Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegrammezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean






2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK



























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.





Getxon, 2016ko urriaren 7a

Kaixo Karmele,

Gaur zuri idazten dizut gauzatxo bat kontatzeko. Baina kontuak kontu, zelan zaude? Dena ondo joatea espero dut. Nahi duzunean etorri Itzubaltzetara eta elkarrekin egongo gara.

Zera da, etxean nengoela, Facebooken sartuta, errefuxiatuen alde borrokatzen zuen erakunde baten berri izan nuen. Siriako gudaren ondoko errefuxiatuen alde hain zuzen ere. Gaiak interesa piztu zidan. Gainera irakurri nituen artikuluak gogoeta eginarazi zidaten. Halaber gaur bertan egon naiz "Ongi Etorri Errefuxiatuak" plataformarekin manifestazio batean.

Erakunde honek laguntzea du helburu. Alde politikoari ematen diote garrantzia handia. Batez ere errefuxiatuen eskubideen alde aldarrikapenak egiteari. Eta nik haiekin batera borrokatzea erabaki dut.

Egin dituzten gauzen artean, Greziara joan eta "performance"-ak daude. Adibidez, Greziako kanpamentuetara joateko karabana bat antolatu zuten. Behin bertan zeudela, kanpamentuetan lagundu eta handik Europako politikariei oihu egin zieten, hesia zabal dezaten. Hondartzan ere egon dira, itsas-ertzean etzanda, uraren alboan, itsasotik etortzen diren pertsonen egoera sala

Beste batera arte

Enara


WIKIPEDIARAKO AZALPEN TESTUA
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ayurveda

Ayurbeda


Ayurbeda medikuntza, Indiako tradiziozko medikuntza da. Jatorriz Indiakoa izan arren, gero eta famatuagoa da Mendebalean. Ayurbeda hitza, hitz konposatua da: "ayuh", bizitzaren iraunaldia, eta "veda" egia, edo bizitzaren zientzia esan nahi du.

Medikuntza Ayurbedaren oinarria 5 oinarrizko elementuen teorian datza. Naturako osagai guztiak funtsezko 5 elementuen konbinazioaz osatuta daude. Adibide nabarmenena Lurra planeta da: urez, lurrez, eterrez (espazioaz, gizakiaren gorputzaren modura), airez eta suaz osatuta omen dago.

Ayurbeda praktikatzen den medikuntza motarik zaharrenetakoa da. Medikuntza honek pertsona bakoitzaren gorpuzkera hartzen du kontuan. Gainera horren bidez pertsonak hiru multzotan sailkatzen ditu. Dosha-k edo ezinbesteko umoreak dira multzo horiek: vata, pitta eta kapha. Medikuntza honek astiro sendatzen du eta horren filosofiak esaten du hobe dela gaixotasunari aurre hartzea geroragoko sendabidea baino. Bestalde, pazientearen aldetik konpromiso bat egon behar du. Erremedio naturalen bitartez sendatzen ditu gaixoak.

Bost elementuak:
  • Espazioa - Parterik leunena, burutsuena da, meditazioa egiten den bitartean nabar daiteke soilik, konortea irudikatzen du.
  • Airea - mugimenduaren ideia da.
  • Sua - beroa, argia eta bilakaeraren ideia da. Garapenaren indarra da, orain garena etorkizunean izango garenera bihurtuko du.
  • Ura - jariakortasunaren ideia da.
  • Lurra - egonkortasunaren ideia da. Buruko egonkortasuna.

Historia
Ayurbeda Indiatik datorren medikuntza tradizionala da. Izan ere,medikuntza sistema askorengan izan du eragina. Mendebaldetik hasita Greziako medikuntzan eta ekialdean Chinako Medikuntza tradizionalean. Badago ayurbedaren zati bat Nepal, Sri Lanka, Brimania (gaurko Myanmar) zein Thailandiako medikuntzetan. Aurkitu diren tratatu zaharrenak K.a. 5.000 eta 7.000 urtekoak dira eta K.a. 3000 eta 2000 urteetako batzuk ayurbeda medikuntzat hartzeko materia erreala zuten. Tratatu haiek diotenez jakin-min hori maila espiritual batetik jaso zuten. Hizkuntza literario batean, orain fisikoek egiten ari diren aurkikuntzak kontatzen zituzten.

Doshak


Helburua pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak bereiztea da. Pertsona guztiak, vata, pitta eta kapharen pixka bat omen dugu barnean. Haietatik bat edo gehienez bi nagusitzen dira. 3 doshak gizaki guztien gorputzetan bioenergiak bezala irudikatzen dira. Orobat, gure gorputz zein buruko atal eta ariketa guztiak kontrolatzeaz arduratzen direnak dira. Dosha bakoitza bi elementuz osatuta dago, nahasketak baitira.

Vata - Azkarra, hotza, lehorra da. Mugimendua, arnasketa, zirkulazioa, ezabapena, eta nerbio-bulkaden fluxua gobernatzen ditu.
Orokorrean vata diren pertsonak aktiboak,gogotsuak eta burutsuak dira, geldigaitzak eta kreatiboak.
Gorpuzkerari dagokionez pertsona argalak dira, azal hotz eta lehorrekoak. Haien loaldia eta jangura irregularrak izan ohi dira. Ondorioz, insomnioa edo antsietatea sufritu ahal duten pertsonak dira.

Pitta - Beroa eta zehatza da. Digestioa, metabolismoa eta elikagaien prozedura kontrolatzen ditu. Pittak interes intelektual handia erakusten dute. Izaki exekutiboak eta epelak dira. Bestalde, transpirazio erraza dute eta gurari eta digestio gogorrak dituzte. Eguneroko arazoen aurrean amorru eta suminkortasunarekin erantzuten dute.

Kapha - Sendoa, trinkoa eta egonkorra da. Muskulu, hezur,muin eta gantzen egitura eta oreka zuzentzen ditu. Hauek metodikoak eta pentsakorrak dira. Bareak ere dira eta ez ohi dute estresa sufritzen. Gainera gorpuzkera sendoa dute, azal suabea eta ile gogorra. Jangura eta digestio motela dute eta logura sufritzen ohi dute.

Tratamenduak

Marc Halpern dioenez Californiako Ayurbeda eskolako fundatzailea,medikuntza hau asma,artritisa, bihotz arazoak, kirol lesioak, esclerosia edo minbizia sendatzeko balio du. Gainera, gaitzaren jatorria zein efektua aztertzen duen medikuntza da.

Erremedio ayurbedikoak sendabelarrak, meditazioa, yoga, masajeak eta olioak erabiltzen dituzte. Terapia hauen helburua pertsonaren ekilibrioa balaztatzea da.

Gehienetan, lehenengo tratamendua dieta aldatzea da. Dieta hori pertsonaren doshen arabera ezarriko da. Argi euki behar da medikuntza hau ez dela berehalako medikuntza bat, bizimodu bat dela. Astiro sendatzen duena.




Informazio iturriak

[[http://www.ayurvidaibiza.com/blog/diez-cosas-que-deberas-saber-sobre-el-ayurvedaç]]
https://es.wikipedia.org/wiki/Ayurveda

http://www.alimentacion-sana.org/informaciones/novedades/ayurveda.htm

http://www.escuelaayurveda.com/recursos/blog/medicina-ayurveda-historia-principios-tratamientos-y-advertencias


proba
proba

WIKIPEDIAN ARGITARATUA

IRITZI ARTIKULUA

Urriaren 26ko greba


Urriak 26an LOMCE legearen eta haren errebaliden kontrako greba orokorra egon zen. 4.mailako ikasle batzuk, zenbait irakasleei komentatu genien egun hartan greba egin nahi genuela. Hauek izan ziren izan genituen erantzunak: “Ez duzue greba egiteko eskubiderik”. Gainera zenbait ikasle azterketa bat genuen egun horretan, eta ikasgai horretako irakaslearekin hitz egitera joan ginen, mesedez azterketa egun bat atzeratzeko, greba egiteko nahia baikenuen. Honen erantzuna guztiz ezezkoa izan zen, berriz ere esan zigun ez genuela greba egiteko eskubiderik. Azkenean etsi egin ginen eta hurrengo egunean klasera joatea erabaki genuen. Irakasleek guregan izango zuten ondorioez beldur.

Erantzun horiekin ez oso konforme, etxean gaiari buruz informatzea erabaki nuen. Nire sorpresarako honakoa aurkitu nuen:
Izan ere konstituzio bera, “adierazpen askatasuna”,nire ustez ezinbesteko eta funtsezko eskubidea, eta “bilerarako eskubidea” onartzen ditu, 20. eta 21. artikuluetan. Bestalde 8/1995 lege organikoa, hezkuntzaren eskubidearen arautzailea, hau ezartzen du: “Bizitza sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzeko prestakuntza”. Honen arabera zentroek gure eskubideen aldeko aktibitatea adoratu eta erraztu beharko zuten.

Grebarako eskubidearen aldetik, 8/1955 legeko 8. Artikuluak honakoa dio: “DBHko 3. Mailatik goranzko ikasleek, klasera joateko edo ez joateko, kolektiboki hartzen duten erabakia ez du portaera desegokiko ardurarik ezta zigor objektu izango. Betiere aurrez aldetik jakinarazten eta bilerazko eskubideren ariketaren emaitza izaten.

Guk guri eragiten gaitun lege baten kontra aldarrikatzeari uko egin zioten irakasleak. Bestalde, soilik batxilergoko ikasleak izatea grebarako eskubidea bozkatu zuen institutuko OOGak (Ordezkaritza-organo gorena). Horrekin guztiz kontra egon arren, hori ezin dutela egin esan nahi dut. Haiek ezarritako lege horren gainetik lehen aipatutako beste batzuk daudelako. Adibide bat jarriko dut esandakoa argi frogatzeko: OOG-ak ezingo luke irakasleak ikasleak jotzeko eskubideari baietz bozkatu. Hori baino lege garrantzitsu bat dagoelako gainetik.

Nire ustez irakasle bezala guk laguntzeko prest egon beharko ziren. Osterantzean, gure eskubideengatik borrokatzera lagundu beharko gintuztela uste dut. Berriz jarrera konformista bat izatera erakusten gaituztela sinesten dut.

TATOEBAN--------------- 20 esamolde, euskaratik, ingelesera (Erabiltzailea- enara45)

Hurrengorako, saia zaitezke EN > EUS itzulpenak egiten
Gogoratu: Tatoeban esaldiak egon behar dute, ez esamoldeak.

Informazio iturriak. Nondik hartu dituzu esamoldeak? <gorkaazk>



2. EBALUAKETA

Rosie errematxatzailea

Rosie The Riverter

(wikipedian argitaratua)


Rosie the riverter ingelesez, Rosie errematxatzailea euskaraz, Bigarrren Mundu Gerraren garaian, 1942an, oso ospetsu bihurtu zen horma-irudi publizitario bat izan zen. Izen bereko abesti batek publizitate kanpaina handi baten elementu inportanteak izan ziren. Feminismoaren eta emakumeen jabekuntzaren ikur. Ordea jatorri nahiko matxista du.

Poster honen historia ulertzeko 2. mundu gudara bueltatu behar gara. Garai horretan gizonak gudara joateko beharra zuten eta bitartean hainbat emakumek haien lanpostuak hartu zituzten. Gehienbat fabriketan armak eta hornidura belikoak ekoizten.

Rosiek emakume haiek irudikatzen ditu. Kartela Estatu Batuetatik zehar egon zen zintzilikatuta emakumeak lan egitera animatzeko asmoz.
Guda amaitzerakoan, ordea, gizonak bueltatu egin ziren, haien lanpostuak berreskuratzeko asmoarekin. Hori dela eta emakumeek etxetik kanpo lan egiteari utzi egin behar zioten. Horretarako kartel berriak egin zituzten, oraingoan emakumeak etxean lan egitera bueltarazteko xedearekin. Gizonei lanpostuak "kentzen" baitzizkietelako. Hala eta guztiz ere, emakume batzuk lan egiten jarraitu zuten, lehenengo mugimendu feministak sorrarazten.



Rosie The Riverter baino ospetsuago, baina honekin oso loturiko beste kartel hau hedatu zen:
"We Can Do It!" by J. Howard Miller was made as an inspirational image to boost worker morale



LUNA JAUNAREN AZKEN LANA----------- FROGA


Mendizabal doktorea Pablo gure protagonistaren ikastetxeko psikologoa da. Noizbehinka ikasleak deitzen ditu berarekin hitz egitera joateko. Pablok ez du gustuko doktorea, ezta egiten dizkion hainbat galdera ere. Pabloz aparte “Jakintsuen Errepublika”-ko beste ikaskideak ez dute gustuko, burmuin-jalea deitzen diote.

Patricia Arroyo institutuko neska bat da. Neskarik politena. Kaoba koloreko ilea du eta begi berdeak. Neska jatorra ere bada, atsegina. Baina arazoak ditu matematika ikasteko orduan. Victor Muñoz maltzurrarekin ateratzen da.

“Programa Berezia” edo ikasleak deitzen dioten bezala “ Jakintsuen errepublika” Pabloren ikastetxean martxan zegoen programa da. Bertan adimen aparteko ikasleak ikasten dute. Pablo, Gabriel, Laura, Guillermo eta beste batzuen artean programan sartuta dago. Beste ikasleak ez bezala bakoitzak ondo ematen zaiona ikasten du.

Testu labur honek, liburuaren zati bat kontatzen du. Bertan nola Pablo Mendizabal doktorearenera doan kontatzen du. Pabloren bisitaren zergatia langelara sartu baino lehen gertatutako arazoa da. Txirrina jo baino pixka bat lehenago atera zen Pablo egun hartan. Patricia ez ikusteko asmoz. Aurreko gauean gertatu zenarekin txarto sentitzen baitzen.

Patricia Pablori eskolak emateko eskatzen dioenean hasi zen arazoa. Ondo moldatu ziren elkarrekin matematika ikasten eta Patriciak Pablo kontzertu batera gonbidatu zuen. Pablok Patricia gustuko zuen. Kontzertua bukatu zenean elkarri agurtu ziotenean, bat-batean Pablok musu eman zion. Patricia harrituta geratu zen eta nahasmendu bat izan zela esan zion. Pablo lotsaturik joan zen etxera.

Orduan hurrengo egunean eskolatik ateratzen Victor ikusi zuen. Victorrek Pablori deitu zion ea zergatik musukatu zuen bere neska esanez. Pablok ez zekien zer esan. Baina Pablori benetan haserretzen ziona esan zuen hurrengoa izan zen: Patricia zurekin atera da Mendizabalek eskatu ziolako soilik, bestela ez zen inoiz zuk besalako mutil batekin egongo. Eta munstro deitu zion. Pablo harengana joan zen haserre baina honek ukabilkada batekin erantzun zion. Horregatik joan zen Mendizabalenera.



external image Charles_Whitman%27s_arsenal.jpg


Mendebaldeko Sahara



NBEk(Nazio Batuen Erakundea) dioenez Mendebaldeko Sahara, Afrikan deskolonizatu gabe dagoen lurralde bakarra da.

1) Saharauien gatazka Espainiako koloniaren aurkako borroka batekin hasi zen, Mendebaldeko Sahara, Espainiako kolonia bat baitzen.
1970. urtearen hasieran, Afrikako beste hainbat lurralde bezala, herri saharauia deskolonizazioaren alde altxatu zen. Eta 1974.urtean Espainia referenduma baieztatu zien.
2) Espainia saharauiak traizionatzen ditu eta Marokoren okupazioa hasten da.
1975eko azaroaren 14an Maroko eta Mauritania Juan Carlos erregearekin akordio bat sinatu zuten. Bertan, Espainia Saharar lurraldea Maroko eta Mauritaniari ematen zion.
Aste eskas batzuen ondoren, Maroko eta Mauritania haien armadak Saharara bidali zituen hau konkista zezaten.
3) Marokoren bonbardaketak hasten dira eta saharauiak errefuxiatu-esparruetara joatera behartuta ikusten dira.
4) Maroko eta Fronte Polisarioaren arteko guda hasten da.
Fronte Polisarioak Frantzia eta Estatu Batuen laguntza jaso zuen Marokoren armada handiagoa baita.
1979ean Mauritania bere porrota onartu zuen.
5) NBEren bakea
1991ean, Maroko eta Fronte Polisarioak su-etena sinatu zuten.
Gainera, Marokok 2.200km-ko harresia eraiki du bi lurraldeak banatzeko. Harresian zehar munduko mina zelai handienetako bat dago. Alde bietatik sinatutako bake plana referendumaren ospakizuna aldarrikatzen du non saharauiak independentzia edo Marokon integratzea hautatu ahal dute.
6) Inoiz ospatu ez zen referenduma.
NBEak aste batzuk geroago zeukan aurreikusita referenduma ospatzea baina Marokok ezarritako hainbat traben ondorioz, 8 urte behar izan ziren errolda mamitzeko. 2000. urtean argitaratu zutenean Marokok ez zuen onartu.
Gaur egun 20 urte geroago referenduma ez da ospatu.
Munduan ez dago herririk Mendebaldeko Sahara Marokoren parte onartzen duenik. Hala ere aliatuak (EEUU, Frantzia, Espainiar enpresa handiek...) Marokok soluziorik aurkitzeko prisarik ez edukitzea onartzen dute.
7) Saharauien egoera gaur egun
Gutxi gorabehera 150.000 saharaui bizi dira Marokoren okupazioaren menpe. Gainera ehunka aktibista saharaui izan dira torturatuak eta atxilotuak Marrokiar autoritateengatik.
30.000 dira Mendebaldeko Saharan polisarioak babestuta duen partean bizi direnak.
Eta 12.000 dira errefuxiatu esparruetan bizi direnean Argelia aldeko desertuan. Errefuxiatuak kaltetuentzako laguntzaren mende bizi dira. Gainera, emakumeen bi herenek anemia sufritzen dute.
Zoritxarrez Marokok eraikitako harresia dela eta familia asko bananduta daude eta heriotza asko kausatu ditu.



external image Sahrawi_women_against_the_wall_of_shame.jpg


ASPERTZEKO DENBORARIK EZ!

external image Jumping_play.jpg
Hainbat dira, haurrek aspertzeko denborarik ez dutela dioten adituak. Denbora gehiago behar dutela haien kabuz ibiltzeko eta esperimentatzeko.

Esnatu, jantzi, gosaldu eta eskolara. Bazkaldu eta berriz ere eskolara. Bukatzean eskolaz kanpoko ekintzak eta oheratzerakoan, afaldu, etxeko lanak eta lotara.

Gizarte eredu antolatu honek ez du denborarik uzten haurrak euren erara ibil daitezen. Eta hori ez dela ona diote hainbat psikologok.

Hurrengo arrazoiak direla-eta , ume askok ez dute denborarik euren sormena garatzeko.

Alde batetik, une oro, zer egin esateak “objektu” sentiarazten dituzte haurrak. Besteen menpe egotea eta bere espazioa aurkitzeko astirik ez izatea dakar honek. Umeek bere norberaren autonomia eta konfiantza landu behar dituzte. Haurrek konfiantza baldin badute haien baitan, seguruago sentituko dira eta “subjektu” direla sinistuko dute. Umeei euren kasa moldatzen utzi behar zaie seguru senti daitezen. Horrela zer egin eta nola bete haien denbora pentsatuko dute, halaber, sormena garatzen eta autonomo izaten ikasiko dute.


Helduekiko sentitzen duten menpekotasuna akabatu behar da, umeak askatuz, libre senti daitezen.
Bestetik, gizarte antolaketa dago erditik. Eta askotan, haurrek sufritzen dituzten ordutegiak, gurasoen lanordu latzen ondorioz datoz. Presaka ibiltzen gara beti eta gurasoek ez dute denborarik haurrak zer nahi duen pentsatzeko.

Oreka bilatzeko beharra dago eta lan handia dago egiteko, egoera hau iraultzeko. Gizartean, zein honen filosofian, aldaketa sakona egon beharko lirateke.




Mendenhall Glaziarra


external image Under_the_Glacier_in_an_Ice_Cave.jpg
Mendenhall glaziarra, Juneaun, Alaskako hego ekialdean dagoen glaziarra da, Mendenhall haranean zehazki. 19km luzeko hedadura du. Tongass baso nazionalean deituriko gune babestu batean dago.

Glaziarraren jatorrizko izena Sitaantaagu zen, Herriaren atzealdeko glaziarra, esan nahi duena. Horrela deitzen zuten glaziarra Tlingitak, zonalde horretako jatorrizko herriak.

1958. urtetik aurrera, berotze globala dela eta, 2,9km egin ditu atzera. Izotzaren urtze horren ondorioz, leize ederrak sortu dira glaziarraren barnealdean. Leku hauetan, ura haitzetatik pasatzen da, kobalto tonuko bobeda izoztuen azpitik. Izotz honek, urdina izan ezik, argi-espektroaren kolore guztiak hartzen ditu. Uhin luzera horien transmisioa, izotz kristalak kolore urdin berezi batekin hornitzen ditu.



Lake Retba


Aintzira arrosa bezala ezaguna den aintzira hau, Senegalen kokatzen da, Dakar hiriburuaren ipar ekialdean.
Aintzira honen gazitasun-maila %40-koa da. Bertan flotatzea baimentzen duena. Haren kolorea azalpen biologiko bat du, eta hurrengoa da: Dunaliella salina algaren kontzentrazio ugariaren ondorioz zela uste zen. Alga hau muturreko giroetan bizitzera dago ohituta. Erradiazio,gazitasun edo tenperaturara egokituz, beta karoteno ugari ekoiztuz. Azken hau oso erabilia da kosmetikoak ekoizteko. Baina Aharon Orenek mamitu zuen ikasketa batek, Halobacterium deituriko arquea baten ondorioz zela erakutsi zuen. Honek argiarekiko sentikorra den proteina bat du. Proteina erreakzionatzen du eta tonu arrosa hori ematen dio aintzirari.
external image LacRose1.jpg




Tlingit jendea



Tlingit jendea, tribu amerindiar bat da, Kolosh taldekoak. Izena “tlingi” hitzatik dator, herri esan nahi duena.

Demografia

Errusiarrak heldu zirenean 1740.urtean, tlingit hizkuntzaren 14 dialekto hitz egiten ziren. Eta 10.000 banako inguru ziren. 1985.urtean 10.000 ziren Alaskan (batzuk Hoonah reservan) eta 500 Kanadan. Guzti haietatik, soilik 2.000 hitz egiten zuten sorterriko hizkuntza.

Ohiturak

Makil totemikoz inguratuak zeuden hiribildu luzeetan bizi ziren. Makil haiek, haien arbaso eta biztanleen giza ezaugarriak irudikatzen zituzten. Etxeak 3,6 metro ingurukoak ziren. Gainera 20 metro luzeko piraguak ere egiten zituzten. Gudarako zein arrantza egiteko balio zutenak.

Klan bakoitzak buruzagi bat zuen. Eta hango kideak arbaso komun bat zuten, betiere amaren aldetik.

Arpoi, tranpa eta sareekin arrantzatzen zuten. Gainera ugaztunak ehizatzen zituzten, hala nola, hartzak ala oreinak.Eta itsas txakurra edo igarabak bezalako itsas ugaztunak. Halaber baiak eta sustraiak biltzen zituzten.

Beste kostaldeko tribu amerindiar askoren modura potlatch erritua praktikatzen zuten kide bat hiltzen zenean. Orrits bat egiten zuten eta opariak aldatzea zuen oinarri, izenaren truke.

Erlijio aldetik, belea haien herriari su eman eta eguzkia eta ilargia abian ipini zuela uste zuten. Ulises bezalako heroi mitologiko batean sinesten zuten, Kaax’achgóok. Errituetan,zurezko maskarak erabiltzen zituzten, arbaso eta heroiak irudikatzen zituztenak. Chaman bat hil egiten zenean, burua moztu eta kutxa batean gordetzen zuten haren tresna magiko guztiekin batera. Gero, kutxa, kobazulo ilun batean gordetzen zuten.
external image Two_Tlingit_women_with_several_children_near_the_Kotsina_River%2C_Alaska%2C_1902_-_NARA_-_524407.jpg



Orbainak Zure Edertasunera

Berak polita izan nahi du soilik
Bera oharkabean pasatzen da, ez du mugarik ezagutzen
Berak arreta grina du, irudi bat miresten du
Berak eskultore batek zizelkatzea nahi du
Berak ez du ikusten dirdira egiten duen argia
Beharbada itsu egin dugu
Berak , bere mina estali nahi du eta bere arazoekin akabatu
Azaletako neskak ez dutelako negarrik egiten behin makillatuta
Baina iluntasunean, zuri itxaroten ari den, itxaropena dago
Zaren moduan ederra zarela jakin behar duzu
Ez duzu ezer aldatu behar
Munduak bere bihotza alda dezake
Zure edertasunari orbainik gabe, izarrak gara, ederrak gara
Berak besteak jeloskor ipini nahi ditu, horregatik gosez hiltzen da
Badakizu, azaleko neskek ez dute ezer jaten
Berak dio, gose pixka batek ez du minik egiten, edertasuna, mina da, eta edertasuna oro har dago
Horrela jarraitu ahal dut pixka bat gehiago, bera amatatzen da
Bera ezin da galant ikusi, merezi duela ez du ikusten
Edo edertasuna azalezkoa baino sakonagoa dela
Sufritzen ari diren neska guztiei, zuon ispilua izaten utz nazazue
Barruan distira egiten duen argia, hobeto ikusten lagunduko dizuet
Baina iluntasunean, zuri itxaroten ari den, itxaropena dago
Zaren moduan ederra zarela jakin behar duzu
Ez duzu ezer aldatu behar
Munduak bere bihotza alda dezake
Zure edertasunari orbainik gabe, izarrak gara, ederrak gara
Ez dago zu zaren zu baino hobeagorik
Ez dago bizitzen ari garen bizitza baino hobeagorik
Ez dago zure dirdirarako momentu hobeagorik, izarra zara
Ederra zara, ederra zara

Hipokrisiaz beteriko abestia, ala mezu ona daramana?


Gauza bat argi geratzen zaigu abesti hau entzundakoan, mezu positibo, ahalduntzailea, sustatzailea eta polita dela. Baina ez da izango beste abesti komertzial bat?

Alde batetik, mezu ona transmititzen duen abestia da. Beste bati zure maitasun guztia eman behar diozula dioten abesti erromantikoak alde batera uzten ditu, eta norbanako maitasunaren alde jotzen du. Gu geu izan behar garela dio eta oso inportantea den zerbait, gu geu maitatu behar garela.

Baina bestetik, hipokrisiaz beteriko abestia dela pentsatzen dut. Nork ematen digu mezu hau? Patriarkatuaren alaba perfektua den abeslaria? Nola izan behar garen dioten arauak jarraitzen dituena?Polita, jatorra, makillatzen dena, arropa deserosoa janzten duena, argal dagoena…itxuraz perfektua dena.

Gauza bakarra kontuan hartu behar dugu, nahi duguna egin behar dugu eta gure burua maitatu behar dugu. Eta mezu hau helarazten diguna ongietorria dago.





3. HIRUHILEKOA



Endika Basagurenen argazkia----- ArgiHizkiak

HOBETO
Lainoak ikusi ditut zerua besarkatzen. Izara zurien artean haize leuna sumatu dut. Nagiak atera ditut eta hankak ohetik kanpo luzatu. Eseri egin naiz eta zelaia ikusi dut, zuhaitzak haizearen laguntzaz daude dantzan eta txoriak elkarrekin kantuan. Nire gorpu biluzian sumatu dut askatasuna, gorputz biloa sumatu omen du ere, iletxo guztiak tente jarri baitzaizkit. Bakardadea eta lasaitasuna sentitu ditut. Luzerako libre sentitzeko gura dut. Horregatik ez ditut begiak ireki nahi. Horrela hobeto sentitzen naiz.




HORRELAKOAK DIRA GENERO ANITZEKO GIZARTEAK

Horrelakoak dira genero anitzeko zenbait gizarte

Sulawesi irlan, Indonesian jaio ezkero eta bugis talde etnikoaren parte baldin bazara, zure generoa ez da egongo zure genitalen formagatik mugatua. Ez duzu zertan emakume edo gizon izatearen artean aukeratzeko beharra izango. Hala ere, ahal duzu nahi izanez gero. Gizatalde honetan 5 generoen artean hautatzeko aukera duzu. Bakoitzak nahi duen eran identifikatu ahal da: makkunrai (emakumezko emakumea), oroani (gizonezko gizona), calalai (emakumezko gizona), calabai (gizonezko emakumea) eta bissuak identitate mistokoak eta ez iraunkorrezkoak.

Bugisak ez dira munduan dauden horrelako etnia bakarrak, ezta gutxiago ere. Mendebaldean termino bitar eta baztertzaileak erabiltzen ditugun bitartean, munduan zehar anbiguotasunarekin jolasten duten komunitateak daude. Gizarte hauen giza-sexualitatea gurea baino naturalagoa da. Generoen eta sexualitateari buruzko gure ikuskera judu-kristaua,ohitura jarauntsi bat baino ez delako eta ez datu naturala.

Adibidez Siberiako Ciuckiak Mendebaldeko binomio nagusiez (emakume-gizon) urruntzen dira.


Mexikoko gizarte indigena batzuetan, sexu kultura, gizarte judu-kristauen oso bestelakoa da: Sexu bereko bikoteak daude, emakume asko bizileku berean bizi dira eta haien artean sexu harremanak dituzte, emakumeen janzkera tradizionalekin janzten diren gizonak daude eta jarrera jasanbera dute biluzgorritasunarekin eta bikoteen banatze kontuekin. Hala ere, gizarte hauek munduan gutxiengoan geratu direla onartu beharra dago.

Kolonizazioa baino lehen, amerindiarrek ere hirugarren genero bat onartzen zuten. “Espiritu bikoitza” izendatzen zuten. Termino horrek ez gizon ez emakume sentitzen ez ziren pertsonak hartzen zituen baitan. Gainera emakumeen zein gizonen karaktereak zituztenez oso errespetatuak ziren gizartean eta pertsona jakintsuak eta langileak zirela pentsatzen zuten.

Indian hijrak deitzen dira hirugarren generoko pertsonak eta gaitasun magikoak eransten zitzaien. Batzuetan ezkontza eta bataioetara gonbidatuak izaten ziren ezkon berriak eta jaio berriak bedeinkatzeko. Historia errotze haiek eduki zituzten arren, gaur egun diskriminazioa sufritzen dute.

Hau guztia kontuan hartuta, sexualitatea ulertzeko gure modua, ohitura baztertzaile eta zapaltzaileak besterik ez direla uste dut. Gainera dibertsitatez beteriko horrelako kultura adituez ikasi beharko genuke.

Informazio iturriak:




NOLA HELDU ZIREN LEHENENGO GIZAKIAK AMERIKAKO KONTINENTERA?

Amerikako kontinentea populatzeko ibilbide buruzko hainbat teoria daude. Arkeologiak aztertzen dituen gaietatik liluragarrienetako bat da. Hauek dira teoria ospetsuen eta sinesgarrienak.

Froga genetikoetan ikus dezakegunez, gutxienez 3 migrazio olatu egon ziren Amerikar kontinentera. Ikerketa talde batek 52 herri Amerikar natibo eta 17 herri Siberiarren bariantza genetikoak konparatu zituen. Helburua aman komunean zituzten arbasoak aurkitzea zen. Horrela ohartu ziren Amerikar natiboak hiru migrazio olatuetatik zetozela, guztiak Asiar jatorrikoak. Orain dela 15 mila urte gertatu zirenak. Hala ere, gehiengoak lehenengo migrazio korrontetik zetozen.

Clovis kulturaren parte ziren gizakiak izan ziren lehenengoak Amerikara heltzen, glaziazioaren ondoren, duela 20 mila urte gutxi gora behera. Momentu horretan itsas maila baxua zen eta Siberiako ekialdeko ehiztariek Bering itsasartea zeharkatu zuten harrapakinak jarraituz Alaskaraino. Aldi berean Kanadako izotz geruzak atzerantz jo zuten, honek hegoalderantz hedatzeko aukera eman zien.

Bigarren korrontea Artikoko eskimal herrikoa zen eta hirugarrena Chipewyan talde etnikotik zetorren. Seguru aski hauek bi zenbait mende geroago gauzatu zuten migrazioa. Lehenengo migranteak mendebaldeko kostan kokatu ziren eta gradualki desplazatuz joan ziren.



Fernando Morillo - Izar malkoak



Maider eta Beñat dira elkarrizketa honen protagonistak, zein liburuaren protagonistak. Jaione da istorioan garrantzizko beste pertsonaia bat. Maiderrek ile horia du eta begi berdeak ditu, Jaionek aldiz ile eta begi beltzak ditu. Jaione, Maider baino jatorragoa den neska, Beñaten neska-laguna izan zen. Geroago Beñatek Maider ezagutu zuen, Jaione baino erakargarriagoa dena.

Pasarte honetan elkarrekin dutxatzen ari dira Maider eta Beñat. Beñat da narratzailea eta Maiderri idazten dio. Maiderren etxera joan ziren biak, honen gurasoak kanpoan egon ohi zirelako asteburuetan. Larrua jo zuten Maiderren logelan. Maider hilekoarekin zegoenez ohea zikindu egin zuten Ondoren dutxara joan ziren elkarrekin. Izugarrizko sorpresa hartu zuten biak Maiderren ama etxean sartu zela sumatu zutenean. Logelaren atea zabalik zegoen, ohea desastre hutsa zen eta zenbait kondoi zeuden lurretik. Maider dutxatik atera egin zen eta amak harrapatu zituela jakiterakoan irtenbiderik ez zegoela pentsatu zuen. Amak ordea haserrea beste momentu baterako utzi eta Maiderri "lagundu" zion aitak hura ikus ez zezan. Amak Maiderri huts egin ziola esan zion baina aita kalera eramanez, etxetik joan ziren. Azkenean ez zen hainbesterako izan.

Liburuaren amaieran, Maider eta Beñaten arteko harremana txarto bukatzen da. Sebas delako mutil batekin aurkitzen du Beñatek Maider. Gainera Maiderrek berak onartzen dio Beñati, berarekin atera zela, soilik Sebasen arreta deitzeko. Eta izugarrizko sorpresa hartzen du Beñatek, Maiderrek bera "Dark side" dela esaten dioenean. Beñat hackeatzen saiatu zen web-orrialdea, bera baino lehenago hackeatu zuen pertsona! Beñatek berak erakutsi zion nola egin eta!






KRONIKA 2016-2017ko ikasturtea



0- SARRERA:



Testu honetan nire 2016-2017ko ikasturtea laburbiltzen saiatuko naiz. Euskara ikasgaian zein nire kabuz, nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak kontatuko ditut. Kronika hitzak berak dioenez, gertaera batzuen narrazioa izango da hau.


1- HISTORIA:



Talde hau berria izan da, aurreko urteko klaseak desegin eta berriak egin zituztelako ikasturte honen hasieran. Horrek ondorio onak eta ez hain onak ekarri ditu. Alde batetik jende gehiagorekin harremanetan jartzea baimentzen du. Baina bestetik, klase berri batera ohitzea zaila egin ahal da hasieran. Nire kasuan, ondo moldatu naiz aurtengo klasekideekin. Eta bai beraiekin jada egonda nintzelako, zein bistaz ezagutzen nituelako, ez da egon beste urteekiko alde handirik. Nire lagun batzuk ere egon dira nirekin aurten, Victor, Natxo, Miren eta Amaia kasu.

Gehienak Erromoko eskolatik datoz, beste batzuk ordea Artatzako ikastetxetik, eta nik bezalako beste askok, Gobela ikastolatik gatoz. Ikastolan garrantzia handia ematen zioten euskarari, eta hori aldatu zela nabaritu nuen institutura aldatzerakoan. Ikastolan maiz esaten ziguten euskaraz mintzatzeko eta guk eskaraz hitz egitera animatzeko asmoz, lehiaketak egiten zituzten. Argitxo ere gogoratzen dut, urtero behin zetorren. Klasez klase joaten zen, abesti bat abestuz eta gozokiak emanez, euskaraz mintzatu izanagatik. Institutura heldu nintzenean aldaketa handia sumatu nuen. Makina bat jende berri zegoen eta irakasleak ez ziren ikastolakoak bezalakoak. Jada ez zeuden gure gainean eta autonomo izaten ikasi behar izan genuen. Pili, Karmele eta Maria gogoratzen ditut nire euskara irakasle bezala. Konkretuki, Olaiarekin (Piliren ordezkoa izan zena) egindako lan polita dut gogoan. Norberaren autobiografia idatzi genuen, gero txukun ipini eta argazkiak ipini genizkion. Oraindik gordetzen dut lana. Irakasle haien metodologiak, ohikoak ziren, fitxak eta liburuak. Gehienbat aditzez betetzeko hutsuneak zituzten horietakoak.

Kurtso hasieran Victor, Natxo eta hirurok OOGko kide izatea erabaki genuen eta bileretara joan gara ikasturtean zahar. Natxo eta biok ekodelegatu izan gara berriro ere. Irene hautatu genuen klaseko ordezkari, egia esanda, ez dut oso ondo gogoratzen zergatia. Uste dut bozkatu egin nuela bera izan zelako ordezkari izateko prest egon zen bakarra.


2- GELAKO GIROA:



Nire ustez, kurtso hasierako eta amaierako klaseko giroak alderatzen baditugu, kurtso amaierakoa hobeagoa izan dela esango nuke. Azken finean elkar ezagutzeko denbora izan dugulako izango da. Ez dut uste elkarri zirikatzen ibili garenik, baina batzuetan ikasle eta irakasleen artean liskarrak egon dira.


3-AHOZKOTASUNA:



Zenbait ahozko egin ditut ikasturte honetan. Lehenengoa “ Ergatibu” izan zen. Tutoreak egin zigun proposamena izan zen, eta nik jendaurrean laburtu nuen. Gogoratzen dut zaila egin zitzaidala istorioa kontatzea. Denboran salto asko baitzituen. Urduri samar nengoen ere, kurtso hasiera zelako eta nire ikaskideen aurrean hitz egin nuen lehen aldia izan zelako.

2. Ebaluaziorako, beste ahozko bat prestatu nuen Victorrekin batera. Hau egiten, ordea, gustura egon nintzen. Gaia nire interesekoa baitzen eta jada banekielako dezente gaiaren inguruan. Bioi ondo atera zitzaigula uste dut, eta polita geratu zela. Diapositibak, argazkiekin zein audioekin erabili genituelako.

3. Ebaluazioaren hasieran korrikari buruzko ahozkoa egin nuen. Korrika garai horretan ari zen gertatzen eta pil-pilean zegoen gaia zelako aukeratu nuen, lasai egon nintzen orduan. Geroago "Pasaratzeko orratza" deituriko ipuina kontatu nuen. Ahozko inprobisatua izan zen eta ez zitzaidan oso ondo atera, klasean bertan prestatu bainuen. Ahozko denetara eskema edo laburpen bat eraman dut, galdu ezkero bertan begira ahal izateko. Azkenik Amerikako kontinentea populatzeko ibilbideei mintzatu nintzen klasean.



4-IRAKURMENA:



Urte honetan euskarazko hiru liburu irakurri ditut, Luna Jaunaren azken lana, Izar Malkoak eta Kleopatra. Luna Jaunaren liburua irakurtzea ez dut izan gustuko, jada irakurrita nuelako. Udan nire kabuz irakurri bainuen eta berrirakurtzea pixka bat nekagarria egin zaidalako.

2. Ebaluazioan Izar malkoak liburua irakurri nuen, istorioa entretenigarria izan zen eta hiru liburuen artean gehien gustatu zaidana izan da. Lehen pertsonan idatzita egotea eta liburuko beste pertsonai baterako idatzita egon izatea gustuko izan dut.

3. Ebaluazioan Kleopatra irakurri dut, liburu hau irakurtzea nekagarria egin zait. Orokorrean euskararako irakurri behar ditugun liburuak ez dira oso onak. Gaztelaniaz irakurtzera nago ohituta eta euskaraz, nire kabuz, liburu horiek baino ez ditut irakurri aurten. Halaber astekaria aplikazioa deskargatu nuen kurtso hasieran nire mugikorrean. Eta zenbait artikulu irakurri ditut bertan. Onartu behar dut ostiralero ez nituela irakurtzen, baina idazlanen bat egiteko ideiak handik hartu ditut eta artikulu interesgarri batzuk irakurri ditut. Nire ikaskideek egindako testuak irakurtzen eta zuzentzen ibili naiz ere aurten.


5-METODOLOGIA:



Aurten erabili izan dugun metodologia desberdina izan da. Ohiko irakaskuntza alde batera utzi dugu eta hizkuntzaren 4 gai garrantzitsuen inguruan egin dugu lan: Entzumena, Irakurmena, Ahozko adierazpena eta Idatzizko adierazpena. Ikasgelan egindakoa monotono samarra iruditu zait, eta ariketa dinamikoagoak egitea bota dut faltan. Informatika gelara joatea gustatu zait, bertan etxean egiten genituen lanekin jarraitu ahal genuelako. Zein gure ikaskideekin proiektu berriak egin.

Irakasleak autonomia asko utzi digu aurten. Alde batetik ona dela uste dut, eta gure adinarekin mundu guztiak jakin behar duela autonomo izaten. Independente izaten jakitea ezinbestekoa delako. Bestetik, denontzat ez dela hain erraza izan pentsatzen dut. Independente izatera ez bazaude ohituta, irakasleak zer egin esaten ez badizu galduta ibiliko zarelako. Hezkuntza sistema honetan ez gaituzte honetara ohitzen.


6- IDAZMENA:



Harpausoak izan du izena gure aurtengo koaderno digitalak. Bertan hainbat testu idatzi ditut. Irakurritako liburuei buruzko idatzizko azterketak koadernora igo ditut. Gehien gustatu izan zaidana nire gustuko gaiei buruz idatzi ahal izan dudala izan da. Testu batzuk beste batzuk baino kalitate hobekoak izan dira.

Elhuyar izan da gehien erabili dudan hiztegia. Testuan idazteko erabili izan dudan dinamika horrelakoa izan da, zirriborro bat egin, bukatzerakoan irakurri eta nik neuk zuzendu eta gero nire lagunei zuzentzeko eskatu diet. Haiek, haien testuak zuzentzeko eskatu didate ere eta noizbehinka koaderno batzuetan zuzentzen ibili naiz.

Gure Blogean Rosie the Riverter nire artikulua argitaratu zuen irakaslea emakumearen egunerako. Wikipedian ere zenbait artikulu argitaratu ditut, Tatoeban ere ibili naiz esaldian euskaratzen. Gainera ArgIHIzkiak lehiaketan parte hartu dut. Whatsapp taldea izan dugu 45Dko ikasleok eta bertan, noizbait, euskaraz idatzi dut.


7- NIRE LANIK ONENA:



Orokorrean nire lan guztien gaia izan dut gogoko, eta guztietatik ikasi dut zerbait. Azken finean nire gustukoak izan diren gaiak aukeratu ditut.
Nire testurik hoberenetakoak hauek izan da: Lehenengoa “Medikuntza Ayurbeda”ri buruzkoa. Hau egiteko lan gogorra egin nuen eta Wikipedian argitaratuta ditudan testuetatik hoberena dela uste dut. Wikipedian dauden testuei antza handiena duena delako.

Baina guztietatik onena beharbada “Genero Anitzeko gizarte”ei buruz egindakoa izan da. Asko ikasi dut gai honi buruz idazten, gaztelaniaz irakurri nuen gai honi buruz eta zerbait artikulu irakurri ostean hau egin nuen euskaraz. Idazlana txukun eta polita geratu dela uste dut. Gainera irakurtzen dutenei haien pentsamoldea pixka bat irekitzen lagunduko diela pentsatzen dut. Nire hiztegia asko hobetu dut lan hau egiten. Koherentzia eta kohesioa dituela uste dut.


8- JARRERA:


Ikasturte honetan euskara klaseetan aditasun gutxi egon da. Erabilitako metodologia gustatu zait baina ez da batere erraza eramateko. Klase orduei ez diegula probetxu handirik atera uste dut. Hala ere ez dut uste liburuak behar direnik ikasteko. Nire ustez asko ikasi dut artikuluak idazten. Gainera gustura idatzi dut guztia eta ez dut ezer beharturik egin, kurtsoa lasaitasunez eraman dut. Idatziz eta elkarri zuzenduz hitz berri asko eta gramatika ikasi ahal da. Liburua ez dut klasera eraman ez dugulako ia erabili, baina adi egon naizela uste dut eta askotan parte hartu dudala. Klase orduetan ez dut mugikorra erabili.

9-EUSKARAREN ERABILERA:



Whatsapp talde pare batean euskaraz mintzatzen ibili naiz, lagunekin ordea ez. Interneten, batzuetan, esparru euskaldunetan aritzen naiz, Hirukan edo Astekarian kasu. Irratia euskaraz entzuten dut eta zenbait euskal musika talde ditut gogoko. Baina, orokorrean, ez dut euskara gehiegi erabiltzen klasetik kanpo. Irakasleei ordea euskaraz egiten diet.


10-AUTOEBALUAZIOA:



Orokorrean ordenagailuekin hobeto moldatzea lortu dut aurten. Urte honetan inoiz baino gehiago erabili baitut ordenagailua. Testuak interneten argitaratzea, on-line hiztegiak erabiltzea, gune libreak erabiltzea...

4 bakarrizketa prestatu ditut aurten. Gero etxean entzun ditudanak. Hobetzeko geratzen zait, klasean ez zaizkidalako etxean bezala ateratzen. Nire ikaskideekin kooperazioan aritu naiz, elkarri zuzentzen. Klasean konektaturik egonda Gorkak esandakoari kasu egin diot. Klasekideak errespetuz tratatu ditut. Karaktere kopurua beti bete dut eta hainbat testu idatzi ditut. Nire euskara maila hobetu dudala pentsatzen dut.

Gainera, denon artean, euskara internetetik zabaldu eta sustatu dugu.

Irakasleak eskatzen zigun minimoak bete ditudala uste dut, horregatik gainditzea espero dut. Bestalde hainbat artikulu argitaratu ditut. Idatzi ditudan idazlan batzuk onak direla uste dut. Gainera ahozkoak egin ditut, baita euskaraz irakurri ere. Beste ebaluazioetan 10 atera dudanez, honetan ez dudala gutxiago merezi pentsatzen dut.

TATOEBAn- Victorrekin batera 80 esaldi inguru itzulita, (Victorren kontuan argitaratuta)



LILI ELBE


Lili Elbe (Vejle, Danimarka, 1882 - Dresde, Alemania, 1931). Lili, Einar Magnus Andreas Wegener izenarekin jaio zen artista izan zen. Danimarkar transgenero emakume hau, sexu berresleitze kirurgiari men egin zion lehenengo pertsona da. Einar Wegener izenarenekin margolari ospetsua izan zen, baina Lili bezala ere aurkezten zuen bere burua. Hasiera batean Einarren lehengusina zela Lili esaten zuen. 1930. urtean sexu aldaketa gauzatu zuenean izena ofizialki aldatu zuen eta margotzeari utzi zion.
Bere autobiografia 1933. urtean argitaratu zen “ Man into woman” izenekoa.

LILI ETA GERDA


Lili, gizona zenean ezagutu zuen Gerda. Copenhagueko arte eskolan ezagutu zuten elkar eta 1904. urtean ezkondu ziren, Lilik 22 urte zituela eta Gerdak 19. Biak ilustratzaile bezala egin zuten lan. Lili paisaien irudietan espezializatu egin zen eta Gerda liburu ilustratuetan eta moda aldizkarietan. Lilik soinekoengan zuen jaidura eta lilura nabaritzen hasi zen eta egun batean soineko bat jantzita, Gerdarentzat pausatzen ibili zen. Italia eta Frantziatik zehar bidaiatu zuten eta azkenik Parisen finkatu ziren, han Lilik betiko emakume bezala bizitzea erabaki zuen.

1907an Lilik Neuhausens saria lortu zuen, Kunstnernes Efterårsudstilling, Vejle Art Museum eta Pariseko Salon d'Automne-n erakutsi ondoren.

Lili


Behin Gerda bere modeloa ordezkatzeko eskatu zion Einarri, haren hankak ordezteko soineko, galtzeta eta takoidun oinetako batzuk ipini behar izan zituen. Janzkera horrekin oso eroso sentitu zen Lili. Handik denbora gutxira, Gerda ospetsu egin zen kolore hurritzeko begiak zituen neska eder baten erretratuak egiteagatik. 1913an Gerdak margotzeko gustukoen zuen emakumea haren senarra zela desestali zen.
Horren ondoren 1920 eta 1930. urteen artean Lili erregularki jantziko da emakumez, jaialdietara horrela joanez eta haren etxera heltzen ziren bisiten aurrean Lili bezala aurkeztuz bere burua. Soilik haien lagunik hoberenak zekiten Lili emakume transgenero bat zela, gainerakoen aurrean, Lili, Einarren lehengusina zela esaten zuten.

Kirurgia


1930ean Alemaniara joan zen kirurgia burutzera, garai hartan oraindik oso esperimentala zena. 2 urteko aldian 5 operazio gauzatu ziren.

Lehenengoan genitalak erauzi zizkioten. Bigarrena obarioen transplante bat izan zen, 26 urteko beste emakume batengandik hartutakoak. Hirugarren eta laugarrenak obario horien erauzketak izan ziren, bere gorputzak arbuiatzen baitzituen. Azkenik umetoki baten transplantea egin zioten, helburua seme alabak eduki ahal izatea zen, zoritxarrez porrot bat izan zen.

Heriotza

1931. urtean hil egin zen, haren azken ebakuntzaren ondorioz.

Filma