Aurkibidea:


Saiatuko gara __hainbat testu tipo__ lantzen, ez __iritzi-artikulua__ eta __azalpen testua__ bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo __Telegram__ mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...



Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
__Gutuna (lagunartekoa)__
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
__Iritzi-artikulua__
2016 irailean






2

__Azalpen testua__
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
__http://azpitituluak.com/osoak__



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




__Azalpen testua__
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
__Iritzi-artikulua__




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





__Tatoeba.org__




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 __testu mota__

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK



































Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko __zuzentzaile automatikoa: Xuxen__




Ez ahaztu hiztegi zalantzak __euskalbar__ tresnaren bidez argitzea.








2016-2017 KRONIKA



Ikasturte honetan nire euskara maila hobetzeko zenbait gauza egin ditut. Dokumentu honetan laburpen bat egiten saiatuko naiz.
  • Sarrera: Nire aurreko ikasturteko klasea nahiko desberdina zen. Izan ere, urte bakoitzean klaseak aldatzen dituzte institutu honetan. Artaza-Romo eskolan orokorrean txikitatik ezagutzen nuen jendearekin egon naiz, baina ikasturte honetan beste institutuetatik etorritako pertsona batzuk ezagutu izan ditut.


Euskara irakasgaia oso ezberdina izan da, euskera ikasteko beste era bat ezagutu dugu, gaztelania irakasgaiaren antzekoa. Ingelesean, berriz, liburu osoa landu dugu kurtso osoan zehar. Nire ustez, bi metodoak eraginkorrak izan dira, baina euskera eta gaztelaniakoa interesgarriagoa ingelesakoa baino.
  • Kurtsoa: Kurtso hasiera zaila da beti, guztiontzat, baina denborarekin gauzak onera joan dira. Lehenengo bi ebaluaketetan ikasgairen bat utzi nuen, baina hirugarrenean ez dut ezer suspenditu.


Irakasleei buruz hitz egiterakoan, denetarik egon dela esan beharra daukat, batzuk oso jatorrak izan dira, eta laguntzeko prest, baina beste batzuk, berriz, ez dira inoiz egon laguntzeko. Bronkaren bat izan dugu, batzuk gai-zerrendarekin pasatu direla uste dut. Hori gutxi izango balitz, azken hiruhilabete honetan amaitzeko denbora ez zutela eman iruditu zait, teoria asko ikasi behar izan dugulako.


Ikaskideei dagokienez, oso ondo moldatu naiz. Klaseko giro egokia izan da. Gainera, aurrean esan bezala, lagun onak egin ditut kurtsoa hasi zenetik eta zentzu horretan, oso pozik nago.
  • Gelako giroa:
Lehenengo puntuan aipatu dudan bezala, orokorrean klaseko giroa oso ona izan da. Pertsona batzuekin beste batzuekin baino askoz hobeto moldatzen naiz, baina hori normala da, beti gertatzen da.
  • Ahozkotasuna:
Guztira 3 edo 4 ahozko egin ditut Nire ustez, onena azkena izan da. Antisorgailu hormonalak eta hauek sorrarazten dituzten arazoei buruz mintzatu nintzen. Jendaurrean hitz egitean oso lasaituta sentitu nintzen eta nahiko ondo egin nuenaren sentsazioarekin amaitu nuen hitz egiten. Ahozkoak prestatzeko nire eskemak edo laburpenak prestatzen ditut.


Egia esateko, ikasturtean erdaraz mintzatu izan naiz lagunekin. Ohitura dela suposatzen dut, baina beti dago gai horretan hobetzeko aukera. Hala ere, euskaraz ondo hitz egin eta idazten dudala uste dut.


  • Irakurmena:
Aurten, euskarako irakasleak eskatuta, hiru liburu hauek irakurri ditut:
  • Ferdinand Von Schirach - Krimenak.
  • Ur Apalategi - Fikzioaren izterrak.
  • Iban Zaldua - Ipuinak, antologia bat.
Gainera, euskara klaseetan idazlanei garrantzi handia eman diegu eta artikulu, istorio… asko irakurri ditugu. Izan ere, ahozkoak egiterakoan, web-orrialde asko kontuan hartu izan ditut. Horren ondorioz, testu gehiago irakurri ditut.


  • Zein izan da aurtengo idazlanik onena?:



Koaderno digitalean dauden eta argitaratuta daudenen artean


Nire aurtengo idazlanik onena aukeratzeko momentuan duda asko izan nituen, baina azkenean Anorexiaren testuadela esango nuke.
Idazlan onena izan dela pentsatzen dut, lanean jardun egon nintzelako hainbat egunetan zehar: interneten informazioa irakurtzen, ideiak antolatzen, testua birpasatzen eta zuzentzen… Nahiz eta Zu Zeun ez du fama handirik lortu ezta saririk ere, irakurtzen dudanean harro sentitzen naiz egin dudan lanagatik.


Paperetan idatzitakoen artean


Nire ustez, hoberen egin dudan idazlana paperean Fikzoaren Izterrak-ren ipuin baten laburpena izan zen, Bernando et Ramon ipuina, alegia. Azterketa batean idatzi behar izan genuen. Nahiko ondo gogoratzen nuen istorioa eta haren pertsonaien ezaugarriak eta haien nortasuna; eta ez nuen problemarik izan idazteko orduan. Are gehiago, birpasatzeko denbora izan nuen.


Idazterako orduan uste dut nahiko ondo moldatu izan naizela. Denbora faltagatik ez dut inoiz eskemarik egiten nire ideiak antolatzeko, baina beti aurreikusten dut nolako egitura izango duen idazlanak hasieratik amaierara arte.


Idazterako orduan nire akatsik larriena testua ez birpasatzea behin eta berriro izan dela uste dut, baina hori da ikasturte honetan ikasi dudan gauza garrantzitsuenetariko bat.


  • Jarrera:
Ikasgelan


Klase eta ikaskideen arteko harremana, nire ustez, oso erosoa izan da kurtsoan zehar. Ondo portatu eta lasai egon gara klase guztietan. Gainera, beti irakasleen aholkuei, aginduei... kasu egin diegu eta jarraitu ditugu gehienetan.


Klaseko itxurari dagokionez, nire esparrua nahiko txukun egon da. Bestalde, materiala beti izan dut prest, eta ondo gordeta, badaezpada. Baina, gehiengoa bezala, ezin izan dut batzuetan txirrina jo baino lehenago batzen ez hastea. Ordu asko dira, eta gose gara. Hala ere, adi egoten saiatu naiz klase amaierara arte, azalpen garrantzitsurik ez galtzeko, eta errespetu-falta ez edukitzeko.


Metodologiari dagokionez, bostgarren puntuan aipatu dudan bezala, oso eraginkorra izan dela uste dut, baina batzuetan, klaseak didaktikoagoak izan beharko liratekela ere pentsatzen dut. Hori guztia gutxi izango balitz, aditzak landu behar ditugula uste dut, oinarrizkoa delako gure hizkuntzan aditzen erabilera menperatzea, beste kurtsoek egiten duten moduan. Nik uste ez dugu gramatika nahikorik eman, edo, gutxienez, konparatuz beste urteetan eman dugunarekin.


Testuei dagokienez, asko ikasi ahal dela esan behar dut. Euskalbar, Hobelex, Xuxen… bezalako tresnak erabiliz euskara maila hobetzeko aukera handia dago. Niri behintzat, asko lagundu didate dudetan nenbilenean.


Etxean


Etxean testu gehienak idatzi ditut. Izan ere, nahiz eta astean behin informatika gelara joan, ezinezkoa da argitaratutako testu guztiak idaztea eta ikaskideei haien testuekin laguntzea. Asko gustuko dut testuak idaztea eta liburuak eta idatziak irakurtzea, baina hori bai, denbora izanez gero. Ikasturte hau nahiko estresagarria izan da zentzu horretan. Izan ere, gauza guztiak pilatuta izaten ditugu bat edo bi astetan, hirugarren ebaluazioan bereziki, eta, niri behintzat, asko kostatu egin zait antolatzea, nahiz eta hirugarren ebaluazio honetan dena gainditu.


  • Euskararen erabilera klasean



Egia esateko, klasetik kanpo ez dut euskaraz hitz egiten orokorrean. Gehien mintzatzen naizenean nire ahizparekin da, nire familiako bakarra delako euskara dakiena. Euskara gutxi erabiltzea ohitura dagoen inguru batean bizi naizelako eta gaztelaniak nagusitasuna duen eremu batean bizi izatearen ondorioa dela suposatu nahi dut.


Nire mugikorrean WhatsAppen eta Instagramen euskara erabiltzen dut maiz, bereziki taldeetatik eta nire lagun minekin, baina ez beti.
  1. Euskararen erabilera klasean



Egia esateko, klasetik kanpo ez dut euskaraz maiz hitz egiten. Gehien mintzatzen naizenean nire amamarekin edo Markinako lehengusuekin da. Euskara gutxi erabiltzea ohitura eta gaztelaniak nagusitasuna duen eremu batean bizi izatearen ondorioa dela suposatzen dut.




Nire mugikorrean Whats App eta Instagramen ez dut euskara erabili. Baina, bestalde, interneten zenbait esparru euskaldunetan aritu izan naiz batzuetan, hala nola; YouTubeko kanaletan, blogetan…




  • Autoebaluazioa



Aurrekoa kontuan hartuta, ikasturte honetan nire euskara maila eta testuen kalitatea hobetzea lortu dut, eta hori zen helburu garrantzitsu eta mamitsuenetariko bat. Gainera, orain tresna gehiago dauzkat hau are gehiago hobetzen joateko pixkanaka-pixkanaka (Hobelex, Xuxen…).


Bakarrizketei dagokienez, internet eta nire ahaleginei esker nire aurkezpenen kalitateak igo egin du hilabete hauetan zehar, kurtso osoan zehar. Aste honetan bertan entzun ditut nirekin partekatutako guztiak eta diferentzia nahikotxo nabari izan dut.


Klaseetan esan bezala adi-adi egon naiz askotan, baina beste batzuetan ez. Ikaskideek laguntza beharrez gero, hor egon naiz eta ahal izan dudan bezala azaldu dizkiet gauzak, betiere euskaraz eta errespetuz hitz egiten. Bestalde, elkarrizketetan parte hartu dut askotan, nik ez dudalako gustuko bakarrik egotea entzuten irakasleari, baizik eta parte hartzea beraren azalpenetan.


Liburuei buruz hitz egiterakoan, euskarazko hiru irakurri ditut kurtso honetan zehar, baina hau ez da irakurtzea gustuko ez dudalako, baizik eta denbora askorik izan ez dudalako. Batxilergoa nahiko gogorra da, ni hasieran erlaxatuago ikusten nuen nire burua, baina hilabeteak pasata, gero eta estres gehiago sentitzen hasi nintzen.


Esan bezala, Haizea, Naroa, Jon, June eta Pabloren testuak zuzentzen saiatu nahiz. Gainera, beste klaseetako lagunen testuak zuzendu ditut ere, Gorkarena, adibidez. Ez dut izan “zuuzentzaile pertsonal” bat, baizik eta nik zuzendutako pertsonen laguntza jaso dudala.


Laburbilduz, Gorkak esandakoa ahalik eta hoberen betetzea izan da nire helburua. Zorionez, metodologia honekin ondo ibili naiz eta nire euskara mailak gora egin du, nik uste.


Hau guztia dela eta, nota altua, bikain bat, merezi dudala uste dut. Izan ere, hiruhilabete honetan esfortzu osoa egin dut. Lanean egonnaiz testuak idazten eta birpasatzen ahal izan dudan guztietan(ez kurtso hasieran egiten nuen bezala) ahozkoak prestatzen eta liburuak irakurtzen.




EGIAREN TEORIAK


Egiaren teoriak historian zehar egia zer den definitzeko, azaltzeko eta ulertzeko egin diren saioak dira. Nahiko lotura estua dago egiaren teoria hauen eta lehen ikusi ditugun egia-irizpideen artean. Egiaren teoria bakoitzaren oinarrian irizpide horietako bat dago.


Egia elkarrekikotasun edo egokitasun gisa


Beste teoria guztiek ere egitura horri eutsi diote. Aristotelesen definizioa: “Ez denari buruz badela esatea edo badenari buruz ez dela, faltsua da; badenari buruz badela esatea eta ez denari buruz ez dela, aldiz, egia da.”
Objektu eta subjektu horien arteko bat etortze harremana: elkarrekikotasuna edo egokitasuna. Zerbaiti buruz esaten denaren eta zerbait hori denaren arteko bat etortzea


Egia koherentzia gisa


Koherentzia dute egia-irizpide. Proposizioa egiazkoa izango da, baldin eta jada egiazkotzat ditugun proposizio multzoarekin bat egin badezake (ezagutza berri oro). Ezagutza-sistemetatik abiatuz egin behar da.
Testuinguru-irizpidea da. Ezer ere ez da ez egiazkoa ez faltsua bakarka, baizik eta gure ezagutza bakoitza dagokion jakintza-sistemari lotuta dago.


Egiaren teoria pragmatista (William James)


Egokitasuna da, baina dimentsio praktikoa gehituz. Azalpenek bizitzako arazoak konpontzeko zer-nolako baliagarritasuna duten hartzen du kontuan.
Helburu jakin baterako balio du, edo testuinguru jakin batean modu egokian funtzionatzen du. Azalpen bat egiazkoa izango da, baldin eta arazoak konpontzeko eta beharrak asetzeko tresna eraginkorra bada.
Egia praktikari buruzkoa denez, behin-behinekoa da beti, zeren une jakin batean funtzionatzen duena edo baliagarria dena ez da hala izango beste batean.
Baliagarritasunak arazoak konpontzeko eraginkortasuna eta ondorio onuragarriak dituela esan nahi du.


Egiaren adostasunaren teoria (Habermas)


Behar-beharrezkoa da elkarrizketa-ingurua egotea.
Beste solaskideei proposizioa egia dela sinestarazteko nahikoa arrazoi ditugulakoan gaudela, lasai hitz eginez gero, egia bilatzea bera beste kanpo-presiorik gabe, hain zuzen ere.
Egia-grina(verdadera pasión) duten pertsonak prest egon ohi dira besteekin hitz egiteko, bortxarik eta azpikeriarik gabe.
Elkarrizketan emandako argudioek egia egiaztatzeko hainbat modutan izan dezakete jatorria. Solaskide guztiak ados jarri ote daitezkeen jakin nahi da.
Adostasuna ez da egia-irizpidea, zeren solaskideak oker egon baitaitezke edo garrantzizko informaziorik izan ez. Egia berraztergarriak dira.
Egia lortzeko arrazoiak eman eta besteenak entzun beharra.




BERNANDO ET RAMON


Ipuin honetan narratzailea emakume bat da eta badaki informazioa pertsonaiei buruz. Narratzaile protagonista da, beraz ipuinaren barruan dago. Fidagarria da, nik uste, baina subjektiboa ere, zeren eta iritzia ematen du momentu guztietan, nahiz eta esplizituki ez eman, kontatzen dituen gauzak baloratzen ditu.


Ipuin honetan pasarte hau baino lehen neska eta mutila ezagutzen dira kongresu batean eta neskak interes handia dauka mutilarengan, baina berak uste du mutila beste emakume batekin dagoela. Momentu batean mutilak galdetzen dio emakumeari zer bisitatu ahal duen eta emakumea hasten da esaten, baina Antsok esaten dio ea berak erakutsi ahal dion. Momentu horretan emakumeak itxaropena dauka berarekin egoteko eta egun batean hiria bisitatzera joaten dira eta momentu batean Antsok esaten dio joateko hotelera erakutsi behar ziola gauza bat. Biek joaten dira eta Antsok berak itzulitako liburu bat erakusten dio eta emakumeak esperantza galtzen du. Azkenik, emakumea geratzen da liburua irakurtzen eta Antso geratzen da lo hotelean.


Liburu hau irakurrita, esan dezaket nahiko interesgarria dela, baino istorio batzuk apur bat korapilatsuak dira eta ez dira guztiz ondo ulertzen, baina orokorrean gustatu zait.




ALDERDI NAZIONAL FAXISTAREN PROGRAMA


Barne-politikaren printzipioak:
Estatuak tradizio nazionala, sentimendu nazionala eta borondate nazionala arduraz zaindu, defendatu eta hedatu behar dira.


Kanpo-politikaren printzipioak:
Italiak Mediterraneoan zibilizazio latindarraren gotorlekutzat zuen funtzioa berreskuratu behar du, eta Italiarekin lotutako beste nazionalitate batzuetako herrialdeei legeak inposatu behar dizkio.


Gizarte-politikaren printzipioak:
Faxismoak onartzen du jabetza pribatuaren funtzio soziala, aldi berean eskubide eta betebeharra baita.
ANF klaseen arteko interesengatiko borrokak araubidetzen saiatuko da, zerbitzu publikoetan greba egitearen debekua errespetaraziko du eta, betetzen ez denean, zigortuko da.


KAZETARITZA


Kazetaria izatea oso lanbide gogorra da kasu batzuetan. Kazetaritza jendeari gertatzen ari den edo gertatu denaren berri ematean datza. Kazetaritza-mota asko daude; adibidez: bihotz-kazetaria, kirol-kaztearia eta berri-kazetaria.

Lehenengoz, bihotz-kaztariei buruz hitz egingo dut. Nire ustez, lan hori alde onak baino ez ditu: ez zaude arriskuan inoiz ere, gaur egungo gauzetaz ohartzen zara... Kirol-kazteariei buruz hitz egiterakoan, apur bat arriskutsuagoa da haien lanbidea, baina ia-ia ezer; hau da, adibidez: futbol zelai batera edo edozein kiroleko zelai batera joaten bazara eta txapelketa oso garrantzitsu bat bada, jarraitzaile asko egongo dira eta, kasu batzuetan, biolentziara jotzen dute urduri daudelako edo hainbat arrazoiengatik izan daiteke. Berri-kazetari orokorrak, berriz, arriskutsuenak dira, hobeto esanda, haiek ez, beren lanbidea baizik. Oso kazetari ona bazara, zuk emango dituzun berrien lekuetara joango zara, nahiz eta oso arriskutsua izan kasu batzuetan; hala nola, gudak edo gatazkak dauden herrialdetan edo oso herrialde txiroetan.

Amaitzeko, kazetaritzak alde onak eta txarrak ditu kazetari-motaren arabera, baina, nire iritziz, nahiko lanbide gogorra da.




BRUSELAS


Brusela hiria Belgikako hiriburua da. Estatuko hiriburua bezala, Bruselako gobernu eta parlamentuaren egoitza da. Era berean, Belgikako Philip King eta Belgikako errege familiaren egoitza topalekua da Laekenen gaztelua. Bruselako hizkuntza ofiziala frantsesa da. ikuspuntu meteorologikotik, badirudi Bruselan duten klima itsasokoa da. hain zuzen, hotz handiko epe batzuk, uda epel eta atsegina eta euri jasa urtean zehar banatutako negu nahiko epelak.


Karl Marx, marxismoa


Marxismoa Karl Marx-ek, filosofo eta kazetari iraultzaile alemaniarrak sortutako ideologia da.
Marxismo-a bi ideologietara eta mugimendu politikoetara elkartuta dago: sozialismoa eta komunismoa . Teorialari honek defendatzen zuen bere ideologian langileak elkartu behar zirela haien eskubideak babesteko eta boterea lortzeko iraultza bat egin behar zutela burgesek egin zuten bezala, eta boterean zeudenean proletarioen diktadura ezartzea, eta diktadura horretan desberdintasunak ezabatzea lortuko zuten. Hori izan zen lehen urratsa klaserik gabeko gizartea sortzeko.
Marx-ek pentsatzen zuen historia gizarte klaseen arteko borroka konstatea zela, hau da, gizarte hasieratik bi klase bereizi dira, klase menderatzailea eta klase menderatua.
Marx-ek “Manifiesto Comunista” liburua idatzi zuen Engels laguntza emanez, oso garrantzitsua izan zen XIX mendean.



Robert OWEN

Robert Owen (Gales, 1771komaiatzaren 14 - 1858koazaroaren 17a) enpresaburu eta gizarte-ekintzaile bat izan zen, sozialismoaren eta kooperatiba-mugimenduaren aitzindaria izateagatik ezaguna. Gaztetan, New Lanark izeneko ehungintza-enpresa buru bihurtzen da eta bertako langileen egoera tamalgarriaz kezkaturik, hainbat erreforma egiten ditu beraien egoera hobetzeko, lan-ordutegiak arinduz eta lanpostu garbitasun eta segurtasun neurriak hobetzen. Geroago, eskola-sistema publikoaren bultzatzailea da. Bere ideia aurrerakoiak Europa osora zabaldu eta berak asmatutako "8 ordu lanean, 8 ordu aisian, 8 ordu atsedenean" leloa Lehen Internazionalaren eslogan bihurtzen da. Estatu BatuetanNew Harmony komunitate utopikoa sortzen du, gerora porrot egingo zuena. Euren kabuz kudeatu eta jabetza pribaturik gabeko komunitateen sustatzailea ere izan zen eta horregatik kooperatiben sortzailetzat jotzen dute zenbaitek. Beste zenbaiten iritziz, kudeatzaile arrakastatsu, filantropo, paternalista eta gizarte-erreformatzaile bat besterik ez zen izan, pentsamendu nahiz teoria sakonik gabekoa.





APOCALYPSE NOW

external image D-h3C1gxLCDMbZIOp_IvSV4Oca5m98c0_9qb_SmghIoB1NovOn0_I6N1S9wHY_phZLWMRWQ4FiSdxwI5BqCmrtN3f5cu2-Q5ILuybaiul3hyBu4kmvVIyyUKNsZvJF1lxkhcjB9u


  • Pelikularen argumentua

AEBko armadako adimen-zerbitzuetako kidea da Willard kapitaina. Vietnamgo gerra garaian, Kanbodian misio arriskutsua aurrera eraman dezan eskatu diote. Erotu den Kurtz koronel estatubatuar arnegaria hiltzeko ibaian gora egin beharko du. Oihanaren barrenean, moztutako buruez eta usteldutako hilotzez jositako kanpamentuan, Kurtzen izaera izugarriak eta enigmatikoak Montagnardko tribuko kideen gaineko agintea du, buda despotikoa legez, eta horiek jainkoa bezala gurtzen dute

  • Pelikularen gaia

Bietnamgo Gerra da pelikula honen gaia.


  • Pertsonaien deskribapena.

- Coronel Walter E. Kurtz (Marlon Brando): Willard, Vietnamgo Gerrako ukatutako borrokalari ohia, baino adin apur bat aurreratuagoko gizona. Oso zentzuzkoa, salbuespenezko ikaslea eta soldadua, handinahi eta Estatu Batuetako armadarako zerbitzu akatsgabea eman duen. Hala ere, jada Vietnamen erabiltzen hasten da metodo krudelegi eta ez ortodoxo batzuk populazioa ez soilik menderatzeko, baizik eta inbaditzaile amerikarraren beldur izatea haiei eragiteko.

  • Aktoreak

Martin Sheen : Benjamin L. Willard kapitaina
Marlon Brando : Walter E. Kurtz koronela
Robert Duvall : Bill Kilgore teniente koronela
Frederic Forrest : Jay «chef» Hicks
Albert Hall : Philips komandantea
Sam Bottoms : Lance Johnson
Dennis Hopper : argazkilari-kazetaria
Larry Fishburne : Tyrone «Clean» Miller
Aurore Clément : Roxanne Sarrault
G.D. Spradlin : jenerala
Harrison Ford : Lucas koronela
Scott Glenn : Richard Colby tenientea
Bill Graham : agentea
Cyndi Wood : Playmate
Colleen Camp : Playmate
Linda Carpenter : Playmate
Joe Estevez : Willarden ahotsa
Franck Villard
Christian Marquand : Hubert de Marais (redux)
Aurore Clément : Roxanne Sarraut-de Marais (redux)
Roman Coppola : Francis de Marais (redux)

  • Zuzendariaren biografia.

Francis Ford Coppola (Detroit, 1939koapirilaren 7 - ) Ameriketako Estatu Batuetakozinema zuzendaria eta ekoizlea da.Sofia Coppola eta Roman Coppola zinemagileen aita zein Nicolas Cage aktorearen osaba da.
1969an, George Lucas adiskidearekin batera American Zoetrope izeneko estudioak fundatu zituen. George LucasenTHX 1138 lehendabiziko filmak porrotara eraman zituen estudioak, baina The Godfatherfilmaren arrakasta itzela zela eta,Hollywood konkistatzeko ametsak berpiztu zizkion Coppolari.
George LucasekApocalypse Now proiektuaren lehen ardura bazuen ere, Star Warsen truke aldatu zuen. Bion arteko harremana etenta, Coppolak "Apo" proiektuak bere gain hartu behar izan zuen. Filipinetakooihanean, ekoizpena bertan behera geratzeko zorian egon zen Coppolak, drogetan murgilduta, ia-ia adimena galdu zuen. __Filma__1979an kaleratu zen eta berriro arrakasta itzela eskuratu zuen. Azken urteotan, halere, Coppolen filmek ez dute lehengo bezain harrera onik jaso. Hori dela eta, ekoizteari ekin dio gero eta maizago, batez ere Sofia Coppola alabaren filmak.


  • Testuinguru historikoa

Vietnamgo Gerra (vietnameraz: Chiến tranh Việt Nam) edo Indotxinako Bigarren Gerra —Vietnamen Ameriketako Estatu Batuen aurkako Erresistentzia Gerra edo, besterik gabe, Estatu Batuen Gerra izenez ezaguna— Gerra Hotzaren garaian superpotentziek ordezkari bidez egindako gerra bat izan zen, 1955eko azaroaren 1ean hasi eta 1975eko apirilaren 30eanSaigon erortzearekin bukatua. Vietnamen, Laosen eta Kanbodian gertatu zen, eta elkarren aurka izan zituen alde batetik Ipar Vietnamkomunista (Sobietar Batasuna, Txina eta beste aliatu komunista batzuk lagun zituela) eta bestetik Hego Vietnamkapitalista (Ameriketako Estatu Batuak eta beste aliatu antikomunista batzuk lagun zituela). Viet Cong —Ipar Vietnamek lagundutako Hego Vietnamgo fronte erkide komunista bat, arinki armatua— lurralde hartan gerrilla borroka egiten aritu zen, indar antikomunisten aurka. Vietnamgo Herri Armada —Ipar Vietnamgo Armada— gerra konbentzionalagoa egiten aritu zen, zenbaitetan gudara unitate handiak eramanda.

Gerratearen ondorioz hildako jendea.

Ameriketako Estatu Batuak izan ziren gatazkan murgildu zen kanpoko botere nagusia, Frantziakzonaldetik alde egindakoan. AEBetako aholkulari militarrak 1950erako bazeuden Vietnamen, Frantziako indar kolonialen laguntzan. Vietnamgo nazionalistek, Viet Minh alderdiek alegia, Vietnamgo hegoaldea ezin izan zuten mendean hartu ez Frantziaren kontrako Lehen Indotxinako Gerran (1946-1954) (Vietnamgo gerra deritzona Indotxinako Bigarren Gerra izango bailitzateke) ez horren ostean ere. Amerikar aholkulari horiek, 1956an, Hego Vietnamgo tropak irakasteko ardura osoa hartu zuten. 1965rako, borroka-tropa amerikar garrantzitsuak iritsita zeuden. Azkenak, 1973an joan ziren.

Hainbat etapatan, mendiak eta oihanak zaintzen zituzten patruila txikien gerrillako guda izan zen. Baina azkenean, tamaina handiko batailak suertatu ziren. Hegazkin amerikarrak bonbardaketa handiak burutu zituen, komunisten hornidura-sarea suntsitzeko asmotan. Alabaina, gai kimiko andana bota ziren bonbardaketa kanpaina horietan.
Vietnamgo gerra deskolonizazioaren eta Gerra Hotzaren testuinguruan ulertu behar da. Eskala txikiko gatazkatik abiatuta, AEBek eta komunistek (Sobiet Batasunak edo Txinak edo biek ere) parte hartzen zuten bi alboetan. Munduko xake-taulan, holako gerrak garrantzi txikiko piezak izaten ziren, aurkari nagusiek (AEBek eta Sobiet Batasunak) zuzenean elkarren kontra borrokatu nahi ez baitzuten, elkarren botere nuklearraren beldur.
Vietnambo gerra 1975ekoapirilaren 30ean bukatu zen, Saigon, Hego Vietnamgo hiriburua Ipar vietnamarren menpe geratzean. Hildakoen kopuruei dagokienez, 2 eta 2.5 milioi arteakoak dira hildako asiarrak, horietako asko zibilak. Amerikarrak 60.000 inguru dira. Hala ere, adituak ez datoz bat horrelako datuak ematerakoan, eta gaur egun ere zalantzak daude.


  • Egindako urtea
1979. urtean egindako pelikula da.

  • Iritzi pertsonala, pelikularen balorazioa, konklusioak

Asko gustatu zaigu pelikula, hautatu dugulako nolakoa izan zen Vietnamgo egoera gerra garaian eta nola bizi izan zuten horko jendea.





Ez gara askeak (Kazetaritza aldetik erakargarriagoa den izenburua bilatu dut <gorkaazk>)


Gaur egungo gizartean jende askok esaten du askeak garela baina, benetan, ez gara.

Nire ustez, kontua da baldintzatuta gaudela, hau da, aukera bat baino gehiago dugula gauza bakoitzerako, baina aukeratu behar dugu, gauza horien artean. Baina aukera mugatuta egoten da, determinatuta, hau da, bakarrik aukera bat egon ohi da gauza bakoitzeko.

Gure gizartean eman nahi den ideia da guztiz askeak garela, inork ez gaituelako behartzen ezertarako, baina modu batean edo bestean baldintzatuta gaude, beraz ez gara guztiz askeak.

Teorikoki, bi askatasun mota daude; kanpo- eta barne-askatasuna.

Alde batetik, kanpo askatasuna askatasun fisikoa eta jarduteko askatasuna da, hau da, burutuko dudan ekintzan ez dagoela oztoporik, ezerk ez nauela eragozten. Kanpo askatasunaren barnean askatasun fisikoa (mugitzeko askatasuna), askatasun zibila (estatu bateko legeek aitortzen dituzten hiritar eskubideak gauzatu ahal izatea), askatasun politikoa (erabaki politikoetan parte hartzeko askatasuna), pentsatzeko askatasuna(pentsamendua eragozpenik eta zigorrik gabe adierazteko libertatea) eta askatasun erlijiosoa (kultua zein erlijioa hautatzeko eta praktikatzeko askatasuna).

Beste alde batetik, barne askatasuna nahi izateko askatasuna da; aukeramena askatasun psikologikoa, borondatea librea da, hau da, beste inoren nahiak ez didala mugarik jartzen. Benetan libreak al gara aukera desberdinen aurrean erabakitzen dugunean ala motibo desberdinek behartzen gaituzte, Benetan libreak al gara hainbat aukeren aurrean erabakitzen dugunean ala zenbait motibok, hala nola, presio sozialak, kulturak, behartzen gaituzte, horietaz ohartu ez arren ere? Problema honen aurrean, 2 postura har daitezke: determinismoa (borondatea ez da libre bere erabakietan) eta indeterminismoa (borondatea libre da bere erabakietan).

Filosofiaren oinarrizko problema izan da kontu hau mende luzeetan zehar, eta nire ustez, ez gara guztiz askeak, zeren eta modu batean edo bestean baldintzatuta bagaude, nahiz eta gu konturatu ez. Ez gara askeak benetan.

Two Way Sign





PENTSAMENDU POLITIKO ILUSTRATUA


BOTEREEN BANAKETA, MONTESQUIEUREN ARABERA:
Estatu bakoitzean, hiru botere mota daude: botere legegilea, jendeen zuzenbideari dagozkien gaien botere betearazlea, eta zuzenbide zibilari dagozkion arazoen botere betearazlea.
Lehenaren bidez, printzeak edo magistratuak legeak egiten ditu aldi baterako edo betiko, eta egindakoak zuzentzen edo indargabetzen ditu. Bigarrenaren bidez, bakea edo gerra egiten du, enbaxadak bidali edo jaso, segurtasuna ezarri eta inbasioei aurre egiteko neurriak hartu. Hirugarrenaren bidez, delituak zigortu edo partikularren arteko gorabeherak epaitzen ditu. Azken horri, epaitzeko boterea deritzo, eta besteari, estatuaren botere betearazlea, besterik gabe.
Galdua legoke dena, baldin pertsona batek edo nagusien, nobleen nahiz herriaren gorputz batek hiru botereak balitu: legeak egitekoa, ebazpen publikoak exekutatzekoa, eta partikularren arteko delituak eta gorabeherak epaitzekoa.

TOLERANTZIA, Voltaireren arabera:

Batzuen ustez, neba-arreba galduak, Jainkoari frantses eskasean errezatzen diotenak, paternalismoz barkatzea haien eskuetan armak jartzearen parekoa da; eta berrio ere, Jarnac, Moncontour, Coutras, Dreux, Saint-Denis eta beste leku askotako batailak ikusiko ditugu. Ez dakit hala ote den, ez naiz profeta eta; baina nire ustez, ez da kontsekuentea hau esatea: "gizon horiek matxinatu egin ziren, gaizki tratatu zituztenean; beraz, ongi tratatzen dituztenean, matxinatu egingo dira".

Azken finean, tolerantzia horrek ez du gerra zibilik piztu; intolerantziak lurra sarraskiz bete du. Epaitu orain bi aurkari hauek: semeari zintzurra moztu diezaiotela nahi duen ama, eta entregatzen duena, bizirik jarrai dezan!
Irakurle inpartzialei erregutzen diet egia horiek aztertzeko, egiaztatzeko eta zabaltzeko. Adi dauden irakurleak, beren pentsamenduak jakinarazten dituztenak, egilea baino urrunago iristen dira beti.

GIZARTE-HITZARMENA ETA BERE ERAGINAK, Rousseauren arabera

Naturazko egoeratik egoera zibilera igarotzeak oso aldaketa garrantzitsua sortzen du gizakiarengan. Haren jarreran, justiziak sena ordezkatzen du eta ekintzek lehen ez zuten moralezko izaera hartzen dute. Gizarte-hitzarmenaren ondorioz, naturazko askatasuna, eta erakartzen duen eta lor dezakeen guztia eskuratzeko eskubide mugagabea galtzen ditu gizakiak. Askatasun zibila eta duen guztiaren jabetza irabazten ditu. Ordain horiek behar bezala ulertzeko, askatasun naturala eta askatasun zibila bereizi behar dira. Lehenaren mugak banakoaren indarrak dira. Askatasun zibilaren mugak, berriz, borondate orokorra eta jabetza dira; azken hori indarraren eragina edo jabetzaren lehen okupatzailearen eskubidea da eta titulu positibo batean baino ezin da oinarritu.




IRITZI TESTUA: ANOREXIA



Anorexia


Anorexia pil-pilean dago gure adinean, nerabezaroaren aldian gaudelako eta gure itxura fisikoa behar izango lukeen baino gehiago inporta zaigu. Garrantzitsua da ezagutzea gorabehera hau eta haren ondorioak guri ez gertatzeko.

Gaixotasun honen eragileak diren nagusietariko bat gu gara, gure gizartea. Batzuetan komentarioak mintzeko adorerik gabe egiten dira, baina, nahi gabe, nolabait erasota sentitzen diren pertsonak daude. Hasieran, txantxa baten moduan har dezakete edo, zuzenki, inolako garrantzirik ez ematea, baina agian denborarekin, benetan min emanda sentitzen dira, normalean, biktimak neskak dira-eta, honako komentario motengatik: "Ez jan hainbeste, begira nola jartzen ari zaren" edo "Kirol egin behar da, ipurdi bat jartzen ari zaizu...". Honen erruz, neska asko jateari uzteko puntura hel daitezke, eta, pixkanaka-pixkanaka, anorexiaren munduan sartzen joatea.

Anorexia gaur egun ugaria izateren beste arrazoi nagusietako bat sare sozialak, telekomunikazioak orokorrean eta modeloen mundua dira. Alde batetik, arropa-marka asko eta arropa-denda oso neska meheak dauzkate modelo bezala eta, askotan, osasuntsu ez dagoen gorputzarekin. Zoritxarrez, oso marka ezagunak direnez, pentsatzen dugu gorputz perfektua hori dela eta ez bagarela heltzen argaltasun mutur horretara, lodi gaudela, baina ez da horrela. Beste alde batetik, sare sozialak min handia egiten ari dira, nerabeen artea, argazkiak igotzen direnez, jendeak, logikoki, hobeto agertzen den argazkia edo bere gorputza hobeto irteten denean i¡igotzen du. Beste neska batzuk ikusten dute eta ideal bezala edukitzera hel dezakete eta gorputz haiekin obsesionatzea hura bai edo bai lortu nahi izateko puntura arte, eta lortu ezean, jateari uztea eta, beraz, anorexian sartzea.

Konklusioan, ez da existitzen gorputz perfektua, nahiz eta ideal asko egotea. Gorputz guztiak perfektuak dira, osasun baldin badaude. Ez gara inoiz obsesionatu behar beste pertsona baten gorputzarekin eta, are gutxiago, gurea mintzeko baldin bada.


AZALPEN TESTUA


Intxaur-saltsa


Euskal Herriko postre tipiko bat da. Bakarrik zerbitzatzen den intxaurrez eta esnez egindako krema bat da, natillen antzekoa, baina testura lodiagoarekin. Gabonetan Euskal herrixketako postre tipiko bat da, Gipuzkoako zonaldean batez ere.

Osagaiak:

  • 500 g. intxaur
  • 6 koilarakada azukre
  • 1,5 litro esne
  • menda hosto batzuk (apaintzeko).

Nola egin

Intxaurrak kraskatu eta fruitua ateratzen da. Oihal batean ipintzen dira eta ,zurezko mazo batekin kolpe txikitxoak emanez, intxaurrak txikitu behar dira. Lapiko batean esnea berotzen da. Esnea bero dagoenean, intxaurrak eta azukrea gehitzen dira. Egosten utzi behar da dena su motelarekin 60-70 minutuz, noiz behinka irabiatuz. Denbora pasa ondoren, sutatik kendu eta epeltzen uzten da. Amaitzeko, menda hostoekin dekoratzen da eta prest dago zerbitzatzeko. Postre hau hotz, epel edo bero hartu ahal da, bakoitzaren gustuaren arabera.

Aholkuak


Norbaiti janarian jaki puskak topatzea ez bazaio gustatzen, intxaur-saltsa iragazi daiteke eta intxaur-saltsa arinagoa nahi bada, intxaur kantitatea murriz daiteke edo egosten egon behar den denbora txikiagotu.





2016/10/10

Kaixo Haizea,

Zelan zaude? Gaur oso gauza interesgarri bat kontatzeko idazten dizut. Zuk badakizu betidanik gizarte desberdintasunen kontra egon naizela, eta oso urduri jartzen nauen gai bat dela, baita zuri ere ezta?

Orain dela bi edo hiru aste Gobernuz Kanpoko Erakunde batean hasi nintzen lan egiten eta momentuz oso pozik nago egiteko tokatu zaidan lanarekin, baita nire lankideekin ere. Nik gutxiago garatuta dauden herrialdeetako bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dut. Erakunde honen barruan, jende guztiak, parte hartzen du edo laguntzeko prest dago beti, gure aisialdiko denboraren eta energiaren zati bat emanez.

Orain arte daramagun denbora oso laburra izan da baina guztiz aprobetxatu dugu. Bilboko kaleetatik ibili gara jendearen sinadurak bilduz, esate baterako. Nahiz eta gauza asko egin denbora laburrean, interesgarriena hurrengo hilabeteetan egingo dugu. Uste da ezin direla jakin Erakundean egingo ditugun planak, baina nik haietako bat esango dizut, baina ezin duzu ezer esan, mesedez. Urriaren 7an, hau da, 3 aste barru, Europatik zehar joango gara jendeari galdetzeko ea zer pentsatzen duen gizarte desberdintasunari buruz. 2 aste egongo gara bidaiatzen eta galdetzen Europa osoan zehar eta hona helduko garenean, lortu ditugun datu guztiak bildu eta alderatuko ditugu pasa den urteko informazioarekin.

Nire ustez, Erakunde bikaina da denbora pasatzeko eta zure ideiak besteei transmititzeko. Anima zaitez gurekin elkarlanean aritzeko!

Besarkada handi bat,

Enma