Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean
Danel L





2

Azalpen testua
2016 irailean
Danel L

Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK




























Erabil ezazu zure buruari zuzentzeko zuzentzaile automatikoa: Xuxen


Ez ahaztu hiztegi zalantzak euskalbar tresnaren bidez argitzea.




Kaixo Julen,

Zer moduz? Azkarregi pasatzen dira oporrak ezta? Badakizun bezala, ni munduan dauden gizarte desberdintasunen kontra nago. Horregatik Oxfam izeneko Gobernuz Kanpoko Erakunde batean nabil elkarlanean. Gure helburua Sahara basamortuan dauden herrialdeetako jendeak bizimodu hobea edukitzeko laguntzea da.

Horretarako, kide bat eta biok Getxoko auzo guztietatik pasatzen ari gara gure erakundean parte hartu nahi duen jendea biltzen, eta janaria eta jostailuak pilatzen. Erakundean parte hartu nahiko zenuela pentsatu dut, ezagutzen zaitut eta. Benetan lan pozgarria da. Ezer ez duen jendeari laguntzean sentitzen den sentsazioa ezin hobea da.

Herenegun, nire kidea eta biok Libiako gizon batekin egon ginen hizketan eta hango bizimoduari buruz esan ziguna sinestezina da. Milaka familia daude janaririk ere ez dutenak! Nik hauek laguntzeko grina sentitzen dut barnean, benetan.

Nire ustez, munduko jende guztiak eskubide berdinak iza beharko lituzke eta hala ez denez, lanean egongo gara gutxienez hirugarren munduko pertsona batzuen bizimoduak hobetzen saiatzeko.
Erakundean parte hartzearen proposamenarekin ados bazaude, deitu iezadazu mugikorrera eta esango dizkizut zeintzuk diren eman behar dituzun pausuak Erakundean parte hartzeko.

Hala eta guztiz ere, gurekin lan egiteko denborarik ez baduzu baina lagundu nahi baduzu, egin dezakezuna, diru ekarpen bat edo janaria, jostailuak, eta erabiltzen ez dituzun objektuak donatzea da. Era honetan asko lagunduko zenuke ere jende honen bizitza hobetzen.

Espero dut dena oso ongi joatea eta zu laister berriro ikustea!

Besarkada bat,

Eneko.



AZALPEN-TESTUA

BOXEOA


Boxeoa eskularruak jantzita bi kirolariek elkar jotzen diharduten kirola da. Kirolariek arautegia errespetatu behar dute eta aurkariaren gorputza gerritik gora bakarrik jo dezakete. Borrokak ´´ring´´ izeneko tokian egiten dira.

Historia


Antzinako Grezian eta Erroman boxeo antzeko kirol bat egiten zuten, baina eskularrurik gabe.

Baina gaur egungo boxeo modernoa Ingalaterran sortu zen XVIII. mendean eta arautzen duten legeak Queensberry markesak eman zituen 1865ean. Boxeoak historian bi fase desberdin ditu, eskularru gabeko boxeoa eta boxeoa eskularruekin.

Gaur egungo arauak

Gaur egungo erregelak 2008an egin ziren boxeoaren borroka “garbiagoa” izateko. Erregelak borroka profesionalarentzat eta “amateur”-arentzat erabiltzen dira. Erregela “garrantzitsuenak” hauek dira:

  • Bestearen atzeko aldean ezin da kolpatu.
  • Soilik ukabilak erabil daitezke.
  • Ezin zaio aurkariari bizkarra eman.
  • Ezin zaio aurkariari gerrikoaren azpian jo.

Eskularruak


Estalki berezi batzuk erabili behar ditu boxeolariak eskuetan, boxeoko eskularruak izenekoak, hauek, 143 eta 228 g bitarteko pisua izan behar dutenak (170 g-koak txapelketetarako).

Kolpeak

Lau golpe mota daude: Jab, Cross, Crochet eta Uppercut.

  • Jab: Ukabilkada indartsu eta azkarra da, hau defentsarako posiziotik aurreko eskuarekin erabiltzen da.
  • Cross: Jab-a baino askoz indartsuago da baina motelagoa, hau defentsarako posiziotik atzeko eskuarekin erabiltzen da.
  • Crochet: Ukabilkada semizirkularra da, aurreko eskuarekin erabiltzen da eta oso indartsua da gorputz osoa ukabilkadari laguntzen diolako mugimenduarekin.
  • Uppercut: Atzeko eskuarekin egiten den kolpea da, mugimendua bertikala eta behetik gorakoa da.

Round

Borroka zatitan banatuta dago, hauek “rounds” deitzen dira. Hasieran, ez zuten denbora mugarik, gero 5min-ko 20 round egiten zituzten eta gaur egun, maila nazionalean, 3min-ko 10 round egiten dira baina maila handiagokoak badira 3min-ko 12 round dira. Hau guzti hau borroka profesionalean, baina amateurrean horrelakoak dira:

  • Gizon senior: 3min-ko 3 round.
  • Emakume senior: 2min-ko 4 round.
  • Gizon junior: 2min-ko 4 round.
  • Emakume junior: 2min-ko 3 round.


argazkigilea: Wayne Short (Edited version of File:Boxing080905.jpg) [Public domain], via Wikimedia Commons
argazkigilea: Wayne Short (Edited version of File:Boxing080905.jpg) [Public domain], via Wikimedia Commons



mike tyson bilaketarekin bat datozen irudiak
mike tyson bilaketarekin bat datozen irudiak

Argazki oina falta da. Nortzuk dira boxeolariak, nor argazkigilea.




IRITZI-ARTIKULUA

Drogak


Drogak, gozokiak bezalaxe, mota askotakoak daude eta haien efektuak oso ezberdinak dira, eta hauek kontsumitzearen ondorioak ere bai. Baina Drogek ezaugarri nagusi bat dute guztiek berdinetik, gure osasunerako kaltegarria den zerbait dutela. Baina badaude batzuk propietate onuragarriak dituztenak.

Nire ustez, kalamua edo “marihuana” erretzea, adibidez, ez litzateke guztiz kaltegarria izango kontsumitzaileek neurri batzuk hartuko balituzte. Izan ere, landare honek minbiziaren kontrako propietate ugari ditu. Nik landare hau erretzen duten pertsonei ez nieke “drogazale” deituko, kontuan hartuta existitzen diren droga guztiz kaltegarri eta mendetasun-sortzaileak kontsumitzen dituen jendea egon badagoela. Neure iritziz jendeak egiten duen hanka sartze handiena drogekin beren bizitza hauen mende uztea da eta horregatik drogak suntsitzen ditu familiak, adiskidetasunak eta bizitzak.

Gaur egun, festetan gazteen arteko gatazkak sortzen direnean, oro har, alkohola izan ohi da protagonista nagusia. Baina droga gogorragoak erdian daudenean sor daitezkeen arazoak askoz larriagoak izan daitezke, hauen efektuek beldurra kendu eta adrenalina eta euforia sortzen baitituzte. Gainera pozoi hauek ez dituzte inolako efektu onuragarririk, kaltegarriak dira fronte guztietan. Eta okerrena da adikzio izugarria sortzen dutela.

Nire ustez zein droga kontsumitu bakoitzaren erabakia da, bakoitzak nahi duena egin dezake bere bizitzarekin. Hala ere, jende guztia ondo informatua egotea derrigorrezkoa dela uste dut, droga guztiz kaltegarriak kontsumitu nahi baditu norbaitek, egin dezala, baina zer hartzen ari den jakinda.

Argazki oina falta da. Zer ikusten da irudia? Nor da irudiaren egilea?
Argazki oina falta da. Zer ikusten da irudia? Nor da irudiaren egilea?



Drogen efektuak ?oso desberdinak dira. Begira ezak Interneten: Juan Garzia, Kalko okerrak. 36. or.



Rivero
Guillermo Rivero García 1986ko urriak 1ean jaio zen boxeolaria da. Sopelan bizi da, baina algortarra da. “El Gordo” ezizena jarri zioten lagunek 12 urterekin 103kg pisatzen zituelako, eta entrenatzeari uzten dionean hiru egunetan 10 kg inguru irabazten omen dituelako. 17 urte zituela hasi zen lanean eraikuntzan, baina orain lan baimenean dago egunero entrenatzeko eta boxeatzeko.

17 urte zituela bere lagun batek, Jon Iñaki izeneko batek, Santurtzin zuen borroka bat, Guillermok ez zuen inoiz halako bat lehenago ikusi eta ikusi zuzenean, giroa eta borroka ikustean, noizbait han gainean egongo zela pentsatu zuen. Urte berean bere laguna boxeo eskolak ematen hasi zen eta Guillermok izena eman zuen. Une hartan boxeozale amorratu bihurtu zen. Geroago, Josu Lopategi izeneko bere lagun batekin Blackbelt gimnasioan izena eman zuen eta urte bat inguru egon zen bertan entrenatzen. Ordutegien arazo bat zela eta, Nekogym gimnasiora aldatu zen. Bertan kick boxingarekin hasi zen eta amateur gisa lehenengo borrokak izan zituen, 21 urterekin. Hasieran beldurra sentitzen zuen ring-era igotzean. Nekogymetik Basakickera pasatu zen Itziar bere lagunaekin. Bertan egin du bere karreraren zati handiena.

25 urterekin bere bizitzako denboraldi oso txarra pasatu zuen. Borrokak egiten zituen entrenatu gabe eta motibazio gabe. Borroka ugari galdu zituen, eta okerrena full contacteko bat izan zen, non bukatzear zegoela izugarrizko K.O-a eragin zioten. Honen ondorioz boxeatzeari utzi zion denboraldi batean. Hiru urte inguru egon zen ring batera igo gabe baina entrenatzeari utzi gabe.

Bere lagun eta lankide Arkaitz, luzaroan ringera itzultzeko proposatzen eta motibatzen egon zen, eta azkenean, Guillermo borroketara itzultzea lortu zuen. Geroztik 21 borroka egin ditu. Hamar urte daramatza boxeatzen. Hogeita zortzi borroka ditu guztira; hogeita sei irabaziak eta bi galduak.

Guillermoren ustez boxeoaren gauzarik onena etsaiarekin neurtzea da, baldintza berdinetan egonda zure entrenamendu eta ahaleginaren emaitzak frogatzea. Okerrena berriz, entrenatzaile eta antolatzaileen artean sortzen diren gatazkak dira, berak dioenez. “Boxeolariak gara borrokatzen dugunok, baina gure artean izugarri ondo konpontzen gara ringetik kanpo, ordea.”

Harpausoak.wordpress.com blogean argitaratua.



Hezkuntza-sistema

Gaur egungo hezkuntza-sistema zaharkiturik dagoela esatea gezurra esatea dela uste dut. Izan ere, eskola guztietan jarri dituzte arbela digitalak eta ordenagailuak eta arlo gehienetan erabiltzen dira lan egiteko. Are gehiago, gaur egun etxean ordenagailurik ez duten gazteek arazoak izango dituzte ikasteko zeren eta lan batzuetarako teknologia ezinbestekoa da.

Arbela-digitalak adibidez oso lagungarriak dira aurkezpenak egiteko, eta hauek erabiltzeko sinpletasuna azpimarragarria da. Abantaila handia da hezkuntzan teknologiaren laguntza izatea zeren lan nekez asko zeharo laburtu eta batzuetan dibertigarri bihur ditzake. Adibidez Frantziako Iraultzari buruz ikasi nahi izanda, arbela-digitalarekin bideo bat ikusteko aukera dago, letraz jositako liburu bat irakurri beharrean. Nahi ala ez praktikoagoa eta erosoagoa da teknologia erabiltzea halakoak ikasteko.

Hala ere, teknologiaren erabilerak ere bere alde txarrak ditu. Ordenagailu batekin lan egiteko orduan oso erraza da Internet-en tentazioan erortzea eta zure lana egin beharrean edozerekin arreta galtzea. Gainera teknologia hauen prezioak izugarri garestiak dira eta horren ondorioz jende askok ez du aukerarik hauek erosteko. Dena den, erosteko aukera izanda, arazoak eduki ditzakegu ikasteko orduan. Adibidez, interneten konexiorik ez badugu ezin dezakegu lana burutu.

Nire ustez, irtenbiderik egokiena hezkuntza-sistema hobetzeko, teknologia berriak eta liburuak modu eraginkorrean konbinatzea da. Egun batean liburuak erabilita ikasiz eta hurrengoan erreportai bat ikusiz adibidez. Modu honetan ikastea askoz dibertigarria bihurtuko litzateke, egun bakoitzean klaseko lana desberdina bihurtzen delako, hots, monotoniatik irtetzen delako.

http://zuzeu.eus/author/ekeno/



Askatasun baldintzatua
Askeak al gara benetan? Geure kabuz izaki libre bezala joka dezakegu errealitatean? Nire ustez galdera hauei erantzuteko lehendabizi “askatasuna” terminoaren definizioa ezagutu behar dugu: pertsona batek nahi duen bezala bizitzea eta aukeratzeko eskubidea izatea oztopo edo eragozpenik gabe. Kontuan hartu behar dugu bi askatasun mota nagusi daudela: kanpokoa ( jarduteko askatasuna da, egingo dugun ekintzan oztoporik ez egotea) eta barnekoa ( nahi izateko askatasuna da, gure nahimena librea dela adierazten duena).

Gaur egun, gizakiok askeak gara aspektu batzuetan. Adibidez, herriz aldatu edo beste lekuetara joan nahi badugu, ez dugu arazorik, aske mugi gaitezke (askatasun fisikoa). Baita, mota askotako eskubideak ditugu, hala nola, politikan parte har dezakegu, botoa librea da (askatasun politikoa), pentsatzeko eta adierazteko askatasuna dugu...

Baina askatasun eskubide hauek ez dira munduko leku guztietan betetzen. Palestinan adibidez herritarrak beren herrian sartuta egotera behartuta daude ( kanpoko askatasun falta dute). Beren herria hesi erraldoi batekin inguratuta dago eta guardiak daude hura zelatatzen herritarren batek ihes egiten badu harrapatzeko. Badaude herrialdeak non diktadurak dauden imposatuta. Korean adibidez. Han botoa ez da librea eta jendeak ez du aukerarik politikan parte hartzeko (askatasun politikorik ez). Dena den, ez gara oso urrutira joan behar askatasunaren mugak aurkitzeko, zeren Espainian adibidez, “Ayax” izeneko rapero bat kartzelan sartzeko salatu zuten bere abesti baten letra zela eta, Espainian adierazteko askatasuna egonda ere, epaiketa batera joan behar izan zuen.

Nahi ala ez, gizakion askatasuna hainbat faktoreengatik mugatuta dago (baldintzapena). Baldintzapenak faktore batzuengatik baldintzatuta gaudela (ezin da definitu hitz bat hitz berberarekin) baina aukeratzeko aukera dugula adierazten du. Dirua ezinbestekoa den mundu batean bizi gara. Hura gabe ondo bizitzeko edo bizitza egoki bat izateko aukerak asko murrizten dira. Edozein ikasketa egiteko, unibertsitate karreraren prezioa ordaindu behar dugu, eta hauek ez dira bat ere merkeak. Horren ondorioz, jende asko ikasteko aukera gabe geratzen da. Gainera Afrikatik datozen imigranteak ez dira aske Europara sartzeko. Honen adibiderik argienak Melillako hesia, patera batean Mediterraneoa gurutzatzeko beharra... dira.

Dirua alde batera utzita, gizarteak, modak, berrikuntzak... determinatuta bizi gara, egoera honi determinismo soziala deitzen zaio. Determinismo sozialak adierazten du giza-jokabidea ingurune soziokulturalean ezartzen dela. Gizataldeak kontrol sozialaren bidez, gizabanakoari arauak, sinesmenak, baloratzeko irizpideak... ezartzen dizkio. Jende askok ez ditu bere gustuko arropak janzten “modan” ez dagoelako edo gizarteak ez duelako ondo ikusten, edozein motako arropa janztea guztiz legala izan arren (nahi dugun arropa janzteko askatasuna dugu, eskubidea dugu). Gizarteak gure jokabidean ere eragiten duela uste dut. Mutilak indartsuak izan behar dira eta neskak ordea, finak eta politak. Mutil bat sentikorra denean, gainerakoek adarra jotzen diote, ez dago ondo ikusita eta neska bat gizarte honek imposatu dizkigun standarretan sartzen ez bada, txantxak edo irainak jasan ditzake. Horren ondorioz, jende askok den bezalakoa izateari uzten dio besteek nahi duten bezalakoa bihurtzeko, bere bakardade sentimenduari aurre egiteko. Jokabide hau, konformitate automatikoa ( aipatu Fromm autoritate-argudioa eratzeko) deitzen da eta pertsona gehienok bakardadeari aurre egiteko erabiltzen dugu.

Jaiotzen garenetik gizarteak baldintzatuta gaude, bestela begira jaio-berrien arropak (mutikoek urdina, neskek arrosa). Hau konpontzeko irtenbideak bilatzea beharrezkoa dela uste dut, gure mundua desberdintasunean oinarritzea nahi ez badugu. Horretarako aldaketa txikiak baina nabaritzen direnak egin ditzakegu gure bizitzetan. Adibidez, jaio-berriak elkarrekin hezitzea, desberdintasunik gabe, geuk gustuko ditugun arropak janztea “gizarteak” zer esango duen beldurrik izan gabe, garen bezalako nortasuna izatea, eta ez indartsuaren itxurak egitea (mutilen kasuan) edo finaren plantak egitea (nesken kasuan). Aldaketa hauek benetan aplikatuko bagenitu, mundu zoriontsuago batean biziko ginateke.
Ez gara bizi mundu aske batean. Faktore gehiegik baldintzatuta eta determinatuta (baldintzapena ala determinazioa? erabaki behar duzu) bizi gara, lehen munduko pertsonok askatasun aukera gehiago izan arren.



BOXEOA VS FUTBOLA



Jende askori entzun diot boxeoa oso kirol bortitza dela esanez. Gogorregia. Are gehiago, boxeoa kirol bezala ez litzatekela kontsideratu behar pentsatzen duen jendea ezagutu dut. Baina ni ez naiz iritzi horretakoa. Kasik esango nuke kontrako pentsaera dudala.



Gaur egun, lehen edo bigarren mailako futbol partida bat dagoenean oso arrunta da polizia auto eta furgoi ugari egotea, seguritate maila altua izatea... Honen arrazoi nagusia zaleen arteko gatazkak kontrolpean izatea da. Guztiok dugu izugarrizko indarkeria erabiltzen duten futbol-zale taldeen berri. Denok ikusi dugu zer nolako gehiegikeriak egitera iris daitezkeen. Aldiz, boxeo jaialdi bat ospatzen denean dagoen seguritate maila ezin da konparatu futbol partiduko batekin, norgehiagoka bigarren mailakoa izan arren. Ez da beharrezkoa poliziarik egotea, boxeolarien zaleak elkar errespetatzen baitute. Inondik ez da ageri jendeak hainbeste aipatzen duen indarkeria.



Beste alde batetik, sarritan ikusi ohi da goi-mailako futbol partidetan jokalarien artean arazoak sortzen direla. Batak bestea iraindu duelako, elkar zirikatu dutelako… Kontua da tontakeria batetatik sekulako borrokak sortu ohi direla futbol zelaietan. Eta egia esan, halakoak boxeo-txapelketetan ez dira inoiz gertatzen. Boxeolariek beren arerioari izugarrizko errespetua diote. Borroka hasi baino lehen eta bukatzean bi kirolariek elkar besarkatzen dute, besteari ezer leporatzeko beharrik gabe. Egia da ringean bi boxeolariak elkar oso gogor jotzen dutela, baina ez dute egiten besteari mina emateko xedearekin, baizik eta diren bezain onak erakusteagatik, beren teknika, estiloa eta gaitasunak frogatzeko. Kirol gogorra. Baina noblea. Azpijokorik gabea.



Esaten dudana ez dut esateagatik esaten. Are gutxiago nonbaiten entzun dudalako. Esaten dudana bizi izan dudalako esaten dut. Zazpi urte egon naiz futbol talde on batean jokatzen. Eta bertan ikusi ditut kontatutako ekintza guztiak. Jokalarien arteko irainak, zaleen (nire kasuan zenbait gurasoren) errespetu faltak… eta halakoak. Gaur egun boxeatzen ari naiz eta daramadan denbora guztian ez dut inolako arazorik izan inorekin. Jendearen artean erakusten den errespetua itzela da. Futbolean inoiz bizi izan ez dudana.



Canserbero
Tyrone José Gonzalez Orama 1988ko martxoaren 11-n jaio zen Caracasen eta 2015eko urtarrilaren 20ean hil zen. Ezagunagoa da bere ezizenez: Canserbero. Raperoa, abeslaria, konpositorea eta aktibista sozial benezuelarra izan zen. Bere herrialdeko artista garrantzitsuenetarikoa izan zen rap ez komertzialean. Gaztetatik egon zen oso interesatua musikan, ´´reggeton´´-arenengatik hasi zen gehienbat interes hau, baina bere anai -ordearen hilketaren ondoren bere erreferentzia musikalak zeharo aldatu ziren, bereziki hip hop-era eta hardrock-era. Aldaketa hau ikusgarri da ´´Es épico´´ abestian.

Canserberok bere karreran zehar bi estudio-album egitera iritsi zen bakarlari bezala ´´Vida´´ (2010) eta ``Muerte´´ (2012). Horretaz aparte, ´´Pensando en ti´´,´´Maquiavélico´´, ´´Jeremías 17:5´´... bezalako abestiak egin zituen. Baita ere bokalista gisa parte hartu zuen Hego Amerikako eta Espainiako artisten abestietan. Hala nola, Mala Rodriguezekin ´´Ella´´ izeneko abesti bat grabatu zuen. 2015Eko urtarrilaren amaieran hilda aurkitu zuten bere apartamentutik lurrera erori ostean. Hipotesi ugari daude bere heriotzaren inguruan.

Ibilbide musikala

Gaztea zela rock eta reggeton musika asko gustatzen hasi zitzaion. Hamaika urte zituela rapero bezala hasi zen kalean jendaurran abesten Canserbero ezizenarekin, latinetik datorren hitz joko bat da. Can-ek txakurra esan nahi du eta cerberus-ek zaindari. Artistak dioenez une hartan erakusketak egiten zituen bere letren mezuek garrantzirik izan gabe. 1999. urtean Manuel Galvis ezagutu zuen, baita ere Blackamikase gisa ezaguna dena, eta Afromaken produktorea, Leonardo Diaz izenekoa; haiek sortu zuten Códigos de barrio´´ izeneko banda, zeina eragin handia zuen Comando 57 eta Supremacy hip hop clan taldeengandik. Elkarrekin hainbat konposizio musikal sortu zituzten baina baliabide ekonomiko faltagatik hiru abesti soilik grabatu zituzten. 2000. urtean Canserberok hamabi urte zituela, bere anaia-orde zaharra hil egin zuten. Handik aurrera musika genero kritikoetan inspiratzen hasi zen, bereziki 90. hamarkadaren amaierako hiphop eta hardrockean. 2003. urtean Canserberok informatika ikasi zuen eta klasean Lil Supa ezagutu zuen, Supremacy hiphop claneko partaide bat. Honek Luis Muñosekin grabatzera gonbidatu zuen. Basyco izeneko talde bat eratu zuten, base´´ y contenido´´ hitzen mozketa bat. Elkarrekin kontzientziaren rap-eko hainbat abesti konposatu zituzten. Canserberok eta Lil Supak Índigo, can+zoo izeneko disko bat argitaratu zuten interneten. Komunikabideek diotenez, disko horrek eragin handia izan zuen mugimendu nazional eta latinoamerikarraren rap ez komertzialean. 2008An abeslariak Nuestra doctrina no es un dogma, es una guía para la acción´´ izeneko mixtape bat igo zuen internetera non hainbat abesti pilatu zituen.
Zuzenbidea eta zientzia politikoak ikasi zituen Araguako unibertsitatean baina ikasteari utzi zion musikari gisa bakarrik jarduteko. 2010Ean Canserberok bere lehen estudio albuma plazaratu zuen bakarlari gisa ``Vida´´ eta 2011n Dixtorxion sarien galardoia jaso zuen hiphop artista hoberena izateagatik.

2012an bere bigarren albuma plazaratu zuen, Muerte´´ izenekoa eta urte horretan zehar kontzertu ugari eman zituen Benezuela eta Mexikon. Hurrengo urtean duo bat egin zuen Apacherekin eta Apa y Can´´ diskoa plazaratu zuten. Disko honetan Ready´´ eta Stop´´ bezaleko abestiak daude zeinetan kritika gogorra egiten zaien benezuelar poliziei. 2013 eta 2014 urteen artean hainbat kontzertu eman zituen hegoamerikako zenbait herrialdeetan. Hala nola, Chilen eta Argentinan. Espainian ere eman zituen kontzertuak. 2013An bokalista gisa egin zuen lan Mala Rodriguezen ``Ella´´ abestian. Canserberok proiektu musikal ugari zituen 2015erako eta kontzertu ugari espero ziren hegoamerikako herrialdeetan. Adibidez, Panaman.

Bizitza pertsonala

1988ko martxoaren 11n jaio zen Lídice-ko Jesus Yerena hospitalean, Karakasen, Tirone José Gonzalez Orama izenarekin. José Rafael Gonzalez Ollarves eta Leticia Ollarvesen semea izan zen. Lau urte zituela, bere gurasoek etxez aldatu zuten Palo Negroko auzo batera, Araguako estatuan. Bertan igaro zituen haurtzaroa eta nerabezaroa. 1997 inguru bere ama hil zen. Horregatik bere aitarekin bakarrik bizi izan zen.

Influentziak eta estilo musikala

Artistak dioenez bere aitari esker oso gaztetatik hasi zitzaion rock-a gustatzen eta reggeton-a ere asko gustatu zitzaion. Baina bere anaia hil ondoren rap eta hiphop bezalako musika estilo kritikoak gustatzen hasi zitzaizkion. 2011-n Canserberok esan zuen rock musika taldeak entzuten jarraitzen zuela. Hala nola, ____The Beatles____, ____The Who____, ____Jimi Hendrix____, ____Black Sabbath____, ____The Ramones____, ____Led Zeppelin____, ____Pink Floyd____, ____The Rolling Stones____eta ____Queen____. Canserberok idazle zintzo eta berezia zela baieztatzen zuen, bere abestiak grinarekin eta objetibitatearekin idazten zituela. Haietako batzuk liburu bat irakurri ondoren edo documental bat ikusi ondoren idatzi zituen. Beti errepikatzen zuen bakarrik mezu alaidun abestiak abesten zituela, edozeinek bezala egoera oso gogorrak bizi izan arren. Horregatik baita ere mezu tristeak zituzten zenbait abesti konposatu zituen. Berak zioenez bere entzuleak kontzienteak eta analitikoak izan behar zuten, bere abestien mezua ondo ulertzeko.
Bere abestien soinua desberdina zen beste raperoenarekin konparatuz. Bere ustez Kpu produktorearengatik zen, etengabe musika-tresna desberdinekin frogak egiten baitzituen. Gainera beste genero-musikalak entzuten zituen. Hala nola, soul, jazz eta blues-a. Behin esan zuen ez zitzaiola gustatzen rap garaikideko soinuak. 90 hamarkadako raparen soinuek eragin handia izan zuten Canserberorengan.

Heriotzaren hipotesia

2015eko urtarrilaren 20ean bizi zen apartamentuaren aurrean aurkitu zuten Canserbero hilda. Suposatzen da bere burua hamargarren pisutik bota zuela Maracayko La Soledad auzoko Camino Real eraikuntzatik. Hasiera batean bere senideek Carlos Monlar bere lagun eta lankidearen etxean zegoela bziztzen zioten eskizofrenia zuelako. Bestalde bere herrialdeko herriaren defendatzaileak bere kasua berriro aztertzea erabaki zuen martxoan bere heriotzaren xehetasun batzuk ez zeudelako argi. Lehenengo hipotesiak dio sukaldeko leihoko kristala kendu zutela bera bota aurretik. Hori oso arraroa da Canserberoren egoera psikotikoa kontuan edukirik. Kristala kentzeak estrategia adierazten du, ez itxaropenik eza. Gainera Canserbero erori ondoren norbaitek beira berriro bere tokian kokatu zuen. Hau da herriaren defendatzaileak esaten duena eta Canserberoren arrebek gizonaren emazteak (lekuko garrantzitsuena) herrialdetik alde egin zuela esaten dute, gaur egun Chilen bizin dena. Canserbero Argentinan eta Chilen gira bat egitetik etorri berria zen Natalia eta Carlos Monlarrekin. Hau bere disko berriaren produktore izango zen.

Bere arrebek herriaren defendatzaileari egin zioten azken aitormenean Canserberok egindako giran 6 mila dólar irabazi zituela esan zuten. Diru hori Carlos Monlarren etxean gordeta zegoen baina ez zen inoiz agertu.
Geroago bere senideek gertakari horiek gezurra zirela erakutsi zuten Canserberok hiltzean gaixotasun psikotikorik ez zuela onartzean. Gainera Nataliak, Carlosen emazteak, Canserberok hil baino lehenago bere senarra hainbat labankadekin hil zuela aitortu zuen eta ondoren bere buruaz beste egin zuela bere burua leihotik botzten.




Mugikorrak beharrezkoak ala kaltegarriak?


Gaur nire arreba txikerraren urtebetetzea izan da eta beste edonori bezala opariak eman dizkiote eta denok zoriondu dugu. Baina, gurasoek oparitu diotena ikusi dudanean amorru eta tristezia sentimendu nahasketa bat sumatu dut. Sekulako mugikor moderno horietako bat zen, ia-ia sakelan ere sartzen ez den horietako bat.


Arrazoi ugari ditut nire sentsazio nahasketa negatibo hori justifikatzeko. Lehenik eta behin esan behar dudana da, sentitu dudan narritadura hori ez dela nire arrebak eragindakoa izan, baizik eta nire gurasoek tramankulutzar hori oparitu izanak. Kontua da egunero nire gurasoek errieta egiten diotela nire arrebari mugikorrarekin pasatzen duen denbora luzeagatik eta lanean ibili beharrean pantailatxoari begira egoten delako. Gauero entzuten ditut biak elkarren artean kexuka hori dela eta. Baina, bere urtebetetzea iritsi eta halako bat oparitzen diote. Ironikoa benetan.


Gaur egun, mugikor txukun bat izatea derrigorrezkoa ez, baina, oso erabilgarria dela aitortu behar dut, funtsezkoa. Elkarrekin komunikatzeko izugarri erosoak dira teknologia berriak eta arazoren bat izatekotan, adibidez ikasteko orduan, asko errazten dute arazoa konpontzeko bidea. Aitortzekoa da ere, gailu hauek argazki liluragarriak egin ditzaketela, aplikazio oso erabilgarriak dituztela, jolas oso interesgarriak deskargatzeko aukera ematen dutela … baina nire ustez ez dira telebistako iragarkietan margotzen dituzten bezain bikainak.


Gazteek gehiegi erabiltzen ditugula uste dut. Egunero ordu dezente mugikorrarekin igarotzea arrunta da gaur egun, baina oso kaltegarria nire ustez. Ez gara konturatzen gure inguruan gertatzen diren gauzetaz, gure pantailatxoan murgildurik. Gehiegizkoa da mugikorrei, sare sozialei eta halakoei ematen diegun garrantzia, eta kalean ingurugiro errealean egon beharrean pozik egon ohi gara telefonoari begira.


Horrexegatik, neure iritziz denok egin beharko genukeena da mugikorraren erabileraren denbora murriztea eta teknologia gabeko entretenimendu bati ekitea. Modu honetan ez gara sartuta egongo mundu birtual horretan eta ``like´´ batengatik poztu beharrean benetako gauzei esker lortuko dugu alaitasuna.


CANNA


Marihuana, kalamua, cannabisa… izen ugariz dei zaioke haibeste eztabaida eta tirabira sortzen dituen substantzia honi. Badago izugarrizko gorrotoa dion jendea. Eta badago kanutoengatik beren askatasuna arriskuan jarriko lukeen jendea ere. Batzuek ezin dute ikusi ere egin eta beste batzuek berriz gogorki defendatuko lukete. Baina zein da bide zuzena edo egokia marihuanarekiko? Hobe da erretzea edo harengandik ahalik eta urrunen mantentzea? Nik, nire pentsamendu askeak uste duen legez, bakoitza nahi duena egiteko librea dela uste dut.


Alde batetik, esan beharra dago jende askok cannabisa edo marihuanari buruz hitz egiterakoan ez duela desberdintzen marihuana gauza bat dela eta jatxisa beste substantzia zeharo desberdin bat. Eta haien efektuak, erretzeko erak eta are zaporeak ere ez dutela zerikusirik. Marihuana landare bat da, eta landare gehienek bezala lorek ateratzen zaizkio. Lore hau da erretzen dena eta ez du zertan substantzia kimikorik eduki. Izan ere, marihuana erretzeko landarea zaindu eta heldua bihurtzerakoan kogolloak moztearekin eta hauek lehortzearekin nahikoa da. Gainera jendeak dio kanutoetan tabakoa ere erretzen dela eta hori ere oso kaltegarria dela, baina hau ez da egia. Marihuana porruetan marihuana soilik erre baitaiteke.


Marihuanak paranoia, aluzinazioak, buruko mina eta halako efektuak sortzen dituela esaten da. Nik egia esan ez dut inor ezagutzen marihuana erretzeagatik halako zeozer pairatu duenik. Baina bai marihuana gehiegi erretzeagatik neurona ugari eta euren etorkizuna galdu duten jendea. Hala eta guztiz ere ez dut batere gaizki ikusten noizean behin lagunartea pixkat erretzea, hots, gehiegikeriara iritsi gabe.


Jatxisa desberdina da. Ez dakitenen informaziorako, jatxisa marihuana txikitzean lortzen den polenaren pilaketa da, eta ez du zerikusirik kaleetan ilegalki jendeak saltzen duen substantzia marroi horrekin. Hala eta guztiz ere, jendeak gehien kontsumitzen duen jatxisa ez da purua, eta hau erretzeko bada beharrezkoa zigarro batekin nahastea. Birikentzako askosaz ere kaltegarriagoa dela marihuana baino argi dago, tabakoaren kontuagatik, baina marihuanak baino gutxiago kaltetzen du garuna, pittin bat kaltetu arren.


Efektu kaltegarriak alde batera utzita, lagunartean batzutan erretzea oso dibertigarria izan daitekela pentsatzen dut. Erlaxatu edo barrea eragiten duelako batik bat. Baina kontuz, sortzen duen menpekotasuna ez baita txikia, eta behin adiktoa bihurtuta oso zaila da erretzeari uztea. Horregatik, apur bat erretzearen aldekoa naiz, baina beti kontrolatuz eta menpekotasunaren tranpa tentakorrean erori gabe. Azken finean, nork ez du erre porruren bat gaztetan?

Kronika 2016-2017 ikasturtea

Aurtengo ikasturtea nahiko emankorra izan dela esango nuke. Euskara lantzeko erabili dugun metodoa inoiz erabili dudan onenetarikoa izan da, hots, gutxien aspertu nauena. Aditz trinkoei edo konpletibari buruzko fitxak eta ariketa errepikakor eta monotonoak egin beharrean, gure zeregina bestelakoa izan da.

Gehien landu dugun aspektua idaztea izan da. Karaktere kopuru gutxiengo bat idazteko izan dugu hiruhileko bakoitzaren amaierarako xede. Baina besterik gabe idaztea ez da izan egin duguna. Egindako lanak hainbat web-horri edo blogetan argitaratu behar izan dugu. Hala nola, wikipedian, zuzeun, harpausoetan... eta noski, halako gune batean zeozer argitaratzeko kalitate minimo bat beharrezkoa da. Hortaz, edozer gauza idazteak ez du balio izan. Horregatik zentzuzko testuak behin eta berriro idazteak bakoitzaren euskararen hobekuntza ekarri du.

Nire lan onenen artean “Boxeoa vs futbola” eta “Canserbero” sartuko nituzke. Lehenengoa zuzeu blogean argitaratu dut eta bigarrena berriz euskal wikipedian dago. Baina bien artean bat aukeratu beharko banu, boxeoa eta futbolari buruzkoa aukeratuko nuke nire pentsamendua eta iritzia emateko askatasun osoa izan dudalako. Bestea azalpen-testu hutsa ( bere luzeeragatik idazteko lan handia behar izan dudana) da besterik ez.

Idaztea alde batera utzita, ahozkoa ere landu dugu, baina ez hainbeste. Hau uste dut izan dela kurtsoari faltatu zaiona. Ahozko aurkezpenak eginez asko ikasten dela ez dut ukatzen, baina Segura, Lekeitio edo halako herri euskaldunetara irteeraren bat egin izan begenu, euskara are gehiago hobetuko genukela uste dut.

Nire ahozko lanen artean bi azpimarratuko nituzke. Bata Ruper Ordorikari buruz egin nuena, gaia izugarri gustatzen baizait, eta bestea Siriako egoerari buruzkoa. Azken hau oso luzea izan ez eta lan handia eman zidan prestatzeak. 11 minutu inguru hitz egin nuen ikaskideen aurrean baina bukatzerakoan oso arro sentitu nintzen neure buruaz.

Neure buruari nota bat jarri beharko banioke, 9 bat izango litzateke, lan batere ez makala egin dudala uste baitut. Eta ikasturteari ere nota bat jarri beharko banio, berdina jarriko nioke. Izan ere, asko gustatu zait aurtengo euskara arloan egindako lana eta horretaz aparte asko ikasi dudala uste dut.







Save