izango balitz moduan erregistratuta zegoen,1990-ko maiatzaren 17 OSMek (Organizacion de la Salud Mundial) homosexualitatea gaixotasun psikiatrikoen zerrenda ofizialetik kendu zuten.

Zientziak lagundu dezake esanez homosexualak pertsona erabat normalak direla, ez dutela inolako gaixotasunik eta gu bezalakoak direla. Beraien askatasuna eta eskubideak errespetatu behar ditugu, eta onartu behar ditugu beraiek diren moduan.








Argudio testua

Askeak ote gara?
Gaur egungo gizartean jende gehienak pentsatzen du ez dagoela askatasunik. Erreflexionatzen badugu ez gara erabat askeak baina herrialde bakoitza badu bere kultura, erlijioa… Herrialdetako ohiturak eta tradizioak asko mugatzen gaitu. Askatasunean beti egongo dira mugak, ez baditu gobernuak jartzen gu geuk jartzen ditugu edo beste batek.(zergatik diren mugak kultura,erlijioa, gobernua, edo gu geu ez duzu azaltzen)

Badaude pertsona batzuk nahi dutena egiten dutela eta bakarrik egiten dute beraiek pentsatzen dutena egokia denean. Adibidez futbol partida batean zaudenean zuk nahi duzuna eta momentu horretan pentsamendu edo erabaki egoki bat egingo duzu, baina pixka bat mugatuta egongo zara. Mugatuta egongo zara zuk nahi duzuna egiteko ezin duzulako baloia eman aurkako taldeari galdu dezakezulako partida. (?)

Beste batzuk nahi dutena egiten dute baina saiatzen dira herrialdeen kulturak, erlijioak eta legak betetzen. Adibidez beste herrialde batera joaten bazara beraien kultura eta erlijioa onartu behar duzu. Modu batean zaude mugatuta, ezin duzu egin nahi duzuna. Herrialdeko kultura hura ez badu onartzen etxeetan zapatekin sartzea eta ez badituzu kentzen ezin zara etxean sartu.(hori , oinustea iruditzen zaizu askatasun falta? zergatik?)
Nire ustez oraindik denbora asko geratzen da erabat askeak izateko. Beti egongo zara mugatuta zuk nahi duzuna egiterakoan. Erabaki bat hartu behar duzu gauza batzuen artean,baina, gauza horien artean ez dago ezer zure gustukoa eta erabaki bat hartu beharko duzu bai edo bai.(eragbakiak hartzea ez da askea izatea?)


Gorka, zenbait gauza, nire ustez ez dituzu nahiko ezta garbi azaldu; saia zaitez hobeto adierazten; bestalde, teoria filosofiko bat ere ez duzu aipatu.


Leonor

Iritzi testua


Hooligans


Biolentzia kirol gehienetan aurki dezakegu. Beti daude talde batzuen jarraitzaile batzuk erradikalagoak direla eta beti daudela arazoak bilatzen beste futbol taldeko jarraitzaileekin. Jarraitzaile erradikal hauen jarrera zigortu beharko genuke.


Urteak pasa ahala futbola oso kirol ezaguna izan da. Kirol honetan biolentzia handia dago nabarmenduta. Guraso askok bere semeen partiduetan arbitroari irainak egiten diote. Irain hauek botatzen dira beraien ustez arbitroa akatsak egiten dituelako edo beraien semearen taldeari gol bat sartu dietelako. Kasu hauetan asko nabarmenduta dago gurasoen biolentzia. Kasu biolentzia gehienak aurkitu ditzakegu maila profesionalean. Futbol partidu batean futbol taldearen jarraitzaile erradikalenak objektu arriskutsuak botatzen dituzte jokalariei. Futbol zelaitik ateratzerakoan, futbol taldeko jarraitzaileak beraien taldea defendatzeko beste taldeko jarraitzaileekin borrokatzen eta zauritzen dira. Bandalismo kasuak ere aurki ditzakegu erraz jarraitzaile erradikal hauekin.


Nire ustez, ez da hain erraza izango jarraitzaile hauen agresibitatea kentzea eta urte batzuk pasa beharko dira arazo hauek konpontzeko. Arazo hauek konpontzeko maila batzuk hartuko dira jarraitzaileekin eta gurasoekin aplikatzeko. Maila hauek ez dituenak betetzen zigor oso gogorrak eta ekonomikoki handiak izango lituzke. Espero dut biolentziazko arazo hauek konpontzea eta ez aurkitzea inoiz futbolean ezta edozein kiroletan.





IRITZI TESTUA




Sukaldaritza

Nire ustez, sukaldaritza munduko lanbiderik gogorrena da. Sukaldaritza, sukaldari batek jatetxe edo taberna batean janaria ondo prestatzean eta gero bezeroei saltzean datza.

Sukaldariek abantaila gutxi eta desabantaila pilo bat izan ohi dituzte.

Sukaldari batek izaten dituen abantailak hauek dira:

Jatetxea edo taberna ondo badoa eta joaten diren bezeroek gustuko badute, sukaldariak onura asko izango ditu eta taberna edo jatetxea famatua bihurtuko da. Sukaldariak egiten duen janaria bezeroek gustuko badute oso harro sentituko da bere lanagatik.

Sukaldari batek izaten dituen desabantailak hauek dira:

Oso goiz altxatu behar da janaria erosteko merkatuan. Sukaldari on batek ia egun osoa pasatzen du sukaldean eta gainera oso denbora libre gutxi du bere lagunekin eta bere familiarekin egoteko. Janaria prestatzen duen bitartean, estres handia izan dezake. Sukaldari batek, normalean, ez ditu opor luzerik izaten. Nire ustez,sukaldari gehienek ez dute ia bizitza sozial aberatsegirik. Horrez gain, beraien soldata ez da oso altua izaten.

Gaur egun, milioika sukaldari daude munduan baina sukaldari horietatik mila, gutxi gorabehera, famatuak dira. Nire ustez, sukaldaritza pixkanaka-pixkanaka hasi da famatua izaten. Horren ondorioz gero eta mutil eta neska gehiagok dute interesa sukaldaritza munduan.

Zuk zeuk jatetxe edo taberna bat sortu ahal izateko, sukaldaritza munduan sartuta egon beharko zinateke. Horrez aparte denbora eta diru asko inbertitu beharko duzu jatetxea zabaldu ahal izateko. Aipatu ditudan gauza horiek ezinbestekoak dira jatetxe edo taberna bat mantendu ahal izateko. Bestalde, jatetxe edo taberna batzuk ez dituzte gauza hauek betetzen, horregatik beren jatetxea edo taberna ezin izan dute aurrera eraman.

Bi sukaldari postre bat prestatzen. See page for author [GFDL (http://www.gnu.org/copyleft/fdl.html), CC-BY-SA-3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/) or CC BY-SA 2.5 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5)], via Wikimedia Commons
Bi sukaldari postre bat prestatzen. See page for author [GFDL (http://www.gnu.org/copyleft/fdl.html), CC-BY-SA-3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/) or CC BY-SA 2.5 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5)], via Wikimedia Commons







AZALPEN TESTUA



GOXUA

Euskal Herriko postre tipikoa da, bereiziki Vitoria-Gazteizkoa. Postre honen egilea Pepe Murguia da. Errezeta hau 6 pertsonentzako da.

OSAGAIAK:

·Esne-gaina (250ml)
·Soletazko bizkotxoa
·Karamelu likidoa
·2 arrautza
·Maizena (40g)
·Azukrea (70g)
·Kanela
·Laranjazko azala
·Esnea

AZALPENA:

Lehenik eta behin, esne-gaina prestatzen dugu azukre-koilarakadarekin eta hozkailuan gordetzen dugu. Hori egin eta gero, esnezko edalontzi erdia kanelarekin nahasten dugu eta laranjazko azalarekin. Baita ere, 70g azukre berotzen dugu. Bero-bero dagoenean kendu eta estaldu behar dugu kanelaren eta laranjaren zaporea galdu ez dezan. Geroago soberan izan dugun esnearekin, maizena eta bi arrautzak nahasten ditugu. Kanela eta laranjazko azala berotik kentzen ditugu eta beste esnea gehitzen dugu arrautzekin. Sutan jartzen dugu eta nahasten dugu likidoa loditu arte, iraki ez dezan kremaren zaporea ez galtzeko. Uzten dugu krema hozten. Ontzi batean karamelu pixka bat jartzen dugu. Ondoren karameluaren gainean esne-gaina kapa bat jartzen dugu. Bukatu baino lehen bizkotxoa gainean ipini. Bukatzeko krema bizkotxoaren gainean jarri eta prest dago mahaiaren gainera eramateko.






LAGUN ARTEKO GUTUNA



2016ko irailaren 30a
Kaixo lagun !

Urte honetan arreba eta biok Kubara bidaia bat egitea erabaki dugu jende behartsuari laguntzeko.

Kuban jada egonda, erakunde bateko pertsona batzuekin elkartu ginen. AMAC izeneko erakunde hura jende behartsuari laguntzen zituen.

Lehendabizi, pertsona bakoitzak 20-euroko emaitza egin genuen erakundeari. Hori egindakoan, autobus batean sartu eta baztertuta zegoen herri batera joan ginen. Behin herrira iritsita herriko jendearekin hasi ginen lan egiten.

Baratze bat sortu genuen eta azenario, patata eta tipula haziak landatu genituen. Gure helburu nagusia, janaria denbora luze baterako izatea. Horrela, denbora tarte bat pasa ondoren, baratzetik haziak aterako zituzten berriro landatzeko.

Geroago, etxetik ekarritako oihalarekin arropa egitea erabaki genuen herriko jendea biluzik joaten zelako.

Ondoren, beste erakunde bateko kideekin elkartu ginen eta esfortzu handiaz, astero bi egunetarako ur-edangarria izatea lortu genuen.

Gure artean zegoen kide batek medikuntza ikasten ari zen eta beraren laguntzarekin herriko jende gaixoari txerto nahikorik gaixo guztientzat. Orduan, gaixotasun larrienak zituen pertsonei eman genizkien txertoak.

Horregatik idazten dizut gutun hau, gustatuko balitzaizu gurekin parte hartzea jende pobreari laguntzeko. Badaukazu diru pixka bat aurreztuta emaitza bat egingo ahal zenuke. Eskola bat egiteko asmoz gaude eta dirua behar dugu eraikitzeko. Horrez gain, denbora libre batean erakundean apuntatu zaitezke eta horrelako abenturak egin ditzakegu.

Zurekin laster topo egitea espero dut eta kafe bat hartzera joan genezake txo!
Zure erantzunaren zain nauzu.

Agur lagun eta ondo pasa geratzen diren oporretan!!!


Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean
















2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK






















1990-ko maiatzaren 17 OSM-k (organizacion de la salud mundial) homosexualitatea gaixotasun psikiatrikoen zerrenda ofizialetik kedu zuten.1990-ko maiatzaren 17 OSM-k (organizacion de la salud mundial) homosexualitatea gaixotasun psikiatrikoen zerrenda ofizialetik kedu zuten.JANARIAK

Gaur egun inork ezin du esan ez duela janari azkarrik jan baina edonor daki, gomendagarriagoa dela janari osasuntsua hartzea.


Hasteko esan dezagun, janari azkarra kaltegarria izan daitekeela gure osasunarentzako baina noizean behin jateagatik ez da ezer gertatzen. Azken urtetan asko igo dira hanburgesen, pizzen edo kebapen saltzen dituzten lokalak. Hau gertatzen da produktu hauen kontsumoa hasi delako urteekin zehar. Alderantziz elikagai osasuntsua etxean normalean jaten duguna da eta gure eguneroko dietan egon behar dena.


Hortaz, janari azkarren abantailak izan daitezke denbora gutxitan prestatzen direla edo diru gutxi balio dutela. Gainera, gehienentzako gozoak daude.


Bestalde, egunero mota honetako janaria hartzean kalte egiten dio gorputzari koipe handia daukalako eta horregatik pisu arazoak edo gaitasun larriak sor ditzake.


Beste alde batetik, janari osasuntsua kontrakoa da, bizitza osasuntsu bat bizitzeko aukera ematen digulako eta demostratuta dago urte gehiago bizi gaitezkeela.

Zoritxarrez, esan beharra dago janari osasuntsua garestiagoa dela eta denbora gehiago behar da ondo prestatzeko.


Ondorioz, azpimarratu ahal dugu janari azkarra noizbehinka hartzea ez dagoela txarto baina egunero arazoak ekar ditzake. Gomendagarriagoa da elikagai osasuntsuak egunero jatea eta momentu berezietan janari azkarra jatea.





ENTROPIARENA


https://eu.wikipedia.org/wiki/Entropia


Arantxa Fernandoren emaztea da. Beraiek etxe batean bizitzen dira. Baina neska Georgiara hilabete bat joan behar da lanen kontuengatik. Orduan Fernando asko pozten da berria entzuterakoan. Hau da , Arantxa garbitzeko obsesioa duelako eta bere senarra zikintzen duen bakoitzean garbitzera behartzen diolako. Gainera hori ez da gauza bakarra baita ere landareak zaintzean gustatzen zaion eta beti zirikatzen dio Fernandori zaintzeko . Horregatik mutila pixka bat aspertuta dago bere emaztearekin ezin duelako gehiago jasan Arantzaren obsesioak, baina maitatzen jarraitzen zuela pentsatu nahi zuen.

Fernando bakarrik geratzerakoan etxea txerritokia bihurtzen du. Orduan pasalekutik izugarrizko ahutza ateratzen da eta bainu gela nazkagarria bihurtzen da. Fernandoren zaletasuna bat dauka manifestazioetara joatea. Berak unibertsitatean lan egiten du. Hau ez zen lan oso ona, baina berari gustatzen zaio. Bertan emakume bat ezagutzen du eta bakarrik dagoela aprobetxatuz berarekin oheratzen da. Neskatoari ez zitzaion Fernandoren etxearen egoera inporta. Hura txerri puzka bat delako. Denbora pasa ahala etxea txartoago dago. Arantzak gustuko du egongelan dagoen trofeoa bat hau eguzki argia ematen dioenean distira berezi bat ematen duelako. Baina unibertsitateko neska jauzten usten du eta lekuz aldatzen du. Ikaslearen izaera ezagutu zuenean erabaki zuen ez zitzaiola gustatzen. Horregatik konturatu egiten da benetan maite duen pertsona Arantza dela.

Orduan etxearen egoera penagarria ikusten du eta dauden loreak hilda zeudela konturatzen da. Azkenean garbitze asten da eta lore berriak erosten ditu. Etxea garbi-garbi uzten eta Arantza bueltatzean ez zen ezertaz konturatu baina egin zuen gauza bakarra trofeoa bere posizioan ipintzea izan zen.








URKIOLAKO PARKE NATURALA

Ezagutzen ditudan ingurune naturalen artean erabaki dut Urkiolako parke naturalari buruz hitz egitea. Hasi aurretik esan beharra dago Urkiola Bizkai eta Araba artean kokatzen da, Durangaldean eta Zuiako Kuadrillaren artean hain zuzen ere.



Ingurunea 5.958,3 hektareako azalera du hainbat udalerri bere barnean izanez, adibidez: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Dima…Gehien harritzen zaidan parkeari buruzko datua bere faunaren aniztasuna da, halaber 137 espezie desberdin baitaude. Animali bakoitza bere ingurune egokia bilatzen du parkean zehar, izan ere, bakoitza eskakizun ekologiko desberdinak ditu. asken arrazoi onegaitk gizakiek gehiago kontzientziatu beharko genuke ingurunea zaintzeagatik. Jakina denez, denbora aurrera joan ahala klima aldaketak gertatzen hari dira, batzuk pertsonen eraginez. hala nola, baso-mozketa edo zuhaitz autoktonoen ordez basoetan koniferak jartzea.



Beste alde batetik, Urkiola oso aberatsa da landari dagokionez. Flora 700 espezie baino gehiagoz osatuta dago, inguru hartako klima euritsu eta freskoei esker. mendietako erliebe maldatsuek eragin zuzena daukate landaredian, baina kontuan izan beharreko faktore bakarrak ez dira horiek, landareen banaketa ulertu gura badugu behintzat. Faktore horiekin batera, garrantzi izugarria daukate Lurraren historian gertatu diren klima aldaketek eta plaka tektonikoen mugimenduek eta, halaber, gizakiak eta bere inguruneak azken milurtekoetan zehar izan duten elkarreraginak ere.






EUSKALTZAINDIA

Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia 1919an sortutakoa. Hizkuntza honi buruzko ikerketak egiten ditu bere iraunkortasuna bermatzeko eta gainera erabiltzeko arauak egiten ditu. Gaur egun bere egoitza Bilboko plaza berrian kokatzen da.Euskara gidatzen duen akademiaren izena Euskaltzaindia da. Euskara Euskal Herrian eta Frantziako hegoaldeko herrialdetan hitz egiten den hizkuntza da ,hau da, bi herrialdeen arteko mugetan.Euskaltzaindiak ezagutza ofizial osoa du, Espainian Erret Akademia bezala (1976), eta Errepublika Frantsesean Onura publikoko erakunde gisa (1995). Gizartearen aldetik ere herritarren artean aitormen orokor zabala bereganatu du. Arrazoi hauengatik, arauak emateko jarduera azkarra bizi izan du Euskaltzaindiak, betiere euskaldunen hizkuntza batasuna eta eguneratzea gidatuz, 1968tik hona, batez ere.Euskaltzaindiaren xede garrantzitsuenak bere lehenengo arautegia egin zuen dokumentuaren barnean dago, hau da, 1920 egin zuten Arautegi akademikoan. Arautegi hura behin eta berriz izan da berritua eta osatua Barne-Erregelen bidez, zeren eta, garaiko hizkuntz eta kultura aldaketak halaxe eskatu dutelako (1954, 1972, 1976, 2005, 2009, 2011). Euskaltzaindiaren ordezkariak Arabatik, Gipuzkoatik, Nafarroa eta Iparraldekoak dira.Euskaltzainak Euskaltzaindiko kideak dira, hau da, euskararen akademiako kideak. Eginkizunen arabera, hiru mailatan sailkatuta daude: Osoak erakundearen Osoko Bilkura osatzen dute Kide berriak izendatzeko gaitasuna daukate bai eta erabakietan esku hartzekoa ere, Urgazleak eginkizun murriztuagoa dute, baina batzordeetan esku har dezakete eta Ohorezkoak izendapen ohoragarria da.Euskaltzaindiaren web orrian Euskarari buruzko arau guztiak errazten digute, hala nola, gramatika, hiztegi, naiz dialekto desberdinen edukiak (Batua, bizkaiera…).


XIX. mendeko hainbat euskaltzalek nahi zuten hizkuntzaren defentsarako Akademia bat. XX. mendeko lehen hamarkadetan herritarren elkarte batzuek baita ere eskatu zuten halako erakunde bat lehenbailehen eratzea. Azkenik, atzerriko eta geure herriko ikertzaileek lagundu zuten asmoa, eta, aldi berean, garaiko herritarren elkarteei esker. Horri guztiari esker sortu zen giro egokia Akademiaren Hizkuntza Erakundea sor zezaten. Horretarako lehen ekimena Bizkaiko Foru Aldundian jaio zen,. Horren ondorioz onartu zen lehenengo Arautegia eta Euskaltzaindia juridikoki eratu (1919ko urrian). Urtebete geroago hasi zen bere bidea egiten Akademiaren buletin ofiziala gertatu den Euskera agerkaria, Erakundearen arauak eta ikerlanak jaso izan dituena


Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon. Ekitaldira Espainiako hiru Real Akademiako ordezkariak etorri ziren.Ekitaldi akademikoari amaiera emateko, adierazpen bat irakurri zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak, lau Akademien izenean.


Azkue Biblioteka eta artxiboak honek oso zaharrak diren dokumentuak gordetzen ditu. Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.







DETERMINISMOA

Determinismoa doktrina filosofiko eta zientifikoa da. Hitza latinetik dator eta hau esan nahi du, “de”- norabide adierazten du, ”terminare”- muga esan nahi du eta “ismo”- doktrina du esangura. Hau esaten du gertaera fisiko guztiak, pentsamendua eta gizakien ekintzen barne, kausaltasun-printzipioaz eragindakoak direla, hau da, dena kausa-efektu kate batez gertatzen dela. Gaur egungo egoera nolabait etorkizuna determinatzen du. Determinismoak erabakimen askea eta zoria ukatu egiten ditu, esaten duelako etorkizuna jakin ahal dela orainaldiarekin eta probabilitatean oinarritzen da orainaldiko ekintzak determinatzeko.

Determinismo mota asko daude baina garrantzitsuenak hauek dira: soziala, ekonomikoa, genetikoa, psikologikoa eta fisikalista. Soziala esaten du indibiduo bat modu determinatu batekoa da jaiotzen den gizartean eta bertan duen paperaren arabera. Ekonomikoa azaltzen du gizartearen produkzio kate batean duzun lekuaren arabera, zure libertatea erakusteko aukera gehiago edo gutxiago edukiko duzu. Adibidez gizon batek asko lan egin ahal du baina oso gutxi irabazi. Genetikoa adierazten du determinatuak gaudela oinordetzat jasotako arbasoengatik eta gure gorputza soilik belaunaldi batetik bestera garraiatzen duen makina da. Psikologikoa azaltzen du ez garela guztia kontrolatzen eta guztiz kontzienteak garen pertsonak. Alderantziz prozesu asko daude determinatzen gaituztenak era determinatu batean jarduteko baina kontrolatzen ez duguna. Azkena Fisikalista da, hau azaltzen du kasu hipotetiko batean jainko batek unibertsoaren sorreraren hasiera ezagutuko balu kalkulatu zezakeen geroko erantzunak eta jakitea ze leku betetzen duen gorputz bakoitza.


Amaitzeko determinismoaren kritikari buruz hitz egingo dut.Determinismoaren kritika egiteko ikuspegi filosofiko bat erreduzitzeko jarrera hartzeko beharra dago problema ugari ebazteko. Jarrera hau ezin du justifikatu, askeak garela uste izanda baino ezin baita halakorik ulertu, hau da, gauzak aske garela uste izanda egitea. Gure ekintzak geure gain hartzea zenbait jokaera goratzea edo gaitzestea. Horregatik mundu morala, juridikoa, politikoa eta erlijiosoa dago.



MARTE 2020


2020. urtean espazio agentziaren planak ondo joaten badira Martera bidaiak antolatu ahalko dituzte. Marte eguzkitik hasita laugarren planeta da. Bere izena erromatar mitologiatik hartuta dago, hain zuzen ere, gerrako jainkotik. Denok planeta gorria deitzen diogu, bere mantuaren kolorea gorria delako. Martek bi ilargi ditu Phobos eta Deimos deiturikoak. Planeta gorria lurretik 50-100 milioi kilometrotara dago. Bere orbita eliptikoa delako gertatzen da hau. Martek duen atmosfera oso estua da, eta horren ondorioz bere ozono geruza lurrarena baina mila aldiz txikiagoa da. Horregatik, eguzkiak botatzen dituen izpi ultramoreak sartzen dira oso erraz.


Agentzia lau misio planeatu ditu Martera joateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioaren taldea hauetako bietan parte hartuko du. Lehenengo Nasa egingo du , bigarrena Euroa eta Errusia espazio agentzien artean , hirugarrena Txina. Haien planak dira martera ibilgailu autonomoak bidaltzea. Laugarrena Arabiar Emirrei Batuak egingo du, haiek orbitatzaile, hau da, planetaren inguruan bueltak ematen duen makina bidali nahi dute eta besteak bezala ibilgailu bat. Hauek mila kilogramo pisatuko dute eta kameraz eta sentsorez hornituta egongo dira. Ibilgailu hauek Marten daudenak baino askoz aurreratuak izango dira. Hauen berezitasuna dira lur azpian bilatzeko kapazak izango dira. Hau gertatzen da eguzkiak botatzen dituen izpiak Marteren gainazala esterilizatzen duelako.

Amaitzeko lau misio honen helburua garrantzitsuena da, hau da, bizitzaren arrastoren bat aurkitzea. Izakientzako aurrerapen oso handia izango zelako Marten bizitzaren arrastoa egon zela edo egoten dela demostratzea.







Azalpen Testua

Gabonak


Leku gehienetan Gabonak edo Eguberri kristautasunaren ospakizun garrantzitsuenetako bat da. Hau da Jesukristoren jaiotzaren ospakizuna ospatzen delako, horregatik abenduaren 25 jaia da. Baina gu hemen Euskal Herrian Olentzerori daukagu.

Olentzeroak Nafarroan sortu zen. Printzipioz hau mendian bizitzen den gizon burugogor, sabel handikoa eta pipa erretzen duena da. Urteak pasa ahala, XX. mendean mendian ikatza lantzen duena gizona da eta neguaren egun batean herrietatik jaisten da eta umeen artean opariak banatzen ditu. Baina txarto portatzen direnei ikatza banatzen du. Gaur egunekoa, “Papa Noel-en” edo Errege Mailuen ezaugarriak ditu opariak ekartzen dituelako. Baina istorioan zehar ez da horrela izan, aitzinean esaten zen menditik bere ikatza saltzera jaisten zen gizona zela eta umeak ez zituela gustuko, horregatik hauek berarengan ezkutatzen ziren.


Amaitzeko guztiok dakigun kanta bat ipiniko dizuet. Olentzero joan zaigu mendira lanera intentzio arekin ikatz egitera. Aditu duenean Jesus jaio dela lasterka etorri da berri ona ematera. Horra! Horra! Gure Olentzero! Pipa hortzetan duela eserita dago kapoiak ere baditu arrautzatxoekin bihar meriendatzeko botila ardoarekin. Olentzero buruhandia entendimentuz jantzia bart arratsian edan omen du bost arruako sagia ai urde tripaundiak la, lara, lara ai urde tripaundiak.



IRITZI TESTUA

Heriotza Zigorra


Gaur egun heriotza zigorra zenbait herrialdetan erabiltzen da. Bere historia lehenengo gizaki primitiboekin hasten da. Pena kapitala beti izan da justizia zigor sistema askotan eta historian zehar erabilia izan da munduan dauden ia Estatu guztietan. Baina batzuentzat, niretzat esate baterako, harrigarria da gaur egun herri askotan oraindik ere erabiltzen jarraitzea.

Aktualitatean exekuzioak estatuak erabakitzen duen neurria da. Hau da, lege oinarrizko batzuk betetzen ez badira dagoen zigorra da. Hori horrela izanik, gaur egun pena kapitala pixkanaka-pixkanaka desagertzen ari da. Baina ez dut ulertzen zergatik Estatu batuetan, Asia zentralean eta Afrikako mendebaldean erabiltzen jarraitzen den. Zigorrak ez dira soilik beste pertsona hiltzeagatik, baita ere traizioagatik, espiatzeagatik edo usteltze politikoagatik arrazoiak dira exekutatzeko.

Alde batetik, ulergarria da heriotza-zigorra erabiltzea. Estatu batean aplikatzen bada, delinkuenteek gauzak bi aldiz pentsatuko lituzkete krimenak egin baino lehen. Esate baterako, politikari batek dirua lapurtzen badu, exekutatuta izango balitz, ondorioz beste politikariak beldur izango lirateke eta ez lukete lapurtuko. Honekin esan nahi dut, heriotza-zigorra erabiltzen bada gizarteak errespetu handiagoa edukiko luke egindako delituen ondorioekin. Ez litzateke delinkuenteak nahikoa zigorrik gabe irteten diren sentsazioa egongo.

Bestalde, nire ustez norbait hiltzea baino hobe litzateke delinkuentea bere bizitza osoa preso bizitzea. Batez ere, delitugilea hiltzera kondenatuta badago bere sufrimendua momentu batean amaituko litzateke eta alderantziz bere bizitza osoan preso bezala kondenatuta badago bere sufrimendua egunero sentituko luke eta damutuko edo suizidatuko litzateke. Horrez gain, epaiketa batean hiltzera kondenatuta egon daiteke, inozentea izan arren. Gainera, metodo batzuk oso gogorrak dira, hala nola, burugabetzea, aulki elektrikoa, gas ganbara, urkatzea. Nire ustez metodorik onena injekzio hilgarria da.

Ondorioz, nik uste dut pena kapitala kentzea ideia hoberena dela pertsona guztiok eskubide unibertsalak ditugulako eta gizaki batek ezin du beste gizaki bat hil. Baina kasu batzuetan oso zaila da onena erabakitzea.



external image Esecuzione_monti_tognetti_roma_1868.jpg
external image Esecuzione_monti_tognetti_roma_1868.jpg





AZALPEN TESTUA

Beiraren Lanketa Laborategian

Lehenengo eta behin beirari buruz hitz egin nahi dut. Material hau fabrikatzen da CaCO3, Na2CO3, SIO2… Beira gorputz bat da eta berezitasun bat dauka likido gain ostuta dela, hau da, ez daukala fusio punturik. Honi ezaugarri bereziak emateko metalen oxidoak erabiltzen dira. Adibidez, PYREX sortzeko silizio eta boroarekin nahasten da. Horrela, sortutako produktuak tenperatura aldaketa handiak jasan dezake eta ez da apurtzen. Laborategian beira material oso garrantzitsua da zeren-eta gardena den ,erraza garbitzekoa eta gainera, ia ez dagoelako substantziarik beira erasotzen duena, azido fluorhidrikoa izan ezik.


Saiakuntza hasi aurretik mahaia prestatu behar da material guztiak hartuz. Honetarako, ezinbestekoak dira segurtasun betaurrekoak jartzea. Beirazko hodia erabiltzen da. Zer eginaren arabera zati handiagoa edo txikiagoa mozten da. Mozteko lixa triangeluar bat erabiltzen da ingurua markatzeko. Gero, trapu barruan ipini eta indar pixka bat eginez mozten da. Harraildurak ezin dira egon oso arriskutsua delako suan ipintzerakoan kanporantz atera ahal direlako zatiak. Esate baterako, ukondoak egiteko, hau da, 90 graduko hodiak. Beirari forma emateko bunnsen metxeroa erabiltzen da. Kontuan eduki behar da metxeroaren aire sarreraren erregulatzailea erredurak ekiditzeko. Ostean, moztutako hodiaren bi hertzak leuntzen dira suan. Kontua hartu behar da metxeroak ez duela tenperatura alturik hartzen eta beiraren kolorea ez dela aldatzen, baina hori ez du esan nahi hotz dagoenik eta erredura oso larriak sor ditzake. Jakiteko ea beira berotzen ari den, sodioaren eraginez, kolore laranja askatzen dela zihurtatu behar da. Berotzerakoan biraketa lasaia eman behar da, uniformeki bero dadin. Berotu ondoren forma ematen da. Komenigarria da beira ez uztea hozten eta berriz berotzea, berotzean apurtu ahal delako. Berotu ondoren lauxa batean utzi behar da, beiraren partikulei ez zaielako denbora ematen aldatzeko eta ondorioz, apurtzen da beira, Pyrex beira izan ezik, honek tenperatura aldaketa handiak jasateko ahalmena baitu. Espero dut nire instrukzioak jarraitzea ahalik eta hoberen beira landu ahal izateko.

Iturriak wikipedia eta laborategiko apunteen izan dira.



LAGUNARTEKO GUTUNA

2016ko irailaren 16ª

Kaixo Mikel!

Zer moduz Mikel? Nola zabiltza Poloniatik, espero dut ondo pasatzea eta opor zoragarriak edukitzea. Pasadan urteko udan gobernuz kanpoko erakunde batera apuntatu nintzen. UNICEF Haitira bidali zidan, ailegatzerakoan konturatu nintzen bertan bizi baldintzak oso gogorrak zirela.

Idazki honen bidez eguneroko borroka kontatu nahi dizut. Gure lehentasuna emeei gure laguntzea ematea da, egoera gehienetatik txarto ateratzen direla eta. Ume guztiak eskubideak dituzte mundu osotik eta hori egia bihurtzen laguntzen dugu. Orain arte, milaka ume ikusten dute nola bere eskubideak apurtzen diren.

Ume babes gabe hauek leku eta egoera onartezinetan bizi dira. Gainera, gehienek ez dute janaririk eta haien herrietan ez dago eskolarik. Garrantzitsuena dena, ezin dutela medikuarenera joan. Horren ondorioz, tristeena dena, da umeak sabeleko minagatik edo neumoniagatik hiltzea. Gaur egun egoera hau onartezina da. Bitartean saiatzen gara umeak babesten indarkeria ezta esplotazioa ez sufritzeko.

Beren bizitzak aldatzea ez da ezinezkoa Unicefeko monitore guztiak laguntzarekin saiatzen gara aurreko guztia ez gertatzeko. Orain arte, gure lana milaka umeei ailegatzen zaio munduko leku guztietatik. Hau dela eta, bizitzak salbatzen laguntzen dugu. Gure prioritatea lehentasuna da umeak egoera konplexuenetatik aurrera ateratzea horretarako janaria eta txertoak ezinbestekoak dira. Horregatik gonbidatzen zaitut hurrengo urtean nirekin etortzean. Espero dut zure erantzuna laster jasotzea eta anima zaitez umeei laguntzea. Besarkada handi bat.

Juan. D Largo