Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen testua bakarrik. Esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertuko ditugu: argudiatze testuak, txostenak, SMSak edo Telegram mezuak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen gutunak, curriculum vitaeak, lan eskaerak, administrazioko gutun formalak, jarraibide edo argibide testuak, liburu edo film baten kritikak, publizitate-mezuak, kronikak...



Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua



1
Gazteak eta konpromisoa
Gutuna (lagunartekoa)
2016 irailean






1
Gazteak eta konpromisoa
Iritzi-artikulua
2016 irailean



Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)


2

Azalpen testua
2016 irailean


Wikipedia
eu.wikipedia.org


3
Film baten azpitituluen euskaraketa, itzulpena
Azpitituluak (film, jatorrizko bertsioaren azpitutuluen euskaraketa)




Blog +
http://azpitituluak.com/osoak



Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa




Nire blog Blog



Graffiti

Argudio testua





Blog



figura erretoriko batzuk
Azalpen testua
Urria



Blog




Laburpena eta iritzi testua










Film bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)









Inside out

Filmaren fitxa





Wikipedian




Iritzi-artikulua




ZuZeu.eus blogean argitaraturiko iritzi artikuluari buruzko iruzkina.




Liburu bati buruzko laburpena eta iritzia (kritika)








Hitzak eta iruzkinak

Abestia










Film - Laburpena










Azalpen Testua





youtube



Matxismoa eta feminismoa

Iritzi testua










Liburu baten sinopsia eta iritzia




blog



Bidaia baten kronika
Kronika









Azalpen testua









istorioa, narrazio laburra









Iritzi Testua





Sustatu.com (argitaraturiko testu bati iruzkina)




Bideo bat +azalpena





youtube




azalpen dokumentala





Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)




azalpen testua



















11 mezu labur Twitterren lagunarteko erregistroarekin
11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua

Twitter




Esaldi esanguratsuak





Tatoeba.org




figura erretoriko batzuk
Azalpen testua









Ikasturte amaierako kronika









Eratostenes, Lurraren perimetroa eta radioa kalkulatu



















Guztira:

9 testu mota

40.000 karaktere koaderno honetan


30.000 karaktere gune publikoetan ARGITARATUAK















ARETO FUTBOLA (azalpen testua)
Areto futbola edo Futsal, baloiarekin jokatzen den kirol kolektibo bat da non bi talde daude bost jokalariekin bakoitzak, polikiroldegietan jokatzen ohi da edo lurzoru gogorreko jokalekutan. Beste kirol batzuetatik, adibidez, futboletik, waterpolotik, saskibaloitik eta eskubaloitik inspirazioa hartu zuen.
Kirol honen sorrera 1930an izan zen, Uruguayn. Uruguay-ko selekzioa irabazi zituen urte horretako Munduko Txapelketa eta Joku Olinpikoetako urrezko domina. Hasieran, Uruguay-tik hedatu zen, geroxeago, Hego Amerikatik, azkenean mundu osotik ezaguna izan harte, nahiz eta Futbola duen garrantzia ez izan.
1965an, Hego Amerikako Futbol Areto Konfederazioa sortu zen, kirol honetako lehenengo organizazio internazionala izan zen. Urte berean, Hego Amerikako selekzioen arteko lehen txapelketa ospatu zen.
Bestalde, taktikoki kirol oso garrantzitsua da zeren eta gehien lantzen dena delako. Taldeak, bost jokalariz osaturik daude, haietako bat atezaina, beste zazpi batzuk ordezko jokalariak dira. Atezaina jokaldi bakoitzean baloia behin ukitu ahal du eta beste bati pasatzeko lau segundu ditu, baita ere, baloia jokuan jartzen den bakoitzean lau segunduetako arauarekin betetzen da, bestela, falta jaurtiketa libre batekin salatzen da. Jokatzeko denbora hogei minutuko bi zatitan banatzen da, denbora geldian, hau da, baloia zelaitik ateratzen den bakoitzean denbora gelditu egiten da. Futbolean ez bezala, alboko sakeak oinarekin ateratzen dira, eta ez dago jokuz kanpoko araurik.




IRITZI TESTUA
Futbolarien soldata
Gaur egun, publizitatea gizakiongan eragin handia du, hori dela eta, enpresek etekinak lortzeko, pertsona famatuen irudia erabiltzen dituzte. Honen erruz, futbolariak adibidez, milioika euro irabazten dituzte hilero, nahiz eta bidezkoa ez izan.

Nire ustez, futbolari batek, ezin du hainbeste irabazi, zeren eta egunero milaka pertsona gosez hiltzen dira. Ez da bidezkoa suhiltzaile batek bere bizitza arriskuan jartzea egunero eta daukan soldata izan, eta futbolari batek pilotari ostikoak emateagatik soldata hori bikoiztea. Honen errua gurea da, futbolari hainbeste garrantzia emateagatik. Bizitza futbolean jokatzen irabazteko eskubidea dute, baina ez dago eskubiderik zifra hain altuak mugiarazteko gaur egungo ekonomia nola dagoen ikusita. Krisialdi ekonomiko batean murgilduta gaude, dirua ez dagoela esaten ohi da, baina futbolarien soldatak ez dute inoiz murrizten, murrizketak beharrezko zerbitzuetan egiten dituzte haien soldatetatik murriztu baino lehen eta honek ez zait ondo iruditzen. Eta amorru gehien ematen didana, futbolari batzuk daukaten diru kantitatearekin haziendari ez deklaratzea, hori denon beharra da, adibidez nik hazienda ordaintzen ez badut kartzelara noa baina haiek futbolariak izateagatik ez eta isun ekonomikoak haientzat ez dira arazorik zeren eta dirua belarrietatik ateratzen zaie.

Bestalde, futbolari batzuk egiten dutena ondo iruditzen zait, hau da, irabazten dutenaren ehuneko altu bat behar duten pertsonei eman fundazioen bidez, beraiek dirua soberan dutelako.





El Piezas

José Javier Sánchez Meroño, ezagunago “El piezas” ez-izenarekin rap abeslari espainiarra da. 1986ko abuztuaren 19an jaio zen, Murtzian. Gaur egun, hip hop espainiarraren erreferente bat da “Red Bull Batalla de los Gallos” txapelketa irabazteagatik 2008an Invert-en aurka.

“Red Bull Batalla de los Gallos” txapelketan bi MC haien artean borrokatzen dute hitzak erabiliz, dena bat-batean izan behar du, hau da inprobisatuta, hitz horiek haien artean errima izan behar dute eta instrumental batean sartu behar da, eta azkenik bakoitzak bi txandak ditu minutu batekoak, irabazleak epaileak aukeratzen du.
Bere hasierak, kalean izan ziren Red Bull-ean izena eman arte, bertan bere lehenengo urtean txapelketaren hirugarren postua lortu zuen, Espainiako 16 “freestyler” hoberenetan leku bat hartuz, hori dela eta, hurrengo urtean ez zuen klasifikazio faserik egin behar, urte horretan, 2008an bere bigarren urtean, hain zaila zena lortu zuen, txapelketa irabaztea, honekin batera Espainako freestyler hoberena bihurtu zen.
Txapelketa internazionalera joan zen Mexikon, bertan, gaur egungo batailarik ospetsueneratiko bat egin zuen Mc klopedia-ren aurka, nahiz eta galdu, Mexikotik oso pozik atera zen. 2009an bere lehen diskoa atera zuen kalera “Dentelladas” izenekoa, disko honetan bere hasieretatik egon diren lagunekin kolaborazioa egin zuen. Red Bull-en ez du berriro parte hartu, baina Red Bull-eko epailea izan da behin baino gehiagotan.
Gaur egun, José Javierrek duen ospearen ondorioz musikaren bidez bizitza irabazten du. Askotan entzun ohi da egon den hoberena izan dela, baina hori zoritzarrez ez dakigu zeren eta pertsona bakoitzak MC(freestyler) ezberdinak ditu gogoko.


https://es.wikipedia.org/wiki/El_Piezas



Arkano

Guillermo Rodríguez Godínez, ezagunago “Arkano” goitizenarekin, Espainiar Hip Hop rap-kantaria da. 1994ko Martxoaren 23an jaio zen Alikanten, gaur egun ezaguna da “Red Bull Batalla de Los Gallos” birritan irabazteagatik.

Bere arreba, Guillermok 7 urte zituenean, kaleko kulturan sartu zuen, garai horretako rap-kantariak eta taldeak erakutsiz, adibidez: SFDK, Violadores del Verso, El Chojin… Arkanok, amets bat zuen, zituen sentimenak eta esperientziak hitz eta errimen bidez adieraztea, hori dela eta etxean praktikatzen hasi zen.
Bere lehengo bataila, 2008ko uztailan izan zen Benidorm-en , bataila hori irabazi zuen eta handik aurrera txapelketetan izena ematen hasi zuen. Urte horretan, “Hipnotik MCs” txapelketa irabazi zuen. Hurrengo urtean, 2009an “Red Bull Batalla de Los Gallos” irabazi zuen 15 urteekin, gaur egun oraindik, txapelketa gazteen irabazi duen “freestyler”-a da. Final laurdenetan, Jonko (bere betidako laguna)ren aurka batailatu zuen, bataila hori irabazten eskema guztiak apurtu eta denon ahoak zabalik utzi zituen. Urte bukaeran, Hipnotik-en berriro parte hartu zuen bigarren postua lortuz.
2012ko Apirilaren bigarren astean, bere lehen diskoa atera zuen “Rareza Antropológica” izenekoa, 15 abestiz osaturikoa eta Jonko eta Jaloner-ekin kolaborazioa eginez. 2014an Red Bull-era itzultzen du Madrilgo erregionala irabaziz, baina Cadizen ospaturiko nazionalean, final laurdenetan galtzen du Daniren kontra, askok Arkanoren amaiera zela pentsatu zuten eta honen ondorioz kritika ugari jaso zituen baina honek hasiera bakarrik izan zen.
2014an gertaturikoa ez errepikatzeko eta kritikatzen zutenen ahoak ixteko, inoiz baino gogo gehiagorekin itzuli zuen 2015ean, urte horretan, Mallorkako erregionala irabazi ondoren Alakanten, hau da bere hirian, bere jendearen eta familiaren aurrean ospaturiko Finala irabazi zuen, Espainian txapelketa birritan irabazten zuen lehengoa bihurtuz.
Arkanori gelditzen zitzaion erdiespen bakarra txapelketa internazionala irabaztea zen eta hori lortu zuen 2015ko Abenduaren 13an Txile, jardunaldi paregabea eginez, azkenean bere ametsa lortu zuen Tom Crowley-ri Finalean irabaziz.
2016ko urriaren 28an bi “Guinnes World Record” egin zituen, Madrilen, Callao plazan. Errekorrak 24 ordu jarraian inprobisatzean oinarritzen zen, baina nahigabe eta aldi berean beste errekor bat lortu zuen hispaniar hizkuntzetan errekorra 13 ordutan zegoelako.


https://es.wikipedia.org/wiki/Arkano
https://www.buenamusica.com/arkano/biografia




HARDBASS
Hardbass
Hardbass errusiar musika estiloa da, Hardhousetik eratuta dagoena. Espainian gaur egun ez da gehiegi entzuten bakarrik Euskadin, baina beste herrialde batzuetan Errusian, Polonian, Inglaterran,adibidez, oso hedatuta dago eta asko entzuten ohi da.

Musika estilo honen abestiak, dambor baten erritmoarekin egindako melodiak dira.

Azken urteetan Europatik hedatzen hasi da. Eta inoiz baino entzule gehiago ditu gaur egun. Hedapen honek, diskoteken bidez izan da, hau da, Euskal Herrian Hardbass-a Itzela Multiplex(dcibelia) Oiartzunen Venecia Ondarroan, Tunk Irunen eta NON Lemoan kokaturik dauden diskoteken bidez hedatu egin da. Diskoteka hauek Dcibelia itxita dagoena izan ezik, gaur egun oraindik irekitzen dute bi alditan hilabetero. Irekitzen duten jai bakoitza izen bat du, eta urtero egiten dira gehienak… Dcibelian jai famatuenak, Pumping Storm(XS Project DJ bikotea sorturiko festa), “X aniversario dcibelia”(izena jasotako urteurrena) eta Pumpingland(Herrialde askotan zehar ospatzen den jaialdia da, Polonian du jatorria) izan ziren. Venecian, Hardbass Invasion, Bumping Festival eta urtero ospatzen den urteurrena dira jaialdi aipagarrienak eta Non diskotekan, Crazy Halloween, Crazy Halloween, Carnivalia, Super Crazy eta urteurrena izaten dira festa hoberenak.

Baita ere DJ ugari daude herrialde askotan, Euskadin, Paul HB & Greenbass, Pascu eta David BFL ditugu ordezkari nagusi bezala, nahiz eta hirurak ezagunak izan mundu mailan musika estilo honetan. Euskal Herri Frantzesan, Iparralden hain zuzen, Egualize Project dugu, azken hilabetetan oso famatua egin dena.Espainiar mailan, baina baita ere oso ezagunak Gari Seleckt eta Nesket ditugu. Europan zehar garrantzitsuak diren beste batzuk daude… Dertexx eta BADWOR7H Ukranian, Luke Hudson, Scouser eta Kenty Britaina Handian. Ala eta guztiz ere,Errusiar DJak eskaintza gehien dutenak dira. Errusiar DJ famatuena Snat da, baina gehiago daude, adibidez, Hardbass School, XS Project, DJ Booben, Mistery System, Battery!, Beat of Bass, BLACKMAN, Sonic Mine, Yurbanoid… esandako gehienak Espainian egon dira behin baino gehiagotan, beste batzuk oraindik ez dira etorri eta espero dugu laster egitea musika mota hau ipintzen duten diskotekei esker.

Bukatzeko, Musika produktoreak, musika estilo honetan esku sartzen hasi dira eta DJ batzuekin batera diskografiak sortzen hasi dira, MasfierKlubb(Paul HB), BumpingForLife Records(David BFL), O-mode Records(Pascu,Gari Seleckt)… adibidez.


BIDEZKO GIZARTEA?Gaur egun, denok berdinak garela esaten ohi da, baina hau benetan egia da? Gizaki guztiok berdinak ahal gara? Denok ditugu eskubide berdinak?
Denok berdinak garela esaterakoan, gezur bat esaten dugu, zeren eta denok ez gara berdinak. Adibidez, Afrikako pertsona batek, ez du Europako pertsona baten eskubide berdinak. Haiek askotan ez dute ezta janaririk, eta Europan milaka kilo janari botatzen dira egunero, pertsona horiek horrela bizitzea bidezkoa da? Bidezkoa da izaki bizidun batek gosez hiltzea? Nire ustez, alderik handiena da herri garatu eta ez garatuen artean. Bestalde, Europan politikariek ez dira besteok bezala. Honetako askok, milaka milio euro lapurtu dituzte eta ez dira preso joaten, zergatik? Ez dakit baina ez da bidezkoa haiek lapurtu ondoren aske izatea zigor bat jaso gabe, adibidez , nik zerbait lapurtzen dut eta preso joaten naiz baina haiek ez, bakarrik politikariak izateagatik. Berdin gertatzen da futbolariekin, batzuk, ez dute estatu finantzari ordaintzen eta ez dute arazorik baina beste edonork berdin egiten badu preso joan dezake.

Zoritxarrez, egungo gizartean, dirudunak boterea izateaz aparte, denon erabakiak hartzen dituzte, niri ez zait batere ondo iruditzen pertsona batzuk dirua izateagatik nire erabakiak hartzea zeren eta ni pertsona bat naiz eta pertsonak erabakitzeko askatasuna dugu, nire erabakitzeko eskubidea ez dit inork kenduko. Pertsonak egiten gaituena da gure erabakiak hartzeko gaitasuna, beraz, gaitasun hori barik ez gara ezer.





AGER AKETXE


Ager Aketxe


Ager Aketxe Barrutia, 23 urte duen futbolaria da. 1993ko abenduaren 30ean jaio zen, Bilbon. Bederatzi urteetatik Lezaman dago, eta Athletic futbol taldeko kategoria guztietatik pasatu duen gutxienetariko bat da. Cadiz futbol taldean jokatzen du erdilari posizioan jokatzen du eta Isaac Aketxe futbolariaren anaia da.

Ager, 2003an hasi zuen Athletic-rako jokatzen. 2012 urtean, Baskoniatik pasatu ondoren, Bilbao Athletic taldera heldu zen, hau da Athletic-en bigarren taldera. Bertan bi urte eman zituen bigarren b mailan.

2014-2015 denboraldian lehenengo taldera heldu zen denboraldi bikaina egin ondoren Zigandaren esku. UEFA Champions League-eko partidu batean debutatu zuen, Shakhtar Donetsk-en aurka, zoritxarrez partidu horretan oina apurtu zuen eta sei aste egon zen zelaietatik kampo. Honen ondoren lesio muskular batzuk izan zituen eta azkenean hilabete batzuk eman zituen zelaietara itzultzeko. Itzultzerakoan geratzen ziren 7 partiduetatik 5 jokatu zituen eta denboraldia ondo bukatzeko bere lehenengo gola sartu zuen Elcheri 2-3 irabazteko 2015eko maiatzaren 17an. Urte horretan, Espainiako Superkopa irabazi zuen Bartzelonaren kontra baina ez zuen jokatu.

Hurrengo denboraldian, Ernesto Valverderen egitasmotan sartzen eta horren ondorioz Bilbao Athletic-ra bidali zuten denboraldia bukatu harte. Bertan, 10 gol sartu zituen eta hat-trick bat lortu zuen otsailaren 27an Ponferradinaren aurka. Agerri beste ez behar larria pasatu zitzaion, honetan, ligamenduetako lesio bat izan zen Alaves taldearen kontra eginikoa, 8 hilabete eman zituen guztiz berreskuratuta izan ahal izateko.

2017ko otsailan Athletic Kluba eta Cadiz futbol taldea sinatu zuten urte bateko mailegu akordioa, Agerren zerbitzuekin egiteko.

Espainiar nazional taldearen parte izan zen Turkiako sub-20 munduko txapelketan.

Amaitzeko, Agerri, autoritatearen kontrako kargu batzuk leporatu dizkiote Erromoko jaietan gertatutako arazo baten ondorioz.

https://es.wikipedia.org/wiki/Ager_Aketxe



GAUR EGUNGO GAZTEAK ETA DROGAK

Gaur egungo gazteak ez dute zer ikusirik orain dela 30 urteko gazteekin. Denborak aldatu dira, lehen gazteak errespetatzen zuten, gaur egun, bakarrik exijitzen dute ezer onuragarria eman barik.

Alde batetik, inoiz baino goizeago hasten dira festetara joaten, gaueko mundua ezagutzea lasterregi, ondorio batzuk ditu. Adibidez, zer egiten du hamasei urteko gazte bat kalean goizeko zazpietara arte? Guraso asko, drogak direla eta pentsatzen dute, gehienetan, zoritxarrez egia da. Gazteen influentziak oso garrantzitsuak dira etorkizunarako, zeren eta drogazale batekin egoten bazara, errazago izango da drogan jaustea. Gazte gehienok noizbaiten drogatu egin dira, batzuk alkohola edaten edota kanabissa konsumitzen, beste batzuk, kasu honetan txarrenak, beste substantzia batzuk hartzen dute, gaur egun diseinuko drogak deitzen dira. Droga hauek, laborategi batean egiten dira eta substantzia kimikoekin nahasten dira, dituzten efektuak droga naturalenak baino kaskarragoak dira, motaren arabera euforia edo agresibitatea ematen dute, beste batzuk beste efektu ezberdinak.

Bizi bakarra dago, eta ez du merezi drogekin batera bizitzea zeren eta honek, bizimodu txarrarekin eskutik batera doa. Euskadin drogak milaka pertsona hil ditu, eta ez hori bakarrik, familiak apurtu egin ditu. Horregatik, hobe eta komenigarri da osasuntsu mantentzea bizimodu on ban izaten eta gaueko mundua batzutan ikusiz, hau da festaz joateko sarritasuna murriztuz.
Bestalde, gazteak ez dira hain txarrak, batzuk etxean ikusten dutena egiten dute, adibidez, bere gurasoek drogazaleak izan dira eta bera inguru horretan hasteagatik berdin bukatu dute. Nire ustez, drogazale batek ezin du ume baten kustodia izan zeren eta ume horri bide txarretik eramaten du.
Bukatzeko, lehen drogak hartzea oso txarto ikusita zegoen eta gaur egungo gaztedian normala da. Zergatik hobetu beharrean atzerantz joan gara? Drogatzeko moda dagoela esan dezakegu, baina moda hau jarraitzea oso garesti atera ahal da, bitzitza galduz.

PERTSONAK, BERDIN DU NOLAKOAK
Gure gaur egungo gizartean, zoritxarrez, ezberdinak diren kontrako jarrerak egoten dira. Denok pertsonak gara, hori dela eta gure arteko errespetua izatea zerbait normala ohikoa izan behar da, baina zorigaitzez, ez da askotan gertatzen, errespetu gabeko gizartean bizi dugu. Zergatik?


Denetariko kontrako jarrerak daude, homosexualen kontra, immigranteen kontra, emakumeen kontra… Horrela egotea bidezkoa da? Nire ustez ez, lehen esan dudan bezala errespetua funtsezko zerbait da gizakien arteko harreman onak izateko. Errespeturik gabe animaliak bezala hartzen digute, eta horrela egotea tristea da.

Baita ere beste kontrako jarrerak daude, adibidez, janariarekiko arazoak duten pertsonen kontrakoek, behin baino gehiagotan bulimia, anorexia edo pisu gehiegi duten pertsonak, txarto tratatuak izan dira gizarte honen erruz, dena ezberdinak izateagatik. Ezberdina izatea ona da eta horregatik ezin dezakezu beste edonork diskriminatu eta beraren kontra jarri, hori ume txikiek egiten dute ez burua duten pertsonak.

Denok gure artean errespetatuko bagenu dena hobeto joango zen, estereotipoak ez dute ezertarako balio, bakarrik nor zaren eskutatzeko eta bizitza honetan nor zaren garrantzitsuena da. Beste norbait ni kritikatu nahi badu libre da egiteko, baina errespetu batekin, errespeturik ez badu askotan min egiten du, baita ere pertsonaren arabera. Txarrena da min psikologikoak direnean, pertsona ugari arazo hauen ondorioz bere buruz beste egin dute eta pertsona batek pere bizitza akabatzea denok dugun jarrera tontuagatik triste xamarra da.

Baina nire ustez diskriminazio kasurik larriena beltzaranen kontrakoa izan da, historian zehar beltzaran pertsonak ez dute eskubiderik izan, bakarrik azalaren koloreagatik. Sudafrikan adibidez Apartheid bizi izan zuten, hau da Herbeereak bertan boterea zuen eta beltzak gizartetik aldendu zuten eskubiderik gabe utziz. Honen ondorioz, Nelson Mandela hain ospetsua izan zen. Laburbilduz, zuriak beltzak haien mendeko izatea nahi zuten, eta beltzak kontra borrokatu ondoren eskubideak lortu zituzten. Penagarria da, pertsona bati jaiotzetik duen zerbait, eskubideak, kendu nahi izatea.


Gizarte honetan gauz askotarako oso garatutak gaude, teknologia, zientzia, baina oinarrizko gauzetan oraindik oso atzeraturik gaude. Errespetuarekin gizarte hobeago bat egin dezakegu, denok berdin garen gizarte bat. Platon bere utopiaren kontzeptua izan zuen, nire utopia kontzeptua kasu honetan, denon hartean ondo moldatzean eta besteen aurrean errespetua izaten datza.

LAGUNEN ARTEKO GUTUNA
Kaixo Pepito,

Beste egunean azaldu nizun moduan,ostegunean Andaluziara bidaiatzeko asmoa nuen, bertan Betis-en futbol partidua ikusteko eta denboraldi honetako kamiseta berria erosteko. Azkenean, ez dut joateko astirik eta dirurik izan beraz, internetetik prezio baxuko Betiseko kamisetaren hiru kopia erosi ditut, bat zuretzat, beste bat Kikerentzat eta hirugarrena niretzat, eta partidua hirurok nire etxean ikusteko asmoa dut. Zer iruditzen zaizu? Nik janariaz arduratzen naiz, zuk edariaz eta Kike beste guztitaz.
Bestalde, zure Amaren urtebetetzea ospakizunari buruz hitz egin behar dugu hurrengo astelehenean delako eta oraindik ez dago ezer antolatuta. Amaitzeko, zer moduz daude zure familiako beste kide guztiak? Zer moduz dago Ainhoa? Hobeto zaudete? Konpondu duzue? Edo oraindik ez? Bueno esandakoa, ostegunean nire etxera gonbidatuta zaude partidua ikusteko eta hirurak batera afaltzeko,ez ahaztu Kikeri abisatzen, besarkada handi bat.

Asier.


IKASTURTEKO KRONIKA
Sarrera
2016-2017 ikasturtean nire euskara maila hobetzeko egin ditudan ahaleginak laburbiltzen saiatuko nahiz. Urte honetan, inoiz baino idazlan gehiago egin ditut, aurten, gure lan egiteko era idazlanen bitartekoa izan delako. Nire ustez, euskara lantzeko metodorik onena da.

Historioa
Urte honetako taldetik, aurreko ikasturteko kideak izan ditut, DBH osoa Artaza-Romon egin nuen eta lehengo hezkuntza Erromo eskolan. Aurreko urtearekin konparatuz, materia zailagoa da, baina erraz gainditu daiteke. Hizkuntzekin dagokiona, urte honetan zailagoak izan dira, Ingelesean adibidez beti izugarrizko notak izan ditut eta urte honetan oso zaila egiten zait. Irakasleekiko harremana ona izan da, Irakasle onak izan direlako, hau da, arazoen aurre laguntzeko prest daudenak . Bestalde, Filosofiako irakaslea ez zait irudi kualifikatuta dagoen irakasle bat izatea, zeren eta ez daki ez azaltzen, ez zuzentzen,ez ezer. Baina baita ere esan beharra dago kurtso hasieratik hona irakasle horrek hobetzen saiatu dela nahiz eta ez lortu. Gehienekoekin oso ondo moldatu naiz. Irakasle bakoitza metodologia propioa izan du, eta lehen esan dudan bezala Filosofian izan ezik beste guztietan metodologia aproposak iruditu zaizkit. Izan ere, klase ematea askotan zaila izan da, gelen sonorizazioa oso txarra delako eta ia ia ez da ezer entzuten.

Gelako giroa
Ikasturte honetako gauzarik hoberenetatiko bat iruditu zait, gelako giroa bikaina izan da hasieratik, egia esanda askotan klasea ematea zaila izan da giroa dela eta baina guztion artean oso ondo moldatu egin gara errespetuaren bitartez. Giroa paregabea izan da umorea gehiegi erabili dugunean izan ezik. Aurreko urtearekin konparatuta ez dira ia arazorik izan mugikorrekin, baina zorigaitzez, ikaskide baten mugikorra lapurtu zuten.

Ahozkotasuna
Betidanik guztion aurrean hitz egiteko zailtasunak izan ditut, hori dela eta ez ditut ahozko gehiegi prestatu. Arazo hori praktikatzen konpontzen da, baina ez dut konpontzeko ahaleginik egin. Ikasturtea berriro hasteko aukera izango banu, arazo honek konpontzeko ahaleginak egingo nituzke besteen aurrean hitz egitea oso garrantzitsua delako. Besteon ahozkoetan adi egon nahiz eta hitzik esan gabe, zeren eta errespetua beharrezkoa da besteen aurrean hitz egiteko.

Irakurmena
Ez naiz irakurtzen gustatzen zaion pertsona bat, baina gustuko dudan narrazio, ipuin edo zerbait irakurtzeko gai naiz, eta arazorik gabe irakur ditzaket. Urtero, liburu pare batzuk irakurtzen ditugu Institutuan, aurten, hiru irakurri ditugu. Gustuko gehien izan dudan liburua Fikzioaren Izterrak izan da, irakurtzeko erraza egin zait eta oso entretenigarria beste liburuekin konparatuz. Nire kabuz ez dut asko irakurtzen eta irakurtzen dudana erdararaz da, beraz hurrengo urterako proposamen bat izango litzake euskaraz gehiago irakurtzea. Bestalde, aurten egin dugun froga bat interesgarri iruditu zait irakurtzen dugun bitartean dugun abiadura neurtzeko, hau da, testu bat irakurri kronometroarekin eta ondoren hitz minutuko kalkulatu dugun abiadura jakiteko.

Metodologia
Aurten, euskara azterketarik gabeko lehen urtea izan da, hasieran arraro xamar iruditzen zitzaidan. Baina idazlanekin gramatika lantzen da eta ongi dakizula froga dezakezu, ez azterketa batean bezala. Nire ustez, metodologia primerakoa izan da eta hurrengo urtean espero dut metodologia honekin jarraitzea zeren eta guztiontzat hobeagoa da, irakaslearentzat eta ikasleentzat. Baita ere, ondo iruditu zait ostiraletan informatika gelara joatea beharrezkoak diren karaktereak egiten laguntzeko eta irakaslearen laguntzarekin idazteko. Irakaslea oso ona iruditu zait ikasleenganako interesa erakutsi duelako ez beste irakasle batzuk bezala. Nik, gutxienez, irakasle honekin jarraitzea gustatuko litzaidake, errespetatzen dudan gizon bat delako. Ikasleon jarrera metodo berri honekin hasieran ez zen oso aproposa baina metodo honek inoiz ez genuelako erabili, behin metodologia hartuta eta ondo nabarmenduta izatean, lan egiten hasi gara ikasturtean zehar behar diren karaktereak lortzeko. Metodologiari buruz dagokionarekin ez dira aldaketarik egin behar, dagoen moduan ustea komenigarria da, nire ustez.

Idazmena
Urte honetan, inoiz baino gehiago idatzi egin dut, metodologia honek horretan datza, idazten, eta idatzitakoa zuzentzea leku publiko batean argitaratze-arte . Honek idazle hobeagoak egiten gaitu, eta ikasteko denbora libre gehiago ematen digu, beraz, metodo honek abantailak dituela esan ditzakegu. Nire idazlanen artean aurtengo idazlanik onena Ager Aketxeren biografia izan da, wikipedian argitaratu dut berari buruzko informazio gutxi zegoelako. Baita ere, Hardbass musika estiloari buruzko idazlana wikipedian ere argitaratu dut, baina ez zait hainbeste gustatu zeren eta gai horri buruz ez daude informazio iturririk. Metodologia honi esker, nire ustez, egunero hobeto idazten dut, metodo erabilgarri bat delako. Ez ditut nire ahalegin guztiak testuak argitaratzen ipini zeren eta gustatzen ez zaidan ekintza da. Baita ere, esan beharra dago, askoz hobeto egin dezakedala baina inspirazioa ez dago nire aldetik eta ez ditut nire gustuko diren gai eta arlo interesanterik aurkitu.

Nire jarrera
Aurtengo jarrera ez da txarra izan, ezta arro izateko modukoa, normala, baina batzuetan pasiboa. Ez nahiz hitz egiten egoten den ikasle bat, baina egia da askotan adi ez nagoela. Klaseko kide gehienok aurten izan duten akatsa jarreran gehiegi hitz egiten dutela da. Gehienetan ume txiki batzuk dirudite, egun guztian tontoa egiten eta horrek niri ez zait arazo bat iruditzen baina irakasleoi bai eta horren ondorioz klase bitartean gutxiago hitz egitea komenigarria da arazo edo liskarrik ez izateko. Ez etortze ugari izan ditut bi arazoengatik, izan nuen bidaiarengatik eta berandu etortzeagatik klasera, hurrengo urtera begira hobetzeko akatsak dira . Esatekoa da giroa primerakoa izan dela nahiz eta gehiegi hitz egitea, guztion artean harreman ona dugula esan dezakegun talde bat gara, gaur egun hauetako talde gutxi daude behin baino gutxiago. Nik, ikasle bezala esan behar dut klase ugari oso aspergarriak izan direla, irakasleak askotan ez du klaseko dinamika aurkitu eta txapa batekin saio luzeak bete izan ditu behin baino gehiagotan, hori dela eta, informatika gelara joaten gustuko izan dut, bertan txaparik ez daudelako. Hasieran, Xuxen eta Euskalbar ezertarako balio zutela pentsatzen nuen, orain beharrezkoak direla pentsatzen dut, idazlan on bat egin nahi baduzu ezinbestekoa da zuzentzaile automatikoak erabiltzea zuzentzeko idazten duzun bitartean. Etxeko lanei dagokionarekin ez ditugu inoiz eduki beraz ardura hori aurten euskara arloan ez dugu izan. Gure etxeko lana testuak egitea eta argitaratzea dela esan dezakegu. Nik klasean egindako lan gehienetan adi egon naiz nahiz eta galderarik inoiz galdetu.

Euskararen erabilera
Egia esanda ez dut euskara gehiegi erabiltzen, nire etxeko hizkuntza gaztelera da beraz etxean gazteleraz hitz egiten dut. Euskara, irakasleekin hitz egiteko erabiltzen dut batez ere, klasean, kideekin ez dut euskaraz ezer mintzatzen. Euskara erabiltzen dudan leku bakarra Martutene da, bertan nire osaba bizi da eta euskaldun zaharra denez beti euskaraz mintzatzen da, berarekin hitz egiteko euskaraz egiten dut. Euskararen erabileraren alde nagoen pertsona bat nahiz baina zaila egiten zait irakaslea ez den norbaitekin euskaraz hitz egitea. Euskara sustatzearen eta bere erabileraren alde izateaz gain euskalduna sentitzen naiz,baina denok gure partez ipintzen ez badugu, niretzat oso zaila izango da euskara erabiltzen hastea. Nire objektu elektroniko guztiak gazteleran ditut eta ez euskaraz. Nire arreba, bestalde, euskararen aditua da eta beti dago euskararekiko zerbaitekin ahoan, adibidez, abestiak, telesaioak… Euskararen erabilera sustatzeko Ibilaldia, Korrika eta horrelako ekintzak aproposak dira pertsona asko mugitzen dituztelako. Erabilera sustatzeko euskaldun zaharren laguntza beharrezkoa da, zeren eta adituak dira eta berriak haien laguntza behar dute. Nire ustez penagarria da nire kasuan dauden pertsonak D ereduan egotea, euskaraz mintzatzen ez duten pertsonak A ereduan egon behar direlako.

Auto-ebaluazioa
Ikasturte bukaeran gaude eta euskaraz gehiago ikasteaz aparte, ordenagailuekin ere trebatu egin nahiz, lehen zuzentzaile automatikorik eta online hiztegiak erabiltzen ez nekien. Orain bai, honi esker nire idazlanen kalitatea hobetu egin da. Ez dut mintzamena asko hobetu ia ahozkorik egin ez ditudalako, honek nire nota jaitsiko du. Bestalde, nire idazlanen kalitatea hobetu da eta bizpahiru idazlan argitaratu ditut wikipedian, honek nire idazlanen nota hobetzea eta altuago egitea espero dut. Besteon ahozkoak entzuterakoan errespetu askorekin isilik egon naiz guztietan nik hitz egiten dudanean besteok isilik egotea gustatzen zaidalako.

Baita ere esan beharra dut kideekin ia ez dudala hitz egin klase ematen dugun bitartean. Irakasleak esaten duena entzuten saiatu nahiz gehienetan, baina nire egun txarrak izan ditut, egun horiek non ez duzu ezer entzuten eta ezer egiten, espero dut egun horiek ez errepikatzea. Hurrengo urtera begira arlo honetan nahiz ahozkoetan nahiz idazlanetan hobetzeko asmoa dut.

Aurten hiru liburu irakurri ditugu nahiz eta liburuzale amorratua ez izan, hirurak liburu onak iruditu zaizkit baina azkena guztietatik hoberena izan da. Bestalde, klase-kideen idazlanen zuzenketak ez ditut egin, askotan zuzentzekorik ez zegoelako beste batzuetan alferkeria hutsagatik. Ikasgelako jarduerarekin konektatuta egon naizela esan daiteke, hau da, klasean egon naizenean adi egon naizela eta ez albokoarekin denbora galtzen. Karaktere kopurura heltzeko asmoa nuen ikasturte honetan eta helburu hori bete izan dut, honetaz, arro sentitzen naiz ikasturte hasieran hainbeste karaktere lortuko nituela ez nuelako sinesten. Ez dut bikain bat ateratzeko lanik egin baina gainditzeko lan adina bai, ez dakit zein nota ipini neure buruari, beraz lan hori zuri uzten dizut Gorka, idazlan hauek irakurrita espero dut zuk nire ikas-teknika berriak ikustea eta ikasturtea gainditzea.