Saiatuko gara __hainbat testu tipo__ lantzen, ez __iritzi-artikulua__ eta __azalpen testua__ bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo __Telegram__ mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...


Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
__Gutuna (lagunartekoa)__
2016 irailean
Eneko Zaba





2
Heriotze zigorra
__Iritzi-artikulua__
2016 irailean
Eneko Zaba





3
Boleyn Ground
__Azalpen testua__
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org













Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog




__Azalpen testua__
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian



Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu
__Iritzi-artikulua__




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.



figura erretoriko batzuk
Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















4 mezu laburrak lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





__Tatoeba.org__




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua




Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)




Ikasturte amaierako kronika





























Guztira:

9 __testu mota__

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK























Pablo Escobar


Pablo Emilio Escobar Gaviria 1949ko abenduaren 1an jaio

zen Antioquian, Kolonbia, eta 1993ko abenduaren 2an hil

zuten Medellinen. Narkotrafikante eta politiko famatua izan

zen baita Medellineko kartelaren fundatzaile eta agintari

gorena ere.


Biografia

Pablo familia kolonbiar xume batean jaio zen eta

zazpi anaia arrebetatik hirugarrena izan zen. Bere aita

nekazaria izan zen eta bere ama irakaslea. Bere amaldeko

aitona legez kanpoko ekintzetan aurrea hartu zion. Aitona kontrabandista

famatua izan zen bere garaian, momentu hartan debekatuta

zegoen, whiskia saltzeagatik.


Pablok bere familia honela deskribatu zion garaiko telebista nazionalari:

"Bada, nire familiak ez zituen izan baliabide ekonomikorik eta zailtasunak bizi izan genituen, kolonbiar gehienak bizi izan dituzten bezalakoak. Horregatik, haien arazoak sakonki ezagutzen eta ulertzen ditugu".

Hala eta guztiz ere, bere arbaso eta familia ez ziren hain

apalak izan. Haietako asko, politiko, enpresari etab. izan

ziren eta Antioquiako elitean bereizi egin ziren, adibidez,

Isabel Gaviria Duque lehen dama izan zen 1910 eta 1914

bitartean.


Lehen urteak

Bere amak esandakoaren arabera Pablo oso zuhurra eta

azkarra izan zen txikitatik, baina batez ere, Lucrecio

Jaramillo Vélez institutuan bereizi zen, bere

lehengusuarekin, zozketak, interesak zituzten maileguak

eta azterketak saltzen zituzten. DBH amaitu ondoren,

Medellineko Unibertsitate autonomora joan zen ekonomia

ikasteko. Hala ere, ez zuen bere ikasketak amaitu bere

negozioak kudeatzea nahiago izan zuelako.


Ezkontza. Seme-alabak.

Bere emaztea Victoria Eugenia Henao Vallejo, La Tata,

izan zen eta berarekin ezkondu zen Victoriak hamabost urte

zituenean 1976an. Bi seme-alaba izan zituzten Juan Pablo

eta Manuela.


Krimenen zerrenda

Pablok zenbait delitu txiki egin zituen oraindik nerabe zenean. Alfredo Gómez López El

Padrino, Colombiako kontrabandista famatuaren

agindupean lan egin zuen ebasketak, iruzurrak etab. egiten.


Geroago, kotxeak lapurtzen hasi zen Medellineko kaleetan.

Denborarekin negozio errentagarriago batean sartu zen,

marihuanaren narkotrafikoan, batez ere Estatu Batuetara esportatzen.

Hala ere, kokaina Hegoamerikan maila handian ekoizten

hasi zenean Pablo bere negozioa substantzia horren

inguruan bideratzea erabaki zuen. Pablok koka pasta

Perun, Colombian edo Bolivian erosten zuen, hein handian,

gero, Ipar Amerikara eramateko eta bertan garesti saltzeko.


Horrela famatua egin zen kokainaren trafikoan, baina

harekin batera konpetentzia handitu zen. Hori zela eta,

1970ko hamarkadan nazioarteko droga trafikoan funtsezko

atala bihurtu zen, Cartel de Medellin-en sorrerakin batera.


Kartel hori Gonzalo Rodríguez Gacha-k, Carlos Lehder-rek,

Jorge Luis Ochoak eta bere anaiek Fabiok eta Juan Davidek

osatzen zuten. Pablok eratu eta bera buru zuen

kartelak, errepideen, aireportuen eta laborategien kontrola

izan zituen, kokaina merkatua monopolizatuz.

1978an estupefazienteen trafikoagatik atxilotu zuten baina,

inbestigazioa eta kasua itxi zuten handik bi hilabetera. Hala

ere, Mariela Espinosa epaileak kasua berriz zabaldu zuen

baina, ez zion luzaroan eutsi, hainbat

mehatxu jaso ondoren kasua itxi zuen. Azkenean, bi urte

geroago Pablok Mariela Espinosa epailea erail zuen.


Pabloren ondarea hain handia bihurtu zen, azkenean

Forbes aldizkarian munduko zazpigarren gizonik

aberatsena izendatu zutela.



Ekintza politikoak

1970ko hamarkadan Escobarrek pentsatu zuen bere

negozioak ezkutuan gordetzeko pantaila bat behar zuela.

Beraz, politiko, abokatu eta Kolonbiako hainbat jendetza

garrantzitsurekin bildu zen, bere itxura jende artean

hobetzeko. Gainera, hainbat obra onuragarri egin zituen

pobreentzat adibidez, 60 futbol zelai edo auzotegi bat,

"Medellin sin Tugurios" deitu zioten kanpainari.


Denbora pasa ahala, oso maitatua bihurtu zen Kolonbiako

herritarren artean eta influentzia handia lortu zuen.

Azkenean, diputatu atera zen eta Parlamentuan besaulki bat

izan zuen, bere gainbehera hasi arte. El Espectador

egunkariak 1983. urtean Pablo trafikantea zela frogatzen

zuen editoriala atera zuen. Rodrigo Lara Bonilla Justizia

ministroaren laguntzari esker, Pablo Parlamentutik parlamentutik bota

zuten.


Gainbehera. Narkoterrorismoa.

Pablori emandako kolperik gogorrena Tranquilandiaren,

koka laboratorio gune erraldoia, itxiera izan zen. Orduan

Escobarrek bere burua ahul eta arriskuan ikusten zuen.

1984ko apirilaren 30ean Lara erail zuten Pabloren

agindupean. Momentu hartako presidentea, Belisario

Betancur, kolonbiarren estradizioa AEBra onartu zuen.

Kolonbiako ia narkotrafikante guztiek, Pablo barne,

Panaman errefuxiatu ziren eta gobernuarekin negoziatzen

saiatu ziren alferrik.


Azkenean, Kolonbiara itzuli ziren

modu klandestinoan, gerra laster hasiko zen.

Lararen hilketa baino urte bat ondoren, narkotrafikante

ugari Pablok sortutako Los Extraditables taldera sartu ziren,

gobernuaren estradizioaren kontra borrokatzeko nahian.

Hortik geroztik, taldea narkoterrorismo izenez ezagutzen

dena hasi egin zuen. hainbat atentatu egin zituzten eta

modu ezberdinetan, kotxe bonbak, hilketak… Batez ere

garrantzitsuak izan ziren Tulio Manuel Castro Gil epailearen

hilketa, Lararen hilketaa ikertu behar zuena edo

Hernando Baquero Borda, estradizioaren ituna egin behar

zuena. Pabloren hilketak ez ziren bakarrik lur kolonbiarran

izan adibidez, Barry Seal hil zuten Lousianan lekuko

moduan jokatzeagatik. Gainera, bere boterea erakutsi zuen

Jorge Luis Ochoa eta Gilberto Rodríguez Orejuela

narkotrafikanteen atxiloketa ondoren. Biak Espainian

harrapatu zituzten baina AEBra bidali ezean Kolonbiara

bidali zituzten, non espetxe kondena barregarriak izan

zituzten.


Jorge Luis Ochoak oso rol garrantzitsua izan zuen

narkoterrorismoan. Bera Espainian, Carabanchelen,

atxilotuta zegoen bitartean, Miguelito ezizena zuen eta-kide

bat ezagutu zuen. Pablo, Ochoa espetxetik atera zuenean,

honek opari moduan, Miguelitori buruz hitz egin zion.

Negoziazio batzuen ondoren Miguelitok bonbak egiteko

teknologia saldu zion Pablori, milioi erdi dolarren truke.

Pablok teknologia hori bere kideen esku utzi zuen eta

Kolonbian izua zabaldu zuten.


Napoles etxaldea

Napoles etxaldea Antioquian, Kolonbian dagoen etxalde

zabal eta luxuzkoa da. Pablo Escobarren etxebizitza izan

zen eta aldi berean, Medellineko kartelaren arrakastaren

sinboloa gisa hartzen da.


Kolonbian oso famatua egin zen Pablok bertan zuen

faunagatik Narkoak mila bostehun animalia izatera heldu

zen, haietatik bereizgarrienak: errinozeroak, elefanteak,

gameluak, hipopotamoak, zebrak, flamenkoak eta munduan

bakarrak ziren papagaio beltz zeuden. Hala eta guztiz ere,

animalia hauetako asko hil edo emigratu zuten, Pabloren

atxiloketaren ondoren, laurogeigarren hamarkadan.

Gainera, isileko ehiztariek animaliak lapurtu zituzten.

Atxiloketa ondoren gobernua eta lapurrak onura izugarriak

lortu zituzten etxaldetik.

Birgaikuntza lanei esker, gaur egun etxaldea zoologiko

moduan publikoari irekita dago.


Historia

Pablo Escobarrek etxaldea erosi zuen 1978 eta 30 milioi

metro karratuko hedadura zuen. Hark erosi zuenean ibai

baten aranean zegoen eremu naturala zen baina, erosi

bezain laster, hainbat obra egin ziren, esparrua luxuz

betetzeko. Azpiegitura guztietatik, hotelak, 6 igerileku, 27

laku artifizial, gasolindegi propioa, heliportu, hangar, lur-

hartze pista etab zituen. Gainera, mila langile zituen,

horietako asko, bere etxaldeko zoo zaintzeko.

Pablo etxaldera heldu zenean, honen sarreran, berak bere

lehen kokaina kargamentua bidali zuen kirol-hegazkin bat,

behintzat, erreplika bat, originala Pazifikoan urperatu zen

eta.


Etxaldea italiar estiloko luxuzko hotela izan zen eta

Medellineko kartelaren egoitza izateaz gain, hainbat

bisitari izan zituen urteetan zehar.

Pablo etxaldean bizi zen bitartean, etxaldea zurrumurruz

betea zegoen, haietako asko langileak deskribatutako festa,

kontzertu eta orgiak ziren. Hala ere, hainbat pasarte beltz

izan zituen adibidez, hilketak, torturak, bahiketak…


Heriotza

1993 abenduaren 2an, 44 lau urte egin baino egun bat

ondoren, armadak Escobar aurkitu zuten eta hau ihes

egiten saiatu zenean, bihotzean tiro batez hil egin zuen

Bloque de Búsqueda, talde militarreko soldadu batek. Pablo

zelatatu zuena, bere semeari egindako telefono deiak izan

ziren. AEBeko inteligentzia erabiliz Pabloren kokapena

zehaztu zuten.


Hala eta guztiz ere, Pabloren inguruko polemika ez zen

amaitu nahiz eta bera hilda egon. Izan ere, bere gorpua

hobitik aterako zutenean, Roberto Escobar Gaviria,

Pabloren anaia, telebista kate batek filmatzea ahalbidetu

zuen diru truke. Gainera, Pabloren bibotearen zati batekin

eta zenbait hortzekin geratu egin zen. Beste familia kideek

kexatu egin ziren eta gaur egun, oraindik ere, gudu

judizialean daude horregatik.

Gutuna


2016/09/23

Kaixo Markel,

Zer moduz? Hemen dena ederto , aspalditik ez genuen elkarrekin hitz egiten eta bat-batean zutaz oroitu nintzen. Zertan zabiltza? Beno, nik uda honetan esperientzia liluragarria izan dudala kontatu nahi nizun baita proposamen bat egin ere.

Uda honetan Gobernuz Kanpoko Erakunde bati lagundu diot “ Zereginak “ izenekoa. Erakunde honen helburua gutxiago garatuta dauden herrialdeetako biztanleen bizi kalitatea hobetzen laguntzea da. Hainbat herrialdetan lan egiten dute, hala nola: Nigerian, Nepalen eta Ruandan. Erakunde honek herri txiroei premiazko beharrak eskaintzea du helburutzat. Haien ustez edozein pertsonak izan beharko luke ura eta elektrizitatea izateko aukera eta nire ustez, horrela izan beharko luke mundu osoan. Gaur egun, aberatsen eta pobreen arteko aldea handiegia da, zenbait pertsonek ez dute ezta urik ere, eta beste batzuek, aldiz, milioika euro poltsikoan.

Bidegabekeria hauekin kontzientzia hartu nuen eta horregatik, “ Zereginak” erakundeari laguntzea erabaki nuen. GKE hauek laguntza falta dute eta edonork lagun dezake, donazioak eginez, boluntario moduan lanean, etab. Horregatik, lekukoa pasatzen dizut; zerbait egiteko unea da, hainbat pertsonek zure laguntza behar dute. Gainera, oso esperientzia emankorra da. Niri bizitzaren ikuspegi berria eman dit. Ni bezala “ Zereginak “ erakundearen egoitzara joan zaitezke eta bertan lagundu,

Anima zaitez Markel! Ez zara damutuko!

Agur bero bat.

Danel L.


Heriotza zigorra



Heriotza zigorra lege prozesu bat da non pertsona bati egindako krimenengatik Estatuak hiltzeko zigorra ezartzen dion. Gaur egun, 38 Estatuk zigor polemiko hau dute bere legedian. Krimenen kopurua jaisten duela konprobatuta dago, baina benetan bidezkoa al da heriotza zigorra?

Alde batetik, esan beharra dago heriotza zigorra duten herrialdeetan krimen tasa jaisten dela. Adibidez, frogatuta dago estatu batuetan lege hau duten estatuetan krimen gutxiago egiten direla, batez ere herrialde honetan oso polemikoa izan da arau hau, historian zehar herrialde honen legedian egon delako. Hala eta guztiz ere, hainbat estatutan abolitu egin dute. Nire ustez, heriotza zigorrak kriminalek hausnartzea eragiten du, arau hau dudarik gabe gogorrena delako. Delitu larriak egin dituzten gaizkileek hainbat urtez itxaron behar dute, azkenean exekutatuta izateko. Nire iritziz, denbora hori da zigorrik gogorrena. Are gehiago,hainbatek zentzua galtzen dute eta zoratu egiten dira.

Bestalde, estatua gizon bat hiltzeko ea nor den galdetzen diot neure buruari. Eskubidea al du pertsona bat hiltzeko? Nire ustez, bizitza gure ondasunik baliozkoena da eta inork ezin liguke kendu. Pertsonak aldatzeko gai dira eta barkatzeko baita ere. Horregatik, kriminal orori aldatzeko aukera eman behar zaiola uste dut. Beste alde batetik, zenbait herrialdeetan dauzkaten arauak erabat desegokiak eta matxistak dira,hala nola, Iranen adulterioa jardun duten emakumeei baita sodomia jarraitzaileei, heriotza zigorrez epaitzen dira . Gainera, haien exekuzio motak mingarriak eta lotsagarriak dira adibidez harikatzea, non exekuzio bakoitzetik espektakulu bat egiten den.

Azkenik, nahiz eta, heriotza zigorrak alde onuragarriak dituen onartzen badut ere, nire ustez, XXI. Mendeko gizartean ez dago lekurik arau honentzat. Beraz, oraindik ere bere legediaren parte hartzen duen herrialdeetan abolitu egin beharko litzateke.

external image 200px-Taliban_execute_Zarmeena_in_Kabul_in1999_RAWA.jpg


Boleyn Ground


Boleyn Ground izenez ezagutzen den futbol zelaia Ingalaterran, Londresen Upton Park kalean aurkitzen da. Zelai liluragarri honetan West Ham United izeneko taldeak jokatu izan du hasieratik, 1895 urtetik 2016ra arte. West Ham United izeneko taldeak Ingalaterrako Premier liguen aritzen da. Oso famatua da bere aurrealdeagatik, honetan, gaztelu moduko bi dorre dituelako. Estadio honi Kalearen izenez ere ezagutzen zaio. Are gehiago, talde honen jarraitzaileek, The Hammers izenekoak, horrela deitzen diote. 3500 eserleku inguru dauzka eta Ingalaterrako estadio zaharrenetarikoa da Anfield_ekin batera. Liverpooleko zelaia bezala, bere forma berezia da, harmailak oso bertikalak dira eta zelaitik oso hurbil daude. Horregatik, jokalariek kaiola batean sartuta bezala sentitzen dira. Hala eta guztiz ere, zaleen etengabeko kanta indartsuak dira estadio honetan partiduetan sentitzen den presioaren errudunak. Premier leagueko edozein jokalaririk ados egongo legoke Boleyn Ground Ingalaterrako estadio zailenetakoa dela esatean. Beste alde batetik, esan beharra dago, Charlton Athletic 1990ko hamarkadan zelaia erabili zuela, zailtasun ekonomikoak zirela eta.

Estadio honen historia oso aberatsa da, adierazi beharrekoa da, 1914_ren abuztuan, V-1 izeneko bonba alemaniarrak estanda egin zuela zelaiaren hego-mendebaldeko kornerrean. Hori zela eta, klub ingelesak bederatzi partidu ezin izan zituen jokatu bere zelaian. Hala ere, zorigaitz hau ez zuen talderen errendimendua oztopatu, bederatzi partiduak irabazi baitzuten. Denboran zehar, estadio zahar honek hainbat erreforma izan zituen baina 2013 klubeko agintariek erabaki zuten 2016an bere historia bukatzea estadio berri bat egiteko. Boleyn Grounden jolastutako azken partidua, 2016ko maiatzak 10ra jokatu zen Manchester Uniteden kontra. Harmaila historiko hauek ikusiko zituzten 2398. Partidua zen eta azkena. Tentsio itzela zegoen Upton Parken bi taldeek Europako postu baten lehian zeudelako. Hori zela eta, partidua baino lehen West Ham Unitedeko hooliganak etsaiaren autobusa harrikatu zuten, leihoak apurtuz. Azkenean, talde lokala 3-2 irabazi zuen eta Winston Reid izeneko defentsa australiarra izan zen estadio historiko honetan gola sartu zuen azkena bere taldeari hiru puntu garrantzitsu eta Europako postu bat emanez.
West Ham match Boleyn Ground 2006.jpg
West Ham match Boleyn Ground 2006.jpg




Conor MC GREGOR

Conor Mc Gregor 1988ko uztailaren 4an jaio zen Dublinen, Irlandako hiriburuan. Arte martzial anitzetan edo Mixed Martial Arts delakoan,
MMAetan, aritzen den pisu arineko borrokalaria da. UFC izeneko borroka elkarte famaturen txapelduna da pisu arinean.

Lehen urteak
Dublineko auzo pobreetan hasi egin zen eta oso goizetik futbolarekiko maitasuna erakutsi zuen. Hainbat urtetan Lourdes Celtic Football Club taldearentzat jokatu egin zuen. Aldi berean, 12 urterekin kickboxing egiten hasi zen eta Irlandako gazte txapeldun saria irabazi zuen. Hala ere, 2006an, hau da, 18 urterekin Lucan herrira mugitu zen familia osoa. Bertan iturginaren lanbidea ikasten hasi zen bere aitarengandik, baina laster konturatu zen bere borrokatzeko gaitasuna urrun eramango zuela.

Debut profesionala
2007ko otsailaren 17an, oraindik ere 18 urteekin, Conorrek bere debut profesionala egin zuen Kieran Campbell borrokalari irlandarraren kontra, “the Irish Ring of Truth” txapelketa irabazteko. Conor bere etsaiarekin amaitu egin zuen lehen borrokaldian knockout tekniko baten bidez.

Pisu arineko txapelketa
Conorrek Jose Aldo borrokalari brasiliarraren kontra borrokatu zuen UFC 194_an pisu arineko tituluaren bateratzean. Honetan, Mc Gregorrek irabazle atera zen 13 egunduko knock out batekin. Gainera, erakutsitako kemena eta adoreagatik “Gaueko emanaldiko onena” saria irabazi zuen.

Borroka estiloa
Conor ezaguna da nagusiki aurrelari motako borrokalaria izateagatik, hau da, normalean bera izango da erasotzailea eta kalte egiten duena. Bestalde, ezkertia denez posizio horretan jartzen ohi da nahiz eta hainbat konbatetan estiloz aldatzen da bere aurkariari hobeto egokitzeko. Gainera, boxeo kolpeez gain kickboxingeko ostikadak ederto erabiltzen ditu. Aurreko guztiagatik, knock out teknikoa bilatzen duen borrokalaria da eta horrela izan dira bere garaipen gehienak.

Azkenik, oso garrantzitsua da bere aurkariengan erabiltzen duen guda psikologikoa nagusiki borroka baino lehenagoko egunetan baina borroka bitartean ere bai. Ezaugarri hau Muhamed Alirengandik hartu zuela esaten du hau bere erreferente zela kausa.

Marka Pertsonala
Oraingoz, 2016. urteraino, 20 borroka irabazi ditu eta 3 baino ez ditu galdu.

external image 80px-Conor_McGregor%2C_UFC_189_World_Tour_London.jpg





DETERMNATU ALA INDETERMINATUAK GAUDE?

Nire aitona orain dela sei urte elkarrizketa batean esan zidan moduan, mundu hau indar ezezagun baten menpe dago, batzuentzat jainko bat, besteentzat zoria edo patua, etab. gauza da indar hau oso apetatsua dela eta hainbat egoera edo oztopo ezberdin jartzen gaituela gure bidean eta gure ardura da erabakiak hartzea. Baina, niretzat benetako dilema dator, erabaki hauetan pentsatzen dugunean, benetan gai gara erabakiak hartzeko ala guztiz determinatuak al gaude?

Hasteko, determinismoa gaur egun pentsaera zahartua dela esango nuke, eta honen adibide dira antzinan erlijio ezberdinek egiten zituzten inposaketak dira. Are gehiago, determinismoa ezin aitzakirik onena da erlijiosoentzat, jainko baten menpe determinatuak baldin bagaude, gure bizitza zuzentzen duen jainko boteretsu hori miretsiko dugulako. Gure bizitza osoa hasieratik amaiera arte baldintzatuta dagoela pentsatzea oso pentsamendu inozente, erraza eta alferra da nire ustez. Beraientzat bizitza ibai moduko bat delako, bakarrik itxaron behar dute ur lasterra haiek eraman arte. Beraientzat “ Carpe Diem” ez du ezer esan nahi. Dudarik gabe ez dago lekurik determinismo teologikoarentzat XXI. mendean.

Beste alde batetik, indeterminismoa dioenez gu gizakiok aske gara erabakiak hartzeko eta gure bizitza edozein norantzara eramateko. Pertsonalki, indeterminismoaren alde nagoela esan nahi dut eta teoria defendatzen duen hurrengo bi argudioak dira nire arrazoi nagusiak: lehenengo, gizakiok gara pentsamendu abstraktuak sentitu ahal ditugun bakarrak, adibidez askatasuna. Honi buruz erreflekzio sakona egin daiteke, animaliak nahiz eta askatasuna zer den ez jakin, (gaitasun kognitiboa ez dutelako) haiek dira benetako askatasunean bizitzen direnak eta gu gizakiok, askatasunaren esperientzia izanda, libreak garen ala ez galdetzen dugu. Gizaki oro nahiz eta askatasunean ez bizi horren berri du, hau da, askatasunaren kontzientzia du. Adibidez, lantegi klandestino baten esklabo batek badaki librea ez dela baina badaki lantegitik ihes egiten baduela libre izateko aukera izango duela. Bigarren argudioa: lege moralak askatasunean dute haien oinarria eta argi dago gizaki guztiok morala dugula. Askatasuna erabakiak hartzea ahalbidetzen digu, askatasun honetan gu erabakitzen dugu zer dagoen ondo eta zer ez.

Azkenik, esan beharra dut indeterminismoaren alde egon arren, nolabaiteko patuan edo determinismo kosmologikoan sinesten dudala. Azken adibide honekin erakutsi nahi dut askatasunari buruz sentitzen dudana. Demagun 24 urteko gizon batek lanetik atera ondoren metroan sartzen dela. Metroa beti bezala bete beteta dator, gizona sartzerakoan besaulki libre bakarrean esertzen da eta bere alboan emakume eder bat. Patua emakume hau momentu horretan jarri du eta alboan jesaulki libre bakarra. Pentsa dezakegu momentu honetan zenbat posibilitate dauden, baliteke gizona emakumearekin hitz egiten hastea, gustatzea, 6 urte barru ezkontzea eta geroago ume bat izatea. Baliteke gizona ezer ez hitz egitea, etxera joatea eta inoiz ez emakumea berriro ikustea, kasu honetan lehen posibilitatean bere bizitzako amodioa ezezagun bat bihurtzen da. Honela posibilitate infinitu daude, gustatzen zait pentsatzea patua egoerak jartzen gaituela gu erabakiak hartzeko gure bizitzaren norantza jartzeko eta bizitza eratzeko. Beraz, patu baten determinaziotik, gizakiok erabakiak hartzeko askatasuna dugula pentsatzen dut.








Muay Thai
Muay Thai edo boxeo thailandiarra Thailandiako kontaktuzko kirola da. Bere ezaugarririk garrantzitsuena ukondokaden eta belaunkaden erabilera da, hau beste borroka metodoetatik bereizten du eta borroka estiloen artean oso eraginkorra izatea egiten du.
Aipatzekoa da Thailandian oso ospetsua dela batez era, kirol apustuetan mugitzen dituen diru kantitate izugarriengatik. Hala eta guztiz ere, kirol hau mundu mailako famara bidaltzearen arrazoia MMA_an izandako erabilera izan da.
Terminologia
Muay itzak thailandieratik itzulita borroka esan nahi du eta thai hitzak, thailandiarra edo pertsona librea esan nahi du. Gainera, arte martzial bat denez hainbat mugimendu eta hitz propioak ditu:
  • Nak muay:
  • muay thai egiten duen pertsona
  • Nak muay farang:muay tahi egiten duen pertsona atzerritarra
  • Kru Muay: muay thai entrenatzailea
  • Wai Kru: agur tradizionala

Historia
Muturreko kirol honen jatorria Muay Boran izeneko arte martziala da, antzinean thailandiar soldaduek ikasten zituena. Muay Thai_tik baztertzen dizkion ezaugarri nagusiak: kolpeak esku irekiarekin, dislokazioak eta eraisketen erabilera da. Gainera, ez zen ez guanterik ez protekziorik erabiltzen. Nahiz eta, Muay Boran Muay Thai baino arriskutsuagoa izan, gaur egun kirol hau debekatuta dago hainbat herrialdeetan, hala nola, AEB._ko hainbat eskualdeetan.

Muay Thaik izandako aldaketarik garrantzitsuena 1945 izan zen. Urte honetan lehen erabiltzen ez ziren guanteen derrigorrezko erabilera inposatu zen.
Historian zehar Muay Thai_a aldatuz joan da Thailandiako biztanleriaren borroka estiloa bihurtuz. Bere garapena kirol moduan XX. Mendean hasi zen ; mutilen gimnasia klaseetan irakasten zen. Europan ezaguna bihurtu zen I. Mundu Gudan, thailandiar ejerzitua Frantziara joan zenean. Jeneral thailandiarrak soldaduen arteko konbate bat antolatu zuen eta frantses guztiak liluratuta geratu egin ziren. Geroztik, Muay Thai oso azkar hedatu zen Europa eta Ipar Amerikan.
Geroago, mende beraren amaieran kirol honen modernizazioa une gorena jo zuen bi ekintzengatik. Alde batetik, 1993 en sortutako International Federation of Muaythai Amateur, edo IFMA _ rekin eta bestetik, urte berean sortu zen UFC MMA konpainiarekin non borroka estilo ikusienetakoa da. Maila handiko hainbat borrokalari Muay Thai erabiltzen dute haien konbatetan adibidez Jose Aldo, WEC txapelduna.
Bestalde, etorkizunera begira 2024 an Muay Thai kirol olinpikoa izatea espero da ; 135 federazio nazional eta 400.000 kirolari federatu dira arrazoi nagusiak.

Ezaugarriak eta teknikak
Muay Thai kuadrilatero batean praktikatzen da, boxeon erabiltzen antzekoa da eta honetan bezala, bi izkina, sokak eta olana dago. Gaur egun, guanteak, aho babeslea, iztondoko babeslea, hesgailuak eskuentzat eta praka motzak dira derrigorrezkoak. Gainera, zenbait kategoriatan tibiako babeslea erabiltzen da. Beste alde batetik, Muay Thai ren tradizioari eutsiz, zenbait zinginarri erabiltzen dira:
  • Mongkhon: buruan eramaten den zinginarria
  • Prajead: besoetan eramaten den zinginarria
  • Pong Malai: lepoan eramaten den zinginarria
Tekniken artean lehen esan dudan bezala, ukabilkadak, ukondokadak, belaunkadak, ostikoak eta garondotik heltzea dira onartuta dauden kolpe motak.
Seguritate edo osasun aldetik, borroka bakarrik gelditzen da borrokalari batek odol asko duen zauria baldin badu. Kasu horretan borrokalariaren taldeko medikua ez badio hemorragia gelditzen bere etsaia izango da irabazle.

Wai Kru
Wai Kru kirol honen agur tradizional da eta borroka hasi baino lehen egiten da. Mugimendu honen esanahia, maisuari agurtzen dion guda dantza da. Dantza edo erritual hau egiten da borrokalariaren gurasoei, maisuari eta arbasoei eskertasuna eta errespetua erakusteko.
Kuadrilateroan bi borrokalariak sartzen direnean, erlojuaren orratzen kontrako norabidean ibiltzen dute eta izkina bakoitzean bere eskuak elkartu eta burua makurtzen dute Budha_ren izenean


Resultado de imagen de muay thai best hits
Resultado de imagen de muay thai best hits
Resultado de imagen de muay thai rodillazos
Resultado de imagen de muay thai rodillazos

Resultado de imagen de muay thai rodillazos
Resultado de imagen de muay thai rodillazos











Alcatraz
Alcatraz uhartea “ The Rock ” ezizenez ere ezagutua, San Franciscoko badiaren erdian dagoen uhartea da. Gaur egun, famatua da bertan egon zen espetxeagatik, 1963 urtean itxi zena. Esan beharra dago, espetxea eraiki zutenean preso militarrentzat izango zela baina geroago espetxe federala bihurtu zuen AEBko gobernuak, delinkuentzia tasa altua zela eta, kartzelak gainezka zeudelako. Presondegia itxi ondoren 1972 urtean parke nazionala izendatu zuten eta geroago, 1976 eta 1986 urteetan “National Historic Landmark” izendatu zuten.
Gaur egun
Alcatraz Golden Gate parke nazionalaren barnean dago eta horregatik, AEBko gobernuaren babesa du. Bisita gidatuk daude uhartean, bisitariak San Franciscon hartutako ferry baten bidez uhartera heltzen dira. Eraikin militarrak eta espetxeaz gain, itsasargi bat dago irlan, AEBko mendebalde kostaren zaharrena dena. Gainera, naturazaleen artean ospetsua da ere bertan dauden padurengatik, hegaztiengatik eta paisaiagatik.
Historia
1848an AEBko estatuak uhartea erosi zion John C. Frémonti, geroago Kaliforniako estatura emateko. 1853 urtean, Zealous B. Toweren agindupean, uhartearen fortifikazioa hasi egin zen, 1958 urtera arte ez zen amaitu. Urte hartan lehen soldadu blokea ( 200koa) iritsi zen Alcatraz uhartera. 1861 urtean AEBko independentzia guda zela eta, 85 kanoi jarri zituzten uhartearen perimetroan zehar. Gerratean espetxeak mendebaldeko kostaren soldadu konfederatuak hartu zituen bere baitan.
Ihesaldi saiakerak
Espetxea 29 urtez egon zen funtzionamenduan eta espetxe bera adierazten du inoiz ez duela fuga arrakastatsurik izan. Hala eta guztiz ere, fuga baten inguruan sortutako misterioa ez da konpondu.
1962ko ekainaren 11an Frank Morris, John Anglin eta Clarence Anglinek historian ikusitako fugetatik xelebreenetarikoa gertatu zen. Hiru preso hauek plan zehatz bat egin zuten Alcatraz_etik ihes egiteko ; guardiek bigilatzen ez zuten 0.91 metroko zabalerako korridore bat aurkitu zuten, haien ziegen atzean zegoena. Hamar zentaboko txanpon baten bidez soldatutako koilara baten bidez hormigoian zulo bat egin zuten. Horrez gain, lapurtutako aspiradora bat zulagailu elektriko bihurtu zuten eta egiten zuen soinua disimulatzeko, musika jotzen zuten orduan zulatzen zuten. Behin zuloak eginda zeudela kartoi baten bidez estali zuten guardiek zuloa ez ikusteko. Presoen fuga plana jarraitzeko, aireztatze hodia erabili zuten, teilaturaino iristeko eta geroago, uhartetik ihes egiteko. San Francisco bustitzen duen marea itzelak et ur hotzak saihesteko, lapurtutako anorak batzuegaz oinarrizko txalupa bat eraiki zuten. Bestalde, guardiek beraien ez-egotea ahalik eta beranduago susmatzeko, maché paperez egindako buruak egin zituzten. Gainera, espetxearen ile-apaindegitik lapurtutako ilea itsatsi zizkieten buruei. Inbestigazioak egindako hipotesiaren arabera ez ziren inoiz San Franciscora heldu. Hala ere, presoen zenbait arrasto aurkitu ziren “Angel” izeneko uhartean, Alcatraz_etik hurbil dagoena. Poliziaren inbestigazio ofizialaren arabera hiru presoak badian ito egin ziren.
Alcatraz_eko gudua
Alcatraz_eko historiaren pasarterik odoltsuena izan zen. 1946ko maiatzaren 2 eta 4ren arteko arrakastarik gabeko ihes saiakera izan zen. Egoera okerrerantz jo zuen eta azkenean, bi guardia eta hiru preso hil egin ziren norgehiagokan. Matxinada honek 10 guardia eta preso bat zauritu egin ziren. Gainera, gudatik bizirik atera ziren sei iheslarietako bi heriotza zigorrez exekutatu zituzten.
Preso Famatuak
Alcatraz ireki zenetik 29 urteetan hainbat preso bere baitan hartu zituen, horietako batzuk mundu osoan ezagunak direnak.
  • Al Capone: Alphonse Gabriel Capone Brooklynen 1899ko urtarrilaren 17 jaio zen italiar jatorrizko AEBeko gangster famatua izan zen. Hala ere, ofizialki zur merkataria zen. Bera eta bere mafia indartsuak AEB osoa beldurtu zuten adibidez,
San Valentin eguneko sarraskiarekin. Batez ere ospetsua da Chicagoko hiria, bertan izan zuen hiriaren kontrolagatik. Al Caponek 1934an sartu zen Alcatrazen, zerga-ordainketen saihesteagatik 11 urteko presoaldia ezarrita. Bere egonaldia Alcatrazen ez zen Atlantan bezain erraza. Al Caponek Atlantako espetxearen guardiak erosita zituen eta luxuzko bizimodua zeraman kartzelan non bere mafiako negozioekin jarraitzen zuen, “Espetxearen Erregea” ezizena lortu arte. Horregatik, bere egonaldia Alcatrazen askoz ere zailago izan zen berarentzat, bertan ez baitzuen inolako lehentasunik. Azkenean, lau urte ondoren sifilisgatik neke eginda 1939an liberatu egin zioten.
  • George "Machine Gun" Kelly: George Francis Barnes Jr. 1895 urtean jaiotako gangsterra izan zen. Bere ezizena bere arma gogokoenagatik dator Thompson subfusila, alegia. Al Caponeren agindupean lan egin zuen eta hainbat hilketen erruduntzat hartzen zaio. 1934ko irailaren 4an heldu zen Alcatrazera eta 1951 espetxez aldatu egin zioten.
  • Clarence Carnes: 1927 urtean jaio zen bortxatzaile eta hiltzailea izan zen. Horrez gain, Alcatrazeko Guduan parte hartu zuten 6 iheslarietatik bizirik atera zen bakarra izan zen. Lehen bezala esanda, 3 iheslari gudan hil ziren eta beste bi heriotze zigorraren bidez exekutatu zuten. Hala ere, Clarence heriotze zigorraz libratu zen bi guardia hiltzeko agindua bete ez zuelako. Guardiak salbatu arren 99 urteko espetxealdira zigortu zioten ihesean parte hartzeagatik.
  • Robert Stroud: Alcatrazeko txori-hazle ezizenez ezagutua izan zen presoa da. Nahiz eta, bere egonaldian Alcatrazen ez zuen txoririk hazi, ezizen hori dauka Leavenworth espetxean izan zituen txoriengatik. Hilketa baten ondorioz espetxeratu zuten eta bere denbora pasa espetxean txoriak haztea izan zen. Oso oihartzun handiko presoa izan zen, Alcatraz espetxearen kontra egin zituen kanpainengatik. Gainera, bi liburu idatzi zituen bere egonaldian. Oso problematikoa izan zen espetxean, morfina lapurtzeko nahian medikuak mehatxatu zituen baita bera bortxaketa batean geldi zion guardia bat hil egin zuen. Azkeneko hilketa hau Roberten mendekua izan zen, bortxaketa zela eta 8 urteetan ikusi ez zuen anaiaren bisita debekatu zioten. Bizi bitartekoarekin zigortuta 17 urte igaro zituen Alcatrazen.

Espetxearen ondorengo urteak
1963ko martxoaren 21an itxi zen Alcatraz, espetxea mantentzeko koste garestiak zirela eta. Gainera, espetxea inguratzen zuen ur gazia eraikinak deseginduz zihoan eta badiaren urak presoen eta langileen familien kontaminazioa sufritzen ari zen.
1969an tribu ezberdineko zenbait natibo Alcatraz okupatu zuten beraien eskubideen aldarrikapena eskatzeko. Natiboek zenbait sute eta margolan egin zituzten uhartean beraien 18 hilabeteko egonaldian. Okupazioa 1971an amaitu egin zen Richard Nixon presidenteak bultzatutako aldarrikapen berri batekin.
Pelikulak eta telesailak
Alcatraz ireki zenetik oso famatua eta misteriotsua izan da. Hori zela eta, hainbat produktore, idazle etab. uharteari buruzko filmak, istorioak etab. egin dute, horietako batzuk hauexek dira:
  • Escape from Alcatraz (Clint Eastwood)
  • Alcatraz (J.J. Abrams)
  • Birdman of Alcatraz ( Burt Lancaster)
  • The Rock ( Michael Bay)
  • Escape from Alcatraz (J. Campbell Bruce )
  • Breaking the Rock (Jolene Babyak)

Biolentzia Futbolean

Futbolzale eta futbol jarraitzaileak ez direnek ere, izan gara futbolaren inguruko biolentziaren lekuko. Edozeinek esan ahalko luke fanatismo agresibo hauek betidanik egon daudela futbolari lotuta, baina arazoa da azken urteotan biolentzia handitu eta hedatu egin dela. Zer bultzatzen du pertsona bat beste bat erasotzea gustu futbolistiko ezberdinak izateagatik? Baliteke erlijio fanatikoen arrazoi bera; bere sineskeren inposaketa, hauek onenak direla frogatzeko nahian.

Futbola diru eta pertsona gehien mugiarazten duen kirola da eta oso famatua izan da betidanik. Futbol moderno edo profesionala Ingalaterran XIX mendean sortu egin zen eta berehala, hainbat talde sortu ziren Europan zehar. Hortik aurrera taldeak hazi egin ziren eta gaur egun, milioiak mugitzen dituzten enpresak dira. Agian hori da dagoen lehia bortitzaren arrazoia.

Lehen liskar eta borrokak zelaietan Ingalaterran hasi ziren. Bertan sortu egin baitziren hooligan taldeak. Hooligan baten definizioa, futbolzale fanatiko eta agresiboa da. Betidanik existitu dira eta bere iritzi futbolistikoen inposatu nahi dute biolentzia erabiliz. Gaur egun, badaude antolaketa militarra duten hooligan taldeak batez ere aipagarriak dira, Ingalaterrakoak, errusiarrak eta turkiarrak.

Biolentzia antolatua alde batera utzita, oso kezkagarria da azken urteotan gorakada izugarria izan duen biolentzia haur kategorietan. Azken finean, milioiak kobratzen dituzten jokalari famatuek presioa pairatzea normala iruditzen zait baina penagarria da gurasoek bere seme-alabak presionatzea. Zenbaitek bere seme-alaba hurrengo Messi bihurtu nahi dute bai ala bai eta biolentzia erabiltzeko prest daude.

Azkenik, futbolzale guztiek gogoeta egin beharko genuke eta pentsatu ze itxura eman nahi dugun. Pasa den Eurocopa_ko istiluak penagarriak eta lotsagarriak izan ziren. Hori berriro ere ez gertatzeko arau askoz zorrotzagoak jarri behar dira. Futbol zelai bat ez da biolentzia fisiko edo berbala onesten duen eremua.



Kronika
Sarrera
Ikasturte honetan euskara klaseak inoiz izandakoak bezala izan dira. Nire testuak hobetzeko asmoarekin lan handia egin dut, unibertsitatera sartzeko frogan ahalik eta nota hoberen atera ahal izateko.
Historia
Txikitatik Artaza Romon ikasi egin dut. Batez ere aldaketa handia izan zen 6.mailatik 1.DBH_ra, izan nuen euskara irakaslea, oso zorrotza baitzen. Hurrengo urteak hobeagoak izan ziren. Pasaden urtean Teresa Arejita izan zen nire euskara irakaslea eta oso gustura egon nintzen nahiz eta, aditzak gehiegi landu genituela pentsatzen dut.
Bestalde, urte honetan ikasle berri asko egon dira nire klasean eta gehienekin ez dut tratu handirik izan. Hori kontuan hartu gabe, klase kideekin oso gustura egon naiz. Hala ere, klase giroa hobetu ahal dugula uste dut.
Narrazioa
Benetan uste dut urte honetan asko hobetu dudala testuak egiten. Laneko koadernoko nire lehen lanak ikustean asko hobetu dudala uste dut eta oso pozik jartzen nau.
Gelako Giroa
Hasieran zenbait klaseko zenbait pertsona ezagutzen ez nituenean nire ustez, giroa pixka bat biolentoa zen. Hala ere, denborarekin klase giroa hobera joan da. Pasaden urteetan zenbait arazo egin genituen klase kideen artean baina urte honetan giroa oso pazifikoa izan da eta denok errespetatzen ginen elkarrekin.
Ahozkotasuna
Urte honetan hiru ahozko egin ditut nahiz eta jendarte aurrean hitz egitea ez zaidan gustatzen. Hala ere, uste dut lotsa hori orain kentzea oso onuragarria izango zela niretzat, lan bat izango dudanean begiratuz. Testuak egitea ahozkoak egitea baino askoz errazagoa iruditzen zait eta horregatik, ditut hainbeste karaktere eta hiru ahozko soilik.
Nire ustez, egin dudan ahozkorik onena Errusiako Iraultzari buruz egin nuena izan zen, oso lasai negoelako. Nire lehen ahozkoan testu bat nuen baina honetan eskema izatea asko lagundu zidan eta itxura hobeagoa eman nuen, edo hori espero dut…
Txandak errespetatzeko ez dut arazorik, eta zalantzaren bat dudanean, txanda errespetatuz, galdetzen dut
Zintzoa izateko esan behar dut klasean ez nagoela %100 adi beti baina bideoak jartzerakoan oso adi nengoen.
Irakurmena
Ikasturte honetan hiru liburu irakurri ditugu. Krimenak eta fikzioaren izterrak asko gustatu zaizkit baina azkena, Antologia I ez zait gehiegi gustatu.
Bestalde, astekaria app_a tabletan deskargatu et hiruzpa lau artikulu hilabete irakurri ditut eta oso gustura gainera.
Metodologia
Lehen esan dudan bezala, ikasturte honetan erabili dugun metodoa gure testuak hobetzeko oso eraginkorra, praktikoa eta aproposa iruditu zait. Gainera, etorkizunera begira ezinhobea iruditzen zait
Idazmena
Lan bat publikatu aurretik egin beharreko pausu guztiak egin ditut koaderno digitalean igotako testu guztietan. Gainera, Xuxen, hobelex eta euskalbar erabili ditut. Gainera, etxeko bi ordenagailuetan instalatu ditu, etorkizunean oso praktikoak izango direlako.
Wikipedian eta zuzeun hainbat testu argitaratu ditut
Oso autozuzenketa zehatza egin dut nire testuetan eta gainera, Eneko Zabaletak zenbait testu ere zuzendu dizkit. Oinordean, nik zenbait testu ere zuzendu dizkiot berari eta Eneko Altunari.ç
Klaseko taldean orain euskaraz hitz egiteko proposamena egin genuen nahiz eta, guztiek ez errespetatu
Aurtengo lanik onena
Zalantzetan egon naiz Alcatraz edo Pablo Escobar_en lanen artean onena hautatzeko. Biak wikipedian argitaratu nituen eta oso harro nago bietaz. Bietatik Alcatraz_eko lana hautatu behar dut, oso lan neketsua izan zelako eta oso lan borobila izan zelako.
Jarrera
Nire jarrera euskera klaseetan nahiko ona izan dela uste dut. Hala ere, autokritika eginez uste dut, hobetu ahal dudala, egunero adi egotez
Zenbait huts egite izan ditut baina gehienak justifikatu izan ditut.
Euskararen erabilera
Klase barruan euskaraz egiten saiatzen nahiz, irakasleekin beti eta kideekin ez hainbeste.
Nire gurasoek ez dute euskara egiten baina etxean etb ikusten dugu eta kotxean Gaztea irratia jartzen dut beti.
Autoebaluazioa
Nire ustez, 10 bat izateko lan nahikoa egin dut batez ere, ikasturte hasierarekin orain asko hobetu dudalako eta lan handia egin dudalako 10 lortzeko itxaropenarekin.